Pinosolo prentsa oharra

2
Email: [email protected] / [email protected] Tlf:944008038 / 647769285 www.bildu.info/leioa 1 PRENTSA OHARRA Leioa Kirolakeko Administrazio Kontseiluak, Bilduren proposamenari jarraituz, Pinosolo proiektuaren kontratua bertan behera ustea edo luzamendu posible baten inguruko txosten ekonomiko eta juridiko bat egitea adostu du Bildu gaur egungo Pinosolo proiektu erraldoiaren kontra dagoela adierazten du eta polikiroldegi proiektu berri bat martxan jarriko duen prosezu parte hartzaile baten beharra ikusten du Urtarrilaren 17an Leioa Kirolakeko lehenengo Administrazio Kontseilua ospatu zen. Lehenengo batzar horretan Torresolo kirolguneaz (eztaldurarik gabeko igerilekuak dauden lekua) eta Pinosolo Polikiroldegiaren egitasmoaz berri eman zen eta horren gainean eztabaidatu eta erabaki egin zen. Errealitate horren eta Leioa Kirolak egindako kudeaketa horren ñabardura batzuk behin ezagutuak, BILDUK hurrengo adierazpena aditzera eman gura du: Polikiroldegiaren egitasmo honi ezetz borobila: Leioak holako egitura erraldoirik ez baitu behar, ezta hau bezalako 60 milioi euroko egitasmorik ere. Leioztarren dirua xahutzen dute eta herria hipotekatzen baitu. Krisiak sakon astindu baino lehen jada holan pentsatzen genuen eta, orain, askoz ere arrazoitutagoa, noiz gure udalaren dirusarrerak murriztu egin baitira. Txosten JuridikoEkonomiko: Atzo Bildukook txosten juridikoekonomikoa eskatu genuen. Txosten horretan udal gobernukoek azaldu beharko digute ea zeintzuk liratekeen ondorioak orain indarren dagoen kontratua bertan behera geratzekotan, edo egitasmo berri baten ondorioz oraingoaren luzapena martxan jartzekotan. Eskaturiko txostena lortu arte, Bildukook ez dugula Pinosoloren gaineko inolako erabakirik hartuko jakinarazi genuen atzoko batzarrean. Administrazio Kontseiluak guk eginiko proposamenari baietz esan zion, beraz, txosten juridikoekonomiko hori alderdi guztiek izan arte Pinosoloren egitasmoaren gaineko erabakiak geldiarazten dira EAJEB ren arteko koalizioaren kudeaketa kaltegarriaren ondorio larria: EAJEBren arteko koalizioan daudenen harrokeria hutsa dala eta, baliteke herri honek esleipendunari milio askoko kalteordaina ordaindu behar izatea, eta horrek Leioztarren poltsikoak itotzea. Publikoa eta guztiontzako polikiroldegi bat behar dugu: Benetako Polikiroldegi bat behar dugu, eta egitura erraldoirik ez. Guztiontzat Polikirodegi bat, herri honek dituen beharrei erantzungo dien kirolekipamendua behar dugu. Ez dugu beste gehiagorik eskatzen. Esandakoaz gain, Leioan prozesu partehartzaile bat martxan jartzea beharrezkoa dala uste dugu. Prozesu partehartzaile horren

description

Pinosolo prentsa oharra

Transcript of Pinosolo prentsa oharra

Page 1: Pinosolo prentsa oharra

Email: [email protected] / [email protected] Tlf:944008038 / 647769285  www.bildu.info/leioa   1 

PRENTSA OHARRA  

Leioa Kirolak‐eko Administrazio Kontseiluak, Bilduren proposamenari jarraituz, Pinosolo proiektuaren kontratua bertan behera ustea edo 

luzamendu posible baten inguruko txosten ekonomiko eta juridiko bat egitea adostu du 

 Bildu gaur egungo Pinosolo proiektu erraldoiaren kontra dagoela adierazten du eta polikiroldegi proiektu berri bat martxan jarriko duen prosezu parte hartzaile baten 

beharra ikusten du   

Urtarrilaren  17an  Leioa  Kirolak‐eko  lehenengo  Administrazio  Kontseilua  ospatu  zen. Lehenengo  batzar  horretan  Torresolo  kirolguneaz  (eztaldurarik  gabeko  igerilekuak dauden  lekua)  eta  Pinosolo  Polikiroldegiaren  egitasmoaz  berri  eman  zen  eta  horren gainean eztabaidatu eta erabaki egin zen. Errealitate horren eta Leioa Kirolak egindako kudeaketa horren ñabardura batzuk behin ezagutuak, BILDUK hurrengo  adierazpena aditzera eman gura du:  

Polikiroldegiaren  egitasmo  honi  ezetz  borobila:  Leioak  holako  egitura erraldoirik ez baitu behar, ezta hau bezalako 60 milioi euroko egitasmorik ere. Leioztarren  dirua  xahutzen  dute  eta  herria  hipotekatzen  baitu.  Krisiak  sakon astindu  baino  lehen  jada  holan  pentsatzen  genuen  eta,  orain,  askoz  ere arrazoitutagoa, noiz gure udalaren diru‐sarrerak murriztu egin baitira.  

Txosten  Juridiko‐Ekonomiko:  Atzo  Bildukook  txosten  juridiko‐ekonomikoa eskatu genuen. Txosten horretan udal gobernukoek azaldu beharko digute ea zeintzuk  liratekeen ondorioak orain  indarren dagoen kontratua bertan behera geratzekotan,  edo  egitasmo  berri  baten  ondorioz  oraingoaren  luzapena martxan  jartzekotan.  Eskaturiko  txostena  lortu  arte,  Bildukook  ez  dugula Pinosoloren  gaineko  inolako  erabakirik  hartuko  jakinarazi  genuen  atzoko batzarrean. Administrazio Kontseiluak guk eginiko proposamenari baietz esan zion,  beraz,  txosten  juridiko‐ekonomiko  hori  alderdi  guztiek  izan  arte Pinosoloren egitasmoaren gaineko erabakiak geldiarazten dira 

 

EAJ‐EB  ren arteko koalizioaren kudeaketa kaltegarriaren ondorio  larria: EAJ‐EBren  arteko  koalizioan  daudenen  harrokeria  hutsa  dala  eta,  baliteke  herri honek  esleipendunari milio  askoko  kalte‐ordaina  ordaindu  behar  izatea,  eta horrek Leioztarren poltsikoak itotzea.   

Publikoa eta guztiontzako polikiroldegi bat behar dugu: Benetako Polikiroldegi bat behar dugu,  eta  egitura  erraldoirik  ez. Guztiontzat Polikirodegi bat, herri honek dituen beharrei erantzungo dien kirol‐ekipamendua behar dugu. Ez dugu beste gehiagorik eskatzen. Esandakoaz gain, Leioan prozesu parte‐hartzaile bat martxan  jartzea  beharrezkoa  dala  uste  dugu.  Prozesu  parte‐hartzaile  horren 

Page 2: Pinosolo prentsa oharra

Email: [email protected] / [email protected] Tlf:944008038 / 647769285  www.bildu.info/leioa   2 

bidez Leioztarren beharrak zehaztuko genituzke, eta holan  jakingo genuke zer den benetan Leioztarrek eskatzen dutena.  

Ikertzeko batzordea:  Esleiketa  honetan  izandako  arau‐hauste  susmoak  direla eta,  eta  Lehiaren  defentsarako  Euskal  Zerbitzuak  esleipendunari  irekitako espedientea  dala  eta,  Bildu  Leioakook  ikertzeko  komisio  bat martxan  jartzea eskatu dugu.  Ikertzeko komisio horren bidez erantzukizunak argituko  lirateke, eta horrek dakartzan ondorio guztiak. 

 

Torresoloko  igerilekuen kudeaketa eredua diru‐eralketa hutsa da, eta  irabazi pribatuak,  ez  Leioztarrontzat,  baino  ez  dakarzkigu:  Torresoloko  kirol‐ekipamenduaren  kudeaketa  ere,  emakidaren  bidez  emandakoa,  salatu  nahi dugu.  Zerbitzu  Publiko  honen  kudeaketa  diru‐eralketa  hutsa  da,  GUEDAK  –enpresa emakidaduna‐ %12ren mozkin lortzen baitu, kudeaketa horren emaitza ekonomikoa  edozein  direla  ere.  Holan  izanda,  Torresolo  bera  defizitarioa izanda, Udalak %12a ordaintzen dio GUEDAri. Diru hori Leioztarron poltsikotik, berriz ere, atarata. 

 Zerbitzu  Publikoen  kudeateka  egiteko  eredu  honek,  zeharkako  kudeaketaren alde  agiten  duena  eta,  azken  finean,  pribatizaziorantzako  bidera  eramaten gaituena, eta Leioan EAJ eta EB eredu horren defendatzailerik sutsuenak ditugu, egoera larri honetara ikarri gaitu.  Torresolo  Kudeaketa  egiteko  eredu  kaltegarri  horrek  sortutako  egoera  estua behin ikusia, kirol‐ekipamendu horren kudeaketa egiteko planteamendu zeharo berria exijitzen dugu. Zerbitzu publikoak ezin baitira  irabazi pribatuen mende izan, herritarren mesedetan baizik.   

Leioan, 2012ko urtarrilaren 18a  

Arkaitz Fullaondo Elordui‐Zapaterietxe Jokin Ugarte Egurrola 

 Bildu Leioa‐ren ordezkariak  

Leioa Kirolak‐eko  Administrazio Kontseiluan