Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

93
KOLDO IZAGIRRE Euzkadi merezi zuten

Transcript of Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Page 1: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

KOLDO IZAGIRRE

Euzkadi merezi zuten

Page 2: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Liburu honen salneurria: 3 € + BEZ.Ordainketa egiteko, edo liburu gehiago eskura-

tzeko:http://susa-literatura.com/ebook

© 1984 Koldo Izagirre© edizio honena: Susacc-by-sa Creative Commons Aitortu Partekatuhttp://creativecommons.org/licenses/by-sa/3.0/deed.eu

Lehen edizioa paperean: 1984Edizio hau: 2011ko ekaina

Susa: 317 posta kutxa / 20800 ZarautzAdoain Aita 92 / 31015 IruñeaZubitalde 21 / 48195 Larrabetzu

Telefonoa: 943 83 26 55 Elektroposta: [email protected]: http://susa-literatura.com

Page 3: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–1–Erroila bazterretik joango ziren maizenik, la-rruzko poltsak bizkarrean, uraren azal apartsuanzintzilikatutako berroei harrika, santanderinoakbiltzen zuen axeri-buztana zanpatuz, txipituaksagasti biluziaren erditik, irristatuz belar hezean,isilak, isilak galegoaren gorriak bezala aldapagora, bidezidorraren bihurgunean alto eginak to-patzen zituztenean. Gelditu egingo ziren kama-miloz bustitako zapiak ezin garbitu izan zuenazken makarrari hazka, inora behatzen ez zutenbegi triste betileluzeei beha, txelaturik, euri zu-rrutan beraiek eta mendetako elkar barkatze as-pertuan gorantz zetorren itzainaren zain gelditu-tako adarzabalak. Akuilukada leun bana emangozien, eta orduan mintza-legearen hauste haurrekezin ulertuzko hura zen gertatzen, golde eta ga-rraio lanak abere bakoitzarentzat gizonarenahoan antzinatik ipiniak zeuzkan aginitz desber-dinak nahasiz, «Arre boi!» esango zien galegoakidiei samur, eta uztarrikoak –asto bailiran,mando bailiran, behor bailiran– abiada unatua-

Page 4: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ren aurrerantzari lotuko ziren. Aitonak ez luke si-netsiko, sokila botako lioke, hizketan hasten ze-netan idiak okertu egiten ziren goldean, «Huazuzeno!». Galegoa atzeratu egingo zen ostera,hatsantua, eskuarekin ezker belaunari lagundubeharrez malkarrean, idien morroi.

Alferra ez bestea, arrebak nahiago zuen joangabe, kaka ere artadian egiten zuen ur bila ezmugitzeagatik, eta bera igortzen zuten errekangora barrikakoa ahitutakoan. Bazekien arrebazelatan egongo zitzaiola ganbarako teila harro-tuen artetik, eta iturbururaino joan behar izatenzuen.

Burua jaso zuen. Ezker aiekan irrintzia. Ermi-ta gaineko bidetik zetorren, labroka baserri alde-ra, zuri, karea bezain zuri. Mutikoak lasterbidetikhartu zuen, bazterrean ezkutatu zuen pegarraeta zaldiaren atzetik ekin zion. Zaldizkoak kape-lu berdeari eusten zion. Zaldiaren besoak lerratuegiten ziren estratan, ferrek txingarrak sortzenzituzten harrietan. Bareak min ematen zionsaihetsean.

Page 5: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Zaldia ate ondoan zegoen lotua, zakurrakuzkur ageri zuen muturra txokotik. Zaldiak pikorbeltzak zituen hanketan, zaldien garitxak. Eskuatripan jarri zion eta larru estiro beroa nabarituzuen, behiarena bezalakoa, ilea motzago. Adu-rrez bete zeuzkan ezpainak. Kalparra ere zuria,orraztua. Hizketa etxe barnean, leihora hurrera-tu zen. Sukaldean zegoen, bibotebeltz, masail-gorri, luze. Balantza gaineko kapoiak hartu zi-tuen hanka lotuetarik eta amari luzatu zizkion.«Ez dira ailegatzen, eskasak dira!» esan zionhastioz, «Alfer biajia eragin didazue!». Zaldizko-ak ontzako zilarrak hartu zituen mahai gainetik,balantza hartu zuen. Mutikoa oilotegiaren atzeal-dean ezkutatu zen. Zaldizkoak belaunetarainokobota lustreatuak zeramatzan. Arreba aulki bate-kin azaldu zen, zaldiaren ondoan ipini zuen igan-kai zaldizkoak balantza larruzko montaduran lo-tzen zuen artean. Aulki gainean jarri zen zutik,eta handik zaldian istapeka. Amak «Arroltza pre-jitu pare bat sikiera!» esan zion, eta ezetz, «Pre-satua nabil!». Lepoa igurtzi zion zaldiari, eta be-launei eraginez luberrira buruz abiatu zen. Arra-paladan urrundu zenean, zakurrak irten eta

Page 6: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zaunka egin zion. Ama aulkian jesarri zen, etaarreba oilotegira inguratu zen maltzurki. Mutikoapegarraren bila itzuli zen kanaberadian zehar.Sudurretara eraman zuen eskua, eta animalia-ren usain sarkorra hartu zuen. Harri bat erori zenkanaberadiko lintzuran.

Atarian utziko zituzten lau urtez baliatu beha-rreko orkatiletarainoko gabardina ilun zopatuak,karraskila ziri bana moztuko zuten, eta zutik, je-sarririk, pikotxean, hormei helduta, balantzaka,belauna doblaturik edo zangoa gain batean ema-nik, oinetakoak eskuratzeko gimnasia saio des-bateratuan sakristiako apal gaineko portzelanaz-ko irudien jarrerak hartuko zituzten bota handie-gi eta abarka zaharrei itsatsi lokatza gelan sartuaitzin kentzearren. Neskek erdeinuz behatzenzieten, berek ez zuten oinatzik uzten gorotzetan,nahiago zuten bidetik solasean.

Maisua astean behin bizargiten zen, eskuapasatzen zuen berriz berriro zintzurretik gora,bizar gogorraren laztanzale haurreriak SantaMaria Jangoikuaren Ama erantzuten zuen bitar-

Page 7: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

tean. Poltsak askatuko zituzten jesarri ahala, etasakondegi sekretu haietarik pizarra eta pizarriloaeta orri muturrak janak eta harrotuak zituen do-trina aterako zituzten labana arrastoz eta tintatantaz sortutako ibai, mendi, eguzki eta izenengainera. Maisua ere jesarri egingo zen liburulodia zabaldurik, eta haurren begiak (...ezinluzea izan gure gramatika...) leihoetara luzatukoziren, Casas Baratas egiten ari ziren hargin igel-tsero zurginen higidura motel urrunei errepara.Idiak galegoaren aurretik iristen ziren beti, buru-makur harri lorrean, lerak egunez egun ailorbeanegindako ildo bien erditik. «Soldata horrengatiketorri bihar du gizonak handik honera!», guraso-en komentario haurrek gogoratua.

Eskola, euriaren emanari behatze gogaitubat.

Don Telmo burutik zegoelakoa haurrek zaldiaukuilutik ebaska atera zutenez geroztik ibilikozen ahoz aho. Zaldia ez zen izutu, bere pausajenagian hasi zen mendirantz eraman nahi zutenhaurren eztenei ez ohartua bezala, bezperako bi-

Page 8: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

deketa gogoan. Haurrak ez zitzaizkion gaitzituhala ere, atzetik zekartzan nora ote. Bezperanegin arau, tifusak jotako baserrian gelditu zen le-henik. Besoak tolestu zituen, belauniko jarri zen,handia zen Don Telmoren zaldia, eta ipurdiarenkargari ezin eutsi bailion, jesarri egin zen baldar.Haurrek iraztor metaren gibeletik kirikatzenzuten. Bulta bat egon zen hala. Lanak izan zituenostera ipurdia jasotzeko. Buruz ikasitako itzuliaegin zuen Don Telmoren eri guztiak bisitatuz batbanaka, zeremoniaren zehaztasuna ezertan hu-tsegin gabe. Etxe atarian geldituko zen, jesarriegingo zen Don Telmok agintzen ohi zion bezala,itxoin egingo zuen medikuak bere jakinduria era-bil zezan, salda, arrautza egosia eta txankarmutur bat besterik ez edo oilasko izter bat bereardo zurrutarekin, eta poker eginez hurbildubehar litzaiokeela uste zuenean, zutitu egingozen eta hurrengo baserrira abiatu ipurdia kulun-katuz. Haurrak laster gogaitu ziren zozokeriahartaz, baina zaldia tematsu jarraitu zitzaion ibil-bideari, egunero bezala Don Telmok bazkaldua,askaldua eta afaldua behar zuen etxeratu.

Page 9: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Ordudanik moteldu zen Don Telmo hizketan,zaldiak bere burutik egingo zituen mugida guz-tiak, ez zion jaramonik egingo aginduari. Medi-kuak pentsatu zuen zaldiak nahasi egiten zituelahitzak, eta hala esango zuen «Zutik!» aurreramanatzeko, eta zaldun-zamariek desinkronizazioezin beteagoan jarduten zuten. Zaldiaren men-pekotasuna frogatu nahiak alfer oihuak eragitenzizkion. Tente zamalkatzen zuen Don Telmok,arba bati lotua bezala. Zaldiarekiko moduak ha-siko zen erabiltzen jendearekin, behin Bordatxo-koa etorri da ate joka eta Don Telmok aurrerakomanu hura oihukatu zionean «Arrastaka bizigera, baño ez nabil arrastaka!».

Ordea eri batzuk hil egin zirenez eta sendatuberriz zenbait bakan, haiek utzi lekua bete aha-legin, eritasunek herritar berriak mankatu zituz-ten. Baina Don Telmok ezin izan zuen zaldiarenitzulia aldatu, animaliak zaldizkorik gabeko egunhartan bere gisa konplitutako ibili hura egitenzuen soilik, motel eta egoskor. Don Telmo sukal-deetan sartuko zen, hildakoren baten osasunazegingo zuen galde, eta jendeak «Hobeto, hobe-to!» esango zion beldur-errukiz, serbieta garbi

Page 10: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

bat ateratzen zutelarik. Eta zenbaitek «Orain ho-beto!».

Bordatxoko aitona zen zamaria azpiko zuengarai hartako eri bakarra. Etsia emanik zegoen,Don Telmok aspaldian zuen ekarria eta izenpe-tua heriotza-agiria. Etxe hartan behintzat gela-raino igango zen tapaki zuritan ageri zen burusoil harekin solasean egitera. Mutikoa zaldiarengainean jartzen zen eta makilka xaxatzen zuen,baina zaldiak tinko iraungo zuen jabearen zainjesarria, begi odoltsuak ateari beha. Ohi bezala,Don Telmok «Ederki!» errepikatuko zuen laualdiz, mankak jasoko zituen sitsak jandako mutu-rrak erakutsiz, pipa aterako zuen patrikatik etapospolo bakarrarekin piztuta, «Zuk erreko zenu-ke orain ere!» eskaini zion, eta «Bai!» akitubaten desioz pipa hurreratu zuen sagar ximel-duaren azala ziruditen ezpainetara. Aitona ezzen pentzu-zaku bat baino gehiago mugitu, ezzuen indarrik besoetan, begiak itxi zituen, keluze bat kendu zion, zaldiaren begien adinakozintzurrari eragin zion irensteko.

Begiak jaso zituenean Don Telmoren muturraikusi zuen aurrez aurre, milaka zulotxotarik

Page 11: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

arnas hartzen zuen sudur hura, bereagana etor-ki. Orduan amak oihu egin zuen etxetik, DonTelmo tentetu egin zen, eta mutikoak ere leiho-an ikusi du ama, paper bat inarrosten zuela. DonTelmok zilarrezko kateari tira zion, ezin zuenatzamarrekin zabaldu, labana atera zuen, urratuegin zen, hortzekin libratu zuen, eta ordua ikusi-rik etxe barnean sartu zen berriro. Mutikoa jaitsiegin zen zaldi gainetik.

Ilunabarrean, Artolak gizonezko bat hil zelaadierazten zuten hiru ezkilak joak zituenean,apaiza alde egina zenean, mutikoa aitonarimusu emana eta ahaideak azaltzen hasiak, zaldizuri batek gizon bizardun bat zeraman Bordatxo-tik gora. Ziren Don Telmo eta Don Telmoren zal-dia, Don Telmoren bizarra bezain zuri.

Page 12: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–2–Astelehenetan aurreneko lana mahaiak etaaulkiak baztertu eta metatzea zuten. Maisualeihotik beha geldituko zen, haurren builari gor,eskuak jaka zaharraren sakeletan. Haize bustia-ren samurtasunarekin apaltzen zen hotsa. Mai-sua kristal zikinei ohartzen zen, eta bere ikas-leen arreta islatzen zitzaion begi aitzinean. Le-rroan zeudenean jiratu egingo zen marmarraribetarik eman gabe, eta berrogei begi harritu ja-rraituko zitzaizkion esku iletsuak zolaren zura-jean uzten zuen arrasto zuria norabide jakinekotxiza-erreka luze bihurria iduri. Puntu batzukmarkatuko zituen han-hemenka, altxa eta ezke-rra gerrian lana begi zeharrez ederretsitakoanjesarri egingo zen eskuko hautsa txaloka astin-duz. Aulkia hanka biko paratuko zuen buruaatzeko arbelean emateko. Orroa egingo zuen«Artola, Erromara!». Artolak maisuari behatuzion, munstro oreztadunari behatu zion, puntubereizten saiatzen ziren denak. Hiru urrats emanzituen, puntu baten ondoan gelditu zen tente.

Page 13: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

«Parisen barrena!». Itzuli, gibeleratu, begi zeha-rrez behatu berak ere, angelu bat egin oinez,gelditu. Beti maisuari erne. Avilatik etorritakogizon gazte hark ere zoro ospea bilduko zuen be-randu gabe.

Gizonezko batzuk tokan ari ziren, emakumez-ko talde bat kontzejuko balkoipean zegoen abuz-tuko eguzkiaren gerizan. Haurren buila hasi zen,eta plazako guztiek eliza aldera behatu zuten.Atea zabaldu zen, eta haur andana bat sortuzuen ilunpeak. Zirkulu erdi bat osatu zuten ateainguratuz, jokalariaren azken fitxak hutsegina-ren zur hotsa atera zuen. Telleriko alaba azalduzen haurra besoetan, eta senarra, eta aitajauna,eta amandrea. Neska-mutikoak «Haurra xaguakjango!» hasi ziren errepikan, zaharrek barre eginzuten, jokalari berri batek hartu zituen fitxak. Te-lleriko alabak ere barre egin zuen, aitzina abiatuzen haurrek inguratua. «Horrek denak ume-leho-rrak!» komentatu zuen agure batek, eta orduanaitajaunak sos mordo bat bota zuen arranpulu,

Page 14: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

urrun. Haurrak aztarrika oldartu ziren bila, kala-pitan.

Frontoipetik Zugasti kankailua etorri zen las-terka, brusari korapiloa eginda, itokarrean,«Erregina, erregina!» deiadar. Haur batzuekkorri egin zuten etxe barruetara. Kalakan ariziren emakumezkoak banandu egin ziren, tokanari zenak lurrera utzi zituen fitxak, plazako gura-so guztiak urduri saiatu ziren ipurzikinketanziharduten haurrak biltzen, plazako haur guztiakezkutatu ziren supitu hartan, eta lando beltzaerrauts batean heldu zen, hankak gomazko zo-rrotan bilduak zituzten bi zaldi zurik ekarria,gatza bezain zuriak. Eztul batzuk egin ziren, es-kuak begietara eraman. Atso batek esan zuen ezzela erregina. Zapelak jantzi ziren. Haurrak gor-degietarik irten ziren, eta sosketa berritu zuten,tokalariak fitxa bila iduri. Neskato batek aurkituzuen gelditzen zen sos bakarra, zanpatua. Anaia-ri erakutsi zion urrundik, ematekoa eginez, irriz.

Mahaiak bilduak zeuden haurrak sartzerako,eta bi ziren irudiak, gelaren bazter banatan, ira-

Page 15: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

gan asteko zomorroaren umeak bezalakoak,haren berdina bata, handiagoa bigarrena, beste-lakoa guztiz. Haurrek elkarri behatu zioten, etalerroan jarri ziren maisuaren agindurik gabe.Maisuak itxoin egin zuen haurrak narda zitezengelaren erdiko marmitatzarraren zergatiari bu-ruzka. Zugasti igorri zuen urketa. Bekaizkeriazikusi zuten denek marmita irribarretsu hartzen,ate ostean ezkutatzen, iturrirantz abiatzen. Mai-suaren hatsak lurrundutako leihoaren bestal-dean, Zugastik ezin zuen marmitarekin, sei bideraldatu zuen eskuz, okerka zetorren, marmitarenipurdia harri joka. Gelaren erdian utzi zuen ardu-ra handiz, ezpainetaraino betea. Gorrotoa hartuzioten. «Artola, Ameriketara!» egin du orroakaulkitik. Artola aurreratu egin da, zalantza izpibat sumatu zaio, zantzu berrien barrutiraino doaausart. Irri dagie lagunei, baina irria harri egin zi-tzaion maisua aulkia erortzera utziz altxa etagela hanka luzaka neurtuz etorri zitzaionean.«Itsasoz!» manatu dio Artola izutuari, eta urakgainez egin du maisuak zangoa marmitan sartuzuenean, zurezko zolan zehar isuri zen, eta hau-rrek zapabururik gabeko putzuari eman zizkioten

Page 16: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

begiak. Maisuak ere zola bustira behatu zuen,eta Zugastik algara egin zuen hortzez barne.

Hurrengo astean ikusiko zuen. Kontzejua ban-deraz josia zegoen, ez zitzaizkien zangoak ikus-ten balkoian zeudenei, haize zakarra zebilen etaematen zuen kontzejuari sua zeriola leiho guztie-tarik. Donostiatik etorritako bandaren tresnekdistira itsugarriak sortzen zituzten. Apaizekurrezko jantziak zeramatzaten. Motor batenhotsa entzun zen, eta jendea badatorka hasizen, bandakoek kapeluak jantzi zituzten. Autoaelizaren atean gelditu zen, xoferra jaitsi zen etaemakumezko kapeladun biei lagundu zien. Eli-zan sartu ziren emakumezkoak. Apaizek elkarribehatu zioten. Zaharrena elizarantz higitu zenkaparen astuna ezin garraiaturik, baina berehalazeuden emakumezkoak kanpoan berriz. Gaztee-nak itzalki bat zabaldu zuen bestea gerizatzeko.Zuzendariak zeinu bat egin zuen eta tresnahaiek musika eder bat barreiatu zuten. Haizeakbela egiten zuen itzalkian, eta emakume gaz-teak itxi egin zuen. Bandaren ondoan solasean

Page 17: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zeuden lebitadunak emakumeengana hurbilduziren, apaiz zaharra atzean gelditu zen. Lebita-dunek kopaletak kendu zituzten, makurtu eginziren (...biba kabildo maitagarriya, biba autorida-dia...), muin egin zuten emakume zaharrak luza-tzen zien eskuan. Zilarrezko giltza handi bat es-kaini zion lebitadun batek. Emakume zaharrakemakume gazteari pasa zion.

Burusoilak paper batzuk atera zituen nonbai-tetik. Ahots mehea zuen. Haurrak «Hidalga seño-ra!» agurrean gelditu ziren trabatuak, hitz han-diegiak bailiran belarri handi haietan sartzeko.Ondoren apaiz zaharrak liburu bat zabaldu zueneta latinak esaten hasi zen. Ez zen luzatu haatik,eta isipua harturik ereinotzezko gandor banaageri zuten Casas Baratas bedeinkatu zituen.Haurrek xoferrari erreparatzen zioten, autoazapi batekin ari zen igurzten, iduri eta argizariaematen.

Artola emakumeagana hurbildu zen buruakolkoan eta buruki gorri bat eskuetan. Emaku-meak giltza bat hartu zuen burukitik eta arratsal-deko sokamuturrerako oholen ondoan zeudengalegoengana etorririk banaketa hasi zuen.

Page 18: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

«Trintxerpeko zaborreria guztiak!» jarri beharzuen bizitzen Casas Baratasen. Galega batzuek«Viva la Reina!» oihukatu zuten.

Erregina bazihoan. Maisuak haurrenganaitzuli zuen burua, eta bizar gogorra pailakatzeariutzirik bat bi hiru lau egin zien, eta «Uso zuriaesazu!» kantatu zuten. Erregina mutikoaren on-doan gelditu zen adi, eta mutikoak behatu eginzion, eta ama ikusi du Bordatxoko leihoan garra-sika etortzeko etxera segituan, erregina datorre-la, eta anai-arrebek barrabas belarraren jorrake-ta bertan utzirik luberritik behera amiltzen diralaborrian, eta etxean sartu ordukoz erreginarengurdi beltza ageri da harrobiko bidetik, eta zaldizuriek irrintzi egiten dute etxearen aldamenetikpasatzean, baina oraingoan libratu dira, etaetxean ere ez da gelditu Bordaberrin egin zuenbezala, komuna eskatzearen aitzakiarekin hau-rrik ikusten ote zuen, eta orain diote plaka batipini behar dutela Bordaberrin eta bertakoek ezdutela soldaduskara joan beharrik izango Zugas-tiren anaia bezala, eta beste batzuetan globoakhaizatzen dituzte mendian haurrak gal daitezenbila, baina Bordatxokoak beti daude erne, ez

Page 19: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

dute txipiena inoiz bakarrik uzten, goizaldeanmikeleteak ageri direnean badakite etortzekoadela eta ez dutela etxe ingurutik urrundu behar;ez dute nahi harrapa ditzan, eta erreginak erebehatu egin zion, eta mutikoak pentsatu zuenerreginak begiz joa zukeela bera ere, harrapatueta odola kenduta iloba tisikoei emateko.

Erreginak agindu bat egin zuen eskuarekin,eta andere-lagunak zorro batetik ateratzen ziz-kion gozokiak banatu zizkien. Haurrek txalo eginzuten, alkateak mintzaldia azkendu zueneanbaino bortitzago. Xoferrak atea zabaldu zien be-rriro, emakumezko biak autoan sartu ziren, etaautoak haurrenganainoko buelta eman zuen mu-turrez aurrera jartzeko, bandakoen tresnek be-zala distiratu zuen, zarata ketsu bat atera zuen,barea bezain beltz urrundu zen.

Page 20: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–3–Jauregi etxegilea alargundu zenean ez zeukanetxe azpiko ardandegia nork eramana, arrebaneskazaharrak nahiago zuen bi umezurtzen artahartu trenbideko langile trufariak jasan baino.Bordatxoko alaba etorri zitzaien lan hura hartu-ko lukeela. Jauregik neskaren espartinei errepa-ratu zien, eta baiezkoa eman zion.

Neska eraman handikoa zen, lana ez zitzaionneke. Bertan bazkalduko zuen, ahamen batgazta, mahats beltza ogiarekin. Huskeria batematen zion. Noiz edo noiz zerbait garraiatukozuen etxerako konejuentzako ogi gogor zakuka-daz gainera, garrafoiren bat ardo, pipermin boti-la bat, sardintzahar kaxa osoa behin. Etxegileaberandu erretiratzen zen, eta neskari eman ziongiltza lehen egunetik. Azken bezeroak bidali etaardoa botiletaratzen geldituko zen, ez zuen atse-gin goizean presaka ibili beharra. Nagusia doibat berdindua etorriko zen, hela egiten zuenkanporik «Maria, ireki zan!», neskak mahaiakatontzen segituko zuen, «Justo nan!», eta ukabil-

Page 21: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

kazo bat joko zuen atean. Neskak itxoin egitenzuen Justo Jauregik zurubian gora alde eginzezan, eta atea isilka irekirik teilategiko lasterbi-dea hartuko zuen.

Etxegilearen arrebari ondoeza egin zitzaionigande batez, elizara bidean. Etxera ekarri zutenhila, eta Mariak Bordatxora eraman zituen hau-rrak, ardandegia itxita. Astearte goizean ekarrizituen. Inazio eta Karmen. Eta katakume begiba-karra.

Asteazkenean garaiz etorri zen Justo Jauregi,langileek ez zuten oraino lana utzi eta ardande-gia hutsa zegoen. Pakete bat zekarren, «Horren-beste zor dizut!». Neska ez zen Jauregi bezala lo-tsagorritu, paketea askatu eta «Oh!» egin zuen.Bertan jantzi zituen, politak ziren, zuri-marroi.Ezkerrekoak min ematen zion orpoan. Barre eginzuen, takoi haiekin Jauregi baino luzeagoa zen.«Maria, nik baditut sos batzuk!» esan zuen Jau-regik artega. Hemeretzi urte zituen Mariak.

Jauregik sos adina zor egin zuen. «Etxe ederaskoa goitik beheraino beria zuna!», etxegilea

Page 22: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

maizter zen bilakatu. Jauregik ez zuen gibelik be-rrizkotik hasteko, zaharkitua zegoen, urdinenalde jokatu zuen gelditzen zitzaiona. Ehun hama-rri oihukatzen zen gorriarentzat. Segur zegoenatzelari urdinak buelta emango ziola partiduari,korredoreak zoraturik zeuden. Gorriak sake zita-la egin zuen, motza eta paretarantz koxkarenbila, baina aurrelari urdinak lasterka egin zuenpala eskuz aldatzen zuela. Bi paretakoa eginzuen ahal nolaka. Aurrelari gorriak aise harrapa-tu zuen, atzera eraman zuen, zabalera. Atzelariurdina besagainka sartu zen, palaren ertzarekineman zion, pilota eskuin irten zen. Jauregirenbonbin grisa airean gelditu zen, «Mon chapeau!»Ponsolen erosia, eta jabearen gorputzak eskui-nera egin zuen, jarrera zailean gelditu zen be-giak zabalik. Jokalari txarra zen. Inguruko ikus-leak altxa egin ziren. Mediku bat eskatu zuten.Hila zen. Korredoreak bildu egin ziren etxegileaateratzen zuten bitartean. Apustua ontzat izanzen hartua. Atzelari urdina adorerik gabe geldituzen, huts asko egin zituen.

Page 23: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Egun osorako izango zela esan zion bezperanOletako Azketak, gaitzeko baforea omen zen etapresa handia zekarren. Bazituen zazpi baserripaseak Larraburu jo aurretik. Larraburu ez zenaberatsa, eta tripa truke zeukaten uda-udazkenaizan ezik. Pozik agindu zion. Baziren hamar baturte Otañoren azken bertsoa entzutera joanazela moilara aurrenekoz, eta geroztik hilero azal-tzen zen bizkar lanera.

Bota ahala egin zuen euria, baina ontziaeguerdirako zeukaten bukatua. Lan gutxi zegoenbesteetan eta ez zen ontzi berririk espero bere-halakoan. Azketak paga eman eta etxera igorrizituen. Ez ote zeuden konforme. Marmies-enardo almazenetan gelditu ziren. Eguneko lanaegun erdian eginak ez zuela paga urritu behar,handitu egin behar lukeela. Launa dozena plata-no jan zuten. «Baziok akaatu beharrik!» errepi-katzen zuen Azketaren iloba batek. Ez zioten ka-surik ematen (...bide zuzenak galduta gabiltzorain langile jendiak...), esaera handikoa zenhura. Hiruretarako atertu zuen, eta zagi egindazeuden oiartzuarrei bizikleta gainean jartzen la-gundu zien, bagoia karrilean bezala abiatu ziren

Page 24: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

bata bestearen arrastoan. Etxerantz hartu zuen,azaroko hotzak ez zion onik egiten eta blai zego-en. Urdin zetorren arratsalderako hala ere. Bela-rraren bustia salatzen zuen eguzki uzkurrak.

Bordatxoko paretik iragaitean txizagaleakeman zion. Sastraka bazterrera hurbildu zen, etatxizaren lurruna hodei usaintsu goratu zitzaionaurpegiraino. Baratzean emakumezko batengorputza tentetu zen babarrun zarben artetik La-rraburuko Migeli beha. Aurrez aurre zeukan etaezin zion jarioari eutsi, erreberoak pazian bainozarata handiagoa sortzen zuen. Mariak ere Mige-len maskuriak errape batena bazeukala pentsa-tu zuen, eta ezpainak irribarrera luzatzen hasi zi-renean, Larraburuko morroiak eskuak jaso zituensastrakaren gainetik ahur babadunak erakutsiz,eta ezpainak zimurtu egin ziren ostera momentubat, algarak lehertu aitzin. Neskak ahora eramanzituen eskuak, gorrituak, babarrun lekez beteta-ko mantala erortzera utziz. Belaunetara jaitsi zi-tuenean, masailetan gelditu zitzaion eskuen go-rria, eta algaren lurruna urtu egiten zen Migelenalgaren lurrunarekin nahasi gabe.

Page 25: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

«Hire andre hori burutik ziok!» esaten zioten hi-guinez moilako kastillanoek hamaiketakoa ikus-ten ziotenean, arrautza frijitua angulaz estalia.Orain andrea zuen, eta besteren bi seme alaba.Ez zen jadanik Larraburuko morroia, aurrera Bor-datxoko Migel esango zioten. «Lastima, ezinkenduko diat!» marmartuko zuen Mariaren aitak,ez zuela erretzen erantzun zionean. Ez zuenalaba alargun zahar ikusi nahi, urte berriko lehenesposarioa izan zen.

Ikatz zakuren bat eramango zuen noizeannoiz, guardak ziren gehiena harrapatzen zute-nak. Moilako lana ez zen gaitzekoa, nahiagozuen morroi baino, jendearekin hitz egiten ahalzuen, Larraburu tristea zen, eta kastillanoa,erruz maite zuen kastillanoa.

Alaba bat izango zuten ezkonturtean, semebat bigarrenean, bestea bosgarrenean.

Krika hautsia zeukan ardatz zahar bat erosizuen Astigarragan, sagardo poxi bat hasi zenegiten urtero, eta Mariak esku ona zuenez sukal-

Page 26: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

derako, mahai luze bat ipini zuten sotoan, barri-ken erdian. Pasaiako urtzaileak, kupelgileak etaigeltseroak joaten ziren maizenik. Don Telmo etaDon Fernando Más idazkaria ere azaltzen ziren.«Gabon Jainkoak!» esango zuen ozenki Don Tel-mok, eta sukaldean sartuta eltze miaketan aritu-ko ziren, ogi puska bana bustiko zuten, eta«Aizu, Maria, hau guretzako!» esango zuten das-tari bezainbeste usainari eta koloreari eskatu on-doan. Sukaldean afaltzen zuten, mutikoak ekar-tzen zien sagardo pitxarra.

Don Telmok ez zuen zaldia ekartzen, ukui-luan zeukan lotua, hanketarik eri ez ibilian. Idaz-karia ekartzen zuen, «Más geyo!» esaten zuenbeti, lekeda hutsa. Pasaitarrak aldiz ahakarreanaritzen ziren, biraoka, eta toka bat ere ekarriazuten Bordatxorako, bizkarrean. Belarrira min-tzatzen zitzaizkion aitari, algara egiten zuten.Aita beraiekin jartzen zen mahaian majera mui-tte berdez eta arbi xehatuaz betetakoan, etaama ogia eta kaxuelarekin etortzen zenean altxaegingo zen laguntzearren, baina amak lasai ego-teko esango zion, eta mutikoaren izena oihuka-tuko zuen, ez arrebarena, alfer ahalena. Hitz

Page 27: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ulertezinak erabiltzen zituzten pasaitarrek aita-rekin, hitz zoragarriak. Mutikoak luzaz errepika-tzen zituen bere artean, ahantz ez zekizkion,frontoian bota eta Zugasti txunditzeko. Haietakobatek kastillanozko euskaraz egiten zuen bertso-tan, galtzei eutsi eta kanta. Amak barre handiakegiten zituen, eta pasaitarrek ere barre egitenzioten gauerako hitz motelka hasten zenari, lu-rrean ageri zenari txiza. Larunbataz etortzenziren eta astelehen goizean zuten alde egingo,zikinak eta kalpartsu. Metapean egiten zuten lo,belar lehorraren berotasunean, ke gaizto batezin atera izan zioten aitona atera zutenean be-zala, jendearen marmarrak altxarazi zituen, be-launiko jarri ziren zapelak eskuan, eta zerraldoa-ren jarraigoa pasa zenean muturrez aurrera eroriziren banan bana, alditxarturik, zaku hutsak be-zala.

Page 28: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–4–Oilagorra ez zen pasaitarra, Oilagorra moilanzebilen aitarekin. Haren atzaparrek anai-arrebengerriak hartzen zituzten. Beldur zioten, aitakesaten zuen etzandako bokoiak esku bakarrare-kin zutitzen zituela. Mutikoa soto bazterrean me-tatutako txurikinaren artean ezkutatuko zen, Oi-lagorrak trago batzuk egingo zituen, eta pikon-doaren adarrak astintzen zituen ahots harekin,astekoari lotu zen, badoazela Bordatxoko aitonazena kanposantura daramatela, ez haren etxeanzegoelakoz baina, hura bai zela gisakoa, eta er-pina ordea kanposanturako bidea, bero sargoriabestetik, eta halako batez Don Mateok «Alto!»agintzen diela eskua goratuz, agintzen diela ze-rraldoa lurrean uzteko, denek ere izerdia xuka-tzen dute eta Don Mateok (... Jainkuak berakitzegin digu Don Mateoren abotik...) zahatoa ate-ratzen duela sotanapetik eta zahatoa pasa dielabesteei, eta zahatoa eskuz esku ibili dela, etaemakumeetara ere ailegatu zela, baina hutsa za-

Page 29: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

hatoa. Eta irri karkailaz lehertzen zen, aldame-neko pasaitarrari bizkarrean emanez.

Oilagorra gosetu egingo zen ipuina amaitze-rako, eta amak dozenerdi bat arrautza ekartzenzion. Oilagorrak mahaiaren ertzean jo eta irentsi-ko zituen azala kentzen nekatu gabe. Edangoitu-xe zegoenean erronka hasiko zen inork apustu-rik hartzen zuenetz. Don Telmo eta Don Fernan-do Más irten ziren sukaldetik, medikua prontozegoen erlojuarena jokatzeko. Oilagorra zutituegin zen, denak zutitu ziren. Don Telmo eta Oila-gorra ziren luzeenak. Don Telmok erlojua aterazuen, kate luzea zeukan. Mutikoak uste zuen er-lojua arrautza frijitua bezain zabala zela. DonTelmok eskua gora jaso zuen eta erlojua zintzilikgelditu zen denen buruen gainetik, eta erlojua-ren taupadek soto osoa hartzen zuten. Don Tel-moren besoak garabi baten luma ematen zuen,erlojuaren kargak altzairuzko kable bat bezalatinkatzen zuen katea. Garabia erriatzen hasi zenbere fardoa. Oilagorraren ahoa bafore baten bo-dega zen. Erlojua ezkutatu egin zen, Oilagorrakheiagora apal bat egin zuen, zintzurretik beherairentsia zukeen. Mutikoa izerdi zuritan zegoen.

Page 30: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Don Telmoren eskua azkar zetorren katearen bu-ruan eta pasaitarren «Hori dek!» eta txaloen be-roenean, tira egin zion kateari. Amak garrasiegin zuen. Katea bi ahur irten zen ahotik. Oilago-rrak hortzak estutu zituen. Nork bere aldera tira-tzen zuten Don Telmok eta Oilagorrak, kateatrontzazerra harturik enborren bati ekiten ari.Pasaitarrak zalapartaka hasi ziren Oilagorrarenalde. Azkenik Don Telmok kaskarrean eman zionukabilaz eta Oilagorrak goitiko batean bota zuenerlojua. «Ia jan ziaken erlojua nazkarri honek!»esan zuen Don Telmok serbietarekin garbituz.Belarrira eraman zuen. Zakurra isilik zegoen, isi-lik zeuden behiak, mutikoa ez da mugitzen txuri-kinen erdian. «Musika jan zion erlojuari!». Oila-gorrak ehun erloju zituen etxeko sukaldean zin-tzilik, euliz beteak. «Gizon hasi eta animali buka-tu zun!».

Aitonari ere eder izango zitzaiokeen, Casas Ba-ratas baino politagoa zen, Bordatxotik ikustenzen erreka gaineko aiekan kokatua, Groseko Lei-zaolaren villaren hurren. Teilek ez zuten harririk

Page 31: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

behar haizeak eraman ez zitzan, tinko zeudenatxikiak, eguberritako bisiguaren ezkatak beza-la. «Pake Leku» zuen pintatua beltzez atalbu-ruan, bideari beha. Lurra ere bazuen inguruan.«Gu ere lurrarenak gera, baño lurra ez da guria!»esaten omen zuen beti. Maizter bizi izan zen,markesarena.

Teilatuko ereinotza aspaldikoan zen ihartua,bazuen astebete etxe berrian bizi zirela DonMateo azaldu zenean. Etxearen aurrealdean jarriziren denak lerroan. Eguzkia gora zegoen. Muti-koa Marrusen ondoan zegoen, begien pareanzuen esku azkazal-beltz hura, eta pentsatu zuengezurra zela Uzkudunek eskua eman ziolakoa,aitak zioen Marrusen bertsoak txarrak zirela, etahain segur Uzkudunek kokotseko bat emangoziokeen bertsoen ordain, nolakoak ziren jakitera.Mutikoak hondarra garraiatua zuen eskorgan,erdi malobran egin behar izan zuten lana. Be-raiengatik izan ez balitz, Marrusek ez zion etxea-ri sekulan lehorra emango.

Don Mateok zakar behatu zien betaurrekoerorien gainetik, txartelak emateko galderak egi-ten zituenean bezala. Inazio Jauregiri, elizatik

Page 32: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

irten, frontoiraino etorri eta pilota kendua zionbezperetan jokatzen ari zelakoz. Azkar egin zuenetxe-baratzearen bedeinkazioa. Sukaldera iganzen Marrusekin eta gurasoekin. Anai-arrebakanai-arrebaordekoekin gelditu ziren jolasean,aurre bazkalduak zeuden.

Etxe polita zen, eguteran, uraren kanila zuensukaldean, mutikoak ez zuen ur bila joan behar-ko, baina aitak ez zuen ukuilurik nahi, fijo hartuazuten moilan. «Behiak ahotik ematen dikesnia!», laurak salduta Larraburukoei eman zienerregalian uztarri landu hura kopetakoekin. Mu-tikoak bazekien arreba ez zela esneketa joango.

Don Mateo bidean gora ezkutatu zenean,aitak oilarra ekartzeko agindu zion. Arreba etabiak joan ziren oilo eta konejuen txabolara. Arre-ba ez zen ausartu oilarrarekin, gaiztoa zegoenlumak harro eginik. Bazterraren kontra eramanzuen ihes egin ez ziezaion. Lepotik heldu zion.Hegoei eragiten zien, eta belaun artean estutuzuen, kafe errota bezala. Lasterrari eman zion oi-larra galtzarbean zeramalarik. Aita igitaia zorroz-ten ari zen. Arreba heldu zen. Galtzarbean hartuzuen aitak ere, luma batzuk kendu zizkion lepo-

Page 33: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

tik odolkiak ziruditen atzamar haiekin. Epai ba-karrean moztu zion lepoa, burua zintzilik geldituzen hegoak astinka. Odola zurrustan irten zen.Aitak ataria arrosatu zuen oilar odolaz. Arrebapoztu egin zen, oilar hura erotua zegoen, zanpa-ka ibiltzen zituen oilo gaixoak.

Jauregitarrak zakarrak ziren, balio zuten lane-rako. Migelek ez zituen inoiz erasiatu, koskor-tuak zeuden Mariarekin ezkondu zenean, ezzuten aita aitortzen, eta bi ziren. Mariaren nega-rrak ahituko ziren etxegilearen semea lantegitikdesorduan etorririk ukabila zabaldu eta bi errea-lekoa erakutsiz «Ni ez naute Luzuriagan gehiozapalduko!» harrika jaurtiki zuenean, leihoarenbeldurgarri.

Jauregitarren lagun joan ziren Pasaiara. Gizo-nezko ugari ikusten zen bagoiei bultzaka eta por-lan zakuak bizkarrean garraio, zapelak, idiak, ku-pelak, gerrikoak, aida eta esti, Oilagorraren atza-parrak inguruko baserri guztiak moilen gainerahustu bailituen edalontziko sagardo pizarra be-zala.

Page 34: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Esan lekuan zegoen aita, hautsez betea, on-tziaren ondoan. Ontziak zer izena zuen galdetuzien aitak seme-alabei, eta umeen ezpainak ba-tera mugitu ziren, irribarre egin zuten Jauregita-rrek ere. Infanta Isabel kaiaren arrasean gerta-tzen zen, itsasbehera zegoen. Tximinia luze harkerreginaren auto beltzak baino ke beltzagoa bo-tzen zuen. Jende oste handia zebilen zurubiareninguruan. Kubertako kalostran zuriz jantzitakogizon zahar bat azaldu zen, eta isiltasuna eska-tuz izen kantari jarri zen. Mantal zuria zeramanbeste gizon zahar batek hartzen zituen pasaia-riak zurubira zihoazenean, begiak ikertzen ziz-kien tresna txipi batekin, eta «Sano!» oihukatuzaurrera igortzen zituen bizkarreko bat emanda.Inazio Jauregi, entzun zen. Amak pakete bat lu-zatu, aitak eskua estutu. Inaziok beti zituen ur-tsuak begiak. Medikuagana hurbildu zen. Kar-men Jauregi, eta amak lepotik heldu zion. On-tzian zegoen Inazio.

Zurubia jaso zuten. Aldia egin zuten zain, jau-zian iragaten ahal zen kaitik ontzirainoko tartehura erdian, elkarri beha hitzik gabe. Ez zen Kar-men Ameriketara zihoan emakumezko bakarra.

Page 35: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Infanta Isabelek hiru tutu luze jo zituen, esteka-riek loturak askatu zituzten, marinelek alfer an-tzean bildu zituzten estatxak. Lehorrekoak agur-ka hasi ziren, ontziak irteera bilatzen zuen bran-ka zuzenduz. Pasaiariak popara bildu ziren, besobaso. «Ametsak ez dute jaberik!» esan zuenaitak ahapetik. Ontzia leun zihoan, kulunkarikgabe itsaso salda batean.

Mutikoak menditik ikusiak zituen irteerahaiek ez bezalakoa zen. Zenbait ontziren izenakirakur ahal zitzakeen, ez zen oihurik, kaiak ede-rragoak ziren bertatik. Jauregitarrak ez zerama-tzaten gerrara Zugastiren anaia moduan, korne-tina ez zen deika ari, eta oraingoan ere jendetzahandia baldin bazegoen kaietan, ez zen soldadu-rik ageri. Infanta Isabel bakarrik zihoan eta gai-nerako baforeak muturik gelditu ziren, loturikgelditu ziren, ez moro gerrara zihoan ontziari ja-rraiki itsas uberan Bordaplatatik hiru miliatarai-no, urtezahar gaueko tutuak baino tristeago tutujoka, «Bizitzan ikusi dedan gauzarik tristiena!».Kai hartan kafe usain zoragarria aditzen zen,amak ez zuen negarrik egin Zugastik orduanegin zuen bezala, tronboi baten ezpainak baino

Page 36: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

distirantago islatzen zen eguzki bizkarra uretan,eta algara egin du Zugastik, eta algara egin dutedenek, maisua erori egin zen zangoa marmitanharrapatua Ameriketaraino heltzen diren uhinaksortuz, erreginaren bi zaldiak atzean uzten dituz-ten uhin bizar zuriak.

Page 37: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–5–Larruzko zartailuak bere mustatxaren adarrenluzera zuen ia. «Atensión muxaxos!» egiten zuenoihu, eta zartailuari eragingo zion. Labeen gil-tzak ezin erabil zitzakeen beste inork. «MesiéDibuá!» esan behar zitzaion.

Matxeroen mutil jarri zuen lehen egunetik,hondarra bota behar izaten zuen palaka, galgapotxetara isur zezaten. Matxeroak zokor-mailumoduko batekin zanpatuko zuen, eta moldeajasoa zenean ketan iraungo zuen oraindik tegiosoak, elkar ikusten ez, eztulka, ezin eztarriarenlakarra kendu.

Nagusia egunero etortzen zen autoan, xofe-rrarekin, trajedun. Bulegora igaiten zen eta bere-hala azalduko zen galtza urdinetan sartua, etaburdinolan zehar ibilki emango zuen goiza. La-beetara heldu zen eta Mesié Dibuárekin arituzen. Ez zien ulertzen. Hurbildu egin zitzaion, etagaldetu egin zion, «Hi berria haiz, zenbat urtedituk?». Gezurra erantzun zion, behinola InazioJauregik bezala, «Hamalau!», eta orduan nagu-

Page 38: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

siak, «Victorio Luzuriagak berak!», eskorga batihelduz, «Badakik, hemen lana egin biharra ziokbeltz!».

Mesié Dibuáren zartailuak karburo poteakbaino tiro handiagoa egiten zuen lurrean.

Sakristian bilduko zituen, portzelanazko irudiakastuen azpian, argizari usain higuingarrian.Tartean ohi zen Herrerako Zabaleta ere, ahaidehurkoengana azaltzen zen igandeetan. Katiluaestutuz eskuak epelduak zituenean, lokotxarengizeneko bizkotxoak, hamar, sortuko zituen ka-joitik, banaka, mahai gainera. «Ia Zabaleta, zerdan Euzkadi?» galdetu zuen kafesnearen keaklausotzen zizkion betaurrekoen gainetik beha-tuz. Lokotxa hondoratuko zen kafesnetan, DonMateoren plazerezko murrungek gelako zokoluguztietan egiten zuten punpaka, lokotxa aterakozuen katilutik, eta behiaren gorotza iduri, bizko-txo bustia astunez erortzeko zegoenean, DonMateok lepo joko azkar bat egingo zuen ahoanhartzeko mihia atera gabe eta mutikoen iritziazen behiaren gorotza bezalaxe erortzen zela Don

Page 39: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Mateoren ahoan. Denek isilik zirauten, eta ez zi-tzaien lokotxa saririk luzatuko. Don Mateorenatzamarrek kafesnez bustiak amaitu behar zutenbeti, katiluko simaur kondarra zurrupaka irentsi-ko zuen. Mataza egindako zapi bat aterako zuensotanapetik, «Euzkadi da...», hatzak milikatukozituen «...guztion aitak...», betaurrekoak igurtzi-ko zituen «...euzkotarrontzat emandako bara-tza!», erantzungo zion Don Mateok bere buruari.

Santio egunarekin Hernani aldera hartukozuten goizetik, oilasko erdi bana gosari. Bihurgu-nea ongi begipean zuen pendizean jarriko ziren,autoek moteldu egin behar zuten, bertatik berta-ra ikusten ahal zituzten Constantini eta Gouxlehian, De Buck-ek gaizki hartu eta ipurdiarekinbazterra jo zuen hartan, anaia aurrenekoz era-man duen honetan. Amilka jaitsi dira denak, sol-daduak eta motoristak ere berehala ditu gai-nean, autoak eztul batzuk egiten ditu, ezin du.De Buck atera egin zen, betaurrekoak jaso zituenkasko gainera eta ostiko bat eman zion amorruzatzealdeko firrila aldagarriari. Orduan Arrietak

Page 40: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zahatoa eskaini dio eta De Buck-ek atzera botadu burua edateko, oiloek bezala. Beste lasterka-riek ia gelditzeraino moteldu behar dute, erditrabeska gelditu da De Buck-en auto gorria. Itzu-li zion zahatoa, eta oinez urrundu zen, buzo zuriahautsak zikindua, autoaz ezaxolatua. Bugattiakziren onenak.

Astebete lehenago hasiko ziren saiotan, etagoizaren lehen argiazkorrian, demonioko Dela-ge, Bugatti eta Sumbean haien orroek iratzarrikozituzten Pake Lekukoak eta Pake Leku ingurukohontzak, Astigarragako artadiak harrotuz Pasaia-raino etorriko ziren trenari iseka, labezomorrokoloredunak. Zenbaitetan Molinaora iristen zirengasolina hartzera, labeetakoak bidera irtengoziren, eta honantzakoan urdina ate nagusianbertan gelditu zen. Pilotua zutitu egin zen. Muti-la inguratu zitzaion. Kapotaren hegal bat jasozuen eta ke bero bat altxa zen tubo ilun haieta-rik, zerriaren hesteak iduri. Pilotuak zerbait esanzion mutilari, ez zion ulertu. Autoaren muturrarierreparatu zion, 8 handi bat zuen gorriz, eta mu-tila lasterka sartu zen atelierrean barrena «JeanGraf, Jean Graf!» oihukatu hatza ateari buruz lu-

Page 41: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zatua. Mesié Dibuáren sabelarekin egin zuen is-tripu. Zartailua galdu zuen Mesié Dibuák. «JeanGraf atean dago, matxura egin zaio!» esan zionitoka. Dibuári mustatxera jo zitzaion eskua.

Pilotuak haserre ematen zuen. Dibuá eta Lu-zuriaga bera heldu ziren langileei barrura itzul-tzeko aginduz. Jean Grafekin hitz egin zuten. Mu-tikoak ez zien ulertzen. «Nik uste det dinamoadala!» esan zien.

«Beidok!» esango zioten mundu guztiari haienbegiek Txingurriko bolatokian edo tranbia har-tzerakoan edo funeralen batera jaitsi behar zute-netan. Ez zegoen Herreran aurre egingo zien ko-petarik. Umetan argitu gabetanik erreklamoakipintzera eta mutiletan iluntzen hasitakoanneska laguntzera kale-zozo haiek mendirantz au-sartzen zirenean bazen aski lahar eta sasiondoharrika ezkututik emateko. Artola, Zugasti, Arrie-ta, denek hartuko zuten parte. Zugastik hiru etalau kolpe jotzen zituen ugeldian zopak egitennorgehiagoka ibiltzen zirenean.

Page 42: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Bazetozen Tellerikoa eta dendakoa eta san-tanderinoaren alaba beren ipurguardiarekin(...alde batera firme uzteko neskatxekiko jola-sak...), beti zekarten neska baino mutil gehiago.Herrerakoak zain gelditzen ziren neskak jostun-degia noiz utzi bidean gora jarraitzeko. Lehenda-biziko harrikazoak ahulak izango ziren, gaztiguz-koak bezala neskek alde egin zezaten. Orduan,aurrealdea libre zenean, latza txingortea, bidea-ren alde banatarik, besoak eten artean. Herrera-tarretako bat bide ondoko sastrakadian ezkutatuzen. Arrietak mendean zeukan, ez zion barkatu.Zugastik makil bat hartu zuen, eta harriak ahitu-ta gordelekuetarik irteterakoan, sastrakaditik sutxipi batzuk sortu ziren beren danbatekoekin.Tentemusu gelditu ziren, Arrietaren auhena en-tzun zen sasiondotik hoska. Herrerakoa tiraahala zihoan ihesi, ez zuten ezagutu. Zugastiklaster egin zuen Arrietagana makila jaurtikiz.Arrietak belarriari eusten zion, «Eman eginzidak, eman egin zidak!». Zugastik eskuakkendu zizkion belarritik, odola zuen atzamarre-tan. «Zulo ederra egin dik!», esan zuen Arrieta-ren belarria aztertzen zuela. Jabeak negar egiten

Page 43: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zuen begiak urtuan. «Hementxe ziok bala!», etaalimaleko arantza bat atera zion gingiletik. Deneierakutsi zien, eta Arrieta bera ere barrezka hasizen. «Goazen neskengana!» esan zuen Artolak,«Holako zuluak ez dik behar belatakorik pe!».

Trenbide ertzetik joango zen lehen oilaritean,gorosti makila eskuan, baserrietarik irteten zi-tzaizkion zakurrei zemaika, orkatila harri kosko-rretan bihurrituz, bakarra tunelaren bazterretik,irristatuz trabesa bustietan, presatua, presatuatranbia zaharra bezala ilunpean gora. Atotxakofrontoian jardungo zuten argitu ere baino lehe-nagoztik, Groseko atelier guztietako mutilak bil-duko ziren, kuartillo bat ardo trabesa, galletekin.Berotzen hasten zuenekoz hondartzara joangoziren pilotan izerditu ondoren, makila bana hon-darrean tinkatu, arropa zintzilik ipini eta lasterkazoroan abiatuko ziren uretara, Fiat, Garnier, Pan-hard, Stinus eta Massé garajeetako enkargatuekateak zabaldu zain aspertuan egotearen ordez.

Compañia Eléctrican ez zuten autorik kon-pontzen, baina urari indarra kentzen zitzaion eta

Page 44: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

indarrari argia. Burdinolakoa baino lan dotorea-goa zen, eta induzidoa, kilobatioak, trifasikoaikasten hasiak ziren ahoentzako, harako hautsa,potxa, galda haiek hozkia ematekoak ziren, bur-dina herdoildua bezain latzak bilakatuko ziren.

Page 45: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–6–Tximistak kable bat botea izan behar zuen SanJuan aldean, enkargatuak berarekin eramanzuen. Galernak gogor jo zuen gauean, posteakmakurturik zeuden, eroritakorik ere bazen, lu-rrean baino kableetan bailuten euskarria: kableaetena zegoen, itsasoraino zetorren harkaitzetanbehera, farotik hurbil. Enkargatua ur bazterrerai-no joan zen, eta bulta batez beha egon ondorenkablea hartu zuen eskuan. «Itxoin zak hemenezer ikuitu be!» esan zion, eta mendiko kasetaraabiatu zen bidezidorrean gora. Gizon zalua zen.Goialdean karabinero bikote bat zeukan zain, etahaien aterkipean gelditu zen bidean solastari.Mutilak ez zuen gogoko langarrak bera zezan,lana aurreratuko zuen. Kablea ukitu zuen, ez es-kuarrez, «Atzaparra itsatsi egiten baitzaio inda-rrari!», irakatsia zioten bezala baizik, kax-kaxate joka eskugainarekin. Enkargatuak hartuazuen, baina badaezpada. Ez, ez zuen indarrik.Heldu zion bi eskuekin, eta sokatiran ekin zion.Kablea astuna zen, altakoa seguruenez, eta arro-

Page 46: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ka tartean trabatua, nekez bildu zituen metrozenbait. Posteen tartekoa ez da hain luzea, las-ter ageri behar zuen kablearen kabuak. Ez duikusi, baina ageri da. Orduan jo zion, «Itsasoatierra baita!».

Enkargatuak izututa kendu du zigarroa ezpai-netarik, eta bidezidorrean behera malkartu zenesku-oinez. Karabineroak nekezago mugituziren, mosketoiak eta aterkia garraiatu behar zi-tuzten. Mutila etzanik zegoen zekor zauritu batdirudiela marrumaka, lurra ostikatuz, kableariatxikia. Enkargatua haren ondoan gelditu zen ar-naska, buzo bustiaren botoiak askatzen hasi zen.Karabineroak ere iritsi ziren, eta bat makurtuegin zen mutilagana. Enkargatuak, kamiseta le-horra burutik ateratzen zuelarik «Quieto que tepega!» ostiko bat luzatu zien mutilari hurbiltzenzitzaizkion eskuei. «Tapa aquí!» esan zion aterki-dunari, hartzen du kamiseta esku-zorro, heltzendio mutilari ukondoetarik eta arrastaka eramanzuen, baina zakur amorratuaren gisan zegoenitsatsia kableari. Kolpea eman dio besoetan, tra-batu da kablea, libratu da mutila. Osoan belztuazegoen. «Esan diat, esan diat ezer ez ikuitzeko!»

Page 47: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

dio enkargatuak, «Altxari, altxari hortikan!»altxa eta bertan akabatu egin behar balu bezala.«Ezin det, kaka eginda no!» diote Markesarensemearen zaldiarenak bezala adurrez likistutakoezpainek zotinka.

«Ito behar gaituzte oraintxe belarrimotzez etamingainluzez!» esan zuen Don Mateok Casa Ba-rataseko baratzeetara ematen zuen leihoa itxi-rik. Don Mateoren imintzioak ikusten aspertuta,bazkaritara alde egingo zuten pepinilloa landa-tzen besterik ikasiko ez zuten Casas Baratasekobelarrimotzek.

Betaurrekoak kendu zituen jesarritakoan,sudur minberatua pailakatu zuen. Ez zion Zaba-letari behatu, burumakur gelditu zen une batez,eta hasperen luzea eginik burua jaso zueneanbegietara behatu zien banan bana. «Ba al dabeste inor ebanjelioa ulertu ez duanik?», eta or-duan Zabaletak ez beste guztiek behatu zutenzolara. Don Mateok mahai gaineko liburu beltzahartu zuen, zinta gorriaren muturrari tira zion,zabaldu egin zuen. «Bihur zaizkiozute Zesarri

Page 48: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Zesarrenak, eta Jainkoari Jainkoarenak dira-nak!». Zabaletari behatu zioten denek, Zabale-tak ez zuen ulertzen zergatik esan zuen Jesukris-tok Zesarrenak Zesarri (...erreinu ontan leziyotxarra nai digute bota...), ez zegoen konforme.Egoskorra zen, denek ere nahiago zuten galde-rarik eta zalantzarik gabe, Don Mateo ez zen ez-tabaidak izutuko zuen apaiza, berandu heldubehar zuten bazkaritara. «Ebanjelioak dio Zesa-rrenak, bereak diranak, ez baituzu besteren on-dasuna desiratuko, Zesarri bereak, ebanjelioahartu behar da justiziaren ispilu, speculum iusti-ciae!». Zabaleta Herrerakoa zen: «Bai, baño zerda Zesarrena?».

Pasaiako moilan lotua ontzia, ontziko mastanlotua tximinoa, Gineako okume enbor etzanengainean jauzika, grilloa hankan. Poste zutean be-hera etorri zen ofiziala, trepadoreak kendu zi-tuen hanketarik, mutilari luzatu zizkion. Haria as-katuz joan ziren baserrirantz.

«Honenbestekoa bai!» zuen Txirritak burua,eta asko esan ere ohi zen «Hemen zetorrek Txi-

Page 49: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

rrita bere buruarekin!», ahapetik badaezpada.Ahaideak zituen Arriagakoak, atarian zegoen je-sarria zizarra gozo txarroa mahai ustelduarengainean. «Zer degu Txirrita, lasai, lasai?» eginzion mutilak ofizialari irribarrez behako maltzu-rra zuzenduta, eta Txirritak halaxe erantzun zionbere burutik, «Baita hi ere, nere galtzetan sartu-ko bahitzake!».

Salda pixka bat hartuko zutela amonak,baina ofizialak nahiago zuen lehenbailehenamaitu. Balkoian jardun zuen kontadorea ezar-tzeko, mutikoak pipiak jandako habeetan josizuen haria, begietara zetorkion hautsa. Ukuiluaneta sukaldean nahi zuten argia Arriagan. Txukunezarri zituen krisketak mutikoak. Presa ondokotransformadorera abiatu zen ofiziala indarra bo-tzearren, eta baietz, mutilak, «Edade hortan!»,salda pixka bat.

«Zeñek piztu nahi du surik gabe?» eskainizuen ofizialak, eta Txirritak etxeko jaunak beharzuela, aitonak krisketari eman zion, buelta erdia,hantxe zegoen bonbilla, buelta erdia, ederkiematen zuen esnetan bustitako iraztor sorten ar-

Page 50: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

tean, buelta erdia, madari zuritua zirudien. Ezzen ilinti bustia baino gehiago biztu.

«Ez apuratu, gizona, eletrizidadiak ez du in-darrik egun argiz, iluna behar du, ilunak dakarargia!» esan zion ofizialak astiro. Aitona zuru-bian gora ezkutatu zen purrustaka, eta amonakeragin zion krisketari. Hamabiko bi kanoidunabesapean azaldu zen Arriagako aitona, «Ikusi be-harko degu ba ilunak zer dakarren!». Mahai gai-nean utzi behar izan zituzten alikateak, mailua,trepadoreak eta sobranteko haria.

Iraztor sortetarik erortzen ziren zola zikintzenzuten tantak zenbatzen eman zuen arratsaldea.Txirritak eta bere lehengusuak gazta oso batzuten irentsia haien aurrean, baina ez zegoengosetua, ez zen giro sukalde hartan, beldur zen,Arriagako aitona aztia zela zioten, Kredoa atze-koz aurrera esanda hanka hautsitako ehiza zaku-rrak eta sugeak heldutako pertsonak sendatzenzituen eta erne, ez zien «Tiro bana!» emangonoski baina, jarri zituzten hariak zaharrak ziren,hala ere ofizialak atelierrean froga eginda zituenekarriak bonbillak, ez zuen bonbilla berririk eka-rriko tranpazko antolamendurako, beldur zen eta

Page 51: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Txirritaren eta ofizialaren arteko solasak ez zuentrankiltzen, bazekien beroan ez ezik hotzean erenolako indarra duen urak, elektrika nork asmatuzuen ez baldin bazekiten izorratzea zuten, berro-geita zazpigarren tanta ez zen horratikan eror-tzen, iraztorretara jaso zuen burua eta mutxikinaerretzen hasi zitzaion madari zuri hari, gorritzenhasi da, argiak bere hezurrak erakusten ditu,denek behatzen dute sabaira, gorria zuritasunzabala egin da, sukaldea argitzen hasi da, «Edi-sonek, Edisonek!», eta iraztor sortak utzirik bon-billara doaz euliak furrundaka, benetako mada-ria baita orain, bizia, beroa, ilunak dakarren iza-rra baino beroagoa.

Page 52: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–7–«Aberastuta etorri balitz hartuko zuten!» edo«Dirurik ekarri balu ez zuten semeordekoa izan-go!» komentatzen zuen ordurako jendeak, He-rrerako dendan entzuna zela zion arrebak. Amakere jakin egingo zuen berehala, zerbait asmatubeharra zegoen esan ziezaioten baino lehen, lo-tsagarri ari ziren gelditzen hala ere. Amaran ibil-tzen omen zen.

Pension Euskaldunako etxekoandreak latzhartu zuen, ez zion gauza handirik argitu. Klien-te asko zituen hark, bazuen nahikoa lana inoripausoa neurtzen ibili gabe. Eta ea zer zen, hain-beste galdera. Kalera jaitsi zen. Zer duda egin,Euskaldunako klientea izan behar zuen. Eta zin-tzo ordaintzen zuen, antza. Easotik eskuin hartuzuen, tabernetara. Ilunabarra zen, egarritua ze-goen.

Kartetan ari zen. Bizkarrean ukitu zion, etabaiki, itzuli zenean artabizarrezko bibote luzeeketa kokospeko painuelo gorriak indiano esatenzioten hari. Zaharkiturik zegoen. Zu halakoa eta

Page 53: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ni halakoa bota zion, ezagutu zuen berak ere,«Ama negarrez dakau!», haren begi urtsuei be-hatuz. Ez zuen hitzik atera, «Pika!» esan zionmahaikide batek, eta jiratu egin zen ostera.«Eh!» egin zion eskua bizkarrean tinkatuz orain-goan, baina atzera bultzatu zuen txangurruarenatzaparra zirudien beso iletsu harekin. «Aizu,hortara ez degu ezer bihar!», eta irten egin zen.Gizonezko talde asko zebilen Salud kalean, pen-sio osoa zenbatean zeukan galdetu behar zuelagogoratu zen, zortzi pezeta bai gutxienekoz.

Negu lehena zen, Herreratik gora eta ermitagaineko bidetik ikusi ohi zuten. Ez zuen sosikizan behar, arlote zebilen, eguzki hotzetan ego-ten zen ermitako paretan etzana, etxera beha.»Etorriko haiz ba!», Jauregitarrak zakarrak zirenordea. Bila joan zitzaion bigarrenez, baina urrun-dik ezagutu zuen, altxa zen, badoa. Gazteak ekindio aldats gora hortzak estututa, harrapatubehar du horratikan, korrika hasi da bestea ereMolinaorako bidezidorretik, ezkutatu egin zi-tzaion.

Page 54: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Goiz erdian galega etorri zitzaien txurikinarenbila senar-seme marinelentzako kamainak egite-ko. Sotoan jarri zen zakuak betetzen belauniko,mahukak jasorik, ate irekian barrena sartzen zenargitasun hotzari ezaxolatua. Itzal luze batekizoztu zizkion besoak. Burua jaso zuen. Sustatuegin zuen, atea beteko gizon bizardunak. Altxaegin zen belaun minberatuak laztanduz. Mariapatata zuritzen ari zen sukaldean. «Eskeko batdezu atean!» esan zion galegak.

Sartzeko esan zion, busti egin zitzaizkion be-giak, ez geratzeko atean hala, sartzeko. InazioJauregi jesarri egin zen. Jota zegoen. Salda aterazion Mariak. «Aste Santuko Kristo zirudiela!» ko-mentatuko zuen galegak Herreran.

Gauerdia iragana ordurako, aspaldi zuenbehintzat oheratuak zirela. Anaia gaztea manta-pean, zerraldoarena eginez. Zakurrak ez zuelazaunka atertuko. Zankutsik atera zen balkoira.Iluna zegoen. Gaztea zen atarikoa, «Etorri eginbihar dek, txalupa Jaizkibelen gelditua zakau!».Zabaletarena ahotsa. «Tabakoa!», pentsatu

Page 55: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zuen. Ama ere jaikia zen. «Lana det!» esan zionjanztera zihoalarik. Erreminta batzuk hartu zi-tuen. «Garai hontan!» marmartu zuen amak.

Zabaleta ere isilik, hegoa sargori. Ez zutenkarabinerorik topatu behar (...parte gaiztuakinnaste, irabazten dala uste...), moila bazter utzi-rik trenbidetik hartu zuten Pasaian. Urratsa harrikoskorretan ezin berdinduz, mozkortutako mari-nelak ziruditen. Izerdi batean ekin zioten Lezotikgora. Bidezidorrak orbel errekak ziren. Zabaletamaiz gelditzen zen, tu egiten zuen. Ahuspez ze-raman linterna, pantailatik eutsita, argiari ha-tzarteko zirrikituak uzten zizkiola. Hego haizeaarren, garbi heldu zen itsasoaren marruma,goien zeuden. Biztualdi batzuk egin zituen Zaba-letak linterna jasorik. Zakur zaunka batek behe-rago erakarri zituen. Argi etenka aritu zen berri-ro. Eskuinagotik erantzun zuten, lehorretik hainsegur. «Erne, zulo haundiak zeudek hemen!»gaztigatu zion Zabaletak, eta jauzika amildu zenitsasorantz.

«Hiru ordu!» esan zien Muguruzak, Herrerakozurginaren semeak, eskumuturrekoa linternarenargitan erakutsiz. Itsasbehera hasia zen. Hirurek

Page 56: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

tira behar izan zioten txikotari txalupa bertara-gotzeko, handia zen. Harkaitz gain batetik eginzuten jauzi barrura. Kaxak ziruditen toldo iluna-ren azpikoek, «Tabakoa!». Arraun bakarra zeu-katen tostapean, «Apuilean juten ahal zinazten!»esan zien. Muguruzak agudo hartu zion buelta,«Eskuekin ziatuz azkarro!».

Txalupa hogei zaldikoa zen gutxienez, berri-tua, bakanak ziren arrankeko motorra zeukate-nak. Arrankeari eman eta eman eta ez omenzion heltzen. «Gasoila badu ordea!». Txalupabatek susmo gaiztoa eman, ordu haietan, etakostapean ezkutatu zirela motorra itzalita, bainagero ez omen zuen arrankatu nahi. Egia zen, hanez zen indarrik iristen kontaktoreetara. Motorraaskatu zuen kotoi koipetsuan bildutako linterna-pean. «Konponduko al dek?», lanean ari zelarikalukeriak entzun beharra, «Erne, zulo haundiakzeudek hemen hi eta hire kajak gordetzeko ni es-natzera etorri be!» esan zion burua jasotzeke.Baina Zabaleta Herrerakoa zen «Eta txalupa, zeregin behar genin txaluparekin, bizkarreanhartu?».

Page 57: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Eskobiletako ikatza hauts eginik zeukan.«Kobre puska bat, latoia, burnia, zeozer!». Apa-rejuak aurkitu zituen Muguruzak. Zatitu eginzuen beruna labanarekin, arrankeko motorrarengoiko aldean ahokatu zituen. «Emaiok aber!»agindu zion Zabaletari. Logaleak erreta zegoen.

Langarra hasi zuen, bazetozen Pasaiako txin-txorroak txipiroietara. «Ailegatuko ahal gera!»bota zuen Zabaletak hasperen batean, eta«Etzekit, plomoa urtzen xamurra dek!» esan zienbenetan kezkatua, baina Muguruza bozkariotanzen txalupak aitzina egiten zuelakoz, eta zirikahasi zitzaion zenbat kendu behar zien lanagatik,zenbat nahi zuen gau hartakoa isilean gorde-tzeagatik, kaxa haietako batekin nahikoa otezuen. «Utzi hakiok pakian!» esan zuen Zabaleta-ren ahotsak maltzur, «Haure sotanapekua dek,baño eztek harrikariya!», eta barre egin ziotenbiek. Txalupa geldo zihoan, uhinik sortu gabe.

Portua irakiten bezala zegoen lehen azko-rrian, zerrazoia altxatzen ari zuen. Trintxerpekomoilara zuzendu zuen Muguruzak ontzi esteka-tuen bazterretik, Zabaleta txapitola gainean jarrizen baforeekin ez jotzeko, arrauna eskuetan.

Page 58: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

«Kamioiak aldegina behar dik!» esan zuen Zaba-letak, eta Caralluren atoiontziari ondoratzekoagindu zion Muguruzari. Zabaletak jauzi eginzuen atoiontzira, eta txalupa loturik ondoko ba-forera igan zen. Lehorreratu zenean errainu batzen. Arrandegian kamioiak kargatzen ari ziren.

Ez zuen ile bat idorrik, aldatu egin nahi zuenlanera abiatu aurretik, baina Muguruzak egotekoesan zion, besteak ere blai zeuden, lagun zie-zaiela kaxak ateratzen, «Gainera, hitzegin bihardiyau lasai!».

Zabaleta eta buzoaren mahuka hutsa gerrianlotua zekarren gizon ihar bat azaldu ziren,«Hemen dek Carallurekin!». Atoiontzian bertangelditu zen Carallu, Muguruzak eskaintzen zionlehen kaxa hartzeko. «Eztek tabakoa!», pentsa-tu zuen Muguruzaren ahaleginari ohartua. Cara-lluk esku bakarrarekin kako egin eta atoiontzianbarruratzen zituen. Kaxa bati heldu zion berakere, «Eztek!». Pilotuak «Descaralléume a outramán!» oihukatu zuen, eta kaxa utziz ahora era-man zuen eskua. Kaxa ipurdiz gora erori zen txa-lupan. Jasotzera makurtu zen. Tente ezartzera-koan oholek zapart egin zuten eta legatz burua

Page 59: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

bezala zabaldu zen kaxa, letagin zorrotzak age-rian. Larruzko funda beltz mordo bat sakabanatuzen panelen gainean. Carallu mekajuenka hasizen, Muguruza eta Zabaleta funda bilketan saia-tu ziren. Funda bat hartu zuen. «Eztek taba-koa!», kulatak pistola salatzen zuen.

Zain urdin batek zatitzen zion kopeta, zimurbaten erretenik ez eta bekain gorrietaraino ze-torkion izerdi ihintza. Amoniako usain minak zeniratzarria, eta eskuen laztanak belaunean. Arrau-nean ari zela zirudien, aztaletik izterrera eskuak.Ziztada zorrotz batek jo zion buruan, eskua jasozuen eta hatzek telazko lotura bat ukitu zuten.Orduan ohartu zen, irri ostalariak, eskuen paila-ka belaun gorrian zela, belaun handituan goraeta behera bernaren ore iletsua moldatzen osta-lariaren esku gizenak. Galtzak aldamenekoohean zeuden, pila batean. Atean, isila, alabazeukan, amak bezala «Lucero!» esaten zion tru-fari hura. Esku zuriek azpilean ziharduten eten-gabe, hatz-niniek ozta igurzten ziotela koskorminduan. Hotzikaraz laztu zuen legamia baten

Page 60: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

oldarra hasi zen nabaritzen, izuturik, gorputzekoile bakoitzaren zuztarrean. Neskak irri egin zuenahoa eskuarekin estaliz. Amak behorraren jana-ria biltzera igorri zuen lanari uzteke, irribarregazteari, amoniako usaina barreiatzen zutenesku gizenak iztairaino lerratuz, hara behatunahi ezik, legamiaren indarra harrotzen ari zenhartara. Ferra hotsa sumatu zen atarian, eskuakizterrean atzapartu ziren, buruz buru zain urdi-nak zatitzen zion kopetarekin ostalaria eta ali-maleko lotura harekin gaztea. Ostalariaren sena-rraren eta enkargatuaren ahotsak sartu zirenetxean, ostalariari hots egin zioten. Tentetu eginzen, galtzak hartu zituen aldameneko ohetik.Hurona ongi portatua zen, hiru koneju harrapatuzituzten, aditu zutena. Gazteak enkargatuareniseka jasan beharko zuela pentsatu zuen, beho-rrak lurrera bota zuelakoz. Orearen beroa ez zenepeldu ostalariak, irriz, «Lucero!», galtzak gaine-tik zabaldu zizkionean. Atzea eman zion, eta DonTelmoren zaldi hark bezain harro kulunkatu zuenipurdia ostalariak.

Page 61: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–8–Asteartean eguneko txanda zuen eta bertanegon beharra. Hernanin goizalderako ixten ha-siak zirelakoa heldu zen, hots egin zuten Ereño-tzura baina han ez zekiten ezer, bazitekeela ba-karren batzuek, esan zietena. Ez ziren bedera-tziak soinua entzun zutenean, «Hemen dituk!»esan zion ofizialak, «La Marsellesa!», eta zubirairten ziren. Bidean behera zetozen jazpanakoak,langile samalda bat zekartelarik ondotik. AsteSantua zirudien, Hernanikoek prozesio legea egi-ten zutenean Ergobiko sagardotegietaraino, ar-kume larrutua ohol bitan etzana, lukainka pus-kak makiletarik zintzilik, barrako ogi bana kande-la gisa, putekin. Hiru koloreko española zekar-ten. «Muera el rey!» oihukatzen zuen setan ema-kumezko batek.

Zentralaren aurretik iragan ziren sagardote-gietarantz. Atean zituzten. «Viva la repúblicaobrera!» aurpegiratu zieten ukabila erakutsiz.Ofizialak itxi egin zuen. Tranbia betea zihoan, or-durako, Donostiara.

Page 62: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Baserritarrek maltzur behatzen zieten. «Erre-publiká!» esaten zieten Hernanikoek, «Errepubli-ká!». Ez zuten atejoka handirik egin behar izan.Laster bete ziren oihuz Pagua, Otaño, Garratxe-na, Gurutzeta eta Oiharbideko upeldegiak. Erre-publikaren banderak ile bustiaren harroa hartu-ko zuen metaren gailurrean.

Isiltasuna eskatu zuten, ez zitzaion ongi adi-tzen, hasteko berriz eskatu zioten. Orduanmahai gainean jarri zuten Indalecio Prieto, bon-billaren azpian, basoa eskuan. Ixo guztiak isilduzirenean «Proletarios!» errepikatu zuen, «Le-geak sortu aurretik, erregeak agintzen zuten!».Isildu egin zen jendearen ukoa bare zedin. Zakarastindu zituen besoak, «Eta horregatik erregebotako dun legerik ez omen do!». Entzuleekbasoa kupelen baten kontra uste zuten. «En-tzun!» esan zien basoa belarri parera eramanez.Indalecio Prietoren izerdiak hamabiak jotzen zi-tuen Hernaniko elizako pazko-kandelaren mal-koa zirudien. «Entzun!», eta kupelaren zurrupitaere mututu egin zen, «Esa campana que se oye

Page 63: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

es la campana del Kremlim!» marmartu zuen en-tzule txundituen buruetara makurtzen zelarik.«Viva Rusia!» egin zuen orroa bonbilla jotzerainotentetuz.

Ez lanean, moilako trenbidea luzatzen, ezetxean, ardotan bustitako ogi koskorra harenpostrea, zuen hitzik aterako. Zail ohitutako gizo-na zen, etxekotu egin zen oso. Itoginari tantakbezala bilduko zizkioten hitzak.

Basamortuan egona zen artzain. KarmenBuenos Airesen bertan gelditua zen neskame.Hiru hilabetez behin Santa Rosara etortzen ziren.Mate hartzen ikasiko zuen. Behor bat zozkatzenzuten araukanoek bertako ferian, berari suertatubehar. Bazeraman estantziara pozik, behorraatzeraka hasten zaionean, ez zuela menderatu-ko, sugea sumatuta edo, hantxe joan zitzaiolabehintzat brida hautsa artean erresta. Geroztikikusiko zituen indioak zozketan, eta sudurrakematen omen behor hura berari ihes egindakoabera ez ote zen.

Page 64: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Hamabi urte zituen emanak Ameriketan etasei hilabete Amaran. Itzulbidaia labezaintzanomen zuen ordaindu baforean. Esker oneko gizo-na zen, manukorra, baina burumakur egoten zenisilik, egoskor, otordu aurreko otoitzak murduka-tu gabetanik, eta Mariak igandeetan, igandero,gosari txipia hartzen ari zirela mezatarakoa aipa-tzen zionean, mahaitik altxa eta alde egingozuen baratzera. Etxeratu zeneko hurren igan-dean Don Mateok seme hondatzailearenaz jar-dun zuen pulpitutik, «Etorri zaigu gure anaiahilda zegoana, eta piztu dana, galdua zan, etaagertu dana!», baina Inazio Jauregik «Ez zun eli-zara begiratuko ordua jakiteko ere!».

Bezperatik zebilen erlea eta Donostiako erdial-dera hartu zuen, mobilizatu egingo zituztela ereentzuna zen. Soldaduak patruilan zebiltzan,bakan eta presaka jendea. San Inazioko gelto-kian etzana zegoen tranbia, nafarminak jotakobehia bezala.

Pasaian Luzuriaga pistolapean itxiarazi zute-la, piketeetan harrapatutako galegoak beren he-

Page 65: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

rrira zirela bidaliak. Donostia sakeoan hartu nahizutela. Taberna eta denda gutxi ageri zen zaba-lik. Gaitza zetorren Trintxerpekoa.

Bazen jendea leihoetan Ategorrietako hartan.Erlojutik aitzina egin zuen, beldurrak baina, ferrahotsa eta irrintzi haiek, hamarren bat zaldizkoeta tropa polita oinezkoak. Behatu ere gabe ira-gan zen, urrats bat bestea baino arinago ez ema-teko artarekin, zuzen. «Alto!». Ez zekien buruaitzuli behar zuenetz, gelditu egin zen. ArbolakMirakruzeraino, bera bezain zutak. «Arriba lasmanos!» esan zuen fusila giltzurrunetan sartzenzioten eskuen ahotsak, «Qué lleva usted ahí!»,ozarki, tiro bat emateko pronto. «Suéltelo!»,ontzi hutsaren zarata petrala atera zuen fianbre-rak espaloiaren kontra. Esku urduriek rekamaransartu zuten bala, latza hotsa, «Abralo!». Geldiromakurtu zen, korapiloa askatu zuen. Kanoiak bu-rezurrean ematen zion «Continúe!». Algara eginzioten, ez zuten jadanik tirako, haatik «Txirrita-ren galtzak ere!» bete ikara eramango zituz-keen. Irrintziak entzuten ziren. Mirakruzen itzulizuen burua.

Page 66: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Bidebietatik zetozen, haurrak eta emakumeaaitzinean, kartsu, izukaitz, soldaduen lerroa hau-tsi eta gora etorriak. Bidea alderik alde hartzenzuten, hutsa gelditua Trintxerpe. «Lehen eresobra ziok espaloi-jendea!», heldu zion besotik,«Baño asaltokoak zioztik Ategorrietan!» ohartunahi izan zion asaldatuta, ordea Zabaletak ezzion besoa utziko, «Banaka ez gaituk ezer, batu-ta herria gaituk!», gorantz zihoazen, jendez etaoihuz inguratua zegoen konturatu ordukoz.

Kapitaina tropagana, manifestariengana sin-dikatukoa, «Dice que teñen ordes de non deixar-nos pasar!». Kapitaina ere hizketan ari zen guar-diekin. Inor ez zen mugitu. «Adiante!» esan zuenemakume batek jendeagana jiratuz, «A repúbli-ca é nosa, non deles!». Aitzina egin zuten geldi-ro, isilik. Bazen jendea leihoetan Ategorrietakohartan. Kornetak jo zuen. Hogei bat metrotarazeuden guardia zibiletarik. Kornetak jo zuen,deskarga egin zuten, inor ez zen mugitu. «Adian-te!» esan zuen sindikatukoak. Airera izan zen.Fusiletara mugitu ziren, ferra hotsa eta irrintzihaiek, fusilak jendeari zuzenduak oraingoan.

Page 67: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Kornetak jo zuenean fusilek su egin dute, oihuakauhen dira orain, ume batzuk kanoi ketsuen au-rrean zaldi putinkarien artean, muin kondarrak,«Norbaitenak izango ziran haiek ere!», listua be-zala arbolan itsatsiak. Zaldiak ihesi zihoan jen-deari oldartu zaizkio, berak ikusia, etzandakoakhankapean hartuz. Gizon batek laster egiten duUlian gora, mahuka hutsa airean luze banderazahar. Arbola ostean kukutua, zabalik ikusi duatea, zaurituak kamionetan sartzeko agintzen dukapitainak, emakumeak negarrez datoz sena-rrak biltzera. Atea zabalik zegoen, arnas bateansartu zen atarian. Zer gerta ere hobe igaitea,atso batek heldu zion lehen solairuan, «Asesi-nos, éso es lo que son, mendizerri hoiek!». Guar-dia zibilek koltxoiak eskatzen zituzten kaletik,zaurituak eramateko. Norbaitek heiagora eginzuen atarian, jaitsi ziren, barandillari helduta ze-goen atetik zetorren odol arrastoaren buruan ar-neguka. Odolaren aztarna aterako zutela, beldu-rrak zegoen, atsoa atariko giltzaren bila iganzen. Fianbrera biltzen zuen serbilleta askatuzuen, gizonak itsusia zekarren zangoa, ez zionestuegi lotu. Atsoak atea itxia zuenean «No hay

Page 68: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

nada que hacer con éstos!» hasi zen ostera,baina gizonak tanpez moztu zion kolera sabelpe-tik atera zuen pistolarekin, «Abóa, gárdeme istecachafullo!». Atsoak isilik hartu zion, etxera igai-teko esan zien. Fianbrera hartzera makurtu zen.Kokoriko gelditu zen, hondoa sabeltzen zion zulotxipiari beha.

Zaharren esana zen Goizuetakoak nekez hutsegiten zuela. Zentraletakoek abisua emanazuten, hirugarren eguna zuten euritan, Urumea-ko erregatan urak handituak zetozen. Izarrek ibi-lera zoroak zerabiltzaten, hodei beltzen trumo-nadak ez zuen gauza onik ekarriko. «Korputzegunian!» lehertuko zuen hurakana.

Urak ibaika Jaizkibelen behera, arbolak eten,zubiak gainditu, Errenteriako paper-olako bobi-nak eta pinu enborrak kanalea betean ageriziren Lezoko zerrategiko okumeen artean, hilda-ko izurdeak bezala tripaz gora, «Hura ebiya etaetxietan urik ez!». Lurrak irekitzen hasiak zireneta jendeak ikaratzen (...Jangoikuaren kastiguz

Page 69: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

dala askok egin du juzkua...), ganadu asko beharzuen galdurik.

Larunbatean alkateordea etorri zitzaienetxea utzi behar zutela, goiko kaskora aldatubehar dutela mendipeko guztiek lehenbailehen.Pilda zenbait bildu zuten ilunpean, erremintaketa bobinatzen ari zen motor txipi hura hartu zi-tuen. Ez ziren haserre alkateordearen agindua-rekin, «Alperrik baita uholdiari atiak jartzia!», be-launetarainokoa zeukaten beheko bodegan, etabaratzearen gainbeherak indarrean zekarren uraoilotegiraino. Eskoletan koltxoiak jarriak omenzituzten jendea biltzeko. Zakurra askatu zuten.Arrebak itxoiteko esan zien, berehala zetorrelaeta etxerantz itzuli da, eskalapoinak lokatzariezin kenduz doa, zaku batekin doa, oilotegiradoa, eta ez ahal zuen sartzea egin pareta eroridenean kaiolak porrokatuz, barrenoak azpia jan-dako harkaitza bezala hondoratu zen teilatua.

Page 70: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–9–«Nafarra kasta gaitza izan da beti!» bainakosta behar zitzaien horratikan Oiartzundik au-rrerakoa, bazeuden boluntarioak Irun alderako.Hernaniarrak Santiomendi eta Txoritokietaraetorriak ziren, burdinari txarrantxadunaz zeuka-ten itxia bentetako inguru hori, «Harekin, alegia,ez zirala pasako!». Jendea lasai zebilen.

Moilakoak elkarri pistolak erakusten zebiltzanHerrerako tabernetan. Bidebietaraino igan zenerrepublikanoen zentrora, ez ahal zioten ukatu-ko. Buila handia zerabilten, ez zeukaten hainbes-te jenderentzako, denak gauza beraren eskezihoazkien. Muguruza zaharrak paper fardoa lo-tzen amaitu zuenean barruko bulegora etortzekoagindu zion, eta armairua zabaldurik, «PabloIglesias testigu genula!», pistola txipi bat emanzion, sega potoan gordetzeko modukoa, kaxabat balarekin.

El Diaren orri bat zabaldu zuten harrobian.Txandaka aritu ziren anaia eta biak. Ez ziren

Page 71: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ehiztariak, ez zuten eskopetarik ezagutukoetxean, baina «Hainbestekoa punteria!».

Ez zuten oilotegia jaso, oiloek librean behar zu-tela jaioko zitzaion amari, etxe atarian zebiltzanegun osoan paretako kareari mokoka. Euri nahizateri egongo zen aulki txipian jesarrita, zarpail,mutu, mantalean bildutako artaleak barreiatzen,deusi lotzeko gauza ez, baina auto hura oilandakairean harrotuz zangoak firrilpean harrapatzerai-noko hurbilean gelditu zenean, burua jaso zuen.Seme gaztea ez zen jaitsi, sartzeko agindu zioneskuineko atea barrutik zabaltzen ziola.

Zakurraren zaunka itoz abiatu ziren, ermita-tik gora puzkerka, ezkerrera hartu zuten Herre-rarako, Villa Casaresen aitzinetik iragaitean bozi-na jo zuen harro, herriko auto bakarraren jabeaDon Segundo. Kokotsa kolkoan gidatzen zuenmutilak, zaratatsu, anaiak txipitan ikustera era-maten zuen auto haiek bezain lotsagabe. Eskuakbelarrietan zituen amak, algara egiten zuen.Ezker jo zuten berriro, eta belozitateak zakar al-datuz kaskoraino heldu ziren. Bazkalordua zen,

Page 72: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ez zen inor ageri plazan. Frontoian sartu zen,maniobra egin zuen eta leihoetara azaldu zire-nak eskuarekin agurtuta beherantz amildu zenAudizko metari belar sorta bat kentzen ziola.

Etxerakoan anaia zetorren bidean, bozinaerrepikan zanpatu zuen. Bazterrera eragin zionzangoak bilatuz, autoen laineza zuen. Amak es-kuak jaitsi zituen belarrietarik, eta bi urteko mu-tualdia hautsiz «Motel, gurdi muturik etziok!».Gazteak barre egin zuen, anaia harrituari «Reki-satua!» esaten ziola Packard beltzaren bolanteapailakatuz.

Aztoratua sartu zen tabernan, karta jokoa uz-teko agindu zien Zugastik, laguntzeko elizpekogelaraino. Zugasti ez zen izutu xamurra, harri-tzekoa. Luistarren diruzaina zen eta bazeukangiltza, isilik sartu ziren «Zugasti, Arrieta, Mujika,Artola eta bostak!».

Atea itxi zuen. «Don Mateoren bila etorribihar ditek!», Herrerako tabernan entzuna zuen.Estandartea egoten zen kajoia zabaldu zuen, ze-taren azpian miatu zuen. Zugastik pistolak atera

Page 73: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

zituen estandartepetik, gerrian sartu zuen berak.Denek ere bazekiten bazirela, baina Zugastik ba-karrik non. «Nik ez dit bihar!» esan zien, eta lau-ren aurrean atera zuen Star txipi hura, «Badit!».

Zugasti eta Mujika igan ziren Don Mateoga-na. Ez zeukaten autorik. «Eraman nazute Zarau-tza mutilak, eraman nazute Zarautza!» esan zienDon Mateok urduri. «Autoak ez liguke ezertarakobaliyo!» esan zion Mujikak Artolari, «Bide guztiakpatruilaz josiak zazkatek hoyek!». Astigarragaaldera eraman behar zela, «Artadiz artadi abituziran!».

«Arrieta, Zugasti eta hirurok!» gelditu zirenplaza inguruan, apaizaren etxea zaintzen. Ilundueta oso gerora heldu zen furgoneta. Alto emanzioten elkarri. Linterna bat zeukan Arrietak, fur-gonetak berriro biztu zituen argiak. «Adóndevais!» esan zien Zugastik zakar, pistola eraku-tsiz. «Sospetxoso bat detenitu bihar diyau!»erantzun zuen Zabaletak begiak pistolarekin ba-besten zituela. «Sospetxoso hori apaiza dek!»esan zuen Artolak. «Apaizak etzioztek libre peka-tuetatik!» (...ezkertar oyek Elizan kontra artuadute afana...), baina Artola eskolako aurrena

Page 74: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

izana zen, «Zuentzako nahikua dek apaiza izatiasospetxosua izateko!». Xoferra irten zen, «Bastade charla, ese cura es un espía!». Plazakoakleihoetara atereak ziren. «Hobe zenuten apaizzahar baten atzetik ibili baño Oiartzun alderaazaldu!» esan zien Zugastik leihoetakoek entzu-teko moduan, isekaz. «Bai, zuek bezela!» eran-tzun zuen Zabaletak furgonetan sartzerakoan.Maniobra egin zuten beherantz hartzeko. Lauziren, beste bi ikusi ahal izan zituzten kajeran.Zabaleta zihoan bolantean. Gelditu egin zenhaien ondoan, eta lehendabizikoa sartzen zuela-rik, enbragea utzi baino lehen, «Euzkadi merezidezute zuek bai, hala esan zidan!».

Nafarrak hariak mozten ari ziren eta Aranokozentralak ez zuen indarrik ematen aspaldian,Arranbide eta Pikoagatik ere ez zen heltzen. Er-gobikoa zegoen martxan bakarrik, eta Donostia-ko Parte Zahar guztiari argia eman beharrakarga handiegia zen motor haientzat, goiz edoberandu saltatu egin behar zuen. Villafrancak ezzuen halakorik entzun nahi ordea, ez zen ofizio-

Page 75: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

koa, behin baino gehiagotan esana zien sabota-jearen ordainarena, eta metraileta paratzen zienburuan. Mobilizatuak zeuden eta bertan eginbehar zuten lo laguntzaileak eta biek, miliziano-ekin. Villafrancak bale bat ematen zion Garratxe-neko alabari otorduarekin etortzen zenean. Villa-francak egunero esplikatzen zion bere lagunari,«Compañero!», metrailetaren nolakoa, eta bi tiroemateko mugitzen zenari. Lazkaoko mutil gaztebat zen, «Umia!», eta beraiek baino beldur han-diagoa izaten zuen Villafranca lotarako pranta-tzen zenean.

Tiroak sumatzen ziren, bazetozela esanez ereetorriak ziren, baina Villafrancak bi tiro emangoziela egiten zien mehatxu, eta alde egiten zutenizututa. Aurre egin behar izan zion, nahi baldinbazuen gelditzeko bera, ordurako ikasia izangozuela, «Ez langilliak bakarrik, baita motorrak erenola kontu egin!» eta bera bazihoala handik. Vi-llafrancak metraileta ezarri zion buruan, bainaorduan auto hotsa entzun zen. Buzodun batsartu zen zentralean, pistola eskuan eta loturagorri-beltza besoan, «Orden de replegarse!». Vi-llafrancak barkatu behar izan zion, «Vámonos!»

Page 76: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

esan zuen buzodunak. Lazkaotarra izututa zego-en. Autoraino irten ziren laurak baina «Sólo haysitio para dos!» esan zien buzodunak. «Estábien, esaten diot nik orduan, pero entoncesdame lo que me has quitado!» esan zion ez Villa-francari berari behatzen ziola, baizik buzodunari.Zakarkerian itzuli zion pistola, «A ver si te sirvepara algo!». Autoan sartu ziren, eta Villafrancak,damuturik, eskua luzatu zion «Ordizin galdeuzak Villafrancagatik!». Villafrancaren eskualeihatilatik kanpo zuela abiatu zen autoa. UHP hi-tzak zeuzkan margotuak atzealdean.

Santiomenditik behera zetozen nafarrak, zu-bian jotzen zuten tiroek, fruta mantxatzen duenkazkabarra bezala.

Page 77: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–10–Bidea betean heldu ziren Oriora, bizikleta,gurdi, zakur, atso eta ume, «Halako erromeriatristerik!». Txalupak eta baforeak mukuru be-teak ageri ziren jendez eta koltxoiez, Bilbo alde-ra zihoazen gehienak. Zapelandi bat hurbildu zi-tzaien, ilundutakoan pasako zituela San Juan deLuzera merke.

Biharamunean Oikiako zentralean zeuden,lasai zegoen hangoa, adinekoa zen, ezagutzenzuen Compañian noiz edo noiz ikusiaz, baserrita-rra. Etxera eraman zituen, bazuen nahikoa in-txaur eta arrautza. Alarguna zen, bi alaba zituenneskazahar «Zein baino zein!». Laguntzailea,mukitsu ahalena, atzetik hasi zitzaien lehen egu-netik. Ganbaran egingo zuten lo.

Kontxako barandilletako mugarrietan paratzenzituzten buruak eskarmentagarri, erruz ari bai-tziren lepoa mozten, eta jendetza biltzen zenegunero hartara, seniderik edo ezagunik aurki-

Page 78: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

tzen ote zuten. Halako berriak ematen zituenzentraleko telefonoak.

Bibelarra txorrokotan biltzen ari ziren euribeldur ibai ondoko bidetik kamioiaren hotsa su-matu zutenean. Eskuarearen kirtenburuan jarrizuen kokotsa, beha. Katu emeak satitsu bat ze-raman ahoan. Kamioia jendez betea zetorren.Nekez baina bertaragotu zenean, gorri-beltzaikusi zuen pertika muturreko bandera, miliziano-ak ziren. «Zenetekoak!» esan zien laguntzailearieta Ibaiganeberriko alabei, eta eskuarea bertanutzirik bideraino amildu zen malkarrean. Kamioiamantso zetorren. Laster egin zuen «Eh, eh!»oihukatuz, eskua inarrosiz, bihotza ere punpaka.

Kamioia gelditu egin zen. Fusilak zeramatza-ten kajerakoek, uniformatuak zetozen, uhalez jo-siak. Ahoa bete hitz gelditu zen. Bizardunak zo-rrotz behatu zion kajera gainetik begi zeharrez,haien buru seguruena, fusila kendu zuen sorbal-datik eta zangoa kartola gainean ipiniz jauzirako«Alua!», ukabila erakusten dio «Hago, hago pix-katian!», ahotsagatik ezagutu du, bertan akaba-tuko zuen, arineketan dihoakio ihesi, belarreta-koek ere zangoei eragin diete. Sasipean bota du

Page 79: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

pistola, «Harrapatuko hat!», zakarragoa orainahotsa etorri berrian eraztuna mahaiko kajoitikatereaz «Por mí podéis hablar en vasco!» txundi-tu zituenean baino «Siempre que os entienda,claro!», isilik gelditu ziren eskolako denak, eraz-tuna hartu eta botzen duenean harrika, eta alga-ra egin dute kamioiko denek harrika hasi zaio-nean. Bandera gorri-beltza zen pertikaren mutu-rrean, «Falanjearena!».

Ama eta bere senarra mezatarik itzuli gabeakziren eta bakarrik zegoen baratzean. Zer edo zergaldetzera etorriko zitzaizkion, galduak beharba-da, ez ziren ezagunak behintzat. Aitzurra utzizuen, ez zen mugitu haatik. Aza hosto bat zanpa-tu zuen bibotedunak. «Ignacio Jauregui?» galde-tu zion, eta «Acompáñenos!». Besotik helduzion. Gabardinaduna atalburuko hitz beltzak ezinirakurriz atzeratu zen, ezpainka gora beha. Alda-menean jarriko zitzaion autoan, «Qué quieredecir eso?».

Page 80: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Bordatxo zaharrean arrautza txitaduna erejana zela, «Baietz!», zioen Oilagorrak eztulka,«Ume alu honek propio ekarrita!», eta kolpeatira zion lepondora, baina bazterrera egin zuenparrokianoek irri eta Oilagorrak «Demónió!» me-hatxu xamurra egiten ziotela. Ahitua zegoen Oi-lagorra.

Emakumezkoak azaldu ziren plazara manti-lak kenduz. Oilagorrarena ordaindu zuen eta eli-zarako utzi zuen taberna. Aurrerako manua eginzion Don Mateok, burutik gora ari zen roketeare-kin borrokan. Ile harrotua zanpatu zuen. Guraso-ei ere esana ziela esan zion ikusi orduko, ez ibil-tzeko horrela, kalterako ere izan zitekeela(...emen ez dago beste modurik, artzagun pa-zientzia...), ez zegoela ezer egiterik. «Arkalenegongo dek noski, denok gaituk pekatariyakbaño, Jaunak barka bezayo!».

Denak lerroan zeuden txertoaren akuilukadakbizkarra minberatzen ziela, arropa handiegiare-kin, ilea motz, belarridun. Ofizial batek errebistapasa zien lista hartu ondoren. «Tripa nakan

Page 81: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

ordun!», aurrez aurre gelditu zitzaion harro, bi-zarra zuen. «Estás bien cebado, tú lo menosserás cura!» esan zion. Aldamenekoek barreegin zuten, Artolak behatu egin zion, kinta bere-koak ziren. «Si eres cura, sabrás latín!». Artolakez zuen barre egiten, ez zuten soldaduskarikegin, kupoz gaindikoa suertatu zitzaien biei,baina segur zegoen sarjentua zela tipo ergelhura. «Vamos a ver, dinos qué color es éste!»galdetu zion sardineta erakutsiz. Bazekien mili-tarrek galdera petralak egiten zituztela. Ustekozuen ez zekiela erdaraz. «Rojo!» esan zuen sar-dinetari erreparatu ere gabe. Sarjentuak, sarjen-tua behar zuen hark, buruari eragin zion erantzu-naren okerra deitoratuz. Sardineta gorria zen.«Barrabiletan eman zidan ostikua!». Makur egin-da gelditu zen. «Qué color es éste?». Denak isi-lik zeuden. Gradetaraino heldu zen koleran, hirumaila igan zituen, besoa jaso zuen bokamangaerakutsiz. Sardineta gorriari behatzen ziotendenek. «Encarnado, encarnado!» oihukatu zien,eta haren orroek Inazio Jauregiren pilotakadekbezperetako garaian bezala egiten zuten zartaLogroñoko frontoian. «Aquí no hay nada rojo!».

Page 82: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

–11–«Itxeki horreri!» esaten zion zerria ebasten arizirela Urdanibiako hartan, ongi ezagutzen zuenaieka hura Alkainek, hondarribiarra zen, lagunakegingo ziren. Arreba, Anita, neskame ibiltzenzuen eta bankete kondarrak lortzen zituen.

Estreinaldia zuen berak Hotel Miramarren, Bi-dasoaren bazterrak barrendatzen ibili beharzuen goiz-gauero, Alkainek berriz bilatua zeukanigandeetan bazkaltokiko zaintza egiteko modua,«Hori Troncoso koronela duk!» eta «Hori El Sul-tán Azul duk, moruen jéfia!», denak ezagutzenzituen, «Hori Millán Astray duk!». Moroek pareta-ri beha jaten zuten, eta neskek zerbitzatu erebizkar atzetik egin behar zieten, Francoren ar-gazkiaren azpian.

Hotel Miramarreko nagusia hurbildu zitzaionMillán Astrayri kafea hartzen ari zirelarik, «Mi ge-neral, Anita está triste!» esan zion. «Ah sí, porqué?» galdetu zuen Millán Astrayk Anitari beha.«Porque tiene al marido en la cárcel!». Millán As-trayk puruaren keari behatu zion, «No será ver-

Page 83: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

dad!» eta berehala «Por qué?», eta orduan Mira-marreko nagusiak egia esan zion, «Porque, por-que dicen que echó un pedazo de pan al retratodel Generalísimo!». Alkainek burua makurtuzuen. «Pan? A ese pan?» esan zuen Millán As-trayk, «Piedras es lo que tenía que haberle echa-do!».

Kapitainak diskoa jartzeko agindu zion Alkaini,eta gramofonoak musika sortu zuenean zutikjarri ziren, mezatako aulki zaratan. Gelan zeudenguztiak tente gelditu ziren, neskameak ere erdi-bidean beren joan-etorrietan, ontziteria eskue-tan. Sultán Azul eta bere moroek ez beste guz-tiek luzatu zuten besoa, kantari hasi ziren. Ani-tak bandeja erortzera utzi zuen. Metalak aurre-na, baxera hautsiak hurrena, isildu zuten milita-rren kantua. Diskoaren musika ozenago entzunzen. Anitak ez zien behatu bere galtzerdi zuriardo zipriztinez odolduei, Anitak beso bakarra lu-zatua zuen Millán Astrayri behatzen dio gorrotoz.

Page 84: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Mugaldetik Logroñora bilduta, trenean sartuzituzten gauez, Madrid hartzera doazela dabilzurrumurrua tropan, inork ez daki zehatz. Mandosamalda handiak, beltzak, ikusi dituzte bagoie-tan sartzen, mandoak hobeki zaintzen zituztensoldaduak baino, mandoak kapitainaren graduadu, kanoiaren ahoa bezain beltzak mandoak.

Ez dakite zenbat ordu, «Egunak!», eman di-tuzten bagoietan, «Dena bertan egin biharra!»elurretara iritsi direnean. Euliek zikindutakomaindire zabaldua bezala dago geltokiaren za-baldegia, kamioiak, mandoak, kanoiak, soldaduzarpatsuak eta zaurituak nonahi. Sardina latabana eman diete. Abiatu egin behar dute bere-hala. Frentera. Zauritutako batzuekin hitz eginzuten, beteranoak ziren, gerrako batailarik gogo-rrena Teruelekoa. Eztandak entzuten dira urru-nean.

Trenbidea bazter utzirik joango dira ilunik, fusiltraketsa bizkarrean, eskuen azal ospelduan itsa-tsitako hotzari kolpeka, aurrekoak uzten dituenoinatzetan oinkatuz, txipituak poste beltzen on-

Page 85: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

dotik, irristatuz elur jelatuan, isilak, isilak konpai-niako mandoak bezala aldapa gora, zamaz elu-rretan hondoratuak topatzen dituztenean. Geldi-tu egingo dira galtzak biltzen dituzten polainekezin eragotzi izan duten elurrari biraoka, man-deulirik gabeko begi tristeei beha, txelaturik,izerdi zurrutan beraiek eta mendetako elkar bo-rroka tematsuan gorantz datozen mandazainenzain gelditutako zamariak. Bridatiraka saiatukodira, eta orduan mintza-legearen hauste haurrekezin ulertuzko hura zen zuzentzen, «Arre mulo!»esango zieten mandoei zakar, baina zamariak–idi bailiran, behi bailiran– elurraren zepoan gel-dituko dira.

Bi egun ibiliko dira, zerupean etzango dira lo-tara, segada ederra abiaziorako, baina gorrienratak ez dira ausartuko. Iratzarriko da, eta denazuri inguruan, lo hartuta atzean gelditua behardu, «Alkain, Alkain!» aztoraturik, motxila bildukodu eta orduan, bat banaka, Batallón de FusilerosBailén 134ko 25garrenekoak, satorrak iduri, ha-masei gradutako hotzera jaioko dira elurpetik.

Ez dute jatekorik, egarriak puskatzen daude,eta mandoek elurretan eginiko hanka-zuloetara

Page 86: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

murgilduko dira ur uherra zurrupatzeko. Eguer-dian tripako minez ezin ibilian dago konpainiaerdia, gorriek elurra pozoitu dutelakoa zabaldu-ko da. Edatera etzaten denari, tiroa eman etabertan uzteko agintzen die kapitainak sarjentuei.

Muela de Villastar-en ezarriko dute konpai-nia, atzeguardian. Ez dira fio, ez diete euskarazhitz egiten uzten. Gorrien kanoikadek uhinarenherrarekin lehertzen dira, «Eta guri Cerverakoakikara ematen Txoritokietan jotzen zunian!». Egurhezetik bezala klaskak eta pindarrak, muinoosoa zen harkaitz ipurdiz harrotuak, kontserbalata, lur gorritua, kartutxo huts eta metrailakzauritutakoen erregu-arneguak (...obligaziyoz data juan biar gerrara...). Hotzarekin gogortu etajelaturen bat egunero, «Elurra beltza dek!»,mahukak moztu eta muturrean josiz kaltzetingisa erabiltzen zituzten. Noizean noiz moroakageri ziren purtzileria saltzen zaharrak, beltzak.Haietakoren bat, «Gutxi fiatu!», Zugastirenanaia hil zuena.

Page 87: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Zenbaitetan Don Laureanok berak ekartzenzien, Villa Argentinako nagusiak, betetzeko. Baz-terrean utziko zuen, eta itxoin gabe, oinez abia-tuko zen erdialdera. Haren propina erreal bikoaizaten zen, kale bat izan behar zuen Buenos Ai-resen «Osorik beria!».

Gasolina tantarik isuri gabe bete zuen, es-maltea gorritzen baitzuen luzera, zapia pasa ziondenean, zikin xamarrak zeuzkan leihoak. Buzoaerantzi zuen, eskuak garbitu zituen, orraztu eginzen. Don Laureanok La Urbanan bazkaltzenzuen, bertara eraman behar izaten zioten hirure-tarako. Alkandora galtzapean sartuz etorri zenharro atzetik «Autoen laineza zakan anaik izuga-rriya!», ezkerraldeko atea zabaltzeko luzatuzuen eskua, norbaitek oihu egin zion.

«Está muerto!» komentatuko zuen señorite-tako batek, hiru ziren, aterpearen zutabea jotakomutilaren buruari autotik zutik behatuz. Xoferraez zen jaitsi kapelua jarri eta alkandoraren lepo-ko botoia lotu artean. Larramendi gasolindegikolangileek isilik inguratzen zuten lagun etzana.«Muerto?» esan zuen Lambea komandanteakautotik irtendakoan. Langileei behatu zien zakar.

Page 88: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Autoan sartu zen berriro, atzera eman zion muti-laren zangoa libratuz. «Más mueren en Teruel!»esan zien, eta aitzina egin zuen señoritekin. Mu-tilak begiak zabalik zituen eta eskua Don Laurea-no Azpiazuren Hispano Suiza beltzari luzatua.

Posteak beltzak ziren lainotan, zuriak ziren lu-rrunak elur zuriaren gainean. Isilik heldu zirenmakur, goanteak erantzi zituen, tu egin zuen,aizkora kendu zion Artolari. Okertuak, baratzeanahantzitako aitzur kirtenak iduri posteak. Aizko-rakada tiroa bezalakoa zen zur jelatuan. Alkaineta Artola gora eta behera zebiltzan paseoangelditzeke. Zigarro bat atera zuen Alkainek,agudo ibiltzeko esan zioten zigarro mutur batbesterik ez zen. Leunki lerratzen ziren esku go-gortuak, kamiseta bizkar bustian itsasten zi-tzaion. Postea isilik pausatu zen elurretan. Hu-rreratu zitzaizkion eta Alkaini zigarroa kendurikke luze bat hartu zuen postea ostikatuz zangoakberotzearren. Baserri lehertura eraman zutenbizkarrean, goanteak jantzi zituen, Artolak hartuzuen aizkora. Berrehun bat metro egin zituzten

Page 89: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

hurrengo posteraino. Denak zeuden okertuak,harian bele handiegi bat kulunkatu izan baili-tzan.

Tiroa bezalakoak lasterka eragin zien aizkoraelurretan utziz, murgil egin zuten, kokotsarekinjo zuten bideaz eskuineko haitza. Tiro bat beza-lakoa, fisturik gabekoa. Elkarri behatu zioten. Bi-dearen bihurgunean bertan zeuzkaten, aizkorabanarekin ari ziren egurketan. Artolak su eginzuen mauserrarekin. Gorriek beherantz eginzuten arrastaka, itsumustuan tiratuz. Harriarenkontra zapaldu zuen belarria, eztarrian jotzenzion bihotzak, «Uztak Artola, uztak!».

Bideraino jaitsi zen bizkar emanez. Baserriansartu zen hatsantua, eskuineko goantea erantzizuen, pistola atera zuen. Zigarro itzalia ezpainlehorrean zeukan josia, hotzak gatzatu egitenzion hatsa. Isildu ziren tiroak. Elurra hasi zuen.Lasterka dator Artola, tirabidean dauka, pistolazuzenduko dio. «Alkain?» galdetuko dio aterperaheltzen delarik. «Jeistak traste hori!», bota berripare bi zekartzan, «Bati kaltzetiña ta guzti kendubihar izan ziot!».

Page 90: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

Kapotea eta Arriagako amonak kontadorea ka-rramarroa ezartzeagatik bidalitako jertse lodiabati eta besteri emango dizkio, begiak malko-tuak dauzkan Artolak eskua luzatuko dio «Alka-rrekin etorri gaituk, baño akaso ni ez nak buelta-tuko!». Telegrama bat hartua zuten beretzat ko-mandantzian, presentatzeko segituan KuartelNagusian. «Otro señorito recomendado!» ko-mentatuko du komandanteak pasea izenpetzendiolarik.

Cellaraino jaitsiko da mandoz postarekin, le-rratuz erroitza bazterreko bidezidorrean, «HauxeDomingo Kanpaña!» esango lioke enkargatuakikusiko balu. Aterik gabeko sarrerak, atso-ahoakiduri, eta atsorik gabeko leihoak baserri bakane-tan, hemen ez dago erori eta bilduko duen osta-laririk. Trena hartu zuen. Ezin du jesarri, istapeaminberatua zeukan. Enkargatua inozoa zen, os-talariaren senarrarekin ibiltzen zen igandero ko-neju ehizan huron alua zakuan hartuta, ostalarialeihoan utzirik irribarrea itzuliko zion gizonezko-aren zain. Geldialdi aunitzen ondoren Logroñojoko dute biharamunean.

Page 91: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

«Buenos padrinos eh?» esango dio telegramairakurriko dion ofizialak. Donostiara etorri beharduela Ergobiko zentralaren kargu hartzeko. Go-rriek Tremp hartua zuten, eta argirik gabe geldi-tzeko arriskua dago Españako Norte osoan.«Nere artian, suerte zerria dakak Lucero!».

Karmen Jauregiren gutuna helduko da. Erdarazdago, eta ustedeska mintzo da. Ezkondu eginbehar duela, poloniarra zuen senargaia, bainakatolikoa, dendaria, eta handik aurrerakoa ez dieirakurriko gurasoei, bazekiela Inazio Pampa al-dean zegoela, lesakar batzuekin artzain. Artzai-nek ongi irabazten zuten, ezkontzarako gomitabidalia zion etortzerik izango zuenetz ez zekienarren, hiru hilabete egiten baitzituzten basamor-tuan. «Espero visitarles con mi marido el próxi-mo verano!» irakurriko dute begiek lehorrik,«Ahora que ya pasó el calvario rojo!».

Igande hartako meza guztietan esango zuen,hiruretara joandakorik ere bazen, eliza lepo

Page 92: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

betea Zugasti eta Mujika eta Arrieta eta bestefalta zen arren, «Neronek entzun ezpanitu eznitun sinistuko!», baina harro oihukatuko zuenpulpitutik Don Mateok «Datozela, datozela orainGora Euzkadi ijuka zabiltzanak, nun dira, isilikdaude orain!» eta ez dute burua denek makur-tzen, ezker eskuin behatzen dute eskola ondokokarlistek erronkaz, «Halaxe esan zun, neronekentzuna, euskaldunen odolak eztu odolkiak egi-teko ere baliyo!», pulpitutik.

Zapelak kaskoratuz jaitsiko dira agureak koru-tik. Eguzkiak gogor jotzen du plazan. Tokarakoilara osatuko da berehala, frontoia beteko dutegazteek barrenetara. Ez du inoiz toka maite izan,nahiago izan du espartinak hautsi arte pilotan.Petrilean jesarri zen txanda zain. Pasaren bande-ritak berrituak daude, «Zabaletak berak!», norkbestela, margotutako «Hiru koloreko arrosa!»biko dago berriz, eta Donostiakoa da, ez ikurriña,harekin gurutzatzen dena. Ez zekien nola esanbehar zion anaiarena, baina azaldu behar zuenAnitagana. Barrenerakoa oihukatu du Artolak,

Page 93: Izagirre K, Euzkadi Merezi Zuten

eta kantxan sartzeko ezkerra estutuz altxatzera-koan atzapar astun batek helduko dio bizka-rrean, «Konpaño, etzidatek sinisten hire aita taMarrus hautsi nitula angula jaten Bordatxo zaha-rrian!» esango dio Oilagorrak ardo keruan, «Tes-tigu baten biharra zakau».