MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu...

8
URRIKO AZOKA 2019 Markina-Xemein 2019ko urriaren 12an EUSKAL HERRIKO BLOND/AKITANIA BEHIEN LEHIAKETA PROIEKTUA

Transcript of MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu...

Page 1: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKOAZOKA 2019Markina-Xemein 2019ko urriaren 12an

EUSKAL HERRIKO BLOND/AKITANIA BEHIEN LEHIAKETAEUSKAL HERRIKO BLOND/AKITANIA BEHIEN LEHIAKETAEUSKAL HERRIKO BLOND/AKITANIA BEHIEN LEHIAKETA

PROIEKTUA PROIEKTUA

Page 2: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKO AZOKA 2019

Egitaraua:

10:00etarako: Azokaren zabaltzea. Erakusleek prest izan behar dituzte dagozkien mahaiak. Salmenta 17:00ak arte izango da. Derrigorrezkoa izango da 17:00arte norbere postuan izatea salmenta gunean.

10:00etan: Euskal Herriko Blond/Akitania behien lehiaketari hasiera emango zaio.

10:00etan: Epaileen lana hasiko da gaztai, ogi, ortuarien postu eta azokako posturik onena aukeratzeko.

10:00etan: Dastaketa gidatuak inguruko produktuekin, Mikel Garaizabalen eskutik.

11:00etatik eguerdiko 15:00ak arte: Animazio eta erakustaldiak.

12:00etan: Herriko trikitilarien erromeria kalerik-kale.

12:30etan: Bertsolariak Karmengo plazan.

14:30etan: Bertoko produktuekaz bazkaria zelaiko karpan.

16:30etan: Sari Banaketak

17:00etan: Azokaren amaiera.

16:30etan: Sari Banaketak

17:00etan: Azokaren amaiera.

Page 3: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKO AZOKA 2019 Markina-Xemein 2019ko Urriaren 12an

Izena emoteko:

Irailaren 2tik 6ra, goizeko 09:00etatik eguerdiko 14:00etara bitartean ondokotelefonoan edo helbide elektronikoan:

Oharrak:

Epez kanpo egindako eskaerak ez dira onartuko.Azokan parte hartzeko dokumentazioa epe barruan aurkeztu beharko da.

Lea-ArtibaiLanda Garapenerako Alkartea

Tfnoa: 94 620 36 11E-posta: [email protected]

Sariak eta Dietak:

Okela Behiak 550 euro aldrako

Idiak .............................................................................. 140 euro parea

Ardiak .......................................................................... 355 euro aldrako

Zaldiak........................................................................ 240 euro aldrako

Ortuariak ................................................................... 100

Fruta ............................................................................. 100

Ortuarien maharik onenari saria ............ 200

Gazta lehiaketako saria ................................ 200

Ogirik onenari saria .......................................... 200

Oharra:

Erakusketan parte hartzen duten behi, idi zein zaldiak sokan lotuta egon beharko diraderrigorrez. Ez da onartuko hesien artean ganadurik erakustea.Animalien dieten kasuetan garraioa eta animaliei egin beharreko analisiak sartuta daude, hots, norberak egin behar ditu.

Page 4: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKO AZOKA 2019

Mapa:

1 Euskal Herriko Blond/Akitania Behien lehiaketa

2 Lea-Artibai eskualdeko abereen erakusketa

3 Baserri tresnen erakusketa

4 Nekazaritza eta artisautza azoka eta bazkari gunea

5 Bertsolariak eta Herri kirolak

21

34

5

2

Page 5: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKO AZOKA 2019 Markina-Xemein 2019ko Urriaren 12an

Arauak:

Arau hauek ez betetzeak dietak jasotzeko eskubide gabe geratzea ekarriko du, antolatzaileen esku geratzen da dietak eman barik uzteko eskubidea, erabaki honen aurka ez da helegiterik onartuko.

Okelarako behiak:

Aldra bakoitzak 4 buru izan behar ditu eta animalia bakoitzak 6 hilabetetik gora izan behar ditu. Abeltzain bakoitzak nahi duen beste behi ekarri ahal ditu baina dietak eskuratzerakoan bakarrik jasoko du aldra bati dagokiona. Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Animalien banan banakako identifi kazio ofi zialaren fotokopia, bankuko kontu korronte zenbakia, ustiapen txartelaren eta ustiapeneko jabearen NAN zenbakiaren fotokopiak. Azoka egunean Jatorri eta Osasun Agiria (Guía de Origen y Sanidad pecuaria) eta urteko analisiak aurkeztu beharko dira.

Ardiak:

Honako hau izan beharko da aurkeztu beharreko aldra: ahari bat, bost ardi, urtebetetik bira bitarteko bost arkasta eta arkasto bat, eta urtebetetik beherako bost arkume eme eta ar bat.Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Abereen banan banakako identifi kazio ofi zialaren fotokopia, bankuko kontu korronte zenbakia, ustiapen txartelaren eta ustiapeneko jabearen NAN zenbakiaren fotokopiak. Azoka egunean Jatorri eta Osasun Agiria (Guía de Origen y Sanidad pecuaria) eta urteko analisiak aurkeztu beharko dira.

Zaldiak:

Aldratzat jotzeko gutxienez 4 buru (3 behor ete zaldi 1) izan behar ditu. Abeltzain bakoitzak nahi duen beste zaldi ekarri ahal ditu baina dietak eskuratzerakoan bakarrik jasoko du aldra bateri dagokiona.Aurkeztu beharreko dokumentazioa: Abereen banan banakako identifi kazio ofi zialaren fotokopia, bankuko kontu korronte zenbakia, ustiapen txartelaren eta ustiapeneko jabearen NAN zenbakiaren fotokopiak. Azoka egunean Jatorri eta Osasun Agiria (Guía de Origen y Sanidad pecuaria) eta zaldijendea identifi katzeko liburua.

Osasun Alorra:

Erakusketara aurkezteko aldra guztiek abereen osasunari buruz indarrean dauden arauak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintzako zerbitzuak eskatzen dituen arauak bete beharko dituzte. Urteko analisiak abeltzain bakoitzak bere kabuz egin behar ditu. Analisi hauen kostea dietaren barruan sartuta dago.

Page 6: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKO AZOKA 2019

Garraioa:

• Abeltzain bakoitzaren esku geldituko da animaliak azoka gunera eramatea, bere kostea dietaren barruan dagoelarik.

• Antolakuntza ez da kargu egiten animaliari garraioan eta zamaketa lanetan zehar gertatu ahal zaizkion ezbeharren gainean.

• Kasu guztietan antolatzaileen aldetik baimen berezirik izan ezean, Abereak, jendeak ikusi ahal izateko, goizeko 10:00etatik arratsaldeko 15:00etara egon beharko dira erakusgai.

• Animaliak arratsaldeko 17:00ak baino arinago jaso behar dira garbiketa lanak gauzatzeko.

Erakusketatik kanpoko araua:

Abereen erakusketa eta salerosketa egitera hurbildu nahi dutenentzat antolatzaileek gune bat jarriko dute. Gune honetan parte hartu nahi dutenek Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkarteari jakinarazi beharko diote. Abere hauek ere, abere osasunari buruz indarrean dauden arauak eta Bizkaiko Foru Aldundiko Abeltzaintzako zerbitzuak eskatzen dituen arauak bete beharko dituzte. Albaitarien analisiak eskuragarri izan beharko dituzte edozein momentuan eskatu ahal izango zaizkie eta. Gune honetarako animaliek ez dute dietarik jasoko.

Salmenta puntuetako arauak:

• Ortuari eta fruten dietak eskuratzeko gutxienez 6 produktu ezberdin aurkeztu behar dira. Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu.

• Baserriko produktuen salmenta gunerako saltokien kopurua mugatua denez parte hartzaileen aukeraketa egiteko honako erizpideak erabiliko dira:

· Herri laguntzaileetako batetan ustiakuntza izatea.

· Produktu bat eskualdean ez balego, hurbiltasuneko erizpidea hartuko da kontuan.

· Eztia, paitta eta txerriki saltzaile bina bakarrik onartuko dira.

Page 7: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

URRIKO AZOKA 2019 Markina-Xemein 2019ko Urriaren 12an

Txosnetako arauak:

• Azoka guneetan nekazaritza eta abeltzaintza arloko elkarteek soilik jarri ahal izango dute txosna.

• Lehenengo sektoretik txosna jartzeko eskakizunik ez balego interesa edukiko luketen beste kolektiboen artean baimena nori emon antolakuntzak erabakiko du.

• Azoka gunean txosna jartzearren Irabazi asmorik gabeko elkarteek ez dute ordainduko.

• Partikularren batek, bere izaeraz, dagokion lekutik kanpo ipini nahiko balu, kuota ordaindu beharko luke.

• Txosnak bete beharreko baldintzak Abenduaren 28ko 2207/1995 Errege dekretuan agertzen dira. Zalantzarik izanez gero antolakuntzarekin jarri kontaktuan.

Artisauak:

• Azokan parte hartzen duten artisauek Ekonomi Jardueren gaineko Zergan (EJZ) alta emanda egon behar dute derrigorrez. Ziurtagiria aurkeztu beharra dago.

• Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela edukitzea.

Bestelako saltzaileak eta elkarteak:

• Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkartearekin jarri beharko dira kontaktuan beraien eskaera azaltzeko. Behin eskaera aztertuta Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkatea eskatzailearekin jarriko da kontaktuan hartutako erabakia helarazteko.

• Lea-Artibaiko Landa Garapenerako Alkarteak antolatzen dituen azoken parte-hartzaileen zerrendak berak osatzen ditu, eta onartuen zerrenda osatzeko azken erabakia alkarteak du. Lea-Artibai Landa Garapenerako Alkatea parte-hartzaileen onarpen-eskubidea gordetzen du.

Page 8: MARKINA URRIKO AZOKA 2019 · Erakusleak bere ustiategiko produktuak bakarrik erakutsi eta saldu ahal izango ditu. ... • Aintzat hartuko da Erregistro-errolda edo artisau txartela

Antolatzailea:

Babesleak eta laguntzaileak:Amoroto, Aulesti, Berriatua, Etxebarria, Gizaburuaga, Ispaster, Mallabia, Markina-Xemein, Mendexa, Munitibar-Arbatzegi-Gerrikaitz, Ondarroa eta Ziortza-Bolibarko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundia, Kutxabank eta Lea-Artibai eta Mutrikuko Hitza.

Lea-ArtibaiLanda Garapenerako Alkartea

Tfnoa: 94 620 36 11E-posta: [email protected]