Gehigarria. Min handia

24
Igandea LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918 MIN HANDIA berria 2014ko otsailaren 23a Sarraskia, Ieperko Hirugarren Batailan; Passchendaele ere esaten diote bataila horri. 1917ko uztailean hasi eta azarora arte iraun zuen. FRANK HURLEY

Transcript of Gehigarria. Min handia

Page 1: Gehigarria. Min handia

IgandeaLEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

MIN HANDIA

berria2014ko otsailaren 23a

Sarraskia, Ieperko Hirugarren Batailan; Passchendaele ere esaten diote bataila horri. 1917ko uztailean hasi eta azarora arte iraun zuen. FRANK HURLEY

Page 2: Gehigarria. Min handia

Irune Lasa

Egun gutxitan iritsi ziren gerra hotsak Ipar Eus-kal Herrira. Ordura arte, Europako iskanbileketa, esaterako, Sarajevoko atentatuak ez zutenherritarren jakin-minik pizten. Baina 1914kouztailaren azken asterako abian zen gerraren

makineria, propaganda tarteko. Baionan izan zuen ho-rrek erantzunik: uztailaren 29an, Armen plazan, 49. erre-gimentuko musika bandak, alkatearen eskariz Marsei-llaise jotzen zuen bitartean, Askatasunaren plazan zen-bait bakezale —tartean Fernand Elosu doktorea zela—gerraren kontra biharamunean egitekoa zuten mitinekopanfletoak banatzen ari ziren, jendetzak inguratu etaetxeratu egin behar izan zuten arte. Haien jarraitzaileeneta kontrakoen istiluak izan ziren, Elosu doktorearenetxe parean. Marseillaise kantatzen zuten batzuek, etaInternazionalabesteek. Halaxe kontatzen du Jacques Ga-ratek Auñamendi entziklopedian.

«Baina behin Frantziak Alemaniari gerra deklaratzendionean, lehentasuna nazioak hartzen du, Batasun Sa-kratuak», dio Eneko Bidegainek, Mondragon Unibertsi-tateko irakasle eta Lehen Mundu Gerra Eskualduna aste-karian tesiaren eta gutxi barru plazaratuko den LehenMundu Gerra eta Euskal Herria liburuaren egileak. «Ez-ker-eskuin zatiketa apaldu egin zen; errepublikazale etamonarkikoen eta baita erlijioso eta laikoen arteko bana-ketak ere desegin egin ziren; denek bat egin zuten Alema-niaren kontra».

Gerra laburra izango zen ustean, milaka gizonek batubehar izan zuten armadara. 18-49 urte bitarteko gizonguztiak deitu zituzten, eta euskal herritar gehienak Baio-nako 49. infanteria erregimentuan —eta hari lotutakobeste erregimentuetan— eta Paueko 18. erregimentuan—eta hari lotutakoetan— sartu zituzten. Hala, 1914koabuztuaren 7an, Baionako kaleak zeharkatu zituzten gel-tokira zihoazen lehen ehunka soldaduek, jendetzak bidebazterretatik eta leihoetatik agurtzen zituela. Hiru egu-nen buruan, 25.000 bat soldadu abiatu ziren Baionatik ge-rrara. Pirinio Beheretik 45.000 bat joan omen ziren orota-ra. Euskal herritarrak, zenbat? Ez dago argi.

Egia da, baita ere, Ipar Euskal Herriak alde horretatikbazuela berezitasunik, gerra hasieratik intsumisoen ara-zoa agertu baitzen. Asko ziren, beste toki batzuen aldean.«Baina hori aurretik zetorren; ezin da lotu zuzenean ge-

rrarekin», baieztatu du Bidegainek. Izan ere, egun haie-tan intsumiso agertu zirenetatik asko lehendik ziren ha-lako, gehienbat Ameriketara emigratu zutelako. Denaden, Jacques Garatek kontatzen duenez, uztailarenamaieran Mauleko suprefeta jada eskatzen hasia zen he-goaldeko mugak zaintzeko, «hainbat gazte mobilizazioariihes egin nahian» zebiltzalako.

Abiatu ziren soldaduak, bada,Belgikara, abenturara, gutxiiraungo zuen gerra heroikora.Haien uste onak ezerezean geldi-tuko ziren egun gutxian. Fran-tziako eta Britainiar Inperioko ar-madek Belgikan barneratutakoalemaniarren erasoa eten nahizuten, eta Charleroi hirira heldu.Bataila abuztuaren 21ean hasizen, eta, bi egun geroago, Gozeehiriaren defentsaren ardura zuen49. erregimentuak sekulako arti-lleria erasoa jasan zuen. «Euskalherritar asko hil zen hartan», dioBidegainek, eta hala erakustendute erregimentuen hildakoenzerrendek. Biharamunean argiazen aliatuen porrota, eta erretirasarraskia izan zen; «abuztu etairail horretan izan ziren hildakogehienak gerra osoan».

Damen Bideko hilobia Paristik 70 kilometrora zeudenalemaniarrak geldiaraztea iraila-ren 6tik 12rako Marneko Guduanlortu zuten aliatuek. Aisne ibairaerretiratu zen orduan Alemania-ko armada, eta han frontea egon-kortu egin zen. Hori bai, bi aldeekhobetsi zuten onena aurkaria iparraldetik inguratzeazela, eta iparralderako, itsasorako lasterketan hasi zirenbi bandoak. Arras, Ijser, Ieper... Bataila bat bestearenatzetik, azkenean fronte lerroa itsasoraino luzatzeko1914ko azaroaren 22an. Hor bukatua zen mugimenduengerra, eta posizioen gerrari eman zitzaion hasiera, zeinakeuskal soldaduek lubakietako «sator bizitza» deitzen zu-

ten hura ekarri zuen. «Ordurako, egonkortutako fronte-an ziren euskaldunak, Craonnen, Damen Bidea deitzendenaren behealdean». Pikardia eskualdeaz ari da Bide-gain; Reimsetik ipar-ekialdera dago Damen Bidea, eta1914ko irailaren 13rako han zeuden 18. eta 49. erregimen-tuak. Ez zen astebete pasatu hilaren 20 eta 21eko eraso

bortitzek hainbat euskaldun hilzituztela.

Bataila handi eta bortitzenak,Champagnekoa, Neuve Chapelle,Igserko bigarrena, Artoiseko bi-garren bataila... beste toki batzue-tan ziren, baina horrek ez zuenesan nahi euskal soldaduen bizi-tza samurra zenik Damen Bidean.1916ko apirilean utzi zuten tokihartan, lubakietan zeudela, behineta berriz jasan zituzten erasoak,airekoak, artilleriakoak eta,1915etik aurrera, baita alemania-rren gas pozoitsuak ere.

DesertoreakBaldintza haietan, bitarte horre-tan iritsi ziren lehen opor baime-nak, bai eta lehen desertzioak ere.Muga hain hurbil izanda, beste al-dean hainbatek familia izanda,Euskal Herriko soldaduen arteanizango ziren batzuk, 1915eko mar-txoan Pirinio Behereetako prefek-tuak berak iradoki baitzuen solda-duen opor baimenak bertan behe-ra uztea eta euskarazko postakontrolatzea, alarmismoa etennahian.

Desertzioak soilik ez, koldarke-ria leporatuta soldaduei egindako

epaiketak ere izan ziren, 2.500 orotara Frantzian, etagehienbat gerrako lehen bi urteetan. Kondenatutakoeta-tik 670 bat izan ziren fusilatuak, mendeurrenaren hariraeratutako batzorde zientifikoaren arabera, «desobedi-tzaileekin eredua emateko». Koldarrak baino gehiago, in-

Gerra Handiak arrasto sakona utzi zuen Euskal Herrian: 6.000 hildako etamilaka zauriturekin ordaindu zen, odolez. Iparraldeko euskal herritarrakhegoaldekoengandik gehiago bereizi ziren, eta Frantziara sendo lotu.

LUBAKIETATIKLUBAKIRA

02 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Granadak jaurtitzen trebeak ziren ospea

hartu zuten euskal soldaduek, pilotari

ezaugarriei esker. Mitoa ere sortu zen: Joseph

Apeztegi Kanboko xikito-k xisterarekin

jaurtitzen omen zituen granadak. Hori

ezinezkoa zela diote hainbat ikertzailek.

Irudiaren inguruan, esan izan da eskuineko

soldaduak eskuin eskuan xistera duela.

Page 3: Gehigarria. Min handia

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 03 2014ko otsailaren 23a • Igandea

49. erregimentuko soldaduak, data jakinik ez duen argazki batean; jantziei begira, gerra hasierakoa izango da.

Damen Bidean hil ziren, bi borrokalditan, gerran hildako

euskal soldaduen herenak.

Idatzi bat gerretan hildako herritarren omenezko oroitarri

batean, Donibane Garazin. IBAN ETXEZAHARRETA / ALDIZ

Euskal herritarren monumentuadeiturikoa Damen

Bidean,Pirinio Behereko soldaduen omenez altxaturikoa.

Frantziako armadako soldaduak Verdungo batailan, lubaki batean babestuta, 1916an. Hamar hilabete iraun zuen Verdungo batailak.

Page 4: Gehigarria. Min handia

04 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

fernu hartan egun batetik bestera hautsi ziren gizonak zi-ren haietako asko. «Horietako bat izan zen Pierre Etxebe-rri Izpurako gaztea», dio Bidegainek, fusilatuen artean bieuskal soldadu zeudela gogoan. «25 urteko gazte hura1914ko urriaren 21ean fusilatu zuten. Haren hobena? In-guruan kide guztiak hilak, dena suntsituta, galdu eginzen, nora ezean. Biharamun goizaldean iritsi zen komisa-riara. Eta han atxilotu egin zuten, borroka tokitik alde

egiteagatik guda garaian. Eta hil egin zuten. Baionakokasuan, fusilatutako soldaduaren aitak zioen bere seme-ak ez zuela gerran izan behar buruko arazoak zituelako».670 horiez gain, beste ehun bat soldadu ere fusilatu zituz-ten, baina espioiak izatea edo delituren bat egitea lepora-tuta, hilketa edo bortxaketa adibidez.

Verdungo bataila hasia zen (1916ko otsailean) 18. eta 49.erregimentuak hara apirilean iritsi zirenerako —euskalsoldaduak zituzten horiek—. Alemaniarren erasoarekinhasitako gerrako batailarik odoltsuenetako hark hamar

hilabete iraun zuen, eta hasieran alemanek eskuratuta-ko lurraldea atzera berreskuratzea soilik lortu zuten alia-tuek. Hildakoen kopurua izugarria izan zen. Aldi berean,uztaileko aliatuen eraso baten ondotik borrokatu zireniparralderago, Sommen. Milaka hildako eta zauritu izanziren, aliatuek 10-40 kilometro irabazteko.

1917ko apirilean, Verdun utzi eta atzera Damen Bideanziren euskal soldaduak, gerraren kapitulu negargarrie-netako baten erdi-erdian. Nivelle jeneralaren agindupe-an, Frantziako armadak erasoaldia hasi zuen, eta bi egu-nean 100.000tik gora gizon galdu zituen, horietatik 30.000hilak. Hala ere, erasoaldiarekin jarraitzeko aginduaeman zuen jeneralak. Egunak aurrera, soldaduen keme-

na gain behera, maiatzaren 20anhainbat erregimentu matxinatuegin ziren. «Euskaldun oso gutxi ze-goen matxinada horietan», dio Bi-degainek. «49. erregimentua ez zenaltxatu; 18.eko batzuk bai, bainaeuskaldunik ez zen tartean. Baomen ziren matxinoen artean HegoEuskal Herritik Atzerritar Legioraetorritakoren batzuk».

Gerra osoan hildako euskal herritarren herenak han-txe gelditu ziren, Damen Bidean, han izan ziren bi aldie-tan. Hortik aurrera, asko mugitu ziren euskal soldaduakzituzten erregimentuak. Bitartean, Errusiako Iraultza,AEBen parte hartzea eta beste hainbat jazoera gertatu zi-ren 1918ko azaroaren 11n armistizioa iritsi arte. Lau urteeta 6.000 euskal herritarren biziak joanak ziren ordurako.Milaka izango ziren zaurituta itzuliko zirenak.

Banaketa sakona49. erregimentuak 1919ko uztailaren 27an egingo zuenbere sarrera Baionan. Courrier de Bayonne aldizkariakkontatu zuen nola omenaldiz betetako egun hari Guy Ca-zenave tenoreak eman zion amaiera. Marseillaise kanta-tu zuen, eta gero, norbaitek hala eskatuta, Gernikako Ar-bola. «Halaxe amaitu zen zeremonia, guztia bikain labur-tzen duten hitz batzuekin: ‘Viva Eskual-Herria etaEskualduna!’».

(Aurreko orrialdetik dator)

Gerla egin zuten itsasaldekolapurtarrek zer bizi izan zutenez ahanzteko,‘Avant oubli’liburua idatzia du Rocafortek.

Nora Arbelbide

Baiona, Angelu, Miarritze, Bidarte, Getaria, DonibaneLohizune, Ziburu, Urruña eta Hendaia. Bederatzi hiri, eta2.000tik gora izen. Bertako hilen izenak. Noiz sortuak,noiz hilak, lanbidea, armadako lekua eta gurasoen ize-nak. Avant oubli (Atlantica) liburuan, gerla egin zutenhoriek «ahantzi baino lehen» biltzen ahalegindu da JoelRocafort ikerlaria. «Nor ziren» jakiteko. 1914ko agorrilaren 7an, 1.600 gazte abiatu ziren Baionako gel-tokitik.Deskribatzen dituzu San Izpiritu zubia zeharkatzen,le-rrokatuak,arrunt desegokiak zituzten jantzi batzuekin,eta 30kiloko zakuak bizkarrean,lokarri hertsiegietatik tiraka...1870. urtean bezala jantziak ziren. Galtza gorriak zituz-

ten, eta beti berokia soinean, udan ere bai. 14ko uda bere-ziki izugarri beroa izan zen. Euskal itsasaldeko lehen ger-lako hila eguzki kolpe baten ondorioz hil zen, ibilketabatean. Lubakietako egunerokoaz usain higuingarri hori aipatzenduzu, egarriak sortu egonezina... Nola deskriba zenezake in-fernu hura?Neguan, hotza. Baina baita lohia ere. Kasik etengabea.Batzuetan, gerriraino iristen zitzaien. Itotzeraino. Badiralohian itorik hil zirenak. Soldadu zauritu batzuk, obuskraterretatik ezin jalgiz. Horri kirats izugarria gehitubehar zaio. Bi aldeetako lubakien artean, norenik gabekolurrak bazeuden. Batzuetan, 800 edo 500 metrokoak,baina baita 30-40 bat metrokoak ere. Norenik gabeko lurhorietara bakarrik atakatzeko, posizio bat berenganatze-ko atera zitezkeen. Baina eremu horietan zaurituak bal-din bazeuden, horien biltzeko su-etenik ez zen izaten, sal-buespen gutxi batzuetan ez bazen. Baziren ere biltzen ezziren hilak. Hilikiak bihurtzen zirenak. Egundaino ezdugu hortik jalgitzen zen usainik usaindu. Eta, gero,bazegoen lubakietako populakuntza guztia. Erregimentu batean 3.000 soldadu zeuden.

Joel Rocafort · Ikerlaria

«Batzuetan gerriraino iristenzitzaien lohia, itotzeraino»

AURORE LUCAS

Iparraldean,herririktxikieneanere, hor daudegerra hartanhildakoherritarrenomenezkooroitarriak

Iparraldean askok gerrari uko egitenzioten bitartean, Hego Euskal Herrianizan ziren boluntario aurkeztu zire-nak. Kopuru zehatzik ez dago, bainaehundik gora, berrehun edo hiru-rehun bat izango zirela idatzia du Ri-card Vargas Golaronsek Auñamendi en-tziklopedian, ehun pasatxo topatu badituere. Zergatik joan ziren gerrara? Aliatuenaldeko propaganda zegoen, Frantziak he-rrialde aurrerakoi irudia zuen, eta aliatuak na-zionalitate zapalduen alde agertzen ziren. Var-gas Golaronsen arabera, ez ziren alderdi jakinbateko kide gisa joan, eta haien artean abertza-leak, sozialistak eta beste zeuden. Horietako ba-tzuk jada Frantzian bizi ziren, edota etorkinakziren Ameriketan ere. Hego Euskal Herrian, BilbokoFrantziako Kontsulatuan eman zuten izena, eta beste

zenbait zuzenean Baionara joan ziren. Asko Frantzia-ko Atzerritar Legioaren barnean ibiliko ziren gerran,haiek baino askoz gehiago ziren katalanekin batera.Izan ere, besteak beste, Unio Catalanista alderdiak

bultzatuta, mila hegoaldeko katalan joan zirenAtzerritar Legiora, nahiz eta zenbait urte-

tan 10.000 zirela esan izan den. Hego eus-kal herritarrak eta katalanak Atzerri-

tar Legioaren Martxako Lehen Erre-gimentuan bildu zituzten, eta 1914koirailean jada Marneko erasoaldianziren. 1915ean, La Targetten buruzburuko borrokan fama hartu zuten,garaipenak hildako kide askorekinbatuz. Verdunen ere izan ziren, eta

1917an Damen Bidean. Hainbat izenaipatzen ditu Vargas Golaronsek, hala

nola Zarandieta, Arteaga, Arrieta, Iba-rra anaiak, Larrare, Txabarria... hilak guz-

tiak. Bizirik ateratzea eta, gainera, ohore do-mina izatea lortu zuten beste batzuek, esate-rako, Gasteizko Jose Martinezek, DonostiakoJose Aranberrik, Santurtziko Inocencio An-dresek eta Rafael Erasok. 1918ko abenduan,Bartzelonako Iberia aldizkariak Arrigorria-

gako bi mutilen berri eman zuen, Francisco Beaskoe-txea eta Jose Peroneilleren berri, hain zuzen.

ATZERRITARLEGIOKO EUSKALSOLDADUAK

Jose Peroneille eta FranciscoBeaskoetxeaboluntarioarrigorriagarrak.

Page 5: Gehigarria. Min handia

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 05 2014ko otsailaren 23a • Igandea

Bidegainen arabera, keinu hori erraz koka daiteke «au-rreko hamarkadetatik zetorren aberri handiaren eta abe-rri txikiaren logikan. Horrela, biak osagarri eginez lortuzuten Euskal Herria bezalako herri txikiak Frantzian in-tegratzea». Eta frantseste prozesu horretan, zalantzarikgabe Gerra Handia mugarria izan zen. «Frantsestea ezzen orduan hasi, eta ez zen orduan bukatu, baina gerra hu-ra izan zen prozesu horretako gertakari inportanteena».

Hego Euskal Herrian abertzaletasunaren gorakadarenurteak izan zirenak Ipar Euskal Herrian frantsesteare-

nak izan ziren. «Eskualdunaastekariak zioen anaiak zire-la hegoaldekoak, baina anaiak une batean etxetik joatendirela, norbaitekin ezkontzeko», azaldu du Bidegainek.Gerra hain hurbil, herri txikien ahultasuna ere bide bere-tik zihoan argudio bihurtu zen. Frantsesterako tresnaeraginkorrenetakoak, dena den, herririk txikienean ere,Mort pour la France Frantziaren alde hildako herriko sol-daduei egindako oroitarriak dira. «Lotu zuten zure plazaFrantziarekin, zure hilak Frantziarekin». Eta lubakiek lu-baki sakon bat zabaldu zuten euskal herritarren artean.

Gizon masa handia, nahiz eta denak ez izan lerrokatuak.Horrek dakarren zikinkeria guztiarekin. Jaten zutena,beren baitatik ateraia. Eta zabor metek euliak eta arra-toiak erakartzen zituzten. Eta soldaduak horren erdianbizi ziren. Zomorroz beteak... osasun baldintza deitoraga-rri guztiek marmutxak ekartzen baitituzte. Maurice Ge-nevoixek Ceux de 14 liburuan adierazten duen bezala, biziizan zutena animalia batek ere ez zukeen jasanen. Hortik galdera: nola da posible iraun izana? Historialari guztiek egin duten galdera da hori. Ordukogizonen gaitasun fisikoei lotua izan daiteke. Lan dorpea-ren usaia zuten. 1914ko biztanleriaren %60 baserri alde-koa zen. Sendoak ziren, ohituak ez plenitzeaz. Ikaragarri-ko ibiltariak ziren. Usu, egunean hogei kilometro egitenzituzten. Gerlak ekarpen hau ere badauka: hamar bat gi-zonek osatu sekzioaren baitan halako osmosi bat sortzenda. Dependentzia bat. Talde batean zarelarik, zure ingu-rukoen arabera jokatzen duzu. Taldeko bakar batek bes-teak bereganatzen bazituen erranez «iraun behar dugu!»,besteek ere irauten zuten. Gainera, hasieran behintzat,sekzioetan herri berekoak zituzten elkartzen, batzuetanauzoak, lehengusuak. Desagertuei leku berezi bat eman diezu liburuan; horien zainurteak pasatu dituzten senideei...Kontabilitateaz arduratzen zen erregimentuko aitzinda-ri batek idazten zuen soldadu erailaren heriotza agiria.Bi aletan, bat hilaren herriko udalera bidaltzeko. Ondo-rioz, auzapezak zituen familiak abisatzen. Baina agiriakez zeuden aldi guztiz. Norenik gabeko lurrean zauritusoldadu bat etsaiak biltzen zuelarik, adibidez. Etsaieksendatu eta preso kanpamentura bidal zezakeen. Guru-tze Gorrien lana zen informazio horiek bideratzea. Bainahilabeteak pasa zitezkeen familiak informazio hori jasoaitzin. Izan ziren, aldiz, egiazko desagertuak. Obus des-

karga batek xirtxikatuak, adibidez. Eskumuturreanzituzten nortasun plakei esker identifika zitezkeenak,baina ez beti. Hemengo soldadu bat, Lucien Laborde,1921. urtean aurkitu zuten horrela, 1914. urtean hil zute-larik. Haren amak hainbat agintariri idatzi zien, baitaEspainiako erregeari ere. 1921era arte esperantza atxikizuen. Zibilen eguneroko bizia ere aipatzen duzu; errefuxiatuakehunka,bereziki Belgikatik,partikularren etxeetan babesa ja-sotzen zutenak; Miarritzen, berriz, etxe eta hotelak erietxe bi-lakatuak.Miarritze erietxe hiri gisa aukeratu zuten, hotel anitz zeu-delako, bakantzetako hiria zelako. Oro har, zibilek eraku-tsi elkartasuna izugarria izan zen. Baionan, kaserna giroa, portuko eta geltokiko joan-etorriak,soldaduak opor baimenarekin,prostitutak...Baziren soldadu amerikarrak ere, eta horien sosa. Baionabizi handiko hiria zen, jende anitz bazegoen. Gizonak frontean zirelarik,emazteek zuten dena egiten,base-rrian nahiz hirian, etxaldeko kanpoko lanak eta beste. Emaz-tea bere buruaren nagusi jartzeko prozesuan, gerlak ere baduleku berezi bat.Bai, dudarik gabe. Lan guztietan emazteek hartu zutengizonaren lekukoa. Gutun banaketan, okindegian etabeste.Aldiz,baziren gauza batzuk debekatu zituztenak: dantza,adi-bidez.Badago anekdota bat horri lotua. Ibardinen, mugaz bes-taldeko aterpean, igande zenbaitzutan dantzaldiak anto-latzen ziren. Urruñako neskek gizon espainolekin dantzaegiten zuten, baita desertore batzuekin ere. Miarritzekokomisario bereziak Hotel du Palaisekoei abisu bat helara-zi zien ingeles aitzindari batzuek logeletan tangoa dan-tzatzen zutelako.

Bizkaiak Ingalaterrarekinzituen loturen eragina nabariazen. 1916an, autodeterminazioeske hasi ziren abertzaleak.

Irune Lasa

Ameriketako azken koloniak galdu berri, batasun arazohandiak bere baitan, ekonomikoki ere gaizki... Ahultasu-na: hori izan zen Espainiak bere burua neutral deklara-tzeko arrazoia. Hala ere, banaketa izan zen bando batenedo bestearen alde, eta Espainian asko germanofilo gisaagertu zen, tartean, dirudienez, Alfontso XIII.a erregea.

Halako banaketa izan zen Hego Euskal Herrian ere,baina nabarmen gehiago izan ziren aliatuen aldekoak.Alemanen aldekoen artean, Iñaki Goiogana historiala-riak karlistak nabarmentzen ditu. «Haien ikuspegi politi-koak joera germanofiloagoa zeukan. Alemanian monar-kia ez zen absolutua, baina kaisarraren boterea oso han-dia zen. Aldiz, errepublikano, abertzale eta, oro har,liberalek joera handiagoa zeukaten Frantzia edo Ingala-terrarekiko, herrialde horiek demokratagoak zirelako-an». Esan izan da, hala ere, abertzaleen artean, SabinoAranaren anaia Luis ere Alemaniaren aldekoa zela. «Ez

dakit horrenbeste zen;entzun dut justu kon-trakoa zela esaten ere».

Euskal Herriangehiago izan ziren alia-tuen aldeko agertu zire-nak. Eta horretan zeri-kusi handia izan zuenBizkaiak Ingalaterra-rekin zuen loturak.«Gales, Ingalaterra etaBilboren arteko hartu-emanak oso estuak zi-ren, eta handiki asko-ren seme-alabak Inga-laterrari begira hazitaeta hezita zeuden.

Gerrak batzuentzatirabazi handiak ekarrizituen, eta horien arte-an zegoen abertzaleta-

sunaren sustatzaile Ramon de la Sota. Horri igarri zionEAJk. Baina kolpeko goraldi ekonomikoa bat-bateanamaitu zen. «Beheraldia ere kolpekoa izan zen, ikaraga-rria. Ez hori bakarrik, gerra amaitu aurretik jada 1918kogripea ere etorri zen, eta hori ere izugarria izan zen».

Hego Euskal Herrian, hedatzen eta indartzen ari zenabertzaletasuna, eta, gerrak aurrera egin ahala, izangozuen arrazoirik aliatuen aldeko agertzeko, gero eta gehia-go. 1916ko ekainean, Lausanan egin zen NazionalitateenHirugarren Konferentzian parte hartu zuen, eta hor de-klarazio bat onartu zen nazionalitateen autodetermina-zio eskubidearen alde. AEBetako presidente WoodrowWilson ere autodeterminazio eskubidearen alde agertuzen 14 Puntuen proposamenean. «Wilsonek ikusten zuenekialdeko Europako abertzaletasunen gatazka konpon-tzeko modua gerraren galtzaileen kontura egitea zela.Autodeterminazio eskubidearen alde jarri zen, baina soi-lik gerra galdu zuten inperioetan». Gerra ostean sortukozen Nazioen Sozietatean ere ate-joka ibili zen EAJ, «edobehintzat paradiplomazia moduko bat egiten».

HEGOALDEAN,GEHIENAKALIATUEN ALDE

LEKEITIOKOERBESTEA Serbiar nazionalista batek Frantzisko Fernando Aus-triakoa eta haren emaztea hil zituenean, Zita Borboi-Parmakoaren bizitza norabidez aldatu zen, haren senarKarlos Austria-Hungariako inperioaren oinordekobihurtu baitzen. Eta, hala, Lehen Mundu Gerra bete-be-tean zela, 1916ko azaroan, Franz Joseph I.a Austriakoa

hil, eta enperadore bihurtu ziren Karlos eta Zita. Bai-na gerraren amaierarekin batera etorri zen inperioa-ren suntsiketa, haren barnean zeuden hainbat herrial-detan estatu berriak sortu zirenean.

Erbesteratu egin behar izan zuten enperadoreek.Hasieran Suitzara, eta gero Madeirara. Pneumonia ba-ten erruz, han hil zitzaion senarra Zitari, zortzigarrenumeaz haurdun zegoela. Alfontso XIII.a Espainiakoakeman zion babes, eta Madrilen izan zuen neskatoa,1922an. Eta erregearen borondatez iritsi zen doluzkobeltzez jantzitako enperatriza, zortzi seme-alabekin,Lekeitiora. Harpidetza publiko baten bidez —buruanAlfontso XIII.aren ekarpena zuen— erosi zen Uriba-rren jauregia, enperatrizari oparitzeko. Horretarakosortutako elkartean zeuden Bizkaiko oligarkiako kideentzutetsuenak, abertzaletasunaren hedapenari au-rre egiteko sortutako Liga de Accion Monarquicakoakdenak. Hori bai, jauregia mantentzeko lanak Lekeitio-ko Udalak ordaintzen zituen.

Sei urtez, 1929ra arte bizi izan ziren Lekeition Zitaenperatriza eta haren seme-alabak. Handik Belgikarajoan ziren, eta gero, Bigarren Mundu Gerra iristean,AEBetara ihes egin zuten. Lekeitio oroimenean gorde-tzen zuen seinale, Zitaren seme zaharrena, Otto vonHabsburg (1912-2011), 1951n itzuli zen Lekeitiora, bisi-tan, bere eztei bidaian. Euskarazko hitz batzuk ere go-goratzen omen zituen oraindik.

AEBetako presidente

Woodrow Wilson 1918an

autodeterminazio

eskubidearen alde azaldu zen.

Page 6: Gehigarria. Min handia

AMURIK ABERATSENA Goian: Kathleen Evans aitaren erretratua eskuan, Ondarroan, 1960an, familiarekin eta Isabelita-ko hiru marinelekin. Eskumatik bigarrena da Jose Artetxe, Isabelita-ko patroi ohia.

Eskuman, goian: Miren Artetxe, Jose Artetxeren alaba. Eskuman, behean: Hugh Evans Loiun, aitonaren hilarrian; 1960ko irudian, ezkerretik bigarrena da Hugh Evans. EVANS SENDIA / J. F.

Hugh Jones kapitainak eta Ann Jane Jones emazteak elkarri idatzitako azken gutunak. EVANS SENDIA

06 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Itsasoko gerrak gorakadahandia ekarri zion Bizkaikoekonomiari. Baina marinelasko hil ziren. Hugh Joneskapitainaren historia lekuko.

Jon Fernandez

Inork ez zuen espero itsasoko uretan gorpu batarrantzatzerik. 1918ko urriaren 9an, goizean, an-txoa nahian atera zen Ondarroako kaitik Isabelitabaporea. Antxoa zen arrainik preziatuena, GerraHandian euskal arrantzaleek Italiara eta Frantzia-

ra gehien esportatzen zutena. Baina egun hartan ez zutenantxoarik aurkitu, eta baporeko hamar marinelen sabelabetetzeko bada ere, kabratan hastea erabaki zuen JoseArtetxe patroiak. Oso aspergarria da kabrak harrapa-tzea. Lokartzeko adinako nekagarria, amuak noiz tenegingo zain egotea. Oraindik orain, ondarroarrek kabra-tan zabiltza esaten diote sofan eserita logurari eutsi ezi-nik burua zanbuluka dabilkionari. 1918ko urriaren 9an,ordea, ez zuten aspertzeko astirik izan Isabelita-ko arran-tzaleek. Eguerdiko hamabiak inguru ziren marineletakobat oihuka hasi zenean: «Ene! Zer pisu dago hemen!!!». Ai-tari etxean behin eta berriz entzutearen poderioz, eszenaikusten egongo balitz bezala kontatzen du gertatutakoaMiren Artetxe 87 urteko ondarroarrak, keinuka:«Amuan trabatu zen, antza denez, gorpua. ‘Ene! Ene! Gi-zona!’, oihukatu zuten. Baporera altxatu zuten, eta segi-tuan igarri zuten kategoriako gizona zela. Urrezko erlojubat zeukan, eta urrezko eraztun bat, H. J. inizialekin».Hugh Jones kapitain galestarra zen, eta hil berri bazenere, ez ziren han amaitu kapitainaren bidaiak. Soka luzeaekarriko zuen istorio baten hasiera baino ez zen.

Page 7: Gehigarria. Min handia

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 072014ko otsailaren 23a • Igandea

Getariako kostaldetik bost milia iparraldera aurkituzuten. Soineko urdin dotorez jantzitako gorpua belarekintapatu, eta Ondarroako portura eramatea erabaki zuenIsabelita-ko patroiak. «Baina kaira iristear zeudela nireaita konturatu zen gorpuari erlojua falta zitzaiola», gogo-ratu da Artetxeren alaba. Gizona topatu bezala entregatu

behar zela eta, baporea portuarenkanpoaldean egon zen denbora ba-tez, erlojua agertu arte. «Arrantzalebatek kendu zion. Orduan ere baze-goen beharrizana antza», bota duArtetxek.

Egunak behar izan zituzten onda-rroarrek gizon hura zein zen eta zergertatu zitzaion jakiteko. Gorpuaksoinean zeramatzan liburuxka, txe-ke eta paperetan ageri ziren sinadu-rek eta urrezko eraztunaren inizia-lek eman zioten pista Britainiar In-perioaren Bilboko kontsulatuari.Ondarroako Kofradiak haren eskulaga zituen ikerketa guztiak.

Heathpark bapore britainiarrekokapitaina zen Jones. 1918ko urria-ren 5ean, goizeko hamarretan aterazen Bilboko portutik, ikatzez beteta,Londres gerrarako hornitzeko. Bostontzi zihoazen konboian: Bilboko R. O. Aniñano konpainiako Merce-des zamaontzi zaharra eta Norve-giako bapore bat tartean. Munduak

ez zekien hilabete eskas falta zenik Lehen Mundu Gerraamaitzeko. Ezta Jonesek ere. Baina alemaniarrek minaeta urpekariekin aliatuei eta haien edozein hornitzailerideklaratutako gerra saihesteko, kostaldearen ondo-ondo-tik egin zuen bidaia Maryporterantz (Ingalaterra). Azke-na izango zela jakin barik idatzi zion azken gutuna bezpe-ran, Bilbotik, Ann Jane Jones emazteari. Eta hark urria-ren 7an erantzun zion senarrari Borthetik (Gales).«Espero dut zu ondo egotea, eta bizirik iristea Maryporte-ra. Oso arduratuta gaude zugatik, ekaitz handiak ditu-zuelako itsasoan». Emazteak gutuna idatzi zuenerako biegun zeramatzan urpean senarraren gorpuak. Ez denbo-ralearen ondorioz, urriaren 5eko goizaldean Von Glase-napp kapitainak gidatutako U91 urpekari alemaniarraktorpedoz eraso eta Bilbotik ateratako bost ontziak hondo-ratu zituelako baizik. 26 marinel hil ziren guztira. Lauegun geroago Isabelitabaporeak Getariatik gertu 49 urte-ko Jones kapitainaren gorpua aurkitu zuenean harenurrezko erlojuko orratzak 03:22an geratuta zeuden.

Euskal ontzi konpainien nagusitasunaZoritxarrez, Heathpark bapore britainiarrak gidatutakokonboiaren kasua ez zen bakarra izan euskal kostaldean. 1914tik 1918ra bitartean, Bizkaiko ontzidiak 96 itsasontzigaldu zituen, Juan Carlos Jimenez de Aberasturik Donos-tiako Untzi Museoaren Itsas Memoria aldizkarian egin-dako zenbaketaren arabera. Horietatik 61 urpekari ale-maniarrek hondoratu zituzten torpedoz, eta beste sei ur-peko minak jota galdu ziren. Alemaniarrek torpedozhondoratutako Espainiako matrikulako itsasontzien%80 Euskal Herrikoak ziren. Denera, euskal ontzietanzihoazen 68 marinel hil ziren Gerra Handian.

Espainia neutral mantendu bazen ere, gerrak sekulakoeragina izan zuen Hego Euskal Herrian. Kalte handiaketa negozio ikaragarriak ekarri zituen. Izan ere, Madrilenneutraltasunaren aterkipean, dirutza egiteko aukeraikusi zuten batez ere Bilbo inguruko meatze eta merkata-ritza ontzien konpainiek. Gerra erdialdean, ontzi britai-niarrei ez eze, Britainiar Inperioa hornitzen zuten ontziguztiei ere gerra deklaratu zien Alemaniak. Jada alferre-koa zen euskal ontziek ezkutu gisa erabiltzen zuten Es-painiako bandera handia: herrialde neutralen ikurrek ezzuten gehiago igarobaimen seguru bezala balioko. Halaere, Bilboko enpresari handiek ez zuten amore eman,arriskuak handituta areagotu egin zirelako irabaziak ere.Ingalaterrara zama bidaltzeagatik kobratzen zuten pre-zioa %1.700 igo zen 1917an.

Urrezko negozioa zen, arantzaz betetakoa izan arren.Gerra hasi zenetik, hau da, 1914ko uztailetik egin zutengora irabaziek euskal konpainietan, bereziki Bizkaian.Gerran zeuden herrialdeek armadara bideratu zituztenberen itsasontzi gehienak, eta itsas merkataritzarako on-tzi neutralak behar ziren, aliatuak erregaiz eta janarizhornitzeko. Lehenagotik ere Bilboko meatzeetatik Inga-laterrara martxan zen merkataritza ibilbidea indartuegin zen. Loraldi izugarria izan zuten lau urtetan ontzikonpainiek: 1917an eta 1918an, esaterako, hamahiru ontzikonpainia berri sortu ziren Bizkaian, nahiz eta batzuekGipuzkoan helbideratu zuten egoitza, presio fiskala txi-kiagoa zelako. Versaillesko Bakea sinatu zutenerako, eus-kal merkataritza ontzidiak Espainiako ontzidi osoaren%70 hartzen zuen.

Gerraren bizkar hazitako euskal ontzi konpainien go-raldi ikaragarriari esker, nabarmen indartu zen Gipuzko-ako eta bereziki Bizkaiko ekonomia. Garai horretan sortuziren, adibidez, Banca Urquijo (1918) eta Banco Central(1919). «Espainiako Estatuan euskal finantza-kapitala-ren nagusitasuna ekarri zuen», Ricard de Vargas Gola-rons historialari katalanak Auñamendi Entziklopedian

azpimarratu duenez. Lehen Mundu Gerraren hauspoare-kin indartu zen baita ere Bizkaiko Labe Garaien produk-zioa, hiru txandako lanaldiak ezarriz: gerrako azken biurteetan 150 milioi pezetako irabaziak izatera iritsi ziren.Gipuzkoako konpainia metalurgikoak eta paperaren in-dustria ere orduantxe indartu ziren. Aresti, Artetxe, Gan-darias eta Urgoitia enpresariek sortutako Papeleria Es-pañola Espainiako merkatuaren jaun eta jabe egin zengerrari esker. Kintal bat paper saltzeko prezioa 38 pezeta-tik 110 pezetara garestitu zen gerra urteetan.

Antxoa esportazioen loraldiaBizkaiko ekonomiaren ufadak euskal abertzaletasuna-ren —EAJren— goraldi politikoa eragin zuen. Gerra Han-diaren abaroan Euskal Herriko eta Espainiako dirutzarikhandiena egin zuena, hain zuzen, jeltzale bat izan zen.Castro Urdialesen jaioa izanagatik, abertzaletasuna be-sarkatu zuen Ramon de la Sota enpresariak. Ontziola,meatzaritza eta itsas merkataritza negozioak izan zituenSotak. Besteak beste, Bilboko Euskalduna ontziolen sor-tzaileetako bat izan zen —gerra garaian asko hazi zen on-tziolen produkzioa—, eta Eduardo Aznar lehengusuare-kin sortutako Sota y Aznar ontzi enpresa Londresen ikatzeta burdina hornitzaile nagusietako bat bilakatu zen.Hainbeste ze, Sotak Alfontso XIII.a Espainiako erregeakeskainitako noblezia titulu bat ukatu ostean, 1921eanErresuma Batuko Gobernuak Britainiar Inperioko Orde-nako jaun komandante izendatu zuen. Sir Ramon de laSota izan zen aurrerantzean.

Urpeko gerraren kolpe gogorrak jaso zituen Sotak hale-re. Lau urtean hamasei ontzi galdu zituen, Espainiakomerkataritza ontzien hondoratzeen %18. Baina irabaziizugarriak izan zituen gerran eta gerra ostean, penintsu-lako ontzi konpainia nagusia eta kontinenteko garrantzi-tsuenetako bat bihurtzeraino. 1919an, hamasei ontzi zi-tuen Sota y Aznarrek; 1922an, berriz, berrogei. 1914tik1918ra irabaziak %1.300 inguru hazi zitzaizkion enpresarijeltzaleari. Gerrako lehen urtean, 2,5 milioi pezeta irabazizituen; azken urtean, ostera, 35 milioi pezeta. Enric GarciaBartzelonako Untzi Museoko historialariaren arabera,esanguratsua da 1916az geroztik Sota y Aznar enpresakurteko memoriak publikatzeari utzi ziola, «dudarik barik,bere irabazi ikaragarriak ezkutatzeko asmoarekin».

Ez Bizkaian beste, baina Gipuzkoako kostaldean ereonura ekonomikoen urteak izan ziren gerra urteak.«Arrain gazituen esportazioak izugarri hazi ziren», Er-nesto Lopez EHUko historialari ekonomikoaren berbe-tan. Alemaniako urpekarien blokeoaren ondorioz, eus-kal arrantzaleak ezin ziren kostaldetik asko urrunduarrantza egiteko. Dena dela, garai hartako baliabide tek-nikoek ere oraindik ez zioten ahalbidetzen urrutiko kale-etara joaterik. Alde horretatik, beraz, ez zen handia izanarrantza jarduerari eragindako kaltea. Euskal uretan ha-rrapatutako antxoa bilakatu zen aberastasun iturri na-gusia, Italiara eta bereziki Frantziara egindako salmen-tek nabarmen egin zutelako gora. Gerran buru-belarrisartuta zeuden herrialdeetan arrantzontziak eta arran-tzaleak gerrara jarriak zeuden, eta atzerritik jasotzen zu-ten janari hornidura. Itsasoko garraio arriskutsuasaihestuz, tren bidez esportatzen zuten arrantzale gipuz-koarrek, Irundik abiatuta. Garai hartan hasi ziren eus-kaldunak antxoa kontserbak poteetan sartzen, xerrakoliotan ekoizten. Gerra baino lehen antxoak osorik gazi-tuta bidaltzen zituzten Italiara, han landu zitzaten.

‘Post mortem’ bidaiakOndarroarrak ziren antxoa kontserbetan trebeenetako-ak euskal kostaldean, italiar enpresari dezentek ireki bai-tzituzten bertan kontserba fabrikak. Gerra Handia amai-tu ostean, 1919ko ekainean James Innes Bilboko kontsu-lorde britainiarra Ondarroara joan zenean antxoa sasoibetean zeuden Isabelita baporeko arrantzaleak, baina ur-tebete lehenago itota aurkitutako gizonaren omenezkokofradiako ekitaldira joateko tartea hartu zuten. Isabeli-ta-ko hamar arrantzaleak ziren, hain zuzen, ekitaldikoprotagonistak. Salbatzaileak.

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Amuantrabatu zen,antza denez,gorpua.Segituanjabetu zirenkategoriakogizona zela»MIREN ARTETXE‘Isabelita’ baporekopatroiaren alaba

‘‘

Oso tristeegon zen ama.Familiako inor ez zenlehenago joanEuskal Herriraaitonarenhilarrira»HUGH EVANSHugh Jones kapitaingalestarraren biloba

‘‘

Ontzi ingelesak,minak arrantzatzen.THE ILLUSTRATED LONDON NEWS

Ramon de la Sota, euskal enpresari boteretsuena.

Page 8: Gehigarria. Min handia

08 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Esker oneko berbak izan zituen kontsulordeak. Bainaez berbak bakarrik. Batetik, Hugh Jones kapitainarenalargunak bidalitako opari bat eman zion kofradiari:markoan ipinitako kapitainaren erretratu handia. Beste-tik, kontsulatuak diruz ordaindu zien Isabelita-ko mari-nelei, urtebete lehenago egindako erreskateagatik. «Nireaita patroia zenez, pixka bat gehiago eman zioten. Ez da-kit zenbat mila pezeta ziren. Diru asko ordurako», gogoandu Artetxek. «Gure aitak beti esaten zuen: ‘Hura bainoamu aberatsagorik ez dut inoiz ezagutu’».

1919ko omenaldi ekitaldiare-kin, ordea, ez zuen betiko atsede-na bakean hartu Jones kapitai-naren gorpuak. Post mortem bi-daia bi zituen oraindik egiteko.Anglikanoa zela eta, Bilbokokontsul britainiarrak paperakegin zituen 1925eko udan gorpuaOndarroatik Bilboko Britainia-rren Hilerrira eramateko. Hiri-

buruaren erdialdean zegoen hilerri anglikanoa 1775az ge-roztik. Baina Ibaizabalen ondoko lurpean ere ez zuen lu-zarorako atsedenik topatu. 1929an Bilbotik Loiuralekualdatu zuten osorik hilerria. Harrezkero hantxe dagoHugh Jones kapitain galestarraren hilarria.

Jones kapitainaren arrastoanHain zuzen, hilarri haren bila hasi zituzten udako opo-rrak 1960an Jones kapitainaren alaba Kathleen Evans etafamiliak. Ingalaterrako Woodville herritik Vigora itsasozegin zuten bidaia, eta handik autoz Ondarroara arte. Ai-tonaren izena jaso zuen Hugh Evans bilobak gogoan iltza-tua du uda hura. «Oso triste egon zen ama. Familiako bes-te inor ez zen lehenago Euskal Herrira joan aitonaren hi-larria bisitatzera», azaldu du telefonoz 71 urteko gizonak.Amona Ann Jane Jones alargun eta diru sarrerarik barikgeratu zela eta, ez zen inoiz gai izan senarraren hilarriaikustera joateko. Baina bizi artean aitaren arrastoari ja-rraitzeko eskatu zien alabei, eta gazte-enak 1960ko udan bete zuen amarennahia.

Loiun hilarria bisitatu ostean, On-darroara joan ziren, 42 urte geroagoIsabelita-ko marinelen bat ezagutzekoesperantzarekin. Eta bete zuten ame-tsa. Jones kapitainaren gorpua erres-katatu zutenetako hiru bizi zirenoraindik herrian: 69 urteko SimeonEtxano, 78 urteko Mauro Bereikua etapatroia, 73 urteko Jose Artetxe. Gazte-tan Ameriketan pilotari ibilitako LuisAnakabe ondarroarrak egin zituenitzultzaile lanak. Bazkari bat egin zu-ten denek elkarrekin, eta argazki go-goangarria atera zuten Jones kapitai-naren erretratuarekin batera Plaza-gainean. Izan ere, ondoan dagoenKofradia Zaharrean arrain salmentaegiten zen bolatokiko horma nagusianjarraitzen zuen kapitain galestarrarenerretratuak 1919. urtetik.

Egun hartan ezagutu zuten elkarMiren Artetxek eta Hugh Evansek. Or-duan 33 urte zituen Artetxek, eta 17Evansek. Bi familiek urteetan idatzizizkioten gutunak elkarri Gabonetaneta data seinalatuetan. Gainera, aurre-rago ere elkar ikusi zuten gehiagotan.Evans familiak ahal izan duen guztie-tan egin du joan-etorria Euskal Herri-ra, azkena orain dela zortzi urte.

Jones kapitainaren alaba Kathleen Evans eta RolandEvans senarra 1990ean, urrezko ezteietan, berriro etorriziren Ondarroara eta Loiuko hilerrira. Hugh Evans bilo-ba, berriz, 1998an etorri zen bigarrenez, emaztearekin.Eta hirugarren eta azken bidaia 2006an egin zuen. «Emaz-

(Aurreko orrialdetik dator)

tea hil berri zitzaidan, eta alabarekin batera joan nintzengurtzeruan Bilbora. Aitonaren hilarria bisitatu genuen;ez ginen Ondarroara joan». Urteen joanarekin, harrema-na galdua dute evanstarrek ondarroarrekin.

‘Inoiz ez ahaztua’Hego Euskal Herrira Gerra Handiarenatzaparkadarik ez zela iritsi uste duteaskok ehun urte igaro eta gero, baina iri-tsi iritsi ziren. Madrilen neutraltasunaketa Europako Iparraldeko itsasoan beza-lako itsas batailarik egon ez izanaklagundu du memoria galtzeko orduan.Jutlandiakoa izan zen Lehen MunduGerrako itsas batailarik handiena.Vicente Blasco Ibañez idazle valentzia-rrak Crónica de la Guerra Europea (Esfe-ra) liburuan zehatz-mehatz jaso zuen:Danimarkako kostaldetik gertu eginzuten borroka bi aldeetako ontzidiek,eta guztira ia 9.000 lagun hil ziren. Eus-kal kostaldean ez zen horrelako bataila-rik izan, baina Europako beste tokibatzuetan bezala, hemen ere uretatikjaurtitako bonbardaketak egon ziren.Urpekari alemaniarrek, esate baterako,Bokaleko altzairutegia bonbardatuzuten, Lapurdiko kostaldean.

36ko gerrako eta Bigarren Mundu Ge-rrako sarraskiek memoria kolektiboa-ren zoko batera bota zuten Gerra Handia-ren arrastoa. Hala ere, orduko desmasiakbetikotuta geratu ziren hainbat kulturadierazpenetan. Txirritak 1918an idatzi-tako Bertso berriyak Txirritak jarriyakbertso paperetan, adibidez, itsaspeko mi-nek eta urpekari alemaniarrek euskal

kostaldean egindako triskantzak nabarmendu zituen.Aurelio Arteta margolari bilbotarrak ere urpekariek hon-doratutako euskal marinelen omenezko olio pintura bategin zuen 1932an. Sota y Aznar konpainiako Algortabapo-rearen bi naufrago irudikatu zituen. Itsaspeko alemaniar

batek torpedoz eraso zuen ontzia 1917ko urtarrilean, etamarineletako bi hotzak hil ziren Bresteko kostaldean(Bretainian).

Nork bere erara du gogoan Gerra Handia. Jose Arte-txek amurik aberatsena zuen gogoan. Evans familiaren-tzat ere urrezkoa izan zen senidearen gorpua urpetik be-rreskuratu zuen amua, eta euskal ekonomiarentzat ereaberasgarria izan zen gerrako negozioaren amuari koskegitea, mina ere jasan arren. Baina Jones kapitainarenLoiuko hilarriak Inoiz ez ahaztua badio ere, memoria gal-tzea ez da zaila. Hugh Evansi «sinestezina» iruditu zaio te-lefonoz enteratu denean aitonaren erretratua 2000koabenduan desagertu zela Ondarroan, Kofradia Zaharrasute batek desegin zuenean. «Sinestezina. Gauza beragertatu zen Borthen. 1990ean sute batek txikitu zuen uda-letxea, eta aitonaren eta Lehen Mundu Gerran hildakoherriko gainontzeko marinelen erretratuak kiskali zi-ren». Itsasoak itotakoen oroimena, suak bi aldiz erraus-tua. Memoria, zorionez, ez da oraindik guztiz erre.

Bizkaiko 96 itsasontzihondoratuziren gerran,gehienakurperkarialemaniarrektorpedozerasota

Aurelio Artetaren Naufragoak olio pintura (1932).

BATXI, GERRAHANDIKO LEKUKOETA BIKTIMAIragarritako heriotza baten kronika balitz bezala ida-tzi zuen bere egunerokoan 1915eko apirilaren 24an, Ir-landako itsasotik: «Beti gagoz dardaganian noiz jokoete gaituben mina edo torpedoren batek, baña orrati-ño eltzen gara gaueko zortziretan Island of Man deri-tzon ugartera. [...] Emendik ondiño 100 millako bidia

dago Ardrossan’era. Guztijok gagoz atzo baño piskatalayago, itxaso ontan ur loiloyak dagozalako ta ustedogu or loyan itxaspekuak eztirala ibilliko eurak nahidaben lez». Bederatzi hilabetera, 1916ko urtarrilaren16an hil zen Juan Bautista Bilbao Batxi bere itsason-tziak mina baten kontra jo ostean. Lezama y Compa-ñiako Bayo ontzian zihoan, eta Frantziako Palicetik40 miliara hondoratu zen 28 urteko euskal idazle etakazetaria.

Iñigo Aranbarrik jaso zuen Batxiren ibilbidea Bide-gileak bilduman. 1887an jaio zen marinel eta idazlea,Arratzun (Bizkaia), eta 12 urte bete zituenetik itsaso-an lan egin zuen. Batez ere kronikagilea izan zen, Euz-

kadi eta Napartarra egunkari aber-tzaleetan. Bi kazetek eman zutenharen heriotzaren berri hurrengoegunetako azalean.

Sota y Aznar konpainian lanegin zuen, eta gerran zeudenherrialdeetako portuetatik idatzizituen kronikak, «historia konkre-tatuz eta giza dramaren indarraagertuz», Aranbarriren esanetan.Ez zuen egundo libururik plazara-tu, baina Susak argitaratu zituenkronika haietako asko Hau munduarrano hau liburuan. Heriotzakkamainan irakurtzen edo idaztenharrapatu zuela uste du Aranba-rrik: «Hala egoten omen zen egune-ro goizeko seietatik bederatziakarte».

Aleman batek neri esana,biyok geudela kafian:«Kaiser agintzen ikusiko dalaister Paris’ko kortian».Zepelinakin aidetik etasumarinuak ur-pian,disgusto asko eman digutejun daneko lau urtian.

Txirrita1918

Page 9: Gehigarria. Min handia

Ruby modeloa

Victoria

modeloa

Astra modeloa

100.000

1885 1890 1895 1900 1905 1910 1915 1920 1925 1930 1935

Enpresa handienenlangileak

Arma industriaren salmentakArma kopurua (1981-1935)

Orbea y Cia

404Garate, Anitua y Cia

200Victor Sarasqueta

63Fundicion Aurrera

582.104

58Guztira

Langileak

Armaenpresak

1914-1918

ITURRIA: IGOR GOÑI MENDIZABAL

Eibarko armagintzaren urrezko aroa

Eibar

1914-1945Eibar

1911-1915Gernika

1915-1997(Esperanza y UncetakEibarretik Gernikara aldatu zuen egoitza 1913an)

200.000

300.000

400.000

500.000

600.000

Jon Fernandez

Aberastasuna eta krisia. Bata zein bestea era-gin ditzakete guduek, eta Lehen Mundu Ge-rrak biak ekarri zizkion Euskal Herriko he-rri armaginari. Eibarko ekonomiak XX.mendeko urrezko aroa izan zuen 1914tik

1918ra, eta urritasun eta krisi aro gogorra gerra ostean.Gerra Handiak egin zuen Eibar ezagun nazioartean, etaospe horrek eman zion armagin izena: Gabilondo y Cia-ren Ruby pistola mundu osoan egin zen ezagun, eta Eibarpistola goitizena jaso zuen berehala. Esperanza y Uncetakonpainia eibartarrak 1913an Gernika-Lumon irekitakoarmategiaren Astra pistola laburrek ere entzute handialortu zuten aliatuen artean. Baina 1918ko azaroaren 11nhankaz gora jarri zen dena: tren bagoi batean, Frantziaiparraldeko Compiegne basoan, armistizioa sinatu zutenaliatuek eta Alemaniak. Gerra nahi baino lehenagoamai-tu zen, lau urtez produkzioak aparra bezain bizkor goraegin ostean, fabriketako biltegiak errebolberrez eta pisto-laz beteta zeuzkaten Eibarko enpresa jabeentzat. Irtenbi-derik bako arma stock erraldoia birziklatu beharrez,inoizko moldaketa industrial handiena egin zuen Eiba-rrek. Armak egiten zituzten enpresa asko beste produktubatzuk ekoizten hasi ziren gerra ostean: bizikletak (Or-bea, BH eta GAC), josteko makinak (Alfa) eta bulegoeta-ko materialak (El Casco), besteak beste.

Euskal armagintza, hala ere, ez zen Lehen Mundu Ge-rrarekin sortu. 1482koa da Eibarko arma lantegi bati bu-ruzko lehen albiste idatzia. Debabarreneko armagintzatradizioa XV. mendean sortu zen, Espainiako koroak So-

raluzen armen errege fabrika sortu zuenean. Aldi bere-an, Placencia de las Armas izenaz bataiatu zuen herria.Espainiako arma guztiak errege fabrika horretatik pasa-tzen ziren, aztertu eta gaitasun agiria lortzeko.

Inguruetan arma fabrika txikiak sortu ziren, berezikiEibarren, eta XIX. mende amaierarako sekulako indarraeta ospea lortu zuten eibartarrek: produkzioaren %80 na-zioartera esportatzen zuten. AEBetako, Alemaniako etaBelgikako pistola arinen bertsio merkeagoak eta kalitateeskasagokoak egiten espezializatu ziren. Espioitza indus-trialaren urteak izan ziren. Igor Goñi Mendizabal EHUkoEkonomiaren Historiako irakasleak azaldu du, esatera-ko, 1901ean Eibarko alkatea Liejara joan zela armaginbelgikar nagusien metodoak zeintzuk ziren jakitera. Bel-gikarrak ziren eibartarren konpetentzia zuzena.

1914an 11.000 biztanlera iristen ez zen herrian, 2.000tikgora lagunek egiten zuten lan armagintzan, eta urtebetelehenago, Eibarko Arma Eskola sortu zuten. 1914ko udanhasitako Gerra Handiak saltoa emateko momentu ezinhobean harrapatu zuen Eibar, ordurako armagintza bai-tzen herriko bizimoduaren motorra.

Baina gerrako lehen urtea oso txarra izan zen. Alia-tuen eta potentzia zentralen arteko lehen borrokek nazio-arteko merkataritza kontratu ugari eten zituzten, eta Ei-barren ehunka behargin langabezian geratu ziren. Uda-lak jantoki sozialak ireki eta obra publikoak egin beharizan zituen —Eibar eta Markina arteko errepidearen erai-kuntza— langabeei sabela eta patrikak betetzeko.

Ordura arte, pistola arinak soilik armadetako ofizialekerabiltzen zituzten, baina gerra lubakietako aurrez au-rreko borrokan jokatzen zenez, soldadu guztiak hasi zi-ren errebolberra erabiltzen. Nazioarteko blokeoak gain-dituta, 1915 hasieran hasi zen hauspotzen euskal arma-gintza. Frantziari hilean Ruby modeloko 50.000 pistolasaltzeko kontratua sinatu zuen Gabilondo y Cia eibarta-rrak. Konpainia ez zen gai horrenbeste produzitzeko, eta,Elgoibarren lantegi berri bat zabaltzeaz gain, Eibarkoarma enpresa txikiak azpikontratatu zituen. ErresumaBatuari, Italiari eta Errumaniari ere saldu zizkioten pis-tolak euskal armaginek, eta historiako produkziorik han-dienera iritsi ziren: lau urtean, bi milioi pistola ingurusaldu zizkieten aliatuei.

Marka historikoen sorreraIndustriaren gorakadak langile eta gizarte kontzientziapiztu zuen eibartarrengan, hamarkada luzez herriarenizaeran txertatu dena. Horren adibide da 1913ko greba.Hedatzeko asmoz, Esperanza y Uncetak Gernikan irekizuen arma fabrika —gerora Astra izango zena—, etaehun langile eibartar eraman zituen bertara lanera. De-sadostasunak zirela medio, langileek greba egin zuten,eta sei ez beste guztiek enpresa utzi zuten, eta Eibarreraitzuli ziren. Gerra Handia piztu zenerako, ordea, konpai-niak fabrika martxan jartzea lortu zuen, behargin gerni-karrak kontratatuta.

1918an gerra amaitu zenean, hondoratu egin zen euskalarmagintza, eta bereziki Eibar. Ar-ma eskaria erori egin zen, AEBekmuga zergak jarri zizkieten atzerri-ko armei, 1920an Madrilek arma sal-menta mugatu zuen segurtasunarrazoiengatik... eta, bitartean, bil-tegiak pistolaz beteta zeuzkaten fa-brikek, saldu ezinik. Egon ziren1936ko gerrara bitartean ekaitzariaurre egitea lortu zuten marka ba-

tzuk: Unceta y Cia Espainiako armadaren hornitzailebihurtu zen, eta Star Bonifacio Echeverria Guardia Zibi-larena. 1920-1930eko hamarkadetan pistolak Txinara es-portatzen ere asmatu zuten Eibarko hainbat konpainiak.Nolanahi ere, armagintzan ez zegoen denentzako tokirik,eta iraupen ariketa eredugarria egin zuten konpainia as-kok. Alfa kooperatiba josteko makinak egiten hasi zen;bizikletak egiten Orbea Hermanos, Beistegi Hermano(BH) eta Garate, Anitua y Cia (GAC); eta bulegoetako ma-teriala Olave, Solozabal y Cia (El Casco). Irudimen eta au-sardia handiz, armagintzako teknologia erabili zutenbeste sektore batzuetan arrakastaz sartzeko.

Gernikako eta bereziki Eibarkoarmagintzak inoizkoekoizpenik handiena lortuzuen Gerra Handian. Bakeairistean, hondoratu egin zen:bizikletak eta josteko makinakegiteari ekin zioten orduan.

BERRARMATU,BERRASMATU

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 092014ko otsailaren 23a • Igandea

Lau urtean,Eibarkokonpainiek bi milioipistola ingurusalduzizkietenherrialdealiatuei

Star konpainia, Eibarren, 1920an. EIBARKO ARMAGINTZA MUSEOA

Page 10: Gehigarria. Min handia

PELADURAK AGERIAN Txoke tropak gas laino artean aurrera egiten, Otto Dix margolariak Gerla Handiaz egin zuen marrazki sortan.

Gaseatuak. John Singer Sargentek 1919ko

martxoan amaitu zuen margotzen.

Marko marrazkilariaren Les Godillots

komiki saileko protagonistak. BAMBOO

10 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

hartaz hitz egin nahi. Hala zioen Joan Elizalde Zerbitzariapezak (1883-1963) Verdungo batailaz, baina berak ez zionidazteari utzi inoiz. Frontetik hamaika kronika bidalizuen; guda bukatu ostean, Berrogoita Hamazazpigarre-na Gerlan sortako aleak argitaratzeari ekin zion 1936koabenduaren 25ean, hamabostean behin. Eskualduna-nbeti. «Obusa erauntsi latzgarrienen gatik, aire pozoinda-tuen gatik, jada han eta hemen usteltzen ari zirenenusain ezin jasanaren gatik, gose-egarrien gatik, ororengatik, ez ginuen bururik gibelat itzuli. Berrogoita Hama-zazpigarreneko gizonek, Verduneko aldia bururatua gi-nuela erran zaukutelarik baizik. Lau ehun eta berrogoihil han utzirik, joan ginen pausurat». Zauri Handia hara-gi bizitan Elizaldek. Eta gerraren mintzaira: minerwefer,flammenwerfer, crapuillots, Franzosen Kaput...

Patri Urkizuk liburu batean bildu zuen Elizalderen sor-ta, 1995ean: LVII.a gerlan (Alberdania). Haren oinorde-koa da, hein batean, Xabier Montoiaren Hezur gabeko hi-lak (Susa, 1999) nobela. «Elizalderena oso liburu interes-garria iruditu zitzaidan, eta bertan irakurritakoazhausnarrean sortu zitzaidan nobela». Elizalderen konta-keta estilotik abiatuta, gerraren izugarrikerien galeriapropioa, gordina osatu zuen Montoiak. «Gauza asko iren-tsi behar izan nuen hura idazteko. Batez ere, gerla hari bu-ruzko lekukotasunak, han egondako idazle euskaldunekidatziak. Hortaz, Iparraldeko aldizkariak arakatu nituen,baita Baionako liburu dendetan erdaraz aurkitutako his-toria liburuak ere, batez ere lubakien eta soldaduen bizi-moduaren berri ematen zutenak».

Antologia batEuskal idazleen Gerla Handiari buruzko lanak. Ez diragutxi. Horren adierazgarri, Patri Urkizu oraintxe presta-tzen ari den testu antologia. 50 egile ingururen kronika,gutun, nobela, poesia, bertso, antzerki... lanekin. Kronis-ta eta gutun asko bildu ditu; Eskualduna-n edota Euzkadiegunkarian idatzi zuten gehienek. Literatura arloan, Eli-zalderen testuak jaso gabe utzi ezin Urkizuk. «Ez da baka-

rra, ordea. Jean Barbier aipatu behar da, esaterako.1926an eta 1929an idatzi zituen Piarres Ieta Piarres II, hu-rrenez hurren, eta bigarrengoa sartua da gerran». Barbie-rren protagonista kristau tradizio zalea da, eta deserta-tzeko aukerari uko eginez doa frontera. Ezin gerraren zi-kinari erabat ihes egin, hala ere: «Lohi higuina, hastiala,okaztagarria, haxoinetarik eta galtzeri goiti, gerruntze-an, bulharretan barna, lephoraino igaiten zena, hotz-ho-tza eta ixil-ixila, alimaleko apho itsusi bat bezala! Ez zen,lohiarentzat, ez gazterik, ez zaharrik, ez aintzindaririk.Oro bardin lohi zikinaren aintzinean, herioaren aintzine-an bezala; denak bardin iretsi nahi ukan balitu bezala hel-du baitzen bethi, bethi, zauri itsusiena baino itsusiagoa».

Piarre Apheceixen Guillaume II (1929) pastorala ere Lehen Mundu Gerraz mintzo da. Eta Pierre Bordazarre-

ren Txikito Kanbo (1967) ere bai.«Piarres Lafitteren Egiazko argiaantzezlana ere hor dago. Desertore-ari buruz da», nabarmendu du Urki-zuk. Lafitteren azken mezua garbiada: gerran itsutuko da protagonista,eta obra bukaeran «Jainkoaren Ar-gia» ikusiko du. Beste zauri bat: ge-rra umezurtzena. Etienne Decrep-ten Semetxia (1925) opera libretoan.«Hendaian-eta umezurtz geratuta-koak aldameneko herrietako base-rrietakoek jasotzen zituzten: Lezon,

Irunen, Hondarribian, Oiartzunen... etxekotzat hartu zi-tuzten. Hori kontatzen du Semetxia-k».

Operako kantuetatik bertsoetara. 1914an hasitako tris-kantzari jarritako bertsoak ere ugari baitira. Matxin Ira-bolak idatzitako saila gogoangarria da: «Ene izpirituanhasten naiz pentsatzen / Gizonaren bizia zer ote zitaken /Egia ez da errex zuzen esplikatzen / Ainitzen justizia ezdut ezagutzen / Gu penaz higatzen / Elgarren xahutzen /Bat bertzea hiltzen / Odola ixurtzen / Aberatsak urrundikirriz asetzen (bis)».

Joan Elizaldeezinbestekoada GerlaHandiaz idatzi dutenenartean,baina ez dabakarra»PATRI URKIZUIdazle eta ikerlaria

‘‘

Gerla Handiak peladuraz,zauriz bete zituen garaihartako kronikak, paisaiak,bizitzak... baita adierazpenaskatasuna, literatura eta arte mundua ere. Ordukozentsurak gerraren aurpegirikbeltzena ezkutatu zuen.Gerora joan da agertzen.

Amagoia Iban

Bertze kazetak irakurtzen dituzuenek edo al-dekoen eskuetan ikusten zabalduak, ohartuzireztea, noiztenka han hemenka badituztelahuts batzu, peladura zuri batzu, batzutan tti-pichago, bertzetan hedatuchago, ilez buluzi

hasko [sic] pelatuen iduriko? Ez padakizue zer diren hek,huna. Ez gira haizu kazetariak gerlakotz berri guzienemaiterat, batzu gezurrak direlakotz, edo bederen ez egiasegurak; bertze batzu jendearen izitzeko litazkelako hobebihotzaren altchatzeko baino». 1914ko urriaren 30eko Es-kualduna kazeta, gerla hasi berriarekin ezarritako zen-tsuraren alde. Testuaren izenburua: Peladurak. Zauriak.

Agintarien botere jokoak, obusak, gasak, tropez etalohiz betetako sator zuloak... paisaia politiko, geografikoeta humanoak zauritzen hasiak ziren, izan ere, 1918raarte iraungo zuen Gerla Handi hura zela medio. PeladuraHandia ezarria zen. «Behar da obeditu ichil ichila, edo ka-zeta osorik debeka lezazkezute», Eskualduna-k. Gerra-ren aurpegirik ilunena ezkutatu behar zen, eta aurpegihura zuzenean ikusi —eta erakutsi— zuten askok ez zuen

Page 11: Gehigarria. Min handia

Stanley Kubricken Paths of Glory filmaren kartela.

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 112014ko otsailaren 23a • Igandea

Txirritaren bertsoak dira gehien zabalduak, hala ere.Frantsesen alde kantatu zuen, Petain goratuz eta alema-nak gutxietsiz. Jose Ramon Tabernak kontra egin zion.Besteak beste, gogoeta honekin: «Franko inglesak Ale-mania / lur-pera nahi dute bota; / berak ezin ta yankiak di-ruz / egin diote burruka, / hoiek amerikanuen mendian /jarri digute Europa».

Kultur fronteakEuskal Herritik kanpo ere,fronteak sortzailez hornituziren. Gabrielle d’Annunzioitaliarra boluntario joan zengerrara, eta hegazkin pilotuizan zen begi bat itsutu zi-tzaion arte. Thomas Mannek,berriz, Mendi magikoa-renidazketa eten eta gerra «ale-man moralaren benetako adie-razpena» zela aldarrikatu zuen.

Gerra hasi bezain pronto, Ale-maniak eta Austria-Hungariakgerra prentsarako bulegoa osatuzuten, Hugo von Hofmannstal,Robert Musil, Egon Schiele,Franz Werfel, Stefan Zweig etabeste hainbatekin. Horren berrijakin bezain pronto, ErresumaBatuak bere Gerra PropagandaBulegoa sortu zuen. William Ar-cher, Gilbert K. Chesterton, Arthur Conan Doyle, Tho-mas Hardy, Rudyard Kipling eta H. G. Wells kolaboratzai-le izan zituzten, besteak beste.

Bada euskarara ekarri eta Londresen 1916an argitara-tutako liburu bat: Raemaekers olandi’ar margolari antze-tsu erostiaren marku-ostoak. Louis Raemaekers artistaherbeheretarraren garai hartako lanak biltzen ditu. Ale-manen kontrako propaganda lan handia egin zuen Rae-maekersek bere irudien bitartez.

Propagandari bizkar eman eta bakezale agertu zirenapurrek, berriz, kritika latzak jasan behar izan zituzten.Kritikak baino gehiago jaso zuen Jean Jaures politikari,historialari eta filosofo sozialista frantsesak. Bazetorrengerra geldiarazten saiatu zen grebaren eta nazioartekosozialisten laguntzaren bitartez. Parisen hil zuten. GerlaHandia hasi baino hiru egun lehenago. Maurice Barres,

Andre Suares eta, batez ere, Ro-main Rolland nabarmendu zirengero herrialde aliatuetan gerra-ren aurkako mezuak zabaltzen.Alemanian, hiru intelektualek

bakarrik —tartean Albert Einstein— si-natu zuten Georg Friedrich Nicolairen Europarrentzakomanifestua. Gerrak galtzaileak besterik ez zuela izangonabarmentzen zuen agiri hark. Stefan Zweig hasiera ba-teko jarrera gerrazalea alboratzen hasi zen pixkanaka.

Gerra ostekoakGerra bukatu eta gerora ere, antimilitarismoaren aurka-ko presioak ez ziren desagertu. Stanley Kubricken Pathsof Glory filma da horren adibide garbia. Humphrey Cob-ben nobela moldatu, eta 1957an estreinatu zuen. Sinop-sia: gain bat hartzen saiatu baina lortu ez duen errejimen-tu bat zigortzeko, bertako hiru soldadu epaitzea eta exe-kutatzea erabakiko dute ofizial frantses batzuek, tropenzentzagarri. Europan estreinatu orduko sortu zuen pole-mika filmak. Bruselan erakutsi zuten lehenik, eta filmaez emateko presioak hasi ziren. Frantzian, 1975ean estrei-natu zuten. Espainian, 1986an.

«Garbi dago Gerla Handia oraindik ere pisua dela. Bi-garren Gerla tratatua izan da ikuspuntu tragiko eta histo-rikotik, baina irri ere egin da harekin. Lehen Gerlarekin,aldiz, sekula ez. Gaur ere zaila da irri egitea, arinago har-tzea». Marko Armspach marrazkilariaren iritzia da.Frantziako ikastetxeetan Gerla Handiari buruzko hitzal-diak ematen ari da, Les Godillots saileko bere komikiakabiapuntu hartuta. 2009an eman zuen saileko lehen albu-ma, Olier gidoilari zuela, Le plateau du croquemitaineizenburupean. Iaz, saileko bigarren lana eman zuten: L’o-reille coupée (Belarri moztua).

«Lehen Gerla kontatzeko, funts historikoetara, iturriofizialetara jo nuen, garai hartako egunkari eta bideoeta-ra. Agiri haiek guztiak zentsurapetik paseak izan ziren,baina; gerraren irudi faltsu bat ematen dute». Beste iturribatzuk bilatu behar izan du Markok, beraz. Bilduma pri-batuetan, batetik; adituei galdetuta, bestetik. Eta artistazenbaiten lanetan. Jacques Tardiren C’était la guerre destranchées (Trintxera gerla zen, 1982-1993), esaterako, ezin-besteko erreferentzia izan du. Goyak 1810 eta 1815 bitarte-an egindako Gerraren hondamenak saileko grabatuakgogora dakartzan Otto Dixen marrazkiak ahaztu gabe.Dix, Gerla Handiaren margolari nagusia, Gerra. Tripti-

koa erraldoiaren egilea. Inoiz ezzion utzi fronteak eragindako barnepeladurak margotzeari. Ez zegoenizugarrikeria hura ezkutarazikozuen zentsura eta propagandarik.

Dorgeles, Remarque, Barbusse,Dos Passos, Faulkner, Hasek, Ma-dox Ford, Trumbo, Koppen... gerlapeladurez idatzi zutenen zerrendaamaiezina da. Etengabe luzatzenari da; Jean Echanozen 14 da horrenadibide. Virginia Woolfek behinbahino gehiagotan aipatu zuen

1914a iraganaren eta orainaldiaren arteko muga dela.«Arrazoia 1914an hil zen. Ordutik, amaitu da, dena gaizkidoa», utzi zuen Louis Ferdinand Celinek Nord (1960) no-belan. Eric Hobsbawmen esanetan, «hondamendienaroa» hasi zen orain mende bat.

«Ziloetarik elkitzen niz gero harat ützültzeko, zer beda-tse bitxia», idatzi zuen Clement Andurain idazleak1915eko martxoaren 27ko gutun batean. Frontetik bidalizuen. Urtebete geroago, zulo batean zegoen, Verdungobatailak betiko lurperatuta.

Garbi dagoGerla Handiaoraindik erepisua delagure artean,zaila delaharekinirri egitea»MARKOMarrazkilaria

‘‘

Gerla Handiak euskarazko testuetan utzitako neu-rria hartzeko, hona hemen lan hautatu batzuk:

SAIAKERA

pGerla Handia, muga sakona. Lehen Gerla Mun-dialaren (1914-1918) hastapenak ‘Eskualduna’ eta‘Euzkadi’ aldizkarietan. Eneko Bidegain (UtriusqueVasconiae, 2009).

MEMORIAK

pLVII.a gerran. Joan Elizalde Zerbitzari (Alberdania,1995). Patri Urkizuk prestaturiko edizioa. Interne-ten, Klasikoen Gordailuan dago osorik:http://klasikoak.armiarma.com/

KRONIKAK

p14eko Gerla Handia. Jean Saint-Pierre Anxuberro,(Ibaizabal, 1998). Euskal Editoreen ElkartearenKlasikoak bilduman, Piarres Xarritonek prestaturikoedizioa. Eskualduna-n emandako kronikak dira. In-terneten, Klasikoen Gordailuan dago osorik.pGuda Nagusia 1914-1918. Ebaristo Bustinza Kiriki-ño (Labayru, 1990). Euzkadi-n argitaratutako tes-tuen bilduma.

LITERATURA

pPiarres II. Jean Barbier (Ibaizabal, 1996). Barbie-rrek 1926an argitaratu zuen Piarres nobelaren lehenzatia, 1929an bigarrena. Euskal Editoreen Elkartea-ren Klasikoak bilduman plazaratuak dituzte biak.pHezur gabeko hilak. Xabier Montoia (Susa, 1999).Eleberria.pEgiazko argia (Piarres Lafitte, 1933). Antzezlana.Interneten eskuragai dago, hemen: http://antzerti.armiarma.com/antz1403.htm

pSemetxia. Etienne Decrept(1925). Opera baterako libretoada, gerlako soldadu euskaldunakditu protagonista. Interneten dagoeskuragai osorik, Klasikoen Gor-dailuan.

BESTELAKOAK

pRaemaekers olandi’ar margo-lari antzetsu erostiaren marku-ostoak (1916, National PressAgency Limited). Koldo Mitxele-na kulturuneko liburutegi bir-tualean eskuragai dago.

Bibliografia

Page 12: Gehigarria. Min handia

ALEMANIAKOINPERIOA

AUSTRIA-HUNGARIAKOINPERIOA

SERBIA

BULGARIA

ALB.

MON.

GREZIA

OTOMANDARINPERIOA

BELG.

SUI.

HERB.

DANIM.

NORV.

SUEDIA

ESP.

ALJERIA

TUN.

ERRUMANIA

ERRUSIA

San Petersbrugo

Berlin

Viena

Paris

Londres

FRANTZIA

ITALIA

ERRESUMABATUA

Fronte egonkorra, 1914-1918

Alemanen aurrera joatehandiena, 1914

Bataila nagusiak

Verdun, Ots.-eka. (1916)

St Mihiel, Iraila (1918)

Marne, Iraila (1914),Uzt.-abuz. (1918)

Damen Bidea, Apirila (1917)

Somme, Uzt.-aza. (1916)Cantigny,

Maiatza (1918)

Arras, Api.-mai. (1917)

Ieper (3. bataila), Uzt.-aza. (1917)

Armistizio lerroa, 1918

ALEMANIAKOINPERIOA

BELGIKA

LUX.

SUITZA

HERBEHEREAK

Paris

Brusela

Londres

FRANTZIA

ERRESUMABATUA

Ipar itsasoa

Mantxakokanala

Mendebaldeko frontea

Ekialdeko front

Tannenberg, Abu.-ira. (1914)

ALEMANIAKOINPERIOA

AUSTRIA-HUNGARIAKO

INPERIOA

ERRUMA

BULGARIA

SERB.

Berlin

Viena

Baltikoa

1914 1915 1916

Aurrekariak

LEHEN MUN

Potentziaberriak

Nazionalismoak

Armagintza

Kolonialismoa

Gerra piztu zen. Ekainaren 28aAustria-Hungariako Inperioko tronurako hautagai Frantzisko Fernando artxidukea hil zuten Sarajevon, tiroka.

Uztailaren 28aAustria-Hungariako Inperioak gerra deklaratu zion Serbiari. Hiru egun geroago, Alemaniak gerra deklaratu zion Errusiari, eta hitzarmena sinatu zuen Otomandar Inperioarekin.

Abuztuaren 3aAlemania Frantziaren aurka gerran sartu zen, Belgika inbadituz. Horrek ekarri zuen Erresuma Batuak gerra deklaratzea Alemaniari, eta gerraren bi polo nagusien osatzea: aliatuak eta erdialdeko potentziak.

Maiatzaren 23aItalia, hasieran neutral geratu zena, gsartu zen aliatuen frontearen alde.

1.855.3691.539.7151.219.201976.000976.000976.000 848.614633.500633.500633.500483.000483.000483.000 473.000473.000473.000 278.000182.000182.000182.000

SerbiakokanpainaUrria-azaroa

Marneko lehen

batailaIraila

SommeUztaila-az

VerdunOtsaila-ekaina

GallipoliApirila (1915)-urtarrila (1916)

TannenbergAbuztua-iraila

onte egonkorraa

Armistizio lerroa, 19erroSUIT918 S4 S

18

Erdialdeko potentziak(Aliantza Hirukoitza)

Indar aliatuak(Entente Hirukoitza)

Alemaniako Inperioa, Austria-Hungariako Inperioa eta Italia. Aurrerago, Otomandar Inperioa eta Bulgaria bildu zitzaizkien.

Frantzia, Bretainiar Inperioa eta Errusiar Inperioa. Geroago Estatu Batuak, Italia (1915etik aurrera) eta Serbia.

Gerra ezinbesteko patua zela onartuta zeukaten herrialde indartsuenek sustatu egin zuten armagintza, ekonomiaren oinarrietako bat bilakatuta. Aurrerapen itzelak egin zuen armagintzak garai hartan.

Industria Iraultza gizarte berri bat sortzen ari zen. Munduan potentzia berriak ari ziren azaltzen, bereziki Alemania, AEBak eta Japonia.

Alemania bere tokia bilatzen ari zen potentzia kolonialen artean, bereziki Frantzia eta Erresuma Batuaren artean.

Nazionalismoen loraldia gertatu zen, eta horrek gatazkak sortu zituen potentzien artean: Alsazia-Lorrenak Frantzia eta Alemania haserretu zituen; Balkanak etengabeko gatazka iturri ziren Serbia eta Austriaren arteko ezinikusiagatik, eta ekialdeko Europa, Errusia eta Austria-Hungariako inperioaren arteko desadostasunengatik.

Tankeak1916an, agertu zirenean, baldarrak eta mantsoak ziren. 1918an hasi ziren haiek ‘behar bezala’ erabiltzen, infanteriarentzako bidea garbitzen.

Gas pozoitsuakKloro gasa, gero fosgenoa eta ondoren ziape gasa etorri ziren. Haien eraginkortasuna zalantzazkoa zen, haizeak erabiltzen zutenen kontra bueltatu zitzakeen eta. Gas erasoetan ia 90.000 hil zirela kalkulatzen da.

Fusilak Infanteriaren arma nagusia ziren, batez ere erasorako orduan.

GranadakLubakiak etsaiz

‘garbitzeko’ baliagarriak ziren.

TxarrantxaMilioika metro txarrBabes ezin hobea zerasoak gelditzeko.

Norenik gabekolurra

Lehen lerrokolubakia

Laguntzarako lubakia

Erreserba lubakia

Bolborategieta almazenaklur azpian

Bi aldeekeduki zituzten hilak

eta zaurituak

INFOGRAFIA: JOXEAN APEZTEGIA. TESTUAK: IÑAKI PETXARROMAN ETA IRUNE LASA

12 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Page 13: Gehigarria. Min handia

ALEMANIA

AUSTRIAHUNGARIA

JUGOSLAVIA

BULGARIA

ALB.

GREZIA TURKIA

BELG.

SUI.

HERB.

DANIM.

LIT.

LET.

EST.

NORV.

SUEDIA

FINLANDIA

POLONIA

TXEKOSLOVAKIA

ESP.

ALJERIA

TUN.

ERRUMANIA

SOBIETBATASUNA

Mosku

Berlin

Paris

Londres

FRANTZIA

ITALIA

ERRESUMABATUA

tea

Frontea Errusiako iraultzan, 1917

Errusiako aurrera egitehandiena, 1914

Potentzia zentralenaurrera egite handiena, 1918ANIA

A

San Petersburgo

ERRUSIA

ItsasoBeltza

Aliatuek ireki nahi izanzuten Errusiarakohornikuntzarakobidea

Gallipoli, Api. (1915)-urt. (1916)

BosforoitsasarteaMarmarako

itsasoa

ItsasoBeltza

Egeoitsasoa

TURKIA

BULGARIA

IstanbulGREZIA

Gallipoli

1917

Fronte nagusiak etabataila odoltsuenak

NDU GERRA

Ondorioak

1918

gerran Martxoaren 15aErrusiako tsar Nikolas II.ak abdikatu egin zuen.

Apirilaren 6aAEBek gerra deklaratu zioten Alemaniari.

Abenduaren 23aErrusiak bakea sinatu zuen Alemaniarekin.

Urriaren 30aOtomandar Inperioak bakea sinatu zuen.

Gerra amaitu zen. Azaroaren 11Alemaniak Compiegneko Armistizioa sinatu zuen.

Azaroaren 9aAlemaniako kaiserrak abdikatu egin zuen, eta Alemaniako Errepublikasortu zen.

1.855.3691.855.3691.855.3691.539.7151.539.7151.539.7151.219.2011.219.2011.219.201976.000 848.614848.614848.614633.500483.000 473.000 278.000278.000278.000182.000

Udarako erasoaldiaApirila-ekaina

Ieperko hirugarren batailaUztaila-azaroa

zaroa

ArrasApirila-maiatza

Ehun eguneko erasoaldiaUztaila-azaroa

Europa hondamendi ekonomikoan laga zuen gerrak. AEBei eta Japoniari, berriz, loraldi ekonomikoa ekarri zien. AEBek diru, ondasun eta gerra tresneria asko utzi zien gerran murgildutako Europako potentziei, eta zordun bilakatu ziren. New Yorkeko burtsa munduko nagusia bihurtu zen, eta dolarra munduko diru erreferentziazkoa.

Europako inperio handiak desagertu ziren. Aldi berean, herrialde berriak sortu ziren, Errusia eta Austria-Hungariako Inperioa desagertzearekin batera.

Gizon belaunaldi oso bat galdu zenez, emakumea sartu zen sistema produktiboan, ordura arteko genero monopolioa hautsita. Emakumeen eskubide berdintasunaren aldeko borrokan aurrerapauso handi bat ekarri zuen egoera horrek. Sozialki ere langileria eta klase ertainak izugarri pobretu ziren Europan, inflazioaren ondorioz, eta gatazka sozialak izugarri gogortu ziren.

Gerraren galtzaile nagusia Alemania izan zen: kalte-ordain itzelak ematera behartu zuten, munduan zituen kolonia guztiak galdu egin zituen, armadarik gabe geratu zen, eta Munduko Nazioen Erakundetik kanpo utzi zuten. Zigor politika horrek muturreko nazionalismoa suspertzen lagundu zuen, eta Bigarren Mundu Gerra ekarri zuen nazismoa sortzen.

Hildakoak

Zaurituak

Militarrak Zibilak*

milioi10

Euskal herritarrak

6.000

milioi20

Presoak

milioi7,6

milioi7

Soldadu kopuruaHasieran Gerran

milioi18,8

milioi64,7

Hegazkinak Gerra hasieran behaketarako erabiltzen ziren gehienbat. Baina amaierarako alde guztiek euren estrategietan barneratuta zeuzkaten.

Urpeko ontziakAlemaniak, hasieran bidaiari ontziak eta merkataritza ontziak errespetatzen bazituen ere, gero denen kontra egin zuen, eta itsas garraioa izugarri zaildu.

ArtilleriaHaren ondorioz hil edo zauritu ziren %80. Gero eta kalibre handiagoko kanoiak erabili zituzten.Metrailadoreak

Sommeko ofentsiban (1916) lehen egunean 60.000 soldadu britainiar hil ziren, gehienak metrailadoreengatik.

rantxa ezarri ziren. ziren, infanteriaren

Lubakien artekopasabideak

Lubaki gerraLehen Mundu Gerra lubaki gerra bat izan zen, beste guztiaren gainetik. Lubaki gerra borroka egiteko modu bat da, zeinean elkarren aurka ari diren armadak lurrean zulatutako lubakietatik ari diren aurrez aurre. Suzko armen eragina indartzearen ondorioz sortu zen lubaki gerra; izan ere, armek gero eta gehiago suntsitzeko ahalmena izan arren, mugitzea ez baitzen bereziki erraztu.Lehen Mundu Gerran, eta bereziki mendebaldeko frontean, guztiz nagusitu zen lubaki gerra. Bat eta bi metro arteko lubakiak egiten ziren, eta elkarren arteko pasabideak egiten ziren borrokan ari ziren soldaduen mugimendua errazteko.

Ekonomia

Muga berriak

Gizartea

Gatazka

* Hildako zibil gehienak ez ziren gerraren biktima zuzenak izan, baizik eta gerrak eragindako gosete eta izurriteen biktima.

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 132014ko otsailaren 23a • Igandea

Page 14: Gehigarria. Min handia

Historiak erantzukizun guztiaAlemaniari egotzi badio ere,guztiek izan zuten gerra huragelditzeko aukera,baina interes politiko eta ekonomikoek pisu handiegia zuten.

AZKARRA ETA AZKENABEHAR ZUENA

14 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Arantxa Elizegi

Tragedia bat onartzea beti da errazagoa errudu-na auzokoa denean. Baina sarraskiak gutxi-tan izaten dira pertsona edo erakunde bakarbaten erantzukizuna. Are gutxiago LehenMundu Gerraren kasuan, Europa osoa suntsi-

tu baitzuen. Gavrilo Princip serbiar nazionalistak Fran-tzisko Fernando austriakoa eta haren emazte SophieChotek hil izana izan zen Austria-Hungariako InperioakSerbiari erasotzeko baliatutako aitzakia. Baina horrenatzean bazen pisu handiagoko argudiorik. «Vienako bote-reek kolokan zegoen inperioaren gainbehera eragoztekomodua ikusten zuten Serbiaren aurkako gerran. Vienanetsita zeuden, eta buruzagi militar asko tematuta zeudeninperioak desagertu behar bazuen haren etsaiek ere ber-din egin behar zutela, baita horretarako gerra Europaosora zabaldu behar bazuten ere», dio Stig Foersterrek,Bernako Unibertsitateko historia katedradunak.

Austriak, ordea, laguntza nahi zuen, eta Alemanianaurkitu zuen behar zuen aliatua, Gilen I. kaisarrak«era-bateko babesa» adierazi zionean. «Europan beldur zirenAlemania botere nagusi bilakatuko ote zen. Hura zenekonomikoki eta militarki indartsuena, baita gizarte au-rreratuena zuena ere, baina baliabideak falta zitzaizkionnagusitasuna lortzeko. Alemaniako kantziler BethmannHoolweg presiopean zegoen, kaisarrak eta buruzagi poli-tikoek indar erakustaldia nahi zuten, eta, bide batez,Frantzia eta Errusiaren arteko aliantza ahuldu, beldurbaitzen azken hori hartzen ari zen indarraz. Aldi berean,Errusiak hamar urte lehenago Japoniaren aurkako ge-rran izandako porrota ahantzi eta bere mugak sendotunahi zituen Serbiari lagunduz. Paris eta Londres, berriz,beldur ziren Alemania indartuta aterako ote zen. Britai-nia Handiak gainera, arerio zuzentzat zuen Alemania;izan ere, Frantzia garaituz gero ordura arteko indar orekaamaituko zen. Zenbait historialarik erantzukizuna de-nen artean banatzen duten arren, egia hauxe da: Alema-niaren babesik gabe Vienak ez zion Serbiari erasoko, etahistoria bestelakoa izango zatekeen», nabarmendu duFoersterrek. Hala, 1914ko uztailaren 29an, Austria-Hun-gariako Inperioak Belgradori eraso zion. Hurrenez hu-rren, Errusia, Alemania, Frantzia eta Britainia Handiabatu ziren. Hasia zen Lehen Mundu Gerra.

Gabonetarako, amaituaPolitikoki zaharkitua —inperioei eustea zen haren helbu-rua—, eta militarki berritzailea —ordura arte inoiz erabi-li gabeko teknologia sortu zuten gatazkarako— izan zengerra hura. David Stevenson historialariak 1914-1918. His-toria de la Primera Guerra Mundial(Lehen Mundu Gerra-ren historia) liburuan nabarmentzen duenez, Mendebal-

deko Frontean eraikitako lubakiek, erromatarren garai-ko gotorlekuekin alderatu izan badituzte ere, egiazki ezzuten aurrekaririk. Alemaniarrak izan ziren lubakiakerabiltzen lehenak, eta, beraz, haiena izan zen, hasieranbederen, abantaila; izan ere, soldaduak lehergailu etajaurtigaietatik babesten zituzten. Sistemaren azken hel-burua zen soldadu kopuru txikiekin inguru bat epe luze-an defendatu ahal izatea. Hiru lubakik osatzen zuten le-hen lerroa zeritzona: zaintza taldeentzat, lehena; solda-duentzat, bigarrena; eta sostengu taldeentzat, hirugarre-na. Lubakiek eurek ere diseinu berezia zuten, ez baitzirenerabat zuzenak, eta hamar metrotik behin, sigi-saga egi-ten zuten, soldaduak leherketetatik babesteko.

Aliatuak ez ziren, ordea, atzean geratu, eta berehalasortu zuten euren sistema propioa. Berdin gertatu zengerrarako beste teknologiekin ere, gas pozoitsuekinkasurako —frantsesak izan ziren azken horiek erabil-tzen lehenak, nahiz eta gero alemaniarrek teknika hobe-

tu zuten—. Baina, aste batzuenburuan, hor ere indarrak berdinduziren. Horren guztiaren ondorioz,«Gabonetarako bukatua» beharzukeen gerra hark lau urte iraunzuen.

Propagandak indarra hartu zuen;izan ere, agintariek «gerra guztiakamaituko zituen gerra» gisa defen-datu zuten frontera joateko eraba-kia. Gazteek azken gerra hartakoheroiak izan nahi zuten, «aukera-tuak», Werner Sombart ekonomis-

tak zioen moduan. «Propaganda ez zen gaur egun ezagu-tzen dugun modukoa. Orduan prentsa, antzerkia eta zi-nema ziren agintarien bozgorailuak, haiek zirenestatuaren mezuak zabaltzeko arduradunak eta gerrakgaraipena ekarriko zuela sinetsarazteko lan egin zute-nak», azaldu du Jay Winters Yale Unibertsitateko histo-ria irakasleak. Gerra ez zen, ordea, filmetan bezalakoa.

Gorrotoamailaizugarrietaraheldu zen.Hildakoenfamiliekmendekuanahi zuten»JAY WINTERSHistorialaria

‘‘

(Hurrengo orrialdean jarraitzen du)

Soldadu britainiarrak errekrutatzen, Londresen, 1915ean.

25.000.000

GERRA BAINOHILGARRIAGOA Spanish flu (Espainiako gripea) izena jaso zuen. Izanere, zentsurak Europako hildakoen datuak isilarazi zi-tuen, gerran zeuden soldaduen artean beldurra zabal-tzea saihestu nahian. Aldiz, Espainian ez zegoen hala-korik —neutraltasunari eutsi zion—, eta, beraz, baziru-dien han eragin zuela sarraski handiena. Gerora jakinahal izan denez, ordea, 1918an izurri bilakatu zen gripe-ak 25 milioi hildako eragin zituen lehen 25 asteetan. 15eta 44 urte arteko gazteei eragiten zien gehien birusak;ondorioz, hondamena eragin zuen fronteetan, solda-duen elikadura eta bizi-baldintza txarrak indartuta.Orotara, 50 eta 100 milioi hildako artean eragin zituen.

1918ko gripea

Page 15: Gehigarria. Min handia

Australiako soldaduak, gas maskarak jantzita, 1917an, Ieperren.

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 15 2014ko otsailaren 23a • Igandea

Page 16: Gehigarria. Min handia

16 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

«Muinoak sumendia dirudi: metrailaren kea; suziri hori,gorri eta berdeek agintzen diote artilleriari tiro egitekoedo suari eusteko; edonon lehertzen diren bonbak distiraizugarria eta ke beltza utziz. Soinua ikaragarria da, auhe-neak, kantuak, zurrumurruak eta oihuak aurrean etaatzean, altzairua lehertzen den artean. Beldurgarria dazenbat hildako dauden inguruan», zioen gudari frantsesbatek bere egunerokoan. Apurka bazen ere, halako testi-gantzen bidez errealitatearen irudi zehatzagoa osatu zu-ten herritarrrek, baina horrek gerrarako bestelako grinazabaldu zuen. «Gorrotoa maila izugarrietara heldu zen.Belgikan eta Frantzian egin zirenak bezalako sarraskiakzigortu egin behar ziren. Frontean senideak galdu zituz-ten familiek mendekua nahi zuten. Lehen Mundu Gerrakeragindako gorrotoa beste edozein gatazkak eragitenduenaren antzekoa da, baina handiagoa, zabalagoa, den-boran luzeagoa eta sakonagoa», nabarmendu du JayWinter historialari estatubatuarrak.

Akordioa ez, mendekua1916rako, Alemaniak, Frantziak eta Austriak gerrara bi-daliak zituzten borrokatzeko gai ziren gazteen %80. Be-launaldi oso bat jo zuen gatazkak, tartean, Adolf Hitlerbera, zeinak handik urte batzuetara Alemania BigarrenMundu Gerran sartuko zuen. Bazirudien gatazka betiere-koa izango zela. Baina 1917an, Britainia Handia negozia-zio mahaira eramateko asmoz, oinarrizko gaiak erama-ten zizkieten ontziei erasotzeko agindu zuen kaisarrak —urte bereko abenduan, Errusiako eta Alemaniako or-dezkaritzak bake elkarrizketak hasi zituzten, lehenarenekimenez, ekonomikoki hondoa joa baitzen ordurako eta

tsarrak agintea utzia baitzuen—. Hura izan zen, ziurre-nik, Gilen II.a kaisarraren akatsik handiena; izan ere,Londres hornitzen zuten ontzien artean zeuden AEBeta-koak, zeina ordura arte ez zen Mundu Gerran sartu.

1918an, milioi bat soldadu estatuba-tuar heldu ziren kontinentera.Erraz garaitu zituzten ordurakoahituak zeuden alemaniarrak etahaien aliatuak.

1918ko azaroaren 11ko goizekohamaiketan amaitu zen gerra. Lauegun lehenago heldua zen MatthiasErzberger buru zuen alemaniar or-dezkaritza Belgikara. Han, tren ba-goi batean sinatu zuten VersailleskoItuna izenez ezagutzen dena. Ez zio-ten elkarri eskurik luzatu; ez zenakordiorik izan, porrotaren aitorpe-na baizik. Sinatutakoan, hala ohar-tarazi zuen Erzbergerrek: «70 milioibiztanleko nazio batek sufri dezake,baina ez da hilko».

«Gauza asko egin ziren gaizki Pa-risko akordioetan —ez soilik Versai-lleskoetan—. Frantziak ez zuen

nahi Alemania potentzia izaterik, eta, ahal izanez gero, na-zio gisa ere desagerrarazi nahi zuen. Britainia Handia etaAEBak, ordea, ez zeuden ados, beldur baitziren Pariseknahi zuena eginez gero hura bilakatuko zela kontinentekoindar nagusia. Beraz, tarteko bidea hartu zuten, zeinakAlemania epe luzera zigortzea zuen helburu. Baina harkbazuen oraindik berreraiki eta are arriskutsuago bilaka-tzeko nahikoa botere. Versaillesko Ituna baliatu izan ba-

zuten Alemania behin betiko suntsitzeko edo hura demo-kratikoki berreraikitzeko baliabideak eskaintzeko, bestetestuinguru batean geundeke. Baina egin zezaketen oke-rrena egin zuten. Hartu ziren zigor ekonomikoak ere izu-garrak izan ziren. Denen artean gerrak eragindako hon-damena konpontzen ahalegindu beharrean, Frantziaketa Britainia Handiak Alemaniari ordainarazi zizkioteneuren zorrak», salatu du Stig Foersterrek. Inperioen aldeborrokatu ziren kolonietako soldaduentzat ere ez zen sari-rik izan. «Versaillesko Itunak Alemania egiten zuen gerta-tutako guztiaren erantzule. Kolonien autodeterminazio-rako aukera ere ezin txarragoa izan zen, soilik zuriak har-tzen zituelako kontuan. Horrek bultzatu zituen kolonia-lismoaren aurkako lehen mugimenduak Egipton, Indian,Korean eta Txinan. Motzean esateko, beraz, hitzarmenakkolokan jarri zuen inperioen ordena», dio Winterrek.

Ehun urte igaro arren, historialariek antzekotasunugari topatzen dituzte orduko testuinguruaren eta egun-goaren artean. Egun, zigor ekonomikoek ordezkatu di-tuzte orduko baionetak. «Lehen Mundu Gerra klixe batda. Bigarrenarekin batera Europako Batasunaren sorre-ra ahalbidetu zuen. Horren helburua izan zen ‘aski da!’esatea. Nazionalismoak alde batera utzi, eta elkarlaneanoinarritutako Europa eraikitzea zen asmoa. Finantza kri-siak erakutsi duen moduan elkarlanak arazo larriak era-gin ditzake. Bestetik, gerrak ez dira desagertu. Ezin duguziurtatu kontinente arteko gerrarik egongo ez denik etor-kizunean. Asia ekialdeko egungo testuinguruak badu an-tzekotasunik 1914ko Europarekin. Baina ez dugu okertubehar, mundua asko aldatu da ordutik. Erkatzeak alferre-koak dira. Eta itxaropena badut egun erabakitzeko ahal-mena duten buruzagiek zerbait ikasiko zutela 1914anegindako akatsetatik», ondorioztatu du Foersterrek.

Gauza askoegin zirengaizki Pariskoakordioetan.Eginzezaketenokerrena egin zuten»

«Gerrak ez diradesagertu.Baina ez duguokertu behar,mundua askoaldatu da1914tik»STIG FOERSTERHistorialaria

‘‘

(Aurreko orrialdetik dator)

Gizonak frontean egonik,‘haienak’ziren lanak hartuzituzten emakumeek, baitaboto eskubidea lortu ere.

A. Elizegi

«Britainia Handian askok argudiatzen zuten emakume-ek ezin zutela bozkatu haien garuna gizonezkoena bainotxikiagoa zelako eta, beraz, bozak iritsitakoan ez zirelakoaukeratzeko gai izango. Esaten zuten haien fisiologiakagintzen zuela —haurren zaintzak, hilekoak, erditzeaketa menopausiak— eta, ondorioz, tarteka burua galtzenzutela»; hala dio Diane Atkinsonek, idazle eta historialaribritainiarrak. Argudio horiek berak edo oso antzekoakerabiltzen zituzten Lehen Mundu Gerra aurreko edozeinherrialdetan; izan ere, sufragisten mugimendua 1900 in-guruan jaio bazen ere, herrialde gehienetan emakumeekez zuten boto eskubiderik izan gerra bukatu arte. «Sufra-gisten mugimendua ez zen ongi ikusia. Jendea mehatxa-tua sentitzen zen, emakumearen betiko testuingurutikateratzen zirelako», azaldu du Atkinsonek. Hain zuzen,gerrako urteetan egindako lana saritu eta barne gataz-kak saihesteko balio izan zuen emakumezkoen boto es-kubideak. Britainia Handian, esaterako, 1917tik aurrera30 urtetik gorako emakumeei onartu zieten eskubidehori. AEBetan ere, garaitsu horretan aukeratu zuten le-hen emakumezko ordezkaria, Jeannette Rankin, errepu-

blikano feminista eta bakezalea. Alemanian ere gerraos-tean eta ezkerraren ekimenez onartu zieten emakumeeibozkatzeko eskubidea, argudiatuz «gizartea baketzeko»balioko zuela.

Mugimendu sufragistaren atzean bi mugimendu nagu-si zeuden: bata, gerraren aldekoa eta gobernuaren babesazuena, eta bestea, bakezalea. Azken horretako kide zenAletta Jacobs herbeheretarra. Hark antolatu zuen Bakeeta Askatasunerako Emakumeen Nazioarteko Konfe-rentzia Hagan, 1915ean. Bertan parte hartu zuten hamabiherrialdetako milatik gora emakumek, eta gehiago izan-go ziren, ordezkari britainiarrei herrialdetik irteten utziizan bazieten.

Behin-behineko askatasunaGerrak gizarteko alor guztiak irauli zituen, baita orduraarte ontzat ematen ziren rolak ere. Gizonak frontean ego-nik, norbaitek egin behar zituen haienak ziren lanak —soldata erdiaren truke bazen ere—. Britainia Handian,esaterako, gobernuaren esku geratu ziren munizio lante-gi guztiak, eta haietan emakumeak ziren nagusi. Orota-ra, gerrak iraun zuen lau urteetan 1,6 milioi emakumearitu ziren lanean gobernuarentzat, gehienak arma lan-tegietan.

Bakanagoak, baina izan ziren frontera joan zirenakere. Haien artean nabarmentzekoa da Flora Sandes bri-tainiarra, zeina Serbiako armadako komandante izateraheldu zen, Britainia Handia lotsagarri utziz. Izan ere,Londresek bere fabriketan soilik nahi zituen haiek, eta ezfrontean gizonekin batera borrokatuz. Izan ziren emaku-mezkoen batailoiak ere. Horietako bat, Maria Botxkare-

vak zuzendutakoa. Hark 2.000 emakumez osatutako ba-tailoia sortu zuen Errusiako armadaren barnean, borro-karako unean gizonak lotsarazi eta errazago garaituko zi-tuzten argudioarekin.

Itxurazkoa eta epe laburrekoa izan zen, hala ere, aska-tasun egoera hura. Gerra amaitu orduko, herrialde gehie-netan lehengora itzuli ziren emakumeak, alegia, ikuse-zintasunera. «1931rako, etxetik kanpo lan egiten zutenemakumeen kopurua gerra aurrekoaren parekoa zen»,azaldu du Joanna Burkek, Londresko Unibertsitatekohistoria irakasleak.

GERRA, JOAN-ETORRIKOBERDINTASUN EGOERA

Emakumeak lanera deitzeko kartel bat.

Page 17: Gehigarria. Min handia

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 17 2014ko otsailaren 23a • Igandea

Armeniar haurrak erreguka eskuan ogi zati bat duen turkiar soldadu bati, 1915ean.

Datu zehatzik ez dagoen arren,gerrak iraun zuen lau urteetanmilioi erditik gora armeniar hil zituztela uste da.

A. E.

«Armenia eta turkiarren arteko gatazka gerra hasi aurre-koa da, baina Konstantinoplan agintean zegoen triunbi-ratuak hura behin betiko amaitzeko baliatu zuen gerrakzabaldutako aukera. Hau da, etsai etnikoak identifikatueta suntsitu zituen inperioak. Gerrak ahalbidetu zuen ge-nozidioa», nabarmendu du Jay Winter, AEBetako YaleUnibertsitateko Historia irakasleak. Gorroto eta eziniku-si horren froga da William Ramsay etnografoak 1890eanidatzitakoa: «Turkiarrek neurrigabeko erdeinuz agin-tzen dute... armeniar (eta greziarrak) zakurrak edo ze-rriak balira bezala erabiltzen dituzte... tu egiten diete,haien itzalak turkiar bat iluntzen badu; euren oinetakolokatza garbitzeko erabiltzen dituzten alfonbrak dira.Mendeetako esklabotzaren, irainen eta mespretxuen on-dorioz, urteetan euren jabetzak ukatu ostean, ezin duteindarkeriatik ihes egin, eta hari indarkeriaz erantzuteakheriotza dakar». Otomandar Inperioan kristauak biga-rren —edo hirugarren— mailako hiritarrak ziren: auzite-giek ez zuten haien testigantzarik kontuan hartzen tur-kiar baten aurkako epaiketan, ezin zuten armarik erabili,ez eta zaldi gainean ibili ere; eta erlijio jarduerak erabatmugatuta zeuden.

Otomandar Inperioak 1914ko azaroan Frantzia, Erre-suma Batua eta Errusiaren aurkako gerra santura deituzuen, Alemaniaren laguntzarekin Libian eta Balkanetangaldutako lurrak berreskuratuko zituen ustearekin.Kontuan izanik armeniar komunitatearen zati handi batErrusian bizi zela, etsaiari laguntzea egotzi zieten, etahaien kontrako operazioak bultzatu zituzten. «TurkiarInperioan bizi ziren bi milioi armeniarrak ez ziren inoren-

tzat mehatxu. XX. mendean ere erabili izan den ideiabera sostengatu zuten, hau da, gerra politika dela. Bainagerra gorrotoa da, eta kasu honetan, gerrak, deusezta-tzea esan nahi du», dio Winterrek.

1915eko apirilaren 24an agintariek 250 intelektual ar-meniar atxilotu eta deportatu zituzten, Errusiako arme-niarrei laguntzea egotzita. Egun horretan gogoratzendute mundu osoko armeniarrek euren herriaren genozi-dioa. Egun hartatik aurrera sarraskiak eta hilketak batabestearen atzetik heldu ziren. Gobernuak armeniarrakkanporatu eta haien jabetzak eskuratzeko agindua emanzuen. 1915eko abuztuan hala deskribatu zuen The NewYork Times egunkariak inork aitortzen ez zuen genozi-dioa: «Eufrates ibaia eta inguruko bideak kanporatuengorpuez beteta daude, eta bizirik jarraitzen dutenek ba-dakite heriotza gertu dutela. Armeniar komunitate osoasuntsitzea da egitasmo honen helburua».

Armeniarrak Siriatik barna bidali zituzten, basamor-tua zeharkatuz, esku-hutsik. Bidean, lapurretak, hilke-

tak eta bortxaketak jasan beharizan zituzten, maiz eurak babesteazarduratu behar zuketen solda-duengandik. Izan ziren ere kon-tzentrazio esparruetan sartutako-ak. Orain arteko ikerketen arabera,orotara 25 esparru egin zituztenturkiarrek, egungo Irak eta Siriakomugetatik gertu.

Ez dago 1914 eta 1918 bitarteanhil ziren armeniarren datu zehatzik. Dena den, historia-lari gehienek uste dute milioi erdi inguru izan zitezkeela;badira, ordea, kopurua 600.000 eta 1,5 milioi artean koka-tzen dutenak. Turkiak, hala ere, beti ukatu izan du arme-niar komunitatearen aurkako genozidioa egon zela.«Lehen Mundu Gerra izan zen ordura arteko gerra han-diena. Bigarren Mundu Gerra hura baino handiago etaankerragoa izan zen. Ez da kasualitatea biak ala biakgenozidioaz markatuak egotea. Hau da gerra totalarilotutako basakeriaren logika», ondorioztatu du Jay Win-ter historialari estatubatuarrak.

BASAKERIAREN LOGIKAPRAKTIKARA ERAMANA

1915ekoapirilaren24tik aurreraegunerokobilakatu zirenTurkiakoarmeniarrenatxilotze etakanporatzeak

Manfred vonRichthofen‘Baroi gorria’,AlemaniakoArmadarenaireko heroia

Pertsonaiak

DBaroi gorria deitzen zioten, haren hegazkinakolore horretakoa zelako, jakin bai baitze-

kien etsaiek beldur ziotela eta bere airekoa ikuste-an haien artean izu-ikara zabaltzen zela. Ezzitzaien arrazoirik falta. 1918an tiroz hil aurretik, 80hegazkin bota baitzituen Manfred von Richthofenpilotu alemaniarrak, hala, bere herriko heroi etagerrako aldarri bilakatu zen. Gerrako lehen urtee-tan, hala ere, zalditeriako soldadu izan zen Richt-hofen, eta baita infanteriakoa ere. Baina OswaldBoelcke pilotua ezagutu zuenean, 1916ko irailean,aldatu zen haren zoria, berak zuzendutako erasoeskuadroian parte hartzea proposatu baitzion.Hurrengo hogei hilabeteak oparoak izan zirenharen karrera militarrean, izan ere, ordura artekomarkak hautsi zituen, eta horri esker merezimen-duzko gurutzea eman zioten. Denborarekin, bereeskuadroia osatzeko aukera izan zuen, zeina Zirkuhegalaria izenez egin zen ezagun —hegazkinekkolore biziak zituzten etsaiak nahasteko asmoz—.Orotara, hamalau pilotuk osatzen zuten taldea,zeinak trenean mugitzen ziren fronte batetik bes-tera. Orotara ia 60 batailatan parte hartu zuen.1918ko apirilaren 21ean, soldadu australiar batek,William John Evansek, hil zuen tiroz Frantziako aireeremuan.

PhilippePetainVerdungobataila irabazi zuenarmadaburua

DAhalik eta hildako gutxiena izateko neurriakhartzen zituelako egin zen ezagun Philippe

Petain armadaburu frantziarra. 1916an, Petainekzuzendu zituen Verdunen borrokatu ziren soldadufrantziarrak. Haren estrategiaren oinarrian zegoensoldaduak behar bezala prestatuta egon beharzutela, eta hori bera egin zuen Verdunen ere. Bar-le-Duc eta frontearen arteko komunikazio lerro batzabaldu zuen, tropei munizio gehigarria, janariaeta osasun zaintza eramateko. Frantziako arma-dak Damen Bideko borroketan egindako okerrakerrepika ez zitezen —100.000 soldadu frantses hilziren—, militarrek buruzagitza hartu eta berehala,soldaduen bizi-baldintzak hobetzeko neurriakhartu zituen Petainek, eta baita mutinak gogorzigortu ere —haietako batzuk bultzatu zituztenakfusilatu egin zituzten—. Hartutako neurriei esker,1917ko urrian Parisek alemaniarrak garaitu zituen,eta Damen Bidea bereganatu. Gerraostean, Fran-tziako mariskal izendatu zuten. Lehen MunduGerran ez ezik, bigarrenean ere izan zuen zeresanikPetainek, Frantziako presidentea izan baitzenherrialdea Alemaniaren menpe egon zen denbo-ran.

Page 18: Gehigarria. Min handia

crash latzaren kalteak. Hans-Joachim Vothhistorialari ekonomikoaren esanetan, ale-maniarrek «psikosi kolektiboa» bizi izanzuten, eta engainu bikoitza, gerra eta diruagaltzea. Klase ertainak nozitu zen gehien,klasea bera desagertzeraino. Ogi barra ba-tek 163 marko balio zuen 1922an; 1923koazaroan, berriz, 200.000 milioi marko. Po-brezia guztiz orokortu zen, eta testuinguruhorretan loratu zen nazismoa.

Baina memoria selektiboa ere badela na-barmendu du The Guardian kazetan Al-brecht Ritschl London School of Econo-micseko Historia Ekonomikoko irakasle-ak. Berlin Greziari erreskateko zorrakbarkatzeko prest ez dagoen honetan, gogo-rarazi du aliatuen zor kitatzeagatik eginzuela aurrera Alemaniak —aliatuen arte-

an zen Atenas—.2010ean amaitu zuenBerlinek Lehen Mun-du Gerrako zorrenordainketa. Guztira,337.000 milioi europagatu ditu 92 urte-an, Versaillesen sina-tu baino dezente gu-txiago. BigarrenMundu Gerraren os-

tean, Londresko 1953ko Konferentzian,aliatuek zorraren erdia barkatu ziotelako.«Gerra garestia zen», David Stevenson his-torialariak 1914-1918 Historia de la Primera Guerra Mun-dial liburuan (Debate) argudiatu bezala. Europako eko-nomia txikituta eta zorpetuta laga zuen gerrak; lau inpe-rio erori eta estatu eta merkatu berriak sortu ziren —askoahulak—, eta lau urtez ekonomia militarrera osorik

emandako industriak zeregin barik geratu ziren. Fronte-ek eta inbasioek harrapatutako Belgikako eta Frantziaiparraldeko industriagune nagusiak, gainera, txikitutageratu ziren. Eibarko armagintzan gertatu bezala, mol-daketa handi eta zailen urteak izan ziren gerra ostekoakkontinentean. Gerora autogintzako erraldoi bihurtukoziren marka asko armaginak izan ziren gerra amaituarte: Citroenek munizioa egiten zuen, eta Renaultek tan-keak; BMWk, berriz, gerra hegazkin alemaniarrentzakomotorrak.

Guztira, 152.200 milioi euro inguruko faktura izan zuenGerra Handiak. Gastu militar ikaragarriari aurre egitekokokotseraino zorpetu ziren Europako potentziak. Lau ur-tean, Berlinen gastu publikoa —ia osorik militarra— BP-Garen %18tik %76ra igo zen; Londreskoak %70 gaindituzuen 1917an; urte berean, Frantziaren gastu militarrak

BPGaren tamaina gainditu zuen, eskatu-tako maileguengatik neurri handi batean.

Zelan egin zioten aurre gerrako gastuarikontinenteko potentziek? Eskura zituztenbide guztiak erabili zituzten: zergak igozituzten —gerrako gastuen %26,2 zergekordaindu zituzten Londresen, %16,7 Berli-nen eta %15 Parisen—; gerrako bonupublikoak saldu zizkieten aurreztaileei —AEBetan Liberty bonds deitu zietengerra garian, eta Victory bonds 1918tikaurrera—; nazioarteko ordainketetarakourre eredua hautsi eta likidezia lortzekodiru papera barra-barra ekoitzi zuten —inflazio handia eragin zuen, eta mun-duan urre ereduaren ordez dolarra gailen-tzen hasi zen—; eta aliatuek, batez ere,maileguak eskatu zizkioten Washingtoni.

Emakumeak eta langileakBeste herentzietako bat, hain zuzen, mun-duko indar korrelazio aldaketa izan zen.Japonia eta, bereziki, AEBak nabarmenaupatu ziren, Europaren nagusitasunariamaiera emanez. Herrialde neutralek ere—Espainiak tartean— dirutza egin zuten,eta Euskal Herriko industriak ere sekula-ko gorakada izan zuen. AEBena izan zen,baina, gorakadarik meteorikoena. Gerra-ko lehen hiru urteetan aliatuak hornitueta mailegatu zituen —1918tik aurrera Eu-ropako potentziak menpean izatea lortuzuen horrela—, eta gerran urtebetez arituostean irabazle atera zen. Politikoki etaekonomikoki. Atzeraldi ekonomiko larribatean egon ostean, munduko lehen poten-tzia bihurtu zen lau urtean.

Gerraren faktura ekonomikoak, denaden, izan zituen gizarterako alde on batzukere: emakumeak lehen aldiz lan merka-tuan sartzeak —aliatuen bandoan berezi-ki— mugimendu feminista eta sufragistahauspotu zituen, eta armagintzaren gora-kadak inoiz baino eskulangile gehiago era-man zituen industriara lanera, langile kon-tzientzia eta mugimenduak indartuz —1917ko Errusiako iraultza izan zenondoriorik berehalakoena—. Europakopotentziek, ordea, ez zituzten borondatez

bete fabrikak andrez, beharrizanagatik baino: gizonezko-en lana ordezkatzeko. Frantzian, 1918an, armagintza sek-toreko 1,7 milioi langileetatik 430.000 emakumeak ziren.Londresko Woolwicheko arma fabrikan 195 emakumezeuden lanean 1915ean; 1917an, berriz, 25.000.

Gerra ostean, ekonomikoki itoegin zen Europa, eta AEBak,guduak aberasturik,nazioarteko lehen potentziaekonomiko bilakatu ziren.

Jon Fernandez

Bizi-bizirik daude oraindik Gerra Handiarenherentzia ekonomiko batzuk. Allensbach in-kesta etxearen arabera, alemaniarrek gauregun beldur handiagoa diote hiperinflazioa-ri, minbizia bezalako gaixotasun hilgarriei

baino. Lehen Mundu Gerrak potentzia nagusien ideolo-gia eta politika ekonomikoen DNAn iltzatu zituen arras-toetako bat baino ez da Bundesbankek eta alemaniarrekinflazioari dioten fobia. Herentzien zerrenda askoz luzea-goa da.

Lardaskeria ekonomikoa izan zen Versaillesko bakeituna, ekonomista gehienen arabera, XX. mendeko gora-behera guztiak baldintzatuko zituena. Ez da alferrik ikas-ten Historia fakultateetan Lehen Mundu Gerra izan zela«joan den mendeko hondamendi guztien ama», eta1919ko bake itunak jarri zituela Bigarren Mundu Gerrapizteko oinarriak. Garaileek, zigor politiko, geografikoeta militarrez gain, zigor ekonomiko ikaragarriak ezarrizizkieten galtzaileei. Aliatuek 226.000 milioi marko ale-maniar ordaintzera behartu zuten Berlin. Zigorra kortseestuegia bihurtu zen aurrez gerran zorpetu eta pobretu-tako herrialdearentzat. Arnasarik hartzeko tarterik ezzioten utzi Alemaniari, eta ataka horretan bi kolpe gogorjaso zituen: 1923ko hiperinflazioa —urte horretan prezio-ak bikoiztu egiten ziren lau egunetik behin— eta 1929ko

FAKTURARIK LUZEENA

Gerra Handiak152.200 milioieuro ingurukofaktura izanzuen. Berlinek2010ean eginzuen berezorren azkenordainketa

Emakume britainiarrak fabrikan lanean, bonbak betetzen . THE ART ARCHIVE / IMPERIAL WAR MUSEUM

18 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Dirua eta soldaduak

biltzeko propaganda

handia egin zuten alde

guztiek, gerra bonuak ere

salduz. Goitik behera,

Londresen, Berlinen eta

Washingtonen kartelak.

Page 19: Gehigarria. Min handia

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 19 2014ko otsailaren 23a • Igandea

eta zerbitzu sozialen babesik izango ez bagenu, 1920koegoeraren pare egongo ginateke. Eta egoera hark faxis-moa ekarri zuen. Zeintzuk dira orduko eta gaurko antzekotasun nagusiak?Zorrarenaz gain, Europaren nagusitasunaren amaiera.Gaur ere Europa gain behera doa gora bidean diren po-

tentzien ondoan. Hori gertatu zen le-hen globalizazioaren amaieran, etahorrek ekarri zuen Gerra Handia.Egoera oso antzekoan gaude orain,bigarren globalizazioaren aurrean.Historia errepikatu egiten da?Historia ez da inoiz errepikatzen,baina ikasteko balio du.Nekez ikasten du gizakiak,ordea.Iraganetik ikasteko prest dagoen gi-zarte bat behar da; lider buruargiakbehar dira. Harrokeria gutxiago be-har dugu, baina gizakiaren berezko

arazoa da hori. Ulertu behar dugu eten bako hobetzea ezi-nezkoa dela, eta lantzean behin gauzak moldatu egin be-har direla. Pentsatzen eta berriz pentsatzen laguntzen duiraganak.Orduko errebantxismo girorako itzulera ere nabari duzu gaur.Herrialde alferrak, xahutzaileak... estereotipo nazionale-tara bueltatzen ari gara, eta Europako politikoaren kali-tatea eta kudeaketa gaitasuna asko ari da hondatzen.

Totalitarismoak aupatu zituen 1920ko hamar-kadako arriskuak ikusten dituzu orain ere?Populismoa indartzen ari da. Ez gaude duelaehun urte bezala, baina antzekotasun han-diak daude. Etsipen sozial handia dago, etaetsipena proposamen sinplistenen bitartezbideratzen da. Orduan faxismoa eta komu-nismoa izan ziren. Orain, berriz, ezinezkoakziruditen muturreko nazionalismoak ikus-ten ari gara: Herbehereetan EBtik ateratze-aren kostua neurtzeko eskean, Suitza etor-kinei hesiak jartzen, Frantzia europarrakatzerriratzen... Bigarren Mundu Gerra oste-ko joko arauak kolokan jartzen ari gara.Aldatu behar dira joko arau horiek?Oso ondo funtzionatu zuten, baina moldatubeharra dago. Joko arau eraginkorragoakbehar ditugu, ez hain eurozentristak.1990era arte Mendebaldeak kontrolatzen zi-tuen joko arauak, baina harrezkero ez. Ho-rretara egokitzen ez bazara, ekaitza dator.Versaillesko Bakearen joko arauek, hain zuzen,ekonomikoki ito zuten Alemania.Keynesek 1919an The Economic Consequen-ces of the Peace liburuan [Bakearen ondorioekonomikoak] iragarri zuen Berlinen zigo-rrak etorkizuneko gatazkarentzako oina-rriak zirela. Gainera, gerra ostean lau inpe-rio desegin ziren. Estatu berriak sortu ziren

Europan, batzuk bideragarritasun ekonomikorik bako-ak. Sekulako arrakalak sortu ziren kontinentean, eta na-zionalismoak gotortu ziren. 1929ko krisiaren eta hiperin-flazioaren kalteak ere handiak izan ziren Alemanian.Gerrak zelan eragin zuen herritarren egunerokoan?Bitxia da, baina Gerra Handiak eragin txikia izan zuenarlo zibilean. Hildakoen artean bakarrik %5 ziren zibilak;bigarrenean, %50tik gora izan ziren. Goi klaseko gizonak,gerrara joan zirenak, patriotismoak grinatuta joan ziren.Langile klasea derrigorrean eraman zuten lubakira. Lan-gileak esplotatzeko sistematzat ikusi zuten gerra, eta lan-gileen mugimendua sendotu zuen horrek.Emakumeen rolaren gaineko kontzientzia indartzeko ere ba-lio izan zuen guduak? Gizon guztiak frontean zeuden, eta emakumea jardueraekonomikoari eusteko erabili beharra ikusi zuten. Lehenaldiz sartu ziren andreak lan merkatuan. Lehen Gerraksortu zuen emakumeak bizitza sozialean gehiago partehartu beharraren kontzientzia, eta mugimendu sufragis-tak hauspotu zituen. 1920ko hamarkadan hasi ziren ema-kumeak bozkatzen Erresuma Batuan, eta apurka-apur-ka Europako gainontzeko herrialdeetan.

Lehen Mundu Gerrarenosteko huts ekonomikoenlezioa ikastea ezinbestekotzatjotzen du Guiraok, akatsetaneta arriskuetan antzekotasundezente ikusten dituelakoorduan eta orain.

Jon Fernandez

«Interesgarriena», Fernando Guiraorentzat (Granada,1962), egungo krisi egoerak Lehen Mundu Gerra aurrekoeta osteko garaiekin dituen antzekotasunak aztertzea da.Historian katedraduna da Guirao, eta Historia Ekonomi-koko irakaslea da Bartzelonako Pompeu Fabra Unibertsi-tatean. Argi ditu zeintzuk diren Gerra Handiak epe luze-ra utzitako hiru eragin nagusiak: lehen globalizazioaren,inperioen eta Europaren nagusitasunaren amaiera. Ikus-pegi sozialetik, bi ekarpen nabarmen aitortzen dizkio.Batetik, «emakumeak gizarte modernoan hartu beharre-ko lekuaren kontzientzia». Bestetik, «antolatutako langi-leriaren mugimenduen indartzea». 1914ko gerraren atzean Inperio Britainiarrareneta Alemaniarraren arteko lehia komertzialaikusten dute ekonomista askok.Hori baino konplexuagoa da. Arrazoi ekono-mikoak, politikoak eta ideologikoak nahas-tuta zeuden. Bigarrenaren aldean, lehen ge-rran mundua askoz ere multipolarragoazen. Gora bidean ziren potentzia batzuk, etabeheraldi ez oso argian besteak. Ezegonkor-tasun handia zegoen. Tirabira handiak zeu-den, eta edozein txinpartak sor zezakeensua. Inperioen hedapenagatik, tokiko edo-zein gatazka mundu gerra bihur zitekeen. Horixe gertatu zen.Oso epe laburrerako interesak defendatzekoindarra erabiltzeko prest zeuden inperioak.Indarkeria erabiliz airea galtzen ari ziren in-perioak kikiltzea espero zuten. Gatazka mi-litarra motza izango zelakoan zeuden, gai-nera. Gerra hasi zeneko sorpresa handienaizan zen jendea kantatzen zihoala frontera. Gerra motza espero zuten denek.Inkontzientzia orokorra zegoen, harrokeriaergela. Oso gerra motza espero zuten. 1914koudan hasi zen gudua, eta egunkari askok ira-garri zuten Gabonetarako soldaduak etxeanegongo zirela.Inperioak aurrez prestatu ziren gerrarako?Bigarren Mundu Gerran Alemania bai, bai-na lehenengoan ez. Neurri handi batean, arazo hutsalen-gatik piztu zen eragin ikaragarriko gatazka. Ekonomiak zer pisu izan zuen gerra pizteko orduan?Handia. Alde batetik, Alemania gora bidean zen. Orain-dik ez zen Europaren erdigunea, baina asmo hori zuen.Bestetik, maldan behera zihoan Britainiar Inperioa, na-zioartean interes handia zuena. Tirabira handiak zituz-ten interes komertzialengatik. Baina Londres nazioarte-ko merkataritza potentzia bat zen, eta Alemania ez. Lehiakomertziala, beraz, txikiagoa zen. Berlinek industria as-tunean zeukan pisua, ez merkataritzan.Nor atera zen ekonomikoki indartsuago gerratik?Denak atera ziren galtzaile. Baita AEBak ere, gainontze-koak baino hobeto atera arren. Zergatik?Epe laburrean irabazi handiak izan zituen Washingto-nek. Lehen potentzia bihurtu zen, baina hala izateko era-bakimen handi barik. Neurri batean, gaurko EuropanAlemaniak hartu duen lekua hartu zuen munduan. Eko-nomikoki lehen potentzia izan arren, ez zituen bere gainhartu nahi lidergoak eskatutako kostuak. Baina gerra-ren faktura, luzera, ikaragarria izan zen denentzat.

Fernando Guirao · Historialaria

«Ez gaude duela ehun urtebezala, bainaantzekotasunhandiak daude»

POMPEU FABRA UNIBERTSITATEA

Alemaniarentzat, batez ere. 2010ean amaitu zuten LehenMundu Gerrako zorraren ordainketa.Alemania izan zen kaltetuena, baina Ingalaterra ere bai.Gerraren ostean Ingalaterrakoa zen ekonomiarik zorpe-tuena. Hortxe hasi zuen nazioarteko gainbehera.Egungo Europako zorpetzearekin konparatzerik badago?

Bai, hein batean. Oso interesgarriada antzekotasunak aztertzea. Zormasiboa barne debaluazioaren bi-dez konpontzen saiatu ziren, guorain bezala. Ez zuten lortu, jakina.Urre eredura itzultzen saiatu ziren,soldatak izugarri jaitsiz, eta 1926aningelesek lehen greba orokorra eginzuten, Winston Churchill ordukoOgasun ministroaren kontra. Zergatik desagertu zen urre eredua Le-hen Mundu Gerran?Europako potentzien interesak ez zi-

tuelako betetzen. Urre ereduari eusteak barne debalua-zioa eskatzen zuen, eta gerrako aztoramen sozialarekinsoldatak jaistea erloju-bonba bat zen. Orain familiaren

EBn Berlinekhartu duenlekua hartuzuten AEBekmunduan.Ekonomikokilider bihurtuziren, bainagidaritza argihartu barik»

‘‘

Gaur egungokoltxoisozialik ez bagenu,1920ko pareegongoginateke. Etaegoera harkfaxismoaekarri zuen»

‘‘

Page 20: Gehigarria. Min handia

Gerra pizteak arrakalanabarmenak ireki zituennazioarteko sozialismoan,eta krisi sakonean murgilduzuen II. Internazionala; handikhiru urtera, baina, iraultzasozialista batek arrakastaerdietsi zuen Errusian.

KLASEENARTEKO GERRA

20 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Gotzon Hermosilla

Bi gertaera historiko nagusik astindu zutenmundua XX. mendeko bigarren hamarka-dan. Lehen Mundu Gerra izan zen lehena, mi-lioika hildako eragin eta Europako mapaerrotik aldatuko zuen nazioen arteko borro-

kaldia. Bestea ere gatazkatsua eta bortitza izan zen, bai-na, nazioen arteko liskarra barik, klaseen arteko borrokaizan zuen sorburu eta hauspo.

Europako mugimendu iraultzaileak indartsu zeuden1910eko hamarraldiaren hasieran. «Europa zeharkatzenzuen mamua», Marx eta Engelsen hitzak erabilita, meha-txu garrantzitsutzat hartzen zuten mota guztietako bote-re politiko eta ekonomikoek. 1914ko gerrak pikutara bida-li zituen asmo iraultzaile guztiak, zatiketa eragin baitzuenalderdi eta erakunde sozialista askotan. Baina, handikhiru urtera, arrakastaz buruturiko lehenengo iraultza so-zialista gertatu zen, non eta Errusian, kapitalismoarengarapenetik oso urrun zegoen herrialde batean.

Gerra amaitu zenean, 1918an, mundua ez zen lau urte

lehenagokoa. Eta gertaturiko aldaketen artean, kapita-lismoaren hegemonia apurtzen zuen estatu berri bat sor-tu izana ez zen munta txikienekoa, hurrengo hamarkade-tan frogatuko zen legez.

Lurrikara1914ko gerraren pizteak lurrikara moduko bat eraginzuen hainbat arlotan, eta, besteak beste, alderdi sozialis-ten arteko elkartasuna ere zartatu zuen. 1912an, alderdisozialistek Basileako Agiria izenpetu zuten, eta, han, na-zioartean garatzen ari ziren tentsioak «kapitalisten ira-bazi nahiei eta asmo dinastikoei» egozten zizkieten. Sina-tzaileen ustez, gerra ezin zen justifikatu «herri interesenaitzakiarekin», eta «langileek elkarri tirokatzea» krimenhanditzat jotzen zuten. Baina bi urte geroago gerrak ez-tanda egin zuenean, alderdi sozialdemokrata gehienaknor bere nazioaren gobernuarekin lerrokatu ziren. Ho-rrek, praktikan, II. Internazionalaren gainbehera ekarrizuen.

Gerra aberriaren interesen izenean justifikatzen zutensozialdemokraten jarrerari defentsismoadeitzen zaio, etaEuropako alderdi sozialista gehienetan nagusitu zen.Baina, ildo horren aurrean, kritiko agertu ziren zenbaitiraultzaile. Leninek, esaterako, «harrapakina banatzekolapurren arteko gerratzat» jotzen zuen 1914an hasitakoa,eta «aberriaren defentsaren aitzakiatan» gerra defenda-tzen zuten sozialdemokratak «sozialchauvinista» gisadefinitzen zituen.

Zer gertatu zen hain denbora laburrean jarrera aldake-ta hain handia izateko? Ludger Mees Euskal Herriko Uni-bertsitateko Gaur Egungo Historiaren katedradunakdioenez, gaia «konplexua» da, eta azalpen bat bainogehiago egon daiteke horretarako, baina bat nabarmen-du du: marxismoak, eta marxismoa oinarri hartuta sortuziren alderdi sozialdemokratek, nazio gatazkak aztertze-

Errusiako tsar Nikolas II.a, bere soldaduei adore ematen; gerran izandako hondamendiak erraztu zuen iraultzaren garaipena.

Petrogradeko sobietaren bilkura bat, 1917an.

Soldadu errusiarren agerraldia, 1917ko otsailean.

Page 21: Gehigarria. Min handia

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 21 2014ko otsailaren 23a • Igandea

an izandako «hutsunea». «Marxek eta Engelsek ez zutendenbora askorik galdu gai horretaz gogoeta egiteko, etaarazo horren inguruan idatzi zuten apurra beren analisikonplexuekin bat ez datozen teoria sinpleak izan ziren:nazionalismo oro burgesiaren asmakizuna ei zen, langi-leak banatzeko helburua zuen tresna ideologikoa etaabar».

Meesen aburuz, Marx ez zen jabetu nazionalismoak«nolako eragina zuen eta izango zuen etorkizunean ere»herritarren artean, eta gabezia hori II. Internazionalekoalderdietara igaro zen. «Internazionalismoa zen haienideologia ofiziala, baina laster hasi ziren arazoak. Aus-tria-Hungariako Inperioko Alderdi Sozialdemokratak,esaterako, inperioa osatzen zuten nazioak ere biltzen zi-tuen: txekiarrak, serbiarrak, hungariarrak eta abar. Bai-na lehenengo gatazkak sortu ziren, nazionalitate horieta-ko sozialdemokratek alderdi berezitua izateko eskubideaaldarrikatzen baitzuten». 1908tik aurrera, nazionalitatebakoitzeko sozialistak joan ziren banan-banan alderdiaksortuz, SDAP Austriako Alderdi Sozialdemokratatikaparte.

Gerraren aurreko jarrera aldaketa horretan, SPD Ale-maniako Alderdi Sozialdemokratarena izan zen, behar-bada, esanguratsuena; izan ere, hasieran gerraren kon-trako manifestazioak antolatzen zituzten, baina gerra ba-besteari ekin zioten oso denbora laburrean. Parlamen-tuan, SPDko kideek bat egin zuten gainerako alderdieta-

koekin, eta ia aho batez onartuzuten gerra bonuak ateratzea opera-zio militarrak finantzatzeko. Aregehiago, gerrak iraun bitartean gre-barik ez antolatzeko konpromisoahartu zuen SPDk.

Edonola ere, SPDko kide esangu-ratsu batzuk, batez ere Rosa Lu-xemburg, Karl Liebknecht eta ClaraZetkin, ez ziren bat etorri jarrera ho-rrekin, eta gogor kritikatu zuten.Hortik sortu zen Liga Espartakistaizeneko taldea, gerraren kontrako

jarrera irmoa izango zuena eta, urte batzuk geroago, Ale-maniako Alderdi Komunistaren ernamuin bilakatukozena.

Errusiako iraultza«Gerra inperialista gerra zibil» bilakatzea proposatzenzuen Errusiako Alderdi Langile Sozialdemokrataren ildoboltxebikeak. Hala egin zuten. 1914tik 1917ra, gerra seku-lako hondamendia izan zen Errusiarentzat: porrotakbata bestearen atzetik iristen ziren, hildako kopurua izu-garria zen, herrialdearen ekonomiak erreka jo zuen, etaetsipena gero eta hedatuago zegoen soldaduen zein herri-tarren artean. Etsipen hori baliatu zuten iraultzaileek.

1917ko otsailean, grebek, istiluek eta armadaren erre-presioak goia jo zuten, eta, handik gutxira, Errusiako tsarNikolas II.ak amore eman zuen, eta behin-behineko go-bernua osatu zen oposizioko indarrekin, gerrari akaberaeman eta herrialdea demokrazia parlamentario bateraeramateko helburuz. Baina gerraren amaiera atzeratuzjoan zen, eta boltxebikeek jakin zuten herritarren ezine-gona bideratzen, urte hartako urrian bigarren iraultzaantolatu eta boterea eskuratzeko.

Gerraren kontrako sentimenduak zerikusi handia izanzuen boltxebikeen garaipenean. Ludger Meesen tesia daLehen Mundu Gerraren eraginik gabe sobiet iraultza ezzela gertatuko. «Errusian, gerraren ondorioak guztiz uz-tarturik zeuden klase borrokarekin. Langile eta nekazaripobreak joaten ziren gerrara, eta haiek pairatzen zituztengerraren ondorioak; aberatsen semeak, berriz, ez zirengerrara joaten, eta luxuzko bizimodua eramaten zuten.Sentimendua zen boteretsuek, gerra antolatu zutenek,gerra baliatzen zutela boterea bermatu eta esplotazioaareagotzeko. Gerraren kontrako sentimendua sistema-ren kontrako gorrotoarekin nahasten zen. Boltxebikeek,nahiz eta hasieran gutxi izan, ederki baliatu zuten egoerahori».

Iraultza gailendu ostean, gerra amaitzea izan zen lehe-nengo zeregina, eta hala egin zuten 1918ko martxoaren

3an, Brest-Litovskeko Itunaren ondorioz. «Leninek kriti-ka gogorrak jaso zituen», azaldu du Meesek, «Errusiarenerrenditzetzat jotzen zutelako askok. Izan ere, lurraldeugari galdu zituen Errusiak hitzarmen horretan, bainaherritarren lehentasuna gerra amaitzea zen».

Sobietak1917ko otsailetik urrirako tarte horretan, botere egiturabatzuek itzala egin zioten behin-behineko gobernuari:sobiet edo kontseiluek, hain zuzen. Askotan esan daPetrograd hiriko sobietak —gaur egungo San Petersbur-go, garai hartan herrialdearen hiriburua zena— egiazkogobernua izan zirela zenbait arlotan hilabete gatazkatsuhaietan. Langile eta nekazariek osaturiko batzarrakziren sobietak, gune jakin batean herritarren parte har-tze zuzena bermatzeko helburuz sorturikoak. Gune horigeografikoa izan zitekeen, hots, herri bat edo hiri bat,baina lantegietan ere antolatu zituzten, eta horien aurre-karia 1905eko iraultzan sorturiko batzarretan topatubehar da.

«Hasieran, gaur egungo terminologian demokrazia zu-zena dei dezakegunaren ariketa izan ziren sobietak», dioMeesek, «tsarrak agintea utzi ondoren sortutako boterehutsunea bete zutenak». Haien izaera plurala zen. Boltxe-bikeak nagusi ziren Petrograd, Mosku eta Uraletako so-biet gehienetan, baina mentxebikeak gehiengo ziren zen-bait hiri garrantzitsutan, eta sozialista iraultzaileek, be-rriz, nekazarien sobiet gehienak kontrolatzen zituzten.

Urriko Iraultzaren aurreko prozesuan, botere guztiasobieten esku uztea izan zen boltxebikeen aldarrikapennagusia. Iraultza gailendu ostean, sobietak izan ziren es-tatu berriaren oinarria, eta Errusia Sobiet ErrepublikaSozialista gisa egituratu zen. 1922tik aurrera hartukozuen Sobiet Errepublika Sozialisten Batasuna izendape-na.

Ordurako, sobieten izaera oso aldatuta zegoen, Meesekdioenez: «Urriko Iraultzaren ostean, gerra zibila piztuzen. Boltxebikeek aitzakia topatu zuten horretan, esatenzutelako horrelako egoera batean ezin zela zatiketarikonartu, eta sobietetan egon zitezkeen iritzi kritikoak isi-laraziak, jazarriak eta zigortuak izaten hasi ziren».

Meesen aburuz, bilakaera horretako bihurgunea1921ean gertatu zen, Kronstadteko matxinada izan zene-an, «hain zuzen, sobieten hasierako sistema pluraleraitzultzeko eskatzen zuen matxinada, eta Trotskik zorrotzzapaldu zuena. Geroztik, Alderdi Komunistaren aginteasendotzeko eta kontrolerako tresna izan ziren sobietak».

Gerrarenkontrakosentimenduasistemarenaurkakogorrotoarekinnahasten zenErrusian»LUDGER MEESHistorialaria

‘‘

ODOLETANITOTAKOIRAULTZA Lehen Mundu Gerra amaitu aurretik, beste iraultzagarrantzitsu bat gertatu zen gudan zeuden herrial-deetako batean. 1918ko azaroan, Kielen (Alemania)ainguratuta zeuden Alemaniako itsas armadakoontzietako marinelak altxatu ziren beren nagusienaginduen kontra. Alemaniak galdua zuen gerra;horren amaiera gertu ikusten zuten guztiek, bainaAlemaniako Gilen II.ak azken erasoaldia aginduzuen, bere jeneralen ohorea salbatu eta bake hitzar-menei begira jarrera indartsuagoa eskuratu ahal iza-teko. Marinelek uko egin zioten horri.

Errusiako Urriko Iraultza bizi-bizi zegoen oraindikAlemaniako ezkertiarren gogoan. Eta, Errusianbezala, Alemanian ere guztiz hedatuta zegoen gerra-ren kontrako sentimendua, urte askotako sufrikariolatzaren ostean. Kieleko marinelen matxinada lasterhedatu zen Alemania osora. Sobieten ereduari jarrai-tuz, langile eta soldaduek osatutako kontseiluakeratu ziren hainbat hiritan. Gilen II.ak boterea utzizuen azaroaren 9an, eta, hurrengo egunean, errepu-blika ezarri zuten, geroago Weimarko Errepublikaizenaz ezagutuko zena. Horrek azkartu zuen Alema-nia errenditzea eta gerra amaitzea.

Baina laster sortu ziren desadostasunak. SPDkosozialdemokratak sistema parlamentarioa ezarri etagainerako indar politikoekin kolaboratzearen alde-koak ziren. Ezkertiarren artean erradikalenek, LigaEspartakista osatzen zutenek batez ere, iraultzasozialistaren lehenengo pausotzat jotzen zituztenazaroko gertakariak.

KPD Alemaniako Alderdi Komunistak, hilabetelehenago espartakistek sortutakoak, matxinadaegin zuen 1919ko urtarrilean. Gogor jazarri zitzaiz-kien. Ehunka lagun atxilotuak, torturatuak etahilak izan ziren, horien artean Rosa Luxemburg etaKarl Liebknecht.

Vladimir Ilitx Ulianov Lenin, 1918ko irudi batean (erdian).

Page 22: Gehigarria. Min handia

Memoriaren gorabeherak

MCMXIV«Inoiz ez horrelako xalotasunik, / Ez lehena-go edo harrezkeroztik, / Hitz bakar bat ereerran gabe / Iragan bihurtu zen hura bezala-korik»: Philip Larkin da, zutabe honetarakokaskar eta tarrapataka euskarara ekarria,1914an akitu zen mundua oroitzen. Itsasoazbertzaldean, Austria aldean, Joseph Roth-ek Austriako Inperioaren gainbehera iza-nen du mintzagai bere liburu anitzetan, etaStephan Zweig-ek atzoko mundua gogoratu-ko du bere memorietan. Lehen Mundu Ge-rrarekin batera paradisua hondatu zen,hainbat idazlek erraten dutena sinestera:paradisu burgesa, betiere. Lehen MunduGerrak langileen nazionalizazio masiboaere ekarri zuen, eta, horrela, kontzientziahartze prozesu bati muga paratu zion.

Langileak eta herriak: Errusian sobietekboterea hartu zuten, mapetan Austria-Hun-gariako eta Turkiako inperioek hartzenzuen tokian herrialde berriak sortu ziren,bai eta Baltiko aldean ere. Iruñean, 1921ean,Victor Praderak mintzaldi sonatua emanzuen Centro Católico-Españolen inaugura-zioan: elkarte berria katolikoa zen, Europa-ko ekialdean irabazle aterea zen komunis-

hiltzaileak eta hildakoak, jendea bizia ema-tera bultzatu zuten militarrak eta fronteanbizia emana zuten soldadu xumeak. L’O-euvre egunkari sozialistak, bere partetik,nabarmendu eroritako gehienak ez zirelaezezagunak, utzikeria zela-eta ez identifika-tuak baizik.

Lehen Mundu Gerrak heriotzaren demo-kratizazio masiboa ekarri zuen, eta, horrenondorioz, monumentuak ere demokratiza-tu egin ziren; horren gailurra, soldadu eze-zagunaren hilobia izan zen. Monumentuhoriek, halere, ez zuten soilik galdutakoakgogoratzeko balio: baita haien sakrifizioarizentzua emateko ere.

Bai eta jendea nazionalizatzeko ere: ge-rraren bidez, tokian tokiko nekazariak he-rritar nazional bihurtu ziren. Odola ema-nez, soldaduek aberriari adierazia ziotenberen atxikimendua. 1920ko azaroaren 11n,soldadu ezezagunaren hilkutxa GaraipenArkura zihoazela, guraso anitzek «beharba-da nirea da» erraten omen zuten, Frantzia-ren alde borrokan ibilitako nornahi izatenahal zen kutxa hartan zeramatena. Edo,tira, kasik nornahi.

HerritartasunaBeharbada historialari frantsesek ere kon-tatua dute, baina nik aleman bati, VolkerAckermann-i, irakurri nion: Frantziaren al-deko borrokan hildako soldadu guziak or-dezkatuko zuena zortzi gorpuren artean be-reizi zuten. Horretarako, gudalekuen arabe-ra, bederatzi eskualdetan banatu zutenFrantzia; bederatzietarik batean, baina, ezi-nezkoa omen zen jakitea azaleraturiko hon-darrak frantses batenak ote ziren, edo ale-man batenak, eta inork ez zuen Pomerania-ko granadero baten hezurrak poilu frantsesbatenekin nahasteko arriskua hartu nahi.Zortzi gorpu, beraz. Baina zortzi eskualdehorietarik batean ere, Verdunen hain zuzenere, izan ziren gorabeherak: antza, lurretikateratako lehen gorpua onartezina izanzen. Frantziako armadako soldadua bazenere, ez zen behar bezain frantsesa, senegal-darra baitzen, beltza, Inperioko morroia.Hortaz, gorpu ilunegi hura baztertu, etabertze bat bilatu zuen horren ardura zuenbatzordeak.

Frantziako nazionalismo zibikoan –eta ezetnikoan–, herritartasuna kontzeptu abs-traktua da, baina haren subjektu unibertsa-la kolore zuriko gizon baten gorpuan gauza-tzen omen da hobekien: On peut mourir aufront / Et faire toutes les guerres / Et beau dé-fendre un si joli drapeau, kantatzen zuenduela urte batzuk Zebda taldeak, xalotasu-nik gabeko gure garaiari dagokion bezala.

Ezarri nahi izan zuten memoria tolesga-bean, hildakoen monumentuak omenaldiaziren gerrako biktimei. Gure memoria iro-nikoagoan, aise ikusten dugu erruak zuri-tzeko balio izan zutela, eta haien ustezko de-mokratizazioaren azpian, inperialismoarenaztarnak ere badirela.

mo ateoari eta haren eraginari aurre egite-ko; eta espainola, Espainia, Europako er-dialdeko inperioa ez bezala, hauts ez zedin.Nafarroako konkistan Gaztelaren kontraborrokatu zirenak, ondorioztatu zuen Pra-derak, traidoreak izan ziren.

Londresen eta Parisen, 1920ko azaroan,Westminster abadian eta Garaipen Arkua-ren azpian, soldadu ezezagun bana lurpera-tu zuten, frontean eroritako guzien omenez,horrelako triskantzarik berriz gerta ez ze-din. Baina horretan ere, xalotasunik ez.

Memoriaren ironiaLehen Mundu Gerrak inozentziaren akabe-ra ekarri zuen, eta, Paul Fussellen arabera,ironia bihurtu zuen gure hizkerako figuranagusia. Ironia, ordea, falta da Gerra Handi-ko memoriaren lekuak ikertu dituzten zen-baiten artean: soldadu ezezagunaren figu-ran lubakietan eroritako guziei egiten omenzaie omenaldia.

Izenik gabeko soldadu haren katabutaGaraipen Arkuan uzteko ekitaldia bihara-munean komentatuz, 1920an, L’Humanitéegunkari komunistak azpimarratu zuen ze-remonia hartan maila berean ibiliak [email protected]

22 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Page 23: Gehigarria. Min handia

Inork imajinadezake gauzazantarragorik zerabaino, pertsonabatek ni hiltzekoeskubidea duela niibaiaren bestealdean bizinaizelako eta harenprintzeakneurearekin liskarbat duelako, nahizeta gu bion arteandeus ez egon?

Balio zuen, balio zuenez, alboanparatu dudan Pascalen pen-tsamenduak duela 100 urte —gerra hari buruzko liburu ba-tean irakurria dut nik—, mi-

lioika gazte, eta sarraskiaren bigarrenurtetik aurrera ez hain gazte, aberriarenalde dena ematera bidali zituztenean. Etabalio du egun ere, nahiz eta gerra desberdinbizi dugula pentsatu. Gerrarekin benetangertatzen delako Mahoma eta mendiarena,eta zu gerrara joaten ez bazara ere, gerra zu-regana etortzen da, zuzenean etorri ere.Inoiz baino zuzen eta suntsigarriago. Pentsa,misilei ere inteligente deitzen diegu, horrenkontraposizioz ergelak gu bagina bezala, etabagara, eta delako misilak edo drone-ak —perbertsioaren gailurra, paradigma, ez naizerrepikatzen nekatuko— ez direnez erra-tzen, erratuta daudenak lehergailuak jotakoetxean eztei-ospakizun batean zeudenakdira, ezkontzako gonbidatuak izateagatik te-rrorista suntsigarriak izan beharrean.

Ez dakit droneek Pakistanen edo Yeme-nen eragiten duten izua eragingo zutenetz1914an, baina zepelinak erasoan ikustea ereez zen izango askoz samurragoa Frantzia,Alemania edo Begikako bizilagunentzat.Haietako asko, egungo Siriakoak edo Afga-nistangoak bezala, adibide bat besterik ezda, ez ziren gerrara joan eta gerra gaineraetorri zitzaien. Orduan batez ere lurretik,gaur egun gehiago airez. Orduan hurbilago-tik, egun telekomandoz.

Orduan ere bai airetik, hala ere, gerora Es-painiako gerran eta batez ere II. Mundu Ge-rran «perfekziora» eraman zena I. MunduGerran ere frogatu baitzen: airetikako era-soa. Nahiz eta, Ignazio Aiestaranen liburubikainak eta baita Sarrionandiaren sariake-ra mardulak erakusten dutenez, Europakopotentziek, duela 100 urte elkar akabatu zu-tenek, Afrikako baratzean egin zituzten bon-bardaketa-entrenamenduak.

Koloniak baitzituzten, XX. mende hasie-ran, frogetarako baratze Europako estatuek,gerora AEBek patioa eduki duten bezala.Orain erosoago zaigu oinak basatzan sartugabe, gerra ahal dela osorik hara eramatea.

Baina duela 100 urte, onartu beharra dago,hemengoakhil ziren nagusiki, Europako gaz-teriak bisitatu zuen infernua, lurrean ere.Milioika lagun Europako erreketan —alegia,lubakietan—, zelaietan, basoetan. Euskal

herritar mordoa mort pour la patrie, herrieta-ko monumentuek erakusten dutenez, garaihartako hainbat kronika eta kontakizun bi-kainek kontatzen dutenez. Gerra zikina, ma-kurra, madarikatua, beldurrez betea, oina-zez, saminez, miseriaz, duela 100 urtekoa.Duela 100 minutukoak bezalaxe.

Ez ziren, hala ere, hemengoak bakarrikhil. Gaur egun tiroz hartzen ditugu Maroko-ko mugan handik Europara nahi dutenak, ti-roz eta, puskaz okerragoa dena, lege kanpo-ratzaileez, baina ateak ireki daitezke. Gurealde hiltzera baletoz, adibidez. 280.000 maro-koar, aljeriar eta tunisiar borrokatu baitzi-ren, pour la patrie. Eta beste hainbat kolo-niatako bizilagun, beste hainbestepatrie-renalde. Orain ere Espainiako Armadan partehartzen duten atzerritarrek —Hego Ameri-ketako anai-arrebek— herritartasunerakopauso zuzena dute.

Eta nik Frantzia, Belgika eta Alemaniakozelaietako infernuetako kideak ditut gogo-an, hurbiltasunagatik, mundua esfera denedo ez den ez dakit, baina zentroa eduki ba-daukalako eta gu zentrotik bertan bizi gare-lako, orduan eta orain.

Baina Errusiako lurretan ere ez zen samu-rragoa izan kontua, Italian, Turkian, eta ba-tez ere 100 urtetan bere lurra hainbat aldizsarraskitzen ikusi duten lurretan: Polonian,Bielorrusian, Galitzian, Hungarian, Ukrai-nako lurretan edo Balkanetan. Erdi eta EkiEuropan.

XXI. mendea ere ez dute bare hasi Kieven,Errusia eta Europa arteko lehian. Gero etaagerikoagoa da egun Kieven herio eta su ari

direnak, batzuk eta besteak, ez direla Euro-pari edo Moskuri men egiteagatik ari: gataz-karen oinarrian hori egonagatik ere, gataz-kak bere bide propioak hartu ditu, ohi due-nez. Duela 100 urte inperio arteko borrokek,Austria-Hungaria eta Serbiaren arteko tira-birak piztu zuen garrak inork uste ez zuensua ekarri zuen gisan.

Kievekoak harrituta nauka, posizionatze-ko zail. Ez dut Janukovitxen boterearekinegingo, jakina, boterearekin ez, baina oposi-zio demokrata ere errezeloz ikusten dut —Venezuelakoaz hobe ez hitz egin, errezeloabaino gehiago da—, batik bat paramilitar etaultranazionalista eskuindar eta enparaueklagunduta datorrelarik, eta atzerritik haus-potuta beste gatazka batzuetarako darabil-tzaten neurgailuak guztiz iraulita. Ekidis-tantzia txarra da, alde guztiek ematen dizu-telako, futbol partidako arbitroa bazinabezala —gure gatazkan ere bizi izan duguhorretarik— eta beraz kontra jarri beharkonaiz, denen kontra, pertsonaren alde (gizonhitza erabiltzeko ez dut arazorik, AnjelErrok kazeta honetan gizarte-z esan zitue-nak neure egiten ditut, baina Miren AgurMeabek Arestiz esandakoak ere bai, eta be-raz pertsonaren alde). Kontra beraz, duela100 urte gerraren zeudenak bezalaxe. Or-duan ere guztien etsai ziren sozialista etaanarkista eta tankerako beste –ista haiek be-zala, printzen gerraren kontra, pertsonarenalde.

Aste honetan 25 urte bete dira intsumisiomugimendua ernatu zela Euskal Herrian.Ez zen eredu txarra izan.

Pertsonaren alde

1914ko Gabonetan, Mendebaldeko Frontean, su-etena egin zuten

hainbat soldaduk euren kabuz. Bi aldeetako hainbat norenik gabeko lurrean elkartu ziren,

eta agurrak eta opariak trukatu zituzten. Irudian, soldadu alemaniarrak eta britainiarrak.

Bihar jaiMikel Elorza

1914-1918 LEHEN MUNDU GERRA 232014ko otsailaren 23a • Igandea

Page 24: Gehigarria. Min handia

pEgun hautan cherto berri bategin daukute, sukhar ustelarenkontrakoa. Chertatzaile batekekharri zaizkidan ene ezagun

zonbeiten berriak. Galdatu nionez othe zuen bertzerik ikusi.

Chiquito ere ikusi diat. Erran zautak ibilia dela tokigaichto batean, mandatu batekin; Alamaneri bombak... chichterarekin aurtikitzen.p1915-1-1

pIragan asteko irakuraldian ene sail ttipiak huts eginzuen. Ene lehen auzoekin samurtua nintzen zinez: etcheak eta oro herrautsi daizkit Alemanak, nihaurbarnean ehortzirik ene ontasun guziekin. Banintuenzonbeit lerro moldatuak, bospasei aldiz orratzean haria sarturik. Papera eta gizona biak hobian egonakgira hiru metre barna: bietarik bat jali zen nolazpeit,hatsa labur eta sudurra zimur; papera nahi duenadathorla aintzurra bizkarrean: erakutsiko diot nunatzeman.p1917-11-16

p[1917ko iraultza eta gero] Rusia toki hauta zuten: jakitatea chuhur jende chehean eta zentzua ere naskigutartean baino ahulago [...]. Ezagun da obretan,liburuetan, nun nahi den: Rusiano aipatuenen liburu batzu gerla denboran irakurri baititut, ene lagunerierran nioten: Rusiano hoik ez dituk gubezala eginak: kaskoa zilho die. [...] Zerda gerthatu? Idiak uztarririk gabe lanean emaiten dituenari gerthatzenzaiona: idiek itzaina lehertu, orgak uzkailieta etcherat joan.p1917-12-21

pHuna batailun bat lehen mailean, heldu baita mila gizonen ingurua. Zer eremudauka? Zabalerat, zazpi ehun

metra; aitzin gibel bertze hoinbertze. Eremu hortan ez da

erortzen, egun bakotch, hogoi ta bortz obus bainogehiago [egun lasaiez ari da deskribapen honetan,ez oldar egunez]: hogoi bat arin, airean zapartatzendiren hetarik; bortz larrisko lurra jotzearekin zartatzendirenak. [...] Aste bakotch, bizpahiru kolpatu; hamabortzetik, hil bat. [...] Zer! dautazue erranen,ez da obuz gehiago erortzen egun guziez, holako eremu batean! —Ez; behar dute kanoiek iraun, etabertzalde obuz bakotcha gostatzen da 35 libera,bana bertze.p1916-1-21

pLurpezko gerla itsu, hurri, neke hau Japones eta Rusoek beren artean apur bat erabilia ere omen zutenduela hamar bat urthe, Asiako hegalean. Gero berrizTurkoek, —Alemanek bertzeer ikasia heier erakutsirik,—Bulgaroen kontra, duela bizpalau urthe. Damurik ezgira orhoitu, tenore zeno, bi aitzineko hoitaz. Nigar

egingarri ere da gure aintzidarier bererez baitzeieten erakasten deus holako-rik beren eskoletan. Alemanek emekiemeki, gure odolaren gostuz, trebatubeharrak ginen.p1916-2-11

@ ’Eskualduna’ kazetarenartikulu guztiak kontsultatzeko,

jo webgune honetara:www.hemeroketa.com

Tiro eta tiro artean, obus, granada eta gas po-zoitu artean, utzi eskopeta, piztu kandela,hartu papera eta luma, eta idatzi kronika

bat. Hala ibili ziren euskal prentsaren lehen gerlaberriemaileak, soldadu ere baitziren aldi berean.Joan Elizalde Zerbitzari eta Jean Saint Pierre An-xuberro apez soldaduak eta Jean Etxepare medi-kua Frantziarentzat gerlari eta Eskualduna kaze-tarentzat kontalari izan ziren aldi berean. JulesMoulier Oxobi eta beste zenbaitek ere zituztenidatzi kronikak Eskualduna-n. Etxeparek bazuenartikulu informatibo eta analitikoagoetarako joe-ra, baina demagogikoagoak ziren gainerakoenidatziak: soldaduen balentriak, beti irabazten ari,umore oneko, pasadizo bitxiak kontatzen... Sarri,josteta irudi du gerlak haien kroniketan. Bestearma bat izan baitziren lumak gerlan. Frantzia-ren batasuna, kristautasun katolikoa, ideologiakontserbadorea, alemanekiko herra; horra Es-kualduna-k sustatu ideiak gerla garaian. Zentsu-ra eta autozentsura, bestalde. Eskualduna-renkronikak irakurriz, hala ere, gerlak Euskal He-rrian utzi zuen arrasto sakonaren ertz gehienakagertzen dira. Gerlaz gehien idatzi zuten hiru sol-daduen lagin hau, erakusgarri. pMIKEL P.ANSA

Joan Elizalde‘Zerbitzari’

pJa badu hamalau egun gudugaitz huntan ari garela [Verdunen]. Zer infernua, hau![...] Hunat ethorriz geroz,

hamalau egunetarik hamar ederizan ditugu. Zer karraskak ere! Nere

parte, beharriak hautsiak bezala ditut. [...] Obusekegin ziloak ditugu errekatzat eta han gaude, gau etaegun, zerua atherbe. Ez diteke urrhatsik egin, burua ezditeke altcha, han berean ez hiltzekotan. Hemendikbizirik atheratuko dena zerbeit ikusirik atheratuko da.[...] Garizuma egiten dugu hemen. Ogirik ez, ez eta arnorik. Baginu bederen ura nahi bezenbat! Hiruregun chortarik gabe.p1916-6-2

pBethi badire mihi gaichtoak. Zenbat ez dire alhatugutaz gerla huntan: soldadoa asea zela gerlaz,bakea baizik etzuela nahi, nola nahizko bakea.Zenbatetan ez dut erran gezurra zela hori? Bai, gerlazaseak gare. Bai, bakea nahi dugu. Bainan etsaia lehertu eta! p 1917-4-6

pMendia bezalakoak dire hemengo arratoinak. Etazer kopeta duten! Sudurretik ausikika hasiko zaizkitzu gauaz, burua estalkietan gordetzen ez baduzu! Ez duzu zeren jateko pichka bat agerian utz:mikorik ez da geldituko: burua itzuli artean, kilimiliklikmilikatua dautzute. Gure zaku gehienetako larruakberak iretsiak dituzte, diren bezalakoek! Eta badakizue zeri diren jazartzen azkenekotz nere atherbean? Burdinezko untzieri, barnean zilhatu etazerbeit kausituko dutelakoan. Karra, karra, karra, noladiren ari! p1917-9-7

Soldaduak kronikari ‘Eskualduna’kazetan

Jean Saint Pierre

Jean Etxepare

LUMA, TIRO, PUN 24 LEHEN MUNDU GERRA 1914-1918

Igandea • 2014ko otsailaren 23a

Frantziako Armadako soldadu bat, idazten, Sommeko frontean nonbait. ATENEU BARCELONES