MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi...

32
MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2020ko otsaila - 395. zenbakia Euskaldunen komunitatea saretzen

Transcript of MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi...

Page 1: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

MAXIXATZEN

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 202

0ko

otsa

ila -

395.

zen

baki

a

Euskaldunen komunitateasaretzen

Page 2: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

2 maxixatzen.eus

Page 3: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

Soreasu z/g. Gipuzkoa, 20730 Azpeitia

943 85 36 [email protected]

www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Urolako Komunikazio Taldea

Koop. Elk.

MAKETAZIOA:Urolako Komunikazio Taldea

Koop. Elk.

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17

INPRIMATEGIA:Mcc graphics

TIRADA:850 ale

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra: Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN eta GUTUNEAN adiera-zitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal

izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea:

izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek

gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena

baino lehen.

10

hileko argazkixeJavier Beristain

iritzixe Mireia Olariaga: 'Ez zara damutuko'

izena ta dizena Miren Segurola

galdetu ahala erantzun

Gurutz Larrañaga

iritzi grafikue

Intza Arakistain

ba al dakizu?

Kale heziketa zerbitzua

iritzixe

Xabier Etxaniz: 'Zori(-)ona'

hara!

Munoaundi eta Burdin Aroa Azkoitian

hilabetin begixetatik

ezetz asmau!Denbora-pasak

bertsoa papereanXabier Aldalurren bertsoa

maxixatzen txiki

Haurren txokoa

komunitatien leixue

Orion arrantza eta ehiza elkartea

ezetz topau!

agendie

4

5

6

16

24

29

25

ALDIZKARIANZER?

20

10

18

10

22

15

28

26

OTSAILEKO

20

28

2830

Page 4: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

4 maxixatzen.eus

Udaberrian jaio eta bizitzaren lehen argiak ikusten ditugu

Udan, berdez margotu eta hazi egiten gara… lasai, lasai

Udazkenean, horitu eta gero lurrera erortzen gara, hego haizearen eraginez

Neguan, zoruan lo eginez, lurra aberasten dugu

Baina…

Batzuetan ezin izaten dugu gure bidaia bukatu

Batzuk sastatzen ahalegintzen dira

Batzuek harrapatuta ikusi nahi gaituzte

Batzuek ez digute uzten lurrera iristen

Batzuek ez dute nahi guk lurra aberasterik

Batzuek…

HILE

KO A

RGAZ

KIXE

Javier Beristain

Page 5: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

IRITZIXE

"Ez zara damutuko"Mireia Olariaga Odriozola

Zenbatetan entzungo ote nituen hiru hitz horiek eta zenbatetan haserretuko ote nintzen entzutean. Beti-danik esan digute ikasketak garrantzitsuak direla, ahal dugun guztia egin eta ahalik eta urrunen iristea lortu behar dugula… Polita da esatea, baina oso gogorra en-tzundako hori egitea.

Hemen aurkitzen naiz, aspaldi idatzi ez dudan artikulu baten aurrean. Esan beharra daukat poza eman didala berriro teklatuaren zaratarekin bat egiteak. Irailetik ez dut testurik idazteko aukerarik izan, praktikak amaitu nituenetik, alegia. Lan munduko egoera oso zaila da, eta gazteok oraindik eta zailagoa daukagu ikasitako munduan murgiltzea. Lana badago, baina guztietan esperiantzia eskatzen dute, inork edukitzen uzten ez digun esperientzia. Ongi dago 'profesionalak' topatu nahi izatea (denok egunen batean gauza bera pentsatu ahal izan dugulako), baina gazteak izatea eta formatuta egotea zailagoa da.

Atzo izango balitz bezala gogoratzen dut hurrengo pa-sarte hau: "23 urte dituzu, graduatuta zaude eta maste-rra burutu duzu. Hala ere, ez dizute kontratua luzatu?". Galdera hori jende askok egiten du, lana edozein dela ere. Egunetik egunera gehiago exijitzen dute. Titulazio altua eskatzen dute, eta jada ez dute balio (toki asko-tan) erdi mailako edo goi mailako titulazioek. Hori ho-rrela izanda, betiere saiatzen gara egoera aldatzen eta ahal den neurrian formazio berriak bilatzen eta egiten. Ezin dute esan gazteak ez garela mugitzen, ez garela saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta eguna etorri, ez zaigu iristen lanerako inolako

deirik, eta hitzek indarra galtzen dute ekintza faltaren aurrean.

Beraz, noiz damutu behar dugu egindakoaz, edo hobeto esanda, noiz iristen da horren damua? Egoera zai-len aurrean, beti dugu zergatik hitza ahopean: zerga-tik egin nuen, zergatik jarraitu nuen… Erantzun asko egon daitezke horren aurrean, baina nire kasuan, gi-zartearen presioak eraman ninduen guztia egitera. Gaur egungo heziketak ez dizu etorkizunik finkatzen, formakuntzan diru asko utzita ere. Horretara kon-denatutako bidean murgildu ginen orain dela urte asko; diru asko utzi eta etorkizun beltza, edo, kasu batzuetan, grisa bizitzera. Jakin nahiko nuke zenbat pertsonak utzi behar izan dituzten ikasketak ezin zituztelako ordaindu, eta zenbat dauden asko or-daindu eta nire egoera berean. Pertsona bakoitzaren atzean istorio bat ezkutatzen da. Askotan pentsatzen dugu guztia amaitzean orain dela hamar urte amesten genuen egoeran aurkituko garela eta oraingoa beste es-perientzia batzuk bizitzeko momentua besterik ez dela.

Zaila da onartzea urtetik urtera gauzak gehiago korapila- tzen direla, jende gehiago dagoela formakuntza ona-rekin eta lanpostu batengatik borrokatzea konplikatu egiten dela. Baina egindako bidean damutu gabe, beste mila aukera daude, praktikak irtengo dira, eta hori ez bada gertatzen, laneko baja bat egongo da. Ate berriak irekitzen direnean, egindakoa atzean uztea tokatzen da batzuetan, baina hori ez da damuaren isla, bizipen be-rriak bizitzeko momentua da, alegia. Egia da muturreko egoeren aurrean edozein lanpostu hartzen dugula, bai-na betiere behin amestu genuena ahaztu gabe. Lortuko dugu.

Page 6: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

6 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

Anartz Izagirre Zubimendi eta Nerea Uranga Bastarrika

Udalerri Euskaldunen Mankomunitateko koordinatzailea da Miren Segurola (Azkoitia, 1975). 2003an hasi zen lanean azkoitiarra Ueman, eta ordutik euskararen normalizazioaren aldeko hainbat proiektutan sartuta ibili da

buru-belarri. Euskararen arnasguneen egoera, Uemaren etorkizuneko erronkak eta Azkoitiko euskararen egoeraz aritu da, besteak beste.

1991n sortu zen Uema. Ordutik gaur egunera arte, zer bilakaera izan du?Hamalau udalerri txikik sortu zuten Uema 1991. urtean, Aizarnazabalen. Uema sortzeko beharra ikusi zuten udalerri horiek, bertan bizitza sozial guztia euskaraz egiten zutelako, baina administrazioarekiko zuten harremana gazteleraz izaten zelako. Udalarekin zuten funtzionamendua gaztelerazkoa zen, eta Euskal Herrian Euskarazek (EHE) Udalerri Euskaldunen Mugimendua sortu zuen. Kezka horretatik abiatu zen Uema, euskararen normalizazioaren alde udal horietan zerbait egin behar zela ikusi zutelako, eta urte hauetan guztietan sekulako lana egin du mankomunitateak udalen euskalduntze prozesuan. Konturatu gara, ordea, udalak euskalduntzen ari ginen bitartean, udalerriak erdaldundu egin direla. Beraz, udalerri euskaldunen bilakaera ain-tzat hartuta, Uemak bere ildoa egokitu behar izan du udalerri euskaldunak euskaldun mantentzeko.

Nolakoa da une honetan Uemaren osasuna?Momentu honetan, Uemaren osasuna oso ona dela esango nuke. Egun, 87 udalerri daude Uemaren barruan, eta ni hasi nintzenean, 60ra ere ez ginen iristen. Guztira, 138 dira Hego Euskal Herrian Uemara sartzeko baldintzak betetzen dituzten udalerriak. 2021. urtea heltzerako, Uemaren barruan ehun udalerri egon daitezen nahiko genuke. Alderdien arteko mesfidantzak gaindituta daude, eta udalerri euskaldunetan hainbeste urtetan teknikoki egindako lanari esker jaso dugun esperientziarekin, udalerrietan zerbitzu tekniko indartsua ematen dugula iruditzen zait; egitasmo oso interesgarriak lantzen dira herri euskaldunen eta arnasguneen ikuspegitik.

Uemak ehun udalerri izatera heltzea duela helburu esan duzu. Azkoitia izan al daiteke udalerri horietako bat?Zalantzarik gabe, dugun helburuetako bat Azkoitia Uemako kide izatea da. Urola Kostan Azkoitia eta Aia

Miren Segurola

Miren Segurola: "Udalak euskalduntzen ari ginen bitartean, udalerriak erdaldundu egin dira"

Page 7: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

IZENA TA DIZENA

dira Uemako kide ez diren udalerri bakarrak. Hezkun-tza proiektu bat dugu herritarrak ahalduntzeko, eta Azkoitian ere ari gara garatzen. Duela urte batzuk Urola Ikastolak Azpeitia eta Azkoitia hartzen zituen, eta bi herrietan garatu genuen hezkuntza proiektu hori. Azkoitia Ueman ez zegoenez, zerbitzu enpresa baten gisa eskaintzen genien proiektua azkoitiarrei. Gure nahia litzateke hezkuntza proiektu integrala eskaintzea Azkoitiko ikasleei ere, Haur Hezkuntzatik hasi eta Batxilergoraino, baita Uemak beste udalerrietan martxan dituen egitasmoak Azkoitian lantzea ere. Batxilergoan egin ditugun tailerrek oso erantzun positiboa izan dute, eskolek proiektu horrekin jarraitzea nahi dute. Ueman sartzea erabaki politiko bat da, ordea. Guk Azkoitiko Udala agintaldi hasieran gonbidatu genuen Uemara.

Zein baldintza bete behar dira Ueman sartzeko?Euskararen indizeak (euskaldunen eta ia euskaldunen baturaren erdia) %70etik gorakoa izan behar du. Horrez gain, tokian tokiko Udalbatzak gehiengo osoz erabaki behar du Ueman sartzea.

Zer ekarpen egingo lioke Azkoitiari Ueman sar-tzeak?Uemak bi funtzio ditu. Batetik, arnasguneen pers-pektiba lantzen duen erakunde bakarra da. Azkoitia udalerri euskalduna izanik, Udalari berari interesatu beharko litzaioke Uemaren parte izatea, besteak bes-te, bere interesak defendatzen dituelako, udalerri eus-kaldunen behategia garelako, udalerriko kezkak beste administrazioekin elkarbanatzen ditugulako eta abar. Bestetik, Azkoitiari eskain diezazkiokegun zuzeneko zerbitzuak udalerri euskaldunetara zuzendutakoak dira. Uemak jorratzen dituen egitasmoak udalerri eus-kaldunen izaerari eta horiek behar duten diskurtsoari lotuta lantzen ditu. Honako hauek dira lantzen ditugun proiektuak: hezkuntza proiektua, merkatariekin elkar-lana eta laguntza eskaintzea, udaletako aholkularitza eta ikastaroak, euskara ikasten ari direnentzat moti-bazio tailerrak, familia transmisioari lotutako ekintzak edota nazio mailan beste erakunde batzuekin —Osaki-detza, finantza erakundeak— egiten ditugun lanketak.

Zeintzuk dira Uemaren gaur egungo erronka nagusiak?Hiru ildo nagusi ditugu. Lehena da udalerri euskaldunetan oraindik ere euskaraz bizitzeko dauden hutsuneak gainditzea, eta arlo horretan, udalen euskaldun-tzea lantzen dugu. Horrez gain, herriko arlo pribatuko beste hainbat esparru euskalduntzea ere bilatzen dugu.

Bigarren ildoa herritarren ahalduntzea da. Azken finean, udalerri euskaldunak euskaldun badira, euskal hiztun komunitateak hala erabaki duelako dira, baina euskararen arnasguneak oso hauskorrak direla iruditzen zaigu. Gu beti gara euskaltzaleak, baina modu inkontzientean, horrela jaso dugulako. Ahalduntze prozesu hori garatzea gure aldetik estrategikoa da, edozein aldaketaren aurrean komunitate horrek

euskarari helduko badio. Hori dela eta, ildo horri garrantzi berezia ematen diogu, euskal komunitatea trinkotzera eta ahalduntzera begira. Inertziatik kontzientziara salto egitea da, nolabait.

Hirugarren ildoa udalerri euskaldunen zaintza da, eta horren barruan, udalerri euskaldunen errealitatea aztertzen dugu; azterketa soziolingusitikoak, sozioekonomikoak eta abar egiten ditugu, udalerri horietan zer gertatzen ari den jakiteko. Horrez gain, zaintza deitzen diogun horren barruan ikusten dugu gure herrietan garatzen ari diren proiektuek zer eragin duten hizkuntzan. Eragin Linguistikoen Ebaluazioa (ELE) sortu genuen proiektu horien eragina neurtzeko eta kaltegarria den kasuetan neurri zuzentzaileak ezartzeko, kalte hori ez dadin hain handia izan. Hizkuntza eta Lurraldea jardunaldiak egin genituenetik gaur arte, lortu dugu eragin linguistikoen ebaluazioa derrigorra izatea EAEko Udal Legean, bai herri euskaldunetan, bai gainontzekoetan. Guretzat sekulako aurrerapausoa izan zen hori. Orain, prebentziotik garapenera pasatu nahi dugu, baina hizkuntzarekiko jasangarria den eredu baten bidez.

Gazteei zuzenduriko hainbat ekintza ari da gara-tzen Uema. Udalekuak, tailerrak… Zergatik?Gazteen dinamika ez da abiatzen gazteen euskararen erabilera beheraka ari delako, hainbat herritan egoera hori den arren. Uemak gaur egun duen errealitatearen arabera, oso egoera ezberdinetan dauden udalak dau-de; batzuk benetako arnasguneak direnak, eta beste batzuk ezagutza maila oso altua dutenak, baina erabile-rari dagokionez ez direnak arnasguneak. Gazteria proi-ektua sortzean, gazteak ahalduntzean pentsatu genuen, eta udalekuen helburua da udalerri euskaldunetako gaz-teak batzea eta beren artean ahalduntzea eta sareak sor-tzea. Gune batzuetan egitasmoa eta diskurtsoa moldatu egiten dira; hau da, erabilera jaisten ari den guneetan hizkuntza aktibaziorako ere erabiltzen dira egitasmo horiek.

Nolakoa da udalerri euskaldunen bilakaera?2014. eta 2015. urteetan egin genuen udalerri euskaldunen bilakaera soziolinguistikoaren azterketa, eta nahiko datu kezkagarriak utzi zituen azterketa horrek. Eusko Jaurlaritzaren datu ofizialetan euskararen ezagutzak, etxeko erabilerak eta lehen hizkuntzak be-heranzko joera dute; bilakaera negatiboa da denetan. 2016an, ordea, beheranzko joera orokorra eten zen. Kontua da 2011. eta 2016. urteetako

«berrindartzen eta

birsortzen ari den euskara,

eta erabiltzen dena, herri

euskaldunetakoa da»

Page 8: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

8 maxixatzen.eus

IZEN

A TA

DIZ

ENA

datu soziolinguistikoak ez direla metodo berarekin neurtu. 2021ean aterako dira hurrengo datuak, eta hor ikusiko dugu joera orokorrak beheranzkoa izaten jarraitzen duen ala ez. Udalerri erdaldunetan, aldiz, egoera bestelakoa da; euskal hiztunen kopurua gorantz doa, baina, agian, hobeto da Bilbon mila euskaldun irabaztea baino, Orexan [Gipuzkoa] hamar ez galtzea. Berrindartzen eta birsortzen ari den euskara eta erabiltzen dena herri euskaldunetakoa da, eta udalerri erdaldunetan euskararen ezagutza igotzen ari da, baina erabileraren igoera apala da.

Zein dira euskararen erabilera jaistearen faktore nagusiak?Ez dago faktore bakarra. Guk Ondarroaren eta Bermeo-ren [Bizkaia] arteko alderaketa bat egin genuen, bi he-rrietan euskararen ezagutza datuak oso antzekoak di-relako eta erabilerak ez duelako zerikusirik. Bermeon, euskararen erabileraren jaitsiera nabarmena da, eta Ondarroan, aldiz, erabilera mantendu egin da. Azter-keta kualitatiboak egin ziren, eta horien arabera, fakto-reetako batzuk erreferente falta eta herriko eragileen hutsunea izan daitezke. Jendea inguruko zein herrita-ra mugitzen den ere garrantzitsua da. Ondarroarrak oso harro daude euskaraz egiteaz, eta ez dute beraien burua ulertzen euskaraz ez bada. Bermeon, aldiz, ez da horrelakorik gertatzen.

Zein da arnasgune diren herri horien garrantzia?Arnasgune diren herriak eredu dira hizkuntza norma-lizazioa helburu dutenentzat. Hizkuntza bizirik dago leku horietan, eta egunero egokitu eta bizirik manten-tzen da. Udalerri horietan, hizkuntza modu naturalean transmititzen da belaunaldiz belaunaldi, eta udalerri euskaldunetako herritarrek euskara transmititzen dute kanpora doazenean ere. Plangintza integral bat behar da herri guztientzat, baina arnasguneek beste trataera

Page 9: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

IZENA TA DIZENA

Azkoitiko Udalak Euskara Sustatzeko Ekintza Plan (ESEP) berria du indarrean urtea hastearekin batera. Herrian euskararen erabilera bultzatzeko asmoz, dato-zen lau urteetan gauzatzeko hainbat ekintza zehaztu du planean erakundeak, eta hark adierazi duenez, aurre-koaren jarraipena izango da oraingoa ere.

2020-2023ko Euskara Sustatzeko Ekintza Plana osa-tzeko orduan, Udalak Azkoitiko datu soziolinguistikoak izan ditu oinarri. Azkoitiko euskararen ezagutza maila jakiteko, hamar urtetik behin herritarrei galdeketa egi-ten die Udalak, eta adierazle horren azkeneko datuak 2016koak dira; aldiz, euskararen erabileraren berri kale neurketei esker izaten du Udalak, eta azkenekoz, 2018an egin zuten azterketa hori. Azkoitian, euska-raren ezagutza mailaren –%76,9– eta erabileraren –%68,9– arteko aldea zortzi puntukoa da, eta onartu berri duten planaren helburu nagusia da emaitza ho-rri eustea, eta ahal den neurrian hobetzeko erronka ere jarri dute; hau da, ezagutzaren eta erabileraren arteko tartea ahalik eta txikiena izan dadin lan egingo dute.

Datozen lau urteetarako Euskara Sustatzeko Ekintza Plana

Besteak beste, irakaskuntzan, euskalduntze alfabeta-tzean, administrazioan, sozio-ekonomian, kulturgin-tzan, publizitatean, hedabideetan, teknologian edota sentsibilizazioan eragiteko, askotariko ekintzak zehaz-tu dituzte 2023ra arte gauzatzeko, eta aurreko planean egin gabe geratu ziren hainbat egitasmo txertatu dute oraingoan ere. Azkoitiko lexikoa jasotzea eta ezaguta-raztea da horietako bat, eta Udalak lehentasunen ar-tean jarri du neurri hori.

Udalbatzak 2019ko abenduaren 27an egin zuen osoko bilkuran onartu zuen Euskara Sustatzeko Ekintza Pla-na aho batez, eta urtarrilaren 1etik 2023ko abendua-ren 31ra bitartean egongo da indarrean. Aurreko plana 2015-2018 urteen artekoa izan zen, eta Udalak beste urtebetez luzatu zuen gero, iazko Udal hauteskundeen eraginez, gobernu berriak plan berria zehazteko auke-ra eta denbora izan zezan. Amaitu den plana, berriz, eraginkortzat jo du Udalak, 2014tik 2018ra artean eza-gutzaren eta erabileraren arteko aldea erdira murriztu zelako.

bat behar dute izan, horien garrantzia konfirmatuta da-goelako. Denbora osoan beste hizkuntza batekin talkan dagoen hizkuntza txikia galtzen ateratzen da beti. Mikel Zalbidek esaten zuen moduan, askoz hobeto da hilda dagoen bat pizten saiatzea baino bizirik dagoena man-tentzea. Arnasguneek sekulako papera joka dezakete, horietako hiztunak kontziente ez badira ere.

Nola ikusten duzu euskararen egoera Azkoitian?Azkoitian, beste udalerri euskaldun guztietan bezala, egoera adi egotekoa da. Faktoreak ez ditugu alde. Euskara ez dakien gero eta herritar gehiago dago, kultur kontsumo ohiturak asko aldatu dira eta gu erdararekiko urrunago bizi ginela esango nuke. Gaur egun, ordea, 5 urte betetzerako umeek badakite gazteleraz hitz egiten. Egoera adi egotekoa da, eta zaindu egin behar da azken urteetako joerei erreparatuta. Azken erabilera datuetan, aurrekoekin alderatuta, goranzko joera ageri da, baina kale erabilera neurketak asko alda ditzake edozein txikikeriak. Ikusi beharko litzateke beste azterketa bat eginda erabileraren joera goranzkoa den ala ez. Azkoitiar gazteekin gai hauei buruz hitz egin dugu Batxilergoko tailerretan, eta beraiek ere kezka hori partekatu dute gurekin. Haien arabera, gaztelania gehiago entzuten dute kalean, batik bat, haurren eta helduen artean. Beraien pertzepzioa hori da. Dena den, gazteen artean ikusten da kezka eta egoera aldatzeko gogoa dagoela, eta hori positiboa dela uste dut.

Euskalkien eta euskara batuaren aferak hautsak harrotzen jarraitzen du. Zer iritzi duzu?Biak dira beharrezkoak. Euskara batua ezinbestekoa da

euskararen normalizaziorako, hizkuntza komun batek egon egin behar du Euskal Herrian, euskalkiak elkarre-kiko oso desberdinak direlako, besteak beste. Halere, euskalkiak indartu egin behar dira tokian-tokian, eus-kalkia oinarri izanda erabilera handitu egiten delako. Euskara batua erabiltzen duten hiztunek gutxiago era-biltzen dute euskara euskalkia hitz egiten dutenek bai-no. Euskalkiak indartzearen alde nago, baina euskara batua ere ezinbestekoa da, urrats garrantzitsuak egin baitira hari esker.

Euskalgintzak zein aurrerapauso eman ditu?Euskalgintzak Euskal Herria euskalduntzeko eta he-rri honen hizkuntza politika markatzeko lan handia egin du. Bere ibilbideari esker, sinesgarritasuna lortu du, eta administrazioaren aitortza jasotzen hasi da orain.

Gero eta nabarmenagoak dira herriko eragileen eta erakundeen arteko elkarlanak.Bai, hala da. Uemako udal txiki askotan, herritarrengatik izan ez balitz, gure egitasmo asko gauzatzea ez litzateke posible izango; herritarrengana iristeko herria behar dugu. Guk herrietan baditugu taldetxoak eta ezinbestekoak dira horiek guretzat. Euskararen normalizazioa iritsiko bada, beharrezkoa izango da administrazioaren eta herrigintzaren arteko elkarlana, eta bide onetik doazela uste dut. Administrazioak sekulako gaitasunak ditu legedia aldatzeko, dirua jartzeko eta abar. Herriak, berriz, urteetako esperientzia du. Herriarekin kontatu gabe herria euskalduntzea oso zaila da.

Page 10: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

10 maxixatzen.eus

Euskal Herrian inoiz epaitu den ustelkeria kasu handienean, De Miguel auzian, auzipetua izan da Gurutz Larrañaga (Azkoitia, 1947). Alfredo De Miguel EAJko buruzagi ohiak gidatzen zuen enpresa sare ustelari mesede egitea leporatuta epaitu zuten azkoitiarra 2018an. Izan ere, 2003tik 2009ra bitartean, Juan Jose Ibarretxeren gobernuan, Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Gazteria sailburuorde izan zen Larrañaga, eta Francisco Javier Sanchez Robles sasoi hartako Gazteria eta Jardun Komunitarioko Sailaren zuzendariaren jarduna kontrolatu ez zuelakoan epaitu zuten. Arabako Lurralde Auzitegiak abenduan jakinarazi zuen epaia, eta epaileak kargu guztietatik absolbitu zuen jaurlaritzako goi kargu izandakoa. Absoluzioak, gutxienez, bere "duintasuna berreskuratzeko" balio dezan espero du azkoitiarrak.

Arabako Auzitegi Probintzialak abenduan eman zuen 'De Miguel auziaren' epaia, eta absolbitu egin zintuen. Nola hartu zenuen berria?Poz handiz hartu nuen, urte askoan sufritzen egon naizelako. Erabakia noiz iritsiko zain-zain nengoen, eta banuen libre geldituko nintzen esperantza. Hasieratik izan dut itxaropen hori, baina prozesua hain luzea eta konplexua izanik, beti duzu halako kezka bat. Niretzako oso aringarria izan da absoluzioa, bizkarretik sekulako zama kendu banu bezala sentitzen naiz. Eta ez niretzat bakarrik, familiarentzat ere oso pozgarria izan da; izan ere, norberak bere mailan sufritzen du, baina emazteak zein semeek nik adina edo gehiago sufritu dute. Absoluzioak, zama arintzeaz gain, beti defendatu izan dudan errugabetasuna berretsi du.

Ane Olaizola Elortza

Gurutz Larrañaga: "Beti defendatu izan dudan errugabetasuna berretsi du absoluzioak"

Hamarkada oso bat iraun du 'De Miguel auziak', eta epailearen errugabetasuna jasota, bizkarretik "zama handia" kendu duela adierazi du han auzipetua izan den Gurutz Larrañaga politikari ohi azkoitiarrak. 22 urteko lan politikoa egin zuen Larrañagak, azken seiak Eusko Jaurlaritzan, eta bere ibilbidearen amaieran

"orbana jartzea zeharo gogorra" egin zaiola aitortu du hark.

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

Gurutz Larrañaga, politikari ohia.

Page 11: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

Absoluzioa jasoko zenuen esperantza bazenuen, orduan. Bai. Izan ere, prozesu osoan zehar ez da agertu nire kontrako frogarik. Fiskalaren akusazioek ez zuten frogarik, eta hark hasierako idatzian ezarri zuen zigorra neurrigabea zen. Niretzako esperientzia berria izan da auzi hau, inoiz ez bainaiz prozesu batean sartuta egon. Prozesuak aurrera egin ahala, eta batez ere ahozko epaiketa iritsi zenean, konturatu nintzen norberak frogatu behar duela bere errugabetasuna. Auzi prozesuetan, berez, alderantzizkoa da; hau da, akusatzen duenak frogatu behar du auzipetuak zerbait oker egin duela. Bi aldeon etengabeko borroka izan da hori, eta bazirudien nik erakutsi behar nituela frogak, eta ez fiskalak. Auzian zehar, ohartu naiz ni saltsa horretan sartzeko moduko frogarik eta argumenturik ez zegoela, eta alde horretatik, lasai egon naiz.

Zu absolbitu bazaitu ere, Arabako Probintzia Auzitegiak hamahiru urte bitarteko espetxe zigorrak ezarri dizkie epaitutako 26 lagunetatik hamabosti, ustelkeriagatik. Tartean daude Alfredo De Miguel, Aitor Telleria eta Koldo Otxandiano. Nola baloratzen duzu epaia?Saltsa horretan zerbait egon dela argi dago, baina zer egon den, nik neuk ez dakit. Iruditzen zait zigorra nahiko gogorra izan dela; ez nuen espero auzitegiak hain zigor gogorra ezarriko zuenik. Horrez gain, sententzia legearen mailan baloratzea eta zigorrak neurrikoak izan diren edo ez esatea zaila egiten zait.

Fiskalak duela lauzpabost urte aurreneko akusazioak idatzi zituenean, erabat neurrigabeak zirela iruditu zitzaidan. Hamalau urteko espetxe zigorra eskatu zuen nire aurka, eta neure buruari galdetzen nion ea nahi gabe-edo norbait hil ote nuen; izugarrizko gogorra zen. Zentzu horretan, fiskalak askoz ere gehiago neurtu beharko luke zer idazten duen. Niri zegokidanez, hamalau urteko kartzela zigorra jarri zidan bizkar gainean. Horren ondotik, komunikabideen eraginez jendeak modu xelebre batean begiratzen dizu, eta urteetan nire izena eta duintasuna erabat kaltetu dira. Auzipetu nindutenean, erretiratu berria nintzen eta auzoko bizimodua egiten nuen: erosketak egitera joaten nintzen, kalera ateratzen nintzen… baina jendearen begiradak ez ziren berberak. Zure izena, izana eta zuk egindako lana zalantzan jartzen dira orduan, eta zaila da zigor hori eramaten jakitea. Horren aurrean, normalean egingo zenituzkeen zenbait gauza egiteari uzten diozu eta bizimodua aldatzen duzu; loa ere galtzen duzu hainbatetan. Urteetako egonezina sortzen du horrek. Hamar urte hauetan egin ez ditudan gauzak ezin dira berreskuratu, gainera.

Eusko Jaurlaritzako sailburuorde izan zinenean, Xabier Sanchez Roblesek modu irregularrean esleitutako kontratuak sinatzeagatik epaitu zintuzten De Miguel auzian. Dena den, beti esan duzu modu gardenean eta zintzoan jokatu zenuela.Hainbat eta hainbat aldiz esan dut nire lana

legearen barruan egin nuela. Kontratuak egin ahal izateko, baimenak eman behar nituen sailburuorde nintzenean; hori zen nire karguari egitea zegokiona. Garai hartan, lau zuzendaritza nituen: Gazteria, Kirola, Kultur Sustapena eta Ondarea. Lau zuzendaritza horietan, urtean 2.200 bat kontratu txiki egiten ziren. Kasu horietan guztietan, zuzendaritzatik orri bat iristen zitzaidan. Han jartzen zuen halako lan bat egin behar zela, lanak aurrekontu zehatz bat zuela eta hura enpresa batek egin zezan nahi zutela. Nik kontratu horiek baimendu egiten nituen, eta hortik aurrera, erantzukizun eta kudeaketa osoa zuzendaritzaren gain zegoen. Epaiketara lekuko gisa joan ziren bi zuzendariek ere adierazi zuten hala egin zela eta hala behar zuela izan; hau da, horrela funtzionatzen zuela prozedurak. Nire sinadura orri horietan agertzen zelako sartu ninduten auzian, baina nahiko garbi geratu da nire egitekoa garbi eta legearen barruan egin nuela, eta inork ardura izatekotan, zuzendariak zuela. Epaileak Xabier Sanchez Robles egin du horren erantzule, eta esan du ez zuela behar bezala jokatu. 22 kontratu txiki ziren guztira, eta faktura guztietan agertzen zen Xabierren izenpea. Horrek esan nahi du Xabierrek kontratuei oniritzia eman ziela eta fakturak onartu zituela. Hortaz, nik ardurarik ez nuen. Ibilbide politiko luzea izan dut, eta absoluzio honek zerbaitetarako balioko badu, izan dadila nire lana ondo egin dudala jendaurrean erakusteko.

Auzipetuen artean, administrazio publikoan lan egin zenuten horietatik zu zinen kargurik handiena zenuena. Horrek zerbaitetan eragin al dizu?Iruditzen zait fiskalak auzipetuoi egotzi zigun ustezko elkarte hura sortzerakoan eragina izan zuela. Fiskalaren teoria zen zenbait lagun bildu ginela diru publikoa geureganatzeko eta elkarte bat sortu genuela hori bideratu ahal izateko. Nola zitekeen, ordea, elkarte bat sortzea, elkar ezagutzen ez bagenuen? Xabier bakarrik ezagutzen nuen, beste guztiak ahozko epaia hasi zenean ezagutu nituen. Sei urte egin nituen gobernuan, eta garai hartan, inoiz ez nintzen haiekin harremanetan jarri, ez telefonoz, ezta mezu elektronikoz ere. Horrez gain, ezin da ahaztu fiskalak auzi honekin makroepaiketa egitea nahi izan duela. Izan ere, auziak hainbat ertz zituen: bata zen kultura arloko kontratuei zegokiena, bestea Zanbranako [Araba] lurrei zegokiena... Epaileari galdetzen zioten ea zergatik ez zituen piezak bereizita epaitzen, azkarrago bukatuko genuelako. Baina fiskalak guztiak batzea nahi zuen. Bere teoria zen guztiak batu ginela diru publikoa geureganatzeko, nahiz eta elkar ez ezagutu. Fiskalak oinarri handirik gabe antolatu zuen eraikin horretan ni nintzen kargurik altuena nuena. Lagun batzuek esaten zidaten: "Hire erru bakarra duk kargu altuena izatea". Dena den, kargu altua izateagatik ez dut presio berezirik jasan. Oso argi nuen gobernura iritsi nintzenean aurretik zeudenen prozedura berbera jarraitu nuela; nik ez nuen ezer berririk jarri martxan. Nire agintaldia bukatu nuenean, ondorengoek ere gauza berbera egiten zuten.

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Page 12: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

12 maxixatzen.eus

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

Hasieran, fiskalak hamalau urteko espetxe zigorra eskatu zuen zure aurka, baina ahozko epaiketan behin betiko ondorioak aurkeztearekin batera, fiskalak berrikusi egin zituen akusatuentzako zigor eskaerak, eta hamalau urteko inhabilitaziora murriztu zuen zuen zigor eskaera, prebarikazio delituagatik. Zergatik gertatu zen aldaketa hori?Ahozko epaian oso garbi geratu zelako argumenturik ez zegoela nire aurka. Hau da, kontratazioetan erabili genuen prozedura normala izan zela frogatuta geratu zen. Auzia hasi eta zortzi urtera, ahozko epaiketaren ondoren, ardurak bere lekuan jarri ziren, eta ni libratu egin nintzen erantzukizun horietatik. Prebarikazio delitua mantendu egin zidaten, kolpetik akusazio guztiak ez kentzeagatik. Prebarikazioa da zerbait gaizki egiten ari zarela jakin arren, okerra egitea. Baina esaten badidate funts publikoak ez ditudala alferrik galdu, ez naizela legez kanpoko elkarteko kide izan eta besteekin harremanik ez nuela eduki, nola da posible prebarikazio delitua mantentzea? Ez du zentzurik.

Bien bitartean, komunikabideak urteetan aritu dira nire irudia erabiltzen, eta horrek ez du atzera bueltarik. Medioek izugarrizko ardura dute halako kasuetan. Informatzea ondo dago, baina kontuan hartu behar dute pertsona baten irudia jokoan jartzen dutela. Auzitegira joaten nintzen bakoitzean, esaterako, medioetan agertzen nintzen, baita joaten ez nintzen batzuetan ere. Jende askok ez du albiste osoa irakurtzen, soilik titularrari eta argazkiari begiratzen dio. Hamar urteko auzian, irudiaren erabilera luzea eta etengabea da, eta ezinezkoa da egun bakar batean irudi hori iraultzea; gainera, posible da komunikabide batzuek auzipetuta zaudela urteetan esaten aritzea, eta ondoren, absoluzioaren berri ere ez ematea.

Auzian zehar distantzia mantendu duzu Xabier Sanchez Roblesekin eta Alfredo De Miguelekin. Zure estrategiaren parte izan al da hori?Abokatuaren estrategia izan da, bai. Hasieratik, abokatua eta biok gure bidea markatzen saiatu gara, eta uste dut asmatu dugula. Ahozko epaiketan garbi geratu zen hori; abokatu bakoitzak bere bidea segitu zuen, eta gureak ere bide propioa egin zuen. Dena delako talde horretan, ez dakit zer gertatu zen, eta jakiterik ere ez dut nahi. Gure helburua izan da legearen eta normaltasunaren barruan lan egin dudala frogatzea. Bidea ondo atera da, eta abokatuari eskerrak eman behar dizkiot, bere lana ongi egin duelako.

Duela hamar urte auzipetu zintuztenean, harremanetan jartzen saiatu al zinen Sanchez Roblesekin? Hark azalpenik eman al zizun?Auzia argitara atera zenean, Australian nengoen. Emaztea eta biok jubilatu berriak ginen, eta semea bisitatzera joan ginen. Han izan nuen auziaren berri, mezu elektroniko baten bidez. Gero, semeek guztiz aztoratuta deitu zidaten, esanez telebistan ikusi nindutela ustelkeria auzi batean sartuta. Orduan, Xabierrekin jarri nintzen harremanetan, eta hark azalpen oso laburrak eman zizkidan, distantziak-eta eraginda. Gerora, jada hemen nengoela, azalpenak eskatzen nizkion, baina oraindik orain, gertatutakoari buruzko ganorazko adierazpenik ez dut jaso. Behin eta berriz saiatu naiz azalpenak jasotzen, baina bere posizioa zera izan da: "Gauzak ondo egin ditugu, ez da egon arazo berezirik…". Ez du beste azalpenik eman, eta mesfidati jokatu du zentzu horretan. Gai honetan berarekin ez nago batere ados. Nirekiko portaera desleiala izan du. Gobernuan egon nintzenean, ni eta zuzendariak hamabostero elkartzen ginen proiektuez-eta hitz egiteko. Harreman ona genuen, eta halakoetan, besteengan konfiantza jartzen duzu. Konfiantza hori, gainera, onartua izan zen; izan ere, kontratu pila bat egin ziren eta ez zen ezer gertatu. Gertatu zena momentu konkretu batean eta kontratu jakin batzuen gainean jazo zen, eta zer gertatu zen leialtasunez ez esatea ez da onargarria.

Oraindik orain, ez dakizu zer gertatu zen?Ez, eta nirekiko izan duten konfiantza faltaren

«komunikabideak urteetan

aritu dira nire irudia

erabiltzen, eta horrek ez du

atzera bueltarik»

Page 13: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

ondorioz, hamar urtez egon naiz saltsa horretan sartuta. Hasieratik gauzak argitu izan balituzte, ez nintzatekeen egongo hamar urte auzipetuta.

'De Miguel auziaren' epaiak askotariko erreakzioak sortu ditu. Andoni Ortuzar Euskadi Buru Batzarreko lehendakariak, esaterako, esan du EAJ ez dela sare horren erantzule. Ados al zaude berarekin? Ahozko epaiketan argi geratu zen epaitzen ziren portaerak pertsona jakin batzuenak izan zirela. Ni auzipetuta egonik, fiskalaren hasierako interesa izan zen EAJren barruan sare bat osatuta al zegoen jakitea. Ordea, garbi geratu da alderdiak inolako erantzukizunik ez zuela izan.

Hala ere, 'De Miguel auzia' auzitara iritsi zenean, Iñigo Urkullu zen EBBren presidentea. Hark zer erantzukizun izan beharko luke honen guztiaren gainean?Eztabaidagarria da hori. Hori gertatu zenean, Urkullu EBBko presidentea zen, eta hark hartu zituen erabakiak izan ziren auzipetuei txartelak eskatzea eta haiek alderditik bereiztea, prozesua argitu bitartean. Nire ustez, Urkulluk nahiko azkar eta egoki jokatu zuen garai hartan.

De Miguel auziak EAJren irudia zikindu egin duela uste al duzu?Uste dut jokaera pertsonalak izan zirela, eta beraiek eta zenbait lekukok ere aitortu dute hala izan zela. Baina ez dago dudarik; portaera horiek izan zituztenean alderdi bateko kide ziren, eta nahi edo ez nahi, horrek eragin bat du, gauza bat bestearekin lotzen baita. Ardura pertsonala da, baina batak bestearekin lotura duen neurrian, zikin pixka bat etortzen da, noski. Beste kontua da beste alderdiek auzia nola interpretatzen duten eta horretarako zer interes dauden.

Hamar urteren ondoren amaitu den auzia amesgaiztoa izan dela esan izan duzu hainbatetan. Neure izenari omen eginez, gurutze bidea izan da bizi izan dudana. Batzuetan, amesgaizto hori teorian azaltzen da, baina beste batzuetan, benetakoa ere bada, bizitzen ari zarenak loa eteten baitizu. Gainera, auzia zenbat eta luzeago izan, orduan eta handiagoa da zigorra. Psikologikoki gurutze bidea izan da, eragin handia izan du bizitzan, eta bizipoza ere kendu dit zenbait gauza egiterakoan. Norberak pasatu duen

hori, amesgaiztoa, lo etenak, familiaren egonezina, emaztearen nerbioak, psikologikoki zeunden egoerarengatik egin gabe utzi dituzun gauzak ez dituzula berreskuratuko jakiteak… Horrek guztiak daukan kostua ez dago neurtzerik.

Komunikabideek eman duten tratamendua aipatu duzu lehen, eta esan duzu zure izena kaltetu dutela. Errugabetasun printzipioa urratu dela uste al duzu? Errugabetasunarena printzipio garrantzitsua da, baina praktikan, ez du funtzionatzen. Beharbada, komunikabideak horretara ohituta daude, eta jendearen jarrera ere halakoa izaten da: "Auzipetuta badago, egingo zuen zerbait", esaten dute. Baina epaileak sententzia idatzi arte, inor ez da erruduna. Erruduna izango da sententzia idazten duenean. Ordea, komunikabideek informazioa ematen duten moduagatik, albistea ez dute behar bezala tratatzen, eta jendea bideratzen dute auzipetua errundutzat hartzera; asko ahaztu ere egiten dira ustezko hitza erabiltzeaz. Erantzukizun handia dute zentzu horretan. Oinarrizko printzipioa da errugabetasunarena, baina hasieratik zigortuta sentitzen zara, eta horri ezin zaio bueltarik eman.

Auzia itxita, nolabaiteko konpentsaziorik eskatzeko asmorik ba al duzu?Epaiketa batean, erruduntzat jotzen bazaituzte, kostuak ordaindu behar dituzu. Errugabea zarela ebazten badute, "ondo bizi" besterik ez dizute esaten. Konpentsazioen inguruan galdetu dut, eta gaur egun, hemen behintzat, ez dago halakorik eskatzeko modurik. Hamar urteko auzian, ehundaka joan-etorri egin ditut, abokatua niretzat lanean aritu da… Epaileak uste zuen zerbait okerra egin nuen arrastoak bazituela, eta hor eduki naute inolako argumenturik gabe lotuta, ondoren sententziak hala baieztatu duen moduan. Orain, nork ordainduko dit hori guztia? Pentsatzen dut epaileek eta fiskalek beraien borondate onenarekin lan egiten dutela, baina frogatu baldin bada okerrik ez dudala egin, konpentsazio bat eskatzeko moduren bat izan beharko nuke. Ekonomikoaz gain, kostu emozionala ere hor dago; ni bezala, herri honetan beste asko igaro dira gurutze bide honetatik, eta azkenean libre utzi dituzte, baina gorriak pasatu ondoren. Horren aurrean, barkamen bat jasotzea ere eskertuko nuke; konpentsatzio emozional bat, satisfazio bat, zerbait. Baina pentsaezina da hori. Zeharo hotza da guztia.

Page 14: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

14 maxixatzen.eus

Intza Arakistain

Page 15: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

Page 16: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

16 maxixatzen.eus

2005az geroztik da martxan Azkoitian Kale Hezitzaile programa. Babesgabetasun egoeran edo arriskuan egon daitezkeen adingabeekin esku hartzeko sortu zuten egitasmoa, horiek gero espazio komunitario normalizatuetara bideratzeko. Hamabost urtez landu dute programa herrian, eta orain proiektuak bere espazio propioa du Berdura Plazan. Arantzazu Izagirre (Azkoitia, 1983) eta Miren Elorza (Azkoitia, 1983) dira Azkoitiko Kale Hezitzaile programako hezitzaileak. Programa Azkoitian abian jarri zenetik dira biak hezitzaile, eta beraien egitekoa da behar bereziak dituzten gazteei laguntzea. Azaldu dutenaren arabera, "sozializatzeko arazoak" dituzten gazteei laguntzen diete gehienbat programan.

Gurasoekin, familiekin eta ikastetxeekin koordinatuta laguntzen diete gazteei bidea egiten hezitzaileek. Astean, batez beste, hamabost lagun biltzen dira Berdura Plazako gunean. Kopuruak gora egin du azken urteetan. Izaera propioa edukitzeak eta kale hezitzaileen profila "garbiagoa" izateak horretan

lagundu duela uste dute hezitzaileek. 10 urtetik 23 urtera bitarteko gazteekin dihardute lanean. Lehen, 18 urtera arteko epea zuen programak, baina zenbait aldaketa egin dizkiote egitasmoari, eta orain 23 urtera arte luzatu dute. Iñaki Lasa (Bergara, 1986) Udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun teknikoaren hitzetan, adin tarte horretako gazteek ere behar dute programaren "laguntza".

Hezten laguntzeko ekintzak

Gazteen bidelagun izateko hamaika ekintza antolatzen dute hezitzaileek. Behar duten guztian laguntzen diete gazteei: lagunartea sortzen, etxeko arazoez hitz egiten, zalantzak argitzen edota eskolako lanak egiten. Guztiaren gainetik, ordea, prebentzioa, jarrerak, balioak eta errespetua lantzen dituzte. "Gazteen beharrak asetzen saiatzen gara, baina bereziki, bakarrik ez daudela sentiarazten", diote. Hezitzaileen lana helburu bakar batera dago mugatuta: helburu hezitzailea. "Gure asmoa ez da ondo pasatzea, ezta

Andoni Elduaien Soraluze

Hamabost urte beteko dira aurten Azkoitiko Udalak Kale Hezitzaile programa martxan jarri zuenetik. Gizarte bazterkeria jasateko arriskuan dauden gazteengana iristea eta horiei erantzutea da programaren egitekoa. Egitasmoa barrutik ezagutu asmoz, kale hezitzaileekin zein Azkoitiko Udaleko arduradun politikoekin eta

teknikoekin bildu da Maxixatzen.

BA A

L D

AKIZ

U?

Gazteen bidelagun hezitzaileak

Page 17: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

ekintzetan jende askok parte hartzea ere. Gure asmoa da gazteek dituzten beharretara egokitutako ekintzak antolatzea eta horiek egitea", diote bi hezitzaileek. Eta guztia hitzez egiten dute. "Aisialdiko ekintzak egiten ditugu: eskulanak, tailerrak, bideo-jolasak... Horrela gazteak ezagutzen ditugu; hiru bat hilabetean egiten dugu gazteen ezagutza prozesua", azaldu dute Miren Elorzak eta Arantzazu Izagirrek. Behin gazteen egoera ezagututa, pertsona horrek beharrak dituen edo ez ikusten dute. Behar horiek asetzeko, berriz, talde proiektuak dituzte programan. "Proiektu bakoitzean helburu zehatz batzuk lantzen ditugu. Pertsona batek premia duela antzematen badugu, pertsona hori berarentzat modukoa den taldean sartzen dugu", adierazi dute hezitzaileek. Lan hori "profesionalagoa" dela aitortu dute, pertsona horientzako helburu, ordutegi eta ekintza "zehatzagoak" dituztelako. Talde proiektuak egunerokotasunean lantzen dituzte, baina horrez gain, banakako proiektuak ere badituzte gazte batzuek. Inguruko eragileekin koordinatzen dira kasu horietan, besteak beste, ikastetxeekin edo osasun zentroekin.

Programaren gunetik kanpo ere jarduten dute bi kale hezitzaileek, izan ere, kalerako ordu batzuk izaten dituzte. "Gazteen gune naturalak zein diren ezagutzen dugu, gazteak nondik eta nora mugitzen diren jakiten dugu", azaldu dute. Horrez gain, aitortu dute kalea "gazte berriak ezagutzeko aukera" dela. "Herria guneka dugu banatuta, eta gune bakoitzean egoten gara ordu finko batzuetan, gazteak ikusi, eta gure presentzia behar bada, gune horretan gehiago egoteko", adierazi dute bi azkoitiarrek. Hezitzaileek azaldu dute orain Artxamendi Topalekuaren inguruan ibiltzen direla gazteak, eta ekintzak han antolatzen saiatzen direla. Halere, kezkaz nabarmendu dute gero eta gazte gutxiago ibiltzen dela kalean, sare sozialetan nahiz bideo-jokoetan ibilitzen direlako edota eskolaz kanpoko ekintzak dituztelako.

Espazio propioa

2017an erabaki zuen Azkoitiko Udalak zerbitzua handitzea. Janire Igoa (Azkoitia, 1992) Ongizate zinegotzia da Azkoitiko Udalean, eta bere iritziz "finkatuta" dago Kale Hezitzaile programa. "Sendo" saretutako programa da haren hitzetan. "Gazteria Zerbitzua, Artxamendi Topalekua, Abarketatxo ludoteka eta herriko ikastetxeak daude programaren bueltan, Gizarte Zerbitzuez gain; eta nola ez, gurasoak ere bai. Agian, eragile gehiago sar daitezke, baina sare sendoa da", azaldu du Igoak. Guztien arteko koordinazioa, gainera, "ona" dela dio zinegotziak, eta esku-hartzea behar den kasuetan, informazioa partekatzen dutela. Bulegoa Berdura Plazara lekualdatzea "apustu sendoa" izan zen Igoarentzat. "Udalak benetan premiazkoa zela ikusi zuen programak espazio propio bat izatea, konfidentzialtasuna eta kalitatezko harremana bermatuko zituelako", nabarmendu du hark.

"Taldean guztiok ikusi genuen zerbitzua handitzeko premia zegoela. Gizarte Zerbitzuetako programa da, bere identitate propioa du eta bere espazioa", azaldu du Lasak. Haren arabera, gazteak "identifikatuta" sentitzen dira Kale Hezitzaile programak Berdura Plazan duen gunearekin, eta horrek lagundu egiten du "jendea programara atxikitzen" eta egitasmoa bera normalizatzen. "Kale heziketa ez da soilik kalean ekintzak egitea; garrantzitsua da gazteek espazio konkretu bat identifikatzea", adierazi du Lasak. Izan ere, teknikariarentzat kale heziketa programa ez da soilik gazteek dituzten beharrak arintzeko egitasmoa. "Zailtasunak eduki ditzaketen gazteak testuinguru normalizatu batera eramatea da programa honen asmoa", erantsi dio aurreko esaldiari.

BA AL DAKIZU?

«gazteen beharrak asetzen

saiatzen gara, baina

bereziki, bakarrik ez daudela

sentiarazten»

astean, batez beste, azkoitiko

15 gazte inguruk parte

hartzen dute kale hezitzaile

programan

Berdura Plazako Kale Heziketa programaren guneko ateak irekita izan ohi dira asteartetik ostegunera bitartean, 16:00etatik 20:00etara. Astearteko lehen bi orduak taldeko proiektuak aurrera eramateko baliatzen dituzte; 18:00etatik 20:00etara, berriz, gunean egoten dira. Asteazkenetako lau orduetan talde proiektuak lantzen dituzte; ostegunetan, bestalde, kalerako baliatzen dituzte lau orduak.

"Gazteek zerbaiten beharra sentitzen badute, banaka zein taldeka, badakite non aurkituko duten laguntza", azpimarratu du Igoak. Lasarentzat, berriz, "ezinbesteko zerbitzua" da Kale Hezitzaile programa. Elorza eta Izagirre hezitzaileak irekita daude seme-alabengan gurasoek izan ditzaketen kezken inguruan hitz egiteko. Horretarako dituzte, alde batetik, [email protected] helbide elektronikoa, eta bestetik, 688 61 81 12 telefono zenbakia.

Page 18: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

18 maxixatzen.eus

IRIT

ZIXE

Zori(-)ona

Xabier Etxaniz Ulazia

Ez diot inoiz horoskopoari jaramonik egin. Beno, egia esan, bai. Soilik iragarpena nire zeinuarentzat positi-boa izan denean egin izan diot kasu, eta ez irakurria-rena egin dut seinale negatiboak agertzen direnean. Eta kontraesan horrekin batera hasi dira nire alderdi mistikoa eta matematikoa borrokan.

Probabilitateak zorizko edo ausazko gertakizunen ja-zotze ziurtasuna azaltzen du. Esaterako, Gabon zaha-rretako poteoan tragoa soilik hartzen baduzu, eta kar-tarik ez erosi, urdaiazpikoa etxera eramatea ezinezko gertakizun bat izango da. Aldiz, tragoa hartu bai, eta karta guztiak ere zeuk erosten badituzu, ziur urdaiaz-pikoa zurekin eramango duzula etxera.

Baina bi kasu horietan, zorteak ez du zerikusirik izan. Lehenengoan, urdaiazpikoa etxera eramateko auke-ra bakar bat ere ez duzu izan, eta bigarrenean, aldiz, horretarako aukera guztiak zeuk izan dituzu. Lehenen-goan, gertakizuna ezinezkoa zen, eta bigarrengoan, ziurra.

Zenbat aldiz gertatu zaizu hamar karta erosi eta sari-rik ez tokatzea, eta karta bakarra erosita urdaiazpikoa bizkar gainean duzula poteoan segitzea? Hori bai, hori zori ona da.

Gabonetako karta jokoan jokatzen duen horietakoa naiz ni. Kuadrillan, gainera. Taberna guztietan karta kopuru bera erosten dugu; hau da, saria irabazteko probabilitate berbera izan dugu matematikoki. Baina denetik bizi izan dugu: bazkari bat egiteko adina toka-tu izan zaizkigun Gabon gauak, eta etxera esku hutsik joan garen Urtezaharrak.

Zorte ona dugunean, alaiago egoten gara, zoriontsua-go. Baina zori ona eta zoriona gauza bera al dira? Ni-retzat ez.

Lehen jarritako adibidearekin jarraituko dut: zori ona da gutxi jokatu eta urdaiazpikoarekin etxera joatea. Soilik zori ona, ez zoriona. Zoriona da saria etxera era-mateko ilusioa ez galtzea. Zoriona da karta saritua ate-ratzeko unea lagunekin urduri eta kitzikatuta bizitzea. Zoriona da tokatu ez arren, urdaiazpiko horren falta ez sumatzea. Eta urdaiazpiko gabe baina irribarre batekin etxera joatea.

Zori ona da hondartzara joan eta egun eguzkitsua suerta- tzea. Zoriona da hondartzara joan, eta ekaitza etorri arren, euritan hankak gustura bustitzea. Zori ona da Erasmusera joateko izena eman eta nahi ez zenuen no-rakoa suertatu arren, han lagun onak aurkitzea. Zorio-na da han ezagututako ezezagun bat hamarkada bat ge-roago ondoan duzula sentitzea. Zori ona da bizkarreko minez egonda masaje bat jasotzeko beta izatea. Zoriona da maite duzun eta zaituen horrek krema potoa eskuan duela masaje bat jasotzea nahi al duzun galdetzea. Zori ona da angulak merke samar inguratu eta edonorekin bazkari bat egitea. Zoriona da sobreko zopa zikin ba-tekin eta tetrabrikeko ardo merkearekin izarrei begira gustuko duzun horrekin afaltzea.

Kartak erosi ditut joan berri diren Gabonetan. Fin-landiara joan nintzen bakar-bakarrik Erasmus egitera. Eguraldi ona ala txarra egon, hondartza-ra joatea gustatzen zait. Masajea nahi dudane-an, badaezpada inguruan galdetu egiten dut. Eta hozkailua hutsik izan arren, aurreko egunetako janari hondarrekin egindako afari batekin korformatzen naiz. Zori onekoa edo zoriontsua izateko, ekintzak egin egin behar dira.

Zori ona eta zoriona. Lehenengoa lortzeko bilatzen ibi-liko zara eta etorriko zaizu, edo ez. Zoriona jarrera bat da. Bilatzen baduzu, aurkituko duzu. Ez ezazu zoriona zoriaren esku utzi.

Page 19: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

PUBLIRREPORTAJEA

Page 20: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

20 maxixatzen.eus

Duela gutxi arte, Gipuzkoan Burdin Aroko asentamen-durik ez zela egon esaten zen, garai hartako jendeak ez zuela izan hemen bizitoki finkorik; artzain eta nomadak besterik ez zirela hemengo lurretan. Baina, antza de-nez, azkenengo urteetan egindako ikerketek teoria hori hankaz gora bota dute, Gipuzkoan garai hartako doze-na bat herri baino gehiago azaldu baitira. Aurkitutako Burdin Aroko herri horien artean, Txalintxo mendiaren atzean, Azkoitiko eta Azpeitiko udalerrien lursailetan kokatzen den Munoaundi herri harresitua dago.

Duela milaka urte, hemen inguruko biztanleak kobazu-loak utzi eta aire libreko espazioan biltzen hasi ziren, eta horren ondorioz, Munoaundi herri antolatua eraiki zuten gutxi gorabehera duela 2.500 urte. Erromatarren esanetan, garai hartan barduliarrak bizi ziren Iraurgi bailaran, orain Azkoitia eta Azpeitia herriek hartzen dituzten lursailean, alegia. Gure aurrekoek defentsari ematen zioten lehentasuna, lurraldea kontrolatzeare-kin batera komunitatea babestea behar baitzuten, eta horren ondorioz, harresi gotor batez babestutako he-rria eraiki zuten mendi muino horretan, nahiz eta buel-tan sakabanatutako habitata ere bazegoen.

Munoaundik zazpi hektareako azalera du, hau da, ia hamar futbol zelairen gainazala. Azken ikerketak dio-enez, esparru osoa babesten zuen harresia eraiki zuten,

guztira, 900 bat metroko perimetrokoa. Harresi ho-rrek bi metro eta erdi inguruko zabalera zuen, eta hori egiteko harrizko bi horma eraiki zituzten; bi hormen tartea, berriz, lur eta harri-koskorreko betelanarekin indartu zuten. Altuera ere ez zuen nolanahikoa izan; hiru edo lau metrokoa zuen, eta goiko aldean enborrez osaturiko hesia zuen. Bestalde, bi dorrek babestutako sarrera ikusgarria zuen, baita pasabide horretara era-maten zuen bide perpendikularra ere. Dorreak zutik zeudenean oso altuera handikoak izango ziren; izan ere, gaur egun dagoen bezala, zortzi metroko distantzia dago beheko aterrazamendutik goiko egituren aztarne-tara. Halako ezaugarriak dituen bakarra da Munoaun-diko harresi sarbidea, ez baita ezagutzen berdinik beste inon. Herri harresitua ondo prestatua zegoen kanpoko erasoaldiak saihesteko, izan ere, oldartu nahi zutenek sarrera nagusira hurbildu behar zuten, eta horretarako harresiaren ondotik bide luze bat egitera behartuta zeuden; hau da, harresiko zaintzaileen edo defenda-tzaileen jomugan zeuden beti. Sarbideak berak ere de-fentsarako diseinu berezia zuen, estutu egiten baitzen, talde jendetsuak kolpetik sartzea eragozteko asmoz. Honenbestez, argi dago bertako biztanleek eraikuntza eta defentsarako tekniken eta ingurumenaren ezagu-pen zehatzak izan behar zituztela halako lan bat egi-teko. Munoaundin, erasoak aipatu arren, gerra edo bo-rroka aztarnarik ez da aurkitu. Baliteke, ordea, hainbat

Kepa Alberdi Egaña

Munoaundi eta Burdin Aroa Azkoitian Azken urteetan, Burdin Aroko hainbat kokalekuren aztarnak aurkitu dituzte Gipuzkoan, tartean Azkoitia eta Azpeitia arteko Munoaundi herri harresituan. Azkoitiko protohistoriaren zantzu gehiago lortzeko asmoz,

ikerlariek indusketak egiten dituzte urtero.

HARA

!

Munoaundi izan zitekeenaren irudikapen bat.

Page 21: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

kasutan nekazal produktuen soberakin handiak egon izatea, eta horiek lapurtzeko eta apilatzeko arriskuaz arduratuta, beste giza taldeetatik babesteko harresi bat eraiki izana. Harresiaren babesean, etxebizitzak eraiki zituzten, eta horietako batzuk lokalizatu dituzte. Horien hormak altxatzeko, egurra eta buztina bezain material galkorrak erabili zituzten, batzuetan harrizko oinarriak bazituzten ere. Teilatuak egiteko, berriz, las-toa erabili zuten. Etxebizitzaren barnean hainbat gune zuten, otorduak prestatzeko, lo egiteko eta eguneroko beste eginkizunetarako. Horrez gain, funtzio anitzeko beste eraikuntza batzuk ere bazituzten, horien artean, biltegia. Bertan, zerealak eta bestelako jakiak gorde-tzen zituzten zeramikazko ontzi handietan. Harresia-ren barruan baratzeak ere baziren, eta zenbait abere ere bertan ibiltzen ziren. Harresitik kanpo, garia, artoa edota artatxikia landatzen zituzten, eta kanpoko beste lur batzuk abereentzako gordetzen zituzten. Izan ere, ahuntzek, ardiek eta abelgorriek bertako ekonomiaren beste zati garrantzitsua osatzen zuten. Beste aurkikun-tza batzuen artean, sua egiten zuten eremu borobil bat ere aurkitu dute. Ura ere, nola ez, oso garrantzitsua zen, eta inguruan gaur egun dauden iturriak ez bazeuden ere, ura egon, bazegoen.

Harresi barruko bilgunea ez ezik, kanpoan sakabanatu-tako etxalde gisako bizilekuak eta asentamendu txikiak ere baziren, eta hango biztanleak nekazariak eta abel-tzainak izanik, urtaroko mendi-bizitokiak ere izango ziren horiek. Inguruko bizitokiei edo asentamenduei dagokienez, Txalintxon eta Altamiran garai hartako aztarnak aurkitu dituzte. Txalintxon bizitoki baten az-tarnak dokumentatu dira, eta Altamiran, berriz, bur-dinaren ustiapenarekin lotutako gune baten arrastoak antzeman dituzte. Garbi dago ondo antolatutako bizi-modu komunitario bat zutela harresiaren barrukoek eta kanpoko asentamenduek. Hori horrela, garai zai-letan eta arazoak zetozenean, komunitate osoa herri harresituan sartzen zen. Beraz, Munoaundi gotorlekua zen, eta harresi barrua inguruko biztanleek bilkurak eta ospakizunak egiteko, merkataritzarako eta beste hainbat eginkizunetarako erabiliko zuten.

Iraurgi bailara inguruko bizimodu guztia Munoaundiko herri harresituaren bueltan mugitzen zenez, bertan az-tarna asko berreskuratzeko aukera izan da: eskuz zein tornuz egindako tamaina eta funtzio anitzeko ontziei dagozkien zeramika zatiak, burdinezko aizto bat, erro-ta zirkular baten zatia, burdin xafla bat, brontzez egin-dako apaingarriak, urdin argiz egindako beirazko bi lepo ale eta burdinezko txurroa (lantzari sendotasuna emateko beheko muturrean ipintzen zitzaion puntadun metalezko pieza), besteak beste. Topaketa horiek inte-res handia piztu badute ere, badira ikerlarien artean aparteko arreta eragin duten beste bi aurkikuntza, az-tarnategietan oso bakan agertzen diren materialak di-relako: bata, brontzezko fibula bat da (arropari eusteko erabiltzen zuten kateorratz moduko bat), eta bestea, neurketa markak dituen kono-enbor formako pisu bat. Azken horrek sortu du txundidura handiena, eta hiru

marra txiki dauzka, liberan oinarritutako pisu-sisteman hiru ontzako pisua duelako, (orain neurri moduan kiloa erabiltzen dugun bezala, orduan libera erabiltzen zen). Pisu hori, nola ez, merkataritza praktikatu ohi zutena-ren adierazle garbia da. Garai horretako elementuen artean Gipuzkoan aurkitutako aztarna zaharrenetakoa izateaz gain, hemengo protohistorian agertu den gauza-rik bitxienetariko bat ere bada.

Aurkitutako elementu horietako asko ez dira bertan egindakoak, beste nonbaiten ekoiztutakoak baizik. Izan ere, distantzia luzeetara bideratutako merkataritza sa-rearekin lotura zuen hemengo jendeak. Dena den, ber-tan ere egiten ziren ekoizpen lanak, fundizio-hondaki-nekin batera, tornuan erabilitako mota desberdinetako zeramika aztarnak aurkitu baitituzte. Bestalde, zereal, ezkur eta bestelako hazien aztarnak ere aurkitu dituzte, baina ez animalien eta gizakien hezurrik, bertako lurra-ren ph azidoak, euriaren laguntzaz, desegin egin baititu horiek mendeetan zehar.

Garai hartako hildakoak non hilobiratzen zituzten be-rriz, ez dakigu, eta ikerlarientzat ere misterioa da hori. Euskal Herri osoan ez dute aurkitu Burdin Aroko ne-kropolirik edo hilerririk, nahiz eta zerbait badakigun orduko herrixkaz eta bizimoduaz. Hori guztia benetan bitxia da, aurretiazko Neolitiko bukaeran eta Brontze Aroan ez baitakigu non bizi ziren, baina bai hildakoak non hilobiratzen zituzten. Bestalde, San Martingo eliza kokatuta dagoen muinoan, Erromanizazio edo Goi Erdi Aroko hilerri bat aurkitu izanak bailara honetan popu-lazioaren nolabaiteko jarraipena egon zela erakusten du. Beraz, esan daiteke, San Martinen eta Munoaundi-ren arteko lotura bat egon, badagoela.

Azken denboraldi honetan, urtero elkartzen dira iker-lari eta laguntzaile batzuk Munoaundiko aztarnategian, bertan indusketa lanak egiteko. Kontuan izan behar dugu azkoitiarrak izan aurretik, Munoaundiko herri harresituan eta bere inguruetan sakabanatuta bizi izan ginela. Horregatik, gure historiaren lehen urratsen be-rri bertako lanen bidez jakitera eman zaigunez, hemen uzten dizuet idatzi hau, Azkoitiko protohistoria ezagu-tzeko sarrera modura baliagarria izango zaizuelakoan.

HARA!

Dorretxo itxurako brontzezko giltzaorratza.

Page 22: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

22 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

1- 'Azkoitti garbixe, etxie bezelaxe' kanpainaren barruan, ehunka ikaslek kaleak eta ibaiak garbitu dituzte.

2- Herritarrek ilusioz gainezka hartu dituzte Errege Magoak.

3- Udane Juaristi artistak Oviedon (Espainia) egindako horma-irudia 2019ko muralik onenen zerrendan sartu du 'Street Art 360' atariak.

4- Azkarateko pinudi batek su hartu zuen urtarrilaren 14an, eta Madariaga auzora ere heldu zen sua. Gutxienez, hogei hektarea erre ziren.

5- Jon Orbegozo eta Alejo Azkue nagusitu dira Udazkeneko Tenis Txapelketan.

6- Udaletxearen historia ezagutzeko, bisita gidatua egin dute dozenaka herritarrek.

7- Bigoterik Gabea Azkoitiko antzerki taldeak sortutako 'K-baret' musikaleko kideek kontzertu akustikoa eskaini dute Elkargunean.

8- XVI. Euskal Karabanarekin batera, Saharara bidaltzeko elikagaiak bildu dituzte Wadna elkarteko kideek.

9- Euskal Herriko goma gaineko sokatira txapelketa Azkoitian hasi da.

10- Lan eta bizi baldintza duinak aldarrikatzeko asmoz, Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deitutako greba orokorrarekin bat egin dute herritar, pentsiodun, merkatari eta langile ugarik.

03

02

05

01

04

Page 23: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

13

11

HILABETIN BEGIXETATIK

10

0706

08

09

Page 24: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

24 maxixatzen.eus

EZET

Z AS

MAU

!

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

GOITIBEHERA

Ezker-eskuin

t

t

t

tt

t

t

tt

t

tt

u Deitura

Puska

Eraiki,altxatu

Korrokoiak

Tripa

Amerikakoestatua

Hilobi

Ez geza

t Sendagaiak

Luzapen

Kanibal

Ile

u Izena

Funtsa

Bizkaikoibaia

Zegoen

Lausengatu.losintxatuNeketsua,

zaila

Militarrenkolore

Aiarakoherritar

t

tPiztu

Bokalbiribila

t

tBaratzelandareaEgoskin

mota

t

tH2O

Galdetzailebat

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Elgoibar eta Azkoitiko mendia (664m.). [2] Bizkaiko udalerria, Arratian. [3] Berriz, ostera. [4] Irten. [5] Sarreranahiz ireteera. [6] Juntagailua. [7] Antze. [8] Era eman, osatu. [9] Nafarroako hegoaldeko hiria. [10] Trebetasuna lortu.[11] Gauza desberdinak gisa bereko bihurtu.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure udalerriko mendia (885 m.). 2. Bastartak, sasikoak.3. Trebea, iaioa. Frantziako departamendua. 4. Zer lekutan?Joaki naiz. Kontsonante bikoitza. 5. Eroan. Euskal Herrian jar-dun zuen talde terrorista baten siglak. 6. Azkena eta lehena.Eskumuturra, gure haurride xiberotarrek esaten duten eran.7. Hetsi, zerratu. Nasa, moila. Kontsonantea. 8. Neona baliodu. Neu. Ba..., badu horren berri. 9. Areagotzeko atzizkia.Modua. Bizkaiko udalerria, Busturialdean. 10. Kirol egileak.

Ezker eskuin1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Ezin esanezkoak. 2. Jakintza alorretako esperimentuak egi-teko toki. 3. Putzua. Hamar, zenbaki erromatarren arabera.Txakur. 4. Iberiar penintsulako ibaia, Miño ibaiaren adarra.Mami. Bokal biribila. 5. Izanak. Behorra arreske. 6. Behiarenoihua, marruma. Zintzoak. Antzinako Egiptoko jainkoa. 7. Ez arra. Detektagailu mota. 8. Nerau. Gauza, ekaia. Bokalmehea. 9. Jarraitzen du. Suari dariona. 10. Ikertzaileak, ikerketa egileak.

u Azkoitiko alkatea

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Ezeztatzeko

Minaadierazteko

t

t

Kontso-nanteaJainko

egiptoarra

t

t

tTratabide

Kasik

t

tIrten,jalgi

Bokala

Uretako

t

t

t

t

t

tt

t

t

tt

t

tt

u Deitura

Puska

Eraiki,altxatu

Korrokoiak

Tripa

Amerikakoestatua

Hilobi

Ez geza

t Sendagaiak

Luzapen

Kanibal

Ile

u Izena

Funtsa

Bizkaikoibaia

Zegoen

Lausengatu.losintxatuNeketsua,

zaila

Militarrenkolore

Aiarakoherritar

t

tPiztu

Bokalbiribila

t

tBaratzelandareaEgoskin

mota

t

tH2O

Galdetzailebat

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Elgoibar eta Azkoitiko mendia (664m.). [2] Bizkaiko udalerria, Arratian. [3] Berriz, ostera. [4] Irten. [5] Sarreranahiz ireteera. [6] Juntagailua. [7] Antze. [8] Era eman, osatu. [9] Nafarroako hegoaldeko hiria. [10] Trebetasuna lortu.[11] Gauza desberdinak gisa bereko bihurtu.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure udalerriko mendia (885 m.). 2. Bastartak, sasikoak.3. Trebea, iaioa. Frantziako departamendua. 4. Zer lekutan?Joaki naiz. Kontsonante bikoitza. 5. Eroan. Euskal Herrian jar-dun zuen talde terrorista baten siglak. 6. Azkena eta lehena.Eskumuturra, gure haurride xiberotarrek esaten duten eran.7. Hetsi, zerratu. Nasa, moila. Kontsonantea. 8. Neona baliodu. Neu. Ba..., badu horren berri. 9. Areagotzeko atzizkia.Modua. Bizkaiko udalerria, Busturialdean. 10. Kirol egileak.

Ezker eskuin1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Ezin esanezkoak. 2. Jakintza alorretako esperimentuak egi-teko toki. 3. Putzua. Hamar, zenbaki erromatarren arabera.Txakur. 4. Iberiar penintsulako ibaia, Miño ibaiaren adarra.Mami. Bokal biribila. 5. Izanak. Behorra arreske. 6. Behiarenoihua, marruma. Zintzoak. Antzinako Egiptoko jainkoa. 7. Ez arra. Detektagailu mota. 8. Nerau. Gauza, ekaia. Bokalmehea. 9. Jarraitzen du. Suari dariona. 10. Ikertzaileak, ikerketa egileak.

u Azkoitiko alkatea

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Ezeztatzeko

Minaadierazteko

t

t

Kontso-nanteaJainko

egiptoarrat

t

tTratabide

Kasik

t

tIrten,jalgi

Bokala

Uretako

t

t

t

t

t

tt

t

t

tt

t

tt

u Deitura

Puska

Eraiki,altxatu

Korrokoiak

Tripa

Amerikakoestatua

Hilobi

Ez geza

t Sendagaiak

Luzapen

Kanibal

Ile

u Izena

Funtsa

Bizkaikoibaia

Zegoen

Lausengatu.losintxatuNeketsua,

zaila

Militarrenkolore

Aiarakoherritar

t

tPiztu

Bokalbiribila

t

tBaratzelandareaEgoskin

mota

t

tH2O

Galdetzailebat

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Elgoibar eta Azkoitiko mendia (664m.). [2] Bizkaiko udalerria, Arratian. [3] Berriz, ostera. [4] Irten. [5] Sarreranahiz ireteera. [6] Juntagailua. [7] Antze. [8] Era eman, osatu. [9] Nafarroako hegoaldeko hiria. [10] Trebetasuna lortu.[11] Gauza desberdinak gisa bereko bihurtu.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure udalerriko mendia (885 m.). 2. Bastartak, sasikoak.3. Trebea, iaioa. Frantziako departamendua. 4. Zer lekutan?Joaki naiz. Kontsonante bikoitza. 5. Eroan. Euskal Herrian jar-dun zuen talde terrorista baten siglak. 6. Azkena eta lehena.Eskumuturra, gure haurride xiberotarrek esaten duten eran.7. Hetsi, zerratu. Nasa, moila. Kontsonantea. 8. Neona baliodu. Neu. Ba..., badu horren berri. 9. Areagotzeko atzizkia.Modua. Bizkaiko udalerria, Busturialdean. 10. Kirol egileak.

Ezker eskuin1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Ezin esanezkoak. 2. Jakintza alorretako esperimentuak egi-teko toki. 3. Putzua. Hamar, zenbaki erromatarren arabera.Txakur. 4. Iberiar penintsulako ibaia, Miño ibaiaren adarra.Mami. Bokal biribila. 5. Izanak. Behorra arreske. 6. Behiarenoihua, marruma. Zintzoak. Antzinako Egiptoko jainkoa. 7. Ez arra. Detektagailu mota. 8. Nerau. Gauza, ekaia. Bokalmehea. 9. Jarraitzen du. Suari dariona. 10. Ikertzaileak, ikerketa egileak.

u Azkoitiko alkatea

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Ezeztatzeko

Minaadierazteko

t

t

Kontso-nanteaJainko

egiptoarrat

t

tTratabide

Kasik

t

tIrten,jalgi

Bokala

Uretako

t

t

Goitik behera

t

t

t

tt

t

t

tt

t

t

t

Egokiera,aukera

Masurioa

Kuiatxoak

Hamabosteta bat

Sutondokokate

Azukrearenordezkoa

Nafarroakoeskualdea

Belardi

t Atzizkia

Kaleko

u Izena

Jokaera

u Deitura

Hizkuntzazahar

Azterketa

Kontso-nantea

Ase

Arrantzatresna

Maindirea,mihisea

t

tAzaleraunitatea

Emakumeizena

t

t

tBokalerrepikatua

Arrazoia,zioa

t

tKontso-nantea

Dokumentu

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Diruaren zati bat etorkizunerakogorde. [2] Gure herriko baserria, Aizpu-rutxo aldean. [3] Aldez aurretik. [4]Metal bikaina. [5] Nafarroako kontzejua,Ezkabarten. [6] Modua. [7] Atmosferaeratzen duen gas nahastura. [8] Kristala.[9] Euskaldunon egunkaria. [10] Nazioa,sorterria. [11] Landa eremuko bizitegia.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure herriko baserria, Izarraitz aldean. 2. Arrantzaleek be-zala astoek ere egiten dute. Kontsonantea. 3. Handia. Heuk.4. Gipuzkoako udalerria, Urola Kostan. Berrogeita hamar,zenbaki erromatarren arabera. Arazo eztabaidatu. 5. intxau-rrondoen fruitu. Kanpo, landa. 6. Kontsonantea. Kasik. Zure.7. Emeak gurasoekiko. Tik-..., erlojuaren hotsa. 8. Begira.Erreka baten gaineko pasabidea. Bokalik gabeko katea. 9. Metal guztietan bikainena da. Bihi, garau. Bokal biribila.10. Nire. Kontinente bat.

Ezker-eskuin

1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Galaia denaren nolakotasun. 2. Une honetan. Hainbat lan-dareren zati koloretsu eta, askotan, usaintsu. 3. Hedabidemota. Txistu, listu. 4. Errepikatuz, barrearen onomatopeia.Gizon izena. 5. Inbutua. Lehen bi letrak. Bokala. 6. Juntagai-lua. Ipurtzuloa. 7. Euskal fonema. Laborarien lanabes. Edo.8. Ipar Euskal Herrian, garbi. Utik!, ospa! Einstenioaren ikurkimikoa. 9. Bokala. Maindireak, mihiseak. Bokal mehea. 10. Lanbidetzat arkitektura duen pertsona.

u Musikari azkoitiarra

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Kilogramo,laburrean

Osot

t

tZuriadierazkor

Egileatzizkia

Toka,nuen

Nitrogenoa

t

Palasareduna

t

t

t

t

tt

t

t

tt

t

tt

u Deitura

Puska

Eraiki,altxatu

Korrokoiak

Tripa

Amerikakoestatua

Hilobi

Ez geza

t Sendagaiak

Luzapen

Kanibal

Ile

u Izena

Funtsa

Bizkaikoibaia

Zegoen

Lausengatu.losintxatuNeketsua,

zaila

Militarrenkolore

Aiarakoherritar

t

tPiztu

Bokalbiribila

t

tBaratzelandareaEgoskin

mota

t

tH2O

Galdetzailebat

7

6

5

4

3

2

1

8

9

10

11

Goiti eta beheiti letra bat gutxiago edogehiago du asmatu beharreko hitzak.[1] Elgoibar eta Azkoitiko mendia (664m.). [2] Bizkaiko udalerria, Arratian. [3] Berriz, ostera. [4] Irten. [5] Sarreranahiz ireteera. [6] Juntagailua. [7] Antze. [8] Era eman, osatu. [9] Nafarroako hegoaldeko hiria. [10] Trebetasuna lortu.[11] Gauza desberdinak gisa bereko bihurtu.

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

1. Gure udalerriko mendia (885 m.). 2. Bastartak, sasikoak.3. Trebea, iaioa. Frantziako departamendua. 4. Zer lekutan?Joaki naiz. Kontsonante bikoitza. 5. Eroan. Euskal Herrian jar-dun zuen talde terrorista baten siglak. 6. Azkena eta lehena.Eskumuturra, gure haurride xiberotarrek esaten duten eran.7. Hetsi, zerratu. Nasa, moila. Kontsonantea. 8. Neona baliodu. Neu. Ba..., badu horren berri. 9. Areagotzeko atzizkia.Modua. Bizkaiko udalerria, Busturialdean. 10. Kirol egileak.

Ezker eskuin1 2 3 4 5 6 7 8 9 10

1

2

3

4

5

6

7

8

9

10

Goitik behera1. Ezin esanezkoak. 2. Jakintza alorretako esperimentuak egi-teko toki. 3. Putzua. Hamar, zenbaki erromatarren arabera.Txakur. 4. Iberiar penintsulako ibaia, Miño ibaiaren adarra.Mami. Bokal biribila. 5. Izanak. Behorra arreske. 6. Behiarenoihua, marruma. Zintzoak. Antzinako Egiptoko jainkoa. 7. Ez arra. Detektagailu mota. 8. Nerau. Gauza, ekaia. Bokalmehea. 9. Jarraitzen du. Suari dariona. 10. Ikertzaileak, ikerketa egileak.

u Azkoitiko alkatea

GOITIBEHERA

t

t

t

t t

t

t

t

Ezeztatzeko

Minaadierazteko

t

t

Kontso-nanteaJainko

egiptoarra

t

t

tTratabide

Kasik

t

tIrten,jalgi

Bokala

Uretako

t

t

denbora-pasak

Page 25: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

Doinua: Iparragirre abila dela

Xabier Aldalur Mujika

GAIA: Zurrumurruak

BERTSOA PAPEREAN

HITZ GURUTZATUAK

ERANTZUNAK

HITZ GEZIDUNAK

GOITIBEHERA

Jakingo nuke kotxe hortarakodirua nondik lortu dun

Bestea berriz ezkondua taixkutuan hiru lagun

Gure etxepeko neskalehen aldia ezta

berriz omen dago haurdunHerri txikitan sarri egiten da

jarduteagatik jardun. (bis)

Ahoz ahoko zurrumurrutanjarri dezagun arreta

Ordu gutxitan istori batekematen ditu sei buelta

bat besteari hasihorrek hura nahasi

hitz galduen berriketaKontuz ibili beharra dago

mina eman dezake ta. (bis)

Page 26: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

26 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

TXIK

I

Page 27: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eusSoluzioak

Page 28: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

28 maxixatzen.eus

KOM

UNIT

ATIE

N LE

IXUE

Orion arrantza eta ehiza elkarteak 1948an ireki zituen ateak. Ordutik Baztarrikaldean zuen egoitzari eusten dio elkarteak 90 lagun ingururen babesarekin. Elkar-teak urrezko garaia bizi izan zuen hastapeneko ur-teetan, 400 bazkide baino gehiago baitziren Orionen; Gipuzkoako ehiza eta arrantza elkarteen artean indar-tsuenetakoa zen Azkoitikoa. Arlo askotan mugitu zen Orion elkartea; Izarre Jandaloko tiro-eremuan jokatu zen, esaterako, Europako txapelketa bat. Horrez gain, Europako hirugarren eremu onena izendatu zuten Iza-rre Jandalo.

Elkartea dagoen azpiko sotoan arrain-haztegia izan zuen Orionek. Aingeru Guarda aldetik zetorren erre-kako ura baliatzen zuten hasierako urte haietan elkartean amuarrainak hazi eta Urola bailara guztiko erreketan eta ibaietan amuarrainak zabaltzeko. Bazta-rrikaldean lanak egin aurretik, ibaia Orion elkartearen ondoko errepidetik igarotzen zen. Lanak egin ondoren, ordea, arrain-haztegia Izarre Jandaloko tiro-eremura lekualdatu zuen Orion elkarteak, eta han ez zuten lor-tu indar berarekin lan egiterik, lekua eta amuarrainak hazteko ura desberdinak zirelako.

Hainbat arrazoi tarteko, tiro-eremua itxita izan zen hainbat urtez. Gerora, ordea, Orion elkarteak berriz hartu zuen lurra kudeatzeko ardura, eta harrezkero, urtero ari dira hobekuntzak egiten. Urtero, behin baino gehiagotan txukuntzen dute Izarre Jandalo, eta hainbat jaurtialdi txapelketa antolatzen dituzte. Gainera, urtez

urte txapelketa hobeak antolatu dituzte elkarteko ki-deek, eta parte hartzaileen artean harrera ona izateaz gain, giro ona sortzen dute.

Beste modu batera egiten ari dira lan elkartean, eta hori nabaritzen dute taldeko kideek. Nahiz eta egoera ez den nahi duten bezalakoa, pixkanaka mugimendu gehiago dute elkartean. Esaterako, arrantza eta ehiza federa-zioekin hartu-eman ona du Orion elkarteak, eta hainbat txapelketa antolatzen du urtero. Egutegi bat ere pres-tatzen du elkarteak; aurten, esaterako, bederatzi txa-pelketa edo proba egingo dituzte. Antolatzaile taldea modalitate desberdinetako saioak prestatzen saiatzen da, adin guztietako kideei zuzenduta.

Gazteengana iristea da elkartearen beste erronketako bat, eta hori lortzeko ikastaroak ere eskaintzen di-tuzte. Gazte mailan erreferentea da Orion Euskal He-rrian. Hainbat gazte punta-puntan dabiltza munduko zein Euskal Herriko txapelketetan. Egungo ehizatzeko eta arrantzatzeko moduak ez dira duela 30 urte be-zalakoak, aldatu egin dira, eta gazteen artean balio etikoak sustatzen ahalegintzen da elkartea. Asmoa da elkarteari beste haize bat ematea.

Etorkizunari begira dira uneoro Orion arrantza eta ehi-za elkartean. Nahiz eta urtero batzen diren herritarrak elkartera, partaide berrien beharra dutela azaldu dute. Bide batez, eskertu egin du Orion elkarteak urteroko ekintzak antolatzeko kideek egiten duten ahalegina.

Orion arrantza eta ehiza elkartea

Egungo garaietara egokitzen

Page 29: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

ESKURE KOM

ENI

TELEfONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea

IleapaindegiaTaberna

Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 36 25943 08 94 12943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

EZET

Z TO

PAU!

Non dago Zakelmari?

AzkoitiA: Viteri 943 85 07 85Ibai Ondo Kalea, 28

EStHERARANBURUGARAtE 943 81 13 50

AzkoitiA: Gisasola 943 85 12 35Jandonianiz, 5 beheaAzkoitiA: Mendiola 665 49 67 44Kale Nagusia, 13

Egunez: 09:00 - 20:00

Gauez: 22:00 - 09:00

farmaziak (otsaila)

10, 11, 12, 13, 14, 15 eta 16

1, 2, 24, 25, 26, 27, 28 eta 29

Urte osoan irekita.

GOIKO KALEA (AZPEITIA)

3, 4, 5, 6, 7, 8 eta 9

AzkoitiA: Azpiazu 943 85 29 89Kale Nagusia, 66 17, 18, 19, 20, 21, 22 eta 23

Nerea Larrañaga, urtarrileko irabazlea.

Urtarrileko Maxixatzen aldizka-rian Zakelmari non ezku-tatuta zegoen asmatu be-

har zen: 21. orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko baz-kide guztien artean zozketa egin ondoren, Nerea Larrañagak ira-bazi du Herrixen merkatari elkar-tearen 50 euroko txekea.

Datorren hilean, Ogi Berri okin-degiaren zortzi lagunentzako tarta zozkatuko du Maxixatze-nek Zakelmari aurkitzen du-tenen artean. Bidali erantzu-na otsailaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektronikora.

guardia egunak

Page 30: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

30 maxixatzen.eus

NDO PASAU

OTSAILA

otsailak 22-23-24judy

ZINE

MA

otsailak 9operación panda

otsailak 14-15-16-17

jojo rabbit

otsailak 7-8-9-10aguas oscuras

9, igandea: 'Juntos' antzezlana, 19:00etan, Matadeixen.

14, ostirala: XXVIII. Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren sari banaketa,

19:00etan, udaletxeko areto nagusian.

15, zapatua:

- 'Hansel eta Gretel' antzezlana, 18:00etan, Baztartxo antzokian.

- Beherapen Azoka, Herrixen merkatari elkartearen eskutik, Balda Plazan.

Eguraldi txarra eginez gero, Elkargunean izango da.

16, igandea: Mikel Uraken eta Abereh taldeen kontzertuak, 19:00etan,

Matadeixen.

17, astelehena: Odol ateraldia, 17:00etan, Berdura Plazako lokalean.

Otsailak 21, 22 Karnabalak

21, ostirala:

- 16:00etan, ikastetxeetako umeen kalejira.

- 17:00etan, umeentzako merienda, herriko plazan.

- 17:00etan, dantzaldia Oihan Vegarekin, herriko plazan.

- 21:30etik 23:30era, 12-17 urte bitarteko gazteentzat Mozorro Lehiaketa

eta Disko Festa DJ Xabi Festekin, Elkargunean. Sariak egongo dira.

22, zapatua:

- 12:00etan, Txalkor txistulari taldearen kalejira.

- 12:30ean, Azkoitiko Musika Bandaren eta Bizkargi musika eskolako

Banda Txikiaren kalejira.

- 16:30etik 18:30era, Urolatarrak txaranga, herriko kaleetan zehar.

- 18:30etik 19:45era, Kantu Kolore haurrentzako berbena, herriko plazan.

- 19:45etik 21:00etara, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

- 23:00etan, Ilargi Beltza taldearekin dantzaldia, herriko plazan.

- Gauerdian, mozorro lehiaketaren sari banaketa, herriko plazan.

otsailak 23doctor dolittle

otsailak 28-29adú

AGENDIE

otsailak 16jugando con fuego

ORDUTEGIA:Ostirala: 22:00etan

Zapatua: 22:00etan

Igandea/jaieguna: 19:30ean

*Umeen zinema: 17:00etan

Astelehena: 20:00etan

KARNABALAK

Page 31: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

maxixatzen.eus

Page 32: MAXIXATZEN · saiatzen gure etorkizuna hobetzen. Eta ez dakite ora-indik buruan ditugula aspaldi entzundako honako hiru hitz indartsu hauek: "Ez zara damutuko". Baina eguna joan eta

32 maxixatzen.eus