KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka...

20
1 EUSKAL ANTZERKI MODERNOAREN AMA Esan beharrik ere ez, Katariñe Eleizegiren garaian orain baino urriago zirela emakume idazleak. Urritasun hori areagotu baino ez da egiten antzerkia idazten zuten emakumeak zenbatzera joz gero. Euskal antzerki modernoaren ama izendatua izan da Katariñe Eleizegi, emakumezko lehen antzerki idazlea, Donostian jaio zen 1889ko apirilaren 6an eta Burgosen burutu zituen irakasle-ikasketak. Irakasle-ikasketak egin izana izango da, ondorengo orrialdeetan ikusiko dugun moduan, hainbat eta hainbat emakume antzerkigilek AURRERA © Hizkuntza Politikarako Sailordetza KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) amankomunean edukiko duten zerbait, Gazte-gaztetatik izan zuen Katariñe Eleizegik irakurtzeko eta idazteko zaletasuna eta grina. Osasun sendokoa ez zen ordea itxuraz, eta bere denbora liburu artean eman zuelarik, osasun-arazo hauek eduki zuten nonbait horretan zerikusirik. Bere arrakastarik handiena, 1916. urtean lortu zuen Katariñe Eleizegik, Garbiñe obrarekin. Donostiako Euskal Festan saria irabazi eta txalo artean antzeztu zen obra hau. Urte haietan, Gazteluko (Gipuzkoa) Gazte Alaiak antzerki-taldeak herri askotan eman zuen Garbiñe. Toribio Alzaga bere taldearekin Maria Dolores Agirre Euskal Iztunde Eskolako jarraitzaile izan zena eskuinean duela.

Transcript of KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka...

Page 1: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

1

EUSKAL ANTZERKIMODERNOAREN AMA

Esan beharrik ere ez, KatariñeEleizegiren garaian orain baino urriagozirela emakume idazleak. Urritasunhori areagotu baino ez da egitenantzerkia idazten zuten emakumeakzenbatzera joz gero. Euskal antzerkimodernoaren ama izendatua izan daKatariñe Eleizegi, emakumezko lehenantzerki idazlea, Donostian jaio zen1889ko apirilaren 6an eta Burgosenburutu zituen irakasle-ikasketak.Irakasle-ikasketak egin izana izangoda, ondorengo orrialdeetan ikusikodugun moduan, hainbat eta hainbatemakume antzerkigilek

AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963)

amankomunean edukiko dutenzerbait, Gazte-gaztetatik izan zuenKatariñe Eleizegik irakurtzeko etaidazteko zaletasuna eta grina. Osasunsendokoa ez zen ordea itxuraz, etabere denbora liburu artean emanzuelarik, osasun-arazo hauek edukizuten nonbait horretan zerikusirik.

Bere arrakastarik handiena, 1916.urtean lortu zuen Katariñe Eleizegik,Garbiñe obrarekin. Donostiako EuskalFestan saria irabazi eta txalo arteanantzeztu zen obra hau. Urte haietan,Gazteluko (Gipuzkoa) Gazte Alaiakantzerki-taldeak herri askotan emanzuen Garbiñe.

Toribio Alzaga bere taldearekin Maria Dolores Agirre Euskal Iztunde Eskolako jarraitzaile izan

zena eskuinean duela.

Page 2: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

2

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

mendean garatzen da eta Larrainfamilia aberatsaren jauregiankokatzen. Garaia urrunekoaizanagatik, dena den, gaurkotasuniksekula gaitzen ez duen gaia du ardatzantzezlan honek: maitasuna, hainzuzen ere. Ezinezko amodio batenhistoria da: Ibon eta Egurtzamaitemindurik daude Liderekin; Lidebera eta Garbiñe, itsuturik Ibonekin.Korapilo horren inguruan kiribiltzendira obraren hiru egintzak. Maitasunasakrifizioarekin uztartzen da istoriohonetan, eta behar bada horregatik,Garbiñe lana Benito Pérez Galdósantzerkigile espainiarraren Marianelaobrarekin erkatu izan da. Dena den,halako erkaketarik egin izan dutenekere onartzen dute Katariñe Eleizegiktrebetasun handia erakusten duela,bai pertsonaiak sortzean, baiabiapuntuak ezarri nahiz egoerakplanteatzean. Egoera horietan, betiere, dramari euskal kutsu nabarmenaematen dio idazleak.

Aurrez aipaturiko Garbiñe KatariñeEleizegiren obrarik arrakastatsuenaeta publikoak gehien onartu zuenaizan bazen ere, idatzi zuen bestelanik: Loreti 1918an eta Yatsu1934an. Argitaratu gabe geratuzitzaion laugarren bat: Catalina deErauso obra, hain justu.

Garbiñe obrari buruz, El LiberalGuipuzcoano-ri egindakoadierazpenetan, zera dio 1917koabenduaren 24an Toribio Alzagak:"Maila altuko lan dramatikoa da,garapen zoragarria duena. Eraharrigarri batez gainditu ditu antzerkiaidazten eskarmentua duten makinabat autorek estropozo egin izanduteneko hainbat koska. Garbiñeobrak ez dirudi hasberri baten lana,iristen ari den batena baizik. Hortikatera genezakeen ondorioa honokoada: Eleizegi andereñoa hasi berritaniritsi dela. Ongi etorria izan bedi".

Garbiñe obraren haria gaur egunetikhain urruneko eta desberdina den XIII.

Katariñe Eleizegi

(1899-1963)

Page 3: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

3

Garbiñe antzezlanarenikustaldia.

Abertzaletasuna goratu nahiarenadibide bat, honokoa izan daiteke:Loreti obran, Loreti protagonistak Laromaite du, baina Karisiok preso dauka.Loretik ez ditu Karisiok eskainitakoapaingailu eta edertasunak maite,askatasuna baizik. Askatasuna lortuezin duela ikusita, Loreti pertsonaiabesar pozoinduak hartzen saiatuko dabere bizitzari amaiera emateko,heriotza esklabu-bizitza baino hobeadelakoan. Sirtek galarazten diohorrelakorik egiterik, Abertzaletasunaksakrifizioa eskatuko die behin etaberriz pertsonalei.

ABERTZALETASUNA ETADIBERTIMENTUA

Katariñe Eleizegiren antzezlanetakoelkarrizketak hainbat gogoetazzipriztinduak ageri dira han etahemen. Gogoeta hauek dira egilearenzorroztasun, asmamen etafintasunaren lekukoak: istorioamezutik bereiztea zaila den era bateanidatzita daude bere testu guztiak,garai hartan ohiko zen bezala,abertzaletasuna sustatu guran. Denaden, abertzaletasunaren pizgarri izannahi hau, nabarmenagoa zen Bilboaldean sortu zen antzerki-korronteparaleloak errepresentatzen zituenobren kasuan. Katariñe Eleizegikidatzitakoetan dibertimentuak pisugehiago zuen.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Page 4: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

4

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Toribio Alzagaren inguruan mugitu zen

Katariñe Eleizegi, hainbat emakume

antzerkilariren -antzezle zein idazle-

moduan. Toribio Alzagari bere eskolako

zein autorek eman zien arrakasta gehien

galdetu zitzaionean, Katariñe Eleizegi

izan zela arrakastatsuena aitortu zuen

behin: "Katariñe Eleizegi, behin eta berriz

goratu arren sekula nahikoa laudorio

jasoko ez dituen Garbiñe obraren bidez".

Katariñe Eleizegiren izpiritu behatzailea

eta bere sentsibilitate handia goraipatzen

ditu Alzagak. Garbiñe obra, bere egileak

kuttuntasun handiz landu zuela onartzen

du, gainera.

Katariñe Eleizegik, garai hartako autore

askok ez bezala, Euskal Herriaren

ezagutza sakona zuen. Bere osasuna

guztizkoa ez bazen ere, horrek ez zion

itsasertz kantabriarrean zehar bidaiatzerik

galarazi, eta ia bere osotasunean

ezagutzen zuen aipaturiko ingurune

geografikoa. Intuizio eta zolitasun handiz

ikertu zituen herri desberdinetako

ohiturak. Hainbat datu bildu zituen, eta

datu

hauek "xehetasun traszendentalengandik

hurbil egotea ahalbideratu zioten", Toribio

Alzagaren hitzetan esateko.

Herrietako ezaugarri bereizleak

Katariñe Eleizegiren ikerketarako gaiak

izaki, herri ttipietako mediku, alkate eta

idazkarien gaineko hamaika pasadizo

xelebreren jakinaren gainean zegoen.

Toribio Alzagaren taldera biltzean,

pasadizo hauek bata bestearen segidan

kontatzen omen zituen, anekdota hauen

entzule zirenen gozamenerako. Herri bat

aukeratu eta bertan geratu ohi zen

bizitzen bolada batez Katariñe Eleizegi;

bide batez, ohitura eta pasadizoak

biltzeko baliatzen zuen bere egonaldia.

Auritz herrian (Nafarroa) adibidez,

lauzpabost hilabete eman zituen. Aldi

luze batean izan zen Iruñeko

magisteritza-eskolan euskarazko irakasle

ere, hain zuzen, 1923ko urtarrilaren 5ean

Nafarroako Foru Diputazioak egindako

batzarrean izendatu zen horretarako.

Halako ezkutaldi luzeen ondoren, denek

espero izaten zuten berritasunen bat

idatzi izango zuela eta irrikaz itxaroten

zuten bere itzulera.

Page 5: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

5

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

PUBLIKO XEHEA ETAESPEZIALIZATUA

Toribio Alzagak Loreti-z, Eleizegirenbigarren antzerkilanaz, zera dio: "Ezda Garbiñe obraren mailara iristen,nahiz eta saritutako lanen arteansartzen den. Bertan erabiltzen duengaia kantabriar gerrateena da.Jasotzen dituen deskribapenakmiresgarriak dira". Bigarren antzezlanhau, kultuago jotzen da. Kritikarentzategindako obratzat, publikoari begiraegindakotzat baino gehiago. Alzagakaipatzen duenez, antzezlan honetanjasotzen den datu eta gertaeren

bildumak, apur bat pisu bilaka dezakelan hau prestakuntzarik gabekoikuslearen begietara. Izan ere, obrahonetan, ekintza mugatua da (etadibertimentua ere mugatua da,horrenbestez) nahiz eta bertakopasarteek, garaiaren ikerketa sakonauzten duten agerian. Ikusgarritasuneszeniko handiko obra izaki, Berlinetikarmadura berezi bat ekarrarazi zutenobra taularatu ahal izateko.

Garbiñe-ren iragarki-kartelak.

Page 6: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

6

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Behin eta berriz aintzakotzat hartuditugun Toribio Alzagaren iritzietarabueltatuz, 1926.eko martxoaren 11n,La noticia delakoan argitaraturikoelkarrizketa batean, une horretanantzezlanik gustukoenak zeintzukdituen galdetzen zaionean,esanguratsua da zera ikustea: ez duinolako zalantzarik Garbiñe aipatzeangustukoena bezala -Alzagaberberarena den Bost urtian obradelarik, apur bat lotsagorrituta, horibai, segidan aipatzen duenbigarrena-.

Publikoa eta kritika espezializatua,biak asetzeko moduko lanik eginzuen, beraz, Donostiako antzezlan-egileak. Nafarroako Lizarran,hirurogeita hamalau urte zituela hil zenKatariñe Eleizegi, 1963. urtekoazaroaren l9an, txikitatik pairatzenzuen bronkitis kronikoaren eraginez.

Loreti antzezlanaren ikustaldia.

Loreti-ren iragarki-kartela

Page 7: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

7

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MARIA DOLORES A GIRRE AIZPURU (1903-1997)

ZUZIRIARI TINKO EUTSIZ

1903ko ekainaren 8an jaio zenMaria Dolores Agirre. Errezilen jaio zenarren, oso gazterik inguratu zenDonostiara, maistra-ikasketak egitera,sekula umeen maistra izango ez zenarren. "La casa de la pradera-koneskatoaren pare" sentitu omen zenDonostiaratu zenean. Ondo hartuzuten ordea, gaztelera gehiegirik ezzekien arren. Honenbestez,Donostian, Euskal Iztundearen talderainguratu zen, Toribio Alzagaren ondorabilduz.

1933. urtean, Iztunde Ikastolakoirakasle-plaza eman zion azterketa-lehiaketa gainditu zuen. 1936. urteanordea, gerra bitarteko, eskola hori itxiegin zuten, Toribio Alzaga kartzelaraeta Maria Dolores Agirre udaletxekoObra Sailera eraman zituztelarik.

Maria Dolores Agirre (1903-1997)

Maria Dolores Eugenio Lasheras

senarrarekin.

Page 8: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

8

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

1941ean hil zen Toribio Alzaga, etaune horretatik aurrera, Maria DoloresAgirreri egokituko zaio EuskalIztundearen bigarren aroan (1953-1981) mugimendu honen buru etaarima izatea: Toribio Alzagak ordurartezeraman zuzia berak eramango duaurrerantzean, nolabait esateko. Bainaez zen Maria Dolores jomugabakarreko emakumea. Ez horixe. Bereezinegonak, hainbat arlotan lan egiterabultzatu zuen: antzerkiaren munduanmoldatu, sortu eta itzulitako obrez¡anda, aipagarria da 1953. urtean,beste donostiar batzuen laguntzaz,Iztunde Ikastola berriro zabaldu ahalizateko egindako ahalegina. Emanere, fruitu oparoak emango zituenahalegina.

Iztunde Ikastola zabaltzea lortuostean, bertan jardun zuen hamaseiurtetik gorakoei euskara irakasten,harik eta erretiratu zen arte. Urteanehunen bat ikasle izaten omen zituenMaria Doloresek bere "euskaltegian".Maria Dolores Agirreren ezinegona etaardura euskaltzalearennorainokotasuna agerian uzten duendatu bat gehiago ere bada, besteaskoren artean: hogeita bost baturtean aritu zen astean bi aldizordubeteko irratsaioak euskarazegiten Basarri, Oñatibia, EndrikeZurutuza eta beste hainbatekin.

Egan (1950) aldizkarian

argitaratutako Aukeran maukera,

azkenian...okerra

Amal Antzezlanaren erakustaldia etaliburuaren azala

Page 9: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

9

Euskara irakasten hasi bezainprestu ekin zion antzerkienmoldaketa-lanak egiteari ere. 1949.urtean, Azpeitiko NekazariAlkartasunak Santo Tomasetarakoantzerki-txapelketa antolatu zuen etaMaria Dolores Agirre suertatu zenirabazle. Aukeraren maukera,azkenian... okerra izena zuenbakarrizketa saritu hura izan zengerraondoko urteetan EuskalIztundearen bigarren aroaren atarikoa.1953.eko Santo Tomas egunez ToribioAlzagaren Ramuntxo eskaini zutenDonostiako Kursaalean, EuskalIztundearen bigarren aroa behin betikoabiaraziz. Urte horretatik aurrera,tradizio bihurtuko zen Santo Tomaseguneko urteroko antzerki-emanaldiaDonostian -emanaldi hau usualkiAntzoki Zaharrean ospatzen zen eta

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

euskaltzale andana biltzen zuen berealtzora, jakingura handia sortzenzelarik obra ezberdinen inguruan.Gainera, bertsolariak ere izaten zirentartean, antzezlanekin batera-.

Euskal Iztundeak gerraurrekoteatro-dinamika berritu etaFrankismoko urte latzetanantzerkiaren zuzia pizturik mantentzealortu zuen, eta hau, hein handibatean, Maria Dolores Agirreren lanizugarriari esker gertatu zen.

Aukeraren maukera, azkenian...okerra bakarrizketaz gain, idatzi zuenMaria Dolores Agirrek sorkuntzakobeste teatro lanik ere: 1958koabenduaren 21ean DonostiakoAntzoki Zaharrean estreinatu zen Audek maltzurkeria! izenburuduna, hainzuzen.

Maria Dolores bere antzerki-taldearekin.

Maria Dolores Elbira Zipitria eta honen

ahizpa monjaren erdian.

Page 10: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

10

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

ITZULTZAILE OPAROA

Baina sorkuntza lan hauetaz landa,itzultzaile bezala egin zituen Agirrekbere lanik gehienak eta oparoenak.Garai hartan pil-pilean zeudenautoreak, polemikaren zurrunbiloarenerdian zeudenak, itzuli zituen usualki:horren lekuko dugu Garcia Lorcabezalako autore bat itzultzeko izanzuen ausardia -ez soilik antzezlanarenedukiagatik, baita Granadako idazleadarabilen gaztelera jostaria euskararaisurtzearen zailtasunagatik ere-.Garcia Lorcaren lturri-agor (Yerma)itzultzeaz gain, H. Gheon-enLourdesko lorea egokitzapena ereMaria Dolores Agirrek egina da, bestehonoko hauek ere bere itzulpenarenfruitu diren era berean: TagorerenAmal, Casonaren Txalupak jaberik ezeta Irugarren itza, Lozanoren Orikotxoria Orin, edota Michael V Gazzo-ren Txapela bete euri. CalvoSoteloren Etzan atejoka etorri, LópezRubioren Beste ertza eta Guerrerorenlparragirre egokitzeaz ere arduratu zenMaria Dolores Agirre. Kemen handizlan egin zuenaren lekuko da hauguztia.

Euskal Iztundearen bigarren arojotzen denaren azken urteetan,Antonio Buero Vallejoren llumpegoritan itzuli zuen euskarara (1973),eta baita Pio Barojaren Altzateko jaunere (1979), azken hau, FelipeYurramendirekin lankidetzan. 1975.urtean erretiratu zen Maria DoloresAgirre, nahiz eta geroztik ereantzerkigintzan 1981 era arte lagundu.Euskara irakasten, berriz, ia hil artejarraitu zuen. Eusko Jaurlaritzak 1983urtean Euskadiko Antzerti Zerbitzuasortaraziz gero, Iztunde Ikastolaeuskara irakastera mugatuko daFelipe Yurramendiren ardurapean.

Euskarazko eskolak ematen.

Udalaren zilarrezko domina jaso zuen egunekoa. JesusMari Alkain alkateak jarri zion Ramon Labajen eta MarkelIzagirreren txalo artean.

Page 11: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

11

PERFEKZIONISTA BATENLANA

Joxemari Etxebeste dugu MariaDolores Agirre gertutik ezagutzenzuenetako bat, eta honela mintzo daAltzateko Jaun eta Amal itzulpenakbiltzen dituen liburuskaren hitzaurreanberari buruz: "Antzes talde osoa bildueta banan banan, itzez itz, euskerajatorrean nola esan erakusten. Lanixilia. Illuntzean asi eta gaueko amar-amaikak arte. Bere gozoan ordea, ezzuan barkatuko. Bein eta berrizerrepikatu arazi esaldi bera, polikixamar esan bitarte". Etxebestek MariaDolores Agirrek zuen

Toribio Alzagaren heriotzaren 50.urteurreneko

omenaldian, Manu Oñatibia eta Xabier Aizarnaren erdian

Doctor Camino liburutegian 1991.urtean,

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

perfekzionismorako joeraren berriematen digu geroxeago: beti izatenomen zuen antzerkia estreinatzekoegunean ere, hitz bat edo bestealdatu beharra, esaldia borobilagogelditzen zeneko aitzakiaz. Nondikateratzen zuen denbora Maria DoloresAgirrek hori dena egiteko? JoxemariEtxebestek argi eta garbi esaten digu:gauari -loari- lapurtzen omen zizkionorduak. Gero, egun argiz, edozeintxolarte baliatuko zuen lo-kuluxkagozoa egin eta berehalakoan berrizere zernahietarako gertu egoteko.

Page 12: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

12

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Gazzo, Garcia Lorca, Tagore,Gheon, Buero Vallejo, Calvo Sotelo,López Rubio... Batzuk hobetsi etabeste askok gutxietsi egiten zituztenMaria Dolores Agirrek itzuitzen zituenautoreak. Baina deus epaitu aurretiksasoi haietan koka gaitezen komenida: frankismoa indar betean zegoeneta baita zentsura ere. Marko horretanberaz, erraz uler daitekeen bezala, ezzuten, Maria Dolores Agirrerengidaritzapean, lan makala egitenEuskal Iztundeko kideek.

Euskal Iztundearen 75. urteurrenazeia eta, aitormen berezia eginzitzaion Maria Dolores Agirreri1990eko ekainaren 13an. Kazetarieizera adierazi zien apaltasunez MariaDoloresek: "Lan handia egindakojende asko dago. Gaur egun inork ezditu gogoratu ere egiten. Izendatzenhasiko banintz bat baino gehiagoahaztuko litzaidake neuri ere.Horregatik ez dut hitz egin nahi".Larogeita hamalau urte zituela,1997ko abuztuan hil zen MariaDolores Agirre. Atzean geratzen dira,1975. urtean erretiratu zen arte, MariaDolores Agirreren eskutik EuskalIztundeak antzeztutako 100antzezemanaldi eta 33 antzerki-obradesberdin.

Donostiako Bagera Elkarteak Maria Dolores

eta taldeko antzezleei egindako

omenaldian 1994ko abenduaren 3an.

Page 13: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

13

HEZURMAMIZKOPERTSONAIAK

Idatzitako teatro-lana taularaeramana izateko izaten da izkiriatua.Ez da aski idatzi eta zuzentzea. Orainarte aipatu ditugunak antzezlanenidazle modura aipatu baditugu,hemendik aurrera, idatzitako horiekguztiak hezurmamitu eta pertsonaienazalaren azpian sartzen diren haiekhartu behar ditugu bereziki kontuan,idatzitakoaren exekutatzaile direnheinean. Segidan aipatzera gatozenhauetako zenbaitek pieza txikiren batidatziz idazlearen lurraldera sartu-irteeraren bat egin bazuten ere -zenbaitetan elkar lanean idatzirikoantzez-jolas laburrak, "juguetescómicos", idatzi ohi zituzten-,antzezle-lanak burutu zituztennagusiki.

Toribio Alzaga Felisa Areitioaurtena

atzean duelarik, Jezarritakoen artean

eskumaldekoa, Pepita Aramendi.

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

TAULA GAINEAN ZEUDENAK

SINESGARRITASUNARENBILA

Barrenen arra antzezlana aurkeztenzuen garaian, Marcelino Soroak zeraaitortzen zuen: hagitz penatzen zuelabere lehen obretan euskalemakumezko aktorerik ez agertzeak.Ez ei zegoen emakumezkorik askiprestaturik taula gainera igotzeko.Horregatik, ordura arteko obretan,bere burua mugaturik ikusten omenzuen Marcelino Soroak, gizonezkopertsonaiak baino ez zituzten obrakidazten zituenez, halabeharrez.

Page 14: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

14

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Istorioan emakumezkoren batagertzen bazen, gizonezkoak zirenezemakumezko hauen paperak betetzenzituztenak, trikimailuren bat erabiltzerajo ohi zuten beti: hala nola,emakumeak mututzea -Urrutikoinchaurrak antzezlanean kasu- edotazorabio batek jota sena galduriklurrera erortzea -Barrenen arraobran- . Hartara, emakumezkoarenpapera gizonezko batek eginzezakeen, desberdintasuna gehiegi eznabaritzeko moduan. Baina, erraz ulerdaitekeenez, egoerak bortxatu etaartifiziai bihurtzea zekarren erahorretako trikimailuak behin eta berrizerabiltzeak.

Oholtza gainean antzeztekogaitasuna zuten emakume-gabeziahori, Euskal Iztundeko ikasleaurreratuen lanaren ondoriozdesagertzen da. Horrela bada,Barrenen arra lanaren egokitzapeneszeniko berria egitean, zeraerabakitzen dute: obran zegoenemakume bakarraren presentziaareagotzea eta Andre Prudenchidelako pertsonaia berri bat eransteaantzezlanari, obra borobilduz etasinesgarriago bihurtuz.

Toribio Alzagalen taldea Eibarren.

EUSKAL IZTUNDEA:ALZA GAREN GANB ARAHURA ...

1913.urtean Lukas Zulaikazinegotziak eskaera bat luzatu zionDonostiako udalari urtero antzerki-saribatzuk antolatu zitzala eskatuz.l9l5ean, Euskal Jaietako Batzordeaktxosten bat prestatu zuen eta euskalantzerkia sustatzea helburu izangozuen katedra baterako deia egin zen:Cátedra Municipal de DeclamaciónEúscara de San Sebastián. Katedrahura irabazten zuena izango zenEuskal Iztundearen buru.

Page 15: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

15

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Toribio Alzagak bereganatu zuenirakasle katedra hura. Horrenbestez,bere gain hartu zuen, euskaraz ozenkiirakurtzen eta deklamatzen irakastekoardura, eta baita mimika etamugimendu eszenikoa irakastekoaere. Guztiz praktikoa zenirakaskuntza, agerikoa den bezala.

Donostiako San Juan kalean bizizelarik, Toribio Alzagak seigarrensolairua hutsik zeukan: antzokimoduan prestatuta. San Juan kalekoseigarren solairu hori antzerkia egitekbaliatzen zuen Toribio Alzagak, bertangaratu zelarik antzerki-eskolaren lanalehen pausoetan: Pepita Aramendi,Felisa Areitioaurtena, Bittori Artola,Ramonita Mezkita eta Bittori Arrietaziren taldeko emakumeak.

Garai hartan jada planteatzen daurte askotan bizirik iraungo duenkezka bat: zenbateraino kontsumitzeden euskal kultur produktu batabertzaletasunagatik edota produktuberaren kalitateagatik. Antzezpenenkalitatea ardatz hartuta kalitatezkoteatroa egitea izan behar zuenhelburua, antzezlanen arrakastaentzulegoaren abertzaletasunarenmende egon ez zedin. Hori zen

helburua, printzipioz. Egia zengerraurreko garai hartan antzerkiakberak baino axola handiago zuela giroeuskalduna aurkitzeak eta egunerokobizitzako zeregin eta arduretatikantzezlan komikoen bidez ihesbideaktopatzeak. Hau, jada aurreratu dugunbezala, batipat donostiarrenantzerkian gertatzen zen,bilbotarrenean politika eta ideiaabertzaleen zabalkundeak baitzuengarrantzirik handiena, SabinoAranaren eraginez, ziur aski. Garaihartako lekukorik adituenetakoa denIñaki Barriolak adierazi izan duenez,egile bakoitzak joera jakina zuen, etahorrela, ikusleak egilearen izena jakitehutsarekin jakin zezakeen, gutxigorabehera, zer ikustera zihoan.

Euskal Iztundeak gehienerrepresentatu zuen lana, Ramuntxoobraren ondoren, Katalina ElizegirenGarbiñe izango da -dramak dirabiak-. Antzeztaldi gehienak Donostianizan baziren ere Gipuzkoan zeharbeste hainbat eman zituzten, etaBizkaian eta Lapurdin bakarren batbaino ez.

Page 16: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

16

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

MEREZITAKO LAUDORIOAKANTZEZLEENTZAT

"Estuvo muy en carácter la Srta.Artola al interpretar su papel de 'andreEulali"'. "De éxito colosal podemoscalificar el obtenido por la Srta.Aramendi en su papel de 'andrePrudenchi'. Fue grande su salto en laespinosa senda del arte. Vea ahora lamanera de perdurar en la mismaaltura." Barrenen arra obran partehartzen zuten Bittori Artola eta PepitaAramendirentzat ziren loreak. Eta ezdira bakarrak. Garaiko egunkarietangisa honetako hainbat erreseina topaditzakegu hemerotekak arakatuz gero.

Pepita Aramendik (Donostia 1896-1968), antzerkiaren mundura inguratuziren bere garaiko emakume gehienenmoduan, irakasle-ikasketetarantzbideratu zituen bere ahaleginak. Ezzuen, dena den, maistra-ikasketakbukatzerik izan. Antzerkizaletasunaordea, txiki-txikitatik eraman zuenbihotzean eta Toribio Alzagareninguruko antzerki-eskolan hasizenean, ume bat zen oraindik. Maritxu

pertsonaia nagusiaren papera betezuen Pepita Aramendik FranciscoArostegiren Arantza obran. ToribioAlzagak moldaturiko MarcelinoSoroaren Ezer ez, ta festa obrarenegokitzapenean ere, Kasimira,protagonistarena egiten zuen etaprotagonistarena egiten zuen halaberAndre Joxepa Tronpeta (1921) obranere. Loreti antzezlanean ere partehartu zuen, besteak beste.

Toribio bera (1861-1941).

Page 17: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

17

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Donostiako Antzoki Zaharra

1936an, gerrarekin batera, euskalantzerkia hutsean geratu zen eta urtebatzutako etenaren ondoren, 1945eanberrantolatuko zen Euskal Iztundea.Berpizkunde honen ondoren, PierreLotiren Ramuntxo obra berriroantzeztu zenean, Pepita Aramendikbere papera izan zuen, hortik aurreraerabat utzi zuelarik antzerkia.Hirurogeita hamabi urte bete zituenegun berean hil zen, 1968ko apirilaren17an.

Felisa Areitioaurtenak (1 904-1 990)Zaldbarren (Bizkaia) jaioa izanagatik,bizitza guztia Donostian eman zuen.Aurrekoak bezala, antzerkia maitezuen eta oso gaztetxotan hasi zenantzerki-eskolan, bere lehen antzerki-papera hamalau urte besterik ez

zituela antzeztu zuelarik ToribioAlzagarekin. Sorginarena egin zuenShakespeare-ren Macbeth lanarenmoldaketa zen Yrritza obran (1 925)eta Bateko urria delakoan ere partehartu zuen (1 924). Bere paperikbikainena, dena den, Pierre LotirenRamuntxo obran parte hartzean lortuzuen, gehienen ustez. 1945ean,Euskal lztundea berrantolatu ondoren,Ramuntxo berriro antzezteaerabakitzen dutenean, FelisaAreitioaurtenari deituko diotePantxikaren papera egiteko. Berakuko egingo dio ordea, antzerkianaritzeko garaia joana zitzaiola esanez.Hala ere, Felisa ordezko gelditu zen.Frankismo garaiko urteetan Loiolakoauzoan bizi izan zen, janari denda batogibide zuela. "Felisa la vasca" esatenomen zioten han, militarrez inguratutazegoen hartan.

Page 18: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

18

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Miren Arizmendi.

Bittori Arrietari dagokionez, bera daRotxilen sakeltxoa obra laburreko(1918) protagonista -MissMargeriterena egiten duena-. Gainera,aipatzekoa da antzezlan hau -egintzabakarreko antzez-jolasa, "juguetecómico en un acto", dena- BittoriArrietak berak idatzia dela, MariaAriztegieta, Pepita Aranburu, EustakiaOlaso eta Konsuelo Aranbururekinelkarlanean. Hauxe dugu beraz,antzerkilan ttikiak aktoreek eurekidazten zituzteneko adibideetako bat.

Rotxilen sakeltxoa obranprotagonistarena egiteaz gain, BittoriArrietaren izena garaiko hainbatfuntziotako karteletan irakur genezake.Horrela, berak eman zien bizitzaKatariñe Eieizegiren Loreti obrakoLoretiri, Garbiñe obrako Garbiñeri eta

beste hainbati. Atzetorkiya obran etaEzer ez, ta festa obretan ere partehartu zuen, bi besterik ezaipatzeagatik.

Bukatzeko, hona hemen BittoriArrietak Barrenen arra obraantzeztean garai hartako egunkaribateko kronikagile bati eragiten dionzirrararen erakuskaria edo lagina: "LaSrta. Arrieta, artista de sensibilidadexquisita, de asombrosa flexibilidad,que encarna a maravilla los tiposardientes y apasionados. Si consigue,y lo conseguirá sin gran esfuerzo,mejorar la dicción un tanto atropelladaen algunas ocasiones, será la artistaideal, verdadera estrella del artedramático eúscaro".

Page 19: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

19

ATZERA AURRERA© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

Donostia aldeko antzerki-zirkulutikaparte antzean ibili ziren zenbaitemakume ere aipatzekoak dira.Horien artean, Maria Arizmendi,Janamari Malharin eta MirenArrizabalaga ditugu adibide.

Maria Arizmendi Urnietan jaio zenl9l2an. Gerra aurretik hasi zen bestehainbatekin batera batzokiareninguruan antzezpenak egiten eta lauurtez jardun zuten, gutxigora behera,harik eta gerrak beren bidea erabateten zuen arte. Jostun lanetan arituaizaki, bere etxetik pasatzen zen herriosoa -egunkarietan baino notiziagehiago jakiten e¡ ziren bere etxean-.Gerra aurretik egindako antzerkiaridagokionean, politenak DonostiakoKursaaleko Saski-Naski izenekolokalean egin ohi zituzten emanaldiakomen ziren beretzat. Antzerkia,kantaldia, dantza eta denetik bazenhan. Negarrez igaro zen atsoa etaUste diñat, ya lo creo antzeztu izanaoroitzen du berak, garaitsu hartan.Gerra garaian, asaltuko goardiakberen etxera joan eta antzerki-taldeanibiltzen ziren hiru ahizpak "rojoseparatista" batzuk zirela esanez, ileamoztu zieten zeharo. Maiatzeko azken

URNIETA, DONAPALEU, ONDARRU ...

igandean emanaldi bat eman ohizuten eta eguberrietan errepikatzenzuten. Sakristia izaten zuten antzokieta ahoz ahokoak funtzionatzen zuen,ez baitzuten inon kartelik jartzen. Etahala ere, sakristia bete.

1965ean Egi-bila taldea sortuko zenUrnietan, hamasei udez iraungozuena. Maria Arizmendi izango dabertan zuzendari. Aurkeztu zituztenobren artean honokoak aipa daitezke:Gai dagoenaren indarra, Maite ereneurriz, Kalifomia Ku-Ku, Igartutakolandarea... Gehien antzeztu zutenaIñaki Begiristainen Muga ausleak izanzen -hogeita hamazortzi emanaldiorotara-. Komediak eta gizarte-gaiak

Janamari Malharin.

Page 20: KATARIÑE ELEIZEGI MAIZ (1889-1963) EUSKAL ANTZERKI … · 2009. 8. 19. · sasoi haietan koka gaitezen komeni da: frankismoa indar betean zegoen eta baita zentsura ere. Marko horretan

20

ATZERA

© Hizkuntza Politikarako Sailordetza

lantzen zituzten bereziki -drogareninguruko antzerki bat ere egin zuten-.Politikan gehiegirik ez nahastekoarreta berezia jartzen zuten, dena den.

Janamari Malharini dagokionez, hauere 1912an jaio zen, Donapaleun.Irakasletzan aritua, urte askotanzuzendu izan zituen antzerki-taldeak.Hogeitabost urterekin sartu zenantzerkiaren munduan katezismokohaurrekin urte bukaerarako antzerkiaprestatzen. Bera arduratu zen Urrikilatza, Herriko bozak, Etchaun, Pettanmihiku, Ene gizon gaia, Mutil berri,Otsoak artaldean, Sarako lorea...bezalako lanen taularatzeaz. Mugerreeta ltsasuko gazteekin, makina bataldiz egin zituzten antzezlanok.

Miren Nekane Arrizabalaga berriz,Ondarrun jaio zen 1911.urtean.Arrantzale familiakoa izaki, arrainarenkarreiuan eta sareen konponketan lanegin zuen lehenik eta sukaldari arituzen beranduago. Negarrez igaro zenatsua, Damua garaiz eta Uste diñat,ya lo creo izeneko antzezlanetan pahartu zuen, besteak beste. Gerrakordea, kasu honetan ere, bertanbehera uztarazi zizkion proiektuguztiak eta gerrondoan ez zen taulagainera bueltatu.

Hirurek ere, arrazoi berdinakzituzten antzerkiaren mundurahurbiltzeko: euskara maite zutela etaeuskara gutxi egiten zenez,euskararen erabilpena zabaltzea zutenhelburu.

* * *

Lan hau amaitzeko, 1990.ean,Euskal Iztundearen 75. urteurreneanomendu zutenean Maria DoloresAgirrek esandako hitzak gogoratzeaizango da, behar bada, onena: "Lanhandia egindako jende asko dago".

Eta hauetako hainbat itzalean,erantsi beharko genuke.

Miren Arrizabalaga