Secundaria unitate 2 eu

111

description

 

Transcript of Secundaria unitate 2 eu

Page 1: Secundaria unitate 2 eu

2UNITATE DIDAKTIKOA

UNIDADES DIDACTICASI

Page 2: Secundaria unitate 2 eu

menunagusia3.4. GATAZKAREN AURREKO ERANTZUN-MOTAK3.3. INTERESAK ETA JARRERAK

3.2. GATAZKAK IDENTIFIKATZEA ETA HORIEI EKITEA3.1. GATAZKAREN KONTZEPTUA

2.4. LANKIDETZA

2.3. INGURUMENA

2.2. ERRESPETUA

2.1. ELKARTASUNA

1.4. AUTOESTIMUA

1.3. ASERTIBITATEA

1.2. EMOZIOAK ADIERAZTEA

1.1. KOMUNIKAZIO-MODUAK

3. GATAZKEN TRATAMENDUA

2. BALIOETAN HEZTEA

1. BIZITZARAKO TREBETASUNAK

UNITATE DIDAKTIKOA

Page 3: Secundaria unitate 2 eu

menunagusia

5.4. GIZA TALDEAK

5.3. BELAUNALDIEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA

5.2. BESTE KULTURETARAHURBILTZEA

5.1. ESTEREOTIPOAK

4.4. GIZARTE-ESKUBIDEAK

4.3. GENEROA-ROLAK

4.2. ASKATASUNA

4.1. BERDINTASUNA

A.2. INDARKERIAREN BERAREN ETA INDARKERIARENERABILERAREN INGURUAN HAUSNARKETA EGIN

A.1. POLIZIAREN FUNTZIOAK

5. KULTURARTEKOTASUNA

4. GIZA ESKUBIDEETAN HEZTEA

ERANSKINA. UDALTZAINGOA

UNITATE DIDAKTIKOA

Page 4: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

1.1. KOMUNIKAZIO-MODUAK

1.1.1. BEHAR BEZALA ENTZUN DELAKO EGIAZTAPENA

1.1.2. KOMUNIKAZIO-OZTOPOAK

Page 5: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

1.2. EMOZIOAK ADIERAZTEA

1.2.1. POSITIBOAN

1.2.2. EMOZIOEN ARGAZKIAK EGITEN

Page 6: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

1.3. ASERTIBITATEA

1.3.1. NOLA EXIJITU NAHI DUDANA BESTE ALDEA GOGAITU GABE

1.3.2. BEGIRATU ALA EPAITU

Page 7: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

1.4. AUTOESTIMUA

1.4.1. AUTOKONTZEPTUA

1.4.2. GURE NORTASUNA OSATZEN DUTE ELEMENTUAK

Page 8: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

2.1. ELKARTASUNA

2.1.1. ARRAZOI SOLIDARIOAK ETA EZ SOLIDARIOAK

2.1.2. NORBERAREN ISTORIOA

Page 9: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

2.2. ERRESPETUA

2.2.1. TALDE-PRESIOA

2.2.2. DENA DAGOKION TOKIAN

Page 10: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

2.3. INGURUMENA

2.3.1. “PURI-PURIAN DAGOEN GAIA: INGURUMENA”

2.3.2. BIOERREGAIAK:EGIAZKO IRTENBIDEA KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN

Page 11: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

2.4. LANKIDETZA

2.4.1. ISTORIA BIRMOLDATZEN

2.4.2. ZERGATIK ZEHARKATU BAKARRIK IBAIA?

Page 12: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

3.1. GATAZKAREN KONTZEPTUA

3.1.1. ADIERAZPEN ASKEA

3.1.2. GATAZKAREN ELEMENTUAK

Page 13: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

3.2. GATAZKAK IDENTIFIKATZEA ETA HORIEI EKITEA

3.2.1. HIRU TXANDEN METODOA

3.2.2. EZTABAIDA ALA ELKARRIZKETA?

Page 14: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

3.3. INTERESAK ETA JARRERAK

3.3.1. MUSKIZERA ALA SOPELARA?

3.3.2. INTERES KOMUNAK

Page 15: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

3.4. GATAZKAREN AURREKO ERANTZUN-MOTAK

3.4.1. NOLA JOKATZEN DUGU EGOERA ZAILEN AURREA?

3.4.2. GATAZKAREN AURREKO BOST ERANTZUN-MOTAK

Page 16: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

4.1. BERDINTASUNA

4.1.1. GENERO-BERDINTASUNA

4.1.2. “GLOBO-SALTZAILEA”

Page 17: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

4.2. ASKATASUNA

4.2.1. ADIERAZPEN-ASKATASUNA

4.2.2. GURE ASKATASUNA MUGATZEN

Page 18: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

4.3. GENEREOA-ROLAK

4.3.1. JON ETA JONEREN ISTORIA

4.3.2. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO SOLDATA-ALDEA

Page 19: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

4.4. GIZARTE-ESKUBIDEAK

4.4.1. DUINTASUNEZ LAN EGITEKO ESKUBIDEA

4.4.2. GIZA GARAPENAREN INDIZEA

Page 20: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

5.1. ESTEREOTIPOAK

5.1.1. AURREIRITZIAK BIZITZEN

5.1.2. INMIGRAZIOAREN TRATAMENDUA HEDABIDEETAN

Page 21: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

5.2. BESTE KULTURETARA HURBILTZEA

5.2.1. MUSIKA AFRIKARRA

5.2.2. IJITO-KULTURARI HURBILTZEA

Page 22: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

5.3. BELAUNALDIEN ARTEKO KOMUNIKAZIOA

5.3.1. AMAMAREN PARRANDAK

5.3.2. NOLA BIZI DIRA GURE NAGUSIAK?

Page 23: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

5.4. GIZA-TALDEAK

5.4.1. GELA BARRUKO GIZA TALDEAK

5.4.2. GORDELEKU ALDAKETA

Page 24: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

ERANSKINA. UDALTZAINGOA

A.2. INDARKERIAREN BERAREN ETA INDARKERIARENERABILERAREN INGURUAN HAUSNARKETA EGIN

A.1. POLIZIAREN FUNTZIOAK

Page 25: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAK

Entzute aktiboa sustatuko duen teknika sortzea.

Parafraseatzen ikastea eta egiazko egoeretan aplikatu ahal izatea.

Ikasleei gatazkei behar bezala aurre egiteko tresnetako bat helaraztea.

Enpatia sustatzea.

GARAPENA

Hasteko, ikasleak parafraseatzea zertan datzan azalduko du. Ondorengo informazioa baliagarria izan daiteke horretarako:

Parafraseatzea, funtsean, baten batek esaten duena entzun eta ulertu duguna geure hitzekin errepikatzean datza. ParafraseatzeaParafraseatzea bereziki interesgarria izan daiteke, behar bezala ulertu dugula ziurtatu nahi dugunean eta beste pertsonak helarazi nahi duena egoki interpretatzeko arriskua duten egoeretan. Parafraseatzearen teknika erabili ahal izango dugu, halaber, “gertatutakoak aldeek ematen dieten balo-razio negatiborik gabe deskribatzen” saiatzean datza, “horrela arazoaren pertzepzio ezberdina ahalbidetzen baita” 1 . Zein egoeratan gertatzen da probetxugarria parafraseatzea? i Baten bat oso haserre dagoenean eta lasaitzea eta esan duenaz haus-nartzea nahi dugunean. i Pertsonari, gertakarien eta bere interpretazio edo emozioen artean bereizten lagundu nahi diogunean. i Baten batek beste pertsonak gogait ditzakeen zerbait esaten duenean. i Behar bezala ulertu dugula ziurtatu nahi dugunean. i Hitz egiten ari den pertsonari gure interesa eta ulertzen dugula jakina-razi nahi diogunean. i Ordura arte esandakoa laburbildu edo elkarrizketa zentratu nahi dugu-nean.

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutuko bi saio.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1. Escola de Cultura de Pau, Programa de educación para la Paz. http://escolapau.uab.cat/cast/conviencia/index.htm

BIBLIOGRAFIA

1.1.1. BEHAR BEZALA ENTZUN DELAKO EGIAZTAPENA

Page 26: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Nola parafraseatu behar dugu? Parafraseatzerakoan, kontuan izan beharreko hainbat aholku dago: i Ez eman zure iritzia.i Bereiztu gertaerak eta horiek pertsona bakoitzarengan eragiten dituzten emozioak.i Saihestu termino negatiboak eta salatzaileak. i Bilatu aldeak lasaitzen lagun dezaketen esaerak, aldeek beren jarreren inguruan hausnartzearen alde eginez. i Ez moztu beste pertsona hitz egiten ari den bitartean. i i Ez interpretatu esan nahi izan duena, zerbait argi gelditu ez bada galdetu egiten da, eta ez ondorioztatu.

Ondoren, hiru kideko taldetan jarriko dira ikasleak eta parafraseatzearen teknika landu beharko dute. Bakoitzak dagokion istorio bat pentsatu beharko du eta gainerako taldekideei kontatu beharko die. Beste pertsona batek parafraseatu egingo du eta hiruga-rrenak parafraseatzea aztertuko du.Ondoren, bi istorio proposatuko dira eta parafraseatzeen hainbat adibide jarriko dira. Helburua: irakasleak istorioak kontatu ahala, ikasle bakoitzak horiek parafraseatzea.

Adibideak:

1) Martin: “Sutan nago! Atzo aparkalekuan utzi nuen autoa klasera joateko, eta itzuli nintzenean, baten batek autoa eramatean nireari kolpe bat eman eta argia apurtu zidan. Gainera, oharrik utzi gabe alde egin zuen. Hori aurpegia! Zer egingo dut orain, ase-guruari honen berri eman, nik neuk ordaindu?. Egia esan, ez dut dagozkion erantzukizunak bere egiten ez dituen jendea jasaten. Azken finean, diru kontua baino ez da, badakit ez dela horrenbesterako, baina haserretu egiten nau jendea hain berekoia izateak eta bere buruaz baino ez arduratzeak.”

PARAFRASEATZEA: Ongi ulertu badizut, baten batek kolpe bat eman dizu autoan eta argia apurtu dizu. Haserre zaude bere burua identifikatzea gustatuko zitzaizulako, egoera ebatzi ahal izateko.

1.1.1. BEHAR BEZALA ENTZUN DELAKO EGIAZTAPENA

Page 27: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

2) Irene: “Aspertuta nago pisukideez, jasangaitz daude. Ez dute etxeko ezer egin nahi, ondo pasatzeaz baino ez dute pentsatzen. Lehen ere irteten ginen, baina lasaiago. Orain, erotu direla ematen du. Jakina, orain burua berotu dien “laguntxo” berria dute, eta ez dute ez ikasten, ez ezer egiten. Egoera ez da, jada, lehen bezalakoa, eta jakina, “berezia” ni naiz, neu naizelako gauzak esaten dizkiena... Gainera, neska hori ez zait batere gus-tatzen,tatzen, lotsa gutxi duela uste dut, eta inork jasaten ez duenez, beraiez aprobetxatzen delakoan nago. Baina norbait aurkitu ahala ez die jaramonik egingo eta, orduan bai, orduan nigana etorriko dira berriz ere negarrez eta damutuz, ezagutzen dugu elkar, baina!”

PARAFRASEATZEA: Ondo ulertu badizut kezkatuta zaude pisuki-deez, lagundu nahi diezu, baina beraiek zugandik urrundu direla sentitzen duzu eta bakarrik sentitzen zara.

Dinamikan sakondu nahi izanez gero, hiruko taldeetan jarri eta parafraseatzearen teknika lantzeko proposa dakieke ikasleei. Bakoitzak dagokion istorio bat pentsatu beharko du eta gainerako taldekideei kontatu beharko die. Beste pertsona batek parafrasea-tu egingo du eta hirugarrenak parafraseatzea aztertuko du.

EBALUAZIOA

Nola sentitu dira parafraseatzerakoan?, eta beraiek esandakoa parafraseatu dutenean?, ulertu dituztela sentitu dute?

Erabilgarria iruditu zaizue teknika hau? Egiazko zein egoeratan erabil zenezaketela uste duzue?

Bizitzako zein egoeratan iruditzen zaizue zailen parafraseatzea?

ParafraseatuParafraseatu behar izan duzuen pertsona nahiko minduta edo haserre zegoenean, nabaritu al duzue parafraseatu ondoren bere erreakzioa aldatu dela?

1.1.1. BEHAR BEZALA ENTZUN DELAKO EGIAZTAPENA

Page 28: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Pertsonen arteko komunikazioa gala-razten duten oztopo pertsonal ezberdi-nak ezagutzea. Oztopo hauen eragileak eta ondorioak aztertzea. Komunikazio hobearen alde egiten duten jarreren inguruan hausnartzea.

GARAPENA

Komunikazioan dauden oztopo ezberdinak azalduko dizkie irakasleak ikas-leei. Batetik, oztopo pertsonalak daude: aurreiritziak, antsietatea edo emozio-karga, erabiltzen dugun hizkera, orokortzeak, iritzi eta balorazioak, erantzukizuna ukatzea, erabiltzen den ahotsaren tonua, bolumena. Badira, halaber, ingurumen-oztopoak ere: zaratak, eremua (altzariek elkar ikustea galaraz dezakete edo espazio pertsonala har dezakete...); Azkenik, gizarte-oztopoak daude: hartu behar dugun rola, estatusa...

Bakoitzak gehien errepikatzen dituen komunikazio-oztopoez minutu batzu-etan hausnartzean datza dinamika. Guztien artean bat aukeratuko du, eta horren inguruan garatuko da ariketa. Ondoren, ikasle guztiak bi biribiletan kokatuko dira, bata bestearen barruan egongo dela, gelakide guztiak, biko-teka, aurrez aurre egon daitezen. Jarraian, bikote bakoitza nahi duenaz hitz egiten hasiko da, oztopoa handituz (adibidez: hitz egiten ari denari hitza ken-duko diola aukeratu duenak, etengabe egingo du; ia ez ulertzeko bezain azkar hitz egitea erabaki duenak, oso-oso azkar hitz egingo du...). Pare bat minutuz horrela egon ondoren, barruko zirkuluak eskuinalderantz egingo du, eta kanpoaldekoak, berriz, ezkerrerantz, eta dinamika errepikatuko da hurrengo gelakidearekin.

Ikaskide guztiekin hitz egin eta aurkituko ditugun oztopo ezberdinak proba-tzean datza.

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1.1.2. KOMUNIKAZIO-OZTOPOAK

Page 29: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Nola sentitu ziren?

Zerekin egin dute topo elkarrizketetan?

Zergatik dira oztopo?

Nola eragiten diote oztopoek aldeen arteko komunikazioari?

UsteUste duzue ikusi ditugun oztopo hauek zuen eguneroko eztabaida eta elkarrizketetan ere ohikoak direla? Saiatu zuen portaera zintzotasunez aztertzen.

Zein ondorio izaten ditu?

Komunikazioaren oztopoez jabetu ondoren, komunikazioaren alde Komunikazioaren oztopoez jabetu ondoren, komunikazioaren alde egiten duenari buruz hausnartu beharko dute. (argitasuna mezuetan, koherentzia ahozkoa den eta ez den komunikazioaren artean, ez eba-luatzea, sentimenduak ez adieraztea, asertibotasuna, arretaz entzutea, argitzeko galderak…)

1.1.2. KOMUNIKAZIO-OZTOPOAK

Page 30: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Emozioak adierazten ikastea.

Emoziozko hizkera erabiltzea.

Emozioen elkartruke atsegingarriari bide ematea.

GARAPENADinamika behar bezala atera dadin, positiboan pentsatzeko ahaleginak egiteak duen garrantzia adierazten die irakasleak ikasleei.

Gelako ikasleek ikaskide guztien sentimendu-adierazpena jasoko dute. Guz-tiek gainerako gelakideei esan nahi dieten positiboa den zerbaitetan pentsatu beharko dute. Esaldi hauek positiboan, lehen pertsonan eta honela idatziko dira: “... sentitzen naiz”, “... gustatzen zait”, ...

Ikasle bakoitzak bere izena idatziko du orri batean, eta gainerako gelakideei pasatuko die berari buruz zerbait positiboa idatz dezaten. Bakoitzak pertsona horren inguruan zerbait positiboa idatzi ondoren, orriaren zentimetro batzuk tolestuko ditu, gainerako ikaskideek idatzi duena ez ikusteko. Guztiek tolestu ondoren, abaniko bat izango da orria.

EBALUAZIOANola sentitu ziren gelakideen laudorioak jasotzean?

Zer egiten zaigu errazago laudorioak jaso ala adieraztea? Zergatik?

Nola aplika dakioke esperientzia hau familia-bizitzari, lagun-taldeari? Nola bizi dituzte laudorio hauek bizitzako arlo horietan?

Hausnartu guztien artean zergatik egiten zaigun zailago laudorioak jasotzea, kritikak baino.

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1.2.1. POSITIBOAN

Page 31: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAKEmozioak hitz egin gabe adierazten ikastea.

Emozio ezberdinen esanahia zehaz-ten saiatzea.

Adierazterakoan, hitzik gabeko komunikazioak duen garrantziaren inguruan hausnartzea.

GARAPENA

Gelakideak 3, 4 edo 5 taldetan banatzen dira, ditugun argazki-kameren arabera.

Talde bakoitzean emozio ezberdinen argazkiak egin beharko dituzte. Horretarako, banakako zein taldeko argazkiak egin ahal dituzte, aukeratu-tako emozioak ahalik eta hoberen irudikatzen saiatuz. Horretarako, sarri-tan, hobe izango da gorputz osoaren argazkia egitea, pertsona horiek hela-razi nahi diguten emozioari buruzko informazio gehiago izateko.

Talde bakoitzak zazpi edo zortzi emozio irudikatzea gomendatzen da, beraiek aukeratzen dituztenak. Honelakoak izan daitezke: poza, nahiga-bea, lotsa, haserrea, maitasuna, beldurra, harridura, urduritasuna, mires-pena, amorrua, axolagabekeria, frustrazioa, konfiantza, gogobetetasuna, mina, atsekabea, etsipena, etab.

Ondoren, argazkiak errebelatu edo ordenagailura pasatuko dira. Talde bakoitzak argazkiak aztertu eta adierazi nahi zen emozio bakoitza nola irudikatu den erabakiko du. Horrela, emozio bakoitza ondoen irudikatzen duena aukeratuko du.

Jarraian,Jarraian, talde bakoitzak aukeratutako argazkiak erakutsiko dizkie gaine-rako gelakideei eta, gaika edo emozioen arabera, beste taldekoenekin alderatuko dituzte (talde batek baino gehiagok emozio beraren argazkia egin duenean).

Hainbat argazki-kamera.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1. Honetan oinarrituta: Novara, D. eta Pas-serini, E (2005) Educación Socioafectiva. 150 actividades para conocerse, comuni-carse y aprender de los conflictos. Madril: Narcea.

BIBLIOGRAFIA

1.2.2. EMOZIOEN ARGAZKIAK EGITEN 1

Page 32: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Erraz egin al zaizue emozio horiek adierazi eta bereiztea? Zer-nolako emozioak ziren errazagoak interpretatzen edo hautematen?

Erraz egin al zaizue gainerakoek adierazi nahi zituzten emozioak asma-tzea? Zer dela-eta?

Nola uste duzue adierazten ditugula hobeto gure emozioak? (ahoz, hitz egin gabe...)

Zertan jartzen duzue arretarik handiena baten batekin hitz egiten duzue-nean?

1.2.2. EMOZIOEN ARGAZKIAK EGITEN 1

Page 33: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Hiru portaera-motak (pasiboa, aser-tziozkoa eta oldarkorra) eta beren ezaugarriak ezagutzea. Portaera-mota bakoitzari dagozkion abantaila eta desabantailei buruz hausnartzea. Aztertu zein egoeratan erabiltzen dugun portaera-mota bakoitza eta zergatik.

GARAPENA

Irakasleak hiru portaera-motak zeintzuk diren azalduko die ikasleei, hots: pasiboa, asertziozkoa eta oldarkorra. Duen garrantziagatik, fitxa hau lehen hezkuntzako lehen zikloko unitate didaktikoetan ere lantzen da.

Portaera pasiboa: Uko egiten zaio egiazko sentimenduak, emozioak edo iritziak zuzenean eta argi adierazteari, eta aldi berean, gainerakoei norbe-re ekintzak erabaki eta zuzentzen uzten zaie. Norberaren nahiak garran-tziaz gabetuz eskubide pertsonalak urratzen dira, eta gainerako pertso-nek ez dituzte gure sentimenduak eta iritziak ulertuko. Portaera hau, sarritan, eztabaida bat galarazteko nahiaren ondorio da.

Portaera oldarkorra: Portaera honekin, pertsonak zuzen-zuzenean defen-datzen ditu bere eskubideak, baina ez ditu bere sentimenduak eta ideiak behar bezala adierazten, gainerakoen eskubideak urratuz. Portaera hau ematen da, bereziki, pertsonek helburu nagusitzat “irabaztea” dutenean, eta ez horrenbeste elkar ulertzea edo gatazkak konpontzea.

Asertziozko portaera:Portaera honekin, pertsonak bere eskubideak babesten ditu gainerakoen eskubideak urratu gabe. Asertziozko portaera, norberaren sentimendu, sinesmen eta iritzien adierazpen egoki, zuzen eta zintzoa da.

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1.3.1. NOLA EXIJITU NAHI DUDANA BESTE ALDEA GOGAITU GABE

Page 34: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

1.3.1. NOLA EXIJITU NAHI DUDANA BESTE ALDEA GOGAITU GABE

Page 35: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Adibidean ikusi dugu zer-nolako elementuek eraman ahal gaituzten jokabide edo portaera pasiboa (lotsa, gutaz esaten dutenaren beldurra) izatera. Zein beste arrazoi otutzen zaizkizue honela jokatzeko? Zein egoeratan jokatzen duzue horrela?

Erantzun galdera berberei portaera oldarkorraren bidez.

Zer-nolako ondorioak izan ditzake portaera-mota bakoitzak tarteko pertsona bakoitzarengan, horien arteko erlaziorako eta gatazka bera ebaluatzeko?

ZuenZuen ustez, hiru portaeretatik zein erabiltzen duzue sarriago? Zein egoera-tan jokatzen duzue era batera edo bestera? (Adibidez, zein gairen aurrean, ze pertsonekin, etab.) Zergatik?

1.3.1. NOLA EXIJITU NAHI DUDANA BESTE ALDEA GOGAITU GABE

Page 36: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Aztertu erabili ohi dugun komunikazio-modua.

Hausnartu iritzietan oinarritutako komu-nikazioaren ondorioei buruz.

Saiatu ikasleak ohartarazten behaketan oinarritutako komunikazioa asertiboa-goa izaten dela eta egonezin txikiagoa sortzen duela.

GARAPENA

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1.3.2. BEGIRATU ALA EPAITU?

Page 37: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Erraz egin zaizue gauza bera iritzirik eman gabe esatea? Gauza izango zinatekete gauza bera behaketaren ikuspegitik helarazteko?

Zuen aburuz, orokorrean, gure iritzia eman eta honela orokortzeko joera dugu? Zuen iritziz, zein egoeratan egiten dugu?

Zuen ustez, zein ondorio ditu komunikaziorako modu batera edo bestera adierazteak? Zein izan daiteke, zuen iritziz, eraginkorrena? Zein unetan?

Nola erantzuten dugu gure burua epaituta sentitzen dugunean?

1.3.2. BEGIRATU ALA EPAITU?

Page 38: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Ikasleek beren buruaz duten irudia indartzea. Norberaren alderdi positibo eta nega-tiboen inguruan hausnartzea, autoes-timua eraikitzeko. Norberaren alderdi positibo eta nega-tiboak baloratzea eta gainerakoenak errespetatzea.

GARAPENABakoitzak bere buruaz hausnartu beharko du eta paper batean idatzi, batetik, alderdi positiboak, hala nola: bi ezaugarri fisiko, nortasunaren bi nolakotasun eta norberak atsegin dituen bere bi gaitasun. Eta bestetik, horrenbeste atsegin ez dituen bere lau alderdi. Gero, bikoteka jarri eta idatzitakoa elkartrukatuko dute.

KontuanKontuan izanda gure buruaren inguruan gauza onez pentsatzea kostatzen zaigula, irakasleak hainbat nolakotasun botatzera anima ditzake ikasleak, hala nola: gogotsua, zintzoa, serioa, azkarra, atsegina...

Garrantzitsua da azpimarratzea inportantea dela besteak norberaz esaten duena onartzea, ikaskideak adierazten duenaz inork barre egin gabe.

Ondoren,Ondoren, gelako guztien artean ideia-zaparrada botako da, autoestimua handi-tzeko ideiak iradokitzeko fantasia erabiliz. Ideiak kartulinetan jaso, eta gelan eskegi daitezke.

EBALUAZIOANola sentitu ziren egin behar zuten hausnarketa-lana entzutean?

Zail egin zitzaien ariketa? Zergatik?

Nola erantzun zuen bere gelakideak? (adorea eman zion, harritu egin zen, bihotz eman zion…)

Baliagarri gertatu zaie ariketa?

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1.4.1. AUTOKONTZEPTUA

Page 39: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Hausnartu gure nortasuna osatzen duten elementu ugariren inguruan.

Egiaztatu elementu horiek guztiak bateratzeak pertsona berezi bihurtzen gaituela.

Frogatu ia pertsona guztiek dituzten Frogatu ia pertsona guztiek dituzten ezaugarri edo zirkunstantzia berberak ditugula eta horrek nolabait elkartu ahal gaituela.

GARAPENA

Materialik behar ez bada ere, ariketa eremu zabal batean egitea komeni da, hala nola: jolastoki edo gimnasio.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1.4.2. GURE NORTASUNA OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK

Page 40: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Ondorengo elementu hauek proposatuko dira, jarduera beste elementu askorekin egin ahal bada ere. Hainbatetan, elementu irekiak bilatzen saiatuko da, ilearen adibidearekin gertatzen zen bezala, erantzun bat baino gehiago izan dezaten:

i Jatorria (nongoak ziren arbasoak, zertan lan egin zuten, etab., otutzen zaiena)i ALTUERAi ILEAi BEGIAKi KIROLAii BESTE ZALETASUN BATZUK (KIROLAZ GAIN)i BIZILEKUAi ANAI-ARREBA KOPURUAi ERLIJIOA EDO SINISMENAKi KEZKAK EDO KONPROMISOAK i BISITATU NAHI LUKETEN LEKU BAT i LANBIDEA (ZEIN LANBIDE IZAN NAHI DUTEN, OSO ERREALISTA EZ BADIRUDI ERE) ii SEXUAi AMA-HIZKUNTZAi ZUEN BIZITZAN GARRANTZITSUA IZAN DELA USTE DUZUEN BIZIPENEN BAT PARTEKATZEA (EDOZEIN MOTATAKOA, BETIERE BEREN BIZITZAN ERAGINA IZAN DUELA USTE BADUTE)i GOGOKO DUTEN MUSIKA-MOTA (EDO ZAIL EGITEN BAZAIE, TALDE ZEHATZAK)i TELEBISTA-SAIORIK GOGOKOENAi ZEIN ANIMALI IZAN NAHIKO LUKETEN ii EZAUGARRI PERTSONALAK: BAIKORRAK, ALAIAK, SOLIDARIOAK, LOTSATIAK, ETAB…

1.4.2. GURE NORTASUNA OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK

Page 41: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Pertsona guztiekin edo ia guztiekin bat egin duzue? (Ohikoa baietz litzate-ke). Zuekin guztian bat etorri den pertsonaren bat egon da? Zein ondorio ateratzen duzue hori ikusita?

Ezaugarri edo zirkunstantzia horiek guztiek zuen nortasunaren osagai direla uste duzue? Denek garrantzi berbera dute ala, zuen aburuz, ele-mentu horietako batzuek beste batzuek baino gehiago esaten dute zuen nortasunaz? Zehaztu itzazue.

1.4.2. GURE NORTASUNA OSATZEN DUTEN ELEMENTUAK

Page 42: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

“Elkartasuna” balioaren alde eta aurka jardutearen atzean dauden buru-mekanismoak ezagutzea.

Mekanismo hauen erabileraz jabetzea.

GARAPENA

Idatzi paper batean honako hitz hauek: Sival, Epaileak, Noval eta Narratzaileak.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

Tejada L eta Rodriguez O. (2005). “Valo-res para la participación de la niñez y adolescencia”. Prestakuntza Eskuli-buruak. II. Child Media Proiektua. Roa Plana. Panama.

BIBLIOGRAFIA

2.1.1. ARRAZOI SOLIDARIOAK ETA EZ SOLIDARIOAK

Page 43: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Funtsezko alderdiak aztertu eta nabarmenduko dira, parte-hartzaileek beren pertsonaiekin parekatu arte.

Antolatu 4 lan-talde, eta adierazi beren lehen egitekoa, eurek edo beste pertsona batzuek bizitzako 3 egoera idazteko eskatu, horietan solidario izan den edo, alderantziz, solidario izan ez den pertsonaren bat azaldu behar delarik.

i Esleitu talde bakoitzari ondorengo roletako bat: 1. Sival, 2. Epaileak, 3. Noval, 4. Narratzaileak.

i Jakinarazi esleitutako rolak behin-behinekoak direla, ondoren, txandakatuko direlako.

i Jarri taldea (eserita) zirkulu batean txandan dagokion rolen arabera (eskuinalderantz, 1, 4, 3, 2) .

Orain,Orain, narratzaileen taldeak egoeretako bat irakurriko du, eta Sival taldeak, minutu batean, elkartasunaren balioaren aldeko litezkeen argudioak prestatuko ditu. Noval taldeak, berriz, elkartasunaren aurkako argudioak prestatuko ditu denbora-tarte berberean. Talde biek beren argumentuak azaldu eta oinarrituko dituzte. Epaileen taldeak zein taldek eman dituen argudiorik onenak eta zeintzuk dauden hobeto oinarrituta erabakiko du (bakar-bakarrik, sormena, zuhurtasuna eta originaltasuna kon-tuan izanda, ez ordea, alderdi moralak).

i Taldeen rolak eskuinalderantz txandakatuko dira, egoerak amaitu arte.

i Bideratzaileak emaitza interesgarriak eta egoerak oinarritu eta aztertzeko erabilitako mekanismoak idatziko ditu.

i Ondoren, idatzitako emaitzen inguruan eztabaidatuko da.

2.1.1. ARRAZOI SOLIDARIOAK ETA EZ SOLIDARIOAK

Page 44: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zer iruditu zitzaien?

Zer izan zen interesgarriena?

Erraz egiten al zaizue elkartasunean bizitzea? Zergatik?

Zerk errazten digu gure familian, lagunartean... solidario izatea?

Zeintzuk dira balio hau gauzatzeko oztopoak?

2.1.1. ARRAZOI SOLIDARIOAK ETA EZ SOLIDARIOAK

Page 45: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Beste pertsonarekin enpatizatu eta solida-rio izateko gaitasuna sustatzea. Inor ezagutzen ez den toki batera heltzean sentitzen dena esperimentatzea. Berria den norbaiti ondo senti dadin lagun-tzeko moduari buruz hausnartzea.

GARAPENA

Bistaratze-ariketa bat egingo dugu. Ikasleei begiak ixteko eta kontatuko zaiena imajinatzeko eskatuko zaie.

“Orain,“Orain, zuek zarete zuen herrialdetik alde egin behar duzuenok, ekonomia- gizarte- eta politika-egoera eutsiezina delako. Imajinatu herrialde berrira heldu zaretela, eta bertako kaleak, etxeak, autoak, errepideak, hizkuntza, jendearen arropa.. dena berria da zuentzat, koloreak, usainak... Zuen etxe berrira, zuen logela berrira heltzen zarete. Hurrengo egunean institutu berrira zoazte, ikaskideak, ikasmahaiak, jolastokia... dena berria da”.

BerenBeren burua herrialde berrian bistaratzeko eskatuko zaie, gainerakoen jan-tziak, kaleetan pasieran, institutuko korridoreetatik ibiltzen bistaratzeko. Nola begiratzen diete besteek?...

Narrazio hau egoki irizten ditugun elementuekin eta taldea kontuan izanda landu ahal da.

Ondoren, beren historia idazteko eskatuko zaie.

Papera eta boligrafoa.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

www. Gerza.com web orrian oinarrituta

BIBLIOGRAFIA

2.1.2. NORBERAREN ISTORIOA

Page 46: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Nola sentitu dira larruazal berriaren azpian, hizkuntza eta kaleak ezagutu gabe, lagunik gabe...?

Nola sentitu dira gutxienen taldekoa izanda?

Nola sentitu dira lagunik gabe?

Nola sentiarazi dituzte pertsonen begiradek? (etiketatuta)

Ondoren, bere historia ozenki irakurtzeko eskatuko zaie, hausnartzen lagunduko baitie.

2.1.2. NORBERAREN ISTORIOA

Page 47: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Edozein ezberdintasun-motarekiko errespetu-jarrerak sustatzea. Pertsonen era guztietako askata-sunak errespetatzea. Norbaiti errespetua galtzeko dauden modu ezberdinei buruz hausnartzea.

GARAPENA

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

2.2.1. TALDE PRESIOA

Page 48: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Jarraian ondorengo gaiak jorratu beharko dira. Horretarako, 6 bat laguneko lan-taldeak egin edo gela-talde osoarekin egin daiteke:

Zuen aburuz, zergatik presionatzen du taldeak Abdo edateko?

Zuen iritziz, zergatik kosta zaio horrenbeste taldeari ulertzea Abdok ez duela edan nahi? Zuen ustez, ez ulertze horrek Abdo presionatzea justifikatzen du?

Nola deskribatuko zenukete Abdoren egoera? Zeintzuk lirateke alkoholik ez edateko erabakiari eustearen ondorio-ak? eta, edaten hastearen ondorioak?

Zer aldatuko litzateke ez edateko arrazoia beste bat balitz? Taldeak pertsona hori presionatuko luke taldean alkoholik edaten ez duen bakarra balitz eta arrazoiak erlijiosoak ez balira? Errespetatzen al dugu osasun-arrazoiengatik ala, besterik gabe, nahi ez duelako edan nahi ez duen pertsona bat?

Saiatu hausnartzen, gehiengoak egiten edo pentsatzen duen bezala jardun edo pentsatzen ez duten pertsonak bes-telako zein egoeratan presionatuak izaten diren. Zer-nolako presioa eragiten zaie pertsona horiei? Zein da gure hel-burua hola edo hala presionatzen ditugunean? Zer pentsatuko dute pertsona horiek presio horren aurrean?

Nola sentituko zinatekete antzeko egoera batean, ez baduzue zerbait egin nahi baina taldeak egiteko presionatzen bazaituzte? Nola nahiko zenukete eurek zuek tratatzea? Zer beharko zenukete?

2.2.1. TALDE PRESIOA

Page 49: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Denen parte-hartzeaz errespetuaren kontzeptua eratzea. Ezberdin pentsatzen dutenei entzu-tea. Gainerakoen iritzia baloratzen ikas-tea.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

Prestakuntza Eskuliburua. II. Child Media Proiektua. Roa Plana . Panama.

BIBLIOGRAFIA

2.2.2. DENA DAGOKION TOKIAN

Page 50: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Azaldu dinamikaren helburua landuko dugun balioa (errespetua) aipatu gabe. Banatu parte-hartzaileak gehienez 15 kideko taldeetan. Banatu taldeei kolore bereko txartel-sorta bana. Jakinarazi ikasleei txartel-sorta bakoitzak jorra-tuko den balioaren definizioa jasotzen duela. Jardueran txar-tel horiek behar bezala antolatu behar dira, kontzeptua osatu eta zein balioz ari garen aurkitzeko. Azpimarratu puntuaziomarkak kontuan izan behar direla. Talde bakoitzak kartulina handi batean itsatsiko ditu txartelak, goiburuan balioaren izena jarrita. Ondoren, talde bakoitzaren emaitzaz mintza-tuko gara guztiok elkarrekin.

Dinamikari buruz mintzatzera bultzatzea.Galdetu gustatu zaien, zer ikasi duten, zer ez zaien gus-tatu, zer hobetuko luketen. Beraiekiko errespetua senti-tu zuten esaldiaren ordenari buruzko iritzia ematen zutenean.Beraiena bezalako iritzia ez zutenei entzun dieten.Iritzi guztiak jasotzerakoan, inor baztertuta sentitu gabe, izan dituzten zailtasunak.Nola eraman dezaketen bizipen hau eguneroko bizi-tzako beste batzuetara. Esperientzia partekatu eta ez bakarrik negatiboak, posi-tiboetan ere pentsa dezatela.

EBALUAZIOA

2.2.2. DENA DAGOKION TOKIAN

Page 51: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Denen artean, landu beharreko kontzeptua eratzea. Gizarteak gai honen inguruan duen jarreraz hausnartzea. Kontzientzia ekologikoa sustatzeko gure esku dagoen guztiaz jabetzea.

GARAPENA

Egin lan-taldeak ikasle-kopuruaren arabera. Eman talde bakoitzari paper-orria, arkatza eta txartel-sorta. Txarteletako hizkiekin landuko dugun kont-zeptua aurkitu eta eratu beharko dute, hots, “kontzientzia ekologikoa”. On-doren, akrostiko bat egingo dute, hizki hauek erabilita ahalik eta hitz gehien osatuko ditugu. Hitz hauek, egiatan edo ustez (sortzeko ahalmena erabiliz), jorratu beharreko gaiarekin erlazionatuta egon behar dute.

Parte-hartzaileek hitzak kontzientzia ekologikoaren balioarekin lotzeko era-biliko dituzten baliabideak dira interesgarri eta aberasgarrienak.

EBALUAZIOA

Aztertu zein hitz atera diren talde guztietan.

Haien ustez, zer-nolako ekintzetan islatzen da jendearen kontzientzia ekolo-gikoa?, Zeintzuetan ez?; Nola bizi dute gaur egungo gazteek kontzientzia ekologikoa, nagusien aldean?, Zer egin daiteke kontzientzia ekologikoa

Paper-orriak, arkatzak, kartulinazko txar-telak, eta horietako bakoitzean “kontzien-tzia ekologikoa” terminoaren 21 hizkietako bat idatzita.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

2.3.1. “PURI-PURIAN DAGOEN GAIA: INGURUMENA”

Page 52: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Erregai-mota hauen inguruan zertxobait gehiago jakitea. Erregai-mota bakoitzaren aldeko eta aurkako alderdiak eta horiek ekoiztu eta kontsumitzearen ondorioak aztertzea. GizaGiza politikak eta erabakiek ingurume-naren dituzten ondorioei buruz hausnar-tzea.

GARAPENA

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

2.3.2. BIOERREGAIAK: EGIAZKO IRTENBIDEA KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN?

Page 53: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

GARAPENA

Erregai hauek, bereziki biodiesela eta bioetanola, gasolioaren osagarri edo ordezkotzat erabiltzen dira, eta hainbat landareren oliotik (oleaginosoak: ekilorea, koltza eta beste batzuk) eta erabilitako elikadura-oliotik ateratzen dira.

Biodiesela, landare-olio, animalia-gantz eta beste produktu biodegradagarri batzuez egin daiteke. Olio eta gantz hauek iragazi eta prozesatzen dira, koipearen molekulak hautsiz, eta horrela biodiesela sortzen da, glizerina bezalako beste produktu batzue-kin batera.

Bioetanola ekoizteko prozesua garagardoa egiteko erabiltzen denaren antzekoa da. Material azukredunetatik ateratzen da, bes-teak beste, tuberkulu, azukre-kanabera eta zereal-aleetatik. Landare-materia txikitu, hartzitu eta destilatu egiten da. Prozesu honetan, gasolinarekin nahastu edo horren ordezko izan daitezkeen alkohola eta etanola erauzten dira 1.

Hala ere, ohiko erregai fosilak honelako erregai-motekin ordezkatzea ez da hasiera batean espero zen bezain positiboa izaten ari. Hainbat faktoreren ondorio da hori, eta horien artean, laburbilduz, honako hauek nabarmen ditzakegu:

Sarritan, ez dira negutegi-efektuko gas (NEG) igorpenak egiazki murrizten, erregai hauek landu eta prozesatzeko (zein horiek garraiatzeko) erregai fosilen kopuru handiak behar direlako.

Oinarrizko elikagai batzuk garestitu egin dira, bioerregai ekoizpenaren eskarian eman den gorakada handiagatik.

Dibertsitate handiko baso eta ohian azalera arras handiak soiltzen ari dira, bioerregaiak ekoiztera zuzendutako artoa, soja, etab. landatzeko. Biodibertsitatea galarazteaz gain, baso-soiltzeak beroketa globala ere gehitzen du, CO2ko hobiak galtzean.

Baso-soiltzeakBaso-soiltzeak ez ezik, lurzoruaren erabileran ere aldaketa handiak ematen ari dira, monolaborantza eta agrokimikoen erabilera gora egiten ari baita.

2.3.2. BIOERREGAIAK: EGIAZKO IRTENBIDEA KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN?

Page 54: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Eskala handian gertatzen ari da, lur-kontzentrazio handiagorekin, eta indigena eta nekazarien komunitateen lekualdatzeak eragiten ditu.

Eskualde askotako berariazko elikadura galtzen ari da, leku askotan, bertokoak elikatzeko laborantzen ordez, bioerregaiak ekoizteko laborantzak ezartzen ari baitira.

Bioerregaiak ekoizteko ur eta ongarri ugari kontsumitu behar dira.

Pobretutako herrialdeak dira bioerregaiak ekoiztearen ondorio kaltegarriak pairatzen ari direnak.

HezitzaileakHezitzaileak ondoren azaltzen diren baieztapenak banatuko ditu eta ikasleek erantzun egokiak bilatu beharko dituzte Interneten. Erantzun zuzenak lortzen dutenean, gelakideei jakinaraziko dizkiete, eta hezitzaileak gorago azaldutako teoria gehitu ahalko du.

Hona hemen baieztapenak:2007. urtean, %20 eta %25 bitartean igo zen, mundu-mailan, elikagaien prezioa. (Gezurra, ia %40 igo zen)2

Elikagaien prezioa garestitzeak eragin bera du munduko biztanle guztiengan. (Gezurra)

Hainbat herrialdetan, gari eta/edo arrozaren kontsumoaz ordezkatzen ari da artoarena, artoa asko garestitu baita3. (Egia)

AgroerregaiakAgroerregaiak erabiltzeak ez du, inola ere, klima-aldaketa arintzearen alde egin ahal izango. (Gezurra, bigarren belaunal-diko bioerregai izenez ezagutzen direnen bitartez lor liteke, delako horiek askoz eraginkorragoak direlako eta ez direlako beharrezkoak laborantza energetikoak bezalako lur-eskariak) 4

2.3.2. BIOERREGAIAK: EGIAZKO IRTENBIDEA KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN?

Page 55: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Bioerregaiak modurik egokienean erabili ez arren eta hasiera batean espero ziren emaitzak lortu ez badira ere, erregai fosi-lak baino alternatiba egokiagoa dira klima-aldaketaren ondorioak arintzeko. (Gezurra)

Elikadura, petrolio- eta elektrizitate-enpresa handiak ari dira etekinik handienak ateratzen bioerregaien bitartez. (Egia)

Berariazko elikadura galtzea da biztanleriaren zati handi bat bioerregaien aurka egoteko arrazoi nagusietako bat. (Egia)

BIBLIOGRAFIA1. GREENPEACE (2007). Txostena: Bioenergía: oportunidades y riesgo.¿Qué debe hacer Argentina en materia de biocom-bustibles?. Argentina.2. Nekazaritza eta Elikadurarako Nazio Batuen Erakundearen (FAO) datuak.3. IFPRIren (International Food Policy Research Institute) datuak.4. Greenpeace Argentinaren datuak.Greenpeace (2007). Txostena: Bioenergía: oportunidades y riesgo.¿Qué debe hacer Argentina en materia de biocombusti-bles? Argentina.

2.3.2. BIOERREGAIAK: EGIAZKO IRTENBIDEA KLIMA-ALDAKETAREN AURREAN?

Page 56: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Ikasleen artean nolabaiteko elkarmenpekotasun-maila ematen den testuinguruak sortzea, gainerakoekin lankidetzan aritzeko beharra senti dezaten. Lankidetzako jarrerak garatzea. Helburuak lortzeko, lankidetza zein Helburuak lortzeko, lankidetza zein pozgarria izan daitekeen esperimenta-tzea.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

2.4.1. HISTORIA BIRMOLDATZEN

Page 57: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

MATERIALAK

BIBLIOGRAFIA

1. Testuaren iturria: “Textos para traba-jar la interculturalidad, propuesta didáctica para secundaria”, Gobernu, lan eta hiritarrentzako zerbitzuetarako arloak argitaratua eta FERE-CECAk egina, Madril, 2005.

2.4.1. HISTORIA BIRMOLDATZEN

Page 58: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

EBALUAZIOA

2.4.1. HISTORIA BIRMOLDATZEN

Page 59: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Zereginak elkarlanean egiteak dituen onurez jabetzea.

Lankidetzako lan-moduak barneratzea.

Zer-nolako lan-moduetarako joera dugun eta zergatik hausnartzea.

GARAPENA

Ikasleak gelako edo jolastokiko (aire zabalean egitea komeniko litzateke, edo bestela tartean oztoporik ez duen gela batean) horma batean jarri eta egunkari-orri bana emango zaie. AurrezAurrez aurreko hormaren arteko tartea urez beteta dagoela imajinatzeko eskatuko zaie, eta ezin dutela ukitu jakinarazi, krokodiloak daudelako. Ura ez ukitzeko, egunkari-orriak erabili ahal izango dituzte, baltsarena egingo baitute. Nahi duten bezala erabili ahal izango dituzte egunkari-orriak, nahi dutena egin ahal izango dute horiekin beste alderaino, zorua ukitu gabe, heltzeko. Ez dago araurik. Beste alderaino zeharkatu eta itzultzeko eska-tuko zaie. Espazio fisikoak ahalbidetzen badu, zailagoa den zerbait eska dakieke, hala nola, eskailerak igo eta jaisteko, etab.dakieke, hala nola, eskailerak igo eta jaisteko, etab.Ikasleei ez zaie ezein momentutan elkarlanean aritzeko gonbit egingo eta galderaren bat egiten badute, nahiago dutena egin dezaketela, araurik ez dagoela baino ez zaie erantzungo.Ohikoena da ikasle bakoitza banaka egitea saiatzea eta azkar egin behar dela pentsatzea, aurrena heltzen dena irabaziko duelako (horrelakorik esan bazaie ere).

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1. Greenpeace Españak egokitutako herri-dinamika.

BIBLIOGRAFIA

Taldean dagoen ikasle beste egunkari-orri (zatitu gabe, hau da, DIN A3 folioa balira).

MATERIALAK

2.4.2. ZERGATIK ZEHARKATU BAKARRIK IBAIA? 1

Page 60: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zein izan da lehen erreakzioa?

Zuen ustez, zergatik dugu jarduerak banaka, eta ziurre-nik, lehiakortasunez egiteko joera?

Zein da eskolan, kirol-jardueretan eta abarretan estilorik ohikoena: elkarlanekoa ala lehiakorra?

GARAPENA

Irakasleak askatasunez aritzen utziko die ikasleei eta heltzen hasten direnean, berriro egiteko eskatuko zaie, baina oraingoan, elkarlanean egiteko. Honela, egunkari-orriak partekatuz nahiko erraza dela egiaz-tatuko dute. Honako hau aukera bat izan liteke: aurrena ateratzen den pertsonak bere ikaskideen orriak jarriko ditu, eta atzekoak, bere atzetik joango dira, orriak pasa ahala.dira, orriak pasa ahala.Honela, bide bat egingo dute eta gelakide guztiak pasatu ahal izango dira. Orri-kopurua bide osoa estaltzeko nahikoa ez balitz, azken postuan doan pertsonak dagoeneko erabiltzen ez dituzten (itzuli arte, behintzat) orriak bilduko ditu, banan-banan, eta aurrerantz pasatuko ditu.

2.4.2. ZERGATIK ZEHARKATU BAKARRIK IBAIA? 1

Page 61: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gatazkari buruz dugun iritzia askata-sunez eta marrazki baten bitartez adieraztea. Aldez aurretik ezarritako araurik gabe marrazki bat egiteko esperientzia bizitzea. Gatazka kontzeptuaren ikuspegia zabaltzea.

GARAPENA

Aldez aurretik araurik ezarri gabe, gatazka hitzaren esanahia askatasun osoz marrazteko eskatuko zaie ikasleei. Horma-irudi osoa margotuta gelditzeko beste denbora emango zaie.

EBALUAZIOA

Gatazkari buruz marraztean nola sentitu diren adieraztea. Eta araurik gabe marraztean nola sentitu diren. Gutxien gustatu zaiena, zergatik, eta horrela zerk sentiarazi dituen... (araurik ezak, espazioan noraezean sentitzeak...) adieraztea. Marraztean zer-nolako gatazkak izan dituzten elkarren artean. Nola erreakziona-tu duten horrelako egoeretan. Gatazkari buruz duten ideia aztertzea. Gatazka zerbait negatiboa ez dela azaltzea. Gure eguneroko bizitzan gatazkak saihes-tezinak direla eta garrantzitsuena ez dela ekiditea, horiei aurre egitea eta ematen zaien erantzuna baizik. Oso gainetik (aurrerago honelako erantzunei bloke oso bat eskainiko baitzaie) partekatzeko gonbit egin ahal zaie. Zeintzuk izan dira erantzun horiek?. Zer- nolako erantzunek bultzatzen dute “nik irabazten dut – zuk irabazten duzu” motako ebazpena?

Hatzekin margotzeko pinturak. Zatar-papera.

MATERIALAK

40 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

3.1.1. ADIERAZPEN ASKEA

Page 62: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gatazka guztiek dituzten elementu ber-berak ezagutzea. Azaltzen diren gatazketako elemen-tuak identifikatzea. Gure inguruko gatazkak hobeto uler-tzen laguntzea.

GARAPENA

Hasiera batean, ez da materialik behar, baina baliteke aukeratutako gatazken ingu-ruan pixka bat ikertzeko, Interneten edo aldizkari edo egunkariren batean kontsulta-tu behar izatea.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

3.1.2. GATAZKAREN ELEMENTUAK

Page 63: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

3.1.2. GATAZKAREN ELEMENTUAK

Page 64: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Hau azaldu ondoren, bospasei kideko taldeak egin eta gatazka aukeratzeko eskatuko zaie ikasleei. TTalde bakoitza, gatazka horien hiru elementu nagusiak zehaz-ten saiatu beharko da: pertsonak, arazoa eta prozesua. Balite-ke batzuetan pixka bat ikertu behar izatea (baliteke gatazka horrek luzaroan iraun izana eta horietako askok prozesu osoa ez ezagutzea edo gatazkaren eragileak zeintzuk diren ondo ez jakitea). Amaitzeko, komenigarria litzateke talde bakoitzak gainerako gelakideen aurrean aukeratutako gatazka (baliteke horietako-ren bat errepikatzea) eta horren elementu nagusiei buruz egin-dako azterketa aurkeztea.

EBALUAZIOA

Gatazkaren inguruan ikusi ditugun hiru elementuei buruzko nahikoa informazio izan ohi dugu?

Zuen ustez, informazio hau ezagutu gabe gatazka bat behar bezala ulertu ahal dugu?

Erraz egingo al zaigu gatazka ebazteko konponbide ego-kiak aurkitzea informazio hau izan gabe?

Inoiz epaitzen al ditugu pertsonak edo ematen al dugu gatazkari buruz dugun iritzia hiru elementu hauek ondo ezagutu gabe?

3.1.2. GATAZKAREN ELEMENTUAK

Page 65: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Talde osoari dagokion gaiak aztertzea, puntu komunei arreta berezia eskainiz.

Helburu nagusitzat gainerakoak kon-bentzitzea duen eztabaida galaraztea.

Puntu komunak zehazten erraztea.

GARAPENA

Folioak eta boligrafoak.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

BIBLIOGRAFIA

3.2.1. HIRU TXANDEN METODOA 1

Page 66: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

c) Bigarren txanda: Parte-hartzaile bakoitzak esku hartu ahal izango du gainerakoei, azaldutako hobeto ulertzerik izan dezan, argitasunak, punturen batean sakontzeko edo xehetasun gehia-go eskatzeko. Txanda honetan ere ezingo da gainerako taldeki-deen azalpenak eztabaidatu edo horien aurka egin.

d) Hirugarren txanda: Esku hartzeko azken txanda honetan, bere aburuz, gainerako ikasleen esku-hartzeetatik zeintzuk izan diren alderdi edo proposamenik interesgarri edo egokienak adie-razi beharko du ikasle bakoitzak.

e) Akta: Aldez aurretik horretarako izendatutako hainbat taldeki-dek esku-hartzeen hirugarren txanda horren akta jasoko dute. Taldeari akta aurkeztu baino lehen, koherentzia eman beharko diote, eta horretarako, iritzi ezberdinak berregituratu, bateratu eta orekatu. Behar bezala egituratutako akta hau hasierako akordioa izan daiteke, zalantzarik ez badago ere, ondoren lan gehiago egin beharko dela. Edonola ere, abiapuntu egokia izango da hurrengohurrengo saioetan puntu gehiagoren inguruan hitz egiten, lantzen eta garatzen jarraitzeko.

EBALUAZIOA

Nola sentitu zara dinamikarekin?

Nola sentitu zara gaia inork eten gabe azaldu ahal izatean?

Zeintzuk dira gure eguneroko bizitzan arazo bat azaltzeko aurkitzen ditugun oztopoak?

Nola iragan da saioa ikaskide bati ere ezin aurka eginda edo eztabaidatu ezin gabe?

ZeintzukZeintzuk dira arazo hauek jorratzeko erabili ohi duzuen moduarekiko ezberdintasunak?

Nola sentitu zarete ados ez zeundeten gauza bati buruz ezta-baidatu ezinik egotean?

3.2.1. HIRU TXANDEN METODOA 1

Page 67: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Eztabaidaren eta elkarrizketaren arteko ezberdintasunak ikastea. “Eztabaidatzeko” modu bakoitzean lortutako emaitzari buruz hausnartzea. Gaiak defendatzeko ditugun moduak aztertzea.

GARAPENA

Dinamika hiru denboratan garatuko da eta denbora bakoitzean, ikasleek defendatu beharko duten gai bat egongo da (abortua, eskolan beloa erabiltzea, drogen legali-zazioa... edo beste gai interesgarriren bat).

Gela bi taldetan banatu eta talde bakoitzak gai bat defendatu beharko du “eztabai-daren” kontsignari jarraiki. Txanda honetarako 10 minutu erabiliko dira. Bigarren momentu batean, “elkarrizketaren” kontsigna emango zaio taldeetako bati eta beste gai bat jorratuko da. Honetan ere 10 minutu erabiliko dira. Hirugarren momentu batean, guztiei “elkarrizketaren” kontsigna emango zaie. 10’.

Hiru esku-hartzeak amaitzean, gertatutakoa aztertuko da.

EBALUAZIOANola sentitu ziren eztabaida ezberdinetan?

Zeintzuk izan ziren gainerakoek esaten zutena ulertzeko aurkitu zituzten oztopoak?

Posible izan zitekeen akordioren batera iristea?

Zer-nolako jarrerak izaten dituzu zuk eguneroko bizitzan?

HausnartuHausnartu eztabaida batzuk ekiditeko barneratu beharko genituzkeen portaerei buruz. Zeintzuk kostatzen zaizkigu gehien? Zergatik?

Elkarrizketaren eta eztabaidaren arteko ezberdintasunari buruzko orria.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

3.2.2. EZTABAIDA ALA ELKARRIZKETA

Page 68: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gatazka bati erantzuna ematerakoan pertsona bakoitzaren interesak kon-tuan hartzea.Gatazka bakoitzaren konponbide ezberdinak aztertzea. Akordio batera heltzeko jarrera positi-boa izatea.

GARAPENA

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

3.3.1. MUSKIZERA ALA SOPELARA?

Page 69: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Azalpen honen ondoren, gatazkaren alderdi bakoitzak dituen interesetako batzuk azalduko dira, eta informazio horretaz jabetu ondoren, gaiari buruz berriro eztabaidatzeko eskatuko zaie taldeei, baian oraingoan, alde bakoitzaren interesak aintzat hartuz:

i Muskizko jaietara joan nahi duten neska-mutilen interesak:

ii Gelakide batzuek kontzertua emango dute han 21:00etan eta ez lukete galdu nahi. Ez dituzte inoiz jotzen ikusi eta badakite zein garrantzitsua den haientzat.

i Beste ikaskide batzuk ere joango dira kontzertura eta poz handia ematen die haiekin lagunak jotzen ikustera joateak.

i Sopelako jaietara joan nahi duten neska-mutilen interesak:

ii Gau osoan metroa dagoenez, nahi duten ordutan itzuli ahal izango dira etxera.

i Beti joan dira Sopelako jaietara eta oso gogoko dituzte. Gainera, han ezagun askorekin egiten dute topo beti eta primeran pasatzen dute.

HamabostHamabost bat minutuko denbora-tarte baten ondoren, talde bakoitzari gauerako, azkenean, erabaki duten plana azaltzeko eskatuko zaio.

EBALUAZIOA

Errazago egin zaizue erabakiak hartzea beste aldearen interesak ezagututa?

Aldeen interesak gogobete dira? Zein neurritan?

Askotariko konponbideak egon dira?

Honako hauek izan litezke konponbide batzuk:

ii Ostiralean Muskizera eta larunbatean Sopelara joatea, goizeko bostetatik aurrera egon badagoelako Muskiztik Bilborako trena, eta ziur asko, ez dute ordu hori baino lehen etxera joan nahi izango. Lehenago itzuli nahi badute, agian ez litzateke hain garestia Portugaleteraino taxia hartu eta han metro hartzea. Konponbide honekin, plan biak bete eta alde bien interesak gogobete litezke. interesak gogobete litezke.

i Muskizko kontzertura joan eta Bilborako azken trena (23:15 inguruan) hartzea. Handik Sopelara joan litezke, eta horrela Muskizera joan nahi zutenek kon-tzertua ikusi eta gelakideekin egon litezke eta, ondo-ren, Sopelako jaiez gozatu.

3.3.1. MUSKIZERA ALA SOPELARA?

Page 70: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gatazkak ekiditeko interesak ezagu-tzea. Interes komunak aurkitu ahal ditugula jakitea. Sarritan, aldeek interesen artean ber-berak diren batzuk izan ditzaketela konturatzea eta, ezagutu eta aintzat hartzen baditugu, oso erabilgarri izan daitezkeela gatazkari modu egokian ekiteko. Gatazkaren eraginpean dauden beste pertsonen interes eta beharrekiko interesaren alde egitea.

GARAPENA

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

3.3.2. INTERES KOMUNAK

Page 71: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Ikasleek, taldeka, rol-playinga egin beharko dute eta interes komunetara heldu, asanbladaren akta idatzi eta Udalari era-mateko.

Bigarren fase batean, Udalaren eta auzokideen bi ordezkari-ren arteko rol-playinga egingo da. Fase honetan, interesak landu beharko dira berriro ere, eta baita alde bien interesak aintzat hartzen dituzten alternatiba egokiak bilatu ere.

Honako hauek izan litezke interes komunetako batzuk: haserrarazi zituen gaizki ulertu hura argitzea, adiskideta-suna berreskuratzea, lagun-taldean erosoago sentitzea, taldeari oztopo egin eta lagunei zailtasunak sortzeari uztea.

Amaitu dutenean, identifikatu dituzten interes komunak eta beraiek gatazkari nola helduko lioketen azaldu beharko dituzte taldeek.

EBALUAZIOA

Nola sentitu dira?

Zer-nolako zailtasunak izan dituzue interes komunak aurkitzeko?

Zuen ustez, aldeek interes berdin batzuk izan ohi dituz-te?

Interes komunak daudela jakin eta aintzat hartu ohi ditugu?

3.3.2. INTERES KOMUNAK

Page 72: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gatazka-egoera ezberdinen aurrean nola erantzuten dugun aztertzea.

Erantzun horien atzean dagoen senti-menduari buruz gogoeta egitea.

Pertsona bakoitzarekin nola jokatzen dugun hausnartzea.

Gure erantzunen ondorioez jabetzea.

GARAPENA

Bikoteka lan egingo dute ikasleek. Bikotekide batek elkarrizketagilearena egingo du, eta besteak erantzun egingo du.

Elkarrizketagileak ondorengo galderak egin beharko dizkio erantzuleari:

Nola sentitzen zara... ? eta, Nola jokatzen duzu...?

i Baten batek iraindu edo, maltzurkeriaz, zerbait mingarria esaten dizunean.

i Baten batek egin ez duzun zerbait leporatzen dizunean.

ii Egin duzun zerbaitengatik zigortzen zaituztenean.

i Agindu bat ematen dizutenean.

i Baten batek gelakideen aurrean iseka egiten dizunean.

i Baten batek zure lana gutxiesten duenean.

i Baten batek moztu eta ez badizu hitz egiten jarraitzen uzten.

i Baten batek oihu egiten dizunean.

ii Baten batek indarkeria fisikoren bat zure aurka erabiltzen duenean (bultzakada bat, etab.).

Ez da materialik behar. MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

BIBLIOGRAFIA

3.4.1. NOLA JOKATZEN DUGU EGOERA ZAILEN AURREAN? 1

Page 73: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Elkarrizketagileek elkarrizketak ez mozten saiatu beharko dutela azalduko zaie neska-mutilei, baina entzuten ari direna behar bezala ulertzen ari direla egiaztatzeko galderak egin ahal izango dituztela.

Elkarrizketa erantzuten ari denak galdera guztiei erantzun dionean, zereginak elkartrukatuko dira.

EBALUAZIOA

Kasu guztietan argi zenuten nola sentitzen zareten eta nola jokatzen duzuen?

Egoera beraren aurrean, berdin jokatzen duzue edozein pertsonarekin?

Zein pertsonekin dugu desegokiago jokatzeko joera? Zergatik?

Zer lortu nahi duzu honelako portaerekin?

Zeintzuk dira erantzun honen ondorioak? Zeintzuk dira erantzun honen ondorioak?

Nola justifikatzen ditugu gure erantzunak?, bestea hasi zen..., ez nuen nahi... Zerk eraman zezakeen inor horre-la jokatzera?

3.4.1. NOLA JOKATZEN DUGU EGOERA ZAILEN AURREAN? 1

Page 74: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gatazka bati erantzuterakoan har ditzakegun jarrera-mota ezberdinak ezagutzea. Mota horietako bakoitzak, aldeen arteko harremanerako nahiz gatazka-ren beraren bilakaerarako izan ditzakeen ondorioez hausnartzea. Gatazka-mota ezberdinen aurreko geure erantzun-motak aztertzea.

GARAPENA

Hasteko, gatazkari erantzuteko dauden bost jarrera-motak azalduko ditu irakasleak. Horretarako, ondoren azaltzen den informazioaz baliatu ahal izango da:

Gatazka baten aurrean aurkitzen garenean, gutako bakoitzak ezberdin erantzuten du. Denok, une batean edo bestean, bost portaera-mota ezber-din izaten ditugu; hala ere, egia da batzuk besteak baino gehiago erabiltze-ko joera dugula. Gehien erabiltzen dugun portaera, gure jokatzeko joera da.

Hona hemen bost portaera-mota horiek:

1. Lehiatu. Pertsonek honela jokatzen dutenean, beren helburuak lortu nahi izaten dituzte, beste pertsonen beharrez edo harremanak nola jarraituko duen arduratu gabe. Bere jarrera irabazi/galtzearena da (“nik irabazi, zu galtzen duzu”).

2.2. Moldatu – Amore eman. Beste aldearen interesak norberarenen aurrean lehenestean datza. Batzuetan, pertsonek honela jokatzen dute beste aldearekiko harremanak kaltetzeari beldur baitiote. Amore eman-galtzearen jarrera da.

Ez da materialik behar.MATERIALAK

50 minutu.EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

BIBLIOGRAFIA

3.4.2. GATAZKAREN AURREKO BOST ERANTZUN-MOTAK

Page 75: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

3. Saihestu. Gatazka saihestean datza, eta honek ez norbere interes pertsonalak ezta beste aldearenak ere ez betetzea eskatzen du. Galdu-galtzearen joera da. 4. Adostu. Pertsonek honela jokatzen dutenean, alde guztiei zerbait ateratzea ahalbidetuko dien akordioa bilatzeaz ardu-ratzen dira. Erdigunea aurkitu arte guztiek amore eman behar izatearen jarrera da. 5. Lagundu. Modu honetan, norberaren zein gainerakoen interesak bete nahi dira. Irabazi-irabaztearen jarrera da.

Ondoren, ikasleak hiruzpalau pertsonako taldetan banatu eta egoera jakinaraziko zaie: Oporretan elkarrekin joatea erabaki duten bi lagun dira Haizea eta Ane. Gaur oporrak antolatzeko gelditu dira, baina bakoi-tzak oso bestelako plana egin nahi du: Haizeak Europara joan nahi du inter-railez, eta Anek, berriz, nahiago du opor-plan lasaiagoa Benidormen, hondartzara joan eta gauez irtenda.

Gatazkaren aurreko erantzun-motei buruz ikasitakoa aintzakotzat hartuz, ikasleek gatazka nola bilaka litekeen aurreikusten saiatu beharko dute, bakoitzak erantzuten duen moduaren arabera. Horretarako, besteak beste, elkarrizketa nolakoa izango den, azkenean zer erabakiko duten eta erabakia hartzeko prozesua nolakoa izango den imajinatu beharko dute. Ondorengoak izan litezke landu beharreko egoerak 1 :a) Biek lehiakortasunez jokatzen dute. b) Biek amore ematea erabakitzen dute. c) Biek nahiago dute gatazka saihestea. d) Biek “adostu” estiloaren arabera jokatzen dute. e) Biek laguntzen dute.f) Anek lehiatu eta Haizeak gatazka galarazten du. g)g) Haizeak amore eman eta Anek lagundu egiten du. h) Haizeak lehiatu eta Anek adostea erabakitzen du.

3.4.2. GATAZKAREN AURREKO BOST ERANTZUN-MOTAK

Page 76: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

3.4.2. GATAZKAREN AURREKO BOST ERANTZUN-MOTAK

EBALUAZIOA

Zuen ustez, zein modu izango litzateke zailena alde biak gogobeteko lituzkeen erabakia hartzeko?

Zuen aburuz, zein modutara jo ohi dugu gure gizartean?

Zein kasutan edo egoeratan azaltzen gara laguntzaileago eta zeintzuetan laguntzen dugu gutxien?

Noiz lehiatzen gara? Noiz izaten dugu nahiago gatazka saihestu?

Amaitzeko,Amaitzeko, ikasle bakoitzari berak izan ohi duen portaerari buruz hausnar-tzeko gonbit egingo zaio.

Page 77: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Gure gizarteko berdintasunari buruz hausnartzea. Genero-diskriminazioa rol-joko baten bidez bizitzea. Genero-berdintasunaren alde borroka-tzeak duen garrantziaz gogoeta egitea.

GARAPENARol-jokoa egiteko bi boluntario eskatuko dira. Orain arte neskentzat osatuta egon den auzoko dantza-taldean sartu nahi duen mutil bati buruzko rol-jokoa da. Bi boluntarioetako batek irakaslearena egingo du eta besteak mutilarena.

Rolak:Irakaslea:Irakaslea: Jakin badakizu mutila ona dela, baina uste duzu mutilen psikomotri-zitatearen bilakaera ezberdina dela, haien jokoa indarrenarena dela gehiago eta taldean sartuz gero nesken arreta desbideratuko duela. Gainera, zer esango lukete taldeko neskek mutil bati sartzen utziz gero? Mutila: Taldeak mistoa izan beharko lukeela uste duzu. Oso dantzari ona zara, oso gimnasta ona, malgua, erritmorako sen onekoa... ez duzu onartuko sar-tzen ez uztea mutila izateagatik, dantzatzeko duzun gaitasuna garrantzitsua-goa dela uste duzulako.

EBALUAZIOANola sentitu dira rolaren protagonistak? Eta gainerako gelakideak?Zure iritziz, nola bilakatzen ari da berdintasuna gure gizartean? Denbora-tarte bat emango da bakoitzak berdintasunarekiko, baten bat sexuagatik onartzeko, larruazalaren koloreagatik... dituen aurreiritziei buruz hausnartzeko. ZertanZertan egin du aurrera berdintasunak gure gizartean eta asko dago oraindik egiteko?

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

40 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

4.1.1. GENERO-BERDINTASUNA

Page 78: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Berdintasun eta errespetuzko jarre-rak sustatzea. Idatziz adieraztea.Berdintasunerako eskubideari buruz hausnartzea.

GARAPENA

“Globo-saltzailea” ipuina irakurriko die irakasleak ikasleei.

“Globo-saltzailea”MutikoMutiko beltzak liluratuta begiratzen zion globo-saltzaileari barraketan, eta agerian zegoen saltzaile bikaina zela. Halako batean, globo gorri bat askatu eta zeruetan gora igo zen, litezkeen bezero gazte askoren arreta deituz. Ondoren, globo urdina askatu zuen, gero horia, jarrian zuri bat... guztiek zeruetan gora egin zuten desagertu arte.

MutikoMutiko beltzak, aitzitik, ez zion saltzaileak askatzen ez zuen globo beltz bati begiratzeari uzten eta azkenean honela galdetu zion: jauna, globo beltza askatuko bazenu, besteak beste igoko litzateke?

Saltzaileak irribarre egin zion haurrari ulerkor, globo beltzari eusten zion kordela askatu eta, zeruetan gora egiten zuen bitartean esan zion: ez da kolorea globoa altxarazten duena, ume, barruan dagoena baizik”.

IpuinaIpuina irakurri ondoren taldeka jarriko dira, kolore, sexu, jatorrizko herrialde, arraza, erlijio-sinismen, iritzi politiko, eta abarrengatiko diskri-minaziorik eza aintzat hartuta, berdintasunari buruzko beren ipuina egiteko. Ondoren, ipuin hauek ikastetxeko aldizkarian argitaratzeko edo iragarki-taulan jartzeko gonbit egingo zaie, ikastetxeko gainerako ikasleek irakurtzerik izan ditzaten.

“Globo-saltzailea” ipuina. Boligrafoak eta folioak.

MATERIALAK

2 saio.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

Testuaren iturria: Fere-Ceca (2005). Textos para trabajar la interculturalidad, propuesta didáctica para secundaria. Madril. Gobernu, lan eta hiritarrentzako zerbitzuetarako arloak argitaratua.

BIBLIOGRAFIA

4.1.2. “GLOBO-SALTZAILEA”

Page 79: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zeintzuk izan ziren berdintasunari lotu zizkioten ideiak? Beren ustez, nola bizi da balio hau ingurunerik hurbilenean (auzoan, ikastetxean, familian...)? Zer egin dezakegu, eta zer egiten dugu berdintasunean bizitzeko?

4.1.2. “GLOBO-SALTZAILEA”

Page 80: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Inposatutako arau batek mugatzen zaituenean ideia berriak sortzeko dagoen zailtasunaren inguruan kon-tzientziaraztea. Ingurukoek mugatzen diguten aska-tasuna esperimentatzea. Ezarritako arauen menpe lan egitea-ren alde negatiboa bizitzea.

GARAPENA

Ikasleei moldatu beharko duten plastilina edo buztin zati bana emango zaie. Hasiera batean askatasun osoz moldatu beharko dute eta bakoitzak nahi duen irudia egin. Bigarren momentu batean, “ariketa libre dela” esango du irakasleak behin eta berriz bat-batekotasunez, eta gainera, ikasleek errespetatu beharko dituzten arauak inposatzen joango da: “ezin da biribila den zerbait izan”, “giza irudia izan behar du”, “koloreak nahastu ahal dira” (plastilina erabiltzekotan), “ezin da animalia izan”, “ezin da hitz egin”... Eta otutzen zaizkion guztiak. egin”... Eta otutzen zaizkion guztiak.

EBALUAZIOA

Orain, praktika hau beren eguneroko bizitzarekin erlazionatu eta horri buruz hausnartu beharko dute ikasleek. Nola sentitu dira? Zer da haientzat askatasuna? Zein egoeratan mugatzen zaizue askatasuna inposatutako arauekin? Zuen ustez, askatasuna aseguratzeko zein momentutan dira egokiak arauak?Zein eremutan sentitzen duzu askatasunik handiena? Zertan hautematen da? Zeinetan askatasunik txikiena? Zertan hautematen da?Zeinetan askatasunik txikiena? Zertan hautematen da?

Buztina edo plastilina.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

4.2.1. ADIERAZPEN-ASKATASUNA

Page 81: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Askatasun bakoitzak zuzenbide eta moralaren arloko bere mugak ere badituela jabetzea. Gainerako pertsonak eta beren askatasunak errespetatzeko muga horiek duten garrantziari buruz haus-nartzea.

GARAPENAIkasleek, denen artean zein taldeka, ondorengo askatasunek izan behar dituzten mugei buruz hausnartu beharko dute. Ez da bakarrik muga juridikoetan pentsatu behar, baita muga moralak ere, gainerako pertsonak eta beren askatasunak ere errespetatuak izan daitezen: I Adierazpen-askatasuna: Zer-nolako mugak izan beharko lituzke askata-sunak eremu pribatuan (Adibidez, familiartean, gure lagunekin, etab.)? Zer-nolako gauzak ez genituzke esan behar? I Mugimendu-askatasuna: Zer-nolako mugak izan beharko lituzke askatasun honek inori errespetua ez galtzeko eta beste pertsonen mugimendu-askatasuna ez murrizteko? Nola mugatzen du gure bizimodua mugimendu-askatasunak? Eguneroko zein beharrizanek muga dezakete? I Sexu-askatasuna: erantzun mugimendu-askatasunari dagozkion galdera berberei.

EBALUAZIOA

Zer gertatuko litzateke hiru askatasun hauek inolako mugarik gabe gauzatuko balira? Zuen ustez, gizarteari ezarri ahal zaizkion mugak zuek identifikatu dituzuen askatasun moralak baino handiagoak ala txikiagoak dira? Zer dela-eta? Zuen ustez, muga juridikoek ikuspegi moraletik nolabait ezarri ahal direnak baino zorrotzagoak izan beharko lukete, ala ez hain zorrotzak?

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

4.2.2. GURE ASKATASUNAK MUGATZEN

Page 82: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Emakumeari eta gizonari gizartean dagokien rola alderatzea.

Ingurunean bizi diren ezberdinta-sunak aztertzea.

Gizonek eta emakumeek dituzten eta ezberdintasun hau sustatzen duten portaerei buruz hausnartzea.

GARAPENAParte-hartzaileek zirkulu bat egingo dute eta pilota pasatuko diote elkarri azkar eta hautazko norabideetan. Ariketa bi istorio sortzean datza; lehe-nengo emakumearena, Jonerena, eta ondoren gizonarena, Jonena. Batek pilota hartzen duen bakoitzean, irudizko pertsonaiaren bizitzaren inguruko zerbait esan beharko du, denen artean biografia antzeko bat osa dezaten. Adibidez: Jone, herri arrantzale batetik gertu dagoen baserri batean jaio zen... Horrela zendu arte. Gero, gauza bera egingo da Jonekin.

EBALUAZIOA

Irakasleak edo besteren batek, ondoren azterketa egitea ahalbidetuko duten elementurik garrantzitsuenak idatziko ditu. i Alderatu istorio bakoitzeko elementuak. (Jeneralean, emakumeak pairatzen duen opresioa nabarmentzen da, bai eta sexu-rol txikiak nola ezartzen diren ere...) i Aztertu euren ingurunean desberdintasun horiek bizi dituztenii Jakinarazi gainerakoei, gizon edo emakume izateagatik diskrimina-zioa sentitu duten esperientzia pertsonalak edo ezagunak.

Pilota bat.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

www.gerza.com web orrian oinarrituta.

BIBLIOGRAFIA

4.3.1. JON ETA JONEREN ISTORIOA

Page 83: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Emakumeen eta gizonen arteko soldata-aldearen litezkeen arrazoiei buruz hausnartzea. Egun, gizonen eta emakumeen artean dauden diferentziei buruz gogoeta egitea.

GARAPENA

Taldeko ikasle bati emandako informa-zioaren kopia bat.

MATERIALAK

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1. LANE: http://www.ilo.org2. Estatistikako Institutu Nazionala, Encuesta de Estructura Salarial 2002. Resultados Definitivos. Nota de prensa de16 de noviembre de 2004.3.3. Emakumearen Institutua (Lan eta Gizarte Gaie-tako Ministerioa), Diferencia y discriminación salarial por razón de sexo. 2007, Madril.

BIBLIOGRAFIA

4.3.2. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO SOLDATA-TALDEA

Page 84: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

4.3.2. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO SOLDATA-TALDEA

Page 85: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zuen ustez, enpresaburuek baldintza hobeak ezartzen dituzte gizo-nezkoek lanpostu jakin batzuek bete ditzaten? Zergatik?

Zuen ustez, ba al daude oraindik gizonei edo emakumeei lotutako lanpostuak? Baiezkotan, zeren ondorioa da eta zeintzuk dira zuen aburuz?

4.3.2. EMAKUMEEN ETA GIZONEN ARTEKO SOLDATA-TALDEA

Page 86: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Herrialde behartsuetako langileen lan-baldintzen inguruan sentikortzea.

Honelako egoerak nola eta zergatik ematen diren hausnartzea.

GARAPENA

Banaka lan egingo duten bospasei ikasleko taldeak egingo dira. Istorioa irakurri, eta gero talde bakoitzak erabaki bat hartu beharko du. Adostu egin beharko dute erabakia, ez delako langile guztiek modu berean jardutea komeni. Azkenean, talde guztiek bat egingo dute jokoan zehar sortutako erantzunak eta egoerak biltzeko, eta Ebaluazioa ataleko galderak planteatuko dira. Bestalde, gela bi taldetan banatuko da ondorengo gaiak jorratzeko. 1.1. taldea: Euskadiko enpresa batean zer gertatuko litzatekeen aztertuko dute. Horretarako, sindikatu batekin edo dena delako batekin harremanetan jarri, eta pertsonek dituzten eskubideen eta defendatzen dituzten lege guztien zerrenda egin beharko dute, hots: hitzarmen kolektiboak, laneko arriskuen prebentzioa, gizarte-arloko epaitegiak, sindikatuak... 2.2. taldea: El Salvadorreko edo beste lekuren bateko makilei buruzko lana egin beharko dute, zer-nolako eskubideak dituzten, babes baten eta bestearen arteko aldeak aztertu...

Ondorengoa da istorioa:Ehungintza-lantegi bateko langileak zarete. Asko kostata lortu duzue lan hau, El Salvadorren jende asko dagoelako langabezian. EkoiztenEkoizten duzuen arropa Europa eta Estatu Batuetan saltzen da, oso marka ezagu-nen etiketekin. Ondorengo lan-ordutegia duzue: astelehenetik ostiralera 6:45etik 19:00etara, eta larunbatetan 6:45etik 14:00etara.

Ez da materialik behar.

MATERIALAK

50 minutuko 2 saio.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1. Williams Ramos, J. Intermon Oxfam. Guía Didáctica Derechos laborales. http://www.intermonoxfam.org/es/page.asp?id=1181

BIBLIOGRAFIA

4.4.1. DUINTASUEK LAN EGITEKO ESKUBIDEA 1

Page 87: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Egunotan kamisetak josten ari zarete eta zuotako bakoitzari kamisetaren jostura ezberdin bat egitea dagokio. 250 kamiseta ekoiz-ten dira orduko. Oso azkar eta arreta galdu gabe lan egin behar duzue: jostura bat beste baten atzetik, burua josteko makinatik altxatu gabe. Ez dituzte zehaztasunez amaituta ez dauden jantziak onartzen eta soldatatik kentzen dizkizuete. Egun batzuetan ez zarete ezarritako helburuetara heltzen, eta ordu estrak egiten gelditu behar izaten duzue, orokorrean, ordaint-zen ez badira ere. Bestalde, jasotzen duzuen soldata ez da zuen familiaren oinarrizko beharrak betetzeko heltzen. Lantegian, gainera, lan-baldintzak ez dira oso onak: komun gutxi dago eta bero itzela egiten du ia urte osoan zehar, haizagailurik ez dagoelako. Pertsonaren bat gaixotuz gero eta hiru egunetan lanera huts eginez gero, kaleratu egiten dute berehalakoan. Aurreko esperientziek erakutsi dizute banakako proposamenek ezer gutxi balio dutela, enpresek ados ez daudenak kaleratu eta jende berria kontratatzen baitu. Horrexegatik, oraingoan, ahalegin handiak eginez, sindikatu (langileen elkartea) bat osatzea lortu duzue. Baikor zarete, langileen %80 bertan dagoelako. ZuzendaritzakZuzendaritzak bidalitako bat honako mezu hau ematera etorri zaizue: enpresak kamiseta-sorta bat atera behar du premiaz Euro-pako multinazional batentzat. Eskaera bi egunetan betetzen ez bada, enpresa europarrak ez dio kamiseta gehiago erosiko lanleku duzuen lantegiari. Eskaera garaiz amaituz gero, lantegia litezkeen soldata-hobekuntzei buruz hitz egiteko prest dago, baina ez ditu gainerako eskakizunak aipatzen. Mezulariak alde egiten duenean, zer egin behar duzuen eztabaidatuko duzue zuek. Pertsona batzuk ez dira zuzendaritzez fidatzen. Beste batzuek, ordea, uste dute kamiseta-ekoizpena garaiz ateratzeko amarrua dela. Batek esaten du hobe litzatekeela lanera itzultzea. Erabaki bat hartu behar duzue. Zein da zure iritzia?...

4.4.1. DUINTASUEK LAN EGITEKO ESKUBIDEA 1

Page 88: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zer-nolako zailtasunak aurkitu zituzten erabaki bakoitzean?

Zuen ustez, zer-nolako zailtasunak aurkitzen dituzte langileek beren enpresetan?

Zein litzateke modu egokia enpresetan erabakiak hartzeko?

Erabakia hartzerakoan taldean nola sentitu ziren jakinarazi.

4.4.1. DUINTASUEK LAN EGITEKO ESKUBIDEA 1

Page 89: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Nazio Batuetako erakunde batzuk ezagutu eta identifikatzea. Giza Garapenaren Indizearen kon-tzeptua ezagutzea. Herrialdeen artean zein herrialde barruan dauden alde handiei buruz hausnartzea. Ikerketa- eta dibulgazio-lana egitea. Elkarlaneko lana egitea, zeinetan ikasle guzti-guztiak ezinbestekoak izango diren.

GARAPENA

Giza Garapenaren Indizea zer den azalduko die irakasleak ikasleei. Zer neurtzen duen, etab. Horretarako, ondorengo informazioa baliagarria gerta dakioke:

IRAKASLEENTZAKO INFORMAZIO BALIAGARRIA:

Giza Garapenaren Indizea (GGI), Nazio Batuen Garapenerako Programak (NBGP) herrialde bakoitzean lortutako Giza Garapena neurtzeko erabiltzen duen datu-multzoa da. Giza Garapen hori hiru alderdiren arabera neurtzen da: a)Bizitza luze eta osasungarria, jaiotzean dagoen bizi-itxaropenaren arabera. b)b)Hezkuntza, honako hauen arabera neurtuta: helduen alfabetatze-maila eta lehen, bigarren eta hirugarren hezkuntzako matrikulazio-tasa gordin konbinatua. c)Bizitza duinaren maila, biztanleko BPGren arabera neurtuta 1.Giza Garapenaren kontzeptua, GGI edo beste edozein indizek neur dezakeena baino askoz zabalagoa da, baina diru-sarrera hutsen alternatiba da giza ongiza-tea neurtzeko.

Ondoren, ikasleei jakinaraziko zaie dinamika honetan egunkari bat egingo dela, eta horren edukiak giza garapenaren indizeari eta horri lotuta egon daitezkeen gai guz-tiei (BPG, batezbesteko soldata, eskolaratze-indizea, pobrezia-indizea, bizi-itxaropena, haurren baldintzak, giza eskubideak, generoaren inguruko giza gara-penaren indizea,...) buruzkoa izan beharko duela.

Interneterako sarbidea duen gela bat, horma-irudi bat egiteko beharrezko materialak.

MATERIALAK

3 ordu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

1. PNUD, Informe sobre desarrollo humano 2005. La cooperación internacional ante una encrucijada: ayuda al desarrollo, comercio y seguridad en un mundo desigual.

BIBLIOGRAFIA

4.4.2. GIZA GARAPENAREN INDIZEA

Page 90: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

Haiek aukeratzen dituzten bi herrialderen (adibidez, espainiar Estatua eta Senegal, edo beste batzuk) inguruan egin dezakete ikerlan hau. Lana erraztu eta optimizatze aldera, ikasleei lan-taldetan banatzeko proposatuko zaie. Adibide gisa, litezkeen talde hauek planteatuko dira: Ikerketa:Ikerketa: datuak bilatu eta landu beharko dituzte, herrialde bakoitzaren errealitatea eta aukeratzen diren herrialdeen (adibidez, espai-niar Estatua eta Senegal, edo beste batzuk) arteko aldeak islatuko dituzten estatistika-taulak egitea helburu nagusia izanik. Estatistika-datuak egiteko matematikako irakasleari laguntza eskatu ahal izango diote. Beste aukera bat, Elkarrizketen taldearekin (aurrerago azalduko dena), senitartekoei, irakasleei, ikaskideei eta abarrei inkesta bat egitea izan daiteke. Erredakzioa: talde hau egunkaria osatuko duten artikuluek hizpide izango dituzten gaiak aukeratzeaz arduratuko da. Ganorazko iturrietara jo beharko dute, hala nola, egunkarietara eta Nazio Batuak bezalako nazioarteko erakundeen Web orrietara. Elkarrizketak: talde hau osatzen dutenek elkarrizketa nori egin, zein gai jorratu eta zein galdera egingo dituzten erabaki beharko dituz-te. Politikariei, Giza Eskubideen GKEetako ordezkariei, immigrazio eta garapenerako lankidetza arloko udal arduradunei, edo interes-garria dela irizten duten beste edozein pertsonari egin ahal zaie elkarrizketa. Diseinua eta edizioa: litekeen beste talde batek egunkarirako binetak eta azala egin, artikuluen ordena erabaki, etab. egin beharko luke. Marrazteaz gain, edizioa antolatu eta gainerako taldeak koordinatzeaz arduratuko litzateke.

Hizkuntza eta literaturako irakasleari eskatu ahal zaio, orobat, artikulu-mota ezberdinei, horien idazketari, izenburuak aukeratzeari eta aba-rrei buruzko eskola bat emateko -dagoeneko eman ez badu.Behar beste denbora eskaini ahal zaio dinamikari, ikasleak nahastea eta ikerketa- eta difusio-lan garrantzitsu bat egiten ikasten duen bitar-tean ondo pasatzea lortu nahi baita.

4.4.2. GIZA GARAPENAREN INDIZEA

Page 91: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zer iruditu zaizu lana?

Eroso sentitu zara taldean lan egiten?

Zer ikasi duzu GGIaz? Aurrez ezagutzen zenuen Nazio Batuak egiten duen lana?

Zure aburuz, garrantzitsua al da jendeak munduko beste toki batzue-tan zein egoeratan bizi den ezagutzea?

Zure iritziz, batzuetan biztanleriaren zatirik handienaren bizi-baldintzei buruzko informazioa falta zaigu?

4.4.2. GIZA GARAPENAREN INDIZEA

Page 92: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Aurreiritziak, positiboan zein negati-boan, lehen pertsonan bizitzea. Aurreiritziak nola eta zergatik sortzen diren hausnartzea eta eztabaidatzea. Pertsona bat, nahikoa ezagutu gabe epaitzean nola senti daitekeen kontu-ratzea.

GARAPENA

Ikasleak sei edo zazpi pertsonako taldetan antolatuko dira. Hainbat mahai elkartu eta inguruan eseriko dira, jatetxe batean egongo balira bezala.

Ikasleei zinta bana jarriko zaie, zeinetan, bekokiaren parean, kalifikatzaile bat azalduko den. Inork ezingo du jakin zer dioen jarri dioten zintak.

BakoitzakBakoitzak ondorengo egoera imajinatu behar duela esango zaie: ezkontza batean daude eta, mahaian, ezagutzen ez dituen pertsonekin jarri dute. Ezkondu diren pertsonek mahaiko guztiak ezagutzen dituzte, eta bakoitzari afarian mahaikide izango duen pertsonari buruzko deskribapen laburra (bekokian azaltzen den kalifikatzailea) egingo diote. Pertsona bakoitzak, gainerakoei buruz adierazi dizkioten kalifikatzaileak kontuan izanda trata-tuko ditu besteak, horiek aurreiritzi izan daitezen.

Ikasleei jakinaraziko zaie oso garrantzitsua dela pertsona bakoitzarekiko portaera eman zaien informazioaren arabera aldatzea. Garrantzitsua da, halaber, inork ez jakitea zintan jarri dioten kalifikatzailea zein den, eta benetan ezkontza batean daudela imajinatzen saiatzea.

MATERIALAK

Buruaren inguruan jar daitezkeen zintak, aukeratutako kalifikatzaile eta aurreiri-tziekin. Honelakoak izan daitezke kali-fikatzaileak: Barregarria, desatsegina, egozentrikoa, aldabera, harroputza, on-puska, “frikia”, kuxkuxeroa, andrezale/mutilzalea.

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.1.1. AURREIRITZIAK BIZITZEN

Page 93: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zinta kendu aurretik, pertsona bakoitzak nola sentitu den adierazi beharko du eta, segun eta nola tratatu duten, esleitu zaion kalifikatzailea zein den imajinatzeko gai den. Ondoren, elkarrekin, honako galdera hauei erantzun-go diete:

Zuen ustez, egiazko bizitzan asko aldatzen al da pertsonekiko gure jarrera horiei buruz aurrez sortu dugun aurreiritzien arabera? Zer-nolako pertsonekin gara desatseginago gutako bakoitza? Zergatik? Nola sentitu ahal da pertsona bat, ezertaz ezagutu gabe, gaizki trata-tzen dutenean? Zertan oinarrituta sortzen ditugu aurreiritzi horiek? Zuen ustez, informazio-iturri horiek nahiko fidagarriak dira norbaiti buruz iritzi bat izan ahal izateko? Zergatik ez dugu guk geuk egiaztatzen?

5.1.1. AURREIRITZIAK BIZITZEN

Page 94: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Hedabideek immigrazioa nola tratatzen duten konturatzea.

Tratamendu horrek iritzi publikoaren sorreran izan dezakeen eragina, eta horrek biztanleriarengan izan ditzakeen ondorioak aztertzea.

HedabideenHedabideen ikuspegi honek gugan duen eraginari buruz hausnartzea.

GARAPENA

Prentsa-artikulu ezberdinen bi zati aurkeztuko zaizkie ikasleei:

1) GERTAERAK ONARTU ZITUEN ADIN TXIKIKO BAT HAURDUN UZTEAZ AKUSATUTA DAGOENAK 1

“Epairako“Epairako prest gelditu zen auzia. Andrés Julián L. H., 2005. urtean bere neskalagunak zaintzen zuen 10 urteko neskatila bat haurdun utzi zuen kolonbiarrak, leporatzen dizkioten bi gertaerak onartu zituen: burututako sexu-erasoaren delitua, eta beste bat saiakuntza-mailan.”

2) GURPIL-AULKI BATEAN DAGOEN GIZON BATEK KOLONBIAR BATI TIRO EGIN ETA LISKARRA SORTU ZUEN 2 “Larritasun“Larritasun ezberdineko lau zauritu izan ziren atzo goizaldean, Plaza Elip-tikotik gertuko Usera barrutiko kopa-taberna batean gertatutako borroka batean. Biktimetako batek bala bat jaso zuen bularraldean, bihotz ondoan. Samur-Babes Zibileko sanitarioen jardunak ziurra ematen zuen heriotza galarazi zuen, torakotomia bat eginez (bihotza bizkortzeko toraxa ireki-tzea). Beste hiru gizonezkok arma zuriko zauriak jaso zituzten eta bere kabuz joan ziren Doce de Octubre ospitalera. Horietako bat oso-oso larri dago.

MATERIALAK

Ikasleei albisteen kopiak banatzea komeniko litzateke, artikuluen xeheta-sunei hobeto erreparatzeko.

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.1.2. INMIGRAZIOAREN TRATAMENDUA HEDABIDEETAN

Page 95: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

“Larritasun ezberdineko lau zauritu izan ziren atzo goizaldean, Plaza Eliptikotik gertuko Usera barrutiko kopa-taberna batean ger-tatutako borroka batean. Biktimetako batek bala bat jaso zuen bularraldean, bihotz ondoan. Samur-Babes Zibileko sanitarioen jardunak ziurra ematen zuen heriotza galarazi zuen, torakotomia bat eginez (bihotza bizkortzeko toraxa irekitzea). Beste hiru gizonezkok arma zuriko zauriak jaso zituzten eta bere kabuz joan ziren Doce de Octubre ospitalera. Horietako bat oso-oso larri dago. Dirudienez, bi anaia agertu ziren, horietako bat gurpil-aulkian, eta honek ika-mikak omen zituen aurrez taldearekin. Liskarra gerta-tu zen eta ezgaituak pistola bat atera zuen. Bi tiro egin zituen, baina arma trabatu zitzaion. Hirugarren jaurtiketa, berriz, atera, eta 29 urteko Diego Fernando M. V. kolonbiarrari bular bete-betean eman zion”.

Berriak irakurri ondoren, taldeka edo denek elkarrekin, gertaeren protagonistak etorkinak izatea nola tratatzen den aztertu behar-ko dute. Adibidez, honako hauen inguruan eztabaidatu beharko dute:

i Gertaeren protagonistak espainiar nazionalitatekoak izanez gero, berehalakoan adieraziko zen zirkunstantzia hori? i Zer-nolako garrantzia du gertaeran protagonisten nazionalitateak? Zergatik? i Aipatzen al dira pertsona hauen beste ezaugarri batzuk, esaterako, adina, etab.? i Zergatik ematen zaio garrantzi handiagoa nazionalitateari edo Estatuan legez kanpo egoteari? i Zer-nolako eragina izan dezake iritzi publikoan etorkin batek delituren bat egiten duenean horren nazionalitateari horrenbesteko garrantzia emateak? i Hedabideen immigrazioa tratatzeko moduak, zure aburuz, zer eragin, sortzen du bertako biztanleriarengan? (aurreiritziak).

5.1.2. INMIGRAZIOAREN TRATAMENDUA HEDABIDEETAN

Page 96: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Zer-nolako ondorioak izan ditzake etorkinentzat hedabideek beraiei buruz honelako irudia eskaintzeak?

Zeintzuk izango dira bertako biztanleriarentzako ondorioak?

Ikasleek egun bereko egunkari ezberdinak ekarri ahal dituz-te, horietan berri bera zein modu ezberdinetan idazten den aztertzeko.

1. 2008-05-13ko ABC Egunkaritik ateratako artikulua. 2. 2008-03-29ko ABC Egunkaritik ateratako artikulua.

BIBLIOGRAFIA

5.1.2. INMIGRAZIOAREN TRATAMENDUA HEDABIDEETAN

Page 97: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Afrikar kontinentearen kokapena eta banaketa ezagutzea. Afrikako musika-aniztasunaren ingu-ruko jakingura piztea. Musika afrikarra kontinenteko bizimo-du ezberdinen irudikapen gisa uler-tzea.

GARAPENA

Hasteko, Afrikako musikari buruz zer dakiten, Afrikako musika guztia an-tzekoa den galdetuko die irakasleak ikasleei, eta eskualde batzuetako eta besteetako musiken arteko aldeak nahiko nabarmenak direla adierazi. Halaber, honelakoak ere komentatu ahal dituzte: beren iritziz, musika afrikarrean, orokorrean, zeintzuk diren instrumentu nagusiak, nola bizi duten musika afrikar gehienek, etab.

Ondoren, taldetan banatuko dira ikasleak, gutxienez bost talde osatzen saiatuz. Talde bakoitzak herrialde afrikar bat aukeratu eta horretako musika-motari, gehien erabiltzen diren musika-tresnei, eta abarrei buruzko informazioa bilatu beharko du. Gainera, herrialde horretako musika-piezak aurkitu beharko dituzte gainerako gelakideek entzun dezaten.

MATERIALAK

Afrikako herrialde ezberdinetako musikari, musika-trenei eta abarrei buruzko informazioa bilatzeko beha-rrezkoak (entziklopediak, Internet, liburuak, diskoak...).

45 minutuko bi saio.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.2.1. MUSIKA AFRIKARRA

Page 98: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

EBALUAZIOA

Interesagarria litzateke ondorengo galderei erantzutea:

Zer-nolako ezberdintasunak aurkitu dituzue herrialde ezberdinetako musika-piezen artean?

Orokorrean “musika afrikarraz” hitz egin beharrean, zein izen eman ahal zaio dinamika honi?

ZeinZein neurritan edo nola islatzen du musikak herrialde baten berezko izaera, bizimoduak, historia, etab.?

GARAPENA

Talde bakoitzak nahi duen herrialde edo eskualde afrika-rra aukeratu ahalko du, baina taldeek Afrikako eskualde ezberdinetako herrialdeak aukeratzea gomendatzen da, musika- eta kultura-aniztasuna handiagoa izan dadin. Horregatik, interesgarria litzateke, herrialdea aukeratu baino lehen, denen artean Afrikako mapa bat kontsulta-tzea. Besteak beste, herrialde hauek izan litezke: Mali, Nigeria, Egipto, Kenya, Zimbabwe, Angola, Moroko, Kamerun etab. Nahiago badute, diasporan bizi diren afrikar jatorriko komunitateen musika ere aukeratu ahalko dute.

Herrialde bakoitzari buruzko beharrezko informazioa eta hainbat pieza bildu ostean, taldeek lortu duten informa-zioa eta musika azaldu beharko dituzte.

Amaitzeko, ikasle guztiek, elkarrekin, entzun dituzten musika-estilo ezberdinak alderatu beharko dituzte, an-tzekotasunak eta ezberdintasunak bilatuz.

5.2.1. MUSIKA AFRIKARRA

Page 99: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

HELBURUAK

Ijito-kulturaren alderdi ezberdinak ezagutzea eta bere aberastasunaz jabetzea: bizimodua, tradizioak, hizkuntza, musika, etab. Historiari buruz ikertzea, eta bereziki, espainiar Estatuan gertatutako jazoera nagusienei buruz. Ijito-herriaren jazoera historikoa eta Ijito-herriaren jazoera historikoa eta egungo egoera kritikoki aztertzea.

GARAPENA

Hiru pertsona inguruko taldeetan, ikasleek ijito-herriaren historia eta kultu-rari buruzko informazioa bilatu beharko dute. Horretarako, ondorengo Internet atariak baliagarri izan daitezke:

i Unión Romaní-ren orri ofiziala: http://www.unionromani.orgi Edualter (Bake, garapen eta kulturartekotasunerako hezkuntzako baliabide-sarea): http://www.edualter.orgi Kale dor Kayiko: http://www.kaledorkayiko.orgi ROMI Emakume Ijitoen Elkartea: http://www.mujeresromi.org

Atari horietan aurkitutako informazioarekin, talde bakoitzak ondorengo gal-derei erantzun beharko die. Historiari buruzko galderak: 1, 2, 3, 4, 5, 6. Kultura-arlokoak: 7, 8, 9, 10,11.1.- Nondik uste da datozela ijitoak? 2.-Gaur egun, zein herrialde edo eskualdetan bizi dira ijito-komunitaterik handienak? 3.- Historikoki, zeintzuk izan dira beren bizimoduaren ezaugarri nagu-siak? 4.- Zein pragmatika sinatu zuten Errege Katolikoek 1499. urtean? Zein egoeratan utzi zituen honek Espainian bizi ziren ijitoak? 5.- Zeintzuk izan ziren hurrengo mendeetan (XVI, XVII eta XVIII) ijitoen-tzat ezarritako arauak?

MATERIALAKInternetera konektatutako ordenaga-iluak eta ijito-herriaren historiari eta kulturari buruzko material didaktikoak.

45 minutuko bi saio.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.2.2. IJITO-KULTURARI HURBILTZEA

Page 100: Secundaria unitate 2 eu

m enu nagusia

GARAPENA

6.- Zeintzuk dira Espainiar Koroaren mende hauetako araurik adierazgarrienak (ijitoei dagozkienak) eta zer ezarri zuten? 7.- Nola deitzen da ijitoen hizkuntza? Nondik dator? 8.- Zeintzuk dira hizkuntza horren dialektoak? Zein da espainiar Estatuan bizi diren ijitoek erabiltzen dutena? Gaur egun, zabalduta dago horren erabilera gazteenen artean? 9.-9.-Neska-mutikoek ijito-hizkerako hitzak eta adierazpenak bila ditzakete Interneten. Horretarako, adibidez, ondorengo loturak kontsulta ditzakete: http://www.avizora.com/glosarios/glosarios_c/textos_c/calo_gitano_c_0008.htm eta http://www.geocities.com/webromany/notas_gramaticales/dos_ejemplos/la_lengua_gitana_en_espana.html 10.-Zer da erromintxela? Nondik dator? 11.- Zer-nolako garrantzia izan du eta du musikak ijito-kulturan? Zeintzuk dira musika-mota honen ezaugarri nagusiak?

Taldeek galderei erantzuten amaitzen dutenean, denen artean erantzunak azaldu eta horiei buruz hitz egiteko tartea emango zaie. Amaitzeko, elkarrekin, Ebaluazioa ataleko galderei buruz hausnartuko dute.

BIBLIOGRAFIAAdarra Pedagogia Elkartea, Centros de interés específicos con niños y niñas gitanasBlai, F. Lisbona, J. Salinas, J eta Salvador, M. Propuestas para un traba-jo intercultural en la escuela

5.2.2. IJITO-KULTURARI HURBILTZEA

Page 101: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

EBALUAZIOA

Ariketa hau egin baino lehen, zer ezagutzen zenuen ijito-herriaren histo-ria eta kulturaz?

Zuen aburuz, zer-nolako ikuspegia du, orokorrean, gure gizarteak ijitoen inguruan?

Herri honen historia eta kulturari buruzko informazioa bildu ondoren, zuen ustez, zer dela-eta ikuspegi hau?

Zergatik jasan du ijito-herriak, historikoki, jazarpena? Zer-nolako ondo-rioak izan ditu jazarpen honek espainiar Estatuan bizi diren ijitoentzat?

Zer-nolako erlazioa dago historikoki herri hauen aurka emandako arauen eta egungo egoeraren artean?

5.2.2. IJITO-KULTURARI HURBILTZEA

Page 102: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAKBeste bizimodu eta olgeta-mota bat-zuekiko interesa piztea, eta beste belaunaldien bizi-elementu ezberdi-nak ezagutzea. Gure nagusiak beste alderdi eta egoera batzuen arabera ezagutzea. Belaunaldiz belaunaldi errepikatzen diren elementuei buruz hausnartzea.

GARAPENAPertsona bakoitzak bere inguruko pertsona nagusi batekin (senitartekoa, auzokidea, edo gertuko beste pertsonaren bat) hitz egin eta gaztetan ondo pasatzeko zer egiten zuen bilatu beharko du: parrandan zer egiten zuen.

Ariketa honen helburua da pertsona nagusiek ondo pasatzeko zer egiten zuten jakitea eta pertsona horiek beste alderdi batzuetan ezagutzea.

Horretarako, honelako galderak egin beharko dizkiete: ii Zer-nolako parrandak egiten zituzten (dantzaldi herrikoiak, dantzak, bazkariak, etab.).i Nora eta norekin joaten ziren.i Zein ordutan eta zergatik. i Zer-nolako musika entzun, abestu eta dantzatzen zuten. i Jai hauetako beste elementu batzuk: dantzak, edaria, neskatan/mutiletan ibiltzea, etab. ii Nola erlazionatzen ziren beste pertsona batzuekin, nola eta norekin ligatzen zuten...

Informazio hau bildu ostean, ondo pasatzeko moduei buruz jaso duten infor-mazioa azalduko dute labur, eta guztien artean, Ebaluazioa atalean aurreikusitako elementuak landuko dituzte.

MATERIALAKMaterialik behar ez bada ere, beraie-kin hitz egiten duten pertsona nagu-siek esaten dutena idaztea komeni da; beraz, koaderno eta boligrafoa edo antzekoak eraman beharko lituzkete.

10 minutu azaltzeko. Etxean egingo du ikasle bakoitzak garapena. Ebaluazio-rako saio bat beharko da.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.3.1. AMAMAREN PARRANDAK

Page 103: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

EBALUAZIOA

Oro har, zer iruditu zaizkizue zuekin hitz egin duten pertsona nagusien ondo pasatzeko moduak?

Aspaldian eta egun parrandan ibiltzeko moduetan elementu berberak daude? Zeintzuk (dantzatu, edan, ligatu, etab.)? Zergatik daude belau-naldi guztietan aurki ditzakegun elementuak?

Zeintzuk dira alderik handienak? Zeren ondorio dira ezberdintasun hauek? Zer aldatu da testuinguru historikoan eta belaunaldi ezberdinek jaso dugun heziketan?

Kostatu al zaizu amona, aitona, etab. parrandan ala neskatan/mutiletan imajinatzea? Zergatik?

Zer imajinatzen duzue esango duela hemendik 50 urterako gazteriak zuen olgeta-moduari buruz? Eta zer esango duzue zuek haienaz?

5.3.1. AMAMAREN PARRANDAK

Page 104: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAKIkasleak, beren komunitateko hiruga-rren adineko pertsona batzuen behar, sentimendu eta egoeren inguruan sen-tikortzea. Hirugarren adineko pertsonekiko enpa-tia sustatzea. Biztanleria-sektore honen bizi-baldintzak hobetzeko proposamenak egitea.

GARAPENA

EBALUAZIOA

Nola imajinatzen zenuten pertsona nagusien bizimodua? Orain arte, pentsatu al duzue inoiz haien behar, sentimendu, beldur eta abarrez? Zuen ustez, nahikoa arreta eskaintzen die gizarteak hirugarren adineko pertsonei? Zer iruditzen zaizue pertsona nagusiei eskaintzen zaien arreta?Zuen ustez, zer egin lezake gizarteak biztanle hauei laguntzeko edo beren beha-rrak asetzeko? Zer egiteko prest egongo zinateke zuek

Ikasleek elkarrizketak egin beharko dizkiete pertsona nagusiei, honelakoak galde-tuz:i Nolakoa da haien bizimodua (batzuetan, menpeko pertsonak izango dira)? i Zeintzuk dira haien beharrak (afektiboak, zaintzakoak, etab.)? i Zeintzuk dira haien beldurrik handienak? i Zer-nolako gauzei ematen diete balio berezia eta nola eman diezazkiekegu? i Nola dibertitzen dira?i Nola sentitu ohi dira? i Zer-nolako osasun-arazoak (fisikoak zein burukoak) izaten dituzte eta nola eragiten die honek beren egunerokotasunean?

Ondoren, positiboa litzateke gelakideek beren esperientziak eta aburuak elkar-trukatzea.

MATERIALAK

Elkarrizketan oharrak idazteko behar den materiala. Baliagarria izan daiteke ikasleentzat grabagailu bat izatea.

Jarduera, batez ere, ikastetxetik kanpo garatuko da. Ondoren, gelan jasotakoa azaltzeko eta Ebaluazioa egiteko den-bora utziko da.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.3.2. NOLA BIZI DIRA GURE NAGUSIAK?

Page 105: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAK

Taldearen errealitatea eta, besteak beste, harremanak izan, elkartu eta banatzeko moduak aztertzea.

Banaketa hauetara eramaten gaituzten elementuei buruz eta horrek gizaba-nako bakoitzarengan zein taldean izan ditzakeen ondorioei buruz hausnartzea.

Gizabanako bakoitza ezberdina dela eta berezko ezaugarriak (talde bakoi-tzaren ezaugarrietatik haratago) dituela bereganatzea eta hori, hala ere, ez dela harremanak izateko oztopoa.

GARAPENA

Ondorengo istorioa kontatuko die irakasleak ikasleei:

IbonIbon institutura heldu berri da. Lehen egun hauetan ez du bere ikaskide berriekin harremanik izan. Ibonek taldekideak aztertu ditu, osatzen dituzten taldetxoak, etab. Harritu samar dago, gelakideak oso banatuta daudela antzeman duelako. Izan ere, bakoitzak bere taldea dauka eta talde horiek ez dute elkarrekin harreman handirik. Bera ikastetxe txiki batetik, gela bakoitzean ikasle gutxi zituen batetik dator, eta horretan nahiko elkartuta zeuden denak, hala gelan nola gelatik kanpo, eta horrexe-gatik harritu du egoerak. Antzeman duenaren arabera, honako hauek dira bere gela berrian aurki daitezkeen taldeak: i “Bikainak”. Ibonek aberaskumeen, surflari itxura daramaten, asko apaintzen diren.. neska-mutilen taldeari deritzo horrela. Taldetxo honetako kideek markako arropa daramate, eta euren estiloa oso zaindua eta zehatza da. Ez dute harre-manik gainerako gelakideekin eta jolas-orduan leku berean elkartzen dira beti, ondoko geletako antzeko pertsonekin. i Alternatiboak. Talde honetako kideek arduragabe itxura dute, baina funtsean, “bikainen” taldekoak bezain aberaskume dirudite. Neska-mutiko hauek besteen-gatik bereizteko, gelako giroan gehiegi ez esku hartzeko.. beharra dutela ematen du. Aurreko taldeari iseka egiten diote beti, eta oso giro ezberdinetan mugitzen dira, baina Ibonentzat, egia esanda, nahiko antzekoak dira.

MATERIALAKEz da materialik behar.

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

5.4.1. GELA BARRUKO GIZA TALDEAK

Page 106: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

GARAPENA

i Neska-mutil gogorrak. . Hiru mutilek eta neska batek osatzen duten talde txiki bat dago, eta hauei gogorrarena egitea gustatzen zaiela dirudi. Sarritan, iseka egiten diete aiurri gutxiagokoei eta horiek irrigarri usteko joera dute. Ibon konturatu da inor ez dela horie-kin sartzera ausartzen, beldur dietela dirudi. Mundu guztiak errespetua die, baina saihesten saiatzen dira arazorik ez izateko. i Ikastunak. Taldetxo hau irakasleei “koipea ematen” ari da egun osoan. Ez dira ikaskideekin sartzen, baina gainerako gelakideak nahiko gogorrak dira haiekin, irakasleekin duten jarreragatik eta oso aktiboak ez direlako. Egia esan, denek bitxiak balira tratatzen dituzte. Iboni inorekin sartzen ez direla gustatzen zaio, baina egia esan, nahiko talde aspergarria da, beti gelako gauzez mintzatzen ari direlako eta lehian aritzen baitira elkarren artean, irakasleen kutunak izateko. IbonekIbonek ez daki ongi zer egin egoera honen aurrean. Berari guztiekin harremanak izatea gustatuko litzaioke, guztiak ezagutzea eta hobe-ren konpontzen den pertsonen laguna izatea. Baina iruditzen zaio talderen batek onartzea nahi badu, bakarra aukeratu beharko duela. Ibonen iritziz nahiko barregarriak dira banaketa hauek eta bera ez da ezein talderekin identifikatuta sentitzen.

Ibonen istorioa entzun ondoren, ikasleek, elkarrekin, ondorengo galderei erantzun beharko diete: i Zer iruditzen zaizue Ibonen gela berriko egoera? i Zer egingo zenukete egoera honetan? i Gertatzen al da antzekorik zuen gelan? Zenbateraino? i Zein talde identifikatuko zenituzkete zuen gelan?

Amaitzeko, Ebaluazio ataleko galderei buruz hausnar dezakete.

5.4.1. GELA BARRUKO GIZA TALDEAK

Page 107: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

EBALUAZIOA

Zer-nolako elementu edo irizpideen arabera egiten dituzue taldeak zuen gelan?

Egoera honek zentzurik baduela iruditzen zaizue? Zer-nola ondorioak izan ditzake gizabanako bakoitzarentzat eta taldearen harremanetarako?

Zuen ustez, nolakoak dira talde bakoitzeko pertsonak? Zeintzuk dira elkarren arteko berdintasunak eta ezberdintasunak?

Zuen iritziz, etiketadun talde zehatz batekoak izatea bilatzen dugu?

Zer ematen diote talde horrek eta bere etiketak gizabanako bakoitzari?Zer ematen diote talde horrek eta bere etiketak gizabanako bakoitzari?

Zer galtzen dugu horrelako banaketak egin eta gainerako taldeetako pertsonekin harremanik ez badugu?

Nola sentitzen zarete oso ezberdinak diren pertsonekin denbora-tarte bat irago-tzen duzuenean?

Zer gertatuko da talde horrek omen dituen balio eta ezaugarriekin identifikatuta sentitzen ez garen egunean? Edo lagun on batentzat egokiak izateari uzten dio-tenean?

5.4.1. GELA BARRUKO GIZA TALDEAK

Page 108: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAKTaldekoa izatearen ezaugarriak bizi-tzea. Bizitzako egoera ezberdinen aurrean nola erreakzionatzen duten ikustea. Taldeekiko portaerak identifikatzea.

GARAPENAGordelekuetan bizi diren untxiak direla imajinatzeko eskatuko die irakasleak ikasleei. Jakinarazi ikasleei irakasleak seinalea ematen duenean, gordele-kuetan elkartu beharko dutela nahi dutenekin. Elkartuta daudenean, irakas-leak minutu batzuk pasatzen utzi eta gordelekuz aldatu behar dutela esango die, orain kokaleku dutena urez bete delako. Gordelekuz aldatzeko seinalea emango du. Beste gordeleku batean daudenean, irakasleak bost minutuz itxarongo du eta ekaitza datorrela eta gordelekuz aldatu behar dutela esango die. Gorde-lekuak berriro osatzean, ehiztariak datozela eta ahal den azkarren gordele-kuz aldatu behar dutela helaraziko die. Eta horrela nahi beste bider. (Dinamika honekin konturatu ahal gara ikasleek talde batekoak izatearen zenbaterainoko sentimendua duten, zer-nolako malgutasunez aldatzen dituzten ikasleek adiskideez. Taldez ez aldatzeak, hau da, beti taldekide berberekin gelditzeak adierazten du; gainerakoekin bizitzeko prest ez dauden azpi-taldeak osatzeak, berriz, taldekoa izatearen zer-nolako senti-mendua dakarren berarekin). Irakasleak prozesua gidatuko du, taldeak bizitzan ikasitakoa nola aplika dai-tekeen azter dezan.

EBALUAZIOAIkasle denek, elkarrekin, nola sentitu diren adieraziko dute.

Taldez, hau da, gordelekuz aldatzeko izan dituzten zailtasun edo errazta-sunen arabera, beren portaera identifikatuko dute. Taldekoa izatearen senti-menduari buruz hausnartuko dute.

MATERIALEz da materialik behar.

50 minutu.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

www. Gerza.com

BIBLIOGRAFIA

5.4.2. GORDELEKU ALDAKETA

Page 109: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAK

Udaltzaingoa zein eremu desberdine-tan banatzen den jakin. Udaltzain-goan zenbat espezializazio dauden ezagutzea da helburua

GARAPENA3 ORGANIGRAMA ERABILGARRI EMANGO DIRA:

A) A) UDALTZAINGOAREN LAN EREMUAK HAUEK DIRA: a. Zirkulazioa.b. Zerbitzu Bereziak, hauek barne: Polizia Zientifikoa, Delituen Ikerketa, Agin-tarien Segurtasuna, Droga Unitatea, Eginbideak, Atxilotuen Segurtasuna eta Zaintza, Informazio eta Dokumentazioa, Txakur Unitatea. c. Herritarrak babestu (Poliziaren Oinarrizko Unitatea, Polizia Administratiboa eta Laguntza Unitate Ibiltaria).

B) UDALTZAINGOAREN LAN EREMUAK HAUEK DIRA:a. Suteen aurkako babesa.b. Eraikinen Zaintza.c. Turistei informazioa ematea.

C) C) UDALTZAINGOAREN LAN EREMUAK HAUEK DIRA :a.a. Anbulantzien kudeaketa.b. Jendea zaindu eta babestu.c. Delitugileak atzeman.

EBALUAZIOABakoitzari dagozkion eremu eta egitekoen inguruan eztabaida egingo da, parte hartzaileek aldez aurretik ezagutzen zituzten edo ez jakiteko. Organigrama zuzena A da.

MATERIALAKUdaltzaingoaren lan-eremuen organi-gramak.

Ordubete.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

A.1. POLIZIAREN FUNTZIOAK

Page 110: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

HELBURUAK

Indarkeriaren ezaugarrien eta elemen-tuen inguruan gogoeta egin eta nolakoa den ere aztertu.

Indarkeria mintzakidea mendean har-tzeko “tresna” bat da eta hori erabiliz bat ala beste egin dezan lortu nahi da.

Indarkeriak hiru elementu ditu: Zuzene-ko indarkeria, egiturazkoa eta kulturala (bakoitzaren inguruan azalpen laburra emango da).

GARAPENA

Boluntarioak eskatzen dituzte istorio bat kontatzeko. Inork nahi ez badu sei laguneko taldeak egiten dira istorioa kontatzea errazagoa izan dadin.

Kontua da bakoitzak bere jarreraz damutu izan den istorioren bat kontatzea (familiarekin edo lagunekin haserretu izana, oihuka edo ozen hitz eginez, eta gero damutu izana – nahiz eta barkamena ez eskatu; edo beste norbai-tenganako jarrera bidezkoa ez dela ikusi , baina ezer esateko gai izan ez denez bere horretan utzi duenean).

Talde bakoitzean istorio bat aukeratzen dute eta kontatu duenari eta bolun-tario bati istorioa antzezteko eskatzen zaie, eta gero errepika dezatela, baina oraingoan indarkeria ez erabiltzearen inguruan ikasi duten guztia kon-tuan izanik, elkar entzunez, ulertuz, galderak eginez eta abar.

MATERIALAKJardun honetarako ez da material berezirik behar.

Ordu eta erdi.

EGITEKO BEHAR DEN DENBORA

A.2. INDARKERIAREN BERAREN ETA INDARKERIARENERABILERAREN INGURUAN HAUSNARKETA EGIN

Page 111: Secundaria unitate 2 eu

m enu NAGUSIA

EBALUAZIOA

Honen inguruan gogoeta egin:

Zer izan da eraginkorragoa, zein prozeduraren bitartez lortu dira elkar ulertuak?

Hitzezko indarkeria erabili dutenek zer sentitzen dute? Zergatik uste duzu hala izan dela? Zer gertatzen zen? Elkarri entzuteko gai al ziren?

Elkarrizketa erabili dutenek zer sentitu dute? Elkarri entzuten al zioten?

Zer uste duzue dela ohikoago? Eta arrazoiak zein direla uste duzue?Zer uste duzue dela ohikoago? Eta arrazoiak zein direla uste duzue?

A.2. INDARKERIAREN BERAREN ETA INDARKERIARENERABILERAREN INGURUAN HAUSNARKETA EGIN