NAGORE IRAZUSTABARRENA · dente. Lautan izan zen Txileko presidente izateko hautagai, 1952an,...

5
2013KO IRAILAREN 15A 4 ASTEKO GAIA TXILE 1970-1973 Allenderen 1.000 egunak Duela 40 urte, 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochetek estatu kolpea jo zuen Txilen eta, berriki baieztatu denez, Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen. Horrenbestez, 16 urteko diktadura iluna hasi zen Hego Amerikako herrialdean, eta Salvador Allendek hiru urte lehenago hautesontzietan irabazitako agintaldia amaitu. | NAGORE IRAZUSTABARRENA |

Transcript of NAGORE IRAZUSTABARRENA · dente. Lautan izan zen Txileko presidente izateko hautagai, 1952an,...

2013KO IRAILAREN 15A4 �

ASTEKO GAIA

TXILE 1970-1973

Allenderen 1.000 egunakDuela 40 urte, 1973ko irailaren 11n, Augusto Pinochetek estatu kolpea jo zuen Txilen eta,berriki baieztatu denez, Salvador Allendek bere buruaz beste egin zuen. Horrenbestez, 16urteko diktadura iluna hasi zen Hego Amerikako herrialdean, eta Salvador Allendek hiru

urte lehenago hautesontzietan irabazitako agintaldia amaitu.

| NAGORE IRAZUSTABARRENA |

� 52013KO IRAILAREN 15A

TXILE 1970-1973

BIDE LUZEA egin zuen politikan SalvadorAllende Gossens (1908-1973) zirujauak Txi-leko presidentziara iritsi baino lehen. 1929ansartu zen politikan, Avance taldearen eskutik.Lau urte geroago Txileko Alderdi Sozialista-ren sortzaileetako bat izan zen. 1939an Osa-sun ministro izendatu zuten Aguirre Cerdá-ren gobernuan, 1943an Alderdi Sozialistakoidazkari nagusi, eta 1966an senatuko presi-dente. Lautan izan zen Txileko presidenteizateko hautagai, 1952an, 1958an, 1964an eta1970ean. Lehen ahaleginean bozken %5,44besterik ez zuen lortu, bigarrenean nabarmenegin zuen gora %28,91 eskuratuta, eta hiru-garrenean inoizko emaitzarik onenak lortuzituen, %38,92; baina Eduardo Frei eskuine-ko hautagaiarentzat izan ziren botoen %55abaino gehiago.

Jorge Alessandri aurkaria zen 1970eko irai-laren 4ko hauteskundeak irabazteko faboritonagusia, inkesta guztien arabera. Dirudienez,hautagai kontserbadorearen garaipenaz ziur,AEBetako Gobernuak ez zuen ahalegin han-dirik egin Allenderen aurkako kanpainan(ITT enpresaren bidez 250.000 dolar inguruiritsi omen zitzaizkion Alessandriri). Besteiturri batzuen arabera, AEBetatik bidalikolaguntzak zazpi zifra zituen. Hala izan bazen,ez zen nahikoa izan Alessandriren ahuleziakestaltzeko eta hauteskundeak Allendek iraba-zi zituen (%36,6), atzetik, gertu, Alessandrizuela (%34,9).

Washingtonen erantzuna berehalakoa izanzen. Richard Nixonen aginduz, CIAk bi planprestatu zituen Allende presidente izan ezzedin. Track One planak kongresuak Ales-sandri aukeratu zezan zuen helburu. TrackTwo planak, ezegonkortasun politikoa sorra-

razita, hauteskundeen emaitzak bertan behe-ra geratuko zirela aurreikusten zuen. Bi pla-nek porrot egin zuten, urriaren 24an kongre-suak Allende izendatu zuen presidente etaazaroaren 4an hartu zuen kargua.

Lehen neurrien arrakastaUnidad Popular alderdiaren gobernu berriakberehala abiarazi zuen ekonomiako sektoregiltzarrien nazionalizazioa. Txileko baliabidenagusiak atzerriko enpresen esku zeudennagusiki, eta gobernuaren neurriek baliabidehorien etekinak ihes ez egitea eragingo zuten.Horrez gain, Freik abiatutako nekazaritzaerreforma bizkortu eta sakondu zuen Allen-dek, sistema latifundista deuseztatuz. Gober-nuaren lehen urtean Txileren BPGk %8 eginzuen gora, kanpainan agindutako hitza betetagainera: kontsumo produktuen prezioa izoz-tu zuten eta langileen soldatak igo zituzten.Paperezko dirua jaulkita lortu zuten hori, etagobernuko ekonomialariak arrazoi zuten:billeteak jaulkitzeak ez zuen inflazioa puztu-ko, epe laburrean behintzat. 1968tik 1972ragutxieneko soldata hirukoiztu egin zen (ElMercurio egunkari eskuindarrak 1989ko irai-lean argitaratu zuenez).

Ekonomia alde batera utzita, eremu sozia-lean ere hobekuntzak nabarmenak izan ziren.Osasun arloan, mediku kopuruak %6,6 eginzuen gora Allenderen agintaldian, erizainkopuruak %17,8, eta odontologoenak %31,5.1972an osasun gastuek aurrekontuaren %3,5hartu zuten (hurrengo urtean hasiko zen dik-taduran batez besteko gastua %0,6koa izangozen). Hezkuntzan, 6 eta 14 urteko eskolaratzea%94ra iritsi zen. Liburuak, eskolako materialaeta gosaria doan banatzen zitzaien oinarrizko

Allenderenhautagaitzaren aldeko

manifestazioa. Allendelautan aurkeztu zenpresidente izateko

hauteskundetan.Lehenengo aldiz,1952an, emaitza

kaskarra lortu zuen(botoen %5).

HIS

TO

RIA

ALT

ER

NA

TIV

A

2013KO IRAILAREN 15A6 �

hezkuntzako haur guztiei, eta baliabide gutxienzuten ikasleentzat bazkaria ere doakoa zen.Haur bakoitzari egunero litro erdi esne bana-tzeko neurria berehala jarri zuen indarreanUPren gobernuak, eta barne ekoizpena nahi-koa ez eta esnea inportatu behar izan zuteneanere doako banaketa atxiki zuten. Bestalde, alar-guntza pentsioa hildakoaren erretiro sariaren%50ekoa zen 1970 arte, eta %100era igo zuengobernu sozialistak.

Etxebizitzarena arazo larria zen Txilen.Allenderen agintaldia hastean 480.000 etxebehar ziren herrialdean, eta 1971ko maiatzekolurrikarak defizita 520.000raino igo zuen. Frei-ren agintaldian, urteko 39.000 etxebizitza eraikiziren, Pinocheten diktaduran aldiz, 30.000. EtaUPren gobernuak arazoa konpontzea lortu ezarren, kopurua 52.000ra igotzea lortu zen.

Oparoaldiaren arrakalakLaborantzaren erreformak arazoak eraginzituen Txileko nekazaritza industria indar-tsuan. Lurrak nekazarien esku utzi zituzten,baina lurjabe berriek ekoizpen prozesuarenzati bat baino ez zuten kontrolatzen eta ezzuten nahiko baliabiderik eta denborarik izansistema berrira egokitzeko.

Gainera, moneta neurrigabe jaulkitzearenondorioak nozitzen hasi zen ekonomia: infla-

zioa %225era iritsi zen 1972an, eta %606komarkara 1973an.

Prezio sistema librea debekatuta, prezioakgobernuak ezartzen zituen. Ekonomiak haz-teari utzi zionean oinarrizko kontsumo pro-duktuen urritasuna iritsi zen eta, horrekinbatera, prezio ofizialak biderkatzen zituenmerkatu beltza izugarri hazi zen.

Belarmino Elgueta Txileko Alderdi Sozia-listako diputatu ohiaren arabera, “zalantzarikgabe, UPren zuzendaritza politiko eta admi-nistratiboak akatsak egin zituen proiektuagauzatzerakoan. Baina akats horiek ez duteoinarrizko proiektuaren baliagarritasuna uka-tzen, eta ez dituzte ordurarte lortutako emai-tza positiboak indargabetzen”.

Etsaiak etxean eta kanpoanAkatsak akats eta Txileko ezkerraren zatiketakzatiketa –komunistek amaieraraino babestuzuten Allenderen gobernua, baina sozialistenartean geroz eta ozenago entzuten ziren hare-kiko desadostasunak–, UPren oztoporik han-diena aurkari politikoak ziren. Agintaldiagutxiengo garbian hasi zen. 1973an parlamen-tua aukeratzeko hauteskundeetan, UPk1970eko emaitzak hobetzea lortu zuen(%43,5). Oposizioak botoen bi heren beharzituen Allende kargugabetzeko. Eta lortu ez

TXILE 1970-1973

HONA HEMEN UPren gobernuak 1970. urte amaiera-tik Pinocheten estatu kolpera bitartean hartutako neu-rri ekonomiko nagusiak, kongresuan gehiengoa zuenoposizioa gaindituz batzuetan, aurkari politikoenbabesaz besteetan.� Txileko historiako nekazaritza erreformarik sako-

nena burutu zen. Latifundio sistema ezabatu eta,guztira, 5.294.750 hektarea nekazarien artean bana-tu zituzten.

� 1971n kobrearen nazionalizazioa onartu zuen kon-gresuak, 1966an Eduardo Freiren gobernuak abia-tutako prozesua gauzatuz. Oposizioaren babes osoaizan zuen neurriak eta, ondorioz, Txileko esporta-zio baliabide nagusia Estatuaren esku geratu zen(lehen, kobre hobi gehienak enpresa estatubatua-rren esku zeuden).

� Urte berean, gatzua minerala nazionalizatzeko pro-zesua burutu zen, Soquimich enpresa esku publiko-etara pasa zenean.

� Bethlehem Iron Mines enpresa nazionalizatuta,Estatuak burdina eta ikatz ekoizpenaren ardurahartu zuen.

� Banku pribatuen nazionalizazio prozesua abiatuzen. 1971 eta 1972. urteetan Txileko banku priba-tuen erdia, gutxi gorabehera, kudeatzen hasi zenEstatua.

� Telefono konpainia nazionalizatu zuten, ordurarteITT (International Telephon and Telegraph) enpre-sa estatubatuarraren eskutan zegoena.

� Estatu enpresak sortu zituzten produktuen merka-turatzea eta banaketa bermatzeko: Enavi, Eca,Dinac, Dinatex, Dirinco... Lehen, sektorea atzerrikoenpresek monopolizatzen zuten: Williamson Bal-four, Ducan Fox eta Codina.

Neurri ekonomiko nabarmenenak

HIS

TO

RIA

ALT

ER

NA

TIV

A

2013KO IRAILAREN 15A 7�

TXILE 1970-1973

arren, Allendek gutxiengoan gobernatzenjarraitu zuen eta oposiziora hurbiltzeko ahale-ginak alferrikakoak izan ziren. Gainera, hasie-ratik, Txileko goi eta erdi mailako gizarte tal-deek kalera eraman zuten Allenderen neurriekeragindako ezinegona, eta ondorioz, Txilekogizartearen polarizazioa areagotu egin zen.Ekonomia kaltetu zuen baita ere oposizioaksustatutako boikotak: enpresak ixten zituzten,hainbat sektoretan lanuzteak bultzatu, oina-rrizko produktuak suntsitzen edo ezkutatzenzituzten hornitze arazoak areagotzeko...

Allenderen erreformen aurretik, Txilekoekonomia sektore etekintsuenak enpresaatzerritarren esku zeuden gehienbat (etaatzerritarrak diogunean, nagusiki estatuba-tuarrak esan nahi dugu). 1970eko irailaren15ean Richard Nixonek gerora ezaguna egin-go zen esaldia bota zion CIAko zuzendari

Richard Helmsi: “Txileko ekonomia garrasi-ka utziko dugu”. Eta ederki ahalegindu ziren:kreditu lerroak eten zituzten, Txilek AEBe-tan zituen kontuak blokeatu zituzten, finan-tza erakundeak estutu zituzten Txilen inber-titu ez zezaten... Christian Delois historialarifrantziarraren arabera Txilek 1972an jasobehar zituen 270 milioi dolarretatik 32 beste-rik ez zituen eskuratu, AEBen blokeoamedio.

AEBetako Gobernua Allendek karguahartu baino lehen ere hasi zen sozialistakboterea lor zezan eragozteko ahaleginean,hiru urte eman zituen Txileko oinarri ekono-mikoa leherrarazten eta duela 40 urteko esta-tu kolpean ere zuzeneko parte-hartzea izanzuen –lehenago argi ez bazegoen, 2010eanCIAk desklasifikatutako 20.000 dokumen-tuek zalantza izpirik ez dute uzten–.

Salvador Allende Txilekokongresuan, albobanatan Jorge Ibáñezeta Tomás Pablo dituela.1970eko hauteskundeakirabazi arren, UPrengobernuak gutxiengoaneta oposizio bortitzagaindituz gobernatubehar izan zuen hiruurtez.

TX

ILE

KO

KO

NG

RE

SUK

OLI

BU

RU

TE

GIA

2013KO IRAILAREN 15A8 �

Zer gertatuko zatekeen estatu kolperik izanez balitz? Balizko errotak biraka daramatza 40urte, eta galderak ez du erantzun garbirik.Allenderen 1.041 eguneko gobernua obrabukatugabea da, bat-batean etena. Zaila daindarguneen merituak eta ahulguneen erruakbanatzea, ezkerreko sektoreen idealizazioa etaeskuinekoen desitxuratzearen gainetik, ondorioobjektiboak ateratzea, hiru urteko proiektuarenekarpenak nabarmentzea. 1997an ikerlari taldebatek ahalegin bikaina egin zuen Allenderenagintaldiari errepaso zehatz eta objektiboa egi-teko. Los mil días de Allende bi liburuki mardulezosatutako proiektuan gaiari buruzko doku-mentazio bilketa sakona egin zen, gerora hain-bat interpretazio egiteko erabili izan eta erabili-ko dena. Baina proiektuko arduradun ArturoFontainek eta Miguel González Pinok onartubezala, azterketa objektiboak egitea “ez daerraza, bereziki gaiak duen karga ideologikoa-gatik”. Errazagoa da Allenderen 1.000 egunekutzitako irakaspen garbia aipatzea,munduko beste hainbat tokitan etagaraitan ere agerian geratu dena:AEBen interesak ukitzea oso arris-kutsua da. n

ALLENDEREN IBILBIDEAREN bertsio faltsutu eta inte-resatua 1973ko irailaren 11n bertan abiatu zuten esta-tu kolpea justifikatu nahi zutenek, APren gobernua-ren Txileko nahiz atzerriko aurkariek. Baina azkenurteotan Allenderen aurkako obsesioak izena eta abi-zena ditu: Víctor Farías filosofo txiletarra eta BerlingoUnibertsitate Libreko irakasle ohia.

2005ean Faríasek polemika piztu zuen SalvadorAllende: Antisemitismo y Eutanasia argitaratu zuenean.Liburuan Faríasek jarrera arrazistak, homofoboak etaantisemitak egozten dizkio Txileko presidente ohiari.Allendek 1933an Higiene mental y delincuencia izenekotesia prestatu zuen mediku titulua lortzeko, eta Faríastestu horretan oinarritu da Allenderen “bekatuak”nabarmentzeko. Nazioarteko eskuineko prentsaktitular deigarrien bidez zabaldu zuen Faríasen “aurki-kuntzaren” berri: Allende faxistatzat eta antisemitatzatjoa eta Allende heroi sozialistak homosexualitatea “senda”zitekeela uste zuen zioen The Daily Telegraph kontserba-doreak.

Batetik, Allendek tesia idatzi zuenean urte batzukfalta ziren Bigarren Mundu Gerrarako eta urte gehi-xeago homosexualen aldeko eta arrazismoaren aurka-ko mugimenduek indarra hartzeko. Beraz, Allenderenhitzak ezin dira, besterik gabe, egungo testuinguruantxertatu. Bestetik, Allenderen jarraitzaileek diotenez,haren tesian agertzen diren erreferentzia antisemita,arrazista edo homofoboak ez dira egilearen hitzak,

Cesare Lombrosoren aipuak baizik; eta AllendekLombrosoren iritziak kritikatzen ditu, hain zuzen.Bertsio bat zein bestea egiaztatu nahi duenakhttp://www.elclarin.cl/fpa/pdf/tesis_sag.pdf helbi-dean aurkituko du Allenderen tesi osoa.

Handik urtebetera, 2006an, Faríasek beste liburubat argitaratu zuen: Salvador Allende: el fin del mito. Ale-maniako Errepublika federal ohieko hainbat doku-mentutan oinarrituta, Txileko Alderdi Sozialistak1930eko hamarkadan naziekin izan zituen harrema-nak eta Allenderen gobernuak SESBekin izandakoloturak ditu hizpide. Allenderen aldekoek, besteakbeste, Txileko kongresuak Hitlerri bidalitako gutunbat erabili zuten Faríasen teoria berriak errefusatze-ko; gutuna Kristal Hautsien Gauaren ondoren (1938)bidali zuten, gau hartan naziek egindakoa salatzen duargi eta garbi eta Salvador Allenderen sinadura dauka,besteak beste. Egoitza Espainiako Estatuan duenPresidente Allende Fundazioak Faríasen aurkako auzieskea egin zuen, Txileko presidente ohiaren aurkakokalumniak argudiatuz.

Auzi eskeak ez zuen aurrera egin, baina Faríasekpiztutako polemikak ere ez. Hala ere, ez zuen amoreeman bere gurutzadan; 2010ean Los Documentos Secre-tos de Salvador Allende. La Caja de Fondos En La Monedaargitaratu zuen Allenderen inguruko konspiraziokontu amaiezinekin jarraitzeko. Oihartzun txikia izanzuen hirugarren atal horrek.

Allenderen irudia zikintzeko obsesioa

AP

Soldaduak eta suhiltzaileak Salvador Allenderen gorpuaMoneda jauregitik ateratzen, boliviar pontxo bateanbilduta, 1973ko irailaren 11n.

TXILE 1970-1973