Hirinet gehigarria

8
Gasteiztar euskaldunok sarean Gasteizko euskaldunok badugu dagoeneko sarean gure ataria, www.hirinet.net. Hemen jasoko duzue gure hi- rian eta inguruetan gertatzen denaren berri eta euskara hutsean gainera! GEU elkartearen ekimenez jaio den proiektua izan arren, guztiok partaide izan zaitezten nahi dugu. Gasteizen euskara hutsezko komunikabide bat egitea posible dela erakusteko denon laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa baita. Ez duzue aitzakiarik beraz, sartu, nabigatu eta parte hartu! Ongi etorri Hirinet!

description

Hirinet atari multimediaren aurkezpen gehigarria

Transcript of Hirinet gehigarria

Page 1: Hirinet gehigarria

Gasteiztar euskaldunok sarean

Gasteizko euskaldunok badugu dagoeneko sarean gure ataria, www.hirinet.net. Hemen jasoko duzue gure hi-rian eta inguruetan gertatzen denaren berri eta euskara hutsean gainera! GEU elkartearen ekimenez jaio den proiektua izan arren, guztiok partaide izan zaitezten nahi dugu. Gasteizen euskara hutsezko komunikabide bat egitea posible dela erakusteko denon laguntza eta parte hartzea ezinbestekoa baita. Ez duzue aitzakiarik beraz, sartu, nabigatu eta parte hartu! Ongi etorri Hirinet!

Page 2: Hirinet gehigarria

gasteizko euskararen esparru berria | 2 |

GEU Elkartea 1992an sortu zen GEU al-

dizkariarekin batera, Gasteizko euskaldu-

non komunitatea trinkotu eta euskararen

erabilera bultzatzea helburu zituelarik.

Hogei urte hauetan hainbat eta hainbat

egitasmo jarri ditu abian eta hiriko eus-

kaltzaleon artean erreferente bilakatu

da.

Beraz, hogeigarren urteurrena ospatzen

du aurten GEUk eta hori ez litzateke

posible izango bazkideen babes eta

inplikaziorik gabe. Gaur egun, 800dik

gora dira GEU elkarteko bazkideak

eta beraiei esker euskararen inguruko

egitasmoak gure hirian abian jartzeko

aukera izan dugu.

Programazio finko baten bitartez hilean

kultur emanaldi bat eskaintzen dugu

gutxienez, izan musika, antzerkia,

zinea, literatura edo ikus-entzunekoen

ingurukoa. GEUrekin mendira taldekoek

“Gure helburua Hirinet Gasteizko euskaldunok sarean du-gun topagunea izatea da, informazio eta entretenimendu itu-rri bezala erabili dezagun, atal desberdinetan banatuta”

hilean behin gonbidatzen gaituzte naturaz

gozatzera eta Gasteizko Irakurle Klubean

irakurketaren jolasa dute helburu hilero

antolatzen diren solasaldietan.

Gasteizko Euskararen Agendaren bitartez

gure hirian euskaraz egiten denaren berri

ematen dugu eta Mintzalaguna egitasmoak

ahalbidetzen du egunerokotasunean gure

hizkuntza erabiltzeko zailtasunak dituztenei

aukera bat eskaintzea, lagun berriak eginez

gainera! Guztia euskaraz eta Gasteizen!

Baina 2009 urte ondarrean GEU aldizkariak

agur esan zigunetik hankamotz sentitzen

genuen euskara gure hirian. Bertako hedabide

euskaldun eta euskaltzale bat ezinbestekoa

ikusten baigenuen.

Hirinet.net gasteiztar euskaldunon sareko atariaGEU elkarteak 20. urteurrena egitasmo berriekin ospatuko du

Bi urte luze hauetan, GEUk hausnarketa sakon

bat egin du, bai elkartearen berregituraketan

baita tokian tokiko hedabideak euskararen

normalkuntzan duten garrantziaren inguruan

ere.

Guzti horren emaitza da orain eskuartean

eta hemendik aurrera sarean izango duzuna,

Gasteiztik eta Gasteizerako hedabide

euskaldun eta euskaltzalea, www.hirinet.

net atarian aurkitu ahal izango duzuna eta

etorkizunean paperean ere izango duzula

espero duguna.

Baina zer da Hirinet? Gure helburua

Hirinet Gasteizko euskaldunok sarean

dugun topagunea izatea da, informazio eta

entretenimendu iturri bezala erabili dezagun.

Page 3: Hirinet gehigarria

gasteizko euskararen esparru berria | 3 |

berezia izango du atari berrian: bideoak,

audioak eta argazkiak aurkitu ahal izango

ditugu. Batzuetan albisteekin lotuta joango

dira, baina beste askotan aisialdi eta

entretenimendurako.

Entretenimendua aipatu dugu eta horrek ere

garrantzi berezia izango du Hirineten: den-

borapasak, umorea, txoroskopoa, bertsoak,

errezetak... denak du lekua!!

Baina gure benetako protagonista hi haiz!

Hiretzat egindako ataria! Horregatik hiri,

Hirinet!

Eta parte hartzeko bideak asko dira. Lehen

aipatu ditugu iritzi atalak, baina berdin bidal

ditzakezue zorion agurrak, multimedia

elementuak, argazkiak, irudiak, gutunak...

bururatzen zaizuen edozer.

Esan bezala zu zara protagonista, zuk emango

Horretarako atal ezberdinetan banatu dugu.

Albisteen bitartez Gasteizen gertatzen dena-

ren berri emango dizuegu. Egun jasotzen

dugun informazio uholdea gainditu eta hur-

bileko berriak izango dituzu eskura.

Informazio hutsaz gain ordea, herritarron

iritzia jasotzeari ere garrantzitsua deritzogu.

Horregatik emango du aukera Hirinetek nahi

duenak bere iritzia eman dezan. Izan daiteke

dagoeneko sarean dauden iritzi blogen

bitartez edo espreski sorturiko artikuluekin.

Gasteizko Euskararen Agendari ere aldatzeko

garaia heldu zaio. Hemendik aurrera Araba

osora zabalduko da, horrela, hiriburutik

haratago dauden ekimenen berri izango

dugu. Arabako euskaldunon komunitatea

trinkontzeko urrats berria abian!!

Era berean, arlo multimediak garrantzi

Abizenak

Izena

Helbidea P.K.

Herria

Tel.: E-Mail:

Kontu zk.

Izan zaitez GEUkide!GEU elkarteko bazkide izateko jar zaitez

harremanetan gurekin; [email protected]

helbidera idatziz, 945 222 153 telefonora

deituz edo www.hirinet.net helbidean aurki-

tuko duzun galdetegia betez.

Edo nahiago baduzu, bete ondoko fitxa zure

datuekin eta bidali honako helbide honetara:

GEU elkartea. Pedro Asua, 2-3. 01008

Gasteiz

Urteko bazkidetza kuota 25 €koa da.

diozu bizia Hirinet Gasteizko Euskaldunon

Atariari eta guztion artean hedabide

erakargarri, interesgarri eta beharrezkoa

bihurtuko dugu.

Hortaz, ospakizun eguna da gaurkoa

Gasteizko euskaldunontzat baita, nola ez,

GEU elkartearentzat ere. Alde batetik,

20 urte betetzen ditugulako aurten baina

batez ere ez dagoelako ospatzeko modu

hoberik egitasmo berriak martxan jartzea

baino. Bizi dugun testuinguru ekonomiko

zail honetan euskara ez baitago krisian

denen ahotan baizik eta horretarako

lanean jarraituko dugu.

Eskerrik asko beraz, 20 urte hauetan

lagun izan zaituztegunoi eta hemendik

aurrera Gasteizko euskaldunon familia

handitzen lagunduko diguzuenoi ere.

Page 4: Hirinet gehigarria

gasteizko euskararen esparru berria | 4 |

ONDDO PASA

PROPOSAMENAK

Euskarazko kultur eskaintza na-

bari hazi da azken urteotan gure

inguruan. Antzezlanak, ikus-en-

tzunezkoak, musika, lehiaketak...

asko dira Gasteizen eta Araban

euskaraz antolatzen diren emanal-

diak eta horien guztien berri izate-

ko jaio da Euskararen Agenda.

Orain arte Gasteizko Euskararen

Agenda izan dena berritzea eta

zabaltzea da GEU elkartearen

erronka berrietako bat. Araba

osoan euskaraz antolatzen diren

ekitaldien informazio guztia aurki-

tuko duzu Hirinet atarian kokatzen

den Euskararen Agenda atalean.

Entretenimendua Hirinet-eko giltzarrie-

tako bat denez, arreta berezia eskai-

niko diogu. Umorea eta komiki tirak,

Gasteizko bitxikeri harrigarriak, erreze-

ta gozoak, burua hausteko denbora-pa-

sak eta txoroskopo ero bat nahastu eta

“onddo” pasatzeko. Zalantzarik gabe,

web guneko tarterik dibertigarriena!

Literatura, musika eta ikus-entzu-nezko gomendio interesgarrienak ezagutzeko txokoa izango duzu honakoan. Klik batera, ezinbestekoak zaizkizun liburu, disko eta filma guz-tien berri izango duzu.

EUSKARAREN AGENDA

MULTIMEDIA

Gaur egun nork ez dauka ka-litatezko bideoak eta audioak grabatzen dituen mugikorra, argazki bikainak ateratzen dituena. Hirinet-en toki berezia izango du arlo multimediak, edukiak askotan ikus-entzu-nezkoen bitartez helaraziko baitizkizuegu. Atal hau zuek ere elika dezakezue, noski!

Page 5: Hirinet gehigarria

gasteizko euskararen esparru berria | 5 |

IRITZIA

SARRERA ONTZIA

ALBISTEAK

Atal honetan zu zeu zara pro-

tagonista! Atera berri duzun

argazki harrigarri hori, lagunekin

grabatutako ikus-entzunezko

barregarri hura, ezagutzera

eman nahi duzun blog pertsonala,

betidanik egiten dituzun marrazki

txukun horiek, maite duzun nor-

baiti bidali nahi diozun agurra…

Finean, erakutsi nahi duzun hori

guztia ongietorria izango da par-

taidetzarako ontzi honetan.

Gaurkotasuna eta gertutasuna jo puntu izanik, gure hirian gertatzen denaren berri emango dizu Hirinet-ek. Gas-teizko kultura, kirol eta gizarte alo-rretako kontuak bilduko dituen gune informatibo honetan elkarrizketak, erreportajeak, kronikak eta azken

orduko albisteak nonahi topatuko dituzu.

Gasteiztarren ispilu eta ahots dugu Hirinet. Euskalgintzako

eragileen eta euskaltzaleen gogoetak, gertaeren inguruko ikus-

puntu ezberdinak eta orokorrean hiritarren iritziak atari berri

honen funtsa izango dira. Gure kolaboratzaileek hausnarke-

tarako gonbitea luzatuko dizute astero, baina zuk ere zeurea

bidal dezakezu. Animatu parte hartzera!

Page 6: Hirinet gehigarria

gasteizko euskararen esparru berria | 6 |

Gasteiz, GEU eta hirurok

Oparotasuna begi bistan

IñakI MartInez de Luna

Nací en Vitoria a mediados del s. XX eta

orain Vitoria-Gasteizen

bizi naiz. Bistan da,

denbora tarte horretan aldaketak gertatu

direla, nigan zein nire jaioterrian. Izan

ere, hiria bezalakoa nintzen garai haietan,

erdaldun petoa eta gaur egun, aldiz, biok

elebidunak. Elebitasunerako bide bera jorratu

dugu, 2006ko gazte gasteiztarren datuek

argi uzten duten bezala:

Egia da gasteiztar euskaldun horien artean

motak eta motak daudela: euskaraz gaitasun

osoa dutenak zein hizkuntza hori kamuts

dutenak; euskara sarri erabiltzen dutenak zein

erdarazko harremanetan erabat murgildurik

daudenak. Egia da, halaber, multzo koskortu

bat –ia euskaldun delakoa erdibidean gelditu

dela euskalduntzeko ahaleginetan. Hala eta

guztiz ere, Vitoria erdal eta ilun hartatik

bokazio elebiduna duen egungo Vitoria-

Gasteizera alde ederra dago.

Erein eta ehundu

Euskalduntzen hasi nintzenean, Vitoria ba-

samortua zen euskaldun bakanentzat; soil

eta bakar ibiltzen ziren, itolarrian sudur

puntaraino hondar erdaldunetan murgilduta.

Baldintza haietan euskaltegiek eta ikastolek

kosta ahala kosta sortzen zituzten euskaldun-

berrien uzta galbidean zegoen; ale preziatu

horiek alferrik galduko ziren.

Urteak joan urteak etorri eta XX. mende

bukaerako Vitoria-Gasteizen euskaltzaleen

arteko harremanak ehuntzen hasi ziren.

Lagungarri gertatu ziren autonomiaren

eskutik ezarri ziren hizkuntza-baldintza

berriak, batez ere hezkuntza sistemaren zein

administrazio eta komunikabide publikoen

inguruan. Aro berri horretan gasteiztartuen

eta bertako euskaldunen arteko harremanak

areagotu eta komunitate euskaldunaren

lehen hazia erein zen.

Zurrunbilo euskaltzale horretan sortu ziren,

besteak beste, GEU Gasteiz euskara elkartea

(1992an) eta Arabako Bertsozale Elkartea

(1993an); hortik gutxira, GEU aldizkaria

kaleratu zen, beste eskualdetako herri-

prentsaren ereduari jarraiki. Halako ahaleginen

eskutik urrats handia egin zen Vitoria-

Gasteizen, hizkuntza baten biziraupena

ez baita norbanakoen kontu hutsa, baizik

eta soziala. Euskaldunok bagenuen zenbait

helduleku, zenbait arnasgune gu geu izan

ahal izateko.

Hedatu eta trinkotu

Gaur egun, argi dago euskara gorantz doala

Gasteizen, baita Arabako beste eskualdetan

ere. Ez bakarrik elebidunen estatistiken

eskutik, baizik eta zifretan jasotzeko zailak

diren beste parametro batzuetan ere.

Horren adibide adierazgarria da Arabako

bertsolaritzarena. Bertso txapelketa inoiz

baino arrakastatsuagoa izan zen 2011n

eta aurtengo Koadrilen arteko saioak ere

bide beretik joan dira. Arrakasta horrek

ematen du zer pentsa: Zer dela-eta, Álava

erdaldun batetik Álava-Araba elebidun batera

igarotzea? Nola izan da posible aldaketa

hori?

Joera arrakastatsu horren gakoa puntu haue-

tan datza: prestakuntza, antolamendua, mo-

tibazioa eta gizarte babesa. Azken buruan,

horiek beraiek dira ezinbesteko baldintzak

edozein herri-ekimenak arrakasta lor de-

zan. Bertsolaritzaren adibideari lotuz: pres-

takuntza, bertso-eskolen lan eskergaren es-

kutik dator; antolamendua, bertso-elkarteek

abiatutako dinamika ongi planifikatu eta ku-

deatzetik; motibazioa, lan-eskerga horretan

murgildutako engaiatuenengandik; gizartea-

ren babesa, saioen jarraitzaileengandik. Ba

dago beste ezer eskatzerik? Bai, horrela ja-

rrai dezaten!

Hala ere, iragan hurbilarekin baino are baikorrago naiz datozkigun garai berriekin. Oraindik orain bertso eskolekin gertatutakoa, kasu: diru-laguntza osoa kentzeko mehatxuaren aurrean euskaltzaleei eta euskalgintza antolatuari laguntza eskatu eta aldeko erantzuna berehala jaso. Ondorioa, diru-laguntza parte handia berretsia izatea.

Datozkigun garai oparoen beste zantzu batzuk ere badaude. Mintzalagun programan 600 partehartzaile aurten; alegia, euskaldunberri gaituen andana berria. Duela bi urte bertan behera gelditu zen GEU aldizkariak badu txanda hartuko dioen egitasmo komunikatibo berria: Hirinet aldizkari digitala, Hiri paperezko aldizkari berri baten aperitifa (paperezkoa, 2013rako?).

Euskararen komunitatearen dinamika etengabea da, gero eta antolatuagoa zein sendoagoa. XX. erdialdeko Vitoria hartan euskaldunek pairatzen zuten bakartasuna uxatzen joan da. Euskaldunok jada ez gaude isolatu eta erbestean sentitzen gero eta elebidunago den Vitoria-Gasteiz honetan eta horren bidaide gogotsuen artean. Krisi garaian bada ere, baditugu motiboak ozenki esateko: euskalduna naiz, aberatsa(goa) naiz!

Page 7: Hirinet gehigarria

gasteizko euskararen esparru berria | 7 |

“GEU aldizkariaren nostalgia sendatzeko modurik onena dela iru-

ditzen zait. Gasteizko euskaldunok behar dugu kalitatezko produk-

tu bat, anitza, indartsua eta erakargarria. Eta sarean funtzionatzen

badu, askoz ere hobeto”

Ongi etorri Hirinet!

“Gasteiz euskaradun batek bertako

euskarazko komunikabidea ezinbes-

tekoa du, zuri, niri, hari, guri, hiri...

Gasteizko eukaldun guztioi zuzendua..

ongi etorri Hirinet!”

“Kaleko giroa. Gasteizen,

entzun, esan eta ikusten dena.

Gasteizen pil pilean dagoena”

“Euskarazko hedabideak ederki datoz-

kigu euskaldun berrioi. Gustura iraku-

rriko ditugu Hirinet-eko berriak eta

proposamenak. Euskarazko hedabidea

beti izango da ongietorria!”

Page 8: Hirinet gehigarria

GEU ELKARTEA

Pedro Asua, 2-3. 01008 Gasteiz

Araba

945 222 153 [email protected]

Hirinet www.hirinet.net

[email protected]

[email protected]

[email protected]

Andre Maria Plaza Olagibel 33

ONGI ETORRI ETA JARRAIeuskalduntasunean lagun