Axpeko jaien gehigarria

2
| 2 2015eko ekainaren 19a, barikua | anboto JAIAK! AXPEKO JAIEN EGITARAUA EKAINAK 19, BARIKUA 18:30ean, esku pilota partiduak. Atxondoko Gazteen Esku Pilota Txapelketa 2015. 21:00etan, Axpeko I. Binakako Pala Txapelketako finalak. 22:30ean, Txopo jasotzea. Ondoren, berakatz-zopa eta txokolatea denontzat. Gero, erromeria Etzilimo taldearen eskutik. EKAINAK 20, ZAPATUA 11:30ean, gazteen mendi irteera. 17:00etan, mus txapelketaren hasiera. Arratsaldean, bakailaoa pil-pilean txapelketa eta tortilla txapelketa. OHARRA: Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak eraman beharko ditu. Bakailao txapelketako dirusariak berdinak izango dira partaide guztientzat. Irabazleak dirusari berdina, txapela eta garaikurra izango ditu. Sariak gazteentzat eta nagusientzat egongo dira. Aurkezpena 21:00etan izango da. HERRI AFARIA: Parte hartu dutenek euren lagun taldeagaz afaldu ahal izango dute pilotalekuan. Jai Batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko ditu. 22:30ean, kantu afaria. Ondoren, erromeria Luhartz taldeagaz. EKAINAK 21, DOMEKA Umeen Eguna Atx-azpi elkarteak antolatuta 11:30ean, meza nagusia. Atxondoko Andasto dantza taldea. 13:00etan, mus txapelketaren amaiera. 13:00etan, esku pilota partiduak. 18:00etan, Argentinatik, Compañía de circo trotamundos. 19:30ean, umeen jolasak. Ondoren, txokolatada eder bat. EKAINAK 23, MARTITZENA Ilunkeran, San Joan suak. Amaitutakoan, txokolatada eder bat. EKAINAK 24, EGUAZTENA San Joan eguna 11:30ean, meza nagusia. Ondoren, igel txapelketa. Gero, herriko jubilatuentzat luntxa. 16:30ean, briska txapelketa; hasiera eta amaiera.

Transcript of Axpeko jaien gehigarria

Page 1: Axpeko jaien gehigarria

| 2 2015eko ekainaren 19a, barikua | anbotoJAIAK!

AXPEKO JAIEN EGITARAUA

EKAInAK 19, bArIKuA

18:30ean, esku pilota partiduak. Atxondoko Gazteen Esku Pilota Txapelketa 2015.

21:00etan, Axpeko I. Binakako Pala Txapelketako finalak.

22:30ean, Txopo jasotzea.Ondoren, berakatz-zopa eta txokolatea denontzat.Gero, erromeria Etzilimo taldearen eskutik.

EKAInAK 20, ZAPATuA

11:30ean, gazteen mendi irteera.

17:00etan, mus txapelketaren hasiera.Arratsaldean, bakailaoa pil-pilean txapelketa eta tortilla txapelketa.

OHARRA: Partaide bakoitzak behar dituen osagai guztiak eraman beharko ditu. Bakailao txapelketako dirusariak berdinak izango dira partaide guztientzat. Irabazleak dirusari berdina, txapela eta garaikurra izango ditu. Sariak gazteentzat eta nagusientzat egongo dira. Aurkezpena 21:00etan izango da.

HERRI AFARIA: Parte hartu dutenek euren lagun taldeagazafaldu ahal izango dute pilotalekuan. Jai Batzordeak ogia, postrea eta kafea jarriko ditu.

22:30ean, kantu afaria.Ondoren, erromeria Luhartz taldeagaz.

EKAInAK 21, DOMEKAumeen Eguna Atx-azpi elkarteak antolatuta

11:30ean, meza nagusia. Atxondoko Andasto dantza taldea.

13:00etan, mus txapelketaren amaiera.

13:00etan, esku pilota partiduak.

18:00etan, Argentinatik, Compañía de circo trotamundos.

19:30ean, umeen jolasak. Ondoren, txokolatada eder bat.

EKAInAK 23, MArTITZEnA

Ilunkeran, San Joan suak. Amaitutakoan, txokolatada eder bat.

EKAInAK 24, EGuAZTEnASan Joan eguna

11:30ean, meza nagusia. Ondoren, igel txapelketa. Gero, herriko jubilatuentzat luntxa.

16:30ean, briska txapelketa; hasiera eta amaiera.

Page 2: Axpeko jaien gehigarria

2015eko ekainaren 19a, barikua | anboto 3 | JAIAK!

Musika, kale ikuskizunak eta dantza saioak San Joan jaiekin gozatzekoUrtero legez, San Joan bezperan, sua piztu, eta txokolatea banatuko dute bertaratzen direnen artean

JAIAK Joseba DerteanoSan Joan suen txingarrek gaur hasi eta egueztenera arteko ar-gia egingo dute Atxondoko Axpe auzoko jaietan. Musika, kale ikuskizunak, mus txapelketa, dantza saioa… Askotariko eki-taldiek osatzen dute egitaraua.

Gaur, 22:30ean, jaiei hasiera ofiziala emango dien Txopoa jasoko dute, eta, ondoren, be-rakatz zopa eta txokolate beroa banatuko dituzte. Tripa berotu ostean, gorputzari beste beroal-di bat emateko aukera eskainiko du Etzilimo erromeria taldeak.

Nagiak kentzeko, zapatu-rako, 11:30ean, gazteen mendi irteera antolatu dute. Arratsal-dean mus eta sukalki txapelke-tak egingo dituzte, eta, kantu afariaren ostean, Luhartz tal-deak erromeria eskainiko du.

Domekan, 11:30ean, Andasto dantza taldearen dantza saioa ikusi ahalko da. Horretaz gaine-ra, umeei begirako hainbat eki-taldi prestatu dituzte. 18:00etan, Argentinako Trotamundos zir-ku konpainiaren abenturek hartuko dute Axpeko plaza, eta, ondoren, umeen jolasak izango dira. Martitzen gaua, San Joan bezpera, su handi eta txikiek argituko dute. Urtero legez, ba-

serririk baserri piztuko diren su txikiekin batera plaza ondoko belardi batean su handi bat piz-tuko dute.

Eguaztenean, San Joan egu-nean amaituko dira jaiak. Goi-zean igel txapelketa eta arratsal-dean briska txapelketa jokatuko dituzte.

Bakailaoa eta tortilla afaldu, eta bertso eta kantu saioa postrerako Bertsoekin eta euskal kantu tradizionalekin girotuko dute biharko afalostea

TXAPELKETAK J.D.Zapatuan, bakailao eta torti-lla txapelketak egingo dituzte 17:00etatik aurrera. San Joan jaien barruko ekitaldirik jende-tsuenetakoak izaten dira txapel-keta horiek, batez ere, sari ba-

naketaren ostean, herri afarian batzen direlako, pilotalekuan.

Aurten, bakailaoagaz eta tor-tillagaz osatutako menuaren os-teko postrea berezia izango da; bertsoak entzutera eta euskal abesti tradizionalak kantatzera

gonbidatzen duen postrea pro-posatuko dute. Miren Amuriza eta Eneko Abasolo Abarkas bertsolariek librean egingo dute bertsotan, eta Beñat Aiartzak askotariko euskal kantuak elka-rrekin kantatzera gonbidatuko ditu afaltiarrak. Aiartza Duran-goko Plateruenean garatzen den euskal kantu tradizionalen gai-neko Kantulagun egitasmoaren sustatzaileetako bat da.

Txapelketa gastronomikoei dagokienez, tortilla txapelketan nagusientzako eta gazteentza-ko sari bana banatuko dituzte. Bakailao txapelketan, aldiz, irabazleak garaikurra eta txa-pela jasoko ditu; dirusaria parte hartzaile guztien artean bana-tuko dute, osagaien erosketan egindako ahalegina orekatzeko.

Gaztetxoak esku pilotan eta nagusiak palan Lehenengoz antolatu dute pala txapelketa jaietan

KIrOLA J.D.Esku zein palan, pilota eskain-tza zabala egongo da jaietan. Pilotan gazte mailako txapelke-taren finalaurrekoak jokatuko dituzte, eta palan lehenengoz antolatu den txapelketako fina-lak ikusteko aukera egongo da.

Gazte mailako partiduak egun bitan banatu dituzte. Gaur, 18:30etik aurrera, sei norgehia-goka jokatuko dituzte, eta horie-tako askotan pilotari atxonda-rrak izango dira protagonista. Benjamin mailan, esaterako, Atxondoko pilotarien arteko lehia jokatuko dute; haur ka-tegoria B mailako lehen fina-lerdia Elorrioko pilotarien ar-tekoa izango da, eta bigarren finalerdian Atxondo eta Portu-galeteko pilotariak neurtuko di-

ra; A mailan, aldiz, Atxondo eta Ortuella lehiatuko dira. Gaurko azken partidu biak kadete mai-lakoak dira: Atxondo-Gasteiz eta Portugalete-Lea Ibarra dira parekatzeak.

Domekan, 13:00etatik aurre-ra, beste hiru partidu jokatuko dituzte. Kimu mailan, Atxon-do-Markina eta Zaldibar-Atxon-do dira finalerdiak, eta, haur kategoria A mailan, Zarata-mo-Bermeo. Final guztiak Apa-tako jaietan jokatuko dituzte.

Bestetik, pala txapelketa da aurtengo nobedadeetako bat. Arrazolako buruz buruko txa-pelketak duen arrakastari ja-rraituz, Axpen binakakoa anto-latu dute lehenengoz. Hainbat jardunaldiren ostean, finala gaur izango da, 21:00etan.

Briska eta igel txapelketak, dantza saioak eta Txopoaren igoera dira jaietako ekimenetako batzuk.

Txapelketen ostean, herri afarian batuko dira, pilotalekuan.

Domekan, Andasto dantza taldearen saioa eta umeentzako hainbat ekitaldi izango dira