MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait...

32
MAXIXATZEN Azkoitiko herri aldizkaria, 2019ko azaroa - 392. zenbakia Kilometroen gailurrean

Transcript of MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait...

Page 1: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

MAXIXATZEN

Azko

itiko

her

ri al

dizk

aria

, 201

9ko

azar

oa -

392.

zen

baki

a

Kilometroengailurrean

Page 2: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

2 maxixatzen.eus

ORRI OSOKO PUBLIA

Page 3: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

Soreasu z/g. Gipuzkoa, 20730 Azpeitia

943 85 36 [email protected]

www.maxixatzen.eus

ARGITARATZAILEA:Urolako Komunikazio Taldea Koop.

Elk.MAKETAZIOA:

Eregi, Euskara eta Komunikazioa

ZUZENTZAILEA:Gema Lopez Las Heras

PUBLIZITATEA:Ainhoa Cuende. Tel.: 943 85 36 17

INPRIMATEGIA:Mcc graphics

TIRADA:850 ale

LEGE GORDAILUA:SS-706-97

ISSN: 1137-8891

Oharra: Maxixatzenek ez du bere gain hartzen IRITZIAN eta GUTUNEAN adiera-zitakoaren erantzukizunik. Argitaratu ahal

izateko, eskutitz guztiek ondo identifikatuta egon beharko dute. Ez ahaztu datu hauek jartzea:

izen-abizenak, NA eta telefono zenbakia, nahiz eta gero izen-abizenak soilik argitaratu. Idatziek

gehienez 25 lerro izan beharko dituzte eta [email protected] helbidera bidali beharko dira, hilabeteko azken astelehena

baino lehen.

10

hileko argazkixeMikel Zengotita: 'Baserri maitea'

iritzixe Joseba Epelde: 'Kontraesankor'

galdetu ahala erantzun Imanol Aleson eta Ixaka Oñederra mendi

lasterkariak

izena ta dizena

Itziar Elias, Larungo bentako kidea

iritzixe

Josune Herrarte: 'Emakumeak nagusi Euskaraldian'

iritzi grafikueItxaro Iraeta

maxixatzen maxixatuiez

VI. Orbel Jokuek

ba al dakizu?Maite Uria, Tanzaniako azkoitiarra

hilabetin begixetatik

ezetz asmau!Denbora-pasakbertsoa papereanEneritz Artetxe

maxixatzen txiki

Haurren txokoakomunitatien leixue

Matadeixe Zinetogram zinekluba

ezetz topau!agendie

4

5

6

16

24

29

25

ALDIZKARIANZER?

18

12

17

12

22

15

28

26

AZAROKO

30

18

28

Page 4: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

4 maxixatzen.eus

HILE

KO A

RGAZ

KIXE

Baserri maitea

Mikel Zengotita Alberdi

Ai baserri maitea, zenbat lan eta neke, gau eta egun, jai eta aste, hainbat lan eginda ezin bizimodua aurrera atera.

Zenbat sufrimendu eta pena gorderik dituzun zure horma sendo artean, eta... azkenean hor utzi zaituzte, ahanzturaren menpean.

Itzaldu da zure barruko sua, badator negua, bere gau hotz eta luzeekin, denboraren joanak botako ditu zure horma zaharkituak.

Page 5: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

IRITZIXE

KontraesankorJoseba Epelde Bereziartua

Batzuetan, argi izaten dut guztia, oso argi: badakit nor naizen, zer baliok gidatu behar duten nire jokaera, zer ulertzen dudan justiziaz, egiaz eta ontasunaz, zerekin identifikatzen naizen eta nolako norabidea eman nahi diodan nire etorkizunari. Agerikoak egiten zaizkit demokrazia, gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna, justizia soziala eta komunikabideetan politikoki zuzentzat merke samar saltzen dizkiguten beste zenbait lelo, eta haiek hausten dituztenei –neu ere hor sartzen naiz, noski– mespretxua zor zaiela onartu besterik ez dut izaten.

Horrelakoetan, Ilustrazioko pentsalariak bezalakoa irudikatzen dut neure burua: zailtasun handirik gabe banatzen ditut argia eta iluna, konfiantza handia izaten dut nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”; edo, estetikaren mundura salto eginda, film bat, nobela bat edo abesti bat txarrak edo onak direla esatera ausartzen naiz, nire gustu eta irizpideek irismen objektiboa eta unibertsala balute bezala.

Beste batzuetan, askoz nahasiago eta konplexuago ikusten dut guztia: argi-ilunak nahasten dira nire baitan, inor eta ezer kritikatzeko nor ez naizela iruditzen zait, eta egoerek nahiz testuinguruek besteen jokabidearekin eta geurearekin ulerberago egiten gaituztela pentsatzen dut, ulerberagoa izateak bidezkoago bihurtuko bagintu bezala. Horren ondorioz, balio nagusi horien ifrentzuak eta mugek zalantza eginarazten didate, eta, aingura bota arren, lurrik ukitu ezin duen itsasontzi baten moduan ikusten dut neure burua, olatuen nahiz mareen gorabeheren mende.

Horrelakoetan, egiaren, justiziaren eta ontasunaren bila ibiltzeak sarritan haien biribiltasuna ezbaian jartzera eramaten gaituela konturatzen naiz, eta zoriak edozeinen

JARRI HEMENZURE

IRAGARKIA!

bizitzan duen garrantziak astinaldi bat ematen die nire ziurtasunei. Ezin izaten dut baztertu joan den mendeko 30eko hamarkadako Alemanian jaio izan banintz, agian neu ere Hitlerren boto-emaile edo jarraitzaile izango nintzela, edo Alabamako XIX. mende amaierako txuria izanda, ez zela arraroa izango neu ere, beste asko bezala, arrazista arrunta bat izatea. Erraza iruditzen zait jan-edana, jantzia, loa eta beste hainbat baliabide ziurtatuta dituztenen talaiatik zenbait gaizkileri etiketak jartzea, baina zaila ziurtatzea haien antzekoa ez nintzela izango egoera berdintsuetan bizi eta herentzia genetiko berdinarekin jaio izan banintz.

Nire azken alderdi horren isla ikusi nuen, besteak beste, Krzysztof Kielowsky-ren Rouge filmean. Une batean, epailearen etxeari harrika erasotzen diote, hark bere bizilagunen elkarrizketa pribatuak en- tzuten dituelako. “Zer egingo ote nuke nik haien lekuan? –galdetzen dio epaileak bere buruari–. Haiek egin dutena... Eta berdin epaitu ditudan guztien lekuan egotera, haien bizitzan eta baldintzetan: lapurtu egingo nuke, hil, gezurrak esan. Bai horixe! Eta guztia haien azalean ez nengoelako, neurean baizik”.

Hasieran aipatutako jarrera praktikoagoa egiten zait, ohikoena eguneroko hika-miketan eta harreman espontaneo nahiz instintiboetan; bigarrena, teorikoagoa, intelektualagoa, egiatik eta ulermenetik hurbilago egon arren, gauzatzeko arazoak ekartzen dizkiguna, guztiari kanpotik eta barnetik aldi berean begiratzea eskatzen baitu, nolabait. Egia esan, nigan ondo sustraituta dauden joerak dira bata zein bestea, eta biak adiskidetzen saiatuta ere, ez dut aurrerabide handirik egitea lortzen, oro har. Hala ere, bietako bati uko egingo banio, hanka baten gainean ibiltzea bezala litzateke, adimenaren eta emozioen arteko bizikidetza bezain ezinbestekoa baitzait bi alderdion arteko borroka, kontraesana eta truke tarteka orekatu tarteka desorekatuaren arnasa.

Page 6: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

6 maxixatzen.eus

Biek ala biek aspaldi hasi zenuten mendi lasterketen ibilbidea. Gogoratzen al zarete noiz parte hartu zenuten lehenengo aldiz?Imanol Aleson: 1999an egin nituen aurreneko mendi lasterketak. Artean, ez zegoen Internetik, eta garai hartan mendian espezializatutako aldizkari batzuk irakurtzen nituen. Triatloian ibiltzen nintzen orduan, eta aldizkarietako batean irakurri nuen Madrilen mendi

lasterketa bat egitekoak zirela. Mendi lasterketak joka- tzen hasi nintzenean, lehenengo hilabetean hiru maratoi egin nituen. Ordutik, amaigabea izan da ibilbidea. Ixaka Oñederra: 20 bat urterekin-edo hasiko nintzen mendi lasterketetan. Gogoan dut lehenengoa Oñatin (Gipuzkoa) egin nuela. Beran (Nafarroa) lagun batzuen omenez antolatu zuten mendi lasterketa baterako hasi nintzen entrenatzen.

Ane Olaizola Elortza

Apenas egongo da egunik Imanol Alesonek (Azkoitia, 1972) eta Ixaka Oñederrak (Azkoitia, 1984) mendia zapaltzen ez dutenik; mendi korrikalari nekaezinak dira biak ala biak. Beteranoak aspaldi galdu zuen lehiatu

dituen proba kopuruaren kontua, eta oraindik ez du geratzeko asmorik; Oñederrak, berriz, bizi-bizirik du gaztetasunaren txispa. Esperientzia eta azkartasuna uztartuta, bikote aparta egiten dute mendiko distantzia

luzeko probetan.

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

IXAKA OÑEDERRA ETA IMANOL ALESON

"Mendi lasterketetan, ez dago mugarik"

Page 7: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

Nola gogoratzen duzue jokatu zenuten aurreneko ultra trail hura? I.A.: Nire lehenengo lasterketan, Benasquetik Anetora igo eta jaitsi egin behar nuen. Ondo gogoan dut orduko hura; sekula mendi lasterketarik egin gabe, izugarrizkoa iruditu zitzaidan, oso polita. Hiru mila metro baino gehiago dituen mendira igo, han glaziarrak zeharkatu… Oso desberdina zen aurretik egina nuenarekiko. Esperientzia horrek katigatu egin ninduen.

I.O.: Gogoratzen naiz Oñatiko Aloña auzoko gurutzera iris-tean, ez nuela antzematen aurreko korrikalariak hanketako ileak depilatuta zituen ala ez. Izugarrizko zorabioarekin iritsi nintzen. Ez naiz sekula ahaztuko horretaz. Ez nuen gaizki pasatu, baina hustuta iritsi nintzen helmugara.

Zuri ere lehenengoan gustatu al zitzaizun?I.O.: Bai. Halako probek aukera ematen dute hiru mila me-troko mendi bat zortzi orduan egin beharrean, denbora laburragoan egiteko, eta gainera, berdin-berdin gozatzen duzu. Etxean zaudenean ere, 04:00etan joaten zara men-dira, han zaudela eguzkia irteten ikusi duzu, eta goizean berriz etxean zaude, familiarekin gosaltzeko prest. Hori izugarria da; askotan kalkulatzen dut eguzkiak noiz irtengo duen, eta horren arabera etxetik irteten dut menditik egun-sentia ikus dezadan. Etxera itzuli, etxekoekin gosaldu, eta oraindik egun osoa duzu aurretik eta, gainera, entrenatuta zaude. Mendi buelta horiek inork ez dizkizu kentzen.

I.A.: Horrela esanda, ederra dirudi, baina beste batzuek esaten dute: "Zuek burutik jota zaudete".

I.O.: Frontala jarri eta han ibiltzen zara mendian gauez. Badakizu beste lau bat ordutan inor ez dela handik igaroko. Batzuek sentitzen dute halako beldur bat, baina benetan ederra da. Badu xarma berezi bat.

Probetan ere orduak eta egunak eramaten dituzue mendian, bakarrik. Bidean, zertan pentsatzen duzue?I.O.: Abestiekin. Kanturen bat buruan sartzen zaizu, eta hari jira eta bueltaka aritzen zara. Ehun aldiz abestu dezakezu abesti bera.

I.A.: Lasterketaz beraz ere asko hitz egiten dugu bidean zehar goazela. Izan ere, proban kontzentratuta joan behar duzu, eta zatika antolatzen dugu lasterketa. Esaterako, 200 kilometroko lasterketa batean, hamar-hogei kilometroro anoa guneak egon ohi dira, eta beraz, lasterketa osoa zati horietan banatzen dugu. "Hurrengorako lau tontor geratzen dira", pentsatzen dugu, eta hala antolatzen dugu lasterketa. Horren arabera, kalkulatzen dugu hurrengo gunera iristeko zenbat denbora behar izango dugun. Luzera begira pentsatzen hasten bazara, jai duzu. Jan eta edan ere egin behar izaten dugu, eta gutxi gorabehera, orduro geratzen gara horretarako.

Jan eta deskantsatu behar adina egiten al duzue? I.O.: Dezente jaten dugu, baina deskantsatu, askorik ez. Egin dudan probarik luzeena Ehunmiliak izan da –168 km–, eta halakoetan, anoa guneetara iristen zarenean hartzen duzu atseden apur bat. Argi izan behar duzu

gune bakoitzean zer jan behar duzun. Izan ere, hurrengo anoa gunera iristeko tarte jakin bat daukazu, eta pixka bat despistatzen bazara eta ondo kalkulatzen ez baduzu, gauzak okertzen has daitezke.

I.A.: 200 kilometrotik gorako lasterketetan, estrategia gehiago landu behar izaten dugu. Distantzia horretako probetan, badakigu bi gau igaroko ditugula, eta 300 kilometrokoetan, hiru gau. Ordea, ezin egon gaitezke hiru gau lorik egin gabe, beraz, erabakitzen dugu noiz egingo dugun lo; lehenengoan, bigarrengoan, tartekatuta… Gainera, leku jakin batzuetan egin behar izaten dugu lo, eta komeni da leku horietara gauez iristea, egun argiz ezinezkoa delako loak hartzea.

Halako lasterketetan, buruak ala gorputzak, zerk baldintzatzen du gehiago?I.O.: Buruak. Motibazioa edukitzea ezinbestekoa da. Gainera, falta diren kilometroetan baino, geratzen den denboran pentsatzen dut. Halakoetan, buruak hobeto errenditzen du falta diren orduak pentsatuta.

I.A.: Noski, gorputzak lagundu egin behar dizu, baina buruak ezetz esaten badizu, zaila da aurrera egitea, gero eta ahulagoa joango baizara. Proba hasterako, ziur egon behar duzu zure buruarekin; halako distantzia bateko probarako konbentzituta ez bazaude edo buruan arazoak badabilzkizu, ez zaitez irten. Ahalik eta positiboen pentsatu behar duzu beti.

Osasungarria al da gorputza halako muturreko egoeretara eramatea?I.A.: Distantzia luzeetan, gorputza inoiz ez da bere mugara iristen; aldiz, igoera bertikaletan, bai. Kasu horietan, gorputzaren muga gainditu egiten da. Esaterako, distantzia luzeko mendi lasterketetan, bihotza, bataz-beste, %50ean joaten da. Xoxotera antxintxika irteten baduzu, ordea, bihotza %150ean baino gehiagoan joango zaizu.

I.A.: Ehunmiliak amaitzean, bihotzak egin dituen taupaden erregistroan ageri da minutuko 160 taupada eman dituela bihotzak gehienez. Bataz bestekoa 140 taupadetakoa izaten da halako probetan. Xoxotera korrika igo- tzean, berriz, bihotza minutuko 200 taupadetara iristen da. Zein da muturrekoagoa? Jendeak esaten du guk egiten duguna ez dela batere ona, baina igoera bertikalak are kaltegarriagoak dira.

I.O.: Noski, giharren higadura handiagoa da gurean, ordu gehiago igarotzen dugulako mendian. Zentzu horretan izan daiteke gure astakeria. Baina, ondoren, errekupera- tzea ez da hain zaila; bi astean, gorputza bere onera itzul- tzen da.

I.A.: 200 kilometroko lasterketa batean, inoiz ezin duzu iritsi mugara. Pentsatu behar da halako distantzia bat 50-60 ordutan egingo duzula; kasu horretan, ezin duzu gorabehera handirik eduki. Baina kilometro jakin baterako bihotza 200 taupadetara iristen bada, erretiratu egingo zara, ezin izango diozulako egoerari buelta eman. Jarraikortasun bat izan behar duzu. Zentzu horretan, askoz ere lasaiago

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Page 8: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

8 maxixatzen.eus

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

da gurea; aldiz, igoera bertikal batean, guztia eman behar duzu ordubete batean, eta hori bai dela benetan txarra.

I.O.: Imanolek arrazoi du. Halako lasterketetan, bizienak baino, jarraikortasun onena duenak irabazten du. Hori garbi ikusten da 80-100. kilometrotatik aurrera, eta na-barmenetako bat Montblanc-eko lasterketa da. Korrika-lariak oso azkar irteten dira, eta 100. kilometrora arte bizi-bizi joaten dira. Gero, ordea, horietako asko erortzen hasten dira eta atzetik doazenek aurrea hartzen diete.

Zein da bizi izan duzuen unerik gogorrena?I.A.: Nik pasatu izan dut gaizki, hain zuzen ere gorputza mugaraino eraman eta egoerari buelta ezin niolako eman. Baina ikasten joaten zara; gorputza ezagutu behar duzu, eta jakin behar duzu zein den zure erritmoa. Bizitzan bezala, kolpeak hartzen dituzu ikasteko.

I.O.: Behin, Monte Perdidora joan ginenean oso gaizki pasatu nuen. Ez zen horren proba luzea, baina bai gogorra. Igoera-jaitsiera asko zituen eta desnibel handia zuen. Zeharkaldi bat zen, eta Imanolekin batera atera nintzen. Bera indartsu zihoan, eta aurretik segi zezan esan nion. Jota geratu nintzen, eta ikusten nuen Imanol bazioala. Lurrean eseri, eta "bazik, bazik", pentsatzen nuen. Altxatzen nintzen, baina ezin; eseri, eta Imanol gero eta aurrerago ikusten nuen. Gero, eman nion buelta eta amaitu nuen proba, baina une horretan, lur jota nengoen. Eta pentsa- tzen nuen: "Orain, nork atera behar nau hemendik?". Izan ere, inor ez zen pasatzen leku hartatik. Jakinaren gainean nengoen jota nengoela, eta horrek inpotentzia sortzen zidan. Baina ikasi egin dut. Ordutik, gehiago ez zait halakorik gertatu. Orain jakitun naiz noiz jan eta edan behar dudan. Imanolek, esaterako, anoa gunetan jaten du, baina nik neuk eramaten dut jatekoa. Badakit zer jan eta edan behar dudan eta nire gorputza zerrekin doan ondo.

Etxekoek zer esaten dute zuen jardunaz?I.O.: Bizi egiten dute haiek ere. Anoa guneetara etortzen dira, eta animatzen gaituzte. Gainera, segituan antzematen dute ondo gauden ala sufritzen ari garen. Anoa guneetan kontu kontari edo jaten ikusten bagaituzte, badakite ondo goazela. Baina balantzaren bat egiten badugu edo aurpegi txarra badaukagu, segituan jabetzen dira zer egoeretan gauden.

I.A.: Nire alabak honekin hazi dira, ez dute izan beste erremediorik. Zenbat lasterketetara joan ote dira… Asteburua iritsi eta mendira joaten garenean, ea beraien oporrak beti mendian igaro behar al dituzten galdetzen dute.Halakoetan, saiatzen gara askotariko planak uztartzen, baina horrekin jaio dira. Egia esan, ondo eramaten dute. Ezin naiz kexatu zentzu horretan.

Haiek nola bizi dituzte lasterketetan mendian igarotzen dituzuen ordu horiek guztiak?I.A.: Etxean geratzen badira, Internetera itsatsita. Lasterketan goazenean, lokalizatzailea izaten dugu, jendeak non goazen jakin dezan. Senideak lasterketara joaten badira, anoa gune batetik bestera mugitzen dira autoz, eta gu handik igarotzerako beraiek iritsita egoten dira. Baina etxean geratzen badira, pantailan agertzen den lokalizazioaren bidez jarraitzen gaituzte. Pilota bat agertzen da bakoitza gauden lekuan, eta pilota mugitzen ari bada, berri ona da, aurrera goazen seinale baita. Baina geldirik badago… Kanpotik gehiago sufritzen da. Izan ere, ni lasterketan noa, eta badakit nola noan. Bi orduz pilota geldirik badago, izan daiteke erretiratu egin naizelako edo, besterik gabe, lo nagoelako. Baina kanpokoak ez daki nola nagoen, eta kezka nagusitzen zaio. Etxekoek ezin digute beti lagundu, eta halakoetan sufritu egiten dute.

I.O.: Batzuetan Imanol bakarrik joaten da lasterketak egitera, eta kasu horietan, Gorettirekin, bere emaztearekin, Whatsapez egoten naiz egun osoan Imanolen berri izan dezagun. Edozein ordu izan daiteke hitz egiten hasteko: 09:00ak, 02:00ak…

Imanol, 1999an hasi zinen mendi lasterketetan. Zenbat aldatu da ordutik panorama?I.A.: Asko aldatu da. Lehiakortasuna bera aldatu da, egun jende gehiago dabilelako horretan eta horiek hobeto prestatuta daudelako. Gu hasi ginenean, jendea bazegoen, baina batez ere mendi martxetatik gentozenak ginen. Izan ere, mendi martxetara joaten ginen, eta korrika amaitzen genuen ibilbidea. Halako martxa askotan, gainera, mendi batera iristen zinen eta ordu jakin bat baino lehenago ezin zinen abiatu ondorengo mendira; gu korrika joaten ginenez, ordua iritsi arte han zai egon behar izaten genuen. Beraz, mendi lasterketek ahalbidetu ziguten frenorik gabe mendian aritzea. Orduan, mendi martxetan baino azkarrago egiteko asmoz ateratzen hasi ginen lasterketetan, baina gaur gaurkoz, bi gauza oso desberdin bihurtu dira. Egun, guztien helburua da gero eta azkarrago egitea eta norberaren denbora hobetzea. Materiala ere asko hobetu da; oinetakoak, motxilak… Guztia.

I.O.: Egun, batzuk soilik igoera bertikaletarako prestatzen dira, besteak hogei kilometrotako lasterketetarako, besteak Ehunmiliakerako… Oso gutxi dira jarduerak konbinatzen dituztenak. Gehienek entrenatzaileekin prestatzen dira, eta zentzu horretan, elite bat sortu da honen inguruan. Lehiakortasuna ere gero eta handiagoa da.

I.A.: Kirol guztietan dabil jende gehiago. Duela urte ba-tzuk, bost lagun aritzen ginen kiroldegian korrikan. Gaur

Page 9: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

egun, gainezka dago, kultura aldatu delako, osasun arazoen-gatik, gorputza zaindu nahi dutelako… Gero eta jende gehia-go ibili, orduan eta lehiakortasun handiago egongo da beti. Horrek sortzen du gurpila, eta beti pikatuta ibiltzen gara.

Zu ere lehiakorra al zara, Ixaka?I.O.: Bai, baina gustatzen zait lehiakortasuna neure markak ezartzera bideratzea. Nire helburua izaten da ahalik eta ondoena egitea. Ez nau mintzen norbaitek aurrea hartzen badit; berdin-berdin joan behar dut astelehenean lanera. Mendi lasterketek ez didate jaten ematen, eta ez litzaidake gustatuko hortik bizitzea. Gaur egun, korrika irteten dut gustatzen zaidalako. Lesio batek eragin dezake hiru hilabetez etxean geldirik egotea, eta profesionala bazara, zoratu egin zaitezke.

I.A.: Nire adinera iristen zarenean, gainera, ezin duzu pentsatu gero eta hobeto egin behar duzunik, baizik eta gero eta okerrago ez egitean baizik. Urtez urte, zailago dago hori ere.

Goia jo duzula uste al duzu, Imanol?I.A.: Bai, hori garbi dago. Hemendik aurrera mantentzea izango da asmoa. 40 urterekin, artean, ondo moldatzen nintzen. Baina gero eta nekezago ikusten dut neure burua. Batzuetan pentsatzen dut eguna bizi hartu behar dudala eta Xoxotera zuzenean igotzen saiatzen naiz, baina ezta nahita ere. Nik jada ezin dut.

Erretiroan pentsatzen al duzu?Ezta pentsatu ere. Orain arteko Ehunmilia guztiak 25 orduz azpitik eginak nituen, eta aurten taldean irten eta 27 ordu pasatxoan egin dut. Makalago eginagatik, asko disfrutatu nuen. Polikiago egingo dut aurrerantzean, baina gustura aritzen naiz eta ondo iristen naiz helmugara.

Zuk, berriz, Ixaka, une oparoan zaudela sentitzen al duzu?I.O.: Imanolek aipatzen duen aldaketarako gaitasun hori badut oraindik, baina tira, ikusiko dugu…

I.A.: Ixaka txispa hutsa da. Asko du emateko oraindik.

Noiz egin zuten zuen bideek bat?I.O.: Niretzat Imanol erreferentea izan da betidanik, eta distantziak luzatzen nituen heinean, berarekin elkartzen hasi nintzen.

I.A.: Lehendik ere ibiltzen ginen elkarrekin, baina duela bi urte hasi ginen bikote moduan lehiatzen. Gaur egun, lasterketetan etapaka, bikoteka edo taldeka parte hartzeko aukera egon ohi da, eta modu horretan probatzea pentsatu genuen.

Ixaka, esan duzu Imanol izan duzula erreferentea. Irakaslea izan al duzu?Bai, dena izan da, finean. Distantzia luzatzen hasi nin-

GALD

ETU AHALA ERANTZUN

Page 10: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

10 maxixatzen.eus

tzenean, bera nuen erreferentetzat. Imanolekin entrenatzen has nintekeen eguna iritsi zen behin; pixkanaka, jarraikortasun bat hartu nuen, eta proba luze bat egiteko gogoa nuen. Inoiz ez nuen uste egunen batean Ehunmiliak egiteko gai izango nitzatekeenik, baina bilakaera bat izan dut. Imanolek ere animatu egin nau, asko bultzatu nau. Horretarako gakoa egunero entrenatzean dago.

Zer-nolako tandema osatzen duzue?I.A.: Bera abiadura da eta ni esperientzia.

I.O.: Imanolek nik baino askoz ere jakintza gehiago du, eta une oro ari naiz berarengandik ikasten. Ez dakit esaten zenbat denboran egingo dugun kilometro eta desnibel jakin bat, baina dakidana da nire gorputzak zenbatero jan eta edan behar duen aurrera egin ahal izateko.

Ehunmiliaken aurtengo edizioan taldeka lehiatu zineten, eta irabazi egin zenuten modu horretara. Aurrerantzean, bide horretan jarraitzeko asmoa al duzue?I.O.: Gauza askok bat egin behar izaten dute, guztion egutegiak, esaterako. Imanolek egun libre gehiago izaten du, nik, berriz, oporrak edo jai egunak izan behar ditut lehia- tzeko… Gainera, berak lasterketa bat izan dezake buruan eta nik beste bat. Puzzlea osatu behar izaten da. Lasterketak baino, nahiago dut beste modu batera aritzea mendian. Gure erara ibiltzen, esaterako. Gainera, arlo ekonomikoari ere begiratu behar zaio; ultren izen-emateak 120 euro kostatzen dira, eta urtean halako bost egiten badituzu, ikaragarrizko dirutza da.

I.A.: Halakoetan, oporrekin uztartzen ditugu lasterketak. Esaterako, Chamonixeko lasterketaren izen-emateak 400 euro balio ditu. Eta horri gehitu behar zaizkio autoaren erregaia, egonaldia… Ez da bideragarria. Beraz, oporretarako baliatzen dugu irteera, eta astebete-edo han igaro- tzen dugu inguruak ikusteko. Hain zuzen ere, modu horretara eginda bidaiatu izan dugu asko.

Izen-emateak garestiak direla diozue, baina aldi berean, gero eta jende gehiago batzen da halako probetara. Moda bat al da?I.A.: Booma da. Uste dut asfaltoan korrika egitea baino errazagoa dela mendian egitea. Izan ere, mendian geratu zaitezke, atseden pixka bat hartu, inguruak ikusi… Askoz ere eramangarriagoa da. Korrika eta mendia gustatzen zaionarentzat, errazen egiten den jarduera da gurea. Askoz errazagoa da mendi lasterketa bat egitea Behobia-Donostia maratoi erdian denbora ona lortzea baino. Asfaltoarekin aspertu denarentzat eta monotomiatik irten nahi duenarentzat, mendi bueltak korrika egiten hastea aukera aproposa da.

Gero eta proba luzeagoak eta gogorragoak antolatzen al dituzte?I.A.: Nork proba gogorragoa antolatzea izaten da gaur egun askoren helburua. Euskal Herrian ez da hori gertatzen, ditugun mendiek ez dutelako horretarako aukera handirik ematen. Pirinioetan eta Alpeetan,

«JENDEAK DIO EGITEN DUGUNA EZ DELA

BATERE ONA, BAINA IGOERA BERTIKALAK

ARE KALTEGARRIAGOAK DIRA»

«fRONTALA JARRI ETA GAUEZ IBILTZEN

GARA. BATZUEK BELDURRA DIOTE,

BAINA BADU xARMA BEREZI BAT»

ordea, askotan ia mugaraino iristen dira. Zenbaitetan, izugarrizko desnibelak jartzen dituzte, alferrikako itzuli ugari duten ibilbideekin.

I.O.: Lasterketa batzuek ibilbide logikoa dute, baina beste batzuetan, adibidez, bi aldiz igo eta jaitsi behar duzu leku beretik. Kilometro gutxitan desnibel izugarria dute, baina lasterketa bera ez da polita ezta logikoa ere.

Non dago muga? I.A.: Ez dago mugarik, hain zuzen ere, gorputza mugan ez dugulako jartzen. 200 edo 300 kilometro egin, antzekoa da niretzat, beti ere erritmo egokia hartzen badut eta lo noiz egin kalkulatzen badut. Hurrengo urterako 1.001 kilometroko ultra bat antolatu dute Alemanian. Non dago muga? Korrikalariak lo egin eta aurrera jarraituko du. Seigarren edo zazpigarren egunean amaituko du hark, baina tarteko gau bat lo igaroko du eta une oro erritmo berean jarraituko du. Niretzat, kilometroei dagokienez, ez dago mugarik; baina atsedenak badu muga. Urrirako antolatu dute beste proba bat; zazpi kilometroko ibilbide bat du, eta korrikalariak orduro bira bat egin behar dio hari. Ez du lo egiteko astirik izango, eta hor, non dago muga? Korrikalaria erori egingo da, baina ez nekatuta dagoelako, baizik eta loak hartuko duelako. Lorik egin gabe gehien irauten duenak irabaziko du.

Kasu horretan, non dago kirolaren eta osasunaren arteko oreka? I.A.: Proba horrek behintzat ez du zentzurik. Zalantzak ditut hori kirola izan daitekeen.

Biok ala biok modu jakin batean bizi duzue mendia. Zer eman dizue mendiak?I.A.: Bizitzeko arrazoi bat ematen dit niri. Lasterketek, berriz, bazter mordoa ezagutzeko aukera eman didate. Lagun asko egin ditut bidean eta abentura pila bat bizi izan ditut. Hori guztia eman dit jardun honek. Bizitzeko modu bat da.

I.O.: Mendia bertan eduki eta ordubetez bada ere hara joateak zentzua ematen dio bizitzari eta egunari. Erlojurik gabe joaten naiz hara, eta gauzez ahazten naiz. Egunero desberdin ikusten duzu mendia, izan daiteke ganaduarengatik, hodeiengatik edo eroritako adar batengatik. Mendiak ez dit beharrik sortzen, baina bai lasaitasuna.

GAL

DET

U AH

ALA

ERAN

TZUN

Page 11: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

PUBLIRREPORTAJEA

Page 12: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

12 maxixatzen.eus

Bada Euskal Herrian zazpi probintziak ikus daitezkeen leku bat, Euskal Herriko bakarrenetarikoa, eta bertan bada mugak “ikusezin” bilakatu nahi dituen artista hirukote bat, mugako benta bat kultur-espazio bilakatu duena. Besteak beste, kremailera-tren batekin hel liteke hara, Euskal Herrian gelditzen den bakanetarikoa hori ere. Lapurdiko Azkaine eta Sara herrien artean dagoen San Inazio mendatetik abiatzen da Larrungo tren ttipia deiturikoa, eta ttirriki-ttarraka, Larrun mendateraino heltzen da egunean hainbat buelta eginez, gora eta behera. Nafarroa eta Lapurdi artean dagoen mendatea da Larrun; Espainiako eta Frantziako estatuen arteko mugako txoko enblematikoa ez ezik, historia eta kondaira zaharrak ezkutatzen dituen txokoa ere bada.

Itziar Elias behin baino gehiagotan igo da hara, autoz nahiz trenez, lan kontuak medio gehienetan. Duela bi urte inguru Dani eta Maddi Irazoki neba-arrebekin Larungo Kaiola ostatua kudeatzen dabil, eta ordura arte souvenir-ak saltzeko bertan zegoen gela kultur-espazio bilakatu dute Irazokitarrek eta Eliasek, eta Kabia izena jarri diote. Irazokitarren aitonak ireki zuen Larungo Kaiola duela 60 urte inguru, eta garai batean La Venta del Pelotari izena zuen ostatuak. Urte batzuk beranduago, hainbat aldaketa egin zuten eraikinean eta Larungo Kaiola izena hartu zuen ostatuak. Eliasek dioenez, Irazokitarren amonaren ideia izan zen ostatuari izena aldatzea: “Larungo Kaiola izena jarri zion ostatuari Maddiren eta Daniren amonak, eta kaiola kabia moduan ulertzen zuela

Anartz Izagirre Zubimendi

Sormen kaiolak, ateak irekita

Larrunen lan egiten du Itziar Eliasek (Azkoitia, 1980). Larungo Kaiola benta kultur-espazio bilakatu du hark Dani eta Maddi Irazoki neba-arrebekin batera, eta erakusketak nahiz kontzertuak antolatzen dituzte bertan. 900

metrotara dagoen sormen espazioa da Kabia.IZEN

A TA

DIZ

ENA

Page 13: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

uste dugu”, azaldu du azkoitiarrak. Amonaren omenez, egun, izen berbera mantentzen du ostatuak, eta kultur-espazioari Kabia izena jarri diote.

Irazokitarrek ostatuaren oinordetza jaso zutenean denda bertan behera uztea erabaki zuten: “Okurritu daitekeen guztia zegoen dendan: sevillana jantziak, titareak... Nortasun aldetik, denda zama iruditzen zitzaigun, ez zuen gurekin zerikusirik”, azaldu du Eliasek; “saldu ere gero eta gutxiago egiten zen”, gaineratu du. Hala, Larungo Kaiolako taberna mantendu eta dendari beste erabilera bat ematea erabaki zuen hirukoteak. “Turismo gordinetik atera eta geu ondo sentitzeko leku bat izatea nahi genuen, arnasa emango zigun lekua”, dio. Orduan, denda zaharra erakusgela bihurtzen hasi ziren Elias eta lagunak, eta kultur-espazioa sortzeari ekin zioten.

Ondo gogoan ditu Eliasek proiektuaren hastapenak: “Dena oso mantso eta gure erara egiten hasi ginen; lehenengo urtean erakusgela ez genuela irekiko uste genuen, baina azkenean lanak amaitu eta gure lehen erakusketa jartzea lortu genuen”. Hain zuzen ere, Asier Gogorzaren Mugak erakusketarekin inauguratu zuen hirukoteak Kabia, eta horrekin batera hasi zen guztia. Ordutik, kultur-espazioak bilakaera ona izan duela uste du Eliasek, eta “pixanaka-pixkanaka” beraien asmoak betetzen ari direla. “Irazokitarrak eta ni Beran bizi gara, eta han denak musikariak direnez, ez da zaila kontzertu bat antolatzea”. Erakusgelaren irekieratik, hainbat izan dira handik pasa diren artistak: Miren Narbaiza Mice musikaria, Tapia trikitilaria eta Txiki Agirre Keixeta margolaria, besteak beste.

Oraindik “oso gertuko” jendearekin ari direla lanean aitortu du azkoitiarrak, eta ekitaldiak antolatzeko zailtasunak ere badituztela: “900 metrotara gaude eta gora eta behera ibiltzea ez da erraza”. Kontuak kontu, hedabideetan atera izanak eta ahoz ahokoak mesede egin dietela azaldu du Eliasek, eta bailarako herrietan eta “mugaren bi aldeetan” gero eta ezagunagoa dela euren proiektua. Gainera, trenaren ordutegiak mugatuak dira,

eta Larrundik aparkalekura ere oinez jaitsi behar da; hori ere ekitaldiak antolatzeko orduan zailtasuna dela dio Eliasek: “Orain arteko ekitaldi gehienak arratsaldez egin ditugu, jendea etxera egun argiz buelta dadin”, aitortu du.

Zailtasunak zailtasun, hirukoteak hasieran jarri zuen helburuetako bat betetzera bidean, hainbat urrats egin dutela dio Eliasek, Ipar eta Hego Euskal Herriko mugak “ikusezin” bilakatzea, hain zuzen ere: “Gure asmoa ekintzak antolatzerakoan lurralde parekidetasuna topatzea da; adibidez, erakusketako artista hegoaldekoa bada, han kontzertua emango duen abeslaria iparraldekoa izaten ahalegintzen gara”. Ildo horretatik, hainbat lorpen egin dutela ere badio: “Pettik eta Lumik elkar ezagutzea lortu genuen, une hori sortu genuen”. Horrez gain, ekitaldietara doan jendea mugaren bi aldeetakoa izatea ere garrantzitsua dela dio: “Kontzertuetara joaten diren ikusleetako batzuk Sarakoak nahiz Azkainekoak eta besteak Berakoak izatea garrantzitsua da”. Eliasek dio hirukotearentzat muga ikusezina dela: “Ostatuko terrazan hanka bat Nafarroan izan nezake eta bestea Lapurdin. Muga ikusezin hori are ikusezinagoa bihurtzea nahi dugu”.

Hala ere, aitortu du zentzu askotan Ipar eta Hego Euskal Herria banatzen dituen muga oraindik ere “handia” dela: “Ipar Euskal Herrian kultura eta sormen adierazpideak nola tratatzen dituzten oso desberdina da”, dio. Halaber, gaineratu du mugaren bi aldeetako instituzio publikoek ez dutela “elkar ezagutzen”, eta kultur ekintzak programatzeko orduan “modu desberdinak” dituztela. Horrez gain, Hego Euskal Herriko herritarrez hitz egitean dio Ipar Euskal Herriko “oso talde gutxi” ezagutu ohi dituela jendeak: “Hegoaldeko bati iparraldeko lau musika talde galdetzen badizkiozu, agian ez ditu jakingo”. Alor horretan badagoela zer egina dio Eliasek.

IZENA TA DIZENA

Page 14: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

14 maxixatzen.eus

«TURIsMO GORDINETIK ATERA ETA

GEU ONDO sENTITZEKO LEKU BAT

IZATEA NAHI GENUEN, ARNAsA

EMANGO ZIGUN LEKUA»

IZEN

A TA

DIZ

ENA

«HEGOALDEKO BATI IPARRALDEKO

LAU MUsIKA TALDE GALDETZEN

BADIZKIOZU, AGIAN EZ DITU

JAKINGO»

Sortzaile eta artista moduan Larrunek zer ematen dion galdetuta, Eliasek argi du sortzerakoan “gauza mordoa” ematen diola han lan egiteak: “Ostatuko sukaldean egiten dut lan, eta hango leihotik dagoen ikuspegia askok nahiko lukete euren etxean”, dio. Eguna argi dagoenean, Pirinioak ere ikusi ahal dituela dio azkoitiarrak, baita gauean lainoak nola sartzen diren ere. Eliasen arabera, guzti horrek asko laguntzen dio urtean zehar proiektu berriak sortzeko orduan: “Larrunen egon ostean, ideien armairua beteta izan ohi dut urte osorako”.

Larrun, artisten topaleku

Kabia artistentzako espazio izateaz gain, artistek osatutako espazioa ere bada; Irazokitarrak eta Elias diziplina ezberdinetan aritzen diren arren –Dani musikaria da, Maddi margolaria eta Itziar aktorea–, hirurek batera Bizimiñak antzezlana sortu zuten. Eliasen arabera, Kabian “besteen diziplinak” ulertzeko modua topatu dute: “Nik sekula ez nuen erakusketarik muntatu eta kontu asko ez nituen inoiz pentsatu ere egin; erakusketak norabide bat izan dezakeela, adibidez”, dio Eliasek. Haren arabera, hirurek elkarri ematen diotena "oso aberatsa eta ederra" da. Bizimiñak antzezlana, ordea, ez dute Kabian antzeztu. Ostatura joan ohi direnetariko gehienak frantsesak izaki, “oso mugatuta” daudela dio Eliasek hainbat ekintza antolatzerakoan, hizkuntza kontuak medio. Haiengana heltzea “zaila” dela dio: “Kontzertu bat entzuterakoan berdin zaigu zein hizkuntzatan kantatzen duten abeslariek, baina antzerki edo film bat hitzen jolasa direnez, zailagoa da”. Hala eta guztiz ere, azkoitiarrak dio “irekita” daudela eta “pixkanaka-pixkanaka” joango direla erakusketez eta kontzertuez gain bestelako ekintzak antolatzen ere.

Denboraldia amaitzear dute Larungo Kaiolako jabeek. Maiatzean irekitzen dute ostatua, eta sei hilabetez egoten da irekita. Azaroan, hurrengo maiatzera arte itxi egiten dute ostatua. Modu horretara, Eliasek dio sei hilabetez soldata “finkoa” izateko aukera izaten duela, eta ondoren, beste sei hilabete kulturara “dedikatzeko”. Azkoitiarrak denboraldia amaitzeko gogoa duela aitortu duen arren, ostatua itxita egoten den hilabeteetarako badituzte etorkizuneko erronkak ere: sormen egonaldiak

antolatzea, hain justu. “Beti pentsatu izan dugu Larrun sortzeko oso leku ederra dela, eta sormen egonaldiak antolatzeko ostatuko pisu bat egokitzea aztertzen ari gara". Garai batean gizonezko langileen pisua zena egokitu nahi dute egonaldietarako. Izan ere, duela urte batzuk langileek bertan egiten zuten lo, autorik eduki ez eta ezin izaten baitzuten herrira jaitsi: “Ostatuko langileak sei hilabetez Larungo Kaiolan egoten ziren bizitzen. Batetik, mutilen gelak zeuden pisua dago, eta bestetik, nesken gelen pisua; Gran Hermano Larrunen sortu zela diote bertan lan egindakoek”, dio Eliasek, barrez.

Azkoitiarra jakitun da, ordea, sormen egonaldiak antolatzeko hainbat zailtasun izan dezaketela: “Garbi duguna da geuk bakarrik ezin dugula hori guztia egin, laguntza behar dugu”. Artistaren esanetan, Europan oso ohikoak dira halako egonaldiak, eta dirulaguntzak egon ohi dira horiek antolatzeko. “Behin izan nuen aukera Luhuson sormen egonaldi batean egoteko: Eskutitzak obra sortzerakoan izan zen, gainera, eta oso ondo etorri zitzaidan esperientzia”. Larrunen halako bat nahi du Eliasek: “Gure lehen ametsa erakusgela sortzea zen; orain, sormen egonaldiak. Pixkanaka goaz bigarren ametsa betetzera”.

Azken bi urteetan Larungo Kaiolak egindako ibilbidearekin gustura dago Elias, eta helburuak apurka-apurka lortzen joango direla uste du azkoitiarrak: “Ostatuko terrazan bertako musika jartzen ahalegintzen gara, eta gertatu izan zaigu musika gustatu eta terrazako jendeak artistaren izena galdetzea”. Hain zuzen ere, azkoitiarrarentzat halako uneengatik merezi du proiektuarekin jarraitzeak: “Ez da egunero izaten, baina gertatzen denean poztu egiten zara”. Ildo beretik, Eliasek badaki hainbati ez diola ezer mugitzen egiten dutenak: “Batzuk ostatura sartzen dira eta erakusgelari ez diote kasurik ere egiten; beste batzuk, aldiz, harrituta gelditzen dira Larrunen halako leku bat topatuta, eta eskertu egiten dizute”. Kontuak kontu, Ipar eta Hego Euskal Herriko mugak desegiten jarraitzeko asmoa dute Irazokitarrek eta Eliasek, Bera eta Sara nahiz Azkaine eta Zugarramurdi fisikoki bakarrik ez, kulturalki ere gertuago egon daitezen.

Page 15: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

IRITZIXE

Ez da Euskaraldiari buruz idazten dudan lehen aldia eta gaia errepikatzeak zalantza sortu didala ezin uka. Baina Euskaraldiaren bigarren edizioaren atarian gaude, 2020ko udazkenean egingo da eta, beraz, motorrak berotzen hasteko ordua da berriro. Lehenengo edizioan egindako ikerketaren emaitzak atera berri dira eta, gainera, horiek begirada poliedriko batetik aztertu dira “Euskaraldia aztergai” jardunaldian. Bada, beraz, nahikoa motibo gaiari berriro heltzeko.

Idatzi honen luzerak ez du ematen poliedroaren alde guztiak erakusteko, ez luke emango hamar aldiz luzeagoa balitz ere. Aukeratu beharra ekarri dit horrek, eta aipagarrienak iruditu zaizkidanak partekatu nahiko nituzke hemen. Ikerketa nola egin den labur-labur esateko, azalduko dut hiru galdetegi pasa zitzaizkiela parte hartzaileei, lehenengoa Euskaraldia baino lehenago, bigarrena Euskaraldia pasa eta berehala eta hirugarrena Euskaraldia amaitu eta denbora batera. Hainbat galdera egiten ziren hizkuntza ohituren eta horien eboluzioaren inguruan, norekin eta zenbat egiten zuten euskaraz, esaterako, hasi baino lehen, amaitu eta berehala eta handik hiru hilabetera. Ikerketa horietatik ateratako ondorioak dira ondorengoak.

Lehenengoa izenburuan jasotakoa, emakumeak nagusi Euskaraldian, beharbada deigarri egin zaio norbaiti baina errealitateari men egiten dio. Emakumeen parte hartzea nabarmen handiagoa izan da Euskaraldian gizonezkoena baino, eta 30-60 adin tartean esponentzialki egiten du gora gainera. Horrek badu bere ifrentzua, hainbat irakurketa egin litezke baina nagusitu dena, generoa sektore ekonomikoa dela. Hau da, generoen arteko diferentzia handiena den adin tartea pertsonak aktibo daudeneko garaia da, eta non daude

gizonak eta non emakumeak? Alegia, erraz ondorioztatu liteke, Euskaraldiak, hezkuntzan, zerbitzuetan, zaintzan, oihartzun handiagoa izan duela, botereguneetan eta ekonomikoki hegemonikoak diren arloetan baino. Badu Euskaraldiak hobetzeko tarterik horretan.

Beste irakurketa bat hizkuntza komunitateen araberakoa da. Horri begiratuta ere hausnartzeko moduko datuak ematen dizkigu Euskaraldiak. Izan ere, Azkoitian eta antzeko herrietan, hau da, euskaldunen dentsitatea handiena den guneetan izan da parte hartzerik baxuena, euskaldunen dentsitatea txikiena den guneekin batera. Hau da, euskaldun kopuruari dagokionez, bi muturretan dauden guneetan izan du eraginik txikiena. Herririk euskaldunenetan, hori bai, aldaketak gutxi izan arren, errotuenak izan ziren, hau da, hiru hilabeteren buruan euskaraz egiteko ohitura berriari gehien eusten ziotenak.

Azkenik, ez nuke aipatu gabe utzi nahi gazteen parte hartzearen inguruan ikerketatik ondorioztatzen dena. Euskaraldiak iraun zuen bitartean gazteak izan dira nabarmen aldaketarik handiena egin dutenak, hizkuntza ohiturak gehien aldatu dituztenak, baina ohitura berriak denboran gutxien iraun zienak ere bai. Azken galdetegiaren arabera, hiru hilabeteren buruan lehengora itzulita zeuden gehienak. Bizi dugun gizarte likido honen erakusle garbia askoren ustez.

Ekimen guztietan bezala, indarguneak eta ahuleziak eduki ditu Euskaraldiak, baina oro har badirudi asmatu dela, eta helburua bete duela, hau da, tresna eraginkorra izan dela hizkuntza ohiturak aldatzeko, neurri ezberdinetan izanda ere. Balio izan duela euskarari buruz hitz egitetik euskaraz hitz egitera pasatzeko. Ea hurrengoak zer ematen duen…

Emakumeak nagusi EuskaraldianJosune Herrarte Bergaretxe

Page 16: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

16 maxixatzen.eus

IRIT

ZI G

RAFI

KUE

Page 17: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

Udazken haizeak betiko moduan astindu ditu orbelak, baina oraingo honetan aldaketekin datoz Orbel Jokuek. Izan ere, hainbat berrikuntza izango du Maxixatzen euskara elkarteak antolatzen duen lehiaketa-jolasaren seigarren edizioak; aurrenekoz, gaztetxoentzako eta helduentzako lehiaketa bana izango du egitasmoak. Orain arte, helduak eta gazteak batzen ziren lehiaketan, baina prestatutako probak ez zeuden pentsatuta umeen- tzat, eta beraz, haiek beti galdu egiten zuten. Adin tarte desberdinetako herritarrek lehiaketan parte hartzeko aukera izaten jarrai dezaten eta arazoari irtenbidea eman nahian, bi mailatan banatuta datoz aurten Orbel Jokuek: 12 eta 16 urte bitarteko umeena batetik, eta 16 urtetik gorakoena bestetik.

Azaroaren 1etik zabalik dago lehiaketan parte hartzeko izen-ematea, eta aurtengoan, soilik Internetez egin ahal izango da, maxixatzen.eus atariko Orbel Jokuek atalean. Ohi bezala, parte hartzeko hiru laguneko taldea osatu behar da eta hari izena jarri behar zaio.

Lehiaketaren funtzionamendua, berriz, berbera izango da; lehiakideek astero erantzun beharko dituzte Azkoitiaren, euskararen eta euskal kulturaren inguruko galdera sortak. Lehenengo proba azaroaren 14an hasiko da; bigarrena azaroaren 21eko 18:00etan, eta hirugarrena azaroaren 28an, ordu berean. Dena den, gazteen mailakoak bigarren proban batuko dira lehiaketara, azaroaren 21ean hain zuzen ere. Haiek bi proba egingo dituzte finalera iritsi aurretik; helduek, hiru.

Parte hartzaileek maxixatzen.eus atarian erantzun beharko dituzte galderak, astebeteko epean; epea amaitzen den egunean, 12:00etarako erantzun beharko dituzte. Antolatzaileek, berriz, epea itxi eta biharamunean publikatuko dute astez asteko sailkapena. Maila bakoi- tzean puntu gehien lortzen dituzten hiruna talde sailkatuko dira finalera: aurten, abenduaren 14rako jarri dute hitzordua. Ohi bezala, Elkargunean bilduko dira finalistak, eta gazteen saioa jokatuko dute lehendabizi; hura amaitzean, helduen txanda izango da.

Maxixatzen euskara elkartea

Aurten, 12 eta 16 urte bitartekoek eta 16 urtetik gorakoek bi mailatan lehiatuko dute, eta parte hartzaileek Internetez erantzun beharko dituzte

galderak. Izen-ematea zabalik da hilaren hasieraz geroztik.

Berrikuntzekin datoz VI. Orbel Jokuek

MAXIXATZEN M

AXIXATUIEZ

Page 18: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

18 maxixatzen.eus

Tanzanian bizi zara. Nola hartu zenuen lur bertan? Betidanik izan dut Afrika bisitatzeko ametsa, eta 2017an Tanzaniara bidaiatzeko aukera izan nuen espainiar ba- tzuekin batera; urte hartako abuztuan joan nintzen bo-luntario, hamabost egun pasatzera. Handik bueltatu nintzenean, erabakia hartuta nuen. Duela bi urte berriro itzuli nintzen Tanzaniara, bakar-bakarrik.

Zein izan zen hara joateko arrazoia?Beti izan dut Afrikara bidaiatzeko gogoa eta hamabost eguneko esperientziarekin, garbi ikusi nuen itzuli egin behar nuela. Tanzaniak txundituta utzi ninduen; pai-saiak, jendea, bizipoza...

Zein herritan bizi zara, eta nolakoa da eguneroko bi-zitza han?Zanzibarreko Nungwi herri turistikoan bizi naiz. Bertakoa banintz bezala bizi naiz, eta beraiek ere horrela hartzen naute. Oso bizitza lasaia da. Bi bizimodu desberdin daude: bata, turistentzat prestatutakoa, eta bestea, bertakoen-tzat. Ni gusturago sentitzen naiz bertako jendearekin.

Erraz egokitu zinen bertako bizitzara? Gastronomia, hizkuntza, ohiturak... ez al ziren arazo izan?Nahikoa erraz egokitu nintzen, nahiz eta gauza batzuk oraindik arraro ikusten ditudan. Zanzibar irlan, musul-manak dira gehienak, eta ohitura desberdinak dituzte. Batzuetan oztopo da, baina ederra da kultura zeharo desberdin baten bizitzea; beti ikasten duzu zerbait. Ber-tako jatekoa oso goxoa da, eta gainera, irla turistikoa iza-nik, edozer aurkitu dezakezu bertakoaz gain. Hizkuntza ere sekula ez da izan arazo, ingelesez askok baitakite. Bertako hizkuntza swahilia da; hitz egiten dut, eta asko gustatzen zait.

Nolako lekua da? Zer da egunero ikusten duzuna?Nungwi paradisua da. Bi mundu daude: turistikoan, hon-dartza izugarri politak, dendak, hotel ugari, jatetxeak, diskotekak eta abar; herrian, berriz, pobrezia nabari da. Elkar asko laguntzen dute eta ez da jatekorik falta. Etxe askok ez dute urik eta elektrizitaterik, haur asko ez da joaten eskolara eta soldatak baxuak dira. Gutxirekin bi-zitzera ohituta daude, ez dute asko behar pozik bizitze-

Andoni Elduaien Soraluze

Tanzanian bizi da Maite Uria (Azkoitia, 1993). 2017an izan zuen hara bidaiatzeko aukera, eta hara berriz itzultzeko erabakia hartuta bueltatu zen etxera. Harrezkero, han bizi da. Hotel bat ireki zuen lehendabizi, eta

orain lurraldea gehiago ezagutzeko aukera ematen duen 'Vamos!' bidaia proiektua sortu du. Tanzaniara nola egokitu den eta sortu berri duen proiektuari buruz galdetu dio Maxixatzenek Uriari.

BA A

L D

AKIZ

U?

Maite Uria: "Ederra da besteei lurralde magiko hau erakustea; benetan polita da Tanzania"

Page 19: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

ko. Ni bertako bat banintz bezala bizi naiz, eta konturatu naiz gutxiagorekin hobeto bizi zaitezkeela.

Bi urte daramatzazu bertan. Zer moduz doakizu?Azkar pasa dira bi urte, eta espero dut beste hainbat he-men pasatzea. Maite dut Tanzania! Hasieran hotel txiki bat ireki nuen, baina gauzak ez zitzaizkidan irten nik uste bezala. Orain, safariak antolatzen ditut.

Erronkak maite dituzula esana duzu. Orain, safari ba-tean diharduzu. Noiz hasi zenuen bigarren proiektu hori? Nolatan sortu zitzaizun ideia?Askok galdetzen zidaten safariei buruz, eta uztailean ani-matu egin nintzen. Vamos! proiektua sortu nuen eta asko-tariko jarduerak eskaintzen ditut: safariak, boluntariotza, tribuetara bisitak, Kilimanjarora igoera, Zanzibar bisita-tzea… Ederra da besteei lurralde magiko hau erakustea; benetan polita da Tanzania.

Nolako bidaiak egiten dituzue, eta zein eremutan?Tanzanian eta Zanzibarko uhartedian zehar egiten ditu-gu bidaiak. Luxuzkoak, ekonomikoak edota solidarioak aukera daitezke; aukera zabala eskaintzen dugu.

Zein dira turisten eremu gustukoenak?Safarietan eremuak gustuen arabera dira, baina Serenge-tiko parke nazionala da gehien eskatzen didatena. Parke berezia da, animaliaz betetako paisaia da.

Nola bidaiatzen duzue? Safariak jeep-ean egiten ditugu, parkeetako bideak asfal-tatu gabe daudelako. Erosoagoa da. Parke naturalak dira eta natura errespetatzen dugu. Zanzibarren ere azkarra-goa da autoz mugitzea, baina aukera dago motoa aloka-tzeko edota dala dala izeneko garraio publikoa erabiltze-ko. Herri batzuk, ordea, ez daude elkar komunikatuta.

Zein da zure egitekoa safari enpresa horretan?Turisten ametsetako safaria antolatzeko, neu jartzen naiz bezeroekin harremanetan, eta lagun batekin planifika-tzen ditut bidaiak. Jendea oso gustura geratzen da.

Egiten duzun lanak balio al du ikasteko?Etxeko goxotasunetik irtenez gero, beti ikasten da; uneoro ari naiz ikasten. Bakarrik etorri nintzen eta horrek behar-tzen zaitu pertsona irekiagoa izatera eta arazoak zeure kasa konpontzera. Momentu txarrak ere asko pasa ditut, baina oso-oso aberasgarria da bizitzen ari naizen esperientzia.

Zure lana egiteko, animaliak gustuko izan behar, ezta?Ez naiz oso animalia zalea, baina safaria zerbait desber-dina da. Azalezina da marrazkietan eta telebistan ikusten ditugun animaliak bertatik bertara ikustea. Safarian ez dira animaliak bakarrik ikusten; hango giroa, paisaiak, kultura, soinuak, dantzak, bideko herrixkak eta jendea. Bizitzan behin egin beharrekoa da.

Zer ikusten dute zure safaria egiten duten bisitariek?Tanzanian hainbat parke nazional ditugu. Horietako ba-tzuk dira Ngorongoro krater ikusgarria, Serengeti parkea,

Tarangire… Horiek dira gehien bisitatzen direnak. Ahalik eta animalia gehien ikusten saiatzen gara beti, baina ho-riek bere habitatean bizi dira eta zortearen arabera izaten da. Animaliak eta ingurua asko errespetatzen dira. Debe-katuta dago animaliei enbarazu egitea, ezin da baimenik gabe jeepetik jaitsi, eta isiltasuna gorde behar da anima-liak oso gertu daudenean… Zaila da hitzekin azaltzea safa-ri batean bizitzen dena.

Zein dira turistek gustukoen dituzten animaliak? Zalantzarik gabe, lehoia dute gustukoen. Harrigarria da gertutik ikusten duzunean.

Zuretzat, zein animalia da ikusgarriena?Elefantea. Sekulako animalia da, indartsua, ederra, eta gertutik ikustea ikusgarria da. Zirraragarriak dira jeep-aren albotik taldean pasatzen direnean.

Animalia basatiak izaten dituzue inguruan. Izan du-zue sekula arazorik edota ikusi duzue animalien ar-teko liskarrik?Beti joaten gara esperientziaz betetako gidari eta bide-erakusle batekin, eta horien arauak errespetatuz gero, ez da izaten inongo arazorik. Animalien liskarrak, berriz, ikusi izan ditugu ibilgailutik.

Urte askoan ikusten al zara lanean safarian, edo gau-za gehiago probatzeko gogoa duzu?Auskalo! Gustura antolatzen ditut safariak, baina proba-tuko nuke beste zerbait; zerbait solidarioa, herriari la-guntzea, eskoletan. Baina hemen ere dirua behar da bi-zitzeko, eta lana egin behar dut. Askotan, gogorra egiten zait hemengo haurren egoera ikustea; hezkuntza ona falta zaie. Eskolara joaten direnek, berriz, azkar amaitzen di-tuzte ikasketak, gurasoei laguntzeko lanean has daitezen.

Ehizaldiak ohikoak al dira lan egiten duzun eremuan? Parkeen barruan ezin da ehizatu, guztiz debekatuta dago.

BA AL DAKIZU?

Page 20: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

20 maxixatzen.eus

BA A

L D

AKIZ

U? Afrika lurralde txiroa denaren ideia du askok buruan. Non du aberastasuna Afrikak?Afrika oso aberatsa da. Tamalez, 'esklabo' da oraindik eta horregatik pobrezia nagusi da. Asko du eskaintzeko Afrikak, baina herriak hezkuntza ona behar du. Betida-nik egon da zapalduta kontinente hau.

Askoren opor lekua da Afrika. Turismoa hazten ari al da? Bai. Turista asko ikusten da, eta hona etortzeko joera areagotu egingo da. Nik guztiei esaten diet bizitzan be-hin Afrika bisitatzeko, baina ez bakarrik hotel ederrak eta hondartza ikusgarriak; egun batzuk har ditzatela benetako Afrika ezagutzeko. Jendearen bizipozak asko esan nahi du. Ni, behintzat, bete egiten nau.

Zergatik gomendatuko zenuke safaria?Tanzania gomendatuko nuke oporretarako eta safari-rako. Lurraldea ezagutu ondoren argi dut ikaragarri polita dela. Paisaiak, kultura, jendea, animaliak… guztia ikusteko aukera dago. Behin etortzen denak beti esaten du berriro itzuliko dela. Bizitzan behin bizi beharreko esperientzia da.

Bi urte daramatzazu Tanzanian. Zer botatzen duzu faltan Azkoititik?Familia eta lagunak, gehienbat. Eta nola ez, amaren ja-tekoa.

Anekdota berezi edo bitxirik izan al duzu han?Maiatzean, esaterako, nire lagun masaiek ezkontza tra-dizional batera gonbidatu ninduten. Sekula ahaztuko ez dudan esperientzia izan zen.

Etorkizunean non ikusten duzu zure burua? Herrira itzultzeko asmorik ba al duzu?

Etorkizunean ez dakit zer egingo dudan, baina luzerako gelditu nahi dut hemen. Asko dut bizitzeko oraindik; po-zik bizi naiz.

"EZ DAKIT ZER EGINGO DUDAN

ETORKIZUNEAN, BAINA LUZERAKO

GELDITU NAHI DUT HEMEN"

"ETxEKO GOxOTAsUNETIK

IRTENEZ GERO, BETI IKAsTEN DA;

UNEORO ARI NAIZ IKAsTEN"

Page 21: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

Page 22: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

22 maxixatzen.eus

HILA

BETI

N BE

GIX

ETAT

IK

1- Azkoitiko san Jose egoitzan hasi dute Adin adin egitasmoa.

2- Merkataritza txikia suspertzeko II. Azkoitia Eguna ospatu dute.

3- Organo Erromantikoaren Nazioarteko xx. Zikloko hiru kontzertu eskaini dituzte parrokian.

4- Orbela tabernak hirugarrenez irabazi du Zakelmari Pintxo Lehiaketa.

5- Adinekoen egoitzetako langileek oinezko martxa egin dute lan hitzarmena eskatzeko.

6- Inklusibitatean sentsibilizatzen jarraitzeko, Ttipi Ttapa elkarteak 12.000 euro eman dizkio Marea Urdinari.

7- Gipuzkoako 800 lagunek parte hartu dute Azkoitian egin den finalistaren Egunean.

8- Eneritz Jauregik lehendabizikoz zuzendu du Udal Musika Banda.

9- Joanes Balentziagak Uztaidun Errekortarien Espainiako Txapelketa irabazi du Zaragozan.

10- Iñigo Dierezek 'Katu' eleberria aurkeztu du Mintzalagunen aurkezpen ekitaldian.

11- Anari eta Thalia Zadek musikariek dantzan jarri dute Matadeixe.

12- 60ko eta 70eko hamarkadetako Azkoitiko trikitiaren egoera aurkeztu du Trikigiro elkarteak.

13- Eguraldi onak lagunduta, Elosuko feria egin dute.

04

02

01

03

05

07

06

Page 23: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

13

13

11

HILABETIN BEGIXETATIK

13

12

10

11

0908

Page 24: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

24 maxixatzen.eus

EZET

Z AS

MAU

!

HITZ GEZIDUNAK

HITZ GURUTZATUAK

GOITIBEHERA

Ezker-eskuin

Goitik behera

denbora-pasak

Page 25: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

Doinua: 'Egunsenti batean'

Eneritz Artetxe Eizagirre

GAIA: Policia municipal, digame?

BERTSOA PAPEREAN

HITZ GURUTZATUAK

ERANTZUNAK

HITZ GEZIDUNAK

GOITIBEHERA

Ikasleku oso ona delako Arkaute

pistolez eta borrezhainbeste apunte

hartu arren laneanherren dihardutesarri asko erderaz

egiten diguteze udaltzain klase diren

jakin nahiko nukeherritarren hizkuntza

zaintzen ez badute.

Kontrolak gazteleraz,nolako nibela,

telefonoz deitutaerantzun ustela:

“policía municipal,dígame?”, horrelalana hobeto egin

balute bezelazuek egin euskaraz

beti dena delaahaztu ez daitezenAzkoitin daudela.

Page 26: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

26 maxixatzen.eus

MAX

IXAT

ZEN

TXIK

I

Page 27: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

Soluzioak

MAXIXATZEN TXIKI

Page 28: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

28 maxixatzen.eus

KOM

UNIT

ATIE

N LE

IXUE

Zinetogram zineklub taldea 1985 urtean jaio zen, Azkoi-tiko gaztetxean. Hura itxi ostean, Matadeixek hartu zuen zineklubaren lekukoa eta 2000. urtean Matadeixe Zine-togram taldea sortu zen. Urte hartako urriaren 31n es-kaini zuten lehen proiekzioa, eta orduz geroztik ugari dira antolatu dituzten zine zikloak eta emanaldiak, be-tiere zinema zaletasunari eta zinema indepententeari bidea irekiz.

Taldearen sorreratik gaur artean, Zinetogrameko kideek nortasun handiko ehunka film eta dokumental proie-ktatu dituzte. Aukeratzen dituzten ikus-entzunezkoak bereziak dira; izan ere, zinema aretoetako ohiko pro-gramazioetatik kanpo dauden lanak dituzte atsegin. Zi-netogramen hastapenetan, hamasei milimetrotan egin-dako pelikulak-eta eskaintzen zituzten, zinema klasikoa ezagutzeko gogoak bultzatuta. Izan ere, zinetogrameko kideek uste dute gaur egungo zinema ulertzeko beha-rrezkoa dela zinema klasikoa eta aitzindaria ezagutzea eta ikustea. Hori dela eta, urteetan zehar ikus-entzu-nezko obra zaharrak zinema formatuan proiektatzeak daukan berezko xarma berreskuratu nahi izan dute, film zaharrak eskainiz, besteak beste.

Denborak aurrera egin ahala, ikus-entzunezkoen gaine-ko kuriositateak eta zinema zaletasunak urrunago eman ditu zineklubeko kideak, eta egun eskaintza zabalagoa egiten dute. Horretarako, hilero biltzen dira. Kide bakoi-tzak bere altxorrak iradokitzen dizkie besteei; filmak, laburrak nahiz dokumentalak izan daitezke. Bildutako

proposamen guztiekin zerrenda osatzen dute eta ondo-ren, egokiak izan daitezkeenak hautatzen dituzte.

Filmak aukeratzerako orduan zine zuzendarien generoa zaintzen dute eta ausardia apur batekin egindako lanen aldeko apustua egiten dutela diote. Besteak beste, begiko dituzten zinema zuzendarien lanak, ikuslea pentsatzera bultzatzen duten filmak nahiz zer esana eman dutenak aukeratzen dituzte, beren emanaldietarako. Zinetogra-meko kideek zaintzen duten beste arlo bat hizkuntza da, lan guztiak jatorrizko bertsioan proiektatzen baitituzte.

Askotariko film proiekzioez gain, idatzizko lan bat ere utzi du Zinetogram zineklubaren ibilbideak, Begia amo-dioaren ehiztari liburua, hain zuzen. Lana 2009an Ma-tadeixen zinearen inguruan egindako jardunaldi batean oinarrituta egin zuten, maitasun osoz. Sormena ere a-tsegin dute Zinetogrameko kideek, eta eskaintzen dituz-ten filmen nahiz zine zikloen berri emateko euskarrien diseinuak eta maketazioak taldeko partaideen artean egiten dituzte. Matadero ekintzei lotuta ere badago Zine-togram eta, horrenbestez, baita Bebarruko Jardunei ere. Jardunaldi horrien barruan eskaintzen dituzten zenbait film Zinetogramek proposatutakoak izan ohi dira.

Zineklubeko kideen asmoa da zinema gustatzen zaion oro Zinetogram esperientziara hurbiltzea, zaletasun bera duten pertsonak elkar ezagutu eta burutazioak truka ditzaten. Taldearekin harremanetan jarri nahi duenak [email protected] helbidera idatz dezake.

Matadeixe Zinetogram zinekluba

Zaletasunak elkartuta, zinema independenteei

bidea irekitzen

Page 29: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

ESKURE KOM

ENI

TElEfONO INTERESGARRIAK:

Udaletxea Udaltzaingoa Suhiltzaileak Epaitegia (Azpeitia) Azkoitia Lantzen Iraurgi Berritzen Abarketatxo ludoteka Artxamendi Gaztelekua(GIB) Zubiaurre Elkargunea KIUB KZ Gunea Ertzaintza San Martin ondareguneaMusikagunea Anbulatorioa Plaza Ondo Jubilatuen Etxea

IleapaindegiaTaberna

Bake Epaitegia San Jose Egoitza Aizkibel liburutegia AEK Baztartxo Gurutze Gorria DYALanbide (Azpeitia) SOS Deiak Txerloia Futbol Zelaia Gurea pilotalekua Torre Zuri erakustokia Txerloia Tenisa Kultur Etxea Postetxea Gipuzkoako Urak Xabier Munibe haur eskola Xabier Munibe ikastola Floreaga ikastetxea BiziloreUrola Ikastola BHI Garbigunea Mankomunitatea Tamaina handiko trasteakjasotzeko zerbitzuaAldalur Eusko TrenLa GuipuzcoanaPESAPiper elkarteaTaxiak

943 08 00 80943 85 71 71112943 02 51 91943 85 71 51943 85 08 43943 02 60 27

943 85 60 27943 85 25 44943 85 73 05943 02 36 19943 08 37 80943 85 71 70943 85 10 70943 00 76 10

943 85 21 68943 85 36 25943 08 94 12943 85 15 97943 85 13 23943 85 08 98943 15 10 89 943 85 19 86943 85 32 97943 46 46 22943 15 04 02112943 85 20 61943 85 36 39943 85 71 70669 62 18 02943 85 71 70943 85 33 93943 85 08 83943 08 07 37943 85 06 46943 85 30 43637 70 57 20 943 85 21 74696 67 64 56943 85 73 19

943 45 98 74943 85 27 18902 54 32 10943 85 11 59943 21 26 99943 85 25 87943 85 10 20

EZET

Z TO

PAU!

Non dago Zakelmari?

AzkoitiA: Jaen 943 85 07 85Ibai Ondo Kalea, 28

MAlenArrietAUrdAlletA 943 81 12 74

AzkoitiA: Gisasola 943 85 12 35Jandonianiz, 5 beheaAzkoitiA: Mendiola 665 49 67 44Kale Nagusia, 13

Egunez: 09:00 - 20:00

Gauez: 22:00 - 09:00

farmaziak (azaroa)

12, 13, 14, 15, 16, 17, 18

1, 2, 3

Urte osoan irekita.

ENPARAN KALEA, 47 (AZPEITIA)

18, 19, 20, 21, 22, 23, 24

AzkoitiA: Azpiazu 943 85 29 89Kale Nagusia, 66

4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, 25, 26, 27, 28, 29, 30

Ianire Sudupe, urriko irabazlea.

Urriko aldizkarian Zakelma-ri non ezkutatuta zegoen asmatu behar zen: 16.

orrialdean zegoen ezkutatuta. Maxixatzeneko bazkide guztien artean zozketa egin ondoren, Ia-nire Sudupek irabazi du Ogi Be-rri okindegiaren zortzi lagunen-tzako tarta.

Datorren hilean, Herrixen Merka-tari Elkartearen 50 euroko txe-kea zozkatuko du Maxixatzenek Zakelmari aurkitzen dutenen ar-tean. Bidali erantzuna azaroaren 20a baino lehen, Kultur Etxeko postontzira edo [email protected] helbide elektro-nikora.

Page 30: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

30 maxixatzen.eus

2, zapatua: Gipuzkoako Bertso txapelketako final laurdenak, Baztartxo antzokian 17:00etan.

4, astelehena: Odol ateraldia, Berdura Plazan.

9, zapatua: san Martin auzoko jaiak.

- VI. san Martingo Mendi Lasterketa.

- Ondoren, hamaiketakoa.

10, igandea: san Martin ondaregunean bisita gidatua, 12:00etan.

11, astelehena: san Martin eguna. Egun osoan zehar kanpaia jotzea eta san Martin ondaregunea

bisitatzeko aukera.

12tik 17ra: Adinduen astea.

15, ostirala: - xIx. Bidaia Tertuliak. ‘Madagaskar mora mora’ hitzaldia, Kultur Etxean, 19:30ean.

- Zine foruma, Baztartxo antzokian, 22:00etan.

16, zapatua: - Bandaren kalejira eguerdian, santa Zeziliaren omenez.

- Debako gaita eskolaren kalejira.

- 'Mari Errauskin' antzezlana, Baztartxo antzokian, 18:00etan.

- Zopilotes Txirriaos taldearen kontzertua, Um Blem Ble tabernarien elkarteak

antolaturik, herriko plazan, 23:00etan.

18, astelehena: Garapenean Bidelagun. ‘24 millas’ zine foruma, Elkargunean, 18:30ean.

20, asteazkena: Garapenean Bidelagun. ‘Un mundo donde quepan muchos mundos’ dokumentala,

Elkargunean, 18:00etan.

20tik 21era: Garapenean Bidelagun. Erakusketa Elkargunean 17:30etik 19:30era.

22, ostirala: Bandaren liburuaren aurkezpena udaletxean, 19:30ean.

23, zapatua: - Haurrentzako san Andres Igeri saria Elkargunean, Zubiaurre igeri elkarteak

antolatuta, 16:00etan.

- xV. Herri Lasterketa, Azkoitia-Azpeitia Raka Maraton elkarteak antolatuta.

- sahatsa dantza taldearen, Iraurgi Abesbatzaren eta Azkoitiko Udal Musika

Bandaren ‘Pirinioen Magalean’ emanaldia Baztartxo antzokian, 18:00etan.

- Danborrada herriko kaleetan zehar, 22:00etan.

24, igandea: - Goizean zehar, Azkoitiko baserrietako produktuen erakusketa

salmenta, herriko plazan.

- Goizean zehar, ehoziri lanen erakustaldia, Kontzejupean.

- Garapenean Bidelagun azoka eliz atarian, 11:00etan.

- Bizkargi Musika Eskolako dantzariak, xabier Munibe eta floreaga ikastetxeetako

Kandiola dantza taldeak eta Txalkor txistulari taldea herriko kaleetan zehar, 12:00etan.

25, astelehena: Odol ateraldia, Berdura Plazan.

30, zapatua: san Andres eguna.

abenduak 1, igandea: sanandresetako xxIV. xake Lehiaketa Elkargunean, Anaitasuna Kakute

xake elkarteak antolatuta, 10:00etan.

abenduak 2, astelehena: san Andres idi dema saria Gurea pilotalekuan, 22:00etan.

abenduak 3, asteartea: - Euskararen Eguneko ekitaldiak, goizean eta arratsaldean.

- san Andres idi dema saria Gurea pilotalekuan, 22:00etan.

AZAROA

azaroak 15varda by agnes

azaroak 16-17-18parasitos

ZINE

MA

(Baz

tartx

o)

azaroak 3asto erregea

azaroak 8-9-10-11el silencio de la ciudad blanca

azaroak 10tabaluga y la princesa

de hielo

azaroak 1-2-3-4la trinchera infinita

azaroak 17abominable

azaroak 24-25en un mundo mejor

azaroak 24malefica

azaroak 29 abenduak 1-2si yo fuera rico

AGEN

DIE

ONDO PASAU SANANDRESAK!

Page 31: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

maxixatzen.eus

Page 32: MAXIXATZEN · 2019. 11. 29. · nire galbahean alea eta lastoa bereizteko, eta erraza egiten zait esatea “hau ez dago onartzerik” eta “nola gerta liteke hori XXI. mendean”;

32 maxixatzen.eus