KONTU KONTARI

28
35 ZALDUPE ZALDUPE ZALDUPE ZALDUPE Ondarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko Aldizkaria ldizkaria ldizkaria ldizkaria 2013 2013 2013 2013ko ko ko ko MARTXOA MARTXOA MARTXOA MARTXOA Kaixo guraso, ikasle eta irakasleok : Aurten martxoan Aste Santua, zelako arin!!!! Urtero bigarren hiruhilekoak berarekin dakartzan ohiko jai eta ekitaldiez gain, aurten agenda 21eko Auditoria gehitu behar izan diogu. Ikusi eta irakurri ahalko duzuen moduan motza izan da eta lanez gainezka ibili gara. Eguraldiak ez zigun lagundu ez Sta Ageda egunean ezta Inauteri egunean ere. Urtero lez Txitxiburduntzi, eguen zuri,sasi koipetsu edota ostegun gizen eguna Inazio Osa, Mikel Azpillaga, Jesus Artetxe eta Jose Mari Kankilloiari esker ospatu ahal izan genuen. Eurek ojaelean piztutako ikatzarekin erre genituen txorizoak eta ikasle, guraso elkarteko laguntzaile eta irakasleok arratsalde bikaina pasatu genuen. Eskerrik asko ba laguntzaile guztioi!!! Kontu Kontu Kontu Kontu-Kontari Kontari Kontari Kontari Motzin Motzin Motzin Motzin

description

Eskolako Aldizkaria

Transcript of KONTU KONTARI

Page 1: KONTU KONTARI

35

ZALDUPEZALDUPEZALDUPEZALDUPE OOOOndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko ndarroako Eskola Publikoko AAAAldizkaria ldizkaria ldizkaria ldizkaria 2013201320132013ko ko ko ko MARTXOAMARTXOAMARTXOAMARTXOA

Kaixo guraso, ikasle eta irakasleok :

Aurten martxoan Aste Santua, zelako arin!!!! Urtero bigarren hiruhilekoak berarekin dakartzan ohiko jai eta ekitaldiez gain, aurten agenda 21eko Auditoria gehitu behar izan diogu. Ikusi eta irakurri ahalko duzuen moduan motza izan da eta lanez gainezka ibili gara. Eguraldiak ez zigun lagundu ez Sta Ageda egunean ezta Inauteri egunean ere.

Urtero lez Txitxiburduntzi, eguen zuri,sasi koipetsu edota ostegun gizen eguna Inazio Osa, Mikel Azpillaga, Jesus Artetxe eta Jose Mari Kankilloiari esker ospatu ahal izan genuen. Eurek ojaelean piztutako ikatzarekin erre genituen txorizoak eta ikasle, guraso elkarteko laguntzaile eta irakasleok arratsalde bikaina pasatu genuen. Eskerrik asko ba laguntzaile guztioi!!!

KontuKontuKontuKontu----Kontari Kontari Kontari Kontari MotzinMotzinMotzinMotzin

Page 2: KONTU KONTARI

Txarli Gracia gurasoari ere gure

eskerrik beroenak eman behar dizkiogu. Zelako dotore margotu digu eskola! Ingurunearekin lotutako marrazki dotoreak egin ditu .

Ez dakigu 2009an lortutako Eskola

Jasangarriaren ziurtagiria berrituko diguten, baina egon seguru ikasleek, eta nagusiok geuk ere, asko-asko ikasi dugula!!!

Kontu kontari...Motzin 35.

Page 3: KONTU KONTARI

0000----2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA2 HAURRESKOLA---- PARTZUERGOA PARTZUERGOA PARTZUERGOA PARTZUERGOA

Kaixo laguntxoak! Hemen gaude Haurreskolan poz-pozik negua pasa eta udaberria ate joka daukagulako. Bitartean loretxoak guk margotzen ditugu.

Ondo ondo pasa oporrak!!!

Kontu kontari...Motzin

Page 4: KONTU KONTARI

HAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZAHAUR HEZKUNTZA

2 URTEKOAK2 URTEKOAK2 URTEKOAK2 URTEKOAK TXITXIBURDUNTXI

A ZE SORPRESA HARTU GENUEN SIESTATIK ESNATU ETA 3. MAILAKOAK GURE GELAN AGERTU ZIRENEAN BANDEJA BETE TXORIZO

BOKATEKIN!!!!! UUMMMM!!!!.MERIENDA

GALANTA EGIN GENUEN DENOK GELA BARRUAN.

INAUTERIAK

HEMEN GABILTZA GU ENSAIA ETA ENSAIA INAUTERIETAKO DESFILEAN PARTE HARTZEKO. BAINA EGURALDIAK EZ ZIGUN LAGUNDU ETA PATIOAN BUELTAKA IB ILI GINEN . A ZE PENA!!! EA DATORREN URTEAN ZEIN FAMAU GAREN IKUSTEKO AUKERA DUZUEN. HEZKIDETZA

OSO EGURALDI ESKASA EGIN DU NEGU HONETAN, ETA PATIORA ERE EZIN IZAN GARA ATERA ASKOTAN. BAINA AHAL IZAN DUGUN EAN, AUKERA GALDU BARIK, PATIOKO JOLASETAN ARITU GARA.

TXOKO TXOKO LA LA TXOKO TXOKO TE TE TXOKO LA ,TXOKO TE TXO-KO-LA-TE...

Page 5: KONTU KONTARI

SUGE BAT ERE AGERTU ZITZAIGUN PATIOKO ORDUAN. A ZE SUSTOA!!!!! BAINA INOLAKO BELDUR BARIK BERE GAINETIK SALTOKA HASI GINEN. AIZU AIZU ZENBAT ZENBAKI DAKIZKIZU: BAT,BI, HIRU,...

ASTE BERDEA GURE INGURUMENA ZAINTZEKO ASMOAREKIN HAINBAT EKINTZA EGITEN DITUGU EGUNERO, BAINA ASTE BERDEAN GAUZA EZBERDIN ETA BEREZI BATZUK EGIN GENITUEN.OLIBATXO, PIRRITX ETA PORROTXEN LAGUNA, BIDEO BAT IKUSIZ EZAGUTU GENUEN. OLIBATXOK, OLIOA ARRASKATIK BOTA BEHARREAN , BIRZIKLATU EGIN BEHAR DUGULA ESAN ZIGUN;

OLIOA BIRZIKLATU BIODIESELA

HAUR HEZKUNTZAKO GUZTIOK, PSIKOMOTRIZITATE GELAN BATU GINEN ETA IKUSI GENUEN ZEIN TXINTXOAK IZAN GINEN GAUZA BAKOITZA BERE ONTZIAN JARTZEN :PAPERA URDINEAN; PLASTIKOA HORIAN.....

ETA GERO PISATU!!!

Page 6: KONTU KONTARI

KONPOSTA –ra JOATEKO ERE IRTENALDIA EGIN GENUEN GURE ESKOLATIK. HELDU GINENEAN, GELAN JATEN DUGUN FRUTA AZALAK ONTZI BEREZI BATERA BOTA GENITUEN.

3 URTEKOAK3 URTEKOAK3 URTEKOAK3 URTEKOAK ASTE BERDEA KAIXO FAMILIA,

OTSAILAK 18TIK 22RA ASTE

BERDEA OSPATU DUGU ESKOLAN. BERTAN,

3 URTEKO IKASLEOK GAUZA UGARI EGIN

ETA IKASI DITUGU. EGIN DITUGUN HAINBAT

EKINTZAREN ONDORIOZ , NATURA ZAINDU

ETA MAITATZEAREN BEHARRAZ OHARTU

GARA. 4.MAILAKOEK LAGUNDUTA ZUHAITZAK LANDATZERA JOAN GINEN

ZER EGONGO OTE DA HOR BARRUAN?????

Page 7: KONTU KONTARI

ARRATSALDE BATEAN IBILALDITXOA EGIN GENUEN GURE ZUHAITZAK IKUSI ETA ZAINTZERA.

EGUNERO BEZALA FRUTA GOZOA JAN ONDOREN, AZALAK KONPOSTARA ERAMAN GENITUEN. HORRELA ZABORRA GUTXITU ETA LURRARENTZAT ONGARRIA SORTUKO DUGULAKO.

ARGIA ETA URA EZ DITUGU ALFERRIK ERABILI BEHAR, BERAZ, ERABILERA EGOKIA EMANEZ ENERGIA AURREZTEN DUGU.

Page 8: KONTU KONTARI

OLIBATXOK OLIOA BIRZIKLAGARRIA DELA ERAKUTSI ZIGUN.

AZKENIK, GELAN BATZEN DITUN PLASTIKOAK ETA PAPERAK BIRZIKLATZERA JOAN GINEN, PAPERAK ZAKARRONTZI URDINERA ETA PLASTIKOAK HORIRA!!! HONEZ GAIN, OSTIRALERO LAGUNEKIN JOSTAILUAK ELKARTRUKATZEN DITUGU, KONTSUMO ARDURATSUA BULTZATUZ. ZENBAT GUSTATZEN ZAIGUN OSTIRALA IRISTEA!! POZIK ETA GUSTORA IBILI GARA ASTE BERDEAN. MUNDU JASANGARRI BATEN ALDE , 3 URTEKOOK GEURE KONPROMISOA HARTU DUGU, BAI ESKOLAN ETA BAI ETXEAN. DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!!!

Kontu kontari...Motzin 35.

Page 9: KONTU KONTARI

4444 URTE URTE URTE URTE

“LANBIDEAK” gaia lantzen ari gara eta ze hobeto langileak zuzenean ikustea baino? Ba, Ondarroan zehar txango bat egin dugu eguraldi ona aprobetxatuz. Txango honetan kale garbitzaileak, beraien kotxean eta kalean erratzaz garbitzen, argiketaria denda batean konponketak egiten, portuan arrantzaleak beraien itsasontzietatik berdela kutxa berdeetan ateratzen ( gaur berdela harrapatzeko azken eguna izan da), udaletxeko bulegaria, udaltzainak, dendariak eta etxekoandre-etxekogizonak mandatuk egiten, igeltsariak hodiak konpontzen,... Neka-neka eginda bukatu dugu eta azkenik indar berritzeko okindegian ogia erosi, lurrean jarri eta ogi zatitxo bana jan dugu. Ikusi makusi, zenbat lanbide ikusi ditugu?

Page 10: KONTU KONTARI

5 5 5 5 URTEURTEURTEURTE Oraingo hiruhilekoan ere gauza asko ikusi eta burutu ditugu: neguan zer nolako eguraldia izaten dugun, kazkabarra, euria, elurra,… Aurten gainera urtarrila eta otsaila oso hotzak eta euritsuak izan dira. Agenda 21Agenda 21Agenda 21Agenda 21eko gaia lantzen jarraitzeko, ikastetxe kanpoan, errenteriako bidean, zuhaitz ezberdinak landatu genituen, bertan Zaldupe osoko ikasleak parte hartuz.

Gai honekin lotuta ere aste berdeaaste berdeaaste berdeaaste berdea izan dugu; zakarrak sailkatu eta dagokion ontzian bota

ditugu (konposta, papera plastikoa, olioa, pilak, plastikozko tapoiak, boligrafoak,…) Horrela Ingurua zaintzen eta kontzientzia hartzen laguntzen digu.

Page 11: KONTU KONTARI

Hiruhileko honetan ere

pila bat gauza ikasi ditugu. Denok desberdinak garela eta pozik egon behar dugula ere ikasi dugu. Bakoitzaren altuera teniseko pilotekin neurtu dute.

Zelako ondo pasatu genuen!

Azkeneko gauza lantzen ari garena HerriaHerriaHerriaHerria da. Horretarako Ondarroako kaletik zehar ibili gara dauden eraikuntza garrantzitsuak, plazak, zubiak, elizak, parkeak,… ezagutzen. Baita ere pertsonaia garrantzitsuak egon dira eta daude; idazlea, musikoak, margolariak, kirolariak, politikoak,…

Beno, laster udaberrian sartzen gara. Izugarrizko gogoak ditugu eguraldi onak hasteko! Oso pozik gaude egin ditugun lan guztiekin! Oporrak ondo-ondo pasatu!!! Kontu kontari...Motzin 35.

Page 12: KONTU KONTARI

LEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOALEHEN ZIKLOA

Martxoaren 14a da gaur eta gaur Abdelali, bere gurasoekin

Marokora doa denboralditxo batetarako bere hango

familiarengana.

Horregatik atzo, bera agurtzea pentsatu genuen eta bi gelak

elkartuta jai bat antolatu genion. Arratsalde berezi-berezia izan

zen , “ospakizun-arratsaldea”. Lehenengo musika saio txikitxo bat

izan genuen, gero marrazki bana egin genion eta gero denok gela

batean elkartuta, hiru taldetan banatu, mahaietan mantel txuria

ipini eta palomitak jaten hasi ginen.

Palomitak gozoak zeuden nahiz eta asko beltz-beltzak, erre-erre

eginda atera ziren. Bukatzean marrazkiak eman genizkion eta

horrela agurtu genuen. Laister bueltatuko dela esan zigun.

Orain Marokorako bidean izango da, nekatu-nekatu eginda eta

haserre-haserre joango da. Bere

hango helbidea bilatzen badugu

aldizkari hau hara bidaliko diogu

eta bestela bueltan datorrenerako

gordeko dugu. Ilusio handia egingo

dio.

1.1.1.1. MAILAMAILAMAILAMAILA

Page 13: KONTU KONTARI

PELLO AÑORGA ZALDUPEN

Otsailaren 26an Pello Añorgaren bisita izan genuen. Pello Añorga idazlea izateaz gain, ipuin kontalaria ere bada. Bi ipuin kontatu zizkigun, bata bestea baino politagoa, oso barregarriak gainera. Bere ipuinetan parte hartu genuen eta hitz magikoak ikasi genituen: “txokolate, txokolate ipuina bukatu arte”.

Ipuinak entzun, abestu, dantza eta batez ere, oso ondo pasatu genuen.

Kontu kontari...Motzin 35.

Liburu dotore bat ere erakutsi zigun eta han zer ikusten genuen galdetu zigun. Hasieran, ez bagenuen ezer ikusten ere, gero hainbat gauza ikusten zirela konturatu ginen.

2. 2. 2. 2. MAILAMAILAMAILAMAILA

Page 14: KONTU KONTARI

BIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOABIGARREN ZIKLOA

3. 3. 3. 3. MAILAMAILAMAILAMAILA

ASTE BERDEA

Natura eta ingurumenaren zaintzaz gehiago ikasteko, eskolan Aste Berdea

egin dugu.

Lehenengo egunetan gaiaz hitzegin eta hausnarketa sakona burutu genuen,

ostean etxean inkesta bat bete genuelarik. Inkesta honetan gure

jokabidearekin munduan utziko genukeen aztarna aztertu genuen.

Ondoren bertsoak asmatu, abestia ikasi eta bideoak ikusi genituen. Ze

polita eta dibertigarria “El ultimátum evolutivo” bideoa ! Asko ikasi genuen!

Baina gehien gustatu zitzaiguna papera eta txapak egitea izan zen.

Aste honen ostean natura zaintzearen beharraz jabetu gara.

Page 15: KONTU KONTARI

Aurreko Kontu Kontarin kontatutako Brailean irakurtzen eta gure izenak idazten bezalaxe, 2. hiruhilekoan ere Bingo Brailean jolasten ikasteko aukera izan dugu. Joku honekin, zenbakiak Brailean zelan idazten diren ikasi dugu. Horrela, Braileak eskeintzen dituen mota ezberdinak ezagutzeaz gain, matematika ere landu dugu, jolasean ibili garen bitartean. Hasieran ukimena bakarrik erabilita zenbakiak igartzen ibili ginen eta ezinezkoa gertatzen zitzaigunerako, “truko” bat geneukan, zulotxoko tapa jeitsi eta zenbakia idatzita ikusteko aukera genuen. Hemen gaituzue partidaren erdi-erdian eta guztiz kontzentraturik!!

Kontu kontari...Motzin 35.

BINGO BRAILEBINGO BRAILEBINGO BRAILEBINGO BRAILE

Page 16: KONTU KONTARI

Lau astetan zehar ekarri ditugun kartoi, egunkari eta gutunontziko gauzak papera egiteko izan dira. Lehenengo, kartoia, egunkaria eta gutunontziko gauzak pisatu egin ditugu. Ondoren, diagrama bat egin dugu jakiteko etxetik zenbat ekarri dugun: Kartoia, 8kgeta 155g ekarri dugu. Egunkaria 18kg eta 100g ekarri dugu. Gutunontzikoak 5 kg eta 860g. Ondorioak: Gehien ekarri duguna egunkaria izan da. Gutxien gutunontziko gauzak. Ekintza honekin ikusi dugu denon artean zabor asko sortzen dugula. Guk geuk, behintzat, papera ondo aprobetxa eta gero birziklatuko dugula konpromisoa hartu dugu

Page 17: KONTU KONTARI

4444. . . . MAILAMAILAMAILAMAILA

LURRASKAKO EGONALDIA

2013Ko Martxoaren 6tik 8ra Lurraskako baserri eskolan (Gernikan) egon ginen 4. mailako ikasleak. Natura gurekin pozik zegoela eman zuen zeren zorionez eguraldi zoragarria egin zuen. Autobusez bertara iritsi ginenean, diskotekan elkartu eta bertan begiraleak ezagutu genituen. Arauak entzun eta geletara joan ginen gure maletak uztera. Ondoren, patioan pixkat jolastu eta begiraleek bi taldeetan banatu gintuzten: Lantzoik eta Peter Angilak. Bazkaldu ondoren, talde bakoitzak tailer desberdinak egin genituen, esaterako: batzuk animalien aztarnak aurkitu eta analizatu eta besteek animaliak, ikusi, ibili , orraztu eta beraien ikuiluetara eraman.

Kontu kontari...Motzin 35.

Page 18: KONTU KONTARI

Afaltzera joan eta ondoren, diskotekarako ordua iritsi zen: dantzatu, dantzatu, dantzatu eta logeletara joan. Baina logeletan ere ez genuen oso bizkor lorik hartu, 3:00ak aldera hartu genuen lo eta 6:30ak aldera esnatu. Bigarren eguna ere antzekoa izan zen baina taldeak trukatuz tailerrak egiteko. Aipatzekoa da, oinatzen tailerrean, marrazki bat egin ondoren oinatza eskaiolarekin egin eta kolarekin itsatsi genuela . Gauean, afaldu ondoren diskoteka eta ohera. Oraingo honetan azkarrago hartu gintuen loak. Azken egunean, gosaldu eta gero, sendabelarrak batzera joan ginen liburuxka bat egiteko, eta ondoren eukalipto olioa egin genuen etxerako. OSO ONDO PASATU GENUEN, EA HURRENGO URTEAN HORRELAKO TXANGORIK EGITEN DUGUN!!!!! AGUR LURRASKA!!!!!!

Page 19: KONTU KONTARI

HIRUGHIRUGHIRUGHIRUGARREN ZIKLOAARREN ZIKLOAARREN ZIKLOAARREN ZIKLOA TXITXIBURDUNTZI

Txitxiburduntzi eguna Euskal Herriko usadio

zaharra da.Hainbat tokitan garizuma

aurretik egiten den ospakizuna da.

Inauterien aurreko osteguna izaten da, eta

eguen zuria ere esaten zaio, baita sasi

koipetsu ere.

Egun horretan txorizo edo txistorra sutan

erre eta jan egiten da.

Gure eskolan arratsaldean egiten da txorizo

jana. Nagusiok txikiei laguntzen

diegu.Hirugarren ziklokoak 4 eta 5 urtekoei

txorizoa erre eta banatzen diegu.

Patioan oso giro ona egon zen inauterietako

kantak eta dantzak entsaiatzen ibili ginelako,

eta oso ondo pasatu genuen.

Zuhaitzak landatzen Zaldupe eskolako ikasleak Alleriko bidegorrian zuhaitzak landatu zituzten. Ondarroa J.J Otsailaren 11an Zaldupe eskolako ikasleak Alleriko bidegorrian zuhaitzak landatzera joan ziren. Ekintza burutzeko ikasleak bikoteka ipini ziren, hau da eskolako nagusiak eskolako txikiak izan zituzten lagun, 6. mailakoak 4 urtekoekin, 5. mailakoak 5 urtekoekin etab.

Lanean hasi aurretik ikasleek Deba natura elkarteko aditu baten azalpenak entzun zituzten, berak ikasleei zuhaitz desberdinak erakutsi zizkien eta zer fruitu ematen zuten azaldu. Azalpenak entzun ondoren, atxurra hartu eta bidegorriko alde bietan zuhaitz desberdinak landatu zituzten. Zuhaitzak zuzen hazteko, hodi baten barruan jarri zituzten eta soka batekin burdinazko uztai bati lotu. 11:00 aldera ikasleak Zaldupera abiatu ziren

eta patioan apur bat jolastu ondoren geletara

itzuli ziren.

Kontu kontari...Motzin 35.

Page 20: KONTU KONTARI

HEZKIDETZA 2013ko otsailean 6. mailako ikasleak Hezkidetza lantzeko saioak izan zituzten Berdintasun arduradun batekin. Egun horietan zenbait jolas, bideo ikustaldi, eta hausnarketa egin zituzten. Hezkidetza gaia landu ondoren hona hemen ikasleek egindako lanetatik ateratako hainbat ondorio: “Egin ditugun jolasen artean lehenengoa, aurkeztu garenean, bakoitzak bere protagonismo momentua izatea garrantzitsua dela uste dut. Ikusitako pelikularekin ikusi dudana da pertsona desberdinak daudela munduan eta gainerako jolasetan denok dauzkagula gauza positiboak, besteek esaten dutena ere entzun behar dela …” “Nik ikasi dut diferenteak izan arren elkarri errespetua eduki behar diogula. Lagunen gauza positiboak idaztea asko gustatu zait” “Konturatu nintzen denok eskubide berdinak ditugula bizitzan, mutilak zein neskak.” “Elkarrekin hitz eginez gauzak hobeto irteten direla”.

“Ikasi genuen neskak eta mutilak gauza berdinak egin ahal ditugula eta ez dela isekarik egin behar bakoitzaren fisiko nahiz psikikoagatik, denok garelako ezberdinak, eta baita ere, errespetatu egin behar dugula elkar.” “Nire ustez tailer honetan gauza asko ikasi ditut. Jende guztia errespetatu behar dela, zeren, ezberdina izatea ez da gauza eskasa, denok gara ezberdinak

eta inor ez da inor baino gehiago ezta gutxiago ere. Denok ditugu gauza onak eta gure gauza on bat esatea ez da “kreida” izatea.” “Egun horietan egindako joko bat bakoitzaren autoestima igotzeko zen eta guztiok zerbait positiboa dugula

jakinarazteko.” “Neska nahiz mutila izan berdinak garela eta eskubide berdinak ditugula.” “Gauza positiboak esatea gustatu zait, jendea nola tratatu behar den ikasi dut eta denok elkarri errespetua izan behar diogula.”

Kontu kontari...Motzin 35.

Page 21: KONTU KONTARI

ASTEBETE ESPEJON

2013ko otsailaren 25etik martxoaren 1era arte 6. mailako ikasleak Espejora joan ziren bost egunetan ingelesa ikastera.

Zaldupetik hamarrak aldera irten ziren autobusean eta hamabiak aldera heldu ziren. Bertan elur asko zegoen eta lehenengo bi egunetan elurrarekin jolastu zuten. Egunero, goizeko zortzietan esnatzen ziren. Bederatzietan gosaltzen zuten eta ondoren, haginak garbitu eta klasera joaten ziren. Egun bakoitzean gai bat lantzen zuten: “Water Cycle”, “Universe”, “Human Body”, eta “Food Pyramid”. Hamaiketan “Free Time” (denbora librea) izaten zuten. Ordu batean bazkaldu, haginak garbitu eta

berriro klaseak izaten zituzten. Ondoren, bostetan, egunean zehar landutakoa beste guztiei erakusten zieten aurkezpen desberdinak eginez.

Arratsaldeko denbora librearen ondoren, “Afternoon activity” (arratsaldeko aktibitatea) izaten zuten. Hau egunero ezberdina izaten zen. “Afternoon activity”-ak honako hauek izan ziren: Olympics, Treasure Island, … Horren ondoren, logeletara joan eta dutxatu egiten ziren. Dutxatu ostean, afaldu, haginak garbitu eta “Night

Activity” (gaueko ekintza) egiten zuten. Hau ere gauero ezberdina izaten zen: Cluedo, Love Box and Music Box, Movie eta Disco izan ziren. Gauean hamarrak eta erdietatik hamaiketara logelan berbetan egoten ziren eta hamaiketatik aurrera isiltasuna. Barnetegi honetara Mundakako eskolako ikasleak ere joan ziren. Monitoreak ingelesak, edo irlandarrak ziren eta ingelesez bakarrik egiten zuten. Ingeles asko ikasi zuten aste horretan eta gainera oso ondo pasatu zuten. Berriro joateko gogoarekin itzuli ziren.

Page 22: KONTU KONTARI
Page 23: KONTU KONTARI

ESPERIMENTUAK EGITEN

6. mailako ikasleek bigarren hiruhileko honetan hainbat gai lantzeko esperimentu ezberdinak egin dituzte. Horretarako, horietako gai batean aditua den guraso baten laguntza izan dugu. Gelan aurretik bihotza eta zirkulazio aparatuaren nondik norakoak

ikasi eta aztertu ondoren, ikasle batek ekarritako bihotz bat esku artean edukitzeko aukera izan dute. Guraso honek emandako azalpenekin ikasketa osotu egin dute eta gainera, ikasleak oso gustura geratu dira.

Bestalde, hazi desberdinak aztertzen ere ibili dira eta mikroskopioak erabiliz hauek nola hazi diren behatzeko aukera izan dute.

Page 24: KONTU KONTARI

ESKOLAKO BERRIAK

ESKOLA JASANGARRIAREN ZIURTAGIRIAREN AUDITORIA 2009an lortu genuen aipatutako ziurtagiria berritzeko auditoria pasatu digute eskolan martxoaren 12an. Hori antolatzeko guztiok buru belarri ibili gara lanean. Hiru kide etorri ziren eta ikasleek haientzat ongi etorri beroa prestatu zuten. Bertsoak, dantzak, azalpenak...

Page 25: KONTU KONTARI

GURE LIBURUTEGIA PARTEKATZEKO GUNE BAT

Lehenengo eta behin eskerrak eta zorionak eman nahi dizkiegu, gure eskolako liburutegian etxerako lanetan, arratsaldeko lauretatik bostetara, gure ikasleei laguntzen dieten guztiei, eta bereziki Institutuko neska-mutilei, haiei esker liburutegia guk nahi genuen helburuekin martxan ipintzea posiblea egin dutelako. Gure helburua umeei laguntza berezi bat eskaintzea zen, Institutuko gazteek ikasle txikientzako daukaten xarma, eredua eta hurbiltasunaz baliatuz gure ikasleek eskolako lanaz gustura aritzea eta gazteen laguntzaz gehiago ikastea, hain zuzen. Zeinekin kontatu daiteke lan boluntario hau egiteko?, dudarik gabe gure ikasle ohiekin, “la crem de la crem”, orain Institutuan daudenekin. Benetan gure helburua bete da eta

betetzen ari da. Gure herriak behar duen ilusioa, indarra, gogoa eta enkantua holako gazteengan ikusten dugu, segi honela. Gu ziur gaude eskolako umeek gehiago ikasten duten heinean erakusten dutenak ere ez daudela alferrik denbora galtzen, eurak ere ikasten daudela, errealitatean eta bizitzan. Hartu-eman bat, etengabekoa da, bizitzarako ikasten eta erakusten eta aldi berean gisa-balore positiboekin gizarte berria eraikitzen, bikainak zarete!. Baita etortzen diren gurasoei ere, ematen duten guztiarengatik eskerrik asko eta honela segi gaitezen denon artean gure ametsa posiblea egiten.

Page 26: KONTU KONTARI

BRIGADA BERDEA ZALDUPEN LHko ikasleak, jolastorduan, txandaka patioko garbiketa edota zaborren zainketa egin dute. Proiektu hau Agenda 21aren barruan txertatuta dago. Honen helburua da ikasleak kontzientziatzea zabor gutxiago sortu behar dugula eta zabor bakoitzak bere tokia duela. Horrela ba plastiko eta batez ere zilar paperaren erabilera murriztu behar da. Fruta hondakinak jaso dira eta ondoren konpostadorara bota dira berriro erabili ahal izateko. Ea ba guztion artean gure aztarna ekologikoagoa egiten dugun!!!!

Kontu kontari...Motzin 35.

Page 27: KONTU KONTARI

MENDIKO IRTEERAK 2012-2013 ikasturtean ere mendi irteerak egiten dihardugu. Badakizue hauek Bizkaiko kirol eskolak antolatutakoak izaten direla. Ibilaldi hauek domeketan egiten dira goizeko 8etan Itsasaurreko autobusen geltokitik. Nahiz eta askotan goiz jaikitzea kosta, bene-benetan esan dezakegu merezi duela sakrifizio txiki hori egin eta parte hartzea. Animatu ba gurekin etortzera!

Page 28: KONTU KONTARI

KORRIKA TXIKI 18 Martxoaren 17an Korrika txikia egin zen Ondarroan. Bertan herriko beste ikastetxe biekin, Txirrimorraski, musika eskola, kresala eta arraun taldekoekin batera korrika egin zuten ikasle, irakasle eta gurasoek. Eguraldiak lagundu zuen eta amaieran Musika Plazan partaide guztien bertso, dantza, kanta eta musika tresnekin ekitalditxoak egin ziren. Eskerrik asko parte hartu zenuten guztioi!

ONDO PASA OPORRAK!!!!!!

Kontu kontari...Motzin 35.