MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila...

32
Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila - 362. zenbakia TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA Jorge Teixeira MAXIXATZEN GALDETU AHALA ERANTZUN Parrokiako jaiotza Attubeko filma- ren grabaketa TOKITTEKO PUNTETIK IZENA TA DIZENA Josu Aranbarri Artetxe

Transcript of MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila...

Page 1: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

7ko

otsa

ila -

362.

zen

baki

a

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRAJorge Teixeira

MAXIXATZEN

GALDETU AHALA ERANTZUNParrokiako jaiotza

Attubeko fi lma-ren grabaketa

TOKITTEKO PUNTETIK

IZENA TA DIZENA

Josu Aranbarri Artetxe

Page 2: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

Kale Nagusia, 62Gipuzkoa, 20720 Azkoitia

943 85 36 17www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Maxixatzen Euskaldunon Elkartea.

ERREDAKZIO TALDEA ETA KOLABORATZAILEAK:

Naroa Olalde, Idoia Alberdi, Laida Be-ristain, Olaia Juaristi, Amaia Ugalde,

Ainhoa Aranbarri, Aitor Arruti, Gema Lopez eta Ainhoa Cuende.

KOORDINAZIOA:Olaia Juaristi.

MAKETAZIOA:Ane Larrañaga.

PUBLIZITATEA:Ainhoa Aranbarri. Tel.: 943 85 36 17

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez.

INPRIMATEGIA:Gertu inprimategia.

TIRADA:800 ale.

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra:Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN, KOMIKIAN eta GUTUNEAN adierazitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal izateko, eskutitz guztiek ondo identifi katuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea: izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abi-zenak soilik argitaratu. Idatziek gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena baino lehen.

1616

16

18

IRITZIXE Yolanda Larrañaga: "Amaren bularra"

KALIN GALDEZKA Sagardoteire juteko asmoik

ba al daukezu?

IZENA TA DIZENA Alai Batza aisialdi taldeak 30 urte

bete ditu

IRITZIXE Joseba Epelde: "Azkoitiarron olinpoa (edo

generoa)"

GALDETU AHALA ERANTZUN Boluntario talde batek parrokian

jaiotza jarri du, 12 urteren ondoren

TOKITTEKO PUNTETIK Josu Aranbarri, Londresen bizi den azkoi-

tiarra

TOKITTEKO PUNTEKO HERRITARRA Jorge Teixeira, Azkoitian bizi den

portugaldarra

IZENA TA DIZENAAttube baserrian grabatu dute

'Errementari' fi lmaren sekuentzia bat

HARA!Kepa Alberdi: Azkoitiko baserri kontu

zaharrak

HILEBETIN BEGIXETATIK

DENBORA-PASAK

BERTSOA PAPEREANEneritz Artetxe Erniarraitzeko bertsolariaren

bertsoak

MAXIXATZEN TXIKIHaurren txokoa

MAXIXATZEN MAXIXATUIEZ Euskara elkarteko taldekide

izan nahi?

PUBLIRREPORTAJEA Iñaki Uria, aholkulari aditua

BA AL DAKIZU? Joseba Beristain musikariak sortu du 'Teresa

eta Galtzagorri' fi lmeko soinu banda

ESKURE KOMENI

AGENDIE

11

12

14

15

16

22

18

23

27

24

26

28

4

5

6

20

2930

Page 4: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

4 maxixatzen.eus

IRIT

ZIXE

Amaren bularraYolanda Larrañaga Arrieta

Amaren bularra haurraren janari, haurra-ren negarra beti hunkigarri… Ehunka aldiz entzun dugu Xabier Leteren abesti hunki-garri hori, seguru asko.

Xabier Letek haurraren negarra eta amatxoren bu-larra ezkontzen ditu elkarrekin. Baina jakintasuna-ren ezjakinean beharbada, edo jakitun zen hura hitz horien esanahi sakonaz?

Inoiz pentsatu ote dugu zergatik haur garen bitar-tean negar asko egiten dugun eta handitzen ari garen heinean negarra alde batera uzten dugun? Txikitako behar gehienak handitan ere behar izaten dira, baina negarra ez ote da gure beharretako bat heldu izatera iristen garenean?

J. Claire K. Niala andreak urteetan eginiko ikerketa baten ondoren, egiazta dezakegu Afrikan haurrek ez dutela negarrik egiten. Datu kuriosoa da lehen entzu-tean, eta horren zergati funtsezkoena zera omen da, afrikar haurrak egun guztian amaren bular ondoan egon ohi direla, amek batetik bestera baitaramatzate jaioberriak lehendabiziko hilabeteetan. Amaren sa-belean hainbeste denbora egon ondoren berriro ere sabel eta bular horrengandik gertu egoteak ematen omen dio haur txikiari babesa, ama baitu bizitzeko teilatu.

Askotan esan ohi diegu gure haurrei: “Ez egin ne-garrik”, “Handiek ez dute negarrik egiten”, “Olentzero ez da etorriko negar egiten baduzu”, “Beste haurrek barre egingo dizute, mimoxo deituko dizute” edo “Ez zara handi egingo hainbeste negar egiten baduzu”... Maiz pentsatzen dugu negar egiten duena ahula dela, indargabea. Egia da batzuetan haurraren negarrak estresa eta egonezina sortzen digula helduoi, baina negar egiteak dituen onurak ahazten ditugu asko-

tan, txikitatik ahulkeria hutsa balitz bezala ikusi izan baita begietako malkoa. Baina negar egiteak mesede egiten badio gure osasunari? Badakigu negar egiteak estresa eta toxinak askatzen dituela? Emozio nega-tiboak burutik kentzen laguntzen duela? Sentimen-duak adierazteko modu bat dela? Eta negar egiten duenak askotan gure laguntza behar duelako egiten duela?

Mundu osoan zergatik ikusten dugu negarra ahul-tasun zeinu bat balitz bezala? Negar egiten badut, ez diot inori esango, edo ez nazala inork ikusi begiak bustita behintzat… (pentsatu gabe barnean ditugun hitzak dira nolabait).

Bada, hala ere, negar egin nahi eta ezin duena. Malko bustirik ateratzen ez zaizkien horietako gizon-emakumeak ditugu ingurunean, baina barne borroka ikaragarri bat izan daiteke askorentzat. Beharbada, haur zirela ez zieten utzi negar egiten eta orain ezi-naren jabe dira? Zergatik dugu lotsa negar egiteko eta askotan ez gara lotsatzen begien aurrean ditugun milaka eta milaka aldrebeskeriarekin?

Noski, irriarekin elkartzen dugu zoriona eta tristu-rarekin malkoa, baina pozez beteta gaudenean ere malkoak gertu izan ohi dira, eta orduan ere lotsatu egiten gara. Malko gaziak eta gozoak ditugula esan genezake.

Ez gaitezen, bada, hain gogor eta bihozgabeak izan, eta aldamenekoaren malkoa bihur dezagun irri. As-kotan, gure hitz edo irri batek alda dezake aldamene-koaren malkoa, ez dadin hain garratza izan.

Honela amaitzen da Xabier Lete handiaren abestia: “Zaude isilik, haurra, ez egin negarrik, munduak ez du eta malkoen beharrik”.

Page 5: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

KALIN GALD

EZKA

Sagardoteire juteko asmoik ba al daukezu?

Iñaki SudupeAspaldixen ez naiz jun, baino badauket goue juteko. Petritegire eo Saizarrea jungo gea. Taillerrekuk ai gea antolatzen.

Amaia OregiEz dut uste aurten umearekin joango garenik. Baina, joatekotan, familiakoekin joango naiz, Aginagara. Etxeko ohitura da hara joatea.

Saioa ArrietaAstigarragako sagardotegi baten izan naiz ja, eta kuadrillakukin ere antolaute daukeu bazkaxe.

Jakes AlberdiEz, ez dauket ohiture haundik sagardoteire juteko. Jutezkotan, Añota jungo naiz.

Alejandro ZabalaOin ja ez, xahartu ein gea ta [barrez]. Launekin eta lanekukin asko jundekue naiz Hernanire eta Astigarragara.

Ines IrazustabarrenaBai, Adunako Zabala sagardotegira urtero joaten naiz familiarekin.

Iñaki SanchezAurten oindik ez naiz jun, baino jungo naiz familikukin. Hala re, ez gea askotan jutekuk.

Oihana AldazabalKuadrillan urtero eukitzen deu juteko intentzixue, baino gero gutxitten juten gea. Hernani eta Astigarraga aldea juten gea normalin.

Page 6: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

6 maxixatzen.eus

Mireia Olariaga Odriozola

Alai Batza Azkoitiko salestarren aisialdi taldea da, orain dela 30 urte sortua. Garai hartan zeu-katen helburua eta gaur egungoa berbera da: “gazteekin eta gazteentzat lan egitea”. Hasie-ran ez zuen jende askok eman izena, baina hogeita hamar urte hauetan 2.500-3.000 pertsona

inguru igaro dira bertatik. Bestalde, taldearen historian 200-300 begirale inguru ibili dira, denak ere boluntarioak. Alai Batza txiki zein gazteentzat dago irekita, ostiral eta larunbatean.

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Page 7: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Gaur-gaurkoz, Alai Batzak hiru koordinatzaile ditu: alde batetik, Iosu Irizar dago, Alai Batzako koordinatzailea; beste aldetik, Amaia Arteagak Gazte Kluba koordinatzen du; eta, azkenik, Kol-

do Calvo aisialdi taldearen koordinatzaile nagusia da. Gaz-te Kluba Alai Batzak gazteentzat duen atala da, eta ostiral gauean egoten da zabalik.

Alai Batza ez da soilik ostiral eta larunbateko ekintze-tan oinarritzen; udarako kanpaldiak ere antolatzen ditu, baita Azkoitian udaran egiten den Uztaila Jolasean ere. Kanpaldiei dagokienez, Azkoitiko gaztetxoak Somalo ize-neko toki batera joaten dira, Logroño eta Uruñuela he-rrien albora, Bosco Taldea osatzen duten beste etxeekin batera. Bosco Taldea, hain zuzen ere, EAEko, Nafarroako, Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako Gazte Zentroen Konfederazioa ere han elkartzen da.

Alai Batzak 47 begirale inguru ditu gaur egun, eta guz-tiak boluntarioak dira. Gazteenak lehenengo batxilergoko ikasleak dira, eta zaharrenek, berriz, 29-30 urte bitartean dituzte. “47 begirale boluntario izatea azpimarratzekoa da”, dio Irizarrek.

Alai Batzak 30 urte beteko ditu, eta baliteke hainbeste urte irautearen sekretua gazteei emandako atentzioa iza-tea. Gazteak, parkeak, lokalak eta halakoak izanda ere, as-kotan Alai Batzara joaten dira, han jasotzen dutena kalean jasotzen ez dutelako. “47 pertsona daude haiekin jolasteko edo haiek nahi dutenean laguntzeko. Esan daiteke umeen alde lan egiten dugula, eta nahi duten guztian edo ahal du-gun guztian laguntzeko gai garela iruditzen zait”, adierazi du Arteagak. Horri dagokionez, astebururo hain-bat jarduera egiten dituzte, eta guztientzat zerbait desberdina egin nahi izaten dute, inor asper ez dadin. Eta, harritzekoa bada ere, Alai Batza ez da gain behera joan. Izan ere, urtetik urtera jende ge-hiago apuntatu da, herriari zabaldu-ta dagoen proiektua delako. “Hemen ematen duguna ez da jolasetan bakarrik oinarritzen; asteburuan irekita egoten den aisialdi talde bakarra gara, eta, horri etekina ateratzeko asmoz, hainbat irteera ere egiten ditugu”, gaineratu du Irizarrek.

Alai Batzak hainbat aldaketa izan ditu koordi-natzaileen aldetik. Litekeena da arrazoia salestarren aldaketak izatea. Orain Koldo Calvo dabil zuzendari edo koordinatzaile nagusi; Calvori, Intxaurrondotik etorri ze-nean, egokia iruditu zitzaion Alai Batzaren eraketa, eta, adierazitakoaren arabera, Alai Batza indartsu dago beste hainbeste urtetan aurrera jarraitzeko. “Orain lanak nola-bait banatu ditugu, eta martxa onean gabiltza lanak egiten. Bi koordinatzaile gazte daude, eta horrela jarraitzen badute lanean, etorkizunean oso ondo ibiliko gara, nire iritziz. Ez dugu ahaztu behar begiraleak eta koordinatzaileak bolun-tarioak direla”, azaldu du Calvok. Argi dago koordinatzaile gazteak eta begirale langileak izatea ez dela nahikoa, eta, horregatik, azpimarratzekoa da aurtengo ikasturtean 350-

400 ume inguruk eman dutela izena. Aisialdi taldearen hel-buru bakarra ez da gazteei kalean ez duten hori ematea, baizik eta Azkoitiko umeek behar duten hori ematea. Cal-voren arabera, salestarren heziketa ereduan oinarritutako elkartea da. Aisialdiaren bitartez, gazteen interes, kezka eta behar sakonenei erantzuten diete baliabide pertsonal, kultural eta sozialekin, askatasunean, erantzukizunean eta begirunean oinarritutako giro batean. Alai Batzak bere xedeari eusten dio modu boluntarioan egiten den lanari esker.

Larunbatean eta ostiral gauean irekitzen da lokala, eta, gazteak alai egoteko asmoarekin, hainbat jarduera anto-latzen dituzte. Alde batetik, larunbatean, ume gehiago ego-ten denez, patioko jolasak, tailerrak, kontsolako jokoak, billarra, ping-ponga eta beste hainbeste jarduera egiten dituzte. Ostiral gauean, berriz, telebistako programak egi-ten saiatzen dira, eta, besteak beste, Zortearen Erruleta, Password, Mihiluze eta horrelako txapelketak jokatzen di-tuzte. “Momentu politak igarotzen ditugu”, adierazi dute bi koordinatzaile gazteek.

Gazte Klubaren koordinatzaile Arteagak, berriz, gazteak asko aldatu direla esan du. Dioenez, asko aldatu da euren artean komunikatzeko duten modua: “Haien errutina edo sozializatzeko modua asko aldatu da, eta askok nahiago dute lokalean egon. Eta horregatik ari gara beste ekintza edo dinamika batzuk prestatzen, haien nahien edo gogoen arabera. Sozializatzeko modu bat da Alai Batza, eta ez soi-lik umeak euren adinekoekin sozializatzekoa; zaharragoe-kin edo gazteagoekin ere sozializatzen dira”, dio gazteen koordinatzaileak. Askotan, dinamikak ez dira eurek nahi

dutena; lasaitasuna eta lagunartea lortu nahi izaten dute. Horregatik, azkenaldian aldaketak egiten

ari dira, eta aldaketa horietako bat Zineforu-ma izan da. Zineforumaren ondoren, eu-

ren artean pelikula komentatzeko eta lagunartean solasaldia izateko aukera izaten dute. Dinamikez gain horrelako ekintza gehiago antolatuko dituztela adierazi dute. “Ume bakoitza mundu bat da, eta ezin dugu une oro aurkitzen

duten guztia momentuan eman. Berri-kuntzak egiten gabiltza, eta momentuz

ondo doa”, azpimarratu du Arteagak.

Larunbateko eta ostiraleko ekintzez gain, ai-sialdi taldeak urte osoan beste hainbat jarduera eta

irteera egiten ditu; besteak beste, urtarrilaren 31n, Don Bosco eguna ospatzen dute. Esan daiteke Don Bosco dela horren guztiaren sortzailea. Horrez gain, inauteriak, An-dre Maria Laguntzailearen eguna, familien festa, beste sa-lestar etxekoekin egiten den topaketa, gazteen elkarketa, Barakaldoko Gabonetako haur parkerako irteera eta abar ere antolatzen dituzte.

Aurten, 30. urteurrena dela eta, urtarrilean festa berezia egin zuten, eta apirilean bazkari edo afari bat egingo dute. Alai Batzan ibilitako begirale guztien elkarketa izango da, ospakizun handia inondik ere. Seguruenik Floreaga Ikas-tetxean ospatuko dute festa.

“SOZIALIZATZEKO MODU BAT DA ALAI

BATZA, ETA EZ SOILIK UMEAK EUREN ADINEKOEKIN

SOZIALIZATZEKOA; ZAHARRAGOEKIN EDO GAZTEAGOEKIN ERE

SOZIALIZATZEN DIRA”

Page 8: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

8 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Koldo Calvo, Iosu Irizar eta Amaia Arteaga koordinatzaileak

“Txikitatik gaude hemen, eta 14-13 urte inguru dara-magu mundu honetan sartuta. Oso ondo pasatzen da, eta etapa desberdinak bizitzeko nahia zela-eta sartu ginen be-girale. Boluntarioa baldin bada ere, hemen ikasten denak eta bizitzen denak ez dauka preziorik. Momentu politak igarotzen dira eta izugarrizko esperientzia da. Bizitzarako laguntzen du, eta pertsona moduan hazteko ere balio du. Ezeren truke jasotako hori eman nahi dugu, eta begira-le izateak hori errazten digu: eman ezeren truke, ezeren truke jaso zenuen hori. Egia da boluntario izateak denbo-ra asko kentzen duela, baina nabariagoa da ematen duen alaitasuna kentzen duen denbora baino”.

Koldo Calvo, Iosu Irizar eta Amaia Arteaga koordinatzaileak.

Zergatik etortzen zara Alai Batzara?

MAREN CASAS, 13 URTE (1. DBH)Lagunekin ondo pasatzen dalako eta earra dalako. Gehixena gustatzen zatena lehiaketak die, eta hoixetako bat karnabaletako disfraz lehiaketie da. Kanpamentota jutie ere asko gustatzen zat, eta edadin arabera izeten da Somalo eo Logroño. Ni normalin Logroñoa jun izen naiz. Oso ondo pasatzen da, eta gustoa etortzen naiz.

MARTA GOGORZA, 12 URTE (1. DBH)Ba, lagunekin etortzen naiz eta ondo pasatzen det. Gehixena tailerrak, futboline, lehiaketak eta ginkana gustatzen zaizkit. Kanpamentota jutie ere asko gustatzen zat, ze beste tokixetako jendikin eoten gea, eta oso earra da. Oso ondo pasatzen det, bai zapatutan bai da ostireletan.

JUNE LARRAÑAGA, 13 URTE (2. DBH)Ba, ondo pasatzen detelako eta egualdi txarra eitten duneako toki earra dalako. Gainea, ez zealako zure edadekukin bakarrik eoten; txikixouekin eta zaharrouekin eoteko aukerie daukezu, eta monitorikin eotie ere oso earra da. Gehixen gustatzen zatena da ez zeala aspertzen, ze beti dao zeoze diferentie eitteko. Oso ondo pasatzen da, eta gustoa eta pozik etortzen naiz.

NAROA ALBERDI, 14 URTE (2. DBH)Ondo pasatzen det lagunekin eta hemen eoten, eta kalin aspertu eitten banaiz, ba etorri eitte naiz eta hobeto pasatzen det. Eitten dien irteerak asko gustatzen zaizkit, eta ekintzak ere bai. Oso ondo pasatzen dan toki bat da Alai Batza.

ANDREA REDONDO, 13 URTE (2. DBH)Ba, lagunekin eoteko toki earra da, ze beti dao zeoze eitteko, eta oin negun hau baino toki hobiok ez dao jendikin eoteko. Gehixena gustatzen zatena kanpamentuk die. Bertan beste herrixetako jendie ezagutzeko aukerie dao, eta orokorrin oso ondo pasatzen da.

Page 9: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eusmaxixatzen eus

Page 10: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

10 maxixatzen.eus

Olaia Juaristi Zabala

Zergatik erabaki zenuten Alai Batza sortzea?

Alai Batzak, jolasak, jaialdiak eta musikalak sortzeaz gain, badu ezinbesteko sail bat neska-mutilei giza eta kristau heziketan laguntzeko: ADS taldeak [Domingo Savioren Lagunen taldeak]. Talde horiek hainbat gai lantzen dituzte ikuspegi ezberdinetatik, baina, bereziki, kristautasunaren ikuspegitik. Azkoitiko neska-mutilen duela 30 urteko eta oraingo beharrak antzekoak dira: parrokiak eskaintzen du jaunartzea eta sendotza prestatzeko taldea, baina tar-teko neska-mutilek ez dute talderik, ez orain ez lehen. Hutsune hori betetzeko ere ezinbestekoa da Alai Batza; aisialdi talde bat baino askoz gehiago da.

Lantaldean sortutako proiektua izan al zen?

Ez. Ideia eta izena On Luis Puyadenak proposatu zituen, orduko salesiano komunitatearen zuzendariak. Salesia-noak ordurako berriro etorriak ziren Azkoitira, eta haien lehentasuna ikastetxeak martxan jartzea izan zen. 1986-87ko ikasturtean, gauzak nahiko bideratuak zeuden, eta salesiano komunitateko bilera batean Alai Batzaren ideia azaldu zuen Puyadenak.

Zein zailtasun izan zenituzten?

Zailtasunak asko izan ziren, batez ere salesianoen alde-tik eta lekuarengatik, eta bertan behera geratu zen pro-posamena bilera hartan. Baina Puyadenak ez zuen etsi. Hurrengo ikasturtean atera zuen berriz ere bere asmoa, baina orduan ez proposamen bezala, agindu moduan baizik. Jose Amaya salesiano gazteari enkargatu zion Alai Batza martxan jartzeko. Nik laguntza eskaini nion Ama-yari, eta bion artean egitekoak ginen. Hurrengo urtean, ordea, Amaya soldaduskara joan zen, eta azkenean ni izan nintzen proiektuaren arduraduna.

Zenbat ikaslek eman zuten izena hasierako urte haietan?

Ez dakit zenbat izango ziren, baina jendearen sartu-ir-tena handia izaten zen. Hasieratik gainezka egoten zen; arrakasta izan zen. Amayak eta biok prestatu eta apain-du genuen gela, eta kartel erakargarriak jarri genituen. Puyadenak altzariak, bi futbolin eta mahai jolasak ero-si zituen. 1988ko urtarrilaren 24an jarri zen Alai Batza martxan. Guztia doan izaten zen, zinea izan ezik; zinean 50 pezeta [0,30 euro] kobratzen genuen.

1989ko urrian, Alai Batzako karneta eman genien kideei, eta aurreneko hilabetean 250 baino gehiago egin geni-tuen. Ikasturtearen amaieran, 340 inguru ziren kideak, baina ez Floreagako ikasleak bakarrik; 55 lagun Xabier Munibe Ikastolakoak eta Altamirakoak ziren, eta beste 40, berriz, Urola Institutukoak.

ADS taldeak ere handituz joan ziren. Hiru salesianok eta sei begiralek eramaten genituen taldeak, eta 102 neska-mutil zeuden taldeetan.

Nork fi nantzatu zuen proiektua?

Beti salesiano komunitateak lagundu izan digu, eta ha-sieran zinetik ateratzen genuen diruarekin nahikoa zen. Gerora, 1989-90eko ikasturteak aire berria ekarri zigun: Alai Batzaren arrakasta begi bistakoa zen, eta oztopoak desagertzen hasi ziren. Orduan, larunbat arratsaldera pa-satu genituen jarduerak: tailerrak, jaialdiak, playbackak eta antzerkiak prestatzen hasi ginen. Antzoki berrian fil-mak botatzen ere hasi ginen. Gainezka egoten zen antzo-kia.

Gainera, On Bosco jaiaren inguruan Guraso Eguna antola-tu genuen, eta herriko alkatea eta zinegotziak etorri ziren. Inpresio ederra hartu zuten hango giroa ikustean, eta diru laguntzak ematen hasi ziren urtero. Orduko batzarreko kideek ere izugarri lagundu ziguten, babesleak lortzen batez ere.

30 urtean, zertan aldatu da Alai Batza?

Helburua bera da lehen eta orain: neska-mutilei, aisial-dian ez aspertzeko ekintzak eskaintzeaz gain, giza eta kristau heziketan laguntzen diegu aisialdia egoki erabi-liz. Horretarako egiten ditugu jolasak, jaialdiak, musika-lak eta bilerak, bai orduan egiten hasi ginenak, bai ora-ingoak. Azpimarratzekoa eta eskertzekoa da orduan eta orain salesianoek eta haien laguntzaileek gogoz eta doan egindako lana.

Nola ikusten duzu Alai Batza 30 urteren ondoren?

Azken hilabete hauetan ikusi dudanez, esku ederretan da taldea, zorionez. Gazteen eskuetan dago Alai Batzaren etorkizuna; interesatzen bazaie, aurrera jarraituko dute. Salesianoak gutxi gara, eta gutxiago izango dira. Pentsa, hasieran hiru begirale izan genituen, eta orain 50 inguru dira. Haien esku dago benetako lana.

Koldo Vergara Baigorri (Malon, Zaragoza, 1949) irakasle aritu izan da hainbat

salestar ikastetxetan urte askoan. Gaur egun erretiratuta dago; iazko irailetik, Azkoitian

dabil apaiz lanetan. Azkoitian bederatzi urte egon zen, 1986tik 1995era, eta urte haietan hark berak sortu zuen Alai Batza. Harekin izan

da Maxixatzen, Alai Batza nola sortu zen jakiteko:Koldo Vergara: “Alai Batza aisialdi

talde bat baino askoz gehiago da”

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Page 11: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

Neure buruari ariketatxo bat proposatu nion. Ikerketa esatea gehiegitxo litza-teke, nahiz eta gaur egun hamar urteko umeek egindakoari ere hala esaten zaion zenbait testuingurutan. Kontua da, nire

aurreiritzietako baten arabera, herri bateko kaleen izenek herri horren balioak azaleratu ez ezik, olinpo moduko bat ere osatzen dutela, edo osatu beharko luketela. Beraz, ezer begiratzen hasi aurretik, hipo-tesi hauxe ezarri nuen: baietz Azkoitiko kale gehie-nek gizonezkoen izenak izan.

Interneten sartu nintzen ondoren. Nire susmoak egiaztatu bai, baina ezusteren bat ere aurkitu nuen: batetik, Azkoitiko kale gehienen izenak deskripti-boak dira; bestetik, gehiago dira gizonezkoen ize-nak dituzten kaleak emakumeenak dituztenak bai-no, baina aldea ez da nik uste nuen bezain handia. Hala ere, aitortu behar dut, ariketaren emaitzak aitzakia bat baino ez ziren proposatu nahi nuena proposatzeko.

Nire esku balego (eta orain fantasiaren mun-duan sartuko naiz), Azkoitiko kale batzuei zenbait emakume azkoitiarren izenak jarriko nizkieke, landu dituzten arloetan haiek izan duten ekarpena oroitarazteko. Esate baterako, ondo legoke (izen-datutakoen baimenarekin, noski) Azkoitian “Ana-ri kalea” egotea, kantagintzan izan duen ibilbidea eta arrakasta omentzeko. Beste kale bati “Nerea Zubizarreta kalea” izena jarriko nioke, oker ez ba-nago hura izan baitzen Azkoitiko lehen emakumea alkate izaten. Beste kale bati “Ana Eizagirre kalea” izena jarriko nioke, kirolean izan zuen ibilbideaga-tik… Seguru badagoela nik baino aukeraketa hobea egin dezakeen jendea, baina, asko eskatzea ez bada,

Azkoitiarron olinpoa (edo generoa)Joseba Epelde Bereziartua

aukeratu bizirik dagoen jendea (gorroto ditut hil on-dorengo omenaldiak).

Eta hori zertarako? Bada, lehenik, nabarmen uz-teko emakumeak eremu publikoan izan behar lukeen lekua, bistakoa baita oraindik ere asko da-goela egiteko arlo horretan. Baina hori baino ga-rrantzitsuago: kaleen izenak aitzakiatzat hartuta, Azkoitiko emakume-izena duten kaleei buruzko unitate didaktiko bat eginarazteko. Kale bakoitza-rekin arlo bat landu daiteke: artistikoa, politikoa, kirola… eta emakumeen parte-hartzearen bilakaera historikoarekin lotu, zer lortu den eta zer dagoen lortzeko aztertzearren. Gainera, gure arteko etor-kin kopurua ikusita, ondo legoke alderatzea haien jatorriko herrialdeetako egoera, hemengoa, Euro-pako beste herrialdeetakoa, mundukoa… eta, hori baliatuz, berdintasuna aldarrikatu eremu guztietan. Ondo legoke, halaber, protagonistak ikastetxeetara eramatea, eta izan dituzten zailtasunez eta ozto-poez, baleude, hitz egitea ikasleekin.

Eta hori zergatik? Ba, orain arte lortutakoan au-rrera egitea ondo legokeelako, baina, hori baino ge-hiago, atzera ere egin dezakegulako; eta hezkuntza, uste dut, nahitaezkoa da hori gerta ez dadin. Gaine-ra, eta aurretik aipatutako bilakaera historikoare-kin lotuta, ez legoke sobera orain dela 60-70 urte hemengo emakumeek zuten egoera eta gaur egun zenbait herrialdetan (edo hemengo zenbait familia-tan?) dutena alderatzea, eta umeek eta gaztetxoek horri buruz hausnartzeko aukera izatea.

Hauxe, bada, nire fantasia. Ez da, ustez, feminista baten proposamena, baina bai gizarte berdinago batean bizi nahiko lukeen batena (batez ere neure mesederako, noski).

IRITZIXE

Page 12: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

12 maxixatzen.eus

Berriz ikusiko al dugu jaiotza?Hamabi urtean gordeta eduki ondoren, aurten berriz eraiki dute jaiotza parrokian. Etxe Beltz jauregian ikusgai egon zen jaiotza berreskuratu du boluntario talde batek. Abenduaren 23tik urtarrilaren 16ra bitartean ikusi ahal izan da, eta 7.000 lagunetik gora joan dira hura bisitatzera. Osorik gordetzeko leku faltarengatik, desmuntatu eta Santa Klarako komentuan

gorde behar izan dute berriro, atsekabe handiz.

Olaia Juaristi Zabala

Zenbat lagunen artean osatutako jaiotza da aurten parro-kian eraikitakoa?

Duela 16 urte eraiki zuten jaiotza lau lagunen artean; haietako bat Miguel Sasieta da. Gerora, lagun gehiagoren babesa izan zuten jaiotza osatzeko: Jesus Larrañaga, Juan Mari Arruabarrena, Manuel Tamayo eta Juan Kruz Conde azkoitiarrena, besteak beste. Aurten, berriz, hauek gehitu gatzaizkie: Jose Luis Urmeneta, Javier Mari Beristain, An-gel Mari Arenas, Jose Mari Larrañaga eta Jose Mari Peña. Guztion artean hilabeteetan jardun dugu lanean, giro onean.

Nolatan erabaki zenuten jaiotza berreskuratzea?

Hiru hildakori –Julen Juaristi, Jose Mari Aldalur eta Joxe Azkue– omenaldia egitea zen asmoa. Bi urtez Etxe Beltzen jaiotza jartzen zutenen atzetik ibili gara aurten taldera batu garen bostok. Omenaldiaren aitzakia horrekin denok animatu ginen, eta berriz jaiotza eraikitzea adostu genuen.

Zein garaitan girotua dago jaiotza?

XIX. mendearen erdia erakusten da jaiotzan. Argazki za-harretatik, liburuetatik eta planoetatik atera dugu garai hartako informazioa. Garai bateko Azkoitia irudikatu dugu, eta irudi guztiak eskuz eginda daude. Gainera, egu-naren ziklo osoa ikusten da: egunak argitzen duenetik ilundu arteko aldaketa guztiak islatu ditugu.

Jende asko joan al da jaiotza ikustera?

Bai, eta batez ere gazteak; egunero 400 pertsonatik gora. Lehen astean 3.000tik gora etorri ziren jaiotza ikustera. Guztira, 7.000 pasatu dira. Asteburuan eta Gabonetan joan da jende gehiena, eta meza ondorenetan ere dezen-te. Inguruko herrietako jendea ere etorri da: Zumaia, Zes-toa, Azpeitia… Kataluniar bat ere etorri zen Elgoibarretik, espresuki jaiotza ikustera.

Nolako balorazioa egin dute herritarrek?

Jendea zai zegoen 12 urte hauetan. Poza hartu zuten berriz jaiotza berreskuratuko genuela jakin zutenean.

Argazkian, goitik eta ezkerretik hasita: Jesus Larrañaga, Javier Beristain, Jose Mari Peña, Manuel Tamayo, Jose Luis Urmeneta, Juan Kruz Conde, Miguel Sasieta, Jose Mari Larrañaga, Angel Mari Arenas eta Juan Mari Arruabarrena.

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

Page 13: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

Bisitarien artean kritika negatiborik ez dugu entzun: “Hau ez dago hemendik kentzerik”, “Pena da desmuntatzea”… Horrelakoak esan dizkigute. Jaiotza herri askotan jartzen da, baina hemengoak zehaztasun artistiko bereziak ditu: menditik ekarritako arbolak, zerrautsa, goroldioak, argiztapena eta abar.

Noiztik aritu zarete lanean?

Otsailean hasi ginen, zapatuetan lan eginez. Azaroaren 3an, berriz, parrokian hasi ginen muntaketa lanetan; egunero bost ordu aritzen ginen sei bat lagun, txandaka. Guztira, 1.300 ordu sartu ditugu azarotik abendura. Etxeak eta errepideak konpontzen, esaterako, abuztu osoa pasatu du taldeko batek. Jaiotza zaintzen ere, talde-ko lau lagunen artean txandak eginez ibili gara parrokian. Guretzat sakrifizio handia izan da dena egitea.

Zein ofi ziotako langileak aritu zarete?

Elektrizista, margolariak eta eskua dutenak, etxeak eta gauza txikiak eskuz egiteko. Guri Jose Mari Aldalurrek erakutsi zigun etxeak egiten eta. Plasta zenak, berriz, margotzen erakutsi zigun. Haiek beren ukitua utzi zu-ten, baina guk ez dugu inoiz lortuko haien eskua izatea. Etxeak eginda zeuden, baina, 12 urtean hala moduz gor-deta egon ondoren, asko izorratuta zeuden. Kale denak berritu behar izan ditugu. Pieza asko galduta zeuden, eta berriak egin behar izan ditugu. Aurten, esaterako, Espiri-tu Santu berria jarri dugu.

Zein da lanik zailena?

Etxeak egitea da lanik zailena. Behin etxeak eraikitakoan kaleekin denak lotu eta muntatzea da zailena. Ordea, beti perfekzioa lortu nahi izaten dugu gauza guztiekin, eta ho-rrek denbora eskatzen du. 18 metro karratu ditu guztira jaiotzak, eta hor sartu behar da guztia: ibaiak eta men-diak, eguzkiaren sartu-irtenak… Geografikoki, eraikinak errealitatean diren bezala daude irudikatuta. Batzuei kostatu egiten zaie etxeak identifikatzea; ez daukagu ohi-turarik kaleko etxeei begiratzeko. Etxe Beltz ezagutzen dute errazena. Batzuk kalera joaten dira nolakoak diren ikustera, eta, berriz jaiotza ikustean, zera esaten dute: “Ondo eginda dago, e”. Pazientzia izatea ere ezinbestekoa da detaile denak ondo ipintzeko, askotan azkar egin eta aurrera egiteko gogoa ematen duelako.

Datorren urtean ere berriz jarriko al duzue?

Urtero muntatzea ezinezkoa da; sekulako lana da. Guk osorik leku finko batean egotea nahi genuen, baina ez digute eman, eta azkenean desmuntatu egin behar izan dugu. Urte osoan haurrei herriko geografia erakusteko ere ondo egongo litzateke maketa moduan jartzea, be-tiere irudi erlijiosoak kenduta. Herriko patrimonioa da. Gauza artistikoa da, jaiotza baino gehiago da.

Eskerrak: Azkoitiko Udalari, parrokiari, Intza enpresari eta Santa Krutzeko eta Santa Klarako lekaimeei.

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

"GAUZA ARTISTIKOA DA, JAIOTZA BAINO GEHIAGO DA"

Page 14: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

14 maxixatzen.eus

TOKI

TTEK

O P

UNTE

TIK

Zein izan zen Londresera bizitzera joateko arrazoia?

Lan eskaintza bat jaso nuen, eta hara mugitzea erabaki genuen nire emazte Naiarak eta biok.

Lan kontuengatik joan zara, orduan. Zertan lan egiten duzu?

Finantza munduan lan egiten dut, enpresen fusioaren eta erosketen sailean. Europako industria arloko enpre-sa nagusiak aholkatzen ditugu.

Gustura al zaude?

Bai, benetan esperientzia oso aberasgarria izaten ari da. Gauza oso interesgarriak egiten ditut, eta asko ikasteko balio dit.

Zer gustatzen zaizun gehiena Londresetik?

Hiriak eskaintzen dituen aukera kultural eta profesiona-lak. Bazter guztietako jendea bizi da Londresen, eta ba-rietate horrek beti zerbait berria ikasteko eta ikusteko aukera ematen du. Gutxiena, berriz, hiriak berak duen nolabaiteko estres hori: jendea normalean presaka ibiltzen da alde batetik bestera.

Zer egitea gustatzen zaizu Londresen zure denbora li-brean?

Lagunekin pinta batzuk hartzea eta Regents Parken pa-seatzea. Gainera, Marylebone High Street, gure Londre-seko txokorik gustukoena, etxetik gertu dugu eta aste-burutan sarri joaten gara bertan bueltatxo bat ematera eta afaltzera.

Ez da hau, ordea, kanpoan bizi zaren lehen aldia. Non bizi izan zara urte hauetan?

Lehen esperientzia Frantzian izan nuen, Mondragon Unibertsitateak ingeniaritza industrialeko azken bi ur-teak Nantesen ikasteko aukera eman baitzidan. Ondo-ren, Urola bailarako enpresa baten eskutik, Iranen beste urte eta erdi egin nuen. Lan esperientzia horren ostean,

master bat ikastera joan nintzen Bartzelonara, eta hiru-hileko bat New Yorken egin nuen. Masterra bukatzean, Londresera etorri ginen Naiara eta biok.

Bizi izan zaren herrialdeetatik zein gustatu zaizu gehiena?

Orain arte ezagutu dudan herrialde desberdinena eta aldi berean interesgarriena Iran izan da, duen historia eta kulturagatik; benetan gomendatuko nuke hara bisi-tan joatea. Bizitzeko, berriz, Londresekin gelditzen naiz, aurrez aipatu ditudan aukerengatik, alde batetik, eta etxera tartean behin bueltatzeko edo bertan bisitak ja-sotzeko ez dagoelako hain urruti, bestetik.

Urte asko daramatzazu kanpoan. Badaukazu Azkoitira edo Euskal Herrira itzultzeko asmorik?

Badugu itzultzeko asmoa, baina noiz erantzutea ez da erraza. Nire emaztea oñatiarra da, eta lehenago edo be-randuago itzuliko gara Euskal Herrira.

Zeren falta antzematen duzu batez ere?

Gehienbat familia eta lagunak botatzen ditut faltan. Hala ere, gaur egungo teknologiei esker gero eta errazagoa da inguruko jendearekin harremanetan egotea. Bestalde, Euskal Herriko jana ere faltan botatzen dut; batik bat, asteburu eguerdian kalera irten eta ardotxo batekin pare bat kroketa jatea. Baina, esan beharra dago, nahiz eta hemengo janak fama onik ez izan, aukera gastronomiko zabalak daude, eta munduko bazter guztietako jatetxeak aurki daitezke hemen. Guri asko gustatzen zaigu janari desberdinak probatzea, eta Londresek asko laguntzen du herrialde ezberdinetako jana ezagutzen.

Zertan lagundu dizu denbora luzez kanpoan bizitzeak?

Hainbat kultura eta arlotako jende asko ezagutzeko aukera ematen du, eta dibertsitate horrek pertsonalki eta profesionalki garatzen laguntzen du. Bestalde, Eus-kal Herrian daukaguna gehiago baloratzeko ere balio izan dit. Hori dela eta, guztiz gomendagarria iruditzen zait atzerrian denboralditxo bat pasatzea.

Josu Aranbarri Artetxe 32 urteko azkoitiarra Londresen bizi da 2015eko uztailetik. Dena dela, beste hainbat herrialdetan bizitzeko aukera ere izan du aurretik, eta horrek guztiak

profesionalki zein pertsonalki garatzeko balio izan diola kontatu du.

Laida Beristain Zubizarreta

"Ezagutu dudan herrialde desberdinena eta aldi berean interesgarriena

Iran izan da"

Josu Aranbarri, Londresen bizi den azkoitiarra

Page 15: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

TOKITTEKO

PUNTEKO HERRITARRA

Zerk bultzatuta etorri zineten Azkoitira?

Gure osaba-izebak Portugal utzi eta Azkoitira etorriak ziren ordurako. Hori zela eta, 2005. urteko abuztuan oporretara etorri ginen haiek bisitatzera. Ikaragarri gustatu zitzaigun herria, eta, osabaren bitartez, aitari lana eskaini zioten; ho-rregatik erabaki genuen Porto utzi eta Azkoitira etortzea.

Portugalen badaukazue familiarik?

Bai, familia oso handia daukagu. Gu izan ezik, beste guz-tiak Portugalen bizi dira: lau aitona-amonak, izeba-osabak eta lehengusu guztiak han daude. Noizbehinka joaten gara haiek bisitatzera, bide batez oporraldia aprobetxatuz.

Zein dira desberdintasun nabarienak Euskal He-rriaren eta Portugalen artean?

Desberdintasunak badira, baina ez nuke jakingo alderatzen. 15 urte nituenean etorri nintzen Azkoitira; dagoeneko 10 urte igaro dira, eta esan dezaket ia-ia hemen denbora gehiago igaro dudala neure jaioterrian baino. Ekonomikoki konparatuta, hemengo egoera egonko-rragoa dela esango nuke.

Zerk eman zizun atentzio handiena gure herrian?

Atentzioa gauza batek baino gehiagok eman zidaten; adibidez, zeinen berandu egi-ten diren otorduak. Izan ere, Portugalen hamabieta-rako bazkaltzen dugu, eta zazpietarako afalduak gaude, baina hemen badirudi ez dagoela presarik, oso berandu bazkaltzen eta afaltzen baita. Esku pilotak ere atentzio

handia eman zidan; harriturik geratu nintzen kirol hori ikusi nuen lehenengo aldian. Eskuarekin zuzenean pilota jotzea sekulakoa iruditu zitzaidan, eta oraindik kirol bitxia iruditzen zait, oso berezia. Euskaldunek natura bizitzeko daukaten moduak ere atentzioa eman zidan; hemen oso jende osasuntsua, naturaren maitalea eta oso jende ona aurkitu dut. Oso sanoak zarete.

Euskararen berririk bazenuen? Zer moduz daramazu?

Euskara existitzen zela banekien; azken batean, familia he-men zegoen, eta haien bidez gauza askoren berri jakin ge-

nuen. Nahiz eta bost urtez daramatzadan zerbitzari lanetan, oraindik ez dut euskara menderatzen,

baina ziur nago egunen batean menderatuko dudala pixkanaka-pixkanaka. Gaztelera

askoz ere errazagoa egin zitzaidan, segi-tuan moldatu nintzelako eta ia arazorik ez nuelako izan, baina euskara askoz ere hizkuntza konplexuagoa da. Hala eta guztiz, oso hizkuntza interesgarria dela iruditzen zait.

Luzerako etorri zineten hasieratik?

Bat ere dudarik gabe, gelditzeko as-moarekin etorri ginen. Nik bizimodua

hemen daukat egina, eta garrantzitsuena he-men daukat: familia, lagunak eta neska-laguna.

Hemen familia bat sortzeko asmoa daukat.

Zein da gehien gustatzen zaizun txokoa edo tokia?

Zazpi frontoiak.

Jorge Teixeira portugaldarrak 2007. urtean utzi zuen Porto gurasoekin eta anaiarekin batera, eta duela 10 urtetik bizi da Azkoitian.

"Esku pilotak atentzio handia eman zidan;

harriturik geratu nintzen kirol hori ikusi nuen lehenengo

aldian"

Jorge Teixeira, Azkoitian bizi den portugaldarra

Maite Rodriguez Soreasu

"EUSKALDUNEK NATURA BIZITZEKO

DAUKATEN MODUAK ATENTZIOA EMAN ZIDAN;

HEMEN OSO JENDE OSASUNTSUA, NATURAREN MAITALEA ETA OSO JENDE ONA AURKITU DUT. OSO

SANOAK ZARETE"

Page 16: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

16 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Attube baserrian grabatu dute 'Errementari' fi lmaren sekuentzia bat

Paul Urkijo zuzendari gasteiztarraren ‘Errementari’ fi lma grabatzen ari dira, eta pelikula horren sekuentzia bat Aizpurutxo eta Martitte auzoen arteko Attube

baserrian fi lmatzea erabaki dute, egurrarekin sua egiteko erabiltzen den ekonomika modelo jakin bat dagoelako baserrian. Grabaketak urtarrilaren 2an

eta 3an egin zituzten, eta taberna baten itxura eman zioten baserriari.Olaia Juaristi Zabala

Filmaren sinopsiaHamar urte pasatu dira 1833ko Lehen Gerra Karlis-tatik. Arabako herrixka batean, Alfredo izeneko dipu-tazioko komisario bat gertakari bat ikertzen ari da, eta arrastoek basoaren sakonean dagoen errementeri beldurgarri batengana daramate. Bertan, errementa-ri arriskutsu eta bakarti bat bizi da: Patxi. Inguruko herritarrek hari buruzko istorio ilunak kontatzen di-tuzte, lapurretei, hilketei eta demonioekin egindako tratuei buruzkoak. Egun batean, Usue izeneko neska-txa batek agerian utziko du Patxi errementariak ezku-tatzen duen egia.

Errementari fi lma. / Argazkiak: Igor García (PLATANOBOLÍGRAFO)

Attube baserriaren kanpoaldea.

Urkijo zuzendariaren lehen film luzeak Jose Mi-gel Barandiaranek 1903an idatzitako ipuin mitologikoa eramango du pantaila handi-ra. Filma euskaraz grabatuko dute, eta fan-

tasiazko eta anbizio handiko ekoizpena izango da.

Jose Migel Barandiaranek jasotako Patxi errementa-ria herri ipuinaren moldaketa librea izango da filma, eta, besteak beste, Kandido Uranga, Eneko Sagardoy, Joxean Bengoetxea eta Ramon Agirre arituko dira ak-tore lanetan.

Page 17: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Attube baserrian bizi da Joxe Soraluze Aranguren (Azkoitia, 1938), eta harekin izan da Maxixatzen, ‘Errementari’ fi lmari buruz galdetzeko:

“Grabaketa egunetan kristoren jende pila etorri zen: bi egunean 50-60 bat lagun etorri ziren. Dena aldatu zuten; ganbaran eta sukaldean taberna bat jarri zuten. Traste zahar mordo bat ere ekarri zuten gure sukaldera: patatak, gar-bantzuak, ogi zaharrak...

Albaitariak eman zien gure beheko suaren berria. Hark bazekien gure sukaldean nolako sua zegoen, eta ikustera etorri ziren. Aspaldiko beheko sua nahi zuten filmerako, eta Attuben bezalako surik ez dago beste inon. Gurea lehenengo behe-ko suetako bat da, eta gure sukal-dean ere dena lehen bezala dago; hori asko gustatu zitzaien”.

Attube baserriaren kanpoaldea.

Joxe Soraluze Attubeko bizilaguna, beheko suaren ondoan. / Argazkia: Imanol Azkoitia.

Page 18: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

18 maxixatzen.eus

Azkoitiko Urrategi auzoko Koategi baserrian su-tea piztu zen joan den urriaren 11n, eta sugarrek erabat kiskali zuten etxea. Paper zaharretan, Azkoitiko lurretan sutea izandako berrogeita ha-

mar baserritik gora azaltzen dira, eta bi aldiz erretakoak ere badira: Pikoaga baserria 1790 eta 1807an, eta Artetxe baserria 1707 eta 1821ean, hain zuzen ere. Baserrietan sortutako suteak direla eta, zoritxarreko gertaera latz bat baino gehiago ezagutu izan da gure herrian. Horietako bat 1849ko urriaren 5eko goizaldean gertatu zen, Aben-daño baserriak su hartzean, bost lagun barruan zeudela kiskali baitzen. Beste hainbeste gertatu zen Errekatxoko baserriarekin 1861eko abenduaren 22an, orduan ere bost lagun barruan hil baitziren baserria erretzean. Horrelako egoerei aurre egiteko, eta aurretik udalari baimena eska-tu ondoren, ohikoa izan da erretako baserriko biztanleak herrian diru eske ibiltzea. Bestalde, sutearen ondorioz dena galdu ondoren, herriko erruki etxeak gari anegak eta bestelako laguntzak ere eman izan zizkion baserritarren bati edo besteri, haien egoera larria ikusi eta gero.

Sua izan da betidanik baserriaren etsairik handieneta-rikoa, eta, kezka horri erantzun nahian, 1554. urteaz ge-roztik, Azkoitiko baserritarrek anaiarte edo elkarte bat antolatu zuten suteek egindako kalteei aurre egiteko. Batez beste, 150 baserritik gora ziren elkarte hartako partaideak, eta maila ezberdinetan sailkatu ziren, bakoitzari emandako balorazioa kontuan harturik. Lehen mailakoak 200 duka-tean baloratzen ziren, eta hamar erreal ordaintzen zuten bazkideen ordainsari moduan; hurrengoak, berriz, beste 4 maila apalagotan sailkatzen ziren. Elkarteko kideren bati baserria errez gero, gainontzekoen artean biltzen zuten erretako baserri horren balioa, eta alkatearen esku uzten zen diru hori banatzea. Baina baserritarrak, diru hori ja-sotzeko, urte baten barruan eraiki behar zuen berriro ere erretako baserria nahitaez, teilatuari lehentasuna emanez, bestela dirua itzultzera behartuta baitzegoen. Diru hori ba-serriaren jabeari entregatzen zitzaion betiere, eta ez base-rri horretako bizilagunei.

HARA

!

Izan ere, duela hamarkada batzuk arte, jauntxoak ziren herriko ia baserri guztien jabeak. Esate baterako, XIX. men-dearen erdialdera oso gutxi ziren baserrian bizi eta haren jabetza zuten baserritarrak. Gainerako baserriak beste 48 lagunen jabetzan zeuden. Antonio Zabalak, adibidez, 29 etxebizitza zituen; Esteban Hurtadoren oinordekoak, 18; eta Narrosko markesak, 13. Errentero haiek, gainera, kaleko zenbait etxe ere beraienak zituzten. Jauntxo haiek beren baserrietako bizilagun gisa maizterrak zituzten, eta nekazaritza eta abeltzaintza lanak haien esku geratzen ziren. Horrela, baserritarra maizterra zen, eta baserria-ren errenta, dirutan ordaintzetik aparte, gari anegekin osatzen zuen. Garia, desagertu aurretik, oso preziatua zen, eta errenta osatzeko oso estimu handia zuen base-rri jabeen artean, gari irina merkatuan oso erraz aldatzen baitzen diruaren truke. Diruaz eta gariaz aparte, kariziak izeneko nahitaezko emariak zeuden: ahariak, kapoiak, sa-garrak eta gazta, besteak beste. Hori nahiko sakrifizio ez baserriko maizterrentzat, eta, horrez gain, Elizak ezarri-tako zergei aurre egin behar izaten zieten. Antza denez, duela mende batzuk klase sozialik ugariena nekazariena zen, baina, errentarien mehatxu eta gehiegikerien mende,

Azkoitiko baserri kontu zaharrak

Kepa Alberdi Egaña

Pikoaga baserriko ataria.

baserritar familia ge-hienak oso baldintza gogorretan bizi ziren.

Herri guztietan zeu-den ospe handiko jauntxoak, eta ohikoa zen herri horietako zenbait baserriren jabetza haiek izatea. Denbora luzean, Gi-puzkoako familiarik indartsuena Azkoi-tiko Idiakez etxekoa izan zen: XVI. men-dearen amaieratik eta XVIII. mendearen

Usin baserriko gurasoak.

Egurbideola baserria.

Azpizu baserriko ataria.

Garia jasotzen, Intxausti jauregiaren ondoan.

Page 19: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

HARA!

erdialdera bitartean, berrogeita hamar baserri ingururen jabe izatera heldu zen Azkoitian, Azpeitian, Beasainen, El-goibarren, Deban eta Mutrikun. Urrutira joan gabe, gure herrian hain ezaguna den Xabier Maria Munibe Idiakez, Peñafloridako kondea bera, hainbat baserriz osatutako ondasun izugarriaren jabe egin zen. Era berean, herriko udalak berak ere baserri batzuk altxatu zituen, ondoren errentan jartzeko. Horrela, XVII. mendean agertu ziren herriak errentan jarritako Errazu, Artetxe eta Ubola ba-serriak.

Denboran aurrera eginda, XX. mendearen hasieran 300 baserri inguru kontatzen ziren Azkoitian, eta haietan gu-txi gorabehera 2.400 bizilagun bizi ziren. Hona hemen Azkoitiko Udalak 1902ko uztailaren 24an argitaratu zuen datu esanguratsua, baserriak artean zuen garrantziaren adierazgarri:

“En este término municipal existen 292 fincas rústicas y 192 urbanas. Los propietarios que

cultivan por sí mismas sus fincas rústicas, son 83, y las restantes en su mayoría son propiedades de

personas que son forasteras, resultando por lo tanto 210 colonos o arrendatarios.”

Baina denborarekin industrializazioa etorri zen, eta gure herrian ere eragin handia izan zuen. Izan ere, ba-serrietako maizterrek, baserriak utzi eta hirirako bidea hartzeko mehatxuekin, min handia egin zieten baserrien jabe ziren ugazabei. Orduan erabaki bat hartu behar izan zuten ugazabek: edo baserrietan errentan zeuden familien bizi baldintzak hobetuz errentari lehengo ho-rretan eutsi, edo baserriak oso prezio merkean saldu. Hori egin ezean, baserri asko hutsik eta etekin biderik gabe geratzeko arrisku handia zegoen. Horrela etorri zen baserrien jabeak ziren jauntxoen klase pribilegia-tuaren gainbehera. Jakina denez, hainbeste belaunaldi-tan errenta lotsagarrien onurak jaso zituzten ugazabek boterea galdu zuten neurri handi batean, eta haien base-rrietako maizterrek ordura arte nekez eta miseriaz au-rrera ateratako baserriak modu onean erosteko aukera izan zuten. Harrezkero maizter moduan gaur egun arte iraun duen baserritarrik ere bada, baina, haien errenta eta jabearen baldintzak kontuan hartuz, pentsa daiteke egun baserri horien jabegoa bertako bizilagunena dela.

Edonola ere, baserriaren jabetza zuten familietan ere bazen halako usadio bat, non baserriko seme zaharrena edo maiorazkoa ezkontzen zenean hari pasatzen zitzaion baserriaren kargua eta jabetza. Horrela, ohikoa zen gura-soak zahartutakoan maiorazkoaren kargu egotea haien zaintza, maiorazkoa ez baitzen baserritik kanpora lane-ra ateratzen. Bat-batean ezin esan oso tradizio zuzena edo bidezkoa zenik, beste seme-alabak ondarerik gabe geratzen baitziren. Nolanahi ere, baserria eta lursailak ustiatzen jarraitzeko seme bakarra aukeratzeak bazuen bere arrazoia baserriaren jabe zirenentzat: horrela, oi-nordekotza familiako kide bakarrari pasatzean, baserria-ren bideragarritasun ekonomikoa ziurtatzen zuten. Modu horretan, saihestu egiten zen herentzia partitzeagatik baserriaren barruan banakako interesek ekar zezakeen ezegonkortasuna.

Hori horrela izanik ere, eta Gipuzkoa Gaztelako Erresu-mako legeen menpe egonik mendeetan, erresuma har-

Usin baserriko gurasoak.

tako legeek ez zuten onartzen lurralde horien oinorde-kotzari buruzko usadioa. Aitzitik, hango Errege Foruaren arabera, derrigorrezkoa zen seme-alaba guztiek zegokien herentzia zatia jasotzea gurasoen ondasunetik, eta 1348. urtetik aurrera nahitaezkoa zen etxeko begipekoenak ere gehienez guztiaren laurdena jasotzea.

Harrezkero, herentziaren zatiketak baserriaren hon-damena ekarriko zuela argudiatuz, hemengo agintariak saiatu ziren Gaztelakoek hemen bertako ohitura onar zezaten. Ez zen erantzunik izan, eta, orduan, hemengo ohitura zokoratu gabe eta Gaztelako legea bere batean errespetatuz, jarraibide bat aurkitu zuten: oinordeko izendatutakoa ezkontzen zen egun berean, idatzizko tra-tu baten bidez, baserria hari eta haren emazteari entre-gatzea. Baina kontratu horrek halako baldintza eta bete-behar batzuk ere bazituen ezkonberrientzat; gurasoekin batera lan egin behar zuten, eta lan horietatik jasotako ondasunaren erdia hobari bezala entregatu behar zie-ten. Eta ez hori bakarrik: gurasoei hileta duina egiteko konpromisoa ere hartzen zuten. Era berean, gainontzeko senideei kutxa bat, ohe bat, jantzi berriak eta diru pixka bat emateko ohiturak indarra hartu zuen XVI. mendearen amaieratik XIX. mendera arte.

Elosuan izan da gai horri lotutako beste ohitura bat: hain zuzen ere, baserriko anaiak ezkontzean maiorazkoak haien dotea ordaintzea, kartapagoa izeneko orri bat si-natzearekin batera. Duela 115 urte 750 erreal ordaintzen ziren dote bezala, baina, ofizio bat emanez gero, dote ho-rren zenbatekoa murriztu egiten zen.

Ildo beretik jarraituz, baserriko gurasoek maiz luzatu edo atzeratzen zuten baserria oinordean ematea, autori-tatea galtzeko beldurrez. Hori horrela, eta haien aldetik seme-alaben ezkontza atzeratzeko ahalegina zela eta, ba-ziren ezkondu aurretik umeak izandako maiorazkoak eta ezkongaiak. Bestalde, ezkontza burutu eta ezkonberriak etxeratzen zirenean, amak, bere onetsia azalduz eta zere-monia handiz, jana banatzeko zurezko koilara handi bat ematen zion errainari, baserriko agintea eskuz aldatu ze-lako keinu gisa.

Baserria eta baserritarra gure herriko hezur muina izan dira denbora luzean. Baserria bera, bizitokia izatetik aparte, lantokia ere bazen bertan bizi zirenentzat. Orain ere, baserrikoa oso lan lotua da, baina egungo baserriko bizimoduak ez du zerikusirik garai bateko baserrietako bizilege eta sufrimenduekin. Nekazaria hitzak berak adie-razten du nekea dela baserritarren izatea bera.

Amaitzeko, azken gogoeta, goraipamena eta errekono-zimendua baserriko emakumeei, jaiegunik gabeko egute-

Garia jasotzen, Intxausti jauregiaren ondoan.

gian sakrifiziozko lana besterik egin ez dute-nei, baserriko lan pe-natuaz aparte etxeko lanetan eta familiaren eta nagusien zaintzan etengabe aritu direnei eta betidanik itzalean egon diren emakume horiei.

Page 20: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

20 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

04

01

02

01_Erregeen desfi le jendetsua. Urtero bezala, zaldi gainean iritsi ziren Azkoitira Errege Magoak, haurrek "ekarriko" ozen esaten zieten bitartean.02_Tenperatura hotzen ondorioz, urtarrilaren 18an Izarraitzeko Ixkitturri iturria erabat izoztuta ikusi zuen mendizale batek.03_Urtarrilaren 19an Elosumendin aterako argazkia. Lantzurda ikusteko aukera izan da Azkoitiko parajeetan, hotzaren eraginez zuhaitzak zuritzen diren fenomeno naturala.04_Madrilgo Fitur turismo azokan izan ziren udal ordezkariak, eta bide batez Antonio Oteizarekin biltzeko aprobetxatu zuten bisita hori. Aurrerantzean, Udalak Antonio Oteiza artistaren obrak indartuko ditu.05_Azkoitia Lagunkoia proiektuaren barruan, inkesta bat egingo dute adinduen artean.06_Urtarrilaren 18an jokatu zuten I. Saizar Idi Dema Txapelketa, Gurean, eta Gipuzkoako Kintopeko Ligako hiru idi pare onenak lehiatu ziren bertan. Azkenean, Patxi Illarretak irabazi zuen, 51 plaza, 4 zinta eta 3,81 metro eginda.07_Azkoitiko gazteen alkohol eta droga kontsumoarekin kezkatuta azaldu dira zenbait guraso, eta alkateari idatzitako gutun bat aurkeztu dute udaletxean.08_Uxoa Aizpuru Etxaniz autoeskolako zuzendariak eta Marijose Arregi Udaleko Euskara zinegotziak aurten gidabaimena euskaraz atera duten ikasleak saritu dituzte. Ikasleen %90ek euskaraz atera dute gidabaimena.09_Xabier Munibe ikastolako ehunka umek jarri zuten gerrian danborra, San Sebastian eguna ospatzeko.10_Urtarrilaren 13an, San Martingo Tintoreixe elkartean bertso afaria antolatu zuen Erniarraitz Bertsozale Elkarteak, Gipuzkoako Herriartekoan parte hartuko duten bertsolariak entrenatzeko asmoz.11_Azkoitiko Caritas taldeak bazkari batekin eman zion hasiera urteari urtarrilaren 3an, Laja jatetxean.

Elkarrizketak, argazki galeriak, albisteak eta askoz gehiago maxixatzen.eus atarian.

09

03

Page 21: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

04

11

HILABETIN BEGIXETATIK

05

08

10

06

09

07

Page 22: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

22 maxixatzen.eus

EZET

Z AS

MAU

!

t

t

t

t

tt

t

tt

t

t

t

tt

t

t

t

t

t

tt

t

tt

Zergatik

Hesola

Karraskarimota

Txalupak

u Deitura

Andre,emazte

Diruzahar

Pl., zuhaitzmota

t Une edo eraegokian

Zaindua

Espartina

u Izena

Kisu

Ase

Txistu,listu

Halere

Bizkaieraz,piztia

Sutondoko ka-te kakoduna

Erregetza-ren ikurra

Andemendietako

musikatresna

Begirada

Txoribidaiaria

Bilo

Kasik

Korrikarenantolatzaile

Ez eme

... x 2 =ugatz

Bokalbiribila

Zoro

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Azkoitiko jauregia. [2] Etxe bat janzteko edo hornitzeko erabiltzen denobjektu higigarri. [3] Sutondoko kate kakodun. [4] Oso-oso garbi. [5] Zaude.[6] Barazki hostotsua. [7] Palestinakohiria. [8] Gatza duena. [9] Gaixotasuna.[10] Gipuzkoako herria, Goierrin. [11] Gaztainondoaren fruitua.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure herriak eman duen lasterkari handienaren izena. Hilobi. 2. Indartsuak. 3. Abar. Idi, hitz elkartzeetan. Haren semetzat zuten faraioek beren burua. 4. Ingalaterrako ipar-mendebaldeko hiria. 5. Lehenengo bi hizkiak. Kasik. Gurasoarra. 6. Nahastu. Txistu, listu. 7. Tona, labur-labur. Bokal biribila. Uhartea. Kontsonantea. 8. Esataria. Nauka. 9. Lehenengo eta laugarren bokalak. Ez eme. Zinema. 10. Gurutze bideak.

Ezker eskuin

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera

1. Pluralean, harribitxi mota, denetan gogorrena. 2. Barazkilekaduna, babarruna. Begirada. 3. Edariak hartu. Joan hadi!Kontsonantea. 4. Gure herriak eman duen lasterkari handie-naren abizena. Euskal sindikatu abertzalea. 5. Txakur. Atarikoa, hitzaurrea. 6. Du, haiei. Irlandan urteetan jardunduen erakunde armatuaren siglak. Kontsonantea. 7. Materiagabezia. Kontsonantea. Hasieran du zirkuluak. 8. Zintzo. Kolore gris distiratsuko metal. 9. Lasaitu. Emakume izena.10. Dardara. Zeuek.

u Antzesle eta telebista aurkezle azkoitiarra

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Antzoki

Tona,labur-labur

t t

Erbioa

Euskafonema

t

Titanioa

Interjek-zioa

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

GOITIBEHERA

Goitik behera

Ezker-eskuin

denbora-pasak

Page 23: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

Doinua: Saltarina da txepetxa etaEneritz Artetxe Eizagirre

GAIA: Salatzen dut BERTSOA PAPEREAN

Salatzen ditut dispertsioata honek dakarren kalteasalatu giza eskubideenurraketaren kateasalatu nahi dut parte hartzeabesteen esku uzteasalatu nahi dut ez salatzea,pankartan ez joateata isilik egotea.

Bustitzen gaitu urtarrilekozita horren ezagunakelkartzen gaitu eskubideak,hitz polit bezain astunakahaztuz astero joan ta datozensenide edo lagunakbaina kolore ezberdinak taurte osoko egunakbehar ditu elkartasunak.

t

t

t

t

tt

t

t

t

t

t

t

t

t

t

t

t

t

t

tt

t

tt

Zergatik

Hesola

Karraskarimota

Txalupak

u Deitura

Andre,emazte

Diruzahar

Pl., zuhaitzmota

t Une edo eraegokian

Zaindua

Espartina

u Izena

Kisu

Ase

Txistu,listu

Halere

Bizkaieraz,piztia

Sutondoko ka-te kakoduna

Erregetza-ren ikurra

Andemendietako

musikatresna

Begirada

Txoribidaiaria

Bilo

Kasik

Korrikarenantolatzaile

Ez eme

... x 2 =ugatz

Bokalbiribila

Zoro

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Azkoitiko jauregia. [2] Etxe bat janzteko edo hornitzeko erabiltzen denobjektu higigarri. [3] Sutondoko kate kakodun. [4] Oso-oso garbi. [5] Zaude.[6] Barazki hostotsua. [7] Palestinakohiria. [8] Gatza duena. [9] Gaixotasuna.[10] Gipuzkoako herria, Goierrin. [11] Gaztainondoaren fruitua.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure herriak eman duen lasterkari handienaren izena. Hilobi. 2. Indartsuak. 3. Abar. Idi, hitz elkartzeetan. Haren semetzat zuten faraioek beren burua. 4. Ingalaterrako ipar-mendebaldeko hiria. 5. Lehenengo bi hizkiak. Kasik. Gurasoarra. 6. Nahastu. Txistu, listu. 7. Tona, labur-labur. Bokal biribila. Uhartea. Kontsonantea. 8. Esataria. Nauka. 9. Lehenengo eta laugarren bokalak. Ez eme. Zinema. 10. Gurutze bideak.

Ezker eskuin

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera

1. Pluralean, harribitxi mota, denetan gogorrena. 2. Barazkilekaduna, babarruna. Begirada. 3. Edariak hartu. Joan hadi!Kontsonantea. 4. Gure herriak eman duen lasterkari handie-naren abizena. Euskal sindikatu abertzalea. 5. Txakur. Atarikoa, hitzaurrea. 6. Du, haiei. Irlandan urteetan jardunduen erakunde armatuaren siglak. Kontsonantea. 7. Materiagabezia. Kontsonantea. Hasieran du zirkuluak. 8. Zintzo. Kolore gris distiratsuko metal. 9. Lasaitu. Emakume izena.10. Dardara. Zeuek.

u Antzesle eta telebista aurkezle azkoitiarra

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Antzoki

Tona,labur-labur

t t

Erbioa

Euskafonema

t

Titanioa

Interjek-zioa

HITZ GEZIDUNAKERANTZUNAK

HITZ GURUTZATUAK GOITIBEHERA

Page 24: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

24 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

TXIK

I

Page 25: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

MAXIXATZEN TXIKI

Page 26: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

26 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

MAX

IXAT

UIEZ

OHARRA: Datu babesakIzaera pertsonaleko datuak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak xedatutakoa jarraituz, jakinarazten dizugu, xedearen arabera biltzen diren datuak Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) titularitatepeko fitxategi automatizatu batean sartuko direla. Era berean, jakinarazten dizugu, eskubidea duzula datu horietara jotzeko, zuzentzeko baliogabetzeko eta aurkatzeko, eskubide hori Maxixatzen herri komunikabideko (Azkoitiko kultur etxea) Erregistro Orokorrera zuzendu ahal izango duzularik.

Urtean 25 euro, hilean 2 euro inguruBAZKIDE ORRIA: Proiektuko BAZKIDE izateko, bete ondorengo datuak:Izen-abizenak: Helbidea:Herria:Telefonoa:Helbide elektronikoa:Kontu zenbakia: Hiru aukera dituzu: 1- Bete orri hau eta bidali Kultur Etxea, 110 p.k. helbidera (edo sartu doan gure Kultur Etxeko postontzian)

2- Bidali datu guztiak honako helbide honetara: [email protected]

3- Bete maxixatzen.eus webguneko formularioa

BAZKIDEEGIN NAHI?

HERRIKO EUSKARA ELKARTEKO TALDEKIDE IZAN NAHI? ZURE ZAIN GAUDE! MAXIXATZENEK TALDEAN

BEHAR ZAITU.Hurrengo bilera otsailaren 9an izango da, ostegunean, Kultur Etxeko Maxixatzenen

bulegoan. Eskerrik asko!

Uriak Maxixatzenen Datuak Babesteko Legea ezarriko du, elkarteko datu guztiak babestuta egoteko.

Page 27: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

PUBLIERREPORTAJEA

Nork bete behar du DPBL?

Edozein profesional, erakunde edo enpresa behartuta dago Datu Pertsonalak Babesteko Lege Organikoaren protokoloei jarraitzera, baldin eta lanean datu pertsona-lak erabiltzen baditu.

Zer eskaintzen diezu enpresei?

Legera egokitzeko soluzio integrala eskaintzen dut, be-zeroaren beharrak kontuan hartuz, modu hurbil eta pertsonalizatuan eta konfiantzan. Nire lana enpresek legea betearaztea da, eta, horretarako, protokolo bati ja-rraitu behar zaio, konpromiso batzuk hartuz. Enpresak ez du ezertaz arduratu behar. Prozesu osoa nik egiten dut, hasieratik bukaerara. Hasieran informatu egiten ditut, zer egingo dudan eta gai hau zertan datzan. Ta-malez, zerbitzu hau ematen duten enpresa ilegalak ere asko daude. Merkeago eskaintzen dute, baina ez dituzte baldintzak ondo betetzen.

2018ko maiatzean, Datuak Babesteko Europako Legea indarrean izango da.

Bai, 2016an onartu zuten, eta 2018an izango da inda-rrean. Orain arte, Espainiako legea aplikatzen genuen, eta, orain, Europa osoan lege bera ezarriko dute; zo-rrotzagoa, gainera. Erabiliko diren datuak babestuta egongo direla ziurtatzeko protokolo batzuk dira, bete beharrekoak. Legeak zehazten dituen hainbat arau lo-gikaren barruan sartzen dira, baina badira ezezagunak diren zenbait puntu, eta legea urratzen ari garenak.

Zein kasutan lortzen dituzte enpresek bezeroen datuak?

Esaterako, saltoki batean erosketa bat egitean gure da-tuak ematen ditugu askotan, eta ondorengo egunetan

mezuak edo iragarkiak iristen zaizkigu. Bezeroak es-kubidea du erabakitzeko saltoki horren mezuak jaso nahi dituen edo ez. Beraz, enpresek gure datuak lortu badituzte, derrigortuta daude aurrez baimena eskatze-ra. Eta, behin datuak erabilitakoan, zozketarako txarte-lak betetzean adibidez, puskatu edo itzuli egin behar di-tuzte. Merkatu hau oso zabala da: etxepeetako bizilagun guztiek ere sinatu egin beharko lukete, besteen datuak ez dituztela ezertarako erabiliko ziurtatzeko.

Enpresa txikientzat lege ezezaguna al da?

Bai. Datu pertsonalak erabiltzen dituzten enpresa han-di ia guztiek betetzen dute legea, baina txiki askotan hutsune nabarmena dago. Sektore batzuek ez dituzte datu pertsonalak egunero erabiltzen, baina beste askok bai. Eta horiek, batez ere, kontu handiagoarekin erabili behar dute esku artean darabilten informazioa. Gainera, gaur egungo teknologiaren eraginez, gutxiago babesten dira norbanakoen datu pertsonalak. Adibidez, harakin batek ez ditu datu pertsonal asko erabiliko, baina, esate-rako, abokatuek, aholkulariek eta medikuek bai; horiek oso datu konfidentzialak erabiltzen dituzte.

Zer abantaila izango ditu legea betetzen duen enpresa batek?

Enpresek kalitatea irabazten dute, bezeroari konfiantza transmititzen zaiolako eta datu pertsonalekin jarrera serioa dutela adierazten dutelako. Legea betetzeak dis-krezioa exijitzen du. Konpromiso bat hartu behar dute datuekin lan egiten dutenek, ez dizkiotela inori eman-go. Eta noski, salaketaren bat jasoz gero, legea betetzen duen enpresa babestuta egongo da.

Iñaki Uria, aholkulari aditua: “Konpromiso bat hartu behar dute datuekin lan egiten

dutenek, ez dizkiotela inori emango”

Bi urte daramatza Iñaki Uria aholkulariak DPBL Datu Pertsonalak Babesteko Legearen munduan murgilduta. Datu pertsonalak kudeatzen dituzten erakunde guztiek bete behar dute lege hori, eta Uriak aholkularitza zerbitzu pertsonalizatua ematen die bezeroei, lege hori betetzeko bidea arintze aldera.

Iñaki Uria629 460 942 # 943 853 342

Auzmendi, 49 # Apartado 39

20720 AZKOITIA # (Gipuzkoa)

[email protected]

datuketak.eus

Uriak Maxixatzenen Datuak Babesteko Legea ezarriko du, elkarteko datu guztiak babestuta egoteko.

Page 28: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

28 maxixatzen.eus

BA A

L D

AKIZ

U? Joseba Beristain, musikaria: “Behin entzunda burutik kendu ezin den abesti bat izan zedila eskatu zidaten, eta nik

uste lortu dudala”

Zertan oinarritu zara soinu banda sortzeko?

Agurtzane Intxaurraga filmaren zuzendariarekin hasie-ratik izan dut gertuko harremana, eta hark argi zuen zer ez zuen nahi. Ez zuen abesti ñoño bat nahi: dibertigarria izan behar zuen. Hori lortzeko, Blues Brothers, Fragel Rock, The Rembrandts, Esne Beltza eta beste hainbat musika talderen abestiak entzun nituen, eta pixkanaka forma hartzen hasi zen nirea.

Abestietako hitzak zureak al dira?

Bai, nireak dira, baina nire bikotekidearen laguntza izan nuen. Hitzekin iritzi kontrajarriak izan nituen In-txaurragarekin hasieran; izan ere, hark gaur egungo hizkuntza nahi zuen, umeentzat gertukoa izango zena. Azkenean, biok gustura geratu ginen emaitzarekin. Ha-sieran kosta egin zitzaidan 6 urteko ume batekin enpa-tia izatea, gureak 2 urte bakarrik dituelako. Intxaurra-garen laguntza funtsezkoa izan zen horretan. Bestalde, abestiaren tratamendua ez da infantila, nahiz eta hau-rrentzakoa izan. Gainera, behin entzunda burutik ken-du ezin den abesti bat izan zedila eskatu zidaten, eta nik uste lortu dudala.

Nolakoa izan da Dibulitoonekin egindako lana?

Benetan zoragarria. Hasieran Ricardo Ramon eta Angel Alonso ekoizleekin hasi nintzen lanean, baina gero In-txaurragarekin egin dut lan gehiena. Filma ekoizten zen bitartean erreferentziako musika batzuk sortu nituen, eta Intxaurragarekin zehaztu nuen momentu bakoitzean zein musika zen beharrezkoa.

Goya sarietarako hautatu dute ‘Teresa eta Galtzagorri’ filma, Animaziozko Film Onenaren kategorian. Film horretako soinu bandaren sortzailea da Joseba

Beristain Aizpuru azkoitiarra. Otsailaren 4an banatuko dituzte Goya sariak, eta otsailaren 3an estreinatuko da lana zinema aretoetan.

Joseba Beristain Aizpuru

Page 29: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eusmaxixatzen

ESKURE KOM

ENIEZ

ETZ

TOPA

U!

TELEFONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen EtxeaBake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

Urtarrileko aldizkarian Zakelmari non ezkutatu-ta zegoen asmatu behar

zen: 26. orrialdean zegoen. As-matzaileen artean zozketa egin ondoren, Leire Lizarraldek iraba-zi du Jausoroko Ogi Berri okinde-giaren zortzi lagunentzako tarta.

Datorren hilean Odriozola ar-dotegiaren saskia zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aur-kitzen dutenen artean. Bidali erantzuna otsailaren 16a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektronikora.

Leire Lizarralde, urtarrileko irabazlea.

AZKOITIA: Jaen 943 85 07 85

AZPEITIA: Beristain 943 81 19 49

AZKOITIA: Gisasola 943 85 12 35

AZKOITIA: Azpiazu 943 85 29 89

AZKOITIA: Mendiola 665 49 67 44

E�����: 09:00 - 20:00

G����: 22:00 - 09:00

FARMAZIAK (OTSAILA)

20, 21, 22, 23, 24, 25 eta 26.

13, 14, 15, 16, 17, 18 eta 19.

6, 7, 8, 9, 10, 11 eta 12.

1, 2, 3, 4, 5, 27 eta 28.

Urte osoan irekita.

URBITARTE AUZUNEA, 3

Non dago Zakelmari?

Page 30: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

30 maxixatzen.eus

AGEN

DIE

OTSAILA

OTSAILAK 3-5-6:LOS DEL TÚNEL

OTSAILAK 10-12-13:LION

OTSAILAK25-26-27:DIRÉ TU NOMBRE

OTSAILAK 12:BALLERINA (EUSKARAZ)

OTSAILAK 10:PATERSON

OTSAILAK 17-18-19-20:

FIGURAS OCULTAS

OTSAILAK 26:TERESA ETA GALTZAGORRI

OTSAILAK25-26-27

OTSAILAK 26: OTSAILAK 10:

OTSAILAK 17-18-OTSAILAK 10-12-13:

OTSAILAK 12

OTSAILAK 3-5-6:

0704Baztartxo antzokian, 22:00etan, “Desoxirribonukleikoa” komedia zientifi ko musikala.

Aimar Uribesalgoren hitzaldia Zakela tabernan, 19:00etan: “Errefuxiatuei laguntzera joan eta geopolitikaren txotxongilo bihurtu”.

Elkargunean, Bizkargi Musika Eskolak antolatuta, biolin entzunaldia.

24-25

Musika Bandaren kalejira eta kontzertua Baztartxo antzokian.

17 Bizkargi Musika Eskolak antolatuta, entzunaldia, 18:30ean.

11“Gina Ginger & Charlie Chives” haurrentzako antzerkia ingelesez, Kids&Us-ek antolatuta. Elkargunean izango da, 17:00etan.

20 Odol ateraldia Berdura Plazan, 17:00etatik 21:00etara.

12

ZINEMA KARTELDEGIA (Baztartxo)

01

OTSAILAK 24:EL BOTÓN DE NÁCAR

OTSAILAK 24:

Page 31: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

maxixatzen.eus

Page 32: MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2017ko otsaila ...maxixatzen.tok-md.com/pdf/362._alea_-_webguneako.pdf · Errioxako eta Kantabriako 15 etxe salestarrek osatzen dute, eta Espainiako

32 maxixatzen.eus