ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak...

32
ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI A. PRODUKTU ETA ZERBITZU GUZTIEI aplikatzekoak zaizkien baldintza orokor erkideak. B. AGERIKO KONTUKO kontratuari aplikatzekoak zaizkion baldintza orokor espezifikoak. C. KREDITU ETA KARGU TXARTELEN zerbitzuei aplikatzekoak zaizkien baldintza orokor espezifikoak. D. ZABALKUNDE LINEARI aplikatzekoak zaizkion baldintza orokor espezifikoak. E. ORDAINKETA ZERBITZUEI aplikatzekoak zaizkien baldintza orokorrak. F. URRUNEKO BANKAKO eta ABISUEN ZERBITZUKO kontratuari aplikatzekoak zaizkion baldintza espezifiko orokorrak. Banco de Sabadell SA (aurrerantzean Bankua edo Banco Sabadell, helbide soziala: Alicante, Av. Óscar Esplá, 37, IFZ A08000143, eta Alicanteko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4070 tomoa, 1 folioa eta A-156980 orria) kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin. Espainiako Bankuaren egoitza Madrilen dago, honako helbide honetan: Alcalá kalea, 48, 28014 Madril. Interneteko helbidea: www.bde.es. Bankuaren posta elektronikoaren helbidea [email protected] da. Bankuarekin hemen bildutako baldintza orokor hauek (aurrerantzean Baldintza Orokorrak) gaineratzen dituen produktu edo zerbitzu bat kontratatzen denean, egiten den kontratuari aplikatzekoak izango dira, eta haren zati izango dira aurrerantzean, Titularrek espresuki onartu ondoren, ezarri ahalko diren arau partikular eta osagarriak aparte utzi gabe, eta desadostasunik badago, lehentasunez arautuko dute arau horiek ondoren adierazten diren baldintzen aurretik. Baldintza Orokor horiek legez kanpokoak, baliogabeak, edo legearen arabera aplikatu ezin direnak deklaratzen badituzte edo hala bihurtzen badira, horrek ez du eraginpean hartuko gainerako baldintzen legezkotasuna, baliotasuna edo betetzea. Baldintza Orokor horiek edo etorkizunean haiek ordeztuko dituztenak, Titular guztiek eskuratzeko moduan izango dituzte paperezko formatuan Bankuaren bulegoetan, eta formatu digitalean Bankuaren web-orrian. Baldintza Orokor horiek euskarri iraunkor batean edozein unetan eskatzeko eskubidea izango dute titularrek, beren bulegoaren bidez. A. PRODUKTU ETA ZERBITZU GUZTIEI APLIKATZEKOAK ZAIZKIEN BALDINTZA OROKOR ERKIDEAK. A.1. Titulartasuna eta Baimenduak. A.2. Identifikazio-tresnak eta -elementuak. A.3. Produktu eta zerbitzuen kontratazioa. A.4. Gakoen galera edo lapurreta. A.5. Kontua kitatzearen ondorioak gainerako kontratuekiko. A.6. Ordaintzeko obligazioa ez betetzea. Konpentsazioak eta ostera-lagapenak. A.7. Bankuaren liburu eta erregistroen froga-balioa. A.8. Interesak, komisioak eta gastuak. Urteko Tasa Baliokidea. A.9. Zergak eta tributuak. A.10. Produktu eta zerbitzuen kontratu-baldintzen aldaketa. A.11. Komunikazioak. A.12. Arriskuen Informazio Zentrala (CIR). A.13. Aplikatzekoak diren legea eta jurisdikzioa. A.14. Datu pertsonalak babesteko erregimena. A.15. Gordailuen Berme Funtsa eta banku-kontuen leku-aldatzea. A.16. Erreklamazioen prozedura eta gatazkak konpontzea. A.17. Beste batzuk. A.1. Titulartasuna eta Baimenduak. Z Titularra. Bankuarekin kontratatutako kontua, produktua edo zerbitzua bere izenean duen pertsona da. Bankuaren produktu eta zerbitzuen Titularrak izan ahalko dira (aurrerantzean Titularrak bakarra bada ere) edozein pertsona fisiko edo juridiko, erakunde edo entitate, bankuaren aldez aurreko adostasunarekin. DVC3907V #¡ !#DVC3907# 1 / 32 171103110009-50280120751884733110

Transcript of ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak...

Page 1: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI

A. PRODUKTU ETA ZERBITZU GUZTIEI aplikatzekoak zaizkien baldintza orokor erkideak.B. AGERIKO KONTUKO kontratuari aplikatzekoak zaizkion baldintza orokor espezifikoak.C. KREDITU ETA KARGU TXARTELEN zerbitzuei aplikatzekoak zaizkien baldintza orokor espezifikoak.D. ZABALKUNDE LINEARI aplikatzekoak zaizkion baldintza orokor espezifikoak.E. ORDAINKETA ZERBITZUEI aplikatzekoak zaizkien baldintza orokorrak.F. URRUNEKO BANKAKO eta ABISUEN ZERBITZUKO kontratuari aplikatzekoak zaizkion baldintza espezifiko orokorrak.

Banco de Sabadell SA (aurrerantzean Bankua edo Banco Sabadell, helbide soziala: Alicante, Av. Óscar Esplá, 37, IFZA08000143, eta Alicanteko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago, 4070 tomoa, 1 folioa eta A-156980 orria)kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa0081 zenbakiarekin. Espainiako Bankuaren egoitza Madrilen dago, honako helbide honetan: Alcalá kalea, 48, 28014 Madril.Interneteko helbidea: www.bde.es.Bankuaren posta elektronikoaren helbidea [email protected] da.

Bankuarekin hemen bildutako baldintza orokor hauek (aurrerantzean Baldintza Orokorrak) gaineratzen dituen produktu edozerbitzu bat kontratatzen denean, egiten den kontratuari aplikatzekoak izango dira, eta haren zati izango dira aurrerantzean,Titularrek espresuki onartu ondoren, ezarri ahalko diren arau partikular eta osagarriak aparte utzi gabe, eta desadostasunikbadago, lehentasunez arautuko dute arau horiek ondoren adierazten diren baldintzen aurretik.

Baldintza Orokor horiek legez kanpokoak, baliogabeak, edo legearen arabera aplikatu ezin direnak deklaratzen badituzte edohala bihurtzen badira, horrek ez du eraginpean hartuko gainerako baldintzen legezkotasuna, baliotasuna edo betetzea.

Baldintza Orokor horiek edo etorkizunean haiek ordeztuko dituztenak, Titular guztiek eskuratzeko moduan izango dituztepaperezko formatuan Bankuaren bulegoetan, eta formatu digitalean Bankuaren web-orrian. Baldintza Orokor horiek euskarriiraunkor batean edozein unetan eskatzeko eskubidea izango dute titularrek, beren bulegoaren bidez.

A. PRODUKTU ETA ZERBITZU GUZTIEI APLIKATZEKOAK ZAIZKIEN BALDINTZA OROKOR ERKIDEAK.

A.1. Titulartasuna eta Baimenduak.A.2. Identifikazio-tresnak eta -elementuak.A.3. Produktu eta zerbitzuen kontratazioa.A.4. Gakoen galera edo lapurreta.A.5. Kontua kitatzearen ondorioak gainerako kontratuekiko.A.6. Ordaintzeko obligazioa ez betetzea. Konpentsazioak eta ostera-lagapenak.A.7. Bankuaren liburu eta erregistroen froga-balioa.A.8. Interesak, komisioak eta gastuak. Urteko Tasa Baliokidea.A.9. Zergak eta tributuak.A.10. Produktu eta zerbitzuen kontratu-baldintzen aldaketa.A.11. Komunikazioak.A.12. Arriskuen Informazio Zentrala (CIR).A.13. Aplikatzekoak diren legea eta jurisdikzioa.A.14. Datu pertsonalak babesteko erregimena.A.15. Gordailuen Berme Funtsa eta banku-kontuen leku-aldatzea.A.16. Erreklamazioen prozedura eta gatazkak konpontzea.A.17. Beste batzuk.

A.1. Titulartasuna eta Baimenduak.

Z Titularra.Bankuarekin kontratatutako kontua, produktua edo zerbitzua bere izenean duen pertsona da. Bankuaren produktu eta zerbitzuenTitularrak izan ahalko dira (aurrerantzean Titularrak bakarra bada ere) edozein pertsona fisiko edo juridiko, erakunde edo entitate,bankuaren aldez aurreko adostasunarekin.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

1 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 2: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Z Baimenduak.Titularrek pertsona bat edo hainbat (hemendik aurrera Baimenduak, bakarra bada ere) baimen ditzakete eragiketak egin eta kontuarensaldoa erabili dezaten edo produktuaren edo zerbitzuaren berezko eragiketak egin ditzaten, Titularrek ezarritako ahalmen eta mugekin.Titularrek emandako baimenak, edo Titular bakar batek emandakoak kontuaren, produktuaren edo zerbitzuaren sinadura motabereizgabea bada, baliozkoak eta indarrekoak izango dira Bankuak Titularren arteko edozeinen eskutik baimenen errebokatzearen idazkibidezko jakinarazpena jasotzen ez duten bitartean.

Z Titularren aniztasuna.Titular anitz badago, bereizgabe edo batera erabili ahalko dituzte eta jardun ahalko dute kontratatutako produktu edota zerbitzuekiko,produktuaren edo zerbitzuaren kontratuan ezarritako modalitatearen arabera edo Bankuak ezarritakoaren arabera kontratatutakozerbitzurako. Espresuki adierazten ez bada, ahalmenak bereizgabetzat hartuko dira ondorio guztietarako.

- Kontuaren ahalmenak bereizgabeak direnean (solidarioak), Titularrek edo Baimenduek kontua erabili, kontua kitatu, aldaketakagindu eta indibidualki jardun ahalko dute, eta Bankuak ez die gainerako Titularrei horren berri zertan eman. Titular horiek elkarribaimena ematen diote euretako edozeinek bereizgabe eta Titular guztien gain eta galorde, Bankuari edozein motatako eragiketakegitea agintzeko, guztiak barne.

- Kontuaren ahalmenak bateratuak direnean (mankomunatuak), Titularrek eta Baimenduak horretarako aurreikusitako moduanbaliatu eta jardun beharko dute batera, eta sinadurak, kodeak, gakoak, txartelak eta horretarako ezarritako gainerako tresnakbatera baliatzea ahalbidetze duten zerbitzuak erabiltzea soilik.

Z Mugak.Adingabeek, tutoretzapean daudenek eta beste edozein muga dutenek kontua irekitzea eta erabiltzea edo Bankuarekin produktuak etazerbitzuak kontratatzea ahalbidetzen dieten dokumentuak erakutsi behar dituzte nahitaez. Egon daitekeen edozein eragozpenen berriematen ez badute, Bankua ez da arduradun izango.

Z Ondorengotza.Titularren bat hiltzen bada, bizirik dirauten Titularrek edo baimenduen arteko edozeinek, halakorik balego, Bankuari eman beharko dioteinformazioa posible den bezain laster, eta zuzenbidean dagozkion erantzukizunetan eroriko da egiten ez badu. Heriotza gertatu denetikBankuari jakinarazi zaion arte egindako aginduen erantzukizuna agindu-emailearena izango da soilik.

Z Titularren erantzukizunak.Kontuen edo produktu/zerbitzuen Titularrek solidarioki eta Bankuaren liburuen arabera Bankuaren beraren alde diren saldo zordunenedo zenbateko zordunen ordainketako agindu-, eskusio- eta zatiketa-mozkinei uko eginda, eta berehala ekin beharko dio despolsatzeari,Bankuak inolako erreklamaziorik zertan egin gabe.

Z Titular ez-kontsumitzaileak.Ordainketa-eragiketa edo -zerbitzua jasaten duen ordainketa-eragiketak egikaritzeko erabiltzen den kontuak (aurrerantzean"ordainketa-kontua" deitutakoa) Titularren "kontsumitzaile" edo "ez-kontsumitzaile" kondizioa zehaztuko du.Titularrak "Kontsumitzaileak" badira (kontsumitzaileak dira beren jarduera ekonomikoaz, komertzialaz edo profesionalaz bestelakohelburuarekin jarduten duten pertsona fisikoak, baita merkataritza- edo enpresa-jardueraz bestelako esparru batean irabazi-asmorikgabe jarduten duten pertsona juridikoak eta nortasun juridikorik gabeko erakundeak ere), honako hau adosten da espresuki:

- Ez zaie aplikatuko Ordainketa Zerbitzuen Legearen III. titulua, ezta lege horren 23. artikuluak (lehenengo idatz-zatia) biltzen dituenmanuak ere, eta ezta ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoak zaizkion informazio-baldintza eta -eskakizunen gardentasunari buruzkoekainaren 14ko Agindua ere.

- Sartutako zenbatekoa funtsak jasotzen diren egunaren biharamunean erabili ahalko dute eta, kasu horretan, sarrera egiten denegunaren biharamuna izango da sarrera-balioaren data.

- Ez zaie aplikatzekoa izango agindu-emailearen erantzukizuneko gehieneko zenbatekoa Ordainketa Zerbitzuen Legearen 32,artikuluan (lehenengo idatz-zatia) ezarritako baimendu gabeko ordainketa-eragiketen kasuan.

- Bankuak kontratuaren baldintzak aldatu ahalko ditu, hogeita hamar (30) eguneko epearen barruan Titularrei jakinarazita.- Baldintza berriekin adostasunik ez badago, kontratua kosturik gabe suntsiarazi ahal izango da hogeita hamar eguneko epe horren

barruan egiten bada eta edozein azalpenengatik egikaritu gabeko zenbatekoak likidatu Titularrek onartutako azken baldintzenarabera, edo kontratu berri bat formalizatu bertan une horretatik aurrera arautuko duten baldintzak bilduta. Edozein kasutan,aldaketek, interes- edo kanbio-tasetan barne, Titularrentzako mozkin bat ekartzen badute, Bankuak berehala aplikatu ahalko ditualdez aurreko abisurik gabe.

- Bankuak edo Titularrek kontratuak suntsiarazi eta kontuak kitatu ahalko dituzte idazki bidezko abisu sinple baten bidez hamareguneko (10) aurrerapenez, gutxienez, eta Titularrak ez dute izango Bankuek aldian behin kobratzen dituzten eta aldez aurretikordaindu diren gastuak eta komisioak berreskuratzeko eskubiderik.

- Bankuak edozein bitartekoren bidez eskatu ahalko du kargu-adostasuna eta Titularrek ez dute izango eurek zuzeneanbaimendutako ordainketa-eragiketei dagokien diru-kopurua itzultzeko eskatzeko eskubiderik, eta eragiketa horiek egikaritutakoanirmotzat eta atzeraezintzat hartuko dira. Adostasunik ez badago, ordainketa-eragiketaren Onuradunarengana jo beharko dutezuzenean (zordunketa bat bada), eta Bankuak ez du erreklamaziorik egin ahal izango. Baimendu gabeko edo behar ez bezalaegikaritutako ordainketa-eragiketa bat gertatu dela jakiten duenean, justifikatu gabeko atzerapenik gabe jakinarazi beharko dioBankuari eta, dena dela, hilabeteko gehieneko epean (hil 1) zordunketaren edo abonuaren egunetik aurrera, eragiketarenberrespena lortzeko.

Gainera, Titularrak honako hauek direnean:ZPertsona juridikoak, edoZpertsona fisikoak ondasun-erkidegoak barne, betiere beren jarduera profesional edo enpresa-jardueraren esparruan jarduten dutenpertsona fisikoek osatzen badute nagusiki,

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

2 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 3: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

alderdiek adostu dute legeak hala aginduta ezarritakoa izan ezik ez zaiela aplikatzekoa izango haietan barne hartzen diren dagozkienkontratuei Baldintza Orokor hauek, ezta kontuan helbideratutako banku-zerbitzu eta -eragiketak ere:Z"EHA/2899/2011 Agindua, urriaren 28koa, banku-zerbitzuen gardentasunari eta haien bezeroen babesari buruzkoa",Z"5/2012 Zirkularra, ekainaren 27koa, Espainiako Bankuaren, kreditu-erakundeei eta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileeizuzendutakoa, banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak emateko erantzukizunari buruzkoa"ZAgindu eta Zirkular horien ondoriozko kontratuaren itunak.

Z Enpresen finantzaketaren sustapena.Titularrak enpresa txikiak, ertainak edo mikroenpresak badira (Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/CEGomendioaren arabera), edo jarduera ekonomikoa autonomo gisa gauzatzen duten pertsona fisikoak (Langile Autonomoaren Estatutukouztailaren 11ko 20/2007 Legean xedatutakoari jarraikiz), jakinarazten zaie, apirilaren 27ko 5/2015 Legeari, Enpresen FinantzaketaSustatzearen ingurukoari, jarraikiz, Bankuak ordura arte eman dien finantzaketa-fluxua ez luzatzeko edo eteteko asmoa balu, edofinantzaketa ehuneko 35ean edo gehiagoan murrizteko asmoa izango balu, gutxienez hiru hilabete lehenago jakinarazi beharko liekeelajakinarazpena jaso izana egiaztatzeko aukera ematen duen edozein komunikabideren bidez, aipatutako 5/2015 Legearen 1. artikuluko4. puntuan xedatutako kasuetan izan ezik. Jakinarazpena jasoz gero, eta jakinarazpenaren hurrengo egunetik hasi eta hurrengo hamaregun baliodunetan, aipatutako Legean zehazten den "Información Financiera-Pyme" izeneko dokumentua Bankuaren eskutik doanjasotzeko eskubidea izango dute Titularrek. Dokumentu hori beste edozein unetan ere eskatu ahal izango dute inolako baldintzarik gabe,baina, kasu horretan, zerbitzu horri ezarritako prezioa ordaintzeko eskatu ahal izango die Bankuak eta eskaera egin eta hurrengoegunetik hasita hamabost egun baliodun izango ditu eskatutako informazioa iritsarazteko.

A.2. Identifikazio-tresnak eta -elementuak.

Identifikazio-elementuak (kodeak, sarbide-hitzak, gakoak, eta abar) pertsonalak eta besterenezinak dira eta, horrenbestez, Titularrek haiekbehar bezala zaintzeko betebeharra beren gain hartzen dute hirugarren pertsonek haiek ezagutzea saihesteko.Titularrak beren identifikazio-elementuen behar bezalako erabileraren bidez egiten den edozein eragiketaren arduradun dira eta,horrenbestez, onetsi eta onartu egiten dute baimendu gabeko hirugarren pertsona batek egiten badu ere, salbu eta aldez aurretik Bankuarijakinarazi badio kontratu honetan aurreikusitako moduan elementu horiek galdu edo lapurtu egin dituztela.Jakinarazpenak produktuaren blokeoa eragin ahalko du, eta zerbitzua etetea identifikazio-elementu berri bat jaulki eta Titularrek jasoizanaren frogagiria sinatzen duten arte.Titularrek beren zenbaki edo gako pertsonala hauta badezakete, ohartarazten zaie ez dutela hartu behar hirugarren pertsonek erraziragartzeko moduko zenbaki bat edo beste edozein kode (jaioteguna, telefono-zenbakia, ondoz ondoko zenbakien serieak, zifra berarenerrepikapenak, eta abar.). Era berean, kode hori edo gako horiek ez dituzte ezein euskarritan apuntatu behar, eta bereziki identifikazio- edoordainketa-tresnarekin gordetzen edo eramaten duen ezein dokumentu edo objektutan. Titularrek ez dituzte markatu behar zenbaki edogakoak hirugarrenek haiek ikusteko moduan. Titularrek debeku horiek betetzen ez badituzte, Bankuek ez dute inolako erantzukizunik izangohirugarrenen iruzurrezko erabilera dela-eta.Segurtasun-arrazoiak direla-eta, gomendagarria da Titularrek nolabaiteko sarritasunez aldatzea beren gakoak, kodeak edo sarbide-hitzak,dagozkien zerbitzuetan aurreikusitako aukeren bidez.Bankua ez da identifikazio-elementuen behar ez bezalako, iruzurrezko edo zabarkeriazko erabileratik eratorritako erantzule izango, eztahirugarrenei zabaltzeaz edo konfidentzialtasunik ezaz baliatzeaz ere.Sinaduraren edo identifikazio-elementuaren nortasunari edo egiazkotasunari buruzko zalantzak sortzen badira, edo Titularren bat aurkaagertzen bada, Bankuak beretzat gordetzen du agindua, disposizioa edo ordainketa eteteko ahalmena aurkaritza edo irregulartasun posibleaargitzen den arte, dela Titularren beren bidez, edo halakorik ezean, ebazpen judizial bidez.Zordunketa- eta kreditu-txartelak erabiltzeko behar den identifikazio-zenbaki pertsonalaren (PINa) berri emateko urruneko banka-zerbitzuanzehaztutako telefono mugikorrera edo helbide elektronikora mezu bat bidaltzeko baimena dauka Bankuak, bai eta Titularrak Bankuareneskutik jaso behar dituen abisuen berri ematekoa ere. Era berean, zehaztutako telefono mugikorrera edo helbide elektronikora bidali ahalizango ditu Bankuak urruneko banka-zerbitzua erabiltzeko behar den identifikazio-zenbaki pertsonala (PINa) eta urruneko banka-zerbitzuarenbitartez egindako eragiketak sinadura Digitalaren sistemarekin sinatzeko behar diren gakoak (behin bakarrik erabil daitezkeen ausazkogakoak), bai eta segurtasun-arrazoiengatik Bankuak beharrezkoak deritzen abisuak eta abisu eta alerten zerbitzuko jakinarazpenak ere; eta,hala balegokio, atzera botatako ordainketa-aginduen jakinarazpenak ere bai.Identifikazio-zenbakiak (PIN) eta -gakoak identifikazio-sistema pertsonalak eta transferiezinak dira; Titularrak bakarrik jakin behar ditu etabere kontrolpean gorde behar ditu, hirugarrenek haien basean jasotako mezurik atzitu ezin dezaten. Titularraren betebeharra da telefonomugikorra arduraz zaintzea halakorik ez gertatzeko eta, telefonoa galduko balu edo lapurtzen badiote, Bankuari horren berri eman beharkodio. Ezabatu egin beharko ditu, gainera, PIN edo gakoen berri emateko bidalitako mezu elektronikoak haiek jaso ondoren.

A.3. Produktu eta zerbitzuen kontratazioa.

Z Iraupena.Produktu eta zerbitzuen kontratuek dagokien kontratuan zehazten den iraupena izango dute.

Z Kanal erabilgarriak.Titularrek Bankuaren finantza-produktu eta -zerbitzuak kontratatu ahalko dituzte, eta produktu eta zerbitzu horiei buruzko kontsulta etaeragiketak egin egungo edo etorkizunean ezar daitezkeen bitarteko, dispositibo, kanal edo tresnen bidez.Kontratazio-prozesuetan erabilitako "sinatu" terminoak erreferentzia egin diezaioke eskuz idatzitako sinadurari norberak tokian bertanegiten duenean zein urruneko kanalean (presentzia fisikorik gabe) onartzeari eta onesteari.

Z Banka elektronikoa, telefonikoa eta urrunekoa.Titularrek baimentzen eta onartzen dute instrukzioak, disposizioak, loturak, helbideratzeak eta produktu eta zerbitzuen kontratazioakTitularrek berek edo kontuaren Baimenduek agindu ditzaketela, kode, gako, txartel, banda magnetikoko aktibagailuen,

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

3 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 4: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

sinadura-dispositiboen edo banka elektroniko, telefoniko edo urruneko identifikazioko eta sinadurako tresna edo elementuei dagokienbeste edozein bitarteko edo dispositiboren bidez.Titularrek modu ezeztezinean eta espresuki aitortzen eta onartzen dute banka elektroniko, telefoniko edo urruneko bitarteko, tresna edoelementuen bidez egindako ekintza eta instrukzioek eskuz egindako sinadura bidez paperezko euskarrian egindakoen ondorio etabaliotasun juridiko bera izango dutela.Horri begira, eta bereizgabe edo batera ezarritakoaren arabera, edozein Titularrek edo Baimenduk zerbitzuetan eragiketak egin edozerbitzuak lotu ahalko ditu adierazitako Titularrak edo Baimenduak Bankuarekin indibidualki kontratatu dituen adierazitako edozeinbitarteko edo tresnaren bidez, Titular guzti-guztien aldez aurreko baimenik edo berrespenik zertan izan gabe.Titularrak edo Baimenduak jakitun dira, segurtasun-arrazoiak tarteko, ez dutela finantza-informaziorik eman behar mezu elektronikoeiedo telefono-deiei erantzutean, ezta lotura gaineratuak erabili hirugarrenen e-mail edo web-orrietan. Bankuak inoiz ez dizkie bitartekohorien bidez eskatuko gako sekretuak gako horiek autentifikatzeko. Titularrek betetzen ez badute, zabartzat hartuko da haien jardunaeta baimendu gabeko eragiketek eragindako ondorio eta galera guztiak jasango dituzte, eta Bankuak ez du inolako erantzukizunikizango.

Z Hizkuntza.Titularrek produktu edo zerbitzuen kontratuak formalizatu ahalko dituzte eta haietatik eratorritako komunikazioak jaso, kontuarenbulegoan dagoen Autonomia Erkidegoko hizkuntza ofizialetako batean edo, hori eskatzen badute, ofiziala ez den beste hizkuntza batean,betiere Bankuak erabilgarri badu.

Z Bulego-sarea.Titularrek eta Baimenduek Banco Sabadell Taldearen bulego-sarea erabili ahalko dute une bakoitzean erabilgarri dauden kontsultak etaeragiketak egiteko. Taldearen Bankuen bulego-sarearen helbideak Bankuaren Interneteko helbidearen bidez eskura daitezke markabakoitzerako.

A.4. Gakoen galera edo lapurreta.

Autentifikatzeko gako sekretuak galtzen badira edo lapurtzen badituzte, Titularrek eta Baimenduek nahitaez jakinarazi behar diote Bankuariatzerapen desegokirik gabe pertsonalki egoera hori Bankuaren edozein bulegotan edo Bankuaren web-orrian adierazitakotelefono-zenbakietan eta kontratatutako produktu edo zerbitzuaren baldintza partikularretan.

A.5. Kontua kitatzearen ondorioak gainerako kontratuekiko.

Bankuaren produktu eta zerbitzuen kontratuak kontu bati lotuta daude oro har. Kontu hori kitatzeak ez du nahitaez berez ekarritako lotutadauzkaten produktu edo zerbitzuen kontratuen ezeztatzea (esate baterako kreditu- edo kargu-txartelak, edo urruneko banka-zerbitzuak edoabisuak), betiere Titularrek ageriko konturen bat irekia atxikitzen badute Bankuan, adierazitako kontratuak kontu horri lotzeko moduan.Bankuan ez badago beste ageriko konturik kontratu horiek hari lotzeko, ez da baimenduko egungo ageriko kontua kitatzea.

A.6. Ordaintzeko obligazioa ez betetzea. Konpentsazioak eta ostera-lagapenak.

Z Ez-betetzea.Titularrek produktuak eta zerbitzuak kontratatzeagatik Bankuarekin beren gain hartutako ordainketa-obligazioak betetzen ez badituzte,Bankuak judizialki erreklamatu ahalko du, eta haien jabetzako edozein ondasunen enbargurako ekintzak hasi, kontuan izanda Titularrenerantzukizun pertsonal eta mugagabea eta betiere erreklamatutako zorra erabat ordaindu arte.

Z Konpentsazioak.Bankua espresuki baimenduta dago Titularren izenean Bankuan irekitako beste edozein motatako kontu eta gordailuetan dauden saldohartzekodunekin egon daitezkeen saldo zordunak konpentsatzeko.Titularren kargurako kopuru guztiak zordundu ahalko ditu kontu eta gordailu horietan Bankuak, haiek Bankuarekin egiten dituzteneragiketen ondorio direla edo Titularretako edozeinek nahitaez ordaindu beharreko Bankuaren esku dauden tituluen arabera.Ageriko edo eperako saldo positiboak (hartzekodunak), baita Titularren efektu-gordailuak, finantza-aktiboak, baloreak, inbertsio-funtsak,aseguruak, edozein motatako kredituak eta edozein motatako beste edozein gordailu ere, Titularrek Bankuarekin egindako eragiketaguztien bermetzat hartuko dira, eta haiei lotuta geratuko dira betiere. Horretarako, Bankua espresuki baimenduta dago Bankuangordailututa dauden Titularren saldo, gordailu, balore, aktibo, funts, kreditu, aseguru edo efektu horiek konpentsatzeko, besterentzako,atxikitzeko, saltzeko, erreskatatzeko edo egiteko, ezarrita daukaten epea aurreratuz beharrezkoa izanez gero.Titularrek espresuki ematen diote dagokion mandatua Bankuari, eta ezin izango dute Bankuarekin formalizatutako kontratuen guztieneta Bankuarekin izandako eragiketen arabera sor daitezkeen obligazio eta arriskuak erabat ezereztu arte.

Z Ostera-lagapenak.Bankuak baimena du oker egindako mota guztietako abonu edo zordunketen zenbatekoa ostera lagatzeko, baita eragiketaren xedeonera baldintzatutakoena edo Titularrek saldo zorduna estaltzera baldintzatutakoena ere. Bankua baimenduta dago ostera-lagapen horriekiteko kontuko zorpeko bat eragiten badu ere, Titularrek berehala ordaindu beharrekoa.

A.7. Bankuaren liburu eta erregistroen froga-balioa.

Titularrek Bankua espresuki eta modu errebokaezinean baimentzen dute dokumentuak gorde eta artxibatzeko, elkarrizketa grabatzeko edotakomunikazio eta transakzio informatiko guztiak erregistratzeko, baita beste edozein motatakoak ere banka elektronikoa, telefonikoa edotaurrunekoa erabiltzeari buruzko badira. Artxibo, erregistro eta grabazio horiek frogabide bezala erabili ahalko dira edozein prozedura judizialedo judizioz kanpokotan.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

4 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 5: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Era berean, alderdiek erregistratutako elkarrizketa edo komunikazioan kopiak edo transkripzio idatziak eskatu ahalko dituzte. Bankuaktranskripzioa ematea une bakoitzean indarrean dagoen komisioen eta balorazio-arauen tarifan ezarritako txostenentzako batzordearenTitularren ordainketaren mende egongo da, edo etorkizunean hura ordezten duenaren mende.

A.8. Interesak, komisioak eta gastuak. Urteko Tasa Baliokidea.

Z Interesak.Banku-eragiketa jakin batzuek interesak sor ditzakete, eta honako izen hauek izango dituzte:

- interes hartzekodunak Titularren aldeko saldoengatik sor daitezkeenak (hau da, Titularrek kobratu beharrekoak), urtekointeres-tasa nominalean produktu-kontratu bakoitzaren baldintza partikularretan adierazia.

- interes zordunak, Bankuaren aldeko saldoengatik sortzen direnentzat (hau da, Titularrek ordaindu beharrekoak), kontukozorpekoei une bakoitzean aplikatzekoa zaien urteko tasan, Espainiako Bankuari jakinarazita eta Bankuaren webguneanargitaratuta.

Z Komisioak eta kontratuen gastuak.Titularrekin izenpetutako kontratuen baldintza partikular, espezifiko eta orokorretan agertzen diren komisio eta gastuak jaso ahalko dituBankuak.Une bakoitzean indarrean den Tarifa Liburuxkan kontratatutako produktu eta zerbitzu bakoitzerako aurreikusitako komisio eta gastuakjaso ahalko ditu Bankuak. Bankuaren edozein bulegotan ere eskura daiteke liburuxka, baita Bankuaren webgunean ere.Produktu eta zerbitzu guztiei aplikatzekoak diren baldintzak paperean edo beste euskarri iraunkor batean ezagutzeko eskubidea izangodute Titularrek. Hori guztia aparte utzi gabe, Titularrek eskatzen duten kontratuaren paperezko bigarren edo ondoz ondoko kopiakentregatzeagatiko dagokion komisioa kobratu ahalko du Bankuak (komisioaren zenbatekoa eskaera egiten duten unean adieraziko zaie).Edozein kasutan, kontratazioa gertatu baino lehen jasoko dute Titularrek kontratatu nahi dituzten produktu eta zerbitzuen ondoriozkokomisioei eta gastuei buruzko informazioa, eta bere garaian onartutako azalpen eta diru-kopuruetan izandako edozein aldaketajakinaraziko zaie.Bankuak bere gastuak kendu ahal izango ditu Titularrei transferitutako zenbatekoetatik haiei ordaindu aurretik.Komisioak jaso ahalko ditu Bankuak eta informazio gehigarria emateagatik eragindako gastuak jasanarazi, dela ezarritakoa bainomaiztasun handiagoarekin, dela Kontratuan hitzartutakoez bestelako bitarteko bidez, Titularrek hori eskatuta.Kontratu bat suntsiaraziz gero, aldian behin kobratzen diren gastuetatik suntsiarazpen-egunera arte zorpetutako komisio eta gastuenproportziozko zatia soilik ordainduko dute Titularrek. Komisio horiek aldez aurretik ordaintzen badira, Bankuak ere proportzionalkiitzuliko ditu.

Z Urteko Tasa Baliokidea.Informatzeari begira, Baldintza Partikularren dagokion atalean agertzen dena da Urteko Tasa Baliokidea (UTB) eta "kreditu-erakundeeieta ordainketa-zerbitzuen hornitzaileei zuzendutako banku-zerbitzuen gardentasunari eta maileguak emateko erantzukizunari buruzkoekainaren 27ko5/2012 Zirkularraren" Hamahirugarren Arauan ezarritako azalpen eta irizpideen arabera kalkulatu da (161. zenbakikoBOEn argitaratua, 2012ko uztailaren 6koan). Kalkulu hori adierazitako 5/2012 Zirkularraren aldaketetara eta une bakoitzean indarreandauden xedapenetara egokituko da.

A.9. Zergak eta tributuak.

Alderdien artean sinatutako kontratu partikularren arabera kontzeptu guztiengatik jaso beharreko ordainsaria indarreko legeriaren araberaaplikatzekoak diren zerga, tasa eta arieli dagokien zenbatekoan gehituko da.Interesei, dibidenduei eta Titularrei ordaindutako errendimenduen beste modalitate batzuei buruz indarrekoak eta bidezkoak direntributu-arauek behartutako atxikipenak egin beharko ditu Bankuak.

A.10. Produktu eta zerbitzuen kontratu-baldintzen aldaketa.

Kontratuen baldintzak (orokorrak, partikularrak edota espezifikoak) aldatu ahalko ditu Bankuak, eta proposatutako aldaketaren berri emangodu banakako jakinarazpen bidez, paperean edo beste euskarri iraunkor batean, gutxienez bi hilabeteko aurrerapenarekin aldaketa indarreanhasi zen egunerekiko.Itundutako erreferentzia-tasetan oinarritutako interes- edo kanbio-tasetako aldaketak berehala eta aldez aurreko abisurik gabe aplikatu ahalizango ditu Bankuak, baita Titularrentzat onura edo hobekuntza bat dakarten aldaketak ere.Titularrak onartzen dute baldintza berrien banakako komunikazioa dokumentu honen "A.11. Komunikazioak" baldintzan ezarritakobitartekoen bidez eta moduan egin daitezkeela.Titularrak ez badaude ados proposatutako aldaketekin Bankuari jakinarazi beharko diote aldaketa horiek aplikatzeko proposatutako egunabaino lehen eta inolako kostu gehigarririk gabe ebazpena dela-eta. Titularrek ez badute jakinarazten onartzen ez dutela indarrean hastekoproposatutako eguna baino lehen, onartutzat hartuko dira proposatutako baldintza berriak.

A.11. Komunikazioak.

Titularrek ahalmena ematen diote espresuki Bankuari Bankuak berak banaka zuzentzen dizkien komunikazio, informazio edo jakinarazpenguztiak (mugimenduen xehetasunak, interesen likidazioak eta baldintza edo tarifen aldaketari edo aldakuntzari buruzkoak) Titularrei ematekoedo haien esku uzteko, kontuaren helbidean, edo beste kanal presentzial baten bidez edo Bankuak une bakoitzean ezartzen dituen urrunekokanalen bidez, dokumentazio fisikoa haiei zertan igorri gabe, Bankuak une bakoitzean zehazten dituen dokumentazio fisikoa izan ezik.Ondorio horietarako, kontuaren helbidea honako hau izango da: Bankuaren sisteman, irekitzeko garaian edo geroago Titularrekkorrespondentziarentzat izendatutako titulartzat txertatu den titularraren helbidea. Horren ondorioz, kontuaren helbidea aldatu egingo dakorrespondentziaren titularraren helbidearen arabera.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

5 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 6: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Horretarako, urruneko kanaltzat hartzen dira urruneko banka-zerbitzua kontratatuta daukaten kasuetan ("BS Online" izena du gaur egun),Bankuaren Interneteko orriak, une bakoitzean Bankuari komunikatuta duen posta elektronikoaren helbide, telefono mugikor edo antzekozenbatekoen arteko edozeinetan.Alderdiek espresuki erabaki dute Titularrek urruneko kanalen bidez jasotako komunikazioa eta informazioa aurreko paragrafoak aipatzenduen dokumentazioa fisikoki igortzearen baliokide izango dela. Titularrek eskubidea dute eskatzeko informazioa paper-formatuan igordiezaietela.Ahalmen bereizgabeak dituzten baterako titulartasuneko kasuetarako, Titularrek baimena ematen diote elkarri euretako edozeinekkontuaren helbidea zehaztu ahal izateko fisikoki edo elektronikoki igortzeko gainerako Titularren baimen espezifikoa zertan eskatu gabe.Titularrek emandako harremanetarako datuak (telfono-zenbakia, helbide elektronikoa eta posta-helbidea) ezinbestekoak dira Bankuarekikoharremanak kudeatzeko. Horren ondorioz, Titularrek nahitaez jakinarazi beharko diote Bankuari atzerapenik gabe eta espresuki Bankuarieman dizkioten datu pertsonaletan izan den edozein aldaketa, bereziki helbidea, telefono mugikorra o posta elektronikoaren helbideaeraginpean hartzen dutenak, eta une bakoitzean Bankuak eskatzen dituen dokumentuekin justifikatu beharko dira betiere.

A.12. Arriskuen Informazio Zentrala (CIR).

Titularrei jakinarazten zaie, 44/2002 Legean aurreikusitakoaren arabera, Bankuak legez deklaratu behar dizkiola Espainiako BankuarenArriskuen Informazio Zentralari beharrezko datu batzuk Bankuarekin, zuzenean edo zeharka, kreditu-arriskuak dituzten pertsona fisiko edojuridikoak identifikatzeko, baita pertsona eta arrisku horien ezaugarriak ere, batez ere arrisku horien zenbatekoa eta berreskuragarritasunaeraginpean hartzen dutenak. Obligazio hori Bankuaren talde kontsolidagarrietan bildutako erakunde instrumentalen bidez izandakoarriskuetara zabaltzen da, eta hirugarrenei laga zaizkienetan, betiere Bankuak haien administrazioa atxikiz.Aurreko paragrafoak aipatzen dituen datuen artean bildu egin dira pertsona horiek Bankuarekiko dituzten obligazioak betetzen ez dituztelaislatzen duten datuak, eta baita ere beste egoera bat adierazten dutenak, hots, Bankuak zuzkidura espezifikoa bat hornitu behar izateakreditu-arriskua estaltzeko, Bankuari aplikatzekoak zaizkion kontabilitate-arauetan aurreikusitakoaren arabera.Beren enpresa-jarduera egikarituz jarduten duten banako enpresaburuen arriskuak badira, egindako deklarazioan bilduko da hori.Era berean, Titularrei jakinarazten zaie Bankuak txostenak lortu ahalko dituela Arriskuen Informazio Zentralean erregistratutako berenarriskuei buruz eta Bankua kide den talde kontsolidagarriko zati diren gainerako sozietateei laga ahalko dizkiela. Horrela lortutakoinformazioa isilpekoa izango da eta kredituak ematearekin eta kudeatzearekin lotuta soilik eman ahalko da, baita arriskuen kontzentrazioariburuzko araudia benetan betetzen dela ziurtatzeko ere eta aplikatzekoa zaion beste edozein ere bai, Bankuak bete beharreko kautelazkogainbegiratzearen esparruan.Arriskuen Informazio Zentralari deklaratutako arriskuen Titularrek sartzeko, zuzentzeko eta ezeztatzeko eskubideak baliatu ahalko dituztelegearen arabera aurreikusitakoei jarraiki Espainiako Bankura joaz.

A.13. Aplikatzekoak diren legea eta jurisdikzioa.

Baldintza Orokor hauek txertatuko dituzten produktu eta zerbitzuen kontratuak Espainiako legeriaren arabera arautuko dira, eta alderdikontratatzaileek hura onartzen dute espresuki. Hura betetzearen edo egikaritzearen ondoriozko eztabaida eta erreklamazio guztietarako,Espainiako auzitegien eskumena eta jurisdikzioa onartzen dute alderdiek. Kontsumitzaileen eta erabiltzaileen kasuan, dagokion eskumenaeta jurisdikzioa aplikatuko da une bakoitzean aplikatzea den araudiaren arabera.

A.14. Datu personalak babesteko erregimena.

Z Datuen tratamendua, xedea eta erregistroa.Esku--hartzaileak (halakotzat hartzen dira Bankuarekin kontratatutako produktu eta zerbitzuetan ahalmen motaren batekin agertzendiren pertsona guztiak) jakitun geratzen dira datu pertsonal propioak zein ondoz ondoko ordezkatuenak zeinetan kontu-kontratuarenirekiera eskatzen den, beharrezkoa direla kontratu-harremana garatzeko, kontrolatzeko eta atxikitzeko eta harreman horren ondoriozkoeragiketak egiteko eta kudeatzeko. Beharrezkoa dira, halere, dokumentu honetarako Urruneko Bankaren edo Abisuen dagozkien txarteledo zerbitzuei dagokien kontratuak, aurrerago eman daitezkeenak eta Bankuak baliatu ahalko dituenak kontratuen egikaritzapenarenondorioz edo jada erregistratuen ondoriozko prozesu informatiko baten emaitza direnak. Hori horrela, Bankua baimenduta dago datuhoriek tratatu eta dagozkion fitxategietan erregistratzera. Esku-hartzaileek une bakoitzean ematen dituzten datuak egiazkoak direlabermatzen dute, eta Bankuari datu horien edozein aldaketaren berri berehala emateko konpromisoa hartzen dute.Kontratu-harremanaren esparruan, eta Bankuak Esku-hartzaileek hirugarrenekin dituzten harremanen ondoriozko zerbitzu jakin batzukemate aldera, Esku-hartzaileek Bankuari jakinarazten badizkiete hirugarrenen izaera pertsonaleko datuak, Bankuak ez ditu aplikatukoedo erabiliko izaera pertsonaleko datu horiek komunikatuak izan direnez bestelako, eta ez dizkie lagako beste pertsona batzuei, eztagordetzeko ere. Era berean, datu horiei dagokienez arlo tekniko eta antolamendu-arloko segurtasun-neurriak hartuko ditu, beharrezkoakbaitira datuen segurtasuna bermatzeko eta haien baimendu gabeko aldakuntza, tratamendu edo sarbidea saihesteko.Bankuak beharrezkoa den bitartean tratatuko ditu datu horiek eta aurreikusitako epeetan gordeko dira aplikatzekoak direnarau-xedapenetan edo hitzartutakoaren arabera.

Z Sinadura digitalizatuaBankuak sinadura digitalizatzeko dispositiboak edo tabletan gaitu ahalko ditu bere bulego edo zentroen bidez Esku-hartzaileekeragiketak, eskaerak, instrukzioak, kontratuak, aginduak, deklarazioa edo edozein motatako dokumentuak sina ditzaten, edotakudeatzaile mugikorren bidez Titularrek eragiketak, eskaerak, instrukzioak, kontratuak, aginduak, deklarazioak edo edozein motatakodokumentuak sina ditzaten, betiere haiek guztiak dispositibo horien bidez sinatzeak sinaduraren digitalizazioaren bidez lortutakoEsku-hartzaileen datu biometrikoak tratatzea eta gordetzea eskatzen badute sinatzailearen identitatea eta eragiketaren egiazkotasunaziurtatu ahal izateko. Esku-hartzaileek sinatzeko dispositibo horiek erabiltzeak adieraziko du Bankuak beren datuak helburu horietarakotratatzea eta gordetzea onartzen dutela eta horrekin ados daudela.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

6 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 7: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Z Datuen tratamendua kapitalen zuriketaren kasuan.Esku-hartzaileak jakitun geratzen dira kapitalen zuriketaren prebentzioari buruzko indarreko legeriak bankuak behartu egiten dituelaberen bezeroen jarduera ekonomikoari buruzko informazioa lortzera eta jarduera horri buruzko egiaztapena egitera. Emandakoinformazioa egiaztatzeko helburu esklusibo horrekin, Esku-hartzaileek espresuki baimena ematen diote Bankuari Bankuak haien izeneaninformazio hori eskatu ahal dezan Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusian. Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusitik lortutakodatuak arestian adierazitako kudeaketarako erabiliko dira soil-soilik.Era berean, Bankuak Kapitalen Zuriketa eta Diru Urraketak Saihesteko Batzordearen Zerbitzu Exekutiboari jakinarazi behar dio nahitaez:

- titular, ordezkari edo baimendu guztien identifikazio-datuak, eta kontu korronteetan, aurrezki-kontuetan, balore-kontuetan edoeperako gordailuetan erabiltze-ahalmenak dituen beste edozein pertsonarenak, edozein izendapen komertzial duela ere, baitahaietan gertatzen diren aldaketak ere.

- irekitze- eta kitatze-eguna, eta adierazitako kontu eta gordailuen ondoriozko nahitaezko datuak.Datu horiek Finantza Titulartasunen Fitxategian txertatuko dira, eta fitxategi hori Ekonomiako eta Enpresarako Laguntzako EstatukoIdazkaritzaren ardurapean dago (Alcalá, 48, 28014 Madril), eta kapital-zuriketa eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzea etaeragoztea ditu helburu.Bankuak obligazio horren berri emango dio baldintza partikularretan adierazitako komunikazioen zuzendaritzari, eta komunikazio horijasotzen duen esku-hartzaileen arteko edozeinek gainerakoak informatu behar ditu Bankuaren legezko obligazioari dagokionez.

Z Beste xede batzuk.Esku-hartzaileek baimena ematen diote Bankuari tratatu eta atxiki ditzan, baita kontratu honen iraunaldia amaitutakoan ere, lehenadierazitako datu pertsonalak, ageriko kontuen edo Bankuarekin edo hirugarrenekin kontratatuko gainerako produktu edota zerbitzuenkargu, abonu, likidazio eta gainerako mugimendu edo idazpenen datuak eta ondoriozko informazioa barne, profilak landu edosegmentatzeko, egungo datu eta datu historiko eta estatistikoak erabiltzen dituzten teknika automatikoen bidez ere bai, arriskuakbalioesteko eta proposamen berriak egin eta aztertzeko, eta komunikazio komertzialak edozein bitartekoren bidez igortzeko, faxa,telefonoa, posta elektronikoa edo beste edozein komunikabide baliokide barne, Bankuaren edo beste edozein erakunderen ondasun etazerbitzu propioak eskaintzeko, sustatzeko eta kontratatzeko, finantza-sektoreari buruzkoa (banka, aseguruak, gizarte-aurreikuspena,inbertsio-zerbitzuak) eta ez-finantzarioari buruzkoa (higiezinen sektorea, kontsumo handia, telekomunikazioak, automozioa,aholkularitza-zerbitzuak, prestakuntza eta aisia).Esku-hartzaileek Bankua baimentzen dute datu pertsonalak lagatzeko, ageriko kontuen edo Bankuarekin edo hirugarrenekinkontratatuko gainerako produktu edota zerbitzuen kargu, abonu, likidazio eta gainerako mugimendu edo idazpenen datuak etaondoriozko informazioa barne, komunikazio edo interkonexio bidez, Bankua une bakoitzean zati den enpresa-taldeko kide direnerakundeei, baita filial edo partaidetuak ere, edo burututako lankidetza-akordioen bide Bankuarekin lotuta geratzen direnak, lehenadierazitako sektoreetan aritzen direnak, datu pertsonalak lehen adierazitako helburu beretarako tratatzeko, baita taldeko horretakoedozein enpresa, filial edo partaideturekin eskatu edo formalizatu dituen kontratu edo eragiketen informazio taldekatua igortzeko, baitahelbidearen eta zordunketako banku-kontuaren edo eragiketari lotutako kontuaren Esku-hartzaileen bidez ere.Banco Sabadell taldeko kide diren enpresak, baita filialak eta partaidetuak ere, Bankuaren webgunearen bitartez argitaratzen dira,honako bide-izen honetan: www.bancsabadell.com/empresas_del_grupo.Adierazitako erakunde lagapen-hartzaile horiek Bankuari eman ahal izango dizkiote beren fitxategietan agertzen diren Esku-hartzaileeiburuzko datu pertsonalak, betiere helburu berekin, kontratu eta eragiketei buruzko informazioa Bankuak integratzea eta elkartutaigortzea, baita helbidearen eta zordunketako banku-kontuaren edo eragiketari lotutako kontuaren Esku-hartzaileen bidez ere.Esku-hartzaileak jakitun geratzen dira Bankuak, dagokion kontratua formalizatzean, lehenengo datu-lagapen edo -sarrera egingo duelaerakunde lagapen-hartzaileekin.

Beren datu pertsonalak klausula honetako "Beste xede batzuk" atalean aurreikusitakoaren arabera tratatuak izatea nahi ez dutenesku-hartzaileentzat nahikoa izango da dagokion dokumentazio a horretarako aurreikusitako moduan.

Z Funts-transferentziak.Kontuan hartzekoa da, halaber, funts-transferentzien aginduen kasuan, kreditu-erakundeak eta gainerako ordainketa-zerbitzuenhornitzaileak, baita ordainketa-sistemak eta transakzioa burutzeko datuak transmititzen zaizkien lotutako zerbitzu teknologikoenemaileak ere, behartuta egon daitezke eragiten duten Estatuaren legeriari jarraiki, edo Estatu horrek burututako legeriari jarraiki,informazioa ematera transakzioari buruz herrialde horretako agintariei edo erakunde ofizialei, Europar Batasunaren barruan zeinkanpoan daudela ere, terrorismoaren finantzaketaren eta antolatutako delinkuentziaren forma larrien aurkako borrokaren eta kapitalenzuriketa saihestearen esparruaren barruan.

Z Datuen tratamendua diru-obligazioak betetzen ez badira.Esku-hartzaileak jakitun geratzen dira Bankuaren alde kontratuan aurreikusten diren diru-obligazioen ordainketa betetzen ez bada,betiere horretarako aurreikusitakoari jarraiki, ordaindu ez izanari buruzko datuak diru-obligazioak betetzeari edo ez betetzeari buruzkofitxategiei jakinarazi ahalko zaizkiela. Pertsona fisikoen kasuan, abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa garatzeko Erregelamenduaonartzen duen abenduaren 21ko 1720/2007 Errege Dekretuaren 38. artikuluan aurreikusitako eskakizunak bete beharko dira.

Z Interesdunen eskubideak.Esku-hartzaileek aukera izango dute beren datu pertsonalak tratatu eta lagatzeko emandako baimena bertan behera uzteko edotadatuetan sartzeko, datuak zuzentzeko eta ezeztatzeko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatzeko, edozein unetan eta datuakbabesteko araudian unean-unean ezarritakoaren arabera, datuen arduradunaren "Datuak Babesteko Lege Organikoaren eskubideak"unitateari idazki bat bidaliz. Arduradun hori Bankua da, eta, beraz, bankuaren helbidera (Alicante, Av. Óscar Esplá, 37) bidal daitekeidazkia, edo bestela jendearentzat irekitako edozein bulegotara.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

7 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 8: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

A.15. Gordailuen Berme Funtsa eta banku-kontuen leku-aldatzea.

Kreditu-erakundeetako gordailuen bermeko Espainiako sistemara atxikita dago Bankua, Kreditu Erakundeen Gordailuen Berme Funtsa etaharen garapen araudia sortzen duen urriaren 14ko 16/2011 Errege Lege Dekretuan aurreikusitakoari jarraiki. Funtsaren helburua dagordailuak dirutan eta baloretan bermatzea, edo kreditu-erakundeetan eratutako beste finantza-tresna batzuk, 100.000 euroko gehienekomugarekin (gordailugile bakoitzeko kreditu-erakunde bakoitzean), dirutan egindako gordailuetarako edo, beste dibisa batean nominatutakogordailuen kasuan, dagokion baliokidea dagozkion kanbio-tasak aplikatuta, eta 100.000 euro baloreak edo beste finantza-tresna batzukkreditu-erakunde baten esku utzi dituzten inbertitzaileentzat. Funtsak eskaintzen dituen bi berme horiek desberdinak dira eta bateragarriakberen artean. Diru-kopuru horrek aldaketak izan ditzake une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera.Bankua "Banku-kontuak lekualdatzeko printzipio erkideetara" atxikita dago, eta Banku Industriak Europako Batzordeak (EBIC) EuroparBatasun osoan aplikatzeko diseinatuak izan ziren.

A.16. Erreklamazioen prozedura eta gatazkak konpontzea.

Titularrek kexa edo erreklamazio bat planteatu nahi badute, Bankuaren Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura jo ahalko dute (SAC), Bankuarenbulegoen bidez edo posta elektronikoko haren helbidearen bidez ([email protected]). Bitarteko horren erabilera sinaduraelektronikoari buruzko abenduaren 19ko 59/2003 Legean xedatutakoari egokitu beharko zaio, eta, hori horrela, haren Erregelamenduanaurreikusitakoaren arabera planteatu beharko da erreklamazioa, eta eskuragarri izango du bulegoen bidez eta Interneteko honako helbidehonen bidez: www.bancsabadell.com.Titularrek, era berean, eta betiere Erregelamendu horretan ezarritakoari jarraiki, erreklamazioak zuzendu ahalko dizkiote BankuarenBezeroaren Defendatzaileari.Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuak edo Defendatzaileak espresuki ebatzitako kexa eta erreklamazioak, eta ezetsitakotzat hartzen direnak(ebazpen espres bidez amaitzen ez direnak, salbu eta amore-ematea, atzera-egitea, transakzioa edo iraungitzea izaten bada), berriz ereplanteatu ahalko dira Espainiako Bankuaren erreklamazio-zerbitzuetan, Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalean edota Aseguru eta PentsioFuntsen Zuzendaritza Nagusian, Finantza Sistema Aldatzeko Neurriei buruzko 44/2002 Legean, baita haren garapeneko arauetan edo huraordezten dutenetan ere, xedatutakoaren arabera.Bankua ez dago kontsumoko arbitraje-batzordera atxikita.

A.17. Beste Batzuk.

Baldintza Orokorren eredua modu iraunkorrean dago eskuragarri Titularrentzat Bankuaren webguneko dagokion ataleanwww.grupbancsabadell.com/condiciones_generales_contrato_marco_EUS, Logalty Servicios de Tercero de Confianza SL enpresak (IFKB-84492891 eta helbidea Madril, Hermosilla kalea, 3) administratutako esteka bidez, konfiantzazko hirugarren gisa jarduten duelarikdokumentu eta transakzio elektronikoetan.

Azalpen egokiak. Bankuak Titularrei jakinarazten die eskubidea dutela nahi adina aldez aurreko azalpen eskatzeko kontratuarenproduktuaren ezaugarriei eta haren ondorioei buruz, ordaintzen ez bada izango diren ondorioak barne, baita beharrezkoak diren informazioosagarri guztiak eskatzeko ere informatutako erabaki bat hartzeko eta antzeko eskaintzak alderatzeko eta produktuak beren premia etainteresetara duten egokitzapen-maila ebaluatzeko. Era berean, Titularrek eskuragarri dute Bankuaren bulegoetan eta webgunean "Hiru hileanbehingo informazioa pertsona fisikoak diren bezero-profil erkideenekin eragiketa ohikoenetan sarrien egindako edo eskainitako komisio etatasei buruz" (Espainiako Bankuaren 5/2012 Zirkularraren 1. Eranskina), kontsultatzeko aukera izateko.

B. AGERIKO KONTUKO KONTRATUARI APLIKATZEKOAK ZAIZKION BALDINTZA OROKOR ESPEZIFIKOAK.

B.1. Kontua irekitzea.B.2. Esku-hartzaileak.B.3. Sarrerak eta disposizioak. Kontuaren saldoa.B.4. Interesak.B.5. Kontu-kontratuaren komisio eta gastuak.B.6. Informazioa, mugimenduen komunikazioak eta kontuaren likidazioak.B.7. Kontua kitatzea, intsuldaketa, numerazio-blokeoa edo -aldaketa.B.8. Aurrezki-kontuen berezitasunak.

B.1. Kontua irekitzea.

Ageriko kontuaren kontratu bidez, kontu-korronteko edo aurrezkiko modalitatean dela, Titularrak edo Titularrek (aurrerantzean beti pluralean,bakarra bada ere) Bankuan zabaltzen dute kontua, eta haren zenbakia dagozkion baldintza partikularretan adierazten da.Kontu-kontratuaren baldintza partikularretan beste dibisa motarik zehazten ez bada, eurotan egingo dira ordainketak eta idazpen bidezegindako mugimenduak.

B.2. Esku-hartzaileak.

Kontuen Titularrek pertsona bat edo hainbat izendatu ahalko dituzte baimendu gisa kontu horietan saldo-disposizioak egin ahal ditzaten. Eraberean, Titularrek edozein unetan errebokatu ahalko dute baimen hori Bankuari idazki bidezko komunikazioa igorrita. Titularretako edozeinhiltzen bada, baimena automatikoki errebokatuko da Bankuak horren berri duen unean. Kontuaren ahalmenak bereizgabeak edo bateratuakizan daitezke (ikus Baldintza Orokorren A.1. Titulartasuna eta Baimenduak baldintzaren "Titular anitz" atalean ezarritako irizpideak), baina

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

8 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 9: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

hori alde batera utzita, Titularrek edo Baimenduek banaka ere egin ahalko dituzte sarrerak kontu horretan. Bankua baimenduta dago kontuhorretan ordaintzeko Titularrek edo hirugarrenek Titular bakar baten izenean ere ematen, transferitzen edo ordaintzen dizkieten kopuruak.

B.3. Sarrerak era disposizioak. Kontuaren saldoa.

Z Sarrerak. Titularrek sarrerak egin ahalko dituzte kontuan intsuldaketen, banku-transferentzien, txekeen, efektibo-sarreran edo Bankuakberen esku jar dezakeen edozein transakzio edo prozeduraren bidez.

Z Disposizioak. Kontuaren titularrek eta behar bezala baimendutako pertsonek kontuaren saldo hartzekoduna baliatu ahalko duteTitularrek eskatuta bankuak emango dituen txeke eta ordaindukoek taloitegiak erabilita (aurrezki-kontuak, txeke bermatuak soilik). Eraberean, funtsen disposizioa ordainketa-helbideratzeen bidez, transferentzien bidez, intsuldaketen bidez eta Bankuak baliozkotzatonartzen dituen beste bitartekoen bidez egin ahalko da.

Bi kasuetan, Titularrek eta behar bezala baimendutako pertsonek lehen adierazitako eragiketak egiteko beren adostasuna adierazi beharkodute eskuz idatzitako sinadurarekin, sinadura biometrikoarekin (pertsona bat identifikatzea eta sinadura hura sortzeko metodoenerrepikapenaren bidez haren nortasuna egiaztatzea ahalbidetzen duten dispositibo elektronikoen bidez atxikitzeko sinadura) edo Bankuakonartutako beste edozein identifikazio-sistemarekin, betiere aldez aurretik beren sinadura erregistratzeko beharrezkoak diren dokumentu etakontratuak aldez aurretik bete badituzte.Kontuaren saldoan betiere hartzekodun izan behar du Titularren alde. Hori dela-eta, Bankuak Titularren edota Baimenduen edozeindisposizio-ekintza baztertu, deskargatu edo geroratu ahalko du ez badago haien aldeko saldo nahikorik hura betetzeko. Ondorioz, Titularrekez dute txekerik eta ordaindukorik emango, eta saldoak ez dituzte beste inola baliatuko ez badute funts nahikorik haien ordainketarierantzuteko.Bankuak kontua kitatu ahalko du eta zorpeko posiblea, interesak eta ordaindutako gastuak itzultzeko eskatu kontuan saldo zordun batbadago eta 2 eguneko gehieneko epean erregularizatzen ez bada, kontuan izanda zorpeko guztiak Bankuak agerian galda ditzakeenkreditutzat hartuko direla.

B.4. Interesak.

Kontuak dituen saldo hartzekodun zein zordunek interesak sortuko dituzte. Kontu-kontratuaren baldintza partikularretan adierazita daudetasa, likidazioaren aldizkakotasuna eta itundutako interesen ordainketa.

Z Hartzekodunak: Titularren alde izaten diren saldoek haien aldeko interesak sortuko dituzte baldintza partikularren "Intereshartzekodunen tasak" atalean adierazitako urteko interes nominaleko tasan.

Z Zordunak: Bankuaren aldeko saldoek konturako zorpekoei une bakoitzean aplikatzekoa zaion urteko tasa nominalean sortuko dituzteinteresak, Espainiako Bankuari jakinarazitakoa eta Bankuaren webgunean argitaratutakoa. Gaur egun, baldintza partikularren "Kontukozorpekoko interes-tasak" atalean adierazitakoa da zorpeko tasa.

Kontsumitzaileen kontuetarako (xede profesional edo enpresa-xedeetara zuzendutakoak ez direnak), alderdiek hitzartu dute kontuarenzorpekoko interes-tasa une bakoitzean aplikatzekoa den gehieneko tasara gora edo behera aldatua geldituko dela, kontsumorakokreditu-kontratuei buruzko 16/2011 Legearen 20. artikuluaren 4. idatz-zatian aurreikusitakoaren arabera (2011ko ekainaren 25eko151. zenbakiko BOEn argitaratu zen) eta une bakoitzean hura osatzen, aldatzen edo ordezten duen araudiaren arabera.

Z Balorazioak: abonu eta zordunketetako interesen zenbaketarako balio-eguna Banku bakoitzak eragiketa mota bakoitzerako ezarritadaukanaren arabera egingo da une bakoitzean indarrean dauden arauek aurreikusitakoaren arabera. Gaur egun, abonuetan,balio-eguna ez da izango hura kontuan ordaintzearen biharamunaren ondorengoa, eta zorpekoetan, aldiz, ez da izango hura kontuankargatzearen unearen aurrekoa.

Z Likidazioak: eragiketak balio-egunaren arabera ordenatzearen ondoriozko saldoen gain kalkulatuko dira itundutako interesak, etaTitularren edo Bankuaren alde gertatuko dira, dagokionaren arabera. Benetan igarotako egutegi-egunen kopuruaren gain zenbatuko dira360 eguneko zatitzaile bat aplikatuta, eta kontratatutako produktuaren baldintza partikularretan hitzartutako "Interesen likidazioaren etaordainketaren tasa eta aldizkakotasuna" atalean adierazitako aldizkakotasunarekin eta egunean likidatu dira eta izango diraordaintzekoak. Zenbatekoak kontratatutako produktuaren kontuan ordainduko edo zordunduko dira, dagokion bezala.

Z Kreditu-kontuak. Titularrek Bankuarekin kreditu bat formalizatu badute eta kontu hau "kreditu-kontu" bezala erabiltzen badaindarraldian zehar eta hura erabat itzuli arte, dagokion kreditu-kontratuan aurreikusitako epeetan ordainduko dira eta izango diraordaintzekoak interesak. Titularrak saiatuko dira kontuan saldo nahikoa egon dadin interesak zorpetzeko, baita itundutako komisioakere. Kontuan idazpenak egindako interesak eta komisioak haren saldoan metatuko dira eta gehikuntza hori konputagarria izango intereseta komisio berrien korriturako hurrengo likidazioaldian.

Z Kalkulua. Kontratatuko baldintza partikularren "Interesak likidatzeko eta ordaintzeko tasa eta aldizkakotasuna" atalean adierazten denlikidazio-tasaren arabera, honela kalkulatuko dira:

- Aldiaren amaieran balioetsiko diren batez besteko saldoaren araberako likidazioetarako, honako formula hau aplikatuko da:

S x D x RI = -----------------------

360 x 100

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

9 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 10: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Azalpena:S = "R" interes-tasa nominala aplika dakiokeen likidatutako aldian zeharreko kontuaren batez besteko saldohartzekoduna edo zorduna, interes-tasa nominal bakoitzerako adierazitako tasaren arabera kontratuaren baldintzapartikularretan edo une bakoitzean indarreko direnetan. Likidazioaldi beraren barruan baldintzak aldatzeari buruzkontratu honetako baldintza orokorrean adierazten denarekin bat etorriz egindako aldakuntzen ondorioz hainbatbaldintza aplikatzekoak badira, likidazioari aplikatu beharreko baldintzak bezainbeste denbora-tarteetan azpizatitukoda aldi hori, eta batez besteko saldoak denbora-tarte horri dagozkionak izan daitezke batez besteko saldoak.D = Likidazioaren aldiak biltzen dituen egutegi-egunak.R = Urteko interes-tasa nominala, ehunekotan.

- Egunez eguneko balorazio-saldoaren araberako likidazioetarako, ondoren adierazten den formula aplikatuko da, likidazioaldianbilduta dauden egunak bezainbeste aldiz:

S x RI = -----------------------

360 x 100

Azalpena:S = R interes-tasa nominala aplika dakiokeen kontuaren eguneroko saldoa, kontratu honen baldintza partikularreninteres-tasa nominalerako adierazitako banaketaren arabera, edo likidazioaren unean indarreko direnen arabera.R = Urteko interes-tasa nominala, ehunekotan.

Ez du interesik sortuko likidatu beharreko aldian kontratuaren baldintza partikularretako "Interesak likidatzeko eta ordaintzeko tasa etaaldizkakotasuna" atalean adierazitako batez besteko saldoaren berdina edo txikiagoa den batez besteko saldo hartzekoduna, eta, aldiberean, inaktiboa izatea, hau da, egindako mugimendu bakarra Bankuak egindakoa izatea, interesak kobratu eta ordaintzeagatik etakomisioak zorduntzeagatik.B.5. Kontu-kontratuaren komisio eta gastuak.

Z Komisioak. Bankuak honako hauek jaso ahalko ditu:- Hiru hilean behin kobratzen den mantentze-komisioa; kontratuaren baldintza orokorren atalean adierazten da dagokion

zenbatekoa. Aurreko B.4. baldintzaren azken paragrafoan aurreikusitakoaren arabera, Titularren aldeko interesik sortzen ez dutenkontuetan, Bankuak mantentze-komisioa urtean behin soilik jaso ahalko du, betiere jaso beharreko zenbatekoa hiruhilekobakoitzerako metatuta.Bankuak likidazioaldian sortutako hiru hilean behingo komisioak metatuta jaso ahalko ditu, hiruhilekotik gorako aldizkakotasunaduen interesen likidazioetan, metatuta egiten direlako aurreko paragrafoari jarraiki edo konturako hitzartutako likidazioarenaldizkakotasuna hiruhilekotik gorakoa delako.Era berean, Bankuak proportzionalki jaso ahalko du mantentze-komisioa hiruhilekotik beherako aldien arabera egin beharrekointeresen likidazioetan, dela kontua irekitzeagatik edo kitatzeagatik, dela kontuari gaineratutako kontu bat irekitzeagatik edomugaeguneratzeagatik, edo dela hiruhilekotik beherako interesen likidazioak dakartzaten zorpeko-egoeren kasurako.

- Administrazio-egoera: jaso beharreko idazpenaren arabera kobratuko da interesen aldizkako likidazioekin, zeinaadministrazio-komisioaren atalean ageri den kontratuaren baldintza partikularren idazpenaren arabera.

- Zorpeko-komisioa: Zorpekoa badago posizio- edo kontabilitate-saldoagatik likidatutako aldian, Bankuak zorpeko komisio bataplikatu ahalko du, Bankuaren webgunean argitaratuta daukanaren berdina, indarreko araudiaren arabera. Gaur egun,zorpeko-komisioa baldintza partikularretan adierazitakoa da, eta hura posizioaren edo kontabilitatearen araberako saldozordunaren gain kalkulatuko da, eta interesen likidazio bakoitzaren unean izango da ordaintzekoa.

- Mugaeguneratutako posizio zordunak ordaintzeko benetan egindako kudeaketa pertsonalizatuagatiko edo ageriko kontuetakozorpekoengatiko komisioa (akreditatutako komunikazioak egitea eta igortzea: erreklamazio-gutunak, dei ez-automatikoak, mezuelektronikoak, desplazamenduak, eta abar) kontratuaren baldintza partikularren posizio zordunen erreklamazio-kudeaketagatikokomisioaren atalean adierazitakoa izango da, eta behingoan jasoko da gertatzen den posizio zordun berri bakoitzerako Komisiohori bakarra da eta ez da errepikatzen helburu horrekin berarekin erakundeak egindako kudeaketa gehigarriengatikoerreklamazioan.

- Egoiliartasuneko ziurtagiri negatiboko eskariarengatiko komisioa Titular ez-egoiliarren kasuan. Kontratuaren baldintzapartikularretan aurreikusita badago, Titularrek espresuki baimentzen dute Bankua kontua mantentzeko beharrezkoak direnegoiliartasuneko ziurtagiri egoki eta aldizkakoak eskatzeko, une bakoitzean indarrean dagoen araudiaren arabera eta horretarakoezarritako komisioa jasotzeko. Titularrek zehazki jakinaraziko diote Bankuari beren egoiliartasun-egoeran gertatzen den edozeinaldaketa.

Zerrendatutako komisioak egongo dira ezarrita kontu-kontratuaren baldintza partikularretan. Dena den, kontuari lotutakoordainketa-zerbitzuekin zerikusia duen beste edozein komisio jaso ahalko du, titularrari horretarako ezarritako legezko epeak aldezaurretik jakinarazita, eta betiere indarreko legeriaren arabera gaineratuta eta argitaratuta badago.

Z Gastuak. Bankuak honako hauek jaso ahalko ditu, betiere aplikatzekoak bazaizkio eta "Aldaketei" buruzko baldintza orokorreanezarritako mugekin:

- kontratua ezerezteko gastuak Titularrek kontratua egin zenetik hamabi hilabeteko epea igaro aurretik suntsiarazten badute.- informazio gehigarria emateagatik eragindako gastuak, dela ezarritakoa baino maiztasun handiagoarekin, dela Kontratuan

hitzartutakoez bestelako bitarteko bidez, Titularrek hori eskatuta.- "Identifikatzaile bakarra" okerra duten eragiketa-ordainketengatiko funtsak berreskuratzeko gastuak.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

10 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 11: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

- ordainketa-aginduak atzera botatzeagatik egiten dituen jakinarazpenen gastuak, Titularrei kasu bakoitzean jakinarazi zaienzenbatekoaz.

B.6. Informazioa, mugimenduen komunikazioak eta kontuaren likidazioak.

Bankuak, gutxienez hilabeteko aldizkakotasunarekin bere bezeroei emango dien mugimenduen xehetasunaren bidez, kontuan egindakomugimendu eta likidazio guztiak jakinaraziko ditu.Bankuak Titularrei jakinaraziko die, interesen likidazioaldi bakoitza finantzatzean, kontuan egikaritutako haien xehetasuna. Une bakoitzeanezarritako likidazio-egunaren hurrengo 30 egunen barruan ados dagoela adierazten ez badu, kontuan hartuko da mugimenduen laburpenakzein interes eta komisioen likidazio guzti-guztiak ondo daudela.Titularrek mugimenduen xehetasunaren zuzeneko kontsulta baliatu ahalko dute eta interes eta komisioen likidazioa ere bai BankuarenUrruneko Banka Zerbitzuen bidez, edo une bakoitzean Bankuak ezarrita duen beste edozein bitarteko baliokideren bidez, kontuarenhelbidera dokumentazio fisikoa zertan igorri gabe, une bakoitzean Bankuak zehazten dituen frogagiriak izan ezik, eta Titularrek idazki bidezeskatzeko aukera izatea.Alderdiek espresuki adosten dute Titularren esku jarritako komunikabide horren bidez jasotako informazioa mugimenduen xehetasuna etaegindako likidazioa fisikoki igortzearen baliokide izango dela, eta baimena ematen diote elkarri kontua bereizgabea den kasuetan, euretakoedozeinek kontuaren helbidea zehatz dezan mugimenduak fisikoki edo elektronikoki igortzeko, gainerako Titularren baimen espezifikoazertan eskatu gabe.

B.7. Kontua kitatzea, intsuldaketa, numerazio-blokeoa edo -aldaketa.

Z Kitapena.- Titularrek egoki irizten diotenean kitatu ahalko dute kontua, eta aldez aurretik edo aldi berean jakinarazi beharko diote bankuari,

eta bete beharreko eskakizun bakarra izango da kontuak Titularren aldeko saldoa izatea eta aribideko arriskurik edo kontu horrilotutako zorduntzeke dauden eragiketarik ez egotea.

- Kontu-kontratua iraupen mugagabeko kontratu bat denez, Bankuak kontua kitatu ahalko du, Titularrei abisu ematearekin soilik,gutxienez bi hilabeteko aurrerapenarekin, gutxienez, kitatutzat jo behar den egunarekin, eta horrek kontua irekitzeko kontratuareneskubide osoko suntsiarazpena eragingo du. Aurrekoa alde batera utzita, betiere Titularren aldeko kontuko saldorik ez badago,Bankuak kontua berehala kitatu ahalko du eta zorpeko posiblearen, interesen eta eragindako gastuen ordainketa eskatu,kontuan izanda zorpeko guztiak Bankuak agerian galda ditzakeen kreditutzat hartuko direla.

- Dena den, kontuaren kitapenak behartu egingo ditu titularrak, aldez aurretik eta aldi berean haiek eskatuta bada, haien eskudaude txeke-taloitegiak, ordaindukoak eta gainerako ordainketa-tresnak edo disposizio-bitartekoak Bankuari ematera.Kitapen-egunetik aurrera, saldo hartzekoduna badago, interesak sortzeari utziko dio, kendu ez badute ere, eta Bankuaren aldekosaldo zorduna bada, likido, mugaeguneratu eta galdagarri geratuko da, Titularrek berehala ordaindu beharko dutelarik.

Z Intsuldaketa. Titularrek kontuan eta hari lotutako helbideratze-aginduak edo aldizkako transferentziak intsuldatu ahalko dituzte unebakoitzean banku artean dauden prozeduren arabera.

Z Blokeoa. Bankuak baimena du kontua guztiz edo partzialki blokeatzeko, bai eta kontua bertan behera uzbeko ere, eta itzulpenadakarten karguak edo abonuak egitea ere saihestuko du, baita dagozkion zorduntze- edo sartze-idazpenena ere, honako kasu hauetan:

- Bankuaren aurrean behar bezala ez eman, akreditatuta, berretsi edo eguneratu izana kontuaren identitateari, egoiliartasunari,helbideari edo jarduerari buruzko datuak, Titularrenak edo Baimenduenak.

- Bankuak eskatutako akreditazio-dokumentazioa eta gainerako informazio osagarria ez eman izana, Bankuak berak ezarritakobarne-kontroleko prozedurak aplikatuz une bakoitzean indarrean dagoen legezko araudia betetzeko, eta, bereziki, delituzkojardueren ondorioko kapitalen zuriketa prebenitzeko eta terrorismoaren finantzaketa prebenitzeko eta blokeatzeko ezarritakobezeroak onartzeko politika aplikatuz.

- emandako datu edo dokumentuetan egiazkotasunik eza edo inkoherentzia egiaztatzen bada.

Z Zenbakikuntza-aldaketa. Bankuaren edo Taldearen bulegoen arteko aldaketak, intsuldaketa, zatiketa, xurgapena edo fusioa gertatzenbadira o zirkunstantzia horiek Bankua bera eraginpean hartzen badute erakunde gisa, eta baita beste zenbait kasutan ere, hala nolaaldaketak sistema informatikoan edo beharrezko egiten duten beste edozein arrazoi, kontratu honen baldintza partikularretanadierazitako kontu-zenbakia Bankuak aldatu ahalko du, eta Titularrei jakinaraziko die. Horrek ez du ekarriko kontu horren kitapena, etaindarrean eta aldaketarik gabe mantenduko da bere termino guztietan zenbakikuntza berriaren pean.

B.8. Aurrezki-kontuen berezitasunak.

Z Libreta. Aurrezki-kontuko modalitatean, libreta aldaezin eta nominatibo bakarra entregatu ahalko zaie Titularrei, eta bertan jasotaegongo dira informatzeari begira kontuan egikaritutako idazpen eta mugimendu guztiak azken eguneratzera arte. Libretan adierazitakosaldoak Titularrak informatzen ditu soilik, baina ezein kasutan ez du ziurtatzen edo ez da frogagiria kontuaren mugimenduei eta saldoaridagokienez, eta Bankuaren kontabilitateak izango du lehentasuna betiere.El Banco podrá facilitar la libreta a los Titulares con activadores (banda magnética adherida a la libreta de ahorros, etc.) para operar através de los servicios electrónicos o cajeros automáticos, junto con un número secreto de identificación (PIN), cuyo tecleo tiene lacondición de firma de los Titulares en cualquier operación de autoservicio y puede ser cambiado a través del mismo, tantas veces comolos Titulares consideren necesarias.

Z Libretaren Titularraren obligazioak:Honako betebehar hauek hartzen dituzten beren gain Titularrek:

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

11 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 12: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

- Bankuak emandako libretaren aleak arduraz gordetzea eta zaintzea, eta haien galera edo lapurreta berehala komunikatzera, etaBankua salbuetsita geratuko da komunikazio hori gertatu arte izandako disposizio guztietatik. Komunikazio hori urgentziaz eginbeharko dute Titularrek, bitarteko albait eta bizkorrenaren bidez, komunikazio horren edukia Bankuaren aurrean idazki bidezberresteko obligazioa aparte utzi gabe, eta, bidezko bada, agintaritza eskudunaren aurrean dagokion salaketa egitea ere aparteutzi gabe.

- Libreta eguneratuta edukitzea, eta hori horrela, aldian behin eguneratu beharko da libreta, Bankuan jasota dauden erregistroenarabera, Bankuaren terminal informatiko bidez baliozkotuta edo haren sinadura baimenduarekin eta zigiluarekin.

- Beste ale bat eskatzea libreta agortzen denean, libreta zaharra aldez aurretik zertan aurkeztu gabe.

Z Uko egitea. Titularrek edozein unetan bazter utzi dezakete Bankuak libreta entregatzea, eta erakundeari jakinarazi beharko zaionahitaez. Une horretatik aurrera, ez zaizkio aplikatzekoak izango B.8 atal honetako baldintzak.

C. KREDITU ETA KARGU TXARTELEN ZERBITZUEI APLIKATZEKOAK ZAIZKIEN BALDINTZA OROKOR ESPEZIFIKOAK.

C.1. Txartelaren kontratuaren Titularra (Eskatzailea) eta txartelaren Titularra (Titularra).C.2. Txartelak erabiltzea.C.3. Txartelak iraungitzea, berritzea eta txartel berriak ematea.C.4. Urteko kuota eta komisioak.C.5. Disposizio-mugak.C.6. Txartelaren Titularraren obligazioak.C.7. Eskatzailearen obligazioak.C.8. Ordainketa modalitateak kreditu-txartelen kasurako.C.9. Ordainketa ez betetzea.C.10. Titularraren eta/edo Eskatzailearen erantzukizunak.C.11. Bankuaren erantzukizuna.C.12. Kreditu-txarteletan aplikatzekoak diren interesak eta ordainketa aurreratua.

C.12.1. Geroratzeagatiko interesak.C.12.2. Eragiketengatiko interesak.C.12.3. Efektiboa baliatzeagatiko interesak.C.12.4. Transakzioak atzerrian.C.12.5. Kredituaren tasa zorduna eta guztizko kostua aldatzea.C.12.6. Ordainketa aurreratua.

C.13. Zerbitzua ezereztea eta txartelak blokeatzea.C.14. Komunikazioak.C.15. Prestazio, estaldura edo abantaila osagarriak.C.16. Atzera egiteko eskubidea.C.17. Lotutako kontratuak.C.18. Baldintza espezifikoak txartel motaren arabera.

C.18.1. Enpresako VISA kreditu-txartel ez-geroratuak.C.18.2. Enpresako VISA kreditu-txartel geroratuak.C.18.3. Enpresako VISA kreditu-txartelak PIMECentzat.C.18.4. Kargu-eragiketak ahalbidetzen dituzten kreditu-txartelak.C.18.5. Astrazaneca Urrezko Visa Berezia Txartelak.C.18.6. Revolving txartelak.C.18.7. SIN txartelak.C.18.8. IVAJ Gazte Txartelak.C.18.9. ACEM txartelak.C.18.10. Catalunya Comerç txartelak.

Baldintza Espezifiko hauek, Titularrek kontuaren kontratua espresuki onartu ondoren, kontuaren kontratuaren Titularrek Bankuari eskatzendizkieten Kreditu Txartelen edo Kargu Txartelen kontratuetan, hau da, kontu horri atxikita dauden Txartelen kontratuetan txertatuko dira,txartelaren modalitatea aparte utzi gabe.Txartelen kontratuetan ezarri ahal izango diren arauek ondoren azalduko diren baldintzak arautuko dituzte lehentasunez.

C.1. Txartelaren kontratuaren Titularra (Eskatzailea) eta txartelaren Titularra (Titularra).

Txartelen kontratazioa banku-kontu baten Titularrak egin behar du beti. Titular hori txartelaren kontratuaren Titularra eta txartelarenkontratugilea izango da (Baldintza Espezifiko hauen ondorioetarako, aurrerantzean "Eskatzailea" deituko zaio nahiz eta bat baino gehiagoizan).Txartelak pertsonalak eta besterenezinak dira, eta beti pertsona fisiko baten izenean, hau da, txartelaren Titularraren izenean emango dira.Pertsona fisiko horrek, gainera, kontratua egiteko erabiliko den euskarria edukiko du (aurrerantzean, Titularra). Titularrak eta Eskatzaileaktxartela behar bezala erabiltzeko ardura izango dute, baldintza hauen arabera.Pertsona fisikoa den Eskatzaileak eska dezake txartela bere izenean ez ezik, hark izendatutako beste pertsona batzuen izenean ere ematea.Pertsona juridikoa bada, behar bezala ordezkatuta, eskatu ahal izango du txartelak pertsona fisikoen izenean ematea, Eskatzailea pertsonajuridikoa izango da eta haren kontuan kargatuko dira Titularraren txartelarekin baliatu diren diru-kopuruak.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

12 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 13: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Eskatzailea ez den pertsona bati emandako txartelekin, hots, "zerbitzua baimentzeko txartelak" izenekoekin egiten diren eragiketakEskatzailearen izenean dagoen txartelarekin egindako eragiketatzat hartuko dira.

C.2. Txartela kontratatzea

Z Txartela kontratatzeaEskatzaileak txartela soilik kontratatu beharko du, Bankuak prestatutako bideak erabiliz, baldin eta uste badu aurretik nahikoa azalpeneman dizkiotela txartelaren ezaugarriei eta haren ondorioei buruz, erabakia ondo informatu ondoren hartu ahal izateko, antzekoeskaintzak alderatu ahal izateko eta txartela bere premia eta interesetara egokitzen den aztertu ahal izateko.

Z Ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeaTxartelak SERVIRED zentro baimentzailearen sarekoak dira.Eta honako jarduera hauek egiteko erabili ahal izango dira:

- Visa edo MasterCard Sistemei atxikitako establezimenduetako ondasunak eta zerbitzuak eskuratzeko.- Sistema horiekiko erakunde afiliatuetako bulegoetan eta kutxazain automatikoetan efektiboa lortzeko.- Edozein motatako disposizioak egiteko kreditu-kontuaren kargura edo eragiketen intsuldaketak -jatorria edo jomuga beste

kreditu-txartelen kontratu batzuetan dutenak- egiteko Bankuak une bakoitzean ezarritako baldintzak kontuan hartuta.- Autozerbitzuko terminaletan, ordainpeko autobideetan eta antzeko erabilerak dituzten eta Bankuak onartzen dituen gainerako

terminaletan edo dispositiboetan jarduteko, baita banka elektronikoko eta Telefónicako zerbitzuetan edota sistemek edo Bankuakune bakoitzean ahalbidetzen duten beste edozein bide edo bitartekotan jarduteko ere, betiere ezarritako mugak kontuan hartuta.

"Sticker" euskarria duten txartelek (itsasgarria, banda magnetikorik gabe) soilik contactless teknologia bidez egiten dituzte eragiketak(ukipenik gabeko eragiketak). Sticker txartelen modalitate horri esker gainerako txartelekin egiten diren eragiketa berak egin daitezke;nolanahi ere, ezin izango dira jarduerak egin kutxazain automatikoetan edo Internet bidez, baldin eta Bankuak onartu ez baditu.Txartelak erabiliz egindako eragiketak gauzatu ahal izango dira Bankuak baimena eman ondoren, hala badagokio, eta une bakoitzeanindarrean dagoen mugaraino eta txartelaren Titularrari eragiketa bat egin aurretik jakinarazten zaizkion komisioak ordainduta.Eragiketa batzuek, "Aurrebaimenak" deiturikoek, ekarri ahal izango dute kreditu-eragiketetan txartelean erabilgarri dagoena edokargu-eragiketetan kontuan erabilgarri dagoena blokeatzea, eragiketaren zenbatekoaren arabera. Behin betiko zordunketa egingo daBankuak eragiketaren berrespena jasotzen duenean, eta berrespen horretan jakinarazitako zenbatekoaren arabera. Behin betikozordunketa egiten denean askatuko da aurretik blokeatutako behin-behineko zenbatekoa. Kontuan baimendutako zenbatekoarenaraberako behin betiko zordunketa 8 egutegi-egunen epean jasotzen ez bada, behin-behinean blokeatutako zenbatekoa askatu egingoda.Txartelak erabiliz egindako eragiketak txartelaren kontratuan zordunketa-kontu gisa izendatutako kontuetan kontabilizatuko dira,aipatutako txartelaren kontratuan aurreikusitako moduan. Eskatzaileak zordunketa-kontua aldatu ahal izango du Bankuari eskatuondoren.

Z Identifikazio pertsonaleko zenbakia.Bankuak txartelarekin lotuta dagoen ezkutuko zenbaki bat (PINa) emango dio Titularrari, eta zenbaki hori Titularrak soilik jakin eta erabilibeharko du. PIN zenbaki hori Titularrari emango zaio pertsonalki Bankuaren sareko bulegoetako batean, edo Bankuak une bakoitzeanezarrita daukan moduan.Titularrak PINa aldatu ahal izango du aukera hori ezarrita daukaten kutxazain automatikoetan, edo Bankuan une bakoitzean prestatutadauzkan bideak erabiliz. Kasu horretan, Titularrak ez du bere datu pertsonalekin lotura duen zenbaki bat aukeratu beharko, eztahirugarrenek erraz iragar dezaketen beste edozein konbinaketa ere (jaioteguneko, telefono-zenbakiko edo nortasun-agiriko zenbakiak,segidako zenbakiak, zifra bat behin eta berriz errepikatzea, eta abar). Bankuak Titularrari emandako ezkutuko zenbakia edo Titularrakberak aldatu duena ez du txartelean idatzi behar, ezta txartelarekin batera gordetzen edo eramaten duen edota hirugarrenek eskuradezaketen dokumentuan edo objektuan ere. Halaber, Titularrak ez du ezkutuko zenbaki hori hirugarrenek ikusteko moduan markatukoeta ez du ezkutuko zenbakia jakinaraziko, ezta txartela kutxazain batean atxikita geratzen bada edo txartela sartu ondoren kutxazainakez duela erantzuten ematen badu ere; horrez gain, txartela ez du erabiliko manipulatuak edo aldatuak (egoera txarrean edo behartuak,edo atxikitako objektuak edo gailuak dituztela) izan direla ematen duten kutxazainetan edo gailuetan.

Z Internet bidez edo beste bide batzuen bitartez erabiltzea.Txartelak segurtatzeko sistemak jarriko ditu Titularraren eskura Bankuak, txartela Internet bidez ordaintzeko bitarteko gisa erabiltzeko.Bankuak ahalmena izango du txartelak Internet bidez edo antzeko segurtasun-neurriak behar dituzten bide baliokideen bitartezerabiltzen ez uzteko, baldin eta txartel horiek behar bezala segurtatu ez badira.Kontratatutako Txartelaren Titularrak Zorro Digitalak edo Walletak (Sabadell Wallet deitzen zaie) eduki ahal izango ditu, titularrarentxartelaren bitartez egindako disposizioen ondorio berberak izango dituzte, eta zorro horiek ordaintzeko bitarteko gisa erabili ahal izangoditu.Txartela Sabadell Walleten NFC mugikor bidez ordaintzeko sistemaren bitartez erabiliz gauzatzen diren disposizioei aplikatzekoakzaizkien baldintzak eta txartela eskuragarri dagoen edozein mekanismotan erabiliz egindako disposizioei aplikatzekoak zaizkienbaldintza berdinak dira. Disposizio-muga berak izango dituzte, baita dagokion txartelaren kontratuan xedatutako beste edozein baldintzaere.Sabadell Walleten NFC mugikor bidez ordaintzeko sistemaren txartela erabiltzeko txartela eduki beharko da beti, eta txarteladeuseztatzen bada, Sabadell Walleten NFC mugikor bidez ordaintzeko sistemaren bitarteko eraginkortasuna edo txartela atxikita dagoenbeste edozein Zorro Digitalaren edo Walletaren bitarteko eraginkortasuna ere eten egingo da.Sabadell Walleten NFC mugikor bidez ordaintzeko zerbitzua jasaten ez duten terminalen erabiltzaileak diren bezeroei Sabadell Walletekaukera ematen die, nahi izanez gero, sticker bat eskatzeko beren gailuan itsas dezaten eta contactless ordainketak egiteko aukera izandezaten.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

13 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 14: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Sabadell Walleten erabiltzaileak aldebakarretik eman diezaioke baja zerbitzuari edo Bankuak eman diezaioke erabiltzaileak zerbitzuarengehiegizko erabilera edo erabilera okerra egiten duela ikusten badu; nolanahi ere, Bankuak behar adinako aurretiaz jakinaraziko dioerabiltzaileari, Sabadell Walleten Nondik Norakoen eta Baldintzen edukiaren arabera.

Z Muga operatiboakTxartelak -euskarri fisikoa dutenak edo ez dutenak- herrialde jakin batzuetan erabiltzea edo Internet bitartez saltokietan erosketakegiteko erabiltzea mugatzen duten profil operatiboekin eman ahal izango dira, baldin eta kontratuaren baldintzetan horrela jasotabadago. Titularrak eskatu ahal izango du txartelen profila aldatzea urruneko bankaren zerbitzuaren bitartez, edozein bulegoren bitartezeta Bankuak une bakoitzean indarrean dituen gainerako bideak erabiliz. Halaber, Bankuak bere irizpidea erabiliz aldatu ahal izango dutxartelen profil operatiboa, iruzurra prebenitzeko neurri gisa, betiere Titularrari aldaketaren berri eman ondoren.

Z Contactless teknologia.Txartelak bere Titularrari ahalbidetzen badio contactless teknologiarekin kutxazain automatikoetan, Saltokiko Terminaletan (ST) etaBankuak teknologia horrekin onartzen dituen antzeko erabilerako gainerako terminaletan edo dispositibotan eragiketak egitea, ez dabeharrezkoa izango txartela Saltokiko Terminalean edo dispositiboan sartzea, ezta ezkutuko zenbakia (PINa), Titularraren eskuzidatzitako sinadura eta beste edozein identifikazio-sistema erabiltzea ere ezarritako mugatik beherako eragiketetan (gaur egun Espainian20D da) eta une bakoitzean indarrean dauden baldintzetan. Contactless teknologia hori erabiltzen denean, ohartarazten da berezikigarrantzitsua dela txartela ahalik eta arreta handienarekin zaintzea, zeren kutxazain automatikoetako, saltokien terminaletako edourruneko eragiketa horietan eta sinadura edo PINa behar ez den bestelako eragiketetan txartelaren erabilera egiaztatzen duen besteedozein bitartekotako erregistroek eskatuko dute Titularra ados egotea egindako eragiketarekin, eta Titularrak baimendu beharko du;Bankua, bestalde, txartela behar bezala ez zaintzeagatik izan litezkeen intzidentzietatik kanpo geratuko da.Titularrak Bankuaren Abisuak eta Alertak zerbitzua kontratatuta badauka, eska dezake sistema horren bitartez egindako eragiketenabisua jasotzea."Stickerreko" euskarria (itsasgarria, banda magnetikorik gabe) duen txartela contactless teknologiarekin soilik ibiltzen da. Stickertxartelaren modalitate horrekin banda magnetikoa duen txartelarekin egiten diren eragiketa berak egin daitezke, kutxazainautomatikoetan edo Internet bidez eragiketak egitea izan ezik, baldin eta Bankuak onartzen badu.

Z Eragiketak baliozkotzea.Establezimenduek eskatu ahal izango dute eragiketak baliozkotzea PINaren, sinaduraren edo etorkizunean aurreikusten den besteedozein identifikazio sistemaren bitartez.Eragiketak contactless teknologiaren bitartez egiten direnean, ez da beharrezkoa izango txartela TPVan edo dispositiboan sartzea, eztaTitularraren ezkutuko zenbakia (PINa), eskuz idatzitako sinadura edo beste edozein identifikazio-sistema erabiltzea ere ezarritakomugatik beherako eragiketetan eta une bakoitzean indarrean dauden baldintzen arabera.

C.3. Txartelak iraungitzea, berritzea eta txartel berriak ematea.

Txartelek baliozkotasun-epe mugatua (iraungitasuna) izango dute, txarteletan estanpatuta azaltzen dena, baldin eta txartelak berebaliozkotasuna galdu ez badu zerbitzua ezerezteari buruzko baldintza orokorrean ezarritakoaren arabera.Bankuak aldizka berritu ahal izango du txartelaren erabilera txartel berri bat emanez.Eskatzaileak, eta desberdinak badira, Titularrak Bankuari eskatuko diote eta baimena emango diote zordunketa-kontuaren helbiderabidaltzeko iraungitako edo galdutako txartelen berrikuntzak edo luzapenak.Bankuak Eskatzaileari/Titularrari bidali ahal izango dizkio haren ustez Eskatzailearentzat/Titularrarentzat interesekoak diren txartelak.Eskatzailea/Titularra ez dago behartuta txartel horiek onartzera, eta ez du ezein obligaziorik hartzen bere gain txartela horiei dagokienez; izanere, txartel horiek soilik erabili ahal izango dira Eskatzaileak/Titularrak bere borondatez erabakitzen badu haiek aktibatzeko beharrezkoakdiren izapideak gauzatzea.Txartel horiek telefonoz deituz edo une bakoitzean Bankuak onartzen duen urruneko beste edozein sistema erabiliz aktibatu ahal izango dira.Eskatzaileak, eta, hala badagokio, Titularrak ukatu edo errebokatu ahal izango dute baimen hori txartelaren kontratua formalizatzerakoanedo geroago edozein unetan.Txartela telefonoz deituz aktibatzeko, Eskatzaileak eta/edo Titularrak honela jardun beharko dute: txartela jasotzen dutenean, telefonozdeituko dute aurrez ezarritako zenbaki batera txartelaren kontratazioa jaso dutela eta onartzen dutela berresteko, baita, hala badagokio,kontratua formalizatzeko beharrezkoak diren datuak biltzeko eta dagozkion egiaztapenak gauzatzeko. Dei hori egiten denean, Bankuakaktibatu ahal izango du txartela. Alderdiek ahalmena izango dute horretarako izandako elkarrizketa edo komunikazio telematikoakerregistratzeko eta froga gisa erabiltzeko epaiketa batean edo epaiketatik kanpo.

C.4. Urteko kuota eta komisioak.

Dagokion kontratuaren baldintza partikularretan aurreikusitako urteko kuotak jasoko ditu Bankuak. Txartelak iraungi baino gutxienez 20 egunlehenago Titularrak edo Eskatzaileak ez badu kontrako agindurik ematen, txartelak berritu egingo dira eta dagokion urteko kuota sortuko da.Era berean, Bankuak komisioari dagokion kuota jaso ahal izango du:

- Enpresa Titularraren argazkia, irudia edo logoa estanpatzeagatik txartela emateko edo berritzeko unean.- Txartelari dagokion sistemari afiliatutako erakundeen bulegoen eta kutxazain automatikoen bitartez efektiboa lortzeko zerbitzua

emateagatik.- Titularrari egotz dakiokeen kausa dela medio txartel berri bat ematen den bakoitzean.- Euroa ez den beste dibisa batekin saltokietan egindako erosketa bakoitzeko.- Saldoa eta mugimenduak kontsultatzeko kutxazain automatikoetan egindako kontsulta bakoitzarengatik.- Mugaeguneratutako posizio zordunak ordaintzeko gauzatutako erreklamazioak kudeatzeagatik, egiten den posizio zordun berri

bakoitzeko behin bakarrik aplikatu ahal izango da.Komisio horiek eta haien gutxienekoak kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen dira.Era berean, Bankuak honako hauek jaso ahal izango ditu:

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

14 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 15: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

- Informazio osagarria edo ezarritako maiztasuna baino maiztasun handiagoz edo kontratu honetan itundutakoak ez diren bitartekoakerabiliz informazioa emateagatiko komisioak, betiere informazioa Eskatzaileak eskatu badu.

- Eskatzaileak edo Titularrak emandako txartelaren identifikatzaile bakarraren arabera gaizki egindako ordainketa-eragiketei dagozkienfuntsak berreskuratzeko gastuak.

- Segurtasun-txipa duten txartelek, gehitu ahal izango dituzte, txip horren bitartez, zerbitzuak, programak edo funtzionalitateakerabilera-baldintza eta tarifa propioekin.

- Kreditu-txartelen kasuan, Bankuak ere jaso ahal izango du komisio bat:- Eragiketa zatikatuen edo ordaindu gabeko geroago egiteko saldoaren kitatze aurreratu bakoitzeko.- Ordainketa zatikatzeagatiko kudeaketa-gastuen edo ordainagiriak kreditu-txartel bidez finantzatzeko aginduagatiko gastuen

kontzeptuengatik.Hori guztia une bakoitzean indarrean dauden tarifen arabera. Tarifa horiek kontratua formalizatzen denean ematen dira eta eskuragarridaude etengabe Bankuaren webgunean: www.bancsabadell.com.Bankuak baldintza partikularretan zehazten den beste edozein komisio jaso ahal izango du edo komisioaren ezaugarri berriak eta huraaplikatzeko data Eskatzaileari jakinarazten badizkio, betiere komisioak aldatzeko kontratuan aurreikusitako prozeduraren arabera.Aplika daitekeen araudiaren arabera, establezimenduek eskatu ahal izango dute kuota gehigarri bat ordaintzea edo murrizketa bat eskainiahal izango dute ordainketa-sistema espezifiko bati atxikitako txartel bat erabiltzeagatik. Ordainketa osagarri hori edo deskontu hori ezdagokio kontrataturako produktuari edo Bankuak emandako zerbitzuari; beraz, Bankua haietatik kanpo geratuko da.

C.5. Disposizio-mugak.

Z Kreditu-txartelen kasuan:Kreditu-txartelen zerbitzua emateak Bankuak Eskatzaileari kreditu-linea bat ematea dakar berekin.Kreditu horrek kreditu-kontu bati ematen zaion muga bat dauka ezarrita, eta kontu horren zenbakia Txartelaren Kontratua ataleanazaltzen da. Kreditu-muga hori erkidea da kontu horri esleitutako txartel kopurua edozein izanda ere. Kreditu-muga hilekoa da, etakreditu-kontuari hasiera batean esleitutako muga kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen dena da.Baimendutako muga bat ere eslei daiteke, hori ere hilekoa, eta horrek ahalbidetuko du txartelak kreditu-mugaren gainetik erabiltzea.Kreditu-muga hori ere kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen da. Kreditu-mugatik gorako zenbatekoak ez ezik, baimendutakomugan oinarrituta ezarritako zenbateko guztiak ere, mugaren gehiegizkoak barne, baldintza partikularretan azaltzen denzordunketa-kontuan zordunduko dira berehala, eta kontu hori aldatu ahal izango du Eskatzaileak.Nolanahi ere, eta muga horiek esleitzea eragin duten zirkunstantziak aldatzen badira, Bankuak eskubidea izango du muga horiekhanditzeko edo murrizteko, eta Eskatzaileari jakinarazi beharko dizkio kreditu-muga eta une bakoitzean indarrean dagoen baimendutakomuga, baita txartelaren erabileraren inguruan indarrean dauden gainerako baldintzek izandako aldaketak ere. Aldaketa horiekkreditu-txartelen kontuaren hurrengo likidazioan azalduko dira. Halaber, Eskatzaileak eskatu ahal izango du muga horiek aldatzea, etaaldaketa hori Bankuak onartu beharko du aldaketa egin ahal izateko.

Z Kargu-txartelen kasuan:Kargu-txartelaren kontratuak efektiboa baliatzeko eguneroko mugak ditu berekin, baita egun bakoitzean eta hilabete bakoitzeanerosteko mugak ere. Muga horiek erkideak dira eta kontratu beraren bitartez emandako txartel guztiek partekatzen dituzte. Hasieranesleitutako mugak kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen dira.Titularrak eta Eskatzaileak ezin izango dituzte zorpeko eragiketak egin Bankuak ez badu horretarako baimen espezifikorik eman.Hala eta guztiz ere, edozein zirkunstantzia dela medio zorpeko eragiketaren bat egin bada, Titularrak eta Eskatzaileak berehala estalibeharko dute eragiketa horren zenbatekoa; nolanahi ere, kontuko zorpekoetarako ezarritako interesak eta komisioak -zorpeko-datatikhura benetan erregulatzen den arte sortzen direnak- ordaindu beharko dituzte solidarioki.Zordunketa-kontuan diru-erabilgarririk ez badago, edota kausa teknikoak direla medio, edo establezimendu jakin batzuekin edoeragiketak egiteko baimendutako terminalen jabe diren beste erakunde batzuekin sinatutako hitzarmenen arabera, kontuarekinkonektatzeko aukerarik ez badago, kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen diren "Lineako kutxazain automatikoa" muga eta"saltokiko terminala" muga ez dira aplikatuko, eta erreserba-mugetara murriztuko dira; muga horiek bezeroari zerbitzu hobea ematekodirela ulertu beharko da, baina Bankua ez dago behartuta haiek ematera.Bankuak aldatu ahal izango ditu txartelaren erabilera-mugak eta indarrean dauden gainerako baldintzak, une bakoitzean daudenzirkunstantzien arabera; nolanahi ere, aldez aurretik jakinarazi beharko du "A.11. Komunikazioak" baldintza orokor erkidean ezarritakomoduan. Eskatzaileak eskatu ahal izango du muga horiek aldatzea, eta aldaketa hori Bankuak onartu beharko du aldaketa egin ahalizateko.

C.6. Txartelaren Titularraren obligazioak.

Titularrak sinadura txartelean estanpatu beharko du txartela jasotzen duen une berean. Titularrak, une horretatik aurrera, bere gain hartzendu bere sinadura txartelean ez estanpatzeagatik sor daitezkeen gertakarien eta egoeren erantzukizun oro.Titularrak ezkutuko zenbakia ere sartu beharko du zenbaki hori eskatzen duten terminaletan. Zenbaki hori sartzea nahikoa da Titularraidentifikatzeko eta egindako eragiketarekin erabat ados dagoela adierazteko, eta Titularraren sinadura autografoaren baliokidea da ondorioguztietarako.Establezimenduak emandako salmenta-fakturak edo egiaztagiriak sinatzeak edo kutxazain automatikoetako, saltokiko terminaletako edotxartela erabili dela egiaztatzen duen beste edozein bitartekotako erregistroek, urrunera eskatutako eragiketak edo Titularraren sinaduraeskatzen ez duten eragiketak barne, esan nahiko dute Titularra ados dagoela egindako eragiketarekin, eta Titularraren etaestablezimenduaren artean sor daitezkeen intzidentzietatik kanpo geratuko da Bankua.Titularrak eta Eskatzaileak baimena ematen diote espresuki Bankuari egokitzat hartzen dituen segurtasun-neurriak hartzeko une bakoitzean,txartelaren usurpazio, maula, iruzur edo erabilera oker oro saihesteko. Ildo horretan, establezimenduak eskatzen badio, Titularrak berenortasuna egiaztatzea ahalbidetuko duen eta txartelaren datuekin bat datorren dokumentu ofizial bat erakutsi beharko du transakzio bategitean, eta, era berean, establezimenduak oharrak hartzea eta erregistratzea ahalbidetuko du datu pertsonalak hartzeko eta erregistratzekoune bakoitzean legez aurreikusitako eskakizunen arabera.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

15 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 16: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Bankuak, egokitzat hartzen dituen neurriak hartzea aparte utzi gabe, ez du erantzukizunik izango edozein establezimenduk ez badu txartelaonartzen edo txartelari kasu egiten ez badio.

C.7. Eskatzailearen obligazioak.

Eskatzailea behartuta dago, kontuaren beste Titularrekin batera (baldin eta titular bat baino gehiago badago), Titularrak bere txartelarekinnahiz zerbitzua baimentzeko txartelekin egindako eragiketen zenbatekoa itzultzera Bankuari.

Z Kreditu-txartelen kasuan:Likidazio bakoitzean zordundutako zenbatekoak zordunketa-kontuan kargatuko dira hilabetearen azken egun baliodunean. Likidaziohorretan, txartelaren titularrak egindako eta Bankuak hilabete bakoitzeko 26. egunean edo aurreko lanegunean jasotako eragiketakbilduko dira, Bankuak ematen duen mugimenduen azalpenaren arabera, salbu eta txartelaren baldintza espezifikoetan -kontratu honen"C.18. Baldintza espezifikoak txartel motaren arabera" puntuan aipatzen direnetan- beste zerbait adierazten bada. Kasu horretan,baldintza partikularrak aplikatuko dira lehentasunez.

Z BS CARD MASTERCARD txartelen kasuan:Erosketa-eragiketak zordunduko dira eragiketa bakoitza gauzatzen den dataren ondorengo 3 egutegi-eguneko balio-datako likidazioaprozesatu ondoren.

Z Kontu-txartelen kasuan:Egindako eragiketei dagozkien zenbatekoak zordunketa-kontuan kargatuko dira ordaintzeko agindua edo instrukzioa jasotzen denean;agindu hori jaso dela ulertuko da eragiketa gauzatzeko Bankuari baimena eskatzen zaionetik edo eragiketa gauzatu dela jakinaraztenzaionetik aurrera.Txartelarekin egiten diren mugimendu guztiak Banku bidez jakinarazten dira mugimenduen azalpen bidez. Eragiketaren batmugimenduen azalpenean berandu azaltzen bada, ezin izango da eragiketa hori atzera bota. Eskatzailea mugimenduen azalpeneanazaltzen den eragiketaren batekin ados ez badago, Bankuari jakinarazi beharko dio idazki bidez. Era berean, informazioa ez badazordunketa-dataren ondorengo 15 egunetan jakinarazi lotutako kontuan, kontu-txartelen edo BS CARD MASTERCARD txartelen kasuan,edo hilabete bakoitzaren bukaeran kreditu-txartelen kasuan, Eskatzaileak Bankuari eskatu beharko dio informazio hori.

C.8. Ordainketa modalitateak kreditu-txartelen kasurako.

Eskatzaileak edozein unetan eskatu ahal izango dio Bankuari, baimena eskatu ondoren, honako aukera hauetakoren batean zor dituenzenbatekoak ordaintzea:

a) Bere zor guztia ordaintzea.b) Bankuari hilero ordaintzea baliatutako zenbatekoen ehuneko bat. Hilero ordaindu beharreko diru-kopurua ez da Bankuak orokorrean

ezarrita daukan gutxieneko zenbatekoaren eta gutxieneko ehunekoaren artean handiena den diru-kopurua baino txikiagoa izango.Diru-kopuru handien hori kreditu-txartelen kontuaren ordainketa modalitatea aldatzeko inprimakian azalduko da.

c) Diru-kopuru jakin bat ordaintzea. Hilero ordaindu beharreko diru-kopurua ez da Bankuak orokorrean ezarrita daukan gutxienekozenbatekoaren eta gutxieneko ehunekoaren artean handiena den diru-kopurua baino txikiagoa izango. Diru-kopuru handien horikreditu-txartelen kontuaren ordainketa modalitatea aldatzeko inprimakian azalduko da.

d) Ondasunak edo zerbitzuak eskuratzeko eragiketak zatikatzea aldizkako ordainketen bitartez, 3, 6, 9, 12, 18 edo 24 hilabeteko epetanedo une bakoitzean ezartzen diren epetan, Bankuari horretarako baimena eskatuz. Kasu horretan, zatikatutako aldiari dagokion epeasoilik likidatu ahal izango da, txartelaren kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen den interes-tasaren arabera edo zatikatze horieskatzen denean Titularrari jakinarazten zaion interes-tasaren arabera kalkulatutako interesekin batera.

Aurrekoa gorabehera, txartelaren kontratuaren baldintza partikularretan arestian azaldutako ordaintzeko modalitate-aukerak ez diren besteaukera batzuk ezarri ahal izango dira; kasu horretan, azken horiek izango dute lehentasuna.Titularrak pertsona juridikoak diren kontu baten kargura eta orokorrean enpresei zerbitzuak emateko diseinatutako txartelen konturaemandako txartelak badira, Bankuak ahalmena izango du ordainketa geroago egiteko modalitatea onartzeko ala ez.

C.9. Ordainketa ez betetzea.

Zordunketa egiteko unean Eskatzaileak ez badu behar adinako saldorik zordunketa-kontuan, Bankuak honako aukera hauek izango ditu:a) Egiaztatutako zenbatekoak erreklamatzea.b) Zordunketa-kontua Bankuan irekita badago, kargua kontu horretan egitea, nahiz eta Bankuaren aldeko zorpekoa sortu.c) Eragiketak -osorik edo partzialki- helburu horretarako kontu berezi batean kargatzea. Kontu horretako saldoak interesak sortuko ditu

egunero Bankuaren alde kontratuaren baldintza partikularretan aurreikusitako hileko interes-tasa nominalari 0,16 puntu batu ondorenateratzen den hileko interes-tasara. Kontu baten kargura emandako txartelak badira, non eta kontu horren titulartasuna pertsonajuridikoei badagokie, eta oro har, gehienbat enpresa-zerbitzuetarako diseinatutako txartelei, aplikatuko den interes-tasa izango dakontratuaren baldintza partikularretan aurreikusitako hileko interes-tasa nominalari 0,3 puntu batzearen emaitza, eta ezein kasutanere ez ditu gaindituko kontratatutako produktu bakoitzerako aplikatzekoa den berandutze-interesak une bakoitzean indarrean dagoenlegeriak ezarritako lege-mugak.

Likidazioa bukatutako hilabeteen arabera egingo da, eta likidatutako interesak kreditu-kontuaren saldoari metatuko zaizkio, Merkataritza317. artikuluan aurreikusitakoaren arabera, eta honako formula hau aplikatuz kalkulatuko da:

C x T x (R x 12)------------------------------

365 x 100

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

16 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 17: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Azalpena:C = kontuaren saldoa da.T = hilabetean benetan igarotako egun dopurua.R = C.9.c puntuaren arabera hilabetean benetan aplikatzekoa den interes-tasa nominala.

Kontu hori likidazioaren saldoa ordaindu delako kitatzen bada, egindako zatikiari dagozkion interesak kalkulatuko dira. Txartela erabiltzearenondorioz zordundutako zenbatekoak ordaintzeko jasotako baturak honako ordena honen arabera aplikatuko dira: berandutze-interesak,ordaindugabeen erreklamazioen kudeaketak eragindako komisioak, interes arruntak, komisioak, gastuak, kontu bereziaren saldoa etaegindako eragiketen zenbatekoa.

C.10. Titularraren eta/edo Eskatzailearen erantzukizuna.

Txartelekin egindako eragiketak lotutako zordunketa-kontuetan zordundu edo ordainduko dira, dagokionaren arabera, eta kontu horietanzordundu ahal izango dira, halaber, eragiketa horiekin sortzen diren komisioak, interesak eta gastuak, eragiketa bakoitzerako une bakoitzeanezarritako tarifen arabera. Hori guztia, aparte utzi gabe Bankuak ahalmena duela kontratu honetan aurreikusitako kreditu-kontuarenkonturako urteko kuotak, interesak, komisioak eta gastuak jasotzeko.Titularra eta Eskatzailea arduratuko dira txartela zaintzeaz, eta solidarioki, txartela erabiltzeak dakartzan ondorioez; txartela, gainera,titularrak edo eskatzaileak soilik erabili ahal izango du.Titularrak eta Eskatzaileak ezin izango dute txartel bidez emandako agindu bat errebokatu.Txartela galdu, lapurtu edo faltsifikatuz gero, Titularrak eta Eskatzaileak pertsonalki jakinarazi beharko diote Bankuari bidegabekoatzerapenik gabe Bankuaren edozein bulegotan, edota txartelaren kontratuaren baldintza partikularretan azaltzen diren 24 ordukotelefono-zenbakietara deitu beharko dute. Telefono-zenbaki horiek txartelen (kreditu-txartelen) likidazio-dokumentuan ere azaltzen dira, baitaBankuaren webgunean ere; hor "Txartelak">"Txartelen babesa" atalean aurki daitezke etengabeko arreta emateko telefonoak.Jakinarazpen hori egin ondoren, Titularrak eta Eskatzaileak ez dute inolako erantzukizunik izango txartela behar bezala ez erabiltzeagatik,betiere zabarkeriaz edo iruzurrez jardun ez badute.Abisua idazki bidez berretsi beharko da lehenbailehen; horretarako, agintaritza eskudunaren aurrean egindako salaketa aurkeztu beharko daBankuan, hala badagokio. Salaketarik egin ez bada, salaketa jarri beharko da baldin eta Bankuak eskatzen badu.Era berean, beste norbaitek ezkutuko zenbakia jakitearen ondorioz egindako eragiketen, disposizioen edo erosketen erantzukizuna izangodute, harik eta arestian aipatutako sistemak erabiliz jakinarazpena egiten dutenean eskuragarri dauden baliabide teknikoen bitartezBankuak aukera izan arte txartela erabil dezaten eragozteko.Horretarako, kutxazain automatikoek eta bitarteko hori erabiliz jarduteko aukera ematen duten beste terminal batzuek emandakoerregistroak froga gisa erabiliko dira txartela eta ezkutuko zenbakia legezko Titularra behar bezala erabiltzen ari dela egiaztatzeko.Txartela galdu duela edo lapurtu diotela jakinarazi aurretik hirugarrenek egindako iruzurrezko erabilera dela medio Titularrak eta/edoErabiltzaileak duen erantzukizuna 150 eurora mugatuko da, betiere txartelaren zaintzari, ezkutuko zenbakiaren konfidentzialtasunari etaBankuari jakinarazteari dagokionez zabarkeriaz edo iruzurrez jardun ez bada; kasu horretan ez da muga hori aplikatuko. Titularrak etaEskatzaileak eskatuko dioten dokumentazioa eman beharko diote Bankuari.Titularrak eta Eskatzaileak txartela galdu, ostuz edo lapurtuz gero eskatzen dioten dokumentazio eman beharko diote Bankuari.

C.11. Bankuaren erantzukizuna.

Kutxazain automatikoetan edo bestelako terminaletan efektiboa ateratzeko txartelarekin egindako transakzioei dagokienez, Bankuakokerreko edo baimendu gabeko eragiketa bat egikaritzeagatik erantzungo du, baita eragiketa Bankuaren zuzeneko kontrolpean edo kontrolesklusibopean ez dagoen dispositibo, terminal edo ekipo baten bitartez egikaritzen denean ere, salbu eta dispositibo, terminal edo ekipo horiez badago Bankuak baimenduta. Nolanahi ere, behar bezala egikaritu ez den eragiketaren edo baimendu gabeko eragiketaren zenbatekoramugatuko da erantzukizuna, eta betiere Titularrak ez badu zabarkeriaz edo iruzurrez jardun. Titularrak gauzatutako transakzioenbarne-erregistroa eduki beharko du Bankuak, sor daitezkeen akatsak konpontzeko.

C.12. Kreditu-txarteletan aplikatzekoak diren interesak eta ordainketa aurreratua.

C.12.1. Geroratzeagatiko interesak.Geroratutako diru-kopuruek Bankuaren alde sortuko dute kontratuaren baldintza partikularretan zehaztutako geroratzeko hileko interesnominala.Interesak zenbateko bakoitzari benetan igarotako egunei dagokien hileko interes-tasa nominala aplikatuz kalkulatuko dira, eta hilabetebakoitzeko azken egunean likidatuko dira.Hileko interes-tasa nominalerako interesak kalkulatzeko formula:

C x R x T-------------------------

30 x 100

Azalpena:C = interes-kalkuluari lotutako zenbatekoetako bakoitza,R = aplikatzekoa den hileko interes-tasa nominala, kontratuaren baldintza partikularretan aurreikusita dagoena, etaT = hilabetean benetan igarotako egun kopurua.

Interes horiek likidatuko dira eta hilabete bakoitzean ordainduko dira gainerako zenbateko zordunekin.

C.12.2. Eragiketengatiko interesak.Eragiketa gauzatzen den egunetik aurrera interesak sortuko dira geroagoko aldizkako likidazioan, baldin eta, aplikatzekoa den ordainketamodalitatearen arabera, likidazio horretan ez bada kreditu-kontuaren guztizko saldoa likidatzen kontratuaren baldintza partikularretanzehaztutako interes-tasa nominala aplikatuz. Interes horiek, gainera, C.12.1 atalean azaldutako moduan kalkulatuko dira.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

17 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 18: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

C.12.3. Efektiboa baliatzeagatiko interesak.Bulegoetan eta/edo kutxazain automatikoetan egiten diren efektiboaren disposizioek interesak sortuko dituzte eragiketa egiten den egunetikaurrera, ordainketa modalitatea edozein izanda ere, kontratuaren baldintza partikularretan zehaztutako hileko interes-tasa nominalaaplikatuz. Interes horiek, gainera, C.12.1 atalean azaldutako moduan kalkulatuko dira.

C.12.4. Transakzioak atzerrian.Txartelen bitartez atzerrian egindako eragiketak (atzerria kontratua sinatu zen herrialdea ez den herrialdetzat hartuta) indarreko legeriak unebakoitzean ezartzen dituen arauen, xedapenen eta mugen mende egongo dira. Eragiketa horiei txartela partaide den sistemen edo markenzentro konpentsatzaile bakoitzak ezarritako kanbio-tasa, komisioak eta gastuak aplikatuko zaizkie, eta Eskatzaileak ordaindu beharko ditu.

C.12.5. Kredituaren tasa zorduna eta guztizko kostua aldatzea.Interes-tasa zordunaren aldaketak eta egon litezkeen errekarguak eta/edo komisioak egiteko prozedura "A.10. Produktu eta zerbitzuenkontratu-baldintzen aldaketa" baldintza orokor erkidean adierazitako kontratu-baldintzak aldatzeko ezarritakora egokituko da.

C.12.6. Ordainketa aurreratua.Kreditu-txartel baten Eskatzailea kontsumitzailetzat hartzen bada, zor dituen zenbatekoak eta kontratuaren ondoriozko gainerakobetebeharrak aldez aurretik eta edozein unetan kitatu ahal izango ditu (osorik edo partzialki). Kasu horretan, kredituaren guztizko kostua-igaro gabe geratu den kontratuaren iraupenari dagozkion interesak eta kostuak bilduko dituena- murrizteko eskubidea izango du. Ordainketaaurreratua tasa zorduna finkoa den aldian egiten bada, aldez aurretik ordaindutako kredituaren zenbatekoaren % 1eko konpentsazioajasotzeko eskubidea izango du Bankuak, baldin eta ordainketa aurreratuaren eta adostutako amaieraren artean geratzen den aldiaurtebetetik gorakoa bada. Aldi hori urtebetetik gorakoa ez bada, aldez aurretik ordaindutako kredituaren zenbatekoaren % 0'5ekokonpentsazioa jasotzeko eskubidea izango du Bankuak. Hori guztia, aparte utzi gabe konpentsazio handiagoa jasotzeko eskubidea izangoduela Kontsumorako Kredituen kontratuei buruzko Legean aurreikusitako kasuetan.Informazio gisa, ordainketa aurreratuaren adibide bat jarriko dugu:Eragiketa bat 24 hilabetera likidatzen bada, eta 6. hilabetean geratzen den zenbatekoa batera likidatzea erabakitzen bada. Bankuakeskubidea izango du likidatutako zenbatekoaren % 1eko konpentsazioa aplikatzeko; izan ere, likidaziorako geratzen zen aldia urtebetetikgorakoa zen.

C.13. Zerbitzua ezereztea eta txartelak blokeatzea.

Txartel-zerbitzua erabiltzeko kontratuak iraupen mugagabea dauka. Alabaina, Eskatzaileak edo Bankuak kontratua suntsiarazteko aukeraizango du indarraldiaren edozein unetan, baldin eta beste alderdiari jakinarazten bazaio gutxienez hilabeteko aurrerapenarekin,suntsiarazpena Eskatzaileak gauzatzen badu, aldez aurretik txartela itzulita, eta bi hilabeteko aurrerapenarekin Bankuaren kasuan,suntsiarazpena gauzatu behar den eguna aintzat hartuta.Gainera, Bankuak txartelaren erabilera aldi baterako eteteko aukera izango du txartelaren funtzioak informatikoki blokeatuz, eta/edo txartelaerabiltzeko eskubidea behin betiko ezerezteko eta txartela ezerezteko aukera, indarraldiaren edozein unetan. Honako kasu hauetan,Titularrak txartelari dagozkion eskubide guztiak galduko ditu:

- Aldez aurreko eskaera tarteko Eskatzaileak eta/edo Titularretako edozeinek Bankuari bere kaudimena eta egoera juridikoaebaluatzeko beharrezko dokumentazioa aurkezten ez badio.

- Ordainketa-tresna horren segurtasunarekin zerikusia duten ongi justifikatutako arrazoi objektiboengatik.- Baimenik gabe edo iruzurrez erabiltzen ari delako susmoarengatik.- Baldin eta, erabileraren ondorioz, Eskatzailea, eta, hala badagokio, Titularra, ordaintzeko betebeharrari aurre egiteko gauza ez izateko

arriskua nabarmen areagotzen bada.- Titularrak edo Eskatzaileak Bankuarekin edo hirugarrenekin hartutako ordainketa-betebeharrak ez betetzeagatik,- Titularraren edo Eskatzailearen aurkako erreklamazioa administratiboa edo judiziala tarteko,- Titularra edo Eskatzailea agertzen badira ondare-kaudimenari edo kredituari buruzko informazio-zerbitzuen emaile baten fitxategian,

eta kasu horietan, salbu eta Bankuak kontrakoa baimentzen badu, kontratuari jarraiki baimendutako kreditu-edo disposizio-mugaautomatikoki ezereztuko da.

- Halaber, Titularra edo Eskatzailea konkurtso-egoeran daudela deklaratu bada, ordura arte erabili gabe zegoen kreditu-mugaren zatiaezin izango da erabili, eta muga horri zenbateko hori kenduko zaio.

- Gainera, Titularrak Bankuko kreditu-txartela erabiltzeko eskubidea galduko du:a) Baldin eta, behin iraungi ondoren, Bankuak txartela ez berritzeko erabakia hartzen badu.b) Kontratua betetzen ez bada.

Bankuak Eskatzaileari edo Titularrari emango dio txartela blokeatu izanaren, zerbitzua eten edo ezereztu izanaren eta horretarako arrazoienberri, jakinarazpen bat bidaliz kontratuaren baldintza partikularretan gutunak jasotzeko ezarritako moduan, blokeatzeko neurria hartu bainolehen edo neurri hori abian jarri eta berehala, salbu eta informazio hori komunikatzea arriskutsua bada ondo justifikatutakosegurtasun-arrazoi objektiboengatik edo debekatuta badago legeria nazionalaren edo erkidegokoaren arabera nahitaez bete beharreko bestexedapen batzuk direla medio.Kontratu honetan ezarritako txartela erabiltzeko eskubidea galtzen den kasu orotan, Titularrak Bankuari itzuli beharko dio nahitaez, etaBankuak baliabide tekniko edo eskuzkoren bat erabili ahal izango du hura berreskuratzeko, atxikitako establezimenduen eskutik atxikitzeabarne, erabiltzekoak diren zenbateko guztiak mugaeguneratuta eta galdagarri geldituko direlarik, geroratuak barne, baita ordura artesortutako interes eta komisioak ere.

C.14. Komunikazioak.

Bankuak txartel-kontratutik eratorritako komunikazioak helbideratuko ditu, edo bezeroak Bankuan duen zordunketa-kontuak gutunakjasotzeko unean-unean ezarrita daukan moduan.Zordunketa-kontua beste kreditu-erakunde batena bada, komunikazioak kontratuaren baldintza partikularretan aipatutako helbidera bidalikodira, edo txartela aktibatzeko unean berretsitako helbidera.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

18 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 19: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

C.15. Prestazio, estaldura edo abantaila osagarriak.

Beren indarraldian txartelek zenbait prestazio, aseguru-estaldura edo abantaila biltzeko aukera dute, Eskatzailearentzat edo Titularrarentzatinolako kosturik ekarri gabe, kontratuan araututako zerbitzu nagusiaren osagarriak, eta Bankuak dagozkion zerbitzu-enpresekin edoaseguru-konpainiekin unean-unean ezarritako baldintzen arabera arautuko dira, informazio-xedeetarako haien laburpena Titularrari emangozaiolarik.Txip elektronikoa duten txartelek hirugarrenen aplikazioak txertatzeko ahalmena eduki dezakete, hala nola autentikazio-ziurtagiriak, sinaduradigitala edo bestelako aplikazioak, eta hemendik aurrera "aplikazioen edukiontzia" esango diogu, Bankuak txartelaren Titularraren edoEskatzailearen esku jartzeko aukera izango duena. "Aplikazioen edukiontzia" erabiltzea Eskatzailearen eta Titularraren erantzukizuna izangoda, baita txipean sartutako hirugarrenen zerbitzuen gainean erator daitezkeen ondorioak ere.Zerbitzu osagarri horietatik eratorritako edo haiekin lotutako edozein gorabehera edo zirkunstantziaren ardurarik ez du hartuko Bankuak.Zerbitzu horiek emango dira baldin eta, hala badagokio, Bankuak eta zerbitzua ematen duten enpresek sinatutako akordioek edo polizekindarrean jarraitzen badute. Bankuak aukera izango du zerbitzu edo estaldura horiek bere kabuz aldatu, eten edo ezerezteko, eta Titularreijakinaraziko die horren berri izan dezaten.PIN kodea edo txartela erabiliz, Titularrak bere nortasuna adieraz dezake edo baldintza hauetan aurreikusitakoez bestelako eragiketakbaliozkotu edo kontrata ditzake. Titularrak PIN kodea edo txartela erabiltzen badu ulertuko da Titularrak eta/edo Erabiltzaileak funtzio horiekedo erabilera hori onartu egiten dituela.

C.16. Atzera egiteko eskubidea.

Bankuak aditzera ematen du kontsumitzailea aintzat hartuta kreditu-txartel bat kontratatzeari ekiten badio, indarreko legeriaren arabera 14EGUTEGI EGUNEKO epea izango duela, luzatzeko aukerarik gabe, kontratua egiten den egunaz (txartela aktibatzen den eguna) geroztik,kontratuan atzera egiteko, edo, ondorengoa bada, kontratu-baldintzak eta nahitaezko informazioa jasotzen dituen egunean, KontsumotakoKreditu Kontratuari buruzko Legeari jarraiki, arrazoiak adierazi beharrik gabe eta inolako zigorrik gabe.Atzera egiteko eskubidea baliatuz gero, adierazitako epearen barruan jakinarazi beharko dio Banco de Sabadell SAri (hemendik aurrera,Bankua), haren helbide sozialera edo haren edozein zentro korporatibotara edo bulegotara joz, jakinarazpena jasota uztea ahalbidetzen duenedozein bitarteko erabiliz edo Bankuak horretarako ezarritako urruneko kanalen bitartez.Halaber, txartelaren bidez erabiltzekoak diren zenbateko guztiak ordaindu beharko ditu ahalik eta lasterren, eta nolanahi ere gehienezHOGEITA HAMAR (30) EGUTEGI EGUNEKO epearen barruan atzera egitearen jakinarazpenetik zenbatzen hasita, kontratuan adostutakointeres-tasa zordunaren arabera benetan sortutako interesei dagokien zenbatekoa gehituta. Edozein kasutan, Bankuak aukera izango duAdministrazio Publikoari ordaindu zaizkion eta itzultzekoak ez diren gastuak konpentsatzeko.30 egutegi-eguneko epea amaitzen bada Bankuari ordaindu beharreko guztia ordaindu gabe, betebeharra ez dela bete hartuko da aintzat,eta berandutze-interes bat sortuko da egunetik egunera, kontratu honetako berandutzeei buruzko klausulan hitzartutako interes-tasarekin,Bankuak bidezkoak diren ekintza judizialak aurrera eramateko aukera izando duelarik.Kontratu horretan atzera egiteak aukera emango du, aldi berean, lotutako aseguru-kontratuan atzera egiteko, baldin eta interesdunakhalakorik kontratatu badu.

C.17. Lotutako kontratuak.

Kontratu hau erabiltzen bada soilik ondasun espezifikoak hornitzeari edo zerbitzu espezifikoak emateari dagokion kontratu bat finantzatzeko,unitate komertzial bat osatuz, eta Titularra kontsumitzailetzat jotzen bada, ondasun edo zerbitzuen hornitzailearen aurrean dagozkioneskubideak Bankuaren aurrean ere baliatzeko aukera izango du, baldin eta honako betekizun hauek guztiak betetzen badira:

- Ondasunak edo zerbitzuak osorik edo zatika entregatu ez izana, edo adostutakoaren araberakoak ez izatea.- Kontsumitzaileak hornitzailearen aurkako erreklamazio judiziala edo judizioz kanpokoa aurkeztu ondoren legez dagokion gogobetetzea

lortu ez izana.

C.18. Baldintza espezifikoak txartel motaren arabera.

Honako baldintza espezifiko hauek txartelaren dagozkion kontratuetan sartuko dira eta kontratu horiei aplikatzekoak izango diramodalitatearen arabera, eta txartel-kontratuaren baldintza orokorren osagarriak izango dira edo baldintza horiek aldatu eta ordeztuko dituzte,bat ez datozen guztian.

C.18.1. Enpresako VISA kreditu-txartel ez-geroratuak.Alderdiek adostu dute, kreditu- edo kargu-txartelen zerbitzuei buruzko "C.7. Eskatzailearen betebeharrak" baldintza orokor espezifikoanaldatu beharreko guztia aldatuz, txartel horri dagokionez, likidazio bakoitzean zordundutako zenbatekoak, Bankuak eskainitakomugimenduen xehetasunen arabera, zordunketa-kontuan kargatuko direla eragiketaren ondoko hilabeteko 5ean edo aurreko egunbaliodunean eta balio-egun berarekin.

C.18.2. Enpresako VISA kreditu-txartel geroratuak.Alderdiek adostu dutenez, kreditu- edo kargu-txartelen zerbitzuei buruzko C.7 eta C.8 baldintza orokor espezifikoetan ezarritakoan aldatubeharrezko guztia aldatuz, txartel horri dagokionez:

a) Likidazio bakoitzean zordundutako zenbatekoak, Bankuan eskainitako mugimendu-xehetasunen arabera, zordunketa-kontuankargatuko dira hurrengo hilabeteko 5ean.

b) Txartel honen ordainketa modalitate bakarra zor osoa ordaintzekoa izango da. Hortaz, aipatutako C.8 baldintza orokorretik honako letrahauek kendu behar dira: b) Bankuari hilero ordaintzea baliatutako zenbatekoen ehuneko bat, gutxieneko zenbateko batekin, c)diru-kopuru jakin bat ordaintzea gutxieneko zenbateko bat geroratuta, eta d) eskurapen-eragiketak zatikatzea.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

19 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 20: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

C.18.3. Enpresako VISA kreditu-txartelak PIMECentzat.Zerbitzu ez-finantzarioak: Txartela PIMECeko bazkidea identifikatzeko eta sinadura digital gisa erabiltzetik eratorritako edo erabiltzearekinlotutako edozein gorabehera edo zirkunstantziaren ardurarik ez du Bankuak, eta edozein kasutan bi zerbitzu horiek Bankuaren eta PIMECenartean sinatutako akordioan ezarritako baldintzak bete beharko dituzte.Zerbitzu finantzarioak:Lotutako kontua. Kreditu- eta kargu-txartelen zerbitzuei buruzko (finantza-zerbitzua) baldintza orokor espezifikoen klausulan aurreikusitakoeragiketen arabera txartela erabiltzeko, aldez aurretik arriskua aztertu beharko da, eta, hala badagokio, Bankuak kreditu-muga ematea etaonartzea. Gainera, txartelari lotutako kargu-kontuak Banco de Sabadell SAn irekita egon behar du.

C.18.4. Kargu-eragiketak ahalbidetzen dituzten kreditu-txartelak.Kreditu-txartel baten kontratuaren baldintza partikularretan zehazten badira "Kargurako" efektibo-disposizioengatiko komisioak, txartelhorrekin efektiboa ateratzeko aukera izango da Bankuko sareko eta bestelako finantza-erakunde edo -sareetako bulego edo kutxazainetan,betiere kutxazainak aukera ematen badu.Titularrak erosketa-eragiketa bat egiten badu, eta haren zenbatekoarekin txartelaren hileko kreditu-muga gainditzen badu, eta, halabadagokio, baldintza partikularretan ezarritako muga baimendu osagarria, eragiketa hori ezin izango zaio kreditu-mugari kargatu, etaoso-osorik kargatuko zaio kargu-ordainketa gisa txartel-kontratuan lotutako kontuari, betiere saldorik izanez gero. Kontuaren aurkazordundutako eragiketek ez dute hileko kreditu-mugarik kontsumituko.C.18.5. Astrazaneca Urrezko Visa Txartel Bereziak.Alderdiek adostu dutenez, kreditu- edo kargu-txartelen zerbitzuei buruzko C.7 eta C.8 baldintza orokor espezifikoetan ezarritakoan aldatubeharreko guztia aldatuz, txartel horri dagokionez:

- Likidazio bakoitzean zordundutako zenbatekoak, Bankuak eskainitako mugimenduen xehetasunen arabera, zordunketa-kontuankargatuko dira hilabeteko 25ean edo aurreko egun baliodunean, eta balio-egun berarekin.

- Ezinezkoa da ondasun edo zerbitzuak eskuratzeko eragiketak zatikatzea.

C.18.6. Revolving txartelak.Alderdiek adostu dute txartela kontu korrontearen edo aurrezki-kontuaren Titularraren izenean soilik emango dela, eta pertsona horri"Titularra" esango zaiola.Hortaz, kreditu- edo kargu-txartelen zerbitzuei buruzko C.1 baldintza orokor espezifikoa ordeztuko da eta honela berridatziko da:C.1. Zerbitzuaren titularra.Txartela pertsonala eta besterenezina da, eta betiere pertsona fisiko baten izenean emango da, txartelaren erabilera zuzenaren gainekoardura hartuko duena kontratuaren baldintza orokorren arabera.Bankuan kontu korronteen edo aurrezki-kontuen titular diren pertsona fisikoek txartela beren izenean emateko eskaera egin dezakete.Halaber, txartel horrek ez du onartzen zor osoa ordaintzea ordainketa modalitate gisa, eta beraz, kreditu- edo kargu-txartelen zerbitzueiburuzko C.8 baldintza orokor espezifikoan ezarritakoa aldatu beharreko guztia aldatuz, txartel honen kasuan:Kreditutik zordundutako zenbatekoak eta interesak ordainduko dira hileko kuoten arabera baldintza partikularretan adierazitakozenbatekoari jarraiki, mugaeguneratutako hilabetean eta likidazioari dagokion hilabete bakoitzeko azken egunaren balioarekin, eta BankukoTitularrari espresuki baimena emango zaio baldintza partikularretan adierazitako zordunketa-kontuan edo Titularrak Banku horretan dauzkanbeste kontu batzuetan karga ditzan.Kuota horien zenbatekoa egotziko zaie, lehenik eta behin, zordundutako interesei, eta gainerakoa ordaintzeke dagoen kapitalarenamortizazioaren mugari.Titularrak edozein unetan hileko kuota aldatzeko eska diezaioke Bankuari, unean-unean Bankuak ezarrita dauzkan aukeren barruan.Orobat, eta kontuan hartuta kuota horiek finkatzen direla unean uneko indarreko kreditu-mugaren arabera edo muga horren gaineanunean-unean erabiltzekoa den zenbatekoaren arabera, kontratuaren baldintza partikularretan adostutakoari jarraiki, muga hori aldatzenbada kuota ere aldatuko da, eta Bankuak Titularrari jakinaraziko dio une horretatik aurrera hilean ordaindu beharreko kuota zein den.Edozein unetan Titularrak zordundutako zenbatekoen amortizazio aurreratua egin dezake,, guztizkoa edo zati batekoa.

C.18.7. SIN txartelak.Txartel honetarako alderdiek adostu dute, kreditu- eta kargu-txartelen zerbitzuei buruzko "C.8. Ordainketa modalitateak kreditu-txartelenkasurako" izeneko baldintza orokor espezifikoan aldatu beharreko guztia aldatuz, honako ordainketa modalitate espezifiko hau ezartzeaeurotan egin beharreko eragiketa jakin batzuetarako:50 eurotik 3.000 eurorainoko eragiketetan txartela edo txartelak erabiltzetik eratorritako zenbatekoak modu estandarrean likidatuko dira,eragiketak interesik gabeko hiru hilabeteko epeetan zatikatuta, eragiketa bakoitzeko zatikatzea kudeatzeagatiko komisioa aplikatuzkontratuaren baldintza orokorretan adierazitako zenbatzekoaren arabera. Kasu horretan, zatikatutako aldi bakoitzari dagokion epealikidatuko da soilik. Zatikatzea edo ordainketa aurreratua deuseztatzen bada, Bankuak 3 hilabeterako zatikatzea kudeatzeagatiko komisioosoa jasotzeko aukera izango du. Hileko likidazioari dagokion laburpenean, ordainketa modu honi lotutako eragiketa bakoitzaren urteko tasabaliokidea adieraziko da, baldintza partikularretan zatikatzea kudeatzeagatik aurreikusitako komisioa aintzat hartuta. Tasaren barruan ezdira hartu kontratuak ematen dizkien eskumenak erabiliz Titularrek saihestu ditzaketen gastuak; hirugarrenei ordaindu beharreko gastuak,artekari-sariak batik bat; notario-gastu eta zergak; eta aseguru edo bermeengatiko gastuak.Informazio-xedeetarako urteko tasa baliokidearen bi adibide jarriko dizkizuegu jarraian, eragiketak hilabeteko lehen egunean egiten direlaaintzat hartuta:

- 190 euroko eragiketa: % 26,49- 1.000 euroko eragiketa: % 4,65

Bankuak adierazitako eragiketen zenbateko-tarteak handitzeko edo txikitzeko eskubidea dauka, eta eskatzaileari emango dio ezarritako tarteberrien berri.

C.18.8. IVAJ Gazte Txartelak.IVAJ Visa Electron Gazte Txartela kargu-txartelen titularrek Bankuari espresuki baimena ematen diote beren datu pertsonalak (izen-abizenak,helbide postala, IFZ, jaiotze-eguna, lanbidea, telefono-zenbakia eta txartel-zenbakia) Valentziako Erkidegoko GAZTERIAREN VALENTZIAKOINSTITUTUARI (IFZ: Q96500071; helbidea: Guardia Civil kalea, 21, 46020 VALENTZIA) nahitaez jakinarazteko, horrela IVAJek Gazte Txartelentitularrei eskain diezazkiekeen onura eta sustapenak jaso ahal izateko.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

20 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 21: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

IVAJ.GVA JOVEren aurrean datuetan sartzeko, datuak zuzendu eta ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izateko,goian adierazitako helbideetara idazki bat bidaliko du titularrak, datuak babesteko unean-unean indarrean dagoen araudian aurreikusitakobetekizunak betez.

C.18.9. ACEM txartelak.MasterCard Classic ACEM txartelen titularrek Bankuari espresuki baimena ematen diote beren datu pertsonalak (izen-abizenak, helbidepostala, IFZ, jaiotze-eguna, telefono-zenbakia, txartel-zenbakia, hizkuntza eta bezeroa den Banco Sabadelleko marka) honako erakunde haueieman diezazkieten:

- ACEM (Associació Catalana d'Estacions d'Esquí i Activitats de Muntanya) elkartea, elur- eta mendi-kirolak bultzatu eta sustatzeaz etabere bazkideei laguntzeaz arduratzen dena (IFZ: G08797177; helbidea: Camps i Fabrés, 3-11, 08006, Bartzelona), eskiaren jarduerariloturik erakunde horrek txartelen titularrei eskain diezazkiekeen sustapenak baliatzeko aukera izan dezaten.

- RACC Seguros Compañía de Seguros y Reaseguros. SA enpresa, bidaia-laguntzako aseguruen eremuan aseguru- etaberraseguru-eragiketak gauzatzeaz eta aseguru haiek prestatzeko edo osatzeko jarduerak eta arrisku eta kalteak prebenitzekoakgauzatzeaz arduratzen dena (IFZ: A59575365; helbidea: Diagonal hiribidea, 687, 08028 Bartzelona), ACEM txartelaren titularizateagatik eskiatzaileentzako laguntzako, istripuetako eta erantzukizun zibileko asegurua baliatzeko.

ACEM elkartearen eta/edo RACC Seguros Compañía de Seguros y Reaseguros. SA enpresaren aurrean datuetan sartzeko, datuak zuzendueta ezerezteko eta datuen aurka egiteko eskubideak baliatu ahal izateko, goian adierazitako helbideetara idazki bat bidal dezake dutitularrak, datuak babesteko unean-unean indarrean dagoen araudian aurreikusitako betekizunak betez.

C.18.10. Catalunya Comerç txartelak.Txartel honetarako alderdiek adostu dute, kreditu- eta kargu-txartelen zerbitzuei buruzko "C.8. Ordainketa modalitateak kreditu-txartelenkasurako" izeneko baldintza orokor espezifikoan aldatu beharreko guztia aldatuz, honako ordainketa modalitate espezifiko hau ezartzeaeurotan egindako eragiketa jakin batzuetarako:200,00 euroko edo gehiagoko eragiketen eta 2.000,00 euroko edo gutxiagoko eragiketen zenbatekoak.Txartelak erabiltzeagatiko zenbatekoak modu estandarrean likidatuko dira, hau da, eragiketak zatikatuz hiru hilabeteko epeetan, interesikgabe, eta eragiketa bakoitzeko zatikatzea kudeatzeagatiko komisioa aplikatuz kontratuaren baldintza orokorretan adierazitakozenbatekoaren arabera. Kasu horretan, zatikatutako aldi bakoitzari dagokion epea likidatuko da soilik. Zatikatzea edo ordainketa aurreratuadeuseztatzen bada, Bankuak 3 hilabeterako zatikatzea kudeatzeagatiko komisio osoa jasotzeko aukera izango du.Hileko likidazioari dagokion laburpenean, ordainketa modu honi lotutako eragiketa bakoitzaren urteko tasa baliokidea (UTB) adieraziko da,baldintza partikularretan zatikatzea kudeatzeagatik aurreikusitako komisioa aintzat hartuta. Tasaren barruan ez dira hartu kontratuakematen dizkien eskumenak erabiliz Eskatzaileak saihestu ditzakeen gastuak; hirugarrenei ordaindu beharreko gastuak, artekari-sariak batikbat; notario-gastu eta zergak; eta aseguru edo bermeengatiko gastuak.Informazio-xedeetarako Urteko Tasa Baliokidearen adibide bat jarriko dizuegu jarraian, eragiketa hilabeteko lehen egunean egiten delaaintzat hartuta:1.000 euroko eragiketa: % 5,52Bankuak adierazitako eragiketen zenbateko-tarteak handitzeko edo txikitzeko eskubidea dauka, eta eskatzaileari emango dio ezarritako tarteberrien berri.

D. ZABALKUNDE LINEARI APLIKATZEKOAK DIREN BALDINTZA OROKOR ESPEZIFIKOAK.

D.1. Definizioa.D.2. Linearen erabilera.D.3. Kreditu-muga.D.4. Disposizioak.D.5. Kanalak.D.6. Interesak.D.7. Ordainketa modalitatea eta berandutze-interesak kalkulatzea.D.8. Titularren obligazioak.D.9. Komisioak.D.10. Iraupena eta ezereztea.D.11. Ondare-kaudimenari buruzko fitxategiak.

D.1. Definizioa.

Zabalkunde Linea berme pertsonaleko kreditu-linea bat da, ageriko kontu korronte bati (hemendik aurrera, Kontu Elkartua) lotutako KredituKontu baten bitartez erabilia, Banco de Sabadell SAk Titularrei haien kaudimenaren arabera ematen diena.Kontu Elkartuak Titularrei aukera ematen die Zabalkunde Linea izeneko kreditu-kontu bat edukitzeko, Bankuak unean-unean ezarritadauzkan kanalen bitartez, Urruneko Bankako sistemak (BS Online eta BS Mugikorra) edo hura ordezten duen beste edozein kanal barne,jarraian zehazten diren baldintzetan.

D.2. Linearen erabilera.

Honako Baldintza Espezifiko hauek onartuz, Titularrek Bankuari kreditu-linea emateko, onartzeko eta aktibatzeko eskatzen diote. Arriskuaaztertu ondoren Bankuak onartzen ez badu, kreditu-erraztasuna eman gabe geratuko da.Bankuak kreditu-linea eman eta gero, Kontu Elkartearen Titularrek hura bereizgabe erabiltzeko aukera izango dute, disposizio batekin edobatzuekin alegia, unean-unean indarrean dagoen kreditu-mugaraino.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

21 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 22: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

D.3. Kreditu-muga.

Kontu Elkarteari lotutako kreditu-kontu bati ematen zaion gehieneko kreditu-zenbatekoa, betiere erkidea dena kontuaren Titularren kopuruaedozein izanik ere. Bankuak hasiera batean esleitutako mugaren berri emango du Bankuak, unean-unean ezarrita dauzkankomunikazio-kanalen bitartez.Nolanahi ere, eta aipatutako muga esleitzea eragin duten zirkunstantziak aldatzen badira, Bankuak muga hori handitzeko edo txikitzekoaukera izango du zero izateraino ere, baina ezin izango da inoiz erabiltzeko dagoen kreditu-muga baino txikiagoa izan. Hilean behin Bankuakdisposizio bakoitzaren kreditu-muga eta gainerako baldintza partikularrak berraztertuko ditu, eta Titularrei jakinaraziko die Bankuakunean-unean ezarrita dauzkan komunikazio-kanalen bitartez. Hileko ordainketa bakoitzerako indarreko baldintza partikularrak Titularreneskura egongo dira Bankuaren bulegoetan eta urruneko bankako sistemen bitartez (BS Online eta BS Móvil), edo haiek ordeztuko dituenbeste edozein kanalen bitartez.Titularrek disposizio berriak egiteko aukera izango dute, askatutako edo murriztutako kreditu-mugaren zatian, hartatik erabil daitekeengehieneko mugaraino, baldintza espezifiko horietan aurreikusitako moduan.

D.4. Disposizioak.

Kontu Elkartuaren Titularrek Linearen erabilera bereizgabea edo solidarioa egin dezakete, lotutako Kontu Elkartuari intsuldaketak egiteaahalbidetzeko soilik, unean-unean indarrean dagoen mugaraino. Zabalkunde Linea ezin izango da efektibo-disposizioetarako erabili.Disposizio bakoitzaren gutxieneko zenbatekoa 150D izango da, eta beraz Zabalkunde Linearen muga globala agortutzat joko da baldin etaerabil daitekeen diru-kopurua txikiagoa bada. Disposizioen metatutako guztizko zenbatekoak ezin izango du inoiz gehieneko kreditu-mugagainditu.Titularrek egindako disposizio bakoitzaren eskaera eman edo uka dezake Bankuak.Titularretako edozein konkurtso-egoeran dagoela deklaratzen bada, une horretan erabili gabe zegoen kreditu-muga ezin izango da erabili, etakredituaren muga zenbateko horretan murriztuko da behin betiko.Titular bat baino gehiago badago, Titularretako edozeinek, bereizgabe, disposizio bat edo guztiak ezerezteko aukera izango du. Gainera,Titularretako edozeinek, bereizgabe, likidatzeke dauden obligazioak likidatu ondoren, Zabalkunde Linea ezerezteko eska dezake, doan,ondorengo edozein unetan, eta Kontu Elkartuaren gainerako Titularrei jakinarazi beharko die nahitaez.Dokumentu hau eta Zabalkunde Linearen ondorengo disposizioak formalizatzen badira Bankuak abian jarritako urruneko sistemaren baterabiliz, Titularrek 14 egutegi-eguneko epea izango dute atzera egiteko, formalizazio-egunaz geroztik, Bankuko edozein bulegotara joz edoerabilgarri dauden urruneko bankako sistemen bitartez, hala badagokio alderdiek prestazioak elkarri itzuli beharko dizkiotelarik.

D.5. Kanalak.

Disposizio bakoitzaren eskaera Bankuko bulegoetan egiaztatu ahal izango da, urruneko banako zerbitzuaren bitartez edo Bankuakunean-unean erabilgarri daukan beste edozein komunikazio-kanalen bitartez.Titularrek Bankuari espresuki baimena ematen diote unean-unean egokitzat jotzen dituen segurtasun-neurriak har ditzan,identifikazio-gakoen edozein usurpazio, maula, iruzur edo erabilera okerra saihesteko.

D.6. Interesak.

Interesak kalkulatuko dira disposizio bakoitzari hilean % 0,85eko interes-tasa nominala aplikatuz, eta disposizioa egiten den egunaz geroztikbenetan igarotako egunei dagokienez, hilabete bakoitzeko azken egunean likidatuta. Hileko interes-tasa nominalerako interesak honakoformula honi jarraiki kalkulatuko dira:

C x R x T-------------------------

30 x 100

Azalpena:C = erabiltzeko dagoen zenbatekoa,R = aplikatzekoa den hileko interes-tasa nominala, etaT = hilabetean benetan igarotako egun kopurua.

Likidazio bakoitzean zordundutako zenbatekoak, Bankuan eskainitako mugimenduen xehetasunen arabera, Kontu Elkartuan kargatuko dirahilabete-amaieran.

D.7. Ordainketa modalitatea eta berandutze-interesak kalkulatzea.

Disposizioak aldian behingo ordainketen bitartez itzuliko dira, 3, 6, 9, 12, 18 edo 24 hilabeteko epean Titularren aukeran, edo unean-uneanezarriko diren epeetan, xede horretako Bankuari eskaera egingo zaiolarik.Disposizio bakoitzari dagokion epea likidatu egingo da, dagozkion interesekin batera, eta interesak kalkulatuko dira disposizioa eskatzekounean Titularrei jakinaraziko zaien interes-tasaren arabera.Zordunketa egiterakoan eskatzaileak behar adinako saldorik ez badu Kontu Elkartuan, Bankuak honako hauetako bat aukera dezake:

a) Akreditatutako zenbatekoak erreklamatzea.b) Kontu Elkartuan kargatzea, Bankuaren aldeko zorpekoa ekarri arren.c) Eragiketak, guztira edo zatika, xede horretarako irekitako kontu berezi batean kargatzea. Kontuaren saldoak Bankuaren aldeko

interesak sortuko ditu interesak Bankuaren alde % 0,85eko hileko interes-tasa nominalera 0,16 puntu batzearen emaitzazko hilekointeres-tasa nominalera, eta kontratatutako produktu bakoitzerako aplikatzekoa den berandutze-interesak ez ditu ezein kasutan eregaindituko une bakoitzean indarreko legerian ezarritako legezko mugak.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

22 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 23: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Zabalkunde Linea erabiltzeagatik zordundutako zenbatekoak ordaintzeko jasotako zenbatekoak honako ordena honetan aplikatuko dira:berandutze-interesak, ordaindu gabeen erreklamazioak kudeatzeagatiko komisioak, interes arruntak, komisioak, gastuak, Kontu Elkartuarensaldoa eta egindako disposizioen zenbatekoa.Titularrek aukera dute egindako disposizio guztiak guztiz edo zatika ezerezteko mugaeguna baino lehen, disposizio horiei dagokienezbetetzeke zeuden likidazioak likidatu ondoren.

D.8. Titularren obligazioak.

Kontu Elkartuaren Titularretako bakoitzak Bankuari itzuli behar dizkio, Kontu Elkartuko beste Titularrekin elkartasunez, batzuk baldin badira,haietako edozeinek egindako disposizioen zenbatekoak, baita eragindako komisio, interes eta gastuak ere.Titularrek ordaintzeko betebeharra betetzen ez badute; Bankuak, legezko eskakizunak gordez, zordundutako zenbatekoa judizialkierreklamatzeko eta haren jabetzako edozein ondasun enbargatzeko ekintzak abian jartzeko, haien erantzukizuna pertsonala eta mugagabeadela aintzat hartuta, eta erreklamatutako zorra guztiz ordaindu arte. Gainera, Bankuak ondare-kaudimenari eta kredituari buruzkoinformazioa jar dezake zerbitzu-emaileen eskura, bete gabeko kontratuari lotutako Akreditatuen ez-betetzeei dagokienez.Bankua baimenduta dago, halaber, zenbateko horiek Kontu Elkartuan zorduntzeko. Kontu Elkartuko Titularretako batek Titular izateari uztenbadio, Kontu Elkartu horren gainerako Titularrek beren gain hartuko dituzte aldez aurretik egindako eta ondoren egingo diren disposizioetatikeratorritako obligazio eta erantzukizun guztiak.Bankuak Zabalkunde Linean egiten diren mugimendu guztien berri emango du mugimenduen xehetasunen bitartez.

D.9. Komisioak.

Bankuak kobratzeko aukera izango du, Titularren kargura ordaindu gabe utzitako kuota bakoitza itzultzeko benetan egindako erreklamazioakkudeatzeagatik, erantzun gabeko ordainketak erreklamatzeagatiko komisio bat kobratzeko, baita baldintza partikularretan jasotako besteedozein komisio ere.Gainera, Bankuak kobra dezake ordainketa zatikatzeagatiko, kreditu-mugaren disposizioagatiko eta erabiltzeko dagoen kreditu-muga guztizedo zatika ezerezteagatiko kudeaketa-gastuen kontzeptuengatik, baldin eta kontratuaren baldintza partikularretan aurreikusita badaude, edoBankuak Titularrei komisio horien aktibazioaren eta ezaugarrien berri ematen dien uneaz geroztik, kontratuan komisioak aldatzekoaurreikusitako prozeduraren arabera.Halaber, Bankuak komisioak kobra ditzake eta eratorritako gastuak jasanarazi informazio osagarria emateagatik edo informazioa ezarritakoabaino maiztasun handiagoarekin, edo kontratu honetan adostutakoez bestelako bitartekoak erabiliz emateagatik, betiere informazioakTitularren eskaera bati erantzuten badio.

D.10. Iraupena eta ezereztea.

Zabalkunde Lineak iraupen mugagabea du, disposizio bakoitzaren iraupen zehatza edozein izanik ere. Alabaina, Titularretako edozeinek,batzuk badira, edozein unetan suntsiaraz dezake kontratua, eta Linea ezerezteak haiei guztiei eragingo die, gainerako Titularrei jakinarazibeharrik gabe. Kontu Elkartua ezerezten bada, Zabalkunde Linea automatikoki ezereztuko da.Bankuak Zabalkunde Linea suntsiaraz dezake haren indarraldiaren edozein unetan, betiere Titularrei jakinarazten bazaie gutxienez bihilabeteko aurrerapenarekin.Gainera, Bankuak Zabalkunde Linearen erabilera aldi baterako edo behin betiko eten dezake haren indarraldiaren edozein unetan, Titularrekhari dagozkion eskubide guztiak galduko dituztelarik, Titularrek Bankuarekin edo hirugarrenekin hartutako ordainketa-obligazioak ezbetetzeagatik, tartean haien aurkako erreklamazio administratiboa edo judiziala egoteagatik, edo baldin eta Titularrak ondare-kaudimenariedo kredituari buruzko informazio-zerbitzuen emaileren baten fitxategi batean agertzen badira. Kasu horretan, eta Bankuak kontrakoabaimentzen ez badu, kreditu-muga eta haren disposizio guztiak betiere ezereztuko dira, eta ordainketa-obligazio guztiak eskatzeko aukeraizango da. Kasu horretan, Bankuak Titularrei jakinaraziko die Zabalkunde Linea blokeatu dutela eta zergatik blokeatu duten. Komunikaziohori bidaliko da, ahal dela, blokeo-neurria hartu baino lehen edo hartu eta berehala, salbu eta informazio horren komunikazioa arriskutsuabada ongi justifikatutako segurtasun-arrazoi objektiboengatik, edo legeria nazionalaren edo erkidekoaren arabera nahitaez bete beharrekobeste xedapen batzuek debekatzen badute.Kontratu honetan ezarritako Zabalkunde Linea erabiltzeko eskubidea galtzen den kasu guztietan, erabiltzekoak diren zenbateko guztiakmugaeguneratuta eta galdagarri geratuko dira, baita ordura arte sortutako interes eta komisioak ere.

D.11. Ondare-kaudimenari buruzko fitxategiak.

Titularrek Banco de Sabadell SAri baimena ematen diote ondare-kaudimenari eta kredituari buruzko informazioko erregistro publikoak etafitxategiak kontsultatzeko, hala nola ASNEF, BADEXCUG eta CIRBE, besteak beste, kaudimena eta ordainketa-ahalmena moduautomatizatuan aztertzeko, eta, horrela, Zabalkunde Linearen unean uneko kreditu-muga eman eta berraztertzearen inguruko erabakiakhartzeko aukera babesteko.

E. ORDAINKETA ZERBITZUEI APLIKATZEKOAK DIREN BALDINTZA OROKORRAK

E.1. Ordaintzeko eragiketak eta zerbitzuak.E.2. Identifikatzaile bakarra.E.3. Baimena eta errebokagarritasuna.E.4. Ordainketa-aginduak jasotzea eta egikaritzeko gehieneko epea.E.5. Ordainketa-aginduak atzera botatzea.E.6. Ordainketa-zerbitzua blokeatzea.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

23 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 24: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

E.7. Ordainketa-aginduak itzultzea eta aplikatzekoa den kanbio-tasa.E.8. Titularren erantzukizuna.E.9. Komisioak eta gastuak.E.10. Kopuru txikiko ordainketa-tresnak.E.11. Txekeak eta kontu-ordaindukoak.E.12. Kobrantza- edo deskontu-kudeaketarako dokumentazioa.

Ordainketa-zerbitzuen baldintza orokor hauek Bankuarekin sinatutako produktu- eta zerbitzu-kontratuetan integratzen dira, haiekin bateginez, eta horrela ordainketa-zerbitzuen esparru-kontratu bat osatzen dute Ordainketa Zerbitzuei buruzko 16/2009 Legean aurreikusitakoxedeetarako, Titularrek (nahiz eta bakarra izan, txartel-kontratuen eskatzaileak barne) Bankuaren (ordainketa-zerbitzuen hornitzailea) bitartezetorkizunean egingo dituzten ordainketa-eragiketa indibidualak egikaritzeko modua arautzeko.

Bankuaren bitartez izapidetutako ordainketa-eragiketek honako hauek bete behar dituzte: dagokien esparru-kontratuaren baldintzak,Ordainketa Zerbitzuei buruzko azaroaren 13ko 16/2009 Legea, eta ekainaren 14ko EHA/1608/2010 Ministerio Agindua, eurorakoordainketetarako eremu bakarrerako (SEPA) ezarritako ordainketa-zerbitzuei eta konpentsazio-arauei aplikatzekoak direninformazio-baldintza eta -betekizunen gardentasunari buruzkoa. Arau horiek "Zuzeneko karguen (CORE eta B2B) eta transferentzien (SCT)eskemaren rulebookean" oinarritzen dira, Bankuaren webgunean eskuragarri dagoena, eta Bankuak ez du inolako ardurarik dagokionagindu-emaileak eta ordainketa-eragiketen onuradunak sinatzen duten azpiko eragiketaren edo kontratuaren gainean. Azpiko kontratu edoeragiketa horiek ez diote Bankuari eragiten, ezta dagokion sisteman esku hartzen duten gainerako Bankuei ere.

Dokumentu honetan aipatutako legeria Bankuaren webgunean dago eskuragarri.

E.1. Ordaintzeko eragiketak eta zerbitzuak.

Bankuarekin kontratatutako ordainketa-kontuaren bitartez Titularrek eta Titularrek baimendutako pertsonek (hemendik aurrera,"Baimenduek", nahiz eta bakarra izan) mota guztietako ordainketa-eragiketa eta -zerbitzuak egiteko aukera izango dute, kontu-korrontearenedo aurrezki-kontuaren arabera, honako hauek adibidez, eta batzuk baino ez ditugu aipatuko gehiegi ez luzatzearren:

- Ordainketa-kontu batean efektiboa sartzea edo ateratzea ahalbidetzen duten zerbitzuak, eta ordainketa-kontu hori kudeatzekobeharrezko eragiketa guztiak.

- transferentziak egikaritzea, agindu iraunkorrak barne.- helbideratutako ordainagiri edo zordunketak helbideratzea (errepikatzen direnak eta errepikatzen ez direnak).- Ordainketa-tresnak (txartelak) ematea eta eskuratzea.- Ordainketa-eragiketak egikaritzea, ordainketa txartela edo antzeko dispositibo bat erabiliz.- Dirua bidaltzea.- Banka elektronikoa: Ordainketa-eragiketak egikaritzea, baldin eta Titularrek baimena ematen badute ordainketa-eragiketa bat

telekomunikazio-dispositiboak edo dispositibo digital edo informatikoak erabiliz egikaritzeko, eta ordainketa sarearen operadorearenedo telekomunikazio- edo informatika-sistemaren bitartez gauzatzen bada, sistema hori Titularren eta Bankuaren arteko bitartekarisoila delarik.

- Unean uneko kontu motaren arabera Bankuak ahalbidetzen duen beste edozein zerbitzu.Hori guztia lehendik dauden edo etorkizunean ezar daitezkeen bitarteko, dispositibo, kanal edo tresnak erabiliz, baldin eta Bankuakunean-unean onartzen baditu.Ordainketa-zerbitzuen esparru-kontratuak alderdien artean ezarritako ordainketa-zerbitzuetarako harremanak arautuko ditu, baita Bankuarenoinordetza-kasuetan ere, bat-egitearekin edo eskuratzearekin zerikusia duten eragiketen ondorioz.

E.2. Identifikatzaile bakarra.

Ordainketa-kontuaren kontratua sinatzeko unean, Bankuak "identifikatzaile bakarra" jarriko du bezeroaren eskura. Ordainketa-agiria ongiegikaritzeko, Titularrek "identifikatzaile bakar" hori eskaini beharko dute; ordainketa-kontuaren kasuan, eta egin beharrekoordainketa-eragiketak unean-unean behar duen kode motaren arabera, honako hau izango da:

- Kontu Korrontearen Kodea, hogei (20) digitu dituena.- "IBAN" (International Bank Account Number) kodea, hogeita lau (24) digitu dituena, eta- "BIC" (Bank International Code) kodea, Bankuari dagokiona eta zortzi digitutik (8) hamaikara (11) bitarte dituena.

Kargu- edo kreditu-txartelen kasuan, txartel zenbakia edo PAN zenbakia da identifikatzaile bakarra, eta hamasei (16) digitu dauzka guztira.Titularrek dagokion identifikatzaile bakarra eskatu beharko diete beti onuradunei, transferentziak ematen dituztenean, edo zordunari,helbideratutako zordunketak ematen dituztenean, dagokion ordainketa-zerbitzuen hornitzailearen eskutik jaso eta gero.Ordainketa-agindu bat identifikatzaile bakarrari jarraiki egiten bada, ongi egikaritu dela ulertuko da, identifikatzaile horretan zehaztutakoonuradunari dagokionez.Titularrek eskainitako onuradunaren identifikatzaile bakarra zuzena ez bada, Bankuak ez du bere gain hartuko ordaintzeko eragiketa ezegikaritzea edo gaizki egikaritzea. Nolanahi ere, Bankuak arrazoizko ahaleginak egingo ditu ordaintzeko eragiketaren funtsakberreskuratzeko, eta Titularrei eratorritako gastuak kobratzeko aukera ere izango du.Titularrek informazio osagarria eskaintzen badute ordainketa-aginduak ongi egikaritzeko Bankuak eskatutakoari eransteko, Titularrekeskainitako identifikatzaile bakarrarekin bat datozen ordainketa-eragiketak egikaritzeko ardura hartuko du soilik, ongi gauzatzen direlabermatzeko.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

24 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 25: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

E.3. Baimena eta errebokagarritasuna.

Z Baimena.Ordainketa-eragiketak egikaritu aurretik, Titularrek horretarako baimena eman beharko dute. Nolanahi ere, Bankuak onar dezakebaimena egikaritze horren ostean ematea, eragiketa motaren arabera, Bankuak unean-unean ezarrita dauzkan prozedura eta mugenarabera.Agindu-emaile batek ordainketa-eragiketa bat egikaritzeko baimena emateko, komunikazio idatzi bat bidaliko dio Bankuari aldez aurretikadostutako moduan, edo urruneko komunikazio-teknikak erabiliz Bankuak unean-unean aurreikusitakoaren arabera.Ordainketa-zerbitzu eta -eragiketen eremuan espresuki jasota ez dauden gastu eta komisio guztiak dagokien kontratuaren baldintzetan,ondoren egin daitezkeen aldaketetan eta Bankuaren tarifa-liburuxkan ezarritakoaren arabera aplikatuko dira aurrerantzean ere.

Z Errebokagarritasuna.Bankuaren Titularrek izapidetutako ordainketa-aginduak errebokaezinak dira Bankuak jasotzen dituenez geroztik.Baimenaren jomuga zenbait ordainketa-eragiketa badira, haien errebokazioak berekin ekarriko du baimen horren eraginpekoordainketa-eragiketa oro ez dela baimenduta egongo.

E.4. Ordainketa-aginduak jasotzea eta egikaritzeko gehieneko epea.

Ordainketa-agindu bat jasoko da Bankuak hura jasotzen duen unean. Bankuarentzat egun balioduna ez bada edo ezarritako ordutegitikkanpo jasotzen bada, Bankuaren bulegoen bitartez edo dagokion urruneko zerbitzuaren bitartez eragiketak egiteko ezarritako gehienekoordutegia aintzat hartuta, ordainketa-aginduak hurrengo egun baliodunean jaso direla ulertuko da, onuradunaren ordainketa-zerbitzuenhornitzailearen (hemendik aurrera, "hornitzailea") kontuan ordaindu beharreko gehieneko epea neurtzeko.Titularrek hasitako ordainketa-aginduen egikaritzea hasiko da Bankuaren eskura xede horretarako behar adina funts jartzen diren egunean.Nolanahi ere, Bankuak agindua zorpean egikaritzeko aukera izango du, Titularrek berehala funtsak estaltzeko eta birjartzeko duten obligazioaaparte utzi gabe.Ordainketa-zerbitzuak egikaritzeko gehieneko epea honako hau izango da:

a) Ordainketa-kontura eurotan egindako ordainketa-eragiketetarako, bi hornitzaileak Europar Batasunaren barruan badaude, Bankuakgehienez honako egikaritze-epea hau izango du:

i. Titularrek hasitako eragiketetan: jasotze-eguntzat jotakoaren hurrengo egun balioduna; paperean hasitako ordainketa-eragiketetarako, aldiz, bi egun balioduneko epea izango da.

ii. Onuradunak diren heinean kontuaren Titularrak jomugan dituzten abonu-eragiketetan: agindu-emailearen Bankuaren eskutikordainketa-eragiketaren diru-kopuruari dagozkion funtsak jaso eta berehala.

b) Konturako gainerako ordainketa-eragiketetarako:i. Ahalik eta lasterren egikarituko dira, xede horretarako erabili behar diren Banku korrespontsalen edo Dibisa Merkatuen arabera.ii. Erkidego barneko ordainketa-eragiketetan, ordea, lau egun balioduneko epea izango da eragiketa egikaritzeko.

E.5. Ordainketa-aginduak atzera botatzea.

Bankuak ordainketa-agindu bat ematea edo jasotzea atzera bota dezake, baldin eta merkataritza-eragiketaren xedearen debeku edomurrizketaren bat tartean badago eragiketaren erakunde hartzaile edo emaileetako bati dagokionez, edo jatorriko edo jomugako herrialdearidagokionez, nazioarteko arau, gomendio eta/edo Administrazioaren edo Erakunde Erregulatzailearen irizpide bat aplikatzearen ondorioz,edota terrorismoa finantzatzeko, dirua zuritzeko eta nazioarteko delinkuentziako egintzak prebenitzeko egintzak edo giza eskubideensegurtasun- edo babes-arrazoiengatiko egintzak prebenitzeko barneko prebentzio-neurri baten ondorioz.Honako kasu hauetan ere Bankuak atzera bota dezake ordainketa-agindu bat egikaritzea:

- Iruzurraren edo kapitalak zuritzearen zantzuak badaude,- Eragiketa egikaritzeko eskatutako baldintzak betetzen ez badira,- Behar adinako informaziorik ez badute,- Okerrak badira,- Eragiketa egikaritzeko behar adinako saldorik ez badago,- Edo hori egitea justifikatzen duen beste edozein arrazoi tarteko.

Bankuak Titularrei atzera-botatze horren berri emango die, eta, ahal den neurrian, haren arrazoien berri ere, baita horren atzean egondaitezkeen egitezko akatsak zuzentzeko prozeduraren berri ere, jakinarazpen hori debekatzen duen arau bat tartean izan ezik edo zenbatekotxikiak ordaintzeko tresnei eta diru elektronikoari dagokienez, ordainketa gauzatu behar ez dela bistakoa bada kasuan kasuko testuinguruan.Ordainketa-kontuan gutunak jasotzeko adostutako moduan egingo da jakinarazpena, edota urruneko banka-zerbitzuan zehaztutako telefonomugikorraren edota helbide elektronikoaren bidez, bestela. Horrela egingo dira Titularren eta Bankuaren arteko gainerako jakinarazpenakere. Ordaintzeko agindua atzera bota izana jakinarazteagatiko gastuak kobratu ahal izango ditu Bankuak, ukapena objektiboki justifikatuabalego.

E.6. Ordainketa-zerbitzua blokeatzea.

Bankuak edozein ordainketa-bitartekoren edo -tresnaren erabilera blokeatzeko edo aldi baterako eteteko eskubidea dauka,ordainketa-tresnaren segurtasunarekin, tresna horren iruzurrezko edo baimendu gabeko erabilera baten susmoarekin zerikusia duten ongijustifikatutako arrazoi objektiboengatik, edo ordainketa- tresnaren erabilerak, kreditu-linea bati lotuta egonik, Titularrek ordaintzekoobligazioari aurre egiteko gauza ez izateko arriskua nabarmen handitzea badakar. Bankuak Titularrei ordainketa-tresna blokeatu izanajakinaraziko die, unean-unean indarrean dagoen araudiaren arabera.

E.7. Ordainketa-aginduak itzultzea eta aplikatzekoa den kanbio-tasa.

Helbideratutako zordunketen kasuan, Titularrek Legez onartuta dituzte legeak ezarritako itzulketa-eskubideak.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

25 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 26: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Titularrek eta Bankuak adostu dutenez, aldez aurretik baimendutako ordainketa-eragiketak itzultzeko eskubidea izango dute Titularrek, bainabakar-bakarrik Ordainketa Zerbitzuei buruzko Legean eta aplikatzekoa den gainerako araudian jasotako honako baldintza hauek betetzenbadira.Onuradun batek edo haren bitartez egikaritutako eta hasitako baimendutako ordainketa-eragiketa bati dagokion diru-kopurua itzultzea eskadezakete Titularrek, gehienez zortzi asteko epearen barruan konturako zordunketaren egunaz geroztik, baldin eta Ordainketa Zerbitzueiburuzko Legean jasotako honako baldintza hauek guztiak betetzen badira:

- Batetik, baldin eta Titularrek, baimena ematean, ordainketa-eragiketaren zenbateko zehatza adierazi ez badute; eta bestetik- zenbateko horrek gainditzen badu logikari jarraiki agindu-emaileak itxaron zezakeen zenbatekoa, kontuan hartuta haren aldez aurreko

gastu-joerak, Esparru Kontratuaren baldintzak eta kasuaren zirkunstantzia egokiak, eta legeriak unean-unean ezar dezakeen besteedozein baldintza.

Nolanahi ere, agindu-emaileak datuak eskain ditzake goian aipatutako baldintzak berresteko, baldin eta Bankuak eskatzen badio.Titularrek ezin izango dute dibisa-aldaketarekin zerikusia duen itzulketarik eskatu, baldin eta Bankuarekin adostutako erreferentziazkokanbio-tasa aplikatu bada, Bankuaren webgunean (https://www.bsmarkets.com) argitaratua "dibisak" azpiatalean, "itxiera-aldaketak"epigrafean.Ildo horretan espresuki adierazi behar da kanbio-tasak libreak direla, eta edozein unetan alda daitezkeen merkatu-tasak direla, Bankuakkanbio-tasa ofizialak aplikatzeko inolako obligaziorik ez duelarik. Euroaz bestelako moneta batean izendatutako ordainketa-eragiketetarako,Bankuak erreferentziazko oinarrizko tasa gisa erabiliko du ordainketa-agindua egikaritzeko, Bankuan kotizatzeko onartutako dibisetarakoeragiketaren egunean Bankuak argitaratutako kanbio-tasa eroslea edo saltzailea, salbu eta alderdiek beste kanbio bat aplikatzea adostenbadute, baita kanbio horri jarraiki aplikatzekoak diren komisio eta gastuak ere.Titularrek eta Bankuak adostu dute, halaber, Titularrek itzulketarako eskubiderik ez dutela izango baldin eta Bankuari ordaintzekoaginduaren baimena zuzenean helarazi badiote, eta betiere Bankuak edo onuradunak etorkizuneko ordainketa-eragiketari dagokioninformazioa eskaini badiote, aurreikusitako eguna baino gutxienez lau aste lehenago.Titularrak jakitun badira baimendu gabeko edo gaizki egikaritutako ordainketa-eragiketa bat egin dela, Bankuari eman beharko dio horrenberri, justifikaziorik gabe berandutu gabe, Bankuak zuzentzeko aukera izan dezan. Aurreko atalari dagokion komunikazioa gehienez hamahiru(13) hilabeteko epean egingo da zordunketa-egunaz geroztik, salbu eta Bankuak ordainketa-eragiketari dagokion informazioa eskaini edohelarazi ez badio.Titularrek edozein itzulketa motaren jatorria egiaztatzeko beharrezko dokumentuak eta informazioa aurkeztu behar dituzte.Hamar (10) egun balioduneko epea itzulketa-eskaera jasotzen den egunaz geroztik, Bankuak ordainketa-eragiketaren zenbatekoa itzulibeharko du osorik, edo itzulketaren ukoa justifikatu, azken kasu horretan Titularrek erreklamatzeko dauzkaten prozedura judizial eta judiziozkanpokoak adieraziko dituztelarik.

E.8. Titularren erantzukizuna.

- Titularrek edozein ordainketa-bitarteko edo -tresna erabili behar dute (txekeak, ordaindukoak, txartelak eta abar), haiek ematea,zaintzea eta erabiltzea arautzen duten baldintzekin bat etorriz, eta arrazoizko neurri guztiak hartu behar dituzte dauzkatensegurtasun-elementu pertsonalizatu guztiak babesteko (kodeak, pasahitzak, gakoak eta abar); ordainketa-tresna baimenik gabe galduedo osten bazaie, edo baimenik gabe edo gaizki erabiltzen badute, Bankuari jakinarazi beharko diote justifikaziorik gabe berandutugabe, haren berri izan eta berehala edo Bankuaren edozein bulegotara bertaratuz, edo ordainketa-bitarteko bakoitza entregatzeanTitularrei eskaintzen zaien telefono-zenbakira deituz, www.bancsabadell.com Bankuaren webguneak ere une oro informazioaeskaintzen duelarikOrdainketa-tresnaren desblokeoa eskatzeko ere modu berean jardungo dute, hura hartzea eragin zuten arrazoiak desagertzen direneanedo ordainketa-tresnekin zerikusia duten beste edozein jakinarazpen egin behar dutenean.

- Titularrek gehienez 150 euro ordainduko dute galdutako edo ostutako ordainketa-tresna bat erabiltzearen ondoriozko baimendugabeko ordainketa-eragiketetatik eratorritako galerei dagokienez. Nolanahi ere, Titularrek iruzurrez jarduten badute, galera guztiakordainduko dituzte, batetik, ordainketa modua ematea, zaintzea eta erabiltzea arautzen duten baldintzak nahita edo zabarkeria larrizez betetzeagatik edo iruzurrez jarduteagatik baimendu gabeko ordainketa-eragiketen ondorioz sortutako galerak, eta bestetik,dauzkaten segurtasun-elementu pertsonalizatuen babes-neurriak ez hartzearen ondorioz sortutakoak.

E.9. Komisioak eta gastuak.

Titular kontsumitzaileek informazio esplizitua eska dezakete gehieneko egikaritze-epeari buruz eta Titularrek edo Titularrek eskatuta hasitakoesparru-kontratu baten eraginpean dauden ordainketa-eragiketetan ordaindu behar dituzten gastuei buruz, dagozkien diru-kopuruakxehatuta."Identifikatzaile bakar" okerrarekin ordaintzeko eragiketen ondoriozko funtsak berreskuratzeko gastuak jaso ditzake Bankuak, komisio-tarifeieta gastuei buruzko liburuxkan kasuan-kasuan jasotako zenbatekoaren arabera.

E.10. Kopuru txikiko ordainketa-tresnak.

Ordainketa-zerbitzuei aplikatzekoak diren informazio-baldintza eta -betekizunen gardentasunari buruzko ekainaren 14ko EHA/1608/2010Aginduan aurreikusitakoa betez, kopuru txikiko ordainketa-tresnak honako hauek dira:

- gehienez 30 euroko ordainketa-eragiketa indibidualei bakarrik eragiten dietenak, edo- 150 euroko gastu-muga dutenak, edo- gehienez 150 euroko funtsak biltegiratzeko aukera ematen dutenak.

Kasu horietan, aipatutako EHA/1608/2010 Aginduaren 11.1 artikuluan aurreikusitako baldintzak ez dira aplikatuko Kontratuaren baldintzenaldaketak proposatzeko moduari dagokionez. Alderdiek adostu dute, halaber, eragiketa bat egikaritu ondoren Bankuak Titularreierreferentzia bakarra eskainiko diela, ordainketa-eragiketa eta haren zenbatekoa eta gastuak identifikatzeko aukera emango duena, eta,onuradun berarentzako izaera bereko zenbait ordainketa-eragiketaren kasuan, diru-kopuru osoa eta haren gastuak, salbu etaordainketa-tresna izenik gabe erabiltzen bada edo Bankua haren berri emateko beharrezko baliabide teknikoen jabe ez bada.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

26 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 27: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

E.11. Txekeak eta kontu-ordaindukoak.

Bidaltzen zaizkion txeke guztiak ordainduko ditu Bankuak, baldin eta kontura kargatzen badira haien gorputzean bermatutakodiru-kopuruaren edo kopuru txikiago baten arabera, eta kontuaren Titularrek ezin izango dute txekerik eman aldez aurretik behar adinakofuntsik ez badago, ezta baldintza horretan ezarritakoaren arabera Bankuak egiten dituen ordainketak inpugnatu ere. Nolanahi ere, Bankuakbaimena dauka adostasuna emandako txekeak kontuan zorduntzeko, adostasuna ematen den unetik beretik.Bankuak Titularrei eskainiko dizkien ordainduko-taloitegietan, Bankua izango da ordainketaren helbideratzaile-hartzailea, eta beraz Titularrekespresuki baimena ematen diote Bankuari, kontuaren kargura kobratzean aurkezten zaizkion ordaindukoak ordain ditzan.

E.12. Kobrantza- edo deskontu-kudeaketarako dokumentazioa.

Kobratzean aurkezteko Titularrek aurkeztutako txeke, ordainduko edo bestelako dokumentuen ordainketa baldintzatuta geratuko da,bukaera onari baldintzatuta zehazkiago, eta Bankuak benetan kobratu arte ez dute ondoriorik izango.Titularrek eta Bankuak espresuki kontrakoa adosten ez badute, kanbio-tituluen, efektuen edo paperean edo euskarri elektronikoanaurkeztutako beste edozein dokumenturen konturako aurrerakin, deskontu edo abonu oro betiere bukaera onari baldintzatuta egin delaulertuko da . Ordaintzen ez bada Bankuak zenbatekoa kontuan zordun dezake, bezeroei jasanaraztekoak diren komisio eta gastuengehieneko tarifetan ezarritako itzulketa-gastu eta -komisioak gehituta, Titularrei aldez aurretik jakinarazi zaizkienak.Titulu, efektu edo dokumentu guztien aurkezpenari eta itzulketari aplikatzekoak diren tarifak kontsultatzeko moduan daude betiere, etaTitularrek eskuragarri dituzte Bankuko bulego guztietan; gainera, Interneteko helbidearen edo Bankuko webgunearen bitartez argitaratzendira.

Titular ez-kontsumitzaileakTitularrak "kontsumitzailek" ez badira (beren jarduera ekonomiko, komertzial edo profesionalarekin zerikusirik ez duten xedeekin dihardutenpertsona fisikoak dira kontsumitzaileak), dokumentu honen baldintza orokor erkideei buruzko "A.1. Titulartasuna eta Baimenduak"klausularen "Titular ez-kontsumitzaileak" atalean ezarritako baldintzak aplikatu behar dira.

F. URRUNEKO BANKAKO ETA ABISUEN ZERBITZUKO KONTRATUARI APLIKATZEKOAK ZAIZKION BALDINTZA ESPEZIFIKO OROKORRAK

F.1. Definizioak.F.2. Urruneko Bankako zerbitzuen deskribapena.

F.2.1. Urruneko Banka.F.2.2. Abisuak.

F.3. Bankuaren betebeharrak.F.4. Titularraren betebeharrak.F.5. Urruneko Bankako Kontratuaren iraupena eta suntsiarazpena.F.6. Urruneko Bankako zerbitzuen tarifak.F.7. Urruneko Bankako zerbitzuen segurtasuna.

Baldintza orokor espezifiko horiek aplikatzen zaizkie, baldintza partikularrekin batera, kontu desberdinetako Titularrek, xede horietako"Titularra" esango diogunak, Bankuarekin banaka kontratatzen dituzten urruneko bankako zerbitzuaren kontratuei. Kontratu horiekesparru-kontratua dira Ordainketa Zerbitzuei buruzko Legean aurreikusitako xedeetarako.

Baldintza orokor espezifiko horien edukia.Urruneko bankako zerbitzu bakoitzaren ezaugarriak zehazten dira, eta Bankuak eta Titularrak hari dagokionez hartzen dituzten obligazioakzerrendatzen dira, komunikazio- eta eragiketa-sistema guztiz fidagarria ahalbidetzen dutenak.Azkenik, beste gai interesgarri batzuk azaltzen dira kontratuen suntsiaraziena ekar dezaketen arrazoien eta aplikatzen diren tarifen inguruan,baita azalpen labur bat ere, urruneko bankako segurtasunaren inguruan eta Bankuak hirugarrenei Titularraren datuei buruz informatzekoduen obligazioaren inguruan.Hori guztia indarreko lege-araudia betetzeko helburu bakarrarekin, eta Titularrak, Bankuak urruneko bankuari dagokionez nola diharduenikustean, kalitatezko zerbitzu guztiz gardena ikus dezan.

F.1. Definizioak.

Z Urruneko Banka.Titularrari Bankuarekin harremanetan jartzea ahalbidetzen dioten sistemak.Bankuak bezeroen eskura jarritako oraingo edo etorkizuneko teknologietan oinarritutako edozein komunikazio-kanal edo baliabideteknologiko erabiltzeko aukera izango da. Esaterako: telefonoak (finkoa edo mugikorra), Internet, SMS edo Push., eta abar.

Z Abisuak.Titularrak urruneko Bankako Zerbitzuaren bitartez eskatutako edo merkataritza- edo segurtasun-arrazoiengatik Bankuak, unean-unean,Titularrarentzat interesgarri izan daitezkeelako hautatutako produktu-egoerei eta gertaerei buruzko informazioa.

Z OTP kodea.One-Time Password, erabilera bakarreko eta indarraldi mugatuko gakoa, bankuak Titularraren dispositibo batera bidaltzen duena.Esaterako: mugikor, Smartphone, tableta, telefono batera, eta abar.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

27 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 28: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Z SMS.Testu-mezu laburra, telefono mugikor batetik bidali edo hartan jaso daitekeena.

Z PNS edo PUSH.Zenbait enpresak eskainitako zerbitzuak (Apple, Google,.), Interneterako sarbidea duten dispositiboen bidez (telefonoak, tabletak etaabar), testua eta/edo irudiak daramatzan informazioa jasotzeko aukera ematen dutenak.

Z Token.Dispositibo fisikoa, gakoak kalkulatzen dituena eta, horrela, Titularrari, urruneko banako eragiketak berresteko aukera ematen diona.

Z Bigarren mailako erabiltzaileak.Urruneko Bankaren bitartez, Titularrak bigarren mailako erabiltzaileak sortzeko eta mantentzeko aukera izango du, eta produktu jakinbatzuk neurri batean eskuratzeko aukera emango die. Bigarren mailako erabiltzaile horiek produktuak eskuratzeko erabilitako gakoa,eskuratzeko moduko produktuak, haiek kontsultatzeko edo haiekin eragiketak egiteko aukera edo eragiketen mugak konfiguratzeaTitularraren ardura izango da, Urruneko Bankak xede horretarako erabilgarri duen aukeraren bitartez.Titularrak une oro babestu eta kontrolatuko du identifikatzeko eta sinatzeko bigarren mailako sistemak sortzeko, lortzeko eta ezereztekoprozesua, xede horretarako eskainiko zaizkion bitartekoen bitartez, eta Titularrak haien gaineko erantzukizun osoa hartuko du bere gain,edozein unetan Titularrak bere irizpide askeari jarraiki haien balioa eteteko eta/edo ezerezteko eskumena balia dezakeela aparte utzigabe. Gainera, Titularrak borondatezko ezerezte edo etete horiek gauza ditzake horretarako gaitutako konexioak erabiliz. Bankuak uneoro erabakiko du identifikatzeko eta sinatzeko bigarren mailako sistemak zer komunikabideren bitartez sortu, konfiguratu edo ezereztudaitezkeen. Bankuak une oro ezarriko du baimendutako sistema horri jarraiki gehienez eska ditzakeen bigarren mailako sarbideak.

F.2. Urruneko Bankako Zerbitzuen Deskribapena.

F.2.1. Urruneko Banka

Z Sartzeko, kontsultarako, transakziorako eta kontrataziorako baimena.- Pertsona fisikoentzat

Titularra titular, baimendu edo lege-ordezkari gisa azaltzen den kontratuetan sartzea ahalbidetzen du Bankuak.- Pertsona juridikoentzat

Titularrak adostasuna ematen du bere produktuak eskuragarri izan daitezen bere kontratuen arabera baimenduta daudenpertsona fisikoentzako Urruneko Bankako kontrataturen bitartez. Baimenduek eragiketak egin ditzakete pertsona fisikoentzakourruneko bankako kontratuen bitartez.Pertsona juridikoek aukera izango dute Bankuari bere Baimenduen erabilgarritasunaren baja edo ezereztea eskatzeko, gutxienezebazpena indarrean hasi baino 10 egun lehenago.

Z Komunikazio-sistemak.Titularrak Bankuarekin harremanetan jartzeko aukera izango du Bankuak baimendutako eta erabilgarri jarritako edozein sistemarenbitartez: telefono finkoa, mugikorra, bideokonferentzia, konexioa ordenagailu batetik Internet bidez edo edozein informatika- edokomunikazio-sareren bidez, telebista, eta Bankuak eskuragarri jarritako komunikazio-sistema edo kanalen bitartez ezarritako edozeinkonexio.Bitarteko horiek guztiak erabiltzeko, Titularrak bermatu behar du hardwarea, softwarea eta haiek erabiltzeko beharrezko ekipoak ongiezagutzen dituela. Sistema horiek erabiltzean Titularrak onartzen du dispositiboak eta haien programak ongi ezagutzen dituela.

Z Urruneko Bankaren eragiketen norainokoa.Urruneko Bankaren eragiketak Bankuko marka edo erakundeen kontu, zerbitzu eta finantza-produktu guztietara hedatzen da edotaZerbitzuari esker unean-unean eskura daitezkeen guztietara, baldin eta Titularra haien Titularra edo Baimendua bada. Xede horretarakoulertuko da, Banco Sabadell taldeko beste finantza-erakunde batzuetarako eta haien filial edo partaidetuetarako informazio-eskaera edoaginduei dagokienez, Bankuak izapidetzearen bitartekari gisa diharduela, agindu-emailearen nortasuna bermatuz "Identifikazio-sistema"baldintza orokorrean aurreikusitakoaren arabera.Urruneko Bankako Zerbitzuen bitartez, eta Bankuari dagokionez jarduteko legezko baimenaren eraginpean dauden eragiketa, produktueta zerbitzuei dagokienez, Titularrak honako hauek egin ahal izango ditu:

- Unean-unean kontratatuta dauzkan kontu, eragiketa, produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa kontsultatzea eta lortzea.- Balore, inbertsio-funts eta beste edozein finantza-aktiboren salerosketa egitea, eta unean-unean erabilgarri dauden mota

guztietako banku- eta finantza-eragiketak agintzea.- Unean-unean erabilgarri dauden produktu eta zerbitzu guztiak eskatzea eta kontratatzea.

Halaber, Pertsona Juridikoen kasuan, Enpresaren kontuetan eragiketak egiteko, Baimendutako Pertsona Fisikoek Enpresaren kontuetanageri beharko dute beren baimenduen loturarekin, eta disposizio eta mugimenduak egingo dira Bankuak unean-unean ezarritakozenbateko-mugekin, Enpresarekin, aldiarekin eta eragiketa motarekin bat etorriz. Titularrak zerbitzu horiek erabili ahal izateko,kontratazioa gauzatu behar da eta kontratu horri eutsi behar zaio. Kontratua suntsiarazten bada, ezin izango da erabili.

Z Identifikazio-sistema eta Urruneko Bankako Zerbitzuaren sinadura- Identifikazioa

Urruneko bankarekiko konexioan Titularraren nortasuna bermatzen duen elementua da.Gaur egun, honako elementu hauek dauzka:

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

28 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 29: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

ZNANaren, pasaportearen, bizileku-txartelaren edo beste edozein nortasun-agiriren zenbakia edo Bankuak unean-uneanonartutako erabiltzaile-kodea.

ZSartzeko kodea, hau da, zenbakizko kode bat, Bankuak Titularraren esku jartzen duena urruneko Bankako Zerbitzuarenkontratua sinatzean. Titularrak edozein unetan aldatu ahal izango du, eta Bankuak, segurtasun-arrazoiak direla medio,kodearen indarraldia ezartzeko aukera izango du, horren arabera Titularrari kodea aldaraztera behartu ahal izateko.

- SinaduraEragiketak berresteko segurtasun-faktorea da sinadura. Sinadura behar duen agindu batek ez du baliorik izango sinadura horiTitularrak egiten ez badu eta Bankuak berresten ez badu.

Z Sinatzeko sistema bat edukitzeko beharra.Titularrak jarraian deskribatzen diren sinadura-sistemetako baten jabe izan behar du Urruneko Banako Zerbitzua erabili ahal izateko.Hala ez bada, Urruneko Bankaren bitartez ez da transakzio-eragiketarik egingo, eta zerbitzua kontsultarako erabili ahal izango da soilik,edota Bankuak unean-unean bidal ditzakeen komunikatuak jasotzeko.Une honetan onartutako sinadura-sistemak honako hauek dira:

- Sinadura Digitala Titularrari eskatzen dio dispositibo bateragarri pertsonalean (Mugikorra, Smartphonea, tableta eta abar)Bankuaren aplikazio Mugikorra (APP) jartzea.

ZSistema horretarako, Titularrak Bankuaren eskutik jasotako jarraibideak bete behar ditu, Titularraren dispositiboa Bankuarensistema informatikoetan behar bezala erregistratzen dela ziurtatzeko.

ZBankuak OTP kode bat bidaliko du Titularraren dispositibora, sinadura eskatzen duen eragiketa bakoitzerako.- SMS Sinadura Digitala. Bankuak SMS bat bidaltzen du Titularraren telefono mugikorrera, kasu bakoitzean egin nahi duen

eragiketa behar bezala amaitzeko jarraibideen berri emateko.- Token sinadura. Kasu horretan dispositibo fisiko batek (kodeen kalkulagailua) esku hartzen du, Titularraren esku beharrezko

sinadura-gakoa jartzen duena urruneko kanaletan eragiketak berresteko aukera izan dezan.

Z Identifikazioko eta urruneko bankako sinadurako sistemen balioa.Titularrak eta Bankuak adostu dutenez, aurreko kodeek, behin Bankuak baliozkotu ondoren, eskuz idatzitako sinadura baten efikaziaberbera edukiko dute, nola autentifikazioari eta ondoren atzera botatzeko ezintasunari, hala edukiaren osotasunari dagokienez. Tresnahoriek erabiliz kontsignatutako datu, jarraibide edo adierazpenen artxibo, erregistro, dokumentu eta fitxategi elektronikoak onargarriakizango dira, eta froga gisa erabili ahal izango dira, epaiketan eta epaiketatik kanpo.Titularrak eta Bankuak adostu dutenez, identifikazio- eta sinadura-sistemak aldatzeko egin litekeen edozein aldaketa, funtsezkoa ezbada, honako Baldintza Orokor Espezifiko hauen babespean geratuko da.

F.2.2. Abisuak

Z Abisu-zerbitzuaren deskribapenaAbisu-zerbitzuak informazioa eskaini behar dio Titularrari Bankuarekin kontratatutako produktu eta zerbitzuetan gertatzen diren gertaeraeta egoeren inguruan, baita Bankuaren ustez Titularrarentzat interesgarri izan daitekeen beste edozein informazio ere.Esaterako: (Nomina/pentsioa sartu izanaren, Txartelarekin egindako erosketen, Sartzeko PIN blokeatu izanaren jakinarazpena).Titularrak soilik erabili ahal izango du Bankuak eskainitako informazioa.Titularrak egindako abisu-hautaketa jasotzen duten dokumentu edo erregistroak zerbitzuaren baldintza osagarriak izango dira. Gainera,unean uneko erabilgarritasunaren arabera, Banco Sabadell taldeko eta haren filial edo partaidetuetako edozein erakunderen kontu,zerbitzu eta produktuak eraginpean har ditzake Zerbitzuak, baldin eta Titularra haien Titularra edo baimendua bada, eta erakunde horieieskumena emango die xede horietarako beharrezkoak diren datu eta informazio guztiak jakinarazteko.Bankuak zerbitzuaren prestazioa hirugarrenei azpikontratatzeko aukera izango du, Titularrari zerbitzu osoago bat eskaintzekohelburuarekin.

Z Titularrak honako hauek erabaki ditzake:a) Jaso nahi dituen abisuak, unean-unean erabilgarri daudenen eta eskuragarri dauden konfigurazio-ezaugarrien artean (esaterako,

jasotzeko ordutegia, produktua edo zerbitzua, zenbateko edo ehunekoen mugak eta abar).b) Kanalak: Posta elektronikoa, SMS, Push, Aplikazio Mugikorrak, Interneten Aplikazioak eta abarc) Jasotzeko dispositiboak: telefono mugikorra, Ordenagailua, tableta eta abar..,d) Hizkuntzak, erabilgarri daudenen eta Bankuak unean-unean onartzen dituenen artean.

Z Bankuak honako hauek erabaki ditzake:a) Kontratazio-prozesuan Titularrarentzat erabilgarri dauden kanal eta dispositiboak.b) Edozein eguneratzerako betekizunak.c) Titularrarekin ongi komunikatzeko Bankuak beharrezkotzat jotzen dituen segurtasun-abisuak eta eragiketak. Abisu horiek betiere

doakoak izango dira Titularrarentzat. Kasu horietan, Titularrak hautatutakoaz bestelako kanal bat erabil daiteke.

Z Jasotzeko ordutegiak.Titularrak abisuak jasotzeko ordutegia erabaki dezake Bankuak aurreikusitako ordutegiaren barruan, eta, hala badagokio, gehienekoabisu kopuruaren arabera, kontratuari jarraiki ezarritako aldia kontuan hartuta. Bankuak sortutako eta, Titularrak zehaztutakoordutegitik kanpo daudenez, bidali gabe geratu diren abisuak, ordutegi hori berriz hastean bidaliko zaizkio. Ordutegia penintsulako orduespainolaren araberakoa da.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

29 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 30: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Z Abisu-zerbitzua eteteaBankuak Zerbitzua eten dezake Titularrak abisuak jasotzeko dispositiboak galdu edo lapurtu dizkiotela jakinarazten dion uheaz geroztik(telefonoa, posta elektronikoa eta abar), baita beste gorabeheraren bat jakinarazten dionean ere, hau da, beste pertsona batzuei gakoenberri izatea edo Bankuak eskainitako informazioak eskuratzea ahalbidetzen bazaie edo Titularrari zerbitzuan sartzea oztopatzen ba zaio.

F.3. Bankuaren betebeharrak.

Bankuak honako konpromiso hauek hartzen ditu:a) Titularraren datuak, identifikazio-metodoa eta sinadura isilpean edukitzea.b) Titularrak bere kode edo identifikazio-elementuak galdu edo ostu izana jakinarazi ondoren egindako eragiketen erantzukizuna hartzea.c) Bankuko Zerbitzuen ahalik eta erabilgarritasunik handiena, eskaintzen diren informazioen konfidentzialtasuna eta aktualitatea eta

abisuen osotasuna eta zuzentasuna ziurtatzeko eskuragarri dauzkan neurri egokiak hartzea eta bitartekoak jartzea.d) Eskaintzen dituen informazioen ahalik eta aktualitaterik handiena bermatzeko eskuragarri dituen bitarteko guztiak erabiltzea.

- Finantza-merkatuen bilakaeraren ondorioz prezio-aldaketen eraginpean dauden informazioei dagokienez, Bankuak ezagututakoazken balioaren berri emango du, baina ez du bere gain hartuko balio horrek izan ditzakeen aldaketen gaineko erantzukizunik.

- Banku-kontuen edo produktuen saldo-kontsultekin zerikusia duten informazioetan, Titularrari ohartaraziko zaio saldo hori izangodela kontsultaren unera arte kontabilizatu diren idazpen guztien emaitza izango dela, eta beraz aldaketak izan ditzakeelaizapidetzen, prozesatzen, zuzentzen edo likidatzen ari diren edo ondoren egingo diren eragiketen ondorioz.

e) Bankuaren erantzukizuna hartzea informazioa ematean edo hautatutako abisuak bidaltzean zerbitzuak oker egiten duenean edo berebetekizuna betetzen ez duenean, dagokion kuotaren sortzapenaldi bakoitzean Titularrak ordaindutako zerbitzuaren kostuarenzenbatekoa murriztuz.

f) Eta Zerbitzua eten dezake Titularrak jakinarazten badio abisuak edo abisuak eskuratzeko gakoak jasotzeko dispositiboak galdu edolapurtu dizkiotela (telefonoa, posta elektronikoa eta abar), baita beste gorabehera jakin batzuen aurrean ere, hau da, beste pertsonabatzuei gakoen berri izatea edo Bankuak eskainitako informazioak eskuratzea ahalbidetzen bazaie edo Titularrari zerbitzuan sartzeaoztopatzen bazaio.

F.4. Titularraren Betebeharrak.

Titularrak honako konpromiso hauek hartzen ditu:a) Bankuari eskainitako datuen egiazkotasuna, zehaztasuna eta une oro eguneratzea bermatzea. Bereziki, Titularrak Bankuari

jakinaraziko dio, bidegabe berandutu gabe, edozein baja edo titulartasun-aldaketa, baldin eta horrelakorik gertatzen badatelefono-zenbakiei, posta-kontuei edo Bankuari Zerbitzua emateko eskainitako beste edozein helbide elektroniko motari dagokienez.Titularrak aldez aurretik aurreikusitakoa betetzen ez badu, Bankuak horren gainean ez du inolako erantzukizunik izango, ezta Titularrakeskainitako datuen arabera bidalitako mezuen gaineko erantzukizunik ere, baldin eta datu horiek aldatu direla garaiz eta behar bezalajakinarazten ez bazaio.

b) Abisuen zerbitzua behar bezala erabiltzea.c) Bankuari zerbitzuaren komisio eta gastuak ordaintzea, kontratuari lotutako ageriko kontuaren gainean aplikatuko direnak, edo Titularra

Titular bakarra edo bereizgabea den beste edozein konturen gainean, baldin eta lotutako kontuan behar adinako funtsik ez badago.d) Bankuari berandutu gabe jakinaraztea abisuak eta/edo sinatzeko gakoak edo haietan sartzeko gakoak jasotzeko dispositiboak galduedo lapurtu izana (telefonoa, posta elektronikoa eta abar). Jakinarazpenak Urruneko Bankako Zerbitzuen blokeoa eragingo du,sartzeko kode eta sinatzeko sistema berriak eman eta onartu arte.

e) Honako helburu hauek lortzeko neurri egokiak hartzea:- Urruneko komunikazioko terminalak (telefono mugikorra, ordenagailua eta abar) eta/edo dagozkien sarbide-gakoak babestea etazaintzea.

- Sinatzeko sistemei lotutako dispositiboak eta sarbide-kodea behar bezala zaintzea; pertsonalak eta besterenezinak izan behardute.

- Bankuak eskainitako informazioen konfidentzialtasuna babestea.- Segurtasun-elementu pertsonalizatuak (kodeak, pasahitzak, gakoak eta abar) babestea, haren sarbide-kodea edo

sinadura-sistema behar bezala erabiliz egiten den edozein eragiketaren gaineko ardura hartuz. Titularrak haiei dagokienezatzemandako edozein irregulartasunen (galtzea, ostea, dispositiboa aldatzea eta abar) berri eman behar dio Bankuari, haren berriizan eta berehala.

- Bigarren mailako sarbide-sistemak behar bezala kudeatzea. Bigarren mailako erabiltzaileen ezaugarriak Definizioen ataleanzehaztu dira, eta haien funtzionamendua Titularrentzako identifikazio- eta sinadura-sistemei buruzko atalean zehaztutakoarenantzekoa da, nahiz eta kasu honetan, bigarren mailako identifikazio- eta sinadura-sistemak sortzeko, lortzeko eta ezereztekoprozesuak, une oro, Titularrak kudeatuko dituen, haien gaineko erantzukizun osoa hartuz.

f) Zerbitzu honi jarraiki Bankuak bidalitako telefono-mezuak, mezu elektronikoak edo bestelako mezuak ezin izango ditu erreproduzitu,aldatu, eraldatu edo hirugarrenei bidali.

g) Pertsona juridikoen identifikazio- eta sinadura-sistemak onartzea.

Titularrak onartzen ditu eta bere gain hartzen ditu Urruneko Bankako Zerbitzuen kontratuetatik eratorritako obligazio, ondorio etaerantzukizun guztiak. Bereziki honako hauei dagiokienez: kontratuaren xedea, erabilera eta iraupena; urruneko sistemen balioa onartzea,eskuz idatzitako sinadurarekin parekatuta; urruneko transakzioei dagokienez grabaketa baimentzea eta epaiketan eta epaiketatik kanpofroga gisa balioa duela onartzea; identifikazio- eta sinadura-tresnak kontrolpean zaintzea eta kontserbatzea; galera, lapurreta, ostea edoantzeko gorabeheraren bat gertatzean erantzukizuna hartzea; eta Bankuaren erantzukizunik eza dagokion kontratuan ezarritako kasuetan.

F.5. Urruneko Bankako Kontratuaren iraupena eta suntsiarazpena.

Kontratuaren iraupena mugagabea da, baina nolanahi ere suntsiarazteko aukera izango da:a) Titularraren eskutik, Bankuari formalki jakinarazten dion unean.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

30 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 31: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

b) Bankuaren eskutik, gutxienez bi hilabete lehenago abisatuz. Bankuaren aurreabisua helbide telefonikora, helbide elektronikora edoBankuak Titularrari Zerbitzua eskaintzeko darabilen beste edozein helbidetara bidaliko da, edo bestela unean-unean indarrean dagoenlegerian aurreikusitako moduan eta aurrerapenaz.

c) Bankuaren eskutik, aurreabisurik gabe, baldin eta Titularra(k):- Kontratu honi jarraiki bere konturakoak diren obligazioak betetzeari uzten badio, ordaintzeke dauden diru-kopuruak berehala

eskatzeko aukera izanik.- Lotutako ageriko kontua kitatzen badu eta Titular edo baimendu gisa azaltzen ez bada Bankuan indarrean dagoen beste edozein

ageriko kontutan.- Desagertzen edo hiltzen bada.- Bankuarekin hartutako beste edozein obligazio likido eta galdagarri betetzen ez badu.- Edo Onuradunek kontratu honetan edo Bankuarekin sinatutako beste edozein kontratutan hartutako obligazio nagusietako

edozein betetzen ez badute.d) Bankuaren eskutik, aurreabisurik gabe, baldin eta:

- Baldintza hauetan eta zuzenbidean, oro har, ezarritako mugaeguneratze-arrazoietako bat gertatzen bada.- Arrazoi tekniko edo segurtasun-arrazoiak direla-eta, zerbitzuaren prestazioa guztiz edo zatika eten behar bada, edo edozein unetan

aldatu behar bada.- Titularrak kontratu honen arabera bere gain hartu beharreko obligazioetako edozein betetzen ez badu.- Titularra Titular gisa azaltzen ez bada Bankuaren beste edozein produktu edo zerbitzutan.

Kontratua azkentzen bada aurreko puntuetan ezarritako arrazoietako edozeinen ondorioz, horrek ekarriko du, batetik, Bankuak eskainitakoidentifikazio- edo Sinadura-tresnak berehala blokeatzea, eta bestetik, Titularrak Bankuari tresna horiek itzuli beharra (Token edo Bankuaketorkizunean eskain dezakeen beste edozein tresna fisiko).

F.6. Urruneko Bankako zerbitzuen tarifak.

Bankuak zerbitzu bakoitzaren baldintza partikularretan ezarritako kuota eta komisioak kobra ditzake; kuota horien zenbatekoa,aldizkakotasuna eta gainerako baldintzak Titularrari jakinaraziko zaizkio eta Titularrak onartuko ditu zerbitzu horiek kontratatzean.Mota guztietako kuota edo komisioen azalpenean adierazitako zenbatekoari, zeharkako zergei dagokienez unean-unean aplikatu beharrekokopurua aplikatuko zaio.Dagokion zerbitzurako kontratu espezifikoaren baldintza partikularretan adierazitako ageriko kontuan zordunduko dira kuotak eta komisioak.Edozein abisu fakturatu ahal izango da, eta kontuan hartuko da alta-kuotaren likidazioa eta zordunketa noiz egin behar den erabakitzeko edoaldi bakoitzeko gutxieneko abisu kopurua zehazteko, hortik aurrerako abisu osagarri bakoitza fakturatu egingo delarik.Bankuak eskumena dauka abisu jakin mota batzuk fakturatzekoak diren edo ez erabakitzeko, iritzi hori aldatzeko eta baldintzapartikularretan ezarritako tarifak aldatzeko, une oro eta Titularrari jakinarazi ondoren, helbide telefonikora zein elektronikora edo BankuakTitularrari Zerbitzua eskaintzeko darabilen beste edozein helbidetara joz, edo bestela unean-unean indarrean dagoen legerian aurreikusitakomoduan.

F.7. Urruneko Bankako zerbitzuen segurtasuna.

Zerbitzuen erabilera egokia eta konfidentzialtasuna bermatzeko egokitzat jotzen dituen segurtasun-arau eta -neurri guztiak hartzeko aukeraizango du Bankuak, eta Zerbitzuaren prestazioa guztiz edo zatika eteteko edo aldatzeko aukera ere izango du, edozein unetan eta aldezaurretik abisatu gabe, arrazoi teknikoak edo segurtasunekoak tarteko.Bankuak unean-unean egokitzat jotzen dituen segurtasun-neurriak har ditzake iruzurra eta kapitalak zuritzea prebenitzeko, eta, ildo horretan,konexioaren, erabilitako dispositiboaren, erabiltzailearen, sarearen eta lokalizazioaren datuak eskuratu eta bere fitxategietan gorde ditzake,Interneten sartzeko erabilitako IP helbideari buruzko datuak barne, baita erabilitako ordenagailuari lotzen zaizkion "cookien" balioa etaerabiltzailearen eta Bankuko sistemen arteko elkarreraginerako datuak ere, eta datu horiek erabili beharko ditu nabigazio- etasarbide-profilak lantzeko, eragiketen eta haien esku-hartzaileen jarraipena egin ahal izateko, beharrezkoa bada azterketa biometrikokoteknikak erabiliz.Bankuak Titularrari aholkatzen dio beharrezko neurriak har ditzala eta fidagaitza izan dadila ohikoak ez diren edo susmagarriak direnkomunikazioekin, komunikazio horietan informazio konfidentziala eskatzen bazaio, kontua blokeatu izanaren berri ematen badiote edofuntsen mugimendu bat ekar dezakeen ekintza bat egiteko eskatzen badiote. Titularrak iruzur elektronikoko ekintza posible bat edo besteedozein anomalia detektatzen badu edo haren susmoa hartzen badu, bizkor jarriko da harremanetan Bankuarekin (902 303 000telefono-zenbakiaren bidez edo Bankuak Titularraren esku jar dezakeen beste edozein zenbakiren bidez, bezeroarentzako arreta-zerbitzugisa). Era berean, erakundeak potentzialki iruzurrezkoak diren eragiketak detektatzen baditu, Titularrarekin jarriko da harremanetaneragiketa horien legezkotasuna zehazteko eta beharrezkoak diren hurrengo pausoak ezartzeko, betiere Titularra legez kontrako jardueretatikbabesteko helburuarekin. Ildo horretan, Bankuak aldian behin eguneratuko du segurtasun atala (https://www.bancsabadell.com/seguridad),Titularra kontuz ibil dadin inork erabil ditzakeen iruzur- edo maula-saio posibleak direla-eta.Titularrak Bankuari baimena ematen badio jasotako aginduak egikaritu gabe uzteko haien identifikazioa zuzena ez bada eta/edo Bankuakarrazoizko zalantzak baditu agindu horiek ematen ari den pertsonaren nortasunaren inguruan.Titularrak eta Bankuak espresuki baimena ematen diote elkarri, atzera bota ezinezko moduan, Urruneko Bankako Zerbitzuen erabilerarenondorioz sortzen diren elkarrizketak grabatzeko eta/edo komunikazio eta transakzio informatiko guztiak erregistratzeko.Titularrak eska dezake komunikazio jakin batzuen edukiaren kopia edo transkripzioa, eta Bankuak Titularraren esku jarriko du baldin etaTitularrak lorpen horrek sorrarazitako gastuak ordaintzen baditu eta, hala badagokio, dagokion kontratuaren baldintza partikularretanezarritako komisioa ere ordaintzen badu. Grabazio eta erregistro horiek kontratu-harremanaren dokumentu-oinarria dira, eta, aldez aurretikadostu dugunez, izendatutako identifikazio-gakoekin bat etorriz, Titularraren idatzizko aginduak ordeztuko dituzte. Hortaz, froga gisa erabildaitezke kontratutik eta/edo Urruneko Bankako eta Zerbitzuetako Zerbitzuen bidez eskuragarri dauden kontu, zerbitzu etafinantza-produktuen edozein kontratutik erator daitekeen edozein prozedura judizialetan. Bankuak aipatutako grabazio eta erregistroak gordeeta zainduko ditu unean-unean indarreko legeriak ezarritako aldian.Prebentzio osagarriaren neurri gisa, Bankuak zenbateko-mugak jar ditzake funtsen erabilgarritasuna edo mugimendua dakarteneragiketetarako, eta Titularrari zuzenean eta une oro emango dio horren berri, zerbitzuen bitartez.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#

31 / 32

171103110009-50280120751884733110

Page 32: ESPARRU BALDINTZA OROKORRA BERTSIO ZK. BS08/16CMI · kreditu-erakunde bat da, Espainiako Bankuak gainbegiratzen duena eta administrazio-erregistro berezian inskribatutakoa 0081 zenbakiarekin.

Kontratatutako zerbitzuak erabiltzeko, Titularrak erabili beharreko ekipoetan beharrezko segurtasun-neurri edo -programak abiaraziko dira,unean-unean bermatzeko ekipo horiek ongi babestuta daudela hirugarrenen sistemaren informazioa edo ekipoa eskuratzeko etamanipulatzeko ahaleginei aurre egiteko, eta babes horren barnean sartzeko eta eragiketak sinatzeko gakoak edo bestelako bitartekoakhartzen dira, horrelakorik egin ezean Bankuak inolako erantzukizunik izango ez duelarik.

DVC

3907

V

#¡ !#DVC3907#-IX

-201

6

32 / 32

171103110009-50280120751884733110