MEMORIA 2016 - donostiakultura.eus · Emakumeak. Affganistan erakusketarekin eman zion hasiera...

5
MEMORIA 2016 AIETE KULTUR ETXEA

Transcript of MEMORIA 2016 - donostiakultura.eus · Emakumeak. Affganistan erakusketarekin eman zion hasiera...

MEMORIA2016AIETE

KULTUR ETXEA

AIETEKultur Etxea

2

2016an, Aiete Kultur Etxeak sei urte bete zituen; sei urteotan, auzoko kultur topagune nagusi bihurtu da.

Kultur Etxearen espezialitatea Giza Eskubideak eta Bakea dira, eta, Bakearen Etxearekin lankidetzan, gai horiekin lotuta egin izan ditu erakusketak, modu pedagogiko eta erakargarrian. Erakusketok beste erakunde batzuekin lankidetzan antolatu ziren; besteak beste, Gernikako Bakearen Museoa Fundazioarekin, Balmasedako La Encartada Fabrika Museoarekin, Acción Cultural Españolarekin, Ijito Kulturako Institutuaren Fundazioarekin, InstitutFrançais-ekin, Courrier International-ekin, Bakeola elkartearekin eta, jakina, DSS2016EU Kultur Hiriburutzarekin.

Kultur Etxeak Gervasio Sánchezen Emakumeak. Affganistan erakusketarekin eman zion hasiera urteari, eta ondoren Ijitoen bizierak erakusketa etorri zen. Giza Eskubideen Zinemaldiarekin batera, Bakea josiz: gatazka, arpillerak, memoria erakusketa. Udako erakusketa Lesbos, Europara sartzeko lehen urratsa izan zen, errefuxiatuei buruzkoa, Marrazkiak askatasuneanekin batera. Gerra Zibilaren urteurrenarekin, Oroimena bizirik inauguratu zen, Gerrateko

eta Frankismoko biktimen oroimen historikoa berreskuratzeko erakusketa. Erakusketa horiekin guztiekin batera, hainbat jarduera egin ziren: proiekzioak, hitzaldiak eta bisita gidatuak.

Izan ziren beste erakusketa batzuk ere, areto nagusian egin ez arren beren munta eta ikusleak izan zituztenak. Elkar Ipuin eta Ilustrazioen Lehiaketa dagoeneko ohikoaren VII. edizioa, saritutako marrazki sorta batekin; DBUSek Gabonetako marrazkiekin egindakoa, Emaus Gizarte Fundazioak birziklapenaren gaiaz egindakoa, Aieteko Bentaundi baserrikoa, eta abar. Miguel de Aramburu Gipuzkoar Historialarien Elkartearen eskutik, Lehen Mundu Gerraren gaia jorratu zen bi erakusketatan: Lehen Mundu Gerra eta Donostia eta Espioitza Donostian Lehen Mundu Gerran.

Ilustrazioei dagokienez, 2016an Iñaki Martiarena Mattin, Ainara Azpiazu Axpi, Concetta Probanza eta Unai Zoco marrazkilariek beren mundu magikora eraman zituzten bisitariak.

Aipamen berezia merezi du Londrestik ekarritako erakusketa batek: House of Illustration, Quentin Blake ilustratzailearenak. Roald Dahl idazle galestarraren

Ilustratzailearen Txokoa: Ainara Azpiazu “Axpi”

Erakusketa: Lungo Drom. Ijitoen bizierak

Erakusketa: Lesbos, Europara sartzeko lehen urratsa

AIETEKultur Etxea

3

jaiotzaren mendeurrena zela eta, haren ilustratzaile kutunena arduratu zen erakusketaz, argitara emandako marrazkiak eta baita The BFG liburuko argitaragabeak ere. Donostian eta, oro har, Donostialde osoan, Aiete Kultur Etxeak erreferente izaten jarraitzen du haurrentzako programazioan. Urtean zehar kontu handiz hautaturiko filmak eta antzerki-lanak eskainiz, askotariko ahotsak haurrei hurbiltzen saiatzen da. Ospakizun bereziak ere baditu, hala nola Haurren Egun Unibertsala, Mestiza elkartearekin eta Bakearen Etxearekin batera, ekitaldi multikultural paregabea.

Bestalde, Aieten arte-formatu berriak sortzeko eta haiekiko sentiberatasuna lantzeko programen aldeko apustua egin da 2016an ere. Horixe egin da musika zuzenean eta zeinu-hizkuntza erabiltzen zuten ipuin-kontalarien kasuan. Horrez gainera, Soinu Magikoak tailerrak, txikienei musikazaletasuna goiz sortzeko, festa-giroa ekarri zuen ekitaldi-aretora. Orobat, Musiklasik programak ere, maila handiko artista euskal herritarrak biltzen zituelarik, musika klasikoko kontzertu erakargarriak eskaini zituen jende guztiarentzat, interesgarriak adituentzat eta esperimentalak artistentzat, eta tresna eta formatuen konbinazio berriak sortzeko gunea izan zen.

Haurtxoko eta Gazteleku zerbitzuek jarduera ugari eskaini zituzten egunero, bai eta epe luzerako proiektuak ere, hala nola Aiete paint, Haurtxokoa apaintzen eta Aiete Faktor. 2016-2017 ikasturtean, Gazteleku zerbitzuak mugatu egin zuen ordutegia, eta aldatu egin zituen erabiltzaileen adinak, baina esan behar da eguneroko bisitari-kopuruak handituz jarraitu zuela, eta hiriko bisitatuena izan zela.

Azkenik, Aiete Kultur Etxeak parte hartu zuen Hiriburutzan erakusketen, Olatu Energia lantegien eta Olatu Talka jaialdiaren bidez.

Ikusirik nola jarraitzen duten haziz bai auzoak eta bai hiriak, espero dugu aurrerantzean ere erantzungo diegula hiritarren beharrei eta eskakizunei.

Haur programazioa: Vademekun

Musiklasik: Itziar lujanbio, oboea; Francesca Romana di Nicola, harpa

Haur antzerkia: Musika margotuz

Auzoari dagokionez, azpimarratzekoa da Lantxabe elkartearekiko proiektu eta jarduerekiko lankidetza estua: zine eta literatura-solasaldien zikloa, zenbait kultur hitzaldi urtean zehar, Manuel Matxain aietetar ospetsuari egindako omenaldia, Pedro Berriotxoak Aieteko baserri, etxe eta familiei buruz idatzitako liburuaren aurkezpena, eta abar.

Bestalde, Kultur Etxeko liburutegiaren zerbitzuen barruan, udal liburutegien sarea Euskadiko irakurketa-sare publikoan integratu zen, eta horrek aldaketa ekarri zuen barne-funtzionamenduan, eta egokitze aldi bat. Hala ere, zerbitzu handia eta jarduerak eskaintzen jarraitu zuen, eta jendeak harrera ona egin zion.

AIETEKultur Etxea

4

JARDUERAK

KOPURUA ERABILTZAILEAK

GUZTIRA 382 34.633

Antzerkia 11 1.271

Bideoa 75 2.511

Musika 14 1.534

Hitzaldiak 9 478

Ikastaroak eta tailerrak 50 7.835

Erakusketak 19 13.063

Elkarteen bilerak eta jarduerak 146 6.239

Areto alokairuak 1 20

Liburutegiko jarduerak 57 1.682

ZERBITZUAK

KOPURUA ERABILTZAILEAK

GUZTIRA 355 70.634

Liburutegiko bisitariak 62.955

Haurtxokoa 199 4.940

Gaztelekua 156 2.739

AIETEKultur Etxea

5

Prestakuntza EMAKUMEAK

GUZTIRA EUSKARAZ GAZTELANIAZ

KOPURUA ERABILTZAILEAK KOPURUA ERABILTZAILEAK KOPURUA ERABILTZAILEAK

2015/16 ikastaroak 25 232 4 38 21 194

2016/17 ikastaroak 25 297 3 30 22 267

Prestakuntza GIZONAK

GUZTIRA EUSKARAZ GAZTELANIAZ

KOPURUA ERABILTZAILEAK KOPURUA ERABILTZAILEAK KOPURUA ERABILTZAILEAK

2015/16 ikastaroak 25 75 4 7 21 68

2016/17 ikastaroak 25 81 3 16 22 65

BISITARIAK GUZTIRA: 105.267