BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak...

12
eek: BAO-2017a214-(II-5123) BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 2017, azaroak 09. Osteguna 214. zk. 1. orr. II. ATALA BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA Portugaleteko Udala Portugaleteko establezimenduen irekiera berrietarako diru-laguntzen emaki- darako oinarri-arauak. Portugaleteko Udalbatzak 2017ko urriaren 26an eginiko bilkuran oinarri-arauok one- tsi zituen: 1. artikulua.—Helburua Oinarri-arau hauen helburua da hala inbertsio-proiektuak burutzeko nola irekiera be- rriak egiteko merkataritzako establezimenduak, ostategiak eta zerbitzuak diruz laguntze- ko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen emakida zuzena arautzea eta deitzea. 2. artikulua.—Erregimen juridikoa Oinarri-arau hauek arautuko dute diru-laguntza hauen emakida. Oinarri-arauok aurreikusten ez dutena Diru-laguntzen Lege Orokorrari buruzko aza- roaren 17ko 38/2003 Legeak eta bere Garapen Arautegiak (8887/2006 Errege Dekre- tuak onetsia) dakartenari jarraiki egingo da. 3. artikulua.—Aurrekontua Diru-laguntzen finantzazioa Portugaleteko Udalaren 2017ko aurrekontuko 11.4314.481.01 sailaren kargura egingo da. 2017. urteko ekitaldian hurbileko merkataritza berritzeko eta sektorean inbertitzeko proiektuak egiteko gehienezko kopurua 15.829,80 eurokoa izango da. 4. artikulua.—Diru-laguntzen zer-nolakotasunak eta bateragarritasuna Oinarri-arau hauek arautzen dituzten diru-laguntzak beste diru-laguntza batzuekin bateragarri izango dira, edozein delarik ere eta edozein administraziok edo entitatek ematen dituelarik ere, baldin eta guztien batuketa diruz lagundutako jardueraren gostea- ren %100 baino gehiagokoa ez bada. Diru-laguntza emateko aintzat hartu beharreko baldintzak aldatzeak, edozelan ere, edozein entitate publiko zein pribatuk emandako diru-laguntzak bateratzeak, emanda- koa ezeztatzea ekarri ahal izango luke berekin. Oinarri-arauotako diru-laguntzak emateak ez dakar berekin inolako eskubiderik hu- rrengo urteetan beste diru-laguntza batzuk jasotzeko eta ezin izango da aurrekaritzat jo datozen deialdietan. 5. artikulua.—Organo eskuduna Oinarri-arauok onesteko organo eskuduna Portugaleteko Udalbatza da. 6. artikulua.—Helburuak Portugaleteko Udalak helburu du diru-laguntza hauei esker udalerriko establezimen- duak berritu eta modernitzatzen laguntzea. Halaber, herriko establezimendu berrien ire- kiera bultzatu nahi du. 7. artikulua.—Onuradunak eta betekizunak Oinarri-arauotako diru-laguntzen onuradunak ondoko hauek izango dira: jarduera Portugaleten kokaturiko establezimendu finkoetan egiten duten pertsona fisiko edo juri- dikoak eta 2016ko azaroaren 1etik 2017ko azaroaren 1era bitartean hala irekiera berriak egiteko nola establezimenduak berritzeko inbertsio-proiektuak egin badituzte edo egite- ko asmorik badute. Aurreko guztiaz gain, betekizunok bete beharko dituzte:

Transcript of BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak...

Page 1: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. 1. orr.

II. ATALABIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOKO TOKI ADMINISTRAZIOA

Portugaleteko Udala

Portugaleteko establezimenduen irekiera berrietarako diru-laguntzen emaki-darako oinarri-arauak.

Portugaleteko Udalbatzak 2017ko urriaren 26an eginiko bilkuran oinarri-arauok one-tsi zituen:

1. artikulua.—HelburuaOinarri-arau hauen helburua da hala inbertsio-proiektuak burutzeko nola irekiera be-

rriak egiteko merkataritzako establezimenduak, ostategiak eta zerbitzuak diruz laguntze-ko itzuli beharrik gabeko diru-laguntzen emakida zuzena arautzea eta deitzea.

2. artikulua.—Erregimen juridikoaOinarri-arau hauek arautuko dute diru-laguntza hauen emakida.Oinarri-arauok aurreikusten ez dutena Diru-laguntzen Lege Orokorrari buruzko aza-

roaren 17ko 38/2003 Legeak eta bere Garapen Arautegiak (8887/2006 Errege Dekre-tuak onetsia) dakartenari jarraiki egingo da.

3. artikulua.—AurrekontuaDiru-laguntzen finantzazioa Portugaleteko Udalaren 2017ko aurrekontuko

11.4314.481.01 sailaren kargura egingo da.2017. urteko ekitaldian hurbileko merkataritza berritzeko eta sektorean inbertitzeko

proiektuak egiteko gehienezko kopurua 15.829,80 eurokoa izango da.

4. artikulua.—Diru-laguntzen zer-nolakotasunak eta bateragarritasunaOinarri-arau hauek arautzen dituzten diru-laguntzak beste diru-laguntza batzuekin

bateragarri izango dira, edozein delarik ere eta edozein administraziok edo entitatek ematen dituelarik ere, baldin eta guztien batuketa diruz lagundutako jardueraren gostea-ren %100 baino gehiagokoa ez bada.

Diru-laguntza emateko aintzat hartu beharreko baldintzak aldatzeak, edozelan ere, edozein entitate publiko zein pribatuk emandako diru-laguntzak bateratzeak, emanda-koa ezeztatzea ekarri ahal izango luke berekin.

Oinarri-arauotako diru-laguntzak emateak ez dakar berekin inolako eskubiderik hu-rrengo urteetan beste diru-laguntza batzuk jasotzeko eta ezin izango da aurrekaritzat jo datozen deialdietan.

5. artikulua.—Organo eskudunaOinarri-arauok onesteko organo eskuduna Portugaleteko Udalbatza da.

6. artikulua.—HelburuakPortugaleteko Udalak helburu du diru-laguntza hauei esker udalerriko establezimen-

duak berritu eta modernitzatzen laguntzea. Halaber, herriko establezimendu berrien ire-kiera bultzatu nahi du.

7. artikulua.—Onuradunak eta betekizunakOinarri-arauotako diru-laguntzen onuradunak ondoko hauek izango dira: jarduera

Portugaleten kokaturiko establezimendu finkoetan egiten duten pertsona fisiko edo juri-dikoak eta 2016ko azaroaren 1etik 2017ko azaroaren 1era bitartean hala irekiera berriak egiteko nola establezimenduak berritzeko inbertsio-proiektuak egin badituzte edo egite-ko asmorik badute. Aurreko guztiaz gain, betekizunok bete beharko dituzte:

Page 2: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. 2. orr.

—  Enpresa txikitzat jo izana. Izan ere, oinarri-arau hauen ondorioetarako, enpresa txikitzat joko da baldin eta

plantilla 50 langile baino gutxiagokoa badu eta urteko negozio-bolumena edo balan-tze orokorra 10 milioi eurotik gorakoa ez bada, Europako Batzordearen 2003/361/EC gomendioaren arabera. Hala badagokio, betekizun hau xedarritzeko informazio beharrezkoa Portugaleteko Udalak errekerimendua eginda justifikatuko da.

—  Diru-laguntza jasotzeko ezinbesteko betekizuna izango da establezimendua edo, hala badagokio, enpresa, eskaera aurkezten duen momentuan jardueran aritzea eta gehienez Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan urtebeteko (1) antzinatasuna izatea.

—  Enpresaren jarduera nagusiak Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergari dagozkion talde edota idazpuruetako baten barruan egon behar du. Talde edota idazpuruak honako hauek dira:

• 64.atala (647.3 eta 647.4 izan ezik). • 65. atalala (655 izan ezik). • 671, 672 eta 673 atalak – Jatetxeak, Kafetegiak eta Tabernak. • 69. atala (692 izan ezik) – Konponketak. • 97.atala (974 eta 979 izan ezik) – Zerbitzu pertsonalak.—  Jarduera garatzen den establezimendua Portugaleten kokaturik egotea betiere ka-

lera jotzen duten lokalak izanik, eraikinen beheetan, hain zuzen ere.—  Portugaleten helbide fiskala izatea. Oinarri- arau hauen ondorietarako, helbide fiskala irekiera-baimenari (irekiera-li-

zentzia edo irekieraren aurreko jakinarazpena) dagozkion arielak ordaintzen diren helbidetzat joko da.

—  Irekiera- lizentzia edo jardueraren aurreko jakinarazpena behar bezala izapideturik izatea.

—  Beste administrazio publikoekiko zergak egunean izatea. Halaber, Gizarte Segu-rantzarekiko betebeharrak egunean izan beharko ditu. Portugaleteko Udalarekiko tributu-egoera Merkataritza Sailak egiaztatuko du ofizioz.

8. artikulua.—Deialditik kanpoko entitateakAgindu honen aplikazio-eremutik kanpo hauexek ditugu: entitate publikoak, sozie-

tate publikoak eta zuzenbide publikoarekin bat eginda eratuta edo araututako edozein enpresa.

9. artikulua.—Diruz laguntzeko moduko inbertsioakOinarri-arau hauen ondorioetarako, baldintzok betetzen dituzten inbertsio hauek di-

ruz laguntzeko modukoak izango dira:—  Enpresaren aktiboan txertatzen direnak, diru-laguntzaren xedea den merkatari-

tza-establezimenduan bertan daudenak, eta xede-kategoria hauexetan sartzen direnak:

• Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak edo lokalaren irudia hobetzekoak. Ondorio hauetarako, obra- edo instalazio-lizentzian ager-tzen direnak soilik kontuan hartuko dira.

• Mugikortasun urriko herritarrei sarbidea errazteko oztopo arkitektonikoak ken-tzeko berritze-lanak. Ondorio hauetarako, obra- edo instalazio-lizentzian ager-tzen direnak soilik kontuan hartuko dira.

• Segurtasun-neurriak jartzea (alarma-zentralak izan ezik) eta establezimenduan sartzeko irisgarritasuna.

• Makineria elektronikoa edo mekanikoa. • Altzariak eta merkataritza-ekipamendua.

Page 3: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. 3. orr.

• Informatika-ekipamenduak, softwarea, STak, makina erregistratzaileak eta ba-rra-kodeen irakurgailuak.

• Argiztapena, saltokiaren erakuslehioak berritzeko teknika berritzaileak, disei-nuari eta establezimendua girotzeari begirakoak ere bai.

—  Diruz laguntzeko moduko kontzeptuen barruan ez da Balio Gehikuntzaren gaineko Zerga sartuko. Honako hauek ere ez dira diruz lagunduko: lokala eskuratzea, ibil-gailuak eta salgaiak eskuratzea, leasing edo renting bidezko ekipamendua eskura-tzea eta merkataritza-jarduerako elementu suntsikorrak (poltsak eta abar).

—  Diruz laguntzeko proiektuek gutxienez establezimenduko 700 euroko inbertsio onartua izan beharko dute.

—  Diruz laguntzeko moduko aktiboen ezaugarriak hauexek izango dira: • Lehenengo aldiz erabiliak edo abian jartzea. • Enpresa eskatzaileak fabrikatu, egin edo garatu izanak ez izatea.—  Diruz laguntzeko moduko inbertsio-proiektuak Portugaleteren barruan burutu

beharko dira.—  Eskabidea egiten den urteko aktiboen zenbatekoa kontuan hartuko da diru-lagun-

tzen kalkuloa ateratze aldera. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onartu ahalko dira bal-din eta haien burutzapena

—  Diru-laguntzen zenbatekoa ateratzeko xedez diru-laguntzak eskatzen diren urtean eginiko aktiboen zenbatekoa aintzat hartuko da. Aurreko ekitaldiko inbertsioak onartu ahalko dira baldin eta inbertsioak ekitaldi honi dagokion deialdiko eskae-ra aurkezteko epea amaitu ondoren burutu badira eta diru-laguntzarik eskatu ez bada.

10. artikulua.—Diru-laguntzen zenbatekoaPortugaleteko Udalak inbertsio onargarriaren %30 diruz lagunduko du gehienez 2000

euro direlarik establezimenduko eta urteko.Inbertsio onargarriaren gaineko aurreko ehunekoa areagotuz joan daiteke baldin eta

establezimenduak ondorengo inguruabar hauetako bat egiaztatzen badu:—  Bost (5) puntu gehigarri baldin eta Renova programan parte hartu duela edo parte

hartuko duela egiaztatzen badu. Halaber, Udalak sektoreari zuzendu dion Presta-kuntza Planaren barruko hiru jardueratan gutxienez parte hartu badu.

—  Hiru (3) puntu gehigarri baldin eta herriko merkatari-elkarteren batekin loturaren bat duela egiaztatzen badu.

Ezin izango da diru-laguntzaren ehunekoa inola ere izan onartutako inbertsio osoaren %35 baino gehiago.

11. artikulua.—Eskaera, aurkezteko epea eta agiriak

Eskaera-eredua eta nola aurkeztu—  Merkataritza-establezimendu bakoitzeko diru-laguntzarako eskabide bakarra aur-

keztuko da establezimenduak burutu nahi dituen inbertsio guztietarako.—  Diru-laguntzaren eskaera egiteko deialdian zehazten den eskaera-orri eredua era-

biliko da. Orobat, oinarri-arauekin batera eredu gisa joango da. Eskaera Portuga-leteko Udalak onetsitako eredu ofiziala ez den batean egiten bada, ez da onartuko.

—  Eskaera Merkataritza Sailari zuzenduko zaio eta eskatutako agiriekin batera aur-keztuko da deialdi bakoitzak zehazten duen tokian.

Epea eta aurkezteko tokia—  Informazioa eta eskaera-eredua Portugaleteko Udalaren Erregistro Orokorrean,

Merkataritzako Bulego Teknikoan, Herritarren Arretarako Bulegoan eta Udalaren webguneetan (www.portugalete.org eta www. Portugaletecomercial.org) daude eskuragarri.

Page 4: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. 4. orr.

—  Eskaera behar bezala beteta, deialdi hau Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den hurrengo egunetik abenduaren 1era arte aurkeztuko da tokiotan: Portugalete-ko Udalaren Erregistro Orokorrean (jendaurreko ordutegia: astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00etara) edota San Roke plazan dagoen Herritarren Arretarako Bulegoa (astelehenetik ostiralera 15:00etatik 20:15era eta larunbatetan 9:30etik 13:45era).

—  Era berean, gainerako eratara ere aukez daitezke azaroaren 26ko 30/1992ko Le-gearen 38.4 artikuluak dioenari jarraiki.

—  Ez da edonola ere zehaztutako epeak bete beharra salbuetsiko.

AgiriakEskaerarekin batera, entitate eskatzailearen agiri hauek aurkeztu beharrekoak dira:—  Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, enpresa era-

tzeko eskriturak eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena.—  Eskatzailearen NANaren fotokopia.—  Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eta baja egin delako ziurtagiria.—  Entitate eskatzailearen Hirugarrenaren Alta irekitzeari buruzko agiria—  Irekiera baimentzeko arielen abonamenduaren ordainagiriaren fotokopia.—  Irekitzeko lizentziaren fotokopia edo irekieraren aurreko jakinarazpenaren ebaz-

penarena.—  Hala badagokio, merkatari-elkartekidea delako ziurtagiri jatorrizkoa.—  Hala badagokio, Renova programan edota Udalaren Prestakuntza Planaren barru-

ko prestakuntza-jardueretan parte hartu duelako ziurtagiriaren kopia konpultsatua.—  Inbertsio-proiektuaren oroit-idazki deskriptiboa.—  Tributu-betebeharrak eta Gizarte-Segurantzarenak egunean dituelako ziurtagiria.—  Diru-laguntzaren xedea den proiektuaren barruko aktiboen faktura behin betikoak,

jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak. Diruz laguntzeko moduko aktiboak argiro identifikaturik dauden fakturak soilik

onartuko dira. Aldiz, ez dira kontzeptu kodedunak onartuko baldin eta zenbatekoa, BEZa kenduta, 50 eurokoa edo gutxiagokoa bada.

—  Aurkeztutako fakturen ordainagirien kopiak. 2.500 euro baino gehiagoko ordainke-ten justifikazioa banketxe-transferentzia bidez, banketxe-ziurtagiri edo ordainagiri bidez egiaztatu beharko da. Aurreko agiri horietan guztietan ordainketaren jaso-tzailea eta igorlea argiro egon beharko dira identifikatuta.

—  Entitate sinatzaile bakoitzaren zinpeko edo ardurapeko aitorpena. Zin horrek ager-tzen du ez dagoela ez zigor-kodean,ezta administratiboki ere, diru-laguntzak jaso-tzera zigortuta. Era berean adieraziko du ez dagoela horretarako inongo legezko debekutan sartuta, sexu-bazterkeria egiteagatik, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsaileko 18ko 4/20005eko Legeak dioenari jarraiki.

—  Elkarte bakoitzaren aitorpena. Aitorpen horretan diote helburu berbererako beste entitate batzuek emandako diru-laguntzak haien ardurapean daudela, haien zen-batekoak eta data, edo diru-laguntzarik eza, zehaztuta geratu behar direlarik.

—  Portugaleteko Udalak lehen diru-laguntzarik eman izan balie, betebehar atxikiak bete izanaren erantzukizunpeko aitorpena.

Beste agiririkOrgano instrukziogileak beharrezko deritzon bestelako edozein agiri baldin eta di-

ru-laguntzaren eskaera hobeto balioesteko beharrezkoa bada.

12. artikulua.—Akatsak zuzentzeaEskaerak eskatutako datu guztiak ez balekartza, edota eskatutako agiri guztiak ez

baleude edo akastuna balitz, eskatzaileari hamar (10) egun balioduneko epea emango litzaioke, errekerimenduaren jakinarazpeneko hurrengo egunetik hasita, akatsak zuzen ditzan edo derrigorrez aurkeztu beharreko agiriak aurkez ditzan.

Page 5: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. 5. orr.

Epe hori akatsak zuzendu gabe igaroz gero, eskaera ezetsi egingo da eta, aurretik irizpena eginda, prozedura artxibatuko da, azaroaren 26ko 30/1992ko Administrazio Pu-blikoen eta Administrazio-Prozedura Erkidearen Erregimen Juridikoaren Legearen 71. artikuluak dioenari jarraiki.

13. artikulua.—Enpresa onuradunen betebeharrakDiru-laguntza hauetako pertsona fisiko edo juridiko onuradunak behartuta daude

Eusko Jaurlaritzako Ogasun Orokorreko Printzipio Antolatzaileei buruzko Legearen Testu Berreginaren 50.2 artikuluak ezarritako betebeharrez gain, zein azaroaren 11ko 1/1997 Lege Dekretuak onetsi baitzuen, honako betebehar hauek ere betetzera:

—  Emandako diru-laguntza onartzea. Izan ere, enpresa onuradunari diru-laguntza eman zaiolako jakinarazpenaren egunetik hamabost eguneko epean enpresak be-rak beren-beregi eta idatziz uko egiten ez badio, onartua izan dela ulertuko da.

—  Portugaleteko Udalaren Merkataritza Sailak eskatutako informazio guztia ematea, jasotako diru-laguntzei dagokienez.

—  Portugaleteko Udalari jakinaraztea xede bera duten beste diru-laguntza batzuk jaso baditu. Halaber, diru-laguntza emateko edozein inguruabar objektibo edo sub-jektiboren berri eman beharko dio entitateari.

—  Jarduera ekonomikoan aritzea diru-laguntzen emakidaren datatik zenbatzen ha-sita gutxienez urtebetez diru-laguntzaren xedea den establezimenduan. Estable-zimendua arestian aipatutako epea bukatu baino lehenago ixten bada, enpresa onuradunak hala jakinarazi beharko dio Udalari eta jasotako diru-laguntzaren zen-batekoaren zati bat itzuli beharko dio. Itzuli beharreko zenbateko hori establezi-menduaren jarduera bertan behara utzi den egunetik diru-laguntza jaso ondorengo urtebetera doan denboraren heinekoa izango da.

—  Jasotako funtsen aplikaziorako agiriak eta justifikatzeko fakturak gordetzea zeren eta Euskal Herriko Erkidego Autonomoaren Administrazio Orokorrak agiri horiek guztiak egiaztatu eta ikuskatu ahal baititu diruz lagundutako inbertsioaren azken ebazpenaren egunaren biharamunetik zenbatzen hasita lau (4) urteko epe batean.

14. artikulua.—Ez betetzeagatikako erantzukizunaOinarriotako betebeharrak ez betetzeak, eskatutako datuak ezkutatzeak edo faltsu-

tzeak Udalari tajuzko diru-kopuruak itzultzea dakar, diru-laguntzako zenbatekoa jasotzen den unetik hasita, berandutzako interesak barne daudelarik.

Ez betetze horren larritasuna eta garrantzia aintzat hartuta, aurrekoaz gain, isunak jar daitezke arau-hauste administratiboengatik, 38/2003ko Diru-laguntzen Lege Orokorrak eta uztailaren 21eko 887/2006ko Erregearen Dekretuak ezarri bezala. Dekretu horretan azaroaren 17ko 38/2003ko Legearen Araudia onartzen da eta geroko deialdietan diru-la-guntzak emateko desgaikuntza-zigorrak dakartza. Horretarako, Lege horrek zehazten duen zehapen-prozedurari jarraituko zaio.

15. artikulua.—Izapidetza, ebazpena eta diru-laguntzaren abonua

Izapidetza—  Portugaleteko Udalaren Merkataritza Saila organo instrukziogilea den aldetik, aur-

keztutako eskaerak aztertu eta ebaluatzeaz arduratuko da. Hori dela eta, eskaerak egokiro ulertzeko eta balioesteko behar beste agiri edo informazio osagarri eskatu ahalko du.

—  Ebazteko organo eskuduna Alkatetza izango da.

Ebazpena—  Behin eskaera onartuta, beharrezko espedienteari ekingo zaio eskatzaileari dago-

kion diru-laguntza emate aldera.

Page 6: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. 6. orr.

—  Espedientearen izapidetza egiteko organo eskudunak egokiesten dituen jarduketa guztiak egingo ditu datuak zehaztu, ezagutu eta egiaztatzeko xedez haien ara-bera ebazpen-proposamena egin behar baita. Onartutako eskaerari balioespena eginda, organo instrukziogileak txostena eta ebazpen-proposamena egingo ditu. Eskaerak erregistro-ordena zorrotzari jarraiki ebatziz joango dira baita espedien-tearen agiri guztiak osatuta dauden momentuan ere diru-laguntzaren helburuari zuzendutako aurrekontuko kreditua agortu arte.

—  Diru-laguntzaren ebazpenean hauexek jasoko dira: entitate eskatzailea eta diruz lagundutako proiektua burutzeko diru-laguntzaren zenbatekoa.

—  Prozeduraren ebazpena eta jakinarazpena 2017ko abenduaren 30a baino lehena-go egingo da.

Behin aipaturiko epe hori igarota berariazko ebazpenik jakinarazi ezean entitate eskatzaileak ulertu behar du bere eskaera ezetsi egin dela administrazio-isiltasu-nagatik. Nolanahi ere, baliteke gerora ebazpena beren-beregi ematea.

Ordainketa—  Emandako diru-laguntza, bankuko transferentzia dela medio, entitate eskatzaileak

esandako kontu korrontean abonatuko da, diru-laguntza ematen den ordainketa bakarrean.

16. artikulua.—IkuskaritzaDiruz lagundutako proiektuei dagokienez, Merkataritza Sailak bidezkoesten dituen

ikuskapenak eta egiaztapenak egingo ditu. Horren karietara, enpresa onuradunek haiei eskatzen zaien informazio osagarri oro aurkeztu beharko dute. Alta, ikuskapenetan en-presak aurkezturiko fakturetan agertzen diren inbertsioak establezimenduan egindakoei dagozkienak direla egiaztu beharko da nagusiki.

17. artikulua.—Onuradunen informazioari buruzko konfidentzialtasunaPortugaleteko Udalak diru-laguntza hauen onuradunei buruzko informazioa egitas-

moaren esparrurako soilik erabiliko delako engaiamendua hartzen du. Ondorioz, ezin izango da bestelako helburu batzuetarako erabili.

Portugaleten, 2017ko urriaren 30ean.—Alkatea, Mikel Torres Lorenzo

Page 7: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BOLETÍN OFICIAL DE BIZKAIA BOB2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. Pág. 00

ERANSKINAK

ESKAERA / Erregistro zenbakia: __________________________

Enpresa: _________________________________________

AURKEZTU BEHARREKO AGIRIAK:

1. Enpresa eskatzailearen Identifikazio Fiskaleko Txartelaren fotokopia, enpresa eratzeko eskriturak eta eskatzailearen ordezkaritza-ahalmena.

2. Eskatzailearen NANaren fotokopia.

3. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta eta baja egin delako ziurtagiria.

4. Entitate eskatzailearen Hirugarrenaren Alta irekitzeari buruzko agiria

5. Hala badagokio, merkatari-elkartekidea delako ziurtagiri jatorrizkoa.

6. Irekiera baimentzeko arielen abonamenduaren ordainagiriaren fotokopia.

7. Irekitzeko lizentziaren fotokopia edo irekieraren aldez aurretiko jakinarazpenaren ebazpenarena.

8. Hala badagokio, Renova programan edota Formakuntzarako Udal Planaren barruko formakuntza-jardueretan parte hartu duelako ziurtagiriaren kopia konpultsatua.

9. Tributu-betebeharrak eta Gizarte-Segurantzarenak egunean dituelako ziurtagiria.

10. Diru-laguntzaren xedea den proiektuaren barruko aktiboen faktura behin betikoak, jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak.Diruz laguntzeko moduko aktiboak argiro identifikaturik dauden fakturak soilik onartuko dira. Aldiz, ez dira kontzeptu kodedunak onartuko baldin eta zenbatekoa, BEZa kenduta, 50 eurokoa edo gutxiagokoa bada.

11. Aurkeztutako fakturen ordainagirien kopiak. 2.500 euro baino gehiagoko ordainketen justifikazioa banketxe-transferentzia bidez, banketxe-ziurtagiri edo ordainagiri bidez egiaztatu beharko da. Aurreko agiri horietan guztietan ordainketaren jasotzailea eta igorlea argiro egon beharko dira identifikatuta.

Portugaleteko Udalaren Merkataritza Sailari azken bi ekitaldietan diru-laguntzak eskatu ez dizkioten enpresek edota agiriak aurkeztuta ere, aldaketaren bat izan duten enpresek aurkeztu beharko dute 1., 2. eta 4. atalek jasotzen duten dokumentazioa. Hori guztia 30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 35. artikuluaren f) atalak dioenari kalte egin gabe.

Izenpea eta zigilua

Page 8: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BOLETÍN OFICIAL DE BIZKAIA BOB2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. Pág. 00

ESKAERA-ZENBAKIA:___________________ESKATZAILEA:___________________

Jauna/Andrea:_______________________________________________________

NAN zenbakia:_______________ Emakumea / Gizona

Enpresaren legezko ordezkaritzan:

Egoitza soziala:________________________________________________________

IFK.:_______________________

EJZ.:_______________________

Pertsona juridikoa bada:Bazkide-kopurua:________

Alta-data Ekonomia-jardueren gaineko zerga: a) enpresan:____________________

b) establezimenduan: _____________ (Enpresaren titulartasunean aldaketarik egonez gero, aurreko titularraren EJZn eta gaur eguneko titularraren altak eta bajak aurkeztu beharko dira.)

Helbide soziala:

Lurraldea:_____________________ Udalerria:_____________________________

PK.:_______________________

Kalea:_________________________________ Nº:_________ Solairua: ____________

Telefonoa:______________ Fax:_______________ Helbide elektronikoa:_____________________

Webgunea:________________________________________________________

Solaskidea:

Izen eta abizenak :__________________________________________________

Tel:______________ Fax:_______________ Helbide elektronikoa:_____________________

HAUXE ESKATZEN DU:

Portugaleten establezimenduak irekitzen eta modernizatzen laguntzeko programaren 2017ko diru-laguntzak baliatzea.

Baimena ematen dut Portugaleteko Udalaren Merkataritza Sailak Administrazio Publikoen artekoelkarreragingarritasun-zerbitzuen bitartez NANari dagokion dokumentazioa bilatu dezan. Halaber, hala Administrazio honetan nola beste erakunde publiko batzuetan eskaeran aurkeztutako dokumentuak egiaztatu ditzan helburua delarik diru-laguntza hauen onuraduna izateko betekizunak bete direla egiaztatzea.

Onartu eta ulertu egiten dut Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoaren 5. artikuluak dioena bete nahian, Merkataritza Sailak datu pertsonalak fitxategi batean sartuko dituela Administrazioa bere eginkizun eta eskumenetan aritu dadin. Nolanahi ere, hala nahi duenak une oro eskuratu, zuzendu edo baliogabetu ahal izango ditu bere datuak mezu bat helbide elektroniko honetara bidaliz:Portugaleteko Merkataritza Dinamizatzeko Bulegoa, Portugaleteko Udala, Kontsumo eta Merkataritza Saila, Gizarte Etxea, Solar plaza z.g., 4. solairua, 48920 Portugalete-Bizkaia.

2017ko_________________________________________________________

Izenpea eta zigilua

Page 9: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BOLETÍN OFICIAL DE BIZKAIA BOB2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. Pág. 00

ERANTZUKIZUNPEKO ADIERAZPENA

ESKAERA-ZENBAKIA:___________________ESKATZAILEA:___________________

Jaun/Andrea:___________________________NANaren zenbakia:__________Enpresa honen ordezkaritzan___________________IFZ Zk.:______________

HAUXE AITORTZEN DU:

Bere jardueran aritzeko lizentzia guztiak (jarduera, irekiera, terrazak…) indarrean daudela.

Bere tributu-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarenak egunean dituela. Halaber, Portugaleteko Udalarekiko zergak ordainduta eduki beharko ditu.

Azken kontabilitate-zenbakia ixten den datan agertzen den plantilla, osotara,____________pertsonakoa da, __________gizonezko eta ______________ emakumezko daudelarik.

Urteko fakturazio-kopurua 2016ko abenduaren 31ren datarekin ez zela 50 milioitik gorakoa.Bestela, bere balantze orokorra 2016ko abenduaren 31ren datarekin ez zela 43 miliotik gorakoa.

Enpresaren kapitalaren % 25 edo hortik gorakoa ez dela enpresa batena zeinaren plantilla 250 langilekoa edo hortik gorakoa ez baita, zeinaren negozi-bolumena 50 milioi eurokotik gorakoa ez baita eta zeinaren balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez baita.

Zin horrek agertzen du ez dagoela ez zigor-kodean ezta administratiboki ere diru-laguntza publikoak jasotzera zigortuta. Era berean adieraziko du ez dagoela horretarako inongo legezko debekutan sartuta, sexu-bazterkeria egiteagatik, Emakume eta Gizonen arteko Berdintasunari buruzko otsaileko 18ko 4/20005eko Legeak dioenari jarraiki.

Eskaera honetaz gain, dataren egunera arte dataren egunera arte inbertsio-proiektu honetarakoeskaera aurkeztu duela eta laguntza ere eskatu duela ondoren zehazten ditugun erakunde publiko nahiz pribatu hauetan: (bete ezik, ulertuko da bestelako ondoriorik ez duela eskatu).

Eskaeraren urtea

Erakundea Programa Eskatutako zenbatekoa

Emandako diru-laguntza

Eskaera honetaz gain, azken hiru urteetan Europar Batasunaren gidalerroek ezarritako –de mínimis-arautegiari loturiko ondoko diru-laguntza hauek lortu dituela:

Eskaeraren urtea

Erakundea Programa Emandako diru-laguntza

Portugaleteko Udalak iraganean diru-laguntzak eman izan balizkio, haiei atxikitako betebeharrak bete dituela egiaztatu duela.

Izenpea eta zigilua

Page 10: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BOLETÍN OFICIAL DE BIZKAIA BOB2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. Pág. 00

INBERTSIO-PROIEKTUAREN DESKRIBAPENA

ESKAERA-ZENBAKIA:___________________ESKATZAILEA:___________________

Jaun/Andrea:___________________________NANaren zenbakia:__________Enpresa honen ordezkaritzan___________________IFZ ZK.:______________

HAUXE ESKATZEN DU:

Portugaleten establezimenduak irekitzen eta modernizatzen laguntzeko programaren diru-laguntzak 2017. urterako edukitzea.

Diru-laguntzaren xedea den inbertsioa guztira___________________eurokoa da.(BEZik gabe)

A. EGINIKO INBERTSIOAREN OROIT-IDAZKIA

B. EGINIKO INBERTSIOA:Kontzeptua Balio gordina (BEZik gabe)

Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko lanak.Mugikortasun urriko herritarrei sarbidea errazteko oztopo arkitektonikoak kentzeko berritze-lanak.Segurtasun- eta irisgarritasun-neurriak ezartzea.MakineriaAltzariak eta merkataritzako ekipamenduaEkipamendu informatikoak, softwarea, TPVak, kutxa erregistratzaileakArgiztapena, erakuslehioa, errotulazioak…

GUZTIRA

Izenpea eta zigilua

Page 11: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BOLETÍN OFICIAL DE BIZKAIA BOB2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. Pág. 00

INBERTSIOAREN KOKAPENA ETA FAKTUREN KOADROA

ESKAERA-ZENBAKIA:___________________ESKATZAILEA:___________________

Establezimendu bakarrari dagokion faktura-zerrenda

Establezimenduaren izena Helbidea ZK. Udalerria PK

Zk. Data Faktura Zk. Deskribapena Hornitzailea Zenbate-koa

(BEZik gabe)

Ordaintzeko data

Behar beste orrialde erabiliko dira.

Izenpea eta zigilua

Page 12: BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA BAO 214. zk. · • Merkataritza-lokalen barruko eta kanpoko aldeak egokitzeko obrak, hau da, egokitzapena egitekoak, merkataritza-gainazala banatzekoak

eek:

BAO

-201

7a21

4-(II

-512

3)

BOLETÍN OFICIAL DE BIZKAIA BOB2017, azaroak 09. Osteguna214. zk. Pág. 00

DATUEN ALTA EDO ALDAKETA ALTA O MODIFICACIÓN DE DATOS

PERTSONA EDO ENTITATE INTERESATUAREN EZAGUPENERAKO DATUAK DATOS IDENTIFICATIVOS DE LA PERSONA O ENTIDAD INTERESADA N.A.N. / I. F. K. D.N.I. / C. I. F. ……………………………………………………………………………………………………. Abizenak eta Izena / Sozietaren izena Apellidos y nombre / Razón social .............................................................................................................................................................

Sólo para cuentas corrientes en el extranjero // A rellenar por el bancoAtzerriko diru-kontuetarako soilik // Bankuak bete behar

IBAN

Interesatuaren adostasuna Conformidad de la persona interesada

Bankuaren adostasuna Conformidad del banco

Portugalete, ................................................

Datu Pertsonalak Babesteko 15/1999 Lege Organikoa bete nahian jakinaratzen dizugu zeure datuak "Terceros Contabilidad" izeneko fitxategian sartu eta erabiliko ditugula. Futxategi horren ardura Portugaleteko udalari dagokio eta udal kontularitza eta diru-sarreren, gastuen, abalen eta fiantzen aurrekontua egiteko eta estatistikarako erabiltzen duela. Interesatuak datu horiek eskuratu, zuzendu, baliogabetu eta aurkatu ahal izango ditu Portugaleteko udaletxeko Erregistro Nagusian: Solar plaza z.g. 48920 Portugalete.

En cumplimiento de la Ley Orgánica 15/1999, de Protección de Datos de Carácter Personal, se le informa de que sus datos personales serán incorporados y tratados en el fichero "Terceros Contabilidad", del que es responsable el Ayuntamiento de Portugalete, cuya finalidad es realizar la contabilidad municipal y el presupuesto de ingresos, gastos, avales y fianzas y fines estadísticos. La persona interesada podrá ejercer los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición en el Registro General del Ayuntamiento: Plaza del Solar s/n, 48920 Portugalete.

PORTUGALETEKO UDALEKO DIRUZAINTZA

TESORERÍA DEL AYUNTAMIENTO DE PORTUGALETE

DATOS BANCARIOSBANKU DATUAK Bankua / Banco Sukurtsala / Sucursal

K.D. D. C. K/Korrontea C/Corriente

Kontu korrontearen jabea / Titular de la cuenta .......................................................................................................................................

BIZKAIKO ALDIZKARI OFIZIALA