· Web viewIngurunearen Ezaguera LMH Lehen Zikloa Euskal Autonomia Erkidegoa 1. Lehen Zikloko...

21
PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA - Ingurunearen Ezaguera - LMH Lehen Zikloa PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA Ingurunearen Ezaguera LMH Lehen Zikloa Euskal Autonomia Erkidegoa

Transcript of  · Web viewIngurunearen Ezaguera LMH Lehen Zikloa Euskal Autonomia Erkidegoa 1. Lehen Zikloko...

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA - Ingurunearen Ezaguera - LMH Lehen Zikloa

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOA

Ingurunearen Ezaguera

LMH

Lehen Zikloa

Euskal Autonomia Erkidegoa

1. Lehen Zikloko oinarrizko gaitasunak

Zientzia-, teknologia- eta osasun-kulturarako gaitasuna

• Mundu naturalaren ezagutzak ondo erabiltzea, ulertu ahal izateko.

• Ohitura batzuen garrantzia aztertzea (dieta, higienea, bizitzeko era, etab.), osasuntsu egoteko, gaixotasunak prebenitzeko eta ongizaterako.

• Gertaera edo egoera bat interpretatzeko ikerketa sinpleak diseinatzeko edo egiteko behar den metodo zientifikoaren hastapenak ikastea.

Gizarterako eta herritartasunerako gaitasuna

• Gainerakoekin jarrera egokia izateko bete behar diren arauak ezagutzea eta aplikatzea.

• Ingurukoekin hitz egitea elkarbizitza hobetzeko, gatazkak konpontzeko....

• Gizalegez jokatzea.

• Taldean parte hartzea, erantzukizunak norberaren gain hartuz eta esleitutako zereginak eta horiek egiteko behar den denbora orekatuz.

• Taldekideei laguntzea, denon helburu bat lortzeko.

• Ingurunea, haren antolaketa eta funtzionamendua ezagutzea.

• Pertsonak errespetatzea, elkarrekin modu baketsuan bizitzeko.

• Beste pertsona batzuekin harremanak izatea, pertsona gisa aberasteko.

• Hurbileko ingurune sozial eta kulturalean denborarekin izandako aldaketak ezagutzea.

Hizkuntza-komunikaziorako gaitasuna

• Ahoz eta idatziz hiztegi espezifikoa erabiltzea.

• Ideiak eta iritziak azaltzean, ahozko mezua ondo egituratzea, ondo adieraztea eta besteekiko komunikazioa ahalbidetzea.

• Testu bat erraztasunez irakurtzea.

• Ideiak, iritziak, sentimenduak... idatziz adieraztea, hiztegi egokia erabiliz, modu antolatuan eta egoerari egokituta.

Matematikarako gaitasuna

• Errealitatea interpretatzeko maketa, plano, mapa, eskala, erregistro eta adierazpen grafikoak erabiltzea.

Informazioa tratatzeko eta teknologia digitala erabiltzekoa

• Informazioa bilatzea, aukeratzea, antolatzea eta interpretatzea, mapak, ibilbideak, planoak, grafikoak, iturri historikoak... erabiliz.

• Ordenagailua, testu-prozesagailua edo Internet oinarrizko moduan eta lagunduta erabiltzea.

Giza eta arte-kulturarako gaitasuna

• Inguru hurbileneko adierazpen artistiko eta kulturalak ezagutzea.

Ikasten ikastekoa

• Norberaren gaitasunak, jarrerak eta gabeziak edo mugak ezagutzea, indarguneak indartzeko eta hobetzeko alderdiak proposatzeko.

• Ikasteko konfiantza eta nahia erakustea.

• Beste egoera edo testuinguru batzuetan lortutako ezagutzak aplikatzea.

Norberaren autonomiarako eta ekimenerakoa

• Eskolan eta aisialdian erabakiak hartzea.

• Beharrezkoa denean laguntza eskatzea (jarritako helburuak betetzea, egoera berriak konpontzea, etab.).

2. Lehen Zikloko helburuak

• Arloari dagokion hiztegia ikastea eta ondo erabiltzea, ahoz eta idatziz, testu sinpleak ulertuz irakurtzeko.

• Ingurune natural, kultural eta sozialaren elementu nagusiak, haien antolaketa eta haien ezaugarriak eta interakzioak identifikatzea.

• Gizakiaren gorputzaren ezagutzatik eratortzen diren osasun-ohiturak eta nork bere zainketarako ohiturak hartzea, eta desberdintasunak (adina, sexua, ezaugarri fisikoak) onartzeko eta errespetatzeko jarrera erakustea.

• Talde-lanetan portaera arduratsua, eraikitzailea eta solidarioa erakustea.

• Gizakiak ingurunean izan duen esku-hartzea kritikoki balioestea, eta ingurunea defendatzeko eta kontserbatzeko jokabidea hartzea.

• Ingurune natural, sozial eta kulturalean denboraren joanaren ondorioz izandako aldaketez konturatzea.

• Kode numeriko eta grafikoen bidez ingurune natural eta sozialeko gertaerak, kontzeptuak eta prozesuak interpretatzea eta adieraztea.

• Inguruneko elementuekin lotutako arazoak mahaigaineratzea eta konpontzea, informazioa bilatzeko eta tratatzeko estrategiak erabiliz.

• Gailu edo aparatu sinpleak diseinatzea, aurrez ezarritako helburu bat lortzeko.

• Informazio- eta komunikazio-teknologiak lagunduta erabiltzea, informazioa lortzeko, ikasteko eta ezagutzak partekatzeko.

3. Lehen Zikloko zehar-lerroak

Sexuen arteko berdintasunerako hezkuntza

• Lanbideak ezagutzea, edozein estereotipo sexista baztertuta.

• Etxeko lanetan parte hartzea.

Kontsumitzailearen hezkuntza

• Material gutxiago erabiltzea eta berrerabili eta birziklatzea.

• Energia gutxiago kontsumitzea eta kutsatzen ez duten energiak ezagutzea.

Ingurumen-hezkuntza

• Ingurunea elementu independenteen sistema gisa ulertzea, eta konturatzea gizakia beste elementu bat dela, ingurunean eragina izan dezakeena eta ingurunea alda dezakeena.

• Gizakiak ingurunean izandako esku-hartzearen adierazpen batzuk ezagutzea, eta horiek sortzen dituzten kalteez jabetzea.

• Eguneroko bizitzan ingurumena defendatzeko portaera-ereduak hartzea.

Osasun-hezkuntza

• Giza gorputzaren ezagutzatik eratortzen diren eta bizi-kalitatea hobetzen duten oinarrizko higiene-ohiturak, elikadura-ohiturak eta nork bera zaintzeko ohiturak ezagutzea eta praktikan jartzea.

Bakerako hezkuntza

• Elkarrizketaren eta eztabaidaren bidez gatazkak konpontzen laguntzen duten egoerak irudikatzea.

Hezkuntza morala eta herritartasunerakoa

• Inguruko talde sozial batzuek nola funtzionatzen duten jakitea, eta elkarrizketa elkarbizitza-arazoak konpontzeko tresna gisa balioestea.

Bide-hezkuntza

• Oinezko gisa eta garraiobideen erabiltzaile gisa toki batetik bestera joateko oinarrizko arauak ezagutzea eta errespetatzea.

4. Edukiak

Lehen ikasturtea

Ingurunea eta haren kontserbazioa

K

P

B

• Fenomeno naturalak eta atmosferikoak.

• Ingurune fisikoko elementuak.

• Elementuak espazioan orientatzea, norberaren gorputzaren arabera.

• Fenomeno natural eta atmosferikoen deskribapena eta adierazpen grafikoa.

• Ingurune fisikoko oinarrizko elementuen identifikazioa.

• Baliabide naturalen erabilera arduratsua.

• Ingurumena errespetatzea.

Izaki bizidunen aniztasuna

K

P

B

• Animalien ezaugarriak.

• Landareen ezaugarriak.

• Animaliak beren ezaugarrien arabera behatzea eta sailkatzea.

• Landareak beren ezaugarrien arabera identifikatzea eta sailkatzea.

• Pertsonen erantzukizuna animaliekiko eta landareekiko.

Osasuna eta garapen pertsonala

K

P

B

• Giza gorputzeko atalak.

• Zentzumenak.

• Elikagaiak.

• Gorputzeko atalak identifikatzea.

• Zentzumenak ingurunearekin erlazionatzeko bitarteko gisa ikustea, eta funtzio horiek betetzen dituzten organoak ezagutzea.

• Pertsonak deskribatzea.

• Elikagaiak identifikatzea eta sailkatzea.

• Nork bere gorputza, bere aukerak eta bere mugak onartzea.

• Pertsona oro errespetatzea, dituzten desberdintasun, kualitate edo muga fisikoak dituztela.

• Nork bere gorputza zaintzea balioestea: higienea, elikadura orekatua eta istripuen prebentzioa.

Pertsonak, kultura eta antolaketa soziala

K

P

B

• Familia eta eskola.

• Garraiobideak.

• Familiako eta hezkuntza-komunitateko kideak eta haien funtzio eta erantzukizunak identifikatzea.

• Elkarbizitzako egoerak eta gatazkak irudikatzea.

• Inguruko kultura-adierazpenetara hurbiltzea.

• Gizarteko jarduera profesionalak ezagutzea.

• Ingurune sozial hurbileneko datuak eta informazioa biltzea.

• Inguru hurbileko jardueretan aktiboki parte hartzea.

• Inguruko kultura-adierazpenak eta haien aniztasuna balioestea.

• Oinezkoen eta garraiobideen erabiltzaileen oinarrizko mugikortasun-arauak betetzeko erantzukizuna.

Denboraren joanaren ondorioz izandako aldaketak

K

P

B

• Denbora neurtzeko unitateak.

• Denboraren eta neurketa-unitateen oinarrizko nozioak erabiltzea.

• Familia-iturrien bidez iragan hurbila berreraikitzea.

• Iraganeko eta orainaldiko gertaerak norberaren esperientziatik hurbil dauden alderdi historikoekin lotzea.

• Iragana berreraikitzeko, ahozko iturriak eta askotariko objektuek, irudiek eta materialek emandako informazioa erabiltzea.

• Iragan hurbileko gertaerak ezagutzeko interesa.

Materia eta energia

K

P

B

• Materialen ezaugarriak.

• Materialak beren ezaugarri eta propietateen arabera deskribatzea eta sailkatzea.

• Ingurumenaren arazo jakin batzuen aurrean jarrera kontzienteak garatzea.

Objektuak, makinak eta teknologiak

K

P

B

• Materialen ezaugarriak.

• Arriskua sor dezaketen elementuak behatzea.

• Materialak, substantziak eta erremintak egoki eta kontuz erabiltzea.

• Norberaren segurtasunerako eta energia aurrezteko jarrerak hartzea.

Bigarren ikasturtea

Ingurunea eta haren kontserbazioa

K

P

B

• Barnealdeko eta kostaldeko paisaia naturala.

• Lurzoru motak: itxura eta ezaugarriak.

• Paisaia eraldatzen duten faktoreak identifikatzea.

• Barnealdeko eta kostaldeko paisaia naturalaren erliebe-elementuak identifikatzea.

Izaki bizidunen aniztasuna

K

P

B

• Animalia ornodunak eta ornogabeak; belarjaleak, haragijaleak eta orojaleak.

• Landareen atalak.

• Sustrai eta zurtoin motak.

• Landare baten bizi-zikloa.

• Ekosistemak: elementuak eta oreka.

• Ekosistema motak: lurrekoak eta uretakoak.

• Landareek eta animaliek habitataren arabera dituzten ezaugarri fisikoak eta portaera-ereduak.

• Animaliak zenbait irizpideren arabera sailkatzea:

jaiotzeko era, azala, bizileku duen ingurunea, ugaztuna/hegaztia/arraina.

• Animalia ornodunak/ornogabeak, bibiparoak/obiparoak, belarjaleak/haragijaleak/orojaleak.

• Landareen atalak identifikatzea.

• Sustrai eta zurtoin motak identifikatzea.

• Hostoak ertzaren eta formaren arabera sailkatzea.

• Landareen azterketa esperimentala, beren atalen arabera.

• Landare baten ernetze-prozesua behatzea.

Osasuna eta garapen pertsonala

K

P

B

• Gizakiaren bizitzako etapak.

• Gizakiaren funtzio nagusiak: harremanak izatea, elikatzea eta ugaltzea.

• Zentzumenak.

• Giza gorputzeko atalak.

• Gizakien eskeleto-sistema eta muskulu-sistema.

• Aparatu lokomotorra zaintzeko ohitura mesedegarriak.

• Arnasketa.

• Digestioa.

• Hortzak: motak eta funtzioak.

• Zirkulazioa.

• Elikagaien sailkapena, jatorriaren arabera:

landarea eta animalia.

• Elikagai multzoak, ematen dizkiguten substantzia nutritiboen arabera.

• Dieta orekatua.

• Pertsona baten ezaugarri fisikoak deskribatzea.

• Giza gorputzeko atalen kokapena.

• Artikulazio nagusien kokapena.

• Arnastean aireak egiten duen ibilbidea identifikatzea.

• Arnasketaren mugimenduak esperimentatzea.

• Digestioa egitean elikagaiak egiten duen ibilbidea eta digestio-sistemako zatiak identifikatzea.

• Odolak gorputzean egiten duen ibilbidea identifikatzea.

• Eguneroko dieta eta dieta orekatuak aztertzea.

• Osasun- eta higiene-ohiturak hartzea.

• Norberaren gorputza eta gainerakoena onartzea, dituen desberdintasun eta aukerak dituela.

• Organismoarentzat elikadura egokiak eta askotarikoak duen garrantzia balioestea.

• Elikagaiak kontserbatzeko eta manipulatzeko ohitura egokiak ezagutzea eta hartzea.

Pertsonak, kultura eta antolaketa soziala

K

P

B

• Herria: udaletxea eta zerbitzu publikoak.

• Lanbideak.

• Etxean egiten diren jarduerak identifikatzea.

• Eskolako komunitatea osatzen duten kideak eta egiten dituzten jarduerak identifikatzea.

• Lanbideak eskaintzen dituzten zerbitzuen arabera sailkatzea.

• Etxean antolatzeko eta eginbeharrak banatzeko beharra.

• Ikastetxean lanak antolatzeko beharra.

• Gure ingurunea zaintzeko denok parte hartzearen beharra.

• Lanbideen aniztasuna eta haietan aritzen diren pertsonak errespetatzea.

Denboraren joanaren ondorioz izandako aldaketak

K

P

B

• Eguzki-sistema.

• Lurraren translazio-mugimendua.

• Urtaroak.

• Lurraren errotazio-mugimendua.

• Eguna eta gaua.

• Erlojua: orduak eta minutuak.

• Garraiobideak eta komunikabideak denboran zehar.

• Eguneroko bizitza errazten duten asmakizun teknologikoak.

• Eguzki-sistemako planetak identifikatzea.

• Ilargiaren faseak identifikatzea.

• Erlojuko orduak interpretatzea.

• Familia-iturrien bidez iragan hurbila berreraikitzea.

• Historian zehar zenbait arlotan izandako bilakaera identifikatzea (etxebizitza, gailuak, erremintak).

• Iragan hurbileko gertaerak ezagutzeko interesa.

Materia eta materialak

K

P

B

• Lehengaiak.

• Lehengaiak produktu landu bihurtzeko prozesua.

• Materialak. Materialen ezaugarriak.

• Materialak berrerabiltzea, murriztea eta birziklatzea.

• Produktuak sailkatzea: lehengaiak eta produktu landuak.

• Materialak jatorriaren arabera sailkatzea (animalia- eta landare-jatorrikoak eta jatorri mineralekoak).

• Material batzuen propietateak identifikatzea.

• Ingurunea zaintzeko birziklatu beharraz jabetzea.

Objektuak, makinak eta teknologiak

K

P

B

• Erremintak eta makinak.

• Makinak eta erremintak identifikatzea.

• Energia-iturriak.

• Ordenagailua: elementuak eta erabilgarritasuna.

• Objektuen, erreminten eta makinen erabilgarritasuna identifikatzea.

• Makinen energia-iturriak identifikatzea.

• Ohiko makinak erabiltzeko neurriak eta segurtasun-arauak.

Zientzia

K

P

B

• Soinua.

• Imanak.

• Zientzia agerian geratzen den egoerak identifikatzea.

• Indarrekin esperimentatzea zenbait egoeratan.

• Objektuak soinuaren bidez ezagutzea.

• Soinu indartsuak eta ahulak identifikatzea.

• Objektuak imanekin duten portaeraren arabera sailkatzea.

• Imanekin esperimentatzea.

• Nahasturak saiakuntzen bidez identifikatzea.

5. Ebaluazio-irizpideak

Lehen ikasturtea

Bigarren ikasturtea

• Ingurune fisikoko zenbait elementu eta fenomenori behatu, eta haiek deskribatu eta azaltzea: eguna/gaua, urtaroak, ingurune fisikoko eguraldi atmosferikoa eta gizakientzat funtsezkoak diren baliabideak (airea, ura).

• Baliabide horiek modu arduratsuan erabiltzeko eta ingurunea babesteko neurrien gaineko kontzientzia hartzea.

• Inguruneko animalia eta landareak oinarrizko irizpideen arabera identifikatzea eta sailkatzea.

• Osasunari, ongizateari eta gorputzaren funtzionamendu onari laguntzen dioten jarrerak eta ohiturak azaltzea: higienea, elikadura, ariketa fisikoa, atsedena, nork bere burua zaintzea.

• Eskola- eta familia-inguruneko pertsonen lanbideak eta erantzukizun nagusiak ezagutzea, identifikatzea, eta horiei buruzko adibide errazak jartzea.

• Eskola-inguruneko, herriko eta autonomia-erkidegoko kultura-adierazpen batzuen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzea eta balioestea.

• Inguruko garraiobideak identifikatzea, eta oinezko gisa eta garraiobideen erabiltzaile gisa bete beharreko oinarrizko arauak ezagutzea.

• Familia-bizitzako eta ingurune hurbileko gertaera garrantzitsuak denboran ordenatzea, behatzeko metodo errazak eta oinarrizko denbora-unitateak erabiliz (eguna, astea, hila, urtea, orduak).

• Zerbaiti behatu aurretik, gaiari buruzko galdera egokiak egitea, informazioa lortu ahal izateko.

• Proiektu gidatuak lankidetza bidez aurrera eramatea, behaketa, ohiko tresnak eta erregistro argiak erabiliz.

• Etxean, ikasgelan, ikastetxean eta ingurunean arau batzuk betetzea eta diskriminaziorik gabe jokatzea ingurune horietan bete beharreko eginbeharretan.

• Ingurune fisikoko zenbait elementu eta fenomenori behatu, eta haiek deskribatu eta azaltzea: eguna/gaua, urtaroak, fenomeno atmosferikoak eta gizakientzat funtsezkoak diren baliabideak (airea, ura, lurra) .

• Baliabide horiek modu arduratsuan erabiltzeko eta ingurunea babesteko neurrien gaineko kontzientzia hartzea.

• Inguruneko animalia eta landareak oinarrizko irizpideen arabera identifikatzea eta sailkatzea.

• Osasunari, ongizateari eta gorputzaren funtzionamendu onari laguntzen dioten jarrerak eta ohiturak azaltzea: higienea, elikadura, ariketa fisikoa, atsedena, nork bere burua zaintzea.

• Inguruko pertsonen lanbideak eta erantzukizun nagusiak ezagutzea, identifikatzea eta horiei buruzko adibide errazak jartzea.

• Eskola-inguruneko, herriko eta autonomia-erkidegoko kultura-adierazpen batzuen aniztasuna eta aberastasuna ezagutzea eta balioestea.

• Inguruko garraiobideak identifikatzea, eta oinezko gisa eta garraiobideen erabiltzaile gisa bete beharreko oinarrizko arauak ezagutzea.

• Familia-bizitzako eta ingurune hurbileko gertaera garrantzitsuak denboran ordenatzea, behatzeko metodo errazak eta oinarrizko denbora-unitateak erabiliz (eguna, astea, hila, urtea, orduak).

• Zenbait materialen propietate fisiko behagarriak (usaina, zaporea, testura, kolorea, gogortasuna, egoera, uretako disoluzioa), horien arteko erlazioa eta horien erabilerak identifikatzea.

• Objektu batean indarra aplikatzeak duen ondorioa ezagutzea.

• Objektu edo gailu sinpleak muntatu eta desmuntatzea, haien funtzionamendua deskribatzea eta modu seguruan nola erabili jakitea.

• Gaur egungo bizi-kalitatea aurreko belaunaldikoenarekin alderatuta nabarmen hobetzen lagundu duten asmakuntzak zerrendatzea (etxean, garraioan, komunikazioetan eta aisialdian).

• Zerbaiti behatu aurretik, gaiari buruzko galdera egokiak egitea, informazioa lortu ahal izateko.

• Proiektu gidatuak lankidetza bidez aurrera eramatea, behaketa, ohiko tresnak eta erregistro argiak erabiliz.

• Etxean, ikasgelan, ikastetxean eta ingurunean arau batzuk betetzea eta diskriminaziorik gabe jokatzea ingurune horietan bete beharreko eginbeharretan.

6. Lehen Zikloa gainditzeko bete beharreko gutxieneko edukiak eta ebaluazio-irizpideak

Lehen Zikloan bete beharreko gutxieneko edukiak

• Fenomeno natural eta atmosferikoak, eta haien deskribapen grafikoa.

• Barnealdeko eta kostaldeko paisaia naturalak, eta haien erliebe-elementu nagusiak eta eraldatzen dituzten faktoreak identifikatzea.

• Elementuak espazioan orientatzea, norberaren gorputzaren arabera.

• Baliabide naturalak modu arduratsuan erabiltzea eta ingurumena errespetatzea.

• Animalien ezaugarriak eta sailkapenak zenbait irizpideren arabera identifikatzea: jaiotzeko era, azala, bizileku duten ingurunea, ugaztuna/hegaztia/arraina.

• Landareen ezaugarriak ezagutzea, eta haien atalak, funtzioak eta bizi-zikloa identifikatzea.

• Ekosistemaren elementuak.

• Lurreko ekosistemak, haien ezaugarriak eta haien orekaren garrantzia ezagutzea.

• Ur gezako eta gaziko ekosistemak, elementuak eta oreka.

• Landareen eta animalien ezaugarri fisikoak eta portaera-ereduak, habitataren arabera.

• Pertsonen erantzukizuna animaliekiko eta landareekiko.

• Pertsona baten ezaugarri fisikoak deskribatzea, eta pertsona oro errespetatzea, desberdintasunak, ezaugarriak edo muga fisikoak gora behera.

• Gizakiaren funtzioak (harremanak izatea, elikatzea eta ugaltzea) eta bizitzako etapak ezagutzea.

• Harremanak izateko funtzioa gizakiarengan: zentzumenak, estimuluak eta erreakzioa.

• Gizakiaren gorputzeko atalak, eskeleto-sistema, muskulu-sistema eta horiek zaintzeko ohitura osasungarriak ezagutzea.

• Bizitzeko beharrezkoak diren substantziak identifikatzea: oxigenoa eta mantenugaiak. Arnasketa-, liseriketa- eta zirkulazio-prozesuak ezagutzea.

• Elikagaiak jatorriaren eta ematen dituzten substantzia elikagarrien arabera sailkatzea eta elikadura egokiak eta askotarikoak organismorako duen garrantzia balioestea.

• Ingurune hurbila ezagutzea: familia, ikastetxea, herria, eta horien antolaketa, kideak eta funtzioak.

• Ingurune hurbileko jardueretan aktiboki parte hartzea eta antolatzeko, eginbeharrak banatzeko eta jarduera horiek mantentzen lan egiteko beharra balioestea.

• Lehengaiak lortzearekin eta produktuak egitearekin lotutako lanbideak eta lanbideek ematen dituzten zerbitzuak ezagutzea eta sailkatzea, eta lanbideak eta lanbide horiek egiten dituzten pertsonak errespetatzea.

• Garraiobideak ezagutzea eta oinezkoen eta garraiobideen erabiltzaileen oinarrizko mugikortasun-arauak betetzeko erantzukizuna.

• Denbora neurtzeko unitateak ezagutzea eta erabiltzea.

• Eguzki-sistema, Lurraren mugimendu nagusiak eta haren ondorioak ezagutzea.

• Familia-iturrien bidez iragan hurbila berreraikitzea, eta iraganeko eta orainaldiko gertaerak norberaren esperientziatik hurbil dauden alderdi historikoekin lotzea.

• Etxeko eguneroko eginbeharrak errazten dituzten gailuak, asmakizun teknologikoak, erremintak eta makinak identifikatzea.

• Lehengaiak eta lehengaiak produktu landu bihurtzeko prozesua ezagutzea.

• Materialak beren ezaugarri, propietate eta jatorriaren arabera deskribatzea eta sailkatzea.

• Ingurumeneko arazo batzuen aurrean jarrera kontzienteak garatzea eta ingurunea zaintzeko birziklatzeko beharraz jabetzea.

• Makinak eta erremintak eta haien erabilgarritasuna identifikatzea, baita behar dituzten energia-iturriak eta erabiltzeko eta energia aurrezteko beharrezkoak diren neurriak ere.

• Zientziara hurbilketa egitea, zientzia agerian geratzen den egoerak identifikatuz.

• Zenbait egoeratan soinu, iman eta indarrekin esperimentatzea.

Lehen Zikloa gainditzeko bete beharreko gutxieneko ebaluazio-irizpideak

• Ingurune fisikoko elementuen eta oinarrizko baliabideen adibideak jartzea (eguzkia, ura, airea, lurra, landaredia), eta pertsonen bizitzarekin lotzea.

• Inguruneko animalia eta landare garrantzitsuenak ezagutzea eta sailkatzea.

• Osasuntsu mantentzeko eta gorputzak ondo funtzionatzeko moduen adibideak jartzea (higienearekin, elikadurarekin, ariketa fisikoarekin eta atsedenarekin lotutakoak).

• Inguruko pertsonen lanbideak eta dagozkien erantzukizunak identifikatzea, aurreiritzi eta estereotipoak alde batera utzita.

• Eskolako edo herriko kultura-adierazpen batzuk ezagutzea, eta haien aniztasuna eta aberastasuna balioestea.

• Inguruko garraiobide eta komunikabide ohikoenak identifikatzea.

• Oinezko gisa eta garraiobideen erabiltzaile gisa bete beharreko oinarrizko arauak ezagutzea.

• Familia-bizitzan eta ingurune hurbilean denboran gertatutako aldaketak ordenatzea eta deskribatzea.

• Ezaugarri fisiko behagarri batzuk identifikatzea eta desberdintzea: usaina, zaporea, testura, kolorea, gogortasuna.

• Objektu eta gailu sinpleak muntatu eta desmuntatzea, segurtasun-neurri egokiak hartuz.

• Informazioa lortzeko galdera egokiak egitea, eta behar diren tresnak erabiltzea.

• Ahoz, ohiko egoeretan erraz beha daitezkeen objektuen eta materiaren arteko kausa eta ondorioak deskribatzea.

7. Ebaluazio-prozedurak eta -tresnak

Ikasleak alor horretan egindako lana ebaluatzeko prozedura eta tresnen zerrenda egitean datza, adibide honetan agertzen den bezala.

Prozedurak

Idatziak

Ahozkoak

Behaketa zuzen eta sistematikoa

Beste batzuk

Tresnak

• Ikasgelako eguneroko jardunean ikasleak egindako lanak.

• Ikaslearen gelako koadernoa.

• Banakako dosierra (PROIEKTUAK).

• Ikaslea ebaluatzeko jarduerak (liburua, fitxa fotokopiagarriak, banakako proba idatziak, etab.).

• Talde-lanak.

• Ariketak eta problemak ebaztea.

• Jarduera interaktiboak.

• ...

• Banakako eta taldeko galderak.

• Ikaslearen parte-hartzea.

• Ikasgelan egindako esku-hartzeak.

• Bateratze-lanak.

• Elkarrizketak.

• Banakako ahozko probak.

• Ahozko azalpenak.

•...

• Eskalak.

• Kontrol-zerrendak.

• Bitxikerien erregistro pertsonalak.

• Gertakarien erregistroak.

• Banakako erregistro-fitxa.

• ...

• Ebaluazio-izenpea (IRAKASPENAK eta PROIEKTUAK).

• Ebaluazio-txantiloia

• Autoebaluazioa.

• Irakaslearen bloga.

• ...

8. Kalifikazio-irizpideak

Lehen Mailako Hezkuntzako Lehen Zikloko ikasleak egindako jarduera guztien bidez lortutako oinarrizko gaitasunen mailarekin lotuta egon behar du kalifikazioak.

Proposamen honek erreferentzia gisa balio dezake.

Irizpideak

1. Lan autonomoa (ikasgela eta beste espazio batzuk).

• Kanpoko laguntzarik gabe egitea.

• Jarduera bat egiteko behar izan den denbora.

• Jasotako oinarrizko irakaspenen maila.

• Aurkezpenen txukuntasuna eta garbitasuna.

• Kaligrafia.

• Trebetasunak.

• Lana amaitu aurretik berrikustea.

• Ikasgelako eta etxeko lanaren balioespena.

• Sormena.

• ...

2. Ahozko eta idatzizko probak.

• Edukien ikasketaren balioespena.

• Betetako prozesuen eta emaitzen balioespena.

• Jarduera koherente eta egoki bat ebazteko prozeduraren ahozko adierazpena.

• Jarduera bat ebazteko erabili den denboraren eta behar den denboraren balioespena.

• Aurkeztutako lanen txukuntasuna, garbitasuna eta egitura.

• Kaligrafia irakurgarria.

• Jarduerak egiteko denbora.

• Trebetasunak.

•...

3. IKT-jarduerak

• Ordenagailua eta erreminta telematikoren bat ondo eta lagunduta erabiltzea.

• Internet modu arduratsuan erabiltzea informazio sinplea bilatzeko edo jarduera bat egiteko.

• Parte-hartze mota (autonomoa, laguntzarekin, batere ez).

• Erantzunaren lanketa-maila.

• Interesa, motibazioa.

• ...

4. Ikasgelako parte-hartzea eta segimendua (ahozko esku-hartzeak, erantzun motak, etab.).

• Esku-hartzeen maila eta kalitatea.

• Mezu egituratua.

• Hiztegi egokia erabiltzea.

• Portaera.

• Ahalegina.

• Interesa.

• ...

5. Lan kooperatiboa Banakako eta taldekako balorazioa.

• Lan kooperatiborako gaitasuna.

• Ikaskideekiko komunikazio-maila.

• Gatazkak konpontzea.

• Interesa, motibazioa.

• Sormena.

• Ekimena.

• Lanari eta lana egiteko moduari buruzko iritzi pertsonala.

• ...

6. Banakako lan-dosierra.

• Aurkezpen argi eta ordenatua.

• Eguneratua.

• Dosierra osatzen duten lanen aukeraketa arrazoitua.

• ...

7. ...

9. Metodologia

Ingurunearen Ezagueraren bidez, ikasleak ingurune fisiko, sozial eta kulturala ezagutzen, aztertzen eta balioesten hasten dira, norberaren nortasuna eta ingurune hurbilena ezagutuz.

Alor horren irakaskuntzarako, ikasleek beren ingurunearekin izandako harremanaren bidez lortutako aurretiazko ezagutzak erabiltzen dira etorkizuneko irakaspenen oinarri gisa. Norberaren esperientziatik abiatzeak inguratzen dituen errealitateko arazoak konpontzeko eta inguruko fenomenoak ulertzeko interesa pizten die ikasleei, pertsona gisa duten ikuspegiari, besteekin dituzten harremanei nahiz ingurune naturalaren ezagutzari eta zaintzari dagokionez.

Egoera desberdinen behaketa sistematikoa eta esperimentazioa garrantzitsuak dira gertaerak interpretatzeko eta fenomenoak edo harremanak azaltzeko. Izan ere, horren bidez, metodo zientifikoaren sarrera egiten da.

Diziplina arteko izaera kontuan izanik, garrantzia eman behar zaio Ingurunearen Ezaguera osatzen duten zientzia guztien protagonismoari.

Oinarrizko gaitasunak eta askotariko adimenak alor horretan integratzeko, arreta gehiago jarri behar da oinarrizko ikasketa-tresnetan (ulermena eta ahozko eta idatzizko adierazpena, hipotesia, egiaztapena, ondorioak, problemen ebazpena, etab.), eta ikasleak ezagutzez jabetzeko dituen aukerak kontuan izango dituen estrategia didaktikoak jarri behar dira martxan. Hauen bidez egin daiteke:

– Ikaslearen liburuko unitate didaktiko bakoitzaren amaierako orrialde bikoitzen bidez.

– Gidaliburuko gaitasun-jardueren bidez.

– Hiruhilekoko berariazko proiektuen bidez.

Proiektu horien bidez, ikasleek beren gaitasunak gara ditzakete lana planifikatzen ikasteko, intereseko gaiak eta erabiliko dituzten edukiak eta materialak aukeratzeko, proiektua egiteko eta aurkezteko, zuzentzeko eta, azkenik, erakusteko, betiere berdinen arteko lankidetzaren eta trukearen ikuspegitik. Azken finean, lankidetzaren bidez, eztabaidatzeko, komunikatzeko, ideiak trukatzeko, elkar errespetatzeko eta besteen ideiak ulertzeko eta norberaren ideiei buruz hausnartzeko gaitasunak garatzen dira.

Banakako eta taldeko lana, ikasgelako jarduerak, txangoetan eta laborategian egindako jarduerak, hausnarketa eta ebazpen praktikoa baliagarriak dira ikaslearen ingurune sozial, natural eta kulturalaren ezaguera integratuaren eta globalizatuaren oinarriak jartzeko.

Ebaluazioari dagokionez, ebaluazio-izenpea irakaslearentzako tresna edo gida bat da, ikasleak lortutako ezagutzen eta gaitasunen maila ebaluatzeko irizpideak jartzeko.

Ingurunearen Ezagueran IKTak erabiliz, prozesu eta prozeduren behaketa errazten da, ariketak hobeto manipulatzen eta egiten dira, eta ariketak ludikoagoak eta motibagarriagoak bihurtzen dira.

Proposatutako metodologiaren bidez, ikasketa esanguratsuak eraikitzen dira, ikasketa-sekuentzia hauen bidez:

· Eduki berriekin hasteko aurretiazko ezagutzak gogoraraztea.

· Eduki berriak pixkanaka eta arretaz barneratzea, Lehen Zikloko ikasleen eguneroko egoeretatik ateratako eta testuinguruan kokatutako adibideen bidez, ulermena errazteko. Horren bidez, ikasitakoa eguneroko bizitzara transferitzen da, eta gaiari buruzko oinarrizko gaitasunak bereganatzen dira.

· Oinarrizko gaitasunak eta askotariko adimenak biltzen dituzten askotariko ariketak eta jarduerak: banakako lana, taldekoa, proiektuetako lankidetza, IKTak erabiltzea eta oinarrizko edukiak lantzen dituzten jarduerak. Zailtasun-mailaren arabera sekuentziatuta daude, askotariko estilo kognitibo eta adimenak biltzen dituzte, eta ikasle guztiek oinarrizko gaitasunak bereganatzea errazten dute.

.........................................................................

10. Espazioen antolaketa

Zehaztutako ikasketak eta askotariko proposamenak zer espaziotan garatuko diren zehaztean datza, proposatutako kasu honetan bezala.

Espazioak

Sekuentzia

• Ikasgela: jardueraren arabera egokitu daiteke (ahozkoak, idatzizkoak, proiektuak, arbel digitala edo proiektagailua behar dutenak).

Ikasgelaren antolaketak aukera eman behar du espazio batetik bestera erraz mugitzeko eta materialak haurren eskura egoteko, modu autonomoan lan egin dezaten. Taldeka, batzar moduan, jolas-txokotan edo banakako lanerako antola daiteke ikasgela.

• Espazio komunak: jolastokia, korridoreak, gimnasioa, jangela, ikastetxeko liburutegia, informatika-gela, etab.

• Kanpoko espazioak (etxea, liburutegia, bisitak, etab.):

Lankidetza-proiektuak, aplikazio-ariketak, sendotze-ariketak eta ikasketa autonomoa.

• ...

• Hasierako motibazioa eta aurretiazko ezagutzak aktibatzea.

• Edukiak eta jarduerak garatzea.

• Sendotzeko eta/edo sakontzeko jarduerak.

• Ebaluazioa.

11. Material eta baliabide didaktikoak

Lehen Zikloko Ingurunearen Ezaguera irakasteko materialen eta baliabide didaktikoen zerrenda.

• Testuliburuak:

INGURUNEAREN EZAGUERA 1; Giltza argitaletxea.

INGURUNEAREN EZAGUERA 2; Giltza argitaletxea.

• Pixel 1,2 USB-memoria.

• Material suntsikorra.

• Eskuz erabiltzeko material esperimentala (alorrari dagokiona).

• Hezkuntza-baliabideak (Internet).

• Ordenagailua.

• Arbel digitala.

…..........................................................................................................

12. Aniztasunaren trataera

Ikasleen ikasketen, interesen eta gaitasunen maila-, estilo- eta erritmo-aniztasuna lantzeko proposamenen zerrenda. Hona hemen adibide bat.

Aniztasunaren trataera

• SENDOTZEA: zikloko gutxieneko edukiak lantzeko (6. atala) eta ikasleari oinarrizko gaitasunak bereganatzen laguntzeko jarduerak biltzen dituzten fitxa fotokopiagarriak.

• SAKONTZEA: ebazpenagatik, beste ziklo batzuetako edukiekin lotuta egoteagatik... zailagoak diren jarduerak biltzen dituzten fitxa fotokopiagarriak.

• OINARRIZKO GAITASUNAK eta ASKOTARIKO ADIMENAK: ikasteko estilo kognitiboen eta adimenen aniztasuna irakurmenean, mugimenduan, irudikapen plastikoan, dramatizazioan... islatzen da.

• BANAKAKO PLANAK: beharra duten ikasleei zuzendutako planak (atzerritarrak, berandu eskolatu direnak, hezkuntza-behar bereziak dituztenak eta talentu apartekoa dutenak).

• MAILA ASKOTAKO JARDUERAK: eduki bat lantzean, ikasleen curriculum-gaitasunera, interesetara, gaitasunetara eta motibazioetara egokitzen diren jarduerak. Adibidez, ikasgelan bururakoak dituzten batuketak lantzen aritu daiteke, baina ikasle bati lau egiteko eska dakioke, beste bati hamar, eta beste bat maila oinarrizkoago batean aritu daiteke lanean (zifra bateko batuketak). Hartara, ikasgela berean hainbat mailatan lan egin daiteke, ikasle bakoitzaren gaitasunen arabera.

• IRAKASKUNTZA TUTOREDUNA.

• IKERKETA-LANAK.

• IRAKURKETA ETA KONTSULTA ASKEAK.

13. IKTak ikasgelan barneratzeko estrategiak

IKTak ikasgelan barneratzeko, Lehen Zikloko Ingurunearen Ezaguerari buruzko edukiekin eta jarduerekin integratutako baliabideak proposatu dira, jasotako ezagutzak osatzeko eta zabaltzeko.

IKT-jarduerak

Ikaskuntza-sekuentzietan sartutako IKT-jarduerak.

Interneteko loturak

Interneteko hezkuntza-baliabideak aprobetxatzea: irudiak, informazioa edo bitxikeriak bilatzea, hautatzea eta antolatzea, ezagutza bihurtzeko.

Pixel 1 USB-memoria

Jarduera interaktiboak (arbel digital interaktiboan aplika daitezkeenak): aukera zuzena hautatuz, elementuak taldeetan sailkatuz edo leku egokian kokatuz... erantzuten du ikasleak. Amaitzean, ordenagailuak asmatutakoen eta akatsen berri ematen du.

14. Irakurtzeko interesa eta ohitura bultzatzeko eta ahozko eta idatzizko adierazpena garatzeko estrategiak

Irakurketa

• Testuliburua irakurtzea.

• Beste testu idatzi batzuk: laburrak, mota askotarikoak (informaziozkoak, deskribapenezkoak, ipuinak, olerkiak).

• Euskarri digitaleko testuak (Internet eta informatika-aplikazioak). Pantailako irakurketa.

•Irudiez edo audioez lagundutako ahozko testuak.

Adierazpidea

• Ahozko eta idatzizko adierazpena banakako lanetan, talde-lanetan, arrazoiketa edo esku-hartzeetan: plangintza, idazketa, berrikuspena.

• Ikasketen ahozko eta idatzizko adierazpena hiztegi zehatza erabiliz.

• Idatzizko adierazpena paperezko euskarrian eta pantailan.

15. Jarduera osagarriak eta eskolaz kanpokoak

Ikastetxeak antolatutako eta Ingurunearen Ezaguerarekin lotutako jarduera osagarrien eta eskolaz kanpoko jardueren zerrenda.

Adibidea:

• Baserri-eskola, mintegi, museo, fabrika, udaletxe, birziklatze-instalazio... bat bisitatzea.

• Ikastetxeak antolatutako kultura-astean, tailerretan, gai bati buruzko egunean... parte hartzea.

• Landutako arloaren ikuspegitik interesgarriak diren erakusketak, jardunaldiak...

• ...

16. Programazio didaktikoaren eta emaitzen arteko doikuntza balioesteko prozedurak

PROGRAMAZIO DIDAKTIKOAREN EGOKITZAPENA

EMAITZA AKADEMIKOAK

HOBETZEKO PROPOSAMENAK

Eskola eta material didaktikoak prestatzea

Koherentzia dago programazioaren eta eskolen garapenaren artean.

Denboraren banaketa orekatua da.

Eskolaren garapena taldearen ezaugarrietara egokitzen da.

Metodologia egokia erabiltzea

Kontuan hartu dira ikasketa esanguratsuak.

Kontuan hartu da diziplinartekotasuna (jardueretan, edukien tratamenduan, etab. ).

Kontuan hartu da metodologiak ikaslearen motibazioa eta gaitasunen garapena bultzatzen dituela.

Irakaskuntzaren erregulazioa

Ikasleen segimendu-maila.

Irakasteko erabilitako baliabideen baliozkotasuna.

Sustapen-irizpideak irakasleen artean adostuta daude.

Ikasketen ebaluazioa eta ikasleei eta familiei emandako informazioa

Ebaluazio positiborako irizpideak helburu eta edukiekin lotuta daude.

Ebaluazio-irizpideen bidez, hainbat ikasketa-aldagai erregistra daitezke.

Kalifikazio-irizpideak planifikatutako jardueren tipologiara egokitzen dira.

Ebaluazio- eta kalifikazio-irizpideak jakinarazi zaizkie:

– Ikasleei.

– Familiei.

Aniztasuna tratatzeko neurriak

Aurretiazko neurriak hartzen dira ikasketa-zailtasunak zenbaterainokoak diren jakiteko.

Ikasketa-gaitasun eta -erritmo guztiei erantzun zaie.

Uste da eskainitako neurriak eta baliabideak nahikoak direla.

Irakasle taldeak txosten psikopedagogikoen arabera gomendatutako ezohiko neurriak aplikatzen dira.

...

...

...

...