TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik...

11
FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE TAULA PERIODIKOAREN LANA 1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran, materia guztien elementuak, lau multzotan laburtu ahal zirela pentsatzen zen: ur, sua, lur eta haize. Hala ere, denboraldi bat pasa ondoren, eta fisika eta kimika saiakuntza teknikei esker, materia errealitatean ematen duen baino konplexuagoa zela konturatu ginen. XIX mendean, elementu ezagunen zenbakia ikaragarri handitu zen. Garai artako kimikariek, aurkitutako elementu berri horiek sailkatzeko beharra ikusi zuten. Elementu batzuen artean, antzekotasun nabarmengarri bat zegoela haien propietate kimiko eta fisikoetan frogatu zen. Honi begiratuz, eta kimikaren ezagutzak modu razional batean aurkezteko, elementuak ordenatzeko modu bat, haien artean zeuden harremanak islatzen zituena oso erabilgarria izango zela pentsatu zuten. Lehen era, naturalena, masa atomikotan sailkatzea izan zen, baina sailkapen hau, ez zituen elementuen desberdintasunak eta antzekotasunak islatzen. Sailkapen asko egon ziren egungo taula periodikoa iritsi zen arte. EREDU EZBERDINAK: Antoine Lavoisier Ezagutu zen lehen sailkapena, Antoine Lavoisier proposatu zuen, eta honek elementuak metaletan, ez metaletan eta trantsiziozko metaletan sailkatzea erabaki zuen. Naiz eta oso praktikoa izan eta gaur egun erabiltzen jarraitzearren, arbuiatu egin zuten, talde bakoitzeko elementuen propietate fisiko eta kimikoetan desberdintasun ugari zeudelako. Döbereiner - 1 - Antoine Lavoisier

Transcript of TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik...

Page 1: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

TAULA PERIODIKOAREN LANA

1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA.

Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran, materia guztien elementuak, lau multzotan laburtu ahal zirela pentsatzen zen: ur, sua, lur eta haize. Hala ere, denboraldi bat pasa ondoren, eta fisika eta kimika saiakuntza teknikei esker, materia errealitatean ematen duen baino konplexuagoa zela konturatu ginen.XIX mendean, elementu ezagunen zenbakia ikaragarri handitu zen. Garai artako kimikariek, aurkitutako elementu berri horiek sailkatzeko beharra ikusi zuten. Elementu batzuen artean, antzekotasun nabarmengarri bat zegoela haien propietate kimiko eta fisikoetan frogatu zen. Honi begiratuz, eta kimikaren ezagutzak modu razional batean aurkezteko, elementuak ordenatzeko modu bat, haien artean zeuden harremanak islatzen zituena oso erabilgarria izango zela pentsatu zuten. Lehen era, naturalena, masa atomikotan sailkatzea izan zen, baina sailkapen hau, ez zituen elementuen desberdintasunak eta antzekotasunak islatzen. Sailkapen asko egon ziren egungo taula periodikoa iritsi zen arte.

EREDU EZBERDINAK:

Antoine Lavoisier Ezagutu zen lehen sailkapena, Antoine Lavoisier proposatu zuen, eta honek elementuak metaletan, ez metaletan eta trantsiziozko metaletan sailkatzea erabaki zuen. Naiz eta oso praktikoa izan eta gaur egun erabiltzen jarraitzearren, arbuiatu egin zuten, talde bakoitzeko elementuen propietate fisiko eta kimikoetan desberdintasun ugari zeudelako.

Döbereiner

1829. urtean,J.W. Döbereiner kimikaria,elementuen sailkapena egin zuen, eta honetan elementuak hiruko taldetan antolatzen ziren, triadetan.Triada baten elementuen propietate kimikoak antzekoak ziren,eta propietate fisikoak era txukun batean aldatzen ziren haien masa atomikoarekin.

Chancourtois 1862. Urtean Chancourtois, geologo frantsesa, paperezko helize bat egin zuen, eta honetan elementu ezagunak pisu atomikoaren arabera jarrita zeuden,zilindro bertikal batean.

- 1 -

Antoine Lavoisier

Döbereiner

Chancourtois

Page 2: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

Dagokien puntuak 16 unitate bereiztuta zeudela ikusten zen. Antzeko elementuak praktikoki sortzaile berberean zeuden, beraz, aldizkakotasuna adierazten zuen, baina bere diagrama oso korapilatsua zela ematen zuenez, ez zioten kasu handirik egin.

Newlands 1864. Urtean Newlands, kimikari ingelesa, zortzigarrenaren legea (ley de las octavas) aurkeztu zuen: elementuak haien pisu atomikoaren arabera ordenatu zituen. Elementu batek, propietate kidetasun batzuk izango zituela taularen ordena jarraitzen, zortzigarren elementuarekin. Garai honetan gas nobleak ez zeuden aurkituak oraindik. Lege honek,propietate antzekoak zituzten elementuen ordena familietan erakusten zuen.Lege honen izena horrela da zeren Newlandesen asmoa nota musikalen eskalarekin erlazionatzea zen.Baina lege hau arazo bat dauka; ezin da elementu guztietan aplikatu.

Meyer 1869. Urtean Meyer, alemaniar kimikaria, propietate fisikoen aldakuntzan haien masa atomikoen aldakuntzekin oinarritu zen, eta ziurtasunean jarri zuen lehentasun bat bolumen atomikoan. Antzeko elementuak bolumen atomiko antzekoa dute beste elementuekin. Metal alkalinoak adibidez, bolumen atomiko garrantzitsu bat dituzte.

Mendeleïev 1869. Urtean Mendeleïev, Errusiako kimikaria, bertsio berri bat aurkeztu zuen, propietate kimikoen aldakuntza,haien masa atomikoarekin oinarritzen zena.Elementuen antzekotasuna lehen aurkezpen koherentea izan zen. Elementuak masa atomikoaren arabera antolatu zituen, txikitik handira, eta elementu hauen propietate kimikoak antzekoak zirela konturatu zen. Lehen taula 63 elementu zituen.Elementuak zutabe bertikaletan jarri zituen, arinetatik hasita, elementu bat bestearen antzeko propietateak bazituen, beste zutabe bat hasten zen. Mendeleïevek familiak adierazteko, elementuak horizontalki jarri zituen. Bere legea aplikatu ahal izateko, hutsune batzuk utzi izan behar zituen. Bere sistema elementuen propietate ez ezagunak aurresaten lagundu zion. Faltatzen ziren hiru elementuen propietate kimikoak ere aurreikusi zituen, eta 1875-1886. Urte tarteetan, hiru elementu horiek deskubritu zituzten eta haien propietateak, Mendeleïev esandakoaren bezalakoak zirela ikusi zuten.Hala ere, Mendeleïev egindako sailkapena huts batzuk zituen.

Henry Moseley Hainbat elementu berri aurkitu hondoren eta masa atomikoak hobeto zehaztu hondoren,hainbat elementu leku desegokitan zeudela ikusi zuten,Zegoen arazoa, kimikari

- 2 -

Newlands

Julius Lothar Meyer

Dimitri Mendeleïev

Henry Moseley

Page 3: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

ingelesa Henry Moseley deskubritu zuen,eta elementu bakoitzaren atomoak protoi kopuru bakarra zutela nukleoan esan zuen,horrela protoi kopurua atomoaren zenbaki atomikoaren berdina izango zen.Moseleyek elementuak ordenatzean, taula periodikoaren arazoak konpondu ziren.

2. TAULA PERIODIKOAREN ANTOLAKETA.

Taula periodikoan, elementuak zenbaki atomikoaren arabera antolatzen da, eta hauek lerro horizontaletan eta zutabe bertikaletan antolatuta daude, haien propietate fisiko eta kimikoen antzekotasunaren arabera. Horrela, taula periodikoa 18 zutabe eta 7 lerroz osatuta dago.

Elementu zenbaki handiagoa duten taldeak (1,2,13,14,15,16,17 eta 18) talde nagusiak bezala ezagutzen dira. 3tik 12ra trantsizio-elementuak dira. Eta azkenik, aparte agertzen direnak, barneko trantsizio-elementuak ditugu.Barneko trantsiziozko elementuen lehen lerroan, laktanidoak edo lur arraroak izendatzen dira, eta bigaren lerrokoak, berriz, aktanidoak dira.

Periodo bakoitzaren elementu zenbakia ez da finkoa. Lehen periodoa, bi elementuz (hidrogenoa eta helioa). Bigarren eta hirugarren periodoak, zortzi elementu dituzte bakoitzak, laugarrena eta bosgarrena ,hemezortzi, eta seigarrena hogeita hamabi. Lehen bi taldeak,”s” orbitalak osatzen dute, periodoa adierazten duen geruza. Hirutik hamabirako taldeek, ”d”orbitalak osatzen dute, balentzia geruzaren aurrekoa. Hamahirutik hemezortzirako orbitalak, ”p”orbitalak osatzen dute. Eta azkenik, barneko trantsiziozko-elementuak ”f ” orbitalak osatzen dute geruzen azkenaurrekoa.

Taldeak:1taldea(IA): metal alkalinoak2taldea(IIA): metal alkalinoterreoak3Tik 12ra taldea: tranziziozko metalak,metal nobleak eta metal mantsoak.13taldea(IIIA): terreoak14taldea(IVA): karbonoideoak15taldea(VA): nitrogenoideoak16taldea(VIA): anfigenoak17taldea(VIIA): halogenoak 18taldea(VIIIA): gas nobleakPeriodoak:Taularen ilara horizontalak periodoak deitzen dira. Ilara bereko elementuak, propietate ezberdinak ditu baina masa antzekoa dute. Periodo baten elementu guztiak orbital zenbaki bera dute. Honi begiratzen elementu bakoitza bere konfigurazio elektronikoaren arabera kokatzen da.Taula periodikoa 7 periodo ditu:periodo 1,periodo 2,periodo 3…

- 3 -

Page 4: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

3. TAULA PERIODIKOAREN ETA MOLLERREN DIAGRAMAREN ARTEKO LOTURA.

3.1.-Elementuen kokapena taula periodikoan, elementu bakoitzaren konfigurazio elektronikoa Molleren diagramari jarraituz zor dio. Talde batean, elementu guztiak orbital mota bera (s,d,p,f) izango dutela azken geruzan (balentzia geruza). Periodo batean elementu guztiak geruzak betetze dituzte dagokion periodoarekin bat egiten. Horrela, lehen bi taldeak s orbitalak osatzen ari dira maila bakoitzean edo dagokion geruza, elementua dagoen lekuan adierazten duen zenbakira. Horrela rubidioa, 5 periodoan,bere balentzia geruzan 5s1 konfigurazioa izango du, eta barioa, 6 periodoan, 6s2 konfigurazioa izango du. 3tik 12ra-ko taldeak, d orbitalak osatzen dituzte, honela burdina eta kobaltoa, 4 periodoa, 3d6 4s2 eta 3d74s2 konfigurazioak izango dituzte.Taulako ilara edo periodo bakoitza betetzen den geruza irudikatzen du. Zutabeak edo taldeak, azken orbitalari dagokio, okupatzen duten elektroi kopuruarekin betetzen dena.

3.2.-Taula periodikoan, ilara edo periodo zenbakia, sailkatu diren atomo baten elektroiak energia maila kantitatea adierazten du. Periodo berdineko elementu guztiak elektroi geruza kantitate berdina dute, hau da, energia maila bereko zenbakia.Atomo baten elektroiak energia maila ezberdinak izatea, kimikariei elementuak maila energetikoaren arabera sailkatzera eraman zien. Orregatik existitze dira taularen 7 periodoak. Periodo bakoitza azken energia maila adierazten du.

4. TAULA PERIODIKOAREN TALDE NAGUSIEN EZAUGARRIAK.

Taula periodikoa hiru multzotan sailkatuta dago, metaletan, ez-metaletan eta gas nobleetan. Elementu gehienak metalak dira.Metalak horrela sailkatzen dira: Metal erreaktiboak: lehenengo bi zutabeetako elementuak dira hauek.

- 4 -

EN UN GRUPO EL Nº DE CAPAS O NIVELES DE ENERGIA AUMENTA DE ARRIBA HACIA ABAJO

EN U

N PE

RIOD

O EL

Nº D

E CA

PAS

O NI

VELE

S DE

ENE

RGIA

NO

VARI

A

Page 5: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

Trantsiziozko metalak: zutabe luzeetan kokatzen direnak dira Semimetalak edo metaloideak: batzuk propietate ez-metalak izaten dituzte kasu batzuetan.

Taula periodikoan elementu kimikoetako lau talde bereiz ditzakegu, elektroiak jasotzeko edo emateko erraztasunaren arabera, ioiak transformatzen:

Metalak: Errez bihurtzen dira ioi positibotan. Taularen ezkerraldean kokatzen dira. Propietate komunak dituzte eta gehienetan solidoak dira. Semimetalak: zailtasunekin ioi positibotan bihurtzen dira. Metalen eta ez- metalen tarteko propietateak dituzte. Ez-metalak: erraztasunarekin ioi positibotan bihurtzen dira. Eskuineko aldean kokatzen dira. Likido edo gas egoeratan egoten dira. Gas-nobleak: ez dituzte ioirik osatzen. Normalean ez dira beste elementu kimiko batekin konbinatzen. Taularen eskuineko aldean kokatuak.

METALAK EZ-METALAK GAS-NOBLEAKGehienak gris kolorekoak izaten dira, eta dirdira metalikoa dute.

Ez dute dirdira metalikorik, eta bere kolorea aldakorra da.

Usaingabeak eta koloregabeak dira.

Erakartzeari iraunkorra da, baina ez da iraunkorra barneratzera.

Solidoak hauskorrak izaten dira.

Elektrizitatea eta beroa oso ongi gidatzen ditu.

Metalekin konparatuz, elektrizitatearen eta beroaren gidari txarrak dira.

Normalean geldoak dira, ez dira beste elementuekin erraztasunarekin erreakzionatzen eta ez dituzte ioirik osatzen. baina lau gas noble pisutsuenak(argona,kriptona,xenona eta radona)laborategian konposatu kimikoak osatu ahal dituzte.

Elektroiak emateko joera dute.

Elektroiak irabazteko joera dute.

Normalean ez dira besta elementuekin erreakzionatzen eta ez

- 5 -

Page 6: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

dituzte ioirik osatzen.Batzuk propietate magnetikoak dituzte: imanekin erakartzen dira.

Ez dira imanekin erakartzen.

Gehienak solidoak dira. (Frantzioa eta merkurioa likidoak dira).

Solido, likido edo gas izan daitezke.

Normalean gas egoeran daude.

Moldakorrak eta xaflakorrak dira, hau da forma eman ahal zaizkie.

Ez dira moldakorrak ezta xaflakorrak ere.

Soinu metalikoa egiten dute kolpekatzen baduzu.Orokorrean nahiko dentsoak dira.

Metalak baino dentso gutxiagoak dira.

Fusio puntu altuak Fusio eta irakite puntu baxua dute. Tenperatura maila oso baxu batean soilik likido egon ahal dira.

Taulako ezkerraldean eta erdialdean kokatuak daude.

Taularen eskuinaldean kokatuak daude. Taularen eskuineko lerrotan

kokatuak daude

METAL ALKALINOA:LITIOA

Naturan Li6 eta Li7 isotopoen nahasketa bezala agertze da. elementu oso erreaktiboa da, aire hezean oso azkar herdoiltzen dena. Arrazoi honegatik, olio barruan gorde ohi da. Zilar zurixka kolorea duen metal hau metal guztietatik arinena da, eta baldintza estandarretan dentsitate baxueneko solidoa.Bere kantitatea gutxitu egin da denborarekin. Desagerpen honen arrazoia eta litioaren sorreraren prozesua ikerketa gai garrantzitsuak dira astronomian. Litioa lurreko 33. elementurik ugariena da, baina bere erreaktibotasun altuagatik, konposatu bezala soilik ageri da. Pegmatita mineral batzuetan ageri da, baina gatzunetik eta buztinetik ere lortzen da.Beste metal alkalinoak bezala, litioak balentzia elektroi bakarra dauka, bere elektronegatibotasun baxuagatik errez aska daitekeena katioi bat sortzeko. Ondorioz, litioa oso deformagarria da, erreaktiboa, eta gainerako metal gehienek baino urtze eta irakite puntu baxuagoak ditu.

METAL LURRALKALINOA:KALTZIOA

Kaltzioa elementu kimiko bat da, Ca ikurra eta 20 zenbaki atomikoa dituena. Haren masa atomikoa 40.078 da. Kaltzioa metal lurralkalino gris biguna da, eta Lurreko lurrazalaren bosgarren elementurik arruntena da. Ezinbestekoa da izaki bizidunentzako, batez ere zelularen fisiologian, eta metalik arruntena da animalia askotan.

- 6 -

Page 7: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

Elementu guztien artean, protoi eta elektroi kopuru bera duen eta egonkorra den isotoporik astunena da.Kimikoki, kaltzioa erreaktiboa da eta bigun samarra da metala izateko (beruna baino gogorragoa den arren: ez da batere zail labana batekin mozten). Elementu metaliko zilarkara da, eta elektrolisi bidez erauzten da kaltzio kloruroa bezalako gatzetatik. Isolatua izan ondoren, berehala osatzen du oxido eta nitruro estalki gris-zuria airearekin kontaktuan dagoenean. Suak ez du erraz hartzen, eta kaltzio metalak urarekin erreakzionatzen du, hidrogeno gasa ekoiztuz.Kaltzioa giza gorputzeko bosgarren elementurik arruntena da masaz, eta giza gorputza lehortu ondoren (esaterako, errausketa baten ondoren) geratzen diren osagai solidoetatik, masa osoaren herena gutxi gora-behera kaltzioa da gainerakoa fosforoa eta oxigenoa da gehien bat.

TRANTSIZIOZKO METAL BAT:ZILARRA

Zilarra elementu kimiko bat da, Ag ikurra eta 47 zenbaki atomikoa dituena. Ikurra Argentum latinezkohitzaren laburdura da, grezieratik eratorria.Trantsizio-metal bigun, zuri eta lustreduna, eroankortasun elektrikorik altuena daukan elementua eta eroankortasun termikorik altuena daukan metala da. Metal aske gisa agertzen da, baina baita mineralaskotan ere, hala nola argentitan eta klorargiritan. Zilarraren ekoizpenik gehiena kobre, urre, berun edo zinkaren erauzketaren azpiproduktu gisa sortzen da.Zilarra antzinarotik ezagutzen da, eta diru gisa erabili izan da. Metal bitxitzat hartu izan da aspalditik: apaingarrietan, bitxigintzan eta balio handiko mahaiko ontziterian erabiltzen da. Egun beste erabilera batzuk ere baditu, hala nola argazki-filmetan, kontaktu elektrikoetan eta eroaleetan. Zilar elementala erreakzio kimikoak katalizatzeko ere erabiltzen da. Mikrobizida da, eta zilar nitratoz eta beste zilar konposatu batzuez egindako disoluzioak desinfektatzaile gisa erabiltzen dira.

EZ-METAL BAT:SUFRE

elementu kimiko bat da, S ikurra eta 16 zenbaki atomikoa dituena. Naturan oparo agertzen den ez-metal multibalentea da. Jatorrizko forman, solido hori kristalinoa da. Elementu puru gisa agertzen da, baina baita sulfuro edo sulfato mineral gisa ere.Bizitzarako funtsezko elementua da eta bi aminoazidotan agertzen da, zisteinan eta metioninan. Merkataritza-ikuspuntutik, ongarriak egiteko erabiltzen da gehien bat, baina beste zenbait gai sortzeko ere erabiltzen da, hala nola, bolbora, pospoloak, intsektizidak eta fungizidak. Sufre elementalezko kristalak estimatuak dira mineralen bildumak egiten dituzten bildumazaleen artean, forma poliedriko distiratsu eta koloretsuak baitituzte.Giro-tenperaturan, sufrea solido hori distiratsua da. Sufre elementalak usain ahula dauka, pospoloen antzekoa. Hidrogeno sulfuroak (H2S) eta sufre organikoak, berriz, arrautza ustelen usaina igortzen dute. Sufrea erretzean gar urdina sortzen da eta sufre dioxidoa ekoizten da. Sufrea ez da uretan disolbatzen.

EZ-METAL HALOGENO BAT:BROMOA

- 7 -

Page 8: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

Likido gorri lurrunkorra da giro-tenperaturan. Halogenoen taldekoa izanik, bere erraktibotasuna kloroareneta iodoaren artean dago. Bromo-lurrunak korrosiboak eta toxikoak dira. Merkataritza alorrean, su-atzeragarriak sortzeko eta kimikagintzan erabiltzen da.Bromoa giro-tenperaturan likidoa den elementu ez-metaliko bakarra da, eta giro-tenperaturatik hurbil likido diren taula periodikoko sei elementuetako bat. Elementu puruak molekula diatomiko baten forma dauka, Br2. Likido dentso, mugikor, gorri-marroixka da, lurruntzean lurrun gorri bat, kirastuna (kloroaren usainaren antzekoa) ekoizten duena. Uretan pixka bat disolbagarria da, eta oso disolbagarria karbono disulfuroan, metanola bezalako alkohol alifatikoetan eta azido azetikoan. Oso erraz eratzen ditu loturak hainbat elementurekin eta lixiba moduko zuritzeak eragiten ditu.

GAS NOBLE BAT:NEONA

Neona elementu kimiko bat da, Ne ikurra eta 10 zenbaki atomikoa dituena. Gas nobleen taldeko bigarrena da, helioaren ondoren. Nahiz eta Unibertsoan oso ugaria izan, Lurrean oso urria da: airean aztarna gisa ageri da. Gas noble kolorge eta inertea da baldintza estandarretan. Distira gorrixka berezia igortzen du huts-hodietan eta neonezko lanparetan. Merkataritza-erabilerarako, airetik erauzten da.Neona bigarren gas noblerik arinena da, distira laranja gorrixka igortzen du huts-hodietan, eta helio likidoaren hozte-ahalmena baino 40 aldiz handiagoa eta hidrogeno likidoarena baino 3 aldiz handiagoa dauka (bolumenaren funtzioan).

6. DISEINA EZAZU ZURE TAULA PERIODIKO PERTSONALIZATUA

- 8 -

Page 9: TAULA PERIODIKOAREN LANA€¦  · Web view1. TAULA PERIODIKOAREN HISTORIOA. Gizakiok betidanik saiatu gara inguratzen digun materiaren konplexutasunaren azalpen bat aurkitzen. Hasieran,

FISIKA eta KIMIKA DBH 3E PAULA HUARTE

- 9 -