San Pedro eliza, Lumon. - argia.eus

4
32 2013KO OTSAILAREN 24A ERDIKO KAIERA - IHESI Euskal Herria ezagutuz GERNIKA - LUMO (BIZKAIA) Gernika aldera bizitzera etorri nintzenez gero, hiru bider igoko nintzen Lumora. Gernikako arbolaren jatorrizko jabea izan zen Lumoko elizatea, harik eta 1882. urtean Gernikak bereganatu zuen arte. Lumoren gainean, ordea, ezer gutxi dakigu. Gernikako arbola Lumoko haretxa zenekoa Testua eta argazkiak: | MARIJO DEOGRACIAS | San Pedro eliza, Lumon. HALA AITORTU ZUEN 1999an alkate zenak, Gernikazarra Historia Tal- deak egindako liburuan:“100 urte ere igaro dira eta, dudarik ez, ‘hiri- tarrek’ [gaztelerazko bertsioan ‘villanos’] hartu dute euren esku gure udalerriaren ospea eta sinbo- lismoa. Beraz, sasoia dela uste dugu Elizateari dagokiona emate- ko, bere jatorriaz, ohiturez, izaeraz, biztanleez... ikertzeko eta ezagu- tzera emateko”. Nire asmoa prosaikoagoa da: Gernika-Lumo aldera osteratxoa egitera datorrenari, Gernikako arbolaren jatorrizko lurretatik pasieratxoa egin dezala proposa- tzea. Hainbat bide daude aukeran; azkarrena, Andra Mari eliza osteko errepidetik autoz igotzea, baina horrek ez luke meriturik, ezta? Ostera zirkularra egitea da proposa- mena, eguerdirako Boliña zaha- rrean “kroks” edo “ferrerorrotxer” gozoak jateko –halaxe deitzen diete tabernariek etxeko kroketa goxoei–. Berbalagunen bitartez izan nuen

Transcript of San Pedro eliza, Lumon. - argia.eus

Page 1: San Pedro eliza, Lumon. - argia.eus

32 � 2013KO OTSAILAREN 24A

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

GERNIKA - LUMO(BIZKAIA)

Gernika aldera bizitzera etorrinintzenez gero, hiru bider igoko

nintzen Lumora. Gernikako arbolarenjatorrizko jabea izan zen Lumoko

elizatea, harik eta 1882. urteanGernikak bereganatu zuen arte.

Lumoren gainean, ordea, ezer gutxi dakigu.

Gernikako arbola Lumoko haretxa zenekoa

Testua eta argazkiak:

| MARIJO DEOGRACIAS |

San Pedro eliza, Lumon.

HALA AITORTU ZUEN 1999an alkatezenak, Gernikazarra Historia Tal-deak egindako liburuan:“100 urteere igaro dira eta, dudarik ez, ‘hiri-tarrek’ [gaztelerazko bertsioan‘villanos’] hartu dute euren eskugure udalerriaren ospea eta sinbo-lismoa. Beraz, sasoia dela ustedugu Elizateari dagokiona emate-

ko, bere jatorriaz, ohiturez, izaeraz,biztanleez... ikertzeko eta ezagu-tzera emateko”.

Nire asmoa prosaikoagoa da:Gernika-Lumo aldera osteratxoaegitera datorrenari, Gernikakoarbolaren jatorrizko lurretatikpasieratxoa egin dezala proposa-tzea. Hainbat bide daude aukeran;

azkarrena, Andra Mari eliza ostekoerrepidetik autoz igotzea, bainahorrek ez luke meriturik, ezta?Ostera zirkularra egitea da proposa-mena, eguerdirako Boliña zaha-rrean “kroks” edo “ferrerorrotxer”gozoak jateko –halaxe deitzen dietetabernariek etxeko kroketa goxoei–.Berbalagunen bitartez izan nuen

Page 2: San Pedro eliza, Lumon. - argia.eus

2013KO OTSAILAREN 24A 33�

GERNIKA-LUMO - ERDIKO KAIERA

ibilbidean gidari lanak egin dizkida-naren berri. “Berak biderik ez bada-ki, ez dago joaterik”, esan zidaten,eta harekin egin nuen Gernika-Lumo-Kosnoaga-Gernika ibilbidea,hamar kilometroko Gernika-Lumo-ren historia laburra.

Gernika eta Lumo, bost mendeelkarri mokokaGernikako hiribildua 1366ko apiri-laren 28an sortu zuen Bizkaikokonde On Tellok, Lumoko elizatea-ri lurrak kenduta. Ordurako, Gerni-ka legez ezagutzen ziren Oka ibaiondoko portuko lurrak beregana-tuak zituen On Tellok. Harrezkero,eta 1882ko urtarrilaren 8ra bitar-tean, bi udalerrien artean auziak,iskanbilak, kereilak eta liskarrakohikoak izan ziren, tartean, Lumo-ko tabernen ordutegia murriztekoGernikako tenientearen desioak etaastelehenetako plazaren ingurukoekeragindakoak. Izan ere, sasoi hartanasteleheneko plaza Lumon egitenzen, eta Gernikako saltzaileak harajoaten ziren erosle gehiago egotenzelako; horrek, jakina, zergakLumorentzat izatea eragiten zueneta hortik Gernikako autoritateenhaserrea. Orain bezala, orduan eredirua lehentasunezkoa zen aginta-rientzat.

Tirabira haiek 1882an amaituziren, tartean Madrilgo Gorteetaragutun bana bidalita. Bata Gernika-ko hiribilduak, bategitearen aldeko301 sinadurarekin; bestea Lumokoelizateak, 340 biztanleren ize-nean, bategitearen kontrakoa.Azkenik, 1882ko urtarrilaren8an Madrilgo Gorteek elizateaeta hiribildua elkartzea adostuzuten. Harrezkero Gernika-Lumo da hiribilduaren izenaeta alde zaharrean, gaur egunoinezkoena den kaleetakobatek Ocho de enero izenadauka. Eta jakina, Lumokoazen haritza, Gernikako arbolada.

LumorantzSasoi batean Lumoko Udaletxeaizan zen eraikinetik oso gertu dagoarbola zaharra, Batzar Nagusienparean dagoen Klarisen komentuondoan. Gune hori nahikoa ezagu-na da. Guk beste abiapuntu bat

aukeratuko dugu: herrigunetik Bil-bora norabidean ateratzeko JuanKaltzada kale osoa zeharkatukodugu, herriaren hasierako Lurgorriauzora arte, eta han Santa Luziaauzo berrira sartuko gara. SantaLuzia ermita ostean hartuko duguLumora eramango gaituen bidexka,Zallo baserri auzoan barrenadoana.

Mikiene errekastoaren albotik,Done Jakue bidea ezkerretara utzi-ta, bideari jarraituko diogu. Dome-ketan jende asko ibiltzen da parajehorretatik, er raza baita oso,paseoa. Zallo auzoaren behealdekobaserri artetik gorantz egingo dugu“Errigoiti-Mungia” seinalera iritsiar te. Eskumako bidea hartuko

dugu Bidaguren-Artze baserrieta-rantz. Hala, pixka bat gorago Arri-baltza baserri parean, BI-3213Errigoitiko errepidea zeharkatukodugu pareko aldapa hartzeko, SanPedro auzorantz. Puntu horretanatzera begiratuz gero, Durangalde-ko mendi guztiak guri begira dau-dela konturatuko gara. Merezi duArribaltza baserritik dagoen pai-

saiari argazkia egitea.Aldaparen amaieran Amilla-

gako San Martin ermita paretikigaroko gara, eskumaldetikdoan 173 BI-PRari segika.Pinudia zeharkatu beharkodugu beheranzko bide batetik,eta basotik irtendakoan lehe-nengoz ikusiko dugu aurrezaurre Lumo, baina oraindiktarte batez ibiltzen segitubeharko dugu hara iritsi baino

lehenago. Ordorika baserriarenparean, ezkerraldera sartzen dahonaino ekarri gaituen PRa. Tartebatean marka zuri-horiak segitukoditugu, baina tarte laburra izangoda. Izan ere, Amillagako ermitatikLumorako bidexka horrek kilome-tro bakarra dauka. Hortaz, berehalagara Lumon.

Gernikako hiribildua 1336ansortu zen. Harrezkero, eta1882ko urtarrilaren 8an biek bategin zuten arte, liskar ugarieduki zuen Lumorekin

Page 3: San Pedro eliza, Lumon. - argia.eus

34 � 2013KO OTSAILAREN 24A

ERDIKO KAIERA - GERNIKA-LUMO

Kosnoagako begiratokiaBehin Lumora iritsita, tentazioaizango duzue herriko iturritik(1884koa) behera egiten duen erre-pidea (BI-4215) hartu eta zuzeneanGernikara jaisteko. Haatik, guregidariak proposatu digun bidearijarraituko diogu, eta iturri ostetikgora egiten duen Errigoitiko Mada-len auzorantz joko dugu, ingurue-tan dagoen begiratoki natural baka-rrenetakora ailegatzeko: Kosnoaga,Aixerrota legez ere ezaguna ingu-ruan. Hamar bat minutuko kontuada hara heltzea: behin Bastegietabaserrira iritsita, errepidean esku-matara dagoen bidexka hartutaUrdaibaiko paisaiaz gozatzekoKosnoaga gaina segituan dago.Muino txikia da, telefonia antenajartzeko erabili dutena. Borda batere badago bertan, eta ate bi mendigainera bidean. Zabalduz gero,bueltan itxi, ganaduak hanka eginez dezan –guk ahuntzak baino ezditugu ikusi–.

Han gainetik ikusiko dugu Okaibaiak paduran egiten duen zehar-kaldia, Laidan ito bitartean. Forukoharrobia ezagutuko duzue parezpare, Foruari gerizperik egiten ezdion arren. Ibaiaren beste aldeanKortezubi eta Gautegiz-Arteagadaude, Sanmigeleko Ereñozaratzean dutela. Mendiari buelta ema-nez, Santa Eufemi gaina ere ikusi-ko dugu Aulesti inguruan, Lea-Artibai eskualdean. Eta berehalagure azpian Gernikako hiribilduanola hazi den sumatuko dugu. Ibil-bidea hasi dugun Santa Luzia etaLurgorri ditugu azpian, urbaniza-zio ikaragarri handia eta herrikogazteek bizileku dutena, hantxeeraiki baitira Gernikako etxe blokeberri guztiak.

Errenteria auzoaAixerrotari buelta osoa emanostean hasiko dugu beheranzkobidea. Lehen utzitako errepideraitzuli bezain laster, eskuma alderaeta beherantz hasiko gara, Forukoharrobia ikusten den leku parean.Bi bidexka daude, baina guk zaba-lena hartuko dugu. Horrek era-mango gaitu Gernikatik Lumoraigotzen den errepide nagusira (BI-4215). Aurretik, baina, Gernikarenbestaldea ikusteko aukera izango

Gernika, Kosnoagatik ikusita.

Pinudi bat zeharkatu ostean agertuko zaigu begien parean Lumoko herria.

Santa Luzia ermita, ibilbidearen hasiera.

Page 4: San Pedro eliza, Lumon. - argia.eus

2013KO OTSAILAREN 24A 35�

GERNIKA-LUMO - ERDIKO KAIERA

dugu: Errenteria auzoa, Oka ibaigaineko zubitik ezkerrera dagoena–1540. urtean eraiki zuten lehe-nengoz harrizko zubia–. Antzadenez, haraino iritsi zen Nafarroa-ko Erreinua, muga-etxe edo adua-na zegoen lekuraino; horixe zirenerrenteriak, aduana funtzioa bete-tzen zuten etxeak eta lonjak. Gauregungo hirigunean egon zen lehe-nengoa, baina burdinolen eraginezibaia nabigaezin bihurtzen joanzen heinean, eta ingurua padurabihurtzen, atzerago eraman beharizan zuten; hala, gaur egungoErrenteria auzo parean eraiki zenGernikako hirugarren errenteria,sasoi batean Ajangiz herriarenakizan ziren lurretan, Portu kalearenbestaldean.

Frankismoko galdeketa haiek Ajangiz Gernikari lotuta egon zen1940tik 1991ra. Orduan atzeraindependente izatera igaro zen,baina Errenteria auzoa Gernikangeratu zen. Ez zen inolako galdeke-tarik egin horretarako. Bai, antza,Arratzu, Murueta, Forua, Kortezu-bi eta Nabarnizko udalerriak Gerni-kari lotzeko. Apuntes para la historiade Gernika-Lumo liburuak dioenez,1966ko abenduaren 26ko BOEnargitaratu zen Gernikaren zabal-kundearen dekretua. Erreferendu-mean herritarren %89k parte hartuei zuen, eta ia guztiek (%95) aldebozkatu zuten. Ez egiezue oso kon-tuan hartu, Francoren denboretanizan zen eta.

Kontua da Errenteriak Gerni-ka-Lumo izaten segitzen duela, ezordea gainontzeko herriek. Etaguk jada egin dugula gure ostera-

txoa. Cuatro bancos izenaz ezagu-tzen den lekuan bat egingo duguLumotik behera datorren errepidenagusiarekin, eta handik behera,berehala, Santa Maria parrokiaikusiko dugu Europako parkeazeharkatuta eta Txillidaren eskul-

turak pasata. Handik behera zuze-nean egingo dugu Gernikako erdi-gune bihurtu den Mer-kurio itur riraino,merezitako “ferreroro-txer” errazioa jateko.On egin! n

Lumoko iturria, 1884koa. Hemen abiatzen da Gernikara jaisten den bidea, nahiz guk, oraingoan, Kosnoagarakoa hobetsiko dugun.