PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO 300 … · 2015. 11. 9. · Okasiorako prestatu den...

2
PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO 300 IKASLE ETA IRAKASLETIK GORA IKASTURTEAREKIN AGURTZEN DIRA CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN EMANGO DUTEN KONTZERTU HANDIAREKIN • Hitzordua BIHAR DA, asteartea ekainak 8, 19.00etan. Gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuragarri daude jadanik • Musika Eskolako Sail guztiak parte hartuko dute eta programan konposaketa klasikoak, tradizionalak, soinu banda eta pop musika estiloko zenbait arrakasta interpretatuko dira, ‘Mary Poppins’, Queen edo Mecano adibidez. • Udal Musika Eskolak bere ekaineko agenda La Galeran, Hika Ateneoan eta Felix Serrano Ikastetxean eskainiko dituen beste hamabost entzunaldirekin osatuko du Bilbo, 2010eko ekainaren 7a.- Bilboko Musika Eskolak BIHAR, ohiko BilbaoMusikaren Ikasturte Bukaerako kontzertua handia eskainiko du. Okasio honetan, 300 musikari baino gehiagoren partaidetza (irakasle zein ikasleak) eta Udal Musika Eskolako musika- espezialitate guztiak ordezkatuko dira kontzertuan, Txiki eta Gazteen abesbatzak, pianoa, eskusoinua eta banda. Hitzordua 19:00etan da Campos Eliseos Antzokian eta kontzertura joateko beharrezkoa da gonbidapena izatea (eskuragarri jadanik gaurtik, bi pertsona bakoitzeko) Antzokiko leihatilan. Programazio zabalak, musika estilo desberdinetatik zehar egongo du ibilbidea eta konposatzaile klasikoetatik zein kantu herrikoietatik abiatuz, ‘Mary Poppins’, ‘West side story’ edo ‘Grease’’ filmetako soinu bandak eta pop taldeen zenbait arrakasta eskainiko digu, Mecano eta Queen adibidez. Programazioa Claude Debussy-ren ‘Arabesque’ obraren pianozko interpretazio batekin hasiko da; María Linnemann gitarra jolearen ‘Juliette’ obra eta jatorri herrikoia duen ‘El arpa de hierba’ interpretatuko du ondoren instrumentu talde batek. Flautaren txanda izango da gero, abesti zulu batean oinarritutako ‘Wimoweh, The lion sleeps tonight’ ezaguna interpretatuz. Eskusoinu taldeak, ‘Mary Poppins’ eta ‘West side story’-ren abestiak interpretatuko ditu; saxofoi eta ahotsaren laukote batek, Richard Rodgers-en ‘My funny Valentine’ , Miles Davis edo Chet Baker bezalako tronpeta joleek ezagutzera eman zutena. Eta ikasle - irakasleek osatutako banda batek, Ennio Morriconeren `River’, Alan Menkenen ‘The beauty and the beast’ eta Samuel Augustus Ward-en ‘America the beautiful’ konposaketak interpretatuko ditu. Okasiorako prestatu den abesbatza taldeak, Mel Levenen `101 Dalmata´ filmeko ‘Cruella de Vill’ abestiaren bertsio berezi bat eskainiko du. Gazteen koruak, Jacinto Guerreroren ‘Los gavilanes’ zartzuelako abestiak eskainiko ditu eta txikienak, John Rutte`rren ‘Magical kingdom’ eta Rodil-en ‘La tortilla de la abuela Julia’ abestiak aukeratu ditu. Amaitzeko, konbo batzuk eta ahots bat barne, eta Musika Hizkuntzako ikasleek eta irakasleek, galari amaiera emango diote, Mecanoren ‘Hoy no me puedo levantar’; Jacobs eta Casey-ren ‘Grease’; Queenen ‘Bohemian Rhapsody’ eta Ragni, Rado eta McDermot-en ‘Let the sunshine in’ interpretatuz.

Transcript of PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO 300 … · 2015. 11. 9. · Okasiorako prestatu den...

Page 1: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO 300 … · 2015. 11. 9. · Okasiorako prestatu den abesbatza taldeak, Mel Levenen `101 Dalmata´ filmeko ‘Cruella de Vill’ abestiaren

PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO 300 IKASLE ETA IRAKASLETIK GORA IKASTURTEAREKIN AGURTZEN DIRA CAMPOS ELISEOS ANTZOKIAN EMANGO DUTEN KONTZERTU HANDIAREKIN

• Hitzordua BIHAR DA, asteartea ekainak 8, 19.00etan. Gonbidapenak antzokiko leihatilan eskuragarri daude jadanik

• Musika Eskolako Sail guztiak parte hartuko dute eta programan konposaketa klasikoak, tradizionalak, soinu banda eta pop musika estiloko zenbait arrakasta interpretatuko dira, ‘Mary Poppins’, Queen edo Mecano adibidez. • Udal Musika Eskolak bere ekaineko agenda La Galeran, Hika Ateneoan eta Felix Serrano Ikastetxean eskainiko dituen beste hamabost entzunaldirekin osatuko du

Bilbo, 2010eko ekainaren 7a.- Bilboko Musika Eskolak BIHAR, ohiko BilbaoMusikaren Ikasturte Bukaerako kontzertua handia eskainiko du. Okasio honetan, 300 musikari baino gehiagoren partaidetza (irakasle zein ikasleak) eta Udal Musika Eskolako musika-espezialitate guztiak ordezkatuko dira kontzertuan, Txiki eta Gazteen abesbatzak, pianoa, eskusoinua eta banda. Hitzordua 19:00etan da Campos Eliseos Antzokian eta kontzertura joateko beharrezkoa da gonbidapena izatea (eskuragarri jadanik gaurtik, bi pertsona bakoitzeko) Antzokiko leihatilan. Programazio zabalak, musika estilo desberdinetatik zehar egongo du ibilbidea eta konposatzaile klasikoetatik zein kantu herrikoietatik abiatuz, ‘Mary Poppins’, ‘West side story’ edo ‘Grease’’ filmetako soinu bandak eta pop taldeen zenbait arrakasta eskainiko digu, Mecano eta Queen adibidez. Programazioa Claude Debussy-ren ‘Arabesque’ obraren pianozko interpretazio batekin hasiko da; María Linnemann gitarra jolearen ‘Juliette’ obra eta jatorri herrikoia duen ‘El arpa de hierba’ interpretatuko du ondoren instrumentu talde batek. Flautaren txanda izango da gero, abesti zulu batean oinarritutako ‘Wimoweh, The lion sleeps tonight’ ezaguna interpretatuz. Eskusoinu taldeak, ‘Mary Poppins’ eta ‘West side story’-ren abestiak interpretatuko ditu; saxofoi eta ahotsaren laukote batek, Richard Rodgers-en ‘My funny Valentine’ , Miles Davis edo Chet Baker bezalako tronpeta joleek ezagutzera eman zutena. Eta ikasle - irakasleek osatutako banda batek, Ennio Morriconeren `River’, Alan Menkenen ‘The beauty and the beast’ eta Samuel Augustus Ward-en ‘America the beautiful’ konposaketak interpretatuko ditu.

Okasiorako prestatu den abesbatza taldeak, Mel Levenen `101 Dalmata´ filmeko ‘Cruella de Vill’ abestiaren bertsio berezi bat eskainiko du. Gazteen koruak, Jacinto Guerreroren ‘Los gavilanes’ zartzuelako abestiak eskainiko ditu eta txikienak, John Rutte`rren ‘Magical kingdom’ eta Rodil-en ‘La tortilla de la abuela Julia’ abestiak aukeratu ditu. Amaitzeko, konbo batzuk eta ahots bat barne, eta Musika Hizkuntzako ikasleek eta irakasleek, galari amaiera emango diote, Mecanoren ‘Hoy no me puedo levantar’; Jacobs eta Casey-ren ‘Grease’; Queenen ‘Bohemian Rhapsody’ eta Ragni, Rado eta McDermot-en ‘Let the sunshine in’ interpretatuz.

Page 2: PRENTSA OHARRA BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO 300 … · 2015. 11. 9. · Okasiorako prestatu den abesbatza taldeak, Mel Levenen `101 Dalmata´ filmeko ‘Cruella de Vill’ abestiaren

Ekaineko agenda Ez da ikasturte amaierako kontzertu handi hau bakarrik, Udal Musika Eskolak ekainerako antolatu duen emankizun bakarra. Ekaineko agenda, La Galerako, Hika Ateneoko eta Felix Serrano Ikastetxeko kontzertuek eta entzuketek osatuko dute. Gainera, Alde Zaharretik kalejira bat ere antolatu du, baita Europar Musika Eguneko ospakizuna ere, ekainaren 21ean, Eskolan bertan eta kaleko emankizunekin, dantzaldiekin, entzuketekin etab. BilbaoMusika Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren menpeko organismo autonomoa da, eta Musika Eskola, Udal Banda eta Txistulari Bandaren kudeaketaren arduraduna. Informazio gehiago BilbaoMusikako egoitzan (Sorkunde 8, 48006 Bilbo), 94 416 47 85 telefonora deituz edota www.bilbaomusika.net webgunearen bitartez. BILBAOMUSIKA, BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO IKASTURTE BUKAERAKO KONTZERTUA CAMPOS ELISEOS ANTZOKIA EKAINAK 8, ASTEARTEA. 19:00 ETAN Sarrera gonbidapenarekin (2 pertsona bakoitzeko. Antzokiko leihatilan eskuragarri) EGITARAUA -‘Arabesca Nº1’, C. Debussy (pianoa) -‘Juliette’, M. Linnemann (instrumentu taldea) -‘El arpa de hierba’, tradizionala (instrumentu taldea) -‘Wimoweh. The lion sleeps tonight’, tradizionala (flauta taldea) -Potpourri, ‘Mary Poppins’, Sherman (eskusoinu taldea) -Potpourri, ‘West Side Story’, Bernstein (eskusoinu taldea) -‘My Funny Valentine’, Rodgers (saxofoi laukotea eta ahotsa) -‘Cruella de Vill’ (‘101 Dalmata) Leven (kantua) -‘Los gavilanes’, Guerrero (nagusien abesbatza) -‘Demasiado lejos de Irlanda’ (III. orkesta) -‘Magical kingdom’, Rutter (Txikien abesbatza) -‘La tortilla de la abuela Julia’, Rodil (Txikien abesbatza) -‘River’, Morricone (banda) -‘The Beauty and the Beast’, Menken (banda) -‘America the Beautiful’, Ward (banda) -‘Hoy no me puedo levantar’, Mecano (konboak) -‘Grease’, de Jacobs y Casey (konboak) -‘Bohemian rhapsody’, Queen (konboak) -‘Let the sunshine In’, Ragni, Rado y McDermot (konboak eta Musika Hizkuntzako ikasleak) Informazio gehiago: PRENTSA BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale nagusia, 81-3. solairua, 9. Saila. – 48011 BILBO Tel.: 94 416 08 00 – Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]