Nagore Irazustabarrena Islandiako sumendia Arrastoak eta ... · Sumendiak hamalau kilometro kubo...

1
36 X 2010EKO EKAINAREN 20A erdiko kaiera kultura eta aisia Denboraren makina Nagore Irazustabarrena I SLANDIA, 1783KO EKAINAREN 8A. Goiz hartan uhartearen hegoaldeko Laki sumendiak eztanda egin zuen. Hurrengo egunetan, guztira, bost erupzio izan ziren eta 1784ko otsaile- ra bitarte beste bost erupzio txikiago ere jasan zituen. Ondorioz, zortzi arrakala zabaldu eta laba isurtzen hasi ziren. Laba jarioa ez zen beste hain- beste hilabete pasa arte eten. Islandian uztak alferrik galdu ziren erabat, abelburuen %75 hil zen eta goseak uhartea hartu zuen. Hurrengo hilabeteetan 10.000 pertsona hil ziren, garai hartan Islandiak zituen biztan- leen %25, gutxi gorabehera. Sumendiak hamalau kilometro kubo laba bota zituen, baina isurkin solidoek ez zuten gasek adinako kal- terik eragin, eta ez soilik Atlantikoko uharte bolkanikoan. Lakik 100 milioi tona sufre dioxido jaurti zituen atmosferara. Laino trinko gorrixka egun gutxitan iritsi zen Lon- dresera zein Parisera, eta uztailean ipar hemisferio osoan zabalduta zegoen. Uda hartan, Erresuma Batuan itsason- tziek portuetan geratu behar izan zuten eta zenbait lekukok idatzi zuten eguzkiak “odolaren kolorea” zuela. Hodei bolkanikoak pozoituta 23.000 britainiar inguru hil omen ziren uda bero hartan. Ondoren negu luze eta ikaragarri hotza etorri zen, eta hotzak beste 8.000 britainiar eraman zituen. Eguzki izpiek ezin zuten lurrazale- ra lehengo indarraz iritsi eta hurrengo hiru urteetan, tenperatura batez beste bi gradu jaitsi zen ipar hemisferioan. Mississippi ibaia osorik izoztu zen, New Orleanseraino eta, beraz, izotza Mexikoko Golkora iritsi zen. 1784an muturreko eguraldiak gosetea eraman zuen Egiptora eta sei biztanletik bat zendu zen. Japoniako inoizko gosete- rik larrienetakoa ere, Tenmei gosetea, orduantxe izan zen. Garaikideek ez zuten Lakiren erup- zioa ondorengo hondamendiekin lotu, baina egungo historialariek gero eta argiago dute lotura hori. Bost urte geroago Pariseko biztanleak goseak jota zeuden, azken urteetako eguraldi kaxkarrak eta uzta txarrek eraginda. Eta, besteak beste arrazoi horregatik, Frantziako Iraultza piztu zen. Orotara, Laki sumendiaren erup- zioak bi milioi hildako eragin zituela kalkulatzen da eta horrek historiako erupziorik hilgarriena bihurtzen du. Hori bai, hegazkinik ez zenez, aire- porturik ez zuten itxi behar izan. Islandiako sumendia eta Frantziako iraultza Arrastoak A MSTERDAMERA bidaiatu behar izan da, orain arte, Anne Frank eta senitartekoak naziengandik ezkutatu ziren etxea, “atzeko etxea” deritzo- na, ikusteko. Baina Anne Frank Museo-etxearen webgu- nean (www.annefrank.org) bisita birtuala egin daiteke hemendik aurrera. Argi dago ez dela berdin ezkutalekuaren irudikapen interaktiboan sartzea eta bene- tako zorua zapaltzea. Baina bisita birtual berriak badu abantailarik: Amsterdameko Prinsengracht kaleko etxea hutsik dago egun –Annek hor- man itsatsitako argazkiak baino ez dira geratzen–, eta webguneko etxean, aldiz, ezku- talekuko jatorrizko elementu guztiak daude: arropa, jakiak, altzariak... Anne Frankek berak egunkarian deskribatu bezala. Anne Franken “atzeko etxea” sarean bete dute Islandiako Laki sumendiak (argazkian) 1783ko ekainean egin zuen eztanda. Ondorioak apiril honetan lehertu den Eyjafjalla ezagunarenak baino askoz larriagoak izan ziren. WWW. UPRM. EDU WWW. WEBSHOTS. COM Anne Frank eskolan, “atzeko etxean” ezkutatu baino lehen.

Transcript of Nagore Irazustabarrena Islandiako sumendia Arrastoak eta ... · Sumendiak hamalau kilometro kubo...

Page 1: Nagore Irazustabarrena Islandiako sumendia Arrastoak eta ... · Sumendiak hamalau kilometro kubo laba bota zituen, baina isurkin solidoek ez zuten gasek adinako kal-terik eragin,

36 2010EKO EKAINAREN 20A

erdi

ko

kai

era

kultura eta aisia

Denboraren makinaN a g o r e I r a z u s t a b a r r e n a

ISLANDIA, 1783KO EKAINAREN 8A.Goiz hartan uhartearen hegoaldekoLaki sumendiak eztanda egin zuen.Hurrengo egunetan, guztira, bosterupzio izan ziren eta 1784ko otsaile-ra bitarte beste bost erupzio txikiagoere jasan zituen. Ondorioz, zortziarrakala zabaldu eta laba isurtzen hasiziren. Laba jarioa ez zen beste hain-beste hilabete pasa arte eten.

Islandian uztak alferrik galdu zirenerabat, abelburuen %75 hil zen etagoseak uhartea hartu zuen. Hurrengohilabeteetan 10.000 pertsona hil ziren,garai hartan Islandiak zituen biztan-leen %25, gutxi gorabehera.

Sumendiak hamalau kilometrokubo laba bota zituen, baina isurkinsolidoek ez zuten gasek adinako kal-terik eragin, eta ez soilik Atlantikokouharte bolkanikoan.

Lakik 100 milioi tona sufre dioxidojaurti zituen atmosferara. Laino trinkogorrixka egun gutxitan iritsi zen Lon-dresera zein Parisera, eta uztailean iparhemisferio osoan zabalduta zegoen.Uda hartan, Erresuma Batuan itsason-tziek portuetan geratu behar izanzuten eta zenbait lekukok idatzi zuteneguzkiak “odolaren kolorea” zuela.Hodei bolkanikoak pozoituta 23.000

britainiar inguru hil omen ziren udabero hartan. Ondoren negu luze etaikaragarri hotza etorri zen, eta hotzakbeste 8.000 britainiar eraman zituen.

Eguzki izpiek ezin zuten lurrazale-ra lehengo indarraz iritsi eta hurrengohiru urteetan, tenperatura batez bestebi gradu jaitsi zen ipar hemisferioan.Mississippi ibaia osorik izoztu zen,New Orleanseraino eta, beraz, izotzaMexikoko Golkora iritsi zen. 1784anmuturreko eguraldiak gosetea eramanzuen Egiptora eta sei biztanletik batzendu zen. Japoniako inoizko gosete-rik larrienetakoa ere, Tenmei gosetea,orduantxe izan zen.

Garaikideek ez zuten Lakiren erup-zioa ondorengo hondamendiekinlotu, baina egungo historialariek geroeta argiago dute lotura hori. Bost urtegeroago Pariseko biztanleak goseakjota zeuden, azken urteetako eguraldikaxkarrak eta uzta txarrek eraginda.Eta, besteak beste arrazoi horregatik,Frantziako Iraultza piztu zen.

Orotara, Laki sumendiaren erup-zioak bi milioi hildako eragin zituelakalkulatzen da eta horrek historiakoerupziorik hilgarriena bihurtzen du.Hori bai, hegazkinik ez zenez, aire-porturik ez zuten itxi behar izan.

Islandiako sumendiaeta Frantziako iraultza

Arrastoak

AMSTERDAMERA bidaiatubehar izan da, orain arte, AnneFrank eta senitartekoaknaziengandik ezkutatu zirenetxea, “atzeko etxea” deritzo-na, ikusteko. Baina AnneFrank Museo-etxearen webgu-nean (www.annefrank.org)bisita birtuala egin daitekehemendik aurrera.

Argi dago ez dela berdinezkutalekuaren irudikapeninteraktiboan sartzea eta bene-tako zorua zapaltzea. Bainabisita birtual berriak baduabantailarik: AmsterdamekoPrinsengracht kaleko etxeahutsik dago egun –Annek hor-man itsatsitako argazkiakbaino ez dira geratzen–, etawebguneko etxean, aldiz, ezku-talekuko jatorrizko elementuguztiak daude: arropa, jakiak,altzariak... Anne Frankek berakegunkarian deskribatu bezala.

Anne Franken“atzeko etxea”

sarean bete dute Islandiako Lakisumendiak(argazkian)1783ko ekaineanegin zueneztanda.Ondorioak apirilhonetan lehertuden Eyjafjallaezagunarenakbaino askozlarriagoak izanziren.

WW

W.U

PRM

.ED

U

WW

W.W

EB

SHO

TS.C

OM

Anne Frank eskolan, “atzekoetxean” ezkutatu baino lehen.