2011.10.28 Prentsa dossierra

14
Prentsa DOSSIERRA Ostirala, 2011ko urriaren 28a.

description

2011.10.28 Prentsa dossierra

Transcript of 2011.10.28 Prentsa dossierra

Page 1: 2011.10.28 Prentsa dossierra

Prentsa DOSSIERRA

Ostirala, 2011ko urriaren 28a.

Page 2: 2011.10.28 Prentsa dossierra

2011-10-28

Inguruko sei udalek eskatu dute ez egiteko Ganekogortan zentral eolikorik

Batutako udalen artean dago Bilbokoa; proiektuari ezetza emateko eskatu diote Eusko Jaurlaritzari

Gorka Salces Alcalde Gueñes

Okondo, Gueñes, Arrankudiaga eta Alonsotegiko udal ordezkariak, atzo egindako prentsaurrekoan. / JON HERNAEZ / ARGAZKI PRESS

Agerraldi bateratua egin zuten atzo Alonsotegi, Gueñes, Arrankudiaga (Bizkaia) eta Okondoko (Araba) zenbait udal ordezkarik, Ganekogortako parke eolikoaren proiektua salatzeko, eta horren inguruan Bizkaiko Foru Aldundiak egindako analisiarekin bat egiteko. Okondoko alkate Sergio Tatok (Bildu), Gueñesko zinegotzi Martin Perezek (EAJ), Arrankudiagako alkate Itziar Duoandikoetxeak (Bildu) eta Alonsotegiko alkateorde Kepa Kareagak (EAJ) hartu zuten hitza. Bilboko Udala ere adierazpenaren alde agertu zen, ordezkaririk bidali ez zuen arren. Arrigorriagako Udalak, berriz, ez zuen bere atxikimendua azken unera arte baieztatu, baina beste bost udalbatzekin bat egingo duela esan zuen azken orduan, ekitaldia hastear. Eolicas de Euskadi enpresak Ganekogortako tontorrean eraiki nahi duen parke eolikoarentzat kokaleku egokiagoak daudela uste dute udal horiek. Kepa Kareaga: «Asko bilatuta ere oso zaila izango litzateke naturari kalte handiagoa egingo liokeen toki bat topatzea». Alonsotegiko alkateordearen aburuz, errotez gain, horiek ezartzeko eraiki beharko liratekeen azpiegiturek ere kalte handia eragingo luketela uste dute. Eusko Jaurlaritzak 2006an onartutako Energia Eolikoaren LSP Lurralde Sektore Planean azpiegitura berriak eraikitzeko kokaleku posibleen artean zegoen Ganekogortako parkea. Sei udalen ordezkarien arabera, LSParen barnean aurreikusita dauden proiektuek erakundeen arteko eztabaida sakonak sortu dituzte urteotan, ingurumen kalte sakonak direla eta. Euren ustez, aipatu planak Bizkaian parke eoliko berri bat eraikitzeko teknikoki bideragarriak diren kokapen alternatiboak ez ditu kontuan hartu. «Dagoeneko martxan dauden parkeetako sorgailuak teknologikoki garatuagoak eta potentzia handiagoa duten beste batzuengatik aldatzeko aukera ez dute aintzakotzat hartu». Lurraldeko Sektore Planaren arabera. Proiektu berriek gutxienez 10 Megawatteko ekoizpen

Page 3: 2011.10.28 Prentsa dossierra

elektrikoa izan behar dutela gogora ekarri dute. Proiektua osatzen duten hamabi dorreek 10,2 MW ekoitziko lituzkete. Martin Perezek kritika egin du: «Gutxiengo horretatik gertu dagoen ekoizpena lortzeko 12 milioi euro inbertitzea eta natur kalte hain handiak eragitea ez da bidezkoa». Bestela ere, proiektuak LSPan zehaztutako baldintzak ez ditu betetzen, kontra dauden udalen iritziz. Planean azaltzen denez, parke berrien eraikuntzarako lehentasuna dute inguru industrialetan, garraio elektrikorako sareetatik gertu eta mendietako beheko magaletan kokatutako proiektuek. Ordezkarien esanetan, hor bada aski zio egitasmoaren kontra egiteko. «Ganekogortan parke eolikoa eraikitzeak aurreko eskariei entzungor egiten die». 2010eko itun eolikoa 2010ean Jaurlaritzak, Eudelek eta Bizkaiko eta Gipuzkoako foru aldundiek LSPa desblokeatzeko ituna sinatu zuten. Perezek azaldu du ituna energia berriztagarrien ekoizpena sustatzeko egin zela, Europako Batasunak energia ekoizpenaren inguruan ezarritako gisalerroak betetzeko, alegia. «Itun eolikoak LSPa desblokeatu izanak ez du ahalbidetu Ganekogortako parkeak aurrera jarraitzea», esan du. «Jaurlaritzak du azken hitza. Helegiteei kasu egiteko eskatzen diegu». Parkearen eraikuntza salatzeko bihar deitu diren mendi martxetan parte hartuko dutela adierazi dute udal ordezkariek.

Page 4: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 5: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 6: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 7: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 8: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 9: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 10: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 11: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 12: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 13: 2011.10.28 Prentsa dossierra
Page 14: 2011.10.28 Prentsa dossierra

GARA > Idatzia > Euskal Herria

El Pleno de Santurtzi rechaza una moción de Bildu que pide retirar la bandera española

GARA | SANTURTZI

El grupo municipal de Bildu en el Ayuntamiento de Santurtzi manifestó ayer su desacuerdo con la Sentencia del Tribunal Supremo 364/2011 por la que se obliga a la colocación de la bandera española en el exterior del Consistorio y, es que, el Ayuntamiento de la localidad vizcaina decidió colocarla en agosto, a pesar de que en los últimos cuatro años no ha estado presente.

Con la intención de «solucionar el desequilibrio existente entre el cumplimiento de la ley y la voluntad de la mayoría de la ciudadanía», Bildu planteó una moción que fue debatida en el pleno de ayer. En el texto, además de mostrar su respeto «a quien se sienta identificado con esta enseña», rechazaron «esta imposición», y manifestaron «públicamente que no nos sentimos ni identificados ni representados por esos colores».

La moción no fue aprobada debido a los votos en contra de PSE y PP y la abstención del PNV, «los votos de la indiferencia hacia esa voluntad mayoritaria. El PNV ha recorrido todo un camino judicial para intentar evitar esta imposición, pero no está dispuesto a decir en publico que no está de acuerdo con ella», opinó la coalición.