PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN ALDIZ BIHAR ... ·...

2
1 PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN ALDIZ BIHAR, OSTIRALA, MAIATZAK 23, AREATZAKO KIOSKOAN ESKAINIKO DUEN KONTZERTUAN Romea, XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako interpretazioengatik maila goreneko erreferentzia bilakatu den Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra da Arratsaldeko 7:30etan eta bere batutapean, Bilboko Udal Bandak José Franco, Sorozabal, José Alberto Pina, Rafael Talens, Josep Suñer, Verdi eta Tchaikovsky konposatzaileen obrak interpretatuko ditu Bilbo, 2014ko maitzaren 22a.- Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR, OSTIRALA, HILAK 23, 19:30etan, Areatzako Kioskoan eskainiko duen kontzertuan, etokizun oparo-oparoa izango duen gaur egungo zuzendari bat aurkeztuko du: Miguel Romea Chicote. Lehendabiziko aldiz, zuzendari madrildarrak Banda gidatuko du, taldeak Bilboko Areatzan eskainiko duen udaberriko bigarren kontzertuan. Bere batutapean ostiralean Bilboko Udal Bandak publiko zabalarentzat prestatutako kontzertua interpretatuko du. Programaren barruan, Jose Francoren `Agüero´ eta Rafael Talens-en `Fina Blasco´ pasodobleak, Pablo Sorozabalen `La del manojo de rosas´ zarzuelako eta Giuseppe Verdiren `La forza del destino´ operako pieza lirikoen aukeraketa bat, Jose Alberto Pinaren `Sendes´ eta Josep Suñer-en `Vasa´ doinu ezagunak, eta amaitzeko, Tchaikovskyren `Martxa eslaviarra´ entzuteko aukera izango da. 2010az geroztik, Miguel Romea Chicote Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra da. Hauxe da Gaztela-Mantxan sortutako lehenengo orkestra sinfoniko profesionala, denboraldi egonkorra eskaintzen duena. Espainiako musikari- belaunaldi berriko gazte talentudunez osatutako orkestra hau benetako erreferentzia bilakatzen ari da, orkestra handirako XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako interpretazioengatik. Madrilen jaioa, klarinete-irakaslearen goi-titulua eskuratu eta “Karrera Amaierako Ohorezko Saria” irabazi zuen Madrilgo Errege Goi-Kontserbatorioan. Graduondoko ikasketak Rotterdams Conservatorium-en eta Salzburgoko Universität für Musik Mozarteum-en egin zituen. Zuzendari gonbidatu gisa, honako talde hauekin jardun ohi du: Madrilgo Autonomia Erkidegoko Orkestra eta Korua, Kordobako Orkestra, Extremadurako Orkestra, Espainiako Gazte-Orkestra Nazionala edota Orfeoi Donostiarra. Gainera, 2004an sortu zenez geroztik, Extremadurako Gazte-Orkestrako Zuzendari Titularra izan da. Talde honekin, Europa osoko jaialdietan parte hartu izan du. Aurretik, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gazte-Orkestrako Zuzendari Laguntzailea zelarik, Jose Zarateren `Cántico espiritual´ lanaren erabateko estreinaldian parte hartu eta zenbait kontzertu bira eskaini ditu Espainian eta Italian zehar.

Transcript of PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN ALDIZ BIHAR ... ·...

Page 1: PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN ALDIZ BIHAR ... · 2015-11-09 · 1 PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN

1

PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN ALDIZ BIHAR, OSTIRALA, MAIATZAK 23, AREATZAKO KIOSKOAN ESKAINIKO DUEN KONTZERTUAN • Romea, XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako

interpretazioengatik maila goreneko erreferentzia bilakatu den Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra da

• Arratsaldeko 7:30etan eta bere batutapean, Bilboko Udal Bandak José

Franco, Sorozabal, José Alberto Pina, Rafael Talens, Josep Suñer, Verdi eta Tchaikovsky konposatzaileen obrak interpretatuko ditu

Bilbo, 2014ko maitzaren 22a.- Bilboko Udal Musika Bandak BIHAR, OSTIRALA, HILAK 23, 19:30etan, Areatzako Kioskoan eskainiko duen kontzertuan, etokizun oparo-oparoa izango duen gaur egungo zuzendari bat aurkeztuko du: Miguel Romea Chicote. Lehendabiziko aldiz, zuzendari madrildarrak Banda gidatuko du, taldeak Bilboko Areatzan eskainiko duen udaberriko bigarren kontzertuan. Bere batutapean ostiralean Bilboko Udal Bandak publiko zabalarentzat prestatutako kontzertua interpretatuko du. Programaren barruan, Jose Francoren `Agüero´ eta Rafael Talens-en `Fina Blasco´ pasodobleak, Pablo Sorozabalen `La del manojo de rosas´ zarzuelako eta Giuseppe Verdiren `La forza del destino´ operako pieza lirikoen aukeraketa bat, Jose Alberto Pinaren `Sendes´ eta Josep Suñer-en `Vasa´ doinu ezagunak, eta amaitzeko, Tchaikovskyren `Martxa eslaviarra´ entzuteko aukera izango da. 2010az geroztik, Miguel Romea Chicote Verum Orkestra Sinfonikoko Zuzendari Titularra da. Hauxe da Gaztela-Mantxan sortutako lehenengo orkestra sinfoniko profesionala, denboraldi egonkorra eskaintzen duena. Espainiako musikari-belaunaldi berriko gazte talentudunez osatutako orkestra hau benetako erreferentzia bilakatzen ari da, orkestra handirako XIX. eta XX. mendeetako errepertoriaz egindako interpretazioengatik.

Madrilen jaioa, klarinete-irakaslearen goi-titulua eskuratu eta “Karrera Amaierako Ohorezko Saria” irabazi zuen Madrilgo Errege Goi-Kontserbatorioan. Graduondoko ikasketak Rotterdams Conservatorium-en eta Salzburgoko Universität für Musik Mozarteum-en egin zituen.

Zuzendari gonbidatu gisa, honako talde hauekin jardun ohi du: Madrilgo Autonomia Erkidegoko Orkestra eta Korua, Kordobako Orkestra, Extremadurako Orkestra, Espainiako Gazte-Orkestra Nazionala edota Orfeoi Donostiarra. Gainera, 2004an sortu zenez geroztik, Extremadurako Gazte-Orkestrako Zuzendari Titularra izan da. Talde honekin, Europa osoko jaialdietan parte hartu izan du. Aurretik, Madrilgo Autonomia Erkidegoko Gazte-Orkestrako Zuzendari Laguntzailea zelarik, Jose Zarateren `Cántico espiritual´ lanaren erabateko estreinaldian parte hartu eta zenbait kontzertu bira eskaini ditu Espainian eta Italian zehar.

Page 2: PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN ALDIZ BIHAR ... · 2015-11-09 · 1 PRENTSA OHARRA MIGUEL ROMEA CHICOTEK BILBOKO MUSIKA BANDA ZUZENDUKO LEHEN

2

BILBOKO UDAL MUSIKA BANDAKO KONTZERTUA Tokia: Areatzako Kioskoa Eguna: Maiatzak 23, ostirala Ordua: 19:30etan Zuzendari gonbidatua: Miguel Romea Chicote EGITARAUA José Franco 1878-1951 `AGÜERO´ Pasodoblea Pablo Sorozábal 1897-1988 `LA DEL MANOJO DE ROSAS´ Sorta José Alberto Pina 1984 `SENDES´ Rafael Talens 1933-2012 `FINA BLASCO´ Pasodoblea Josep Suñer 1964 `VASA´ Giuseppe Verdi 1813-1901`LA FORZA DEL DESTINO´ Moldaketak: M. Lake Piotr Ilich Tchaikovsky 1840-1893`MARCHA ESLAVA´ Moldaketak: I. Urkizu HURRENGO KONTZERTUAK UDAL MUSIKA BANDAREN UDABERRIKO DENBORALDIA (AREATZAKO KIOSKOA, 19:30etan) Maiatzak 30. Zuzendari gonbidatua: Juan José Ocón Ekainak 6. Zuzendaria: Iñaki Urkizu (Bilboko Musika Banda zuzendariordea) Ekainak 13. Zuzendari gonbidatua: Iker Sánchez Ekainak 20. Zuzendari gonbidatua: Juan José Ocón

Informazio gehiago: BILBAOMUSIKA Prentsa Kabinetea CRISTINA ANGULO 699 184 773 [email protected] L&V COMUNICACIÓN – KULTUR PROJECTS Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. bulegoa. 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 - Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583