Praktika onak

1
Praktika onak Gaur egun, gure bizitzan teknologia duen garrantzia begi bistakoa da, ez dago eztabaidatzeik, hori argi dago. Gure bizitzan teknologiaren presentzia gero eta handiagoa da, hala eta guztiz ere hezkuntzan ez dago hain garatuta, edo ez behintzat behar beste garatuta. Bai, gero eta eskola gehiago ordenagailuak, arbela digitalak eta horrelakoak dituzte, baina horrekin nahikoa da? Nire ustez, ez da soilik materiala izatea, materialak izatea bezain garrantzitsua ondo erabiltzea da. Erabiltzen jakinda, hainbat eta hainbat material eta ariketa prestatzeko aukera izango genuke eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua asko hobetuko zen. Baina horretarako zer egin genezake? Hori galdetzen diot nire buruari behin eta berriz. Ez dakit ikastetxeetan mundu berri honi egokitzeko ikastaroak jasotzen dituzten ala ez, ezta nolakoak diren ere ez. Baina hauek behar-beharrezkoak direla uste dut. Goi- mailako ikaskuntzan berrikuntza hauek ikasteko ikasgai bat daukagu eta, gaur egun, eskoletan daude irakasle gehienak ez dute halakorik izan eta zer edo zer egin behar dezakegu, derrigorrez. Izan ere, IKTekin ikastea eta irakastea oso interesgarria eta baliagarria dela deritzot. Izan ere, hauek hainbat ariketa desberdin egiteko aukera ematen digute. Gainera, horrela ikasle aktiboagoak izango ditugu, umeentzat oso erakargarria delako arbela digitala, ordenagailuak eta honelako elementuak erabiltzea, klaseak dinamikoagoak baitira. IKTen erabilera beharrezkoa dela uste arren, beste baliabide batzuk ere erabiltzea beharrezkoa ikusten dut. Aurreko guztia kontuan harturik eta laburbilduz, IKTek aukera paregabea ematen dizkigute hezkuntza berritzeko. Hala eta guztiz ere, ez da soilik beharrezkoak diren materialak eta instalazioak izatea, hauek bezain garrantzitsuak ondo erabiltzen jakitea dago. Horretaz gain, IKTen erabilera baliabide bikaina izan arren, beste baliabide batzuk erabiltzen jakin behar dugu, IKTak ez direlako nahikoak irakaskuntza on bat eskaintzeko.

Transcript of Praktika onak

Page 1: Praktika onak

Praktika onak

Gaur egun, gure bizitzan teknologia duen garrantzia begi bistakoa da, ez dago

eztabaidatzeik, hori argi dago. Gure bizitzan teknologiaren presentzia gero eta

handiagoa da, hala eta guztiz ere hezkuntzan ez dago hain garatuta, edo ez behintzat

behar beste garatuta. Bai, gero eta eskola gehiago ordenagailuak, arbela digitalak eta

horrelakoak dituzte, baina horrekin nahikoa da?

Nire ustez, ez da soilik materiala izatea, materialak izatea bezain garrantzitsua ondo

erabiltzea da. Erabiltzen jakinda, hainbat eta hainbat material eta ariketa prestatzeko

aukera izango genuke eta irakaskuntza-ikaskuntza prozesua asko hobetuko zen. Baina

horretarako zer egin genezake? Hori galdetzen diot nire buruari behin eta berriz. Ez

dakit ikastetxeetan mundu berri honi egokitzeko ikastaroak jasotzen dituzten ala ez,

ezta nolakoak diren ere ez. Baina hauek behar-beharrezkoak direla uste dut. Goi-

mailako ikaskuntzan berrikuntza hauek ikasteko ikasgai bat daukagu eta, gaur egun,

eskoletan daude irakasle gehienak ez dute halakorik izan eta zer edo zer egin behar

dezakegu, derrigorrez. Izan ere, IKTekin ikastea eta irakastea oso interesgarria eta

baliagarria dela deritzot. Izan ere, hauek hainbat ariketa desberdin egiteko aukera

ematen digute. Gainera, horrela ikasle aktiboagoak izango ditugu, umeentzat oso

erakargarria delako arbela digitala, ordenagailuak eta honelako elementuak erabiltzea,

klaseak dinamikoagoak baitira. IKTen erabilera beharrezkoa dela uste arren, beste

baliabide batzuk ere erabiltzea beharrezkoa ikusten dut.

Aurreko guztia kontuan harturik eta laburbilduz, IKTek aukera paregabea ematen

dizkigute hezkuntza berritzeko. Hala eta guztiz ere, ez da soilik beharrezkoak diren

materialak eta instalazioak izatea, hauek bezain garrantzitsuak ondo erabiltzen jakitea

dago. Horretaz gain, IKTen erabilera baliabide bikaina izan arren, beste baliabide

batzuk erabiltzen jakin behar dugu, IKTak ez direlako nahikoak irakaskuntza on bat

eskaintzeko.