Ez. Manu Erzilla. Dossierra

7
EZ Manu Erzilla Pertsonaia bat notario baten etxean, Pirionioetan dituen propietate guztiak saltzeko asmoz; erosleen zain dagoela, bere bizitzari errepaso luzea emango dio.

description

Liburuari buruzko informazioa

Transcript of Ez. Manu Erzilla. Dossierra

Page 1: Ez. Manu Erzilla. Dossierra

EZManu Erzilla

Pertsonaia bat notario baten etxean, Pirionioetandituen propietate guztiak saltzeko asmoz; erosleen zain

dagoela, bere bizitzari errepaso luzea emango dio.

Hernani, Udal Liburutegia2012 maiatza

http://liburutegiak.blog.euskadi.net/hernani/

Page 2: Ez. Manu Erzilla. Dossierra

Manu Erzilla Urizarbarren (Bilbo, 1953)1

Kazetaritza ikasketak egin zituen eta euskarako irakasle da lanbidez.

POTT taldearen eskutik hasi zen literatura jardunean, Joxemari Iturralde, Bernardo Atxaga, Joseba Sarrionandia eta Jon Juaristirekin batera.

Bizkaiko Foru Aldundiaren Poesia saria jaso zuen Ezpondetako pneuma izeneko bildumarekin (1989).

"Jakintza Baithako" kide da 1999az geroztik.

Bere lanak

Nobela

Ez (1999, Alberdania) Obligazioa bat (2006, Hiria)

Poesia

Hitzik anitz idatzi dut (1977, Zugaza) Ezpondetako pneumak (1989, Bizkaiko Foru Aldundia)

Itzulpena

Obligaciones (2008, Hiria)

Itzulitakoak

Eguberria iragarri zuen gizonkiloa (1993, Edebé-Giltza) Gutunak; Montesquieu (1998, Desclee de Brouwer) 1978ko Espainiar Konstituzioa (2007, Hiria)

1 [2012-04-04]: http://eu.wikipedia.org/wiki/Manu_Erzilla

Page 3: Ez. Manu Erzilla. Dossierra

Ez

Gerra ondoren, Europa eraikitzeak berarekin batera serieko lana, masifikazioa, kontsumo neurrigabea ekarri zuen: tirania produktibo eta deshumanizatzailea, bizipozaren eta nortasunaren galtzea, ama-estatuarengan aterpetzea, bigunkeria…

Nobela honetako protagonistaren gurasoek Europa berriaren abantailak alde batera utzirik, Pirinioko leku urruti batean kokatzea erabaki zuten: Aspe haranean, han bere amets handia gauzatzeko aukera izanen zutelakoan, hots: une oro ezin errepikatuzkotzat bizi, egitate oro pathos kreatzaile bihurtu.

Nobela hasten den unean, erabat umezurtz geratu da protagonista: umezurtz, aita eta ama hil zaizkiolako; eta umezurtz, inguruneari ustez ezerk lotzen ez duelako. Gurasoengandik datorkion patrimonio guztia salgai jarri du, eta Jaun Notarioaren etxean dago erosleen zain, patrimonioa saldu eta Piriniorik gabeko, Aspe-jenderik gabeko etorkizuna erosi guran.

Manu Erzilla pertsonaiaren barne psikologia konplexuaren baitan sartzen da maisuki, eta barne prozesuaren bilakabidea kontatzen digu, euskal literaturaren barruan batere ohikoa ez den modu eder bete batez.

Kritikak2

Adimen eroaJavier Rojo

Manu Erzillaren lehenengo eleberria da Ez izeneko liburu hau. Kontakizunaren abiapuntua hauxe da: pertsonaia bat notario baten etxean dago, Pirinioetan dituen propietate guztiak saltzeko asmoz, eskriturak egiteko zain. Bitartean, erosleak etorri arte, bere bizitzari errepaso luzea ematen dio. Lehenengo pertsonan, pertsonaia horren buruan sartuta beraz, idazleak horren historia kontatzen digu nobelan zehar.

Pertsonaia hau patetikoa dela esango nuke: besteekiko harremanetarako guztiz ezindua, bere neurriko mundu batean bizi izan da beti, bai fisikoki (gurasoekin Pirinioetako leku urrun batean), bai espirituari dagokiola. Nobelaren testua etengabeko jario moduan aurkezten zaigu, xehetasunen xehetasunak emanez.

2 Osoak irakutzeko hemen: http://zubitegia.armiarma.com/?i=178

Page 4: Ez. Manu Erzilla. Dossierra

[…] Iruditu zait idazleak hor-hemenka aztarnak utzi dituela liburua era batean edo bestean ulertzeko. Nik neuk irakurketa ironikoa egitea erabaki dut, eleberria pertsonaia patetiko horren lepotik egindako txantxa bailitzan…

El Correo, 1999-09-08

Prospekzio bideakJose Javier Fernandez Altuna

[…] Liburua nobela bat da eta Manu Erzillak bertan kontatzen diguna azaltzen erraza eta laburra bada ere, azalean soilik gertatzen da, Erzillaren lana askoz ere sakonagoa baita. Nobela historiako pertsonaiaren azken momentuetan zentratzen da: Pirinioetako Aspe ibarrean bizi ondoren, umezurtz gelditu da eta gurasoen patrimonioa —benta bat— salgai jarri du. Horregatik eta horretarako Jaun Notarioaren etxera joan eta erosle zain gelditu da.

Hemen hasi eta bukatuko da nobela. Ondorioz, presenteko denbora linealean gauza handirik gertatzen ez bada ere, gertatuko dira pertsonaiaren barne psikologian, bere bizitza gogoratu eta oroimenetan sartzeaz gain, Erzillak nobelaren pertsonaiari salmentan egoteak sortarazten dizkion sentimendu guztiak islatuko baititu. Hemen dago liburuaren benetako gaia eta nobelaren elementu orijinala, ez bakarra baina bai aipagarriena.

[…] Kontzientzia, oroitzapena eta, une askotan, morala erabiliz, Erzillaren asmoa pertsonaia horren barnean murgiltzea da, bere izaeran sakondu, barruraino helduz, ziurtasunik gabeko mapetan, gure psikologian mugitzeko gidak hautsi nahi ditu eta beste prospekzio bide batzuk aurkitu.

[…] Nobelak bere denbora eskatzen du eta bukaerako emaitza nahasia bada ere, merezi duelakoan gaude, liburu honetan helburua edota helmuga baino bidea baita garrantzitsu eta interesgarriagoa.

Euskaldunon Egunkaria, 1999-07-31

Page 5: Ez. Manu Erzilla. Dossierra

Manu Erzilla Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarean3

  Ballaz Zabalza, Jesús (1946-)Eguberria iragarri zuen gizonkiloa / Jesús Ballaz ; [itzulpena, Manu Erzilla ; barruko eta azaleko irudiak, Teo Puebla]

(1993)  

  Erzilla, Manu (1953-) Ez / Manu Erzilla (1999)  

  Erzilla, Manu (1953-) Ezpondetako pneuma / Manu Erzilla (1989)  

  Erzilla, Manu (1953-) Hitzik ainitz idatzi dut / Manu Ertzilla ()  

  Erzilla, Manu (1953-) Obligazio bat / Manu Ertzilla (2006)  

  Erzilla, Manu (1953-) Obligaciones / J.M. Ercilla (2008)  

  Espainia1978ko Espainiar konstituzioa : euskarazko itzulpena / arduradunak Iñigo Bullain, Manu Erzilla

(2007)  

  Montesquieu, Charles-Louis de Secondat, baron de (1689-1755)

Gutunak / Montesquieu ; moldapena eta lan orriak, Manu Erzilla (1998)

3 www.katalogoak.euskadi.net/katalogobateratua