Dimitri Shostakovitch konposatzaileen obrak interpretatuko ... · kontzertua interpretatuko du,...

2
PRENTSA OHARRA FERNANDO URAIN, BANDA ZUZENDARITZAN ESKARMENTU HANDIA DUENA IZANGO DA BIHAR OSTIRALA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN GONBIDATUA AREATZAKO KIOSKOKO KONTZERTUAN Urain duela bi hamarkadatik da Debako Udal Bandaren arduradun, zenbait lehiaketa irabazi dituelarik Bere batutapean, Bilboko Udal Bandak Aurelio Nieto, José Pablo Moncayo, John Williams, Juan Crisóstomo Arriaga, Tomás Bretón eta Dimitri Shostakovitch konposatzaileen obrak interpretatuko ditu Kontzertua 19:30etan hasiko da Bilbon, 2013ko ekainak 6.- Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR OSTIRALA 7, banda zuzendaritzan eskarmentua duen zuzendari bat gonbidatuko du Areatzako Kioskora: Fernando Urain, Debako taldearen zuzendari duela bi hamarkadatik gora eta beste batzuen artean kontzertu honetarako, Juan Crisóstomo Arriaga, Tomás Bretón, Dimitri Shostakovitch edo John William konposatzaileen obrak sailkatu ditu. Kontzertua zikloko gainontzekoak bezala, 19:30etan hasiko da. Bere batutapean ostiralean Bilboko Udal Bandak publiko zabalarentzat prestatutako kontzertua interpretatuko du, adibidez, José Pablo Moncayo mexikarraren `Huapango’ latinar erritmoak, Aurelio Nietoren ‘Bellas Artes’ pasodoblea, Juan Crisóstomo Arriagaren ‘Los esclavos felices’ operaren obertura edo Tomás Bretónen ‘La Dolores’ operako ‘La gran jota’ obra tarteko direla. Musika garaikidearen zaletuentzako ere egin du aukera, eta horrela, zenbait pelikulen soinu bandak aukeratu ditu Urainek, adibidez Steven Spielbergen ohiko konposatzailea den John Williamsek konposatutakoak, edo eta Dimitri Shostakovitchen ‘Jazz suite nº2’ obra. Fernando Urain (Deba, 1972) hamaika urte besterik ez zituela hasi zen bere jaioterriko taldean eta 1991tik, Udal Bandaren zuzendaria da, bere batutapean hiru aldiz Euskadiko Banden Lehiaketa irabazi duena. Donostiako Jazz Jaialdirako eta Musika Hamabostaldirako hainbat parte hartze gonbidapen izan ditu eta bi disko grabatu ditu. Urainek Donostiako Kontserbatorioan egin zituen tronpetaren goi ikasketak eta ondoren, Valentzian osatu zuen bere prestaketa, Bilbon, Iruñean, Toledon, Elchen eta Txekiar Errepublikan Zuzendaritza eta Kantu ikasketak egin aurretik. 1991an Canariar Ciudad del Pasonen, Zuzendaritzako lehen saria irabazi zuen. Zumaiako Udal Musika Bandaren zuzendaria ere izan da sei urtez eta gaur egun bere jarduera hau, gipuzkoar herri honetako Aitzuri koru taldeko zuzendaritzarekin eta Durangoko Banda eta Orfeoiko zuzendaritzareklin batera egiten du. Gainera Debako Udal Musika Eskolako irakasle ere bada.

Transcript of Dimitri Shostakovitch konposatzaileen obrak interpretatuko ... · kontzertua interpretatuko du,...

  • PRENTSA OHARRA FERNANDO URAIN, BANDA ZUZENDARITZAN ESKARMENTU HANDIA DUENA IZANGO DA BIHAR OSTIRALA BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAREN GONBIDATUA AREATZAKO KIOSKOKO KONTZERTUAN • Urain duela bi hamarkadatik da Debako Udal Bandaren arduradun, zenbait

    lehiaketa irabazi dituelarik

    • Bere batutapean, Bilboko Udal Bandak Aurelio Nieto, José Pablo Moncayo, John Williams, Juan Crisóstomo Arriaga, Tomás Bretón eta Dimitri Shostakovitch konposatzaileen obrak interpretatuko ditu

    • Kontzertua 19:30etan hasiko da

    Bilbon, 2013ko ekainak 6.- Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR OSTIRALA 7, banda zuzendaritzan eskarmentua duen zuzendari bat gonbidatuko du Areatzako Kioskora: Fernando Urain, Debako taldearen zuzendari duela bi hamarkadatik gora eta beste batzuen artean kontzertu honetarako, Juan Crisóstomo Arriaga, Tomás Bretón, Dimitri Shostakovitch edo John William konposatzaileen obrak sailkatu ditu. Kontzertua zikloko gainontzekoak bezala, 19:30etan hasiko da. Bere batutapean ostiralean Bilboko Udal Bandak publiko zabalarentzat prestatutako kontzertua interpretatuko du, adibidez, José Pablo Moncayo mexikarraren `Huapango’ latinar erritmoak, Aurelio Nietoren ‘Bellas Artes’ pasodoblea, Juan Crisóstomo Arriagaren ‘Los esclavos felices’ operaren obertura edo Tomás Bretónen ‘La Dolores’ operako ‘La gran jota’ obra tarteko direla. Musika garaikidearen zaletuentzako ere egin du aukera, eta horrela, zenbait pelikulen soinu bandak aukeratu ditu Urainek, adibidez Steven Spielbergen ohiko konposatzailea den John Williamsek konposatutakoak, edo eta Dimitri Shostakovitchen ‘Jazz suite nº2’ obra. Fernando Urain (Deba, 1972) hamaika urte besterik ez zituela hasi zen bere jaioterriko taldean eta 1991tik, Udal Bandaren zuzendaria da, bere batutapean hiru aldiz Euskadiko Banden Lehiaketa irabazi duena. Donostiako Jazz Jaialdirako eta Musika Hamabostaldirako hainbat parte hartze gonbidapen izan ditu eta bi disko grabatu ditu. Urainek Donostiako Kontserbatorioan egin zituen tronpetaren goi ikasketak eta ondoren, Valentzian osatu zuen bere prestaketa, Bilbon, Iruñean, Toledon, Elchen eta Txekiar Errepublikan Zuzendaritza eta Kantu ikasketak egin aurretik. 1991an Canariar Ciudad del Pasonen, Zuzendaritzako lehen saria irabazi zuen. Zumaiako Udal Musika Bandaren zuzendaria ere izan da sei urtez eta gaur egun bere jarduera hau, gipuzkoar herri honetako Aitzuri koru taldeko zuzendaritzarekin eta Durangoko Banda eta Orfeoiko zuzendaritzareklin batera egiten du. Gainera Debako Udal Musika Eskolako irakasle ere bada.

  • BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAKO KONTZERTUA 2013/ 6/ 7 | 19:30 | AREATZAKO KIOSKOA

    Zuzendari gonbidatua: Fernando Urain

    EGITARAUA -BELLAS ARTES (Pasodoblea) - Aurelio Nieto -LA DOLORES. GRAN JOTA - Tomás Bretón -LOS ESCLAVOS FELICES (Obertura) - J. Crisóstomo Arriaga / Mold. Sanz-Espert -JOHN WILLIAMS SWINGS - John Williams -LOS ESCLAVOS FELICES (Obertura) - J. Crisóstomo Arriaga / Mold. Sanz-Espert -HUAPANGO - José P. Moncayo -JAZZ SUITE Nº2’ - Dimitri Shostakovitch

    Informazio gehiago: BILBAOMUSIKAren prentsa kabinetea L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]