MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten...

28
maxixatzen.eus Azkoitiko herri aldizkaria, 2016ko uztaila - 356. zenbakia IZENA TA DIZENA IZENA TA DIZENA TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA Embarca Belkher GALDETU AHALA ERANTZUN Donostia 2016 Matadeixe, bere 20. urteurrenean Ainhoa Aldalur Beristain TOKITTEKO PUNTETIK MAXIXATZEN

Transcript of MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten...

Page 1: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

6ko

uzta

ila -

356.

zen

baki

a

IZENA TA DIZENA

IZENA TA DIZENA

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRAEmbarca Belkher

GALDETU AHALA ERANTZUNDonostia 2016

Matadeixe, bere 20.

urteurreneanAinhoa Aldalur

Beristain

TOKITTEKO PUNTETIK

MAXIXATZEN

Page 2: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

Kale Nagusia, 62Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943 85 36 17www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Maxixatzen Euskaldunon Elkartea.

ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK:

Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Beristain, Olaia Juaristi, Amaia Ugal-de, Andoni Elduaien, Aitor Arruti eta

Ainhoa Cuende.

KOORDINAZIOA:Olaia Juaristi.

MAKETAZIOA:Ane Larrañaga.

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez.

INPRIMATEGIA:Gertu inprimategia.

TIRADA:800 ale.

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra:Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abi-zenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.

06

22

16

iritzixe Nagore Silvan: "Zeruari begira"

kalin galdezka Ze ettezu berotik alde etteko?

izena ta dizena Sahatsa dantza taldea

iritzixe Ibon Manterola: "Herriko aberastasunak"

galdetu ahala erantzun Donostia 2016 lantaldeko bi azkoitiar

tokitteko puntetik Ainhoa Aldalur Beristain, Eskozian bizi den

azkoitiarra

tokitteko punteko herritarra Embarca Belkher, Azkoitian bizi den

sahararra

maxixatzen maxixatuiez

Etxeko euskararen erabileraren emaitzak

izena ta dizena

Matadeixe, bere 20. urteurrenean

bertsoa paperean

Julene Iturbe, XXV. Bertsopaper Lehiaketako irabazlea

hilebetin begixetatik

hara!Ione Bastida: "Benetako emakumeak"

ba al dakizu? Errezeta: itsas zapoa amerikar saltsan

eskure komeni

agendie

4

5

6

9

10

12

14

16

19

15

20

25

22

24

26

Page 4: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

4 maxixatzen.eus

IRIT

ZIXE

Zeruari begiraNagore Silvan Barriuso

Hasi idazten eta ezin erabaki zeri buruz egin. Gaueko ordu biak. Guztira bost bat dokumen-tu idatzi eta… ez, egokirik ezin bilatu. Politika, ikasketak eta hezkuntza legeak, Jater… nondik

hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan duda berberak orain dela 25 urte neuk izan-dakoak direla. Eta Jaterrez gogoratzean… Saharako mutila. Bi udara pasatu zituen gauero zeruari begi-ra. Hizkuntzaren hasierako trabak gainditu ondoren gure bizimodura moldatzen saiatu zen.

Jaterri ordulari bat oparitu genion. Saharan pilak agortu zitzaizkion. Hori da zortea duena gure Jate-rrek. Gauero zeruari begira gera daiteke erlojuari begiratu beharrean. Gu, berriz, denboraren esklabo besterik ez gara. Ez dugu astirik istant bat hartzeko. Gizarte eta eredu ekonomiko honek barealdirik ga-beko ekaitz batean murgildu gaitu. Dena presaka egi-ten dugu, askotan besteek egiten dutelako, benetan hausnartu gabe. Pobreak gara eta ez gara konturatzen (ez dugu denborarik).

Pobreak, denborak ematen duen aberastasunik ez dugulako. Momentu bakoitza disfrutatzen ohituak ez gaudelako. Zurrunbilo honetan gauza askoren zukua galtzen dugulako. Erlojuari erreparatu gabe denbora topatzea zaila da. Jaterrek egiten du. Bere beharreta-ra moldatzen du denbora.

Gaueko hiru eta erdiak. Denbora hartu dut, kafea ere bai hau idazteko, baina gehiegitxo luzatzen ari da. Ez dut lo egiteko astirik izango. Kostata bukatuko dut nire lana. Egin beharrekoa ere mugatuta daukat,

karakteretan noski, eta aurkezteko eguna ere bai. Balkoira atera naiz; dezenteko hotza egiten du. Isiltasuna da nagusi Azkoitian. Lo egiteko denbora. Zeruari begira, aspaldian ez bezala, zutaz akordatzen naiz, Jater. Saharako ume bat gogoratzen dut; udara horietan denok denbora hartu genuen elkar ezagutzeko. Ez zen erraza izan, baina elkar ulertu eta errespetatzea lortu genuen.

Umeak lo daude. Lau eta erdiak. Jaikitzen direnean muxu bana eman eta gosaria prestatuko diet. Hor egongo naiz, beraien kezkak entzuteko prest, eta behar beste erantzun emateko ere bai. Horretarako, erlojua pilarik gabe lagatzeko kapaz naiz.

Jater Tinduf-en bizi da eta 16 urte ditu. Gameluak zaintzen ditu, eta haien esnea gogoko du. Ez du asko-ren beharrik, zoriontsu da duenarekin. Senideak ditu altxorrik preziatuena, eta horiek zaintzeko tresna, denbora. Bertan egotea maite du. Noizbehinka es-kutitza bidaltzen digu, denez gogoratzen da. Kanpa-mentutara joandako boluntario bati eman eta gure telefonoa ematen dio. Horrela helarazten dizkigu es-kutitzak. Gu, berriz, telefonoz deitzen saiatzen gara (komunikazioa ez da erraza izaten).

Bostak. Makina bat ordu pasatu ditut hau idazten. Lo egiteko denborari lapurtutako orduak dira. Bo-robiltzea soilik gelditzen zait, izenburua ipini beha-rra daukat. Ondo pentsatu beharra dago, jendeak irakurtzeko denbora har dezan erakargarria izan behar baitu jartzen dudanak. Irakurtzen hasi baino lehen zerura begiratu, arnasa sakon hartu eta patxa-daz irakurri.

Page 5: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

KALIN GALD

EZKA

Ze ettezu berotik alde etteko?

Andrea Dierez eta Judith Dierez"Pistina juten gea, ta urez betetako globukin ibiltzen gea. Praka motzak eta trajebainue jaztettou".

Ibon Agirrezabala"Plaire juten naiz, ta ur ertzin jartzen gea, ez atzien. Txankletak ta praka motzak jaztettut, ta ur asko eratet".

Andoni Juaristi"Pistina ta plaire juten gea bainu bat hartzea".

Maddi Gartzia eta Nagore Elduaien"Pistina ta plaire jute gea. Helaue ta granizauek e gustoa hartzetteu".

Izaskun Etxaniz"Ure eran ta erropa arino ta argixouek jantzi. Etxien pertsianak beheraino jaistettut".

Pedro Olalde"Keizpien jartzen naiz, Plaza Berriko arbolapien".

Page 6: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

6 maxixatzen.eus

Andoni Elduaien Soraluze eta Olaia Juaristi Zabala

sahatsa, 40 urtez dantzan

Urrestillan sortu zen Sahatsa, 1976an, Azkoitiko eta Azpeitiko lagun talde baten bitartez. “Urrestillako gazte talde batek ikastaro moduan dantza aukeratu zuen, eta guk, horren berri izatean, urte hartako Gabonetan hara joatea erabaki genuen”. Berehala, gero eta jende gehiago zegoela ikusita, dantza taldea sortzea erabaki zuten. “Talde hura sortu aurretik, ordea, Eibarko Kezka dantza taldea ikustea egokitu zitzaidan; orduan, Gipuzkoako dantzak eta makil jokoak zeharo erakarri ninduten, eta horiek ikastea

gustatuko litzaidakeela pentsatu nuen. Kasualitatez, handik denbora batera, eskolan Urrestillako dantza taldeko ikasle bat tokatu zitzaidan. Hark beren ekintzen berri eman zidan, eta beraiekin hasteko eskaintza egin zidaten. Azkenean, haiekin dantzan hastea erabaki nuen”.

Juan Luis Lizabe Sudupe Sahatsa dantza taldeak sortu zenetik 40 urte bete ditu aurten. Juan Luis Lizabe (Azkoitia, 1958) izan da Sahatsako burua ia hasiera-hasieratik. Urteak daramatza buru-belarri dantza taldean, eta Maxixatzeni azaldu dio dantza dena izan dela bere bizitzan.

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Juan Luis Lizabe.

Page 7: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Hasierako entseguak Urrestillan egiten hasi zen Sahatsa. Urrestilla paradisu txiki bat aurkitzea bezala izan zen Li-zaberen hitzetan: “Herri txikia eta atsegina aurkitu nuen: izaera desberdineko gazte talde handia, gu baino irekia-goak, eztabaidetara ohituak, eta denak mugitzeko eta bi-zitzeko gogoarekin. Inguruko erromeria guztietara joaten ginen ahal zen moduan: motorrak, furgonetak eta autoak inguratzen genituen nola edo hala. Horietan guztietan ederrenak dantzako saioak izaten ziren: euskal dantzan lehen urratsak ikasi, jauziak, birak, itzulipurdiak eta makil jokoak, besteak beste. Zapatuan eta igandean entseatzen genuen, eta, etxera itzuli orduko, hurrengo aste bukaera-ren zain egoten ginen”.

Gerora, taldea handituz joan zen, eta Azpeitiko Berdura Plazako goiko solairura pasatu ziren entseguak egitera. “Urrestillan herriko plazan egiten genuen, eta, eguraldi go-rabeheragatik, estalpe bila Azpeitiko azoka plazara aldatu ginen”. Urte asko igaro zituzten han. “Azpeitian 13 bat urte egin zituen taldeak. 35 lagun inguru elkartzen ginen, eta larunbatak eta igandeak izaten ziren entsegu egunak. Izan ere, taldekide askok aste egunak etxetik kanpo igarotzen genituen, unibertsitatean ikasten genuelako”.

Azkenik, Baztartxo berritu zutenean, 1992an, hango lokal bat utzi zion Azkoitiko Udalak Sahatsari. Bertan dau-de ordutik. “Lokal ederra da: altuera handikoa eta oso ar-gitsua, eta taldeko materiala eta arropak gordetzeko gela, egurrezko zorua, dutxak eta aldagelak dituena. Baldintzak asko hobetu zitzaizkigun, eta aldaketa onerako izan zen”.

Azkoitiko eta Azpeitiko ehunka dantzari eta musikari ez ezik, eskualdeko beste hainbat herritako jendea ere pasa-tu da dantza taldetik. Hala ere, Lizabek ez du uste Euskal Herriko dantza talde erreferente bat denik Sahatsa: “Beste talde bat gehiago da, beste askok bezala lan serioa egiten duena. Orain ere badago taldean inguruko herrietako jen-dea: Getariakoak, Zumaiakoak eta Matxinbenta auzokoak, esaterako. Gehienak, normalean, taldean ezagunen bat du-telako etortzen dira”.

Lizaberen eginkizun nagusia taldea antolatzea da. Horrez gain, dantzarien entseguak ere zuzentzen ditu, eta emanal-di eta ikuskizun programak ere osatzen ditu. “Talde ona dut inguruan: Aitor Sorazuk ordezkatzen nau entsegueta-ra joan ezin naizenean; Andoni Juaristi antolaketa lanetan trebea da, eta Pello Larrañaga, txistularia ez ezik, boze-ramaile eta publizista ona dugu. Gainera, zuzendaritzako jendearekin eta dantzari gazte gogotsuekin errazagoa da gauzak aurrera ateratzea”.

Lizaberen bizitzan, dantza dena izan da. “Hasieran egu-nerokotik deskonektatzen laguntzen zidan gustuko afizio bat zen dantza, baina gero eta gehiago betetzen ninduen fi-sikoki potentzia hartuz joateak, jauziak eta itzuliak airean egiteak, Gipuzkoako dantzen dotoreziak, makil jokoen indarrak eta Zuberoako pausoen trebetasunak. Pena han-diena eman zidana hasi eta urte gutxira taldeko irakasle eta arduradun lanean hasi beharra izan zen; ikasle beza-la nahi baino denbora gutxiago egon nintzen. Horregatik, ikastaroak egitea oso gustuko dut, modu horretan berriz

ikasle bihurtzen bainaiz. Bestalde, asko gustatzen zait ja-torriko herrietako dantza eta festak ikustea: beste herrial-de batera joan, hango herritarrak dantzan ikusi, eta, bide batez, herriak eta jendea ikusi, inguruko paisaia, koloreak, usaina… Gero, emanaldietan, magia hori guztia azaltzeko. Adibidez, joan den urtean Bidasoan eta Bardeako [Nafa-rroa] herrietan ibili ginen hango ezpata dantzak eta zinta dantzak ikusten”.

40. urtemuga dela eta, aurtengo San Juan bezperan Balda plazako sua piztu zuen Sahatsak. Gainera, egun horretan, Gipuzkoako ezpata dantza dantzatu zuten Azkoitiko kalee-tan, sua piztu aurretik. Suaren ondoren, berriz, urtero egin ohi duten bezala, San Joan zortzikoa eta agurra dantzatu zituzten.

Ibilbide luzea du Sahatsak, eta Euskal Herriko dantza talde nagusien artean koka daiteke. “Ia urte guztietan goi mailan mantendu gara. Normalen, taldeetan etapa zikli-koak izaten dira. Alegia, urte batzuetan indartsu egotea eta besteetan beheraka egitea izaten da ohikoena, eta gero berriz errekuperatzea. Gure taldean, oro har, beherakada-rik ez dugu izan. Beti gogor eutsi diogu, eta urteetan eskai-ni ditugun emanaldiek eta jendaurrekoek arrakasta izan dute. Etengabe ideiak ditugu, eta lanean serio jarduten dugu. Horren ondorioa eta emaitza da taldearen bilakaera ona”.

Nazioartean jaialdi ugaritan parte hartu du Sahatsak. “Gure unibertsitatea Sidmouth [Erresuma Batua] izan zen, eta guztietan arrakastatsuena eta hunkigarriena Suitzako Martini jaialdia izan zen. Sidmouth unibertsi-tatea diot, han ikasi genuelako atzerriko goi mailako tal-deekin indarrak nola neurtu. Suitzan, berriz, doktoretza gainditu genuen: Bolivia eta Georgiako konpainia naziona-lekin batera, amaierako ekitaldira gonbidatuak izan ginen. Sahatsak programa bizia prestatu eta egin zuen, eta, ondo-rioz, talderik txalotuena izan zen. Aldageletarako bidean, taldeak hainbat emanaldi eskaintza jaso zuen, eta, horrez gain, Frantzian bira bat egitea ere eskaini ziguten. Taldea zoriontzen lehena Espainiako enbaxadorea izan zen, eta

"TALDE ONA DUT INGURUAN, ETA HORRELA ERRAZAGOA DA GAUZAK AURRERA ATERATZEA"

Sahatsa dantza taldeko musikariak.

Page 8: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

8 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

hauxe esan zigun: ‘Ikaragarria! Pabiloia sal-toka jarri duzue!’”.

Euskal dantza tradizionalak ez ezik, koreo-grafiak ere plazaratu ditu Sahatsak, betiere euskal doinuak oinarri hartuta: “Koreogra-fiak sortzeaz gain, batez ere, adaptazioak, girotzeak eta dantza ezberdinekin osatutako konposizioak egin izan ditugu, dantzaren oinarria zainduz. Garbi dugu dantza tradi-zionala eta ohitura zaharrak mantentzea eta zabaltzea dela taldearen eginkizuna eta au-rrerako ibilbidea. Gainera, euskal folklorea oso zabala da, eta oraindik asko dago ikuste-ko eta ikasteko”, dio Lizabek.

Sahatsak hamabost musikari ditu gaur egun: txistu banda, trikitia, akordeoia, biolinak, te-klatua eta abeslariak, besteak beste. “Guretzat garrantzitsua da gauza batzuk txistuarekin bakarrik taularatzea –aspaldiko kutsua man-tenduz–, eta beste dantza batzuk beste mu-sika tresna batzuekin harmonizatzea. Horrez gain, taularatzen dugun dantza horren herrialdeari lotutako abestiak ere sartzen ditugu, ahal denean.

Jantzitegiari dagokionez, altxorra du Sahatsak. Urtez urte joan dira jantzitegia osatuz, betiere adituen iritzia kontuan hartuta: “Jantziei garrantzi handia ematen diegu, eta saiatzen gara gero eta gehiago lekuan lekuko herrial-deetako erreprodukzio onenak egiten. Jantzietan Ramon Gartzia aditu handiarengana jotzen dugu”, azaldu du Liza-bek. Hasieran taldekideek eurek josten zituzten arropak eta osagaiak. Ordea, gaur egun, Lurdes Azpitarte da talde-ko “jostuna”. Osagaiak, berriz, taldekideen artean egiten dituzte, eta, jantzi bereziak eta erreprodukzioak egiteko, euskal jantzien profesionalengana jotzen dute.

Sahatsako taldekide ohiak eta gaur egungoak, Loiolan.

Taldekideen sexuari dagokionez, oro har gizonezko gu-txiago daude emakumezkoak baino. Lizabek dio betidanik izan dela dantza munduan mutil gutxiago: “Orain arte ez da arazoa izan hori; nahiz eta mutil gutxiago izan, daude-nak nahikoa izan dira dantzak osatzeko”.

Azken hilabeteetan, dantza taldea buru-belarri ari dira Katalina de Erauso pastorala prestatzen. Baionan aurkez-tua dute, eta orain, irailaren 3an, Donostian emango dute. “Oso esperientzia ederra ari da izaten: pastorala sortu, osatu eta taularatzeko prozesua barrutik ikustea eta bi-zitzea. Oso aberasgarria izan da guretzat. Gainera, pas-toralen inguruan genuen ikuspegia zeharo aldatu zaigu. Ikusgarria izan da elkar ezagutzen ez zuten Baionako eta Zuberoako 140 aktore, musikari eta dantzari hamar hila-betean astero-astero entseguetan ikustea, jantziak josten jardutea, eta hori guztia musu-truk egitea. Batez ere, Zube-roaren eta bertako kulturaren aldarrikapena izan da, eta sekulako elkartasuna egon da zuberotarren, lapurtarren eta gipuzkoarron artean. Aipatzekoa, gainera, Baionako ikuskizuna zein hunkigarria izan zen: 3.000 ikusleren txa-lo zaparrada entzutea hasieran eta gure ezpata dantza egin ondoren, eta baita ekitaldiaren amaieran jende guztia zu-tik bukaerarik gabeko txaloak jotzen ikustea ere. Malkoren bat ere aterarazi ziguten. Herria aldizkariak hauxe zioen hitzez hitz Sahatsari buruz: ‘Dantzak ere gustatu zaizkigu, guziz hunkigarria kausitu dugula bereziki Azkoitia/Azpei-tiako Sahatsa taldeak eman daukun azken Ezpata dantza’”.

Gaur egungo Sahatsaren egoera ona dela azaldu du Liza-bek: “Esango nuke urte denak eta etapa denak izan dire-la onak; desberdinak izan dira denak, baina denak onak. 40 urtean goian mantendu da taldea, zorionez, eta ez du beherakadarik izan. Beti egon izan dira eta daude ideiak eta helburu berriak, eta garai denetan egon da taldearen barruan jende multzo bat lana egiteko prest, nik muina deitzen diodana. Jende horri esker iritsi gara 40 urte be-tetzera. Ideiak eta lanerako prest dagoen jendea egonez gero, gauza politak egitea lortzen da”.

Lizabek etorkizun oparoa ikusten dio Sahatsari, eta azal-du du berak lanean jarraituko duela ideia berriak eduki eta jende multzo bat lanerako prest dagoen bitartean.

"GARBI DUGU DANTZA TRADIZIONALA ETA OHITURA ZAHARRAK MANTENTZEA ETA

ZABALTZEA DELA TALDEAREN EGINKIZUNA"

Page 9: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

Orain dela ia hogei urte ikasketak bukatzera atzerrira joan ginenean, askotan entzun genuen honelako zerbait: ona da kanpora joatea, beste jende, hizkuntza eta ohitura

batzuk ezagutzeko. Edo beste hau: betiko bizimodua aldatzeko aukera ematen du, eta hori ona da norberarekiko distantzia hartzeko eta norbere burua hobeto ezagutzeko.

Batzuk Liverpoolera, beste batzuk Londresera, bakarren bat Frantziako Arroxelara (La Rochelle frantsesez)… Hantxe joan ginen, zer topatuko genuen ondo jakin gabe. Eta topatu, topatu… “munduko jen-dea” topatu genuen. Oraindik ere grazia egiten dit, nola ingurukoei-eta esaten nien ONUn bezala ikus-ten nuela neure burua frantseseko klaseetara joaten nintzenean: indonesiarrak, alemaniarrak, austria-rrak, txinatarrak, irlandarrak, espainiarrak, malay-siarrak, japoniarrak…

Ez zen beti erraza izan etxetik urruti bakarrik ego-tea, eta momentu askotan bizipen zailak izan geni-tuen, bakardadea askotan sentitu ere bai, eta, jakina, etxekoak eta norbere betiko leku eta bizimodua ere faltan bota genituen. Baina, hala ere, esperientzia aberasgarriak izan ziren, bizitza osorako marka laga ziguten egonaldiak izan ziren, eta, bakoitzak bere erara, norbere aldean ezberdina den jendearekiko eta bizimoduekiko errespetua izaten ikasi genuen.

Atzerrian bizi izandakoak etortzen zaizkit burura senegaldarrekin, marokoarrekin edo pakistandarrekin egoten garenean herriko plazan, “Musika Eskolako parkean” edo ikastolan. Orain hogei urte Londresen edo auskalo non topatzen genuen aniztasuna eta aberastasuna, gaur egun, herrian bertan daukagu, esku-eskura. Gure umeak

Herriko aberastasunakIbon Manterola Garate

Kontzejupean jolasean dabiltzan bitartean, jakin dezakegu Marrakex aldean garai honetan ze eguraldi egiten duen eta urteko ze garaitan komeni den paraje haietara oporretara joatea; edo Pakistango Punjab estatuko herrixketan jendea nola bizi den, emakumeek ze paper jokatzen duten hango gizartean, edo etxean eta kalean hitz egiten duten punjabieraz aparte urdua ere ikasi behar izaten dutela, eta, jakina, arabiera, otoitzerako. Kuriositate eta interes pixka bat izatea nahikoa da jakiteko, adibidez, Senegalen nola moldatzen diren poularra, wolofera eta frantsesa ikasteko. Edo nola Senegaldik etorritako gure herritar batzuek ez duten nahi beren seme-alabek wolofera ikastea, pentsatzen dutelako poularra dutela jatorrizko hizkuntza. Eta ez dauka parekorik pakistandar batek euskaraz esaten dizunean antzekotasun batzuk sumatzen dituela hemen euskarak eta gaztelaniak daukaten pisu ezberdinaren eta bere herrian punjabierak eta urduerak daukaten garrantziaren artean. Horrelakoak eta askoz gehiago ikasteko, “munduko berri” izateko, atzerrira joan behar izaten genuen orain dela urte batzuk. Eta bai pozik joan ere. Ondo ikusia zegoen. Gaur egun, berriz, nahikoa da egunero ikusten ditugun ezagun eta lagunei jakin-min pixka bat erakustea.

Ikasle garaian kanpora joan ginenok han ibili ginen, interesa erakusten zigutenei poz-pozik Euskal Herria non dagoen azaltzen eta nola bizi garen kontatzen. Ikaragarri estimatzen genuen “munduko jendeak” gure kontuak adi-adi entzutea, sumatzen genuelako, gure txikitasunean, haien munduaren parte ginela. Horregatik, asko irabazten dugu gure herritar eta bizilagun “berrien” bizimoduak, kulturak, kezkak eta erronkak ezagututa: munduko berri izateko aukera ematen digute, eta, gainera, jaioterritik urruti dabi-lenari gure munduaren parte dela erakusten diogu.

IRITZIXE

Page 10: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

10 maxixatzen.eus

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

Zein egiteko duzue Donostia 2016ko lantaldean?

Irene Elorza: Otsailean hasi nintzen lanean, Alderdi Ederren jarri duten informazio gune berrian. DSS2016 kultur hiriburutzari buruzko informazioa eman eta sa-rrerak saltzeaz gain, turismoaren inguruko informazioa eta zerbitzuak ere eskaintzen ditugu bertan.

Ana Zubizarreta: Diru laguntzen zuriketaz eta adminis-trazioko ohiko gaiez arduratzen naiz, saileko beste lan-kideekin batera

Zer da kultur hiriburutza?

I.E: Kultur hiriburu izatea aukera paregabea da kultu-rari ohi baino baliabide gehiago emateko. Eta ez naiz ari diruaz bakarrik: jendearen parte hartzeak, sinergiak sortzeak, bide berriak jorratzeak eta hori guztia elkar-lanean egiteak ondare aberatsa uzten du herri batean.

A.Z.: Bi norabideko errepidea da; gure kultura Europan zehar eta haratago zabaltzeko aukera eta, aldi berean, beste herrialdetakoa geurean izatekoa. Hemengo kul-tura, bizimodua, hizkuntza eta abar elkarbizitzarekin lotuta zabaltzea da oinarria, baina ezin dugu ahaztu proiektu asko beste herrialde batzuetako bestelako proiektuekin lotuta daudela. Europatik kanpoko he-rrialde askorekin ere badugu nolabaiteko trukea.

Lortu al du herriarengana iristea?

I.E.: Irudipena daukat bi fenomeno gertatzen direla he-men: batetik, egunero antolatzen diren hamaika egitas-motan parte hartzen duten herritarrak daude; eta, bes-tetik, ekitaldi esanguratsu eta mediatikoenez bakarrik enteratzen diren herritarrak daude. Batzuek esfortzua egiten dute informazioa eskuratzeko, eta besteek dena eskura nahi dute. Hiriburutzaren proiektua hain da han-dia, hainbeste egitasmo ditu, oso zaila baita guztionga-na iristea. Esan nahi dut, komunikazioan akatsak gerta daitezke, baina kontuan hartu beharra dago hartzai-learen jarrera ere: ikusle edo kultur kontsumitzaile hutsak garen ala bestelako interesa daukagun.

A.Z.: Hori nik uste gizarteak esan beharko duela, baina, nire ustez, proiektuek gorputza hartzen duten heinean, gizarteko hainbat segmentutara iristen ari gara, eta bakoitza gustukoa duen txokoa aurkitzen doa.

Liskarrerako erabili dute gaia politikariek.

I.E.: Elkarbizitzaren inguruan harilkatu da proiektu osoa, eta elkarbizitzaz ari bagara, jakin beharra dago kritikak jasotzen eta, behar denean, baita egiten ere. Neurrian, ordea.

A.Z.: Bai. Mediatikoki, zenbait gauzak zarata handia atera dute. Pena da, egunero bertan lanean ari zare-nean nolabaiteko frustrazioa sentitzen duzu eta. Horrek proiektuari itzala egiten dio, baina taldea lanean ari da lan proiektu handiak zein txikiak aurrera ateratzeko.

Zer kultur eredu ari gatzaizkio munduari erakusten?

I.E.: Gu garen horren isla bat. Mosaiko bat bezala ikus-ten dut nik: pieza txiki askok osatzen dute, gaien alde-

Donostiak Europako kultur hiriburu izateko erronkari heldu zionetik, urte erdia igaro da. Kulturaren eta bizikidetzaren erakusleiho omen den horren atzean, dozenaka lagunen artean, bi azkoitiar ari dira lanean: Ana Zubizarreta (Azkoitia, 1978) eta Irene Elorza (Azkoitia, 1972), Maxixatzen Euskaldunon Elkartearen bidelagunak biak. Herrigintzan eskarmentu handia dute, baina, oraingoan, ur handiagotan dabiltza.

Idoia Alberdi Etxaniz

Argazkian, Ana Zubizarreta eta Irene Elorza.

Page 11: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

tik, diziplinei dagokionez, norbanakoak, taldeak, tokian tokikoak, proiektu txikiak, handiagoak, abangoardiakoak, tradizionalak… Denek dute tokia eta denek osatzen dute irudi bat. Batzuk, agian, gehiago nabarmentzen dira, baina denak dira ezinbestekoak. Beste galdera da ea gustatzen zaigun irudi hori eta zein hutsune dituen, eta zergatik.

A.Z.: Euskal Herrikoa. Horrek ez du esan nahi soilik euskal kultura tradizionala erakusten denik. Era guztietako dizi-plinak jorratzen dira. Hainbeste proiekturen artean, mota guztietako kulturak du bere lekua. Kultura hitza aipatzen dugunean, kultura bere zentzu zabalenean hartu behar dugu, gizarteko atal denak kontuan izango dituenean.

Herri kulturak, txikien kulturak, ba al du tokirik?

I.E: Bai, eta oso garrantzitsua. Egitaraua ikusi besterik ez dago: ‘Hondar Artean’, ‘Olatu Talka’, ‘Break a Leg!’, ‘2016 Bidea’, ‘Beste hitzak’ eta antzeko hamaika egitasmo daude programatuta.

A.Z.: Bai, badirudi proiektu handiek osatzen dutela hiri-burutzako programa, batez ere, medioetan horiek dute-lako sona, baina hainbat eta hainbat proiektu daude mota guztietako herri elkarteen elkarlanaren bidez garatzen ari direnak. Lehen esan dudan bezala, mota guztietako eta ta-maina guztietako proiektuek osatzen dute hiriburutza.

Eta euskarak?

I.E: Nire arloan behintzat, komunikazio eta informazioan, bai. Erabiltzen eta banatzen dugun informazio osoa elebi-duna da, eta langile guztiak gara euskaldunak.

A.Z.: Hizkuntzarekin lotutako proiektu zehatzak garatzen ditugu, eta, horrez gain, besteak beste Euskaltzaleen To-pagunea, Kontseilua, Mintzola eta Etxepare Euskal Insti-tutua erakundeekin ari gara lanean. Lantaldeak euskaraz lan egiten du, eta proiektu denetan euskararen erabilera bermatzen da.

Zer utziko dio hiriburutzak Donostiari?

I.E.: Beste hiri askotan azpiegiturak eta eraikin dotoreak utzi ditu kultur hiriburutzak, baina hemen beharrik ez ze-goen, eta ondare ez-material bat uzteko ahaleginean dabil proiektua. Uste dut lortuko dela hiriko hainbat eragile-ren arteko harremanak sendotzea, lanerako bide berriak sortzea, hausnarketarako guneak finkatzea eta kulturari bultzada ematea.

A.Z.: Oro har, ezagutza. Esan bezala, interesa izan duen edo duen edonork eta parte hartu duenak edo hartzen ari den horrek gustuko txokoa aurkitu du, eta bere ideiak bestee-kin partekatzeko gunea topatu du kulturaren adar desber-dinei esker. Norberaren esku dago hiriburutzak eskaintzen dituen geruzen barna murgiltzea. Hau da, nik proiektua ti-pula baten moduan ikusten dut: hainbat geruza ditu, eta norberak erabakitzen du noraino sakondu. Beharbada, niretzat arte erakusketa bat ikustea nahikoa da, baina bes-te batentzat, berriz, erakusketarekin batera antolatutako mintegia ere interesgarria izango da, eta ekarpenak han-txe egingo ditu beste parte hartzaileekin batera.

Page 12: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

12 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

TIK

Laida Beristain Zubizarreta

Non bizi zara gaur egun? Eskozian bizi naiz gaur egun, Glas-gown. Bi urte egingo ditut bertan urrian. Arrazoi bat baino gehiago egon ziren hona etortzeko erabakia-ren atzean. Finantza munduan nabil lanean gaur egun, Amerikako konpai-nia batean. Kalifornian dauka egoitza nagusia, eta bioteknologian mugitzen gara. Eskozian Europako, Afrikako eta Ekialde Hurbileko finantzak eramaten ditugu. Madrileko kontuak eramaten hasi nintzen hasieran, eta Espainiako eta Portugaleko kontuak daramatzat orain; aurki, ordea, esportazioekin eta Europako gainontzeko herrien hil amaierako finantza txostenen anali-siekin hasiko naiz.

Herrira bizitzera itzultzeko asmorik? Herria eta gertukoak neronekin da-ramatzat toki guztietara, eta herrira bueltako beharra leuntzen dit ho-rrek. Euskal sustraiak ondo errotuta dauzkadala esango nuke, eta atzerriak kulturalki aberatsago egiten nauela. Toki batetik bestera dezente mugitu izan naizenez, ordea, segur aski Es-koziatik ere mugituko gara noizbait. Enpresak mugitzeko aukerak ematen dizkigu, eta baliteke hurrengo mugi-mendua horrek bideratzea. Bikoteki-dea lanean ezagutu nuen. Eskoziarra da hura, baina badauka beste nonbait bizitzeko gogoa, eta bion artean har-tuko dugun erabakia izango da. Eus-kal Herria bioi gustatzen zaigu, baina gaur egungo egoera ekonomikoak atzerrian hasitako ibilbideari eustera bultzatzen gaitu. Hala ere, etorkizune-rako aukeratzat daukagu, noski.

Beste hainbat herrialdetan ere bizi izan zara. Non?Herritik kanpora lehen aldiz 19 ur-terekin atera nintzen, Parisera, beka bati lotuta. Beste beka batek Alema-niara eraman ninduen 21 urterekin. Bi beka horiek laneko praktikak egi-teko ziren, eta lauzpabost hilabete egin nituen bakoitzarekin. Ikasketak amaitutakoan Erresuma Batura sal-to egin nuen urtebeterako, Eskoziara lehenengo eta Londresera gero, in-gelesa ikasteko nahiak eta beharrak bultzatuta. Etxera bueltatu, eta Gi-puzkoako Aldundiaren museo batean hasi nintzen lanean gero. Han 3 urte egiterako, krisi usaina nabarmentzen hasia zen, eta kulturako aurrekontuak murrizten hasi ziren. Lan eskaintza batek Norvegiara eraman ninduen orduan, gidari lanetarako, eta bes-te 3 urte pasatu nituen iparraldeko

“Herria eta gertukoak neronekin daramatzat toki guztietara”

Ainhoa Aldalur 31 urteko azkoitiarrak ia bi urte daramatza Eskozian bizitzen. Eskozian bizi aurretik, ordea, beste hainbat herrialdetan bizitzeko aukera ere izan du, eta hainbat anekdota eta esperientzia bitxi kontatu dizkigu elkarrizketa honetan.

Ainhoa Aldalur Beristain, Eskozian bizi den azkoitiarra

Page 13: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

TOKITTEKO

PUNTETIK

zenbait herrialdetan gidari; lan hura hainbat proiektu eta bidaiarekin konbinatu nuen, eta, besteak beste, negu bat Kanadako artikoan pasatu nuen. Eusko Jaurlaritzaren bes-te beka bati esker, Estatu Batuetara joan nintzen gero, eta ia bi urte eman nituen hango hiriburuan. Giza eskubideen eta kontserbazioaren inguruko mugimenduan lan egin nuen Washingtonen, eta hangoa amaitzean Eskoziara eto-rri nintzen; finantza mundura salto egin nuen, gaur arte.

Txikitatik gustatu izan zaizu bidaiatzea? Atzerrira edo kanpora joateko kuriositatea txikitatik izan dut, eta nahiko argi nuen denboraldi baterako kanpora joan nahi nuela, hizkuntzak ikasteko batez ere. Hori buruan edukita, ikasketak eta lana biak batera eraman nituen urte batzuetan, eta aurreztutakoa bidaia eta hizkuntza eskolak ordaintzeko erabili nuen gero. Hala ere, txikitan ez nuen imajinatuko neure burua horrenbeste denboran eta hain luzerako etxetik kanpo. Dena dela, zortea izan dut hainbat aukerarekin, eta aukera guztiei eusten saiatu izan naiz beti.

Zein da bizitzeko gehien gustatu zaizun he-rrialdea? Herrialde guztiak gustatu izan zaizkit, eta zaila da aukeratzea, bertara era-mandako proiektuek ere zerikusia izan baitute herrialdea era batera edo bes-tera ezagutu eta bizitzeko. Norvegian, naturarekin harreman estua izan nuen, eta bertako filosofia ere bada neurri han-di batean: mendi, glaziar eta fiordoetan ba-rrena abentura bizi eta sustatzeko herrialde paregabea da. Kanadako artikoan, bestalde, isola-mendua eta barne elkarrizketa sustatu nituen, hala nola bertako indioen historia eta ohitura tradizionalak ezagu-tuz. Washington, berriz, gazte eta jende ekintzaile eta au-sartaz jositako hiria da; ingurumen arazoak, sozialak zein ekonomikoak borrokatu eta aldaketa bultzatzeko jendea ezagutzeko toki bikaina. Oso jende interesgarria ezagutu nuen han. Eskoziak, azkenik, gaur egungo bikotekideaz eta familia baten goxotasunaz gain, lan erronka berriak ekarri dizkit, eta oso gustura nago hemen orain. Nagoen tokian

nagoela ere, momentuari ahalik eta etekin handiena ate-ratzen saiatu izan naiz beti.

Zure ustez, Euskal Herriko bizimodua eta euskaldunak oso desberdinak al dira ezagutu dituzun herrialdeetakoen al-dean?Azaleko ohiturak desberdinak dira, baina funtsean oso antzekoak garela esango nuke nik. Ez naiz sekula egokitu ezinik sentitu behintzat. Kontsumoan antzeman dut agian desberdintasun handiena, baina giza balioetan antzekoak garela esango nuke. Jende oso ona tokatu izan zait beti inguruan, eskuzabala eta laguntzeko prest dagoena, eta emateko izaera horretan euskaldunekin antzekotasun asko topatu ditut.

Kontatzeko anekdota bitxirik?Errusiako Kola penintsula zeharkatu nuen bizikletaz 2011ko abenduan, Jose Mijares Palentziako alpinistare-kin batera, zero azpitik 25 graduko tenperaturan. Bidean, izotzetan kanpatu genuen, eta elurra urtu ere egin genuen, edateko ura lortzeko. Urteko garairik ilunena zen, eta egu-nean ordubeteko argia geneukan. Bidaia hartatik artikulu pare bat atera ziren Barrabes eta Oxigeno mendi aldizka-rietan, bai eta atzerriko prentsan ere. Horren ondoren Ka-nadara salto egin, eta negu batez argi eta ur korronterik gabe bizi izan nintzen, zero azpitik 40 gradutan. Oso espe-rientzia aberatsak izan ziren. Kanadan, gainera, hango in-diarren lur eskubideen alde gogor borrokatu zen François Paulette lider politiko indiarra ezagutu nuen Artikoko Unibertsitatean. François oso ospetsua da, eta zuzenbide-ko ikasle guztiek dakite haren berri, haren kasua Kanada osoan ikasten baita. Atentzioa eman nion, eta harekin eta haren emaztearekin astebete pasatu nuen haien etxean. François xamana da, eta horrek balio izan zidan haien kulturaz eta tradizioez gehiago ikasteko. Dauzkadan espe-rientzia bitxienak dira horiek, segur aski.

Esperientzia horietatik guztietatik zer ikasi duzu?Gauza asko. Neure burua aurrera ateratzen oso gaz-

tetatik, askotan etxekoen babesik gabe, urrun zeudelako. Ate askotara deitzen ere ikasi

dut, eta aukerak ondo aprobetxatzen, bel-durrak alde batera utzita. Neure buruan errekurtso berriak bilatzen eta sortzen ikasi dut, egoera berrietara azkar ego-kitzen adibidez.Horrenbeste urtez kanpoan bizita, herria-ren eta gertukoen falta nabarituko duzu,

ezta?Noski, faltan botatzen ditut, eta asko akor-

datzen naiz etxekoekin. Sarritan deitzen diet telefonoz etxera, eta harremanetan ego-

ten saiatzen naiz. Ahal dudanean ere, noski, etxe-ra joaten naiz. Bikotekideari ere asko gustatzen zaio

horra joatea, eta ahal dugunean joaten gara. Hau beti izan-go da guk nahi duguna baino gutxiago, baina, zorionez, bai familia bai gertuko lagunak beti ari dira guri babesa ema-ten, eta ulerkorrak dira egoerarekin.Gomendatuko zenuke kanpora bizitzera joatea denboraldi baterako baldin bada ere? Zergatik? Oso esperientzia aberatsak eman dizkit niri, eta asko go-mendatuko nuke. Hala ere, norberari atera behar zaio kanpora joateko gogoa.

Argazkian, Ainhoa Aldalur, bere lagunekin.

"TXIKITAN EZ NUEN

IMAJINATUKO NEURE BURUA

HORRENBESTE DENBORAN ETA HAIN LUZERAKO

ETXETIK KANPO”

Page 14: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

14 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

KO H

ERRI

TARR

A

Zein da Sahararen egungo egoera?Nazioarteko legediaren arabera, Sahara herrialde au-tonomo bat da, baina oraindik ere kolonizatuta dago. Mendebaldeko Sahara Marokoko okupazio militarpean dagoen lurraldea da. Espainiak Sahararen kolonia utzi orduko, 1974. urtean, Marokok eta Mauritaniak Men-debaldeko Saharako lurrak inbaditu zituzten, eta hango herritarrok Algeriako basamortuetan babestu ginen. Handik urtebetera hasi zen gerra, eta 1991. urtean su-etena eman zuten. Hala eta guztiz ere, Marokok ez ditu Nazio Batuen Erakundearen ebazpenak betetzen, eta, bien bitartean, Mendebaldeko Saharan, Marokoko Gobernuak jendea atxilotu eta torturatzen du, eta bes-telako tratu txarrak eman.

40 urte pasatu dira jada, eta oraindik konponbidea-ren zain gaude. Sahararren giza eskubideen aurkako urraketen arazo nagusietakoa bertako baliabide natu-ralak lapurtzea izan da. Hain zuzen ere, okupazioaren hasiera-hasieratik, Marokoko politika iraunkorrak hel-buru hori izan du, eta arrazoi horrek eraman du Sahara krisi egoerara.

Bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du, baina hori ez da errespetatzen. Sahara herrialdea, orain bertan, erdibituta dago: bi heren Marokok okupatzen ditu, leku aberatsenak noski, eta heren bati, basamortuan gelditzen denari, Sahara liberatua esaten diogu. Erre-fuxiatuen kanpamentuak Algeriako basamortuan dau-de. Horregatik, Fronte Polisariokoek Sahara herriaren independentzia eskatzen dute: beren lurren okupazioa amai dadila.

Zergatik alde egin zenuen?

Marokoko inbasioak Algeriako basamortuetara despla-zatzera behartu gintuen, errefuxiatuen kanpamentueta-ra. Hango egoera ez da batere xamurra, prekarietatea soilik aurki baitaiteke.

Noiz iritsi zinen Euskal Herrira?

Azkoitira 2013. urtean etorri nintzen. Dena dela, urteak daramatzat hara eta hona; sahararrak jatorriz nomadak izan gara. Lehenengo aldiz Saharatik atera nintzenean Kubara joan nintzen; izan ere, Kubako Gobernuak beka

batzuk eskaintzen zizkigun saharar komunitatekooi, han prestakuntza integrala jasotzeko. Beka horiek bi helburu zituzten: alde batetik, sahararrek prestakuntza akademiko duin bat jaso ahal izatea eta, bestetik, gure egoera munduari helaraztea. Beraz, irakasle ikasketak burutu nituenean Saharara itzuli nintzen, errefuxiatuen kanpamentuetan irakasle lanetan jardutera. Urte batzuk geroago, lan eskaintza baten bidez, Kanaria uharteetara joan nintzen; han bi urte igaro nituen, eta Sevillan beste bi. 2012an Euskal Herrira iritsi nintzen, Oriora. Han bizi nintzela Azkoitian alokairu duin bat aurkitu, eta arrazoi horrexegatik etorri nintzen. Esan behar dut hemen oso gustura sentitzen naizela.

Irakasle lanean jardun dezakezu?

Irakasle ikasketak dauzkat, baina titulua homologatzea ez da batere erreza. Hori dela eta, etxeko langilea naiz. Paper batzuk eskuratuak baditut ere, titulua homolo-gatzeko oztopo ugari daude.

Euskaldunok Saharako komunitatearekin sentsibilizatuak al gaude?

Euskaldunek bereziki sinpatia handia dute Sahararekin. Hemengo egoera dela eta, Saharako gatazka politikoa beste zenbaitek baino askoz ere hobeto ulertzen dute. Bi herrialde hauek, nahiz eta oso desberdinak izan, identitate, kultura, hizkuntza eta sustrai propioak di-tuzte. Babestuak sentitzen gara; gainera, Euskal Herrian badira Sahara herri librearen aldeko zenbait asoziazio. Azkoitian horixe bota izan dut faltan: ez dagoela Saha-ra herriaren aldeko mugimendurik. Beraz, elkarrizketa honekin, aprobetxatu nahi dut azkoitiarrei dei egiteko gure herriaren aldeko elkarteetan parte har dezaten, gure txikitik asko egin baitezakegu.

Hizkuntzari dagokionez, euskaraz aritzen al zara?

Hitz solteak soilik dakizkit: agurrak, zenbakiak... Eta ezer gehiagorik ez. Saharan, lehen hizkuntza ofiziala arabiera da, eta bigarrena gaztelania, eta horrek aban-taila asko eman dizkigu, aurrez gaztelania jakinda bai-katoz. Hala eta guztiz, hassania dialektoa da geurea, eta kalean hori erabiltzen dugu.

Embarca Belkher, Mendebaldeko Saharakoa jatorriz, Azkoitian bizi da 2013. urteaz geroztik.

“Euskaldunek bereziki sinpatia

handia dute Sahararekin”

Embarca Belkher, Azkoitian bizi den sahararra

Maite Rodriguez Soreasu

Page 15: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

MAXIXATZEN M

AXIXATUIEZ

Etxeko euskararen erabileraren emaitzak

2016ko ahozko kale neurketak datu esanguratsua adierazi zigun: helduok euskaraz egiteko joera handia-goa dugula umeak aurrean daudenean. Datu horrek kezka sortu zigun Euskara Mahaiko kideoi (Maxixatzen Euskaldunon Elkartea, Erniarraitz Bertsozale Elkartea, AEK, Urola, Xabier Munibe eta Floreaga ikastetxeak eta Azkoitiko Udala).

Hori dela eta, apirilean Floreaga eta Xabier Munibe ikastetxeetako LHko 4., 5. eta 6. mailako haurrei eta gurasoei inkesta bat pasatu genien beraien artean euskara zenbateraino erabiltzen duten zehazteko. Hona hemen emaitzak:

AMAREKIN AITAREKIN BAINO GEHIAGO HITZ EGITEN DUTE HAURREK EUSKARAZ.

GURASOEK UMEEKIN EUSKARAZ HITZ EGITEN DUTE (1 eta 2 grafikoak), BAINA BIKOTEKIDEAREKIN EUSKARAREN ERABILERA NABARMEN JAISTEN DA, IA 19 PUNTU.

Gaur egungo gazteak biharko helduak izango di-renez, etxean egiten den erabilerak etorkizuneko erabileran ere garrantzia izango duela uste dugu. Horregatik, Euskara Mahaitik, gurasoen euskararen erabileraren inguruan hausnartu eta bikotean erabi-lera hori handitzeko plangintza jarri nahi dugu martxan 2016-2017 ikasturtean.

Plangintza hori denon artean osatzeko, eskertuko ge-nizuke proposamenak egitea. Horretarako, idatzi me-zua [email protected] edo [email protected] helbidera.

OHARRA: Datu babesakIzaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguruBAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:Izen-abizenak: Helbidea:Herria:Telefonoa:Helbide elektronikoa:Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: [email protected] 3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa

BAZKIDEEGIN NAHI?

BETI INOIZ ERE EZ

GEHIENETAN GUTXITAN

BATZUETAN

60,00%

18,87%8,73%

6,48%

5,92%

56,32%

18,10%9,48%

9,20%

6,90%

40,97%30,66%

13,18%

9,17

% 6,02

%

1 HELDUAK (AMA) EUSKARAZ HITZ EGITEN AL DU ZUREKIN?

2 HELDUAK (AITA) EUSKARAZ HITZ EGITEN AL DU ZUREKIN?

2 HELDUEK EUSKARAZ HITZ EGITEN AL DUTE BEARIEN ARTEAN?

Page 16: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

16 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA Hogei urte hiltegi zaharra hustu

eta bizitzaz bete zutenetikOstiral arratsaldea da. Zabalik dago Matadeiko atea; bilera dago

gaur. Asteburuko lanak banatu, hurrengo hileko programazioari buruz hitz egin, proposamen berriak komentatu… Lagun giroan egiten dituzte

bilerak Matadeixen. Espazioa martxan jarri zutenetik 20 urte pasatu dira, eta badute ospatzeko hamaika arrazoi: bizi-bizirik dago oraintxe bertan

Matadeixe, bere 20. urteurrenean. Amaia Ugalde Begoña

Azkoitiko gaztetxea 1984an sortu zenetik daude entsegu lokalak Matadeiko eraikin zaharre-nean, 1861ekoan. Hainbat musika talde hasi ziren bertan. Akauzazteko Joxe Larra-ñaga Kako-k Matadeixe kulturgune

bihurtu zutenekoa kontatu digu: “1993an Azkoitiko eta Azpeitiko gaztetxeak itxi zituzten, egun berean, dekretu bidez. Bertan ibiltzen ginen gazte asko kalean geratu ginen; entseatzeko lokalak baino ez genituen, eta ez geneukan elkartzeko lekurik”. Okupatzeko zenbait saialdiren ondoren, 1996an Matadeiko lokal handia be-rreskuratzea erabaki zuten.

Urteak ziren Matadeixen hiltegi jarduera amaitu zutela, eta udalak biltegi gisa erabiltzen zuen lokala; edukiontzi zaharrak eta ahaztutako tramankuluak zeuden han, aban-

donatuta. “Barrura sartzea, txukun jartzea eta lanean hastea erabaki genuen”, azaldu du Kakok. Musika taldeez gain, lokal eske ari zen hainbat artista, pintore, eskultore

eta Arte Ederrak ikasten zebilen jendea ere. Dena txukundu, paperak egin eta elkarte kulturala

sortu zuten, Matadero Ekintzak izenarekin.

Gunea ez zuten gaztetxe moduan definitu. “Azken finean, zer da gaztetxe bat?”, dio Larrañagak: “Lehenago egon zen gaztetxe bat beste jende batek mugitu zuena. Gu partaide izan ginen, baina nahiko gazteak

ginen, beste belaunaldi batekoak. Mata-deixen gurea zen zerbait egitea nahi genuen”.

Horregatik, gaztetxea hitza erabili beharrean Matadero Ekintzak erabiltzea iruditu zitzaien egokie-

na, “baina nik ez nuke esango ez zenik gaztetxe bat; azken finean, bazen”.

MATADEIKO KIDEEK BI

BIZILAGUN IZAN ZITUZTEN: BONBA ETA

KIRIKO TXATARRA BILTZAILEAK

Ekainaren 24an asanbladako bileraren ondoren ateratako argazkia.

Page 17: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Hasierako kuadrilla hartara hurbildu zen Maialen Mujika ere, eta oraindik ere Matadeiko asanbladan aritzen da. Txolarte elkartean ezagutu zituen gero Matadeiko lehen kideak izan-go zirenak, eta gogoan du uda batez jardun zutela inguruak txukuntzen. Gauza pilo bat atera zuten lokal hartatik, eta pixkanaka-pixkanaka beraien gustura jartzen hasi ziren.

Bonba eta Kiriko, Matadeiko lagunakHasierako urteetan, Matadeiko kideek bi bizilagun izan zi-tuzten: Bonba eta Kiriko txatarra biltzaileak. Azkoitiko lehen okupak, beharbada. Matadeiko goiko solairuan bizi ziren, txa-tarra artean, eta koltxoi baten egiten zuten lo. Maialen Mujikak bikote berezi haren oroitzapen onak ditu: “Gurekin esertzen ziren, eta kristoren hizketaldiak izaten genituen”. “Libre” bizi zirela dio Mujikak: “Txatarra jaso, herrian saldu, diru pilo bat hartu, eta mozkortu egiten ziren”. Kiriko hil zenean, Bonba egoitzara eraman zuten udalekoek, errukituta. “Harentzat, egoitza kartzela zen”, gogoratu du Mujikak. “Han, ordutegiak eta jendearen kontrola zeukan, eta Matadeixen, berriz, beti nahi zutena egitera ohituta zeuden Bonba eta Kiriko; erabat libre bizi ziren”.

Gaur egungo MataUrteotan jende asko igaro da Matadeitik, eta pertsona horiek izan dira guneari izaera eman diotenak. Gaur egun hamar-ha-mabi pertsona batzen dira bileretan, eta bi kiderekin izan gara: Maialen Mujikarekin eta Ainhoa Beristain Beris-ekin. Asanbla-dan “bakoitza mundu batekoa” dela diote, eta horregatik de-

netarik proposatzen dela bileretan, eta kanpoko pro-posamenei irekita daudela gainera. Joxek hasierako proiektua mantentzen dela uste du: “Ez da aldatu; aldatzen dena jendea da. Gaur egun, Matadeixe inoiz baino biziago ikusten dut; egitarauari begiratzea bes-terik ez dago”.

Kontzertuak, antzerki jardunaldiak, Bebarruko Jar-dunek, zine zikloak… Kontrako Eztarrixe irrati librea ere Matadeixen dago, eta Sostenipe emakume taldeak eta CNTk han egiten dituzte bilerak. Musika lokaletan, gaur egun bost talde ibiltzen dira entseatzen: Akau-zazte, 2schock, Slaktuis, Trini Fox eta Black Beauty.

Denetik programatzen dute Matadeixen, eta horri es-ker jende interesgarri asko ezagutu dutela azaldu dute Maialenek eta Berisek. Hemengoa, eta Euskal Herritik kanpoko jende asko ere bai: Asturias, Galizia, Ingala-terra, Kalifornia, Japonia, Kanada… Dirutzarik ez dute jasotzen ikuskizunaren truke, baina Matako jendeak mimoz tratatzen ditu, emanaldirako leku goxoaz gain lo egiteko aukera eta jatordu bereziak eskainita. Be-getarianoa izaten da Matako menua, hiltegia izan zen lekuan animaliarik jango ez zela erabaki baitzuten.

Musika taldeen artean ahoz aho joan da Matako espe-rientzia. Maialen Mujikak azaldu duenez, taldeek ba-tak besteari gomendatu izan diote bertara joatea. Gau batean bi-hiru talde direnean elkarrekin afaltzea asko eskertzen dutela esan du Mujikak: “Berauen artean kontaktua egiten dute, eta hemendik atera izan dira boloak. Elkar ezagutzen ez zuten taldeek kristoren fe-elinga lortu, eta hemen jo eta gero ikusten duzu biran dabiltzala Espainiatik, eta horiek Matan ezagutu zuten elkar!”.

Herrira irekitaHerriko talde bat proposamen batekin joaten denean, pozik hartzen dute plana. Aurten, adibidez, Ernia-rraitzek antolatutako bertso txapelketa izan da han, eta Matadeira inoiz sartu gabeko jendea ere etorri da. “Askorentzat leku urrun bat izan hau, eta etortzea kos-ta egiten zaio jendeari”, esan du Maialenek. Behin ba-rrura sartuta sorpresa hartzen dutela dio: “Leku polita ikusten dute, sukalde eta guzti, eta harritu egiten dira. Behin barruan, eroso eta gustura sentitzen dira”.

Hogei urte hiltegi zaharra hustu eta bizitzaz bete zutenetik

Matadeiko lehen kideak, Matadeixe txukuntzen.

Page 18: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

18 maxixatzen.eus

BizipenakMatako koloreak argazkietan plasmatu ditu Berisek, ur-teurrenaren harira egin duten erakusketarako. Izan ere, musika eta argazkilaritza pasioak dira harentzat, eta kontzertuetako argazkiak ateratzen ditu duela hiru ur-tetik: “Astebururo kontzertuetara etortzen hasi ginen; igual zigun zer zegoen”. Halako batean, asanbladan par-te hartzeko proposamena jaso zuen, eta baita argazkiak ateratzekoa ere. Bide Ertzean taldearen kontzertuan ate-ra zituen lehen argazkiak, eta hurrengo ostiralean joan zen lehen bilerara. Esperientzia hasieratik oso positiboa izan dela azaldu du: “Asanbladara etorri eta esku bat bo-tatzeko prest bazaude, jendeak ondo hartuko zaitu, bai edo bai”.

Matadeixen izandako ekintza bereziei buruz hizketan hasi, eta Maialenek duela hamar urte lagun batekin eman zuen sukaldaritza ikastaroa nabarmendu du. Makrobioti-kara hurbiltzeko saioak izan ziren: “Oso talde majoa sor-tu zen: andreak, mutil gazteak… Bakoitza mundu batetik zetorren, Matadeixen bezala”. Gaur egun ere, sukaldean ibiltzen da bere saltsan Maialen, eta antzerki jardunaldie-tan, adibidez, hori izan du ardura nagusia.

Berisek urteurreneko argazki erakusketa aipatu du. Erakusketa hasieran Matadeixen bertan jarri zuten, eta asanbladako kideek kanpora atera behar zela pentsatu zuten, herriko jendeak ere ikus zitzan argazkiak. Berisek ez zuen halako harrerarik espero. Torre Zurin egon da erakusketa ekainaren 17tik 19ra. Berisek azaldu du be-retzat xarma handia dutela Matadeiko txokoek: “Erretra-tua ateratzeko modukoak dira.”

Orain, oporrak“Uztail honetan faltan botako dut Mata”, esan du Beri-sek. Uztailaren 2an egun osoko jaia izan eta gero, pixka batean jai izango dute Matadeixen. Eta, opor ostean, ekintza gehiago etorriko dira. 20. urteurrena motiba-tuta eta umoretsu ospatu dute, eta horrela hasiko dute urte berria. Maialenek argi dauka: “Lan pilo bat egin da hemen, maitasun pilo bat jarri dugu, eta lana maita-sunarekin eta gogotsu egiten duzunean fruituak ematen ditu, eta ari da ematen”.

MATADEIXE, ARRISKUAN

Udalak planteatutako proiektu urbanistiko baten itzala izan du urteotan Matadeixek.

Eraikina bota eta haren lekuan zubi bat eraikitzea planteatzen zuen proiektu urbanistiko hark. “Bota behar zutela eta bota behar zutela”, hasierako urteetako mehatxu sentsazio hori gogoratu du Joxe Larrañagak. “Gaur egun ere esan daiteke badagoela mehatxu hori, baina proiektu urbanistikoa geldituta dago krisiagatik”. Dena dela, kritikatu du orain arte izan diren udalek ez dutela ezer egin eraikina legeztatzeko. 2004an txosten mardul bat egin zuten asanbladako kideek, proiektua bideragarria zela eta gauza mordoa egiten zela azaltzeko.

Matadeixe gaur egun (Ainhoa Beristain, BERIS).Duela 20 urte Matadeixe txukuntzeko lanak (udal artxiboa).

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Akauzazteren kontzertua, Matadeixen (Ainhoa Beristain, BERIS).

Page 19: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

Doinua: Munduan libre bizi izateaJulene Iturbe, Xabier Munibe Ikastolako XXV.

Bertsopaper Lehiaketako azkoitiar onena.

GAIA: ITSUA

BERTSOA PAPEREAN

Gutako inork ezin duenezhemen nor izan aukera,bakoitza bere ukituekin guztiok desberdin gerata hau da niri bizitza hontansuertatu zaidan papera,ardi beltzaren antzeranabil batetik bestera,mundu hontara ni noizbait itsujaio nintzen eta zera,ordundik nabil noraezean, ez aurrera, ez atzera.

Ezin ikusi ze mundu zabaldaukadan nire parean,nork inguratzen nauen goizeroni esnatzen naizenean,sarri galduta sentitu ohi naizbide arrotzen artean,honela goiz nahiz gauean,iluntasuna(re)n menpean.Saiatu arren betaurrekoakjarriz begien aurrean,Eguzki-izpirik ez da agerilaino beltz hauen atzean.

Maiz bizitzaren bide honetanerdi-balantzaka noa,ez dakit zein den helmuga edonora zuzendu pausoa.Askotan nire iparrorratzabihotzarekin bat doa,nik non daukadan gogoa,hara baitoa zangoa.Nahiz askorentzat ikusmena_izangarrantzirik gabekoa,falta denean ikusten duguberez daukan balioa.

Etxetik kanpo estralurtarrasentitu ohi naiz tarteka,entzun baititut nire aurkakohamaikatxo berriketa,hainbeste mezu kritiko daudenire barnean gordeta…zenbat burla ta iseka,buruan buelta ta buelta.Behingoagatik suntsi nahi nukenire aurreko pareta,kupoi-saltzaile ziztrin bat bainoaskoz gehiago naiz eta.

Begi pareko estalkia kentzennekatu arren buruaurteak joan, urteak buelta,jarraitzen det itsutua .Baina nahiz eta ezin ikusizapaltzen dedan zorua,itsas-hondo zein zerua,ez uda ta ez negua,bihotzarekin nik esploratu nahiko nuke ingurua,bi begitatik sartua bainogehiago baita mundua.

Herri honetan ni banaiz erebakarra bistaz makala,sarri dirudi itsutasunadegula gauza normala,jende askok ez baitu ikustenaurreko mundu zabala,hor dabiltza nola-hala,beste itsu bat bezala.Maiz neure baitan pentsa izan dethontaz ohartu ahalanire_inguruko hainbatek bainogehiago_ikusten dudala.

Page 20: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

20 maxixatzen.eus

08

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

04

02

01

07

06

03

05

Page 21: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

01_ 15 urtez Frantzian preso egon ostean, Traki herrira ekartzeko eskatu zuten. 02_ Ehunka umek herriko kaleak lasterka zeharkatu zituten Ikaskirol Krosean. 03_ Azken denboraldian nabarmendu diren kirolariei harrera egin zien udalak.04_ Gazte bat teilatutik erori zen Izpiritu Deuna kaleko lantegi bateko sabaitik.05_ Ehunka herritarrek Gure Esku Dago-ren egunarekin bat egin zuten.06_ Jesus eta Milagros Sudupek diamantezko ezteiak ospatu zituzten ekainaren 4an.07_ Herrian pilota sustatzeko, II. Pelotai Eun arrakastatsua ospatu zuten.08_ Sahatsa dantza taldekoek piztu zuten San Juan bezperako sua.09_ Ikastolako Eguna egin zuten ekainaren 18an.10_ Bizkargi Musika Eskolako kideek urte amaierako jaialdia egin zuten Baztartxon.11_ Beste urte batez, Zazpi Kurutze mendi martxa jendetsua izan zen.12_ Ikastolako jaialdiak giro onean igaro ziren.13_ EAJ alderdiak irabazi ditu Hauteskunde Orokorrak Azkoitian, %37,06arekin.

12

09

11

10HILABETIN BEG

IXETATIK

13

Page 22: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

22 maxixatzen.eus

Gaur ere, modaz hitz egingo dizuet. Baina oraingoan mugimendu bat dut idazgai. Duela pare bat urtetik, #droptheplus hashtaga behin baino gehiagotan ikusi dut sare sozialetan. Mugimendu horrek taila handiko modeloak eta taila “arrunteko” modeloak bereizteari aurka egiten dio. Guztiak dira modeloak, eta kito!

Izan ere, zein desberdintasun dago 36 neurriko modelo baten eta 40 edo 42 neurriko modelo baten artean? Kilo batzuk gorabeheran, besterik ez. Baina, zoritxarrez, moda munduan horrelako tendentzia asko daude. Geroz eta argalago, hobeto. Moda industriak, horrelako indarra izanik, adibide izan beharko luke gizartearentzat. Baina ez da hala.

Ni modazalea naiz. Niretzat adierazpide bat da, arte bat. Baina ez nator bat modak bultzatzen dituen alderdi askorekin. Eragin handia du, batez ere gaztetxoen artean. Gaixotasunak ekartzearen erantzule ere bada askotan. Modelo oso argalak ikusten dira aldizkarietan eta pasareletan, eta emakume “ideal” bat sortu da.

Benetako emakumeak Ione Bastida Uzin

HARA

!

Page 23: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

HARA!

Sare sozialetan kritika asko ikusten dira, “gizena” bezalako iruzkin asko. Baina bestelakoak ere bai: “Eskeletoa dirudizu”, “Jan gehiago!”. Askotan pertsona argalak erraz kritikatzen dira, pertsona gizenak baino errazago. Modeloen inguruan askotan entzuten da: “Horiek ez dira benetako emakumeak!”. Zer dira, ba, jostailuzkoak? Gorpuzkerak eta gorpuzkerak daude, eta denak errespetatu behar dira. Egia da pasareletan ikusten ditugun emakumeek ez dutela gizartearen gehiengoa ordezkatzen, ezta gutxiagorik ere. Baina horrek ez du esan nahi ez direnik errealak.

Droptheplus mugimenduaren ideiarekin, ordea, normaltasun batera irits gintezke. Baina, horrek benetako eragina izan dezan, gailurretik hasi behar da lanean. Diseinatzaileek onartu behar dituzte gorpuzkera desberdinak pasareletan, eta gizarteko emakumeen benetako isla izan. Ea etorkizunean 36 neurriko modeloak eta 42 neurriko modeloak elkarren ondoan desfilatzen ikusten ditugun. Horrela desagertuko da “emakume ideala”. Benetako emakumea ez da argala, kurbaduna, gizena edo gihartsua. Benetako emakumea norberak nahi duena da.

Page 24: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

24 maxixatzen.eus

BA A

L D

AKIZ

U?

Osagaiak:(4 pertsonarentzako osagaiak)

1 kilo itsas zapo (16 zati gutxi gorabehera) 16 otarrainxka (garbituta) Gurina Tipula potxatua Baratxuria

Otarrainxka krema egiteko osagaiak:

2 tipula 2 azenario 2 porru ¼ edalontzi tomate Otarrainxken buruak Koñak kopa bat Oliba olioa Arto irina Itsas zapoaren hezurrak Itsas zapoa

Miren Elorza Alberdi

- ERREZETA -

Itsas zapoa amerikar saltsan

Nola egin otarrainxka krema:

ra irakiten jarri itsas zapoarekin eta hezurrekin, eta utzi sutan fumet arin bat lortu arte. Iragazi eta gor-

de. Tipulak, azenarioak eta porruak txikitu, eta ondoren oliba oliotan potxatu. Gero, gehitu ¼ edalontzi tomate eta otarrainxkak, eta eragin lasai. Koñak kopatxo bat ge-hitu eta flanbeatu guztia. Ondoren, gehitu aurretik egi-niko arrain fumet-a. Utzi irakiten 30 minutuz. 30 minutu igaro ondoren kendu sutatik, eta irabiagailu elektriko batetik pasatu. Guztiz irabiatu eta gorde.

Nola prestatu platera:

erra loditan zatitu itsas zapoa, gatza bota eta irinetan pasatu. Zartagin batean 25 gramo gurin ipini, tipula

potxatu, baratxuriekin, eta bota bertara itsas zapoaren zatiak. Gehitu beste koñak kopatxo bat eta flanbeatu be-rriro ere. Gero, gehitu otarrainxkak eta aurretik presta-tu dugun krema, eta nahastu guztia. Utzi bost minutu sutan, ondo egin dadin.Atera itsas zapoaren zatiak plater batera. Azkenik, ka-zolan gelditu den krema berriro irabiatu eta zerbitzatu!On egin!

Itsas zapoa amerikar saltsan.

Page 25: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

ESKURE KOM

ENIEZ

ETZ

TOPA

U!

TELEFONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen EtxeaBake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

Non dago Zakelmari?

Itsas zapoa amerikar saltsan.

Ekaineko aldizkarian Zakel-mari non ezkutatuta ze-goen asmatu behar zen: 21.

orrialdean zegoen. Asmatzaileen artean zozketa egin ondoren, Iosu Irizarrek irabazi du Jausoko Ogi Berri okindegiaren zortzi la-gunentzako tarta.

Datorren hilean Odriozola ar-dotegiaren saskia zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aur-kitzen dutenen artean. Bidali erantzuna uztailaren 18a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektronikora. Iosu Irizar, ekaineko irabazlea.

AZKOITIA: Jaen 943 85 07 85

AZPEITIA: Jakome 943 08 02 58

AZKOITIA: Gisasola 943 85 12 35

AZKOITIA: Azpiazu 943 85 29 89

AZKOITIA: Mendiola 665 49 67 44

Egunez: 09:00 - 22:00

Gauez: 22:00 - 09:00

Farmaziak (uztaila)

11, 12, 13, 14, 15, 16, 17

4, 9, 10,19, 20, 28, 29

18, 21, 22, 23, 24, 26, 27

3, 5, 6, 7, 8, 25, 30, 31

Urte osoan irekita.

GARMENDIA AUZUNEA, 19

Page 26: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

26 maxixatzen.eus

AGEN

DIE UZTAILA

10

23

02 09-1001Kultur etxean, 19:30ean, Azkoitiko 16. Bidaia Tertulien barruan, “Bizikletan bidaiatzeko hitzaldi-tailerra”.

Urrategi auzoko festak.

Goizean, Musika Bandaren kalejira.

Herriko Plazan, Jenny Caleroren eskolako ikasleen dantza erakusketa.

Udaletxeko osoko bileren aretoan, Batzar Nagusiak.

Matadeixe 20 urte Ostixena Jotzen:12:00etan, Bizipoteue

14:30ean, Bazkaixe

17:00etan, Serigrafi saxue

19:00etan, Mass Blinded eta Sound

Immersion (soinu esperientzia kolektiboa)

Gauean zehar, VI. Gau Beltza

16 Herriko plazan, Tabernarien Elkarteak antolaturik, NON SERVIUM taldearen kontzertua.

Page 27: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

maxixatzen.eus

Page 28: MAXIXATZEN · hasi. Politikari buruz, betikoa: fedea galdua dugula, esan eta gerora egiten dutenaren arabera. Ikaskete-tan, idazten hasi ondoren, nerabe batek planteatzen dizkidan

28 maxixatzen.eus