iarlista · 2012. 6. 25. · Basurdea ugaldukk o dira, ehiztariak eremu zabalagoak izane ditun ,...

7
• ostirala • 2000ko maiatzaren 12a Egunkaria Barañain •Nafarroako Gazte Elkarteeri astea bihar bukatuko da, airitzirari eginen duten bestarekin Udane Cabeza Zubillaga • «lgeri egitea da munduan gehien gustatzen zaidan gauza» Nafarroaren oroimen iarlista Hezkuntza Departamentuak eta Karlista Alderdiak sinatutako hitzarmen bati esker, Mafarroak karlismoaren ehunka dokumentu, pieza eta zeinu berreskuratuko ditu, hurrengo urteetan Lizarran eraikiko den Karlismoaren Museo Historikoan biltzeko. Museoa Lizarrako Gobernadorearen Jauregian kokatuko da, baina, lehendabizi, Gobernuak 600 milioi pezeta inbertitu beharko ditu egoitza berritzeko eta egokitzeko.

Transcript of iarlista · 2012. 6. 25. · Basurdea ugaldukk o dira, ehiztariak eremu zabalagoak izane ditun ,...

  • • ostirala • 2000ko maiatzaren 12a

    Egunkaria

    Barañain •Nafarroako Gazte Elkarteeri astea bihar bukatuko da, airitzirari eginen duten bestarekin

    Udane Cabeza Zubillaga • «lgeri egitea da munduan gehien gustatzen zaidan gauza»

    Nafarroaren oroimen

    iarlista

    Hezkuntza Departamentuak eta

    Karlista Alderdiak sinatutako

    hitzarmen bati esker, Mafarroak

    karlismoaren ehunka dokumentu,

    pieza eta zeinu berreskuratuko ditu,

    hurrengo urteetan Lizarran eraikiko

    den Karlismoaren Museo

    Historikoan biltzeko. Museoa

    Lizarrako Gobernadorearen

    Jauregian kokatuko da, baina, lehendabizi,

    Gobernuak 600 milioi pezeta inbertitu beharko ditu egoitza

    berritzeko eta egokitzeko.

  • Nafarroa •

    Gazteak elkartzeko astea Bihar bukatuko da gazte asoziazionismoa bultzatzeko aritolatutako astea

    Gazte elkarteek urte

    osoan egiten duten

    lana erakutsi eta

    gazteei interesatzen

    zaizkien gaien inguruan

    hitz egitearren,

    Nafarroako Gazte

    Kontseiluak astebeteko

    jardunaldiak egin ditu.

    BIGARREN URTEA DA GAZ-te Kontseiluak elkarte-en a s t e a a n t o l a t z e n d u e n a . Lehen egun bakarreko kontua zen. "Baina dena oso zentrali-za tur ik gelditzen zen ast ia l-diaren inguruan, eta elkarte-ek bertzelako gaiak ere jorra-t z en d i t u g u " , a z a l d u d u Kontseiluko lehendakari An-doni Isok. Horregatik antolatu dute astea, "astialdiarekin ze-rikusirik ez duen makina bat jarduera egiteko".

    Astelehenean hasi eta bihar bukatuko den astea, Kontsei-l u a r e n h e l b u r u b e r a duela : gazte asoziazionismoa bultza-tzea, hots , gazteek elkartee-tan parte hartzea edo daude-ne ta t ik ba t ere gus ta tzen ez bazaie eurena sortzea. «Astea bilgunea izatea nahi dugu el-karteek egiten duten lana az-tertzeko, ba i ta in te resa tzen zaizkigun kontuak eta jasaten d i t u g u n a razoak azter tzeko ere", dio Isok.

    Gazte Kontseiluko kide iza-

    Gazte Elkarteen Asteak makina batgazte (eta horren gazte ez direnak) erakarri ditu ekitaldietara. • C R I S T I N A B E R I A I N

    teko, Adminis t razioak ezar-tzen du bete beharreko a rau gisa elkarte horrek gutienez 50 kide izatea. Gainera, Ad-ministrazioak ez ditu diruz la-guntzen gazte elkarteek gaz-teak ez direnei zuzendur iko ekitaldiak. Gazte Kontseilua-rendako, Isoren hitzetan, hori ez da gazte asoziazionismoa b u l t z a t z e k o m o d u egok ia , "natural tasuna eta askatasu-na mugatzen duelako". "Gaz-te elkarteak gara, baina gizar-te baten bar ruan gaude", gai-n e r a t u d u I sok . "Gur i interesatzen zaiguna mugarik gabe l a n d u n a h i d u g u , b a i gazteendako bai gazteak ez di-ren bertze guziendako".

    Bihar, Barañaingo aintziran

    Aste osoan makina bat ekital-di izan da Nafarroako hainbat lekutan, eta Gazte Elkarteen Astea bihar bukatuko da, Ba-rañaingo aintziran egun oso-an eginen du t en bes ta rekin . Dianak goizeko h a m a i k e t a n izanen dira. Horrekin batera, txokola te- ja tea e ta dan tza r i ttikien erakustaldiaizanen di-ra. 11:45ean hasiko dira taile-rrak (malabareak, trikimako-ak, t x a l a p a r t a , i le- txir ikor-d a k , min igo l fa . . . ) , e t a 12:30ean dan tza e rakus ta l -d ia e g o n e n d a . B a z k a r i a 14:30ean izanen da: paella-ja tea guziendako. Goiz osoan

    hainbat elkarteren informazio mahaiak egonen dira, musika talde batek girotuta, eta Herri M u r a l m a i l a k o M u n d u k o E r r e k o r r e r a k o l ehenb iz iko saialdia eginen da.

    A r r a t s a l d e a n , 16 :30ean , Rocamador taldeak El prime-risimo centro de Centroameri-ca a n t z e z l a n a t a u l a r a t u k o du. Seie tan, A d a r d u n a k eta T r i k i m a k o t a l d e e k Mano a mano i kusk izun ber r ia au r -k e z t u k o d u t e , e t a g a u e k o b e d e r a t z i e t a n Detes ted e t a Anorexia taldeek kontzer tua emango dute Los Sauce ikas-tetxean.

    —^ Asier Azpilikueta

    Dorrao

    Elkartea berritzen ari dira

    D O R R A O K O I T U R R A L D E E L -

    cartea 1966an sortu zen, Daina, urteekin, hasieran egoitza egokia zena gaur egun txiki geratu da elkar-tearen 107 bazkideendako. Bada urte eta erdi elkarte-kideak egoitza handitzea-ren ideia bueltaka dutena. Ez da, ordea, gauza xamu-rra ha lako j ende k o p u r u handia ados jartzea eta ho-rrek lanen hasiera atzeratu egin du. Guztia hobe bide-ratzeko asmoz batzorde bat sortu zuten eta honek egin du behar eta premien azter-keta.

    Iturralde elkarteak orain arte 60 metro koadroko so-lairu bat eta sotoa zituen. Hori bai , t e i l a tua egoera txarrean zegoen. Apirilean has i t ako lanekin jangela handitu, sukaldea tokiz al-datu, terraza txiki bat egin eta teilatua erabat berritu nahi dute. Iturralderen be-rriztatzeak 15 milioi pezeta-ko kostua izanen du berta-ko b a z k i d e e n d a k o . Hala ere, kon tuan izan dituzte jub i l a tu eta gazteen diru arazoak. Hori dela-eta, baz-kide h a u e k gutxiago or-dainduko dute.

    Lanak Dorraoko festeta-rako, abuztuaren 15erako, buka tuak izan nahi dituz-te. Hori da batzordekideen asmoa. Guztia ez bada ere za t i g a r r a n t z i t s u e n a k behintzat erabilgarri izan nahiko lituzkete. Elkartea-ren lanak bukatzen diren bitartean, herriko festeta-rako plaza ondoan du ten taberna txikian sartu dira nola hala, horretarako ba r ra eta jangela a tondu di tuztelarik.

    —^ Alfredo Alvaro lgoa

    mapa mutuak

    P E L L O L I Z A R R A L D E Zenbat arrazoi egon daiteke negar egiteko? Ez hasi, badaezpada, zerrendarik egiten. Negarrez ari denarekin alferrik ari zara,

    ezin diozu esan "barregarri geratzen ari zara, xuka itzazu malko horiek". Izanen du zerbait. Negar egi-teko orduan arrazoi klasikoak gailentzen dira orain-dik ere: ereserkia jotzen ari direla eta malko bat, semea telebisioan kantari agertu dela eta bi malko, zure herriko futbol taldea bigarren mailara jaitsi dela eta hiru... Ez dago gaizki, zer arraio! Ziur nago negar egiten duena jakitun dela ezer gertzatzen ez denean negar egiteak bizitza luzatzen diola.

    Industriak ekarri ditu, berriz ere, aldaketak. Fabri-kak hedatu zirenetik, burges ttipiak ugaritzen hasi zirenetik bestelako negarra nagusitu da. "Oso senti-mentala da", esaten zen beharginen sukaldeetan, "oso sentikorra da" egungo egongela argitsuetan.

    Sentimentalak Langile burgesa urrundu egin da negar klasiko-

    tik, esan liteke ez duela negar egiten, hunkitu egi-ten da, eta oin bat nostalgian duela malenkonia eztian murgiltzen da, hasperenean trebatu da. Jeep-etik jaitsi eta hasperen egiten du baserri eta errota eroriaren aurrean, hasperen trenbide zaha-rraren ertzean, hasperen golde herdoilduaren ondo-an... Gandu zuri batek lausotzen duen argazki bat irudikatzen du: etxe zuri eta gorri bat belardi mus-kerrez inguratua eta bera gantxiloz egindako gorti-nen beste aldean, supazterrean.

    Baserri berritu bat dute amets, baina Nafarroa izeneko cortijo hesitu batean bizi gara. Oroimen hobea bagenu buruz jakinen genuke gure herrialde-ko herri hustuen zerrenda. Ez genukeen ahantziko noiz eta zergatik hustu ziren. Hobeki neurtu behar-ko genuke zenbat iraunen duten galdu genuenak

    eta daukagunak. Alabaina, horretarako beharrez-koa da auto edo bizikletatik jaistea eta baserria eta txaleta bereizten jakitea.

    Buru hobea eta ondare urriagoa duten batzuek herri hustu batzuetara jo zuten orain dela urte batzuk. Kalitate gutxiko izerdia bota zuten, nonbait, ez baitira inoiz herritar izatera iritsi eta hippie geratu dira. Oraindik orain Diputazioak, udalen kezkak entzun ondoren, bizilagunak egoztea eta etxeak eraistea erabaki du. Fini.

    Pozaldiak ez du amaierarik. Basurdeak ugalduko dira, ehiztariak eremu zabalagoak izanen ditu, eta beste batzuek etxeko egongelan eskegia duten argazkiari begira jarraituko dute. "Hemendik dator gure familia", esaten diote bisitariari. Gero haspe-ren egiten dute, eta hasperenak korrokada ematen du.

    Egunkaria ostirala, 2000ko maiatzaren 1 2a

  • Eltso • «

    Erleen eztena ikasgai lVluseo aritzeko bat irekiko dute heldu deri hileari erlezaintzari buruz

    Bertzeak bertze, eztia egiteko prozesu

    guztia, erlauntz motak, erleen

    anatomia eta Euskal Herrian argizaiolak izandako garrantzia

    ikasteko aukera izanen da Eltson, ekainetik aitzin.

    " I S A B E L T E L L E R I A E R L E Z A I N

    I e ta a l b a i t a r i a k ia d e n a prest du Erletoki deituko due-na irekitzeko. Ikastolako ume-ek, t u r i s t e k e ta b i s i t a r i e k intsektu horren ezaugarri guz-t iak ezagutu ahalko di tuzte Eltsoko etxe horretan, bisita gidatuen bidez.

    Erleen historia us te baino k o n p l e x u a g o a da . E u s k a l Herr ian base r r i geh iene tan zegoen e r l a u n t z e n ba t , e t a erleak bertze abereak bezala-koak ziren. Begirunez ikusten z i tuzten, eztia e ta argizaria e m a t e n z i tuz te l ako . Azken hori argiaren sortzaile dugu, sendagai batzuen ezinbertze-ko osagai , e ta b e h a r r e z k o a hilen kultuan. Isabel Telleriak kon t a tu duenez, «senideren bat hiltzen zelarik, erleei jaki-naraz ten zitzaien. Kolpe ba-tzuk ematen omen ziren er-

    Isabel Telleria erlezainak atondu duen museoan erlearen eta eztiaren inguruko kontu eta tresna guziak ikus e t a j a k i n d a i t e z k e . • C R I S T I N A B E R I A I N

    launtzetan, honako esaldiak erranez: «I'Erliak, erliak! Gaur hil da etxeko nausiya'; 'Emen-go nagusia edo etxeko andrea il data, ta aren animarentzako lan egiteko': 'Argitzarie itza-tzue, berei argitzeko'»,- Horre-lako kon tuak j ak in daitezke erakusketaren hasieran.

    Bigarren ata lean, ha inba t lekutan bildutako erlauntzak i k u s dai tezke, egur rezkoak edo kortxozkoak, eta, betiere, j a t o r r i a r e n a r a b e r a sa i lka-tuak. Ondoren, erauzteko eta iragazteko prozesuak ezagu-tzeko p a r a d a dago, b a i t a egungo erlauntz motak ere.

    Erleek n a t u r a n d u t e n ga-r rantz ia ez da a lda tu u r teen joanean. Telleriak horixe azpi-marratu du: «Landare pilo bat dago u g a l t z e k o e t a b iz i r ik irauteko intsektuen laguntza behar dutenak. Erleak polini-zazio horren %75ean hartzen du parte. Beraz, arrunt inpor-t an tak dira basa landaree tan eta laborantzan».

    Datu horiei garrantzi han-diagoa eman beharko litzaie-ke. «Normalean, 1 .500 edo 2.000 pezeta ematen dituzte erlauntz bakoitzeko inguruari egiten dioten mesedearenga-tik, eta Nafarroan ia ezer ere

    ez. Gaur egun, erlezainik ez balitz, ez litzateke erlerik izan-go eta mundu hau ez litzateke den bezalakoa izanen».

    Bertzetik, Telleriak negua aldean ezkogintzan ere mur-giltzeko a smoa du. T re snak baditu dagoeneko. Beraz, argi-zariak, argizaiolak eta antze-koak egiteko prozesua ere iku-si ahalko da Erletokin. Bitar-t e a n , e r a k u s k e t a i k u s t e k o aukera dago, baita eztiarekin egindako produktuak eroste-k o a ere : ez t ia , t x o k o l a t e a , marmelada, argizaria...

    Txari Eleta

    herri aldizkariak Edurne Elizondo

    7.000 turista baino ez TTIPI-TTAPA aldizkaria banatzen den eskualdeetako herrietan «7.000 bisita-rik lo egiteko tokia dago». Horixe dio al-dizkariak maiatzaren hasierako zenba-kian. TTIPI-TTAPA-k azterketa sakona egin du Sara, Senpere, Baztan, Male-rreka, Bortziriak eta Leitza aldeko tu-rismoaren inguruan, iragan Aste San-tuan leku horiek bisitatu zituztenen kopurua kontuan izanik. «Sara eta Senpereko herrietan dago eskaintzarik handiena. Bi horietan soilik Baztan, Malerreka, Bortziriak eta Leitzalde gu-zian haina turista hartzen ahal dituz-

    te», dio aldizkariak. «Turistek gehien maite duten tokia, dudarik gabe, La-rungo Gaina da, iaz 355.000 lagun goi-tu baitzen TrenTtikian». Dena den, al-dizkariak dioenez, ezin da, inolaz ere, Lapurdiko eta Nafarroako turismoaren arteko konparaketarik egin, «Lapurdin aunitzez lehenagotik hasi baitziren tu-rismoari zukua ateratzen. Aunitzen ustez, gainera, turisten masifikazioak kalte handia egin dio herri horietako kultura etabizimoduari». Nafarroa Ga-raiko iparraldean, ordea, turismoaren garapena mantsoagoa izan da TTIPI-

    TTAPA-ren aburuz. Eta horrek «herri-ko bizimodua eta turismoa modu ore-katuagoan ezkontzeko aukera eman du». Nora Eneterreaga Bertizko Par-tzuergoko kudeatzaileak aldizkarian dioenez, filosofia horrekin segitzeko asmoa dute. «Toki guziek turista karga bat hartzen ahal dute», erran du. «Mo-mentuz, Aste Santuan edo udan dena beteta dagoenean turismoak ez du deus txarrik suposatzen hemengo kul-tura eta giroarentzat. Baina, 3.500 izan beharrean, 8.000 plaza bagenitu nolabaiteko saturazioa litzateke».

    Xabier Larraburu

    Eroritako duro haiek

    roritako duro haiek nire gogo-a etortzen dira, etortzen dira ai (ai ai aiaiai!), hilabetearen maiera etortzen den modu ber-suan. Eta gaur Ducados pake-ea erosteko duro bat falta zai-

    danean, duro mixerable baten altan nagoenean, zigarro bat

    erretzeko zein gogo bizia dudan konturatzen naiz, eta ezin. Duro batengatik! Krixto. Ez da posi-ble. Duro batengatik sindrome-ak jota ibili beharra ere! Poltsi-ko guztiak miatzen ditut orduan. Praketan arakatzen dut, alkandoran, txupan; eta begizta batean sartzen naiz berriz ere Draketan. alkandoran eta txupa-ko dagoeneko arakatutako pol-tsikoetan miatzen baitut berriz ere. Berriz ere. Ez da posible. Eta orduan, zas! Eroritako eta asotzeke utzi nituen, lurrean botata utzi nituen, duro haietaz oroitzen naiz. Hara! Zein erraz uzten nituen lurrean, total duro bat!, edo bi!, zer egin daiteke bi durorekin? Lurrean uzten nituen, bai, gauza garrantzi-tsuagoak bainituen jokoan, eta neska ezezagunari esaten nion, esate baterako, «esan bezala, niri ere asko gustatzen zait Ruper Ordorika», edo horrelako zer edo zer, tabernan erdi moz-korturik esaten nion, hasierako memento horietan kontua ados egotea baita, eta gero geroko-ak, eta duroak bezeroen zapati-len azpian desagertzen ziren, agur esan gabe galtzen ziren. «Patuak Ducados pakete bat erosteko derrigorrezkoak bila-katuko gaitu» esan gabe desa-gertzen ziren, betiko, nik «segu-raski aurretik entzuna izango duzu, baina zure begiak ederrak baino ederragoak direla ohar-tzen naiz orain», edo horrelako zer edo zer, esaten nuen bitarte-an. Orduan hasten naiz (zer egin dezaket bestela?, ez naiz hasiko bada kale erdian duro mixerable baten eske!) kafetegi ondoan lurrera begira, besteen duroen bila espaloian (ez naiz ni duro txikiak jasotzeke uzten dituen bakarra izango ezta?). Orduan zigarroen mutur beltz eta itzaliak ikusten ditut, kara-melu txuri bat ikusten dut (txi-naurri beltzez gainezka dagoen karamelu bat), motor baten olio tantak ikusten ditut, eta letxuga batek dendatik etxerako bidean galdutako hostotxoa. Baina hemen dago durorik. Begi ede-rrak zituenak aspaldian desa-gertu zen bezala. Hemen ni neu bakarrik nago. Hori bai, «mono» ikaragarriarekin. •

    ostirala, 2000ko maiatzaren 12a Egunkaria

  • Karlismoaren oroir ier iareifJMifra, Lizarrari egingo deri museo historikoak mugimeridu horien ehunka oroitzaperi

    bilduko ditu

    Nafarroak bere iragan karlista berreskuratuko du, azkenik. Karlistek urteetan egindako eskakizunari erantzuna emanez, iragan abenduan Nafarroako Gobernuak Lizarran mugimendu honi buruzko museo bat

    eraikitzeko proiektua onartu zuen. Orain dela bi aste, Alderdi Karlistarekin akordio batera heldu zen honek gordetzen dituen

    gauzen lagapena arautzeko.

    AL D E R D I KARLISTAK H I R U R E H U N OBJEKTU baino gehiago emanen ditu e r akuske t a i r aunkor honetarako, ba ina «oraindik ezin da jakin zenbat gauza lortu-ko diren, oroitzapen asko par t iku la r ren artean sakabanatu ta daudelako», adierazi du Jose Angel Perez Nievasek, Alderdi Kar-l is taren b u r u a k . «Jadanik pe r t sona eta elkarte askok eskaini dizkigute euren gau-zak, baina izanen dira hor nonbait ezagu-tzen ez d i tugun bes te objektu asko eta asko». Lizarran jarriko diren pieza eta agiri asko Bilboko Museo Arkeologiko, Etnogra-fiko eta Historikoan gorde izan dira orain arte.

    Piezak aurki tzeaz e ta biltzeaz ba te ra , eginkizunik garrantzi tsuena hauek berri-tzea izanen da. «Objektu askoren egoera ez da batere ona», azpimarratu du Perez Nie-vasek. «Baldintza okerretan egon dira urte-e t an eta ba t zuk , d e n b o r a r e n poderioz, ur ra tu egin dira erabat. Gure itxaropena da gehienak berritu ahal izatea, baina ez denak».

    Galera honen errua Nafarroako erakun-deei egotzi die kar l is ten bu ruak : «Orain arte gauza hauen mantenimendurako ez dugu leku aproposik izan, ezta laguntza ekonomikor ik ere, m u s e o b a t sor tzeko a lda r r ikapena oso zaha r r a ba ld in b a d a ere».

    Karlismoaren museoa Lizarrako Gober-nadorearen jauregian jarriko da, La Rua de Este l la ka lean , e ta G o b e r n u a k 600 milioi peze ta (24 milioi l ibera) i n g u r u inbertitu beharko ditu eraikina berritzeko eta egokitzeko, u r t e a k ba i t i ra e ra ik ina erabat honda tu ta dagoela. 1987tik Liza-rrako Udala sarri tan saiatu da berrikun-tza egiteko proiektu ba t aur re ra erama-ten. Iragan legealdian eraikina erosi zuen 40 milioi pezetaren truke. Martxoan, erai-k i n a N a f a r r o a k o G o b e r n u a r i e m a t e a hi tzar tu zuten, eta momentu horre ta t ik a u r r e r a Hezkun tza D e p a r t a m e n t u a da ha ren be r r ikun tza ren a r d u r a d u n baka-rra.

    I ostirala, 2000ko maiatzaren 1 2a

    Eskakizun nagusia Orokorrean, karlistak pozik daude, museoa u r t e a s k o t a k o e s k a k i z u n a i zan de lako . «Egindako eskakizun nagusia da», dio Perez Nievasek, «preseski guk eskatutakoa ez bal-d in b a d a ere». A lde rd i ak n a h i a g o z u e n k u d e a k e t a p a t r o n a t u b a t e n b idez egin balitz, eta egoitza, berriz, Iratxeko monaste-rioan jarr i balute . «Batez ere etorkizunari begira, honek leku gehiago eta liburutegia baitu, eta proposamen hau helarazi genion Nafarroako Gobernuari», azaldu du Perez Nievasek. Baina kar l is ten p roposamenak museoaren irekitzea atzeratuko luke, «Ira-txeko eraikina handiagoa denez, egokitze lanek gehiago i raunen lukete. Onar tu den p ro i ek tu h o n e k i n , ber r iz , G o b e r n u a r e n aur re ikuspenen arabera , museoa lauzpa-bost urte barru egonen da zabalik».

    Historiaren berri izateko Proiektua, zalantzarik gabe, be r reskura -pen historiko garrantzitsua da, Perez Nie-vasen aburuz. «Nafarrentzat, eta karlisten-tzat batez ere, zentzu his tor iko s a k o n a d a u k a m u s e o h o n e n s o r r e r a k , E u s k a l Herriko gizartea garai batean izan zenaren isla izanen delako». Hori dela eta, karlis-moaren historia berreskuratzea «ezinbeste-koa zen». «Euskal Herriaren historia kar-lismoa kontuan har tu gabe egitea erokeria litzateke», esan du. Bere ustez, gainera, mug imendu honen his tor ia gogoratzeak balio izanen du «berriro oker berdinetan ez erortzeko».'

    Gogoan izan behar da alderdi politiko honek, egun gero eta indar gutxiago badu ere, E u s k a l He r r i a r en h i s t o r i a n p a p e r garrantzitsua jokatu duela, batez ere XIX. mendean sortu zenetik eta XX. mendearen erdialdea arte. Izan ere, karlismoa, arazo dinastiko batengatik jaio bazen ere, autar-kiaren aldeko mugimendua izan zen, eta bere ba i t an erlijioa e ta foruen de fen t sa batzen dituen ideologia osatu zuen.

    —» Eva Aranguren

    Karlismoaren museoa Lizarrako Gobernadorearen

    jauregian jarriko dute (goian), La Rua de Estella kalean.

    Gobernuak 600 milioi pezeta inguru inbertitu beharko ditu

    eraikina berritu eta egokitzeko.

    C R I S T I N A B E R I A I N

    Karlismoaren Museo Historikoan uniformeak,

    dominak eta banderak ikusi ahal izanen dira (ezkerrean).

    Karlisten itxaropena da horiek berriztatu ahal izatea. •

    E K A

    Karlistek euren museoa paratzeko Iratxeko monasterioa nahiago

    zuten, leku gehiago eta liburutegia duelako. Dena den, oso luzerako joko luke Iratxen

    egokitze lanak egiteak, eta Gobernadorearen jauregian ezarriz gero, lauzpabost urte

    barru egonen da zabalik museoa

    Jurramendiko gertakarien 24. urteurrena IRAGAN MAIATZAREN 9AN IZAN ZEN JURRAMENDIKO GERTAKA-rien 24. ur teurrena. Ultraeskuindar talde batzuk tiroka hasi ziren Jur ramendiko ekitaldian eta, ondorioz, bi karlis-ta hil ziren: Ricardo Garcia Pelle-jero eta Aniano Jimenez Santos. «Oso garrantzi tsuak izan ez bagara ere, ez gara ipoiz boterearen gustukoak izan», dio Perez Nievasek. Alderdiak oraindik biziki gogoratzen ditu orduan gertatuta-

    koak. Izan ere. apirilaren bukaerart, Perez Nievasek bi hil-dakoen amentzako kalte-ordain eskaria aurkeztu zuen hu ra ere ekintza terrorista izan zela argudiaturik. «Nafarro-ako Gobernuak ofizialki ez digu erantzunik eman, baina esan digu kalte-ordain horiek ez zirela pentsatu haientzat. Dena den, espero dezagun azkeneko erantzuna bestelakoa izatea», azaldu du Perez Nievasek.

    Historia, objektuen bitartez Mota guztietako gauzak daude Alderdi Karlistak Lizarrako museoa hornitzeko emandakoen artean: gerrate karlistetan batailoiek eramandako banderak eta uniformeak, gerrate horiei buruz egindako koadroak, argazkiak eta hainbat dokumentu: alderdiaren historiaren adierazgarri balio-t suak denak. Gauza kuriosoak aurki tu ahal izanen dira: adibidez, Karlos VII.ak Lakarreko gudan erabili zuen uni-

    formea edota karlistek maila, funtzio eta momentu ezberdi-netan erabiltzen zituzten txapelak (zuria, gorria, urdina...), gerrikoak eta beste zenbait janzki. Badira. halaber, aginta-riek karlistei eginiko opariak: esate baterako. Erregeak ausardia saritzeko oparitutako nakarrezko haizemaileak. Margarita andrearen bitxiontzia, eta kondekorazio milita-rrak.

    ostirala, 2000ko maiatzaren 1 2a Egunkaria

  • K l a s i k o b i t x i • a r r o r i t k l a s i k o

    Joxemiel Bidador

    Landareen izenak 'Ze Berri?'-n Pasa den apirilean karrikara atera zen Ze Berri?

    aldizkariaren 23. zenbakian landareen izenez hainbat kontu ekarri zigun Reyes llintxeta kazetariak.

    T lintxetak bere artikuluan X IJtergako Felipe Zabaltza nekazaria elkarrizketatzeaz gainera, Lakoizketaren eta Iri-garai Imazen lanen berri eman • zigun. Ez da zalantzarik bi ho-rien lanak bereziki interesga-rriak direla nafarrondako; ala-baina, Euskal Herrian mota ho-netako lan gehiago ere egin izan dira.

    Althabe Mauleko Jean Baptiste Altha-bek, Urdiñarbeko erretorea eta Azk;ueren kolaboratzaile fina zenak hain zuzen, Ziberuko bo-tanika edo lantharenjakitatia izenburuko idazkia plazaratu zuen Baionan, 1900ean. Lan trinko horretan Zuberoan kau-si daitezkeen landareen berri zekarkigun Althabek, zubere-razko hitzen ondoan frantse-sezko ordainak paratuz, eta hainbatetan çjre, azalpen tera-peutikoak, izenburuan berean zioen jakitatiaren bermagarri. Hona hemen sarrera gutxi ba-tzuk horren erakusgarri: «Aha-menta. Menthe poivree desjar-dins. Lantharen baliuseneta-rik. Horren gozotik dira egiten pastilla borthitzak. Meliza be-zala adelatiirik den tizanak az-kartzen du estomaka, dijesti-zionia eginazten, ikharak eta barne aizik ohiltzen, begitharte eri izanak zoharditzen, erren-deia eta inbeak iganazten, koli-ka eztitzen, haurrer xixariak ehaiten, unhuder esnia igan erazten, ahamenta ostozbelara herstez biiruko mina anpletzen (...). Asiina. Ortie. Gorajuilia-ren tizanak ohiltzen dutii bul-harretako eta gibel erraietako emur soberikinak. Uda ala ne-gii, zaiñeki egin tizana orano hobe da. Usu jaten dinak asiin phunta egosirik, espinaka be-zala prestaturik, odol gastatiiti libratiiko da. Italianuek usii ja-ten die asun zopa. Errematis-ma dinak seha edo freta bitza minak egiin oroz asiin fresk ahurretabateki, zalhetuko da. (...). Baratxuria. \Ail\. Beste or-duz haurrak aristi askaiten zi-ren ogi belar baratxuristaturik jatez. Hatsa memento bat gaiz-to, bena sekula xixaririk. Bu-riak handi eta bethi gose. Orai aldiz usii txar eta denak xixari.

    Lehenago orano. saihets phuntak zi-renian hertz baratxii ri ister bat zaphatuz, orai potikaideko pa-per phiperstatuz (...). Elhorribel-tza, basa ahana. Prunelier. Liliaeki egin tizanak piirga-tzen dii eztiki, estomaka az-kartzen. Horen friita zohitiaeki egiten da aigar-dent hobere-netarik hirur departamen-dutan (...). Pe-rrezila. Persil. Horeki egosi hura hun da begi-ko minen, poitrinaiden tizana eta amañuen ezniaren hauste-ko kanabeaki nahasirik».

    Anpuero Jose Maria Anpuero Jauregik (Durango, 1837), Orpumea anagramaz sinaturik, Cartilla del agricultor bascongado para uso de nuestros labradores ize-neko lana aurkeztu zuen Du-rangoko euskal jaietarako, gu-txira, 1886an, Bilbon argitara eman zelarik. Horren ondotik Nekazariyen cartillachua Bizcai-co eusqueran atera zuen, Bilbon ere, 1909an. Bigarren horretan barazkiak ekoizteko aholkuak eta «Illero urte barruan ein biar diran luguin biarrac» eskaini zizkigun. Barazkien zerrenda nahikoa luzanga dugu: «gariya, artua, lurzagar edo patatia, ar-bia edo nabua, sarbagorri edo erremolachia, irucocha, auzna-bedarra edo achicoriya, baba beltza, babia'edo indibabia, ida-rra, aza, coliflora, urraza edo le-chugia, piparra, tomatia, qui-pulia, beracatza, porrua, orbu-rua edo alcachofia, arbigorriya edo zanahoriya, berengena, be-rrua, sarba, borrayac, mallu-quiya, ezparragua, errefoua edo errabanua, pepiñua, meloia, arbichua edo maico arbiya...».

    Bouda eta Daumgartl Hanburgoko Karl Bouda eta D. Baumgartl ikerlariek landareen euskal izenei buruzko lanttoa laga ziguten, Mitxelena handiak alemanieratik gazteleratu eta

    Salamancan 1955eanagnrta-razi zuena. Nombres vasi de las plantas ikerketa h buru filologikoekin egina da bereziki —euskararen eta Kaukasoko hizkuntzen arte ko harremanak frogatzeko

    asmoz hain zuzer alabaina, honako 1

    bederatzi atal hauetan gure in-

    tereseko ugari irakur ditzakegu: Arboles, plantas, y animales; |

    Hombre y paisaje; § Comparaciones y

    propiedades; Hier- I bas yjlores de origen romanico; \ Prestamos y cal- ) cos; Plantas cul-

    tivadas; Onomato-peyas; Coincidencias vasco caucasicas. Onomatopeiei bu-ruzko atalean zenbait izen inte-resgarri badira: «txilin», enre-dadera edo campanilla; «xixtu», avena silvestre; «irri», apioderi-sa —izan ere, honakoajanez gero barre sardonikoa sorra-razten baita—; «punpun», mi-txoleta edo erdarazko amapola; «dolda», siempreviva; «pufa», valeriana; «zuzun», «burzun-tza», «burtxintx», «busontza», «busunta», «buzunta» edo «bu-funta», alamo tembldn.

    Munita

    Aramako erretorea zen Inozen-tzio MunitaArizmendik (Lea-buru, 1874-Arama, 1958) Gure mendi ta oianak; zuaizti berriak antolatu ta lengoak zaintzeko zuzenbide batzuek izenburuko liburua eman zuen argitara 1952an, Tolosako Mugerzare-nean. Pinu-abadia ezizen esan-guratsua zuen Munitak zuhaitz mota ezberdinen des-kribapena zein landaketa-zain-ketarako aholkuak eman zi-tuen bere liburuan. Halako ba-tean. Ixitzako gaztainondo erraldoiari buntz aritu zen: «Leitzako errian dago. Bere ge-rria inguruz amabi metrobada. Agiri dan zulotik sartuta, lau gizon egoten dira bateral, ba-rruan. Zortzi gizon behar dira, alkarri eskuak emanda, bera inguratzeko. Sinistenezbade-zu. Leitzan Soroa baserri ondo-an billatuko dezu».

    P a t z i k u P e r u r e n a

    Errepus numerikoak

    Bizio filosofikoaz: «Adimen batzuei zenbait gorputzi bezala gertatzen zaie, alegia, osa-

    sun sendo eta indartsukoak izanik, ariketa gogorra behar dutela, jenderik gehienaren-tzat lantsua eta astuna litzate-keen zereginean gozamena aurkitzen dutela. Iluna nekoso da adimarentzat, begiarentzat bezalaxe, baina ilunetik argia ateratzeak, horretarako behar den ahalegina bide. atseginga-rri behar du derrior».

    Ohituraren sekulako indar ezkutuaz: «Halako eragina du ohiturak, non sendoena den lekuan, geure geurezko ezja-kintza estali ezezik, bere burua ere gorde egiten duen: eta badirudi gainera egon ere ez dagoela, hain zuzen erraieta-raino sartua dagoelakotz».

    Hitza nola dirutu zen: «Ele-derrak, mihizuriak, azken mutur re ra eramanak, leku eskasa uzten dio arrazoiari eta hausnarketar i ; alderantziz, fantasiara edo irritsera irrista-tzen da bete betean, entzuleen borondatea harrapatu eta adi-mena loxorrotuz. Hala, Tulio edo Demostenes batek nekez lortuko zuketena Erroma edo Atenasko entzulegoarekin, edozein kaputxinok, edozein maisu ibiltarik lor dezake giza-dirik gehienarekin, eta are errazago halako irrits lohiak eta arruntak aipatuz».

    Kazetaritzaren balioaz: «Ez da izanen injustiziarik hain erraz sortu eta hain arin zabal-tzen denik, batez ere baserri, auzo eta probintzi herrietan, ezkontzei buruzkoa baino. Aski da, bi gazte behin edo beste elkarrekin ikustea. Hain susmur ergelaren aurreneko informatzaile izanahiak heda-tzen du kontua ahoz aho. Eta hain ohikoa dugu gizakiaren joera hau , non zentzudun inork ez dion arretarik ipin-tzen. Ba joera xelebre hauxe dugu, gizarteari grinarik sotile-naz mirarik harrigarrienak eta erlijiosoenak kontatzera eta sinestera eragiten diona».

    Gustoko moralaz: «A priori,

    arrazoituz gero, edozer gauzak dirudi gai beste edozer sorta-razteko. Harrikoxkor batek itzal dezake, guk dakigunetik, eguzkia: edota gizaki baten nahiak eutsi planetei beren orbiten mugan. Esperientzia da soilik, kausaren eta efek-tuaren izatea eta mugak era-kusten dizkiguna, eta objektu baten existentzia beste batene-tik inferitzeko gai egiten gai-tuena. Hauxe da arrazona-mendu moralaren funtsa, giza ezagutzaren zatirik haundiena osatzen duena eta giza egintza eta portaera guztiaren sorburu dena. Morala eta Kritika ez dira propioki enteleguaren objektu, gustuarenak eta sen-timentuarenak diren hainbate-an. Edertasuna, dela morala dela naturala, propioki haute-man baino sentitu egiteñ da gehiago».

    Honela bukatzen du Giza ezagutzari buruzko ikerketa: «Liburutegiak berriz ikustera joanen bagina, printzipio hauetaz konbentziturik, a zer nolako triskantza eginen genu-keena. Hartu eskuan edozein ale, teologia edo metafisika eskolastikoari buruzkoa adsi-bidez, eta galdetu baino ez: Ba al dauka kant i ta tear i eta kopuuruari buruzko arrazoi-keta abstrakturen bat? Ez. Ba al dauka izatezko eta esisten-tziazko zerei buruzko arrazoi-keta esperimentalen bat? Ez. Sutara orduan: ez baitigu sofisteria eta irudikeria beste-rik ekarriko».

    Kantek, Prolegomenoen sarreran, Humez ari dela: «Jakitea eta zientzia azkenetan daudenean, orduan eta ez lehenago, zentzu komunera jotzea, azken denbora haueta-ko asmakeria sotila besterik ez da; horrela, hitzontzirik gano-rabakoena gauza baita bururik sakonenerekin nor baino nor lasai aritzeko eta bereari gogor eusteko. Ongi begiratuz gero, txoromasaren juzkura jotzea besterik ez baita irtenbide hori. Txaloaldi horrekin gogai-tu egiten da fllosofoa. barrera-egile herrikoia aldiz, harropux-tu».

    * Motxorrosolo

    Hankapetik UKERA GALDUEN Z O R R O A MUKURU, AZPITIK DOANA

    indar tuz doa. Alta, bestelako norabidea har dezake. Inoiz ere, bukatzen delarik, ez da denon biltokia izanen den pau-salekurik. Antza denez, batzuendako ez du muntarik.

    Egunkaria ostirala, 2000ko maiatzaren 1 2a

  • ttikm C'jb^Zsi Zubilkiysi# Igerilaria

    «lgeri egitea da munduan gehien austatzenyaaidan qauza» v / mmm \J

    Udane Cabeza Zubillaga Leitzan jaio zen, duela hamahiru urte. Bost bete zituenean amak Leitzako igerilekuetan uda partean

    antolatzen diren ikastaroetako batean apuntatu zuen. Udanek dioenez,

    kasualidadez hasi zen igeri egiten, baina egun ez luke deusengatik utziko kirol hori.

    Hiru ahizpa d i r a , eta hiruretan Udaneri gustatzen zaio gehien igeri egitea. Dena

    den, besteek gustura ikusten dituzte txapelketa profesionalak telebistan edo

    Udanerenak igerilekuetan bertan.

    tg> Udane OHOko 6. mailan dago, eta ikasle lotsatia da. Nota onak ateratzea nahi du amak, bestela igeri egiten utziko ez diola mehatxatzen du. Baina alferrik, Udanek

    ez baititu oso gustuko liburuak.

    Udane Cabeza Zubillaga igerilari leitzarra, Gipuzkoako Federazioaren hitzetan,

    Gipuzkoako 1999ko igerilari onena izan da. Hamahiru urteko neska honek zortzi urte

    daramatza gehien gustatzen zaiona egiten eta garaipen asko lortzen.

    "1 I DANE TOLOSAKO IGA-U rondo Igeriketa Elkar-

    teko igerilekuetan entrena-tzen da . Ora in dela gutxi eman diote bere bizitzako saririk garrantzitsuena: ige-rilari onenaren izendapena. • Zer egin behar da Gipuz-

    koako 1 9 9 9 k o igerilari onena izateko? Ez dakit. Niri esan didate

    e r r egu l a r r ena naizela , eta sari hori eman didate, baina badakit teknikan asko hobe-tu behar dudala eta egunero asko entrenatu behar duda-la. • Orain arte lortu duzun

    saririk garrantzitsuena al da hau?

    Bai, Gipuzkoako igerilari osatuenaren saria oso bere-zia da niretzat. Aurten nahi-ko denboraldi ona egin dut, eta Euskadiko Txapelketan craivl estiloan, 800 metroe-tan, bigarren postuan sail-k a t u n i n t z e n , e ta 4 0 0 metroetan, berriz, hirugarre-na. Gipuzkoako Txapelketan ere h a r t u n u e n parte , eta est i lo h o r r e t a n b i g a r r e n a izan nintzen 200, 400 eta 800 metrotan. • Emaitza onak lortu ditu-

    zu urte gutxitan Gipuz-koa aldean. Baina Nafa-rroan hasi zinen. Bai, k a s u a l i d a d e z h a s i

    nintzen, gainera. Gure amak

    an ima tu n induen Leitzako iger i lekuetan ikas ta ro ba t egitera. O r d u a n bos t u r t e n i tuen , eta orduz geroztik zortzi ur te daramatzat Lei-tzako eta Tolosako igerile-kuetan. Leitzako igerilekuak estali gabe daudela-eta ezi-nezkoa egiten zitzaidan ber-tan entrenatzea eta horrega-tik h a s i n in t zen Tolosako

    «Behin, eskolara joan nintzenean, pareta guztietan jarrita zituzten egunkarietan ateratako kroniken

    fotokopiak. Niri, hasieran lotsa eman zidan, baina gero denak ni zoriontzen hasi ziren, eta asko poztu nintzen»

    I g a r o n d o E l k a r t e k o e k i n . Egune ro bi o rduz a r i t zen naiz, astelehenetik ostirale-ra, eta, entrenatzaileak esan didanez, hemendik aurrera l a r u n b a t e t a n ere e torr iko naiz, teknika asko hobetu behar dut eta. • Entrenamendu gogorra

    e t a s a k r i f i z i o h a n d i a e s k a t z e n d i z u k iro l honek. Bai, baina asko gustatzen

    zait igeri egitea, eta Tolosa-raino egunero etorri behar baldin badut , egunero eto-rriko naiz, igeri egitea baita m u n d u a n gehien gustatzen zaidan gauza. Gainera, oso ongi pasatzen dut taldekoe-kin. Hori bai, Leitzako lagu-n e k i n ez in na i z a s k o r i k atera, eta horrek bai ematen didala pena, baina beraiek

    ulertzen dute eta, gainera, oso ongi portatzen dira nire-kin. • Jakin dugunez, eskolako

    lagunek ustekabe galan-ta eman zizuten iaz. Bai, eskolara joan nintzen

    eta ordurako jarrita zituzten pareta guztietan egunkarie-tan ateratako kroniken foto-kopiak. Niri, hasieran lotsa e m a n z idan , b a i n a gero d e n a k ni zo r ion tzen h a s i

    ziren eta asko poztu nintzen. Gainera. batzuek beti galde-t zen d i d a t e ea zer egin d u d a n t x a p e l k e t e t a n , e t a horrek poz h a n d i a ematen du. • Baina badakigu Udane

    Cabeza oso neska lotsatia dela eta hasieran Tolosa-ra joan zenean kosta egin z i t z a i o l a lagun berriak egitea. Bai, hala da. Ni Tolosako

    Igarondo taldeko igerilariekin h a s i n i n t z e n e a n , b e r a i e n a r t e a n d e n e k e z a g u t z e n zuten elkar, eta batzuk oso lagunak ziren. Beraien arte-an zuten konfiantza lortzea kosta zitzaidan, baina orain oso ongi m o l d a t z e n g a r a . Beraiek izan dira nire irakas-leak. Maila hobetzeaz gain, teknika on bat lortzen lagun-du didate, baita txapelkete-t a n a n i m o a k e m a n e re . Hor rega t ik , oso pozik e ta ongi nago haien artean. Txi-kiena naiz eta, esaten dute-nez, mimatu egiten naute.

    n @ n 5 : L a g u n a k eg i teaz gain, bidaiak egiteko aukera ere izan duzue. Laster kon-tzentrazio batera zoazte.

    Bai, Euskal Herri osoa edo gehiena ezagutzeko aukera izan du t igerilari naizenez geroztik. Orain, nire aurre-n e k o b i d a i a l uzea eg inen dut, astebetez Benidormera j o a n b e h a r b a i t u g u . Han ikastaro batzuk eginen ditu-gu.tteknikari buruz mintza-tuko zaizkigu eta gauza asko i k a s t e k o a u k e r a i z a n e n dugu. • Zein da duzun hurrengo

    helburua? Neguko probak bukatu eta

    udakoak prestatzen ari gara. Urtero Zarautz eta Getaria b i t a r t ean proba ba t egiten d u t e , e t a p a r t e h a r t z e n dugu, baina niri ez zait asko-rik gustatzen. Ikusiko dugu zer egiten dugun aurten. • Eta zein da zure bizitzako

    helburua? Igerilari profesionala izatea

    e ta , ho r i pos ib le ez b a d a , entrenatzailea izatea,

    —e» Eli Belauntzaran

    ostirala, 2000ko maiatzaren 12a Egunkaria

  • Egunkaria

    • ostirala • 2000ko maiatzaren 12a

    Pello Goñi

    Bakartasuria

    Otsagiko Boboa kale kantoi batean eserita dago, goibel, begiak aurrerantz zuzendurik baina inora begi ra gabe. «Taldekideak a u r k i t u n a h i d i t u t . L a g u n d u , arren», dio zangoetatik hurbil dau-kan kartelak. J ende aunitz pasa-tzen da aldamenetik. alde batera eta be s t e r a , b a i n a boboa b a k a r bakarrik sentitzen da. Kea besterik ez du ikusten, orain egun batzueta-tik honata hirian barrena hedatu den ke iluna. Hilbeteko gau batean, i h a u t e r i a k o s p a t z e n ar i z i re la . bolanteak desagertu ziren arrasto-rik utzi gabe. Batzarrean bildurik, herriko auzotarrek erabaki zuten norbait igorri behar zutela haien bila. Horrela. bada. Boboa goizalde hotz b a t e a n ab i a tu eta . gau eta egun hainbat herritan zehar galdez-ka ibili ondoren. hirira iritsi zen festako arropak franko urratur ik . «Barkatu. j a u n a . Otsagiko boboa nauzu, ikusi al dituzu bolanteak?», galdetu zion traje dotorea zeraman gizon bati . Baina e r an t zun ik ez. galdera aditu izan ez balu bezala egin eta urratsak areagotu zituen. Alabainan. Boboak ez zucn etsi eta galdera bera hama ika aldiz egin zuen: sudur puntan urrezko eraz-tun bat zeraman gazte arraro bati: zir ika zegoen b ikote ba t i : m u n -duaren akabera zetorrela iragartzen ari zen halako bati: biboteak lurre-ra ino ze ramazk ien agure m e h a r ba t i : zaldi ga inean z ihoan poli-zia bati: hiriko alkatesari: apezpi-kuari: Ongizateko buruari; izkinako putari: oposatzaile talde bati: sindi-katuko idazkari nagusiari... Baina erantzunik ez. Orain, jadanik ne-katur ik. kalean jarr i eta ares t ian aipatu kartela paratu du: «Taldeki-deak aurki tu nah i 'd i tu t . lagundu arren».

    KONTZERTUAK

    t Zangoza: Pop-Rock I. Lehiaketa gaur hasiko da. Nahikoa Da taldea Espejo tabernan iza-nen da, 21:30ean; A Quema-rropa Diagonal t abernan , 23:00etan, eta Sundown 2 Caballos t a b e r n a n ,

    24:00etan. I Bera: Bihar, Donost iako

    Zurriolako eta Berako Musi-ka Eskoletako ikasleen arte-ko emanaldia. Arratsaldeko 19:00etan bi ikastetxeetako ikasleek kontzertua emanen dute elkarrekin Berako Kul-tur Etxean.

    > Atarrabia: Ostegunean, Peio Salaberriak euskal kantak eskainiko ditu Ostatu taber-nan, 20:00etan.

    BERTSOLARIAK

    ) Antsoain: Gaur, 22:30ean, ber-tso afaria izanen da Oihane Enbeita eta Jexux Mari Ira-zurekin, Gazte Berriak elkar-tean.

    ANTZERKIA

    t Mutiloagoiti: Asteazkenean, Takolo, Pirritx eta Porrotx pailazoek Plisti Plasta hau-rrentzako ikuskizuna taula-ratuko dute Kultur Etxeko auditoriumean, 17:00etan eta 19:00etan.

    > Iruñea: Ostegunean. Koldo Amestoi ipuin kontalariaren Maribil lana izanen da Nafa-rroako Antzerki Eskolan, 20:30ean.

    DANTZA

    > Zangoza: Tempomobile dantza garaikideko taldeak A way lana eskainiko du gaur Kar-mengo audi tor ioan . 20:00etan.

    HITZALDIAK

    » I ruñea: Gaur, CNT sindi-katuak antolatu duen As-te Anarkis taren barnean , Abiadura Handiko Trenaren aurkako taldekoek horren gainean hitz eginen dute Sanduzelaiko auzo elkarte-an, 20:00etan.

    > Irurtzun: Gaur, Ingurugiro-ari Buruzko X. Ja rduna l -dien b a r n e a n , F e r n a n -do Plak Nafarroako Ipa-rraldeko muga d iaposi -tiba emanaldia eskainiko du Kul tur E txean , 20:00etan.

    I Bera: I. Asteartean, Mendi

    Astearen barnean, Piñnioe-tako zeharkaldia, neguan eta udan diapositiba emanaldia eskainiko du Jose Mari Arbelaizek Kultur Etxean, 20:00etan. Ostegunarekin, ordu eta leku berean, Felipe Uriarteren Alegiazko herrial-de bat diapositiba emanaldia izanen da.

    IKASTAROAK

    > Noain: Euskal Herriari buruz-ko 12 orduko ikas t a roa anto la tu dute Gau-Esko-lak eta Kul tur Pa t rona-tuak. Ikastaroa IPESek gi-datuko du, eta gaur hasiko

    da, 20:30ean, Kultur Etxe-an.

    BESTELAKOAK

    t Antsoain: Egunotan Euskal J a i a k ospatzen ari dira herrian. Hori dela eta, bihar goizean, 1 l:00etatik aurre-ra, txokolatada: antzerkia, Hankagor r i t a ldearek in ; herri kirolak, eta txistorrada izanen da Lapurbide parke-an. Igandean, berriz, esku-langintza e rakuske ta eta salmenta izanen da goizean Lapurbide pa rkean , eta arratsaldeko seietan Gozate-gi taldeak kontzertua eskai-niko du Udal Kiroldegian.

    CfUSTlNA BERIAIN

    Zain Zain gaude, bai. Goiko pisura heltzeko maila bakarra falta zaigu, ekainaren 6koa, eta jadanik

    kartela aukeratu eta tonboia paratu digute. Zezenak ez gaitu harrapatuko. Mendeetako espe-

    rientziak itxaronaldi lasaiak dakarzkigu. Valladoliden ez dago entzierrorik, baina zezenak ez

    zuen Enrique De Antonio harrapatu. Bera izan da kartel lehiaketako irabazlea. Felix VVeinoid ale-

    maniarraren zezen parentesi-adardunak ez du De Antonioren mutila hartuko. Zain dagoenak ira-

    bazi baitu dagoeneko. Orain zain dagoen bakarra funtzionarioa da, VVeinolden karteiari eusten

    diona, Oporretako parentesiaren zain ote dago?