garatu duten hamar aditu deklaratzera deitu dituzte...ere ageri dira margoetan. Margoei buruz...

4
OSTIRALA, 2019KO EKAINAREN 7A b XVII. URTEA b 4.956. ZENBAKIA b BERRIA.EUS PREZIOA: 1,45 EURO ARGAZKILARIA / AGENTZIA Pablo Casadok onetsi egin du Navarra Suma Sanchezentzat abstenitzea EUSKAL HERRIA b 8 JESUS ALTUNA ARKEOLOGOA «Ekainen erreplikak funtzio soziala bete du, kobazuloa arriskuan jarri gabe» KULTURA b 24-25 MEMORIA PARTEKATZEN Bixente Perurena, GALek 1984an Hendaian hila, gogoan hartu dute haren sortetxean. Familiak hilketaren 35. urteurrenean egin du ekitaldia, eta hara bildu dira ETAren biktima batzuk ere. HARIAN b 2-3 MAZAHIR T. HASAN BIOFISIKARIA «Posible litzateke oroitzapen patologikoak tratatzea, oxitozina zirkuituen jarduna manipulatuz» BIZIGIRO b 38-39 «Gizarte berri bat eraikitzeko, aurreko ikuskerak ez digu balio» Hasier Arraiz b Irakaslea EUSKAL HERRIA b 6-7 GAUR HITZA Skolae plana garatu duten hamar aditu deklaratzera deitu dituzte Hezkidetza programa ondu zuten bost aditu eta irakasleak trebatu dituzten beste bost deitu dituzte gaur zortzirako b Solanak «sorgin ehiza» salatu du EUSKAL HERRIA b 10 Estrasburgok artxibatu egin ditu zigorrak batzeko presoen eskariak HARIAN b 5 Anoetako estadioko lanen «iruzurrak» fiskaltzara iritsi dira, ELAk azaldu duenez EKONOMIA b 11 Munduko Kopan, borroka zelaian, eta eskubideetan KIROLA b 20-21 Jon Maia Sein dantzaria, Bixente Perurenaren alaben eta Kotte Ezenarro eta Julen Mendoza Hendaiako eta Errenteriako alkateen aurrean dantzan, atzo. JON URBE / FOKU

Transcript of garatu duten hamar aditu deklaratzera deitu dituzte...ere ageri dira margoetan. Margoei buruz...

OSTIRALA, 2019KO EKAINAREN 7A b XVII. URTEA b 4.956. ZENBAKIA b BERRIA.EUS PREZIOA: 1,45 EURO

ARG

AZK

ILA

RIA

/ A

GEN

TZIA

Pablo Casadok onetsiegin du NavarraSuma Sanchezentzatabstenitzea

EUSKAL HERRIA b 8

JESUS ALTUNA

ARKEOLOGOA

«Ekainenerreplikakfuntziosoziala betedu, kobazuloaarriskuan jarri gabe»KULTURA b 24-25

MEMORIA PARTEKATZENBixente Perurena, GALek 1984an Hendaian hila, gogoan hartudute haren sortetxean. Familiak hilketaren 35. urteurreneanegin du ekitaldia, eta hara bildu dira ETAren biktima batzuk ere.

HARIAN b 2-3

MAZAHIR T. HASAN

BIOFISIKARIA

«Posible litzatekeoroitzapenpatologikoaktratatzea, oxitozinazirkuituen jardunamanipulatuz»BIZIGIRO b 38-39

«Gizarte berri bateraikitzeko, aurrekoikuskerak ez digu balio»

Hasier Arraiz b Irakaslea

EUSKAL HERRIA b 6-7

GAUR

HITZA

Skolae planagaratu dutenhamar aditudeklaratzeradeitu dituzte Hezkidetza programa ondu zuten bostaditu eta irakasleak trebatu dituztenbeste bost deitu dituzte gaur zortzirakobSolanak «sorgin ehiza» salatu du

EUSKAL HERRIA b 10

Estrasburgokartxibatu egin dituzigorrak batzekopresoen eskariak

HARIAN b 5

Anoetako estadiokolanen «iruzurrak»fiskaltzara iritsi dira,ELAk azaldu duenez

EKONOMIA b 11

Munduko Kopan,borroka zelaian, eta eskubideetanKIROLA b 20-21

Jon Maia Sein dantzaria, Bixente Perurenaren alaben eta Kotte Ezenarro eta Julen

Mendoza Hendaiako eta Errenteriako alkateen aurrean dantzan, atzo. JON URBE / FOKU

BERRIAOstirala, 2019ko ekainaren 7a

Kultura24

Amagoia Gurrutxaga Uranga

Donostia

1969ko ekainak 8 zituen. Igandea.Azpeitiko (Gipuzkoa) Antxietataldeko Andoni Albizuri eta Rafa-el Rezabal mendigoizaleak Zesto-ako (Gipuzkoa) Sastarrain baila-ran zebiltzan. Ekaingo kobazulo-ra sartu, eta milaka urtekomargolanak aurkitu zituzten.Biharamunean deitu zieten JoseMigel Barandiarani (Ataun, Gi-puzkoa, 1889) eta Jesus Altunari(Berastegi, Gipuzkoa, 1932). Halabertaratu ziren ikerlari biak Sas-tarrainera, ekainaren 10ean; or-duantxe hasi zuten arrasto ukae-zina utzi duen lan ildoa.Urte askoan, Aranzadi Zientzia

Elkarteko Historiaurreko Arkeo-logia Saileko lehendakari postu-tik egin zuen lan hori Altunak.Erretiroa hartuta dago egun.Nola gogoratzen dituzu aurki-

kuntzaren berri emateko Albizu-

rik eta Rezabalek egindako deia

eta handik aurrerako egunak?

Esan zidatena entzunda, kontu-ratu nintzen zerbait harrigarriaaurkitu zutela. On Joxemieli eredeitu zioten, eta biharamuneanjoan nintzen Ataunera haren bila,asteartean, nire Seat 600 kosko-rra hartuta. Sastarrainen zaingenituen Andoni eta Rafael, etahaiekin igo ginen kobazulora.Sarrera oso estua zen: sabaiak etalurrak ia-ia bat egiten zuten, etabizkar gainean arrastaka sartuginen, sudur puntarekin sabaiajoz. Pentsa ezazu: On Joxemielekia 80 urte bazituen orduan.Arrastaka 20 bat metro eginondoren, bazegoen zutik jartzekomoduko lekua. Gero eta handia-go egiten zen hura, eta irudiakdauden lekura eraman gintuzten.Batez ere zaldi multzo handiadagoen lekura. Argi zegoen hurabenetakoa zela.Hori zen haiek ikusi arteko zure

galdera nagusia?

Bai. Baina aurrera egin ahalaikusten zen aspaldiko urteetan ez

zela han inor sartu. Eta irudi haiekikusita... Madeleine aldiko per-fektoak ziren, oso-oso ederrak,estilo tipiko eta bereziarekin.Koba atez itxi arte isilik egotea

erabaki zenuten. Zergatik?

Oso erraz galtzen direlako hala-koak. Badirudi oso indartsuak di-rela hainbeste urtean iraun dute-lako, baina oso hauskorrak dira.Euskarari buruz ari zarela dirudi.

Halaxe da eta, bien kasuan. Hala,errementari batek ostegunean ja-rri zion burdinazko atea, geukhala eskatuta; orduan, albisteazabaldu zen. Jakina, berehalaxeetorri ziren Zestoako agintariak —kobazuloa berez Deba egiten da,baina Zestoatik sartzen da hara—,eta Gipuzkoakoak eta Espainia-koak, hura ireki nahian.Santimamiñeko eta Altamirako

kobazuloetara turistak errome-

rian joaten ziren garai hartan.

Erromeria eta egundoko nego-zioa zegoen haietan. Pentsa eza-zu: Sastarraingo baserrian maiz-ter bizi zirenak bota egin zituennagusiak, bertan negozioa jartzeapentsatzen zuelako. Baserritarhaiek 10 bat urteko semea zuten,Jesus Mari. Hark egin zigun argiOn Joxemigeli eta niri, linternare-kin, barruko margoen kalko guz-tiak egin bitartean.Kalko haiek egiteko ere pikar-

dia pixka bat izan zenuten; Es-

painiako Arkeologia Museoko

zuzendaria haserretzeraino.

Hemengo aurkikuntzaren berriMadrili ematea derrigorrezkoazen orduan, eta, besteak beste,Francoren emaztearen bitxien ta-satzailea eta Indusketa Arkeologi-koen Komisario Nagusia ere ba-zen Martin Almagro. Aurkikuntzajakinarazi genionean, kobazulorasartzeko debekua bidali zigun. La-bar arteari buruzko nazioartekokongresu batetik etorri berria zen,eta frantses aditu batek han irado-ki zion horri buruz ez zekiela nahi-koa. Horregatik, Ekainera etorrieta bere burua goratzeko aukeraikusi zuen Almagrok. Orduan, On

Joxemigeli esan nion ez zela posi-ble halako altxorra haren eskue-tan uztea. Eta biharamunean ber-tan hasi ginen lanean.Nolakoak izan ziren lan saiook?

Goizez lau ordu eta arratsaldezbost egiten genituen. Biok baka-rrik, lehen aipatu dizudan 10 ur-teko Jesusmariren linternaren ar-gipean. Hamar bat egunez egonginen han, eta dena bukatu ge-nuen. Bazetorrela abixatu zuenAlmagrok. On Joxemigelek esanzidan: «Hik errezibitu ezak.Esaiok nik beste aldera joan beharizan dudala».Komisarioaren haserrea ere

zeuk errezibitu zenuen.

«¿Dónde está Barandiarán?»[Non da Barandiaran?], galdetzenzuen hark, eta Sarara joana zelaesan nion nik. Halaxe sartu ginenbarrura [barreka].Demagun Ekaingo kobazuloa li-

buru bat dela. Zer irakurri ahal

izan duzu urteotan bertan?

Beste leku askotan gertatzen ezden bezala, Ekainen estrukturabat ikusten da; alegia, gauzak ezdaude ausaz jarrita. Lehendabizi-ko zaldiak, denak daude barru al-dera begira, bai alde batekoak, baibestekoak. Eta bukaerakoak, de-nak daude kanpora begira. Eta bimultzo horien artean, erdi-er-dian, hartz parea dago, dotorea,sabai baten azpian. Badirudi de-nak hartzei begia ari direla. Zer-gatik? Ez dakigu.Beste gauza asko ere badakizki-

gu, Ekaingo sarreran aztarnategibat baitago. Madeleine aldiko —margoak egin zituzten garaiko—zenbait geruza aurkitu genuenhan, eta geruza horiek informaziohandia eman dute. Ikusten da,esaterako, zaldia ez zutela ehiza-tzen Ekainen zeudenean.Nomadak ziren?

Ekainen ez ziren urte osoan bizi,ezta gutxiago ere. Udaberri buka-eran eta uda hasieran bakarrikbizi ziren han. Ekaindik gertu ba-dira urte osoko bizileku izandakoaztarnategiak ere. Urtiaga [De-

ban, Itziarren], esaterako; eta ga-rai bertsukoak dira. Ekaindik or-dubetera, ordu eta erdira edo biordura zeuden aztarnategiak —Amalda, Urtiaga, Erraila etaabar— aztertu genituen, zenbaitproba egin ere bai, baina ez dugudemostratu ahal izan haietatiketortzen zirenik Ekainera. Uka-tzerik ere ez dugu lortu.

Ehizatu ez, baina zaldiak margo-

tu zituzten Ekainen.

Garai bereko beste aztarnategie-tan agertzen dira zaldi honda-rrak. Ekainen, azkonez zauritutaere ageri dira margoetan.Margoei buruz hasita, esan be-

har da Ekaingo gela handian da-goela harkaitz bat, zaldi buru ba-ten itxura daukana. Sudur-zuloa

«Denborak argi erakutsi duEkainen ondo jokatu genuela»Jesus Altuna b Arkeologoa

Duela 13.000 urte inguru margotutako animaliak Ekaingo kobazuloan. Mendeetan ezkutatuta egon ostean,duela 50 urte aurkitu zituzten; ordutik, hangoak ikertzea, babestea eta ezagutaraztea izan du xede Altunak.

d

Ekaingo aurkikuntzaren 50. urtemuga

25BERRIAOstirala, 2019ko ekainaren 7a Kultura

tailatu zion suharri batekin duelamilaka urteko gizaki hark, eta,haren pare-parean, zaldi buru batdago margotuta manganesoare-kin. Koban sartuta ikusten den le-hen irudia da. Manganesoa mine-ral beltz bat da. Hartzak ere man-ganesoarekin daude margotuta.Gainontzeko zaldi guztiak, bel-tzak, ikatzarekin eginak daude,eta gorriak limonitarekin. Horrekzerbait esan nahi du. Orain, per-tsona haren buruan zer zegoen... Santutegia al da Ekain?

Dudarik gabe. Zertara joaten zi-ren hara barrura, bestela? Apain-garri soil bat nahi baduzu, ez duzupianoaren azpian sartzen, eta ho-riek denak halaxe daude. Sakra-tutasun ideia bat dago hor. Andre Leroi-Gourhan adituak

zioen labar arteko zaldi multzorikederrena Ekaingoa dela, zezenakLascauxekoak, bisonteak Altami-rakoak eta lehoiak Chauvetekoakdiren bezala.Horiek denak kultura beraren

adierazpenak al dira?

Chauvetekoa zaharragoa da; Las-caux, Altamira eta Ekain garaiki-deak dira. Chauvet eta Ekain arte-an urte gehiago daude Ekain etagu artean baino. Pentsa ezazuzenbat milaka urte egon den giza-kia gauza berdintsua egiten, labarharrietan barru-barrura sartuta.Urte asko iraun zuen kultura ba-ten adierazpenak dira, dudarikgabe. Behe Paleolito garaitik biziizan da jendea Sastarrainen: Iri-kaitzen, Behe Paleolitoko aztar-nak daude; Amaldan, Erdi Paleo-litokoak eta geroztikoak; Errailaneta Ekainen, Goi Paleolitotik au-rrerakoak. Gutxienez 200.000bat urtez bizi izan da jendea hor.Beste kobazulo garrantzitsu bat

aurkitu balitz orain, Ekaingoa

beste babestu ahalko litzateke?

Baietz uste dut, ez ahal ginenatzeraka joango horretan! Nikuste dut, gainera, denborak argierakutsi duela Ekainen ondo jo-katu genuela. Argirik sartzea ezgenuen onartu, eta ezta heldule-kurik jartzea ere. Bisitariak onar-

tzen genituen astean behin: seieta sei, hamabi guztira. Aipatududan Leroi-Gourhanek, lehenaldiz Ekainera sartu zenean, esanzuen: «Azkenean, eraldatu gabe-ko koba bat!». Beste ikerlari as-kok gauza bera esan du gero. Eta erreplika egitea proposatu

zenuten.

Bai. [Juan Jose] Ibarretxeri osoideia ona iruditu zitzaion; baita

Mari Karmen Garmen-dia Kultura sailburuariere. Sosak falta zitzaizki-gun, baina. EskerrakJoxe Joan Gonzalez-Txa-barri Gipuzkoako Al-dundira etorri zela. Harkegin zuen apustu zuzenaeta zorrotza erreplikarenalde.Ekain ondo zainduta

eta seguru dago etorki-zunerako. Ekainberrikoerreplikari esker, berefuntzio soziala bete du,kobazuloa arriskuan ja-rri gabe.

Barandiaranekin sartu zinen

Ekainera. Hura gabe ulertu al

daiteke zure ibilbidea?

Bueno, nik Biologia ikasi nuen,eta genetika gustatzen zitzaidanbatez ere, baina alor horretanikertzekotan Madrilen geratu be-har zenuen garai hartan. Hemenez zegoen ez unibertsitaterik, ezezer, baina nik hemen egin nahinuen lana. On Joxemigel urtepare bat lehenago etorria zen be-rriz exiliotik, lehengo lanari hel-tzera, eta horrek atentzioa emanzidan. Banekien ikerlari ona zena,eta harengana joan nintzen. Hainzuzen ere, Lezetxiki kobazulora[Arrasate, Gipuzkoa]. 68 urte zi-tuen ezagutu nuenean; 1958a zen.Orduan esan zidan aztarnategie-tako animalien hezurrak inork ezzituela aztertzen.Eta arkeozoologian espezialdu

zinen.

Bai. Osteoteka bat egitea izannuen lehen lana. Alemaniarajoan nintzen espezializazio horiegitera. 1960an, Manuel Labordeindustrialak Marizulo kobazuloaaurkitu zuen Urnietan [Gipuz-koa]. Nekazaritza eta abeltzaintzasortu berriak ziren garaiko —Neo-litoko— kultura baten aztarnakaurkitu genituen han. Gizahezurdura oso bat zegoen, eta,aldamenean, zakur batena,bururik gabe; baita hiru hilabete-ko arkume batena ere. Artzainhura hil zenean, bere zakurra hileta aldamenean lurperatu zuten.Baita bere artaldeko arkume txikibat ere. Halaxe, arkeozoologiakgauza asko erakusten ditu. OnJoxemigelek bide horretara sartuninduen, zorionez, berez geneti-karena baino apalagoa irudituarren.Paradoxak zer diren, genetikak

gaur pisua du arkeologian ere.

Horren adibide da, bai, berrikiErrailako kobako aztarnekin lor-tutakoa. Zestoan dago, Ekaindikordu eta erdira oinez. Errailanaurkitu genuen kanido beso-he-zur baten zatia, 15.000 bat urte-koa. Zakurrarena bazen, Europan

ezagutzen zen zaharrena zen.Aditu gehienek uste zuten zaku-rrarena zela, baina zalantza ge-nuen Cuon izeneko beste kanidobatena ote zen. DNA frogek argituberri digute: zakurrarena da. Ho-rra hor genetika. Kontxi de la RuaEHUko katedradunari esker jakindugu hori. De la Ruari esker data-tu berri digute, baita ere, Lezetxi-kiko giza beso-hezurra, uranioa-ren bitartez. Gutxienez 164.000urte ditu hezur horrek. Ez da sa-piens; Homo heidelbergensisda,neanderthalaurrekoa. Neanderthal parte bat ere ba-

daukagula dio genetikak.

Homo sapiens eta neanderthalgurutzatu zirela argi dago orain.Gu hasi ginenean erabat apartekoadar gisa aipatzen ziren.Hasi zinenetik, izan ere, makina

bat aldatu dira arkeozoologia

eta paleontologia osoa, tresna

eta teoria aldetik.

Ekainen bertan, esaterako,2008tik 2011ra bitartean egin di-tugu azken indusketak, fotogra-metria-eta erabiliz. Teoria aldetikere azken indusketek emaitza be-rriak eman dizkigute. Azken etaLehen Madeleine aldiaren artekobeste geruza bat aurkitu genuen,adibidez, Erdi Madeleine garai-koa. Lehendabiziko azterketetanoharkabean pasatu zitzaigun, etahor ebaki bat aurkitu genuen,izugarri ederra: bisonte batensaihets-hezurrean ebakia egin etahegazti bat errepresentatu zuten.Isturitzen [Nafarroa Beherea] ba-dira halakoak. 14.000 urte dituebakiak, datazioaren arabera. Is-turitzekoek ere bai.Dena aurkituta dagoela ez ote

duen uste jendeak...

Bada, ez da horrela. Ekainen ber-tan, erreplika egiten ari ginela,hainbeste ikerlari hainbeste aldizegonak ginen han lehendik, etamargo gehiago aurkitu genuen.Bat, bereziki harrigarria: bulbabat, alu bat, zaldi multzo handiadagoen lekuan, erdi-erdian. Ha-rriaren beraren zartadura bat ba-liatuz, barrua gorri-gorri margo-tua du. Koro Mariezkurrenakaurkitu zuen. Analisi bat egindugu, eta ondoko zaldia margotuzuenak margotu zuen. Orain delagutxi, irudi gehiago aurkitu di-tuzte Ekaingo iturri aldean. Errenteriako [Gipuzkoa] Aizpi-

tarten ere espeleologoek irudi ba-tzuk aurkitu dituzte. Harrigarrie-na, baina, Lekeitio [Bizkaia] ondo-an aurkitu duten Armintxeko ko-ba da: grabatuak ditu, eta zoraga-rria da. Hor lehoi bat ere badago.Beharbada orain ez dago lehen

adinako zaletasuna gauza haue-tarako, baina asko dago aurkitze-ko eta aztertzeko oraindik.

JUAN CARLOS RUIZ / FOKU

Ekain ondo zainduta etaseguru dago etorkizunerako.Ekainberri erreplikari esker,bete du bere funtzio soziala»

«Beharbada orain ez dagolehen adinako zaletasunikhalakoetarako, baina oraindikasko dago aurkitzeko»

«Beste leku askotan ez bezala,Ekainen estruktura bat ikusten da; alegia, gauzak ez daude ausaz jarrita»

‘‘

d

Ekaingo aurkikuntzaren 50. urtemuga

Itziar Ugarte Irizar

Biharko egunez,duela 50 urte, topa-tu zuten AndoniAlbizurik eta RafaelRezabalek Ekaingo

koba, eta hark barnean gordetzenzuena, historiaurreko artea: 70irudi, 64 margolan eta 6 grabatu.Eta irudien artean, bat errepika-tuena: zaldiarena. Bizkor jazo zi-ren hurrengo egunetako mugi-menduak: bi egunetara, han zirenAranzadi elkarteko Jose Migel Ba-randiaran eta Jesus Altuna mar-golanak egiaztatzen, eta aste be-reko ostegunerako burdinazkohesi bat jarria zuten leizearen sa-rreran, lehen babes neurri gisara.Hasieratik, Ekain turismoaren in-paktutik aparte mantentzekoneurrien alde borrokatu ziren ar-keologoak. Sasoi hartan, Altami-rako kobek, esaterako, 3.000 bisi-tari hartzen zituzten egunero, eta,arkeologoen begietara, bistakoazen joan-etorri hark arte paleoli-tikoari eragiten zion kaltea.Hala, Ekaingo ondarea gorde

asmotan, Zestoako Udalak erre-plika bat sortzeko proiekua aur-

keztu zuen, 1996an. Beste proiek-tu bat ere izan zen mahai gaineanorduan: Debako Udalak erreplikaDeban egitea proposatu zuen,baina, azkenean, Zestoan eginzuen aurrera asmoak. Motel hasizen prozesua, laguntza faltagatik,harik eta 2004an Ekain fundazio-aren bultzadak bizkortu zuenarte; Zestoako Udalak, EuskoJaurlaritzak eta Gipuzkoako ForuAldundiak sortu zuten, eta azkenbiak batu izanak finantzaketanbehar zuen egonkortasuna ekarrizion proiektuari. 2007an inauguratzeko prest

behar zuena, 2008ko irailaren12an inauguratu zuten azkenean,Zestoako Sastarrain bailaran.Urte bereko uztailean, Ekain gi-zadiaren ondare izendatu zuenUnescok, Altxerri, Santimamiñeeta Kantauri ardatzeko bestekoba batzuekin batera.Montignac-eko (Frantzia) ZK

enpresak hartu zuen koba barre-nean topatutako labar pinturakerreproduzitzeko ardura, RenaudSansok enpresako arduraduna-ren zuzendaritzapean. Historiau-rreko biztanleek Ekainen margo-tutako zaldi, hartz, bisonte,

ahuntz eta beste izakien kopiaahalik eta zehatzena egiteko en-gaiatu ziren, eta horrek ere luzatuzuen Ekainberriren irekiera.Koba barruko giroa ahalik eta fi-delen sortzeko lanak ere egin zi-tuzten, leize zuloaren benetakotenperatura ekarriz, esaterako.Jatorrizko koba bisitatzearen

esperientziara hurbiltzeko, bisi-tariei bi itzuli egiteko bidea emanizan zaie ordutik. Aurrenekoaisiltasunean egitea proposatzendute, eta bigarrena gidari batenazalpenez lagundurik egitea.Erreplikaren zirkuitu horrek osa-tzen du Ekainberriren gune na-gusia, baina beste bi espazio erehartzen ditu: Ekaingo eta Altxe-rriko leizeen informazioa jaso-

tzen duen aretoa, ikus-entzunez-koez hornitua; eta tailerren are-toa, eremu didaktiko eta pedago-gikoa.

Lau zaldi berriLeize zuloan sartu, zulo bat ager-tzen zuten harriak paretik kendu,eta hogei metroko pasabide batenostean topatu zuten Albizurik etaRezabalek hormek gordetzen zu-ten artea. Hasieratik geratu zenargi zaldia zela han figura nagu-sia. Zaldia ez zen, baina, garai har-tako biztanleen espezierik ehiza-tuena. Eta, ikerketaz ikerketa,ideia bat finkatu da: Ekain santu-tegi bat izan zela.1969-1975 artean egin zen le-

hen indusketa kanpainatik, iker-keta arkeologikoek ez dute etenikizan Ekainen. Duela gutxi jakinzen azken aurkikuntza, iraganabenduan. EHUko eta DurhamgoUnibertsitateko (Erresuma Ba-tua) ikerlari talde batek, BlancaOchoa arkeologoak zuzenduta,lau irudi berri topatu zituen: lauzaldi, laurak buztin gainean gra-batuak, hatza erabilita. Ikerlarieknabarmendu zuten hori ez delaohikoa, labar arteko pinturagehientsuenak ikatzarekin zeinokreekin margotuak edo harrie-kin zizelkatuak izan ohi direlako. Azkena aurkitutako lau zaldiak

orain arte ezagutzen ziren 70 iru-diei gehitu zaizkie horrela. Bostmetro luze eta metro pasa zabalden galeria batean topatu zituz-ten, eta bistan geratu zen teknolo-gia berriek kobaren azterketansakontzeko aukerak ugaritu di-tuztela, eta oraindik zer aurkituasko egon daitekeela.

Ekainen topatutako arte paleolitikoa babesteko,2008an haren erreplika jarri zen martxan:Ekainberri. Duela 15.000 urteko gizakiek kobansortutakoa santutegi bat izan zela erakusten du.

Zaldiak kanporairten zirenekoa

Madeleine aldiko 70 irudi topatu zituzten hasieran Ekainen, baina beste lau zaldiren irudiak ere agertu dira berriki. BERRIA

Viktoria Eugeniakoba bihurtukodute igandean

REkainen 50. urteurrena

ospatzeko urte osoko

programaren barruan, gala be-

rezi bat izango da igandean,

Donostiako Viktoria Eugenian.

Antzokia koba bihurtuko dute,

eta duela 15.000 urteko giza-

kien sinbologia eramango dute

oholtzara. Tanya Tagaq kantari

inuitak jarriko du ahotsa, eta

harekin batera ariko dira Dan-

tzaz konpainia eta Orfeoi Gaz-

tea. Ainhoa Aierbe aktoreak eta

Xabier Anuntzibai margolariak

ere hartuko dute parte.

Galan, leizearen aurkikuntzari

buruz egin duten dokumental

laburra erakutsiko dute estrei-

nakoz, eta bertaratzen direnei

Aranzadik osatu duen liburu

monografikoa banatuko diete.

Hamabi eurotan daude salgai

sarrerak, Donostia Kulturaren

webgunean eta leihatilan. Ekain

fundazioak, Aranzadi zientzia

elkarteak eta Ekainberrik anto-

latu dute egitasmoa.

Zestoan ere ospatuko da aur-

kikuntzaren urtemuga. Urtero

egiten den Ekainfest jaia bere-

zia izango da aurtengoan. Erre-

plika ezagutzeko bisitak, Lili

jauregiko bisita antzeztuak, his-

toriaurreko kanpamenduetako

ekintzak eta zalditegiko lanen

gaineko zein baserri giroko tai-

lerrak egingo dituzte Ekainbe-

rrin. Herrian bertan ere izango

dira ekintzak.

26 BERRIAOstirala, 2019ko ekainaren 7aKultura

d

Ekaingo aurkikuntzaren 50. urtemuga