PRENTSA OHARRA ASTELEHENEAN, BILBOKO UDAL MUSIKA … · 2015-11-09 · egingo duten `Agur Jaunak´...

3
PRENTSA OHARRA ASTELEHENEAN, BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEN SANTA ZEZILIAKO KONTZERTU HANDIA CAMPOS ANTZOKIAN 40 irakasle inguruk parte hartuko dute BilbaoMusikak antolatutako kontzertuan eta musika estilo ezberdinetatik ibilaldi bat eskainiko dute. Mozart eta Vivalditik hasi eta Stevie Wonder edo Sting arte, euskal tradizioko kantu herrikoiak ere ahaztu gabe, `Agur Jaunak´ adibidez, non bere bertsio bat interpretatuko da biolin, biola eta biolontxeloarekin Datorren Azaroaren 21 ASTELEHENEAN izango da kontzertua arratsaldeko 19:00etan, Campos Antzokian. Gonbidapena behar da eta antzokiko txarteldegian jaso daitezke (bi pertsonako) Bestetik, Eskolako ikasleek ere bere kontzertu-audizioarekin ospatuko dute Santa Zezilia. Okasio honetan AZAROAREN 23AN BilbaoMusikako auditorioan izango da, 19:30etan eta doako sarrerarekin Bilbon, 2011ko Azaroak 18. - Gure zaindariaren eguna heldu da eta merezi duen moduan ospatu beharra dago. Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleak, egun batez, euren ikasgelak utziko dituzte Santa Zezilia eguna disfrutatzeko eta antolatutako ikuskizunean protagonista izateko. 40 irakasle inguruk parte hartuko dute beraz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ardurapeko BilbaoMusikak, datorren azaroak 21 ASTELEHENA, antolatu duen kontzertuan, Campos Antzokian 19:00etan. Sarrera librea da baina gonbidapenak behar dira. Hauek (bi pertsonako), txarteldegian jaso daitezke. (Txarteldegiko ordutegia: ostirala, 11:30etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 21:00ak arte; larunbatean 16:00etatik 19:00ak arte eta domekan, 11:00etatik 12:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Astelehenean, 17:15etatik 19:15etara). Eskolako Sail guztien ordezkariak igoko dira agertokira eta horregatik ikuskizuna oso alaia eta dinamikoa izango da, Udal Eskolak jasotzen dituen aukera guztiak agertuz. Honela beraz kontzertuko programak estilo ezberdinetatik ibilbide zabala eskainiko du, Mozart eta Vivalditik hasi eta Sting edo Stevie Wonderren pop itsaskorretik pasa eta Piazzola eta Gerswhi-en jazz eta erritmo latinoetaraino. Euskal musika tradizionala ere ez da faltako. Horren adibide izango da irakasle batzuk egingo duten `Agur Jaunak´ abestiaren moldaketa originalaren interpretazioa, biolin, biola eta biolontxeloak lagundurik (flauta eta eskusoinuaren laguntzarekin), are hunkigarriagoa dena. Gainera, Patxi Laborda dantza maisua ere igoko da agertokira `Binako´ herrikoia dantzatzera, pandero, gitarra eta biolontxeloaren doinuen laguntzaz. IKASLEEN KONTZERTU-AUDIZIOA AZAROAREN 23AN Beste alde batetik, Eskolako ikasleek ere euren omenaldi propioa eskainiko diete zaindariari ASTEAZKENA 23an BilbaoMusika-La Galeran (Sorkunde, 8), 19:30etan izango den kontzertu- audizioarekin. Sarrera librea izango da edukiera bere arte.

Transcript of PRENTSA OHARRA ASTELEHENEAN, BILBOKO UDAL MUSIKA … · 2015-11-09 · egingo duten `Agur Jaunak´...

PRENTSA OHARRA

ASTELEHENEAN, BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEEN SANTA ZEZILIAKO KONTZERTU HANDIA CAMPOS ANTZOKIAN

• 40 irakasle inguruk parte hartuko dute BilbaoMusikak antolatutako kontzertuan eta musika estilo ezberdinetatik ibilaldi bat eskainiko dute. Mozart eta Vivalditik hasi eta Stevie Wonder edo Sting arte, euskal tradizioko kantu herrikoiak ere ahaztu gabe, `Agur Jaunak´ adibidez, non bere bertsio bat interpretatuko da biolin, biola eta biolontxeloarekin

• Datorren Azaroaren 21 ASTELEHENEAN izango da kontzertua arratsaldeko

19:00etan, Campos Antzokian. Gonbidapena behar da eta antzokiko txarteldegian jaso daitezke (bi pertsonako)

• Bestetik, Eskolako ikasleek ere bere kontzertu-audizioarekin ospatuko dute

Santa Zezilia. Okasio honetan AZAROAREN 23AN BilbaoMusikako auditorioan izango da, 19:30etan eta doako sarrerarekin

Bilbon, 2011ko Azaroak 18.- Gure zaindariaren eguna heldu da eta merezi duen moduan ospatu beharra dago. Bilboko Udal Musika Eskolako irakasleak, egun batez, euren ikasgelak utziko dituzte Santa Zezilia eguna disfrutatzeko eta antolatutako ikuskizunean protagonista izateko. 40 irakasle inguruk parte hartuko dute beraz, Bilboko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Sailaren ardurapeko BilbaoMusikak, datorren azaroak 21 ASTELEHENA, antolatu duen kontzertuan, Campos Antzokian 19:00etan. Sarrera librea da baina gonbidapenak behar dira. Hauek (bi pertsonako), txarteldegian jaso daitezke. (Txarteldegiko ordutegia: ostirala, 11:30etatik 13:00ak arte eta 15:00etatik 21:00ak arte; larunbatean 16:00etatik 19:00ak arte eta domekan, 11:00etatik 12:00ak arte eta 16:00etatik 19:00ak arte. Astelehenean, 17:15etatik 19:15etara). Eskolako Sail guztien ordezkariak igoko dira agertokira eta horregatik ikuskizuna oso alaia eta dinamikoa izango da, Udal Eskolak jasotzen dituen aukera guztiak agertuz. Honela beraz kontzertuko programak estilo ezberdinetatik ibilbide zabala eskainiko du, Mozart eta Vivalditik hasi eta Sting edo Stevie Wonderren pop itsaskorretik pasa eta Piazzola eta Gerswhi-en jazz eta erritmo latinoetaraino. Euskal musika tradizionala ere ez da faltako. Horren adibide izango da irakasle batzuk egingo duten `Agur Jaunak´ abestiaren moldaketa originalaren interpretazioa, biolin, biola eta biolontxeloak lagundurik (flauta eta eskusoinuaren laguntzarekin), are hunkigarriagoa dena. Gainera, Patxi Laborda dantza maisua ere igoko da agertokira `Binako´ herrikoia dantzatzera, pandero, gitarra eta biolontxeloaren doinuen laguntzaz. IKASLEEN KONTZERTU-AUDIZIOA AZAROAREN 23AN Beste alde batetik, Eskolako ikasleek ere euren omenaldi propioa eskainiko diete zaindariari ASTEAZKENA 23an BilbaoMusika-La Galeran (Sorkunde, 8), 19:30etan izango den kontzertu-audizioarekin. Sarrera librea izango da edukiera bere arte.

SANTA ZEZILIA KONTZERTUKO PROGRAMA- CAMPOS ANTZOKIA

BILBOKO UDAL MUSIKA ESKOLAKO IRAKASLEAK

Astelehena, azaroak 21 /19:00etan /Sarrera gonbidapenarekin (txarteldegian)

- ‘4 variaciones sobre tema’, W. A. Mozart - ‘Preludio Nº12’, S. Rachmaninoff Luis Fernando Barandiaran (Pianoa) - ‘Invierno porteño’, A. Piazzola Ane López (Biolina) – Joseba Berrocal (Biolontxeoa) – Edurne Urutxurtu (Pianoa) - ‘Concierto en Si bemol mayor’ (primer movimiento), W. A. Mozart Jordi Ripoll (Fagota) – Maite Olmos (Pianoa) - ‘Binako’, herrikoia, moldaketak: DaviD Ekai Roberto Etxebarria (Ahotsa eta panderoa) – Ana Ispizua (Biolontxeloa) – David Ekai (Gitarra) – Patxi Laborda (Dantzaria) - ‘Offertoire’ (Op.12), J. Donjon Ibon Pérez Del Palomar (Flauta) - Maite Olmos (Pianoa) - ‘On wings of song’, D. Baker Asier Sierra (Klarinete baxua) - Jerónimo Martín (Pianoa) - ‘Sonata en Do menor’ (hiru eta laugarren mugimendua), A. Vivaldi Mikel Albistur (Oboea) - Jordi Ripoll (Fagota) – Maite Olmos (Pianoa)

- “Asiera” / “Bizkaia” / ‘Agur jaunak’, F. Gurbino Ibon Pérez Del Palomar (Flauta) – Garbiñe Velasco (Eskusoinua) - Natalia de Miota eta Javier Navascues (Biolina) - Lorena Núñez (Biola) - Ana Ispizua (Biolontxeloa) - ‘Water Music’, G. F. Handel - ‘Music for the royal fireworks’, G. F. Handel - ‘La Rèjouissance’, G. F. Handel Natalia de Miota eta Javier Navascues (Biolina) - Lorena Núñez (Biola) - Ana Ispizua (Biolontxeloa) - Ibon Pérez Del Palomar (Flauta) – Mikel Albistur (Oboea) - Sergio Alonso (Klarinetea) - Asier Sierra (Klarinete baxua) - Jordi Ripoll (Fagota) – Ibón San Vicente (Tronpeta) - Iñaki Busto (Tronpa) - Juan José Munera (Tronboia) - Maite Olmos (Pianoa) - Ander Hurtado de Saratxo (Tinbalak)

-‘Sumertime’, G. Gerswhin Goyo Gutiérrez (Pianoa) - Alvaro García (Baxua) – Gaizka Salazar (Bateria)

-‘Superstition’, S. Wonder - ‘Englishman in New York’, Sting Álvaro García (Gitarra eta ahotsa) – Ramón Escobar (Gitarra) – Josu Aguinaga (Baxua eta ahotsa) - Goyo Gutiérrez (Teklatuak eta ahotsa) – Gorka Aguinaga (Teklatuak) – Gaizka Salazar (Bateria) -‘Oskorriren espatadantza’ Oskorri Gorka Irurtia (txirula) - Asier González (alboka) - Álvaro García (Baxua) – Gaizka Salazar (Bateria)

- ‘Haurrak ikas ezazue’, herrikoia

Jasone Akizu eta Gorka Irurtia (Txistua) – Martín Ariztimuño (Gaita) – Asier González (Panderoa) - Roberto Etxebarria (Trikitixa) - Alvaro García (Gitarra) – Josu Aguinaga (BajoBaxua - Gaizka Salazar (Bateria)

Informazio gehiago: PRENTSA-BULEGOA: L&V COMUNICACIÓN – Itziar Villamandos Kale Nagusia, 81 – 3. solairua, 9. saila, 48011 BILBO Tel. 94 416 08 00 -Faxa: 94 439 30 56 Eskukoa: 657 796 583 [email protected]