Merkataritza gehigarria

13
2014ko abenduaren 5a GOI B ERRI M erkataritza gehigarria

description

GoiBerri aldizkariaren gehigarri berezia, merkataritza arloaren inguruan

Transcript of Merkataritza gehigarria

Page 1: Merkataritza gehigarria

2014ko abenduaren 5a

GOIBERRI

Merkataritzagehigarria

Page 2: Merkataritza gehigarria

16 GOIBERRISARRERA

Goierrin bertankontsumitzeko aldarriaDendek ematen diete bizia herriei eta kaleei. Herri atseginagoa egi-ten dute dendek herria; alaiagoa. Herriaren bizitza suspertzendute. Era berean, merkataritza txikiak, herria kohesionatzen du,harreman sozialak errazten ditu. Herrietan eta auzoetan dinamis-mo bizia sortzen dute.

Herrian bertan erosketak eginez, herriaren ekonomia eta gara-pena hobetzen laguntzen da. Horren jakitun dira udalak eta mer-katari elkarteak eta urte osoan merkataritza bultzatzeko kanpainadesberdinak egin dituzte, herritarrak herrian bertan kontsumitzerabultzatzeko eta merkataritza txikiaren garrantziaz sentsibilizatze-ko helburuz.

Denda txikien abantailakGabonak kontsumo handiko garaia izaten da, eta garai egokia daetxe ondoko dendan erosketak eginez, aberastasuna herrian ber-tan gelditzeko. Saltzen dituzten produktu asko gainera, bertakoakdira. Gertutasuna, konfiantza eta zerbitzu profesionailik onena es-kaintzen dute denda txikiek, ondorengo orrietan ikusi ahal daite-keen bezala. Denon esku dago Goierri eskualde bizia eta alaia iza-ten jarraitzea.

Gabon giroa nabari da dagoeneko Goierriko herrietako kaleetan eta dendetan. LOINAZ AGIRRE

Aurkibidea

LazkaOn merkatari elkartea(Lazkao) ..................................17Bareak merkatari elkartea(Beasain) ....................................18Koxka denda(Ordizia) ............................................................19Natalieta arropa denda(Zumarraga) ..................................20Hazi eta Hezi(Ordizia)..............................................................21Maitte janari prestatuak (Lazkao) ........................................22Jauregi optika(Beasain) ........................................................23Julita mertzeria(Zumarraga) ................................................24Izai parafarmazia(Lazkao) ....................................................25Ness jantzi denda(Ordizia) ....................................................26Gerriko liburudenda(Lazkao) ................................................27

Page 3: Merkataritza gehigarria

LazkaOn elkarteko bazkideak

GOIBERRI 17PUBLIERREPORTAJEA

LazkaOn gabonetakokanpainan murgiluta

Lazkaoko Merkatari Elkarteko kide-ek gabonetan dituzte begiak jarrita.Lazkaotarrek herrian bertan eroske-tak egin ditzaten bultzatzeko etagoierritarrak ere Lazkaora erakar-tzeko hiru ekintza prestatu dituzteabenduan, LazkaOn elkartea osa-tzen duten zortzi dendek.

Salneurri zehatzaren bilaAurten, lehenengo aldiz, lehiaketaberezia antolatu du Lazkaon: Lazka-Oneko dendetako erakusleihoandauden produktuen salneurri zeha-tza asmatzea izango da helburua.Produktu bakarra edo produktu sor-ta izan daiteke dendariak jarrikoduena. Irabazlea, salneurria bete-betean asmatzen duena edo gehiengerturatzen dena, pasatu gabe,izango da.

Abenduaren 9tik 25era bitarteanegongo da horretarako aukera. Laz-kaOn elkarteko dendetan erosketakegiten dituzten bezeroei txartelbana emango zaie lehiaketan partehartu ahal izateko. Txartela edozeindendetako kutxetan sartu ahalizango da. Prezioak bi dezimal izanditzake gehienez. Sari bakarra egon-go da: 400 euroko erosketa txekea. Hiru hilabeteko epea izango daLazkaOneko dendetan gastatzeko. 18 urtetik gorakoek har deza-kete parte lehiaketan.

Erakusleiho lehiaketaBestetik, aurten, bigarren aldiz, erakusleiho lehiaketa ere antolatudu LazkaOnek, Lazkaoko udalarekin elkarlanean. Lazkaoko dendaguztiek har dezakete parte lehiaketan. Abenduaren 8rako egonbeharko dute prest erakusleihoek. Sariak ematerakoan kontuan

hartuko dira argiztapena, salgaienkontrastea, originaltasuna, sorme-na eta erakusleihoa osatzerakoandendak dituen salgaietakoren batedo batzuk agerian izatea.

Hori bai, lehiaketan parte hartunahi duten dendek izena eman be-harko dute [email protected] helbi-dera idatzita, 943087 988 telefonozenbakira deituta edo Lazkaokoudaletxean izena emanez.

Lehenengo hiru sailkatuek pro-duktu desberdinez osatutako saskizoragarria bana jasoko dute,

«onespen publikoaz gain».Herritarrek ere izango dute iritzia

emateko aukera; abenduaren 25abaino lehen eman beharko da. Ho-rretarako bi bide daude: LazkaO-nen facebookaren bidez edo Laz-kaOneko bazkide diren establezi-

menduetan gustukoena den dendaren izena jarriz. Botoa ematenduten guztien artean 100 euroko erosketa balea zozkatuko da.Abenduaren 30ean egingo da sari banaketa.

Poltsak opariEgun hauetan erosketak egiten dituzten bezeroen artean poltsaberrerabilgarriak banatuko dituzte LazkaOn osatzen duten den-detan. Opari horrekin, ingurumenari keinu egin nahi diote, inguru-mena zainduz etorkizun hobeago bat aldarrikatuz.

Dendetakoerakusleihoan dauden produktuensalneurri zehatzaasmatzea dalehiaketaren helburua

Ana Cristina Olano edergintzaArriaranIpotx

Manako

Gerriko LiburudendaOptika MikelGazi Gozo janari dendaMagala fisioterapia osteopatia

https://www.facebook.com/lazkaon

euskalfideliza.com/lazkaon 943 087988

KontsumituLazkaOn

Egin bazkideLazkaOn

Page 4: Merkataritza gehigarria

18 GOIBERRIPUBLIERREPORTAJEA

Gabonetan ere#BAREAKpozik

Bareak, Beasaingo merkatari elkartea sendotzen doa, eta merka-tal sektorean dabilen edonorentzat erreferente bilakatzen ari da,bai instituzioentzat baita enpresa laguntzaile eta merkatarientzatere. 70 establezimenduk osatzen dute Bareak elkartea.

Bareak elkarteak lantzen dituen hiru ardatz nagusiak ondoren-goak dira. Batetik, merkatal sektore eta bere bazkide direnen inte-resen defentsa. Bestetik, herri dinamizazioa, bezeroen fidelizazioaeta bertako kontsumoa sustatzea. Era berean, elkarteko bazkidedirenei zuzenean laguntzea, bai doako prestakuntza eskainiz, bai-ta errentagarritasun ekonomikoa lortzen laguntzen ere.

Sektorearen defentsanBareak elkarteak merkatal sektore guztirako lan egiten du, beharden tokietan dendari eta ostalarien interesak defendatzen eta be-harrezkoak diren aldaketa edo ekimen berriak bultzatzen.

Gabonetarabegira, BeasainBareak OpariTxartela (40€ordaindu eta50€ gastatu),20 saskirenzozketa etaTren Txu Txubat jarriko di-tuzte beasain-darren eskura.

DendakindartzenDendariei ahol-kularitza espe-zializatua es-kaintzen dieBareak elkarte-ak, bazkideenbeharretara egokitzen den zerbitzua baita. Gainera, dirulaguntzen

kudeaketaz gain, beste enpresa ezberdinekin hitzarmen akordioaksinatzen dira Bareak elkarteari esker, bazkideen eskura kalitatezkoproduktua eta zerbitzuak baldintza ezinhobean eskainiz.

2015erako ideia berritzaileakUrte berriari begira, azkeneko urteetako bilakaera berbera man-tenduko du Bareak, baina zenbait ideia ere martxan jarriko ditu,bertako merkatarien izpiritu bizi eta berritzaileari esker. Dena den,momentuz ez dute ezer gehiago aurreratu nahi. Aurreratu daiteke-ena, martxan jarriko den merkeBareak Interneteko plataformaizango da. Bertan, Bareakeko merkatarien mauken eskaintza pla-zaratuko da eta Internet bidez erosi ahal izango dira produktuak.

Bareak, Beasaingo merkatari elkarteasendotzen doa, eta merkatal sektorean

dabilen edonorentzat erreferentebilakatzen ari da.

BAREAK Beasaingo Merkatari Elkartea

Zaldizurreta, 5 – Beasain Tel.: 943 08 79 [email protected]

Herria sustatzenBareakeko dendariek bezeroek behar duten produktu mota guz-tiak jartzen ditu bezeroen eskura. Era berean, jendea kalera ateraeta herrian bertan erosketak egiteko hainbat egitasmo jartzen di-tuzte martxan. Bareak Txartela, azokak, Udari Ongietorria, Pintxo-aren Ibilbidea, #HappyWeek… Azken horrek sekulako arrakastaeduki du (12.000 ikustaldi izan ditu aste batean Youtuben) etaEuskal Herri osoari Beasaingo herria eta bertako denda eta taber-nak erakustea lortu du.

Page 5: Merkataritza gehigarria

GOIBERRI 19PUBLIERREPORTAJEA

Koxka denda: Ordiziako azoka eguneroSegurako Ana Zeberiok eta Maitane Muñoak, eta Gazteluko Juan

Jose Otegik proiektu berria jarri dute martxan Ordizian: Koxka den-da. Goierriko eta Euskal Herriko produktuen bilgunea eta saltokiaizan nahi duen denda da Koxka. Ordiziako Plaza Nagusian koka-tzen da, 500 urtetik gora dituen asteazkeneroko azoka gunearenondo-ondoan. Izan ere, Koxkak eguneroko azoka izan nahi baitu.

Goierriko eta Euskal Herriko produktuak saltzen dituzte baserriitxura duen Koxka dendan. «Kaleko jendea baserrira ez bada joa-ten erostera, baserriak kalera jaitsi behar du», diote Zeberiok etaMuñoak.

Gero eta produktu gehiago biltzen ari dira Koxkan, baina mo-mentuz, ogia, irinak, zerealak, lekaleak, barazkiak, poltsako patatafrijituak, eztia, txokolatea, pasta, mermeladak, olioak, ardoak, txa-kolina, kontserbak, jogurtak, izozkiak, gaztak, hestebeteak, bakai-laoa, antxoilak, pastak, irasagarra, pateak, infusioak, ukenduak,kandelak... aurki daitezke. «Produktu batzuk ekologikoak dira etabeste batzuk ez; denetik dago. Baldintza, bertakoa izatea da», ar-gitu dute Muñoak eta Zeberiok.

Gabonei begira, prezio desberdinetako saskiak prestatzeko as-moa daukate.

Plaza Nagusia, 6-8ORDIZIA

[email protected]

Page 6: Merkataritza gehigarria

20 GOIBERRIPUBLIERREPORTAJEA

Natalietta, esperientziaduen moda zure eskuraEsperientzia beste gradu bat dela esan ohi da, eta askotan beteere egiten da ahoz esaten dena. Zumarragan dagoen Nataliettadenda da horren adibide. Denda berria da, baina esperientzia duoinarri. Natalia Mora-Gilek kudeatzen du Natalietta, eta modarenalor ezberdinetan egindako lana bezeroen eskura jartzen du. Pron-to moda deiturikoa eskaintzen du, tendentziako arropa, edonoren

eskura dagoena, eta bakoitzari ondoen egokitzen zaiona aukera-tzen laguntzen du Nataliak.

Izan ere, jostun ikasketak ditu eginak urretxuarrak, eta modarenmunduan ibilibide oparoa egin du. Arte Ederrak Bilbon, patroigin-tza eta diseinua Donostian eta estilismo eta fikziozko jantzien di-seinuan masterra Madrilen egin ondoren, ikus-entzunekoen alo-rrean egin ditu lan asko, zineman, telebistan eta antzerkian, filmeeta telebista saio askotako jantzitegietako ardura izan baitu. Goyasarietan ere saritua izan da Natalia, Aquel no era yo film laburrare-kin, orain bi urte. Film berdina Oscar sarietarako ere nominatutaegon zen. Bestelako lan ugari ere egin ditu Nataliak azken urteetan.Tartean, Roverto Verino diseinatzailearekin lan egin du azken bi ur-teetako Madrid Fashion Week pasarelan ere.

Diseinatzailea eta aholkularia daLan guzti horiek, diseinatzaile eta saltzaile lanarekin uztartu ditu.Jendearengandik gertu lan egiten ikasi du, eta azken urteetako bi-deak eraman du Zumarragan Natalietta proiektua gauzatzera.Udaletxetik metro gutxira duen dendan, etengabe berritzen duenarropa kolekzio zabala aurkitukoduzu. Bi-hiru astez behin berri-tzen du arropa, eta orain on-line ere saltzen du www.natalietta.esatarian. Eta ez hori bakarrik, bere esperientzia handia tarteko,aholku pertsonalizatuak ematen ditu, bakoitzari ondoen geratzenzaion arropari eta estiloari buruz, baina baita osagarriei, makillaje-ari edo okasio bakoitzerako arropa egokiari buruz ere.

Legazpi kalea, 8Zumarraga

943 046 [email protected]

NATALIETTA

www.natalietta.es

Page 7: Merkataritza gehigarria

GOIBERRI 21PUBLIERREPORTAJEA

Haurra naturalki heztekoartisau produktuakOrain arte Hazi eta Hezi Interneteko denda izan bada ere, ekainetikOrdiziako Legazpi kaleko 3. zenbakian kokatzen da haurrak natu-ralki hezteko eta hazteko produktu ekologikoen denda. Ataungo

familia enpresa da Hazi eta Hezi, «gure lau seme-alaben hazkun-tzak sortu digun halabeharretik eta horrek dakarren esperientzia-tik sortua». Ingurumenarekiko errespetua eta haurrarentzako ero-soak diren produktuak eskaintzen dituzte Hazi ta Hezin.

Dendan bertan eskuz eginak 2011n hasi zen Jenny artisau produktuak egiten eta Gabiltza Gipuz-koako Artisau Elkargoko bazkide dira. Hasieran xurgatzaileekin etabular babesleekin hasi baziren ere, gaur egun, geroz eta produktugehiago egiten dituzte, oihal desberdinekin lanean ikasi baitute:banbuzko oihaletik hasita, kotoizko oihal lodiekin eta pulezkooihalekin lan egiten dute. Eskaintza gero eta handiagoa da: pardelgarbigarriak, ume eramale desberdinak (fularrak, bandolerak...),emakumeentzat bular babesleak eta konpresa garbigarriak, oiha-lezko panpinak, eskolako mantalak, haurrentzako txanoak, muse-linak, toailak, pardelentzako poltsak...Haurrak jolas egin behar duelako, jostailuak ere saltzen dituzte:

psikomotrizitatea lantzeko Micro patineteak edo Waldorfen peda-gogian oinarritutako Grimm’s diseinuzko egurrezko jostailuak.Bestetik, ume eramaleen inguruko aholkularitza eskaintzen du

Jenny, ‘Eraman nazazu gertu’ ume eramaileen arloko ikastaroakeginak ditu eta.

www.hazitahezi.comLegazpi Kalea 3 - Ordizia

Tel.: 943 08 77 25 - Tel. mugikorra: 615 72 63 05.Helbide Elektronikoa: [email protected]

Jennyk berak josten ditu produktu asko eta asko. HAZI TA HEZI

Page 8: Merkataritza gehigarria

22 GOIBERRIPUBLIERREPORTAJEA

Gabonetan ere, Maittekgoxatutako janariaGabonak familia eta lagun giroan mahaiaren bueltan goxo biltze-

ko egunak izaten dira. Sukaldeko lanaz ez kezkatzeko errezetadauka Lazkaoko Maittek: sukaldeko lanak berarentzat uztea.Etxean bezala, mimoz goxatutako janaria prestatzen du Maittek.Naturala, inolako kontserbanterik gabe.Urtetik urtera gero eta jende gehiagok uzten ditu Gabonetako

otorduak Maitteren esku. «Gabonetan eskatzen duenak urte za-harretarako errepikatu egiten du eta horrek poza ematen du», az-pimarratu du.Menu bereziak ditu aukeran Maittek gabonetarako; plater eta

prezio desberdinekoak. Dena den, menuak ez dira itxiak, «norbai-tek zerbait berezia nahi badu esan eta prestatuko dugu», gainera-tu du. «Arkumea ere erretzen dugu».

Astebete lehenagoMaitten eskaera egitea erraza da: bertara joanda, telefonoz deitu-ta edo Internetez. Gabonak dira Maittek lanik gehiena egiten duengaraia eta eskaera astebete lehenago egitea komenigarria deladio Maittek. Abenduaren 25ean ere irekita egoten da. Urtarrilaren1ean, berriz, itxita.

19,75 eta 29,75 euro bitarteko menuakdira. Marisko kremak edo 2. platerakbaldintzatuko du menuaren prezioa

Menu desberdinak aukeranwww.maitte.eswebgunean ikus daitezke Maitteren menuak.«Gabonetan Menu Bereziekin lana egiten dugu». Sarrerak:Urdaiazpikoa, kroketak, brikak, piper peteak, pudi-nak, foie, espinakaz betetako hostorea.Lehenengo platera: Marisko krema.Bigarren platera:Bakailaoa, txipiroiak tintan edo tipularekin,ajoarrieroa, arkumea, erredondoa, oreina edo karrillerak sal-tsan, ahatea, txangurro betea*, legatza saltsan almejekin *, ba-kailao kokotxak * edo legatz buztana txangurroarekin beteta*.Postrea: Sagar tarta, pantxineta, gazta tartaleta, kremazkoedo esnegainezko hostorea edo bizkotxoa. 19,75 eurotik hasi eta 29,75 euro bitarteko menuak dira. Ma-

risko kremak edo 2. plateren atalean asteriskoa dutenak auke-ratzeak baldintzatuko du menuaren prezioa.

MaitteElosegi kalea, 22

Tel.: 943 08 76 74 [email protected]: Astelehenetik larunbatera: 07:30etik 20:30era.

Igandeetan: 08:30tik 14:00etara.www.maitte.es

Page 9: Merkataritza gehigarria

GOIBERRI 23PUBLIERREPORTAJEA

Jauregi Optikan ikusmenterapian adituak garaUrrutira ondo ikustea ez da nahikoa, pertsonok ikusmen sistemaegokia eduki behar baitugu. Izan ere, gerturako ikusmena behar-tzen dugunean ikusmen estresa sortzen da, eta horrek ondorio ez-berdinak ekartzen ditu. Jauregi Optikako Argider Jauregik oso ondodaki ikusmen estres horrek sor ditzakeen arazoak zein diren. Buru-ko minak, begietako nekea eta gorritasuna, malkoak, lepoko ten-tsioa, borroso edo bikoizturik ikustea, ulermen arazoak... Hala, Jauregi Optikan ikusmen estresak sortzen dituen arazoak

bideratzen dira, eta Argiderrek lan berezia egiten du haurrekin.Umeak ez du sintoma horien inguruko kexarik adieraziko, bainaarazoak aurrera jarraitzen badu, ikasketetan zailtasunak izatekoaukera asko dago. Izan ere, ikusmena eta ikasteko gaitasuna era-bat erlazionatuta daude. Argiderrek azaldu duenez, «gure ikusme-nera iristen den informazioaren %80 ikusmenetik sartzen da, etaumeek eskolan egiten dituzten lanen %100 ikusmenaren bidezegiten dituzte. Horregatik, eskola porrotarrekin lotutako lau kasu-tatik hiru ikusmen arazoekin erlazionatuta daude».Umearen bizitzako lehen urteetako garapena ikusmena-

rekin lotuta dago, eta garrantzitsua da haurrek latera-litatea ondo finkatzea, hori beharrezkoa baita oi-narrizko ikaskuntza antolatzeko. «Heldutasunhori ez bada egokia, arreta arazoak izango di-tuzte umeek eta erraz nekatuko dira».

Ikusmen perzepzioaren azterketaArazo horiek bideratzeko hainbat ariketaegiten ditu Argiderrek umeekin. Beasainenduen optikan egiten ditu, eta ariketa horienbidez arazoak bideratzea da helburua. Urruti-rako eta gerturako begiratzeko ariketak egitenditu, errefrakzioa, begien mugimenduak, akomo-dazioa, konberjentzia eta estereopsia lantzen ditu, etaikusmen perzepzioaren azterketa egiten du. Lanketa horrekin, umeak ikusten duena prozesatzeko arazorik

baduen antzematen du Argiderrek: eskuin-ezkerrarekin arazoak,hasiera berdina duten hizkiak nahastea, testu baten barruan hitz

berdina ezagutzeko arazoak, irakurritakoa ulertzeko edoikusi berri duten zerbait gogoratzeko arazoak, idazke-

ta txarra...Behin arazoa zein den ikusita, konponbideajartzea da hurrengo pausoa. Horretarako,haur bakoitzera egokitutako programa batgaratzen du Jauregik. Gainera, Goierrin zer-

bitzu hau eskaintzen duen bakarra da.

Entzumen arazoetan adituakIkusmen arazoak ez ezik, entzumen arazoak

ere lantzen dituzte Jauregi Optikan. Entzu-men arazoak lantzeko zentro espezializatua da

Argiderrek kudeatzen duena, eta entzumen arazo-ak prebenitzeak duen garrantziaren jakitun, azterketa

zehatzak egiten dituzte. Gerturatu Jauregi Optikak Beasainen duen optikara eta utzi zure

ikusmena eta entzumena espezialisten esku. Jarrai dezagun elka-rrekin beste hamar urtez elkar ikusten.

Page 10: Merkataritza gehigarria

24 GOIBERRIPUBLIERREPORTAJEA

Hari lanakJulitamertzerianTradizio handiko denda da Zumarragako Julita mertzeria. Belau-naldiz belaunaldi eman du zerbitzua Sekundino Esnaola kalean,eta Nerea Mendizabalen senideek 1943.urtean hasitako bideari ja-rraipena ematen dio berak orain. Bederatzi urte daramatza Mendi-zabalek Julita mertzeriaren arduradun, eta orain hari lanekin lotu-tako tailerrak eskaintzen hasi da.

«Nire senideak hariz egindako jertseak egiten eta saltzen hasi zi-ren dendan, eta eskaintza garai bakoitzera egokitzen joan garenez,orain berriro hariari lekua egin nahi diogu». Hala, dendan aurkitudaitezkeen produktuen artean hariak eta artileak daude, eta bidehorri helduta hasi da Mendizabal tailerrak eskaintzen. «Hari lane-kin lotuta kakorratz lanen ikastaroa eskaintzen dugu. Orain negu-rako gauzak egiten ari gara, bufandak, jertseak... Baina ikastaroakurte osoan zehar egingo ditugu», azaldu du.

Ikastaroak, baina, elkartzeko eta gustuko duten hori egiten ikas-teko aitzakia bat izatea nahi du Julitako arduradunak: «Gero etajende gehiagok du hari lanetan interesa, eta Julitan elkartzeko lekubat egokitu dugu». Jendearen eskariari erantzunez hasi da Mendi-

Kakorratz eta hari lan ikastaroakegiteko aukera dago ZumarragakoJulita mertzerian. Ordutegi etaeskaintza aukera zabala dago.

zabal ikastaroak eskaintzen, «beste zerbitzu bat emateko» etaherritarren arteko harremanak sustatzeko. Opor garaietan umeeizuzendutako tailerrak ere egingo dituzte Julita mertzerian.

Ordutegi ezberdinak jarri ditu Mendizabalek Julitako ikastaroe-tan parte hartzeko. Hala, goizean, eguerdian eta arratsaldean ikasidaiteke hari lanak eta kakorratz lanak egiten. Eskariaren arabera,gainera, ordutegi gehiago ere aztertzeko prest dago. Ikastaroei bu-ruzko informazio gehiago nahi duenak Julita mertzeriara joan dai-teke.

Tradizio handiko mertzeria ZumarraganHari lanen inguruko ikastaroez gain, ezin ahaztu Julita mertzeriakeskaintzen dituen gainerako produktuak ere. Izan ere, mertzeriabatean aurkitu daitezkeen ia artikulu guztiak ditu Mendizabalekdendan. Zinta aukera zabala, botoiak –baita telarekin forratutadauden botoiak ere–, hariak, artileak... eskura daitezke, eta horie-kin batera emakumeentzako zein gizonentzako barruko arropa etaetxerako arropa. Umeentzako hainbat produktu ere izaten ditusalgai Mendizabalek Julita Mertzerian.

Page 11: Merkataritza gehigarria

GOIBERRI 25PUBLIERREPORTAJEA

Osasuna zaintzeko, Izai parafarmaziaGurutze urdinak bereizten ditu parafarmaziak farmazietatik etamediku errezetarik behar ez duten produktuak saltzen dituzte pa-rafarmazietan. Osasuna zaintzen laguntzeko gunea da LazkaokoIzai parafarmazia. Lazkaoko Izai parafarmazian haur txikietan es-

pezializatuta badago ere, zabala da osasuna zaintzeko dagoen es-kaintza.

Dermoestetika (Korres eta Filorga), kosmetika, higienea (gor-putzekoa, ahokoa, ilerako...), azal berezietarako kremak (Avene,Aderma-Ducray, Leti, Isdin, S.V.R...), errehabilitaziorako materialaeta zainketa berezietarako (galtzerdiak, belaunetakoak, eskumu-turrekoak, bastoiak, fajak,...) eguzkitako kremak, perfumeak,eguzkitako eta irakurketarako betaurrekoak, helduentzako kon-presak, argaltzeko produktuak... Olatz Risko aholkatzeko eta la-guntzeko prest egoten da beti.

Haurrarentzat eta amarentzat aukera zabalaHaurrentzat eta amarentzako aukera zabala dago Izain: txupete-ak, biberoiak, tetinak, esterilizatzeko tresnak, esnea ate-ratzekoak (eskuzkoak zein elektrikoak), sukalderakorobotak (‘babycook’ beaba), esnea, zerealak, mahai-tresnak, baberoak (mangadunak eta plastikodunakhaur-eskolara eramateko), ura eramateko ontziak, ter-moak; higienerako produktuak (hortzetako eskuilak,pastak, orraziak, jaioberri-haur koloniak, gorputzerakozein ilerako gel-txanpuak), kremak, ipurdirako kremak,pardel berrerabilagarriak, jostailuak, interkomunika-doreak... Haur jaioberrientzako saski pertsonalizatuakprestatzen dituzte Izain, norbere gustora eta neurrira.

Haurdunak eta amak zaintzeko ere gero eta produktu

Dieta fácil, dieta arrakastatsuaIzai Parafarmaziara gerturatzen diren asko eta asko, kiloren batedo beste kendu nahi dutenak dira. Arrakasta handia izaten arida Dieta fácil izeneko dieta. Asteartetan egun osoan eta ostegunarratsaldetan, dietista nutrizionistaren kontsulta izaten da Laz-kaoko parafarmazian. Pisatu, neurtu eta aste osoko otorduakzehazten dizkiete bezeroei. Izenak berak garbi dioen bezala,«erraz egiten den dieta da. Etxetik kanpo jaten dugunean erenahiko erraza da moldatzeko. Produktu lagungarriak ere badau-de. Bost urte daramat dieta horrekin eta jendea oso gusturadago», zehaztu du Olatzek.

gehiago dituzte: laktantzirako bularretakoak, diskoak, bularrakbabesteko kremak (lanolina), silikonazko txoperak pezonerak,minarentzako hidrogelezko partxeak...; estrien aurkako kremak,olioak (Rosa Mosketa, Arbendol edo almendra-olioak)...

Page 12: Merkataritza gehigarria

26 GOIBERRIPUBLIERREPORTAJEA

Ordiziako Garagartza plazandauka Esti Garciak Ness denda.Erakusleihoari begiratuta, arro-pa denda dela ikus daiteke, bai-na dendara sartzerakoan arro-

pa saltzen den denda bat bainogehiago dela konturatzen zara.Moda arloan ere globalizazioabizi den garai honetan, bere es-tiloa aurkitu du 15 urte hauetanNessek. Noiz ireki zenuen Ness denda?2000ko otsailaren 26an. 15urte egingo ditut, beraz, laster.Dena den, aurreko mendeanizan zuen Ness proiektuak ha-siera, 1999an. 15 urte hauetandenok hazi gara, bai ni eta baibezeroak.Zergatik esaten duzu Nessarropa denda bat baino gehiagodela?Nire helburua, arropak saltzeabaino askoz ere gehiago dela-ko. Moda baino gehiago, ondosentiarazteko arropak bilatzensaiatzen naiz. Denak ez garaberdinak, nahiz eta taila txikia,ertaina edo haundia eduki,arropa aproposa aurkituz gero

zure, burua ondo ikusten duzu-lako.Zein estilotako arropa daukazu?Egunero jazteko arropak etaoso erabilgaririak direnak. Mar-ka askorekin lana egiten dut etanire ustez, marka nahasketakbalioerantsi handia dauka.Gaur egun, dauden markahaundi gehienak gertu dauzka-gun hirietan dauzkate beraiendendak. Baina hemen, dendaberean marka asko daudenezeta bezeroa ezagutzen duda-nez, errazagoa da gustoko zer-bait eskaintzea.Zein adineko emakumeekin lanegiten duzu?

Adin guztietakoak etortzendira, baina 30 eta 65 urte bitar-tekoak dira gehienak. Bizitzakofase desberdinetan daudenemakumeak. Horregatik kon-

turatzen zara, momentu bakoi-tzean estilismo egokia aurki-tzeak ondo senti arazten dizula,eta hor dago ni asko betetzennauen lana.Neska gazteagoentzako erehasi zara arropa ekartzen.Bai, junior atala dut dendan,Ness-en filosofiara edo estiloraerakarri nahi ditut. Erantzunaoso ona izaten ari da. Gainera,badaude elkarrekin erosketakegitera datozen ama-alabak.

Esti GarciaNess denda

«Emakumeak hobeto sentiaraztekohelburuarekin lan egiten dut Ness-en»

Gaur egungo emakume helduakedo amonak modernoago janz-ten al dira?Bai, asko aldatu da. Arropak ezdu adinik,emakume helduakgaztegoak bezala jantzita joandaitezke baina ezin da edozeinetxetako prenda batekin joan,ez baitaude patroi berdinekineginda. Praketan, adibidez,emakume heldu batek behardituen proportzioak oso des-berdinak dira, 15 urteko batekinalderatuta.Moda aholkulari lana ere egitenduzu orduan. Tratu pertsonali-zatua ematen saiatzen zara.Bai, bezeroren bat eskatu izandit nere dendatik kanpo eros-ketak egitera laguntzea. Gusto-ra egingo nuke lan hori, proiektutentagarria izan dezake, bainoez daukat denborarik. Personalshopper-en lana oraingozNess-en bakarrik egiten dut.Zure iritzia kontuan hartzendute orduan bezeroek.Nire iritzia ematen ausartzennaiz bai, bezeroa dendatik gus-tora ateratzea nahi baitut, be-rriz itzuli dadila. Dena den, ba-tzutan bezeroak arropa bakoi-tzarekin ispiluan begiratzekomoduarekin bakarrik, jakitendut estilo horrekin nola senti-tzen den. Askotan, berak auke-ratzen dituen arropaz gain, bes-te batzuk ere ematen dizkietprobatzeko. Zenbaitetan, be-zeroak inoiz ere probatuko ezlukeena probatu eta ondo sen-titzen da, askotan kosta egitenbaitzaigu aldatzea.Lan entretenigarria duzulaesan dezakezu?Oso entretenigarria, ez daukatdenbora aspertzeko, erroparenmundu honetan beti sei hilabe-teko aurrerapenarekin egitendira erosketak. Momentu ho-netan 2015eko udako kolekzioaerosita daukat eta aste hone-tan 2015eko Udazkeneko hirumarkatako erosketak dauzkat.Dena den, orain lan garrantzi-tsuena eguberritako erakus-leihoa prestatu eta Olentzero,Errege eta lagun ikusezinariopariak egiten laguntzea da. .

Page 13: Merkataritza gehigarria

GOIBERRI 27PUBLIERREPORTAJEA

Gerriko: liburudendabaino askoz ere gehiagoDuela 30 urtetik Lazkaoko Gerriko liburudenda Goierriko errefe-rentzia puntu garrantzitsua da euskarazko liburu salmentan.2010ean Gerriko liburudendak etapa berri bati hasiera eman zioneta berrikuntza lanak egin ondoren, 300.000 liburuko katalogoa,musika, eskola eta bulego materiala, denborapasak eta aldizka-riak daude eskuragai. Etapa berri horretan, Elkarren babesean hasizen lanean. Durangoko azokaren inguruan ateratzen diren nobe-dadeak dagoeneko jasoak dituzte dendan eta datorren astebu-ruan Goierriko hainbat herritan izango diren liburu azoketan eresalgai izango dira, %15eko beherapenarekin. Enkarguak ere hartu-ko dituzte azoketan.

Oparietan ere aukera zabalaPapertegiaren arloan eta oparigaietan ere aukera zabala dagoGerrikon. Gabonetan opariakerosteko leku aproposa da: diru-poltsak, boligrafoak, poltsak, jos-tailuak.... Gorjuss etxeko produk-tuek, adibidez, arrakasta handiadute.

zken egunotan liburudendetara iritsi diren nobedadeeta-ko batzuk dira ondorengoak, euskal literaturan, musikan

eta gaztelerazko literaturan: Euskal literatura:Joxe Azurmendi.Historia, arraza, nazioa.Irati Goikoetxea.Andraize.Patxi Zubizarreta.Mundua baloibatean.Bernardo Atxaga. Txoriak kolpeka.John Andueza. Prime time.Arantxa Urretabizkaia. Zuri-beltzez-ko argazkiak.Jose Luis Otamendi. Kapital publikoa.Unai Elgorriaga. Iazko hezurrak.

Gaztelerazko literatura:Toti Martinez de Lezea. Enda.Dolores Redondo.Ofrenda a la tormenta.Sarah Lark. Sombra del Arbol Kauri.Jorge Zepeda Paterson.Milena o el fémur más hello del mundo.Pilar Eyre.Mi Color favorito es verte.

Musika:Ruper Ordorika. Lurrean etzanda.Kupela taldea. Eutsi goiari.

Lou Reed. Lou Reed mila esker.Fito.Huyendo conmigo de mí.

Berri txarrak.Denbora da poligrafo baka-rra.

Gontzal Mendibil.Nire B....Pirritx eta Porrotx. Txo Mik-Mak Txikia.

AAzken nobedadeak