Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^...

8
Nafarkaria Egunkaria Ostirala, 1997ko irailaren 5a * Mikelarena eta Larretxea, euskararen galeraren ikertzaile • Euskal Herriko Unibertsitateko uda- ko ikastaroetan 'Euskara, nazionalis- moa, erregionalismoa eta identitate ko- lektiboa' izenburuko ikerketa lana aur- keztu zuen Fernando Mikelarena his- torialari beratarrak joan den uztailean. Bidasoa Ikerketa Zentroaren baitan Mi- kelarenak Patxi Larretxea soziologoa- rekin batera egindako lana da, eta Na- farroako euskararen galera aztertzen du. Ikerketak jasotzen duenez, duela bi mendera arte Nafarroa nagusiki eus- kalduna zen, eta kopuru absolutuak kontuan hartuz gero, herrialderik eus- kaldunena. XVI. mendetik hona, ordea, euskararen galera etengabea izan da gure herrialdean, batez ere azken 200 urteetan. Mikelarena eta Larretxearen ustez, euskara zokoratuta eta elite au- toktonoen babesetik urrun bizi izanak azaltzen du, besteak beste, etengabeko galera. • Feraando Mikelarena — ezkerraldean— eta Patzi Larretxea, Berako Legia karrikan. Luis AZANZA I L Metropoli forala FELIPE RIUS Goizalde herdoilduak Istripu ikaragarriak izan dituzten kotxe herdoilduz beterik daude goizaldeak, baina argazkilariei auto bakarra intere- satzen zaie, instant bat lehenago luxuz- ko bizimoduaren ikurra zen Mercedes bat, ondoren desguaze batean marka guztietako utilitarioekin elkartuko dena. Azken tabernetako argiak itzali dire- neanjlash-en txanda hasi da kale ba- kartietan eta ikusle asko, etxera buel- tatzen ziren gautxoriak edo besterik ga- be logalerik ez eta paseatzera atera diren senar-emazte aspertuak ikuski- zunik gabeko heriotza hurbilagoez, hil- kutxa bihurturiko kotxe merkeagoez oroitu dira, biharamunean irudiak tele- bistan ikusiko dituzten askori gertatuko zaien bezala. Pretilaren gainean senar- gaiari musua ematen ari zitzaion nes- katoa negarrez hasi da bat-batean, bi- hurritutako burdin-zati batzuen artetik atera zuten lehengusu maitearen iru- diak gogora etorri zaizkionean. Paris gizarte mediatikoaren biltokia da beste gau batez, eta komunikabideetan se- kula aterako ez.direnek beren betiko isiltasunari eutsiko diote orain ere mun- duaren aurrean. Zertarako hitz egin, zertarako oihukatu inork ez badie ka- surik egin behar. Aljeriako sarraskiek bi minutuko informazioa baino ez dute merezi, ez dute glamour nahikoa, eta gehienez estatistika batean sartuko di- ra, lurpean jarritako lehergailu txiki ho- rien biktimak bezalaxe. Haiengatik ez du inork negarrik egingo Buckingham Jauregiko ateetan, ezta loreak darama- tzan punk itxurako neska gazteak ere; nola aldatzen diren gauzak, kamarada, hemendik gutxira aldizkari arrosak ira- kurriko dira gaztetxeetan eta fanzineak ahaztu beharreko iragan baten arras- toak baino ez dira izanen. Gauza hauetan guztietan pentsatzen ari nintzen Sena ibaiaren ondoan. Flash-en argiek itsutu egiten ninduten eta zure eskua bilatu nuen, baina ez zegoen libre, argazki kamera txiki ho- rietako bat zeneraman, beharbada era- bili ahal izanez gero aberastuko zinela pentsatuz. Ez zizuten utzi, ordea, poli- ziak urduri zeuden, argi gorriak eta ur- dinak gero eta ugariago ziren, eta az- kenean alde egitea erabaki genuen. Orduan galdetu zenidan zer egin nahi nuen. Ez zegoen aukera gehiegirik, zure etxera ala nire zulora, filme ame- rikarretan bezala. Bagenekien suntsi- tutako kotxez beterik egonen zirela bide guztiak goizalde herdoilduan. X

Transcript of Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^...

Page 1: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria Egunkaria

Ostirala, 1997ko irailaren 5a *

Mikelarena eta Larretxea,

euskararen galeraren ikertzaile

• Euskal Herriko Unibertsitateko uda-ko ikastaroetan 'Euskara, nazionalis-moa, erregionalismoa eta identitate ko-lektiboa' izenburuko ikerketa lana aur-keztu zuen Fernando Mikelarena his-torialari beratarrak joan den uztailean. Bidasoa Ikerketa Zentroaren baitan Mi-kelarenak Patxi Larretxea soziologoa-rekin batera egindako lana da, eta Na-farroako euskararen galera aztertzen du. Ikerketak jasotzen duenez, duela bi mendera arte Nafarroa nagusiki eus-kalduna zen, eta kopuru absolutuak kontuan hartuz gero, herrialderik eus-kaldunena. XVI. mendetik hona, ordea, euskararen galera etengabea izan da gure herrialdean, batez ere azken 200 urteetan. Mikelarena eta Larretxearen ustez, euskara zokoratuta eta elite au-toktonoen babesetik urrun bizi izanak azaltzen du, besteak beste, etengabeko galera. •

Feraando Mikelarena — ezkerraldean— eta Patzi Larretxea, Berako Legia karrikan. Luis A Z A N Z A I L

Metropoli forala F E L I P E R I U S

Goizalde herdoilduak Istripu ikaragarriak izan dituzten kotxe herdoilduz beterik daude goizaldeak, baina argazkilariei auto bakarra intere-satzen zaie, instant bat lehenago luxuz-ko bizimoduaren ikurra zen Mercedes bat, ondoren desguaze batean marka guztietako utilitarioekin elkartuko dena. Azken tabernetako argiak itzali dire-neanj lash-en txanda hasi da kale ba-kartietan eta ikusle asko, etxera buel-tatzen ziren gautxoriak edo besterik ga-be logalerik ez eta paseatzera atera diren senar-emazte aspertuak ikuski-zunik gabeko heriotza hurbilagoez, hil-kutxa bihurturiko kotxe merkeagoez oroitu dira, biharamunean irudiak tele-bistan ikusiko dituzten askori gertatuko zaien bezala. Pretilaren gainean senar-gaiari musua ematen ari zitzaion nes-katoa negarrez hasi da bat-batean, bi-

hurritutako burdin-zati batzuen artetik atera zuten lehengusu maitearen iru-diak gogora etorri zaizkionean. Paris gizarte mediatikoaren biltokia da beste gau batez, eta komunikabideetan se-kula aterako ez.direnek beren betiko isiltasunari eutsiko diote orain ere mun-duaren aurrean. Zertarako hitz egin, zertarako oihukatu inork ez badie ka-surik egin behar. Aljeriako sarraskiek bi minutuko informazioa baino ez dute merezi, ez dute glamour nahikoa, eta gehienez estatistika batean sartuko di-ra, lurpean jarritako lehergailu txiki ho-rien biktimak bezalaxe. Haiengatik ez du inork negarrik egingo Buckingham Jauregiko ateetan, ezta loreak darama-tzan punk itxurako neska gazteak ere; nola aldatzen diren gauzak, kamarada, hemendik gutxira aldizkari arrosak ira-

kurriko dira gaztetxeetan eta fanzineak ahaztu beharreko iragan baten arras-toak baino ez dira izanen.

Gauza hauetan guztietan pentsatzen ari nintzen Sena ibaiaren ondoan. Flash-en argiek itsutu egiten ninduten eta zure eskua bilatu nuen, baina ez zegoen libre, argazki kamera txiki ho-rietako bat zeneraman, beharbada era-bili ahal izanez gero aberastuko zinela pentsatuz. Ez zizuten utzi, ordea, poli-ziak urduri zeuden, argi gorriak eta ur-dinak gero eta ugariago ziren, eta az-kenean alde egitea erabaki genuen. Orduan galdetu zenidan zer egin nahi nuen. Ez zegoen aukera gehiegirik, zure etxera ala nire zulora, filme ame-rikarretan bezala. Bagenekien suntsi-tutako kotxez beterik egonen zirela bide guztiak goizalde herdoilduan. X

Page 2: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

>GURE AUKERAK̂ KONTZERTUAK

Fitero: Monasterioan organo kontzertua izanen da gaur, hilak 5, l l :00etan, Nafarroako XIII. Organo Musika Zikloaren ba-rruan. Raul del Toro Sola izanen da organo jolea.

Mañeru: Nahi ta Nahiez eta Lau-kote taldeen kontzertua izanen da gaur, hilak 5, 23:00etan, pla-zan.

Bargota: Balerdi Balerdi eta Fluor Bost taldeek kontzertua eginen dute heldu den astelehenean, hilak 8, gaueko 24:00etatik au-rrera, herriko plazan.

DANTZA

Iruñea: Joaquin Cortes dantza-riak 'Pasion Gitana' flamenko ikuskaria taularatuko du gaur, hilak 5, Iruñeko zezen plazan, 22:00etan. Lehen lerroetako eserlekuak gozatzeko 5.000 pe-zeta (200 libera) ordaindu behar-ko da, bigarren lerroetakoetan eseritzeko 4.000 (160 libera) eta Cortes harmailetatik ikusi ahal izateko 2.000 (80 libera).

ERAKUSKETAK

Burlata: Fermin Alvira Palaciosen 'Cantares' izeneko margo erakus-taldia ikusgai izanen da Kultur Etxean hilaren 14ra arte.

Lizarra: Zumalakarregi jeneralari buruzko erakustaldia ikusgai izanen da Gustavo de Maeztu Museoan azaroaren bira arte.

Iruñea: Mariano Arsuagaren mar-goak Gotorlekuan ikusgai izanen dira hilaren 26ra arte.

BESTELAKOAK

Barañain: Argazkigintza lehiaketa deitu du Udalak. Argazkiak txu-ri-beltzean egin behar dira, eta azaroaren 11 baino lehen aur-keztu behar dira udaletxean. Ira-bazleak 200.000 pezeta (8.000 libera) irabaziko ditu, eta biga-rrenak 50.000 (2.000 libera).

Beire: Pailazo teknikei buruzko ikastaroa antolatu du Narrentre-pe antzerki taldeak hilaren 26,27 eta 28rako, aktoreentzat, hezi-tzaileentzat eta zaletuentzat. Pablo Zubikarai aktorea izanen da ikastaroko zuzendaria. Lo egiteko tokia eta janaria barne, ikastaroak 15.000 pezeta (600 libera inguru) balioko du. Izena emateko epea hilaren 24an bu-rutuko da.

Iruñea: Asteartero eta ostiralero txistulariekin eta gaiteroekin dantzaldia izanen da Sarasate pasealekuan, 19:30etatik 21:30etara.

Iruñea: Emakumeei laguntza es-kaintzen dien Andrea Zentroak (Marcos Goñi z/g, Txantrea) or-dutegia aldatu du. Aurreran-tzean zabalik izanen da 9:00eta-tik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara astelehenetik oste-gunera. Ostiralean goizez ordu-tegi berbera izanen da, eta arra-tsaldez itxita eg6nen da.

n a f a r k r o n i k a

Fermin Erbiti

Markak hausten

Asteleheneko egunkariren batek erru-siarrendako elikagai bakarrenetakoak ogia eta patatak direla zioen. Orrialdeko bazter batean, letra ttikian eta argazki-rik gabeko informazioak horren ondo-rioak ere aipatzen zituen, eskola umeen

artean hamarretik bederatzik osasun arazoak dituztela azpimarratuz. Ustezko sozialismotik benetako kapitalismorainoko bide gogorraren datu adierazgarriak, Europa osoa asaldatu eta mugituarazi beharko luketenak.

Asteleheneko egunkarietan bertan Aljeriako egoera izugarriaren berri eman ziguten, ez lehen orrialdean, ez titular handitan. Izan ere, aipatu egunean bazen orrialde gehienak behar zituen gairik eta, beraz, inork ez zituen Afrikako gerrak aipatu. Egunkarien orrialde gehienak hartzen zituen printzesaren ondoan zegoen beltz gixajo hura ikustean, ordea, ahantziriko gerra horiek gogoratu nituen. Aljeriatik bezala Afrikatik ere kazetariak urrunduagatik, noizean behin, ba-ten bat hara hurbiltzen delarik, sarraskiak mi-laka lagunetan zenbatzen ditu eta, hurrengo egunean, komunikabideek horixe iragartzen digute nazioarteko orrialdeetako bazter batean,

letra ttikian, argazkirik gabe, edo, gehienez, artxibokoa erabiliz, Afrikako beltz gixajo guztiak berdinak direlako.

Lady Di, ordea, ez zen zenbaki bat, bakarra baizik. Bakarra, aberatsa, printze baten emazte ohia eta errege izanen denaren ama. Argazkiek erakutsi digutenez, noizbait beltz horietakoren bat ikusi eta musu bat ere eman zion inguruan telebista guztiak lekuko zituela. Haren herio-tzak ahantziriko gerrak eta gosea komunikabi-deetatik kanpoago utzi izana ez da harrigarria. Azken finean, heriotzak berdintzen gaituela egia izan arren, askoz politagoa da Ritz hotelean afaldu ondorengo printzesaren heriotza, Afrika-ko edozein tokitan goseak bi urteko haurrari eragindakoa baino. Batez ere haurraren gor-puaren ondoren sairen bat ikusten bada.

Kazetarion zeregina albisteak bildu, sailka-tu eta aztertzea omen da, mundua hobeki eza-gutu eta, ahal dugun neurrian, hobera alda dezagun. Gaurkoan ezin liteke asteko kronika baikorrik egin ustezko mundu zibilizatuaren gizartean, eta bereziki komunikabideetan, er-gelkeriaren marka guztiak berriro ere hautsi direlako.

Lady Di, Glton Johnen ondoan, Giannl Versaceren hiletetan. EFE

a s t e k o p e r t s o n a i a k

Javier Miranda Osasunako bazkidea

• Javier Miranda Osasunako bazkidea zentsura mozioa aurkezteko prest dago Gaztelu plazako taldeko Zuzendaritzaren aurka. Irigarai Osasunako presidenteari eta haren zuzendaritza taldeari lau partiduko epea eman die karguak uzteko, eta hauteskundeak deitzeko. Hori egiten ez badute, Mirandak sinadurak bilduko ditu Osasunako bazkideen artean, hurrengo batzarrean mozio zentsura aurkezteko, eta bere burua lehendakarigai aurkezteko. Mirandak iragarri du lehendakaritza lortzen badu, kargua ahalik eta lasterren utziko duela, eta hauteskundeak deituko dituela. Osasunan aginte krisialdiak aurrera darrai. Ezkurraren garaiak asper-garriagoak ziren, baina seguruagoak.

Jose Maria Arakama Ekonomia sailburua

• Jose Maria Arakama Nafarroako Gobernuko Ekonomia sailburua Ma-drilen izan zen herenegun, Estatuari ordaindu beharreko kupoa nego-ziatzeko: Arakama Estatuko Hazienda idazkariarekin elkarrizketatu zen. Bileran, Madrili ordaindu beharreko kupoa erabakitzeko oinarri bezala orain arteko portzentaia (% 1,6) mantentzea erabaki zuten. Zerga bere-zien atala, berriz, zehaztu gabe utzi zuten hurrengo bilera baterako. Nafarroak alkoholaren kontsumoaren gaineko zergak biltzen zituen le-hendik ere, eta orain tabakoarenak eta erregaienak hartuko ditu bere gain. Madrilgo eta Iruñeko gobernuak ados daude Kontzertu Ekonomi-koaren berrikuntzan, eta diru kontuak zehaztea baino ez zaie falta.

a h a z t u g ab e

BARRIKADA MUSU TRUK

Iruñea: Barricadak zuzeneko diskoa grabatuko du heldu den igandean, hilak zazpi, 21:30etatik aurrera Iruñeko Ze-zenplazan. Zurrumurruek dio-tenez, horixe izanen da musika talde iruindarraren azken gra-bazioa, 14.a eta azkena. Akaso zur rumurrua egia delako, Zezen Plazan musu t ruk sartzerik ego-nen da: kontzertua gozatzearen truke ez da ordaindu behar iza-nen. Barricadakoek haien beti-ko kantak joko dituztela iragarri dute. Rockzale malenkonia-tsuek La silla electrica, Barrio conflictivo edo eta Okupacion bezalako aspaldiko harri bitxiak gozatu ahal izanen dituzte. Zu-zeneko diskoak 17 kanta izanen ditu. Beraz, Barricadakoek gu-txienez 17 kanta joko dituzte, eta oso litekeena da gehiago ere jotzea. Bestalde, zezenplazan Barricadakoen alboan izar ma-drildar handiak eginen du dir-dir: Rosendok. Horrenbestez, giro ona, bikaina, ziurtaturik dago. Sarrera dohainik, kanta zaharrak, Rosendo... Ezin da gehiago eskatu.

a d i !

Euskalerria Irratia FM 91,4

Egunero astelehenetik ostira-lera, Zokobetailu goizeko lO.OOetatik 12.00etara.

Xorroxin Irratia FM 107,5

Egunero 20.00etat ik 22.00eta-ra Karakola segi hola gazteen-dako saioa.

Aralar Irratia FM 106,2

Astean zehar 13.30etatik 14.00etara, ber tako bizilagun eta per tsonaia ospetsuei elka-rrizketak.

Irati Irratia FMko 107.7n eta 103.8n

• Ostiralero Txirristi-Mirristi hau-rrentzako saioa 12.30etan.

5

Page 3: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria

Baztan

Udalak bailararen eta Iparraldearen arteko muga berraztertu du egunotan Aurten lana bereziki garrantzitsua izan da, hainbat mugarri hautsi dituzte eta

JuanKruzLakasta / Iruñea

BAZTANEK 50 kilometroko muga dauka Iparraldearekin, hain zuzen ere Lapurdiko Sara, Senpere, Ainhoa, Ezpeleta eta I t sasu herriekin, eta Nafarroa Behereko Bidarrai, Baigorri, Banka, Aldude eta Urepele-kin. Espainiak eta Frantziak 1856. urtean Mugen Hitzar-mena sinatu zutenean, muga hori guztia mugarriz seinala-tu zuten, eta mugarriak ingu-ruko udalek urtero berrazter-tzea adostu zuten. Gauzak horrela, harrezgeroztik Baz-tango Udaleko eta arest ian a ipa tu r iko Ipa r ra ldeko herrietako zinegotziak urtean behin elkartu egiten dira, eta hiru egunez mendian barreia-tutako mugarriak berrazter-tzen dituzte.

Miguel Angel Adin Baztan-go Udaleko zinegotziaren ara-bera, lan nekeza izaten ohi da hori. «Batzuek uste dute tramite hutsa dela, besterik gabe ohitura mantentzearren egiten dugula, eta ez duela lanik eskatzen, Iparraldeko zinegotziekin jateko eta eda-teko besterik ez garela elkar-tzen. Haatik, lan nekeza da. Mugarriak mendian daude, gehienetan oso toki izkutue-tan, eta asko ibili behar iza-ten dugu guztiak ikusi ahal izateko, jipoi ederrak har tzen ditugu». Nolanahi ere, lan nekeza izan a r r en g u s t u r a egiten ei dute. «Urtero elkartzen gara, eta,

rtero bezala, Baztango Udalak bailara eta Iparraldea banantzen dituen muga berraztertu du aste honetan,

Espainiak eta Frantziak 1856. urtean sinatutako Mugen Hitzar-menak agindutakoari jarraiki. Aurten lana bereziki garrantzi-tsua izan da, zenbait gaztek hainbat mugarri hautsi dituzte eta.

Baztanek 50 kilometroko muga du Lapurdi eta Nafarroa Behereko herriekin,

jakina, giro oso ona dago gure artean. Harremanak oso onak dira», azaldu zuen.

Normalean h i ru egunotako

lanak ez du emaitza handiegirik ematen. «Iaz, adibidez, hondatu-tako pare bat mugarri topatu genituen, besterik ez», azaldu

zuen Adinek. Horre lakoe-t an , muga r r i en egoeraren berri ematen zaie Madrilgo eta Par i sko gobernue i , konpon ditzaten, eta kitto. Aurten, alta, lana bereziki garrantzitsua izan da; izan ere, azken ur tebete-

an 1856an jarritako muga-rriek ha inba t eraso j a s a n dituzte. Jandarmek Uztari-tzen h i ru gazte a tx i lo tu zituzten erasotzaileak haiek zirelakoan.

Adinen irudikoz, gauza arra-roak d a u d e eraso hor ien atzean. «Normalena litzateke Uztar i tzekoek ez j ak i t ea mugarriak non dauden, toki oso izkutuetan, sasien arte-an egoten baitira. Norbaitek esan zien, nik ez dakit nork eta zergatik». Erasoen zergai-tiak ziru ez ezagutu arren, imajinatzen dituela adierazi zuen. «Suposatzen dut arra-zoi politikoak egon direla, zer izan daiteke bestela? Nola-n a h i ere, ez da no rma la , mugar r i ek u d a l e n a r t eko mugak zehazten baitituzte, ez Espainia eta Frantziaren artekoak».

Adinen arabera , asko dira k a l t e t u t a k o muga r r i ak . «Txosten ba t egin beharko dugu, kal te h a n d i a k izan baitira. Mugarriak oso harri

— politak dira, asko landutako-ak. Batzuk hondatu dituzte,

beste batzuk erabat txikitu dituz-te, badira beste batzuk desagertu d i r enak . . . Kalte h a n d i a egin dute». X

Erronkari

Ezka ibaia garbitu zuten arrantzaleek igandean • Txatarra eta poltsa zabor ugari bildu zuten

Edume Elizondo / Iruñea

NAFARROAKO Euli Arrantzale-en Elkarteko, Salmonidoak Iker-tzeko eta Hobetzeko Elkarteko (AEMS) eta Gurelur elkarteko 50 b a t kide E r r o n k a r i n e lka r tu ziren joan den igandean, Ezka ibaia garbitzeko. Zehazki, AEMS e lka r t eak kudea t zen duen arrantza-barrutia garbitu zuten, au r t engo a r r a n t z a saso ia r i amaiera emanez.

Hiru elkarteetako kideak goi-zeko 9 :30e t an e lka r tu ziren E r r o n k a r i n eta a r ra t sa ldeko 13:30ak arte aritu ziren lanean. Azaldu digutenez, ehundik gora poltsa zabor bildu zuten igande-an egindako garbiketan. «Orain dela bi urte egin genuen lehe-nengoa, eta orduan baino plasti- •

ko gutxiago bildu dugu, baina txatar gehiago, ordea», azaldu dute.

Arrantza leek Er ronkar iko Udaleko a rdu radunek in hitz egin zuten garbiketa egin aurre-tik, ibaian bildutako zaborrare-kin zer egin adosteko. Zabor pol-tsak edukiontzien ondoan utzl zituzten herriko langileek biltze-ko, eta txatarra, berriz, kamioi batean jaso zuen Udalak.

Joan den igandekoa ez da Na-farroako Euli Arrantzaleen El-karteko eta AEMSeko kideek egi-ten duten lehen garbiketa, au-rretik, abuztuaren lOean, Aribe-ko a r ran tza-bar ru t ia garbi tu baitzuten. Halako ekintzen bi-dez, ibaiak garbi eduki eta zain-du behar direla gogorarazi nahi dute elkarte horieteko kideek. X

Zangoza

Jaiak ospatuko dituzte ostegunetik aurrera • Zazpi egunetan algara nagusi karriketan

Erredakzioa / Iruñea

JAIAK ailegatuko dira datorren ostegunean Zangozara, urtero legez, eta zazpi egunetan algara, musika, dantza eta par randa izanen dira nagus i her r iko karriketan barrena.

Os tegunean , h i l a ren 11, eguerdiko 12:00etan botako dute udaletxeko balkoitik Zan-gozako jaien hasiera iragarriko duen txupinazoa. Egun berean, eta gainontzeko guztietan, haur eta helduentzat ekitaldi ugari izanen da. Jaien lehen egunean, adibidez, ekitaldi nagusia herri dantzen emanaldia izanen da a r k u p e e t a n , a r r a t s a ldeko 20:00etatik aurrera.

Hilaren 12an meza nagusia eginen dute goizeko l l :00etan.

Udalbatza prozesioan abiatuko da San Salvador elizarantz, ban-dera, mazukariak, erraldoi eta buruhandiak, txistulariak, udal bandak eta Rocamador dantza taldeak lagunduta. Arratsalde-an, berriz, 17 :30e tan , lehen zezenketa eginen du te , e ta jarraian bigantxak. Hilaren 13, 14 eta 15ean ere zezenketa iza-nen da.

Datorren astebururako egita-rau luzea prestatu dute: hau-rrentzako antzerkia, dantzal-diak, su festa, karaokea, erral-doi eta buruhandiak eta abar.

Zangozarrek hi laren 17an agurtuko dituzte herriko jaiak. Goizaldeko 02 :00e tan erral-doien agurra eta Pobre de mi izanen dira, au r t engo j a i en azken ekitaldiak. X

Atarrabia ~ i p

Herriko eguna ospatuko dute bihar eta etzi atarrabiarrek

ffi Igandean, besteak

beste, herri bazkaria

izanen da

Erredakzioa /Iruñea

ATARRABIAKO biz tan leek herriko eguna ospatuko dute a s t e b u r u a n , Etxe Beltza elkarteak .Udalaren lagun-tzaz, antolatuta. Bihar, goize-ko 1 l:00etan hasiko dira egu-neko ekitaldiak, bizikleta las-terketarekin. Atarrabiako nes-ka -mut i l ek pa r t e h a r t u k o dute Alas Peñak antolatutako proban. Arratsaldeko 17:30-etan, berriz, pilota partiduak izanen dira kiroldegian.

Kirolaren ondotik, musika izanen da Nagusi larunbatean Atarrabian . Arratsaldeko 18:30etan, hasteko, jota jaial-dia egonen da Udaletxeko pla-zan, Brotes Navarros taldearen eskutik, eta, ordubete beran-duago, dantza jaialdia Mikelats taldearen eta Atarrabiako txis-tularien eskutik. Arratsaldeko 20:00etan, azkenik, kontzer-tua eskainiko dute San Andres abesbatzak eta Atarrabiako Musikariak taldeak.

Atarrabiako Eguneko ekital-di gehienak, dena den, igande-an izanen dira. Egitaraua goi-zeko 10:00etan hasiko da. Or-du horretan, dianak joko dituz-te herriko kaleetan bar rena Zintzarri eta Oria txarangek. Ordu erdi beranduago, erral-doien eta kilikien konpartsa aterako da kalera, gaitariekin batera, eta l l :00etan, berriz, txistulari eta malabareak. Or-du berean, hamaiketakoa es-kainiko du Antxo VI.a Jakin-tsua enparantzan Gure Txolar-te elkarteak. Udaletxeko pla-zan, halaber, herriko artisauen erakusketa zabalduko dute, 1 l:00etan ere bai. Eta eguer-dian, hara abiatuko dira herri-ko talde guztiak Antxo Vl.a Ja-kintsua plazatik, kalejiran.

12:30etatik aurrera, Udale-txe plaza izanen da herri ta-r ren bi lgune. Alde ba te t ik , erraldoi eta kilikien konpartsa egonen da han, eta, bestetik, Paz de Ziganda dantza taldeko kideek emanaldia eskainiko dute. Ondoren, herriko akor-deoi ta ldeak eta txarangek h a r t u k o du te ja i eguna ren lekukoa.

Arratsaldeko 13:30etan he-rri-kirolak nagus i tuko dira Udaletxeko plazan. Besteak beste Gorriti eta Nazabal aiz-kolariak eta Zelaia harri-jaso-tzailea ariko dira. Leku berean herr i bazkar ia eginen dute 14:30etan. Bazkalostean, Ata-rrabiako Nerea Bruño eta Le-sakako Xabier Silveira eta Iñi-go Olaetxea bertsolariek saioa eskainiko dute. Atarrabiako Egunar i amaiera emateko, Drindots ta ldearen eskut ik dantzaldia izanen da, arratsal-deko 18:00etatikaurrera, X

Page 4: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Euskararen galerari buruzko ikerketa

Nafarroako euskararen galeraz 'Euskara, nazionalismoa, erregionalismoa eta identitate kolektiboa' ikerketa lana amaitua da

atxi Larretxea eta Fer-nando Mikelarena iker-

tzaile nafarrak Bidasoako Ikerketa Zentroko kide dira. Baina ez da hori esku artean duten proiektu komun baka-rra, 'Euskara, nazionalistnoa, erregionalismoa eta identi-tate kolektiboa' izenburuko ikerketa lanaren egile baitira biak. Lan horrek, besteak beste, Nafarroako euskara-ren galeraren datu estatisti-koak bildu ditu.

Edurne Elizondo / Bera

FERNANDO MIKELARENA histo-rialaria da; Patxi Larretxea, be-rriz, soziologoa. Biak dira 'Euska-ra, nazionalismoa, erregionalis-moa eta ident i ta te kolekt iboa ' ikerketaren egileak. Lan horren lehen datuak joan den uztailean Donos t ian p l aza ra tu zi tuzten, Euskal Herriko Unibertsitateko udako ikastaroetako mintegi ba-tean.

Mikelarena eta Larretxearen ikerketak zenbait ardatz nagusi ditu: oro har, euskarak Nafarroan izan duen presentzia ikertu dute, baieta 1876tik 1910erabitartean e u s k a r a k na fa r iden t i ta tearen formulazioan bete zuen lekua, mende hasieratik nabarrismo fo-ralak euskarari buruz egin duen balorazioa, euskara eta naziona-lismoaren arteko harremana, eta azkenik, gaur egungo nafar iden-titate kolektiboaren formulazioan euskarak betetzen duen papera ere.

Euskarak Nafarroan izan duen presentz ia aztertzeko, zenbai t errolda zaharretako datuak bildu eta zenbatu dituzte, eta Nafarroa-ko euskararen urtez urteko mu-gekin alderatu, garai bakoitzean zenbat euskaldun zegoen kalku-latzeko. Larretxea eta Mikelare-nak azpimarratzen dutenez, eus-karak etengabe galdu du Nafarro-an zuen lekua XVI. mendetik ho-na, eta batez ere azken 200 urtee-t a n . Due la bi m e n d e r a a r t e , ordea, Nafarroa nagusiki euskal-duna zen, eta kopuru absolutue-tan herrialderik euskaldunena.

1587. u r tean , hain zuzen, bi heren hartzen zituen euskarak Nafarroan, eta 97.000 euskaldun zeuden. 1778an 121.000ra igo zen euskaldunen kopurua, baina portzentaiak, berriz, behera egin zuen hamar bat puntu. Hala eta guztiz ere, eta ikertzaile nafarrek naba rmen tzen dutenez, «garai horre tan Nafarroan euska ldun kopuru garrantzitsua zegoen».

1778. urtetik, euskararen ga-lera etengabea izan da Nafarroan. 1863. ur tean, adibidez, 95.000 e u s k a l d u n zegoen, biz tanler ia osoaren herena gutxi gora-behe-ra . 1904. u r t e a n 73 .000 ziren euskaldunak (biztanleriaren

Fernando Mikelarena: «EAJ Nafarroan sartu

zenean oligarkia beldurtu zen eta diskurtso foralista bultzatu zuen. Dikotomia horretan gaude oraindik»

«Hemen galdera nagusia da ea Nafarroako eskuinak

zergatik ez duen identitate kolektiboañ buruzko diskurtso ausartagoa

bultzatu»

Patxi Larretxeak eta Femando Mikelarenak Nafarroako euskararen galera aztertu' dute. Luis AZANZA

% 23,7), eta 1935 urte inguruan 60.000 (biztanleriaren % 17,3). Gaur egun, kopurua are txikia-goa da, b iz tanler iaren ia % 17, euskaldunak eta ia euskaldunak zenbatuz gero.

Azken mendeetako galera uler-tzeko, euskara ez zela inoiz ofizia-la izan azpimarratzen dute Larre-txea eta Mikelarenak, Nafarroako elite autoktonoek ez zutela inoiz babestu, «ez 1521-1841 tar tean Nafarroa erresuma zenean, ezta 1841-1978 tartean ere, Nafarroa Espain iako E s t a t u l ibera laren parte zenean».

Tradizionalistak nazionalismoaren be ldur . H a l a

eta guztiz ere, XIX. mendeko az-ken laurdenean zenbait intelek-tual euskaltasunaren alde agertu ziren. 1877. u r t e a n , adibidez, Euskara Elkartea sortu zen, eus-k a r a b u l t z a t u e t a b a b e s t e k o . 1876-1910 tartean, halaber, eus-kararen aldeko iritzia hedatu zen Nafarroan zehar. Mikelarena eta Larretxeak argi dute zein izan zen horren arrazoia: «Bizkaia, Araba eta Gipuzkoako foruak desager-tzeak e lka r t a sun sen t imendua piztu zuen karlista zein liberalen artean». Aipatzekoak dira, gaine-ra, komunikabideen eta Diputa-zioaren beraren euskararen alde-ko jarrera. Bidasoa Ikerketa Zen-troko kideek nabarmentzen dute-nez, ordea,, «eskuinaren euskal-duntasun horl erretorikoa zen».

Patxi Larretxea: «Nafarroako agintariek

ez dute sekula euskara berekotzat

hartu eta horrek ondoñoak

ekarri ditu»

«Euskara mantendu bada, zekitenek transmititzeko

borondatea izan dutelako izan da»

Euska ra r en aldeko giroak ez zuen gehiegi iraun. 1910. urteaz geroztik, ordura arte Nafarroaren izaera e u s k a l d u n a a ldar r ika tu zuen e u s k u i n t rad iz iona l i s tak mezua goitik behera aldatu zuen, euskal nazionalismoaren balizko hedapenari erantzunez. Euska-raren ordez foruak bilakatu ziren Nafarroaren bereizgarri, «nafarta-suna foraltasunera murriztuz».

E u s k a l d u n t a s u n a r i buruzko tradizionalisten mezu aldaketa-ren adibide argi eta garbia aipa-tzen dute Mikelarena eta Larre-txeak beren ikerketan, Diario de Navarra egunkar iarena, alegia. 1908. u r t e a n kexu age r tu zen egunkariko zuzendaria, Raimun-do Garcia, Baztango herri bateko jaietan txistua kendu nahi zute-lako. 1923an , berr iz , I r u ñ e a n txistulari banda bat sortzea pro-posatu zenean, halaxe idatzi zuen zuzendar iak: «Nondik sor tu da Iruñean, jotaren herrian, euskal musika hori tronuratzeko ahale-gin hori? So inu ona izango du baina ez da hori geurea».

Bortzirietako ikertzaileen us-tez, adibide h o r r e t a n ager tzen den nafar tasuna definitzeko egi-ten den euskal tasunaren defini-zio modu hori, gaur egunera arte mantendu da. Eta hori nekez uler daiteke, l ana ren egileen ustez , «kontuan ha r tu ta euskal nazio-nalismoak historikoki oso arra-kas ta gutxi izan duela Nafajro-an»,-

5

Page 5: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Euskararen galerari buruzko ikerketa

• Patxi Larretxea eta Fernando Mikelarena • Ikertzaileak

«Euskara nazionalismoarekin parekatu dute Batxi Larretxea soziolo-

goa eta Fernando Mike-larena historialaria Beran aurkitu genituen, eta hantxe izan genuen haiekin hitz egi-teko aukera, bien artean osa-tu duten 'Euskara, nazionalis-moa, erregionalismoa eta identitate kolektiboa' izenbu-ruko ikerketa lanari buruz.

EdurneElizondo / Bera

• Nola sortu zen ikerketa egite-ko aukera? Fernando Mikelarena: Gai

hori betidanik interesatu zait eta Patxiri proposatu nion elkarre-kin egi teko a u k e r a . Nolabai t Bidasoa Ike rke t a Z e n t r o a r e n d inamikan s a r t u a dago saioa. Gaia egiteko aukera, egia erran, galdera bat bezala etorri zitzai-d a n b u r u r a : j a k i n n a h i n u e n zein neurritan dagoen harrema-na N a f a r r o a n h i z k u n t z a e ta nazionalismoaren artean. Jakin nahi nuen zergatik herri oso eus-k a l d u n b a t z u e t a n g a u r egun oraindik euskal nazionalismoak ez duen indarrik, Baztanen adi-bidez. Hori izan da abiapuntua.

Patxi Larretxea: Fernandok proposatu zidanean gaia intere-santea iruditu zitzaidan. Baina, egia erran, lanaren zati nagusia Fernandok egina da; Nafarroako biztanleriari buruz egin zuen tesi doktorala eta han datu pila bat bildu zuen. Hortik abiatuta eta e r rea l i t a t ea ezagutuz , ho r r en jar ra ipena egin dugu. Iruñetik beheitiko zonaldea, gainera, Fer-nandok nahiko ongi ezagutzen du. Azken ba tean , euska ra ren i ngu ruan mendia ldeko egoera nahiko ezaguna da, ikerketa lan zailena erdialdet ik behei t ikoa aztertzea izan da. • Euskararen galera aztertu

duzue. Bildu dituzuen datu estat is t iko guztiak ikusita, zer-nolako balorazioa egiten duzue horri buruz? Larretxea: Ikerketan argi gel-

ditu da hizkuntza bat manten-tzeko edo indarra izateko botere-an dagoenak edo indar politiko-ak, kulturalak eta eliteak duten garrantzia. Nafarroako aginta-riek ez d u t e s e k u l a e u s k a r a be rea bal i tz beza la h a r t u e ta h o r r e k o n d o r i o a k izan d i t u . Mantendu baldin bada izan da zekitenek, familiek borondatea izan dutelako transmisioa egite-ko, Baskongade tan d ik t adura g a r a i a n g e r t a t u zen beza la . Ora in B a s k o n g a d e t a n gober-n u a n alderdi naz ional i s ta ba t dagoenez , z i u r t a t u a g o a d u t e borondatea, hizkuntzak ofizialta-suna badu eta badago ahalegin bat. Nafarroan, momentuz ez da hori gertatzen, 'sekula baino txa-rragoa da egoera. Hizkuntza bat mantenduko da hitz egiten dute-

Bidasoa Ikerketa Zentroko kide dira Larretxea eta Mikelarena ikertzaileak. Luis AZANZA

nek transmititzeko borondatea b a d u t e , hor i f a k t o r e b a t da , b a i n a o f i z i a l t a suna beza lako mekanismoak ere beharrezkoak dira.

Mikelarena: Gainera testuin-guru positiboa behar da, positibo eta berezia. Holandan, adibidez, nahiz eta testuinguru politikoa hagitz positiboa izan hizkuntza p i k u t a r a joan da, inork ez du erabiltzen. Hagitz zaila da bila-tzea zeintzuk izan behar duten hizkuntza bat bultzatzeko fakto-reak. • Zuen ikerketan aipatzen duzue

XIX. mendeko azken laurdene-an euskararen aldeko iritzia hedatzen hasi zela, eta eskui-nak berak euskalduntasunaren aldeko diskurtsoa erabili zuela. Diskurtso erretorikoa izan zela azpimarratzen duzue, ordea. Mikelarena: Bai. EAJ sa r tu

z e n e a n N a f a r r o a n 1910ean , alderdi horrek bere lehen egitura zabaldu zuenean, orduan, Nafa-r roako oligarkiari izugarrizko beldurra sartu zitzaion, eta pen-t s a t u zuen bere i n t e r e se rako onena zela d i skur t so foralista hori bultzatzea. Handik honat dikotomia horretan gaude Nafa-rroan. • Euskara baztertzeko nabarris-

mo foralak izan duen grina ez duzuela ulertzen azpimarra-tzen duzue zuen lanean, nazio-nalismoak historikoki arrakas-ta gutxi izan baitu Nafarroan. Larretxea: Hori da guk plan-

teatzen dugun galdera, Nafarroa-ko tradizionalistek zergatik ez duten sartu euskara Nafarroako idiosinkrasian. Gertatu da eus-kara eta nazionaligmoa parekatu

dituztela; harreman zuzena eza-rri du te bi t e rminoen a r t ean , euskara ikasteak erran nahi du nazional i s ta izatea ha ien tza t . Eta argi dago erlazio hori ez dela zuzena: boto nazionalistak, adi-bidez, b e h e r a egin du azken ur tee tan , eta euska ra ikas ten duen jendea gero eta gehiago da. Beraz, zergatik halako beldurra euskara Nafarroaren ezaugarri-tzat onartzeari? Euskarari onura handia ekarriko lioke une hone-t a n N a f a r r o a k o G o b e r n u a n dagoenak edo partidu nagusiak erranen balu euskara nafarren ezaugarri nagusietako bat dela. Legitimizazio h a n d i a e m a n e n lioke. Baina historikoki euskara zokora tu da u s t e izan delako euskara ikasteak euskal nazio-nalismoa gehituko lukeela.

Mikelarena: Hemen galdera nagusia da Nafarroako euskui-naK zergatik ez duen identitate kolekt iboar i b u r u z d i s k u r t s o ausartagoa bultzatu. Azken urte-e t an b a k a r r i k J u a n Cruz Alli ausar tu zen hori egitera, baina a p u s t u hor i g a u r egun ez da existitzen. • Gobernuan ez, baina nafar

gizartean bada egun euskara-ren aldeko jarrera, inkestek azaltzen dutenez. Ez da hala? Larretxea: Bad i rud i j e n d e

anitzek lasai aski onar dezakeela edo o n a r t z e n due l a e u s k a r a berea balitz bezala, euskal esta-tu ba t sortzeko ideiarik gabe. Erriberan, adibidez, mota asko-tako boto-emaileek lasai aski onartzen dute euskara ikasi nahi dute la , adibidez, seme-a labei hizkuntzaren aberastasuna tras-mititzeko. Gobemua, beraz, zer-gatik da euskararen beldur?,

Mikelarena: Aipatu behar da, hala ere, Nafarroako k a s u a ez dela berezia. Beste leku batzue-t a n g a u z a b e r a g e r t a t z e n da , Galizian edo Palentzian, adibi-dez. Badute hizkuntza propioa eta orain arte nazionalismoak ez du indarrik. • Hori guztia kontuan hartuta,

zer-nolako irakurketa egiten duzue euskarak Nafarroan duen etorkizunari buruz? Mikelarena: Iritzi posit iboa

du t . Hurrengo h a m a r k a d e t a n ziur aski euskaldunen kopuruak gora eg inen du , p i x k a n a k a . Hemendik 20 u r t e ra , igoal, % 20ra iritsiko da. Nik hori us te dut.

Larretxea: Nire ustez bi gauza bereizi behar dira. Garbi dago e z a g u t z a edo e u s k a r a r e k i n h a r r e m a n a i z a n e n d u t e n e n k o p u r u a k gora eginen due la . Baina, bestetik, erabilera prakti-koa dago. E t a n i r e kezka hor dago. Mendialdean bada dinami-ka ba t eta e tork izun ona izan dezake hemen euskarak. Ezber-d i n a da I r u ñ e k o e t a h a n d i k beheitiko egoera. Han euskaraz dakien edo ikasten duen jendeak erabil tzeko zer a u k e r a izanen d u ? Nire u s t e z d i n a m i k a r i k garrantzitsuena Iruñean egonen da, hiriburua delako. Hirugarren gauza bat dago, gainera, aipatze-ko. Garai batean euskara man-tendu zen euskaldunek euskaraz bakarrik zekitelako. Nire guraso-ek euskara transmit i tu zidaten euskara bakarrik zekitelako, ez zuten bertze aukerarik. Oraingo belaunaldiek bi aukera izanen dituzte. Gaur egun mundu guz-tiak bi hizkuntza ezagutzen ditu; beraz, aukeratu egin behar da.

Larretxea eta Mikelarena,

UNEDen ikasitako bi ikertzaile Bortzirietan

BERAKO kaleetan ezezik, Bi-dasoa Ikerketa Zentroan ere bat egiteko aukera dute gaur egun Patxi Larretxeak eta Fernando Mikelarenak. Nafa-rroako euskararen galeraren inguruan egin duten ikerketa izan da elkarrekin egin duten lehen lana, baina ziurrenik, ez azkena. Zentroak emanen die elkarlanean jarraitzeko aukera.

Bidasoa Ikerketa Zentroak, hain zuzen, joan den otsaila-ren 7an eman zuen bere bu-rua ezagutzera Bertizko Jau-rerrian, eta orduz geroztik, la-nean ari dira elkarteko kide-ak, bertako historia aztertu eta ezagutzera emateko as-moz. Mikelarena eta Larretxe-ak jakinarazi digutenez, adi-bidez, Juainas Paul eta Izas-kun Abril Bidasoa Ikerketa Zentroko kideak Lesakako historiari buruzko ikastaroa prestatzen ari dira jada, dato-zen hilabeteetan abian jartze-ko. Berako historiari buruz-koa ere eginen dute, negu partean ziurrenik.

Bidasoa Ikerketa Zentroa, dena den, ez da bi ikertzaile nafarren arreta eskatzen duen proiektu bakarra. Fer-nando Mikelarena, adibidez, Zaragozako Unibertsitatean da irakasle. Dokumentazio administratiboa irakasten du han 35 urteko beratarrak. Emaztea, gainera, lankide du unibertsitatean, Historiako irakasle titularra baita.

Mikelarenak UNEDen ikasi zuen, bai eta doktore tesia egin ere. Nafarroako biztanle-riaren azterketa aukeratu zuen gaitzat. Mikelarena, ha-laber, artikulu askoren egile da eta hainbat kongresutan parte ha r tudu . Aipatzekoa da, gainera/Bidasoa Ikerketa Zentroaren sorrera Fernando Mikelarenari zor zaiola neurri handi batean, Berako histo-rialariarena izan baitzen ideia.

Patxi Larretxea orain dela sei-zazpi bat urte iritsi zen Berara, baina Arantzakoa da jaiotzez. Delineantea da lan-bidez, eta Mikelarenak bezala UNEDen ikasi zuen karrera. Soziologia aukeratu zuen La-rretxeak. Bortzirietan, hala ere, euskararen alorrean egin du lan gehienbat: «Hemengo euskaltegian ibilia naiz, IKA-ren sorreran eta abar».

Bertsolaritza eta literatura-ren munduan ere murgildu izanjia Patxi Larretxea. Ber-tsolaritzari dagokionez, Nafa-rroako txapelketako epaima-haian aritua da. Literaturaren alorrean, Iruñeko Udalak an-tolatu Egile Berrientzako Lite-ratur Lehiaketan parte hartu

• du hainbatetan. X

Page 6: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Xanti Begiristain

Isoiamendua eta beste gauza batzuk

• Deigarria da ikustea mundu honetan ger-

tatzen eta egiten diren gauza bitxiak. Esate

baterako, orain dela hilabete gutxi arte Herri

Batasunari esaten eta leporatzen zitzaion ez

zela joaten instituzioetara, edota gehiagotan

joan beharko zuela. Han, hau da, legebiltza-

rreetan, Senatuan eta abarretan tratatu behar

direla hainbat eta hainbat gai.

Baina une batez gogora dezagun zer gertatu

zitzaien Josu Muguruzari eta Iñaki Esnaolari

aldi hartan.

Eta orain, gaur egungo garaira itzulita,

ikusten dugu lehengo alderdi politiko demo-

krntiko berberak direla, esaten eta saiatzen ari

direnak politikoki isolatzen, eta sozialki ez,

hau jada gehiegikeria hu t sa dela beraiek be-

rek ere ikusten dutelako. Gainera, oraingo

hau ez da lehendabiziko aldia saiatzen direna.

Gogora ditzagun, esate baterako, Gabriel

Urralbururen garai loriatsuak berak. Ziur as-

ki, orain ere, zulo berean sartuko dute hanka

jokamolde horrekin.

Besteak beste, Irlandan, eta Palestina eta

Israelen bake prozesuak martxan jarrita dau-

dela ikusi ondoren, nori burura tu ahal zaio,

hemen konponbide egokia lortzeko hoberena

dela Ezker Abertzalea isolatzea, gatazkaren

aktore nagusien arteko harremanik ez izatea,

elkarrizketa eta negoziaziorik ez praktikatzea

eta abar?

Gaur egun, munduko edozein aldetan, gero

eta argiago ikusten denean horixe dela bide

bakarra eta hoberena gizarte eta politikako

gatazkak konpontzeko, hemengo politikari

gehienek, eta Frantzia eta Espainiakoek ez

badute ikusten begien bistako hori, ba, ho-

rrexek berak adierazten du aipaturiko politi-

kari horien buru argitasuna, edo bestela be-

ren benetako borondate politikoa eta eragin-

kortasuna.

Konparaziora, euskal preso politikoen sa-

kabanaketa dela eta, Blancoren hilketa ger-

tatu arte, Herri Batasunari esaten zioten (beti

Floren Aoiz eta Adolfo Araiz, HBko Mahai Nazionaleko kideak. .'.: JOXE L A C A L L E

alderdi politiko superdemokratikoek) parte

har tu behar zuela, arazo hori tratatzeko, Le-

gebiltzarrean eta Giza Eskubideen Aldeko

Batzordean, baina orain aldiz, utzi nahi di-

tuzte Batzorde horretatik kanpo, gainerako

guztiek hitz egiteko.

Zer esanen dugu? Beno ba, denori noiz edo

noiz ikusten zaigula belarria, eta garbi da-

goenez, politikari goidemokratiko horiei bela-

rria eta gauza gehiago ere ikusten zaizkie.

Gauza bitxi eta deigarriekin jarraituz, oso

laburki bada ere, pixka batez iruzkindu nahi

dut zer-nolako paper garrantzitsua jokatzen

duten gizarte honetan komunikabideek, adi-

bidez, Atarrabiako Udalean hartutako erabaki

bat berehalaxe bihurtu zuten albiste nazio-

nala. Galesko Printzesaren heriotzaren ka-

suan sinestarazi nahi digute horixe dela egun

hauetan mundu osoko arazorik handiena eta

bakarra. Eta gainera Printzesa ohi hori santu

hu tsa eta ongile ikaragarri handia zela, eta

Charles senar ohia eta paparazzi-ak eta beste

batzuk, ordea, deabruaren azala.

Bitxikeria gehiago. Herenegun bertan eman

omen zieten askatasuna Brasilen 16 pertso-

nari. Ordura arte esklabutzan izan omen zi-

tuzten. Baina okerrena zera da, azken urte

hauetan 50.000 pertsona gutxi gora-behera,

izan dituztela era berean herrialde horretan

bertan. Horretan ez dira asko luzitu komuni-

kabideak eta argazkilariak.

Eta bukatzeko beste bitxikeria motz batzuk.

Benetan zirraragarria suertatu zitzaidan Bur-

latako Uranga parkean ikustea nola kendu

zuten, nire begien aurrean, «Euskal Herri as-

katu!» jartzen zuen pankarta bat. Jakina, al-

katearen aginduz eta adierazpen askatasuna-

ren izenean. Eta Euskadi Irratian, esaterako,

entzuten denean antzeko zerbait: «Tete Mon-

toliu, Espainiako piano jolerik hoberenetari-

koa...», edota «Hemen, Espainian...». Zer pen-

tsatuko zenuke? Nik behintzat, zerbait ez da r

. bilela ongi. •

K l a s i k o b i t x i • a r r o n t k f a s i k o

Joxemiel Bidador

Paulo Zamarripa, Txorierriko irri eragiiea

• NAFARKARIA irakurtzen dugun ekialdeko euskaldunondako, Bizkaiko kontuak oro har ongiegi ezagutzen ez ditugunondako hots, desagun, zentzurik zabal-zabalenean, Txorierri Bilboiik iparrera diren Deus-tuak, Erandiok, Leioak, Loiuk, Laukizek, Gatikak, Deriok, Zamudiok, Larrabetzuk, Lezamak eta Sondikak osatzen dutela, eta hainbatek Mungia bera ere sargarria litekeelabaieztatzen dute duda izpirik gabe. 1877. ean Santandere aldeko Laredon sortu zen arren, Paulo 2amarripa Uragak txorierritarra ukan zuen kabia, Sondikan pausatu baizioten goraki kiribilkatzeko parda, gurasoen bien sorterrian alegia. Hantxe eta Durangon bete zituen lehenbiziko ikasketak, apezgai gei zela joan, Gasteizaratu aitzinetik. Apezbidean Salamanean izan zen desgostuz: «Erdai-errian bizi naz orain / Erderearen lurrean / Ementxe nago Salamankako / Ori erdelzale zarrean». Haatik, 1906.etik aitzina, eta apez berria zelarik, bizkai errieta soiiik ibilarazi zuten erretore; Bermeo aldeko Almika auzoan, Enkarterriko Otxaran barridean, Gatikan, Bermeon berean, eta bere Sondika kuttunean. Bertan zendu zitzaigun 1950.eko abuztuaren 17an. Abondo lanen egilea, iñork ez dio ukatu euskararen maisu gorena izan zenik, aiabaina, bai ostera, bat baino gehiago bada ausartu Zamarriparen balio literarioa zalantzan ezar-tzera: «Usa lenguaje claro y relattvamente puro, en et tonojusto que hoy creemos conutene al pueblo lector. Los asuntos no son muy literarios, predominan los jocosos inspirados enjuegos de palabras, ettmologtas chuscas, perogrulladas, mds bien que eti situaciones cdmicas'. Orixe zen 1927.eko RTEV aldizkarian horren xorroxki mintzo zena, batna literatur kritiko gehientsuenen juzkua laburbiltzen zuelakoan bagaude. Guzia-rekin ere, etzen makala Zamarripak bizkaieraren zuen menderakuntza, eta Azkueren beraren laguntzaile gisa ihardun zuen Lekeitiokoak ta-jutu 1905.eko hiztegirako, bereziki Txorierriko euskarari zegokionean. Ezin da ahantzi ere egin, Euskaltzaina izan genuela, ordezkoa bazen ere, Altubek gerraoste bitartean largaturiko kaderan 1941. urtetik zendu arteraino.

Hogei urtetan hasi zen bere irri idazkiak argitaratzen, Azkuek lematu Euskalzale izparringian, eta orduko zenbait argitalpenetan bere umore lakarra isuri bazuen ere, La Gaceta del Norte egunkariko euskal orrialdea izan zuen agertoki hauta. Urtetan agertu idazkiak ordea, ez zituen, beharrik gero, hemerofeketan hilobiratu. eta hiru bilduma karrikaratu zizkigun sondikarrak. Kili-Kili: barre ipuiñak — Bermeo, Gaubeka, 1930— hiruretan ezagunena dateke Klasikoak saiiean arra-gertu zitzaigunetik. Aurretik ere Zaparradak eta euskaltzaleen atse-ginerako eman zuen argitara Bilboko Emeterio Verdesen irarkolan 1926,ean. Honetan, besteetan bezala, euskara kezka iturri sakonzuela erakutsi zigun, nahiz eta, bere arrangura papereratzeko, droiekeriatan labantzen zela beti iduri: «Calleu zaiteze, mutis baseoñlo danok, cerrau, ia, al momento, labio ta ezpanok! Gloria buenhablistari perpetuamen-tean! Descubridu cabezok bera encontrantzean, merced señor orreri, haliatu dugu aqui, baskuentze moderno bat, pulcroa, pues daki ig-noratzen ebena Mogel famosoak eta otros que se Ilaman linguista honrosoak. Bai, si, buenhablistaren baskuentze rfuevoa vosotrosena baño da mucho obagoa ta que facilla concho! Entero facilla baskuentze au sabltzeko cualquiera da habilla». Ftri-JlrU ipuln ta naste -Bermeo, Gaubeka, 1935— hirugarren irri lana dugu: «Lana egin daigun txiri-txiri. ta agertu daigun firi-flri». Honetan nabarmenagoa dugu garaiko giro politiko nahasiaz eginiko iruzkin satirikioak, gure egungo Nafa-rroan aise egunera daitezkeenak, alseegi apika: «Toledoko probtntzlko erri batek Torrijos dauko izena ta sosialista bat alkate. Ta alkate sosialisteak, guzurra dala esan lei baña, bere neskamea dauko. Ta bere neskame orreri, bera zeozetarako dala erriko alkate erakusteko, erria-ren lepotik erregalu polit bat egin gura izan deutso. Ezta milegro. Tira! Egon be eztago ezetariko milegrorik sosialistentzako. Sosialista alkate onentzako, beste sosialista askontzako lez, naikoa da gauzea non dagoen ikusi ta gero, gauzeari eskua jaurtitzeko modua eukitea, bai norberaganduteko, bai norberak gura daunari emoteko. Ta alkate sosialista onek, ikusirik, olango baten, bere erriko neskato eskola bat maistra barik dagoala, arin konturaiu da an daukola entxufe yazeko bat bere neskamentzako ta... jakiña, ba, Joakiña!... bere neskameari emon deutso entxufe ori, bera bertako maistra egiten daula. Tamalez, bere maistretzearen alogera kobratzeko, onetarako egiñiko papertxuan bere flrmea botateko esan bear izan deutso au esan leyon bat edo batek, eta orduan yakin da maistra barri orrek eztakiala flrmetan. Ostean. orra or neskatoa beingo baten maistra eginda, Beingoan egiten dabe sosialistak euron karrerea».

Olerkigilea ere bazen izan gure Zamarripa, eta hatabat lore jokotan aurkezturiko nahiz etxeko kajoietan gorderik zituen olerkiez apailatu zuen Gora begira: olerkt goi usañekoak bertsotegia, orori txori-kantari, seriosa eta alai, sakonki eta hergelto: «Ardaoz beterik ator / i mos-kortute ao / Zagi danak batera / Baño be moskorrao / Buru zoro ori baño / Askozaz astunao / Dekok gorputz ustela / Satsa baña ustelao / Nigana ator moskorti / Ardaodun txarrie / Baltzeoan lagundu / Dayan neuk? Ortlie / Alde ortik! Etxoak gue / antojagarrie!». •

5

Page 7: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

Ingurugiroa zaintzeko ideiak 'Gure konponbideak' izeneko erakusketa zabaldu zuten larunbatean Bertizko Natur Parkean

Ingurugiroari buruzko 25 panel bildu dituzte Bertizen Gure konponbideak erakusketan. Luis AZANZA

Edurne Elizondo / Iruñea

INGURUGIROA errespetatzeko eta zaintzeko ardura guztiona da: gobernuena, noski, baina baita gurea ere, denona. Hori da 'Gure konponbideak' izeneko eta egu-notan Bertizko Jaurerrian ikus-gai den e r a k u s k e t a k zabaldu nahi duen mezu nagusia. Nafa-rroako Gobernuaren bidez iritsi da gure herrialdera, eta 25 pane-letan, ingurugiroa eta naturaren alorrean elkartasuna eta sorme-na oso garrantzitsuak direla era-kutsi nahi du.

Erakusketaren helburua da, halaber, ingurugiroarekin zeri-kusir ik duten berri guztiak ez direla txarrak azpimarratzea. Eta ho r r e t a r ako , h a i n zuzen ere, ingurugiroa zaintzeko edozeinek egin ditzakeen gauzen berri ema-ten du. Ekimen horien ar tean mota eta leku askotako adibide-ak au rk i dai tezke, ga inera . Lekuari dagokionez, herrialde askotatik iritsitako panelak dau-de Bert izen ikusgai : Euska l Herrikoak bertakoak, Katalunia-koak, Galiziakoak, Madrilgoak eta beste hainbat tokitakoak.

Panelen edukia, halaber, asko-tarikoa da. Bilboko San Ignazio ikastetxeko ikasleek, adibidez, energia elektrikoaren kontsumoa % 60 j a i s t ea nola lor tu du ten azaltzen dute Bertizen ikusgai di-ren panel horietako batean: lan-paren kopurua gutxituz, etengai-luena handituz eta gure ohiturak aldatuz, besteak beste, i rakur daitekeenez.

Bilboko ikasleen ingurugiroa zaintzeko ideia, dena den, ez da Gure konponbideak erakusketa-ko bakatra. Beste asko daude,

oan den larunbataz geroztik, eta hilaren 21era bitartean, Gure konponbideak izeneko erakusketa zabalik da Bertiz-

ko Natur Parkean, 10:00etatik 13:30ak arte goizez, eta 16:00etatik 19:30ak arte arratsaldez. Erakusketa Espainiako Gobernuko Nekazaritza, Arrantza eta Elikadura Ministerioaren ekimenez sortu da, eta Nafarroako Gobernuko Ingurugiro Sai-lak ekarri du Bertizera. Ingurugiroaren aldeko hainbat eta hain-bat ekimenen berri ematen du erakusketak 25 panelen bidez.

eta guztiek Bertizko bisitarien arreta erakarri dute lehen egu-netik. Hala azaldu digu na tur parkeko langile Seve Mindegiak. Bisitariak erakusketako panele-t an gidatzea da Mindegiaren betebeharra egunotan, eta aipa-tu digunez, orain arte erakuske-ta ikusi du tenak pozik a tera dira . «Erakusketa ani tza da, mota askotako istorio, ideia eta bi txikeriak ikus daitezke eta bisitarien interesa erraz pizten du te . Ikusleek ikas ten du te ingurugiroaren alde gauza asko

Birziklatzeari buruzko panela dago haurrentzat propio ikusgai. Luis AZANZA •

egin daitekeela etxean ber tan ere».

Talde eta pertsonen ekimenak • Nafar roan ha in ezaguna den Emauseko Traperoak elkarteak ere bere zeregina zein den azal-tzeko panela jarr i du Bertizko Jau re r r i an . Ustez deus tarako balio ez duten gauzak bildu, kon-pondu eta saltzen dituzte, hain zuzen, Emauseko Traperoek. Nafarroan, halaber, birziklatzea-ren aldeko apus tu garbia egin dute. Elkartea Frantzian sortu

zen, Bigarren Mundu Gerraren ondotik.

Eroski supermerkatu katearen Ekoplan, Bakearen Aldeko Bizi-k le tak edo energia eolikoari buruzkoa dira Bertizko erakus-ketan bildu diren panelek jaso-tzen d i tuz ten bes t e ekimen batzuk. Horiekin batera, talde eta erakunde ezberdinekin bate-ra, norbanakoek ingurugiroaren alde abian jarritako proiektuak ere badira erakusketako protago-nista.

Ourensen , adibidez, j ende askok bat egin zuen orain dela ur te batzuk Ridiomas izeneko basoa erre zenean, eta Ribadavia herriko irakasle batek basoan bizi ziren animaliak zaintzeari ekin zion, bere ikasleekin batera. Burgosen, berriz, piblizitarean mundua utzi eta Losino arrazako zaldiak berreskuratzeko lanean hasi zen Ricardo de Juana izene-ko gizona. Pertsonon ekimenak dira Bertizko erakusketak bildu dituenetako batzuk.

Ikusleei dagokienez, erakuske-ta denei zuzendua dagoela azpi-marratu du Seve Mindegia Ber-tizko Natur Parkeko k ideak: «Edozein etor daiteke ikustera», nabarmendu du. «Egia da hau-rrek pazientzia gutxiago dutela e ta lehenago nekatzen direla, baina hala eta guztiz ere panel guzt iak ikus i eta i r aku r t zen dituzte», gaineratu du Mindegiak. Gainera, haurrentzako propio egindako panelak badira Bertiz-ko erakusketan. Haietan, birzi-klatzeari buruzko xehetasunak aurki ditzakete neska-mutilek. Ingurugiroa zaintzeko ideiak eza-gutu nahi dituenak, beraz, bada-ki non duen egunotan aukera.

Jostailuak, arrainak eta

onddoak GURE KONPONBIDEAK ize-neko erakusketa ez da Ber-tizko Jaurerriko gela eta paretek aurten hartu duten bakarra. Izan ere, urtero lau erakusketa antolatzen ditu Nafarroako Gobernuak han, ekaina eta azaroa bitartean. «Maiatzean hasten gara era-kusketa denboraldia presta-tzen, eta, lehenengoa, ekai-nean egiten ohi dugu», azal-du digu Bertizko Jaurerriko langile Seve Mindegiak.

Bertizko Jaurerriko bosga-rren erakusketa denboraldia izanen da aurtengoa. Eta denbora tarte horretan egin izan diren guztien ardatza ingurugiroa izan da. «Kon-tuan hartuz Bertiz natur par-kea dela, naturaren inguruan egituratzen dira gure jardue-ra guztiak, baita erakusketak ere», azpimarratu du Seve Mindegiak.

Aurtengo denboraldiari Eguzkijostailuak izeneko erakusketak eman zion hasiera. Ekainaren letik 29ra bitartean egon zen zabalik, eta jende andana hurbildu zen erakusketak bildutako jostailu bitxiak ikustera. Denek bazuten ezaugarri komuna: eguzkia-ren energiaren bidez mugi-tzen ziren. «Oso erakusketa bitxia izan zen, eta denen gustukoa, gainera. Haurrei bezala asko gustatu zitzaien helduei ere», aipatu digu Mindegiak.

Eguzkiari esker mugitzen ziren jostailuen ondoren, ibaietako arrainek hartu zuten lekukoa Bertizko Jau-rerriko erakusketa denboral-dian. Como pez en el agua izena zuen erakusketak, eta uztaila eta abuztua bitartean egon da ikusgai Bertizen.

Larunbatean Gure konpon-bideak inauguratu zuten — denboraldiko hirugarrena—, eta zabalik egonen da hilaren 21era bitartean. Ondoren, oraindik zehazteke dagoen erakuske^a jarriko dute leku berean. Lkugarren hori, dena den, ez da aurtengo azken erakusketa izanen, azaroaren 15era bitartean onddoei buruzkoa zabalduko baitute Bertizen, Seve Minde-giak adierazi legez. Aurten, beraz, lauen ordez bost era-kusketa eginen dituzte Berti-zen.

Seve Mindegia Natur Par-keko langileak esan bezala, bestalde, oporraldian hurbil-tzen diren turistak dira Ber-tizko erakusketak ikustera gehien joaten direnak. Hori dela eta, abuztua amaituta, behera egin du egunotan Bertizera inguratu diren bisi-tarien kopuruak. «Nabari da jende gehienarentzat bukatu direla oporrak». Hala ere, Gure konponbideak erakus-ketak jende asko erakarri du lehen egunotan, Seve Minde-giak azpimarratu legez. Turistekin batera, inguruko herrietako jendea ere hurbil-du da hura ikustera. X

5

Page 8: Nafarkaria - Euskaltzaindia · 2012-06-25 · Nafarkaria OSTIRALA, IRAILAK >GUR E AUKERAK^ KONTZERTUAK Fitero: Monasterioa organo n kontzertua izane dna gaur hila, k 5, ll:00etan

Nafarkaria OSTIRALA,

IRAILAK

• Raul del Toro Sola • Organo jolea

«Organoari ez zaio garrantziarik ematen» afarroako Organo Musikaren XIII. Zikloaren barruan, Fiteroko monasterioko elizan kontzertua eskainiko du

gaur Raul del Toro Sola organo jole gazteak, arratsaldeko 7:00etatik aurrera. Organo jole nafar gazteen artean garrantzi-tsuenetakoa da Raul del Toro, eta ez da harritzekoa, kontuan hartuta organoa jotzea betiko ametsa izan duela. Amets betea, gainera.

Edurne Elizondo / Iruñea

BERE bizitzako u r te gehienak Zangozan eman baditu ere, ikas-ketek Iruñera, jaioterrira, ekarri dute Raul del Toro berriro ere. I r u ñ e a n izan g e n u e n guk ere harekin hitz egiteko aukera, aste hasieran. Organo eta musikara-ko duen zaletasunaren, eta bere kezka eta a r d u r e n berr i eman zigun musikari gazteak.

• Kontzertu askotan parte hartu duzu jada. Berezia al da zure-tzat Nafarroako organo zikloa? Parte hartzen dudan bigarren

aldia da. Nafarroan dugun orga-no ziklo luze bakarra da, gainera, eta alde horretatik, bai, berezia da niretzat, are gehiago aurten, Fiteroko organoa inauguratzea egokitu baitzait berritu ondoren. Ohore handia da niretako. • Noiz eta nola sortu zen zure eta

organoaren arteko harremana? Txikitan piztu zitzaidan zaleta-

suna . Normalean pianoa jotzen hasi ondoren pizten zaie musika-riei organorako zaletasuna, bai-na niri alderantziz gertatu zitzai-dan, eta pianoa ikasten hasi nin-tzen, pianoa ikasi behar delako o rganoa ikas i a u r r e t i k . Dena den, esan behar dut pianoa gaur egun asko maite dudala eta oso harro nagoela karrera egin iza-naz. Baina organoa izan da beti-danik jo nahi izan dudan tresna, eta ilusio handiz ari naiz lanean, musikak lan eta irmotasun asko eskatzen baitu.

• Zer dauka, ba, organoak zu hainbeste liluratzeko? Egia esan, ez dakit. Teklatu eta

hodi asko dituela esaten ohi du

«Auditorioa erabat beharrezkoa da Iruñean, sinestezina

baita oraindik musika entzuteko areto egokirik ez izatea.

Oso-oso atzeratuta gaude»

jendeak, baina niretzat hori ez da garrantzitsuena. Gainera, musi-ka t resna s inpleenak ere b a d u xarma berezia. Agian organoaren t i n b r e a da geh ien e r a k a r t z e n nauena. Lekuak ere badu zeriku-sirik, gehienbat elizetan jotzen baitugu eta eszenatoki bereziak baitira horiek. Txarrena da asko-t an ezusteko galantak har tzen ditugula, eta batere ongi ez dau-den o rganoak jo b e h a r iza ten ditugu zenbaitetan. • Noraino iritsi nahi duzu musi-

karen eta organoaren mun-duan?

Edozein organo joleren desio n a g u s i a o rgano g a r r a n t z i t s u , eder eta on ba ten jole t i tu larra izatea da, bai eta niretzat ere, eta horrekin ba te ra i r akaskun tza . Baina zaila da, batez ere egoera txarra delako, eta organoari ez zaiolako inolako g a r r a n t z i r i k ematen , z e r r e n d a n azkena da eta. Nafarroan, egia esan, egoera pixka ba t hobea da bes te leku ba t zuen aldean, badago t radi-zioa. E ta hori ge r ta tu da, alde batetik, Frantzia gertu dugulako, eta bestet ik , Miguel Etxebeste bezalako f iguren lanar i esker. Etxebeste, hain zuzen, berrikun-tzaren b u r u izan zen. Hala eta guztiz ere, gaur egun, organoaren egoera ez da oso ona gure herrial-dean, eta Europan dagoen maila lor tu nah i b a d u g u gauza asko hobetu beharko dugu. • Zu, hain zuzen, Organoaren

Lagunen Nafar Elkarteko kide zara. Organoaren egoera hobe-tzea izango da, beraz, zuen zeregina?

Gure zereginik garrantzitsue-

Raul del Toro Sola.organo ole gaztea, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan.

JOXE LACALLE

na, egunotan abian den zikloaren eta beste zenbait kon tzer tu ren antolakuntza da. Denbora bate-an, halaber, Nafarroako Gober-nuari gure aholkularitza eskaini genion, Nafarroako organo histo-rikoak berritzeko. Horri esker, organo zoragarriak dira, adibi-dez, Iruñekoak orain. Baina, oro-korrean, organoa bultzatzea da gure betebehar nagusia, eta hori lortzeko, behar-beharrezkoa da organo jole t i t u l a r r a ren f igura berreskuratzea, hau da, organo jole konpetentea, organoa ezagu-tzen d u e n e t a j o t z e n d a k i e n musikar ia . Bestela, gaur egun gertatzen ari dena gertatzen da, h a u da, organo a sko e ta a sko

badagoe la e r a b a t z o k o r a t u t a , utzita. • Organoaren Lagunen Nafar

Elkartea, halaber, Iruñeko auditorioaren alde agertu da. Zikloaren aurkezpenean ber-tan aipatu zenuten hiriak duen h u t s u n e hori . Auditorioan organoa jar deza ten nahi duzuela azpimarratu duzue halaber. Bai, ha la da. Baina, zoritxa-

rrez, gaur egun dugun eztabaida ez da oraindik auditorioan orga-noa egonen den edo ez, baizik eta zer m o t a t a k o e r a i k i n a eg inen duten. Antza denez, bi ikuspegi daude , ba t bi l tzar j a u r e g i a r e n aldekoa, eta beste bat kulturala-

goa, musika aretoaren aldekoa. Lehendabiziko, beraz, eztabaida ho r i i r abaz i b e h a r k o da , e ta , gero, noski , organoa eska tuko dugu guk. Jendeak uste du orga-noa bakarrik elizetan entzuteko musika t resna dela, baina oker daude , edozein m u s i k a t r e sna garbitasunez gozatzeko akustika argia duen aretoa beha r bai ta . Auditorio ba t ean , beraz , bes te lekuetan ezin entzun daitezkeen a b e r a s t a s u n eta x e h e t a s u n a k igartzen ahal zaizkio organoari. Edonola ere, audi tor ioa erabat beharrezkoa da Iruñean, sineste-z ina b a i t a o r a i n d i k m u s i k a entzuteko areto egokirik ez iza-tea. Oso-oso atzeratuta gaude. /

s o s l a i a

Raul del Toro Sola Iruñean jaio zen 1973an. Dena den, bizitzako urte gehienak Zan-gozan eman ditu, eta horre-gatik, Zangozakotzat jotzen du bere burua. Aitortu digu-

nez, «herriko jen-dea haserretu egi-ten da egunkarie-tan iruindarra nai-zela idazten dute-nean».

Zangozako kon-tserbatorioan hasi zen solfeoa eta pianoa ikasten. Ondoren, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan jarraitu eta amaitu zituen ikasketak. Besteak beste, Esther Andueza eta Joaquin Trese-rras izan ditu ira-kasle.

Gauregun, goi mailako organo ikasketak egiten ari da Raul del Toro Sola, Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorioan, eta Jose Ignacio Martinez Zabaleta organo katedrati-koa du maisu. Halaber, Montse-rrat Torrenten ikaslea da Badalo-nan. Ikasketak amaitu bitartean, Leireko monaste-rioan organoa jotzen du, gaine-ra.

5