Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura,...

8
Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko uztailak 3 / II. urtea / 31. zenbakia Ebroko Konfederazioaren Egitasmo Hidrologikoa informazio publikora atera du Espainiako Ministe- ritzak duela hilabete, beste arroeakoekin batera. Na- farroari dagokionez, aurre- tik iragarrita zeuden lanak berretsi ditu egitasmo honek, eta garrantzi- tsuenak, Itoizko ur- tegia, Nafarroako ubi- dea eta Esako urtegia handitzekoak._Egitasmoak, baina, Nafarroako mugak gainditzen ditu, uraren kontrolaren garrantzia alde guztietatik nabarmentzen den garai honetan. Hurren- go urteetan boterean eta herrien aberastasunean funtsezkoa izango bait da urre gardena. MetropoliForala Barnean HERRIKIROLA POESIA U ....... Nafarroako selekzioa Bartzelonako Olinpiadetan lehian/m Jabier Irazoki lesakarrak bere azken lana aurkeztu du/vm FELIPE RIUS M alditismoaren garaiak betirako joanak zirela zirudienean, modan jarri ari omen daberriro ere, eta galtzaileak egunkarietako orrialdeak betetzen hasi dira yuppien heriotza iragarriz. Errealitatea ziklikoa dela baieztatzen digute industria kulturalaren gidariek eta hala ere ez dugu behin ere asmaten zer etorriko den ondoren, argi eta garbi frogatu dugu ez du- gula adibinoak izateko gaita- sunik eta Ekialdeko errejime- nen suntsidurak ustekabean harrapatu gintuen bezalaxe, Historiak gehiagotan utziko gaitu harriturik. Horregatik, garai batean gog'o haundiz egiten genituen interpretazio traszendentalak bertan behera utzi di.tugu eta gure etorkizu- naren muga gustatzen zaigun neska hura konkistatuko du- gun egunean ezarri dugu. Batzutan desioak eta errea- litatea nahasten ditugu eta gure belaunaldiak galdu zuen 68ko maiatzarekin amets egiten dugun bitartean, telebistako irudiek erabat abandonatzen ez gaituen pesimismoa itzul- tzen digute. Dylan, Jim Morri- son, Johnny Thunders eta beste askoren diskei hutsa kentzen diegu —Jom Waits-enak ez ditugu infeiz gorde—, baina ez ditugu jartzen, Sony black tri- nitonetik ateratzen den ame- trailadoreen hotsak kitarrak eta baterien erritmoak estal- tzen bait ditu. Malditoak itzul- tzen ari dira, mitoen posterrak aldatzen ditugu pareetan eta poza apur bat nabaritzen da giroan, baina badakigu alde berean arriskutsua dela. Ispi- luaren aurrean jartzen gare- nean galtzaile aurpegia dugula konturatzen gara eta horrek ez luke problema bat izan behar arazo bat ez bagenu: ez dugu garaipena behin ere ezagutu eta ezin dugu konparaziorik egin. Malditoak itzultzen ba- dira modan egongo gara behin- tzat, nahiz eta koloretako pa- peretan ez atera.

Transcript of Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura,...

Page 1: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

Ura, aberastasun berria

Nafarroako gehigarria / Ostirala, 1992ko uztailak 3 / II. urtea / 31. zenbakia

Ebroko Konfederazioaren Egitasmo Hidrologikoa informazio publikora

atera du Espainiako Ministe-ritzak duela hilabete, beste

arroeakoekin batera. Na-farroari dagokionez, aurre-tik iragarrita zeuden lanak

berretsi ditu egitasmo honek, eta garrantzi-

tsuenak, Itoizko ur-tegia, Nafarroako ubi-dea eta Esako urtegia

handitzekoak._Egitasmoak, baina, Nafarroako mugak

gainditzen ditu, uraren kontrolaren garrantzia alde

guztietatik nabarmentzen den garai honetan. Hurren-

go urteetan boterean eta herrien aberastasunean funtsezkoa izango bait

da urre gardena.

MetropoliForala

B a r n e a n HERRIKIROLA POESIA

U . . . . . . .

Nafarroako selekzioa Bartzelonako Olinpiadetan lehian/m

Jabier Irazoki lesakarrak bere azken lana aurkeztu du/vm

FELIPE RIUS

Malditismoaren garaiak betirako joanak zirela zirudienean, modan

jarri ari omen daberriro ere, eta galtzaileak egunkarietako orrialdeak betetzen hasi dira yuppien heriotza iragarriz. Errealitatea ziklikoa dela baieztatzen digute industria kulturalaren gidariek eta hala ere ez dugu behin ere asmaten zer etorriko den ondoren, argi eta garbi frogatu dugu ez du-gula adibinoak izateko gaita-sunik eta Ekialdeko errejime-nen suntsidurak ustekabean harrapatu gintuen bezalaxe, Historiak gehiagotan utziko gaitu harriturik. Horregatik, garai batean gog'o haundiz egiten genituen interpretazio traszendentalak bertan behera utzi di.tugu eta gure etorkizu-naren muga gustatzen zaigun neska hura konkistatuko du-gun egunean ezarri dugu.

Batzutan desioak eta errea-litatea nahasten ditugu eta gure belaunaldiak galdu zuen 68ko maiatzarekin amets egiten dugun bitartean, telebistako irudiek erabat abandonatzen ez gaituen pesimismoa itzul-tzen digute. Dylan, Jim Morri-son, Johnny Thunders eta beste askoren diskei hutsa kentzen diegu — J o m Waits-enak ez ditugu infeiz gorde—, baina ez ditugu jartzen, Sony black tri-nitonetik ateratzen den ame-trailadoreen hotsak kitarrak eta baterien erritmoak estal-tzen bait ditu. Malditoak itzul-tzen ari dira, mitoen posterrak aldatzen ditugu pareetan eta poza apur bat nabaritzen da giroan, baina badakigu alde berean arriskutsua dela. Ispi-luaren aurrean jartzen gare-nean galtzaile aurpegia dugula konturatzen gara eta horrek ez luke problema bat izan behar arazo bat ez bagenu: ez dugu garaipena behin ere ezagutu eta ezin dugu konparaziorik egin. Malditoak itzultzen ba-dira modan egongo gara behin-tzat, nahiz eta koloretako pa-peretan ez atera.

Page 2: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

G u r e a u k e r a k

E R A K U S K E T A K | M Luziano Martinez pintorearen erakusketa Iruñeko Aurrezki Kutxa Munizipalak duen Are-toan, Conde Rodezno kalean, ikus daiteke, uztailaren 5a arte. Jai egunetan goizetik bakarrik ikusteko aukera dago, hamabf t'erdietatik ordubietara, eta beste egunetan arratsaldez, 19.30etatik bederatzietara.

Jordi Roses pintorearen era-kusketa Tuterako La Calle arte galerian dago ikusgai, datorren uztailaren 1 laarte. Artistahonen lana ikusteko arratsaldeko zaz-pietatik bederatzietara dago za-balik Herrerias kaleko aretoa.

'Nobelen Sanferminak' ize-neko erakusketa ikusgai dago Zapateria kaleko arte aretoan, Hiritar Eragintza aretoan. Jose Luis Nobel argazkilariaren 20 urteko lana dago paratuta, dato-rren uztailaren 15a arte.

Willy Ronis artistaren lanen erakusketa ikusgai dago Iruñean datorren uztailaren 19aarte. 'Mis años Ochenta' izeneko erakus-keta Aurrezki Kutxa Munizipa-lak duen aretoan dago, Garzia Castañon kalean.

A N T Z E R K I A S § f 'El tricicle' antzerki talde ospe-

tsua arituko da gaur Iruñean, arratsaldeko zortzietan eta ga-beko hamar t'erdietako saioetan, Udaletxeak antolaturik. 'Slastic' antzezlana eskainiko dute, hiri-buruko Gaiarre Antzokian. Joan Gracia, Paco Mir eta Carles Sans, 'El Tricicle' taldea osatzen du-tenek, aurtengo urte olinpikoa dela eta, kirolaren mundua pa-rodiatzen dute bere obran.

Ilargi eta Trokolo antzerki tal-deak herriz herri ibiliko dira ekainaren 27tik iraila bitarte. Lu-zaiden hasi eta Mañerun amai-tuko den herri biran' A zer irriak' eta 'Zalapartaka' lanak antzez-tuko dira, euskaraz zein gaztele-raz. Antzerki lanen atzetik, iluna-barrean, zine emanaldiak eskai-niko dira.

M U S I K A Tijuana In Blue, Su Ta Gar eta 'El Drogas' Barricada taldeko abeslaria arituko dira bihar, uz-tailak 4, Vianako La Albergueria futbol zelaian, Nafarroa Oineze-ko ekitaldien barruan. Ekintza honen helburua, antolatzaileen esanetan, San Fermin aurreko jaialdi 'martxoso' bat antolatzea' da, bai Iruñea eta bai inguruko

jendearen motorrak berotzeko. Sarrerak 1.000 pezeta balio dute aldez aurretik erosiz gero, eta 1.200 takilan erostean. Antola-tzaileek adierazi zutenez, sor-presaren bat ere izango da kon-tzertuan, baina, noski, ez zuten ezer gehiago esan nahi izan.

Jesse James Band etaLos del Rayo musika talde altsasuarrak arituko dira gaur, uztailak 3, ber-tako Domingo Lunbier eskole-tan. Herriko bi talde hauek arra-kasta handia dute bere sorterrian. Gaurko kontzertua gabeko 10,30etan izango da.

Anticuerpos taldea arituko da bihar, uztailak 4, gabeko 10,30etan Sartaguda herrian. Musika talde honen lehenengo elepea aurkeztuko dute biharko kontzertuañ, ilusio handiarekin grabatu duten diska, hain zuzen

Z I N E M A ; | J 'Bananas' izeneko pelikulu Burgin egonen da ikusgai bihar larunbata, hilak 4, Nafarroako Gobernuak antolatutako 'Corre-pueblos' izeneko ekitaldiaren barruan. Igandean, hilak 5, Do-namarian botako dute 'Mi novia es una extraterrestre' ('Nere an-regaia extraterrestre bat da') ize-neko pelikula, ziklo beraren ba-rruan. Proiekzioak kanpoan egingo dira, herriko plazan edo, 20 metro karratutako pantailetan, iluntze partean.

Argarekin batera

ZUBIR IKO INGURUA

Zubiriko inguru hau aldebiko ibilbidea da, joana eta itzulera leku berberatik egingo bait da. Ibilbide osoak hogeitamar kilo-metroko dauka, eta aproposa da txirrindulaz egiteko, ez baita bi-dean kotxe trafiko sobera.

Halaber, zoladura oso ongi da-go eta soilik Zabaldikako aldapa igo beharra dago. Ibilbidean pai-sai oso ezberdinak aurkitzen ahal ditugu. Zubirira heltzerakoan, baina< bertako lantegiaren uste-kabearekin egin dezakegu topo.

Potasasetik ateratzen den ku-tsadura eta hautsak inguruko he-rrietako etxeei kolore berezi eta desatsegina ematen diete, baina horrek ez du apurtzen, ez osorik, ibilbidea.

Zubirin, egun oso desitxura-tuta bada ere, Arga ibaiaren gai-neko zubi gotikoa dago, eta orain dela gutxi arte, magia eta errito bereziak egiten ziren bere ingu-ruan. Santa Qiteriaren hondaki-nak bertan zeudelakoan zegoen jendea.

Halaber, Zabaldikan, harrizko

beste zubi ederra dago, aspaldian erromesek erabilitakoa. Iroztik zetozenak hemendik igarotzen ziren, eta ondoren, Aletatik, Ata-rrabiaraino heltzen ziren.

Arletan jauregia dago, eta

Ollokin, herriaren sarreran ber-tan, lehengo jauregia dago. 1500an Juan Ollokirena zen. Ho-nen emaztea, Margarita Jasokoa, San Frantzizko Xabierren izeba zen.

ERRAN DUTE

L ^^B Iruñeko autobus

geltokirako

proiektuan dudamuda ga-

lantak ditugu».

Carmelo Loperena Arkitektoen Elkargoaren

presidentea

«Nik ez ezik, Bernard eta

Delgadok ere Tourra ira-

bazteko aukerak dituzte».

Miguel Indurain Txirrindularia

«Ni ez naiz izango Riau-

Riauren aldeko mahaian».

Santiago Cervera Iruñeko ordezko zinegotzia

«Zeharo harrituta gaude

Mbarreren hanka egitea-

rekin».

Alfredo Rueda Gazte Kontseiluaren presidente

ordea

ASTEKO PERTSONAIAK

Manuel Turrillas

::iliiliilll:-> i l i i '

fejTV* i

Musikaria

Konposagile famatuak Napar-di Iruñeko elkartearen 'Ga-

llico de oro' izeneko saria jasoko du aurten, herri musika eta be-reziki sanferminei buruzko mu-sikan egindako lana dela eta. Tu-rrillas maisua peña askotako himnoen egilea da, eta baita au-rora askorenak eta Osasunako himnoarena ere. Uztailaren 9an, osteguna, Napardiko bazkideen laguntzaz, zezen barrukiak har-tuko ditu hamaiketako gisa Tu-rrillasek, ondoren apartadora eramango dute, eta elkartean bertan bazkalduko du. Konpo-sagilearekin batera, Iruñeko Or-feoia ere omenduko du Napardik.

Mikel Santamaria

l i B l

Jf Eskubaloi jokalaria

San Antonio-Mepamsako jo-kalariaren adierazpenek ekai-

tza baten eragina izan dute Iru-ñeko eskubaloi taldean, eta tal-dearen buruzagiek bere kontrako kereila iragarri zuten asteartean. Santamariak gogor kritikatu zuen joan den astean Zupo Eki-soain entrenatzailea, eta berari leporatu zion taldearen barruan zegoen giro txarra. Gainontzeko jokalariek, bestalde, ez zituzten hasiera batean Mikelen adieraz-penak komentatu nahi izan, baina baten batek «postua jokoan zue-la» azaldu zuen. Zerbait ustela, beraz, eskubaloi taldean, ezku-tatzeko nahiak gorabehera.

Alfredo Jaime

iiriyip i *. ;

Iruñeko alkatea

Askotan kritikatua bere jarrera gogorrak eta harro samarrak

direla eta, aste honetan elkarriz-ketarako nahia erakutsi du Iruñeko alkateak, Riau-Riauren arazoaren inguruan. Hasieran ez ateratzearen alde zen Jaime, bai-na peñetako batzordeak egindako proposamena, mahaia biltzea, alegia, azkenean onartu zuen. Bere onespen ofiziala eman zion bilerari, eta aurreko adierazpe-nak ukatu zituen, aurten ere eki-taldian parte hartu nahi zuela esan bait zuen. Bere taldean, baina, ez omen dira iritzi berber-koak, eta horrek pasatako garaiak gogorarazten dizkigute...

A D I • OOOOOOCOOC>OOOOOOOC>DOOOC>OOOOOCXX>OOOOp

EUSKALERRIA IRRATIA FM 91.0

Larunbatetan 9etatik lOeta-ra.... Xinguli Mangulu hau-rrendako saioa.

XORROXIN IRRATIA FM 107.5

Egunero 20.00etatik 22.00eta-ra... Karakola segi hola gaz-teendako saioa.

HERRIIRRATIA 0M 1134-FM 87.9

Asteazkenan FMn 21.00etatik 22.00etara.... Gautxori irra-tsaio musikala. Narrazioak.

RNE RADIO 1 OM 835

Astean zehar 20.30etatik 22.30etara... Zuri eta Beltz Elkarrizketak, erreportaiak, musika.

ARALAR IRRATIA FM 1 0 6 j

Astea zehar 13.30etatik 14.OOetara...Bertako bizilagun eta pertsonai ospetsuei elka-rrizketak.

Page 3: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

Herri Kirolak Barcelonan MATTIN KAPITANSORO / IRUNEA

Hogeitazortzi herri kirolari izango dira Barcelonako Olin-piadetan parte hartuko duten lehendabiziko nafarrak. Bihar, larunbata, Herri Kirolen Euskal Herriko Txapelketa egingo bait da bertan, Parque CAN Dragon, Olinpiada Kulturaletan barruan antolatu den ekitaldia dela eta. Gaur bertan ziren irtetekoak ki-rolariak, eta helburua herri kirola zabaltzea bada ere, iaz lortutako bostgarren postua gainditzeko asmotan zen espedizioa.

Herri Kirolentzat funtsezko eguna izango da biharkoa, lehen-dabiziz aterako bait da, modu ofizialean, Euskal Herritik kan-po. Noizbehinka agerraldi eta erakustaldiak egin izan dira beste herrietan, baina Euskal Herriko Txapelketa, benetako lehian eta figura gehienekin ez zen orain arte egin. Gainera, urrats garran-tzitsua izango da kirola goitik behera aldatu nahi dutenendako, erakustoki aparta bait dira Olin-piadetako ekintza guztiak, alde askotako partaidekin.

Olinpiada Kultural honek gaur bertan izango du hasiera, eta igande bitartean Estatu espai-niarreko lurralde guztietako ki-rolariak arituko dira, norberen espezialitatekin. Euskal Herri-koak bost taldetan banatuko dira: Araba, Bizkaia, Gipuzkoa, Ipa-rralde eta Nafarroa, bakoitza ho-geitazortzina kirolariekin, eta bederatzi modalitatetan: aizkora, txingak, harria, orga, ingude, las-to altxaketa, trontza, sakuak eta sokatira.

Euskal Herriko txapelketa hauek duela seijurte hasi ziren, eta hasieran Iparraldeko taldeak mail aparta lortu bazuen ere, ur-teren poderioz Bizkaia eta Gi-puzkoakoek erakutsi dute euren nagusitasuna. Nafarroa, iaz egindako txapelketan, bostga-rrena gelditu zen, baina aurten hobekixe prestatuta, postu hori gainditzeko asmotan daude ki-rolariak.

Izan ere, eta prestaketa berezi-rik izan ez bada ere, Barcelonara joateak lehiarako gogo apartak sortu ditu kirolariengan, Andoni Irigoien Nafarroako Herri Kirol Federazioko idazkariak azaldu duenez. «Prestaketa ez da berezia izan: aurtengo txapelketak —ur-te osoan zehar egindakoak—, eta jendea bere kabuz egin duena

Barcclonam joango direnak

Aizkora: Donato Larretxea Txingak: Patxi Larretxea Harrian: Narciso Saralegi Gurdia: Mikel Saralegi Ingudea: Daniel Vicente Lasto altxaketa: Eduardo Eugi Trontza: Jose Mari Mujika eta Jose

Mari Iriarte Zakuak: Fernando Olague, Patxi

San Martin eta Seve Goya Sokatira (640 kilotan): Amaiur Sokatira (pisu librean): talde anitza

izan da prestaketa. Gero, zenbait kontzentrazio egin dugu Amaiurren, berriro jendea moti-batzeko, ez galtzeko txapelketa-ren ilusioa, eta kirolariak hobeki prestatuta daudela antzematen da, Barcelonara joateko daukaten ilusio hori dela eta». Gipuzkoa eta Bizkaiari gailentzea, baina, benetan zaila izango da, eta hi-

rugarren postu hori izan beharko dute helburu nafarrek.

Beste urtetan bezala, sokatira izango da lehendabiziko postuak erabakiko dituena. Hain zuzen ere, modalitate honetan daude Nafarroako bi entrenatzaileak, Joxe Urrutia 640 kilotan, Amaiurko taldearekin, eta Joxe Iturzaeta pisu librean. Nafarroako Herri Kirol selekzioa Doneztebeko aurkezpenean. O N D I K O L

Z e n b a i t h o n d a k i n z a k a r r e t a r a b o t a t z e n d u g u n e a n ,

b i z i t z a - z i k l o b e r r i b a t h a s t e k o a u k e r a g a l t z e n a r i ga-

r a . H o n d a k i n s o l i d u a k b i r z i k l a t z e a k , p a p e r a , b e i r a ,

p l a s t i k o a k , m e t a l a k e t a a b a r a p r o b e t x a t z e k o a u k e r a

e m a t e n d i g u . . . b e s t e b e r r i b a t z u k e g i t e k o . M a t e r i a l

h o r i e k b e s t e e t a t i k b e r e i z t e n b a d i t u z u , l a g u n d u e g i n -

go d u z u e r r e k u r t s o n a t u r a l a k h o b e k i e r a b i l t z e n ,

e n e r g i a a u r r e z t e n e t a i n g u r u g i r o a z a i n t z e n .

bizia ematea da MANCOMUNIDAD DE LA COMARCA DE PAMPLONA

IRUÑEKO MANKOMUNTTATEA

Page 4: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

Ura, urre gardena — 3 .

E spainiakoHerrilanetaHirigintza koa. Arroiez arroi, uraren aprobetxamen- Nafarroako ubidea eta Esako urtegia Ministeritzak (MOPU) jendau- durako egin beharreko lanak zehazten handitzeko lanak. Funtsezko egitasmoa, rrean ezagutzera eman du dato- dira, eta Nafarroaren kasuan, hiru dira uraren garrantzia gero eta gehiago azpi-

zen 20 urteetarako Egitasmo Hidrologi- lanik garrantzitsuenak: Itoizko urtegia, marratzen delarik mundu osoan.

Egitasmo Hidrologikoa Nafarroan IZASKUN IBARRA / IRUNEA

Espainiako Plangintza Hidro-logikoa informazio publikoan dago ekainaren zortzitik. Besteak beste, hor agertzen da Ebro ibaiaren arroan berrogeiren bat urtegi egiteko asmoa dagoela ho-gei urteren buruan. Horien artean daude, hain zuzen, Nafarroan eginen diren bost urtegiak. Proiektu garrantzitsuenak Itoiz-koa, horrekin loturik dagoen Na-farroako Ubidea, eta Esako ur-tegia handitzeko lanak dira. Arraitz, Oteitza eta Sarriako (Ga-res) urtegiak aurrikusi dituzte, baita Zaraitzu eta Erro-Urrobi ibaiak aprobetxatzea ere.

Ebroko Konfederazio Hidro-grafikoaren egitasmoan esaten denaren arabera 19.000 hektarea ureztatu litezke elkarte foralean hamar urteko epean. Epe luzeago batean, kopuru hori 60.000 hek-taretan handituko litzateke, 2012 urterako hain zuzen. Ureztape-nak ezezik, hiri eta herrietako ur hornidura da plangintzaren beste helburua.

2015 urtean Nafarroak izanen dituen beharrak aztertzen dira plangintzaren atal batean. Bertan aipatzen denez, hiriek bikoiztu eginen dute kontsumoa (107 mi-lioi metro kubikoak), industrian ere berdin gertatuko omert da (60 milioi) eta ureztapenean 1.640 milioi joanen direla esaten da.

Baina, esan bezala, hau plan-gintzaren zati txiki bat besterik ez da. Ustez Nafarroak ez du hain-beste urtegien beharrik. Itoitz eta Esako urtegia handitzea, aurri-kusi diren proiektu garrantzi-tsuenak, Ebroko arroaren eto-rriak handitzeko erabiliko dira. Hau da, ur gehienak, Aragoi eta Katalunia aldera eramanen dira.

Horren lekuko dugu Madrile-ko Ministro Kontseiluak interes orokorreko proiektua izendatu duela Itoizko urtegia, Aragoa eta Kataluniako ubideekin batera. Itoizko koordinadorak honen berri eman zuen pasa den astear-tean. «Nafarroako ubidea ez da aipatu ere egiten, eta Aragon konfederazioko presidenteak esaten duenez ubidea da Itoitz justifikatzen duena».

EZTABAIDA Dena den, FALTA plangin-

PLANGINTZAREKIN [ZAK°EZ D U

sortu uraren inguruan espero zen eztabaida politiko eta soziala. Estatuko besteekin batera Ebro-ko Konfederazio Hidrografikoa-ren egitasmoa ekainan jarri zuten infnrma7in miKlilrrvon AKinhio

URTEGIAK

ren 8an bukatuko da alegazioak egiteko epea, eta kazetari. honek ikusi ahal izan duenez, 7 pertsona besterik ez dira pasa erakundeak Iruñean dituen egoitzatik.

Ez alderdi politikoak ezta na-far gobemuak, ez dute b'eraien iritzia azaldu, nahiz e.ta Nafa-rroarentzat garrantzi ' handia daukan- urtegi eta ibai moldatze egitasmo honek. Iturri batzuen arabera, Legebiltzarrak agian, alegazioak aurkezteko epea lu-zatzea eskatuko du.

Edozeinek egin ditzazke ale-gazioak, exekutiboak, alderdi politikoak zein talde elkarte so-zialak. Uraren Kontseiluak azter-tuko ditu aurrenekoz, baina Ebroko Konfederazioak hartuko ditu erabakiak. Erakunde honek aurkeztuko duena Espain'iako Herrilan Ministeritzari igorriko dio, eta hemen onartuko dira aurrera eramanen diren proiek-tuak.

f j j ost urtegi egiteko asmoa dago Nafarroan 2.012 urterako. broko Kon-federazio Hidrografikoaren proiektu handienak Agoitz inguruan koka-tuko lirateke: Itoizko urtegia, bertan sortuko zen Nafarroako Ubidea deiturikoa eta Esa urtegiaren handitzea. Azken honek hirukoiztu eginen du bere kapazitatea. Hauetaz gain, 20 urteko epean Arraitz (16,5 hm3), Oteitza (54 hm3) eta Sarrjako (18 hm3) urtegiak eginen dira plangintzak aurrera egiten badu. Halaber Zaraitzu eta Erro-Urrobi ibaiak aprobetxa-tzeko lanak martxan jarriko dituzte, baita Lokizko urdunarenak ere.

Esako urtegia, Nafarroan dagoen handiena.

Ekologistak kritiko urtegien beharraren aurrean

A.B / IRUNEA

Espainiako Herrilan eta Hiri-gintza Ministeritzak (MOPU) onartutako egitasmo honen bi-dez, 200 bat urtegi eraikiko lira-teke datozen urteetan, bi bilioi pezeta inguruko kostuarekin. Ur-te hauetarako aurrikuspenetan oinarrituta, datozen hogei urtee-tarako uraren gestio iraunkorra egitea du helburu, baina ekolo-gisten kexak harrotu ditu dagoe-neko, ingurugiroan eta sozialki izango duen eraginagatik.

Santiago Martin Barajas CO-DA koordinakunde ekologistako presidenteordeak; 'El Pais' egunkarian argitaratutako iritzi artikulu batean azaltzen zuenez, urtegiak eraikitzeko politika be-rrikusi egin beharko luke Gober-nuak, duen kostuagatik, alde ba-tetik, eta nekazaritzaren egungo egoera dela eta.

Bere ustetan, urtegiak eraiki-tzeak azken alternatiba izan beharko luke lehorteei aurre egi-teko eta biztanleen beharren igoerari konponbideak bilatu ahal izateko.

Nekazaritzarako erabiltzen den uraren portzentaiak gora-beherak ditu zonen arabera, baina % 80tik gora dago toki askotan, baita Nafarroan ere. Hala ere, Europatik datozen irizpideak lur franko uztearen aldekoak dira, bere ordez zuhaitz birlandaketak eta beste iharduerak ezartzeko. Bestaldetik, gogoratu behar da MOPUn bertan erabilitako da-tuen arabera, urtegitik ateratzen den uraren % 50 inguru bidean galtzen dela, hodi eta horniketa sarearen egoera kaxkarra dela eta.

BEHARRAK Halaber, BERRIKUSTEAREN ekologisten

: ALDEKO USTETARI; ETA urtegiek duten eragina soziala dela eta —herri, ekosistema, on-dare historiko eta kulturalen hon-damendia—, oso ongi berrazter-tu beharko litzateke eraiki beha-rra. «Izan ere —dio Martin Ba-rajasek—hortik etekinak aterako dituzten bakarrak urtegien lanen kontratazioa eskuratuko dituzten enpresak izango bait dira».

Bere ustetan, «konponbide zuzena» litzateke ureztatzeko dauden proiektu guztiak birri-kustea, ekonomia, gizartea zein ekologiaren ikuspuntutik. On-doren, behar horiek betetzeko lehendabiziko urratsa distribuzio sarearen hobetzea izango litza-

Page 5: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

Ura, urre gardena

Uraren gestio zuzenarantz ALBERTO BARANDIARAN

Gaur egun, munduko toki fran-kotan, ura ondare eskas eta arra-roa da. Herri bakoitzaren kultura eta bizimodua urak baldintzatu egin du mendetan zehar, bizitza-rako funtsezko elementua bait da.

Azken urteotan, populazioa-ren beharren igoera izugarriak, aldaketa klimatikoek eta ibai eta lur azpiko urtegien kutsadurak kezka larria sortu dute gobernu eta mundu osoko adituen artean. Ura inoiz baino preziatu eta ba-liagarriagoa da gaur egun, eta dauden erreserbak kontrolatu eta hobeki aprobetxatzeko ahalegi-nak gero eta ugariagoak dira.

Izan ere, ur falta nabarmena duten herriek, garapenerako arazo latzak dituzte, uztak man-txoago eta txarkiago ateratzen bait dira. Kontutan harturik ga-rapenerako bidean dauden he-rrien jaiotze tasa handia, zailta-sun hauek herriaren arazorik la-rriena izaten ohi dira.

Ur falta honen zergatiak ani-tzak dira, eta lehendabizikoak, klimatikoak. Gizakiaeren ihar-duerak ere zeresan handia dauka uraren eskasia aztertzerakoan. Lurraren erabilera okerrak hon-

datu dezake lurraren beraren in-permeabilitatea, eta horrek izu-garrizko hondamendia izan dai-teke, desertizazio handia sortzen bait du. Konponbideak, beraz, bi arloak hartu behar ditu kontutan.

Klimatologia kontrolatzeko saioak ugariak izan dira historian zehar, baina bereziki 50eko ha-markadatik aitzinean. Horreta-rako erabili den tekniketako ba-ten bidez, hodeien barruan sus-tantzia batzuk sartzen dira, he-gazkinen bidez. Oztopo tekniko guztiak gainditzen badira espe-rantzarako bide garrantzitsua izango da.

Uraren gestio zuzena ziurta-tzeko, bestalde, erabilera kon-trolatu beharra dago. Munduan kontsumitzen den uraren bi he-renak nekazaritzarako dira, eta ingeniari genetikoak ur gutxiago behar duten landare eta uztak az-tertzen ari dira. Industriek, uraren laurdena erabiltzen dute, eta kasu honetan ere konponbide bila ari dira teknikariak. Funtsa uraren birziklapena izango litzateke.

Populazioak erabiltzen duen ura ere hobeto aprobetxatzeko ahalegin ugariak izan dira, herri eta kulturen arteko kontsumoan aldaketa sakonak bait dira.

mintzoak

• Zortziak pasatuxeak ziren fa-txadako erlojuan. Fatxada tristea, egia erran, utxikeriak tristatua. Aita-ama azolakabeak izaki, dui-kabe. Aski ikusgarriak egoten di-tuk, urte franko izanagatik, pixka bat zaintzen dituzten horiek, ala-jainkoa!

Baina semaforoa berdetu zen, eta ez nintzen fatxadari errepa-ratzen egoteko. Karretera guru-tzatu nuen. Zortzietan baitzen gu-re zita.

Ostatuan Lankratx esperoan nuen, eta eskumuturrera luzatu zituen begiak ni ikustean. 'Hiru minutu gibeltu eta dagoeneko be-rantsiak? Zer duk hau, holkua!' Kafesnea. Zintzurra erretzeko balio izan zuen behinpen. Bezpe-rako hondarrak kixkaltzeko, ale-gia. Eta kruasan bana.

Zerbitzariak gelditu gabe ari ziren fuego lanean. Ez zen han bezeroekin 'baietz Fuentek Merkxeri lau minutu kendu gaur-kuan', ez 'zer duk Uatergeit ho-ri?' Hotza, hango hartu-emana. Arrotz'haiek guretzat, arrotz gu haientzat. Denek atorra xuria, txaleko eta galtza urdinak. Pena-garri. Nagusi inorantearen gusto txarreko kapritxoa.

Bidean ez zidaten pixa egitera utziko eta, nola ez, komunera bi-sita. Plisti-plasta eta usaia. Batere harritu ez. Kontu horretan, altso ta

maltso dira-ta denak. Mahaietan, gauaren tunela pa-

satua zutela oraindik ohartu gabe-ko dozena t'erdiren bat, aisa. Ba-tekin kantatu egiten zuen, eta kantuen artean korrok. Lagunek txalo jotzen zioten.

Zortziak eta laurdenetan ba-rreneko atea ideki genuen eta bertze gelara pasa. Kaiola feme-ninoak esker-eskuin: La Bidaso-tarra, La Roncalesa,... La Veloz Sangiiesina. Haietako batean sal-du ziguten biajea egiteko papera.

Sei-zazpi bat zutabe, baina es-piarik ez haien atzean. Bazen mu-gimenta pixka bat, halere. Larun-bat goiza. Nor ote zen ordu ho-rretako txanda egitea suertatu zi-tzaion 'sekreta'. Zenbat 'txibato' ari ote ziren ianean', bixarrare-kin eta gantzontziloak ere pegati-naz josiak genituenoi begira ema-ten? Akaso, zurezko oholxkaz eginiko bankuan zena, eskale gisa mozorroztua?... edo pareta eski-naren kontra ile brillantea zuen harako hura?... eta haur guziak izitu bidenabar, baba zeriola txu-patxusak saltzen zizkien aittonak ez al zuen irri estrainio xamarra?

Egunkaria erosi genion kan-poko ate ondoan aterperik gabe zegoen saltzaileari. Astelehe-nean, bueltatzen ginenean, Ho-jadelunes salduko zigun berari. Foto-matona ari zen norbait hil-

Estazioa tzen, baina gu, zortziak eta ho-geitabi baitziren, ez ginen oka-sio-gogo soberarekin, eta ez ge-nion biktimari geure laguntzarik eskaini.

Jarri egin ginen, aulki luzean, autobusaren zai. Leku hura ere nahiko tristea iduritu zitzaigun. Zur, zemetu eta karea zen hangoa, baina burnia izatera dena herdoi-tua izanen zen dudarik gabe. Be-rrogei urtetan oilorik hartu gabe-ko makinaria bezalaxe zegoen dena: dekorazioa, paretak, man-datuak egiten zituzten mo-rroiak,... Kartelak ere, ez naiz garbi oroitzen, baina izanen zen mende hasierakoren bat ahantzia paretetan.

Nolanahi ere, gu ere hantxe gi-nen, eta gure gisako gehiago ere bai. Oraindik ere bolada baterako bizirik segitzeko eta sasoi ustez ederrean ginenak, erran nahi dut. A ze sasoia neskatxa haiena! Nora ote zihoan aztal gorriko trentza-dun begibixi hura,... nora bular beteko begilotsatia?

Begiak eta begiradak ebatsi nahian joan baitzitzaigun denbo-ra. Aski abudo joan ere! Eta amets egiten: 'nongua zara, Lizarra-kua?, jartzen ahal naiz zure on-dun?'...

Baina Visi-ren bozak ernatu gintuen, guk nahi ez bagenuen ere. Goizean goiz hasi eta egun

osoan igual ariko zen hura, ttikia baina haren indarra eta jenioa! 'Benga, sartu barrenera, azkenak xutik joan beharko dute! Mugitu, guztiak! Eh! uste, esos paquetes al maletero! No sabe o que!'

Elkarren ondoan jarri ginen Lankratx eta biak. Ez aztal gorri-rik ez bular beterik gure inguruan. Igualak dituk ametsa eta erreali-tatea! Edozein moduz, aste osoa herri haunditik herri ttikira joa-teak ere bazuen ametsetik zerbait. Eta horrekin konforme. Estu-diante multxo koxkor bat, bi sol-dado, bi moja, semar-emazte ba-tzuk bi neraberekin, Visi eta txo-ferra. Horra egun hartako espedi-zioa. Lankratxek utzi zidan ko-miki berri bat hartu nuen eskutan.

Marrazkilariak etorkizuneko hiri batean gertatzen zen tirabira kontatzen zuen. EkolOjiaren ize-nean ari ziren gazte (adin eta bihotzez) batzuek udalaren or-dezkari zen alkate diktadorearen kontra. Alkateak etxe 'zahar' gu-ziak bota nahi zituen, eta etxe be-rri hotz erraldoiez, errepide be-rriz, aparkalekuz... bete hiria,

Lau-bortz-sei hilabete iraun zuen borrokaren ondotik, ekolo-gista talde bat sartu zen zutik gelditzen zen azken etxe histori-koan: autobusen geltoki xaha-rrean. Ateratzeko eta ez atera nahi, udaltzainak indarka eta ez

atera bertzeak, Estatuko polizia bereziak eginahalak egiten eta ezin atera barrenean zirenak. Hondarreko, alkateak inork sine-tsi nahi ez zuen erabaki zakarra hartu zuen: 'etxea bota eginen du-gu dinami-taz, eta ez badute atera nahi, haiek ere infernu-ra joanen dira etxe zahar ho-rren harri eta zuren artean'. )

Marrazkilariak ez zuen ekolo-jistendako ihespiderik asmatu, eta azken laukitxoan leherketa haundi horiek uzten dituzten ond-do itxurako ke-hodei ikaragarri horietako bat marraztu zuen. Hori ikusten ari nintzen momentu be-rean, zerbaitek eztanda egin balu bezalako soinu haundi bat aditu nuen. Fikzioak eta errealitateak bat egin ote zuten pasa zitzaidan burutik. Zutitu nintzen eta gibe-lera begiratu nuen. Iruñea orain-dik ageri zen. Baina, ez, deus be-reziren seinalerik ez, ordea. Ma-rrazkilariaren gogozioa bertzerik ez. Jarri'nintzen berriz. Atarrabia-ko errebueltan ginen. Hurrengo herria, Arre. Ni so: begiak itxi eta lo egiteko prestatu nintzen.

I Mikel Taberria Itzultzailea

Page 6: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

G a z t e e n d a k o Z o k o a

Uhalde Enara Riparia riparia Intsektu hegalariak ha rrapatzen ditu Kabia tunel batean egi ten du Mundu guztian zehar sakabanaturik

Hegalari azkarra Enara arruntak baino txikia-

goak (12 zentimetro luzera), txori hauek nabarrak dira goikaldean, azpialdea txuria dutela, lepaz-pian marra nabar batekin. Isatsa motza dute eta beste enaren an-tzera, mokua eta hankak oso txi-kiak, marroiak. Oso azkarra da hegan egiterakoan eta aidean ma-niobra asko egiten ditu. Gutxitan geratzen da kable eta zuhaitzen adarretan geldirik.

Kabiak egiteko duen berezi-tasunak ematen dio txori honi duen izena, metro erdiko tunela egiten bait du harea edo lurreko ezpondetan. Tunelaren barruan kabia egiten du, luma eta belar txikiekin. Normalean ibaien on-doan bizi dira, zelaietan eta ha-ranetan, eta ehiza egiterakoan baratz eta soroetara hurbiltzen dira. Intsektu hegalariak harra-patzen ditu, hegan egiten duen bitartean, aho handia bait du. Beti edo ia beti taldeka bizi da, kolo-niak osatuz. Mundu guztian ikus daiteke, oso zabaldurik dagoela-ko. Udaberri eta uda Europan pa-satzen dute eta neguan Afrika-rantz jotzen dute.

Amodioa harresi eta burdinsareen artean

GOIZEDER CASTELLANO Zure azken eskutitza eskuar-

tean hartuta maitasunez desto-lestu nuen, berriz ere irakurri nuen, ez nintzen inoiz nekatzen zure hitz apal, goxo eta lirainak irakurtzeaz. Bidaltzen zenizki-dan aurrera jarraitzeko animoek, nere bihotza indarrez betetzen zituzten. Musika lasaiaren artean zure aurpegi goxoa gogoratzen nuen.

Afaldu eta gero boltsoa prest edukita kalera irten nintzen au-tobus geltokira joateko asmoz. Ibiltzen nihoan bitartean irriba-rrea ezpainetan nuen; denbora luzea zen zure aurpegia ikusi ga-be, hala ere, tristura bihotzean nuenean, zu han zeunden, txori bat kaiola batean bezala zintuz-telako.

Autobus geltokian Mirenekin topatu nintzen, hura ere anaia Aitor ikustera zihoan. Autobusa garaiz iritsi zen. Martxan jarrita,

neguaren hotza eta autobusak ze-raman berogailuarekin batera jada'nik Nafarroa zeharkatuta genuen. Lo gelditu nintzen, amets goxoen artean: gu biok li-

zkenean iritsi gi-nen. Lurralde makal, zabal baten erdian harresi eta burdin-sarez osaturiko es-petxe hura zegoen, horrenbeste aldiz ikusia nuen kaiola hura. Hara nihoan bakoitzean ikara sentitzen nuen.

bre ginen, dantzan genbiltzan ze-lai berde eta loretsu batean. Bi-daia luzea zen, baina zu ikusteko itxaropena bihotza pozez bete-

tzen zidan. Orduak luzeak ziren... Azkenean iritsi ginen, lurralde

makal, zabal baten erdian harresi eta burdinsarez osatutako espe-txe hura zegoen, horrenbeste al-diz ikusia nuen kaiol hura. Hara nihoan bakoitzean ikara senti-tzen nuen.

Denbora labur bat itxaron on-doren, han ikusi zintudan, irriba-rre goxo batekin ezpainetan eta suaz piztuta zeuden bi begi adie-razkorrekin.

Hizketan hasi ginen, bere es-kua hartu nahi nuen baina kristal lodi bat bereizten gintuen. Elka-rrizketa oso laburra izan zen, baina goxoa. Berriz ere, beren legeak inposatu zituzten gu be-reizteko.

Mila pentsamendu buruan ni-tuelarik, berriz autobusera igo eta amets egiteko gogoak izan ni-tuen: gu biok libre ginela eta dantzan genbilela zelai berde eta loratsu batean...

BASAJAUN

Kutsadurarekin bueltaka, kotxeek zerikusi handia dute arazo honetan, hauek

bait dira, izan ere, kutsadura han-dien sortzen dutenak.

C02 eta beruna atmosferara zuzen-zuzen hurbiltzen dira ko-txeetatik sortutako kea dela eta. Beruna oso kaltegarria da giza-kiaren osasunerako, eta EEBBe-tan, kasu, debekatuta dago erre-kinetan erabiltzea.

Estatu askotan, berunik gabe-ko gasolinaren aldeko kanpaina asko antolatu dira, eta neurri ego-kiak hartu ziren duela urte ba-tzuk. Gure herrian eta penintsula osoan, ordea, Campsak eta erre-kin ekoi'zleek ez dituzte hartu beharrezkoak diren neurri hauek.

Gasolina berezi honen prezioa merketu beharra dago, ekonomi-koki arazo izan ez dadin, eta bere kontsumoa bultzatzeko. Aurre-rapena, orain ere, zure esku dago. Galde ezazu ea zure kotxea ga-solina hau erabiltzeko prestatuta dagoen, eta horrela bada, bada-kizu, ohitura aldaketa baino ez da izango.

EEBBetako ikerketa batek dioenez, odolean aurkitutako berun kopurua % 37an gutxitu zen neurri hauei esker. Haur txi-kiak dira arrisku handiena jasaten dutenak, jolasean, askotan, lu-rrean dagoen beru'na ikutu eta irentsi egiten bait dute.

Halaber, txori eta arrainentzat ere oso kaltegarria da. Neurriak har ditzagun, bada, eta Euskal Herria garbitu. Hauxe izan dadila aste honetako artikuluaren lema.

Basajaunek agurtzen zaituzte besterik gabe, Leitzarandik zu-zenetik bidalitako kronikan. Hurrengora arte, agur.

KAZKARROAN

Jenero Xumekoak • Arkupetan barna

Bapateko erretratoak egiten dituen artistak, arkupen barna zihoan apaiz batekin topo egin du, zein bere bihotzeko putzu ttipian jaungoikoaren animalezko itsasotasuna nola sar ote zitekeen pentsatzen ari bait zen. Erretrato bat egi-teagatik zenbat pagatu behar zen eztabaidatu ondoren, ez dira ados jarri , eta artistak bere burua kontsolatzen du ha-lako animalezko sudurra ez duela sartu behar bere oihal ttipian pentsatuta, eta kaleetako soraluzean ama birginak pintatzen zituen garaiko egunak gogoratuz, udako horto-tsek bere pintzel lanak istant batez garbitu ohi zituztelarik.

JUANTXO URDIROZ

HITZ GURUTZATUAK

E Z K E R - E S K U I N : 1,- Bihia. Abila. 2.-Mintzaira. 3.- Talde. Buniratuz. 4.- Akitu a d i t z a r e n i n f i n i t i b o a . K a l a k a . 5 , -Lehenengoa. Infusio mota. Bokala. 6.-Iparraldean, ardoa. Bi aldiz adierazten duen aurrizkia. 7,- Interjekzioa. Jokatzeko ka r t e t ako bat . 8,- Uda l kon t se i luko batzarkide. 9.- Kasik (bi hitz). Garrak.

G O I T I K - B E H E R A r 1 - A u r p e g i k o irekidura. Arazo. 2.- Liskarrak maite dituena. 3.- Gozo. Irisaren irekidura. 4,-Alderantziz, alderdi karlista. Marrajokoa. 5.- Uranioaren sinbolo kimikoa. Suari dariona. Kontsonantea. 6,- Nolabait. Diru. 7.- Haur hizkeran, aita. Hauteskundeetan e m a n ohi d u g u n a . 8.- A u s a r t a . 9 . -Alderantziz, gari sorta. Toka, zaizu.

Zaharrak berri Ero, baino bero. Erotzat hartzen bazaituzte ere, ez ajola horregatik, ongi bal-din bazabiltza.

Larraun

Nolako maixtarra, halako baztarra. Nolako langilea, halako bara-tza.

— Beuntza

—Nik zure aurpegia beste lekuren batetan ikusi dut.

—Ba, harritzekoa da. Nik burua beti leku berean erama-ten dut.

Page 7: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

K ima Kultur Zerbitzuak marrazki bizidunak euska-raz egiteko prozesuari bu-

ruz tailer didaktikoa antolatu du uda-rako Iruñean. Mota honetakoen ar-tean aitzindaria, umeek, marrazki

bizidunen inguruko gorabeherak ezagutzeaz gain, euren istorioa ere egiteko parada izango dute, eskura dagoen tresneria guztia erabiliz. Ki-mak arrakasta handia izan du Euskal Herria osoan zehar.

Marrazki bmdunak, haurren eskura PATXI UIAIAR / IRUNEA

Kima taldeak urte franko da-rama marrazki bizidunak eta gra-fismoaren munduan buru-belarri sartuta, baina Euskal Herrian zehar ezaguna egin duen tailerra eta erakusketen historia 1985ean hasi zen 'Pitxu, alferhandia' ize-neko laburmetraia estrenatu zuenean, bi urteko lanaren ondo-tik. 'Pitxu', Zuberoako maska-radetatik ateratako pertsonaiak, berehalako arrakasta izan zuen, eta Euskal Telebistan eta Anten-ne 2 telebista kateetan emititu zuten. Izan ere, filmearen mun-taia eta produkzioa Hendaian eta Parisen egin zen, eta laguntza instituzional ugari jaso zuen, tar-tean Eusko Jaurlaritza, Nafa-rroako Gobernua, Gipuzkoako Diputazioa, Frantziako Centre National de la Cinematographie eta Antenne 2 telebista katearena.

Orain, eta laburmetraia honen inguruan sortu zen erakusketaren ondotik, 6 eta 10 urte bitarteko haurrendako tailerra euskaraz antolatu dute Iruñean. Tailer ho-netan haurrak ez dira marrazki bizidunen ikusle soilak, baizik eta beraiek, monitoreen lagun-tzaz, marrazki biziduna egin ahal izango dute.

Lehendabiziz, haurrek ezagu-tuko dute marrazki bizidunak egiteko prozesu osoa, gidoia bu-rutzetik filmazioraino, pertso-naiak ahaztu gabe. Eta guzti hau ezbakarrik teorian, praktikan ere bai. Horretarako, eta plastilina erabiliz, laburmetraia sinple bat egingo dute haurrek, eta ondoren beraiek burutuko dituzte gidoi-txoa, eszenatokia, pertsonaiak, eta beraiek sartuko dituzte abo-tsak, soinu bereziak eta abar. Az-

Tailerrean tresneria gu/.tia beren eskura izango dute haurrek.

kenean, beraiek filmatu egingo dute.

Azken emai-tza, lan ihardue-raren une inte-resgarrienekin batera, hogei minutuko bideo batean bilduko da. Bideo hau gurasoei emango zaie ikastaroa behin amaituta. Honetaz gain, ume guztiek ordenagailua erabili ahal izango dute, marrazkiak egiteko, haien argazkiei ikutu be-reziak emateko, eta nahi duten guztietarako. Halaber, euskaraz-

ko filmeak ikusi-ko dituzte, batere zentzu biolento edo sexistarik gabekoak. Ikas-taroak uztailean eta abuztuan egingo dira, ha-mabost haurren taldetan. Prezioa hamabost mila pezetakoa izango da. Kima taldea

hamar bat lagunek osatzen dute. gaur egun, eta -marrazki bizidu-nak ezezik, publizitatean, karte-letan eta abarretan ere egiten dute lan. «Grafismoarekin zerikusia duen guztian», Jose Alberdik

JOXE LACALLE

azaldu duenez. Esan bezala, hasiera 'Pitxu-

ren' filmearekin izan zen, eta on-doren, kontutan hartuz laburme-traian pilatzen ziren marrazkien interesa, erakusketa osatu zuen Kima taldeak, Euskal Herria osoa eta beste alde franko —Va-lencia, Madril, Kanbo, Pabe, An-glet— zeharkatu duena. Bertan, filmearen inguruko prozesu eta ezaugarri guztiak azaltzen dira, eta bereziki gazteei zuzenduta badago ere, helduei ere eskein-

tzen zaie mundu berezi honetan murgiltzeko aukera.

Hiru zatitan banatzen da era-kusketa hau. Lehendabizikoan, erakustokien bidez, marrazki bi-zidunak egiteko prozesu osoa azaltzen da. Monitor baten la-guntzaz, urrats oro azaltzen dira argi eta garbi, ideia huts batetik produktu osatu batera heltzeko prozesua ber'e osotasunean uler-tzeko.

Bigarren zatian marrazkiak egiteko erabili diren material eta tresna guztien ezaugarriak azal-tzen dira, eta bereziki ordenagai-luarena, bertan lan egiteko dau-kan erreztasun dela eta. Hiruga-rren zatian, 'Pitxu' filmea ikus daiteke.

Erakusketa hau, eta uda hone-tarako prestatu duten ikastaroa, lehendabizikoak eta aitzindariak dira Euskal Herrian, eta izuga-rrizko arrakasta izan du bisitatu dituen toki. guztietan,. bereziki bere interes didaktiko eta kultu-rala dela eta.

Istorioak gauzatzeko modu aproposa eta didaktikoa

P U / IRUNEA

«Umeek istorjo pila dute bu-ruan, eta zailena da iturri hori zuzentzea, nahi duzun tokitik eramatea, ondoren zerbaitetan gauzatzeko». Jose Alberdik azal-du duenez, esperientzia oso erre-za egiten zaie umeei, eta ordena-gailuak eta tresna elektronikoen erabilerak ere ez die aparteko arazorik sortzen. «Ordenagailu hauek oso errez erabiltzen dira, bakarrik zenbait mugimendu egiten bait dira, lau aginteren bi-dez». Bertan dagoen tresneriaren artean magnetoskopioak, esca-nerrak, proiektoreak, bozgai-luak, panelak eta abar aurki dai-tezke. _

Tailer horietan haurrek ma-rrazkia egiteko prozesu • osoa

ikasten dute, eta' esperieñtziak haurren hezkuntzaren hiru arlo jorratu eta lantzen ditu bereziki: plastika, lan taldea, eta euskara bera.

Marrazki bizidunak egitera-koan, haur guztiengan telebistak • duen eraginari aplikazio prakti-koa ematen zaio, beren buruan ' dauden' istorioei bizitza .erasten zaielako. Horrela, telebistan egunero ikusten dutena azaltzen saiatzen dira tailerrean, eta sor-mena lantzen da. •

Halaber, eta nahiz eta historia urñeren baten buruan egon, azken emaitza denon artekoa bait da. Izan ere, marrazki biziduna egi-teko prozesua oso banatuta bait dago. «Horrela —azaldu du Al-berdik— talde lanaren garran-tziaz ohartzen dira umeak».

Page 8: Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea / 31. … · 2012. 6. 25. · Ura, aberastasun berria Nafarroako gehigarria / Ostirala 1992k, uztailao 3k / II. urtea

Jabier IrazoJd poeta

P 1 aserritarra jaiotzez, ondo | 1 ezagutzenduJabierlrazokik 9 J hiri handietako bizitza. Ba-

serrian poemak idazten hasi ondo-ren, Madrilera joan eta hantxe ibili zen lanean. Azkenean, berriz ere bere baserrira itzuli zen eta egun, Iruñean

ematen du negua eta Lesakan uda. Urteak pasa ahala leundu egin dira bere poemak, eta egun idazterakoan isiltasunera hurbiltzen ari dela dio. Joan den larunbatean 'Zeru segaz jotakoak' poema liburua aurkeztu zuen Iruñean.

«Isiltasunera hurbiltzen ari naiz» JUAN KRUZ LAKASTA / IRUNEA

EGUNKARIA.— Duela denbora franko zazpi urte eman zenituen zure Lesakako baserritik ia irten gabe. Momentu horretan hasi zi-nen poemagintzan. Baserritar eta poeta lanbideak ez al dira nahiko kontrajarriak? JABIER IRAZOKI.— Nik uste dut

baserrian egoteak laguntzen duela. Hemen badago magia bat, eta bakarrik behar duzu begirada ongi, baina hori hemen eta baita hirian ere. Ni egondu naiz Indian orain dela gutxi, eta itzultzean konturatu naiz zeinen gaizki du-gun begirada. Begiratzen duzu' nola doaien jen-dea kalean barna eta aurpegian ikusten duzu hustasuna.

Hirian, eta ba-tez ere hemen naturaren on-doan, badago magia bat. Ni hemen jaio naiz, eta nahiz eta gero liburuak irakurri, eta irakurri, eta irakurri, beti nuen nere eskuen ondoan magia hori, —eta ez dakit nork lagun-du zidan—: begirada irekia. Nik uste naturak beti laguntzen duela aberastasun bat lortzeko. EGUNKARIA.— Behin eta berriz aipatzen duzu baserria eta hiria. Zuretzat zein da poemak egiteko horietako egokiena? IRAZOKI.— Barrenean diren hi-riak, eta barrenean diren naturak. Barrendik sortzen diren gauzak. EGUNKARIA.— Hiri handiak ederki ezagutzen omen dituzu,

| j j J emen badago magia bat, eta ba-karrik behar da begirada ongi izan. Indiatik itzul-tzean konturatu naiz zeinen gaizki dugun begirada. Begiratzen duzu noladoaien jendea kalean barna eta aurpegian ikusten duzu hustasuna.

Madrilen urte batzuk eman bait zenituen lanean. Nola moldatzen da poeta euskaldun bat Madrilen? IRAZOKI.— Bai, orain dela urte pilo bat Madrilen izan nintzen, eta han egondu nintzen kazetari lana egiten, musikari buruz eta hola idazten. Gainera ni joan nin-tzen Madrilera jakinez zerbait oso bitxia egin behar nuela han ametitzeko ni. Eta egiten nituen artikuluak literatura eta musikari buruz, pixka bat nahasita. Hor egon nintzen lanean Jose Maria Iñigorekin. Han zituen aldizkari batzuk, eta gero hasi zen telebis-tan lanean. Ni lanik gabe geratu nintzen eta itzuli nintzen herrira.

Abentura polita izan zen. EGUNKARIA.— Duela gutxi argi-taratu duzun 'Ze-ru segaz jota-koak' poema li-buruak zuk orain arte idatzitako obra guztiak bil-tzen ditu. Badi-rudi hasiera ba-tean nahiko go-gorrak zirela zure poemak, eta aldi berean edertasu-nabilatzenzutela, alderdi estetikoa asko zaintzen ze-nuela. Denbora

pasa ahala, leundu egin dira zure poemak. Gogortasun hori galdu dute, eta idazterakoan egia bila-tzen duzula ematen du, alderdi etikoa gehiago hartzen duzula kontutan. Zer izan da garapen ho-rren eragilea?

IRAZOKI.— Ciuran filosofoak zera erran zuen behin: «Poeta hiztun aparta da». Nik uste dut aunitzetan egia dela. Hemengo bizitzeko modua da. Arestian

erraten nuena Indiaz. Guk ez da-kigu geldirik egoten, eta ez daki-gu isiltasuna elikadura bat dela. Nik gero eta hitz gutxiago era-biltzen ditut, isiltasunera hurbil-tzen naiz gero eta gehiago.

Lehendabiziko aldian, nere poemetan agertzen da gogorta-sun bat, heriotza ezin ametituz. Gero ere edertasun hori, liburu-tan agertzen den edertasuna, per-tsonekin azaltzen den edertasu-na. Azken bolada honetan etikora gehiago hurbiltzen ari naiz, isil-tasuna ere antzematen da. Indian,

JOXE LACALLE

ikusten duzu gizon bat isilik, eta betea, eta zu betetzen. Hemen ari gara beti hitzak zorabiatzen, eta gainera oihuka. Bertze manera bat da pertsona betetzeko eta zu zerorri betetzeko, eta maiz ez du-zu hitzak erabili beharrikan. EGUNKARIA.— Arestian aipatu-' tako liburu hori, 'Zeru segaz jo-takoak' alegia, Patziku Perure-nak euskaratu du. Perurenak be-rak nahiko literala izaten saiatu dela dio. Sentsazio arraroa izan beharko duzu zuk erdaraz idatzi-tako poemak euskaratuak irakur-

tzean. Pozik zaude Patziku Pe-rurenaren euskaratzearekin? IRAZOKI.— Nik uste Patziku dela hoberena lan hoiek egiteko. Be-rak ezagutzen du euskara inork baino hobekiago. Euskaraz beste poema batzuk dira. Ezin duzu gauza bera paratu beste hizkun-tza batean. Dena den Patzikuk lan

| ri gara beti hitzak zorabiatzen, eta gai-nera oihuka. Bertze manera bat da per-tsonak betetzeko eta zu zerorri betetzeko, eta maiz ez duzu hi-tzik erabili beharri-kan.

harrigarria egin du. EGUNKARIA.— Gai honi eutsiz, ezinbestekoa da galdetzea lan ho-ri zuk zeuk zergatik ez duzun euskaratu. IRAZOKI.— Hizkuntzak menpe-ratzea inoiz bukatzen ez den lana da, eta nik beldurra nuen. Patzi-kuk hobeto menperatzen du eus-kara nik baino, eta esan bezala niri beldurra ematen zidan. EGUNKARIA.— Dena den, eus-

karaz zer edo zer idazteko asmoa ba omen duzu. IRAZOKI.— Badut zerbait egin-da, hasia naiz pixka bat. Hala ere, badaukat beldur bat, ea ez ote du-dan gramatika gehiegi kontutan hartuko. Nire euskara basatia da, eta akademiari begira idazteko beldurra daukat. Ea zer pasatzen den, ni saiatuko naiz eta denborak erran beharko du zer sortzen den.