PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK … · konposatutako duo doinuetaraino • Lehen...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA AURKEZTEN DU MUSIKENEREN KOLABORAZIOAREKIN ESKAINIKO DITUEN BOST KONTZERTUREKIN Talentu handia duten musikari gazte hauen emankizunek estilo guztiak jasoko dituzte, metal boskote batetik soprano eta piano jole batek konposatutako duo doinuetaraino Lehen kontzertua BIHAR ostirala 28an izango da eta jazz doinuetan oinarritutako lan propioak interpretatuko ditu Double Sined! Taldeak Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazio lanetan zein konposizioan baliozko musikariak direla erakutsi dutenen karrera artistikoa sustatu nahi du. Emankizun guztiak BilbaoMusikako auditorioan, 19:30etan eta doako sarrerarekin izango dira Bilbon, 2011ko urtarrilaren 27an. Bilboko Udal Musika Eskolak Musikeneko azken kurtsoetako ikasleek protagonizatuko duten ohiko kontzertu ziklo zabalarekin emango dio hasiera aurtengo ikasturteari. Urtarrila eta otsaila bitartean, eskolako sail desberdinetako kontzertu-audizioekin eta Hika Ateneoan izango diren `jam session´ saioekin batera, Euskal Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasle adimentsuek eskainiko duten Interprete Gazteen Zikloarekin gozatu ahal izango dute bilbotarrek. Bost kontzertutan, estilo zabala jasoko du zikloak, adibidez, Beethovenen klasizismoa, Fauréren erromantizismoa edo gazte autore hauek konposatutako jazz doinuak. Doako sarrera izango duten emankizun guztiak, BilbaoMusikako (Sorkunde 8) Auditorioan izango dira 19:30etan. BIHAR izango da lehen hitzordua, ostirala 28, Double Sided! laukotearekin eta eurek sortutako jazz doinuak eskainiko dituzte. Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazioan eta konposizioan musikari dohaina erakutsi duten gazte hauen karrera artistikoa nahi du bultzatu. Izan ere, parte hartuko duten zenbait taldek, zenbait lehiaketa irabazi dituzte eta Espainian zein atzerrian, kontzertuak ere eskaini dituzte. Hasiera emateko, belaunaldi berriko Jazza, BIHAR OSTIRALEAN Zikloari hasiera emango dion taldea Double Sided! izango da. Duela hiru urte sortu zen Takeo Takahashi bateria jolearen eskutik. Bere prestakuntza Musikenen amaitzear duen japoniar jatorriko kanariar musikari gazte honek, berak konposatutako zenbait doinu interpretatuko ditu bere ikaskideekin batera, Oskar Lakunza (saxo tenorea), Wilfried Wilde (gitarra) eta Alejandro San Pelayo (kontrabaxua). Hasierako jazz proposamenak, beste estiloetako musika-doinuekin uztartuko ditu ikusleen aurrean.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK … · konposatutako duo doinuetaraino • Lehen...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK … · konposatutako duo doinuetaraino • Lehen kontzertua BIHAR ostirala 28an izango da eta jazz doinuetan oinarritutako lan propioak

PRENTSA OHARRA

BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA AURKEZTEN DU MUSIKENEREN KOLABORAZIOAREKIN ESKAINIKO DITUEN BOST KONTZERTUREKIN

• Talentu handia duten musikari gazte hauen emankizunek estilo guztiak jasoko dituzte, metal boskote batetik soprano eta piano jole batek konposatutako duo doinuetaraino

• Lehen kontzertua BIHAR ostirala 28an izango da eta jazz doinuetan

oinarritutako lan propioak interpretatuko ditu Double Sined! Taldeak

• Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazio lanetan zein konposizioan baliozko musikariak direla erakutsi dutenen karrera artistikoa sustatu nahi du. Emankizun guztiak BilbaoMusikako auditorioan, 19:30etan eta doako sarrerarekin izango dira

Bilbon, 2011ko urtarrilaren 27an. Bilboko Udal Musika Eskolak Musikeneko azken

kurtsoetako ikasleek protagonizatuko duten ohiko kontzertu ziklo zabalarekin emango dio

hasiera aurtengo ikasturteari. Urtarrila eta otsaila bitartean, eskolako sail desberdinetako

kontzertu-audizioekin eta Hika Ateneoan izango diren `jam session´ saioekin batera, Euskal

Herriko goi mailako musika ikastegiko ikasle adimentsuek eskainiko duten Interprete

Gazteen Zikloarekin gozatu ahal izango dute bilbotarrek. Bost kontzertutan, estilo zabala

jasoko du zikloak, adibidez, Beethovenen klasizismoa, Fauréren erromantizismoa edo gazte

autore hauek konposatutako jazz doinuak. Doako sarrera izango duten emankizun guztiak,

BilbaoMusikako (Sorkunde 8) Auditorioan izango dira 19:30etan. BIHAR izango da lehen

hitzordua, ostirala 28, Double Sided! laukotearekin eta eurek sortutako jazz

doinuak eskainiko dituzte.

Ziklo honek, adinez gazteak izan arren, interpretazioan eta konposizioan musikari dohaina

erakutsi duten gazte hauen karrera artistikoa nahi du bultzatu. Izan ere, parte hartuko

duten zenbait taldek, zenbait lehiaketa irabazi dituzte eta Espainian zein atzerrian,

kontzertuak ere eskaini dituzte.

Hasiera emateko, belaunaldi berriko Jazza, BIHAR OSTIRALEAN

Zikloari hasiera emango dion taldea Double Sided! izango da. Duela hiru urte sortu zen

Takeo Takahashi bateria jolearen eskutik. Bere prestakuntza Musikenen amaitzear duen

japoniar jatorriko kanariar musikari gazte honek, berak konposatutako zenbait doinu

interpretatuko ditu bere ikaskideekin batera, Oskar Lakunza (saxo tenorea), Wilfried Wilde

(gitarra) eta Alejandro San Pelayo (kontrabaxua). Hasierako jazz proposamenak, beste

estiloetako musika-doinuekin uztartuko ditu ikusleen aurrean.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAK … · konposatutako duo doinuetaraino • Lehen kontzertua BIHAR ostirala 28an izango da eta jazz doinuetan oinarritutako lan propioak

Bihar ostiralean Double Sided! taldeak eskainiko duen inaugurazioko emankizun honen

ondoren, zikloak ostegunean hilaren 17an jarraituko du Voyage a París bikotearekin.

Jesus Lopez pianoak eta Teresa Alberó sopranoak, Paristik zehar ibilbide bat proposatuko

digute, frantziar hiriburuan sortutako edo inspiratutako konposaketen bitartez. Chopinen

‘Nocturno’, Fauréren ‘Les présents’, Monpouren ‘Combat del sumni’ eta Satieren ‘Je te veux’

interpretatuko dituzte besteak beste.

Hilaren 18an Musikalité Brass Quintet boskotearen txanda izango da, Valeriano Machí

Esparza haize-metal Lehiaketa Nazionaleko azken edizioko irabazlea. Manuel Dávila eta

Marcos García tronpetek, Mario Fuentes tronpak, Patxi Eseverri tronboiak eta Cristian Pérez

tubak, era honetako taldeetara egokitutako obra adierazgarrienak interpretatuko dituzte,

adibidez, Bach autore klasikoen artean eta Salvador Brotons garaikideen artean, publikoari

metal boskote baten interpretazio aukera zabala erakutsiaz. Asteartea 22an, Nikola Kerkez

eta Marko Sevarlic Jeux D’Anches taldea osatzen duten bikote soinujoleek, Manuel de

Fallaren ‘Serenata andaluza’ edo Astor Piazzolaren ‘Verano porteño’ obrak interpretatuko

dituzte, besteak beste. Eta azkenik ostirala 25ean Trío Aurorak (biolina, biola eta txeloa),

Beethovenen ‘Trío de cuerda’ obra entzungai izango den errepertorio klasikoa eskainiko du.

INTERPRETE GAZTEEN ZIKLOA 2011

BilbaoMusikako Auditorioa (La Galera, 8) / 19:30etan / Doako sarrera

- Urtarrilak 28 – Double Sided! - Otsailak 17 – Voyage a Paris (soprano eta piano bikotea) - Otsailak 18 – Misikalité brass quintet (metal boskotea) - Otsailak 22 – Dúo Jeux D’Anches (eskusoinuak) - Otsailak 25 – Trío Aurora (biolina, biola eta txeloa)

Informazio gehiago PRENTSA BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale nagusia, 81-3. solairua, 9. Saila. – 48011 BILBO Tel.: 94 416 08 00 – Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]