Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri...

8
IPAR EUSKAL HERRIKO HITZA I.E. San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek b ‘Art déco’ estiloko 1936ko eraikina salbatu nahi dute, denen arte bilgunea egon dadin b 4-5 Zinema zahar ahantzia, isilpean saldua Islamofobia Baionako meskitako atentatuko biktimen sostengu martxara deitu dute etziko 3 Kartzela OIP eta Genepik Gwenola Ricordeau soziologoa gomitatu dute emazte presoez aritzeko 2 Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www.iparraldekohitza.eus [email protected]

Transcript of Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri...

Page 1: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

IPAR EUSKALHERRIKOHITZA

I.E.

San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotartalde batek b ‘Art déco’ estiloko 1936ko eraikina salbatu nahi dute, denen arte bilgunea egon dadin b 4-5

Zinema zahar ahantzia, isilpean saldua

Islamofobia Baionakomeskitako atentatuko biktimen

sostengu martxara deitu dute etziko3Kartzela OIP eta Genepik

Gwenola Ricordeau soziologoagomitatu dute emazte presoez aritzeko2Ostirala

2019ko abenduaren 13aX. urtea425. zenbakia

[email protected]

Page 2: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

Joanes Etxebarria Maule

Heldu den ostegu-nean Pour ellestoutes (Emazte horientzat denen-tzat) bere azken li-

burua aurkeztuko du Gwenola Ri-cordeau soziologoak, Tarnosekomediatekan (Okzitania). Harenhitzaldiari izenburu bat ere emandiote: Sistema penalak emazteakbabesten ote ditu?. Gaur egun Kaliforniako (AEB) unibertsitatepublikoan irakasle da Ricordeau,eta argiki ezetz ihardetsi du: «Sis-tema penalak emazte kategoriabatzuk babesten ditu beharbada,baina emazteen osotasuna begira-tzen bada, gaizki babesten ditu».Ricordeaurentzat, gauza jakina

da presondegiak emazteei gizoneibaino are kalte handiagoa egitendiela. Horretarako eman ditzake-en datuen artean, gizonezko pre-sondegiekin konparatuz, emaz-teentzat zenbat presondegi gutxidiren aipatu du, «nahiz paradoxaizan hori abolizionista batek erra-tea». Presondegi gutxiago, eta,beraz, senideetatik usu urrun-duago direla azpimarratu du. Ezhori bakarrik: «Gainera, gizarte-ari begira gehiago estigmatiza-tzen dira presondegiratzen diren

emazteak gizonak baino. Gizonekfamiliaren elkartasun handiagoadute, beraz; emazteentzat pre-sondegiak usu lotura sozialenhaustura ekartzen du, eta gizarte-ratzea ere zailago zaie gero».Presondegiaren ondorio des-

berdinak ikertu eta aipatu izan di-tu Gwenola Ricordeauk bere libu-ruetan: Les détenus et leurs pro-ches(Presoak eta beren senideak),Sexualités minoritaires (Gutien-goan diren sexualitateak), Huma-niser la peine? (Zigorra humani-zatu?) argitaratu ditu, besteakbeste. Emazteentzat lanerako pa-rada gutxiago, hezkuntza baliabi-de gutxiago, jarduera soziokultu-ral gutxiago direla gehitu du. Antolaketarako traba gehiago

ere badituzte emazteek, idazlea-ren erranetan, pertsona gutxiagobaita emazteen kartzeletan «etataldean antolatzea bera zigortuaizan daitekeelako», adibidez. Bo-rrokak izan dira, baina gizonenakbaino oihartzun txikiagoa kausituizan dutenak. Gwenola Ricorde-au: «Borroka feministak badirelaerratea zaila zait. Perspektiba fe-ministarekin izan direnak, bai». Ziegaz kanpoko borroka femi-

nista aipatzean, berriz, emazteenkausa presondegietako eta auzi-tegietako ate aitzinean gelditzen

den inpresio garratza du Ricorde-auk: «Eztabaida feministek ez di-tuzte kasik sekula aipatzen presodauden emazteak». Bestalde,biolentzia matxistaren parean az-ken berrogei urteetan egin diren«penalizaziorako eskaerek ezdute aterabiderik ekarri orain

arte», haren ustez. «Feminismo-aren baitan eztabaida» irekitzeabeharrezkoa zaio. Bere ibilbidean zehar, biktimak

diren emazteak, kriminalizatuakdiren emazteak eta presoen hur-bileko emazteak ikertu ditu so-ziologoak. Senide edo hurbileko-ekin hasi zen lanean, berak erehurbileko pertsonak preso uka-nik: «Nehork aipatzen ez duen zi-gor bat dela iduri zait, parte han-

diz emazteek betetzen dutena,gure gizartean gizonengandikbaino emazteengandik esperobaita elkartasun handiago». Irudibatekin ilustratu du errana, pre-sondegietako mintzalekuetanaita baino emazte gehiago ikustendela gehitu, eta anaia baino arre-ba gehiago. Ikuspegi horretatik,halere, desberdintzen ditu presopolitikoak, horiekin «ez baita el-kartasunaren generoa gisa bere-an desberdintzen».Frantziako kartzeletan presoen

eskubideak defendatzeko zailta-sunak begi bistakoak zaizkio:«Usu, herri auzoetako jendeaketa emazteak dira hunkiak dire-nak; arazo materialak ere badira:lana, besteak beste». Gainera, az-pimarratu du estigmatizatuakizateak antolaketarako traba batgehiago jartzen duela. Preso poli-tikoen senide eta lagunek, harenustez, horregatik lortzen dute an-tolatzea: «Engaiamendu politi-koa kriminalizatua bada ere, posi-tiboki ikusia izan daiteke. Zuzen-bide komuneko presoen hurbile-koak, berriz, soziologoek kutsa-tutako estigmatadeitzen dugunapairatzen dute. Hobendun senti-tzen dira, norbait preso dutelako.Aldiz, kausa politiko batentzatdenean, bada harrotasun bat».

Euskal Herrian «badakizue zerden» preso baten senide edo la-gun izatea, segitu du ikerlaria:«Frantzia edo Espainia osoa ze-harkatzea bisitak egiteko, auto is-tripuak, finantza kostua, kostumateriala, kostu emozionala, pre-soen haurrentzat zer eragin duen,zahartzen diren gurasoentzat...».Euskal presoen sakabanaketatikabiaturik, bestalde, paraleloa egi-ten du Frantziak lurralde koloni-zatuetan jatorria duten presoe-kin. Lurralde horietatik, 600 batlirateke frantziar metropolianpreso direnak. Korsikar presoenhurbilekoek ere, «izan politikoakedo ez», distantziaren «kostuhandi hori» pairatzen dute. «EdoSomaliako piraten kasua hartzenbada, frantziar inperialismoakatxilo hartzen ditu Somalian etapreso sartzen frantziar lurralde-an, komunitateentzat diren on-dorioak kontuan hartu gabe».

Amerika abolizionista«Niretzat, presondegi oro eskan-dalu bat da», argitu du soziologo-ak. Heldu den ostegunean ema-nen duen hitzaldian abolizionis-mo penalari oihartzun handiagoematen segitu nahi luke. Ameri-ketako Estatu Batuetan hedatua-go da pentsamolde hori, gutxien-goan diren komunitateak (afri-kar-amerikarrak edo latinoak,adibidez) «ohartzen baitira berenkomunitateak neurri gabe hun-kituak direla sistema penalare-kin». Abolizionismoaren ideiakpresentzia handiagoa du eztabai-da publikoan, «baita unibertsita-tean ere», idazleak dioenez. Abolizionismoaren ideia ezker

muturreko eremutik harago he-datzea nahiko luke Ricordeauk,eta nahiz eta Frantziako preson-degien egoera aztertzeak horre-tan lagundu dezakeen, «ez dakonparatzerik AEBekin». Han biemazte beltzetik batek, haren da-tuen arabera, hurbileko norbaitukan du preso. «Beren esperien-tziaren parte da». Bere kurtsoguztietan hiruzpalau ikaslek seni-de presoak ukan dituztela gehitudu unibertsitateko irakasleak:«Gauza arrunta da». Frantziakoherri auzoetan ere «ohikoa izandaiteke, baina ez hein horretan».Abolizionismoa modako ideia

ez bada ere, Ricordeauk oroitarazidu «humanitatearen historian»presondegirik gabeko gizartegehiago izan direla. «Presondegiainposatu da kolonizazioarekin,parean bazirelarik hainbat kultu-ra bere baitako krimen eta deli-tuak konpontzeko beste manerakzituztenak», gehitu du, egunero-koan eremu askotan oraino egi-ten den bezala, familian adibidez.

OIP eta Genepi elkarteek Gwenola Ricordeau soziologo eta idazlea gomitatu duteTarnosera. Emazte presoen egoera eta borrokak aipatuko ditu, eta kartzelen abolizioa.

Emazte presoak eta abolizioa

Presondegiak gizonezkoentzat baino ondorio gogorragoak ditu emazteentzat, Gwenola Ricordeauren ikerketen arabera. GUILLAUME FAUVEAU

2 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aGaiak

«Emazteentzat kartzelakusu lotura sozialenhaustura ekartzen du,eta gizarteratzea erezailago zaie gero»Gwenola RicordeauSoziologoa eta idazlea

Page 3: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

Iñaki Etxeleku Baiona

Santa Gurutze Gainen auzoko he-rritar batzuk eta zenbait elkartebildu dira igandeko martxarenantolatzeko. «Baionako meskita-ko atentatuaren ondotik, martxabat antolatu dugu biktimei guresustengua adierazteko publiko-ki», diote zabaldu duten deial-dian. «Elkartasunez, bortizkeriamota ororen kontra ibiltzera etakultu askatasunaren, balio laiko-en eta errepublikanoen defenda-tzeko martxan» parte hartzeradeitu dute.Urriaren 28an, gizon batek

atentatu islamofobo bat egin zuenBaionako meskitan: tenpluari suematen entseatu ondoan, han zi-ren bi gizonen kontra tiro eginzuen. Larriki zauritu zituen 74 eta78 urteko bi gizonak. Erasotzaileaarrastatua izan zen laster Seinau-tzen (Okzitania), eta preso altxa-tua. Etxean arma gehiago atze-man zizkioten Fronte Nazionale-

ko hautagai izan den militar ohihorri. Abenduaren 15eko martxa an-

tolatu duen kolektiboan partehartzen du egunero ZUP auzoanbizi den Abdelkaderrek. «Anitzmintzatu gara auzoko bizilagune-kin, erranez gertatu dena eskan-dalagarria zela, denak harriturikutzi gintuela. Jendeak beldur duegunerokoan, beldur dio meski-tara joateari. Eta denek sustenguaerakutsi diegu zaurituak izan di-renei, zeinek beren gorputzare-

kin meskita babestu nahi izan du-ten, erre ez zedin. Balaz pairatudute babestu nahi hori, tiroka-tuak izan baitira». Usaian diskre-zioa lehenesten duen komunita-teak luzaz elekatzeko beharraizan duela esplikatu du, durduza-

turik gelditu baitira. «Harrituakgara. Ez baikenuen uste halakorikgerta zitekeenik Baionan. Baio-nan, eta Ipar Euskal Herrian orohar, bakean bizi baikara. ZUP betiizan da komunitate guziak elka-rrekin bizi diren auzo bat. Ahai-detasun batean bizi izan gara beti,biztanleek dituzten zailtasun so-zialak izanagatik, gazteek lanakausitzeko duten nekezia izana-gatik». Zerbait egin behar zela zioten

anitzek: erakusteko onartezinadela eta ez dadin halako-rik berriz gerta. «Gelditubehar da hau guzia. Au-zoko militanteek, elkartemunduan ari direnekproposatu dute elkar-

tzea, mintzatzea ikusteko zer egingenezakeen biktimen eta haienahaideen sustengatzeko. Eta era-baki dugu sustengu martxa ho-rren antolatzea». Berantago badaere, gogoko lukete jende motaanitz nahasten balira kari horre-

tara. Abdelkader: «Doi bat berantheldu da, menturaz, baina inpor-tantea da eginahala jende izan da-din. Ez da hunkiak izan diren mu-sulmanen borroka bakarrik;atentatu horrek, ekintzara pasatuden terrorista horrek —bakarrikaritu ote den auziak erranen du—egin duenak asaldatu edozein he-rritarren borroka da. Jatorri, erli-

jio, jainkogabe orok etorri behardu, herrari stop! errateko. Bildubehar dugu, errateko Baionan as-paldian bakean bizi garela eta ho-rrela jarraitu behar duela».

Elkarteak, hezitzaileakMartxaren antolatzaileetan, Baio-na Ipar gaineko auzotarrekin ba-tean, tokiko elkarteek ere partehartzen dute. «Auzoan lan egitenduten elkarte guziak bilduak dirakolektiboan. Biztanleen taldea,CLCV alokairuan diren biztanle-en taldea, Graine de Liberte elkar-tea, Artotekafe, auzoko hezitzai-leak eta ongi etorriak diren gu-ziak. SOS Arrazakeria ere hor zenatentatu egunetik beretik fami-lien sustengatzeko, eta hor izanenda martxaren antolakuntzan la-guntzeko». Euskal Herriko bake prozesuan

parte hartzen duten bakegileeta-rikbat ere hurbildu zaie. «Ordez-karietarik bat etorri zen lehen bil-kurara, kausa horren sustenga-tzeko».Baionako Herriko Etxetik, haa-

tik, ez dute berririk izan atenta-tuaz geroztik auzoko lagunek.Auzapezak hitza hartu zuen aten-tatu egunean, eta Albizia gela irekipraktikanteentzat meskita hetsi-rik zegoen artean. Geroztik, berri-rik ez. «Ez da beste deus gehiago-rik izan, ez. Dakidanez, biktimenahaideak ez ditu oraindik errezi-bitu auzapezak; ez eta prefetakere. Halako bat zait eta damugarrida», dio Abdelkaderrek.Biktimak, hain zuzen, osaga-

rriz doi bat hobeturik badira ere,sendatzeko bide luzean dira orai-no. «Salburik dira biak, bainashock egoeran oraino. Birgaitzeaegiten ari dira. Bat ez da oraino oi-nez ibiltzen ahal; hiru bala bilduzituen. Bere autoan jasan zuensuteak inarrosirik da oraino. Be-harrik norbaitek atera baitzuenautotik, bestela hilik izanen bai-tzen egun». Igandeko martxa 14:30ean

abiatuko da, Santa Gurutze Gai-neetako Gaskoien plazatik.

Meskitako biktimen sustengumartxara deitu dute igandekoBaionako ZUP auzoko biztanle eta elkarteek osatu kolektibo batek martxa bat antolatu dumeskitaren kontrako urriko atentatuan zauritu biktimen sustengatzeko eta aski dela errateko

Urriaren 28ko atentatu islamofoboan erre autoa, Baionako meskita ondoan. GUILLAUME FAUVEAU

Artotekafe, Graine de Liberte,auzotarren elkarte batzuk etazenbait karrika hezitzaile etaauzotar daude kolektiboan

3IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Gaiak

Page 4: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

4 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aAstekoa

Iñaki Etxeleku Baiona

Les Beabetins Baio-na Ttipiko auzotarelkarteak auzohistorikoko zine-ma gela zaharraerosi duen Nexity

etxebizitza sustatzailea auzitarajauki zuen, gunea aurtikitzetikbegiratzeko. Auzia asteartean ira-gatekoa zen, baina Nexityk gibe-latzea galdegin du.Yannick Renaud auzotarrak du

deskubritu San Andresko guru-

tzatuen patronatuak saldu egoi-tzarekin gertatzen ari zena, etabazterrak harrotu, ez zedin ba-rreiatua izan. 22 urte hauetan bizida Baiona Ttipian Renaud. Biga-rren eskuko liburu denda bat duMarengo karrikan, delako zinemazaharraren eraikinaren gibelean.Arte ederretan, historian eta on-dare arkitekturan berezitua da,hain zuzen. Auzoan, nehork kasikez zuen ukan herriko etxeakonartu zuen salmenta horren be-rri. Suntsitzeko baimena emanadio udalak eraikitzaileari, bere 22

etxebizitzako egitasmoa aitzinaeramateko. Etxegintza sustatzailehori Edouard Denis da, Nexity tal-de gotorrak erosi zuena 2016an.Ahantzia eta kukutua zen art décoarkitekturako zinema eta ikuski-zun gelaren ikusteko eta gertatutratuaren zulatzeko inkesta era-man du liburuzainak. San Andresko gurutzatuen pa-

tronatuak eginarazi zuen zinemagela, 1936an. Renaudek artxiboe-tan ikusi du herritarren eskaeraizan zela. «1936an jendeak eskatuzuen gela bat da, parrokiako or-

duko Goienetxe apaizak bururai-no eraman zuena. Jean Zayren ga-raia zen, Fronte Popularrarenerrepublika garailea bazen aldebatetik, eta, beste aldetik, elizairatzartzen ari zen ulertuz mun-dua aldatuz zihoala, eta komuni-kabideak ere bai. Beraz, erabakizuten San Andresko gurutzatuenpatronatuaren bidez parrokiarieraikin moderno baten egitea es-katzea, ikuskizunak, hitzaldiaketa zinema errezibitzeko». Auzo-tarren abusatzeko lekua bilakatuzen berehala. «San Adresko pa-

tronatuaren berezitasuna gim-nastika zen. Beraz, gimnastikaemanaldiak antolatzen zituztenSan Adresko gimnastikariekin,baita itzulian ziren gimnastikariezagunagoekin ere. Igande arra-tsaldeetan joaten zen jendea ikus-kizun horien ikustera, edo antzer-ki bat, kantaldi bat. Bihotz Sakra-tuaren eskolako haurren urtekoemanaldia hor egiten zuten ere».Jende multzo ederra ohatzen zengelan. «Hirurehun jarleku bazi-tuen. Ez zen gela ttipia. Gauregun, 250 bat sartuko genituz-

San Andresko zinema zaharraren salmenta auzitan ezarri du Lea Beabetins auzotar elkarteak. Nexityetxegintza sustatzaileari saldu eraikinaren suntsitzea geldiarazi du, momentukoz. Baiona Ttipikozinema eta ikuskizun gela hori zaharberritzea nahi luke, arterako gune partekatua bilaka dadin.

Isilpean saldu altxorra

San Adresko gurutzatuen zinema zaharra, gaur egun, oholtzatik ikusita. Behereko gelari balkoikoa gehituz, hirurehun jarlekukoa zen. BERNARD JOURDAIN

Page 5: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

5IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Astekoa

ke». 1970eko hamarkadaren bu-kaera arte baliatua izan den gelaneuskal antzerkiak ere emanakizan ziren, eta Aberri Egun batenprestakuntza lanak ere aterpetuzituela oroit dira batzuk.

Errautsek kilikatu sudurraGarai ezberdinetako arkitekturenzale da Renaud, eta bereziki maitedu XX. mendearen hastapeneangaratu zen art décomoldea. «Per-tsonalki, maite ditut Baionakoondare eraikinak: XVII. mendea,XVIII. mendea, eta bereziki art dé-coongi ezagutzen dudana. Suertehori badugu, garai horretako on-dare biziki aberatsa baita inguruhauetan. Baionako herriko etxe-ak agerian ematen du argiki». Bigerlen artean, dirudunek gustu-koa zuten art décoestetika garatuzen, eta eraikuntza berriak sortuziren itsasalde guzian. «BerezikiBigarren Inperioaren ondotik,Euskal Herriko itsasaldea jada go-goko zuten oporlekua zen jendeaberatsentzat. Lehen Mundu Ger-laren biharamunean, estetika be-rria agertu zen. Belle sociétého-rrek ez zuen gehiago gustuko ai-tzinekoa. Estetika berri hori anitzikusten da Mediterraneoko etaEkialde Hurbileko Frantziarenkolonietan».Beti, parrokiako egoitza bat sal-

dua izan zela jakin bazuen ere,eraikin azpian gordea zen altxorraez zuen ezagutzen. «Jakin nuensaldua izan zela berriki. Banekienetxegintza operazio bat zegoelaBihotz Sakratuko eskola ohian,eta nahi nuen ikusi barne hori».Kereta pasaturik, ohartu zen ba-zela delako foyer-aren gaineko al-dean bolumen handiko beste bar-ne bat, ahanzturara utzia zena. Ezzen barneraino sartu ahal izan,etxe barreiatzaile enpresa batagertu zen arte. «Sekulako errau-tsa egin zuten; legea ez zuten bete,eta joan nintzen langileekin min-tzatzera. Herriko etxea deitunuen, eta zerbitzu arduradunaklegea oroitarazi zion enpresabu-ruari». Biharamunean, barneaikustea erdietsi zuen. «Lehenbizi-ko gune lau bat ikusi dut, 200 me-trokoa, Patxa plazari jarraikitzenzaiona. Puntara heldu eta buruaitzultzen dut, eta eremu handi ho-ri ikusten: gelako oholtza. Aitor-tzen dut zarrasta bat sentitu duda-la hor. Etsitzeko zarrasta. Egindut: ‘Badugu hor gauza harrigarribat, eta gutaz trufatzen dira’». Berehala joan zen udalak erai-

kitzaileari onartu zion baimenagiriaren ikustera, harritua bai-tzen Frantziako Eraikinen Arki-tektoek (ABF) utzi baitzuten hala-koaren egitera. «ABFk erran duez zela oroit gela hori ikusirik, sail-

katu baitzituen bakarrik sartzekoburdin kereta eta bi lauza. Ontsa-laz, herriko etxeak txosten xehe-xehe bat eskatu behar zuen. Ho-rretan da auzapeza faltsutzaile jo-koan ari, erraten baitu ez zela sei-nalatua izan. Ekimen boterea ba-du, eta erne den nornahik eginzezakeen. Eta ez da egia, dioen be-zala, eroria dela eraikina».

‘Art déco’-aren ezaugarriakZinema gelako ikusle jarlekuak80 metro karratuko foyer-arengaineko aldean dira. Beherekojarlekuak, ordokian, eta balkoibat zurezko ehun bat jargirekin.«Bolumen handi hori da lehenikart déco gisakoa, guziz. Eraikinbiziki azkarra da, 1930eko hamar-kadako betoi armatuz egina». Artdécoezaugarri begi-bistakoak di-tu gelak apainduretan: «Sartzekoaitzinaldea estilo horretan landuada. Eskailera etxeak burdin arte-lan biziki ederra dauka. Gelan be-rean, lau pareta-argitako bi seriebadira, eta, gain-gainean, be-rrehun anpoilako lokia. Friso ku-biko sinple biziki ederrak badira;taulagain aitzinaldean, moldadu-ra arras ederrak. Azkenik, SanAndresko gurutzatuen armarriaduzu, batere andeatu ez dena».Dioenez, ez ziren ahal gutirekinegin, erabili ziren tinduek adie-razten dutenaren arabera.

Bihotz-erdiragarri zaio, hots,hiriak hain aise utz dezan eskapa-tzera halako lekua. Ez du sinestenABFk dioena. Funtsean, bizite-giak egingai dituen enpresak ma-natu ikerketa etxeko langile batekoharra bidali die Les Beabetins tal-dekoei. «Fermuki gaitzitu da en-tzun duelarik ABF ez zela oroit an-tzoki hori bazenik». Jendearenahanztura hori zaio ondare zaleariegoitzak pairatzen duen drama.«Ahanztura baliatu dute, zinez.Ez baita ageri kanpotik, eta debe-katua baita sartzea, ezagutu dute-nek berek ahantzia zuten. Hau duzorigaitza gune horrek». Hogeita bi bizitegi egin nahi di-

tu, beraz, Nexityko Edouard De-nisek, San Andresko gurutzatueksaldu egoitzaren ordez. «Nexitygeldi-geldia eraikitzen ari da he-men gaindi. Diru egileak dira.Edouard Denis ondare eraikine-tan da gehienbat ari, Pinel legeaerabiliz. Gibeleko bezeroak zer-gen ttipitzeko ari dira. Ongi infor-maturik, beren dirua plazatze-ko». Ipar Euskal Herrian orokor-tua den jokamoldea, alo. Damugarri zaio Renaudi, auza-

pezak eta udalak deus ez baituteegin gunearen begiratzeko. «Ha-rritzekoa da, ez baitu aztertu ereegin bere baitarik edo beste nor-baiten bidez gune horren berrizerostea. Parisko inbertsiogile bat

etorri zait dirua proposatuz,proiektu orokor bat egiteko hor,hotel batekin eta aloka zitekeenikuskizun gela batekin. Errannahi du herriko etxeak ez duela

bilatu ere egin beste aterabide-rik». Eta ez zen dirua enegua, hi-riak diruztatu beste egitasmoei soegiten bazaie. «Gai izan dira 2,5milioi euro gehiagoren atzemate-

ko Atalante zinema gela berria-rentzat. Ez da dirua arazoa, berez.Baionako Herriko Etxearen poli-tika ongi ezagutzen duzularik, zo-ritxarrez, badakizu debaldexahutu dirua merke dutela. Auza-pezak berak aitortu dit bankuakborrokatzen zirela Baionako hi-riari dirua prestatu nahiz. Saltzeneta erosten den gauza bat da dirua,gaur egun».

Gune partekatu batLes Beabetins taldekoei deitora-garria zaie salmenta isilpean egindela. Alta, azpimarratu dute hala-ko ikuskizun gela baten beharrabadela auzotarrentzat, baita za-balago elkarte sarearentzat ere.«Komunitatean eraman proiek-tu bat nahi genuke, partekatukolitzatekeen gune bat. IparraldekoOrkestrako bi lagun jin zaizkiterratera izari horretako gela batenbeharra badutela. Euskal Museo-ak ez du gehiago hitzaldi gelarik.Gelaren goratasunari esker, bideoproiektagailu bat ezar daiteke, be-tekizun historikoa ukan dezanberriz». Beharretan diren elkarteeta artistentzat ere baliagarri da-kusate. «Bihar, aski da elkarteedo egitura erdi publiko bati uzteakudeaketa. Ordutegi bat atxikikoluke, lehentasun batzuk emanezOrkestrari, Euskal Museoari, uda-lari, antzerki konpainia bati; etaeskaera eginen luketen beste el-karte batzuei gainerakoan». Auzitan ezarri dute auzotarrek

afera. Lehen-lehenik, zinema ge-laren haustea berehala gelditzeko.«Helegiteari esker, gibelatu dugusuntsitzea. Badut esperantza, seihilabeterendako, ez bada gehiago.Galdegiten dugu uxer batzukizenda ditzaten, ondare arkitek-turan gai liratekeen adituek la-gundurik, kalitatezko azterketabat egin dezaten eraikinaz». Bai-na Nexityk suntsitzeko eta gibele-tik eraikitzeko baimenak ukanakdituenez, herritarrei zer gelditzenzaien galdegin zaiolarik, honeladio Renaudek: «Herritarren pre-sioa ahal bezain indartsua izan be-har da bizitegien eraikitzaileak gi-bel egin dezan. Badugu jada jen-dea prest dena gorputzez buruegiteko suntsitzeari». Laster iragan behar litzatekeen

helegitearen epaiketak argibidebatzuk emanen ditu, hain segur,horretaratu aitzin.

Zinema zaharreko proiektagailu gela zena. BERNARD JOURDAIN

Puntara heldu eta buruaitzultzen dut, eta eremuhandi hori ikusten.Aitortzen dut zarrasta batsentitu dudala hor»

«Komunitatean eramanproiektu bat nahi genuke,partekatuko litzatekeengune bat, elkarte batiutziz kudeaketa»Yannick RenaudBaiona Ttipiko liburuzaina

‘‘

Page 6: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

73EHUNEKOETAN, FRANTSES HUTSEAN IKASTEN DUTENAKIpar Euskal Herriko irakaskuntza elebidunaren datuak eman ditu EEPk.Lehen mailatik lizeora, ikasleen %73,4k ez du harreman izpirik euskarare-kin. %19,5 dira elebidunean, eta %7,1 murgiltze ereduan. 2004tik, halere,lehen mailako ikasle elebidunak %24tik %40ra iragan dira.

«Ikusteko dago oinarrizkoeskubide sozialen aurkakoenegarren eraso honekdominazio logikak iraultzekooldarraldia piztuko duen»Egoitz UrrutikoetxeaIratzar fundazioa

Ipar Euskal Herriko Hitzak irakurleen eskutitzak plazaratzen ditu. Ez dituzte 1.400karaktere baino gehiago izan behar, tarteak barne, eta Ipar Euskal Herriko Hitzakmozteko eskubidea du. Helbide honetara bidali behar dira, izen-abizenak eta herriaadierazita: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona. Eskutitzak Internet bidez bidaltzeko:[email protected].

%

Etxe ekoizleen hamargarren saltegiaestreinatu dute, Donibane GarazinDONIBANE GARAZI bIdoki etxe-ekoizle sareko eta laborantza biologi-koan direnen ekoizpenen saltzeko hamargarren saltegia ireki duteaste honetan. Donibane Garaziko Eztika saltegia da sortu berria. Kasik30 bat ekoizleren hazkurriak salduko ditu astelehenetik larunbatera;orain arte Aldude, Donibane Lohizune, Donapaleu, Ezpeleta, Hazpar-ne, Iruri, Lekorne (Xixtroak), Ortzaize eta Senperekoak ziren.

Irudia b Baiona

Irabazteko, iraun eta eragin nahizAbenduaren 5eko lehen mobilizazio handiaren ondotik, bigarrenera deitua zuten sindikatuek astearteko, Frantziako Gobernuak agindu erretreten erreformaren kontra, eta hirugarrenera atzoko. Asteartean, bi bat milalagunek Ipar Baionako biribilgune nagusia okupatu zuten. Ondotik, manifestaldi bat egin zuten San Leongo biribilguneraino. «Orain, denek elkarrekin ekonomia oztopatzea lortu behar dugu. Irabazteko ez dugu besteaukerarik», laburbildu zuen Peio Dufau CGTko trenbide langileak. GUILLAUME FAUVEAU

6 IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13aIritzia

MARRAZKIRITZIA If

Page 7: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

MUSIKA

BAIONAAzimuth Toutes jaialdia.

Helene Breshand harpalariaren

bakarkakoa.

bGaur, 21:00etan, Haiz’Egoa

penaren egoitzan.

BAIONA Inoren Ero Ni eta Alba.

bGaur, 21:30ean, Magneton.

BAIONAAzimuth Toutes jaialdia.

Lucie Bemol eta Pandore (Helene

Breshand harpalaria, Maryia Ane-

va antzerkilaria eta Claude Billes

artegilearen artean).

bBihar, 21:00etan, Haiz’Egoan.

BAIONAPAF talde feministaren

10. urtemuga kari: L Kill, Menudas

Cabronas eta ClaM y Dia.

bBihar, 21:00etan, Magneton.

DONIBANE GARAZIEkhi Lam-

bertek Haustura diskoa aurkeztu-

ko du.

bAbenduaren 19an, ostegunez,

20:00etan, gaztetxean.

DONIBANE LOHIZUNEAnje

Duhalde.

b Igandean, 17:00etan, Harriet

Baitako karpan.

KANTUA

BAIONALau Haizetara eta Ortzi

abesbatzak.

bGaur, 20:30ean, protestanteen

tenpluan.

SARAPleka kantuz.

bGaur, 20:00etan, Plekan.

ANTZERKIA

HENDAIAArtedrama: Zaldi urdina.

bGaur, 20:30ean, Mendi Zolan

gelan.

HITZALDIAK

HAZPARNEZapat(h)ari, zapata-

ren historioa Hazparnen bizi izan

dutenen begietatik, Aitzpea Leiza-

olaren hitzaldia, eta Polo Garaten

argazkiak.

bAbenduaren 19an, ostegunez,

19:00etan, Les Tilleuls jatetxean.

IRISARRIEtxepare, Aldudeko me-

dikua, Kepa Altonagaren hitzaldia.

bBihar, 10:30ean, Ospitalea

zentroko mediatekan.

SENPEREEuskara noiztik?

Euskara mendez mende,

Celine Mounolen hitzaldia.

bGaur, 19:00etan, Larraldean.

OLENTZERO

ANGELUOlentzero: haurren

desfilea, joaldunak, gaiteroak,

Angeluarrak, Arantzola Kantuz.

b Igandean, 10:00etan, Jules Ferry

eskolako frontoitik.

ARRANGOITZEOlentzero.

bGaur, 17:30ean, plazan.

ZURAIDEOlentzeroren etorrera.

bGaur, 14:00etan, plazan.

Irudiab Baiona

Olentzero eguna antolatudute Baionan biharkoBihar, 10:00etatik goiti, Errobi kanta, Erro Bat, Kanta Bi, Lau Haizetara

koruak ariko dira Baionako karriketan. 15:00etan, Olentzeroren heltzea

Xaho kaian. 17:00etan, Olentzerok Euskal Museoko linterna piztuko du

txistulariek eta koruek lagundurik. 17:15ean, Olentzero merkatuko pla-

zan: gozokien banaketa. 17:30ean, Santizpiritun, Orai Bateko dantzari,

musikari eta joaldunekin. 18:30etik goiti, txistorraren gaua Espainiako

Atean (Haiz Egoa, Tipi-Tapa, Or Konpon eta Amicale Saint-Leon). BOB EDME

Ikas, erretretak, lanbide foroa.

Ikas pedagogia zentroak 60 urte

bete ditu. Erreportajea egin du Ka-

naldudek. Erretreten erreformaren

kontrako Baionako manifestaldia

segitu du, bestalde. Eta Etxepare

lizeoko lanbide foroa segitu zuen

zuzenean, larunbatean.

Bihar

17:00. Astelehen urdinak musika

saioa.

Etzi

15:00. Errugbia:

Donibane Lohitzune-Arcachon.

17:00. Pilota: binakako finala zuze-

nean.

7IPAR EUSKAL HERRIKO HITZAOstirala, 2019ko abenduaren 13a Agenda

Page 8: Ostirala 2019ko abenduaren 13a X. urtea 425. zenbakia www ... · San Andresko gurutzatuek Nexityri saldu zinema zaharra salbatu nahiz, afera auzitan ezarri du auzotar talde batek

J. Etxebarria Donibane Garazi

Teoria gosez, hainbat ikasketaegin eta egiten ditu Ekhi Lamber-tek (Irulegi, 1990). Udan artzainlanetan ari da azken urteetan, etaurte osoan musikaria da. YoanAroztegi eta Miguel Etxeberri mu-sikariez lagundurik, Haustura le-hen bakarkako diskoa aurkeztudu, eta Arrola, Garaztarrak eta Eli-zondoko dantzariak prestatzenari diren dantza ikuskizun batenmusika arduraduna da —molda-ketak idatzi eta orkestra zuzen-tzen du—. Filosofia ikasketak egin, eta ar-tzain joan zinen gero. Lotura da unibertsitatetik ateratabeste zerbait egitea. Egin nuen ur-te bat filosofia, eta banuen zalan-tza udako lanarekin; ibili nintzeninterimgisa, eta ez bortxaz gustu-ra; filosofia ikasketekiko ere eznuen irakasle karreraren helbu-rurik. Beraz, pentsatu nuen ar-tzaingoan; eskola batera joan nin-tzen, Salon-de-Provencera, etaAlpeetan hasi nintzen hiru urtezartzaingoan, udan. Gero, distan-tzian segitu nituen filosofia ikas-ketak, lizentzia ukan arte.Artzaingoa maitatu eta segitu?Bai, baina ez dakit sobera zergatik.Maite dut, baina aski bitxia da;ohartzen naiz badirela zortzi edobederatzi urte hori egiten dudala.Ez dut indar berezirik egiten, lanegitea ezik. Musikan batailatzennaiz anitz, baina artzaingoan egi-ten ditut sasoiak, egiten dut enelana, eta hara... Hala pasatzen di-tut udak, aski kontent.Ez dakizunez zergatik artzain-goa maite duzun, agian gune ze-hatz bati lotua zara?Ez. Alpeetan hasi nintzen hiru ur-tez; neguan ere ibili nintzen Pro-ventza eskualdean, eta gero honaitzuli nintzen. Berlinen bizi izannintzen urte batez, eta handik sar-tzean, 25 urtetan, banuen gogoahemen egoteko. Berriz hartunuen musika —utzia bainuen—,eta, beraz, nahi izan dut artzain-goa hemen egin. Moldatzen naiznagusiekin asteburuak ukaiteko,egun batzuk libre, kontzertuaketa errepikak egiteko. Alpeetakomendia bikaina zen, baina harre-man sozialak eta proiektuakukaiteko aski zaila, jakinez musi-karen sasoi azkarra uda dela. He-men egonez, badut lotura musi-karekin eta beheko biziarekin. Musika beste ofizio bat da?Bai, batzuetan ofizioa dela erran-go nuke, zeren eta batzuetan pa-gatua bainaiz. Egiten dudan langehienarentzat ez naiz pagatua.Lanaren aldetik berdin da; egiten

dut gustatzen zaidan lana, etaikusten dut, hilabetearen edo ur-tearen bukaeran ontsa ateratzennaizenez, hala bada, aski zait. Bai-na egia da artzaingoak diru gehia-go ekartzen didala, momentuko,musikak baino. Ez du kentzen ni-retzat musika ofizio bat dela ere.Doktor Mephistorekin proposa-tzen duzue hemengo musika pa-noraman ez zen zerbait. Hori dazure bidea?Hori ez da ene bidea, hori segur.Eta guk jotzen dugun blues rockmusika Niko Etxartek —beste ma-nera batean— proposatu izan dueuskal rockean. Egia da bertsioakingelesez egiten ditugula, gehiagosoul batzuetan, badira kobreak...Niko Etxart gehiago rocka da, bai-na iduritzen zait hemen badugulaohitura musika hori entzuteko.

Oroitzen naiz 10 urtetan ikusinuela Niko Etxarten kontzertubat Irulegiko bestetan; lehen aldiazen rock kontzertu bat ikustennuela, eta erran nuen: «Hori eginnahi dut». Musika konposatzeko, ikaske-tak beharrezkoak dira?Ez da beharrezko, ez dut uste, bai-na nik egin ditut. Ibili naiz Baiona-ko kontserbatorioan eta idazkerakurtsoak ukan ditut. Musika tra-dizionalean ari nintzen PhilippeEzkurrarekin eta profitatu dutkurtso teoriko anitz hartzeko,gehiago klasikotik hurbil direnak,eta hori anitz baliatzen dut, [Dok-tor] Mephiston adibidez. Musika tradizionala ikastea hau-tu argi bat izan da?Ez, baina norbait topatu dut: Phi-lippe Ezkurra. Lagun batek aipatu

zidan Baionako musika tradizio-nalaren saila, ez naiz bortxaz hor-tik jiten musikalki. Philipperekinikasi dut ekartzen dudanarekinkonposatzea eta gauzak bururai-no eramatea. Tradizioa azkeneanda hartzea zure musika tresna —edo boza— eta zaren bezala mu-sika jotzea. Hastapenetik horisentitu dut Philipperekin. Aldiz,eskolan sartzeko, epaimahaikoekbazituzten tradizioaren irizpidebatzuk ez direnak bortxaz gureak:nik, adibidez, kontuan hartzendut Mikel Laboak edo Xabier Le-tek Amerikako protest folk songshorietarik hartzen dituztela era-ginak, eta tradizioan integratzenditut. Epaimahaira jiten delarikokzitaniar bat, berak nahi dituikusi txirulak eta eskusoinuak,besterik ez. Hor bada ikuspuntu

bat aski itxia, nik folk deitzen du-dana —hestea musika tradizionalaestetika batean—, eta beste ikus-puntu bat gehiago popularra, roc-kean bezala —eraginak hartuz es-kuin-ezker—. Ez du nehork mo-mentu batean Euskal Herrianerabaki irizpide estetikoak tradi-zioarentzat hauek direla eta bes-teei inposatzea; ebasten zirengauzak eskuin-ezker. Philippere-kin lantzen genuen esperimenta-zioa eta nola gureganatu gauzak;tripetan duzuna nola pasarazi,bere gauza on eta txarrekin. Gauzak sinple egin nahi dituzuladiozu. Horretan lagundu zaitubakarkako lan bat egiteak?Bai, zeren, bakarkako lan bat zerda? Ez gara bakarrik aritzen, jen-de anitzek laguntzen nau, bainaerabaki dut nire izenean egitea ar-durarekiko. Proiektu honetan ar-dura guztia nire gain da. Zerbait ezbadoa ongi, niri dagokit gauzakkonpontzea. Zure izenean bestee-kin ari zarelarik, behar da sinpleizan zeren behar da argi izan. Ba-tzuetan jakin behar da erratengaldua zarela ere. Horrek lekuauzten die besteei ere, ez dituzu ito-tzen.Zer giro du diskoak?Eraginen aldetik, denetatik har-tzen ditut gauzak: ari izan naiz bi-deo jokoetan anitz jostatzen, ko-legioan nintzelarik, eta badakitmusikan gauza anitz hortik jitendirela nahiz eta ez soinu elektro-nikoa izan. Hortik badut eraginmusikal anitz, badira ere musikatradizionalaren eraginak, popmusikarenak, blues musika...Hitzen aldetik?Oinarriz maitasun kantuak dira,idatzi eta adierazi dizkiodanaknire neska lagunari. Hola partitudira gauzak. Beharbada aski arra-ro da kantua norbaitentzat dela-rik denei partekatzea, baina, en-tseatzen banaiz kantu bat idazte-ra denentzat, ez du zentzurikenetzat. Aldiz, norbaiti mintza-tzen naizelarik bereziki, gauzakerraten ditut. Hola dut erreusituidaztea, momentukoz ez dut bes-te manerarik. Ikasi duzu filosofia, musika etaorain, psikoanalisia. Etengabe-ko gosea duzu ikasketekin?Bai. Galkatzeko manera bat daere, hainbat astakeriarekin ere,hori segur. Liburuetan usu asta-keria anitz atzematen ditut, asta-keria horiek harremanetan balia-tzen, eta ez ditu emaitza onakematen. Baina bakoitzak beharditu bere drogak, eta nirea horida: teoriak, ikasle izatea... Halere,gauza interesgarriak pasatzenahal dira.

«Artzaingoak dirugehiago ekartzen ditmusikak baino»Ekhi Lambert b Musikaria

Atzo aurkeztu zuen Lambertek bere bakarkako lehen diskoa, Haustura.667 eta Seitan taldeetan aritua da, eta, orain bakarka abiatu duen bideazgain, Doktor Mephisto taldean ere ari da. Udan, berriz, artzain aritzen da.

J.E.

IPAR EUSKALHERRIKO HITZA

OSTIRALA, 2019ko abenduaren 13a b 0.50 €Zuzendaria/Directeur de publication: Iñaki Etxeleku. Argitaratzailea/Editeur: SARL Euskal Komunikabideak.

Egoitza nagusia/Adresse: Lisses karrika, 3, 64100 Baiona / 3, rue des Lisses, 64100 Bayonne. Inprimategia/Imprimerie: Bidasoa Inprimatzeko Zentroa SA Sansinenea erreka, A1 sektorea, 20740 Zestoa (Gipuzkoa). Lege gordailua/Depot legal: SS-1527-2010 / ISSN 2491-1666. Batzorde parekidea/Commission paritaire: 0623 C 90915.

Tel: 0559-25 62 20. Fax: 0559-25 43 03. Posta e.: [email protected]