Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da...

13
Txostena Memoria 2011 160 Nekazaritza 6

Transcript of Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da...

Page 1: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

160

Nekazaritza

6

Page 2: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

162

6.1. HORTOFRUTIKULTURA ETA LANDAREEN BABESA

2011. urtean, Hortofrutikultura eta Landare Babeserako Atalak bere jarduerak egin ditu saiakeretan eta garapenean, frutazaintzaren, mahasgintzaren, enologiaren, baratzezaintzaren eta laborantzaren babesaren arloan.

6.1.1. FRUTAZAINTZA, MAHASTIZAINTZA ETA ENOLOGIA. (ZALLAKO ESTAZIOA)

Zallako Frutazaintza Estazioan eta finka kolaboratzaileetan kokaturiko mahastien, pipitako fruta-arbolan eta kiwiaren arloko entsegu esperimentalak egin dira. Ondoko gai hauek biltzen dituzte garatzen ari diren egungo azterlanek:

FRUTAZAINTZA

Frutagintza:

•Sagardo-sagarraren barietateak hautatzea.

•Kiwiko polinizatzaileen barietateak.

•Sagarrondo eta madariondo barietateen jokabide agronomikoa eta hautaketa.

8.315 kg fruta banatu da Bizkaiko ongintzako 15 zentrotan.

MAHASTIZAINTZA

Mahastizaintza:

•Tokiko barietate beltzen hautaketa klonala.

•Hondarribi Zuriaren hautaketa klonala eta egiaztatze-prozesua.

•Jokabide agronomikoa, inauste-teknikak eta tokiko eta kanpoko barietateetan indar txikiko patroiak.

•Pirinio Atlantikoko barietate agronomikoen jokabidea eta Gor Courbu hautaketa klonala.

•Kanpoko barietate beltzak hautatzeko proiektua.

• Izurriei eta gaixotasunei aurre egiteko estrategiak (mildiu, botiritisa, oidioa), abisu fitosanitarioak, tratamendu fitosanitarioen eraginkortasunari buruzko egitaraua eta produktu berrien balorazioa.

Bizkaiko Lurralde Historikoan basamahatsondoaren prospekzioa egin ondoren ezaugarriak zehazteko landa-lanak egin ziren.

Page 3: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

164

ENOLOGIA:TXAKOLINA-SAGARDOA

Upategi esperimentalean, txakolina eta sagardoa lantzeko azterlanak zuzendu dira. 20 mota ezberdin egin dira.

Txakolina:

•Txakolin zuri, gorri eta beltzen barietate bakarrak egitea.

•Txakolin zurien hazkuntza beratzeko teknikak.

•Beratzeko Ganimede entsegu teknikoak.

•Haritzezko upeletako txakolinak.

•Txakolin zurien beranduko mahats-biltzeak.

•Txakolin apardunak egitea.

Mahats-laginak kontrolatzeko Erkidego Egitarauari dagokionez (2120/2004 EE Arautegia), 26 mikroardotze egin dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako muztioetan, txakolinetan eta ardo beltzetan.

Txakolina sustatzeko kanpainari dagokionez, maiatzean Txakolin Astea egin zen. Gainera, hainbat dastaketa eman eta antolatu dira Upategi Esperimentalean, eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Izendapenaren Dastaketa Batzordearekin batera egin da lan.

Sagardoa:

•Azidotasun maila desberdinak eta polifenolak egitea horiek ezaugarritzeko.

•Hautatutako legamien erabilera.

•Sagardo apardunak egitea.

Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino lehen.

12.150 litro txakolin zuri, 3.500 txakolin beltz eta 1.300 litro sagardo egin dira. Ardoak, aztertu ondoren, dastaketetarako eta sustapenetarako erabili dira.

Page 4: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

166

6.1.2. BARATZEZAINTZA

Eutsi egin zaio BIHOEL (Lorra) eta Bizkaiko Foru Aldundiaren Nekazaritza Sailaren arteko lankidetzari, betiere kontrol biologikoaren egitarauari eta I+G+b-ko proiektuei dagokienez.

Era berean, honako hauetan hartu da parte:

•Baratzetako ekoizpen integraturako arauak berrikustea eta eguneratzea (tomatea, piperra eta uraza eta ziazerba).

•Labelerako tomatearen eta piperraren ekoizpeneko izurriak eta gaixotasunak kontrolatzeko baimendutako produktu fitosanitarioak eta kontrolerako tekniken zerrenda egitea (Kalitatea Fundazioa).

•Entseguetan parte hartzea eta landare materiala baloratzea Garaia S. Kooperatibaren laugarren gamari buruzko I+G+bko proiekturako.

•Hitzaldia nekazariei tomatearen izurri berri bati buruz: Tuta absoluta.

6.1.3. MAHASTIZAINTZA ETA ARDOGINTZA (Ardoaren O.C.M.)

Hauexek dira 479/2008 Araudiaren (EE, O.C.M) aplikaziotik eratorritako jarduerarik nabarmenenak:

•Mahastizaintzako erregistroa: Eguneratuta mantendu da erregistroa GPS neurketen bidez. Mahastien arloak neurtzeko eta erregistratzeko protokoloa erabili da SIGPACren arabera, baita legez kontrako landaketak kontrolatzeko protokoloa ere. Egin dagoen aplikazio informatikoa behar berriei egokitu zaie.

•Mahastizaintzako erregistroa behar bezala eguneratzean, hainbat eratako 260 espediente kudeatu dira.

•Bizkaiko Lurralde Historikoko mahastiak birmoldatzeko eta berregituratzeko arauak ezarri dituen apirilaren 13ko 51/2010 Foru Dekretuaren eta planetarako laguntzen deialdiari buruzko martxoaren 15eko 53/2011 Foru Dekretuaren bidez eta Eusko Jaurlaritzaren abenduaren 22ko 630/2009 Dekretuan ezarritako Laguntzak kudeatzeko artikuluen bitartez. 2011n 2 espediente berri izapidetu dira laguntza horietarako, eta aurreko planetako 6 espedientetako 5 titularri ordaindu zaie, guztira 77.551,55 euroko zenbatekoa.

•Bizkaiko Txakolinaren Egiaztapena: Bizkaiko Txakolina egiaztatzeko lan-taldeko kidea den aldetik, prozesuan hartu du parte Zerbitzuak Bizkaiko Txakolinaren Jatorrizko Izendapenarekin eta Kalitatea Fundazioarekin.

6.1.4. TREBAKUNTZAKO JARDUERAK ETA LAGUNTZA TEKNIKOA

2011. urtean, lankidetza estua izan da Bizkaiko frutazainen, txakolin-egileen, sagardo-egileen eta baratzezainen elkarteekin eta basozainen eta basoko mintegien elkarteekin trebakuntzari eta laguntza teknologikoari buruzko arloetan eta jardueretan.

Hainbat batzar eta lan-taldetan ere hartu da parte beste autonomia erkidego batzuekin, mahasgintza eta enologiaren arloko saiakeretan, diagnostikoko laborategietan, baratzeetan, mahastietan, batzorde fitosanitarioan, basoko sanitatean, etab.

Landare Babeseko teknikariek hizlari lez hartu dute parte “Fitosanitarioak jartzeko txartela” lortzeko ikastaroetan, baita Itsasmendikoik antolaturiko “Nekazari gazteen ikastaroan” eta “Ekoizpen integratuko ikastaroan” ere.

Page 5: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

168

EMAITZAK LEHEN SEKTORERAKO JARDUNALDIAK

Laborantzak babestearen eta esperientzia agronomikoen emaitzetatik, fruta-arbolen eta mahastien arloko borrokarako estrategiak egin eta zehaztu dira. Horretarako, sagarrondo, madariondo eta mahatsondorako tratamenduen gidak egin dira. Bestalde, abisu fitosanitarioak burutu dira, Internet, posta elektroniko, SMS mezu bidez eta erantzungailu automatiko bidez.

Halaber, mahasgintza eta enologiako 6 buletin egin dira, urtean zehar banatuak. Mahatsondoak landatzeari, txakolina egiteari eta izurriei eta gaixotasunei buruzko informazioa ematen da bertan.

Sailaren web orrian eskura daitezke jarduera horietarako eginiko dokumentuak eta argitalpenak .

Bestalde, txakolinaren azterketari buruzko 313 buletin, sagardoari buruzko 23 buletin eta uxualari buruzko 2 buletin igorri zaizkie ekoizleei, azterturiko parametroen zehaztapen eta guzti.

6.1.5. NEKAZARITZAKO EKOIZLEEN ELKARTEAK

Ekainaren 14ko 99/2011 Foru Dekretuaren bidez BLHko nekazaritzako ekoizleen elkarteentzako laguntzen deialdia egin zen eta deialdiaren oinarri araupetzaileak ezarri ziren. 2011n zehar espediente hauek izapidetu dira:

Hortofrutikulturako produktuak sustatzeko jarduerak ere burutu dira, eta txakolinaren kasuan, “Txakolinaren Ikasgela” proiektuaren bitartez 14 dastaketa egin dira, 351 partaiderekin, Bizkaiko Txakolinaren balioa sustatzeko asmoz.

“Bizkaiko Sagardoa”ri dagokionez, trebakuntzako jarduketak bultzatu dira hala nola 2011ko uzta aurkezteko jardunaldia eta azoka eta merkatuetara joatea eta bertan parte hartzea.

6.1.6. HITZARMENAK NEKAZARITZAKO EKOIZLEEN ELKARTEEKIN

2011n lankidetza tekniko eta ekonomikorako bi hitzarmen sinatu dira nekazaritzako azpisektoreko elkarte hauekin:

Page 6: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

170

6.1.7. KALITATEKO NEKAZARITZA EKOIZPENAK BULTZATZEKO NEURRIAK

Apirilaren 28ko 48/2009 Foru Dekretuaren eta maiatzaren 24ko 94/2011 Foru Dekretuaren bidez berrikuntza proiektuak bultzatu dira. 8 laguntza-espediente izapidetu dira eta horietatik 5 onetsi eta ordaindu dira; laguntza guztien zenbatekoa: 98.717,85 euro.

EKOIZPEN INTEGRATUA

EAEko Ekoizpen Integratuko lan-taldeetan eta arlokako batzordean parte hartzea. Baratzezaintzaren, fruta-arbolen eta mahatsondoen arauak eta prozedurak berrikustea.

6.1.8. LANDARE BABESA. DERIOKO LANDARE BABESEKO ZENTROA

LABORATEGIKO DIAGNOSTIKOAK

Azterturiko lagin kopurua: 366

Fusarium circinatum onddoa desagerrarazteko eta kontrolatzeko nazio egitaraua ezarri duen maiatzaren 26ko 637/2006 Foru Dekretuaren ondoriozko diagnostikoak eta analitikak nabarmendu behar dira.

MINTEGI ETA ORGANISMO KALTEGARRIEN IKUSKAPENA ETA KONTROLA 2000/29 EE ZUZENTARAUA, 58/2005 ERREGE DEKRETUA ETA ONDORENGO ALDAKETAK, 637/2006 ERREGE DEKRETUA ETA 180/2006 FORU DEKRETUAK APLIKATZEKO

Landare ekoizleen, merkatarien eta inportatzaileen Erregistro Ofiziala:

2011. urtearen amaieran, guztira 108 mintegi zeuden inskribatuta Landare Ekoizleen, Merkatarien eta Inportatzaileen Erregistro Ofizialean. Horietatik 33 baja emanda daude eta 7 jarduerarik gabe 2011ko kanpaian; beraz, 68 ari dira lanean. Aurten 2 erregistratu dira eta baja eman zaie beste biri. Kanpainan, guztira, 36 ikuskapen egin dira baratzeko produktuen, fruta-arbolen, apaindurakoen eta basokoen mintegietan.

Page 7: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

172

Berrogeialdiko prospekzio patogenoak

Berrogeialdiko organismo kaltegarri hauek antzemateko jarraipen eta laginketa espezifikoak egin dira: Erwinia amylovora, Fusarium circinatum, Monilinia fructiicola, PepMV, TYCLV, TSWV, Phytophthora ramorum, PSTV, Flavescencia dorada (vector Scaphoideus titanus), Bursaphelenchus xylophilus, Dryokosmus kuriphilus, Dyabrotica virgifera, Paysandisia archon, Rhynchophorus ferrugineus, Anoplophora chinensis, Toxoptera citricida eta Tuta absoluta.

Ikuskapenetan Fusarium circinatum gune berri bat antzeman da basodietan eta basoko mintegi batean. Tuta absoluta izurria tomate ustiategi komertzialetara zabaltzen ari da.

Jarraipen eta eragin fitosanitarioak

Baratzekoak

TMGMVk piperrean izandako eragina estabilizatu egin dela ematen du. Aurreko kanpainaren antzeko ohiko mailei eutsi zaie beste birus batzuen infekzioetan hala nola TSWV (tomatea, piperra eta letxuga) eta PVY (aire zabaleko piperra). Eginiko ikuskapenetan ez dira detektatu berrogeialdiko TYLCV eta PepMV birusak.

Izurriei dagokienez, euli zuriak (Trialeurodes vaporariorum eta Bemisia tabaci) eta tripek (Frankiniella occidentalis) aurreko kanpainetako antzeko mailei edo ohiko mailei eutsi diete. Landare-zorriak, ordea, kalte handia eragin du udaberrian piperretan adibidez.

Hala ere, Tuta absoluta sitsaren eragina tomatean gero eta handiagoa da, bai ekoizleen lurretan, bai bizitegietan. Prebentziorako neurriak hartzen ari dira, baita kontrol biologikoa indartu ere, izurri berri horren aurka era integratuan jarduteko. Haize ageriko soloetan agertzen hasi da.

Apaindurakoak

Aurten Phytophthora ramorum patogenoa ez da detektatu. Beste urte batzuetan bezala, TSWV birusaren gune txiki bat gertatu da alegrien ekoizle batean (Impatiens) udazkenean. Euli zuriek presentzia moderatua izan dute poinsettian, gehienbat Bemisia tabaci espeziekoek. Iaz baino askoz eragin txikiagoa izan du Fusarium oxysporum-ek cyclamenbulboetan.

Basoa

Mycosphaerella sp. onddoak kalte handiak eragiten ditu orain ere eukalipto basoetan, batez ere gazteetan.

Radiata pinudi batzuetan kalte handiak izan dira Scirrhia pinik eraginda. Arazoa ustez zaurkorrak ez diren lekuetara heltzen ari da.

Pino radiatako mintegietan udazkenean eta neguan eginiko ikuskapenetan, Sphaeropsis sapinea, Botrytis sp. izan dira maizen detektatu diren patogenoak. Mintegi batean berrogeialdiko Fusarium circinatum patogenoa detektatu da.

Ez da detektatu Bursaphelenchus xylophilus nematodoa eginiko prospekzioan azterturiko ezein laginketatan, ez enpresetan, ez basoetan.

Pipitako fruta-arbolak

Beste kanpaina batzuen antzeko eragina izan dute izurriek eta gaixotasunek.

Mahastia

Aurreko kanpainetan bezala, mildiua eta botritisa izan dira Bizkaian parasitorik garrantzitsuenak.

Mildiuari dagokionez, oso eragin handia izan du kanpainan gaixotasunak Bizkaiko mahastietan. Azken urte hauetan presioa oso handia izaten ari da.

Bortritisari dagokionez, ustelak nahikoa kalte txikiak eragin zituen kanpainaren amaieran.

Oidioa uneka agertu da baina oso erasokorra izan da zenbait lur-zatitan, aurreko kanpainan bezala.

Page 8: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

174

Fruta-arbolak eta mahastiak

•Mahastiko mildiua aurreikusteko eredua prest jartzea estazio meteorologikoak oinarri hartuta (Lezama, Bakio, Zalla, Iurreta eta Muxika).

•Cydia pomonellaren asteko jarraipena, pipitako fruta-arboletan feromonen tranpekin.

•Fruta-arbolen eta mahastien tratamendu abisuak erantzungailu automatikoaren eta webaren bidez.

• Izurrien eta gaixotasunen jarraipena Zallako Frutazaintza Estazioan.

•Sagarrondo, madariondo eta mahatsondorako tratamenduen gidak egitea 2012. urterako.

•Lobesia botranaren asteko jarraipena, bost mahastitan feromonen tranpekin.

•Scaphoideus titaniusaren hamabostaldiko jarraipena, bost mahastitan tranpa kromatrotropiko horiekin.

Basokoak eta apaindurakoak

•Ertzaintzarekin koordinatutako ikuskapena, Bursaphelenchus xylophilus berrogeialdiko nematodoak kutsatutako pinuen egurra eraman dezaketen ibilgailuak aztertzeko.

•Bursaphelenchus xylophilus berrogeialdiko patogenoa bilatzeko zurgintza eta enbalatze enpresen administrazio-ikuskapena.

•2006, 2007, 2008, 2009 eta 2010ean Fusarium circinatum foku izendatutako guneen jarraipena.

•Pino Radiata bizitegien ikuskapena Fusarium circinatum onddoa bilatzeko.

•Picea Abies, Gabonetako Arbolaren izurrien jarraipena.

•Rynchophorus ferreugineus berrogeialdiko intsektua palmondoetan detektatzeko jarraipena.

Hondakin fitosanitarioak jatorrian zaintzeko plana

Hondakin fitosanitarioak jatorrian zaintzeko egitaraua betetzeko 91/41/EEE Zuzentarauaren arabera, 22 lagin hartu dira baratzeetan eta mahastietan.

Beste jarduera batzuk

•Trebakuntza ikastaroak eta hitzaldiak: 12.

Page 9: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

176

6.2. LANDARE EKOIZPENA

Landare Ekoizpenaren Atalari agindutako egitekoen artean, jarduteko arlo hauek nabarmentzen dira:

6.2.1. EKOIZBIDEEN KONTROLA ETA ERREGISTROA

•Establezimenduen erregistro ofiziala eta zerbitzu plagizidak:

Indarreko izen-emateak .............................. 55

•Produktu fitosanitarioen merkaturatzea zaintzeko egitaraua 2011:

Establezimenduaren ikuskapena................... 6

•Produktu fitosanitarioen erabilera zaintzeko plana 2011:

Bisitaturiko ustiategiak ................................ 16

Tratamenduen enpresak .............................. 4

Nekazaritzako Makinen Erregistro Ofiziala

Tratamendu fitosanitarioen eta ongarritzeko makinen arloan, makina horien erregistroa arautzen duen abenduaren 10eko 6453/2009 Foru Agindua argitaratu da.

Page 10: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

178

Nekazaritza gasolioaren gaineko zerga bereziak itzultzea

Ogasun eta Finantza Sailarekin batera egin da lan nekazaritzako gasolioa erabiltzeari buruzko zerga bereziak itzultzeko espedienteak izapidetzeko.

Espedienteak: 264, guztira 150.404,20 euro.

6.2.2. NEKAZARITZA ETA INGURUMENA

6.2.2.1. Nekazaritza-ingurumeneko laguntzak

1257/99 eta 1698/2005 Arautegiarekin (EE) bat etorriz eta PDRS 2007/2013 onetsi ondoren, urriaren 1eko 144/2008 Foru Dekretu berria ezarri da. 2011. urtean 740 bat espediente izapidetu dira martxoaren 29ko Foru Dekretua dela bide.

Honelaxe laburbiltzen dira kontzeptu horrengatik ordaindutako diru-laguntzak eta neurriak:

6.2.2.2. Produktu fitosanitarioen hondakinak eta ontziak biltzeko programa

Ingurumenaren kudeaketarekin lotutako beste jarduera batzuen artean, eta sektoreak sortutako plagiziden hondakinak baloratzeko eta zenbatzeko aurretiazko azterlan baten ondorioz, produktu fitosanitarioen ontziak eta hondakinak biltzeko zazpi toki daude: Mungia (1), Karrantza (1), Markina (1), Igorre (1), Abadiño (1), Lezama (1) eta Gernika (1); Kopuru hauek bildu dira:

Halaber, bilketa sistema berria ezarri da SIGFITO SLren bitartez. Hutsik dauden ontziak biltzeko ardura du enpresa horrek baimendutako kudeatzaile baten bitartez.

Page 11: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino

Txostena

Memoria2011

180

6.2.2.3. Beste jarduketa batzuk lurzoru urbanizaezinean

Hainbat jarduketa egin dira lurzoru urbanizaezinean erabilerak bateragarri egitearen arloan, eta ondoko espediente hauek sortu eta izapidetu dira:

Page 12: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino
Page 13: Nekazaritza - Bizkaia · Bizkaiko Sagardoaren Elkartearen dastaketa batzordearekin batera egin da lan ekoizleek eginiko sagardoen balorazioan, azoketan eta merkatuetan saldu baino