Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal...

28
Katalina Eleizegi (1889-1963)

Transcript of Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal...

Page 1: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Katalina Eleizegi (1889-1963)

Page 2: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Egilea:AMAIA ALVAREZ URIA

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 26

Page 3: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

1

Osa

sun

gutx

ikoa

Donostiako erdigunean jaio zen KatalinaEleizegi Maiz, 1889ko apirilaren 6an.Hiru neba-arrebetan nagusia zen. Bereatzetik Joxe jaio zen eta urte batzukberanduago Jesus Mari. Kaietano arotzurnietarra eta Juana etxeko-andredonostiarra ziren euren gurasoak.

Txikia zenean, bospasei urterekin,katarro bat txarto osatu eta handikaurrera bronkitis kronikoa eduki zuenbere bizitza osoan. Gaixotasun honekganoraz arnastea galarazten zion, asmazeukan eta eztarria urratuta. Garaihartan gaixotasun hau zaintzeko klimalehorragoen bila joateko ohitura zegoen,eta bere biografietan diotenez horren

ondorioz, herri askotan bizi izan zen: hasieranDonostian bere gurasoenean, baina gero,Euskal Herriko beste herri batzuetara joan zenbizitzera.

Katalina Eleizegi Maiz (1889-1963)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 1

Page 4: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Bizilekua eta ikasketak

Donostian itotzen zela zioen Katalinak, etahorren ondorioz Gipuzkoako barnealderajoan zen herri batzuetan egonaldi laburrakegitera: Bidanian eta Amasan egon zen.Nafarroako Iturenetik Burgosera joan zenbertako Irakasle Eskolan ikasteko.

Garai hartako maistrek 18 urterekin amaitzenzuten ikasketa aldia eta eskolak ematen hastenziren, beraz, 1907tik aurrera izan zuen irakasleizateko aukera. Tituludun euskal maistrenlehen belaunaldikoa izan zen.

Nafarroako herrietan ibili zen: hiriburuandenboraldi luzeagoa pasatu ondoren, Auritzen

1926ko hilabete batzuetan egon zen. Hiru urtegeroago Madrilera joan zen.

Bere gaztaroan bidaia asko egin zituen etaEuskal Herria ondo ezagutu (Gipuzkoa etaNafarroa batez ere), baina bere bizitzarenbigarren erdia Lizarran pasatu zuen, azkenhogeita hamar urteak. Gerra zibilaren hasieratikhil arte herri horretan bizi izan zen Katalina.

Bi pisukoa zen Txapitel kaleko lehen zenbakikoetxea, goiko pisuan zegoen etxebizitza, Kata-linak egongela handia eta logela txikia zituenbertan, eta beheko pisuan senarraren lantokiazegoen: Etxegoien ehorztetxea. Honek ematenzion giro iluna Katalinaren eta senar-emazteeniloben bisitek argitzen zuten.

2

Maria Dolores Arbilla eta Juanita Goikoetxea andereñoak Tolosako ikastolako ikasleekin 1930ean

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 2

Page 5: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Nortasuna, jendezalea

Asko gustatzen zitzaizkion umeak, eta bereneba Jose eta Maria Luisaren seme-alabak edobere etxeko andre Josefinaren ilobak Lizarrakoetxera joaten zirenean ipuinak kontatzenzizkien. Helduekin, ordea, berriketa luzeakizaten zituen, bere iloba Migelek dioenez ososolaskide on eta atsegina zen, eta beti zeukankontatzeko zerbait, oso jakintsua zelako.

Josefinaren iloba Rikardok hitz hauekingogoratzen du: «oso heziketa onekoa bainamaitekorra aldi berean, mototsean bildutazeraman ilea eta potolatxoa zen. Bere ahotsalatza zen, marrantak jotakoa». Oso fededuna zeneta mezetara joaten zen ahal zuen guztietan.

Katalinaren bizitzaren azken urteetan berriz, ezzen ia etxetik ateratzen, bere liburu eta koa-dernoen artean pasatzen zituen egunak etabisitekin solasean. Etxe horretako andreak egitenzizkion etxekolanak, otorduak eta erosketakgurasoek bidaltzen zioten errenta baten truke,oso harreman ona zeukaten haien artean.

3

Lizarrako Txapitel kaleko etxe honetan bizi izan zen Katalinaia 30 urtez

Virginia Woolf (1882-1941)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 3

Page 6: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Emakumea etaezkongabea

Virginia Woolfek esaten zuen emakume batekidatzi ahal izateko norberaren gela eta errentabat behar zituela, eta berez, lekua eta denboraizanez gero, oso jarduera bideragarria zelaemakumeentzat idaztearena, arkatza eta papersorta bat besterik ez zelako behar horretarako.

Katalinak baldintza hauek betetzen zituen:gurasoen errenta jasotzen zuen eta bere gela

zeukan. Denbora luzea zeukan idaztekogainera, ez zuelako lanik egiten (oso gutxitaneman zituen eskolak), eta ez zuen ez familiarikez etxerik zaindu behar (ez zen ezkondu etaez zuen seme-alabarik izan).

Bere anaia Joxe Mari Luisa Larrerekin ezkonduzen eta hiru seme-alaba izan zituzten. Bereanaia Jesus Mari ere ezkondu zen, baina beran-duago eta seme-alabarik eduki gabe. Katalinaarreba nagusia ezkongabea izan zen berebizitza osoan.

4Katalinaren nebaren ezkontza. Katalina goian eskuinean dagoen azken emakumea da

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 4

Page 7: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Heriotza eta omenaldiak

Katalinaren beldurra asmak itota hiltzea zenarren, ez zen halakorik gertatu. Heriotzakezustean harrapatu zuen hirurogeita hamalauurte zituela. Ahoan infekzio bat zuen etamedikuak injekzio bat ipini zion. Honek erre-akzioa egin zion eta horrela joan zitzaigunLizarran 1963ko azaroaren 19an.

1994ko abenduan Azpeitian egin zen XII.Antzerki Topaketetan omenaldia egin ziotenbere jaiotzaren 105. urteurrenean. Bere lanikarrakastatsuena izan zen Garbiñeren berrar-gitalpena egiteko aprobetxatu zuten orduan.Donostiako Aiete auzoko kale bati bere izenaipini zioten 1966an.

5Donostian dago ehortzirik Katalina Eleizegi Maiz

Azpeitian egin zioten omenaldia

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 5

Page 8: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Lanen harrera

Euskal literaturaren historia askotan aipatzen

dute eta nahiz eta esku-liburu hauetan idazle

honek izan zuen garrantzia eta lekua islatu ez

izan, Harkaitz Canok «euskal antzerki moder-

noaren ama» izendatu du. Bere garaian oso

harrera beroa izan zuten bere lanek kritikari

eta ikusleen aldetik.

Idatzi zituen lanak bi taldetan banatu ditugu:

arrakastatsuak eta ezezagunak. Gehien aipa-

tzen direnak Garbiñe (1916), Loreti (1918),

Yatsu (1934) eta Katalina Erauso (1962) dira.Agian antzeztu zirenak direlako aipatzen dirahauek, beharbada garaiko kritikak aintzathartu zituenak direlako. Ezezagunen arteanargitaratu zen bakarra, Gaine (1929) izan zen.

Lan ezezagunen artean bere eskuizkribuakdauzkagu. Katalinak koadernoetan idaztenzituen bere lanak, eta senideei heldu zaizkiehorietako batzuk. Brujaseko harilkia (1960) etaRoldan (1963) daude hauen artean, lehenaamaituta dago, osorik, eta bigarrena amaitugabe.

6Donostiako Katalina Eleizegi kalea

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 6

Page 9: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Euskal pizkundea

XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal

literaturan Euskal pizkundea. Urte horietan

loraldi aipagarria egon zen euskal letretan.

Narratibari eta batez ere poesiari buruz hitz

egiten da Euskal pizkundearen gainean ari

garenean. Txomin Agirreren lanak mendea

hasi eta berehala aurkitzen ditugu eta Lizardi

eta Lauaxetaren lanek amaitu zuten aro hau,

gero gerra etorri baitzen. Hauek dira gaur

egun jarraitzen den kanonaren mugarriak

garai horretan.

Baina Torrealdaik Euskal kultura gaur lanean

gogorarazten digu XIX. mendearen amaieratik

Martzelino Soroarekin eta XX. mendearen

lehen herena pasa arte Toribio Altzagarekin

Euskal antzerkia izan zela benetan arrakasta

izan zuena. Antzerkia izan zen 1876tik

1935era gailendu zen genero literarioa. Euskal

antzerkiaren urrezko aroan kokatu behar

dugu beraz Katalina Eleizegiren lana.

Patri Urkizuri irakurri diogu hiru egun zirela

Donostian antzerkia ikustera joateko: San

Sebastian eguna urtarrilaren 20an, Iñaute

astelehena aldakorra eta Santo Tomas eguna

abenduaren 21ean. Donostian Antzoki zaharra

eta beste herrietan hango antzokiak leporaino

egoten ziren hiru egun horietan eta ager-

karietan laudorio handiak idazten zituzten

idazle eta antzezlarientzat. Abertzaletasuna

zabaltzeko ere erabiltzen zen antzerkia, eus-

kara eta euskal kultura sustatzearekin batera.

7Antzerkia izan zen gehien argitaratu zen generoa

1876-1935 urteetanPoesia izan zen gehien argitaratu zen generoa

1936-1975 urteetan. Narratibak hurbiletik jarraitzen zion

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 7

Page 10: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Euskal antzerkia

Garai horretako antzerkia ez zen hala ere osomaila altukoa, benetan profesionalizatzen hasizirelako gerra ondoren, 1950etik aurrera. Izanere, orduan hasi ziren kanpoko lanak erruzitzultzen eta antzerki teknika desberdinaklantzen, beste joera batzuk landuz. Bainaantzerkiaren munduan ezin uka mugimenduhandia zegoela, Katalinaren antzezlanetarakoBartzelona eta Berlinetik ekarri izan zituztendekoraziorako gauzak, esaterako.

Gerra hasi arte antzezlan herrikoiak egitenziren, besteak beste tradizio handia zegoelakoXIX. mende bukaeratik, Soroaren laneneragina Altzagarenetan ageri zen eta besteegileek ere aintzat hartu behar zuten egitekomodu hau arrakasta izan nahi bazuten, hau da,ikusleek haien lana ulertzea eta berarekingozatzea nahi izanez gero.

Iñaki Barriolak kontatzen digu zein ezaugarrizituen orduko antzerki lanak:

Antzerki hauek nolakoak ziren? Garai

hartarako nahikoa egokiak, kritika zorrotz

bat jasango ez balute ere. Berdin esan

daiteke egile gehienengatik. Ondo zekiten

hauek nolako ikusleentzat idatzi behar zuten,

eta hemengoak ez zirela Euskal Herritik

kanpokoak bezalakoak, ezaguera eta antzerki-

-ohitura gutxiagokoak, izatez eta politikaz

herrikoiagoak baziren ere. Kalean entzuten

ez zen hizkuntzaren eta agertzen ez zen

pentsaeraren bila zihoazenak, xumeak; he-

rriaren eran hitz egin behar zitzaienak,

pentsamendu sakonik, nahaspilarik gabe,

erraz eta garbi. Alai, gainera, ahal izanenean.

Horretan, nere ustez, agirien ziren egileek

asmatu egin zuten.

8Toribio Altzaga (1861-1941)

Martzelino Soroa(1848-1902)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 8

Page 11: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

9

D

Antz

erki

idaz

lea

meen parte hartzearena. Antzerkiaren munduan,taula gainetik hasi eta antzezlanen zuzen-daritzara heldu arte, ez zen momentu horretaraarte emakumerik egon. Iñaki Barriolak horrelakontatzen du:

Iztundea sortu aurretik ez zen emaku-

mezkorik agertzen eszenarioan; gerora bai,

eta izen handia lortzera iritsi ziren Aranberri,

Arrieta (Beorlegiren emaztea), Irigoien,

Arzelus, eta beste; gizonezkoen artean,

Egileor, Beorlegi, Etxebarria, Arizmendi,

Mujika edo Ugartetxea bezala.

Euskal Iztundea

onostia zen euskal antzerkiaren epizen-troa garai hartan, eta sariketa ugari anto-latzen zituzten udal eta aldizkarietan.Giro honetan sortu zuen Toribio Altza-gak Euskal Iztundea antzerki eskola etahandik atera zen antzerki taldeak lanhandia egin zuen Euskal Herri osoan.Euskal Iztundeak bi aro izan zituen,lehena gerra aurretik Altzagaren zuzen-daritzapean eta bigarrena gerra ostean(Altzaga hil eta gero) Maria DoloresAgirrerekin. Euskal Iztunde Eskolarenlehen aroan (1915-1936) euskal antzer-kiak maila altua lortu zuen. Euskal Iztun-deak kulturari egin zizkion ekarpenenartean aipagarria iruditu zaigu emaku-

Euskal Iztundea Altzagarekin

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 9

Page 12: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Handik aurrera eta Errepublikaren aldaketaaurrerakoiak eta Emakume Abertzale Batzarensorrera eta lanarekin gauzak aldatu ziren.

Euskal Iztundeak 1915etik 1929ra 51 antzerkiezberdinen 113 emanaldi egin zituen. Kopuruaridagokionez, Ramuntxo (18), Garbiñe (13) eta Ezerez da festa (11) nabarmentzen dira. Garbiñerenantzezpenak Donostian 6, Bergaran 2, Oñatin1, Irunen 1, Errenterian 1, Zumaian 1 etaArrasaten 1 izan ziren, (1917, 1918, 1923, 1924,1928, 1929 eta 1935. urteetan). Loreti Donostianhiru aldiz (1918, 1919 eta 1920.ean).

Beste antzerki talde batzuk zeuden, jakina, etahauek ere antzeztu zituzten Katalinarenantzezlanak: Gazteluko Gazte Alaiak etaBergarako Eleizalde taldea dira aipagarrienak.

Bere lanen irudia

Testuinguru honetan, Katalinaren lanen kri-tikari dagokionez, kasurik gehienetan laudo-riozkoak izan ziren, batez ere bere lehenengolanari egindakoak. Dena dela, Yatsu lanariegindakoen artean aldeko eta kontrako kri-tikak topa daitezke. Aldekoek lan honenabertzaletasun sentipena azpimarratzen duteeta kontrako kritikak aipatzen du antzezlarienlana ona izan arren idazleak berea findubeharko lukeela.

1926an Toribio Altzagari egin zioten elkarriz-keta batean honek esan zion kazetariariKatalina Eleizegi eta Abelino Barriola zirelaorduko euskal antzerkiaren klasikoak etaberanduago, kazetariak eskatu zionean an-tzezlan onenen zerrenda egitea, AltzagakEleizegiren Garbiñe aipatu zuen lehenengolekuan eta Bost urtian bigarren (Altzagaren lanbat). Bistan da oso desberdin baloratu izandutela Katalinaren lana bere garaian eta gauregun. Hona hemen Katalinaren lanei buruzorduko aldizkari eta egunkarietan esandakobatzuk:

[…] el grandioso drama de época Garbiñe,

original de la señorita Catalina Eleicegui

[…]. Si la noche del estreno causó Garbiñe

una impresión de asombro, esta llegó a su

maximum de intensidad en la segunda

representación, en que pudieron apreciarse

las grandes bellezas de todos órdenes que

encierra tan hermosa producción. Bien lo

10

Euskal Iztundea Agirrerekin

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 10

Page 13: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

manifestó el público con sus nutridas ovacio-

nes, obligando además a la autora a salir

repetidas veces a escena a recibir el ho-

menaje de admiración tributado por la

electrizada concurrencia (Euskalerria: 1917).

No decae un momento el interés siempre

creciente del asunto, el diálogo está salpicado

por pensamientos en que se descubrió el

ingenio y delicadeza de la autora y el

lenguage reveló un casticismo recomendable.

Y ahora sólo nos resta presentar a la

autora; es la señorita Catalina Eleicegui, quien

ha sorprendido con una obra dramática de

altos vuelos, de desarrollo maravilloso, en

que ha salvado por modo sorprendente

escollos en que resbalan con frecuencia

autores avezados en lides teatrales. Garbiñe

no parece la obra de una autora que

empieza, sino de una que llega. De donde se

deduce que la señorita Eleicegui al empezar

ha llegado. Que sea enhorabuena (El Liberal

Guipuzcoano: 1917).

Eleizegitar Katariñe andereñoak oso tajuz

kondaira-antzerkia lantzen du: Loreti eta

Garbiñek arrera ezin obea ta txalotuak

izan dira toki guzietan (Antzerti: 1932).

Bigarren Errepublikaeta Gerra zibilaBigarren Errepublikak (1931-1936) demokra-zia eta autonomiak izan zituen ardatz, sufragiounibertsala lortu zuen emakumeen botoeskubidearen lorpenarekin (1931ko konstitu-zioko 36. artikuluarekin eta 1933ko hautes-kundeetan) eta estatua eta elizaren artekobanaketa eta dibortzioaren legea ezarri zituen.Loraldi hau bizi eta gero, Gerra Zibila etorrizen 1936an itxaropen eta lorpen guztiakerrotik moztuz.

Llum Quiñoneroren arabera, emakumeek1970eko hamarkada heldu arte ezin izanzuten gurasoen etxea utzi 25 urte bete arteezkontzaren edo komenturako bidea hartzenez bazuten, behintzat. Ezkondutako emakumeek

11Maria Dolores Agirre (1903-1997)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 11

Page 14: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

senarraren baimena behar zuten epaiketabatera joateko, ondasunak erosi eta saltzekoeta lan kontratua sinatzeko. Errepublikanlortutako aurrerapen guztiak desagertu ziren etaaitaren edo senarraren menpe bizi behar zirengarai hartako andrazkoak txintik atera gabe.

Euskal antzerkiaren egoera asko aldatu zengerraren etenaldiaren ostean. Gerra ostean MariaDolores Agirrek hartu zuen Euskal Iztundearengidaritza eta 1949an antzezlan bat idatzi zuen,Aukeraren maukera, azkenean okerra. Lan hau izanzen beste batzuekin batera gerra hasi zenetikegon zen isiltasuna urratu zuena (1936tik 1950.urtea arte ez zelako euskarazko testurik argita-ratu zentsura eta errepresioa zirela eta). Honelabueltatu zen apurka-apurka euskal antzerkia etaeuskal literatura Hego Euskal Herrira.

Nola egin zuen aurrera «bakarrik» bizi zen

Katalina Eleizegi emakume ezkongabeak

gerra zibila hasi zenean? Hasieran komentuan

hartu zuen aterpea eta gero seme-alabarik

gabeko senar-emazte batzuekin bizitzera

joan zen, herriko mojek aukeratutako familia

batengana. Oso fededuna zen, eta ahal zuen

guztietan mezetara joaten zen. Bestalde, ez

zen askotan ateratzen etxetik.

Sorkuntzarekin jarraitu zuen arren, eremu

pribatura mugatu zuen hau, ez zuen plazaratu,

autozentsura egin zion bere buruari bere lanak

etxean gorde zituelako, eta sortzaile askorekin

gertatu den moduan, bere ingurukoek pentsatu

zuten gerrak bere sorkuntza lana eten zuela eta

hurrengo belaunaldiena zela gerraosteko garaia.

12Bigarren Errepublikakohauteskundeak, 1933an

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 12

Page 15: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Utzi zizkigun lanak

Bere lehenengo lau lanak 1916 eta 1934artean idatzi, antzeztu eta argitaratu ziren:Garbiñe, Loreti, Gaine eta Yatsu. Gero gerraetorri zen errepresioarekin. 1960 eta 1963urteen artean idatzi zituen Katalina Erauso(hau antzeztu zen, baina ez zen argitaratu),Brujaseko harilkia eta Roldan (azken hauekkoadernoetan geratu ziren).

1.- Garbiñe (1916)

Hiru ekitaldiko drama historikoa da hau, berelanik ospetsuena. Donostiako Udalak 1916ansaritutakoa, 1916ko abenduaren 21ean Donos-tiako Antzoki Zaharrean estreinatua, hurrengourtean Tolosan argitaratua eta urteetanantzeztua izan da. Oso kritika onak jaso zituen(Toribio Altzagarenak barne). XIII. mendean dagokokatuta, nafarren eta musulmanen artekogerra zegoen bitartean. Ezinezko amodio batenistorioa da. Benito Perez Galdosen Mariane-

larekin konparatu dute, lan honetan agertzenden maitasuna eta sakrifizioaren arteko uztar-duragatik. Iñaki Aldekoak bere Historia de laliteratura vasca lanean esaten du Arakistainentradizio foruzalearen eragina duela.

13Garbiñeren antzezpena

Garbiñeren lehenemanaldiaren kartela

Loretiren antzezpena

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 13

Page 16: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

2.- Loreti (1918)

Hiru ekitaldiko drama historikoa da hau ere.Donostiako Udalak 1917an saritua, 1918koabenduaren 21ean estreinatua, argitaratua etaantzeztua. Aurrekoak baino harrera epelagoaizan zuen (kritikarientzat aproposagoa zelazioten eta ez ikusle xumeentzat). Egileak kultura

handia zuela berresten du lan honek. Donos-

tiako Antzoki Zaharrean antzeztu zuten 1918ko

abenduaren 21ean. Kantabriar gerrateetan

girotu zuen, euskaldunak erromatarren kontra.

Aldekoaren iritziz lan honen oinarrian Arakis-

tainen Tradiciones vasco-cántabras lana dago.

Garaiaren ikerketa sakona egin zuen egileak.

3.- Gaine (1929)

Hiru ekitaldiko antzezlana da. Argitaratua

1932ko otsaila-apirila bitartean El Día egun-

karian. Ez da (ia) ezagutzen, (ez da aipatzen

baina interneten dago). 1970eko hamarkadan

girotuta dago, etorkizunean beraz: «emendikan

berrogeinbat urtera gertatuko balitzake lez

antzeztuko da» idatzi zuen sarreran. Europako

hotel bateko batzar gelan hasten da XX.

mendearen hondarrean, baina bigarren ekitaldia

XIII. mendeko giroa duen Atarratzeko jauregi

batean gertatzen da.

14

Loretiren lehen emanaldiaren kartela

Gaineren argitalpenaren lehen orria

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 14

Page 17: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

4.- Yatsu (1934)

Hiru ekitaldiko drama historikoa da. Saritua,argitaratua eta antzeztua. Ezin da topatu(momentuz behintzat) eta askok ez dute aipatuere egiten. Frantzisko Xabierren familiarenizena daraman lan honetan 1512an Nafarroakokonkista kontatzen du. Kritika on eta txarrakizan zituen, abertzaletasunari erreparatzenzioten batzuek eta idazlearen lanari besteek.

5.- Brujaseko harilkia (1960)

Ekitaldi bakarreko «gabonetako ipuina» da(Charles Dickensen ipuinen estilokoa), Katali-naren hitzetan kondaira polita da hau. Ezezagunada. XIII. mendean dago girotuta, FlandesekoBrujas hirian. Andre Susan jostuna (amama) etaMady (biloba gaztetxoa) dira protagonistak.Aberatsen eta pobreen arteko desberdin-tasunak agerrarazten ditu eta bigarrenenbizimodu gogorra.

6.- Erausoko Kateriñe (1962)

Hiru ekitaldiko drama historikoa da eta an-tzeztu zuten egilea hil eta gero baina ez zutenargitaratu. Antzezlan honetan Katalina Era-uso moja alferezaren biografia kontatzen da.Erauso familiaren etxean hasten da, Donos-tiako mojen komentuan jarraitu eta Mexikon,

15Yatsu lanari egindako kritika bat

Brujaseko harilkia lanean dagoen argazkia

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 15

Page 18: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

azteken herrian amaitu. Hemen erlijio kristauaeta erlijio azteka agertzen dira, Garbiñe, Loretieta Brujaseko harilkia lanetan bezala kristau-tasuna eta kristautasuna baino lehenagokoerlijioak.

7.- Roldan (1963?)

Hiru ekitaldiko drama historikoa eta eze-zaguna. Ez dago osorik. Besteak bezala, hauere Euskal Herriko historiaren gertakarigarrantzitsu batean girotuta dago eta tarteanezinezko amodioa agertzen da.

16

Katalina Erausoren antzezpena

Roldan lanaren orri bat

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 16

Page 19: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

17

Emak

ume

aske

aren

ald

e

Brian duten garrantzia eta lan hauetan prota-gonisten artean emakumeak agertzen direla(Yatsun ez dakigu, baina Roldanen bai), argigeratzen da Katalinaren kezka abertzale etaerlijiosoekin batera andrazkoen bizimodu etaesperientziak garrantzi handia zutela.

Garbiñe eta Lide ez dira alabak soilik, pertsonaosoak dira, gizonaren baimen eta aholkurik gabeerabakitzeko gaitasuna duten banako askeak. «Eznaiz emango apaingallu edertasunen zale,

Emakume irudiak

ere lanetan, geroago ikusiko dugun be-

zala, oso kontuan hartzen ditu emakume

pertsonaiak eta hauen bizimodua. Pro-

tagonistak beti dira andrazkoak: Garbiñe

eta Lide Garbiñe lanean, Loreti eta Aztain-

-amona Loretin, Katxala Katalina Erauson

eta Andre Susan eta Mady biloba Bruja-

seko harilkian.

Izenburuei erreparatzen badiegu kontu-

ratuko gara zazpi lanetatik lautan andraz-

koen izenak ditugula: Garbiñe, Loreti, Gaine

eta Katalina Erauso; bitan gizonezkoena:

Yatsu eta Roldan eta baten objektu batena:

Brujaseko harilkia. Kontuan hartzen badugu

gizonezkoen izenak Euskal Herriko histo-

Katalina Erauso (1592-1650)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 17

Page 20: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

azkatasuna bakarrik, azkatasuna nahi dut» eta «Eznaiz ni otseñetako jaioa» esaten digu Loretik.Hona Garbiñek Lideri esaten diona: «Egipenhonetan, zure hitza zure aitarena bezainindarrekoa da; eta berak ere horrela ezagutukodu... maite duzun gizona, zu adinakoa baldin bada».

Loreti eta Aztain-amona abertzaletasuna/aska-tasunaren sinboloak dira lan honetan. Askatasunada balore guztien gainetik dagoena, herria-renganako maitasuna beste pertsonenganakomaitasuna baino garrantzitsuagoa da. Antzez-lanaren hasieran, baserriaren ate aurrean babakaletzen dauden bitartean, Aztain-amonak Loretiriesaten dio berak maite duen Larok aitarenoniritzia duela.

Baina Loretik bere poza agertzen duenean,amonak honela diotso: «Ez gehiegi alaitu, nirebiloba. Oraingoz behintzat, ongi dakin ezin

dezakeala Larok horrelako txorakerietangehiegi bururik jarri». Loretik amonak esan-dakoa onartzen du Laro, Loreti eta euskaldunguztien betebeharra eta lehentasuna euskal-dunen alde eta erromatarren kontra egiteadelako une horretan.

Katxala daukagu Katalina Erauso lanekoprotagonista. Katalina Erausok Sebaste Legaz-kona izena izango du Mexikon eta KatxalaDonostian. Antzezlanaren lehen zatian bereneba etorriko da mundua ezagutzetik; itsa-sontzitik jaitsi eta bere bila joango dira familiaeta lagunak ongi etorria egitera eta bereabenturak entzutera. Katxalak ez du Donostiangeratu nahi, komentuan lekaime edo etxeansenarra eta seme-alabak zaintzen. Bere nebakegiten duena egin nahi du. Horrela aurkeztendigu pertsonaia hau.

Brujaseko harilkian andrazkoak erabiltzen ditupobreak eta aberatsak irudikatzeko. AndreSusan jostuna eta Mady biloba dauzkagutxirotasun/zintzotasunaren sinbolo eta Minaburgomaestre-andrea eta Zara bere neskameaaberastasun/harrokeria adierazteko. Pertsonaiagarrantzitsuenak beste behin emakumezkoak,eta ikusi dugun bezala, molde askotakoak.

Ezinezko maitasuna da bere lanetan erre-pikatuko den gai bat: Garbiñe, Loreti, Gaine,Katalina Erauso eta Roldanen. Emakumea etagizona, biak dira kaltetuak maitasunaren ere-muan. Maitatzea eta maitatua ez izatea, hori damodu anitzetan agertzen den gaia.

18

Garbiñeren antzezpena

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 18

Page 21: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Euskara eta aberria

Toribio Altzagak 1926an egin zioten elkarriz-

ketak hurrengoa kontatzen digu Katalina Elei-

zegiren lan egiteko moduari buruz:

Eleizegi andereñoak Euskal Herriko ezagutza

sakona dauka. Kantauriko kosta ia osorik

ezagutu du, bertako ohiturak ikasi ditu eta

datu pila bat bildu ditu, ñabardura txikienetaz

jabetzearen aukera eman diotenak. Bereziki

aztertu ditu herrietako pertsonaiak: idazkari,

sendagile eta alkateei buruz oso pasadizo

xelebreak kontatzen dizkigu noizean behin.

Nahiz eta gaztelaniaz oso ondo jakin euskarazidaztea erabaki zuen, bere hizkuntzan. Nabari dabere Euskal Herriko ezagutza geografikoa etasoziala izateaz gain linguistikoa ere bazela. Berelanetan gipuzkerazko hitzak aurkitzen ditugu etabaita bizkaierakoak nahiz nafarrerakoak ere.Erregistro desberdinak azaltzen dira pertso-naiak ezaugarritzeko beste baliabide baten gisan.

Lekua eta denbora ere Euskal Herria etaeuskal kultura ezagutarazteko erabiltzen ditu.Bere lanak Euskal Herriko (eta Europako)herri desberdinetan kokatzen dira: Gipuzkoa,Nafarroa eta Zuberoan adibidez.

19Garbiñe laneko elkarrizketa bat. Garbiñeren ohorea arriskuan dago

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 19

Page 22: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Denborari begiratzen badiogu konturatuko

gara lan asko XIII. mendean girotu dituela,

baina lehenagoko eta geroagoko mendeetan

ere girotuko ditu bere istorioak: euskaldunek

beste herri batzuekin izandako borroketan

zehazki. Modu honetan Euskal Herriko historia

kontatzeko aprobetxatzen du bai mikro-

-historiaren planoan bai makrohistoriarenean.

Espainiako Errekonkistaren oihartzuna eta neska

batek ohorea galtzen duenean egiten zutena

agertzen zaizkigu Garbiñe lanean. Loretin

Erromatarren kontrako gerra agertzen da eta

euskaldunek batzarrak egiteko zeukaten ohitura

edo neska gazte ezkongaiak josi behar zituen

izara eta alkandorak aipatzen dira. Yatsu lanean

XVI. mendeko Nafarroako konkista agertzen da

eta Roldanen Karlo Magnoren jarraitzaileak

Orreagan egon zirenekoa eta honekin batera,

Romeo eta Julieta bezala, elkarren arerio diren

bi herriren seme-alabak elkarrekin maitemin-duta daude azken lan honetan.

Euskal kantuak hartzen ditu bere antzezlaneidoinua ipintzeko. Hauekin erritmoarekinjolastea eta antzerkian ikusleak sentitu beharduen katarsia lortzen du. Garbiñen oso ezagunaden Itsasoa laino dago arrantzaleen kantaagertzen da. Loretin Goi gorantz beti deiturikoabesti abertzalea erabiltzen du euskaldunenahoetan, Gainen ume-talde batek gabonetakokoplak abesten ditu Atarratzeko jauregiarenaurrean eta Katalina Erauson Donostiari abes-ten diote familia honetakoek.

Euskal kultura, historia eta geografia ezagu-tarazteaz aparte Europako beste herri batzue-tako usadioak eta sinboloak ere erakustendizkigu: Erromatarren jainkoak, Greziako neskaesklaboak edo Brujaseko aristokraziak janztenzituen apaingarriak besteak beste. Euskaldun

20Garbiñe eta Ibon

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 20

Page 23: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

jendea ilustratu nahi du ehun urte lehenagoBizenta Mogelek nahi zuen bezala.

Maite Nuñez Beteluk bere tesian dioenez,Katalina abertzalea eta ohiturazalea zen.Goraipamen abertzaleak eta aberriaren defen-tsa dauzkagu alde batetik, eta historia, tradizioaeta ohiturak biltzeko ardura bestetik. Besteegileengan bi korronte hauetatik bat aurkituahal dugu, baina Katalinaren lanetan biek bategiten dute narrazio estilo berezia sortuz.

Abertzaletasunaren sua Aztain-amonak piztendu Loretin, bere hitzekin elikatzen da gizonenaberriarenganako maitasuna: «Aztain-amonakzuen biotzak sutuko ditu euskaldun semeak, etaezin badu... Aberri! Gizonak saldu nai bazaituzte, guk, emakumeok, galeraziko degu».

Garaiko emakumeidazleen lanetako gaiak

Emakume idazlea izanik burura datorkigun

galdera da ea beste emakume idazleekin hartu-

-emanik izan zuen. Dakigun guztia da Tene

Mujikak zuzendu eta antzeztu zuela Garbiñeren

Debako antzezpena 1921ean. Euskal literaturan

orain gutxi arte emakume idazle bakoitzak bere

bidea egin du, Mariasun Landaren hitzetan «otso

esteparioak» izan dira. Besteen lana ezagutuko

zuen agian baina handik aurrera bakoitzak bere

bidea egin zuen.

Bere garaiko emakume idazleen lanetan bezala bere

lanetan ere agertzen diren kezkak deskribatzeko

hiru hitz gako daude: aberria, jainkoa eta emakumea.

21Bizenta Mogel (1782-1854) Tene Mujika (1888-1981)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 21

Page 24: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

22Garbiñe

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 22

Page 25: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Aberria: Lehen hitzari buruz esan behardugu Sabino Aranaren dotrina zabaltzea bainoaskoz gehiago egin zuela Katalinak berelanekin. Saiatu zen ikus-entzuleak euskararekinzaletzen, Euskal Herriko txokoak ezaguta-razten, Euskal Herriko historia eta ohiturakagertzen eta euskal literaturaren altxorradiren kantuekin hunkitzen.

Jainkoa: Bigarrena oso argi ikusten da.Kristau ona izateko jarraibideak ematen dizki-gute protagonistek, eta Jainkoarekin hitz egitendute tarteka. Brujaseko harilkian Ama birjinaagertzen zaigu beste pertsonaien artean. Halaere, lehenago aipatu bezala, beste kulturabatzuk ekarri zituen moduan beste erlijiobatzuk ere ezagutu ahal ditugu bere laneiesker (eta honekin garaian normala zen mani-keismoarekin apurtzen du nolabait, ona etatxarraren arteko mugak apur bat lausotuz):Erromatarren jainkoak eta sinismenak (Loreti);Mexikoko azteken gurtzategiak (KatalinaErauso) eta Garai-aztia pertsonaia, Ama--Lurraren sinboloa (Brujaseko harilkia).

Emakumea: Hirugarrenaren irudikapenabeste emakume idazleengan amatasunarengorespenean daukagun bitartean Katalina-renean ere, baina ez bakarrik. Emakumeak baifikzioan bai errealitatean senidetasun harrema-nen bidez definitu izan dira gehienetan. Emaku-mea ama izan da batez ere gure iruditerian etaama ez bazen, emaztea edo maitalea izan danagusiki; gizonenganako harremanen bidezdefinitutakoak beti bezala.

Katalinaren obran senidetasun harremanezaparte (ama-alaba, amama-biloba, arreba edolehengusina), ogibidearekin (sorgina, neskamea,etxekoandrea, jostuna, moja, soldadua) etaklase sozialarekin ere (aberatsa eta pobrea)deskribatzen zaizkigu andrazko pertsonaiak,ipuin klasikoetan bezala.

Aipagarriena da emakumeen irudikapen berriaagertzen zaigula: lagunak. Emakumeen artekoadiskidetasuna, Laura Freixasen arabera, osoharreman mota berria da literaturan eta hauGarbiñe eta Lideren artean agertzeaz gain (klasedesberdinen artean), Loreti eta Sirteren arteangertatzen da (kultura desberdinen artean).

23Katalina Eleizegi Maiz (1889-1963)

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 23

Page 26: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Askatasuna

Emakume pertsonaiei begira ari garela ezindugu ahaztu Katalina Erauso. Emakume askea-ren eredua da pertsonaia hau, eta hori adieraz-ten digu Katalinak berari eskainitako lanean.Txominek berarekin ezkontzeko esaten dio etahorren ostean hurrengoa pentsatzen duKatxalak: «Ez dago burutik ondo. Ni ezagutzennauen bezala ezagututa ezkontza aitatu? Ba…gero ez dakit zer izango den, orain baño, orainaske nai det izan, aske. Eta ene aitak ongi artuduala? Nik ez ordea, ta nere eginkizuna da…eginki-zuna? Ez det onetan burua jarri nai ere».

Gero Pierresi hurrengoa esaten dio: «Ez da

niretzat Txominek emango lirakean biziera

eroso ori. Ene Pierres, aurrean dakust nire izar

disdira, ene biotza oso osorik daramana, eta

bera jarraitzeko aske bear det izan, munduz

mundu, lotura gabe, beti aurrera egiteko».

Eta horrela bizi izan zen Katalina Eleizegi ere,

loturarik gabe eta bere txikian munduz mundu.

Osasun kaxkarrak eragindako isolamenduarekin

eta gerrak bultzatutako autozentsura eta

barne-erbestearekin Lizarrako bere gelatxoan

agur esan zigun arte.

24

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 24

Page 27: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Zuzendaritza: Mikel Atxaga

Argitaraldia: 1.a, 2007ko iraila

Ale-kopurua: 2.300

© Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioa

Kultura Saila

Argitaratzailea: Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia

Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco

Donostia-San Sebastián, 1 - 01010 Vitoria-Gasteiz

Argazkilaria: Edorta Sanz

Maketazioa: José Luis Casado González

Fotokonposizioa: R.G.M., S.A.

Inprimaketa: R.G.M., S.A.

Padre Larramendi, 2 - 48012 Bilbao

ISBN: 978-84-457-2594-8 (Lan osoarena)

978-84-457-2595-5

L.G.: BI - 2585-07

Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak, liburuxka hau egiteko jasotako laguntzagatik, eskerrak eman

nahi dizkie:

• Eleizegi Maiz familiari

• Jose Torrecillari

• Ricardo Zufiaurreri

• Joan Mari Torrealdairi, Euskal Kultura gaur:liburuaren mundua. Jakin. 1997

• Patri Urkizu, Euskal antzertia. Antzerti. 1984

• Iñaki Aldekoa, Historia de la literatura vasca.Erein. 2004

• Maite Nuñez-Betelu, Género y construcción

nacional en las escritoras vascas. 2001

(argitaratugabeko tesia)

• Iñaki Barriola «Gerraurreko antzerkigintza».

Jakin 37. 1985

• Laura Freixas, Madres e hijas. Anagrama. 1996

• Llum Quiñonero, Nosotras que perdimos la paz.

Ed. Foca. 2005

Katalina:Maquetación 1 30/10/07 08:14 Página 27

Page 28: Katalina Eleizegi (1889-1963)euskara.euskadi.net/appcont/sustapena/datos/48 ELEIZEGI.pdf · Euskal pizkundea XX. mendearen hasieran kokatzen da euskal literaturan Euskal pizkundea.

Katalina Eleizegi (1889-1963)