Jendea mendietan zebilenekoa · 2014-11-20 · naren arrastoak daude gotiko zakar eder horretan,...

4
30 2014KO AZAROAREN 23A ERDIKO KAIERA - IHESI Euskal Herria ezagutuz ALTZO (GIPUZKOA) Altzoko Handiaren omenezko eskulturak Altzo Muinon edo Altzo Azpin egon behar zuen, hori ere eztabaida iturri izan zen garai batean. Altzo Muino dago batetik, eta Altzo Azpi bestetik, topografiaren bi mutur eta herri beraren bi zati. Zeruak Altzo Muinotik gora egon behar du nonbait, Oria ibaia behean utzita. Gu Lizarribar eta Elordiko etxeen artetik hasiko gara: ate baten antzekoa da Tolosaldeko inguru ederrenetarikoa. Jendea mendietan zebilenekoa | IGOR ESTANKONA | Argazkiak: Altzoko Udala Altzoko Muino, herriaren bi guneetan berriena eta handiena.

Transcript of Jendea mendietan zebilenekoa · 2014-11-20 · naren arrastoak daude gotiko zakar eder horretan,...

Page 1: Jendea mendietan zebilenekoa · 2014-11-20 · naren arrastoak daude gotiko zakar eder horretan, eta Altzo Muinotik gorako harri, artadi eta tumuluetan. Izan ere Migel Joa-kin Eleizegi

30 � 2014KO AZAROAREN 23A

ERDIKO KAIERA - IHESI

Euskal Herria ezagutuz

ALTZO (GIPUZKOA)

Altzoko Handiaren omenezko eskulturak Altzo Muinon edo Altzo Azpin egon behar zuen, horiere eztabaida iturri izan zen garai batean. Altzo Muino dago batetik, eta Altzo Azpi bestetik,topografiaren bi mutur eta herri beraren bi zati. Zeruak Altzo Muinotik gora egon behar du

nonbait, Oria ibaia behean utzita. Gu Lizarribar eta Elordiko etxeen artetik hasiko gara: ate batenantzekoa da Tolosaldeko inguru ederrenetarikoa.

Jendea mendietanzebilenekoa

| IGOR ESTANKONA |

Argazkiak: Altzoko Udala

Altzoko Muino, herriaren bi guneetan berriena eta handiena.

Page 2: Jendea mendietan zebilenekoa · 2014-11-20 · naren arrastoak daude gotiko zakar eder horretan, eta Altzo Muinotik gorako harri, artadi eta tumuluetan. Izan ere Migel Joa-kin Eleizegi

2014KO AZAROAREN 23A 31�

IHESI: ALTZO - ERDIKO KAIERA

ORIA IBAIAREN IBARREAN dagoAltzo Azpi. Herriko gunerik zaha-rrena izanagatik, gaur egun bera datxikiena. Bertako elizaldean merezidu geldialditxo bat egitea. San Sal-bador elizak oinplano angeluzuzenaeta kanpandorrea ditu. Gurutze-gangez estaliriko nabe bakarradauka, sakristiarako sarrera gotikoerako arkuak biltzen duela. Egoki-tze lanetan ari zirela eliza erromani-koaren absideko hormak aurkituzituzten. Horma-aztarnak ageriangorde dira, kripta bat zabalduz.

Badirudi Olazabalgo monaste-rioari dagozkiola aztarnok. 1025eanIpuskuako Jaun zen Garzia Aznareta bere emazte Galga AndereakHaitzetako San Juango beneditarreieskainitakoa izan ei zen monaste-rioa. Emakida agiriak Gipuzkoakolurraldeko aipamenik zaharrenajasotzen du. San Salbadorrekoparrokiak ondoan ditu erretoretxeaeta Olazabal-berri baserria.

Guk aurrera joko dugu, ordea,herriko goiko aldera.

Altzo Muinora goazAltzo Muino udalerriaren goialdeandago, Oria eta Araxes ibaien artean.Oria aski ezaguna da. Aberatsa etaezezagunagoa da bere ibaiadar denAraxes. Azpirozko mendatean jaio-tzen da eta Betelu eta Araitzetikbehera Lizartzatik igarotzen da,urak Tolosa parean isuriz Orian.Araxes ibaiak maldak eta magalakdefinitu ditu bisitatuko ditugunparajeetan, eta bertako ekono-miaren bizkarrezur izan da, Nafa-rroa eta Gipuzkoaren artekokomunikabide izateaz aparte.

Bertan bizi da jende gehien, etaudaletxea ere hantxe kokatuta dago.Aurrean da Arandia jatetxea, berdinhartzen dute han bertakoa zein kan-pokoa. Udaletxeak egur eta adreiluz-ko egitura du, eta hiru arkuko arku-pea du bereizgarri. Eraikin apala da,baina ederra bere soiltasunean.

Lizarribar, Otsegi, Etxeberri,Iriarte eta Arretxe... baserriak ingu-ruari loturiko landa-arkitekturarenadibide bikainak dira hemen. Iriar-ten eta Etxeberrin, harlana baliatubeharrean adreilua erabili da hor-metan. Arretxek sarrera-arkua du.

Antza denez, Altzo Azpi etaAltzo Muino bi auzook indepen-

denteak izan ziren luzaro. Batuziren garaia eta titulua ezezagunakzaizkigu. Oso aspalditik bazutenakordio bat, zeinaren arabera urte-ro, txandaka, bateko nahiz bestekoalkatea hautatzen zuten.

Herri txikia izanik eta banderizo-en borrokek gain harturik, AltzoTolosako hiribilduari uztartuzitzaion 1374an: Tolosako alkatearizegokion herriaren eta gaizkileengaineko agintea, baina administra-zio ekonomikoa zein lur komunalenaprobetxamendua errespetatuz.XVII. mendean jaso zuen Altzokhiribildu izaera, gainbeheran zego-en Errege-Ogasunari 25.160 errealordainduta.

Altzoko Handia bezainAltzo Muinon Jasokundeko AndreMaria parrokiako dorrea dago dena

gobernatuz, Juan eta Andres Bera-koetxea harginena, XVIII. mende-koa. Eliza saloi-oinplanokoa da,nabea gurutze-gangek estaltzendute eta horiek kapitel gotikodunzutabeetan oinarritzen dira. Portada

ere gotikoa da. Altzoko Handiaren erraldoitasu-naren arrastoak daude gotikozakar eder horretan, eta AltzoMuinotik gorako harri, artadi etatumuluetan. Izan ere Migel Joa-kin Eleizegi (1818-1861) neurrizkanpo hazi zen, bi metro etaberrogei zentimetro inguru,

espektakulu bihurtzeraino. Gauzada herrikoentzat ez zela harrigarria,Altzo Muinotik gorako harri, artadizein tumuluen tamainakoa zela iri-tzita, agian. Baina Lekunberrikoseme Jose Antonio Arzadunekelkarte bat osatu zuen beren-beregierraldoia handik hona erabili etadirua egiteko. Kontratuan, Migelekerretzeko behar zuen tabako guztiaelkartearen gain egongo zela ezarrizen eta, zegoen lekuan egonda ere,mezara joateko aukera edukikozuela.

Errege-erreginen denbora-pasabihurturik, herriminak jota ibili zen

Altzoko Handiarenerraldoitasunaren arrastoak

daude Altzo Muinotik gorakoharri, artadi eta tumuluetan

Page 3: Jendea mendietan zebilenekoa · 2014-11-20 · naren arrastoak daude gotiko zakar eder horretan, eta Altzo Muinotik gorako harri, artadi eta tumuluetan. Izan ere Migel Joa-kin Eleizegi

32 � 2014KO AZAROAREN 23A

ERDIKO KAIERA - IHESI: ALTZO

Altzoko Handia. 43 urterekin hilzen jaioterrian, biriketako tuberku-losiak jota. Kondairak dio AltzoAzpiko kanposantutik Altzoko hile-rri berrira pasa nahi izan zituzte-nean, erraldoiaren hezurrak ez zire-la inon ageri. Donostiako SanTelmo museoan bere jantziak daudeikusgai, baita jendaurreko azalpe-netarako erabili ohi zuten publizi-tate ohol bat ere.

Bertakoa izan gabe Bertakoa izan gabe ere AltzokoHandiari barrenak jan zizkionherrimina ulertzea erraza da.Ikustea besterik ez dago aipatuta-ko Lizarribar eta Elordiko etxeenartetik pasatuta zeinen bide atseginadoan Gereizeagako olgetarakogunetik Goikoetxe baserriraino,bere eranskin, ukuilu, zarratu etaabarrekin. Erdi-puntuko bi arkukosaturiko sarrera-ate harexen ondo-tik jarraituko diogu PR-GI 113 ibil-bideari. Goikoetxe baserriaren

azpian, Amezketako ibarrean,Altzoko Errota dago.

Aipatutako PR-GI 113 ibilbide-tik beraz, hamaika kilometro ingu-ruko ostera geratzen zaigu. Goikoe-txe baserria atzean utzi etaArrimagara iritsiko gara. Arrimaga-rako bidean amaitu da harrezkero

galipota, eta harri txokorreko bide-tik goaz gas estazio bateraino. Hiru-koiztu egiten dira bideak puntuhorretan, eta eskuinekoa hartubehar dugu guk, Azkarateko bidea,harik eta karobi baten hondakinaketa Arteaingo borda ikusi arte, erdieroria. Lehenago inguruotan hiru

borda zeuden, eta handik ibiltzenziren ikazkinak, karegileak, kostarabidean zihoazenak...

Ondoren Otsabioko (801 m)magaletatik abiatuko gara, Artarre-kako harrobiaren gainetik. Zezengorriaren itxura hartzen zuten jei-nuak bizi ziren Otsabioko leize

zuloetan. Behigorri edo Zezen-gorri maiz ageri da Tolosaldekoherriaren jakintzan zein arma-rrietan. Izaki horri zegokionMariren etxeen zaintza.

Otsabioko hegoaldeko maga-la sigi-saga doa Arteaingo biz-kargunera arte. Bertara helduorduko pinudi batean sartukogara eta kartela ikusiko dugu

dolmen batera.

Otsabioko megalitoakAipamen berezia merezi duteOtsabioko Neolito-Brontze Arokodolmenak eta Pagoaundiko tumu-luak. Estazio megalitiko garrantzi-tsua da Otsabio. Arantxa Amuna-

Lerro hauen gainean, Altzo Muinoko eliza gotikoa, XVIII.mendekoa. Eskuinean: goian, Etxeberri baserria, Altzondauden landa-arkitekturaren adibide bikain ugarietakobat. Eta azpian, Migel Joakin Eleizegi Altzoko Handia-renomenezko estatua.

Otsabioko estazio megalitikogarrantzitsua, hurritzez etapagoz inguraturikoa,geldialditxo bat egiteko lekumagikoa da

Page 4: Jendea mendietan zebilenekoa · 2014-11-20 · naren arrastoak daude gotiko zakar eder horretan, eta Altzo Muinotik gorako harri, artadi eta tumuluetan. Izan ere Migel Joa-kin Eleizegi

2014KO AZAROAREN 23A 33�

IHESI: ALTZO - ERDIKO KAIERA

rriz eta Josu Tellabidek 1991n aur-kitutako dolmenak edo trikuha-rriak hiru harlauzaz osaturiko gan-bara du, jakituna ez denarioharkabean pasa dakiokeena.Alboan monumentu izendatzenduen plaka dauka, ordea. Halakoe-tan gertatu ohi denez, ekialdera ire-kita dagoen laukizuzen planta du.Alboko lauzak zatiturik daude, etaharean etzanda. Ganbarako harlau-za guztiak bertako kareharrizkoakditu. Hurritzez eta pagoz inguratu-rik, geldialditxo bat egiteko lekumagikoa da dudarik gabe.

Harrobia utzitaHarrobia amaitu ondorengo bide-gurutzean eskuinera hartuko dugu,Legasako bidetik. Pagadi eder bate-tik igaroko gara eta, ondoren, arta-di zarratutik.

Kantauriko artadiena gauza ede-rra da. Mediterraneoko klimaridagozkien basoak dira, prezipitazioindize baxuagoekin eta tenperatura

epelagoekin hazten direnak. Bainahemengo lurren osaerak –drainatzeoneko zoru mehea duten hareha-rrizko eremuak– miraria obratzendu. Ematen du elkorra dela, ezdagoela ezer, baina belarria jarridugu eta okila entzun, marraskariaksumatu, azkonarra imajinatu.

Zitzaolara heldukeran, berrirobidegurutzea hartuko dugu bainaaurkako norabidean, lehenengobidegurutzera iritsi arte. Horregatikdauka osterak puxika forma: joan-dako bide beretik itzuliko garelako.

Laparmendiko gurutzearen historia tristeaAukera legoke, ordea, Zitzaolaneskuinera jo beharrekoan ezkerrerajotzekoa, eta Laparmendira (812 m)igo. Ondoan daukan Otsabiorenizenik eta presentziarik ez daukaLaparmendik edo Pagotxikik, bainatalaia zoragarria da beste mendibatzuei so egiteko. Aralar mendile-

rroaren ipar-ekialdean estrategikokikokatua, hiru lepo ditu inguruan:Arteain, Pagoaundi eta Zizitokieta.Laparmendiko tontorrean ugertuta-ko gurutze bat dago, inguruotanXIX. mende amaieran hil zen umebaten gomutan ipini ei zutena.Lizartzako familia bat Laparmendi-ra joaten zen ira bila, antza. Halakolantoki bat amaitutakoan, ostera,seme-alabetako baten falta sumatuzuten. Bila eta bila aritu arren alfe-rrik izan ei zen, eta egun batzukgeroago hilda aurkitu zuten, hankabat tontorreko arrokenartean harrapaturik.Zehazki leku horretanbertan jarri omen zutengurutzea. Nork jakin. n

B i s i t a t uI h e s i . c o m ,a i s i a l d i r a k owebgune parte-hartzailea.

Goian, ezkerrean: ikuspegia Laparmendiko tontorretik. Azpian, Altzo Azpiko iturria. Eskuinean, Altzoko Errotaren fatxada.