MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira...

32
MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2019ko urria - 391. zenbakia «Mundu hau bizitzeko modu bat da»

Transcript of MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira...

Page 1: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

MAXIXATZEN

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

9ko

urria

- 39

1. ze

nbak

ia«Mundu hau bizitzeko

modu bat da»

Page 2: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

Soreasu z/g. Gipuzkoa, 20730 Azpeitia

943 85 36 [email protected]

www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Urolako Komunikazio Taldea Koop. Elk.

MAKETAZIOA:Eregi, Euskara eta Komunikazioa

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17

INPRIMATEGIA:Mcc graphics

TIRADA:850 ale

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra: Maxixatzenek ez du bere gain hart-zen IRITZIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz

guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken

astelehena baino lehen.

10

16

hileko argazkixeJavier Beristain: 'Adin bat dudalako'

iritzixe Gurutz Garmendia: 'Bakoitzari berea'

izena eta dizena Nayat eta Aichaturen bigarren familia

ba al dakizu?Bizilore, onartua eta aitortua

iritzi grafikue

Mikel Triviño

iritzixe

Irene Elorza Gereño: 'Hamabi zatitxo'

hara!Azkoitiko gure arbasoen jan-edan kontuak (1)

publierreportajea

Osasuna bere osotasunean lantzen dute Sendatzen zentroan

galdetu ahala erantzun

Aitor Goenaga kameraren aurrean

hilabetin begixetatik

ezetz asmau!Denbora-pasak

bertsoa papereanIñaki Tolosa Alberdi: 'Oporren amaiera'

maxixatzen txiki

Haurren txokoa

komunitatien leixue

Zubiberri gimnastika erritmikoa

ezetz topau!

agendie

4

5

6

15

16

24

29

25

ALDIZKARIANZER?

20

10

18

30

6

22

14

28

26

Page 4: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

4 maxixatzen.eus

Adin bat dudalako

HILE

KO A

RGAZ

KIXE Javier Beristain

Adin bat dudalako…

Beldurrik gabe jakinaraziko ditut nire pentsamenduak.

Egoera ezegokiak salatuko ditut naiz eta gero neu izan kritikatua.

Nahi dudana egiten saiatuko naiz, ez naiz eta porrotaren beldur.

Kutxatxo seguru batean gordeko ditut nire oroitzapen kutunenak, memoriaren lapurrek ez ditzaten lapurtu.

Nire arropa beroenak pilatuko ditut iristear dagoen neguko hotzak saihesteko.

Nostalgiaren kupelari ez diot utziko gainezka egiten.

Gogor tiratuko diot bizitzako sokari korapiloak askatzeko.

Ardo gorri naparrez bustiko dut nire lagunekiko adiskidetasuna.

Ez dut nahi izan haizeak astintzen duen udazkeneko hosto bat, ezta artzain ezezagun baten artaldeko ardi galdu bat ere.

Kolore biziz margotuko ditut nire azken egunak, grisa alde batera utzita.

Zapi bat lepoan lotuta gainditu nahi ditut nire bizitzako gailurrik zailenak.

Adin bat dudalako…

Page 5: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

IRITZIXE

Bakoitzari bereaGurutz Garmendia

Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez gorputza bete. Hor aurkituko dituzu, oraindik ere, pago itzelak eta txoko bereziak. Baina mendian dagoena ez da basatia, gizonak landua baizik. Gure alderdian ikusten dugun guzti-guztia gizonak landua izan da, hain zuzen ere baserritarrak azken mende luzeetan. Eta monokultiboen gaia ere ez da berria. Sasoi batean beldurtzeko pagadi eta hariztiak omen zeuden gure eskualdean, baina guztiak ere gizonak landuak. Orduan ere izango ziren arazo eta ezin konponduak, baina nolabaiteko oreka mantentzen zen jardun ekonomikoaren eta natura errespetatzearen artean. Monokultibo izan ziren pagadi eta hariztietatik etekin ekonomiko ederra ateratzen zekiten, eta, aldi berean, erdi baso oso itxurosoak izaten zituzten.

Baina gaur egun galduta dago oreka hori. Natura gutxi errespetatzen da, eta pinuak ez du etekinik ematen. Gero eta gutxiago balio du pinu egurrak, eta gaitzez josita daude. Agerikoa da Natura gehiago errespetatzen duten monokultiboak bultzatu beharko zirela, betidanik landu izan direnak, neure ustez: pagoa eta haritza.

Baina nork jarriko du lurra kimuak aldatzeko? Nork lurra

prestatu? Aldatu, zaindu… Baserritarrak, noski, baina gero ordainetan sosik jaso ez edo oso gutxi. Etxe aurreko lorategia txukun mantendu nahi eta lorezainari deitzen badiozu hura zuzentzeko, gero ordaindu egingo diozu, ezta? Edo bulegoan dabilenari, edo tailerrean … Haiei ordaintzea normalena iruditzen zaigu, baina ez zaigu burutik pasatu ere egiten gure eskualdeko paisaia zoragarria diseinatu eta mantendu dutenei ordaintzea, ordaindu egin behar diegula. Baserritarrak dira mendez mende gure mendi eta bazterrak diseinatu, landu eta mantendu izan dituztenak.

Ez dut esango hori eginez gero pinu eta eukaliptoen arazoa bukatu egingo zenik, baina bai konponbidean jarri. Baserritarrak berak ere askozaz nahiago du pago eta hurritz artean ibili. Nekazaritza arloan gu baino aurreratuagoak dauden zenbait herrialdetan dirua ematen diete bertako nekazariei paisaia mantentzeko, eta herrialde batzuetan, Suitzan adibidez, benetan ondo mantentzen dute euren paisaia.

Hainbat eta hainbat ondasun ekartzen dizkigu basoak. Eta denok nahi dugu mendi garbi, txukun eta atsegina izan etxe ondoan. Orduan, zergatik ez ordaindu soldata hori egiten duenari?

Page 6: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

6 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Anartz Izagirre Zubimendi

Oporrak Bakean programan parte hartu dute Lurdes Alberdiren (Azpeitia, 1966) eta Garazi Salegiren (Azkoitia, 1986) familiek. Ia bi hilabetez izan dituzte Nayat eta Aichatu haur sahararrak etxean, eta

abuztu bukaeran Tindufeko kanpalekura bueltatu ziren bi haurrak. Biek ala biek lehen aldiz parte hartu dute programan, eta berriz errepikatzeko gogoa dutela diote.

Hassaniaz etxea dar esaten da; ama, berriz, lum. Garazi Salegi eta Lurdes Alberdi ama ez ezik, etxea edo aterpea ere izan dira aurtengo udan Nayat eta Aichatu Saharako neskatilentzat, bi hilabetez izan baitituzte familian Oporrak Bakean programaren bidez. Biek ala biek lehenengo aldia zuten programan, eta izandako esperientziarekin “oso gustura” gelditu dira.

Haur sahararrak uda partean Euskal Herrira etor daitezen arduratzen den programa da Oporrak Bakean, eta urtero-urtero hainbat familia sahararrek eta euskaldunek nahiz bestelako erakundeek parte hartzen dute bertan. Duela 43 urte Marokok Mendebaldeko Sahara okupatu zuen, eta saharar askok ez zuten Tindufeko (Argelia) errefuxiatuen kanpalekuetara joan beste erremediorik izan bizirauteko. Kanpamentu horiek munduko basamortu lehorrenetariko baten erdi-erdian daude, eta oinarrizko elikagaien eta baliabideen eskasia nabarmena da bertan. Horrez gain, udan nahiz neguan

muturreko tenperaturak jasan behar izaten dituzte errefuxiatuek, eta horrek guztiak bizi kalitatea ez ezik, eguneroko bizitza ere zaildu egiten die bertako familiei.

“Aspalditik nekien Saharatik haurrak ekartzeko programa bat zegoela, baina inoiz ez nuen une egokia topatzen. Aurten, animatu egin gara”, dio Salegik. Behin programan parte hartzeko erabakia hartu zuenean, herrialdearekiko sentsibilizazioa areagotu zitaion. “Bikotekideari programa honen inguruan galdetzen nion, eta hasieran, aurpegi arraroa jartzen zidan; azkenean, ordea, benetan nahi nuela konturatu zen, eta izena eman genuen”, gaineratu du. Alberdik, berriz, Oporrak Bakean programa “parean” tokatu zitzaiela dio: “Etxean hainbat urtetan aipatu izan dut udan haur bat ekartzeko asmoa nuela; ez geniekien Saharakoa, Ukrainakoa…”. Neguko igande arratsalde batean, Zumaiako Darahli elkartearen iragarki bat ikusi zuen Alberdik, eta senarrari eta seme-alabei galdetu zien Saharako gaztetxo bat ekartzea

Nayaten eta Aichaturen bigarren familia

Lurdes Alberdi eta Garazi Salegi.

Page 7: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

IZENA TA DIZENA

zer iruditzen zitzaien. Familiaren onespena jaso zuen Alberdik, eta programan parte hartzera animatu ziren. “Duela urte batzuk ere pentsatu genuen udan umeren bat ekartzea, baina haurrak txikiagoak ziren, eta alde batera utzi egin genuen ideia”, aitortu du. Alberdiren esanetan, programan “konbentzituta” parte hartzea ezinbestekoa da, bestela uda “luzea eta gogorra” izan baitaiteke: “Uztailean lanean aritu naiz, beraz, nire alabak arduratu dira egunean zehar Aichatuz, eta oso ondo moldatu dira”.

Haurrak herrian nola egokitu diren galdetuta, biak bat datoz esatean bi gaztetxoek ez dutela inolako arazorik izan. Hizkuntzarena da Alberdi eta Salegi gehien harritu dituen kontuetako bat: “Harrituta utzi nau hizkuntzak ikasteko Nayatek duen erraztasunak”, dio Salegik. Hark azaldu duenez, eskolan gaztelania, frantsesa edo beste hizkuntzaren bat ikasi ohi dute; Nayat, frantsesa ikasten ari da eskolan, beraz, ez zekien gaztelaniaz. Hori dela eta, euskara izan da komunikatzeko hizkuntza Salegi eta familiaren etxean, ez da, ordea, oztopo izan: “Testuingurua ulertzen hasi zenean, erantzun motzak ematen hasi zitzaigun; bi hilabete ere ez ditu egin, eta denok harrituta gelditu gara haren mailarekin. Euskara ikastea osoa zaila dela esaten dute, baina begira hauek zein ondo moldatu diren”, dio Salegik. Alberdi ere bat dator: “Ahizpak esan ohi zidan, Aichatuk Azkoitian beste bi hilabete egingo balitu, azkoitiar peto-petoa izango litzatekeela”. Interneteko Google itzultzailea erabiltzen zuten batzuetan bi familiek Nayatekin eta Aichaturekin komunikatzeko, baina euskaratik arabierara itzultzen zieten, eta biek nabarmendu dute haurrak "haserretu" egiten zirela, itzultzaileak sarritan ez zuelako haiek esan nahi zutena zehatz-mehatz itzultzen.

Hizkuntzaz gain, herrian ere ondo integratu direla diote, baita jaietan ere. “Nayat eta Aichatu biak batera eraman genituen Andramaxetako txupinazora”, dio Alberdik.

Salegi ere bat dator: “Andramari bezperan, tabernetan-eta sekulako atentzioa eman zuten, eta dantzan aritu ziren biak”. “Jendearekin erlazionatzeko duten gaitasuna ere ikaragarria da”, gaineratu du Alberdik. Hark dioenez, familiarekin harremana duen jendearekin pare bat aldiz egonez gero, handik aurrera familiakoa balitz moduan hartzen zituen Aichatuk. Gogoan du Salegik Nayatek lehen aldiz Azkoitian saharar bat ikusi zuen unea ere. Alberdik ere hala dio, lehenengo egunetan zur eta lur gelditzen zirela sahararrak kalean ikusten zituztenean. Kaletik doazenean, orain sahararrak zeintzuk diren bereizten dituztela diote Alberdik eta Salegik.

Bestalde, aitortzen dute “kultura talka” handia dagoela sahararren eta euskal herritarren artean, eta hasieran, bereziki, hainbat ohitura arraroak egiten zitzaizkiela bi gaztetxoei. Salegik dio Nayat “berehala” ohitu zela hemengo kulturara: “Beharbada, Nayaten familia ez da hain tradizionala, segituan hartu zuen normaltzat hemen egiten genuena”. Bestalde, Alberdik gogoratzen du hasieran Aichatuk ez zituela galtza motzak edo soinekoak jantzi nahi izan, baina egunak pasa ahala, jantzi zituela. “Nik uste Aichatuk uste zuela Euskal Herrian dena libre zela”, dio Alberdik, barrez. “Gureak hasieran bazituen konplexu batzuk, jendearen aurrean dutxatzea-eta, baina berehala ohitu zen”.

Arauak izatearen kontua ere, hasieran ez zuten begi onez ikusten bi sahararrek. “Ez zaie buruan sartzen ilarak errespetatu egin behar direla", dio Alberdik. Igerilekura joaten zirenean, ateratzen azkenak zirela ere badiote: “Igerilekua 20:00etan ixten bazen, Nayat eta Achiatu beti azkenak izaten ziren igerilekutik ateratzen”, azaldu du Salegik barrez. Baietz dio Alberdik: “Aichatuk ez zuen ulertzen zergatik itxi behar zuten igerilekua”. Hondartzan ere, berdina gertatzen zitzaiela oroitu du Salegik: “Itzurungo hondartzan, arratsalde batean, lau ordu pasatu zituen Nayatek nire bikotekidearekin”. Biek

Nayat eta Aichatu Zumaiako hondartzan.

Page 8: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

8 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA diote, ur eskasia medio dutela sahararrek urarekiko

horrenbesteko fijazioa: “Lehenengo egunetan hogei minuturo komunera joaten zen Aichatu, eta oinak eta eskuak garbitzen hasten zen beti”, dio Alberdik. Izan ere, ur gutxi izateaz gain, fluorrez betetako ura dutela dio Salegik, eta kalteak eragiten dizkiela haurrei.

Kontuak kontu, bizi izandako uneak oro har esperientzia politak izan direla diote, baita hunkigarriak ere. “Bikotekideak eta nik gauero ohera laguntzen genion Nayati, eta gau batean, besarkatu egin gintuen eta bihotz forma irudikatu zigun”, dio Salegik. Garbi du horrelako “momentu txikiak” izan direla haientzat bi hilabeteotako unerik garrantsitsuenetako batzuk. Alberdiri, berriz, Aichatuk bere alabekin egindako “lotura” gustatu zaio: “Nire bi alabek eta Aichatuk gela berean egiten zuten lo egunero, oso ondo moldatu dira”. Alberdi gogoratzen da bere alabak lagunekin kalera ateratzen zirenean, nola haserretzen zen Aichatu: “Gauean alabak parrandatik etxera iritsi gabe zeudenean, Aichatu haserretu egiten zen”.

Uda amaitzen zihoan heinean, bi familiei Aichatu eta Nayat agurtzeko ordua iritsi zitzaien. “Oso gogorra izan zen”, dio Salegik. “Ez nekien nola agurtu”. Salegik Nayat bere familiarekin zein ondo moldatu zen ikusita, azken

egunean festa antolatu zion hari, bere familiarekin batera: “Globoak jarri genizkion etxean, eta jende pila bat etorri zen bera agurtzera”, gogoratzen da. Alberdik ere juntadizo txiki bat antolatu zion Aichaturi, eta bere alabaren lagunak gonbidatu zituen: “Denek opariak ekarri zizkieten Aichaturi eta gero maletan ezin kabitu…”.

Benetan agurtzeko ordua iritsi zenean, berriz, malkoei ezin eutsita ibili zirela gogoratzen dute Salegik eta Alberdik, baina gaztetxoak beraiek “lasai” zeudela. “Nire alaba gaztea eguzkitako betaurrekoekin joan zen, eta Aichatu konturatu egin zen negarrez ari zela; lasaitzeko esan zion”, dio Alberdik. Orain bi familiak eta bi gaztetxoak milaka kilometrok banatzen dituzten arren, haurrekin “sarritan” hitz egiten dutela diote Salegik eta Alberdik. “Tindufera iritsi zenean, Realeko kamisetarekin argazkia bidali zigun”, dio Salegik. Alberdik eta familiak ere Aichaturekin kanpamentura iritsi eta egun batzuetara hitz egin zuten, eta Euskal Herrira berriro bueltatu nahi duela dio.

Sorterriko egoera latza

Alberdik eta Salegik bi gaztetxoekin haiek eta haien familiak izandako uneak oroitzean, ordea, ez dute ahaztu nahi Saharako herriak bizi duen egoera. 44 urte

«HARRITUTA UTZI NAU HIZKUNTZAK

IKASTEKO NAyATEK DUEN

ERRAZTASUNAK»

«PENTSATZEN DUZU ASKO EMATEN

DUZULA, BAINA GEHIAGO DA

BERAIEK EMATEN DIZUTENA»

Nayaten familia.

Page 9: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

dira sahararrak Tindufeko kanpalekuan daudenetik, eta azken urteetan egoera okertu egin dela diote biek. “Duela hamar urte laguntza gehiago jasotzen zuten sahararrek; orain, berriz, krisiaren aitzakian ez dute laguntza handirik jasotzen”, dio Alberdik. Salegik esan du orain konturatu dela “historian zehar” zer gertatu zen Sahararekin: “Gogoa nuen mundu horretan sartzeko eta Sahararen egoeraz apur bat gehiago jakiteko”, azaldu Salegik. “Gure esku zer dagoen eta zer ez jakitea ere garrantzitsua da”, gaineratu du.

Oporrak Bakean programan, garai batean 8-12 urte bitarteko haurrek parte hartzen zuten, baina geroz eta ume gehiago, eta haurrak jasotzeko prest dauden familia gutxiago daudela diote Alberdik eta Salegik. Beraz, 10-12 urte bitartera mugatu dute adin-tartea. Azpeitiarrak dio bera eta bere familia “kezkatuta” daudela Aichaturen familiak bizi duen egoerarekin: “Aurtengo udan Euskal Herrira ekarri dugu, datorrenean ere agian ekarriko dugu, baina hau ez da haientzat irtenbide bat izango”. Salegik dioenez, saharar herriak bizi duen egoeraren inguruan herritarrak sentsibilizatzeko lan egin behar da: “Egia da guztia ez dagoela gure esku, baina herritik gauzak aldatzen hasi beharko genuke”.

Ildo beretik, Salegiri eta Alberdiri "harrigarria" iruditzen zaie Aichatuk eta Nayatek etxean wifia eta telebista izatea, baina askotan ura eta oinarrizko elikagaiak falta izatea. “Munduko telesail eta bideo guztietara sarbidea dute, baina gero, ez dute oinarrizko gauzarik”. Alberdi ere bat dator: “Saharar asko horrekin oso kritikoak dira, kanpalekuetan argindarra dute, baina zertarako, han gelditzeko? Hori da justu haiek nahi ez dutena…”. Hango familien egoera ere kezkagarria iruditzen zaio: “Zein etorkizun gelditzen zaie…”.

Hori guztia kontutan izanda, bi familiek ez dute zalantzarik esperientzia errepikatuko luketela, beti ere, “etxeko egoera” zein den aintzat hartuta. “Ikusi egin beharko da hurrengo urtean zein egoeratan gauden, baina aurten bezala baldin bagaude, berriro parte hartuko dugu programan”, azaldu du Salegik. Alberdik ere baietz dio, Aichatu berriz etxean hartzeko prest dagoela. “Pentsatzen duzu asko ematen duzula, baina askoz gehiago da haiek ematen dizutena”, gaineratu du. Nayatek “etxea hutsik” utzi diela dio Salegik, eta “iluntzean-eta” asko antzematen dutela haren falta. Bi familiak bat datoz esatean ez dela esfortzu handia eta merezi dutela, beste urte batez behintzat, Nayatek eta Aichatuk kanpalekua hilabete batzuetarako utzi eta oporrak bakean bizitzea.

IZENA TA DIZENA

Aichaturen familia.

Page 10: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

10 maxixatzen.eus

Joan den abuztuaz geroztik, ikastetxe aitorpena du Bizilore Eskola Aktiboak, Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren homologazioa jaso baitu eskolak. Ikastetxeko kideen aspaldiko desira izan da sistema arautuaren barnean txertatzea, eta horretarako buru-belarri aritu dira lanean azken urteetan. Hezkuntza sistemaren egituran txertatzeak hainbat berme sor diezaieketela uste dute orain arte libre izaera izan duen eskolako kideek, eta beraz, homologazioak “lasaitasuna eta poza” eragin die hango komunitatea osatzen duten guztiei, profesionalei zein gurasoei.

Espainiako estatuan, 6 urtetik 16 urtera bitarteko umeen etxeko hezkuntza ez dago onartuta, ezta araututako

sistematik kanpo ikastea ere. Hain zuzen ere, araututako hezkuntza sistematik at kokatu da orain arte Bizilore, eta honela definitu dute haren egoera Irune Agirregabiriak (Deba, Gipuzkoa, 1978), Zaine Rekondok (Lesaka, Nafarroa, 1978) eta Lander Mujikak (Azkoitia, 1979): “Orain arte, ez ginen existitzen. Adin tarte horretako umeen izenek eskolaren batean agertu behar dute, legez. Joan zen udaberritik, Hezkuntza Sailak gure umeen berri zuen, eta hein batean, normalizatuta zeuden. Aurretik ere bazekien Biziloren ume batzuk zeudela, baina ofizialki ez zeuden inon”. Hirurak dira Biziloreko gurasoak, eta Agirregabiria hango zuzendaria ere bada. Egun, Biziloreko 30 ikasleetatik hamalauk dituzte 6 urte baino gehiago, eta Agirregabiriaren, Rekondoren eta

Ane Olaizola Elortza

Bizilore, onartua eta aitortuaEusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailaren homologazioa lortu du Bizilore Eskola Aktiboak, eta beraz, sistema arautuan txertatu da ikastetxea. Prozesu luzearen eta nekezaren ondoren, hango kideek "lasaitasunez" hartu

dute jaurlaritzaren aitorpena.

BA A

L D

AKIZ

U?

Page 11: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

Mujikaren seme-alabak daude hezkuntzaren derrigorrezko aldi horretan. Azpimarratu dutenez, beraiek ez dute inongo presiorik jasan, baina homologatuta ez egoteak “ziurgabetasuna” eragin diela aitortu dute. “Etorkizunean, ez dakit nire semeak zer bide hartuko duen; 12 urterekin, beharbada erabakiko dugu beste eskola batera joatea, baina orain badakit semeak horretarako ate guztiak irekita izango dituela. Zentzu horretan, izugarrizko lasaitasuna ematen dit homologazioa lortzeak”, dio Agirregabiriak.

Legeak etxeko hezkuntza debekatzeagatik, ez da beti modu berean praktikan jartzen neurri hori, eta zentzu horretan, “hutsune” bat badagoela nabari dute hiru lagunek, kasuan kasuko adibideak egon daitezkeelako; sistematik kanpo aritzeak gorabeherarik ez die eragin Biziloreko gurasoei, baina jakin badakite beste eskola libre batzuetako gurasoek arazoak izan dituztela. “Hezkuntza Sailak haur baten eskolarizazioaren berri ez badu, udaletako Gizarte Zerbitzuetara jo dezake. Ondoren, Gizarte Zerbitzuek familia ebaluatzen dute; umea ondo zaindua dagoen edo ez aztertzen dute. Normalean, ikusten dute haurrak ongi zainduak daudela eta ez dute ondoriorik izaten, baina, dena den, ez dakit nire seme-alabak egoera horretan jartzea nahiko al nukeen. Horregatik, lasaitasuna ematen dit eskola hau aitortua dagoela ikusteak eta dena agerikoa dela ikusarazteak”, dio Rekondok.

Bidea, lasaia baina luzea

2012ko ekainean erein zuten hainbat gurasok Bizilore eskola librea sortzeko lehen alea, eta bi urte geroago jarri zuten eskola martxan Azkoitiko Bizenta Mogel kalean. Egun, sorrerako gurasorik ez dago Biziloren, baina Agirregabiriak gogoratzen du ondoren batu ziren gurasoetako batzuk hasi zirela sistemara txertatzearen aldeko hautua egiten, aurreneko lokal hartan ikastetxea ireki eta hilabete batzuetara. “Une horretan geunden familiok sentitzen genuen normalizazio bat ekarriko lukeela eskola arautzeak, familia gehiago etorriko liratekelako eta umeei erraztasunak emango genizkielako. Orduan hasi ginen behar hori nabaritzen”. Rekondo beranduago batu zen proiektura, eta ordurako erabakia hartuta zegoen: “Guraso bezala, eskolak homologatzeko asmoa izatea positiboa izan zen guretzat. Garrantzitsua izan zen eskola honetara batzeko erabakia hartzeko garaian, bagenekielako normaltasun bat etorriko zela”.

Hiru gurasoek adierazi dutenez, “lasai” joan da homologatzeko prozesua, besteak beste Hezkuntza Saila jakitun zelako Bizilorek sistema arautuan txertatzeko asmoa zuela eta bi aldeen arteko harremana etengabekoa izan delako. “Hezkuntza Sailekoek bazekiten zertan ari ginen, gure helburua homologatzea zela eta hori denbora kontua izango zela”. Egindakoaz galdetuta, ordea, "luzea eta nekeza" egin zaie bidea. Adierazi dutenez, homologazioa lortzeko egin behar izan zuten lanik nagusiena Altamirako eraikina eskuratzea izan zen, 2012an martxan jarri zuten eskolako gune hark ez zituelako horretarako beharrezko baldintzak betetzen. “Eraikinak eta lursailak izaera jakin

bana izan behar zuten. Horrez gain, irisgarritasunari eta metrajeari zegozkien baldintzak bete behar zituen. Baldintzak betetzen zituen inguruko eraikin bakarra honako hau zen”, diote Altamira auzoan duten eskolan. Era berean, inbertsioa bideragarri izateko eta egitasmoari forma emateko hainbat proiektu jarri zuten martxan, eta 2015ean, Hazitik Kooperatiba sortu zuten orduko zortzi familiek, ikastetxeak egitura bat izan zezan. Zuzendariak gogoratzen du orduko gurasoek “apustu sendoa” egin zutela eraikina eskuratzeko, “ekonomikoa eta energetikoa”.

Bizilorek 2016ko irailean hasi zuen ikasturtea ikastetxe berrian, eta ordutik, askotariko lanak uztartu behar izan dituzte. “Urtez urte, homologaziorako behar izan ditugun obrak egin ditugu. Horrez gain, beharrezko tramitazioak egin, dokumentazioak aurkeztu eta profesional egokiak bilatzen aritu gara”.

Page 12: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

12 maxixatzen.eus

Hezkuntza Sailak iaz eman zuen ontzat Biziloreren proiektu pedagogikoa, eta delegaritzak berrikuntza metodologiko gisa onartu zuen egitasmoa. Proiektu pedagogikoa baino, ordea, proiektu teknikoa lortzea izan dela zailena azpimarratu du Rekondok: “Eskola bat sortzerakoan, askok pentsa dezakete egin behar duzun aurreneko lana dela proiektu pedagogikoa sortzea. Baina hori azken zereginetako bat izan da. Horren aurretik etorri dira azpiegitura lanak, eta jakin behar duzu inbertsioez, elektrizitateaz, legediaz…”. Agirregabiria: “Askotan etortzen zaizkigu hezkuntza proiektu bat sortu nahi dituztenak galdezka. ‘Lanerako gogo handia al daukazue?’, galdetzen diet beti. Energia izugarria behar da, eta zorte asko ere bai. Guk hala izan dugu”. Izan ere, bide horretan, gurasoen batasuna azpimarratu du zuzendariak: “Delegaritzak obraren bat egin behar genuela eskatu izan digunean, guraso guztiak beti hor egon dira. Denon elkarlanarekin egin dugu, eta horrek izugarri asebetetzen zaitu”.

Irakasleak dira Mujika, Rekondo eta Agirregabiria, eta hezkuntza “bor-borka” dagoela nabari dute hirurek, “kezka handiko uneak” bizi dituztelako arlo horretan. Biziloreri dagokionez, “eskola aktibotzat” dute ikastetxea, eta umearen “garapen osoa” bultzatzea helburu, “errespetuzko hezkuntza” dute oinarri. Rekondoren iritziz, gainera, Biziloreren bereizgarrietako bat da proiektua “integrala” dela, “eskolaz haratago” doalako eta gurasoek proiektuarekiko konpromiso sendoa dutelako. Ildo horretan, ikastetxe bakoitzak izan ditzakeen lan ildoak, antolakuntza eta metodologia praktikan jartzerakoan, ez dute uste sistema bera muga izan daitekeenik: “Hezkuntza proiektuari dagokionez, homologazioa lortzeak erakusten du sistemaren barruan ere gauzak beste modu batera egin daitezkeela. Izan ere, egun hezkuntza oso zatituta dago, eta badirudi eskola publikoaren, itunpekoaren edota libre baten artean aukeratu behar duzula. Maiz, arrakalak hortik sortzen ditugu, umea edota metodologia bera erdigunean jarri beharrean”, dio Biziloreko zuzendariak. Rekondok ere ildo beretik hitz egin du, eta gaineratu “edozein eskolak” egin dezakeela lan Biziloren egiten duten begirada berarekin.

Aldaketa, harremanetan ere

Homologazioa lortuta, 2-13 urte bitarteko umeekin lan egiten duten Azkoitiko ikastetxe bat gehiago bihurtu da Bizilore, eta ikastetxe aitorpena lortzeak herriko gainontzeko eskolekin duten harremanean eragingo duela uste du zuzendariak: “Beste ikastetxeekin izan dugun hartu-emana murritza izan da orain arte. Izan ere, Bizilorek ikastetxe entitatea ez izateak aukerarik ez digu eman, esaterako, guraso elkarte egiturarik edukitzeko edo Eskola Kirolean parte hartzeko. Orain, berriz, sentitzen dut ikastetxeok berdinetik berdinera egingo dugula lan. Herriko eskolen artean gauza berriak eta gehiago egin eta antolatu ahal izango ditugulakoan nago. Zentzu horretan, irekitzen joango gara pixkanaka-pixkanaka”.

«ORAIN BADAKIT ETORKIZUNEAN

SEMEAK ATE GUZTIAK IREKITA

IZANGO DITUELA»

«HEZKUNTZA SAILAK BAZEKIEN

HOMOLOGATZEKO ASMOA

GENUELA ETA HORI DENBORA

KONTUA IZANGO ZELA»

«BETI NORMALIZATU NAHI IZAN

DUGU BIZILORE, ESANEZ HERRIKO

IKASTETxE BAT GEHIAGO GARELA»

BA A

L D

AKIZ

U?

Ikastetxeengan ez ezik, Hezkuntza Sailaren homologazioak herritarrengan ere eraginik izango duela uste dute hango gurasoek, proiektuari “sendotasuna” emango diolako. “Herritarrengan normalizatzen ari da pixkanaka Bizilore, baina homologatuta ez egoteak askori eragiten zion halako atzerakada edo ezinegon bat. Gainera, Azkoitia bada nahiko herri tradizionala, eta badago aldaketatarako halako beldur bat. Dena den, igartzen dugu ari direla Bizilorekiko duten ikuspegia aldatzen, eta homologazio honek asko lagunduko digu”. Agirregabiria: “Beti normalizatu nahi izan dugu Bizilore, esanez herriko ikastetxe bat gehiago garela, ez hobea, ezta txarragoa ere. Herrian beste aukera bat ireki nahi genuen eta horri forma eman nahi genion. Uste dut denbora pixka bat pasatutakoan gehiago antzemango dugula. Jendeak ikusiko du hemendik ateratzen diren haurrek bizitza normala egiten dutela; ez direla estralurtar batzuk”. Lorpenik handiena homologazioa lortzea izan al den galdetuta, berriz, zuzendariak argi du ezetz; “ametsak egi bihurtzea” izan da harentzat gauzarik onena.

Page 13: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

PUBLIRREPORTAJEA

Page 14: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

14 maxixatzen.eus

IRITZI GRAFIKUE

Page 15: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

IRITZIXE

Igande goiza aukeratu genuen kuadrillan mendira igotzeko. Gutako batek gidari lanak egingo zituen, Izarraitz aldea guk kalea bezalaxe ezagutzen duela aprobetxatuta. Aittolara iritsi baino lehen dagoen bidezidor batetik abiatu eta ibilbide desberdin bat egitea proposatu zigun. Betiko bidetik atera eta baso eta –galtzeko arriskurik gabe– paraje ezezagunak urratzeko aukera genuen; nola esan ezetz gonbidapenari?!

Hego haizea lagun, eguna disdiratsu esnatu zen eta gure umorea ere halaxe zegoen. Aldapan gora baso ederra zeharkatu genuen, batzuk isilik eta ahal zuenak, berriketan. Handik gutxira, Loiolako Santutegiko kupularako erabilitako materiala atera zuten harrobi baten paretik igaro ginen. Zulo haren dimentsioak hain ondo ezagutzen genuen gangarekin parekatu genuen eta irudikapenak txundituta utzi gintuen. Pixkanaka, paisaia ezaguna egiten hasi zitzaigun. Xoxotera zihoan jendearekin topo egiten hasi ginen eta, konturatzerako, Ixkitturrin geunden ur feskoa edaten. Erlorako bideari ekin genion, bero galdatan, eta halako batean zapaldu genuen tontorra. Itzulia luzatu nahian eta toki ezezagun gehiago deskubritu gosez, bideari ekin genion.

Eskuin aldera itsasoa ikusten genuen, Itziar, Zumaia, larreak, industria… Jakko nekatzen hazia zen eta itzala aurkizten zuen bakoitzean etzan egiten zen, lau hankak luzatuz. Bat-batean, gure gidariak urruneko puntu batera erakarri zuen gure arreta: “Aranzadikoak!”. Arkeologo talde bat zegoen lanean, pixkat aurrerago. Indusketa txiki haren paretik igaro ginenean agurtu egin genuen lantaldea. Kuriositateak jota, begira geratu ginen lagun guztiak. Haietako hizlariena guregana zuzendu eta ea tokia gertutik ikusi nahi al genuen galdetu zigun.

Ez genuen aukera galdu nahi izan. Aldapatxoa jaitsi eta indusketa eremuaren inguruan gelditu ginen, zutik.

Ez ziren Aranzadikoak, argitu ziguten. Azpeitiko Antxieta Arkeologia Taldeko kideak ziren. Haietako hiru oso gazteak ziren; beste biak, berrogeita hamarrak beteak. Azaldu zigutenaren arabera, igandero goizeko 08:00etan egiten zuten hitzordua mendira igo eta lanari ekiteko. Bazkaltzeko ordura arte aritzen ziren bilaketa lanetan, batzuetan ia alferrik eta igande hartan bezalako egunetan, zorte handiarekin. Orain dela milaka urte bertan bizi ziren gizaki batzuen aztarnak ikertzen ari ziren. Harriz egindako egitura bat lurrazaleratzen ari ziren, eta egun horretan bertan, zeramikazko ontzi batena izan zitezkeen hamabi zatitxo aurkitu zituzten metro koadroko azalera batean. Emozioz beteta kontatzen ziguten guztia, pasioak gainezka eginda. Mirari txiki bat zen beraientzat. Guk, begiak zabal-zabalik, poltsa banatan sartutako eta ondo sailkatutako zatitxo haiei begiratzen genien, miraria hobeto ulertu nahian edo. Baina inoiz ez genuen sentituko aditu haiek bizi zuten zirrara. Horretarako, altxor horien esanahia sakonean ezagutu beharra zegoen.

Bisita gidatu zoragarriaren ondoren, arkeologoak lanean pakean uzteko garaia iritsia zen eta agur esan genien. Aterpetxerantz bazkaltzera gindoazela, arkeologo haien grinak eta jakinduriak inbidia ematen zigula komentatu genuen. Aterpetxea eta ingurua jendez gainezka zeuden. Mahaiaren inguruan eseri ginen zazpi lagunak eta txakurra. Bazkariaren zain geundela zera pentsatu nuen: han zeuden guztien artean nik ezagutzen nituela nire lagunen historia eta balioa. Nire altxor partikularraren zazpi zatitxoak zirela.

Hamabi zatitxoIrene Elorza Gereño

Page 16: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

16 maxixatzen.eus

Mendez mende asko aldatu da azkoitiarrek elikagaiak lortzeko eta erosteko modua. Duela gizaldi batzuk, esaterako, bertako agintariak arduratzen ziren hemen ekoizten ez ziren janaria eta edariak kanpotik

inguratzeaz. Goseak eta beharrak mota askotako egoerak pairatzea bultzatu zituen herritarrak.

HARA

!

Kepa Alberdi Egaña

Duela mende batzuk, bertako agintariak arduratzen ziren hemen ekoizten ez ziren janari eta edariak kanpotik inguratzeaz, herriko biztanleen beharrak ikusi ondoren. Ez zen lan xamurra izango bakailaoa, olioa, ardoa eta bertan ekoizten ez ziren bestelako jeneroak eskuratzea. Horretarako, agintariek tratua egiten zuten bertako edo inguruko pertsonaren batekin, hitzartutako jeneroaren faltarik izan ez zezan ardura zedin. Horren adibide da 1569an Juan de Olano azkoitiarrak udalarekin sinatu zuen hitzarmena; kontratu hartan, salneurriarekin batera, garbi adierazten zen herritarrek urte osoan zuten bakailao beharrari aurre egin behar ziotela, Terranovatik behar zen guztia ekarriz. Juan de Olanok bere betebeharra ongi egiten ez bazuen, jasoko zuen zigorraren berri ere ematen zen akordio berean.

Bestalde, erreminta eta bestelakoen beharrik ere izaten zen herrian, eta horiek gorde eta zabaltzeko alondegi bat eraiki zen 1565ean. Alondegia Udalak kudeatzen zuen, eta bertan saltzen ziren produktuei salneurriak ipintzeaz gain, produktuei ezarritako zergak kobratzen zituen Udalak; horrela, herriarentzat hain garrantzitsua zen diru-sarrera ziurtatzen zuen. Alondegia 1685ean eraistea eta han hiltegia egitea erabaki zuten agintariek, eta alondegi berria Uzinetxearen inguruan eraiki zuten. Handik mende batera, 1784ean, iritsi zen Iribe-Dorrearen zubi ondoan hiltegi berria egiteko baimena. 1861ean bota ondoren eraiki zen hori; duela gutxira arte ezagutu dugu Santa Klarako hiltegia.

Azoka ere betidanik ezagutu izan da Azkoitian, horiek egiteko baimena Alfonso XI.aren eskutik jaso baitzuen herriak, 1331ean. Denbora igaro ahala, azoka astean behin egiten hasi ziren, astelehenetan, hain zuzen ere. Baina 1928an larunbatera aldatu zen azoka eguna,

Gobernadoreak luzatutako agindu baten eraginez, eta erabaki horrek nahiko istilu sortu zuen herrian. Egun ezagutzen dugun azoka plaza eraiki zenean, enkantean atera ziren hango postuak, eta herritarren harrera oso ona izan zuen. Eraikin horren erabileraren inguruan izan ziren herritarren kexu eta liskarrak; dirudienez, herritar batzuk goizeko lehen orduan joaten ziren hango jenero gehiena erostera, eta ondoren, produktu bera garestiago saltzen zuten, herritarren kaltean, jakina. Bestalde, dokumentu zaharrek diotenez, XVIII. mende hasierarako bi feria egiten ziren herrian: bata, San Medelen (Martitten), Pazko hirugarren egunean, eta bestea Elosun, Mendekoste bigarrenez. Pixka bat geroagokoa da egun ezagutzen dugun San Andres azoka.

Askotan, herritarrek dendatara jo behar izaten zuten azokan aurkitzen ez zituzten jateko produktuak erostera, orain ez bezala, justu-justuko jeneroa saltzen bazen ere han. XIX. mendean barrena sartzen bagara, dendetan olioa, sardina zaharrak, bakailaoa, gazta, garaiko barazkiak, gatza, arroza, azukrea granelean, labanaz ebakitako txorizoa eta ezer gutxi gehiago aurkitzen zen. Gailetak ere baziren, baina horiek etxera eramatea ez zen seinale ona izaten, medikua edo apaiza jara joango zela esan nahi baitzuen. Garai berean, arazo latza zen herrian, langileen soldata ez baitzen nahikoa gutxieneko jakiak eta bestelakoak etxeratzeko, eta horrenbestez, langileak eta herri osoa, inflazio prozesu jasangaitz batean murgildurik zeuden. Krisialdi horri aurre egiteko, La Asunción de Nuestra Señora de obreros católicos de la villa de Azkoitia kooperatiba sortu zen herritar batzuen ekimenez. Hasieran, kooperatiba horrek jaki eta edari arruntak saltzen zituen, baina gerora, bere txokolate fabrika, okindegi, arropa denda eta abar zituen.

Jasokunde Kooperatiba.

Azkoitiko gure arbasoen jan-edan kontuak (1)

Page 17: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

HARA!

eros zezaten. Patata ere herrian entregatzen zen, eta gero errazionamendutik boniatoa etxeratu. Ederra kontua!

Honek guztiak estraperloan ibiltzera behartzen zuen herritar bat baino gehiago. Irina, azukrea, olioa, txerri edo txahal haragia, eta ogia bera ere, estraperloan lortzen ziren eskasi garaietan. Garia eta artoa bazen baserrietan, baina irina egiteko modurik ez zegoen. Hori hala, gauean irinez kargatzen zuten astoa, eta Iragan, Montte edo Aizpurutxo aldeko errotetara eramaten zuten ezkutuan. Gaueko ibilera haietan Guardia Zibilari bakarrik zioten beldurra, baina leku haietan, normalean, ez ziren haiek ibiltzen, biderik ere ez baitzegoen. Baina bide ondoan zegoen errota batera joanez gero, orduan izaten ziren kontuak, Landakanda edo Aldatxarreneko errotetan adibidez. Estraperloaren bila norberak joan behar izaten zuen, hau zein tokietatik eta noiz pasatuko zen jakin ondoren.

Bitxikeria moduan, aipa dezakegu duela hamarkada batzuk zer ohitura zeuden jan-edanaren usadioari zegokionez. Esaterako, txikiteoan ibiltzen zen kuadrilla tabernara sartzen zenean, ardoz goraino betetako edalontzi bakarretik txandaka edaten zuten guztiek. Etxeetan ere jatekoarekin antzeko usantza jarraitzen zen; guztiak mahaian jarri ondoren, ontzi bakarretik jateko ohitura zegoen. Garbi dago bizkorren ibiltzen zenak izango zuela abantaila. Mahaiko tresna bakarra, berriz, koilara zen. Dena den, ospakizun berezietan, kumunio eta ezkontzetan edo etxean gonbidatuak sartzen zirenean, ez zen horrelako konturik izaten. Ospakizun horietan, garai bakoitzean bizi zen egoerara moldatzen zen menua, eta egun arruntetatik pixka bat nabarmentzeko jakiak izaten zituzten, oraingo arrandiarik gabe, ordea.

Egun, ezin daitezke alderatu gure arbasoek pairatu zituzten egoera latzak kanpoko herrialde asko sufritzen ari diren goseteekin, baina horiek ere, bere neurrian, makina bat egoera jasangaitz pasatutakoak ez direnik ezin esan.

Idatzi honetan, orokorrean, kalean bizi ziren arbasoak nola elikatzen ziren azaldu eta horren bueltako kontuak ekarri ditudan moduan, hurrengo idatzian baserriko asaba zaharrenak azalduko ditut.

Tabernetan berriz, ardo zuria eta beltza, sifoia, pattarra eta anisa ziren ezinbestekoak. Duela bi mende, mandazainek ekartzen zuten Nafarroatik ardoa, normalean beltza eta klaretea, baina Erriberako ardo gorria eta Tuterako ardo zuria ere oso ezagunak ziren. Pixka bat geroago, 1870 inguruan, taberna ugari zen Azkoitian; 14, hain zuzen ere. Orduko tabernek aparteko betekizuna zuten agintariek ardoari ipintzen zioten zergari zegokionez. Izan ere, haiek saltzen zuten ardoari esker, hamaika estualdiri aurre egiteko moduan izan zen Azkoitiko herria. Sagardoak ere aspalditik egina zuen bere lekua, 1413ko dokumentu batek dioenez, ordurako sagardoa egiten zen gure herrian. Mende bat geroago, 1514an, herrian baziren txakolina egiteko mahastiak. Garai hartan, ezaguna egin zen Azkoitian ekoizten zen Chacolín de San Martín txakolina.

Orduko dendak eta tabernak aipatuta, gure herrian jatekorik eta edatekorik inoiz ez dela falta izan dirudi, baina antzina eta gerora ere, goseak eta beharrak mota askotako egoerak pairatzera bultzatu zituzten azkoitiar asko, eta aurreko mendeko gerra ondorena ere ez zen nolanahikoa izan. Gose urteak ere ezagutu ziren, eta 1942ko urtea oso gogorra izan zen, errota guztiak itxi egin baitzituzten. Kontraesana badirudi ere, urte hartan gari asko izan zen, baina errotei prezio merkea ezarri zieten, eta horiek igo ezin zirenez, errotetako ateak itxi zituzten. Gari asko zen, baina ogirik ez zen egiten eta ezkutuan egindako irina erostera etortzen zen kanpoko jendea. Jende asko hurbiltzen zen irina erostera, baina kontuz ibili beharra izaten zuten, irina saltzea debekatuta egonik, sarritan haietako bat salataria izateko arriskua baitzegoen. Bestalde, gose denboran, kalean ez zen ogirik izaten, eta baserritar bat baino gehiagok egoera aprobetxatu zuen garia errotara eraman eta irina kalean saltzeko. Baina bazen baserrian ogia egin eta saltzen zuenik ere, nahiz eta gero beraiek baserrian artoa jan, beharrak hala eraginda. Ezinbestean, ogi egile klandestinoak eta estraperloan ibiltzen zen jendea ugaritu egin zen, eta herritar askok jasan zituzten autoritatearen zigor gogorrak. Gipuzkoako Tasen Fiskaltza Probintzialak, 1946an, Luciano Juaristi Nazabal azkoitiarrari irekitako espedientea dugu horren argibide garbia: “…Por tenencia ilegal y elaboración clandestina de artículos intervenidos, multa de 2000 pesetas, destino a un campo de trabajo por un mes, decomiso de 123 barras de pan blanco de 400 gramos cada uno, 150 kilos de harina blanca, seis kilos de fideos y destrucción del horno clandestino, sito en la calle Larraizpuru de Azcoitia”.

Aldi hartan tranpa eta azpilan asko ezagutu arren, herriko zenbait baserritako bizilagunek nahikoa komeri izan zuten bizi baldintza duinari eusteko, gosearen zorigaitza zela eta. Gai honen harira, ezaguna da Epelde baserrira ezkondu zen andreak kontatzen zuena; hark esaten omen zuen, hainbeste ume izan eta goseak eraginda, bere umetako batek lurretik sitsak jaso eta haiek jaten zituela. Izan ere, gose denboran, ogia ez izateaz gain, garia, artoa eta baba herrian entregatu beharra zegoen. Orduan, agintariek ez zuten hori ordaintzeko dirurik izaten, eta horren truke txartel batzuk ematen zizkieten baserritarrei, herriko dendetan jateko zegoen jenero urria

Aztarretxeren bodega.

Page 18: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

18 maxixatzen.eus

“Osasuna bere OsOtasunean lantzen dugu sendatzen zentrOan”

ItzIar albIzurI

zer zerbitzu eskaintzen dituzue sendatzenen?Osasuna bere osotasunean lantzen dugu zentroan. Gorputzari dagokionez, pilates eta yoga ematen hasi ginen Sendatzenen, eta horiekin jarraitzen dugu gaur egun ere. Dena den, ikasturte honetatik aurrera berrikuntzak izango dira, eta zerbitzu ugari izango ditugu egunerokoan; osteopata funtzional zerbitzua eskaintzen hasi gara. amaia labaka Garezur Osteopatiaren akademiako kideak eskainiko du zerbitzua; mugimendu leunekin egiten du lan hark, pazientearen gorputza bere onera itzuli, orekatu eta senda dadin. Naturopatak ere izango ditugu, baita medikuntza txinatarraren teknika guztiak landuko dituen akupuntura zerbitzua ere.Horrez gain, K-Stetch eta trX eskolak ere eskainiko ditugu. azken horiek aproposak dira kirola praktikatu nahi dutenentzat, posturak zuzendu nahi dituztenentzat edota lesiore nbat dutenentzat.

Era berean, norberaren irudiari buruzko aholkularitza zerbitzua ere eskaintzen dugu. aitziber badiolak eskainiko ditu saioak, eta jendea hobeto senti dadin, haren irudiari dagozkion hainbat aholku ematen du. Donostiako Onkologikoan lan egin izan du badiolak, eta hango gaixoei aholkuak ematen zizkien. Izan ere, badiolak dioen moduan, harrigarria da jendeari zenbat eragiten dion aldaketa bat egiteak. askotan, azaleko kontutzat hartzen dugu norberaren irudi fisikoa, baina terapeutikoa ere izan daiteke hein batean.

adimenaren alOrrean, berriz, zer egiten duzue?adimena eta ongizatea lantzeko, meditazio eta erlaxazio teknikak lantzen ditugu, hala nola mindfulness saioen bidez. alor honetan, bi bide hartu ditugu zentroan: batetik, ekialdeko medikuntzara eta tekniketara bideratutako saioak eskainiko ditugu. Soinuak eta musika asko

Itziar albizuri naturopatak joan zen maiatzean zabaldu zuen Sendatzen zentroa, Ibai Ondo kalean. Gorputza eta adimena bere osotasunean lantzeko asmoz, askotariko zerbitzuak eskaintzen dituzte hango profesionalek.

PUBL

IERR

EPO

RTAJ

EA

Page 19: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

erabiltzen da meditaziorako eta erlaxatzeko, baina egia da askorentzat hori oraindik arrotza dela; beraz, nahiago duenarentzat bide psikologikoa ere jarriko dugu martxan, eta psikologo baten kontsulta ere izango dugu.

zer-nOlakO prOfesiOnalek egiten duzue lan sendatzenen?Ibilbide luzeko lantalde zabala elkartzen gara zentroan. Oihane Oruezabal arduratu da medikuntza txinatar tradizionala jorratzeaz, eta hainbat teknika landuko du hark: akupuntura, moxibustion tratamendua, fisioterapia, aurikulopuntura, dietoterapia, masaje tuina eta Chi Kung terapeutikoa. ane Campos coach nutrizionala, berriz, nutrizionismoaz arduratuko da, eta akupuntura eta aurikulopuntura teknikak ere jorratuko ditu hark.

bestalde, Maider Oliva coachak psikologo kontsulta eskainiko du. Erlaxazio eta mindfulness tekniken lidergotzan aditua da Oliva, eta hain zuzen ere, lidergoari lotutako proiektu ugari gidatu ditu hark Kutxa Fundazioan. Irantzu Iturbek, berriz, arteterapia saioak zuzenduko ditu, eta Miren aramendi izango da pilates irakaslea. Yoga eskolak, berriz, Dafne Gurrutxagak eta Edurne Salegik eskainiko dituzte. Gurrutxagak bowspring teknika lantzen du, eta Salegik, berriz, yoga klasikoa du oinarri.

aurrera begira, zer asmO dituzue?zentroaren funtsa osasuna bere osotasunean garatzea bada ere, ekintza kulturalak eta sozialak antolatzen ere

hasiko gara. besteak beste, liburu aurkezpenak egingo ditugu, eta hitzaldiak ere eskainiko ditugu. Gaur egun pil-pilean dauden kultura eta gizarte gaiak jorratuko ditugu halako ekintzen bidez. Era berean, informazio gune bat sortuko dugu zentroan, eta hainbat liburu egongo da eskuragarri han. Edozein herritar, inongo konpromisorik gabe sartu ahal izango da hara. Gainera, iradokizunetarako buzoia ere jarriko dugu sarreran, herritarren nahietara zabalik baikaude.

Horrez gain, ikasturtean zehar askotariko ikastaroak eskainiko ditugu aldiro. lehenengoa sendabelarrei buruzkoa izango da, eta Garbiñe larreak eskainiko du. urritik aurrera hainbat modulutan banatutako saioak eskainiko ditu larreak, eta jendeak nahi duen saioetara joan ahal izango du.

zerk egiten zaituzte berezi?Gisa honetako zentroak, oro har, gorputzera edo adimenera espezializatuta ogon ohi dira, baina bi eremuak osotasunean eta elkarrekin jorratzen dituen lekurik inguruan ez dago. bi eremuak lantzean, oso abaniko zabala eskaintzen diegu herritarrei, eta uste dut horrek egiten gaituela berezi.

Ibai Ondo 30. 20720 azkoitia

[email protected]

943 47 78 69 - 606 60 08 09

Page 20: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

20 maxixatzen.eus

Txikitatik al datorkizu ikus-entzunezkoetarako zaletasuna?Ez nuke esango txikitatik dudan zaletasuna denik, baina bai beti atentzioa pizten zidala aitak zuen argazki kamera zahar batek. Karretedun horietakoa zen, eta zerbait berezia sortzen zidan. Hala ere, bideogintzako lehen urratsak DBH garaian eman nituen. Gaztetako buru arinak eraginda edo, zaletasuna ahaztu zitzaidan. Bestelako lanean hasi nintzen gero, eta urte batzuetara berriro gustukoa nuen zaletasun hura berreskuratzeko grina sartu zitzaidan. Ikastaro desberdinak egiten hasi nintzen, eta duela hiru urte Madrilera joan nintzen argazki-zuzendari ikastaroa egitera.

Madrilen ikastea erabakia, lanerako aukera gehiago izango zenuela pentsatuta hartu al zenuen?Bartzelonara joateko asmoa nuen, baina ikastaro antzekoa urtebete gutxiagoan amaitzeko aukera nuen Madrilen. Horrez gain, han lanerako aukera gehiago dago gaur egun. Izan ere, lehen Bartzelonan pilatzen zen publizitate arloko lan ia dena, baina orain, Kataluniako aferaren ondorioz, Madrilera mugitu da. Espainiako hiriburuan lan asko dago gaur egun, arlo guztietakoak. Gainera, mundu honek kontaktu bidez funtzionatzen du, eta askoz errazagoa da kontaktuak Madrilen lortzea. Euskal Herrian asko gara lan honetan, baina lan gutxi dago.

Ikus-entzunezkoen arlo guztiak ukitu dituzu: argazkia, telebista, publizitatea, pelikulak… Non sentitzen zara erosoen?Fikzioan sentitzen naiz gustuena. Lana egiteko moduagatik batik bat. Izan ere, dena askoz pausatuagoa da, ezer ez dago nahi gabe eginda, dena aurrez ondo pentsatuta egoten da, sormena asko lantzen da…

Ba al duzu proiektu berezirik esku artean?Proiektu interesgarriak iritsi zaizkit, Xanti Rodriguez azpeitiarrarekin adibidez. Argazkilaritzatik fikzioaren, zinemaren, mundura salto egin dut, eta urte amaieran film labur bat egingo dugu. Era berean, Rodriguezekin ere finantzaketa bideak aztertzen ari gara hurrengo urtean film bat egin ahal izateko.

Eta zuk zeuk sortutako proiektu bat noizko? Zure asmoetan sartzen al da?Zuk zuzendu, zuk grabatu, zuk muntatu… oso zaila da. Bideo laburrak ikasten nengoen bitartean egin behar izan nituen halako lan asko, eta orain ere gustatzen zait, baina profesionalki beste gauza bat. Horregatik, orain ez dut helburuen artean nik sortutako zerbait egitea. Hala ere, bi film labur zuzendu ditut: Lentejas orain zine jaialdi desberdinetan parte hartzen ari da, El abrazo, aldiz, muntaia prozesuan dago oraindik.

Kris Fernandez Zabaleta

Aitor Goenaga: «Nire ametsa mundu honetatik bizitzea da, eta hori, lan honetan ez da erraza»Mundu zaila dela onartu arren, 'La casa de papel' eta 'Las chicas del cable' telesail arrakastatsuen, mugikor enpresa handien publizitate iragarkien edota David Bisbal abeslariaren bideokliparen grabaketetan parte hartu du Aitor Goenagak (Azkoitia, 1987). Duela hiru urte Madrilera joan zen ikastera, eta orain bertan bizi da. Hala ere, herriarekin duen lotura ez du galdu nahi, eta Azkoitira egin duen azken bisita aprobetxatu du

Maxixatzenek harekin hitz egiteko.

BA A

L D

AKIZ

U?

Aitor Goenaga, Azkoitiko plazan.

Page 21: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

La casa de papel edota Las chicas del cable telesailetako partaide izan zara. Nolakoa da horrelako produktu arrakastatsuetan lan egitea?Produktuak zenbat eta garrantzia edo ospe gehiago izan, presioa orduan eta handiagoa da. Baina era berean, horrelako telesailak ondo prestatuta daude, diru asko dute eta ardura handiko pertsona asko daude. Nire kasuan, horrelako proiektuetan lan egitea ederra da, ardurarik gabe egoteaz gain, asko dakiten profesionalekin lan egitean asko ikasten baituzu.

Eta aktoreekin izaten al duzu harremanik?Aktoreak beraien aldetik ibiltzen dira, baina leku guztietan bezala, era guztietakoak daude. Kamerarekin ibiltzen naizenez, egia da elkarrizketa asko entzuten ditudala, kuriosoak asko. Horrez gain, beraiek galderarik egin ezean, normalean ez diegu hitz egiten. Izan ere, nahiz eta barrez ikusi, beharbada eszena jakin baterako kontzentratuta daude, eta ez da komeni eragoztea.

Eta telesail horietan parte hartzeak lan mundurako ateak zabaltzen al dizkizu?Argazki-zuzendari izanez gero, ate pila bat zabalduko zaizkizu. Baina argazki-zuzendariak azpitik laguntzaile asko izaten ditu, eta horrelako superprodukzioetan lan egitea zer den ikasten dute. Teknikoak garenoi ateak ez zaizkigu zabaltzen horrelako lanetan aritzeagatik, baina kontaktu asko lor ditzakezu. Goiko postuetan daudenek lan asko egiten dute, eta zu ezagutzen bazaituzte, aukera gehiago izango dituzu beraiek doazen lanetara joateko.

Harpidetza eta 'streaming' bidezko plataformen garaian gaude. Horiek euren produktuak ateratzen dituzte, eta gero eta gehiago kontsumitzen dira. Nola eragin du horrek industrian?Oso eragin positiboa da nire ustez. Ekoizten hasi diren unetik, euren arteko konpetentzia handia dute, eta ni bezalako langileentzat lan gehiago egongo dela esan nahi du horrek. Beste kontua da produktu hori kalitate onekoa edo txarrekoa den… Baina lan aldetik, guretzat ezin hobea da plataforma hauek sortu izana.

Teknologia etengabe aldatzen ari den bezala, zure ikaspen prozesua ere etengabekoa al da?Bai. Azkenean, mugikorrekin gertatzen den bera pasatzen ari da kamerekin; urtero, modelo berri bat ateratzen dute. Ondorioz, milaka kamera desberdin dituzu merkatuan eta hotrien guztien erabilera ezagutu beharra duzu. Zuzendari bakoitzak duen aurrekontuaren eta behar dituen ezaugarrien arabera aukeratzen ditu kamerak, eta zuk, langile bezala, kamera hori erabiltzen jakin behar duzu argazki-zuzendariak eskatzen dizuna emateko. Kamerak, argi proiektoreak… berria den guztia ezagutu behar duzu.

Gaur egun lan asko izan arren, inork ezin dizu ziurtatu aurrerantzean ere lanean jarraituko duzula. Mundu zaila da zentzu horretan. Nola eramaten duzu?Hala irakatsi didate, eta beti esaten dut; mundu hau bizitzeko modu bat da. Izan ere, horrela ezin baduzu bizi, hobe duzu eta beste arlo bateko lana aurkitu. Momentu batzuetan lan asko izan dezakezu, baina posible da jarraian lanik ez izatea.

Hala ere, gidoigileak edota zuzendariak sortzaileak dira, eta gu berriz, teknikoak. Zentzu horretan alde positiboa dugu, lan gehiago eta proiektu gehiagotan lan egiteko aukera izaten dugulako.

Azkoitiko talde eta eragileekin lana egin duzu. Aurrerantzean ere jarraitu nahi duzu? Edo zailagoa izango zaizu etortzea?Aurreko urteetan ez dut nahi adina etortzeko aukerarik izan. Ikasketak amaituta ordea, joan-itzulian ibiliko naiz, lana non ateratzen zaidanaren arabera. Gainera, Azkoitiko mugimenduan ibiltzea gustatzen zait, dakidanan heinean laguntzeko asmoz. Hori bai, mundu honetatik bizi eta jan nahi dut, eta adibidez, bideo bat egingo dudala aginduz gero, eta ondoren ordaindutako lan batetik deitzen badidate Madriletik, joan egingo nintzateke. Beraz, arazo bakarra hori izango litzateke. Baina ni benetan gustura sentitzen naiz Azkoitiko taldeekin lan egiten. Esku artean, gainera, baditut hainbat proiektu Azkoitian; Herrixen merkatari elkartearekin edota musika talde batekin.

Azkoitiarekin duzun lotura horretan, Maxixatzen aldizkariarekin ere kolaboratzen duzu. Zer eskaintzen dizu Hileko argazkixek sailak?Argazkilaritzari errespetua galdu zaiola uste dut azken urteetan. Gaur egun, denok dugu mugikorra edo kamera, eta sare sozialak erabiliz, argazkilariei errespetua galdu diegula sentitzen dut, eta Maxixatzenek eskaintzen didan txokoa errespetu hori berreskuratzeko erakusketa bezala hartzen dut.

Amets bat betetzeko?Nire ametsa mundu honetatik bizitzea da, eta hori, lan honetan, ez da erraza. Ondoren, Goya edo Oscar sari bat irabaztea, ametsetetatik haratago dagoen zerbait izango litzateke. Baina lehen aukera bezala, lan honetan aritu eta diru faltarik ez izatea dut. Gainera, nire asmoa Azkoitian bizi ahal izatea eta lanaren arabera mugitzea da. Bizitokia Azkoitia izanda, azken finean, Espainiako edozein tokitara egun batean irits naiteke.

BA AL DAKIZU?

Page 22: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

22 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

1- San Agustin jaiak ospatu dituzte Aizpurutxon, eta beste urte batez ez du hutsik egin bertso afariak.

2- Azkoitiko AEK-k Euskara ikasleen jaia ospatu du.

3- Udako etenaren ostean, pentsio duinak aldarrikatzeko elkarretaratzeak hasi dituzte berriz pentsiodunek.

4- Azkoitiko Altxorrak egitasmoaren barruan, askotariko bisita gidatuak egin dituzte irailera bitartean.

5- 245 lagunek parte hartu dute Mangaixue BTT martxan.

6- Marka pertsonal saiakera egin du Goenatxo III.ak.

7- Juaristi ISB, Euskal Kopako garaile.

8- Gipuzkoaren eta organoaren arteko erlazioa balioan jartzen duen liburua aurkeztu du Esteban Elizondok, Intsausti jauregian.

9- Emaitzen eta marken gainetik igeriketak dituen beste aurpegiak azaleratzeko mahai-ingurua egin dute Elkargunean.

10- Gipuzkoako Igeriketa Federazioak Igeriketako Kirol Gala egin du Baztartxon. Saioa aprobetxatuz, Azkoitiko igeriketa komunitateak, Udalarekin elkarlanean, Maialen Sudupe igerilaria omendu zuen.

11- Azkoitiko Mapa Morea osatzeko prozesua hasi du Udalak.

12- Plaza Ondo jubilatuen elkarteko dozenaka kidek Espainiako hainbat txoko bisitatu dute.

04

01

03

05

02

06

Page 23: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

09

10

13

11

08

07

12

HILABETIN BEGIXETATIK

13

11

Page 24: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

24 maxixatzen.eus

EZET

Z AS

MAU

!

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

GOITIBEHERA

Ezker-eskuin

Goitik behera

denbora-pasak

Page 25: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

Doinua: 'Mendian gora haritza'

Iñaki Tolosa Alberdi

GAIA: Oporren amaiera

BERTSOA PAPEREAN

HITZ GURUTZATUAK

ERANTZUNAK

HITZ GEZIDUNAK

GOITIBEHERA

Oporrak dira bukatu irailean gara sartuudazkenare egin zaigulaiada gerturatudenoi hastea kostatu baina ez inor kezkatuberriro ere egingo dira eta ailegatu.

Orain gaude lanpetuta arnasa ezin hartutabaina ez dugu ezer lortukobeti estututadenok gabiltz kezkatutaopor denak ahaztuta tamalez hori izaten delasarritan arrunta.

Page 26: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

26 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

TXIK

I

Page 27: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

Soluzioak

MAXIXATZEN TXIKI

Page 28: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

28 maxixatzen.eus

KOM

UNIT

ATIE

N LE

IXUE

90eko hamarkadaren amaieran, Visi Gutierrezek gimnastika erritmikoko taldea sortu zuen Azkoitian. Hasierako urteen ostean, taldeak klub izaera hartu zuen duela hamar urte, taldea bera formalizatzeko asmoz. Hain zuzen ere, orduan hartu zuen Zubiberri izena klubak.

Azken urteetan, gero eta ume gehiago ari dira batzen klubera. Egun, ehun kide inguruk osatzen dugu Zubiberri; 5 urteko umeetatik seniorretara bitarteko maila guztietan aritzen dira klubeko kide diren gimnastak. Hiru lagun aritzen gara entrenatzaile eta laguntzaile lanetan, eta astean hiru egunetan eskaintzen ditugu entrenamenduak Zubiaurre kiroldegian: astelehenetan, asteazkenetan eta ostiraletan.

5 urteko umeekin, esaterako, gimnastika erritmikoko tresnak erabiliz psikomotrizitatea lantzen dugu eskoletan, haurrak kirol hori barneratzen has daitezen. Benjaminek, berriz, aurreneko topaketak egiten dituzte denboraldian zehar, eta kimuetatik aurrera hasten dira txapelketetan lehiatzen. Hain zuzen ere, kimuek, infantilek, kadeteek, jubenilek eta seniorrek irailean hasten dugu denboraldi

aurrea, eta urria inguruan hasten gara aurkeztuko dugun lanaren muntaia prestatzen. Muntaia oso teknikoa izaten da, eta pauta zorrotzak jarraitu behar ditugu horretarako. Gipuzkoako txapelketetarako bi sailkapen fase jokatzen ditugu Aste Santura bitartean, eta sailkatuz gero, hainbat kategoriatako gimnastek Gipuzkoako eta Euskadiko txapelketak jokatzen ditugu maiatza eta ekaina aldean. Horrez gain, klub bakoitzak antolatzen dituen torneoetan ere parte hartzen dugu.

Gimnastika erritmikoa bakarka zein taldeka praktika daiteke, baina gure klubaren oinarrian dago talde lana, eta beraz, modalitate horri garrantzia handiagoa ematen diogu. Laguntasuna eta ondo pasatzea dira klubean lantzen ditugun beste balioetako batzuk, beti ere diziplina ahaztu gabe. Dena den, txapelketetako emaitzek baino pisu handiagoa du urte osoan egindako lanak gurean.

Gimnastika erritimikoa kirol txikia da, eta itzalpean geratzen da. Horrez gain, gizonen gimnastika erritmikoa urteetan ezkutuan egon bada ere, ari da pixkanaka ikusarazten. Gurean, ateak zabalik daude guztientzat.

Talde lana eta laguntasuna, diziplina alboratu gabeZubiberri gimnastika erritmikoko taldea

Page 29: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

ESKURE KOM

ENI

TElEFONO INTEREsGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea

IleapaindegiaTaberna

Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 36 25943 08 94 12943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

EZET

Z TO

PAU!

Non dago Zakelmari?

AzkoitiA: Jaen 943 85 07 85Ibai Ondo Kalea, 28

MAlenArrietAUrdAlletA 943 81 12 74

AzkoitiA: Gisasola 943 85 12 35Jandonianiz, 5 beheaAzkoitiA: Mendiola 665 49 67 44Kale Nagusia, 13

Egunez: 09:00 - 20:00

Gauez: 22:00 - 09:00

farmaziak (urria)

1, 2, 3, 4, 5, 6, 14, 15, 16, 17, 18, 19, 20

28, 29, 30, 31

Urte osoan irekita.

ENPARAN KALEA, 47 (AZPEITIA)

21, 22, 23, 24, 25, 26, 27

AzkoitiA: Azpiazu 943 85 29 89Kale Nagusia, 66 7, 8, 9, 10, 11, 12, 13

Miren Gisasola, abuztuko irabazlea.

Abuztuko aldizkarian Zakel-mari non ezkutatuta ze-goen asmatu behar zen:

16. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Mi-ren Gisasolak irabazi du Herrixen Merkatari Elkartearen 50 euroko txekea.

Datorren hilean, Ogi Berri okin-degiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatze-nek Zakelmari aurkitzen du-tenen artean. Bidali erantzuna urriaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide ele-ktronikora.

Page 30: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

30 maxixatzen.eus

URRIA

urriak 18-19-20-21mientras dure la guerra

urriak 20manou

ZINE

MA

(Baz

tartx

o)

urriak 6playmobil: la pelicula

urriak 13-14erase una vez en hollywood

urriak 13mascotas 2

urriak 5-6-7agur etxebeste!

4, ostirala: 'Lo mejor de yllana' antzezlana, 21:30ean, Baztartxo antzokian.

5, larunbata: Musika Bandaren kalejira eta kontzertua Kontzejupean, 19:00etan.

- xx. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barruan, Iraurgiko eta Parrokiko abesbatzen eta Jose Luis Franzesena organo-jotzailearen kontzertua. Parrokian, 20:00etan.

12, larunbata: Ezkutuko Altxorrak egitasmoaren barruan, 'Amabirjinaren jasokundearen eliza eta organoa' bisita gidatua, 18:00etan.

- xx. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barruan, Andra Mari abesbatzaren eta Alize Mendizabal organo-jolearen kontzertua, parrokian, 20:00etan.

- Elosuko azoka, egun osoan zehar.

18, ostirala: Bidaia tertulien barruan, 'Laponia Arrastoan' dokumentala, Floreaga ikastetxeko On Bosco aretoan, 19:30ean. Hizlaria: Iker Iriarte.

19, larunbata: xx. Organo Erromantikoaren Nazioarteko Zikloaren barruan, Bernard Marx organo jolearen kontzertua. Parrokian, 20:00etan.

- Azkoitiko II. Merkatarien Eguna.

- 'Benetan be' umeentzako antzezlana, 18:00etan, Baztartxo antzokian.

26, larunbata: Gazteak eta Garapena taldearen eskutik, Solidaritate Pintxoa eta bigarren eskuko denda, goizean zehar, Kontzejupean.

- Um Blem Ble tabernarien elkartearen eskutik, Rude Pride eta Brigade Loco taldeen kontzertuak, plazan.

ORDUTEGIA:Ostiraletan: 22:00etan

Zapatuetan: 22:00etan

Igande eta jaiegunetan: 19:30ean

*Umeen zinema: 17:00etan

Astelehenetan: 20:00etan

urriak 27-28dia de lluvia en nueva

york

urriak 27angry birds 2

Page 31: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

maxixatzen.eus

Page 32: MAXIXATZEN...maxixatzen.eus IRITZIXE Bakoitzari berea Gurutz Garmendia Denoi gustatzen zaigu mendira joatea, askori behintzat bai. Izerdia atera, arnasa hartu eta energia ongarriez

32 maxixatzen.eus