ARGIA EGUNA OÑATIN ELKARREKIN EGIN AHAL DUGUNAREN … · 2015-09-24 · l BIZI BARATZEA, EMAN ETA...

52
2015eko irailaren 27a | LXXVIII. urtea | 2.476 zenbakia | 3,90 euro ARGIA EGUNA OÑATIN ELKARREKIN EGIN AHAL DUGUNAREN HAZIA 1975eko fusilatzeak · Otaegiren memoria bizia · Desinformazioari aurre egin zion buletina

Transcript of ARGIA EGUNA OÑATIN ELKARREKIN EGIN AHAL DUGUNAREN … · 2015-09-24 · l BIZI BARATZEA, EMAN ETA...

2 0 1 5 e k o i r a i l a r e n 2 7 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 7 6 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

ARGIA EGUNA OÑATIN

ELKARREKIN EGIN AHAL

DUGUNARENHAZIA

1975eko fusilatzeak · Otaegiren memoria bizia · Desinformazioari aurre egin zion buletina

TXIKITIK ERAGITEN

BatukadaFeminista

Bertso Eskola

DokeJokue

GabiriakoGazteak

Herrixka Kantuan

Makalena Elkarte

Gastronomikoa

Naturzaleen Taldea

OinaztuTaldea

Oñatiko Gaztetxea

Esker mila festa hau egiten lagundu diguzuelako

Festari zabalkundea ematen nahiz bolondres lanean aritu zaretenoi ere, eskerrik asko!

2015EKO IRAILAREN 27A 3�

NON ZER

Jabetza: Komunikazio Biziagoa, S.A.L. Lehendakaria:Bego Zuza. Zuzendaria: Estitxu Eizagirre. Asteko Gaia-Pertsonaia: Mikel Garcia. Iritziak: Mikel Asurmendi. Kultura:Gorka Bereziartua, Garbine Ubeda. Aisia: Unai Brea.Termometroa: Urko Apaolaza, Xabier Letona, Pello Zubiria.Euskara: Onintza Irureta. Interneteko erredakzio-burua:Lander Arbelaitz. www.argia.eus: Jon Torner. Multimedia:Axier Lopez. Argazkilaria: Dani Blanco. Diseinua: SergioLabrador. Produkzioa: ANTZA, S.A.L.Harpidetzak: Iraitz Agirre. Salmentak: Karlos Olasolo.Idazkaritza teknikoa: Aloña Soraluze. Publizitatea: Idoia Arregi,Maite Arrieta, Ixabel Bereziartua, Berdaitz Goia, Olatz Korta,Bego Zuza. Administrazioa: Marijo Aiertza, Mari KarmenLoiarte. Harrera: Jone Arzallus. Web garapena: Asier Iturralde. HELBIDEAK: Gipuzkoa: Industrialdea, 15. 20160 Lasarte-Oria. Tel: 943 371545. Faxa: 943 361048. Lapurdi, NafarroaBeherea eta Zuberoa: Xalbardin baita. 64122 Urruña. Tel: 559 473163. Bizkaia: Eleizalde 1, 2-D. 48600 Sopela. Tel: 94 6765580 Nafarroa: GaztelukoPlaza 44, 3. eskuina. 31001 Iruñea. Tel: 948 222285. POSTA ELEKTRONIKOA. Komertziala:[email protected]. Harpidetzak: [email protected]: [email protected]. Interneten: www.argia.eus.Lege.gordailua: SS 837-2012. ISSN: 0213-909X.Batzorde.parekidea: 72562 E. Inprimategia: Antza S.A.L.Informatika: iametza interaktiboa, S.L. Urtebetekoharpidetza: Euskal Herria eta Espainia: asterokoa, 145 euro;hilean bi ale, 77 euro; hilean behinekoa, 41 euro. Besteatzerriak: 182 euro. Airez: 285 euro. Komunikazio BiziagoaS.A.L. Ametzagaiña Taldeko partaidea da.

2 0 1 5 e k o i r a i l a r e n 2 7 a | L X X V I I I . u r t e a | 2 . 4 7 6 z e n b a k i a | 3 , 9 0 e u r o

ARGIA EGUNA OÑATIN

ELKARREKIN EGIN AHAL

DUGUNARENHAZIA

1975eko fusilatzeak · Otaegiren memoria bizia · Desinformazioari aurre egin zion buletina

Azaleko argazkia:DANI BLANCO

Azala: ANTZAKOMUNIKAZIO GRAFIKOA ASTEKO GAIA

ARGIA EGUNA Txikien egun handia. LANDER ARRETXEABEREZIARTUA / 4

PERTSONAIAMERTXE URTUZAGA OTAEGI: «Pentsatzen ez genuena etorri

zen: biktima aitortu zuten Anjel». MIEL A. ELUSTONDO / 11

GAIAKKOLDO TELLITU, IKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA:

«Ziurgabetasuna aukera bihurtu behar dugu, elkarrekin gurehezkuntza sistema eraikitzeko». MIKEL GARCIA IDIAKEZ / 16

IRITZIAREN LEIHOARED-WASHING INPERIALISMOAREN ZERBITZURA

ASIER BLAS MENDOZA / 22BADATOR JOXEMIEL BIDADOR, BADOA URTE ILUNEN AROA

ENRIKE DIEZ DE ULTZURRUN SAGALÁ / 24TXINA: WĒIJĪ GORA, WĒIJĪ BEHERA

ENDIKA ALABORT AMUNDARAIN / 25GORA PRO NOBIS ASISKO URMENETA/ 23TXANDAN Badator martxa. OIHANA ETXEBARRIETA / 24

ERDIKO KAIERAMUSIKA IRIZPIDEAK EITB-TIK KANPOKO IRRATIETAN

Gaztearen faltan, librea. KEPA MATXAIN / 26SJÓN, IDAZLE ISLANDIARRA: «Diruditena baino

konplikatuagoak dira herri literaturako istorioak». GORKA BEREZIARTUA MTXELENA / 30

LITERATURA SAIOA RUIZ GONZALEZ / 32MUSIKA JOXI UBEDA / 33DENBORA-PASAK ANA ZAMBRANO / 34TELESAILAK GAIZKA IZAGIRRE / 35LANDAREAK JAKOBA ERREKONDO / 36l BIZI BARATZEA, EMAN ETA HARTU / 37

ZIENTZIA JOXERRA AIZPURUA SARASOLA / 38DENBORAREN MAKINA NAGORE IRAZUSTABARRENA / 39

TERMOMETROA1975EKO FUSILATZEAK Prentsa klandestinoa elkartasun

sortzaile. JUAN MARI ARREGI / 40‘GEUREKIN MENDIRA’ EKIMENA 20 urte euskara eta mendia

atseginez uztartzen Gasteizen. MIEL A. ELUSTONDO / 43TXANPONAREN BESTE ALDEAK Soldatzaileek badakite

bestelako bideragarritasun plana egiten.ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA / 46

EUSKARA ALBISTEAK ONINTZA IRURETA AZKUNE / 47EKONOMIAREN TALAIAN JUAN MARI ARREGI / 47NET HURBIL Europako ezkerra kontraerasoan dator:

«Jo ezkerrerago!». PELLO ZUBIRIA KAMINO / 48MALTZAGATIK XABIER LETONA / 50

2015eko irailaren 27a, 2.476. zenbakia

ARGIAko edukiak kopiatu,moldatu, zabaldu etaargitara ditzakezu, gureegiletza aitortu eta baldintzaberetan eginez gero.

2015EKO IRAILAREN 27A4 �

ASTEKO GAIA

ARGIA EGUNA

ARGIAko harpidedun, irakurle, langile eta zaleon eguna izan zen irailaren 20ko igandea. Noneta Oñatin, bertako herri-eragileen eta herritarren laguntza eta presentzia nabarmenarekin.

Tartean, festa giroa, bertako produktuak, egitarau oparoa eta primizia bat: astekariarendiseinu berritua erakusten duen 0 alea.

Txikien egun handia

“HAU ANTOLATU DUENAK zientoka langilebehar ditu izan”. Hori pentsatuko zuen igan-de goizean Oñatiko Foru Enparantzara hur-bildu zen despistaturen batek, lehen begira-tua eman orduko. Ez zebilen horren oker;langileak ez, baina ehunka bidelagun baditue-lako ARGIAk. Tartean, Argia Egunean ezin-bestekoak izan ziren eta lan boluntarioarenbidez lagundu zuten eskualdeko herri-eragileguztiak. Despistatuak ere segituan ulertukozuen bertan topatu zuena horrexek egitenzuela posible. Nahikoa izango zuen enparan-tzaren albo batean jarritako pankarta handiairakurtzea: “Jende txiki askok, gauza txikiakeginez, mundua alda dezake”.

Txikitik eragiten lelopean, txiki askorenlanari esker borobildutako eguna izan zenberaz, igandekoa. Eta komunitate bat jai giro-an elkartzen duen egun oro den bezain han-dia; handitasuna ez delako soilik kopurutanneurtzen.

Goiza hasteko, bisita gidatua eta azokaGoizeko 10:00etan izan zen egunari hasieraemango zion bisita gidatua. Eguraldi parega-bearen babesean, Gerardo Elortza historiagi-leak Oñatiko historia eta arkitektura aberatsa-ren berri eman zien jakin-minezgerturatutako 80 bat lagunei, ñabardura etaohar bikainekin. Ez zen ohiko bisita izanordea: herriko bertso eskolan aritzen direnEgoitz Aizpuru, Maider Arregi eta UrkoArregi bertsolariek umore finez jantzi baitzi-tuzten Elortzaren azalpenak, ibilaldia areatseginago eginez.

Bisita gidatua amaitu aurretik hasi zen bero-tzen Foru Enparantzako giroa. 11:00etan harre-ra-ekitaldia gidatu zuen Olatz Korta ARGIAkokideak, egunaz gozatzeko argibideak azaldu etalaguntzaile guztiei eskerrak emanez. Segidan,aurtengo berrikuntza izan den eragileen azoka-rako bidea erakutsi zigun. Bertan ziren, postubanatan, mundua txikitik aldatzeko lanean ari

������������������

��������������� � ��������� ������

���������������� �����

������������������

| LANDER ARRETXEA BEREZIARTUA |

Argazkiak: Dani Blanco

2015EKO IRAILAREN 27A 5�

ARGIA EGUNA

Goitik hasita, Olatz Korta ARGIAko kidea Argia Egunari hasiera ematen. Gerardo Elortzak jendetza bildu zuen Oñatin bertanegindako ibilbide historikoan. Batukadak goizeko freskura berotzen lagundu zuen. Azoka gunean kantu saio ederra izanzen. Diseinu berritua izango duen 0 aleaz berriketan Argia zaleak. Eguerdian atsedena, sabela goxatzeko ordua.

diren talde eta ekimen mordoa: Fracking Ez,Olatukoop, Txatxilipurdi, Arrasate EuskaldunDezagun, Ekin, Topagunea, Txirrinka, Fiare,Elkar Hezi, Bizi!, Bilgune Feminista, Emaku-meen Mundu Martxa, Askapena, EuskalHerrian Euskaraz, Euskal Memoria, Intxorta,Joxemi Zumalabe, Erein Da Jan, Ortuzabala,Bagara, Eltzia, Lanki, REAS… Goiz osoa emanzuten hurbiltzen zitzaizkienei euren aldarrikape-nen berri eman eta materiala saltzen.

Emakumeen Mundu Martxako ordezkarigisa zen bertan Mariasun Zelaia Zumelaga,eta pozik zen postua jartzeko aukerarekin:“Uste baino askoz jende gehiago hurbildu da,eta oso giro ederra topatu dugu gainera.Jende oso anitza dago hemen, eta aukera onada beste proiektuak ezagutu eta geurea eza-gutarazteko”.

Nendo Dango tailerra eta jolas hezitzaileakGoizeko egitarau oparoaren baitan, izan zenbestelako ekimenik ere. Txatxilipurdi elkar-teak antolatuta, 50 ume eta helduk hartu

zuten parte ginkana hezitzailean. Lau gai lan-tzeko (hizkuntz aniztasuna, herri nortasuna,garaiko eta tokiko elikagaien dastatzea etajendartearen bilakaera), taldetan banatu etahainbat egoerari egin behar izan zioten aurre;beti ere parte-hartzea sustatzeko xedearekin,jolasa eta hezkuntza uztartuz.

Aldi berean, 2014an Usurbilen egindakoArgia Eguneko arrakasta errepikatuz, NendoDango tailerra egin zen Oñatiko pilotalekuinguruan. Zuhaitzen eta bestelako landareenhaziak buztinezko bolatxoen barruan gordezituzten bertara hurreratu zirenek, landarediagaldu duen inguru batera jaurtiz, birlandatze-ko asmoarekin.

Argiazaleek epaitutako diseinu berria12:30ean hasi zen argiazale eta eragileentopaketa. Argia Egunaren helburu nagusieta-ko bat harpidedun, irakurle eta abarrekinbildu eta haien iritziak jaso ahal izatea da, etahorretarako parada egun osoan izan bazenere, mahai bueltan egindako berriketa saioa

ARGIA EGUNA

2015EKO IRAILAREN 27A6 �

Ariketa zailak jarri zizkien Jakoba Errekondori Olariaga, Axpi eta Josevisky marrazkilariek. NAN arrotzen jaurtiketan parte-hartzaileak ugari, baina iazko marka ez zuen inork gainditu.

izan zen aukerarik onena. Hainbat gai jorratuziren bertan (komunitatearekin harremana,edukiak…) baina hizketagai nagusia, asteka-riaren diseinu berria izango denari ekarpenakegiteko propio osatutako 0 alea izan zen.

Estitxu Eizagirre ARGIAko zuzendariakgogorarazi zuenez, 2014ko Argia Eguneanegindako topaketan batek baino gehiagokadierazi zuen diseinua berritu beharra zegoe-la, eta geroztik, urte osoan aritu dira horreta-rako lanean. “ARGIA barruan prozesu parte-hartzailea jarri dugu martxan diseinu berriaosatzeko, eta argiazaleei ere zabaldu nahigenien prozesu hori”.

Oro har, harrera ona izan zuen ale berriak,eta aldaketa asko ia aho batez jo zituztenontzat parte hartu zutenek. Malen AldalurARGIAko kolaboratzaileari esaterako, argaz-kiek presentzia gehiago izango dutela gustatuzitzaion bereziki. “Beranduegi (web telebista

saio umorezkoa eta kritikoa) paperera era-man dutela ere ikusi dut, umorea jorratzeko.Ideia ona dirudi”. Bestalde, Danele Sarriugar-te idazleari diseinu berria “minimalistagoa”dela iruditu zitzaion, eta asmatu egin delahorretan.

Baratzea ere protagonistaGoiz emankorraren ostean, espero bainoapur bat beranduago hasi zen bazkaria. Ber-tako eta garaiko produktuen aldeko aldarrika-penak praktikara eramanez, Erein Da Jan etaLur Lan elkarteen eskutik egin zuen askokpasa den Argia Egunetik buruan zuten otor-du oparoaren parekoa. Logika bera jarraituz,enparantzaren bazterrean jarritako txosnanere txorrotako ura eta Arrasateko ZerB gara-gardoa eskaini ziren egun osoan zehar. Oña-tiko moneta soziala den txantxiarekin ordain-tzeko aukera ere izan zen gainera.

2015EKO IRAILAREN 27A 7�

ARGIA EGUNA

Aran eta Lomusikariak ArgiaEguna bukatzeriknahi ez zutenei azkendoinuak eskaintzen.

Bazkalostean egokitu zen eguneko unerikumoretsuena. Jakoba Errekondo agronomo-ak hizketarako duen dohaia eta jakituria fro-gatu zuen beste behin. Antton Olariaga, Jose-ba Larratxe (Josevisky) eta Ainara Azpiazu(Axpi) marrazkilarien ilustrazioen doinu etaneurrira inprobisatuz, baratzaren bueltakokontuez mintzatu zitzaigun. Umore fina etaazalpen argigarriak uztartuta osatu zuen BiziBaratzea liburuan aurki daitekeenaren lagina.

II. NAN arrotzen jaurtiketaArratsaldean iritsi zen kirolarienek esperozuten zita. 2014ko Argia Egunean nortasunagiri arrotzen Euskal Herriko lehenengo

jaurtiketa txapelketa antolatu bazen, bigarre-na izan zen Oñatikoa, ohiturarekin jarraituz.Katalunian eta Asturiasen ezaguna den prak-tika gurean ere zaleak pilatzen ari da apurkaeta izan zen eguerdi partetik probak egitenaritu zenik ere.

50 bat lagunek hartu zuten parte txapelke-tan, eta guztien artean, Gorka Maiz gabiriarraizan zen garaile, 28,10 metroko jaurtiketabikainarekin. Kontrako haizeak baldintzatuta,gutxigatik ezin izan zuen gainditu oraindikere Euskal Herriko markarik onena dena.2014ko Argia Egunean ezarri zuen Iñigo Uri-betxeberria azpeitiarrak: 29,60 metro.

EGUN OSOAN ZEHAR, nos-talgiak edo jakin-minakjotako jende mordoakmiatu zuen estreinekozOñatiko Gaztelekuan era-kutsi zen Trantsizioak era-kusketa. Museo askoknahi lukete horrenbestebisitari izan. ARGIAkazken 40 urteetan pilatuta-ko artxibo historikoandauden milaka argazkienlagin adierazgarria biltzendu erakusketak, gaikaantolatuta. Urko Apaolazakazetariak hartu du irudi arteangaldu eta hautaketa egiteko lana.“70eko hamarkadatik aurreraeman diren eraldaketak erakutsinahi izan ditugu argazki hauenbidez, eta baita ARGIAk urte haue-tan guztietan jorratu dituen gaiakzeintzuk diren ere”.

Tartean baziren 70eko hamar-kadako emakumeen asanbladenargazkiak, 1976an antolatutako 24orduak euskaraz irratsaioa emititzenzuten bitartean hartutakoak, etabaita berriagoak ere, EuskaldunonEgunkariaren itxieraren aurkaDonostian egindako manifestazio-

koak esaterako. Apaolazariadierazgarriena iruditzenzaiona ordea 1980an “Eus-kara nafar hizkuntza” lelo-pean Iruñean egindakomanifestazioan ateratakoada. “Oso eguraldi petralaegin zuen eta aterkiekinbabestuz agertzen da jen-dea haizeari eta euriarikontra egiten saiatzen. Osoondo adierazten du zenbatlan egin behar izan zuteneuskararen alde”.

Erakusketan bertanikusgai jarritako ARGIA eta ZerukoArgiaren ale zaharrek ere berega-natu zuten bisitarien arreta. Apao-lazaren arabera, erakusketa ibilta-ria izateko bokazioz jaio da etaasmoa da Oñatin hainbat astezegon ostean, beste herri batzueta-ra ere eramatea.

�8 2015EKO IRAILAREN 27A

ARGIA EGUNA

aholku lar iakasesores

Errementari Plaza, 2-3 beheaTel: 943 71 80 52-943 71 82 06

Fax: 943 71 80 5220560 OÑATI (Gipuzkoa)

E-mail: [email protected]

‘Trantsizioak’ erakusketa

Post punk doinuak amaitzekoBazkariko betekada kirol saioarekin arinduostean, dantzarako prestatu eta Perlak taldeakhartu zuen Gazteleku alboan jarritako ohol-tza. Pixkanaka baino pauso sendoz aurreraegiten ari den taldeak geldoenak ere mugiara-zi zituen erritmo sendoko post punk doinue-kin. Haien ondotik, bi bikotek hartu zutenerreleboa agertokian: Maria eta Manex lehe-nik, Aran eta Lo ondoren.

Doinu, zapore eta giro onarekin amaituzen horrenbestez aspertzeko tarterik utzi ezzuen eguna. Gehienen ahotan, hitz bertsuak:aniztasuna, komunitatea, giro ona… DaneleSarriugartek esaterako aniztasun horretan

jarri zuen fokoa: “Oso jende diferentea dagogaur, eta hori ederra da. ARGIAra jende osoanitza hurbiltzen gara: batzuk elikadura buru-jabetza eta ekologismotik, beste batzuk femi-nismotik, kulturatik, euskaltzaletasunetik…Gaurkoa horien guztien bilgunea izan da”.Bide beretik mintzatu zen Estitxu Eizagirreere: “Argia eguna ari da pixkanaka bere izaerapropioa hartzen. Oso jende desberdinak egi-ten du topo, eta aukera dugu lasai hitz egitekoharpidedunekin, irakurleekin, proiektuanmodu batera edo bestera parte hartzen dute-nekin…”.

Txikiak batu, antolatu, eragin eta gozatzea.Hori bai gauza handia. n

ARGIA EGUN BETEA irailaren 20aizan zen, baina bezperan bazegoenzeregina.

10:00etan Txirrinka, NaturEskola eta natur taldearen eskutikOñati inguruan bizikleta ibilaldiaegin zen. Bertako naturaren berrieman zuten Natur Eskolako etanatur taldeko kideek, eta bizikleta-zaleek ere euren ekarpenak eginzituzten.

Bueltaxkak egarritu eta gosetuzituen eta 13:00k inguruan Gazte-lekura gerturatu ziren ARGIAkprestatutako Trantsizioak erakus-ketaren irekiera ekitaldira. EuskalHerriko historia hurbilari begiradaselektiboa eman dio erakusketak.Urko Apaolaza erakusketarenprestatzailearen aurkezpen hitzakentzun, historiaren puskak ikusi

eta irakurri, eta ondoren zizka-mizkak sabela betetzeko.

16:30ean hamarnaka haur etahelduk Arrikrutzeko kobeterabisita mitologiko gidatua eginzuten.

22:30ean Ruper Ordorika oña-tiarrak kontzertua eskaini zuenGaztelekuan. Oñatiko Udalakantolatutako kontzertuaren hasie-ran Argia Egunaren berri emanzitzaien Ruper zaleei. Haietakoasko gerturatu zen hurrengo egu-neko ospakizunera.

Goian, Arrikrutzeko kobetara bisitaegin zuen taldea. Behean,naturzaleak azalpenak adi-adientzuten, errekari begira.

2015EKO IRAILAREN 27A 9�

ARGIA EGUNA

BASERRITARRE ETORKIZUNA ETA EUSKAL HERRIAREN ELIKADURA SUBIROTASUNA BABESTEN

Zubillaga auzoa 63, 20560 OÑATI 943782193 · Fax.: [email protected]

www.zubillagahiltegia.com

Irailaren 19an ere, Argia Eguna izan zen

2015EKO IRAILAREN 27A 11�

Kanposantuko Nuarbera bidean gora gara, aur-ten zuen ama Mertxerekin egin nahi izangonukeen moduan.Berandu zabiltza. 88 urte egiteko bidean dagure ama, eta ez da gauza. Lehenengo, eroriegin zen. Hurrena, botikak agindu zizkioten.Azkenerako, zeharo nahastu. Ez da gauza.

Esan diot, nola zinen etortzekoa, baina ezdakit zenbat entenditu didan ere.

40 urtean bera izan dugu Anjel Otaegirenmemoriaren zaindaria.Horrela izan da, bai. Anjelen ama 1980an hilzen eta harrezkero gure ama ibili da batari eta

PERTSONAIA

MERTXE URTUZAGA OTAEGI

Kanposantuko nuarbeko aldapan gora / Orduan haurrak zirenak / Zazpi pinuak zaindauzkate / Kanposantuan ateak beti zabalik nuarbek. Poema gidari hartu eta abiatu gara

kanposantuko Nuarbeko aldapan gora, orduan haurra zen Mertxe lagun harturik. Poetak ezdio gezurrik: kanposantuan ateak beti zabalik Nuarbek.

| MIEL A. ELUSTONDO |

Argazkiak: Zaldi Ero

«Pentsatzen ez genuena etorri zen: biktima aitortu

zuten Anjel»

besteari egun haiek nolakoak izan ziren kon-tatzen. Aurretik ere gure ama beti egon zenahizparen ondoan. Gure ama Anjelen izebazen, baina izebatzat ez ezik, bigarren amatzatere bazeukan, tarte askotan gure amak zainduzuen-eta Anjel. Eta gogoratzen naiz Anjel hilbehar zutela jakin zutenean gure etxera etorrieta negar eta negar egiten zuela.

Gogoratzen zara? 12 urte zenituen 1975ean.11 urte nituen, 12 egin behar nituen urrian,baina akordatzen naiz. Anjel hil eta gu kan-posantuan egon ginen arratsaldeko hirureta-tik, gorputza etorri zen arte. Familiari besteinori ez zioten utzi kanposantura sartzen: ize-barekin –Anjelen ama zenarekin– etorriginen. Aldameneko neska bat –Txistu otargi-learen arreba–, Urretxuko lehengusua, nire 5urteko ahizpa txikia Idoia eta ni neu. Beti,izebarekin. Eta Garmendiaren [Artola, Otae-girekin batera hiltzera kondenatua egona]arreba ere etorri zen. Guardia zibilak, baka-rrik etxekoei sartzen utzi zigun, eta horrela,dozena erdi lagun baino gehiago ez ginenizango kanposantu barruan.

Anjelen ama zuekin zen, zuen gurasoak Burgo-sen.Bai, bada! Izeba eta gure aita eta ama-eta,bezperan joan ziren, gauean, Anjelen laguntaxizalearekin, Patxi Urangarekin; Anjelenoso laguna zen. Harekin zeuden. Izebasemearekin egon zen gau hartan, baina bostminutu baino gehiago ez. Oso gaizki pasa-tzen zuen, eta bueltan ekarri zuten. Haingaizki pasatzen zuen! Anjel atxilotu zuteneanere negar, negar eta negar egiten zuen, gureetxera etorrita. Orduan, ahizpa bidaltzenzuen, gure ama. Oroitzapen horixe daukatizebarena, negar eta negar gure etxean. Amakbeti esan izan du izebari –Anjelen amari– ezziotela semea ikusten utzi; bost minutu-edoikusi omen zuen, baina hori ez zen ikusteaere izan. Saiatu omen zen, hala ere, teman.Anjelekin egoten uzteko esaten zien, bainaalferrik. Izebak askotan insistitu zuela esatenzuen gure amak, uzteko eta uzteko, baina ez.Kartzelan egoten ere ez zioten utzi. Atehandi bat, nonbait, eta handik ere kanpora.Nuarbeko apaiza ere, Iñaki Larrañaga, joanzen, Anjelek eskatu balu bezala joanda, bainahari ere ukatu egin zioten sarrera, han bertanzutela kapilaua, eta ez zioten sartzen utzi.Gure amari sartzen utzi izan baliote gauzagehiago esango zituen Anjelek, eta gauzagehiago jakingo genuen guk. Gustura ikusikozuen gure amak Anjel, denbora askoan hazizuen. Anjelen amak kanpora irten behar izanzuen lanera eta bigarren ama izan zuen Anje-lek gure ama. Gustura ikusiko zuen… hilda

gero ere bai! Uzteko ikusten, uzteko, etaaurrena agindu omen zioten baina gero ezikusten utzi, eta ez berarekin etortzen utziere. Ezer ez!

Ilundu arte ez zuten Anjel ekarri.Hamarrak jota ailegatu zen gorputza Nuarbe-ra, hileta-zerbitzuetako autoan. Lehenengo,ea auto hartan bertan etorri nahi zuten esanzioten gure amari. Gure amak baietz, bainaazkenean ezetz. Nahi izanez gero, haien atze-tik joan zitezkeela, taxian. Gure amak esatenzuen aurretik guardia zibilen hainbat autozihoazela, hileta-zerbitzuko autoa gero, guar-dia zibilen auto gehiago ondoren, eta, azke-nean, gure ama-eta, taxian. Abiatu omenziren eta, abiatu eta berehalaxe, semaforogorri batean, guardia zibilek gelditu ez edohalako maniobra bat egin zutela, gure ama-eta despistatzeko, atzetik ez joateko. Eta Bur-gosetik Nuarberako bide guztian ez omenzituzten ikusi. Nonbait ezkutatu, nonbaitsartu, auskalo! Ama-eta arratsaldeko seietan-edo ailegatu ziren hona, eta hemen Anjelengorputza falta. Hamarrak aldera ailegatuziren besteak, ilunduta –jenderik egon ezzedin edo–, Anjelen gorputza zekartela.Horrela kontatzen zuen gure amak.

Zuek, kanposantuan.Bai. Eta kanposantura bidean, guardia zibilakilaran, bata bestearen segidan, metrotikmetrora. Kanposanturaino, ordea! Eta Anjelhil behar zutela esatera etorritako guardiazibiletako sarjentua bera, barrura sartu etafuera!-ka hasi zen, gurekin zeuden emakumeeialde egiteko esaten hasi zitzaien. Nire ahizpak5 urte, nik 12, beldurtuta, eta negar batean.Eta Urretxuko lehengusuak “nik eramangodut hau”, eta hartu eta eraman zuen ahizpatxikia. Garmendiaren arrebak gogor erasozion sarjentu hari, berak ez zuela alde egingo,zergatik alde egin behar zuen, bada! Eta Txis-tu zenaren arrebak ere berdin, ez zion barka-tu. “Hemen baten bat hiltzen denean herri

2015EKO IRAILAREN 27A12 �

Mertxe Urtuzaga Otaegi (Nuarbe, 1963) AnjelOtaegi zenaren lehengusua da. 12 urte betetzera zihoanlehengusua fusilatu zutenean. Anjelen amak berak,lehenengo, eta haren ahizpa Mertxek –gure MertxeUrtuzaga Otaegi honen amak– zaindu zuten Otaegirenmemoria, kontatu zuten haren historia, haurretatik, eta hilzuten egunerainokoa. Gaur egun, gure Mertxe hauxe berada memoria horren zaindari zintzoa. 1975ean 12 urtebetetzera zihoana, 52 betetzera bidean da: 40 urte joandira, diktadurak iraun zuena bezainbeste.

NORTASUN AGIRIA

MERTXE URTUZAGA OTAEGI

guztiak lagundu egiten du, eta guk ere horixeegingo dugu!”. Horrela. Barkatu egin zion,eta hementxe egon ginen. Kanposantu atari-ko eskaileretan jarrita pasatu genuen arratsal-dea, gorputzarekin ailegatu ziren arte.

Orduantxe Anjelen hilkutxa lepoan hartu etakanposantuko Nuarben gora.Eta kanposantuan, gure aita ez fio nonbait,eta zinkezko hilkutxako kristala txikitu zuen.Odola besterik ez omen zen ikusten, ordea,eta guri ez zigun ikusten utzi. Horrelaxebukatu zen arratsalde hura.

Baina, benetan, arratsalde hura ez zen orduanbukatu.Lehenengo urtean, akordatzen naiz, grisezjosita egon zen Nuarbe. Jendea menditiksartu zen. Jende asko izan zen. Gure etxeanbaziren argazki batzuk, garai hartakoak,baina beldurraren beldurrarekin izebak[Anjel Otaegiren ama] ezkutatu egitenzituen, eta non dauden jakiterik ez dago.Anjel hil eta berehalaxe Frantziako kazetaribat etortzen hasi zen, eta egundoko harre-mana egin zuen Anjelen amarekin. Urteu-rrenerako ere Nuarben nahi izan zuen, etagure izebari esan zion: “Egunean ez didatepasatzen utziko, eta bezperatik joango naiz”.Eta izebaren etxean egin zuen lo. Nuarbekosarreran bazen orduan etxe bat, diputazioa-

rena, paretan zuloak zeuzkana. Etxean sartueta egundoko erretratuak egin zizkien grisei.Izebari eman zizkion, baina haren etxea erebota zuten eta ezin da jakin non daudenerretratu haiek. Denak gordetzen ibiltzenzen, ezkutatzen, ukuiluan eta batek dakinon. “Badaezpada ere”, esaten zuen. Etaorain ezin aurkitu.

Makina bat ikurrina ere, zuek Anjelen hilobianjarritakoak, “ezin aurkitu”-an dira.Bai, baina kasu horretan ikurrinak bestebatzuek ezkutatu izan dituzte. Guk jarri,guardia zibilak etorri, eta kendu egiten zio-ten. Eta izebak berriz ere ipini. Garai hartan,gainera, ikurrina ez zen libre, eta etxean egi-ten genuen: oihala erosi eta ezkutuan jostenibiltzen ginen ama eta biok. Beti ezkutuan.Gero, etortzen zen izeba, eta berak ipintzenzizkion Anjeli ezkutuan. Bolada bateanaskotan kendu zioten ikurrina. Izeba egune-ro-egunero etortzen zen kanposantura, etaikurrina kendu ziotela ikusten zuenean,beste bat egiten genuen amaren eta bionartean, eta izebari ematen genion, berakipintzeko.

Irailak 27 denero berritzen da arratsalde hura.Anjelen ama eta gurea meza ateratzen hasiziren egun horretan Nuarben, eta harrezkerojendea biltzen da. Bada Donostiako familiabat, urterik huts egin ez duena. Bi matrimo-nio dira, beren umeekin. Etorri egiten diraoraindik ere. Lehengusuak ere etortzen dira,elkartzen gara, kanposantura bisita egin,hamaiketakoa… Gero, Azpeitiko Udala ereetortzen hasi zen, omenaldia egiten, eta orainjende koadrila etortzen da Azpeititik, mendibuelta eginez, Nuarberaino. Anjel ez ezik,Kurro eta Pelitxo ere [1984ko Pasaiako sega-dan hildako lau lagunetarik bi, azpeitiarrak]omentzen dituzte, Gudari eguna nola izatenden. Nuarben egiten dugu dena orain, bainaAzpeitira ere joanda gaude gu, omenaldia hanzela eta.

Aspaldi hil zen Maria Otaegi, Anjel Otaegirenama.Semea hil eta bost urtera. Trafiko istripuaizan zen. Arabako gazte koadrila bat euskarazikasten egon zen Nuarben, eta batzuk –Aliziaeta Begoña, tartean– Azpeitiko saninazioakpasatzera etorri ziren. Alizia Lohisoro base-rrian egondakoa zen Nuarben egon zenbitartean, eta Begoña, berriz, gure izebarenetxean bizi izandakoa. Uztaila bukaera aldera,bi emakumek izebari hots egin zioten bisitaegingo ziotela esanez. Bata, Anjelekin kartze-lan egondako baten ama zen; bestea, Iparral-dean bizi zen emakumea. Azpeitira autobu-

�14 2015EKO IRAILAREN 27A

MERTXE URTUZAGA OTAEGI

“Arantzazuko fraide batek egin omen zuen hilarria, eta laubu-rua, berriz, Anjelekin Martutenen egondako preso batzuek.Ocañara eraman zituzten gero, eta han zeudela hil zutenAnjel. Orduan egin zioten lauburua, kartzela barruan. Argaz-kia, berriz, betikoa da. Horixe jarri zion gure izebak oroiga-rrian, eta horixe zabaldu da leku guztietan”.

Ocaña

AZKEN HITZA

sez etortzekoak ziren abuztuaren lehenengo-an, eta izebak kezka izan zuen, Azpeitiko fes-tak eta taxiak ez zituztela aurkituko. Aliziakautoa zuen, eta bere burua eskaini zuen, esa-nez lagunduko ziola izebari Azpeitiraino biemakumeen bila. Eta ekarriko zituela bueltanNuarbera. Eta emakume haiek hartu etabueltan zetozela, istripua. Alizia eta izeba,biak hil ziren; bizirik geratu ziren beste biemakumeak.

Maria hil zen, zuen ama izan da urte askoanAnjel Otaegiren memoriaren zaindari. Jendau-rrean, azkenetakoa, 2012an Eusko JaurlaritzakOtaegi biktimatzat aitortu zuenean.Ustekabea izan zen, eta kristoren poza. Pena,eta lehenengo gauza esan genuena, izebakhori ez ezagutzea. Nahiko zuen. Urte pilapasatu da, eta pentsatzen ez genuena etorrizen: biktima aitortu zuten Anjel. Garaibatean sinistu ere ez, esan baligute. Gusturageratu ginen. Jaurlaritzak biktima aitortuzuen, baina Espainiakoak ez, hala ere. Espai-niakoak ez du behin ere Anjel biktimatzathartuko. Ez zait iruditzen. Ez Txiki, ez Otae-gi eta ez inor. Horientzat terrorista izangodira beti. Nik hala uste dut. Anjelek ez zueninor hil, berak hala esaten zuen, eta hil beharzuen gauean ere hala esan zion gure amari,berak ez zuela inor hil.

Zuen ama Mertxe Otaegik adin handia, ez dagurekin egoteko gauza izan. Hasieran bai, kazetariekin eta denekin hitzegiten zuen amak, kontatu egiten zien, bainaedadean aurrera eta nekatzen hasi zen.Orduan, neu hasi nintzen laguntzen. Jaurlari-tzak Anjel biktimatzat hartu zuenean ere,joan zen, eta Idoiak eta biok eta iloba Janireklagundu genion, baina hitz egin-eta gureamak ez zuen nahi. Gainera, ate bat ireki etaareto batera sartu eta sustoa izan zen, argaz-ki-kameren zarata etengabe hori-eta. Gusturaegon zen gure ama, hala ere, Txikiren amare-kin eta beste batzuekin. Baina ez zuen asko-rik nahi. Orain, berriz, buruak ez dio lagun-tzen.

Zeu zaitugu orain Anjelen memoriaren zainda-ri.Bai. Oraintxe ari zitzaidan Janire, iloba, hori-xe esaten: “Hurrena neu izango naiz kontatubeharko dudana!”. Esan diot: “Bai, hasi zeuere gauzak gogoan hartzen”. Gure amak betikontatu ditu egun haietan pasatu zirenak.Guri, eta ilobei ere bai. Edade jakin bateraailegatu direnean, kontatu egin diegu. Etaurtean-urtean egin izan diren omenaldietanere beti izan dira ilobak. Badakite nola izanzen gauza, ez diegu ezkutatu. n

2015EKO IRAILAREN 27A 15�

MERTXE URTUZAGA OTAEGI

�16 2015EKO IRAILAREN 27A

Usurbilgo Udarregi ikastolak antolatuta, urriaren 4an ospatuko da Kilometroak jaia. Aitzakiabaliatu eta LOMCE legeaz, ikasturteko erronkez, Nafarroako egoera berriaz, eredu pedagogikoaz

eta beste hainbat kontuz aritu gara Koldo Tellitu Ikastolen Elkarteko lehendakariarekin.

«Ziurgabetasuna aukera bihurtubehar dugu, elkarrekin gure

hezkuntza sistema eraikitzeko»

| MIKEL GARCIA IDIAKEZ |

KOLDO TELLITUIKASTOLEN ELKARTEKO LEHENDAKARIA

Espainiako Gobernuaren LOMCE legea batetik,Eusko Jaurlaritzaren Heziberri plana bestetik.Nola hasi duzue ikasturtea?Ziurgabetasuna da aurtengo ezaugarri nagu-sia, ikasturte hasieran behintzat. LOMCEindarrean dago eta aplikatu behar da, bainabistan da aukerak daudela legea bertan beherageratzeko edo gutxienez bere elementurikezkorrenak ez aplikatzeko, eta Espainiakohauteskundeak ere berehala dira. Ziurgabeta-sun hori aukera bihurtu behar dugu, hezkun-tza eta herri eragileek elkarrekin hezkuntzasistema propioa eraikitzeko eta lan hori guztialege bihurtzeko, ahal dugun parlamentuetan.

Baina LOMCE aplikatzen ari zarete?LOMCE legearen zutabe nagusiak bi dira:batetik, eurek ezarritako curriculuma, eta arlohorretan guk euskal curriculuma lantzendugu, Eki ikasmaterialen bidez. Bestetik, eba-luaketa probak daude; iaz proba pilotua biikastoletan planteatu zuen administrazioaketa bi ikastoletan uko egin zioten azterketaegiteari. Lehen Hezkuntzaren erdialdean eba-luaketa diagnostikoa egitea ongi iruditzenzaigu, baina ez dugu inolaz ere bat egitenLOMCEren planteamenduarekin, ebaluaketadiagnostiko batek guretzat izan behar dituen

helburuak eta LOMCErenak ezberdinakdirelako. Beraz, legearen gauza batzuk derri-gor aplikatu beharko dira, baina arlo curricu-larrean, geletan eta gure egunerokoan ikasto-len apustua euskal curriculuma da eta halajarraituko dugu.

Espainiako hauteskundeak aipatu dituzu.Horien emaitza gakoa izango da LOMCErenebaluaketa edo errebalidak behingoz bertanbehera uzteko.Bai eta badirudi gerta daitekeela, hori da gureesperantza, baina ezin jakin, ez daukat etorki-zuna iragartzeko bola magikorik. Edozeinkasutan, guk gure bidea jarraituko dugu,orain arte bezala lanean, LOMCE egon edoez egon, lege hau gehiegi ari delako baldin-tzatzen gure herriko hezkuntza eragileenagenda.

Nafarroako Gobernua aldatu berri dute hautes-kundeek, baita udal nafar ugaritako egoeraere. Nola eragingo die honek bertako ikastolei?Esperantza handia daukagu gobernu berria-rekin, aurrekoarekiko jarrera aldaketa seku-lakoa da eta aldaketa batzuk ezinbesteanemango direla uste dugu, eta espero duguepe motzean izango dela. Adibidez, IkasEl-kar-en bitartez dugun materiala ez dadiladebekatua egon Nafarroako ikastetxeetan,ez dezala jarraitu doakotasun programatikat, badakigulako zein argudio erabili zituenaurreko gobernuak horretarako, testuliburuhorietan egiten zen Euskal Herriaren plan-teamendua hizpide. Aldi berean, zonifika-zioa apurtu behar dela uste dugu, euskarakofiziala izan behar du Nafarroako lurralde

“LOMCE gehiegi ari da baldintzatzen gure herrikohezkuntza-eragileen agenda. Guk gure bidea jarraituko dugu”

2015EKO IRAILAREN 27A 17�

guztietan eta aukera eman behar da ikaske-tak euskaraz egiteko. Itxaropena daukaguegungo eremu ez-euskaldunean daudenikastolek behar duten laguntza eta aitortzajasoko dutela. D eredu publikoa ez dagoenlekuetan, modu orekatu eta planifikatuanegin behar da euskarazko irakaskuntzarenzabalkuntza, herri eta hezkuntza eragile guz-tien artean.

Jose Luis Mendoza Nafarroako Hezkuntza kon-tseilariak esan du publifikatzeko aukera eman-go diela eremu ez-euskalduneko ikastolei.Gure planteamendua ez da hori, inondikinora. Gure ereduan sinesten dugu, uste duguhezkuntza alorrean aukera ezberdinakdaudela eta gurea egokia dela. Nafa-rroan egindako lana herri-lana izan daeta eredu hori oraindik ere oso garran-tzitsua da euskal hezkuntza aurreraeramateko.

Ipar Euskal Herrian aldiz, zaharrak berri.Ziburuko Kaskarotenea ikastolakgutxienez eraikin berrian hasi du ikas-turtea. Herritarren presioak lagundukodu Seaskaren egoera hobetzen?Euskal Herriko eragile guztien elkar-tasuna eta inplikazioa beharrezkoa da.Apustu izugarria da Iparraldean egin-dakoa eta fruitu onak ematen ari da

gainera, Baxoaren emaitzei erreparatzenbadiegu adibidez. Euskarazko hezkuntzanormalizatu nahi badugu, Seaska indartsu batizatea funtsezkoa da eta horretarako guztienlaguntza behar dugu. Dei berezia egin dieguerakundeei gai honetan askoz gehiago inpli-katzeko, sarri aitortza eta elkartasuna adieraz-ten entzuten diegulako instituzio publikoeta-ko ordezkariei, baina azken urteotan,benetako laguntza oso eskasa izan da, ditu-gun premietatik oso urrun. Herritarrek bada-kigu erantzungo dutela, ikastolek ere elkarta-sun funtsaren bidez egingo dute, bainahirugarren hanka ere behar dugu, proiektuaaurrera eramateko.

Etorkizunera begira mahai gainean dauden eztabaida nagusiak zerrendatu dizkigu Tellituk: “Euskaran ardazturikoeleaniztasuna bultzatzea; euskal curriculuma; irakasleriaren funtzioa, prestakuntza eta lan baldintzak; ikasleenerrendimendua hobetzea; eta hezkuntza zerbitzu publikoaren definizioa”.

�18 2015EKO IRAILAREN 27A

KOLDO TELLITU

Eta Euskal Autonomia Erkidegoan berriz,Eusko Jaurlaritzak prestatuko duen EuskalEskolaren Legea izango da hurrengo erronkanagusietakoa, sare publikoaz gain sare kon-tzertatua ere legean txertatzeko xedez.Ezinbesteko legea da, momentu honetandaukagun lege bakarrak[1993ko Euskal Eskola Publi-koaren Legeak] hezkuntza sis-temaren erdia baino ez duelakoarautzen, sare publikoa alegia,eta sistema osoa arautuko duenlegea beharrezkoa da, osasun-gintzan, merkatugintzan etabeste hainbat esparrutan beza-latsu. Lege bat egiten deneanepe ertain eta luzerako helbu-ruak mahai gainean jartzendira, horiek eztabaidatzekoaukera dute eragileek, eta horretarako uneoso egokia dela uste dut. Eztabaida nagusiakzeintzuk diren badakigu: euskaran ardazturi-ko eleaniztasuna bultzatzea; euskal curriculu-ma; irakasleriaren funtzioa, prestakuntza etalan baldintzak; ikasleen errendimendua hobe-tzea; eta hezkuntza zerbitzu publikoaren defi-nizioa. Azken horrek sortuko du eztabaidagehien.

Hain juxtu, eskola publikoak dio eurak baino ezdirela publiko, eta lehentasuna izan beharkoluketela. Zuek aldiz, publikotasunaren kontzep-tua birdefinitu behar dela.Publikotasuna zerbitzuari lotuta ulertzendugu guk, herriari ematen zaion zerbitzuari

lotuta. Publikotasuna titularta-sunari lotzea eredu jakobino etaatzerakoia iruditzen zaigu,Frantziatik eta Espainiatikdatorrena, eta guk geure eredualandu behar dugu. Argi duguzerbitzu publiko hori adminis-trazioaren kontrolpean egongolitzatekeela, baina horrenbarruan eragileek kudeaketamodu ezberdinetarako aukeraizan beharko lukete.

Denontzako legea eginez gero, kudeaketa horribegira sare publiko eta kontzertatuarentzakojoko arauak berdindu beharko liratekeela dioeskola publikoak, eta behar bereziak dituztenhaurrak (Euskal Herrira iritsi berriak direlako,ezgaitasunen bat dutelako…) modu orekatua-goan hartu beharko lituzketela ikastetxeek,gehientsuenak sare publikoan kontzentratzendirelako.

“Nafarroako eremu ez-euskaldunetan ikastolakpublifikatzea ez da gureplanteamendua, inondik inora.Gure eredua oraindik osogarrantzitsua da euskalhezkuntza aurrera eramateko”

2015EKO IRAILAREN 27A 19�

KOLDO TELLITU

Bat gatoz horrekin. Zerbitzu publikoarenoinarri nagusietakoa gardentasuna izanbehar da eta erabiltzen diren funts publikoguztiak non eta nola erabiltzen diren azaldubehar da. Eta ikasleen harrerari dagokio-nean, oraindik ere eztabaidasakon bat behar da horreninguruko planteamendua zeinden jakiteko. Gaur egun ikus-ten dugu era oso desoreka-tuan egiten dela bai sare kon-tzertatuan, bai publikoan etabai her rialdearen arabera.Administrazioak plangintzadefinitu behar du, bainaherriaren apustua hori baldinbada, ezinbestean sartu behargara eta hartu beharreko era-bakiak hartuko ditugu. Hiz-kuntzaren ikuspegitik ere, gainera, apustuinportantea da.

Eki testuliburuak aipatu dituzu lehen, zuenproiektu pedagogikoaren funtsa. Zeintzuk diraEkiren oinarriak?Ikasleak bizitzarako behar dituen gaitasunakeskuratzeko ikasmaterial berria eta berritzai-lea da. Eki akronimoak bere baitan biltzen

ditu ezaugarri nagusiak: Euskal curriculuma-ren garapenean oinarritua, Konpetentzietanardaztua, eta Integrazioaren pedagogia lagun(alegia, egoera-arazo bat konpontzeko etabizitzan erabili ahal izateko baliabideak mugi-

tzen ikastea). Azken urteotanhau izan da gure erronka nagu-sia, euskal curriculuma diseina-tu eta ikasliburu bihurtzea. Aur-ten salto nabarmena emangodugu: Eki euskarri digitaleanlanduko dute 38-39 ikastolatan.Urteetarako erronka da etahautu horrekin jarraituko dugu.

Eskola jangeletako catering sis-tema utzi eta ikastetxeak berakkudeatutako jangela batzuenberri izan dugu, ikasleei inguru-

ko eta garaiko produktuak eskaintzea helbu-ru. Ba al du horren gaineko lan-ildorik Ikasto-len Elkarteak?Printzipioz ikastola bakoitzak askatasuna dunahiago duen eredua erabakitzeko eta egia daelikadura burujabetzan oinarritutako proiek-tu oso interesgarriak dituztela martxan hain-bat ikastolatan, ekoizle txikiekin lanean, egu-neko produktuekin, jakiak bertan

“Elikadura burujabetzanoinarritutako proiektu osointeresgarriak dituzte martxanhainbat ikastolatan, ekoizletxikiekin lanean, egunekoproduktuekin... Umeen heziketaintegralaren barruan funtsezkoarloa da”

������������ �� �������������������� �� ��� ��� � ����

��������������� ������������������ �������������

�20 2015EKO IRAILAREN 27A

KOLDO TELLITU

prestatuta… Aukera hauek lana eta arduraeskatzen dute, halako egitasmoak kudeatzeaez delako beti erraza, baina umeen heziketaintegralaren barruan arlo hau kontuan har-tzea funtsezkoa dela ere uste dugu, eta askozosasuntsuagoa eta aberatsagoa dela. Nilehendakari naizen ikastolan adibidez, Leioa-ko Betiko Ikastolan, eredu horren alde egindugu, nahiz eta ez den erraza egunero 700laguni jaten ematea.

Ebaluazio hezigarria lantzen ari diren lau ikas-tolari buruzko erreportajea atera dugu duelagutxi ARGIAn, ohiko notak alboratu eta ikasleeta irakasleak elkarrekin ebaluatzearen eta

autoebaluatzearen inguruan. Ebaluazio moduberri baterantz egin nahiko zenukete?Lau ikastola hauetan burututako proiektupilotua emaitza oso onak ematen ari da. Eba-luazio diagnostikoek horrelako proiektuakmartxan jartzeko balio digute, ikastolarenerradiografia eginez eta izan ditzakeen ahul-guneak eta indarguneak antzemanez. Plana-rekin jarraitzeko eta beste ikastola batzuetarazabaltzeko asmoa daukagu, oso pozik gaude-lako ikusitakoarekin.

Kilometroak jaia Usurbilen egingo da aurteneta hiru oinarri izango ditu ibilbideak: pareki-dea, integratzailea eta anitza izango da.Batez ere prozesua da azpimarratzekoa, herri-ko eragileekin eta arlo jakin horietan dabiltzanerakundeekin auzolanean egin delako. Azkenfinean ikastolaren funtsa hori da, herriarekinbat egitea. Integrazioari eta mugikortasunarilotutako dekalogoa idatzi dute adibidez, elkar-lanean, ibilbidea ere egokituz… Hurrengo edi-zioetarako erreferente izan nahi du.

Zein harreman izan nahi duzue administrazioa-rekin eta sare publikoarekin?Ona. Elkarlanerako prest gaude beti, admi-nistrazioekin eta hezkuntza eragile guztie-

“Sare publikoa eta kontzertatuaezin gara aritu bakoitza berealdetik, eztabaida sakonerakofororik eta elkargunerik bilatugabe. Denon iritziak eta marragorriak partekatu beharkoditugu, hezkuntza sistemapropioa eraiki nahi badugu”

ILLUMBE-GOIKOATxoko Alde · Illumbe baserria 42

20170 USURBIL 943 361 436 / 666 884 [email protected]

2015EKO IRAILAREN 27A 21�

KOLDO TELLITU

kin, zer esanik ez une hauetan, apustu nagu-si batzuen aurrean baikaude. Legearen hari-ra lehen aipatu dugu hainbat kontu ditugulaeztabaidatzeke, eta horretara ipini behargara lehenbailehen. Ezin gara aritu bakoitzabere aldetik, esaterako publikotasunaz pen-tsatzen duguna medioetan edo dena delako-an botatzen, eztabaida sakonerako fororiketa elkargunerik bilatu gabe. Gainera, ele-mentu askotan bat egiten dugu eta bestebatzuetan ezberdintasunak ditugu, bainadenon iritziak eta marra gorriak partekatubeharko ditugu, hezkuntza sistema propioaeraiki nahi badugu.

Euskal Herri osorako sistema propioa, beraz,eskuragarria da? Zein da bidea?Momentu hauetan, hein batean horretan arigara, euskal curriculumaren bitartez, euska-ra ardatz duen planteamendu eleanitzarenbitartez… Egunerokoan, geletan horretanari gara, baina egia da horri guztiari aitortzaeta babesa emango dion marko legala lor-

tzea dela orain behar duguna. Uste duguHego Euskal Herrian dauden bi gobernuekbat egin dezaketela horretan, Iparraldeanzailagoa da… Eta esandakoa, egunerokoangure ikasleek jasotzen dutena ez dago urrunEuskal Herri libre batean jasoko luketenare-kiko. n

USURBILGO HORTZ KLINIKAFERNANDO PEREZ-MOSSO NENNINGER

ANTONIO BERNAL RUIZ DE OÑA

Mediku - OdontologoakKale Nagusia, 10 - 1.ºC- 4

20170 Usurbil · 943 37 08 78

Usurbilen ospatuko den Kilometroak jaia parekidea, integratzailea eta anitza izango da, “herriko eragileekin eta arlo jakinhorietan dabiltzanekin auzolanean egina”. Irudian, Udarregi ikastolako haurrekin inklusibitatea lantzen.

KM

K15

KO

MU

NIK

AZ

IOBA

TZ

OR

DE

A

22 � 2015EKO IRAILAREN 27A

IRITZIAREN LEIHOA

TWITTERREKO ERICH HONECKEREN alteregoak ironiaz txiokatu zuen ezin daitekeelaukatu AEBek zorte handia dutela, herrial-de etsaien zerrenda bat egin eta hortxe sor-tzen dira defendatu beharreko “iraultzak”edo erasotu beharreko “terroristak”.Batzuetan zoria hain dute aldekoa, ezen“ustekabean” beren lagunek estatu kolpebat ematea lortzen dutela, edo kasu okerre-nean, goizetik gauera ejertzito bat muntatueta gerra zibil bat egiteko gaitasuna gara-tzen dutela. Irabazterik ez badute OsabaSamen komodina dute garaipena eskura-tzeko: NATOren bonbaketak. Behinherrialdea suntsituta eta AEBetako lagu-nen esku dagoela, berreraiki behar izatenda. Negozioa borobila da Mendebaldekoenpresentzat, lehengaien ustiaketaren kon-trola hartu eta berreraikuntza lanen enkar-gua jasotzen dute ekonomia kontrolatzeko.Guzti horrek prezio bat du, Mendebaldekosektore finantzarioak jarriko duena, zorrikez zegoen lekuan zorra sortzen da eta hai-zea hartzen du kolonizazio ekonomikoak.Arazoa da “askatasunaren aldeko borroka-lariek” (sic) muturreko ideologia islamistaizan ohi dutela, baina tira hor ere negozioaegon daiteke, ez dago hain gaizki suntsike-ta, pobrezia eta beldurra zabalduko badi-tuzte menderatu eta kolonizatu beharrezkolurraldeetan.

Zoria baino, sinesgaitza dena dabatzuen itsutasuna. Youtuben 2006tikaurrera Wesley Clark jeneralak emanikohitzaldi eta elkarrizketetan entzun daitekezein izan den plana 2001etik: “Zazpiherrialde hartu behar ditugu bost urtetan”

errepikatu zuen jeneralak. Horien arteanIrak, Libia eta Siria. Ordutik gauza askopasatu dira, besteak beste, NATOk Libiabonbardatu zuen, Qatarrek ofizialki onar-tu zuen bere ehunka soldadu egon zirelaerrebeldeen alde borrokan Libian, KadafiKolonbiako gaztelania hitz egiten zutenbatzuek erail zuten eta Turkiak, Mende-baldeak eta Arabiar Penintsulako estatueksubentzionatu eta armatu dituzte Siriakoerrebeldeak, hauen artean gehiengoamuturreko islamistak. Beste behin, Men-debaldeak Al Qaedaren hazia erein zuenbezala (Hillary Clintonek aitortua), orainISISena (Estatu Islamikoa) erein du.

Bitartean, inuzentekeriagatik edo fedetxarragatik Mendebaldeko “ezker erradi-kaleko” sektore batzuek Libiako eta Siria-ko errebeldeak itsuki babestu dituzte.Antza, munduko gainontzeko herrialdee-tako injustiziek ez zuten beraien atentzioamerezi, bakarrik soberania altuko eta erla-tiboki justizia sozial handiko herrialdeenbidegabekeriak interesatzen zitzaizkien.Baina, jakin bazekiten beraien artikulueketa manifestuek ez zutela Libiako eta Siria-ko gobernuen jarreretan eragingo, orduan,zein zen beraien funtzio kontzientea edoinkontzientea? Gure gizartean Mendebal-deko inperialismoaren esku-hartzeak justi-fikatzeko (edo hauen kontrako kritikakapaltzeko) baldintzak sortzea, gobernubatzuk demonizatuz eta oposizioak ideali-zatuz. Bestela esanda, inperialismoari aur-pegia garbitzen zaio “ezker erradikaleko”diskurtso bat erabiliz: Red-washing.

Behin herrialdeak konkistatuak izanondoren, ezker mendebaldar zaleak inte-resa galdu egiten du herrialde horiekiko.Adibidez, egun Libia infernu bat da2010ekoarekin alderatuta, baina “progre-komunista” gehienei bost axola zaie.Orain jostailu berri bat dute: errefuxia-tuak. Asilorako eskubidea defendatuzkontzientziak lasaituko dituzte. Kontuada errefuxiatuak ez direla fenomeno natu-ral bat, zergati inperialista batek esplika-tzen du beraien ihesa eta honetan ere, gal-tzaileak jatorrizko herrialdeak izango diraburmuin hoberenak galduz herrialde abe-ratsen mesedetan. n

Red-washing inperialismoaren zerbitzuraIÑ

IGO

AZ

KO

NA

Inuzentekeriagatik edo fede txarragatikMendebaldeko “ezker erradikaleko” sektorebatzuek Libiako eta Siriako errebeldeakitsuki babestu dituzte. Antza, mundukogainontzeko herrialdeetako injustiziek ezzuten beraien atentzioa merezi, bakarriksoberania altuko eta erlatiboki justiziasozial handiko herrialdeen bidegabekeriakinteresatzen zitzaizkien

Asier BlasMendoza �

EHUKO

IRAKASLEA

2015EKO IRAILAREN 27A 23�

GORA PRO NOBIS - IRITZIAREN LEIHOA

Asisko Urmeneta �

24 � 2015EKO IRAILAREN 27A

IRITZIAREN LEIHOA

MARTXAN ETA DANTZAN ibili gara uda guz-tian zehar, jai batetik bestera, batean buru-berokiak jarrita, bestean jaietako alkandorajantzita eta hurrengoan zapi koloretsu etatxilibitua hartuta. Jaiak bizi izan ditugu,batzuetan pixka bat sufritu, eta hementxegaude, irailean, errutinara berriz moldatzenahalegintzen.

Baina martxa ez da amaitu, martxa hel-tzear da. Martxoaren 6an hasi zuen berebidea Kurdistanen, eta Euskal Herrirahelduko da hil amaieran. Kurdistanen jaigiroan hasi genuen martxa, pozarren

ginen haiekin batera Emakumeen MunduMartxa ospatzen. Irailaren 28tik urriaren4 arte gure herriko txokoetan furgonetamore bat geldituko da eta Martxak sor-tzen duen zirrarak errazagoa egingo dugure kurtso hasierako igoera maldatsua.

Pentsa ezazue, munduko hainbat txokota-tik Euskal Herrira begira egongo dira etaemakumeen eskubideak aldarrikatuz egingodugun ekintza guzti horietan haien indar etaondare guztiarekin egingo dugula aurrera,gure alea jarriz ondorengoentzako. Zer ede-rrago kurtsoa hasteko? Badator Martxa. n

IAZKO MAIATZEAN plazaratu zen asmoa, noiz eta Nafa-rroara aldaketa ekarri duten hauteskundeak egitekourtebetea falta zenean; zer eta Joxemiel Bidador zena-ren omenez Iruñean pastoral bat egiteko ideia, alegia.Bidadorrek arlo aunitzetan utzi zuen bere isuria, bereekarpen handia, eta hain zuzen ere, Arrotxapekosemearen izaera zabal, euskaltzale, sortzaile, bizizaleeta lagunzale hori gogoan hartzea izan da pastoralasortzeko arrazoietako bat, etaBidadorren bitartez, Iruñekojende euskalduna omentzea,hala egungoa nola iragane-koa, ez baita batere gozoaizan Hiri Buruzagian bizitzea.Izan ere, iruindar euskaldu-nek gogor pairatu dute agin-tean egon direnen jarrera itxiaeta setatia, tartean gure Bida-dorrek berak. Bada, orainamaitu berri den egoera latzhori bere gordinean ageri dadeskribatuta Jon Alonso idazle iruindarrak maisukiidatzi duen testuan, bertan erraten diren gauza batzukhamaika aldiz entzun baititugu orain arteko agintarienaho-mihietan.

Pastoralak, halaber, aurreko belaunaldietako jendeeuskaltzalea hartu nahi izan du gogoan, egungo egoe-rara iristeko ahalegindu zen jendea, eta hori ere ederki

moldatu du pastoralgileak paperean, bat eginez Bida-dorrek iraganeko euskal idazle ezezagunak ahanztura-tik erauzteko ahalegin baliosarekin. Ez alferrik, iraga-nean ere jende sortzaile euskalduna bizi izan baita, etabeharbada, batzuetan ez diogu horri gehiegi errepara-tu, euskararen atzerakada mingarriak eta Mendigatxasindromeak behin baino gehiagotan gogoa ilundurik.

Euskal sortzaile oparoak iraganean, eta sortzailenekagaitzak egun, Iruñeanbertan, pastoralaren ekime-nak arras ongi erakutsi digunmoduan, ehun inguru,bakoitza bere egitekoan,eskuzabaltasun osoz. IhitzIriart zuberotarrak eta AritzIbañez iruindarrak, konpara-zio batera, soineko ezin ede-rragoa jantzi diote testuarenedukiari; soineko airosa,berria, koloretsua, bizia,bihotza hunkitzerainokoa.

Jende asko izanen da horren lekuko heldu den urriaren10eko emanaldian. Badakigu, ikuskizunean tarte zabalaizanik ere, ez direla urte ilunetako agintariak hurbildu-ko, baina ez legoke gaizki, eta jakinen genuke eaberresten ote dituzten orain arte erran dituztenak, edoeuskararen inguruko mezua aldatzen hasi ote diren,baten bati antzematen hasi zaion gisan. n

Badator Joxemiel Bidador, badoa urte ilunen aroa

Enrike Diez de Ultzurrun Sagalá I TZULTZA ILEA �

Pastoralak jende euskaltzaleahartu du gogoan, egungoegoerara iristeko ahalegindu zenjendea, hori ederki moldatu dupastoralgileak, bat eginezBidadorrek iraganeko euskalidazle ezezagunak ahanzturatikerauzteko ahalegin baliosarekin

OihanaEtxebarrieta�

KAZETAR IA

Badator martxa

DA

NI

BLA

NC

O

EID

ER

MA

DIN

A

2015EKO IRAILAREN 27A 25�

IRITZIAREN LEIHOA

EUROPAN KRISI EKONOMIKOA amaitzear zegoela ziru-dien. Bloomberg, The Economist eta Wall Street Journalekabuztuaren 24an, Txinako burtsa jardunaldiarenostean, titularretara mundu mailako atzeraldi globa-laren mamua eraman dute: Txinaren “astelehen bel-tza” izendatu dute.

Asiako herrialde handi hori jasaten ari den finan-tza crash hau azaltzeko, Txinako Gobernuaren zen-bait erabaki kontuan izan behar dira. Alde batetik,azpiegitura eta etxebizitza arloan sustatutako inber-tsioak, hamaika zero dituen diru kantitatea bideratuzeta espekulazio izugarria sustatuz. Higiezinen gaine-ko presio hori lasaitzeko, exekutiboak orain dela hiruurte burtsa arloan partikularren parte-hartze politi-kak bultzatu zituen. Horrela uler daiteke nola 2014koekainaren eta 2015eko hilabete berberaren artean,merkatuen balioa %150 handitu izana; 2015eko lehe-

nengo seihilekoa hartuta soilik, %60. Higiezinen etaazpiegituren burbuilak zulatu zirenean, diru horifinantza mundura berbideratu zen, uda honetan bur-buila hau zulatu den arte. Elkar loturik dauden hiruburbuilen aurrean gaude.

Prozesu honen gakoa ekonomiaren finantziazioada, hots, finantza ekonomiaren lehentasuna beste sek-toreen aurrean jartzea (nekazaritza, industria...). Eko-nomia “errealaren” hazkundea moteldu denez, finan-tzak erabili dira hazkunde tasa altuak apaintzeko,estatu guztiek erabiltzen duten iruzurra. Esportazioakmurrizten diren epe berean, azpiegitura eta higiezinenburbuilak inbertsio indartsua eskatu du, baina bi bur-buila horiek eztanda egin ondoren, diru hori burtseta-ra joan da irabazi-tasa handien bila. Horrek azaltzendu 2014-2015eko Txinako burtsen hazkundea.

Hala ere, Gobernuak ekonomia bere bidean man-tentzeko erremintak ditu; interes tasak oraindikaltuak dira eta badirudi beren ekonomiaren barneoreka bilatzen duen politika ekonomikoarekin jarrai-tuko duela. Galdetu dezakegu ea normala ote denhazkunde ekonomikoak amaierarik ez izatea edotazeintzuk izan behar diren langileen lan baldintzakhazkunde helburu zehatzak lortzeko.

Argi dagoena da arazo bat suertatzekotan, ondo-rio bortitzena ez dela Txinan jasango. Mundu ekono-miak jada nabaritu ditu ondorio horiek, gogorrenhartu dutenek lehengai esportatzaileak izanik, Txi-nan hazkunde ekonomikoa ahuldu denean, honeninportazioak murriztu baitira eta finantziazioa sakon-du. Kapitalismo global honetan, Txinaren arazobatek beste herrialde bat hondora dezake. n

GU

IOM

AR

GA

RCÍA

SEIJ

AS

Endika Alabort Amundarain� EKONOMIALAR IA ETA PR IMERO DE MAYO -KO AHOLKULAR IA

Txina: wēijī gora, wēijī behera

Prozesu honen gakoa ekonomiarenfinantziazioa da, hots, finantzaekonomiaren lehentasuna bestesektoreen aurrean jartzea(nekazaritza, industria...). Ekonomia “errealaren” hazkundeamoteldu denez, finantzak erabilidira hazkunde tasa altuakapaintzeko, estatu guztiekerabiltzen duten iruzurra

26 � 2015EKO IRAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA

MUSIKA IRIZPIDEAK EITB-TIK KANPOKO IRRATIETAN

Gaztearen faltan, librea

| KEPA MATXAIN |

Gazteak norabidea aldatu eta irrati formula komertzialen bidea hautatu zuenetik, ez dagoeuskal eszena bere aniztasunean erakutsiko duen irrati kate publikorik. Saio bakan batzuetan

salbu, easy-listeningetik aldentzen diren taldeek toki gutxi dute uhinetan. Irrati libreak edo herri ekimenetik sortuak dira, askotan, gisa horretako taldeen bozgorailu bakar.

Zein irizpideri erreparatzen diote irrati horiek musika ildoa hautatzerakoan?

IZEN LABURDURA hutsa baino zerbait gehiagogertatu zen 2006an, Euskadi Gaztea zenaGaztea huts bilakatzean. Entzule datuak jaitsiantzean sumatuta –50.000 lagun ingurukentzuten zuten orduan–, eredua errotik alda-tzea erabaki zuten, audientzia erdiguneanjarrita. Ordutik, ohiko irrati formula komer-tzial batera gerturatu da pixkanaka, eta, egun,bi hatz aski dira 40 Principales bezalako katebatekin dituen desberdinasunak kontatzeko:euskarazko kantuei diskriminazio positiboaegiten dietela –bostetik bat da, gutxi gorabe-hera, kantu euskalduna–, eta esatariak euska-raz aritzen direla. Baina nolako euskara era-biltzen duten ere auzitan da aspaldidanik.Gazteen arteko hizkera ez-formala sortzekolaborategi interesgarria izan zitekeelakoan,Kike Amonarrizekin eta JoserraGarziarekin elkarlanean hasi ziren2004an. Izena laburtzearekin bateten zen elkarlan hura, ordea.Geroztik, entzule erdaldunenganaere iritsi nahia nabarmendu izandute behin baino gehiagotankatearen zuzendaritzako kideek.

Ez dago euskal eszenarenargazki osatu bat erakusten duenirratirik, horretarako tresna era-ginkorrena izan zitekeenak helbu-ruz aldatu zuenez gero. Easy-liste-ningetik kanpoko doinuek ez dute tokirikGaztean, ez bada B aldea saioan –esangura-tsua izena; gainontzekoa A aldea den seina-le–. Mikel Makalak aldarrikatu modura eus-karazko Radio 3 gisakorik plazaratzen ezbada behintzat, oraingoz, belarrira lehen kol-pean sartzen ez den euskal musikak toki txi-kia izango du uhinetan. Irrati publikoko saiobakan batzuk salbu –uztailean desagertu zen

Musikatea, Portobello, B aldea eta La JunglaSonora aipatu dituzte elkarrizketatuek–, irratilibreak edota herri ekimenetik sortuak soilikgeratzen zaizkie formula komertzialetatikurruntzen diren musikariei. Baina nola bizidute musika gisa horretako irratietan? Zilegial da irrati publikoen gabeziak osa ditzateneskatzea? Zein irizpideri erreparatzen diotekantuen ildoa hautatzerakoan? Antxeta, HalaBedi eta Info7ko kasuei buruz mintzatu diraAitziber Zapirain, Jon Aranburu, Ion Etxe-barria eta Maite Bidarte, bakoitza beretik.

Publikoak baino iristerrazagoakBidartek uste du herri ekimenetik sortutakoirratiek ezin dituztela irrati publikoen hutsu-neak bete, ez arlo informatiboan, ez eta musi-

karen esparruan ere. “Ez da soilikfaktore ekonomikoa, kapitalhumanoak ere garrantzi handia du.24 orduz musika taxuz programa-tzeak esan nahi du gutxienez per-tsona batek horretan aritu beharduela, eta, tamalez, Info7renkasuan behinik behin, ezinezkoada hori”. Aranbururi iruditzenzaio irrati publiko eta komertzialekkontrakultura izatera bultzatzendituztela, baina, Hala Bedin behin-tzat, gustura daudela underground

izaera horrekin. Zapirainen ustean, bestalde,musikatik harago, herri ekimenetik sortutakoirratiek zerbitzu publiko bat eskaintzen dute,kate publikoek berena bete ala ez.

“Iristerrazak gara”, dio Bidartek. “Irratipublikoan ez bezala, musikari hasiberriekateak zabal-zabalik dituzte gurean, harrema-na zuzenean egin dezakete”. Gogoratu due-nez, ikasturte honetan zuzeneko musikaren

Irrati publiko etakomertzialen irizpide

musikal estuen aldean,malguago jokatzeko aukera

daukate bestelakohelburuekin sortu ziren

emandegiek

2015EKO IRAILAREN 27A 27�

MUSIKA EITB-TIK KANPOKO IRRATIETAN - ERDIKO KAIERA

aldeko apustua egin dute Kalegorrian maga-zinean. Ostiraletan, berriz, Sortzaileen Txo-koan, hamaika musikari gonbidatu dituzte,tartean Gose, Joseba Irazoki, Ruper Ordori-ka, Andoni Tolosa Morau… baina baita taldehasiberri ugari ere. Horrez gain, irratia sortuzenetik martxan dute Euskal Kantu Berriaizeneko formatu bat: edozein talderi aukeraematen diote disko berriko kantu baten aur-kezpen laburra egiteko, azalduz zein denentzungo den kantua eta zergatik den bere-

zia. Kantua programatzen duten aldiro –biz-pahiru astez behin–, taldekideen aurkezpenaemititzen da aurretik. Bidartek nabarmendudu, musika taldeak babesteaz gain, herrigin-tza eta eredu alternatiboak bultzatzen dituz-ten beste ekimenekin bat egiten duela Info7irratiak, Euskal Herria Zuzenean musikajaialdiarekin, kasurako. “Hitzarmena duguberaiekin, urtero joaten gara bertara saioberezi bat egitera. Aurten, Arrosa SarekoZebrabidea saiokoak izan dira bertan, eta guk

28 � 2015EKO IRAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA - MUSIKA EITB-TIK KANPOKO IRRATIETAN

kuña bereziak egin ditugu, festibalean partehartu duten taldeak eta beren kantuak aur-keztuz”.

Demagun EITBko irratien musika irizpi-deak aldatzen dituztela eta musika aniztasunamodu egokian erakusten dutela. Hala etaguztiz ere, ez lukete Hala Bediko parrillarenantz handirik edukiko Etxebarriaren ustean:“Talde hasiberri edo underground askoren era-kusleiho izaten jarraituko genuke,iruditzen baitzaigu, herri ekimene-tik sortuak garenez, talde askoren-tzat errazagoa dela guregana etor-tzea. Hori da gure funtzioetakobat, talde berrien tranpolin iza-tea”. Eta horretan dihardute: tal-deek lehen lana eramaten diete-nean, Hala Bedin jarriko dutelaziurtatzen diete –gainontzeko guz-tiei ziurtatzen dieten moduberean, bestalde–. “Horrek indar-tu egiten ditu”.

Entzulea ez da pitoa Euskal Irratien erronka nagusia zein dengogoratu du Zapirainek: herria elkartzea,euskara sustatzea –euskalkiak barne– eta,horretarako, informazio orokorreko irratieuskaldun bat eskaintzea. Esparru guztiakhelburu horietara bideratuta daudenez, musi-ka eskaintza ere bai. “Horrek ez du esan nahibeste hizkuntzetan eginiko kantu-rik hedatzen ez dugunik. Bai,noski, baina tamainan, eta gurearilehentasuna emanez”. Ahalegin-tzen dira eskualdeko musika tal-deei tarte berezia eskaintzen, eta,haren ustez, oraindik ere, askoren-tzat beren burua ezagutaraztekotresna oso garrantzitsua da EuskalIrratiak sarea –Antxeta Irratiak,Gure Irratiak, Xiberoko Botzaketa Irulegiko Irratiak osatua–. “Gubezalako irratien beharra dutemusikariek, baina, are gehiago, guk geuk ere,irrati komunitario garen heinean, haien beharhandia dugu”. Askotan errepikatzen duteesaldi bat: entzulea ez da pitoa. “Esaldi eginadirudi, baina zinez kalitateari heltzen diogukantitateari baino”. Euskal musikari ematendiote lehentasuna, Euskal Herri osoko kan-tuak ipiniz. Audientziari, berriz, ez dioteaskorik erreparatzen, horretarako tresnarikez daukate eta. “Hala ere, esango nuke gurelana zein den badakigulako ez diogula askobegiratzen”.

Hala Bedira iristen diren lan guztiak jar-tzen dituzte antenan, izan musika soilikentzuten den uneetan, izan irratsaio edomagazinetan. Ez dute estilo bereizketarik egi-

ten eta entzun errazak ez diren doinuak erejartzen dituzte, maiztasun txikiagoz bada ere.Bi irrati dituzte, eta irizpideak ez dira berbe-rak bietan: Hala Bedi Bat irratian, musikahutseko tarteetan, euskarazko disko iritsiberrietatik sei kantu jartzen dituzte, eta eus-karazkoak ez badira, hiru. Hala Bedi Bin,ostera, euskarazko musika da jartzen dutena-ren erdia gutxienez. Esatariak, saioaren ara-

bera, euskaraz zein gaztelaniaz ari-tzen dira –euskarazko adibideezagunena, seguru asko, 3 Kortxeaizango da–. Audientzia neurketa-rik ez dute egiten, eta hortaz,entzuleek kalean esandakoakdituzte neurgailu bakar. Info7n ere euskal musikarenaldeko apustu garbia egiten dute-la dio Bidartek, nahiz eta hortikkanpoko taldeei ere tokia egin.Bertako musikaren eta kalitatez-ko musikaren alde egiten dute.

Zer den kalitatezko eta zer ez, zer denkomertzial eta zer ez, irizpide hori zalan-tzazkoa dela aitortzen du. “Kontua ez dasoilik irratian zer entzuten den, zer ez denentzuten ere bai. Info7n ez dituzu entzungoShakira, Mikel Erentxun edo La Oreja deVan Gogh, baina entzungo dituzu BobMarley, U2, Snow Patrol edo Calle 13”.Non hobetu badagoela iruditzen zaio: ez

daukatenez inor lanaldi osozmusika programazioa txukun-tzen, emisioa modu aleatorioanerabakitzen du programa batek.Makinari irizpide batzuk ematendizkiote –esaterako, goizeanmusika lasaiagoa jar tzea, etagauean gogorragoa–.

Era horretara funtzionatzeakarazoak ekar ditzakeela uste du,ordea: “Makinak ez duenez kon-tuan hartzen kantua noizkoa den,ez da harritzekoa izaten tartean

90eko hamarkadako trikitixa kantu berbene-ro bat aditzea”. Ez dute kantu bat behin etaberriz jartzeko ohiturarik, hura modakobihur dadin, eta abestiak beti osorik jartzendituzte. Programazio parrilla bete ahala musi-kari toki gutxiago egin diotela onartu du,nahiz eta iluntzeetako tartea musika saioberezituentzat gordetzen duten oraindik:musika klasikoa, reggaea, rock&rolla, heav-ya… Datorren ikasturtean jazz saio bat mar-txan jartzekoak dira. “Saioak boluntariokiegiten direnez, konpromiso handia da asteroedo hamabostean behin saio bat egitea”. Halaere, bertaratzeko gonbita luzatzen die musikasaio bat egin nahi dutenei, emakumeei berezi-ki. Ateak irekita dituzte. n

“Beste hizkuntzetaneginiko kantuak hedatzen

ditugu noski, bainatamainan, gureari

lehentasuna emanez”Aitziber Zapirain, Antxeta

“Irrati publikoan ez bezala,musikari hasiberriek ateak

zabal-zabalik dituztegurean, harremana

zuzenean egin dezakete”Maite Bidarte, Info7

30 � 2015EKO IRAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA

Hizkuntza askotara itzuli dituzte zure liburuak.Islandiera erabiltzen duen idazle batentzat,berezia al da zure lan bat euskaraz ikustea?Beti da abentura bat zure libururen bat bestehizkuntza batera itzultzea. Baina noski, pla-zer berezia ematen du islandiera bezalagutxik hitz egiten duten hizkuntza denean.Islandian inoiz ez dugu “hizkuntza handiez”eta “hizkuntza txikiez” hitz egiten, gutxik edoaskok hitz egiten dituztenei buruz baizik.Hizkuntza bat ez da inoiz txikia. Adibidez,Shakespeare islandierara itzuli baldin badeza-kegu, islandiera Shakespeare sartzeko bezainhandia da; Dante euskarara itzuli baldinbadezakezu, euskara bada italiera bere baitanhartzeko adinakoa. Hizkuntza handiek edo-zein lekutatik itzultzen dute; jende gutxiagokhitz egiten ditugun hizkuntzetakook liburuakpartekatzea erronka berezia da.

Egin duzun ibilbideari buruz irakurtzen, betiaipatzen da zure hastapenak abangoardieilotuta egon direla. Argoren ezpala honek urrundirudi aukera horietatik, klasiko greziarrenberrirakurketak ardazten baitu. Tarteko garape-na zein izan den azalduko zeniguke?1970eko hamarkadaren amaieran poesiaidazten hasi nintzen eta Medusa talde surrea-listan parte hartzen nuen. Tradizioarekinhausten genuen, modu berriak bilatzen geni-tuen islandiera erabiltzeko, aukera berrienbila genbiltzan gure poesiarentzat. Baina eginkontu taldearen izena zein den: Medusa,

noski, Greziako mitologiatik hartua da. Pega-soren ama da, Medusaren burua moztu zute-nean askatu zen Pegaso. Hortaz, hasieratikjabetzen nintzen mito greziarren posibilita-teez. Gainera, surrealismoak hasieratik edukizuen elkarrizketa moduko bat Greziakomitologiarekin –mugimendu surrealistarenaldizkari garrantzitsuenetako baten izenaMinotaurezen–.

Dena den, egia da bi joeren arteko harre-mana ez dela hain begi-bistakoa. Agian nobe-la honetan oso erraz elkartzen ditut buruanarraina besterik ez daukan zaharruno asper-garria, Valdimar Haraldsson, eta ia 5.000urteko adina daukan pilotua. Elkarrekin jar-tzen ditut eta istorio-kontalarien lehia modu-ko batean hasten dira. Hori surrealismotikdatorrela iruditzen zait.

Nola deskriba daiteke Valdimar Haraldssonprotagonistaren esperientzia nobela honetan?Bidaia iniziatikotzat joko zenuke egiten duena?Valdimar erabat obsesionatuta dago arraina-ren kontsumoan oinarritzen diren bere teoriaarrazialekin. Erabat trabatuta dago munduhorretan. Gizon zaharra da eta behar duengauza bakarra entzungo dion norbait da.Noski, ezagutzen duen edonork aspaldi egindio uko entzuteari, beraz barku-bidaia propo-satzen zaionean etengabe arrainari buruz hitzegiteko aukera gisa ulertzen du. Gero desku-brituko du jende gehienak itsasora joateandeskubritzen duena: marinelek ez dute gogo-

Solaskide atsegina da Sigurjón Birgir Sigurdsson, Sjón izenez ezagunagoa den idazleislandiarra. Pasazaite argitaletxeak euskaraz publikatu berri dion Argoren ezpala nobelaren

aitzakian hitz egin dugu berarekin Donostian, San Telmo museoan hitzaldi bat eskainiaurretik. Argitaletxeko editore Xabi Queiruga eta liburua itzuli duen Juan Mari Mendizabal

ere elkarrizketan lagun izan ditugu.

«Diruditena bainokonplikatuagoak dira herri

literaturako istorioak»

SJÓN-IDAZLE ISLANDIARRA

Testua eta argazkia:

| GORKA BEREZIARTUA MITXELENA |

2015EKO IRAILAREN 27A 31�

ko arraina jatea, haragia nahi dute, azkenfinean arraina ez da janaria eurentzat, lana da.Horretaz jabetzea dezepzio handia da Valdi-marrentzat, eta kontu horrekin obsesionatutadagoenez, ez du bi aldiz pentsatzen afaltzeraberarekin esertzen den gizon horrek 5.000urte dauzkala eta Jasonek Argonautekin eginzuen bidaian parte hartu zuela.

Istorioa zein garaitan kokatzen den kontuanizanda, gerraosteko nobelatzat ere jo dezakeguArgoren ezpala?Bai, izan ere, Valdimarrenak bezalako ideiekeragin zuten XX. mendeko tragediarik han-dienetako bat: Holokaustoa eta Alemanianaziaren joera arrazial guztiak. Eta bera, halaere, ideia horiei buruz hizketan ari da ezergertatu ez balitz bezala. Ez dakit liburukoepilogoan kontatzen dudan: pertsonaia horinire birraitonarengan oinarritzen da [ezetzdio Xabi Queiruga editoreak]. Berak Islan-diako egunkari batean bi zatiko artikulu luzebat idatzi zuen, Arraina eta kultura tituluare-kin. Ideia horietako asko berarengandik hartunituen: bitakora kaiera bat idatzi zuen berebidaietako batean –ia nobelan kontatzendudana bezalakoa, baina Mediterraneoan–.Irakurri nuen lehen aldian ezin nuen sinetsi:zein erraza zen berarentzat gauza horiek esa-tea gerrako esperientzia bizi ondoren ere.

“Herri literaturako istorioek gure gizarteen zatiesentzialez hitz egiten dute”, adierazi zenuenduela lau bat urte The Guardian egunkarian.Zalantza: ez al du maiz herri literaturak gehitxosinplifikatzen giza-esperientziaren berezkokonplexutasuna?

Ez dakit, iruditzen zait herri literatura zelaaskotan jendeak zeukan modu bakarra gauzazail eta konplikatuez hitz egiteko. Bizitzariburuz hitz egiteko modu oso inportantetzatdaukat: harreman sexual zailak, indarkeria,jendeak jasandako tratu txarrak… Diruditenabaino konplikatuagoak dira herri literaturakoistorioak. Ikusten diedan problema bakarrada, zenbat aldiz erabiltzen diren helburunazionalistekin. Ze, xede horrekin erabiltzendiren aldiro, noski, oso era sinplifikatuanbaliatzen dira istorioak, mundua txikiagobihurtzen dute.

Hegemonikoak ez diren hizkuntzek zinemandauzkaten aukerez hitz egitera etorri zaraDonostiara. Islandiar kulturak munduan dau-kan proiekzioa ikusirik, aholkuren bat ba alduzu euskaldunontzat?Islandiako kulturan eredugarriena, nireustez, hizkuntzari lotu izana da. Gure hiz-kuntzan idazten dugu eta gure hizkuntzanari gara istorioak kontatzen zineman etaliteraturan. Istorio-kontatzean sinestendugu, gizakiak istorioak partekatzeko dau-kan premian. Beti egon gara prest urrunekoistorioak entzuteko ere, horrek ahalbidetudu gure gizartea haztea, gauzak ikasi ditugu-lako, handik eta hemendik hartu dugula-ko… Komunikatzeko ateak zabalik edukiditugu eta istorioak gure irla txikira etorridiren era berean, oso seguru sentitu garagure buruaz gure istorioak kanpora eramanditugunean. Beraz, ikasgaia da zure istorio-ak interesgarriak direla; eta are interesga-rriagoak zure hizkuntzan kontatzen baldinbadituzu. n

“Zure istorioakinteresgarriak dira;eta areinteresgarriagoakzure hizkuntzankontatzen baldinbadituzu”.

32 � 2015EKO IRAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA - LITERATURA

LONDRES KARTOIZKOA DA (Elkar, 2009) eleberritik,bost urteko itxaronaldiaren ostean, itzuli da UnaiElorriaga Iazko hezurrak (Susa, 2014) lan erraldoia-rekin. Erraldoia luzera kontuagatik eta baita edukia-ri dagokionez ere.

Iazko hezurrak azken 40 urteetako biolentziareninguruko hausnarketa da, munduko edozein txoko-tan eman den indarkeria-momentu desberdinencollage moduko batek eraikia. Ruanda, EuskalHerria, Japonia, Argentina… Liburuko protagonis-tak indarkeriak konparatzeko ohitura hartzen du–testuak, koplak, baladak, lo kantak–, eta kontura-tzen da “ezin dela gehiegi ere konparatu, beti deladesberdina, beti dela gauza bera” (267. orrialdea).Azken finean, zer axola du konparaketak? Han edohemen, baladak, koplak, kantak zein ipuinak, denaodol pilatua baita. Lurrun diren hezurrak.

Eleberriz, saiakeraz, kronikaz duen lan hibridohonen hari narratiboa Irene Arriasen bizitza da. Libu-ruko protagonista 1971ko urtarrilaren 25ean jaio zenAlgortan, Idi Amin Dada jeneralak Ugandan estatu-kolpea abiatu zuen egunean eta Glasgowko agintaribaten etxean bonba batek eztanda egin zuenean.Irene eta Ibon 2004ko apirilaren 10ean ezkonduziren, Ruandako genozidioaren hamargarren urteu-rrena bete zenean. Ireneren momentu bitalak biolen-

tziak markatuak dira, munduko edozein bazterretanedonoren bizitza bezala. Ireneren istorioa, beraz,aitzakia baino ez da. Gizaki orok zainetan daramagunpozoiaz hausnartzeko aitzakia hain zuzen ere.

Tristea bada ere, betidanik bizi izan dugu gerra,indarkeria, biolentzia… Eta hori nahikoa ez balitz,ahozko tradizioan zein tradizio idatzian, beti konta-tu nahi izan dugu: “sugeekin, muskerrekin, txaku-rrekin. Egunkaririk gabe, kamerarik gabe, baina betikontatu nahi izan da” (213. orrialdea). Esan gabedoa berdin gertatzen dela gaur egun grabatzen direneta jendeak ikusten dituen indarkeria momentuekin.Grabatzeari nazkagarri deritzot, baina ikustearioraindik iraingarriago. Zer bilatzen du, bada, bio-lentzia begiratzen duenak?

Eta gerraz, biolentziaz, indarkeriaz hitz egitenjarraitzen dugu beste behin ere. Betiko eta betierekogaia. Iazko hezurrak nobelak erakusten du pauso bataurrera egin dugula. Hau da, biolentzia kontatzenduen literaturatik, biolentziaz hausnartzen duenliteraturara iragan garela gogorarazteko heldu da.Okerrena da, pauso bat aurrera egiten dugunerako,jada hamaika atzera egin direla beste edonon. Horiez da, baina, hausnartzeari uzteko arrazoia. n

Saioa Ruiz Gonzalez

Iazko hezurrakUnai Elorriaga

Susa, 2014

Literatura

Hala ere, beti pauso bat aurrera

2015EKO IRAILAREN 27A 33�

MUSIKA - ERDIKO KAIERA

ALTXATU, borrokatu, kantatu eta dantzatu, geldirikez egon. “Dantzatu eta mugitu! Ezarri zutik etamugitu! Zpeiz Mukaki taldeko musikariak izanki,elkarren arteko elkarrizketa eta proiektu berriensortzeko gogoaren fruitua da Xutik”, taldekideenhitzetan.

Jaia eta aldarria uztartzen dituzte, irribarrez etaalaitasunez. Kantu alaiak eta dantzagarriak jotzendituzte, rock, punk, cumbia, reggae, funk, disko, tzi-ganoa eta beste hainbat musika estilo erabiliz, etahitzetan zuzen eta gordin mintzo dira. “Gure musi-kak eta hitzak gaur egungo pasibotasunaren ina-rrosteko sortzen ditugu”. Besteak beste, NeguGorriak, Fermin Muguruza, Obrint Pas, Esne Bel-tza, Joxe Ripiau, Mano Negra, Mad Caddies, Pipe-rrak, Kortatu eta Guk taldeak atsegin dituzte.

Hameka Begirada beren hirugarren diskoko kan-tuetan begirada, sentimendu eta kolore ugari antze-maten dira, “belarrietatik begietara, zerutik lurrera”.Lurra gaitzat hartuta, hainbat istorio kontatzendituzte, eta txorien, arrantzaleen, laborarien, etorki-nen edota kanpora lan egitera joan behar izan duteneuskaldunen lekukotasunak entzun daitezke, bes-teak beste.

Hainbat euskal poeta, idazle, bertsolari, marraz-kilari, zinemagile eta musikari ezagunen laguntzare-kin kaleratu dute diskoa, taldekideek nabarmendudutenez. Grabazio estudioan doinu sendoa gauzatudute eta ekoizpen lan ona egin dute. Kantuetanindar handia erakusten dute, jendaurreko emanal-dietan bezala.

Peitz (ahotsa), Balatx (gitarra), Amaiur (baxua),Ortzi (bateria), Mizel (eskusoinua eta tronpeta) etaPatxi (gaita eta saxoa) taldekideak Lapurdikoak etaNafarroa Beherekoak dira. Xutik taldea 2008ansortu zuten. Aurretik, Zpeiz Mukaki elektrotxaran-ga eta dantza taldeko kideak izan ziren. Urteotan,Hameka begirada lana ez ezik, Mukaki Zpirit (Baga-Biga, 2011) eta Bultzaden balada (Zpeiz Mukaki Pro-dukzioak, 2013) disko luzeak kaleratu dituzte, eta2013ko Herri Urrats jaiaren abestia sortu zuten.

Taldeak urteotan, kantu ugari grabatu ditu,hamaika jendaurreko emanaldi egin, eta sasoikojarraitzen du, alaitasunez, gazteei pasibotasunarenaurkako mezuak helarazten, elkarrekin kantatu etadantza egin dezaten, zutik, makurtu gabe. n

Joxi Ubeda

Hameka begiradaXutik

Zpeiz Mukaki Produkzioak, 2015

Begiradak eta sentimenduak

34 � 2015EKO IRAILAREN 27A

ERDIKO KAIERA - DENBORA-PASAK | ANA ZAMBRANO |

Hitz gezidunak Gaia: Arabako Errioxa

Soluzioa

IO

DK

ON

TS

ON

AN

-T

EE

RR

EP

IKA

-T

UA

----

----

----

BA

LIO

A

LT

ZT

LE

UH

AG

AU

RI

AI

UK

OA

RE

BU

RU

ND

AI

RI

SO

LE

KA

RO

IN

IO

IH

AN

AD

IZ

EZ

IO

SZ

UI

AO

RG

IN

EN

TA

KA

RZ

UA

NK

AT

XI

AT

IT

AE

PA

ZA

NP

EZ

ZE

UE

IH

AR

EM

UO

HA

LY

AO

RA

IN

EN

J F S

AB

IE

GO

ZK

IN

A

Jokoa ebazteko lagungarriizango dituzu definiziohauek:

Arabako Errioxakohegoaldean kokatua dago-en herri honetan, ingurukoherri guztietan bezala,ardoa eta produktu horrilotutako jarduerak diranagusi. Maila handiko upel-tegi ugari daude herrian,besteak beste Frank Gehryarkitekto kanadarrak disei-natutakoa.

... Txabola, Bilarherrian dagoen trikuharria,Euskal Herriko garrantzi-tsuenetarikoa. Herriko jaien

bezperan (abuztuaren15ean) akelarre bat antzez-ten dute dolmenaren albo-ko zelaietan.

Arabako Errioxakohiriburua upategiz jositakohiribildua da. Bertako kaleestuetatik paseatuz euskal

artearen harribitxietakobat aurkituko duzu,Erregeen Andra Marireneliza. Han jaio zen1745ean Felix María deSamaniego idazlea.

Oiongo jaietako per-tsonaia, herri horretakojaietako protagonista nagu-sia duela hiru mendetik(Argazkian).

Guardian dagoenaztarnategia. 1935ean aur-kitu zuten eta harrezkerobertan egin dituzten ikerke-ten arabera, duela 3.400urte baino gehiagotik biziizan da gizakia inguruhorretan.

5

4

32

1

OLIBAREN

ZUKU

---------------

1

EPIDEMIA

---------------ESTROPADA-

ONTZI

EUSKALTEGI

SAREA

---------------ZUHAITZ

MOTA

TXARTEL

---------------TXIMINO

TXIKI

DAUKA

BIZKAIKO

HONDARTZA

---------------AKILESEN

TENDOI

(BI HITZ)

TIK-...,ERLOJUA

---------------

3

PONPA

---------------NAFARROA-KO MENDIA

KALABAZA

(ALDREBES)---------------

NIHAUR

(ALDREBES)

NAFARROA-KO HARANA

---------------SORBALDA,

BIZKAR

ERREPI-KATZEN

DEN HOTS

NAFARROA-KO HERRIA

---------------JELATUA

BASAMORTU

---------------TOKI

HONETARA

BASOA

---------------ZINEMA

501 ERROMATAR

ZENBAKIZ

---------------EZEZTAPEN

IHI

---------------ERRUKARRI,

GAIXO

OSMIOA

---------------EGITEKO,ZAILTASUN

ARABAKO

HERRIA

---------------BASOBERA,

TXARAKA

ZAKAR, EZA-TSEGIN

---------------GAIZTO,

OKER

4---------------

AZPIA

TONA

---------------EZ AR

AUPA!---------------

EUSKAL

HERRIA

AHOZPEZ

---------------HOLMIOA

IHAR

---------------I GREKOA

HEGAZTI

MOTA

---------------IODOA

ORIN

(BIZKAIAN)

KOMEN-TARIOA,

AZALPENA

---------------ZINTZARRI

... IZAN,AMAITU

HERRI HIZ-KERAN, ZER

---------------

2

TOKA, ZEN

---------------LANDA,SALBU

ZUHAUR

(ALDREBES)---------------

5

2015EKO IRAILAREN 27A 35�

TELESAILAK - ERDIKO KAIERA

BADA TELESAILEN ARTEAN apartekotalde txiki bat, “onak ala txarrak”diren eztabaidatzetik harago, telesai-len historian eragin berezia izanduena. Arrastoa utzi eta estreinatuziren mementotik klasiko bihurtuziren. Modu batean, iraultza kreatibobat eragin duten ekoizpenak direlaesan daiteke.

1990: Twin Peaks estreinatu zenurtea. David Lynchen telesail honektrama konplexu eta ausartagoak sor-tzeko bidea erraztu eta ireki zien besteekoizpenei. Laura Palmerren hilketagutxienekoa zen, Objektu HegalariEzezagunak zeuden, genero indarke-ria, bortxaketak, ustelkeria… TwinPeaksen ausardia horri asko zor dioadibidez, hiru urte geroago estreinatuzen X-files zoragarriak. Eta ez tramaedo argumentuarengatik soilik: bisual-ki ere telesail iraultzailea izan zen.Eszena batzuk gogaikarri bihurtzerai-no luzatzen ziren eta garai hartan, telesail batean ikusiez ziren kontzeptu estetikoak loratu zituen.

Bederatzi urte geroago, 1999. urtean, The Soprano’serraldoia aireratzen hasi ziren. David Chasek etaHBOk, telebista mespretxatzen zuen jendeari bela-rrondoko galanta eman zioten istorio honekin. Fikziomota honekiko zeuden aurreiritzi negatibo guztiakhankaz gora jarri zituzten eta telesailak beste modubatean ikusten hasi ziren. Telebistan, gaur egun hainnormalizatuak dauden antiheroiak jaio ziren. Ikuspun-tu berri hau atal konkretu bati esker gertatu zela esandaiteke: bere alabari unibertsitate desberdinak erakus-ten ari den bitartean, Tonyk bere eskuez tipo bat itozuenean. “Audientzia galduko dugu!” esan ziotenChase sortzaileari. Hilabete batzuk geroago gidoi one-naren Emmy saria irabazi eta, batez ere, arrasto eza-baezina uzteari esker eredu bilakatu da telesaila.

Hortik, 2002. urtera salto egin behar dugu, askokhistoriako telesail onentzat duten The Wire aipatzeko.Pertsonaia bereziz eraikitako mosaiko bat, erritmomotelean prestaturikoa baina berezko estilo zoraga-rriarekin. Ekoizpenak, mundu guztiari gustatzekomodukoak egin behar ez direla frogatu zuen DavidSimon gidoigileak, kultuzko telesailen etiketa sortuz.

Beste bi urteko lehortearen ostean, 2004an Lost iri-tsi zen. Gauza ugari aldatu zituen telesailen munduan,hauekiko kontzeptua eta, batez ere, kontsumitzekomodua. Gure lehen adikzioa izan zen eta masibokiInternet bidez kontsumitzen genuen lehen istorioabihurtu zen. Asteroko irrika jasanezin hori asetzekosortu ziren ehunka foro eta webgunetara jotzen

genuen. Askorentzat TELESAILA bihurtu zen.2008an, ezinbesteko beste ekoizpen erraldoi bat:

Breaking bad. Azken urteetako pop kulturaren ikonobihurtu da maisulana. Pertsonaia ahaztezinez eraikita-ko istorio berdingabea. Azken hamarkadako gidoila-riek motibazio eta jokabide ilunez eraikitako pertso-naiak sortzeko erakutsi diguten motibazioa kontuanizanik, Vince Gilliganek guztietan amoralena sortzea-ren meritua dauka. Walter White (Brian Cranston)pertsonaia sortu zuen, merezimendu osoz ikono kate-goria irabazi duena.

2012: Game of thrones. Aurkezpen gehiegirik beharez duen ekoizpena. Kasu honetan ikusle orokorrarizuzenduriko istorio bat kalitatezkoa izan daitekeelafrogatu du. Guinness liburuan sartzea lortu du gainera,mundu osoan aldibereko igorpen gehien lortu dituentelesail dramatikoa bihurtu delako: 173 hiritan aldiberean.

Azken geltokia 2015. urtean egitea gustatuko litzai-dake, baina posible al da? Ziurrenik bai, txartel horiMr. Robot izeneko telesailak izan dezake. Gaurkotasunizugarria duten hainbat gairi heltzen dion gidoi zizta-tzaile bati esker, thriller psikologiko bikain eta desber-dina erakutsi digulako, baina baita telesail bateangutxitan ikusitako estetika eta hizkuntza zinematogra-fikoa ere. Lehen denboraldiaren amaierak utzi digunzapore berritzaileak behintzat, talde esklusibo horrenkide berria bihur daitekeela frogatu digu. Ikusikodugu. n

Gaizka Izagirre

Lortuko ote du Mr. Robot telesailak kultuzko serieen artean lekua? Lehendenboraldiak behintzat ikusle asko harritu ditu.

Iraultza kreatiboa pantaila txikian

| JAKOBA ERREKONDO |[email protected]

ERDIKO KAIERA - LANDAREAK

2015EKO IRAILAREN 27A�36

FRUITU SASOI BETEA bizi dugu.Jan sasoi bikaina. Energia kolore-tsua orain adina noiz jaten duguba? Sasoi honen tankerakoak,urtea joan eta urtea etorri, etenga-be garatu eta berritu daitezenhaziak zaindu behar. Hazia frui-tuan babestuta dator. Barrukohazia heltzen den eran fruituabere eginbeharra galtzen hasikoda eta alferrik galtzen. Ez alferrik!Fruitua helduta dagoen seinaleriknabarmenena barruko haziarenheldutasuna da. Fruituak usteltze-rako bideari ekin dio, haziak bizi-tza sortzeari...

Haziak bere bidea behar bezalabete dezan, egokiena naturanegingo lukeen bidea egitea da.Hau da, zuzenean lur eman etalurrari eman. Edo animaliarenbatek jan eta bere digestioko bera-tzetik pasarazi lurrari eman aurre-tik.

Heldutako hazia beratzea etalur artean “ibiltzea” ez da alferri-kakoa. Haziaren heldutasunarenadierazle nabarmenena azala da.Azalak kolorea hartua eta gogor-

tua behar du. Haziak azala zail-tzen du, gainera datorkionneguan, gorrienetan beltzena iza-nagatik, irauteko gai izan dadin.

Gero udaberrian haziaren erna-muina hozitu dadin, azal horibigundu egin beharko da. Neguak,arrastan edo gozo-gozo ukitutakolurrak, animaliaren urdail-hestee-tako pasadizo azidoak... Denekberatze horretan lagunduko dute.Azala beratua, bigundua, harra-maskatua, karrakatua, lixatua, janaegongo da; udak eta udazkenakzaildu zuten azala ederki samurtuaharrapatuko du negu-udaberrikoernaldiak. Azala samur, ura erraz

sartuko da. Urak kanpoko berriemango dio haziari. Hark pilatuta-ko erreserbak dantzan jarriko ditueta hoziaren edo ernamuinareneskuera jaki gozoak ekarriko.Ernetzean sustraia lurraren alderaluzatuko da eta ondoren kimuaargiaren aldera. Sustraiak elika-gaiak bilatuko ditu, kimuko hosto-ek airea eta argia. Sustraije-hostajesistema moldatu bitarte horretanbehar duen janaria da haziarenerreserba. Horiek biak lanean jarriordurako landare berria burujabeda. Ez gu animaliok bezala, bizi-tzeko beste bizidunen bat janbeste atarramenturik ez dugu. n

Zakar montonean lur ustela

BARATZE BAZTERREAN beti behar duhondakinak usteltzeko txoko bat. Zopi-zartzean, jorratzean, belarrak kentzeanedo uzta amaitu delako berea eman dutenlandareen hondakinak kentzean sortzenden materiala, ondo gauza aberatsa da.Jeneralean bazterrean pilatu eta bertanusteltzen uzten da; lur ustela sortuko da.Luar pilari ere eman dakioke. Ongarriizango da hurrengo uztetarako.

Kaltegarri ere izan daiteke. Argazkikotomate zarbak edo mastrak gorrinak joduenaren zantzu garbiak ditu. Saldiasenesaten duten bezala “zakar montona”bazterrean utziz gero, gaitzak ere bertangozo igaroko du negua eta hurrengourtean tomate berri guri-guriak bistaratuorduko hor izango da gaitza ere.

Gaitzak jotako landareak ditugunean,bere hondarrak suari ematea onena. n

GR

UPO

CO

LOM

BIO

-CC

B Y

SA

J AK

OBA

ER

RE

KO

ND

O

Azala hazi

@bizibaratzea · Bloga: www.argia.eus/bizi-baratzea

2015EKO IRAILAREN 27A 37�

BIZI BARATZEA, eman eta hartu - ERDIKO KAIERA

Eskuratu liburua sinaturikBizi Baratzea ARGIAn erosiz gero, Jakoba Errekondok eskuz

sinatutako hitz batzurekin jaso dezakezu liburua.Egileak herriz herri ematen dituen hitzaldietan ere (ikusi ondoko

zutabean non-noiz) baduzu sinaturik eskuratzeko aukera.

Eskaerak:Salneurria: 23 € · Harpideentzat: 19,50 €

� 943 371545 · www.argia.eus/denda · [email protected] saltokian liburua salgai jartzeko, deitu.

Jakoba Errekondok baratzeari buruzko berejakintza herritarrekin par-tekatuko du Euskal Herriosoan. Ondorengo hitzorduak:

Irailak 24Urduña

Alondegian, 19:00etan.

Irailak 25Mungia

Nekazaritza EkologikoarenAzokan, 19:00etan.

Irailak 26Tolosa

Zerkausiko azokan, 11:30ean.SomeNETik egitasmoaren

barruan.

Irailak 29Zaldibia

Goierriko HamabostaldiEkologikoaren barruan,

lekua eta ordua zehazteke.

Urriak 1Donostia

Koldo Mitxelenenan, orduazehazteke. Bagerak antolatuta.

Urriak 3Barakaldo (BEC)Bio-Cultura azokan, ordua zehazteke.

Urriak 4Usurbil

Kilometroak 2015en ibilbidean,Baratze Parkean.

AURKEZPEN SOLASALDIAK

Bizi Baratzea liburuaz Errekondok Ainhize-Monjolosen emandako hitzaldiaren bideoa ikusgai

ww.argia.eus/multimedia helbidean.

Aspaldidanik naiz barazki zale, aspalditik gozatzen dut sukaldeanmota ezberdineko platerak prestatzen, baina aurtengo urtera artebaratzeak ez du lortu nire interesa bereganatzerik. Gure herriko bara-tzeei begiratu ere ez nien egingo duela urte bete, eta orain joandakolekuan baratzeei begiratu besterik ez dut egiten.

Hasieran har txiki bat sortu zitzaidan eta ondoren guztiz erne zaitnire pasio txiki hau, badirudi nire garaia zela.

Lurra prestatu eta landare txikiak sartuz gozatu egin dut, landareaknola hazten ziren ikusiz ilusionatu naiz, tximeleta txuriak madarikatuditut, fruituak jasoz... Uff!...Hasieratik izan dut lagun onen batek oparitu zidan Jakobaren liburuaalboan. Ez dut hasieratik bukaerara irakurri, ez dut gezurrik esango.Baina ehunka aldiz ireki dut. Ideiarik ez nuen baratzeari buruz etaliburua izan dut makulu, inguruan ditudan baratzezaleekin batera.Konturatu naiz bakoitzak bere teoriak dituela baratzeari dagokioneaneta nik nireen faltan ba, Jakobarenak. Funtsean nire biblia izan dabide honetan eta kristau itsu batek nola, defendatu ditut bere ideiak.

Arrazoi edo ez, nire baratzea ez zen hain ederra izango liburuariesker ez balitz.

Jokin Murua, baratzezaina:

“Ideiarik ez nuen baratzeari buruzeta liburua izan dut makulu”

Gure kultura iraultzen ari den liburua

ANTOLATU ZURE HERRIANJar zaitez gurekin harremanetan

eta behar duzun informazioaeskuratuko duzu.

[email protected]� 943 371 545

ERDIKO KAIERA - ZIENTZIA | JOXERRA AIZPURUA SARASOLA |

2015EKO IRAILAREN 27A�38

Babeslea: iametza Interaktiboa

AEBETAKO MedikuElkartearen JAMA aldiz-kariak argitaratu duenberri baten arabera, ber-tako pertsona helduen%40 aurre-diabetikotzatjo daitezke, euren odole-ko azukre kantitatea1g/l-tik gorakoa baita.Helduen %14 diabetikoada jada.

Ondorio horietara hel-tzeko 1988 eta 2012urteen artean 20.000 per-tsonaren segimendua

egin da, eta denbora tarte horretan diabetiko estatubatuarren portzentajea%9,8tik %14,3ra igaro da. Hazkundea maila berekoa izan da gizon zeinemakumeengan eta talde etniko guztietan.

Bestalde, aurre-diabetikoen %35ek ez daki gaixotasuna garatzen ari dela.Ezjakintasun hori oso larria da, ezin baitugu ahaztu diabetesa patologiakardiakoen, oftalmologikoen, neurologikoen eta abarren oinarrian dagoela.

Ziurtzat jo daiteke AEBetan detektatutako arazo hori Mendebaldekobeste herrialde batzuetan ere gertatzen dela, Euskal Herria barne. n

Unibertsoa itzaltzen ari da13.700 milioi urte igaro dira BigBang-etik eta orduz geroztikunibertsoa zabaltzen ari da.Ondorioz, unibertsoko zatibakoitzean gero eta materia etaenergia gutxiago dago. Horrelasegituz gero, 100.000 milioi urtebarru unibertsoa erabat itzalikoomen da.

ttiki.com/341446 (Gaztelaniaz)

Homo naledi, aurkitudugun azken arbasoa

Hegoafrikan aurkitu dute duela3,7 milioi urte bizi izan zenHomo generoko espezie orainarte ezezaguna. 1,5 metrokoluzera, 45 kilogramoko pisua etalaranja baten tamainako garunazituen. Tresnak erabiltzeko etadistantzia luzeak ibiltzeko gaizela ondorioztatu dute. Hama-bost banakoren hezurrak aurki-tu dituzte eta, ingurunearenga-tik, uste dute agian hilobiratuakizan zirela.

ttiki.com/341447 (Euskaraz)

Sare sozialei etenikgabe adi egotearenondorioakGero eta gazte gehiago ibiltzendira sare sozialetan 24 ordu egu-neko eta zazpi egun asteko.Glasgowko Unibertsitateko iker-lari talde batek horren ondorio-ak aztertu ditu. Besteak beste,depresioa, antsietatea eta kalitategutxiko loa eragin ditzake jasota-ko mezuei edozein unetan eran-tzuteko gertu egon “beharrak”.

ttiki.com/341448(Gaztelaniaz)

Diabetesa gora AEBetan

IRAILAREN ERDIRA ARTEKO neurketekAntartikan garai honetan gertatzen denozono urritasunaren berri eman digute.Antza, datuak iazko ildo beretik doaz, hauda, ez dira ez oso onak ezta oso txarrak ere.

Azken urteetako desberdintasun nagusiada ozono urritasuna gero eta beranduagogertatzen dela. Normalki urritasuna abuztu-ko lehen hamabostaldian nabaritzen hastenbada ere, iaz eta aurten bigarren hamabostal-dira atzeratu da ozono faltaren hasiera.

Garai kritikoena irailaren amaiera etaurriaren hasiera bitartekoa da; hala ere, ez da aparteko daturik espero.Ozono urritasuna bere horretan mantentzen dela eta epe luzerako joerapositiboa izan daitekeela baiezta daiteke. Nolanahi ere, urriko bigarrenhamabostaldian eskainiko ditugu behin betiko datuak. n

Ozono geruzaren bilakabidea:bide onetik baina astiro

2015EKO IRAILAREN 27A 39�

DENBORAREN MAKINA - ERDIKO KAIERA| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

Stonehengeren 90 “bizilagunak”STONEHENGE ezagunetik hiru kilome-tro eskasera, Durrington Walls aztar-nategian, beste monumentu megaliti-ko bat aurkitu dute, aldameneko harrimultzoaren garai bertsukoa, K.a. 4000.urte ingurukoa. 90 harri inguruk osa-tuta dago, lerro zuzenean jarrita daude–ez zirkuluan, Stonehengekoak beza-la– eta bakoitza 4,5 metro inguru dagarai; multzo ikusgarria, ikusteko

moduan balego. Izan ere, arrokak lurazpian daude eta radar bidez aurkitudituzte.

Beraz, oraingoz, simulazio digitalenbidez soilik ikus daiteke (irudian). Etaaurkikuntzari buruzko informaziogehiago jakiteko ere zain egon behar-ko dugu, oraindik ez baitakite guneakzer funtzio zuen eta nolako lotura zeu-kan Stonehengerekin. n

Arrastoak

LUD

WIG

WO

LTZ

MA

NN

INST

ITU

TE

SIRAKUSA (SIZILIA), K.A. 405. Dionisio I.ak –edo Dioni-sio Zaharrak– greziar koloniaren boterea lortu zuen etaSirakusako tirano bihurtu zen. Orduz geroztik, etsaiakez zituen faltan izango etxe barruan nahiz kanpoan.

Dionisioren gortean Damokles izeneko gizon batbizi omen zen, bere jaunarekiko inbidiak janda. “Harentokian banengo... Haren boterea banu... Haren ondasu-nen jabe banintz... Dionisio banintz...”, errepikatzenomen zuen etengabe jauregiko korridoreetan. Egunbatez, Dionisiok berak kortesanoaren bekaitzaren berriizan zuen, eta Damoklesi beregana joateko agindu zion.“Kanpora joan behar dut eta bitartean nire postua utzi-ko dizut”, esan omen zion; “hala, nire lanak egin behar-ko dituzu eta agintzea zein gogorra den ikusiko duzu”.Orduan, tronuaren gainean hari fin bat zintzilikatuarazizuen, eta hariari lotuta, ezpata biluzia. Damokles tro-nuan esertzera behartu zuen, buru gainean ezpatarenpunta zorrotza dilindan zuela. “Ikusten duzu ezpata?Giroan aldaketarik txikiena izanda ere, zure gaineraeroriko da”. Agintearen arriskuak erakutsi nahi izan ziz-kion ezpataren bidez, bekaizkeriaz, konspirazioz etalosintxari faltsuez inguratuta egoteak zekarrena. Damo-kles, izuak jota, jaunaren oinetan belaunikatu omen zen,barkamen eske.

Ez dakigu kondaira noraino den egiazkoa, bainaDionisioren erregealdiaren metafora gisa bete-beteanasmatu zuen. Damoklesek une batzuk besterik ezzituen egin Dionisioren ezpataren azpian, baina tira-noak, K.a. 367 arte, urteak eman zituen orotarikoetsaien jomugan.

Kartagotarren aurka hainbatetan borrokatu zen, etagaraipen handiak lortu zituen, uhartetik erabat egoztealortu ez arren. Rhegium hartu zuen, eta Sirakusarenboterea Adriatikoan hedatu. Epiro konkistatu etaerraustu zuen –15.000 molosiar hil zituen–... Menpekolurraldeak eta aldeko mertzenarioak ugaritu ahala, are-rio kopurua handituz joan zen atzerrian. Sirakusan ereetsai mordoa zuen; haren autokraziak polisaren demo-

kraziaren gainbehera eragin zuen, eta boterea galduzuten aristokratak, agintaldiaren hasieratik ibili zirentiranoaren aurkako azpijokoetan. K.a. 367an hil zen,oturuntza batean, hainbaten ustez bere seme eta oinor-deko Dionisio Gaztearen aginduz pozoituta. Damokle-sen gainean zintzilikatutako ezpataren haria, azkenean,tiranoa azpian zuela eten zen. n

Damoklesen ezpata (Richard Westfall, 1812) margolaneanDionisio I.a Sirakusakoa zutik ageri da, besoak zabalik,azpian Damokles duela.

AC

KLA

ND

MU

SEU

M

Ezpata ez zen Damoklesena

40 � 2015EKO IRAILAREN 27A

ASKATASUN ETA DEMOKRAZIAgaraietan prentsa funtsezkoa da, arefuntsezkoagoa errepresioa eta zen-tsura ofiziala nagusitzen direnean,Frankismoan gertatu zen moduan.Zentsurak eta desinformazioakbehartzen du, behartu gintuen, klan-destinitatera jo eta egiazko informa-

zioa zabaltzera. Euskal Herrian urtehorietan jasaten ari ginen errepresiobasatiaren aurrean elkartasun mugi-menduak sortzeko beharra zegoen,eta horretarako informazioa –ezku-tukoa jakina– sekulako tresna zen.

Halako zerbaitetan saiatu ginenlagun talde bat, erabat isilpean, Noti-

cias del País Vasco durante el estado deexcepción (Euskal Herriko albisteaksalbuespen egoera garaian) buletinakaleratzen hasi ginenean. Egoerahura bizi izan ez zuten belaunaldieklehen eskutik ezagutu beharko lituz-kete buletin horren moduko historiatxiki baina garrantzitsuak.

1975eko salbuespen egoerari eta frankismoaren blokeo informatiboari aurre egiteko sortugenuen Noticias del País Vasco durante el estado de excepción buletina.

Zenbaki bakoitzetik 50.000 ale banatu ziren isilpean eta eskuz esku, Euskal Herrian,Espainiako Estatuan, baita Europako beste herrialde batzuetan ere.

Hauxe duzue esperientzia klandestino haren atzean egon zirenen historia.

| JUAN MARI ARREGI |

Prentsa klandestinoaelkartasun sortzaile

1975EKO FUSILATZEAK

2015EKO IRAILAREN 27A 41�

1975EKO FUSILATZEAK - TERMOMETROA

ETA eta FRAPeko militanteen fusilatzeakIrailaren 27an beteko dira 40 urteJosé Humberto Baena, José LuisSánchez Bravo eta Ramón GarcíaSanz FRAPeko hiru kideak etaETAko Jon Paredes Manot Txikieta Angel Otaegi Etxeberria, herio-tzara zigortu eta fusilatu zituztela.Francoren erregimen faxista inda-rrean zegoen. Gerra Kontseiluak,izaera militarra zuten epaiketamakur haiek, fartsa judizial hutsakziren, Lege Antiterroristaren dekre-tuak edozer egiteko eskua eman

baitzien poliziei eta epaileei.1975eko maiatzean Bizkaian etaGipuzkoan deklaratutako salbues-pen egoeraren ondorioz hasitakogorakada errepresiboak goia jozuen bost militanteak fusilatu zituz-tenean –ARGIAren zenbaki honen11. orrialdean Mertxe UrtuzagaOtaegi, Angel Otaegiren senideariegindako elkarrizketa duzu irakur-gai–.

Euskal Herrian, 1967tik hainba-tetan bizi izan genituen salbuespenegoerak: berme “konstituzionalak”ezabatu eta indar errepresiboeinahieran jokatzen uzten zieten garailazgarriak. Horretarako, frankismo-ak hedabide gehienen babesa zuen.Nolanahi ere, maiatzaren 22an Biz-kaia eta Gipuzkoari buruzko infor-mazio oro “erreserbatutako mate-ria” izendatu zuten. Desinformazioofiziala are lasaiago zabaltzen zuenerregimenak modu horretan, etaerrepresioari ateak parez pare zabal-tzen zitzaizkion atxiloketa eta tortu-ren bidez.

Testuinguru horretan sortu zenNoticias del País Vasco durante el estadode excepción argitaratzeko ekimenklandestinoa, talde politiko eta sin-dikatuekiko independentea. Asmoa

zen egiatan gertatzen ari zenarenberri ematea ahalik eta jende gehie-nari –batez ere sektore borrokalariantifaxistari, zuen ideologia zuelaere–, eta Euskal Herrian ez ezik,Espainiako Estatuan eta hortikharago zabaltzea.

Erbestetik itzuli ondoren, berrizere atzerrira jo behar izan nuen1975ean, hain justu salbuespen ego-era indarrean jarri zenean. Madrilenezkutatu nintzen. Han, esparru pro-gresisten artean harremanak eginnituen, batez ere Eliza ez ofiziala-ren oinarrian zegoen jendearekin,baita zenbait alderdi politiko klan-destinorekin ere. Kontaktu horienondorioz, segituan konturatu nin-tzen Euskal Herriaz zegoen desin-formazioari aurre egin beharzitzaiola sistema alternatibo bateraikiz. Xabier Sanchez Erauskinkide eta laguna ere Madrilen bizizen orduan. Berarekin hitz eginnuen, gaia aztertu genuen, eta era-baki genuen Euskal Herrira, Estatuosora eta Europara ere iritsiko zenbuletina sortzea. Etxea, dirua etakotxea utzi zigun Madrilgo euskal-dun baten laguntza ordain ezinariesker, eta Euskal Herrian genitueninformazio iturriak erabiliz, buleti-na martxan jartzeari ekin genion.

1975eko maiatzaren 28a: lehen buletinaMaiatzaren 28an irten zen lehenbuletin informatiboa. Data horreta-tik salbuespen egoera amaitu zenarte igarotako bi hilabeteetan 15buletin egin ziren, gutxi gora behera200 orrialde. Horiei gehitu beharzaizkie ondoren osatutako bestebost zenbaki: Gerra Kontseiluen

Madrilen ezkutuannintzela egindakoharremanen ondorioz,konturatu nintzen EuskalHerriaz zegoendesinformazioari aurreegin behar zitzaiola

42 � 2015EKO IRAILAREN 27A

TERMOMETROA - 1975EKO FUSILATZEAK

nondik norakoak eta haien kontraherritarrek izandako erreakzioa jasozuten azkeneko horiek.

Buletina Madrilen editatu genuensekretuan, eta herritarren laguntzazlortu genuen Euskal Herrira etaestatu osora zabaltzea. Europakobeste herrialdeetara eta Amerikaraere iritsi zen informazioa, atzerrikokazetariek eta Madrilen kokatutakoenbaxada garrantzitsuenek eskuanjasotzen baitzuten buletina. RadioParisek, Pyrenaicak, BBCk, Le Mon-dek, baita France Press, Reuters,Asociated Press, Unaited PressInternational eta beste hainbat agen-tzia ezagunek ere, buletina izanzuten iturri. Etengabe aritu nintzenmezularitza lanetan haiekin; tarteanzeuden Jose Antonio Novais etaWalter Haubrich Frantziako eta Ale-maniako korrespontsal entzutetsuak.

Konfiantza osoko pertsonengan-dik jasotzen genuen informazioa(abokatuak, apaizak, laikoak...),Euskal Herriko txoko askotako jen-deak bere segurtasuna eta bizitza

arriskatu zuen, Guardia ZibilekoManuel Hidalgo kapitain zanpatzai-learen itzala atzetik izan baitzuten.Hidalgok uste zuen buletinarenoperazio zentroa (erredakzioa,inprenta, distribuzioa…) Durangal-dean zegoela: Gernikako kuartelekoburu zela, hainbat atxiloturi galdez-ka aritu zitzaien ea buletina noninprimatzen zen, baina sekula ezzuen halakorik jakitea lortu. Halaere, bera ziur zegoen Durangaldekoherriren batean argitaratzen zela,eta halaxe esaten zuen atxilotuenaurrean.

Buletinek harrera oso beroa etazabala izan zuten, koordinatzailelanetan aritu ginen Sanchez Eraus-kin eta biok ere harrituta geunden.Pertsona askok parte hartu zuen:batzuek dirua eman zuten gastuakordaintzeko, beste batzuek etxeeta-ko eta elizetako ateak ireki zituztenmultikopistak kokatzeko, eta bana-keta egiteko kotxea utzi zutenak ereez ziren gutxi izan.

Banaketa gune nagusia Arandade Dueron zegoen, hortik zabal-tzen zen Euskal Herrira, Sevillara,Bartzelonara edota Valentziara.Euskal Herriarekin konexioa geuk

egiten genuen, Madrildik Aranda deDuerora bidaiatuz; Bilbotik bestekotxe bat etortzen zen zorrotan bil-dutako buletinak jasotzera, eta hor-tik gainerako tokietara eramatenziren. Zenbaitek euren multikopis-tak eta bulegoak erabiltzeko baime-na eman ziguten dokumentuak edi-tatu, fotokopiatu eta biderkatzeko.Eta zigiludun gutun-azalak erebehar ziren, bereziki bankuetakoak,modu horretan buletina azkar bana-tzen baitzen Espainiako Estatuanbarrena. Buletinak berrargitaratzeaere ohikoa zen, nork bere herritikedo lantokiko bulegotik.

50.000 ale baino gehiagoKolaboratzaileen eskuzabaltasunariesker 50.000 ale ateratzera iritsi ginenzenbaki bakoitzeko, seguruenikgutxienez 150.000 irakurle izangozituen buletinak. Parisen zegoenRuedo Ibérico argitaletxeak geroraliburu bat kaleratu zuen: Euskadi, elúltimo estado de excepción de Franco.Liburu hura buletinaren erredakziotaldeak egin zuen, eta ezkutuko espe-rientzia informatiboaren hainbatgorabeheren berri eman zen bertan.

Zergatik izan zuen hainbestekoarrakasta? Eta zerk bultzatu zuenhainbeste jende informazio klan-destinoa zabaltzen laguntzera?Arrazoiak begi-bistakoak dira: bule-tinak informazio hutsune oso han-dia betetzen zuen; jendea egiazkoalbisteen gose zegoen. Buletinakosatzeko orduan, notiziak seriota-sun eta objektibotasun handizjorratzen saiatu ginen, hori ereberme bat zen irakurlearentzat.Modu berean, informazio erretori-koa bazterrean utzi zen eta askotangertaeren deskripzio hutsak ematenziren orrialdeotan.

Hidalgok ez zuen inoiz ezkutukoinformazio hura desegitea erdietsi,eta herritarren zati handi bat gerta-tzen ari zenaren jakinaren gaineanizatea lortu genuen. Gisa horretan,elkartasun mugimendu zabala erna-tu zen Euskal Herrian eta kanpoan,eta horren adibide dugu ETA etaFRAPeko militanteen fusilatzeakjendartean sortutako erantzuna.Bada garaia 1975eko buletin huraposible egin zutenei eskerrak emaneta haien lana aitortzeko, batzukjadanik hilda dauden arren. n

Euskal Herriko txokoaskotako jendeakarriskatu zuen biziabuletina zabal zedin,Hidalgo kapitainarenitzala atzetik izanbaitzuten

Banaketa gune nagusia Aranda de Dueron zegoen, hortik banatzen zen buletinaEuskal Herrira, Sevillara, Bartzelonara edota Valentziara.

2015EKO IRAILAREN 27A 43�

TERMOMETROA

2014AN eta Andre Maria Zuriarenjaiaren atariko, ekimen berria abia-razi zuen Gasteizko euskaldunenelkarte GEUk, Heldu Buruari sariaemanez. Nahi izanez gero, ideia ezda sobera originala, baina ongi dabeti bakoitzari berea ematea, etaurteetan euskararen aldeko laneanberezi den pertsona edo elkarteaaipu eta sona handiz janztea.Estreinako hartan, Pako Eizagirreirakasle saiatua izan zen izendatua.Aurten, berriz, ibilian hogei urteegin dituen GEUrekin mendira egi-tasmoa nabarmendu du erran dela-ko GEU elkarteak, eta horrela, tal-dearen izenean Bego Ariznabarretagasteiztarrak (Soraluze, 1953) jasozuen saria. “Baina nirekin zen taldeosoa. Taldea gara, eta taldean egi-ten dugu lan. Horixe dugu ezauga-rrietako bat”.

Bi lagun mendira bideanGasteizko Aihotz plazan HelduBuruari saria jasorik, aihotz batengainean zina egin behar izan zuenAriznabarretak, non hurrengohogei urteetan ere –gutxienez–,burua zut euskararen alde jardun-go dutela zintzo agintzen baitute.“Eta egiten ez badugu, lepoa moz-tuko digutela esan ziguten! Kar,kar…”. Txantxa eta hitz-jolasakgorabehera, hogei urte bete zituenotsailean GEUrekin mendirak.“Orain dela hogei, 40 urteko ema-kume bi ginen Maite Mendiburueta biok, eta koskortuak genituenseme-alabak. Haiek bakarrik ibil-

tzen eta irteten hasita zeuden eta,beraz, tarte libreak ere bagenituenguk –dela ostiral arratsaldea nahizlarunbat goiza, esaterako–, etamendirako baliatzen hasi ginentarte horiek”. Eta, behin halako,mendi irteera horietako batean,Maite Mendiburuk Bego Ariznaba-rretari: “‘Euskaldunez osatutakomendi taldea egin beharko genu-ke!’. Maiteren ideia izan zen. Nikbaietz esan nion, baina besterikgabe. Ordurako, dena den, GEU

elkarteko kide ginen biok eta, hor-taz, egun batean, Geu aldizkarianiragarkia jarriko zuela esan zidanMaitek. Eta esan eta egin: ‘Halakoigandean, goizeko 9:00etan, Txa-pela taberna aurrean, irteera Ezki-belera’. Ez genekien inor etorrikozen ere, baina hogeita hamaseilagun bildu ginen!”.

Maite Mendibururen ideiarijarraitu zitzaion Bego Ariznabarre-ta, konplize egin ziren lehen ereadiskide eta lagun zirenak, eta han-

Bego Ariznabarretak eta Maite Mendiburuk pentsatu zuten euskaldunez osatutako mendi taldea egin beharko zuketela. Esan eta egin.

20 urte pasa dira GEUrekin mendira sortu zutenez geroztik.

‘GEUREKIN MENDIRA’ EKIMENA

| MIEL A. ELUSTONDO |

Beste mendi taldeetan gertatu den bezala, ‘GEUrekin mendira’ko kideen batezbesteko adinak gora egin du. 40 urtetik gorakoak elkartzea da ohikoa.

20 urtez euskara eta mendiaatseginez uztartzen Gasteizen

BE

GO

AR

IZN

AB

AR

RE

TA

KU

TZ

IA

44 � 2015EKO IRAILAREN 27A

TERMOMETROA - ‘GEUREKIN MENDIRA’ EKIMENA

dik laster, jendea deitu zuten bilerabatera: “Eta talde izaera gorpuztugenuen. Jende mugimendua izan daharrezkero, jakina, batzuk gaizkitudira, beste batzuek bestelako bideakhartu dituzte, baina talde izaerahorri eutsi diogu beti”. GEU elkar-tearen baitako da GEUrekin mendiraasmoa sortze beretik: “Atal berezibat osatu genuen elkartearenbarruan eta horrela jarraitzen dugu.Elkartearen jarduera izan gara hogeiurtean, eta horrela izan nahi duguluzaro!”.

Antolatu, errazHilean behin, hirugarren igan-dearekin egin ohi dituzte txan-goak, eta udako oporrak gora-behera, 200 irtenaldi ere betedituzte hogei ur te honetan:“Batzuetan euskararen aldekojaiak izaten dira hileko hiruga-r ren igande horretan, etaorduan egokitu egiten dugu gureirtenaldia, delako jaia ospatzenden lekura joan eta han inguru-ko mendiren batean egiten duguibilaldia, edo bestela, guremendi eguna aldatzen dugu”.Hogei ur tean ez dute aldezaurretik balizko mendizalearenizenik hartu. Datorrena datorre-la hitzordura, mendian gora prestdira beti abian. “Konplikazioaksaihestu ditugu hogei urte honetan.Gauza gutxirekin ahal den gehienaegiten saiatu izan gara beti, bidea

erraz egiten”. Hala ere, egunbatean nahiz bestean Geurekin men-dira ekimenean parte hartu dutenlagunen izenak hartu izan dituzte,harremanak erraztea xede. Horre-la, amarauna ere osatu dute hogeiurte honetan.

Mendizale euskaltzaleok ekaina-ren amaieran, azkeneko irteerarenondoren bildu ohi dira ondokosasoiko mendi irteerak finkatzeko.Proposamenak bildu ohi dituzte,zerrenda erabakitzen, eta txangobakoitzaren gidari eta arduradunakzehazten.

Dakienak badaki mendizaletasu-nak goiti-beheiti handiak izandituela gure herrietan. Talde askokerreka jo dute, bestelako bideakhartu ditu mendizaleak. “Hogeita

hamasei lagun izan ginen lehenen-go egun hartan, baina gertatu da,bazterretan elurra eta hitzordura bilagun besterik ez azaltzea, eta bihoriek bakarrik abiatzea elurretan.Bestalde, izena eman beharrik ezdagoenez, konpromisorik ez duinork. Behin, gogoratzen naiz,hirurogeita bost pertsona etorrizitzaizkigun. Txindokira joatekoakginen. Otsaila zen, baina udakogiro betea egin zuen aste hartan,eta igandean jendetza mendirako.Autobusa genuen aginduta, bainaberrogeita hamabost leku zituen!

Hamar lagun bi autotan joanbehar izan ginen Larraitzera, etahandik lotu gintzaizkion gorakobideari”. Gaur egun, batezbeste, hogei lagun baino gutxia-go bildu ohi dituzte. Txangola-riaren adina ere hor da beti .“Gure kasuan, hasieran gazte-txo asko etorri ohi ziren. Bes-teak beste, gure seme-alabak,eta haiekin batera, beraien lagu-nak ere bai askotan. Hogei urteigaro dira, hogei urte zaharragogara gu orain, eta, bistan da,gure mendizalearen batez beste-koa ere igo egin da. 18-19 baturteko gazteak etorri ohi dirainoiz, baina 40 urtetik gorakoak

gara gehienok. Mendizale taldeguztietan gertatu da hori”. Ageriandenez, gasteiztarrak dira txangoo-tara biltzen diren mendizale guztizgehienak, nahiz eta Arabatik ere

Ezkerreko argazkian Bego Ariznabarreta GEU euskaldunen elkarteak emandako Heldu Buruari saria jasotzen. Hurrengohogei urteetan ere burua zut euskararen alde jardungo dutela zintzo agindu zuen, “eta egiten ez badugu, lepoa moztukodigutela esan ziguten! Kar, kar…”. Eskuinean, 200 mendi irteeretako batean, Erlon.

“Aspaldi konturatu gineneuskara lantzeko esparruakbehar genituela Araban.Edonora joanda ere, nahikoada erdaldun bat denokgaztelaniara behartzeko.Erdaldunik etorri da inoiz,baina guk ez dugu hizkuntzaaldatu”

Bego Ariznabarreta,GEU mendira-ren sortzaileetakoa

GE

UR

EK

INM

EN

DIR

A

BE

GO

AR

IZN

AB

AR

RE

TA

KU

TZ

IA

2015EKO IRAILAREN 27A 45�

‘GEUREKIN MENDIRA’ EKIMENA - TERMOMETROA

badatorren aleren bat, eta Gipuz-koatik ere etorri izan da baten bat,hala Aretxabaletatik nola Segura-tik, adibidez.

Mendia, euskaraz Horixe dute hastapenaz gerokoleloa, “Mendia euskaraz”. Gurehizkuntza zahar beti berrian nahizuten, eta horretan dira gaur egunere. “Aspaldi konturatu ginen eus-kara lantzeko esparruak behargenituela Araban. Edonora joandaere, nahikoa da erdaldun batdenok gaztelaniara behartzeko.Erdaldunik etorri da inoiz, bainaguk ez dugu hizkuntza aldatu.Gure ekimenaren berri izan etabehin edo behin entzun behar izandugu diskriminatzaileak garela,baina, hara!, txirrindularitza karre-ra batera joaten denari ez zaiobururatzen bizikleta gabe joatea,ezta? Bada gurekin mendira euska-rarik gabe etortzea ere ez”. Ariz-nabarretak dioskunez, moduriknaturalenean jarduten dute,beraien asmoari lotu zaizkio hasie-ra-hasiera hartatik eta asmo harixe

loturik irauten dute. “‘Euskara etamendia’ da gure leloa”.

Zerutik jakina da kirola edo gor-putz ariketa baino gehiago delamendia, gisa honetara bederen.“Giroaren ederra azpimarratukonuke nik, gure artean sortzen denlotura hori. Guztiok komuneanzerbait dugula ikusten da, mendiaeta euskara, biak maite ditugula.Oso giro atsegina dago beti, etaeuskaldun asko –asko, gero!–, eza-gutu ditugu urte hauetan zehar”.Ez dira bere buruari begira egon.Ate-leihoak ireki eta harremanakizan dituzte beste zenbait taldere-kin, Gasteizen bertan nahiz hiribu-rutik kanpo. Zerrendan dira Baga-re elkar tea, Euskaraz Bizi ,Gasteizko Mintzalagunak, Segura-ko Iparra Hegoa, Goierriko men-dizale beteranoak, Gurasolagunaketa beste.

Hogei ur te otsai lean, sariaAndre Maria Zuria jaien atariko,eta orain arte moduan aurrera egi-teko gogo bizia dute. “Hogei urte,eta ez gara nekatu! Gure artekogiro atseginak ere laguntzen du.

Hilean behin egiteak ere bai. Men-dizale taldeek igandero egin ohidituzte beren txangoak. Gu helbu-ru apalekoak gara, lehiarik gabekotaldea –oso inportantea dengauza–, eta euskara eta mendiamaitatzea besterik ez dugu eska-tzen gure irtenaldietan”.

Honenbestez, irailaren 20an ekinzioten sasoi honetako egitarauari.Beratza-Bagate-Aloria zuten ibilki-zun. Urriaren 25ean, Ganekogorta-Kamaraka-Laudio dute asmo. Aza-roan, Urbasa-Bargarain. Abenduan,Orkatzategi-Ametzueta-Araotzizango dute.

Jakinaren gainean gaude: hilekohirugarren igandean Gasteizen dahitzordua, Mendizorrotzako apar-kalekuan, Ogeta pilotaleku atarian,goizeko zortzi eta erdietan ttanko.Hantxe GEUrekin mendira, Lizardi-ren bertsoa gogo-bihotz eta ezpai-netan: Maite ditut gailurrak, argiakez beste. / Ai, hegaztia banintz, gañikgain nenbilke. “Ezin hobeto biltzendute Lizardiren hitzek gure espiri-tua”, burutu du Bego Ariznabarre-tak. n

46 � 2015EKO IRAILAREN 27A

TERMOMETROA - TXANPONAREN BESTE ALDEAK

HARTZEKODUNEN lehiaketan egonda azken urtean Koxka enpresa biproiekturen arteko borrokan, etapaper artean aurkitu dugu RamonSalinas Garrido. Koxkako langileohia da eta beren enpresa izandakoa-ri aterabidea emateko proiektua pres-tatu dutenetako bat. Gaur eskuartean dauzkan orri horiexen arteanpasa ditu azken hilabeteak Salinasekbeste zenbait kiderekin batera, enpre-saren bideragarritasun plana etaenpresa modeloa garatzen. Langileaklehen lerroan jarrita eta kooperatibaeredu bezala hartuta egin dute lan-sozietate baten aldeko apustua.

2014an behea jo zuen lantegiaketa berrehundik gora langile geratuziren kalean. Hartzekodunen lehiake-tara pasa zela eta inork hartu ezeantxatarrerako geratuko zenaren beldu-rrez, langileek Koxka berreskuratze-ko aukera ikusi zuten. Urte gorabe-heratsuak igarotakoak dira: 2009anEEEan sartu zirenetik 2014an azkenerrematea jaso zuten arte, ikusi beharizan dituzte kaleratzeak, gainerakolangileak enpresa funts putre deituri-ko AYAC taldearen esku geratuizana, eta hau zorra zorraren gaineannola ari zen pilatzen. Koxkaren ira-baziekin poltsikoak bete eta GizarteSegurantzan 7 milioi euroko zuloautzita alde egin zuen AYACekozuzendaritzak. Zor horrek zaildu duhartzekodunen lehiaketa, 2014koirailean indarrean sartu zen legeak

baitio zorra hurrengo hartzaileak erejaso beharko duela. Interesa zutenzenbait enpresari atzera bota zituenpisu ekonomiko horrek, eta langileekeuren proposamena aurkeztu zuten.

108 kideren babesaPaper eta txostenen artean dantzan,atera digu Salinasek administrariariaurkeztu zioten lehen zirriborroa.108 kideren atxikimenduarekin adie-razi zuten horietako bakoitza prestzegoela buruko 25.000 euro jartzeko–kalkuluak kobratuko zuten langabe-ziaren araberakoak ziren– eta diruhorrekin Koxka berriz ere martxanjartzeko. “Hasierako zirriborro har-tatik hona izugarri ikasi dugu” diobarrez Salinasek txostenari begira,“gure helburua nola edo hala proiek-tu bat aurkeztea zen, baina gu ez garaenpresariak, eta egun batetik besteralantegi baten bideragarritasun planaosatzea ez da batere erraza”.

Zuzendari ohiak izan dituzteparean, ordea, beste enpresa proiektubatekin, eta langileak hitz egitekoprest agertu badira ere, ezezko eran-tzuna jaso dute beti.

Ekonomia sozialaren baloreetanoinarrituta, SAL (lan-sozietate anoni-mo) bat sortzeko enpresa proiektuaaurkeztu zuten langileek. Proiektuabera osatzeko prozesu guztia kideenonarpenarekin eta gardentasun osozegin dutela diote harro, eta bidea horidela iritzi diote. Ez dira, baina,proiektuan idatzitako hitz hutsetansoilik geratu, Salinasen arabera zero-tik eraikitako balizko enpresa horre-tako baloreak hasieratik jarri nahiizan dituzte praktikan.

Enpresa erosteko txatarrerakobalioko lukeen kantitatea eskainizuen langile taldeak, nabeen beneta-ko balioa hori zela argudiatuta, etalangile bakoitzak bere poltsikotikjarri beharreko dirua, aldiz, enpresamartxan jartzeko litzateke. Zenbaithornitzaileren onespena eta babesaere lortua zuten eta bezero batzukere prest zeuden berriz ere hartu-emanetan hasteko. Administrariari ez zaio, ordea, nahi-koa diru eskaini dutela iruditu, etazifra altuagoa eskaini duen zuzendariohi taldeari eman dio enpresa.Diruan egongo da koxka. n

Koxka

Non dago:

Zer egiten du:

Egoera:

Ekonomia sozialean oinarrituriko enpresa proiektuaren bideragarritasun planaegiten “izugarri ikasi” dute langileek, azkenean konkurtso-administrariak Koxkazuzendari-ohi talde baten esku utzi badu ere. Irudian, lantegia itxi zuten egunean.

| ITSASO ZUBIRIA ETXEBERRIA |

Soldatzaileek badakite bestelakobideragarritasun plana egiten

AH

OT

SA.IN

FO

2015EKO IRAILAREN 27A 47�

EUSKARA ALBISTEAK - TERMOMETROA| ONINTZA IRURETA AZKUNE |

KATALUNIAN INDEPENDENTZIA LORTZEKO AUKERAKEspainiako Gobernuan alarma piztu du, baita espainiaralderdien –eskuineko nahiz ezkerreko–, KonstituzioAuzitegia moduko erakundeen eta euren terminalmediatiko guztien artean ere. Jadanik benetako gerrazikinean sartuta daude denak, katalanen eta euren eko-nomiaren kontra. Erabili dituzten argudioak asko dira:enplegua, ogia, pentsioak, aurrezkiak, zerbitzu publiko-ak, enpresen deslokalizazioa, eta abar. Gerra zikina sus-tatzen ari direnen arabera, independentzia aldarrikatukobalitz kaosa nagusituko litzateke Katalunian, honda-mendia, langabezia eta pobrezia ere haziko lirateke,pentsioak ezin ordainduta, Europa eta gainerako mun-dutik isolatutako herrialdea litzateke. Beldurra eragitekoargudioak dira, herritarrek botoa askatasunean ematekoduten eskubidea murrizteko saiakera larria.

Badaude, ordea, arrazoiak pentsatzeko Kataluniaindependentea ekonomikoki bideragarria izango litzate-keela, ongizate gehiago ekarriko lukeela eta merkatuekkonfiantza handiagoa izango luketela Kataluniarengan,Europako herri aberatsenetako moduan segituko bailu-ke. Hori ez dute katalanek soilik esan. 1992ko eta

2004ko Ekonomia Nobel saridunek, NazioartekoMoneta Funtseko zuzendari ohiek, Eurostatek, Suitza-ko Bank Credit-ek eta Bundestag banku alemanak,Financial Times, The Wall Street Journal eta beste hainbathedabidek… Horiek guztiek Kataluniaren independen-tziaren aldeko datuak eman dituzte.

Ondorioz, desiragarria litzateke guda zikina baztertu,mehatxuak egiteari utzi eta hondamendia iragartzenduten argudioak eman ordez, herritarren artean eztabai-datzea kontrako eta aldeko argudio ekonomiko serioak,bai Kataluniarentzat, baita Euskal Herriarentzat ere.Hor daude, adibidez, Josep Borrell eta Joan Llorachekesandakoak Los cuentos y las cuentas de Cataluña liburuan,dirudienez TV3n betoa jarritakoak –telebista kateak dioelkarrizketa proposatu diela egileei hauteskundeak igaroondoren–. Herritarrek eskubidea dute zehaztasunezjakiteko aldeko eta kontrako argudio ekonomikoak zeindiren. Eta behin bozketa eginda, denek errespetatudezatela hautestontziek diotena, eta kasu honetan, hobeerreferenduma balitz.

Juan Mari Arregi

Katalanen ekonomiaren kontrako gerra zikina

EKONOMIAREN TALAIAN - TERMOMETROA

AMEZKETA, GAINTZA, Ber-gara, Arama eta Elgetakoudalek jaso dituzte epaiak.Lehenengo, Amezketakoeta Gaintzako udalen albis-tea iritsi zen. Bi udalokaktak euskara hutseanbidaltzea zilegi zela erabakizuen Donostiako Epaite-giak. Horrela, CarlosUrquijo Espainiako Gober-nuko EAEko ordezkaria-ren helegiteen aurkakoepaiak eman ditu epaite-giak.

Epaiak dioenaren arabera,EAEko Euskararen Legeak horreta-rako eskubidea ematen die Gaintza-ko eta Amezketako udalei. Hortazgain, abokatu eta prokuradoreenordain-sarien kostak ordaintzerazigortu du Espainiako GobernuOrdezkaritza. Ordezkaritzak epaiaerrekurritzeko aukera du datozenegunetan.

Udalak erabaki guztiak Espainia-ko Gobernu Ordezkaritzara bidal-tzera derrigortuta daude. Udalbatzuek erabaki horiek euskaraz har-tzen eta idazten dituzte, eta beraz,gaztelaniara itzuli gabe bidali izandituzte Gobernu Ordezkaritzara.Urquijok errekerimenduak eta hele-giteak ezarri zizkien gaztelaniaz behi-nik behin ez zituztelako bidaltzen.

40 udal inguruk aktakeuskara hutsean bidaltzea-gatik errekerimendua edohelegitea jaso zuten. Aktezgain, beste bost gaireninguruan jarriak ditu Car-los Urquijok errekerimen-duak eta helegiteak.(Zerrenda osoa:www.argia.eus/argia-aste-karia/2451/udalerri-eus-kaldunak-jomugan).Gaintzako eta Amezketa-

ko udalek jaso duten epaibera izan dute geroxeago

Elgeta, Bergara eta Aramako uda-lek. Aldeko epaiak eman izanakordea, ez du esan nahi hemendikaurrerakoak hala izango direnik.Lekeitioko Udalak adibidez, kontra-ko epaia jaso zuen. EuskararenLegearen anbiguotasuna baliatutaepaileek aldeko edo aurkako epaiaeman dezakete, baita auzitegi bere-koek ere.

KO

NT

SEIL

UA

Udaletako aktak euskara hutsean: 5-1 doaz irabazten partida

Kontseiluak eta UEMAk deituta,otsailaren 28an,udalerriak euskaraz aritzeko aldarria egin zuten ehunkalagunek.

48 � 2015EKO IRAILAREN 27A

TERMOMETROA - NET HURBIL

Irudi handian –Justin Tallisek AFP agentzia-rentzako egindakoan– Jeremy Corbyn dipu-tatua Labour alderdi laboristaren barne hau-teskundeak irabazi ostean militanteentxaloak jasotzen. Izendapenaren interpreta-zioetan sartuta, batzuek Margaret Thatche-rrek iraultza kontserbadorea hasi zuenekolaborismo ezkertiarra –neoliberalismoarenaurrean galtzaile atera zena– ikusi duteCorbynen programan. Beste batzuek 2008ondorengo krisitzarrak Europako ezker guz-tietan –mugimendu sozial berri ugarienarnasarekin batera– eragin duen ezkerre-ranzko joeran Corbyn ezezagunaren garaipe-na. Modako hitza trantsizioa suertatu daite-ke ondoko hilabeteotan: politikoa,ekonomikoa, Europaren egiturazkoa, ekolo-gikoa... Paris Match astekariaren webetikhartutako irudi txikian, Fassina, Lafontaine,Mélenchon eta Varoufakis egun berean Fêtede l’Huma festan egindako aurkezpenean.

LEHMAN BROTHERS IRAILAREN 15batean sartu baldin bazen kiebran,2008an, Europako ezkerrak –bai-mendu bekigu singularrean mintza-tzea aitortuz mugimendu txit anitzadela– ontziaren lemari ezkerreraeraginez ospatu du azken ehunurteotako krisirik bortitzenarenzazpigarren urteurrena.

Britainia Handikoa markakoagertatu da Alderdi Laboristarenburuzagitzarako hautatzean JeremyCorbyn, historian eduki duen buru-zagi guztietan ezkerrekoena. Izen-dapenaren egun berean, irailak 12,larunbata, bost pertsonalitate ospe-tsuk konpromisoa hartu dute ‘Bplana’ antolatzeko Europar Batasu-nean zilindro baten gisa aurreanharrapatutako guztia berdintzenduen politika neoliberalari aurreegitearren.

PCF Alderdi Komunistarenegunkari L’Humanitéren festak –Fêtede l’Huma, lagun arterako– urteroegin nahi izaten du Frantziako etaorokorrago Europako ezkerrarentermometro lana. Bertan egin dute‘B planaren’ aldarrikapena.

Sinatzaileak dira Jean-LucMélenchon europarlamentari fran-tziarra, Parti de Gaucheren sortzai-lea, nazio gaietan jakobino ezagunabide batez esanda; Stefano Fassinaitaliarra, diputatua eta Ekonomiakoministrorde dimititu berria Matteo

Renzik ezarritako politikarekinhaserre; Zoe KonstantopoulouGreziako Legebiltzarreko lehenda-karia, Syrizako buruetakoa atzoarte; Oskar Lafontaine alemaniarraOgasun ministro ohia, Die Linke-ren sortzaileetakoa; eta YanisVaroufakis greziarra, aurkezpenikbehar ez duen izarra.

Deialdian diotenez, premiazkoada ikastea Grezian Europar Batasu-naren eliteak eman duen estatu kolpefinantzieroaren lezioa. “Europahonek ez du sortzen nazioen barru-ko eta nazioen arteko bortxa beste-rik: langabezia izugarria, dumpingsozial bortitza, buruzagi alemania-rrek Hegoaldeko Europari botatzendizkioten isekak (...) Europar Bata-suna ari da elikatzen eskuin muturra-ren indartzea eta bihurtu da ondasu-nak ekoiztu eta banatzearen kontroldemokratikoa deuseztatzeko tresnaEuropa osoan”.

Oskar Lafontaine da sinatzailee-tan karrera politiko sendoena aur-keztu dezakeena. Hain zuzen ere,Lafontainek proposatu zuen abuz-tuan Europako ezkerrarentzako ‘Bplana’ prestatu beharra, Greziakoporrotaren harian: “Injustua etaharroputza litzateke Alexis Tsiprasieta Syrizari lezio moralak eman nahiizatea. Europako ezkerraren espe-rientzia hauen ostean, hobe duguhausnartzea ea zein baldintzatan

garatu dezakegun Europan politikademokratiko eta ezkertiarra”.

Eurotik irten ala ez, euroa versusdrakma.... ezkerreko buruak adosjartzen ez dituen eztabaida gaindi-tzea proposatu du Lafontainek.Zehazki, euroaren funtzionamenduzurrunegiak ekarri dituen kalteaksaihesteko Europako Diru Sistemabiziberritzea mahairatu du, euroasortu aurretik 1979tik 1993ra arteerabili zen tresna.

Bestetik, Europaren batasunarigero eta indar handiagoa emateanahi duten ezkertiarren aurrean,Lafontainek uste du deszentraliza-zioa dela bidea, hori esatean berakluzaz defenditutakoaren autokritikaeginez, eta aurrean jarriz JüngerHabermas filosofoa bezalako adituezkerrean oso txalotuei: “Demokra-ziak eta deszentralizazioak elkarbaldintzatzen dute”.

Corbynen keinuak Londrestik Abuztuko paperean ‘B planarenasmoa’ laburbildu zuen Lafontai-nek: “Europaren funtzionatzekoera aldatu behar da, inolako legiti-motasun demokratikorik ez daukanBanku Zentralari kendu behar zaiotekla bat sakatu hutsarekin demo-krazia eteteko ahalmena. (...) Ale-maniako ezkerrak ere ohartu behar-ko luke ‘Euroa hilez gero, Europahil da’ mantra merkeldarra tranpa bat

Grezia, Irlanda eta Espainiako hauteskundeen emaitzen zainegon gabe, Europako zenbait lider aurrerazale ospetsuk

–Oskar Lafontaine alemana buru– konpromisoa hartu dutegaur nagusi den estrategia neoliberalari ‘B plan’ bat

kontrajartzeko. Justu egun berean Britainia Handiko AlderdiLaboristak historiako buruzagi ezkertiarrena hautatu du.

Europako ezkerrakontraerasoan dator:

«Jo ezkerrerago!»

| PELLO ZUBIRIA KAMINO |

2015EKO IRAILAREN 27A 49�

- TERMOMETROA

dela (...) Grezian ikusitakoak ikusi-ta, Europa demokratikoa eta sozialanahi badu ezkerrak Europarekikobere politika aldatu behar du etabide berrietatik abiatu”.

Baina, Lafontaine eta guzti Paris-tik lanerako deia eginez liderrokEuropako ekonomiaz eta gizartezerbitzuez ari diren moduan, Britai-nia Handian Alderdi Laboristakobazkideek nagusi hautatu dutenJeremy Corbyn askoz programazabalagoaz ari da bere ‘B planean’.Urrutirago doa.

Ekonomian, austeritate neurriaketen eta aberatsei zerga berriak eza-rri, enpresen etekinei bezala. Irakas-kuntzan, sare publikoa lehenesteazgain, ikasleentzako beken sistemaberrezarri: Corbynek estudianteei

barkamena eskatu die gobernulaboristek bekak kredituz ordezkatuzituztelako. Neurri oso zehatzakagindu ditu ere, irabazten badu,etxebizitzetan, politika sozialean,osasun sare publikoaren indartzean,genero berdintasunean...

Baina 2015eko Europan harriga-rriena ez dira suertatzen Corbynenprograma sozial oso ezkerrekoarenatalok. Are deigarriagoa da gober-nua bereganatu nahi duen alderdibateko buruzagia ausartzea energiakonpainien eta ferrokarrilen nazio-nalizazioa proposatzera. Eta zeresanik ez Britainia Handia OTANe-tik irtetea eta Trident programa mili-tar atomikoa geldiaraztea.

Labourrek ez du ezustean hautatueskuetan laborista baino troskista

dirudien programa dakarrenCorbyn. Bizi osoa darama alderdia-ren baitan, parlamentario, kritikobaina alderditik irten gabe. 2003anIrak erasotzeko George W. Bushekeskumakilatzat Jose Maria Aznarre-kin batera Tony Blair erabili zue-nean, Corbynek kontra bozkatuzuen.

Labourren lider izateko lehiansartu aurretik bezala gero, beti min-tzatu da argi, Hego Amerikako liderezkertiarrak sustatuz bezala Israelkritikatu eta Palestina defendituz.Eta hala ere batzuk harrituko zirenalderdiak buruzagi izendatu zuenlarunbatean, Europa osoa iheslarimigratzaileen kaosean murgildutazegoenean, oholtza gainean Corbynikusirik “Refugees welcomed her e”(Iheslariak ongi etorriak zaretehemen) zioen afixaren aurrean.Edo gerran hildako militar ingele-sen aldeko ekitaldi batean “Goodsave the Queen” hasten den ereser-kian isilik geratu zelako.

Sartuko da Corbyn bere alderdia-rekin Parisen aldarrikatutako ‘B pla-naren’ joste lanetan? Europako zeingehiago? Euskaldunen bat? Azaro-tik aurrera hasiko gara ikusten.

Hasi da eztabaida, ea nola antola-tzen den politika berri bat: “Osasu-nak partekatu eta enpleguak sortze-ko, gazteentzako batez ere; trantsizioekologikoa eta Europar Batasunarenbirsortze demokratikoa. Itun euro-par zeken inhumanoak hautsi etaberriak sortu neoliberalismoarenhesiak gaindituta. Aurrekontuenituna deuseztu. TTIP AEBekikomerkataritza librezko ituna arbuia-tu”. Hitz gutxitan, lan handi bat eskuartean. n

“GERNIKAKO Estatutua ez bete-tzea izan da, eta da, sistema demo-kratikoak euskal gizartearekin etanazionalismo demokratikoarekinhartutako konpromisoa amaitunahi ez izanaren porrot handia; etaeuskal gatazka, izaera politikodunaeta ETA baino askoz lehenago-koa, konpondu gabe dago orain-dik”. Jose Antonio Ardanza lehen-dakari ohiak 2011n argitaratutakomemoria liburutik jasotako esaldiada. Ondo pentsatutako berbakdirela esan liteke, beraz. Horrelaamaitzen du paragrafoa: “Euskalgizartean nazio partaidetzaz dago-en bikotasuna –euskal herrita-rra/euskal-espainiarra–, horixe daizaera politikoa duen gatazkarenoinarrian dagoena. 1986an aditueuroparrek aholkatu ziguten Esta-tu Libre Elkartuaren formulaberreskuratzea legoke agian”.

Egongo dira bikotasun horrierantzun ahal dioten hainbatharreman formula eta datozenhilabeteetan asko hitz egingo dahorien gainean. Autogobernu lan-taldeak eskatutakoari erantzunez,Eusko Jaurlaritzak hainbat txostenbidali zituen joan den asteanEusko Legebiltzarrera. Josu Erko-reka eledunak azaldu zuenez, Jaur-laritzak bere aurrekontua bikoiz-tuko luke –10.000 milioi eurotik20.000 milioira– bere eskuetanbalitu Madrilek oraindik transferi-tu bako 24 eskumenak. Legealdiamaiera dator Eusko Legebiltza-rrera eta autogobernu ponentzia-ren lanaren amaiera. Etorrikodenaren lagin txiki bat besterik ezda Erkorekak azaldua, hori bai,kasu honetan oso esanguratsua.

Gernikako Estatutuan dagoenkontzertu ekonomikoa kontzertupolitiko ere bihurtu nahi du EAJk,Madril eta Gasteizko harremana

aldebikotasunean oinarritu dadin.Oraindik ez dago batere garbi tes-tuinguru horretan nola geratukoden erabaki eskubidea, baina osoposible da orain bezala geratzea:hau da, Eusko Legebiltzarrakonartua du autodeterminazioeskubidea, baina ez da ezer egitenuneren batean herritarrek horrengainean erabaki dezaten.

ERABAKI ESKUBIDEA, alabaina,dagoeneko ez da bakarrik gurenazio izaeraz erabakitzeko tresna,Ibarretxe planean irudikatzen zenlegez, adibidez. Kontzeptu politi-ko gisa bere bilakaera izan du etaherritarrek erabaki nahi dute eurenegunerokotasunaz, eta ez bakarriklau urtez behin. 2008ko krisia hasizenetik emandako herritarrenahalmentzea geratzeko etorri da.Euskal herritarrek erabaki nahidute LOMCEri buruz, gizartesegurantzaren norabideaz, osasu-nean eta hezkuntzan inbertitunahi duten dirutzez… Hainbatesparrutan egunerokoan erabaki-tzea eskatzen da gero eta gehiago.

Hori, beraz, oso kontuan har-tzeko aldagaia izango da aurreran-tzean. Ikuspegi hori ere garrantzi-tsua da Nafarroan –edo

Valentzian eta Galizian– emanda-ko aldaketa politikoa ulertzeko.Abertzaletasunak badu horgarrantzitsua den esparrua, bizi-tzako ohiko esparru ugarietan era-bakitzeko eskubidearen garape-nak, beretzat klabea den

naziotasunean erabakitzeko ateaere irekitzen duelako.

Funtsean, hori zen Espainiakohauteskunde orokorretarakoEAEn uda aurretik plazaratu zenezkerreko indarren aliantza pro-posamenaren oinarria. AhalDuguko zuzendaritzak ez zuenbegi onez ikusi –batzarrak edozuzendaritzak bakarrik erabaki-ta?– eta ekimenak ez du aurreraegin. Nafarroan ere antzeko pro-posamena egin berri dute kulturaeta politika munduko hainbat per-tsonek, baina haien eskaerak ez duemaitzarik izan alderdien aldetik.

Herritarren batzar batek, ordea,ezkerreko indarren hautagaitzabateratu baterako proposamenaluzatu die alderdiei eta proposame-na airean da oraindik. Proposame-naren atzean, besteak beste, EHBildu, Ahal Dugu, Batzarre etaEzker Batuaren inguruko jendea arida. Seguruenik udazken hasierakirentsiko du ahalegina, baina saioakerakusten du herritar askorenburuan zein norabide dagoen etaahaleginak duen potentzialitatea.

ERAIKIZ agiria plazaratu duen bik-tima talde anitzak ideia interesga-rri ugari jarri ditu mahai gainean,baina bat nagusi, eta batez erepolitikariei bideratua: hasi mugi-tzen, gu oinarrizko akordiobatzuetara iristeko gai izan bagara,zuek ere bai. Zoru etikoa, biolen-tzia, giza eskubideak eta Ardanzakdioen arazo politikoa. Hori denaeta gehiago da euskal gizarteakpendiente duen debate mamitsua-ren zorro sakon horretan. Elkarjotzeko gaitasuna aski frogatuadute euskal herritarrek historianzehar; bada baldintza aski elkarriz-ketari sakon ekiteko. Ez dagoaitzakiarik. n

DA

NI

BLA

NC

OXabier Letona

TERMOMETROA - MALTZAGATIK

2015EKO IRAILAREN 27A�50

Elkarrizketa eraikiz

Bada baldintza askielkarrizketari sakonekiteko; ez dagoaitzakiarik

HURRENGO HILABETETARAKO PROPOSAMENABalore hauen inguruan lan egiten duten eragile eta mu-gimenduen lanaren erakusleiho izango da, printzipio horiekin bat egiten duten material eta zerbitzuen berri eman eta zozketatzeko aukera egongo delarik.

IRAILEKO SARIAKBitartean, ARGIAkideoi zuen babesa eskertzen jarraitze-ko, aurten kaleratu ditugun produktuen zozketan parte hartzera gonbidatu nahi zaitugu.

ARGIAn gure

gaiak dira gure

baloreak,

ARGIAkideak

gure oinarria

ARGIA komunitatea osatzen dugun guztion GUNEA da honakoa. Bertan, harpidedunek zein Piztu Ezazu Argiaren bitartez ekarpen ekonomikoa egin duzuen lagunek, ARGIA-ren baloreekin bat egiten duten produktu eta zerbitzuen ZOZKETAN parte hartzeko aukera duzue.

PARTE HARTZEKO 943 371 545

[email protected] www.argia.eus/gunea

Bizi Baratzea liburua5 opari

Europako Herrien mapa5 opari

Argiakamiseta

5 opari

SARIAOñatiko Arrikrutz Kobetan bisita gidatua eta

hotel Torre Zumeltzegin ortordua bi lagunentzako

Saria jasotzeko: 943 371 545 ( Hilabeteko epea)

ZENBAKI SARITUA

0906

TXIKITIK ERAGITENTXIKITIK ERAGITENTXIKITIK ERAGITEN