Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

13

Click here to load reader

description

Liburuari buruzko informazioa

Transcript of Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Page 1: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Sua nahi, Mr. Churcill?

Hernani, Udal Liburutegia, 2010eko martxoa

Koldo Izagirre

Page 2: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Bizitzai

Koldo Izagirre Urreaga (Pasaia, Gipuzkoa, 1953ko ekainaren 21) euskal idazle oparo, goraipatu eta berritzaileenetako bat da. Literaturaren genero guztiak landu ditu bere idazlanetan: poesia, elaberrigintza, ipuingintza eta saiakera. Hainbat euskal autore klasiko beste hizkuntzetara itzuli ditu, eta literatura unibertsaleko lanak euskaratu ere bai. Helduentzat egindako literaturaz gain, haur eta gazteentzat ere zenbait lan idatzi ditu. Prentsan maiz artikuluak plazaratzen ditu, eta telebistarako eta zinemarako gidoilari lanetan ere aritu izan da.

1978an "Oh! Euzkadi" literatura aldizkari berritzailea sortu zuen, Ramon Saizarbitoria eta beste idazle batzuekin batera eta 80ko hamarkadan Bernardo Atxagarekin elkarlanean Panpina Ustela aldizka atera zuen.

1990. urtean "Offeko maitasuna" filma zuzendu zuen. Gidoia ere idatzi zuen bi urte lehenago "Ke arteko egunak" filmean egin zuen bezalaxe. Halaber, marrazki bizidunetako pelikuletarako gidoiak egin izan ditu.

Page 3: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Bibliografia• ANTOLOGIA

o Euskal Literaturaren Antologia 1998, Elkar

o XX. Mendeko Poesia Kaierak 2000-2002, Susa

• BIOGRAFIA o Elgeta, sasiaren sustraiak

2000, Trikitixa Elkartea• GIDOIA

o Ke arteko egunak 1990, Elkar

• HAUR ETA GAZTE LITERATURA o Anton Kaiku

2003, Elkaro Hortzak galtzen zituen kantaria: malko gutxiko istorio alaia negargarrizko pitiekin

2006, Elkaro Jauregiko sagua eta baratzeko sagua [braillez]

2008, CRIEDV-IUHIBTo Abereen batzarra [braillez]

2008, CRIEDV-IUHIBTo Zangozikin

2009, Igelao Barriola San Adriango azeria

2009, Igela• HIZTEGIA

o Lokuzio hiztegia 1981, Hordago

• KANTUA o Teilatuko lizarra

2006, Susa• KOMIKIA

o Marigorri, judu kalekoa 2006, Segurako udala

o Marigorri Parisko bidean 2006, Segurako udala

o Marigorriren botoa 2006, Segurako udala

• KRONIKA o Ez duk erraza, konpai!

1995, Susa o "Merry Christmas, Panama" esan zuen heriotzak

1999, Euskaldunon Egunkaria• NARRAZIOA

o Zergaitik bai 1977, Kriselu

o Gauzetan 1979, Ustela Saila

o Mendekuak 1987, Susa

o Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak 1991, Elkar

o Vladimir 1996, Erein

o Fernandoren heriotza amezketarra 1999, Bertsolari Liburuak

o Sua nahi, Mr. Churchill? 2005, Susa

• NOBELA o Euzkadi merezi zuten

1984, Hordago o Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri

1998, Susa

Page 4: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

o Agirre zaharraren kartzelaldi berriak 1999, EEF - Elkar

• POESIA o Itsaso ahantzia

1976, Kriselu o Oinaze zaharrera

1977, Ustela Saila o Guardasola ahantzia

1978, Ustela Saila o Balizko erroten erresuma

1989, Susa o Non dago Basques' Harbour

1997, Susa o Rimmel

2006, Susa• SAIAKERA

o Gerraurreko literatur kritika 1996, Labayru - Amorebieta Etxanoko Udala

o Gure zinemaren historia petrala 1996, Susa

o Incursiones en territorio enemigo 1997, Pamiela

o Euskararen historia txikia Donostian 1998, Susa

oBERAK ITZULIAK

o Kristalezko begia; Alfonso R. Castelao 1976, Hordago

o Berengela izeneko otarantza baten ibilketak eta biribilketak 1985, Antzerti - 72, Eusko Jaurlaritza

o Maiatza zorabiatuaren pastorala 1985, Antzerti - 72, Eusko Jaurlaritza

o Zirtzilak - Kristalezko begia; Alfonso R. Castelao 1986, Susa

o Bazterrak - Os eidos; Uxio Novoneyra 1988, Pamiela

o Ramon Lamoteren gauzak; Paco Martin 1989, Elkar

o Lauretatik lauretara; Manoel Antonio 1992, Trintxerpe

o Intxisuen artxibotik; Rafael Dieste 1993, Elkar

o Poemak; Vladimir Maiakovski 1993, Susa

o Antologia; Joan Salvat-Papasseit 1995, Pamiela

o Mateo Falkone eta beste zenbait istorio; Prosper Mérimée 1995, Elkar

o Gauez ate joka datozenean; Xabier P. Docampo 1996, Elkar

o Ume txintxoak ez diren umeendako ipuinak; Jacques Prévert 1996, Txalaparta

o Victor Hugoren Jaizkibel; Victor Hugo 1997, Kilometroak

o Idi orgaren karranka; Victor Hugo 2002, Elkar

oBERE LANAK BESTE HIZKUNTZETAN

o Incursiones en territorio enemigo 1997, Pamiela

o Nuevas prisiones del viejo Aguirre 2001, Ttarttalo

o Jo també haguera volgut cridar germinal 2006, Virus

o Pies sucios 2009, Takakuka

Page 5: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Sua nahi, Mr.Churcill? liburuari buruz…ii

Hau ez duk Pagasarri Xabier Mendiguren Elizegi / Paperjalearen dieta, 2006-01-24

(...)Ipuinak printzipioz harrera errazagoko generoa dirudi, baina liburu honetaz mamu antzeko bat dabil bazterretan, behiala komunismoa Europan barrena bezala: zaila dela. “Zaila al da benetan?”, galdetzen didazu. Bada, bai: zaila da, eta esijentea, eta ederra. Lanak hartu ditu idazleak nahi zuen huraxe ahalik eta modurik ederrenean, bihurrienean, gaiztoenean adierazteko, eta lanak eskatzen dizkio irakurleari, idazleak sujeritutakoa jasotzen, erdizka esandakoa osatzen, metafora burtzoragarrietan esandakoa dezifratzen.“Horrelako literatura behar al dugu?”, esango didazu orain. Ez dakit horrelakoa behar dugun, modu askotakoa behar dugula esango nuke nik, baina hau goi mailako literatura da.(...) Ulertzekoa da errazera jarritako irakurleak bestelakoak nahi izatea (...) Oraindik ere badira, hala ere, eta zorionez, literatura plazer eta ezagupen iturritzat hartzen duten irakurleak. Zailduak. Konplizeak. Horiek guztiek zain dituzte Sua nahiko solidaritate eta elkartasun istorioak, beren pertsonaia ameslari berritsu eta galtzaile etsigaitzak.

Isiltasunaren hitza Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2006-02-03

(...) Hitz gutxi, baina Koldo Izagirreren liburu honetan, edo gehienetan, hitzaren adinako indarra du hitzaren ifrentzu denak, alegia isiltasunak, teknikariek “elipsia” deitzen dutena. Hitza eta isila tartekatzen dira, Izagirrerenean hitzak lotsa balu bezala aurrerago joateko, eta isilak adorerik ez balu bezala dena estaltzeko. Esaten ez dena esaten dena bezain garrantzitsu izanik, erne ez dagoen irakurlea gal daiteke, edo aurki daiteke, bestela, espero ez duen tokian, deseroso samar.Gerra kontu asko, 36ko gerra kontu asko ageri dira bere biluztasunean, baina badira hango gerra harekin, zuzenean bederen, zerikusirik ez duten historiak; izan ere, denak du denarekin zerikusia hartara jarriz gero, jakina. Gerrarena, beste gai asko bezala, ez da berez ez on ez txar, trataerak eta bakoitzaren estiloak egiten du atsegin edo desatsegin. Ipuin hauetan ez dago epelkeriarik, narratzaileak lehendabiziko orrialdetik hartua du bere tokia, bere ikuspegia, bere bandera eta, seguru asko, bere etorkizuna ere erabakia du hasieratik; zer izango den eta zer egingo duen, giza helburua eta xedeak, funtsean, sortutako unean erabakita baleude bezala. Amaiera jakin batetik abiatzen baitira pertsonaiak; ez, ordea, amaiera denboran gertatua izanagatik, baizik adimenean. Nolabaiteko determinismoa dago pertsonaien baitan sakon erroturik, egiten dutena eginda alda ez daitekeen zerbait. Ez dago tragediarik, ez dagoelako kontraesanik pertsonaien baitan.Baina, esan bezala, prosa indartsu eta benazkoa du Koldo Izagirrek, eta prosagatik soilik irakur daiteke, damurik gabe.

Page 6: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Irakurri lehenik eta leitu beharrekoak ondoren!Mikel Asurmendi / Irunero, 2006-08

Gomendio bat irakurle lagun hori: Koldo Izagirreren literaturaz ezin da gozatuz xenda patartsuetan nahiz itsaso uherretan ibili gaberik. Bere literatur proposamena ez da egungo safari antolatuen moduko zeharkaldia edo trabesia. Trabesia, trabesa edo pario duzu bere eskaintza. Barkatu hitz errazen erabil molde hau. Bere munduan trabeska batzuetan eta trebes ibiliko zara zenbaitetan, jitoan aldian eta zeure irakurle jitea aurkitu beharrean gehienetan. Bakarka urratuko beharreko itsasoak dituzu bereak, hitzez hitz, berbaz berba, elez ele hustu beharreko ontziak dira bere ipuinak.Hitzak horregatik soilduak dituzu, tentu handiz irakurri beharrekoak, irakurri beharrekoak lehenik eta leitu beharrekoak ondoren. Aholku bat nire motzean, ipuin bakoitza hartu aldian aldiko trabesia gisa. Egunean zeharkaldi bat, pario apustu erronka edo dosi nahikoa egun bakoitzeko.

Mamuak berpiztuzJavier Rojo / El Correo, 2006-04-19 Koldo Izagirre, onerako zein txarrerako, nortasun markatuko idazlea da. Honek esan nahi du, haren literatur bideak gustatu edo ez, beti oso berea den literatura eskaintzen duela, berezko ezaugarri nabarmenak dituen literatura. Halaxe gertatzen da “Sua nahi, Mr. Churchill?” izeneko liburu honetan, non 17 narrazio agertzen diren. Izagirreren literaturak berezkoak dituen ezaugarri horien adibide pribilegiatua da liburu hau. Alde batetik, nabarmena da bere idazkera. Ezin uka daiteke Izagirrek gutxik bezala erabiltzen duela hizkuntza, baina abildade honek kontrakorik ere badu, maisutasun horrek askotan eramaten baitu manierismo moduko batera. Abangoardiako narratiba “moderno”an agertzen ziren teknikek ere (narratzailearen eta pertsonaien hitzak nahastea, denbora-plano desberdinetan gauzatzea kontakizuna) aurkitzen dute bere tokia Izagirreren literaturan. Eta gaien aldetik, behin eta berriro bueltatzen da bere ohiko mamuetara: gerra zibila eta frankismoa. Iraultza estetikoak eta iraultza politikoak bat egin nahi dute Izagirreren literaturan, XX. mendeko 20ko hamarkadan bezala. Modernismo sozialista dei liteke honelako literatura, izenak txantxa itxura izango ez balu.

Page 7: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Idazlea gehixeago ezagutzeko, elkarrizketaiii

«Idaztea bigarren mailako bihurtu da prentsan»Gorka Bereziartua

Urtarrilaren 29an, 18:30ean, hitzaldia eskainiko du Koldo Izagirrek Hernaniko Milagrosa kaperan, euskal prentsaren historiaz. Argiaren 90. urteurrenaren kariaz, eta Hernaniko Kronikaren laguntzarekin antolatutako ekitaldia izango da. Aurretik Izagirrerekin hitz egin dugu; gaiak ugari, erantzunak askotarikoak. Egungo prentsa “neutroa” dela uste du, “geza”. Zenbat gatz bota, eta nola? Ez dago errezeta magikorik ondorengo lerroetan. Osagai batzuk, bai.

Hasteko, azken 90 urteetan euskal kazetarien estiloak izan dituen aldaketa garrantzitsuenak nabarmentzeko eskatuko nizuke. Zertan egin dugu aurrera? Eta atzera?Fase asko izan ditu kazetaritzak, baina beti izan da, bateko edo besteko, ideia politiko jakin batzuen defendatzaile eta hedatzaile. Alegia, mundu osoko prentsa bezalakoa izan dela gurea ere. Oro har, eta batzuetan ezinbestean, izugarri katolikoa izan da. Lizardi bezalako katoliko zintzo batek zera esaten zuen, “kazeta prakaduna” behar genuela, “ez sotanaduna”. Atera kontuak! Pixkanaka, gure kazetaritza laikotu egin zen, gizarteari begira jarri zen. Gaien ugaritzeak estilo aldaketak ekarri zituen. Baina oraindik ere egiteko dago testuetan oinarritutako kazetaritzaren historia. Pena da. Historia hori berreskuratzeko lanetan jarduna zara; hor daude, besteak beste, Juan Bautista Bilbao,Batxiren edo Joseba Zubimendiren artikulu bildumak. Gaur egungo kazetari batek zer ikas dezake haietatik? Gaurko kazetaria erredakzioan lotua dago, ez du kanpo-lanik egiten. Mundura irteteko, Internet dauka. Argazkiak egiteko, agentzia bat edo bi. Kazetaria itzultzaile huts bihurtu da, agentzien morroi. Erreportajeak egingo ditu Saharara edo Estatu Batuetako hauteskundeetara joanda, baina kaleko kazetaritza, inguru hurbileko berri ematen zuena, hori galdua dago aspaldi samar. Garai bateko kazetariek ez zuten objektibotasun asmorik. Iritzia ematen zuten aldiro, pertsonalki engaiatzen ziren lantzen zuten albistean edo kronikan. Eta horrek estilo bat suposatzen zuen. Gaur neutroa da dena, geza. Seguru asko, kazetaritza fakultatean ere horixe ikasiko dute, estilorik eza dela objektibo izateko bidea. Hain zuzen ere duela hamarkada batzuetako Zeruko Argiaren aleak irakurrita, sentsazioa dut, euskara batuak ekarri zuen estandarizazioak ifrentzu hori izan duela: ez al du prentsalarion prosak freskotasuna galdu?Aipatu dizudan neutrotasun horren ondorioa da, ez dut uste batuaren errua denik. Horretan bada on ustean sekulako kaltea egiten ari den figura, zuzentzailearena. Erakunde publikoetan itzultzailearena da kaltegintza hori: itzultzailea dagoenez, alegia, itzulpena beti denez gaztelaniatik geurerakoa, ez da deus sortzen euskaraz. Hori horrela da administraziorik euskaldunenean ere. Horrelako zerbait komunikabideetan: zuzentzailea dagoenez, ez du ardura zabar idazteak, txukunduko du zuzentzaileak. Eta zuzentzaileak ezin die estilo bana eman erredakzioko kazetariei. Nahikoa lan dauka sintaxia jatortzen, errepikapenak bakantzen eta akats ortografikoak behin eta berriz zuzentzen. Idaztea bera bigarren edo hirugarren mailako bihurtu da prentsan. Garrantzitsuagoak dira infografia, diseinua, “atsegintasuna”...

Page 8: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Ildo horri jarraituz: literaturak nola lagundu dezake prentsa komunikatiboago egiten?Literaturak baliabide batzuk dauzka, kroniketan, esaterako, erabilgarriak: kontaketaren linealtasuna apurtzea, dialogoak tartekatzea, alderaketa, metafora... Baina ez begiratu literaturari kazetaritza egiteko, literaturak sekulako kaltea egin liezaioke kazetaritzari. Ez dezagun kazetaritza kronikan edo artikulugintzan murriztu. Kazetaritza askoz handiagoa eta anitzagoa da hori baino, eta literatura ez da, oro har, prentsak bere burua hobetzeko begiratu behar duen ispilua. Are gehiago, idazle handi askok prentsa eduki zuten lehen eskola: zehaztasuna, interesgunea, apainkeriarik eza... Prentsarako idatziz ikasi zuten ganoraz idazten Hemingwayk eta García Márquezek, arrunt estilo desberdineko bi handi aipatzearren. Zure literaturak prosa didaktikoari ihes egiten diola esan izan duzu. Kazetariaren estiloak zein gradutan egin diezaioke ihes didaktismoari?Kazetaritzak mundua ulertzen laguntzen digu. Esaterako, Israelek egiten dituen sarraskiek luzera zein helburu izan dezaketen argitzen digu, edo argitu behar liguke: irudietatik haratagoko jarduna da kazetaritza. Alderdi horretatik hartuta, benetako kazetaritza, nolabait, beti da didaktikoa, formatzailea ere badenez, iritzi-sortzailea. Nire ustez, paternalista izatea da kazetaritzak bere buruari ukatu behar diona. Irakurlea umetzat hartzea, esan nahi dut. Stendhal-ek zioen bere helburua zela ahalik eta hitz gutxienekin ahalik eta gehiena adieraztea. Zerorrek, Sua nahi, Mr. Churchill? argitaratu ondoren eskaini zenuen hitzaldi batean, “izarrak loretan” esaldia adibide jarrita, elipsiaren beharra azpimarratu zenuen. Zer idatzi baino garrantzitsuagoa al da, zer kendu behar den jakitea?Papera garestia da, orriak mugak ditu, eta egunkari-irakurleak presa dauka. Denbora pasatzeko, denbora-pasak eta gurutzegramak dakartzate egunkariek. Hortik ateratzen dugu idatzia zatika, lehen ikusian, tarrapataka irakurtzen dela, ez “denbora pasa”. Nobela batek ehunka orrialde ditu. Ipuin batek dozenaka. Horietan ongi dator betelana, luzean ezin liteke beti tentsio bera mantendu. Kronika batek ordea, artikulu batek, albiste batek, lerroak dauzka, hainbeste lerro, ezta orrialde bat ere. Funtsezkoa kontatu behar da prentsan. Apainketa edertasunaren aitzikoa da. Idazle ona, txarra kentzen dakiena da. Baratzea bezala, testua jorratu egin behar da. Baina ba ote dauka astirik, kazetariak? Ustezko objetibotasunaren mesedetan, hirugarren pertsonan idazten ditugu artikuluen hamarretatik bederatzi. Aberastuko ote luke kazetariaren ‘ni’-ak euskal prentsa? Hurbilagoko egingo?Protagonismoaren arriskua ere badauka nika jarduteak. Telebistako kazetariak, batez ere “berri-emaile bereziak” izaten dira horren eredu patetikoena. Kamera aurrean jarri behar izaten dute, “han bertan” daudela adierazteko: ez dira gai bertako ezer agertzeko. Atzean, adibidez, poliziaren furgona bat Espainiako Entzutegi Nazionalean sartzen. Zer egiten du hor kazetariak? Bere ni-a erakusten du, aurpegiz bezala hitzez. Eta dena da topikoa. Ni-a ez da interesgarria ez bada inplikazio baten ondorio. Lan moldeak sortu behar du estiloa. Bestela estilismoa egingo du kazetariak, alegia, kazetaritza ez beste zerbait. Exhibizionismoa, askotan.

Page 9: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Mark Twain: “Adjektibo bat ikusten baduzu, hil ezazu”. Zerrendatuko al zenizkiguke prentsak, zure ustez, kalitu beharko lituzkeen adjektibo batzuk? Eta izenak? Aditzak?Alejo Carpentierrek ere horrelako zerbait zioen, hizkeraren zimurrak direla adjektiboak. Orain gazteek dena “kristona” juzgatzen dute, “hiper” edo “super” bezala. Hainbesterainoko errepikatzez, honez gero ez dute ezer adierazten. Dena superrona baldin bada, zer edo zer “ona” dela entzundakoan on huts horrek “oso ona” izan behar duela pentsatzen dugu! Zer kendua ez da falta, baina honakoak lehenetsiko nituzke: “euskal” kontzeptuarekin zerikusi duen guztia, “atzerri” kontzeptuarekin zerikusi duen guztia, “arrakasta” kontzeptuarekin zerikusi duen guztia, “ospea” kontzeptuarekin zerikusi duen guztia, “abentura” kontzeptuarekin zerikusi duen guztia... Iñigo Aranbarrik Argian zera esan zuen euskal prentsaz: “Bi arrisku nagusi ikusten dizkiot. Bata, ez dakidala nolako gaitasuna dugun gaur egungo errealitatea erakusteko”. Iritzi berekoa al zara? Esan dizut kazetaria lotua dagoela, mahaitik ari dela. Eguneroko kuota bete behar du. Liberatuko al lukete inor Balentziaga kasua bi hilabetez ikertzeko? Edo joan deneko berrogeita hamar urteotan amiantoak gaixotu eta hildakoen inguruko erreportajea egiteko? Ez, ez da errentagarri. Eta bestetik, botereak kontrolpean dauzka medioak, publizitatez eta subentzioz. Prentsa ez da librea, eta hedabide publikoak, publikoak ez baina gubernamentalak dira. Ez da kasualitatea ETBk dokumentalismoa sustatu ez izana. Ez dago ikerketa kazetaritzarik, ez da komeni. Prentsa, kazetaritza, kontraboterea izan zen inoiz, baina gaur... Idazleak ikusten ditut euskarazko prentsan, baina iruditzen zait oraindik tiradera diferenteak daudela gurean: batean daude idazleak, bestean kazetariak. Zein da zure iritzia? Tiradera diferenteak... Hori horrela da inguruko hizkuntzetan ere. Eta ez dut uste kazetariak bere burua menostua ikusi behar duenik idazletzat hartzen ez dutenean. Idazle onak ez daukan trebetasuna dauka kazetari onak, badaki gaiari nondik heldu, nor elkarrizketatu, non dokumentatu... Kazetariek lan literario ederrak egin izan dituzte, idazletu egin izan dira. Baina idazleak, idazle literarioak, nekez egingo du kazetaritza onik. Har itzazu kronikak, adibidez: oso desberdinak dira idazle batek eginak eta kazetari batek eginak. Igoaleko giharra daukate kazetariek egindako kronikek!

Argia. 2169 zenb. 2009-01-20

Page 10: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Koldo Izagirre Euskadiko Irakurketa Publikoko sareaniv

Izagirre, Koldo (1953-) Non dago basques' Harbour / Koldo Izagirre (1997)

Izagirre, Koldo (1953-)"Merry Christmas, Panama!" esan zuen heriotzak : [gringoen inbasioaren kronika euskaldunek kontatua] / [Koldo Izagirre]

(1999)

Izagirre, Koldo (1953-) Euskal Herriko balneario batean / Koldo Izagirre (2001)

Izagirre, Koldo (1953-)Jazinto Rivas Sanz, "Intxuzabal" "Elgeta" (1905-1964) : sasiaren sustraiak / Koldo Izagirre

(2001)

Izagirre, Koldo (1953-) Gauzetan / Koldo Izagirre (1979)

Izagirre, Koldo (1953-)Non dago Basques´ harbour eta beste madarikazio batzuk / Koldo Izagirre

(1997)

Izagirre, Koldo (1953-)Agirre zaharraren kartzelaldi berriak / Koldo Izagirre (1999)

Izagirre, Koldo (1953-)

Nuevas prisiones del viejo Aguirre / Koldo Izagirre ; versión del autor, basada en la cuarta edición del original en euskera ; primera lectura, Antxon Ezeiza

(2001)

Izagirre, Koldo (1953-) Gure zinemaren historia petrala / Koldo Izagirre (1996)

Izagirre, Koldo (1953-)Euskal lokuzioak : espainolezko eta frantsesezko gida-zerrendarekin / Koldo Izagirre (1981)

Izagirre, Koldo (1953-) Itsaso ahantzia / Koldo Izagirre Urreaga (1976)

Izagirre, Koldo (1953-) Zergatik bai / Koldo Izagirre (1977)

Izagirre, Koldo (1953-) Oinaze zaharrera / Koldo Izagirre (1977)

Izagirre, Koldo (1953-) Guardasola ahantzia / Koldo Izagirre (1978)

Izagirre, Koldo (1953-) Balizko erroten erresuma / Koldo Izagirre (1991)

Izagirre, Koldo (1953-) Mendekuak / Koldo Izagirre (1987)

Izagirre, Koldo (1953-)Euskararen historia txikia Donostian : 1800-1998 / Koldo Izagirre

(1998)

Izagirre, Koldo (1953-)Fernandoren heriotza amezketarra / Koldo Izagirre ; marrazkiak, Pablo Galarraga (1999)

Izagirre, Koldo (1953-)Incursiones en territorio enemigo / Koldo Izagirre

(1997)

Izagirre, Koldo (1953-)Malandanzas de un Aguirre llamado Mecha / Koldo Izagirre ; traducción, Bego Montorio (1997)

Izagirre, Koldo (1953-) Vladimir / Koldo Izagirre (1996)

Page 11: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Izagirre, Koldo (1953-)Agirre zaharraren kartzelaldi berriak / Koldo Izagirre (1999)

Izagirre, Koldo (1953-)Bidaiaren irakurketa eta irakurketaren bidaia = La lectura del viaje y el viaje de la lectura / Koldo Izagirre

(1999)

Izagirre, Koldo (1953-) Ez duk erraza, konpai! / Koldo Izagirre (1995)

Izagirre, Koldo (1953-)Mudos blues de la nada : de la última poesía vasca : repaso urgente / Koldo Izagirre

(1990)

Izagirre, Koldo (1953-) Balizko erroten erresuma / Koldo Izagirre (1989)

Izagirre, Koldo (1953-) Oinaze zaharrera / Koldo Izagirre ()

Izagirre, Koldo (1953-)Fernandoren heriotza amezketarra / Koldo Izagirre (1999)

Izagirre, Koldo (1953-)Nik ere Germinal! : egin gure nuen aldarri / Koldo Izagirre

(1998)

Izagirre, Koldo (1953-)Anton kaiku / egilea Koldo Izagirre ; marrazkilaria Jokin Mitxelena (2003)

Izagirre, Koldo (1953-)Metxa esaten dioten agirretar baten ibili herrenak / Koldo Izagirre

(1997)

Izagirre, Koldo (1953-)Sua nahi Mr. Churchill? eta Basques' Harbour-eko beste kontu asko / Koldo Izagirre (2005)

Izagirre, Koldo (1953-) Teilatuko lizarra / Koldo Izagirre (2006)

Izagirre, Koldo (1953-)Marigorri, judu kalekoa / testua Koldo Izagirre ; marrazkiak Juan Carlos Nazabal, Imanol Zinkunegi

(2006)

Izagirre, Koldo (1953-)Marigorri Parisko bidean / testua Koldo Izagirre ; marrazkiak Juan Carlos Nazabal, Imanol Zinkunegi

(2006)

Izagirre, Koldo (1953-)Marigorriren botoa / testua Koldo Izagirre ; marrazkiak Juan Carlos Nazabal, Imanol Zinkunegi

(2006)

Izagirre, Koldo (1953-)Hortzak galtzen zituen kantaria : malko gutxiko istorio alaia negargarrizko pitiekin / Koldo Izagirre ; marrazkilaria Iratz Inziarte

(2006)

Izagirre, Koldo (1953-) Rimmel / Koldo Izagirre (2006)

Izagirre, Koldo (1953-)Euskal lokuzioak : espainolezko eta frantsesezko gida-zerrendarekin / Koldo Izagirre

(1981)

Izagirre, Koldo (1953-)Jo també haguera volgut cridar germinal! / Koldo Izagirre ; [traducció de l`euskera, Luis carmona Ortiz]

(2006)

Izagirre, Koldo (1953-) Zangozikin / Koldo Izagirre ; Antton Olariaga (2009)

Izagirre, Koldo (1953-) Pies sucios / Koldo Izagirre ; Antton Olariaga (2009)

Izagirre, Koldo (1953-)Jauregiko sagua eta baratzeko sagua / Koldo Izagirre

(2008)

Izagirre, Koldo (1953-) Abereen batzarra / Koldo Izagirre (2008)

Page 12: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

Izagirre, Koldo (1953-)Barriola San Adriango azeria / [testua, Koldo Izagirre ; irudiak, Lotura Films, Marra 21, ETB] (2009)

Izagirre, Koldo (1953-) Euzkadi merezi zuten / Koldo Izagirre (2009)

Informazio gehiago interneteko helbide hauetan (kontsulta data 2010-02-17):

Page 13: Sua nahi Mr.Churchill?. Koldo Izagirre. Dossierra

i http://eu.wikipedia.org/wiki/Koldo_Izagirre ii http://zubitegia.armiarma.com/egileak/00066.htm iii http://www.argia.com/argia-astekaria/2169/koldo-izagirre/osoa iv Zerrenda osoa hemen: http://www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua