Materiaren egoerak

23
MATERIAREN EGOERAK

Transcript of Materiaren egoerak

Page 1: Materiaren egoerak

MATERIAREN EGOERAK

Page 2: Materiaren egoerak

Teoria zinetiko molekularra

1. Materia partikulaz dago osatuta.

2. Partikulak etengabe mugitzen ari dira.

3. Partikulen artean ez dago ezer, hutsa dago.

4. Partikulek elkar erakartzen dute (haien arteko erakarpen-indarra gutxitu egiten da haien arteko distantzia handitzen den einean)

Page 3: Materiaren egoerak

Materiaren egoerakSOLIDOA: Partikulak ordenatuta daude, eta bata bestetik oso hurbil daudenez indar handiz erakartzen dute elkar; posizio finkoen inguruan bibratzen dute.

LIKIDOA: Partikulak bananduago daude, ondorioz desordenatuta daude, eta batzuek bibratu, baina beste batzuek mugitu egiten dira.

GASA: Partikulak oso banatuta daude eta ia ez dute elkar erakartzen. Oso abiadura handian mugitzen dira eta ahalik eta espaziorik handiena hartzeko joera dute.

Page 4: Materiaren egoerak

Solidoen ezaugarri batzuk

Bolumen konstantea

dute

Forma konstantea

dute

Berotuz gero dilatatu

egiten dira

Konprimaezinak dira

Batzuk deformatu egiten dira indar

bat ezartzean, baina indarra

gelditzean lehengo forma hartzen dute

(elastikoak dira)

Batzuek forma

poliedrikoak dituzte

Page 5: Materiaren egoerak

Likidoen ezaugarri batzuk

Bolumen konstantea

dute

Dauden ontziaren formara

egokitzen dira

Berotuz gero dilatatu

egiten dira

Konprimaezinak dira

Jariakorrak dira. (Biskositateak likido baten

jariokortasuna neurtzen du)

Fluidoak dira

Page 6: Materiaren egoerak

Gasen ezaugarri batzuk

Gehienak ikustezinak

dira

Konprimitu ahaldira

Berotuz gero dilatatu

egiten dira

Sartuta dauden ontziaren

bolumen osoa betetzen dute

Barreiagarriak dira eta

presioa egiten dute

Fluidoak dira

Page 7: Materiaren egoerak

Tenperatura• Gorputzak osatzen dituzten partikulen

agitazio-egoera edo mugimendu-maila neurtzen duen magnitude fisikoa da.

• Termometroarekin neurtzen da.

• Horretarako guk gradu zentigradua (ºC) erabiltzen dugu, baina SIeko unitatea gradu kelvina (K) da

Page 8: Materiaren egoerak

Materiaren egoera-aldaketak

Substantzia bat egoera batean edo bestean egotea substantzia horren tenperaturaren araberakoa da.

Partikulen artean dauden lotura-indarrak apurtzeko adina berotzen badugu, egoera-aldaketa gertatuko da.

Page 9: Materiaren egoerak

Atomoak• Materia osatzen duten partikula

sinpleenak dira.

• Demokrito izan zen hitz hau aipatu zuen lehena.

• Atomoak bi atal ditu: -Nukleoa: bertan protoiak eta neutroiak daude. - Azala: han elektroiak aurki ditzakegu.

Page 10: Materiaren egoerak

Molekulak• Indar handiz, etengabe, eta proportzio finkoetan

elkar erakartzen duten zenbait atomoz daude osatuta.

• Atomo-elkarketa horren emaitza beste propietate batzuk dituzten beste partikula batzuk sortzea da.

Page 11: Materiaren egoerak

ElementuakMota bereko atomoz osatuta dauden substantziak dira

Elementu atomikoak: atomo bereiziek osatzen dute

Elementu molekularrak: atomo berdinez osatutako molekulaz osaturik daude

Elementu kristalinoak: egitura kristalinoak eratuz lotzen diren atomo berdinak

Page 12: Materiaren egoerak

KonposatuakAtomo desberdinez osatutako partikulak dituzten substantziak dira.

Konposatu molekularrak: atomo desberdineko molekulaz daude osatuta

Konposatu kristalinoak: kristalak eratzen dituzte hainbat eratako atomoekin.

Page 13: Materiaren egoerak

Letra edo letra multzoak dira, elementu kimikoen adierazgarri direnak.

Letra batek edo bik osatzen dute.

Ikurrak

Page 14: Materiaren egoerak

Konposatuak adierazteko erabiltzen dira.

Formulek konposatua osatzen duten elementuen ikurrek eta zenbakiek osatzen dituzte.

Formulak

Page 15: Materiaren egoerak

Substantziak partikula berdinek (berdin dio atomoak zein molekulak diren) osatzen dituzte.

Substantziak

Page 16: Materiaren egoerak

Partikula desberdinez osatuta daude.

Nahasteak bi substantziak edo gehiagok osatzen dituzte.

Nahasteak

Page 17: Materiaren egoerak

Prozedura mekaniko honetan material batzuen propietate magnetikoak erabiltzen dira, beste material batzuetatik banatzeko.

Nahasteak banatzeko metodoak: BANATZE

MAGNETIKOA

Page 18: Materiaren egoerak

Dentsitate desberdineko geruzaz osatuta dauden nahaste fluidoak banatzeko erabiltzen da.

Nahasteak banatzeko metodoak: DEKANTAZIOA

Page 19: Materiaren egoerak

Esekidura urtsuetan dauden solidoak banatzeko erabiltzen da. Likido uherra geldi utzi behar da, osagai ezberdinak dentsitatearen arabera bereizteko.

Nahasteak banatzeko metodoak: SEDIMENTAZIOA

Page 20: Materiaren egoerak

Sedimentazio azeleratua egiten duen prozedura da.

Nahasteak banatzeko metodoak: ZENTRIFUGAZIOA

Page 21: Materiaren egoerak

Disoluzio bat zabalera handiko eta sakonera gutxiko ontzian jarri eta leku aireztatuan utziz gero, likidoa lurrundu egingo da , eta solidoa hondoan geratuko da, kristal eran.

Nahasteak banatzeko metodoak:

KRISTALIZAZIOA

Page 22: Materiaren egoerak

Nahastea material porotsu batean zehar pasaraztean, partikula solidoak banatzeko erabiltzen dugun prozesua.

Nahasteak banatzeko metodoak: IRAGAZKETA

Page 23: Materiaren egoerak

IES BEURKO BHI

Maite Remírez(Anaya-Haritza argitaletxearen liburuan

oinarriturik)