Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea....

35
HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAREN HEZKUNTZAREN KALITATE-LEGERAKO OINARRI DOKUMENTUARI BURUZKO EUSKADIKO ESKOLA KONTSEILUAREN TXOSTENA 2002ko apirilaren 24ko Osoko Bilkuran onartua

Transcript of Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea....

Page 1: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

HEZKUNTZA, KULTURA ETA KIROL MINISTERIOAREN

HEZKUNTZAREN KALITATE-LEGERAKO

OINARRI DOKUMENTUARI BURUZKO

EUSKADIKO ESKOLA KONTSEILUAREN

TXOSTENA

2002ko apirilaren 24ko Osoko Bilkuran onartua

Page 2: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

2

I. Kapitulua: HEZKUNTZAREN KALITATEAZ

Hezkuntzaren kalitatea. Euskadiko Eskola Kontseiluaren Ikuspegia.

Euskadiko Eskola Kontseiluak gogoeta anitz egin ditu hezkuntzaren kalitateazeta, bereziki, Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sistemaren kalitateaz. Orainkontsulta bat jaso da “Hezkuntzaren Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua” deritzanHezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioaren dokumentuaren edukiari buruz, epelaburrik barne erantzun beharrekoa eta galdetegi gisa antolatuta garrantzitsuenakdiren edota aurreko antolamenduaren aldean aldaketa handienak dakartzaten puntuengainean. Txosten honek koherentea izan behar du Euskadiko Eskola Kontseiluak orainarte euskal hezkuntza sistemaz eta haren kalitateaz egin dituen balorazioekin, eta,partikularki, “Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzaren egoerari buruzko txostena(1994-2000)” izeneko dokumentuan adierazita ditugun iritziekin.

Txosten horretan hezkuntza kalitateari buruz jasota dauden erreferentzianagusiek ikuspegi aurpegi-anitz eta konplexu bat osatzen dute, gizarteak hezkuntzasistemari pausatzen dizkion eskakizunei sistemak ematen dizkion erantzunenaraberakoak. Ikuspegi hori honela dago jasota 1.5. kapituluan:

“Urte asko da jadanik euskal gizartea sinestuta dagoela eskolako hezkuntzaaurrerapenerako bide egoki eta beharrezkoa dela gizartearentzat etagizabanakoentzat. Ikuspegi horren eraginez hainbat ekimen abiatu dira,proiektu bizkor asko gauzarazi dituztenak. Era berean, eskolaren ahalmeneiburuz dagoen konfiantza horretatik heldu dira hezkuntza sistemari egitenzaizkion hainbat eskakizun, batzuetan lausoak eta are kontrajarriak, eta beharbezala erantzuten ez direnean holako inpotentzia eta frustrazio sentipen batsortarazten dutenak. Euskal Autonomia Erkidegoko hezkuntzaren egoeraaztertzean, funtsezkoa da jakitea zeintzuk diren gizarteak hezkuntzainstituzioari egiten dizkion eskariak eta nola eta zein neurritan erantzuten dienhonek haiei.

Ikasle guztiek ikaspostu bana izatea 70. hamarkadaren erditsuan lortu zen,hain zuzen ere eskolaume populazio handiena izandako garaian. Geroztik,eskakizunak beti izan dira hezkuntza kalitatea hobetzearen aldekoak.

Lehenbiziko eskakizunak irakaskuntza gauzatzeko baldintzei dagozkie: ikaslegutxiago izatea ikasgelako, irakasle gehiago izatea taldeko, hezkuntza gastuakemendatzea hobetu daitezen ikastetxeak, hezkuntza ekipamenduak, zentroengastu ahalmenak.... Guztiarekin ere, beti aztertu beharko da giza-baliabide etaeskuarterik aski egon ote den eta, batez ere, jakin izan ote den horiekoptimizatzen irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko.

Beste eskakizun batzuk irakasleen lanari dagozkio: irakasleen artekokoordinazioa hobetzeko neurriak, lanean ari diren irakasleen prestakuntza,

Page 3: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

3

irakaskuntzaren berrikuntza eta irakasleendako laguntza eta aholkularitzazerbitzuak hala ikastetxe barruan nola kanpoan.

Hirugarren eskakizun mota bat da ikasle guztien beharrizanei erantzutekoahalmenari dagokiona, edozelakoak izanik ere ikasleen beharrizanak.Hezkuntza sistema baten kalitatea neurtzeko adierazleetariko bat, sistemahorrek hezkuntza beharrizan bereziak dituzten ikasleak atenditzeko daukangaitasuna da, edozelakoa izanik ere beharrizan horren arrazoia. Hezkuntzaeskubidea unibertsala baldin bada, orduan nahitaezkoa izango da ikasleekdituzten hezkuntza beharrizan bereziei erantzutea.

Euskal Hezkuntza Administrazioa eskakizun horiei erantzuten ari da. Eskakizunberriak beste arlo batzuei dagozkie: irakasgaiak eta prozesu didaktikoak.

Euskal gizarteak oraindik garrantzi handia ematen dio ikasketa kognitiboei.Denak ados daude 70. hamarkadaren hasieran abiatu zen krisi ekonomiko etasozial latza gainditzeko ezinbestekoa dela belaunaldi berriek gero etaprestakuntza hobea izatea, giza-baliabide hobe eta hobeki prestatu batizateko. Lanbide Heziketak gero eta irudi hobea dauka gizartean etaberreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpensistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,etengabeko aldaketa teknologikoetara egokitzeko gauza direnak eta kalitatemaila gero eta handiagoko ekoizpen prozesuetan diharduten lantaldeetanaritzeko gauza izango direnak.

Bestalde, informazioaren gizarte berrian eskolari eskatzen zaion beste gauzabat da egoki jantzi dezala ikaslea, izan dadin gauza erabiltzeko hainbatiturritatik heldu den informazioa bereganatzeko behar dituen tresna etaezagupenak, eta berdindu ditzala arlo horretan mota ezberdinetako ikasle-taldeen artean dauden ezberdintasunak. Eskakizuna da derrigorrezkohezkuntzan ikasle guztiek izan dezatela behar diren ezagupenak informazioeta komunikazio teknologietara hurbiltzeko, dela eskola edukiak teknologiahorien bitartez edo laguntzaz ikasteari begira, dela ikasleak etorkizuneanfuntsezkoak izango dituen hizkuntza eta tresna horiek menperatzeari begira.

Europako integrazioak eta nazioarteko globalizazio ekonomiko, sozial etakulturalak berekin dakar hizkuntzen ikasketa hobetu beharra. Ez da hori ordeaprozesu orokortzaile horren ondorio bakarra: eskola multikulturalaren beharraera baitakar, hots, kultura anitzez osatutako gizarte ireki eta askotariko bateraikitzeko eta gizakiak mundu mailan dituen arazoez arduratzeko gauzaizango den eskola bat sortzeko beharra. Kultura anitzeko gizarte bateanbideak ezarri behar dira, gizabanakoen kultur eta hizkuntz nortasunetikabiaturik, kulturen arteko harremanak finkatzeko

Gizarteak eskatzen du hezkuntza zabalduz eta handituz hiritar guztiek izandezatela, derrigorrezko hezkuntza burutu ondoren, behar diren jakitate etaezagupen guztiak bakoitzak bere burua garatzeko eta gizartearen bizitzan etaongizatean parte hartzeko.

Page 4: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

4

Era berean, nahi da eskolako ikasketak ez daitezela izan bakarrik ezagupenakbideratzeko, baizik eta baita ere ikasleen prestakuntza moral eta zibikoaaitzinatzeko. Ez dela hain aspaldi, elementu horiek beste instituzio sozialbatzuen bitartez helarazten zitzaizkien ikasleei, familiaren bidez batez ere, etaeskolaren lana izaten zen lehen mailako sozializazio horretatik abiaturik berebigarren mailako sozializazio lanari ekitea. Orain aldatuta eta ahulduta dagoharako instituzio sozializatzaile haien papera eta orain, herri handietan, eskolabehartuta aurkitzen da sozializazio prozesu osoa bere gain hartzera, lehenmailako sozializaziotik hasi eta kontzientzia zibiko eta morala garatzeraino.Eginkizun hori eskolan burutu nahi izaten da, baina askotan ezinezkoa dabaldin ume-gazteen bizitzaren beste esparru batzuetako instituzioeklaguntzen ez badute.

Eskatzen zaio eskolari lagundu dezala kohesioa sortzen eta elkarbizitzazkobaloreak irakasten, bereziki euskal gizartean, eta horiek izan daitezelahezkuntzaren iparra. Helburu hori betetzeko, beharrezkoa da eskolakoelkarbizitza balore jakin batzuen gainean oinarritzea: berdintasuna,askatasuna, justizia, partaidetza eta elkarrizketa demokratikoa gatazkakkonpontzeko bide bezala.

Gehienen ustez, eskolak helburu horiek diskurtso eta praxi koherente batenbidez mamitu behar ditu. Horregatik hain zuzen egin da apustu eskolaegiturak integrazio kontzeptuan oinarritzeko, eta ez ikasleen aukeraketan edosailkapenean --behintzat eskolako fasean-- gizarte demokratiko eta modernobati dagozkion oinarrizko ezagupenak ikasleari helarazterakoan.

Euskal hezkuntza sistema oso dibertsifikatua da: baditu eskola sare bi, hiruhizkuntza eredu eta, esan gabe doana, ikastetxe bakoitzean gauzatzen direnbide bereziak. Aniztasun hori oro har positibotzat jotzen da, aukera gehiagoematen baitie familiei. Hala ere, ukaezina da hain dibertsifikatuta dagoenhezkuntza sistema batek arazoak izan ditzakeela gizarte kohesioa sendotzeko,nahiz eta horixe izan hain zuzen ere hezkuntzaren helburu nagusietariko bat.

Aukeratzea zein eskolatara bidaliko diren seme-alabak da familietan hartzenden erabaki garrantzitsuenetariko bat. Hortxe ageri da prezeski --indarreandauden hezkuntza teorien ildotik-- ikastetxeek daukaten garrantzia. Familiek,ikastetxe bat aukeratzean, seme-alabek dituzten beharrizan eta nahikariakbetetzeko zentro bakoitzak daukan ahalmenari begiratzen diote eta, ondoren,araberako hautua egiten; beharrizan horien artean sartzen dira, kurrikulumekogaiak irakasteko zentroak izan behar duen gaitasunaz gain, eskaini behar duensegurtasuna (zentzu zabalean) eta gizarte harreman egokiak.

Familiek gero eta gehiago baloratzen dituzte ikastetxeek eskaintzen dituztenzerbitzu osagarriak. Eskatzen zaie ikastetxeei irakaskuntza lan informalago etazehaztugabeago bat eman dezatela irakaskuntza formal eta arautuarenosagarri. Kirol eta aisialdi instalazioak, liburutegia, informatikako gela... horiekguztiak zabalik egon behar dira ikaslearentzat --batez ere gizarte ingurumenprekarizatuetatik datozen edo gurasoak eskola orduz kanpo etxean ez dituztenikasleentzat--, hala egunaren hasieran, bazkari orduan, nola eskola egunaamaitu ondoren.

Page 5: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

5

Partaidetza, hala organo kolegiatuetan edo guraso-elkarteen bitartez,ikastetxeen kalitatea hobetu dezakeen faktorea da. Ez dago dudarik gurasoekeuren seme-alaben hezkuntzan hartzen duten eskuak eta dituztenigurikapenek eragin zuzena duela ikaslearen eskola-arrakastan.

Kalitatea hobetzeko gizarteak formulatzen dituen eskariak behartu egitendute hezkuntza sistema mekanismo batzuk izatera hobekuntza horigauzatzeko. Mekanismo horien artean nagusi da ebaluazioa, hala ikastetxeekeurek egin behar dutena nola Hezkuntza Administrazioak gabeziak detektatueta behar diren hobekuntzak bultzatzeko egin behar duena.

LOGSEren eskutik sortu zen Ebaluazio eta Kalitaterako Institutu Nazionala(EKIN), Hezkuntza Ministerioaren menpeko organikoa; bere ErrektoretzaBatzordea hezkuntza arloan eskumenak dituzten Komunitate AutonomoetakoHezkuntza Sailetako ordezkariz osatua dago. Erakunde horren lana daEspainiako hezkuntza sistema ebaluatzea hezkuntzaren fase guztietan etasistemaren oinarrizko alderdiei begira. Komunitate Autonomo bakoitzak eskuadu bere esparru geografikoan lagina zabaltzeko eta baita ere kontsultatu nahidiren gaiak emendatzeko. (o.c., 43-46)

Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailak ere erakundeebaluatzaile bat sortu du Hezkuntza Ikuskaritzaren ebaluazio lana osatzeko. Ebaluazioeta Ikerketarako Euskal Institutua (EIEI) da erakunde horren izena.

Diagnostikoaren balorazioa

Hezkuntzaren kalitatea bermatzeko Euskadiko Eskola Kontseiluak betidanikerabili duen harako ikuspegi aurpegi-anitz haren ondorioz, oso kritikoak garaHezkuntzaren Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentuarekin, hain zuzen ere dokumentuhorretan egiten den diagnostikoa oso murriztailea delako eta ez daukalako oinarrianegungo hezkuntza sistemari buruzko inolako ebaluazio serio eta zintzorik.

Eztabaidagarria da ez duelako zehazten erabiltzen duen kalitate kontzeptua;badirudi emaitzei begiratzen zaiela batik bat, hezkuntza sisteman prozesuak ere aintzathartu behar diren arren.

Euskal hezkuntzaren munduan kalitatea jende, lantalde, elkarte, instituzio etaabar askoren lanaren helburua da. Oro har, zilegi da esatea euskal gizartean etaEuskal Autonomia Erkidegoko hezkuntza sisteman kalitatea izango dela datozenurteetako erronka nagusietariko bat.

Page 6: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

6

Testuinguru horretan, bihotza erortzen da irakurtzen denean “HezkuntzarenKalitate Lege” bat izan nahi duen dokumentu bat hain zehaztasun gutxikoa, inolakoebaluaziotan oinarritu gabeko balio-juzkuz eta orokorkeriaz hain betea, hezkuntzaarloko arazo guztiak nahas-mahas hartzen dituen zakutzarraren antzera moldatua etaHezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioak bere kasa eta inoren laguntzarik gabeegina.

Deigarria da Oinarri Dokumentuaren ikuspegiaren ezezkortasuna. Ematen duhezkuntza sistemaren alderdi ezezkorrak baizik ez dituela azpimarratu nahi, egin nahidiren aldaketak zuritzeko. Etorkizuneko ekintzak planifikatzerakoan komenigarria izatenda beti abiapuntuko egoeraren balantzea egitea, baina balantze horretan ez dira agertubehar bakarrik akatsak (zuzenduak izateko); aitzitik, lorpenak ere azaldu behar dira,indartuak izan daitezen eta akuilu lana egin dezaten ondoren abiatu beharko direnekintza berrientzat.

Euskal Autonomia Erkidegoari dagokionez, iragan hamar urtean ahalegingaitza egin da eskola mapa adosteko, instalazioak egokitzeko, arautegia garatzeko,kurrikuluma osatzeko, ezberdintasunei atentzioa emateko, irakasleak euskalduntzekoeta irakasleei behar zuten prestakuntza ematera bideratutako ikastetxe proiektuberritzaileak burutzeko; ahalegin horretan inbertsio ekonomiko handia egin da etahezkuntza sisteman inplikatutako sektore guztien ekarpen eta laguntza izan da.

Emaitza akademikoei buruzko datuak ez dira nahikoak oraindik. Une honetanbeharrezko da ikastetxeen eta sistemaren ebaluazio serio bat egitea. Bakarrikebaluazio prozesu serio baten bidez jasotako datuak eskura ditugunean izango garagauza diagnostiko bat egiteko eta adostu ahal izango dugu zeintzuk diren hobetubeharreko esparruak.

Arte hartan, Oinarri Dokumentuan egiten diren aipamenei ezin eman dakiekebenetako diagnostiko baten baliorik. Azter ditzagun aipamen horietako batzuk, adibidegisa:

Hala dio Dokumentuak: “bada datu bat sistemaren akatsak erakusten dituena etaEuropako herrialde aurreratuenetatik zeharo urruntzen gaituena: gure eskola-porrotaren tasa. Onartezina da Espainiako ikasleen %25ek baino gehiagok ezlortzea Bigarren Hezkuntzako Eskola Graduatua, Europako beste herrialdebatzuetan tasa hori askoz txikiagoa denean”. Eta honela jarraitzen du: “Gureikasleak Europako herrialde aurreratuenetako bataz besteko indizetik beheragodaude irakurmena, idazmena eta matematikak bezalako irakasgai oinarrizkoetan”.Baieztapen horien aurrean Eskola Kontseiluak adierazten du, lehengo eta behin,kontuan hartu beharko dela --baita ere-- komunitate autonomoen arteko aldea. Eraberean, adierazten du “lehen lerroan” ez egoteak ez duela ez kalifikatzen eta ezdeskalifikatzen herrialde edo komunitate bat. Ikasleez mintzo garelarik sarri esatendugun bezala, baloratu behar dena abiapuntuko egoera da, egoera hori aldatzekoegindako aurrerapena, eta prozesu horretan ezarritako ahalegina(gizabanakoarena, gizartearena eta instituzioena). Hori bai dela prozesu arazo bat.

Page 7: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

7

Ontzat jo liteke esatea biztanleriaren %25etik gorako eskola-porrota indize batgauza onartezina dela. Hori arazo larria da eta indize txikiagoa balitz ere berdinlarria izango litzateke. Gainera, ez dago argi “Europako beste herrialdeetako”datuen kontu hori. Datu isolatu eta testuingurutik ateratakoak erabiltzea soberatrikimailu dorpea da. Adibidez, Espainiako eskola emaitzen datuak Europako besteherrialdeetakoekin konparatzen direnean, ez legoke gaizki erantsiko balitz herrialdehorietako bakoitzak hezkuntzan eralgitzen duen BPGren portzentajea. Ez legokegaizki, ezta ere, emaitza horiek azken hamar urte honetan izan duten bilakaerarendatuak emango balira, jakiteko non kokatu behar dugun “eskola-porrota”delakoaren arazoa. Hezkuntza sistemak dauzkan arazoak honelako azalkeriazaztertzea arduragabekeria latza da alde guziz, eta errespetu falta gorria erakustendu hezkuntza komunitate osoarekiko.

Bestalde, hezkuntza sistema batek bere helburuak finkatzerakoan posible badu erebeste hezkuntza sistemen erreferentzia erabiltzea, funtsean bere diagnostikopropioari begiratu beharko dio eta eskuan dituen baliabideekin aritu beharko da.Konparazioak egitekotan, eskola-porrota eragiten duten aldagai guztiak hartubeharko lirateke kontuan, ez bakarrik emaitzak. Aldagai horien artean berezikigarrantzitsuak dira hezkuntzaren kalitatea hobetzeko eta arazo gehien dituztenikasleak ikastera berotzeko egiten diren inbertsioak.

Nolanahi ere, eskola-porrotaren indize horrek benetako arazo bat islatzen du, etaarazo horri aurre egin behar zaio. Bizkitartean, datu hori, berez, ez da nahikoaerabakitzeko hezkuntza sistema aldatu egin behar den ala nahikoa izango denhobekuntza batzuk sartzea. Datu bat egoki baloratzeko, aurreko datuekin edoantzeko beste datu batzuekin konparatu behar da. Ebaluazio eta KalitaterakoInstitutu Nazionalak (EKIN) 1995 eta 1999ko Lehen Hezkuntzako 6. mailan eta 1997eta 2000ko DBHko 4. mailan egin dituen ebaluazioek erakusten dute orokorreanemaitzak hobetu egin direla, eta nabarmenki halere ikastetxe publikoetan eta mailasoziokultural txikieneko ikasleen artean. DBHko 4. mailak, OHOko 8.ak lortutakoarrakasta indize berdina edo handiagoa izan du, eta BBBko 2. eta LH1eko 2. mailekbaino puskaz handiagoa (azken bi maila horietan gaur egun DBHko 4.an dabiltzanadineko ikasleak sartzen dira), eta hori kontatu barik 15 eta 16 urteekin jadanikeskolatu gabe zegoen populazioa. Beste datu batzuek joera baikor berberaadierazten dute. PISAren ebaluazioak erakusten du hobetu egin dela Espainiaktestu ulermenean eta matematiketan zeukan postua ELGAren (Ekonomi Lankidetzaeta Garapenerako Erakundea) azken ebaluazioaren aldean (30. postutik 18. posturaigaro baita). Aurrerapen horren sustraia faktore sozial zein eskola faktoretan bilatubehar da. Ebaluazio horrek erakusten du, gainera, Espainiak postu bertsua daukalamaila kulturalari dagokionez eta maila ekonomikoari dagokionez.

Hala dio diagnostikoaren beste datu batek: “begi-bistakoa da zapuztu egin delaikastetxe eta ikasgeletako elkarbizitza eta ahalegin giroa”. Kontseiluak ukatu edo,gutxienez, errotik matizatzen du baieztapen hori.

Honela deskriba liteke Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxeetako elkarbizitzaegoerari buruz Euskadiko Eskola Kontseiluak --bere eskumenen barruan sartzendiren etapetan-- daukan iritzia: ikastetxeetako elkarbizitza giroa normala da, batez

Page 8: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

8

ere Haur Hezkuntzan, Lehen Hezkuntzan eta Lanbide Heziketan.

LOGSEren ondorioz etorri den Erreforma aplikatzen joan den neurrian tirabirabatzuk suertatu dira Bigarren Hezkuntzan, batez ere DBHren bigarren zikloan etaBatxilergoan (derrigorrezko eskolatze adina 16 urteetara luzatzearen ondorioz).Tirabira horiek nabarmenagoak izan dira hiri handietako periferiako A eredukoikastetxe publikoetan, hots, ingurumen sozial behartsu batetik datozen ikaslemultzo bereziki handiak dituzten ikastetxeetan. Ikasleek agertzen dituztenmotibazio arazoek, eskola-porrotaren arazoek, eta hala ikastetxeek nola irakasleekustekabeko egoera berrietara egokitzeko daukaten premiak eragin du ikastetxe etaikasgela batzuetako elkarbizitza giroa nahasiagoa edo okerragoa izatea.

Badira faktore batzuk lagungarriak suertatu direnak lankidetza-kultura bat sortzekoeta eskoletako elkarbizitza gozatu eta hobetzeko; honako hauek, esaterako:irakasleak Bigarren Hezkuntzako etapa berriko ikastetxeetako postuetan finkatuizanak, irakasleek euren burua Erreformaren eskakizunetara egokitu izanak,irakasleek hezkuntza erantzukizun gero eta handiagoak onartu izanak, BigarrenHezkuntzako klaustroetan esperientzia profesional ezberdineko eta elkarrenosagarriko irakasleak elkarrekin aritu izanak, Ikastetxeko Proiektu Kurrikularraprestatzen hasiak diren ikastetxeetan egiten ari den programazio ahaleginak, arazopuntualak elkarrizketa eta partaidetza gehiagorekin konpondu behar direlakosentipena izateak, eta abar.

Hezkuntzaren kalitatea hobetzeko ikuspegi dinamikoak irakasle asko eraman ditugatazka-iturri potentzialak aldez aurretik prebenitzen saiatzera, baloreenirakaskuntza sakontzera eta elkarbizitza hezkuntzaren helburu garrantzitsu batbezala zaintzera.

Gaur egun zilegi da esatea egoera hobetzen ari dela, nahiz eta badiren orainotentsio gune zenbait, batzuk ikastetxe barruan sortzen direnak eta beste batzukberriz kanpotik heldutakoak mota askotako intimidazioren eraginez: koadrilenarteko borrokak, gutxiengoen integrazioa, bortizkeria politikoa.

Hala ere, Oinarri Dokumentuaren arabera “ikastetxeen funtzionamendua larrikioztopatzen ari den” ikastetxeetako elkarbizitza-giroaren zapuzketa ez litzatekeaitzakiatzat hartu behar hezkuntza komunitatearen eskubide-eginbideak aldatzekoeta diziplina bortitzeko sistema bat ezartzeko. Holako aldaketa bat ikasleeknozituko lukete lehenik, dudarik gabe, baina gurasoek eta irakasleek ere bai.

Ikastetxe bakoitzak programatu egin beharko du elkarbizitzarako hezkuntza.Egokitu egin beharko du bere eskola antolaketa. Elkarbiziz ikasten baitaelkarbizitzen, ikastetxeetan berebiziko garrantzia daukate elkarbizitza modupositiboan arautzen duten elementu guztiek: ikastetxeko bizitzan parte hartzenduten lagunen eskubide-eginbideak, elkarbizitzako arauak, gatazkak konpontzekosistemak, erabakiak hartzeko partaidetza mekanismoak, botere eta erantzukizunbanaketak, bilkurak osatzeko aukerak, organo kolegiatuen funtzionamenduak,denbora-lekuak erabiltzeko eta banatzeko irizpideak...

Zentzu horretan, ikastetxe bati gutxienik eskatu dakiokeena da elkarrekinkoherenteak (kontrajarriak barik) izan daitezela bere antolaketa eta zabaldu nahi

Page 9: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

9

dituen baloreak (partaidetza, elkartasuna, lankidetza, kontzientzia kritikoa,akordioak bilatzea...). Eta erabili dezala horretarako eskura dituen tresnak:antolakuntza eta funtzionamendu erregelamendua, organo kolegiatuak, tutoretzaorduak, batzarrak eta asanbladak... Esperientziak hauxe erakusten du: ikasleakzenbat eta gehiago parte hartu, hainbat arazo gutxiago. Ikastetxeko bizitzanikasleak zenbat eta gehiago inplikatu, hainbat erantzukizun pertsonal eta kolektibogehiago hartuko dute. Horrek gauza bat esan nahi du, hots, ahotsa eta botereaeman behar zaiela eta leialtasuna eskatu.

Baloreen irakaskuntzak zeharkakotasun izaera duenez, ikasgela edo etapa jakinbakoitzetik igarotzen diren irakasleek berebiziko aurreikuspen eta koordinazio lanbat egin behar dute guztiek aplika ditzaten gune horietan pertsonen errespetuanoinarritutako harremanak; orobat, balore horiek irakaskuntza eta ikasketaprozesuen helburu eta eduki izan daitezen. Irakatsi egin beharko dira gizaeskubideak, askatasuna, justizia, tolerantzia aktiboa, sexu, etnia, erlijio etamintzaira diskriminaziorik eza, interkulturalismoa, elkartasuna, batez ere ahulenenaldekoa... Gai horiek ez dira irakatsi behar ezagupen teoriko hutsak bezala, baiziketa jarrera eta portamen tolerante eta solidarioak bezala ere bai.

Baina baloreak irakasterakoan edukiak, estiloa, giroa eta programatutako ekintzakgarrantzitsuak badira ere, berdin garrantzitsua da garapen kurrikularra etairakaskuntza ikasleen aniztasunari egokitzen jakitea. Frustrazioa eta agresibitateaizan ohi dira eskola-porrotaren ondorio jakina. Ikasleak eskolako lana atseginakausitzen duenean goxatu egiten dira tirabirak. Irakaskuntzaren helburu etaekintzak ikasleen ahalmen, interes eta igurikapenei egokitzea ez da bakarrikhobeto ikasteko bidea, baizik eta ikasleen egonkortasun emozionala etaelkarbizitza ona bermatzeko bidea ere bai.

Dokumentuak honako faktore honi egozten dio arazo askoren errua: “irakasleadesprestigiatuta dago eta gogorik eza eta barneko histura dabiltza nagusiirakasleen artean”. Eskola kontseiluak ez du onartzen formula absolutu hori etazuzenketak egiten dizkio.

Ados gaude baieztapenaren zati batekin: irakasle zenbaiten artean nagusidabiltzala gogorik eza eta barneko histura.

Desados gaude desprestigioari dagokion zatiarekin, baina arazoa zein ikuspegitatikaztertzen den, halako ñabardurak egiten zaizkio. Batzuentzat, irakaslea eskolazkanpoko arrazoiengatik dago desprestigiatuta. Eskolaz kanpoko faktore orokorbatzuen indarrez irakaslearen autoritatea erlatibizatu egin bada ere (gizartekoautoritate figura enparauak erlatibizatu diren bezala), horrek ez du esan nahiirakaslearen irudia zeharo desprestigiatuta dagoenik. Dokumentuak ez dakarinolako daturik fenomeno horri buruz, ez justifikaziorik eta ez azalpen zientifikorikere. Era berean, ez du esaten zergatik gertatu den desprestigio hori, arrazoihorren inguruan gero lan egin ahal izateko. Irakasleek ez dute nabari gizarteakestimutan dauzkanik, baina Oinarri Dokumentua premisa katastrofista batzuetatikabiatzen da, nonbait errudunak sistema, irakasleak eta ikasleak balira bezala. Bidehorretatik nekez hobetuko da hezkuntza, horretarako beharrezkoa baita irakasleek

Page 10: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

10

sentitzea estimatu egiten zaiela egiten duten lana eta ikaslea akuilatua senti dadilaberagan ezartzen diren igurikapen edo esperantzen indarrez.

Batzuk beldur dira Oinarri Dokumentuan Administrazioak proposatzen duenkonponbidea ez ote den izango irakasleen prestigioa autoritate mekanismoaksendotuz hobetu nahi izatea. Badirudi irakasleen lana prestigiatzeko etagizartearen ezagutza handitzeko Oinarri Dokumentuak proposatzen duen gauzanabarmenena dela ibilbideak ezartzea eta “errekuperazioaren eta ahaleginarenkultura” sartzea, hau da, azterketa gehiago jartzea eta irakasleei autoritategehiago ematea ebaluazio berezituaren bitartez. Litekeena da irakaslearenautoritatea indibidualki –hots, bere lantaldetik aparte-- sendotzeko ahalegin horrenmedioz, bilatzen den ondorioa ez baizik eta kontrakoa lortzea, irakasle bakoitzabere lankideen laguntzarik gabe uzten den neurrian.

Erabat desados gaude irakasleen irudiaren desprestigioa, batetik, eta irakasleengogogabetze eta barneko histura, bestetik, kausa-ondorio harremanean ikusi nahiizatearekin.

“Gaur egun Zuzendariak ez dauka eskumenik ikastetxeko funtzionamenduegokirako behar diren baldintza behinenak ezartzeko” dioen diagnostikoaridagokionez, era guztietako iritziak adierazi dira, aldekoak eta aurkakoak barne.

Kontseiluak onartzen du errebisatu egin behar direla zuzendariaren eginkizunak,baina ez Dokumentuak esaten duen moduan.

Zuzendaritzaren arazo garrantzitsuena ez da baldintza behinenak falta zaizkiola,beste batzuk baino; esaterako, hezkuntza sektore guztiak integratu etadinamizatzeko ikastetxe proiektu operatiborik eza.

Oso kontuz ibili behar da Dokumentuak egiten duen diagnostikoaren alderdihonetatik eratorri litezkeen ondorioekin. Zuzendariaren lana profesionalizatu eginnahi da, eta zuzendaria berriz Administrazioak ikastetxean duen ordezkari hutsanahi da bihurtu.

Aitzakia edo estakuru gogorrak egiten zaizkio Oinarri Dokumentuaren besteadierazpen honi: “Aditu eta irakasle gehienek ia erabat ados daude iritzi honetan:gaur egungo hezkuntza ereduak bidea ematen duenez behar diren ezagupen etatrebetasunak iritsi gabe ere ikasturte batetik bestera igarotzeko, huts egiten dioikasleei, familiei eta gizarte osoari; arrakasta supitu, erraz eta ahalegin gabekoalortzeko ohitura sortzen du, eta horrek ezadaptazio arazo larriak ekarriko ditugazteek eguneroko bizitzaren eta gizarte eta laneko bizitza exijentziaz bete etalehiakor baten betebehar eta erronkak buruzkatu behar dituztenean”.

Uste dugu hor aipatzen diren iritzigileen erreferentziak ez direla zuzenak: ezadituek eta ez irakasle gehienek ere daukate hain iritzi zehatz eta bateraturik haingai delikatu bati buruz, egia izan arren noski sektore jakin bat iritzi horretakoa dela.

Page 11: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

11

Hezkuntza arloko gaiak jorratu eta aztertzeko eztabaidagune askotan justifikatzenda, eta ikastetxeetako ebaluazio batzorde askotan modu arrunt eta espontaneobatean praktikatu ere egiten da, promozioari buruzko erabaki-hartze mota bathonako faktore sorta hau guztia aintzat hartzen duena: gutxieneko gaitasunbatzuen eskurapena, gizabanakoaren garapenaren bilakaera, taldeko sozializazioa,ohartutako hutsuneak konpontzeko edo azkar garatzeko aukerak, eta abar. Hitzbatez, irizpide sorta bat, ez automatismo sorta bat, erabiltzen da ikasturteenpromozioari buruzko erabakiak hartzeko edo ikasturtea errepikarazteko daudenneurri arrunt zein bereziak aplikatzeko.

Guztiarekin ere, ikasleek ikasteko ahalegin gutxi egiten dutela gauza jakina etafrogatua da. Ahalegina gauza beharrezkoa da edozelako lanetan, eta baita ereikasketetan, baina ezin kontrajarri daitezke ahalegina eta lanaren atsegina eta ezinesan daiteke ahalegina denik ikasteko bide bakar edo nagusia. Holakorik dioenaukatzen ari da jolasak, familian edo gizartean parte hartzeak edo telebistakdaukaten balio hezitzailea.

Sinplekeria da esatea promozio automatikoa dela ikasleen ahaleginik ezaren arrazoibakarra. Ikasturtea errepikatzea ez da bide bakarra --hobea ere ez—egoerahorretara iristeko. Gure ustez, funtsezkoa da ikasturte batetik hurrengorakopasaeran irizpide pertsonalizatuak aplikatzea, eta ez ezagupen eta trebetasun sortaestandar bat. Etengabeko ebaluazioak lagundu egin behar dio ikasleari ikasturtebakoitzean ezagupen kontrol guztiak gainditzen eta hurrengo kurtsora igarotzen.

Desados gauden arren Dokumentuak egiten duen diagnostikoarekin, kontua dahura onartuko balitz konponbidea hauxe izan beharko litzatekeela: bitartekogehiago eta hobeak edukitzea, ikasleek ez dezaten ikasturtea bukatu ezarri zaizkienhelburuak bete gabe. Alta, Dokumentuak proposatzen duen neurrietariko bat“promozio automatikoa” ezabatzea da, eta, “ahaleginaren kultura” delakoarenaitzakiatan, “ebaluazio prozesu objektiboak” ugaritzea, era horretan justifikatzekoBatxilergoko Froga Orokorra edo errebalida “nahitaezkoa” dela.

Gizartean nagusi dabiltzan balore indibidualistak eskolara sartzea nahi duDokumentu honek. Lotsagarria da, adibidez, lehiakortasun hutsean oinarritutakoeskola mota bat proposatzea. Horrek bete-betean kolpatzen ditu hezkuntzarenprintzipio orokorrak.

Oinarri Dokumentuaren atzean dagoen hezkuntza sistemaren kontzeptua, ezkutatunahi bada ere, aukeraketarena da, hots, gordin esanda, ikasle bakoitza “dagokionlekuan” uztearena. “Bakoitza izan dadila izateko balio duena”. Eta eskolak aukeradezala bakoitza “balio duenerako”. Ikuspegi horrek errotik aldatzen ditu gauzak,ezen sistemaren alderdi puntual batzuk ezeze, derrigorrezko hezkuntzarenoinarrizko helburuak ere kolpatzen ditu. Atzerapausu latza da, gaindituta zeudenhezkuntza eta gizarte planteamendu zaharkituetara berriro itzultzea, alegia.

Page 12: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

12

2. Kapitulua. HEZKUNTZA SISTEMAREN EGITURA

HAUR HEZKUNTZA

Haur hezkuntzaren lehen zikloa

Kontuan izanik ziklo honek jatorrizko ezberdintasunak aurreikusi etaberdintzeko daukan eginkizuna, Kontseiluak uste du badirela arrazoi sendoak –hezkuntzakoak, laboralak eta sozialak— ziklo hau berehala ezartzeko. Arautze horipremia handiko lana da, gaindituko bada gaur egun hainbat arlotan --matrikulazioa,ordutegiak, garraioa, jantokia—dagoen zehazgabetasuna eta kalitate egokia bermatukobada ikastetxeetan langileria, ekipamendu eta espazioei buruz ezartzen direnbetebeharrak konplituz.

Oinarri Dokumentua ez da batere zehatza arlo honetan. Funtsean, hauxeesaten du: “beharrizan sozialak betetzeko eta familiako bizitza laneko bizitzarekinuztartu ahal izateko, haur hezkuntzaren lehen zikloak izaera hezitzaile eta asistentzialaizango du. Hori betetzeari begira, ziklo honetako haurrak dauzkaten ikastetxeekmalgutu egingo dute euren antolakuntza familien beharrizanei erantzuteko”.

Euskadiko Eskola Kontseiluaren iritziz Haur Hezkuntzaren lehen zikloak izaerahezitzaile garbia izan behar du, baina Dokumentuak ez du beste deus esaten horretaz.

Izaera asistentzialari dagokionez, testuak ikastetxeen antolaketa malgutubeharraz baizik ez du hitz egiten, beste kontu garrantzitsu batzuk alde batera utziz.Derrigorrezko Hezkuntza guztiak, ez bakarrik Haur Hezkuntzako lehen ziklokoak,eginkizun asistentziala dauka, eta baita ere ikasleak gorde eta zaintzekoa. Edertolitzateke legeak funtzio hori zehaztuko balu eta, hori egitean, gizartearen errealitatearieta haur eta gazte populazioaren beharrizanei egokitutako ikuspegi batekin jokatukobalu, erantzukizunak zehaztuz eta beste profesional batzuei parte hartzeko bidea irekiz.

Herri Administrazioak bermatu egin behar du badagoela eskaintza bat etapahorretarako. Kontseiluaren ustez, instituzioen arteko politika bat zehaztu behar da adinhorietako haurrak artatzeko, eta politika horrek ezaugarri hauek izan behar ditu:diskriminazio positiboaren ikuspegitik taxutua, hezkuntza, osasun eta gizarte zerbitzukoordinatuetan gauzatua (haur eskolak, ludotekak, haurtzaindegiak...), eta umetxikienen hezkuntza eta kultur beharrizan bereziei jaramon egiten diena. Politika horienartean berebiziko garrantzia eman behar zaio familiari eta, beraz, beste neurri batzukhartu beharko dira –lan baldintzak hobetu, laguntzak eman...—familiek aukera izandezaten euren haur jaio berriekin egoteko.

Azkenik, Dokumentuak ez du inolako konpromisorik hartzen ziklo hori martxanjartzeko. Ez dago eskaintza publikorik aski eta ez dirudi halakorik bultzatzeko asmorikere dagoenik.

Page 13: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

13

Haur Hezkuntzaren Bigarren Zikloa

Arrazoi psikopedagogikoak direla medio, Kontseilu honek ez du egoki ikustenziklo honen helburua irakurketa eta idazketa teknikak eta kalkulu gaitasunak irakasteaizatea. Gainera, zikloa borondatezkoa denez, kontraesan bat dago planteamenduhorretan. Formulazioa lausoa da, dena dago legea garatzen denean aukeratuko denbidearen pentzutan eta arriskua dago irakaskuntza elitizatzeko eta etapa horrek bere-bereak dituen beste helburu batzuk oztopatzeko.

Ohargarria da ez direla aipatzen adin horretan hain garrantzitsuak direnikasketa muntadun batzuk, hala nola sozializazio, adierazkortasun eta autonomiaahalmenak, jolasa, hezkuntzaren alderdi ludikoa, ingurumenaren ezagupena... Eraberean, ez dira aipatzen umearen nortasuna osorik garatzeko oinarrizkoak etafuntsezkoak diren beste helburu eta eduki batzuk, esaterako autoestimuarekin,harreman sozialekin, komunikazioarekin eta abarrekin lotuta daudenak.

Mintzaira arrotz bat irakasten hasteko proposamenari dagokionez, EuskalAutonomia Erkidegoko ikastetxe gehienetan jadanik ingelesa irakasten zaie 4 urtetikaurrerako haurrei eta zentro askotan teknologia berriak azaltzeko esperientziak jarridira martxan.

Hala ere, ez dirudi oso egokia denik “ikasketa” hitza erabiltzea adin horretakohaur batek jakingai horiekin izango duen harremana definitzeko. Era berean, kezka batadierazten da horrek ez ote duen espezializazio gehiago ekarriko --baieta, ondorioz,irakasle gehiago-- adin horretako umeen ikasgeletan. Egin daiteke, guztiarekin ere,irakasgai horiek eman, baina saiatuz modurik integratuenean egiten. Zentzu horretan,Kontseiluak proposatzen du ikastetxe batzuetan jadanik dauden laguntzako irakasleakmusikan edo ingelesean espezializatu daitezela eta lanegun osoan jardun daitezelaetapa horretan, hezkuntza koordinazio gehiago egon dadin eta harreman estuagoahaurren eta irakasleen artean.

Azkenik, Kontseiluak zalantzak adierazten ditu etapa hau –haur hezkuntzakolehen eta bigarren zikloa-- bultzatzeko eta 3tik 6 urtera bitarteko umeentzako beharbezainbat ikaspostu publiko egongo direla bermatzeko borondate politikorik ba otedagoen, zirriborroan ez baita konpromisorik hartzen ikasleak osoki eta dohainikeskolatzeko; aldiz, hauxe esaten da: “Hezkuntza Administrazioek, zeinek bereAurrekontuek uzten dioten neurrian, laguntza emango dute behar diren adinaikaspostu sortzeko”.

LEHEN HEZKUNTZA

Haur Hezkuntzarekin gertatzen den bezala, Dokumentuak oso aipamen gutxiegiten ditu etapa honi buruz. Dokumentuak azpimarratzen du hauek direla etapahonetan nabarmenki bultzatuko diren irakasgaiak: irakasgai oinarrizkoak –hizkuntza eta

Page 14: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

14

matematikak--, hizkuntza arrotz bat, eta informazio eta komunikazio teknologia berrienikasketa eta erabilpena.

Ados gaude ikasle guztiek irakasgai instrumental oinarrizkoak menderatzeadela Lehen Hezkuntzaren helburuetariko bat. Lehen Hezkuntzako ikastetxeen egoeranahiko ona denez oro har, baldintza egokiak daude hobekuntza prozesuei ekiteko. Eraberean, hezkuntza administrazioak detektatu egin behar ditu zeintzuk diren egoeragatazkatsuenak, zeintzuk euren arrazoiak, eta atentzio indibidualizatuko eta hezkuntzaerrefortzu planak bultzatu behar ditu ikastetxeetan, etapa honetako ikasle guztiekbermatua izan dezaten behar diren oinarrizko ezagupen instrumentalak eskuratzendituztela.

Baina atal honetan aurrekoa bezain garrantzitsuak diren beste helburu batzukere botatzen dira faltan, euren artean, eta batez ere, honako hau: ikasleen garapenpertsonaleko prozesuak bultzatzea, bai ikasle bakoitzaren autonomia pertsonalari etabai sozializazioari dagokionez.

Aipatu gabe uzten da baita ere etapa honetarako ezarritako egitura. Kontseiluhonek uste du mantendu egin behar dela gaur egunean ezarrita dagoen egitura, hots,nortasun bana duten hiru zikloak, ikasketa errazten dutelako erritmo eta prozesuberezituak bideratuz.

Bestalde, ez da ezer esaten metodologiaz, kurrikulumaz, irakasleenprestakuntzaz, eta ezta ere faktore horiek ikasketa/irakaskuntza arloko beharrizaneieman beharreko erantzunarekin eta irakasgai instrumentalak ikasle guztiengan finkatubeharrarekin daukaten zerikusiaz. Ez dira aipatzen, ezta ere, elkarbizitzaren sustapenaeta dibertsitatearen errespetua bezalako gaiak. Ematen du Dokumentuan ikaslea ezdela gehiago bere ezagupenen eraikuntzaren aktore nagusia.

Dokumentuan aipatzen den area-zerrendari dagokionez, IngurumenarenEzaguera bi arlotan banatzen da: Zientzia eta Gizartea, batetik, eta Jakintza Historiko-Geografikoa bestetik, banaketa horretaz inolako azalpenik ematen ez bada ere. Alta,pentsa daiteke banaketa hori funtsean hurbilago dagoela irakasgai edo materiakontzeptutik area kontzeptutik baino, eta, hartara, ez dela kontuan hartzen adinhorretako ikasleek modu globalago batean egiten dutela errealitatera hurbildu etaerrealitatea ikasi. Horregatik, iruditzen zaigu interesgarriagoa dela ingurumenariburuzko ezagupen-area bakar bat mantentzea, zatikatu gabe. Bestalde, ez daplanteamendu transbertsalik aipatzen.

Hizkuntza arrotz bat ikasteari dagokionez, Kontseilu honek oso begi onezikusten ditu Euskal Autonomia Erkidegoan hizkuntzen irakaskuntza hobetzeko egindiren ahaleginak. Iruditzen zaigu Euskal Autonomia Erkidegoan egin den esperientzia(4 urtetik gorako haurrei ingelesa irakastea) edo beste komunitate batzuetangauzatzen ari direnak (8 urtetik gorako haurrendako errefortzua) kontuan hartubeharko liratekeela eta, nolanahi ere, Komunitate Autonomoen eskuetan utzi beharkolitzatekeela ekimen horiek garatzea.

Azkenik, Kontseilua desados dago etapa honetako kurrikulumaren helburu etaedukiak zehazteari buruz Dokumentuak esaten duen honekin: “kontuan hartuko dabehar den progresioa eta DBHko etapako helburu eta edukiekiko koherentzia”, hain

Page 15: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

15

zuzen ere baieztapen horrekin zalantzan jartzen delako kurrikulumeko helburuak etaedukiak zehazteko jarraitzen den logika. Kontseiluaren iritziz, planteamendua zuzeneginez gero, alderantziz esan beharko litzateke: Lehen Hezkuntzako helburu etaedukiak behar direla kontuan hartu DBHkoak zehaztean.

DERRIGORREZKO BIGARREN HEZKUNTZA

Hezkuntzaren Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentuan honako helburu hauekezartzen zaizkio Bigarren Hezkuntzari: “Kultura zientifiko, teknologiko etahumanistikoaren oinarrizko ezagupenak ikasleei helarazi, ikasmolde autonomo bat etadagozkien ekintzak burutzen laguntzeko lanmoldeak finkatu, euren eskubide-eginbideak onartzeko gai egin eta behar den prestakuntza eman goragoko ikasketakegiteko edo lan munduan sartzeko”. Era berean, etapa horrek baditu beste helburubatzuk, Dokumentu honetan Batxilergora arte atzeratu direnak oinarrizko ikasketakdirelako, esaterako: “Informazio eta Komunikazio teknologiak ikasketa prozesuetaraaplikatzea; osasunarekin, kontsumoarekin eta ingurugiroa zaintzearekin lotutakoohitura onak irakastea; ikaste, errespetu eta diziplina ohiturak irakastea eskolakozereginak egoki burutzen eta norberaren nortasuna garatzen laguntzeko”. Helburuhoriek lortzeko kasu askotan zeharkakotasun printzipioa aplikatu beharko da.

Etapa honetan ikasleek eskubidea daukate erregimen arruntean eskolatuakizateko 18 urte bete arte, eta eskubide hori ezin utz daiteke ebaluazio taldeareneskuetan. Alta, bidezkoa da ebaluazio taldeak proposamen bat egitea, gurasoek etaikasleek gogoan erabili dezaten erabaki bat hartu aurretik. Kasu berezi-berezietan,ebaluazio taldeak eskumena izan beharko luke Administrazioari eskolatze baldintzabereziak proposatzeko.

Kontseilu honek ez du onartzen DBHko aurreneko bi ikasturteak “neurri handibatean ikaslea gidatzeko” direlakoa. Etapa osoaren helburua, berez, heziketa da, ikasleguztiei bermatu behar baitzaizkie oinarrizko ezagupenak. Etapa hau ez da soilikgoragoko ikasketetarako edo lan mundurako prestakuntza aldi bat. Lehenbiziko biikasturteetan, orientazio edo gidaritzak helburu hauek ditu: ikasle bakoitzarengarapenari lagundu, ikasleari bere ahalmenak zeintzuk diren aurkitzen lagundu etaikasketetan aurkitzen dituen zailtasunak gainditzen lagundu. Gidaritza bokazionala etaprofesionala etapa honetako azken urteetako kontua eta ondoko ikasketetakoa da.

Errefortzu taldeak

Kontseilu honek uste du neurri segregatzaile bat dela “errefortzu taldeakantolatzea ikasteko zailtasunak dituzten ikasleei laguntza emateko”. Ez dira taldemarjinalak sortu behar ikasteko arazo gehien dituzten eta eskolari gehienik muzinegiten dioten ikasleekin, eta hain gutxi 12 urtetik aurrera. Holako neurri bat hartzea,“eskola-porrota”ri buru egiteari uko egitea bezala izango litzateke.

Page 16: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

16

Ikasketa-arazoei aurre egiteko posible da kurrikulum malguak eskaintzea,errefortzuak erabiltzea (batez ere errefortzu prebentiboak), ikasgelatan ikasleenaniztasuna kontuan hartzea, eta baita ere LOGSEn esaten dena betetzea, hots, irakasletaldeak erabakitzea ebaluazio bileran nolako errefortzuak behar dituzten ebaluazionegatiboa izan duten ikasleek. Legeak bermatu egin behar du --eta ez bakarrik aukeraeman-- ikastetxeek aukera izango dutela derizten plan eta errefortzu neurriakezartzeko, zehaztuz zein muga ezin diren hautsi eta behar dituzten baliabideak moduekitatiboan eskainiz, ikasleen baldintza eta beharrizanak kontuan izanik. Horri buruz,Administrazioek konpromisoa hartu behar dute gehiago inbertitzeko hezkuntzan, behardiren giza eta material baliabideak jartzeko hezkuntza sistemaren eskuetan.

Arestian aipatu dugun hezkuntzaren egoerari buruzko Eskola Kontseilu honekidatzitako txostenean “eskaria egiten zaio Hezkuntza Administrazioari arreta bereziaeman diezaien eskolara egokitzeko eta eskolan integratzeko arazo larriak dituztenikasleei, eta saia dadin aukeratzen dituen konponbideen bitartez ikastetxeek izanditzaten gero eta ahalmen eta eskumen gehiago ikasle bakoitzari zor zaion arretaemateko.”

Txosten berean hobekuntza batzuk proposatzen dira, baina MinisteriokoDokumentuak ez ditu aintzat hartzen, nahiz eta Eskola Kontseilu honen iritzizgarrantzitsuak izan:

• Gutxitu egitea area kopurua eta ikasgela bakoitzean ari diren irakasleenkopurua, batez ere DBHko lehen zikloan.

• Indartu egitea tutoretzak, hala indibidualak nola taldekakoak, ikasleenikasketa prozesua jarraitu eta gidatzeko.

• Arreta berezia ematea ingurumen behartsuekin lotutako arazoak dituztenikasle multzo handienak dauzkaten ikastetxeei.

Euskal Autonomia Erkidegoan martxan jarri diren Interbentzio BerezikoProiektuak ikastetxeek prestatuak dira euren beharrizan eta baliabideen arabera.Proiektu horiek arautzen dituen arauak ez du galarazten taldeak osatzea ikasgelazkanpo, baina mugatu egiten du aukera hori, eta are bide horretatik ez jotzeko aholkuaere ematen du (lehentasuna ematen zaie estrategia hori erabiltzen ez duten edo albaitgutxien erabiltzen duten proiektuei). Interesgarria izango litzateke emaitza onenaklortu dituztenak aztertzea, ikusteko zein elementu aplikatu diren.

Ibilbideak

Eskola Kontseiluak ezetsi egiten du “ikasleen beharrizan eta interes anitzeierantzuteko” DBHko azken bi urteetarako proposatzen den ibilbidea.

Ibilbideen definizioa oso lausoa da. Ibilbide horiekin, ikasleen aukerakantolatzeko itxuraren azpian, taldeen homogeneitatea bilatzen da, irizpidetzat erabilizikaslearen arterainoko eskolako historia eta ondoko ikasketetarako orientazioa.Helburu horrekin, ikasleak gaitasunka taldekatzen dira. Eztabaida da ea egoki den alaez, hala teorian nola praktikan, taldeak homogeneoak ala heterogeneoak izatea, edo,bestela esanda, zenbateraino den desiragarri eta posible heterogeneitatea ikasgeletan.

Page 17: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

17

DBHko 3. mailan bi ibilbide proposatzen dira eta DBHko 4. mailan hiru. Horieigehitu behar zaizkie ibilbide ezkutu bat, errefortzu taldeek osatzen dutena, eta, 15urtetik aurrera, Hastapen Profesionaleko Programak.

Ibilbideak sinplekeria hutsa dira eta ikastetxeen autonomia kolpatzen dute.Hezkuntza publikoaren ikuspegitik beldurra dago ez ote diren ikastetxeetan bildukoorientazio tekniko-profesionaleko ibilbideak eta, batez ere, ikasteko eta eskola bizitzanintegratzeko arazo gehien daukaten ikasleendako ibilbide ezkutua. ItunpekoHezkuntzaren ikuspegitik, beldurra dago ibilbideak martxan jartzearekin ez ote zaionherio kolpea emango hainbat ikastetxeri.

Ezinezkoa da bizpahiru ibilbide ezartzea (“errefortzuzko ibilbidea” izan ezik) hiruhizkuntza-eredu dituen Euskal Autonomia Erkidegokoa bezalako sistema batean.Zailtasunak eta kostuaren handiak murriztu egin dute aukera ahalmena, batez ereeredu bereko lerro bat edo bi dituzten ikastetxe txikietan. Zailtasun hori izugarrihandituko da baldin ibilbideen bitartez ikasleen aniztasuna eskolaordu guztietarahedatu nahi bada. Ezintasun praktiko horri hezkuntza mailako beste arrazoi bat gehitubehar zaio: osatuko diren taldeak hain txikiak izango dira non ikaragarri pobretukodiren ikasleen arteko harreman pertsonalak eta taldeen sozializazio eta ikasketaahalmenak.

Ibilbideak aukeratu beharrak 14 urteetara aurreratzen du etorkizuneaneragina izango duten hautuak egiteko ordua, eta bistan da adin horretan ezin delahorren erabaki garrantzitsurik hartu. Bide horretatik LOGSEren aurreko garaietaraitzultzen gara. Ikasle askok denbora gehiago behar izaten dute behar bezalako ikasketamaila iristeko; horiek behartuta egongo dira bigarren mailako ibilbideak sobera goizaukeratzera. Hori gertatzen zaie batez ere familia behartsuetatik datozen ikasleei, etaeurak dira, horrenbestez, neurri honek gehien kaltetzen dituena. Ondorioz, hezkuntzaelitistagoa bihurtuko da, ororen kaltetan.

Lanbide Heziketa berriro izango da kaltetua. Ikasleei bidaltzen zaien mezuada ikasle txarrenak maila ertaineko Prestakuntza Zikloetara doazela. Kurrikulumakomuna izan arren, ez da berdina izango ibilbide bakoitzeko exijentzia maila, apalagoaizango baita Lanbide Heziketako ikasketak egin nahi dutenentzat.

Kontseiluak uste du kurrikulum aukera handiagoa eskaini beharko litzatekeelaeta sakonkiago aztertu beharko liratekeela bere aukerak eta mugak. Ikastetxeek izandezatela aukera kurrikulum ezberdinak eskaintzeko eta horrela ikasleen aniztasunarihobeto erantzuteko. Hautazko irakasgaien bitartez posible da area baten esparruagainditzen duten gaiak jorratzea eta gai horiek ikasleen eguneroko bizitzatik hurbilagojartzeko moduko ikuspegi batetik azaltzea. Komeni da Bigarren Hezkuntzako eskolamapa errebisatzea, besteak beste ahalik eta malgutasunik handiena bermatzeko. Horilortzeko, posible izan beharko litzateke gaur eguneko ratioen araudia ere aldatzea, halabehar izanez gero.

Kurrikulumen Dibertsifikazio Programek frogatuta utzi dute badirelaantolatzeko eta irakasteko proposamen batzuk lagundu egiten dutenak DBHko ikasletalde bati atentzioa ematea. Ondorioak atera behar dira programa horietatik etaprograma horiek aplikatuz irabazitako esperientziatik, euren alde positiboak etapakobeste talde arruntetara zabaltzeko. Bestalde, ikusirik Dokumentuak ez dituela Programahoriek batere aipatzen, beldur izateko da ez ote diren ezabatu nahi. Galera handia

Page 18: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

18

izango litzateke holakorik egitea gorago aipatu diren Programa horien onurak bestetaldeetara zabaldu aurretik.

Kurrikulumak daukan arazoa da nola hurbildu errealitate soziala eta lanmundua Bigarren Hezkuntzara, adin horretako ikasleek gizarteko eta lanekoprotagonista direla senti daitezen. Ezinezkoa da ikasleak eskolako aterpean zarratutaatxikitzea, eskolatik landa euren kasa ezagutzen hasiak diren kaleko bizitzarekinzerikusirik ez duten gauzak ikastera behartuta.

Euskadiko Eskola Kontseiluak oso begi onez ikusten du ikasleek aukeratzeaikasi nahi duten ibilbidea, posible izatea ibilbideen arteko joan-etorriak egitea (nahizeta aukera hau ez den askorik baliatuko) eta ibilbide guztiek Bigarren HezkuntzakoGraduatu titulu berera jotzea.

15 urtetik gorako ikasleendako Hastapen Profesionaleko Programak

“15 urtetik gora eduki eta eskaintzen zaizkien ibilbideetako bat ere hartu nahiez duten ikasleentzat Hastapen Profesionaleko Programak eratzen dira (gaur egunekoberme soziala), kurrikulum erabat praktikoarekin” Proposamen honekin hautsi egitenda 16 urtera arte ikasle guztiek oinarrizko hezkuntza hartu behar dutela agintzen duenprintzipioa. Aztertu beharrean nolatan izan daitekeen 15 urteko ikasle batek“eskaintzen zaizkion ibilbideetariko bat ere hartu nahi ez izatea”, eta eskura jarribeharrean ikasle horrek ikasten jarraitzeko behar dituen baliabideak, bidea erraztenzaio ikasketak bertan behera uzteko.

Krudel aire bat hartzen zaio Dokumentuari, ikasketetan batere itxaropenik ezduten eta, neurri handi batean, promozio pertsonaleko esperantzarik ere ez dutenikasleez mintzo delarik “ikasle haien igurikapenei erantzuteko asmoz...” esatenduenean. Alta, holako egoerak gertatu egiten dira eta erantzun bat eman behar zaie.Ez dirudi ordea Lege berriaren erantzuna denik egokiena.

Euskal Autonomia Erkidegoan, Eskolatze Osagarriko Programen bitartez ikaslehoriei laguntasuna eman nahi zaie, baina beste zentzu batean. Planteamendua ez daprofesionala, hezitzailea baino, hots, hezkuntza helburuak sendotu nahi dira etaoinarrizko ezagupenak segurtatu, nahiz eta horretarako lantegiak erabili eta lantegihorietan lanbide heziketako ekintzak burutu. Gainera, programa hauek erabatezohikoak dira eta, beraz, garrantzitsua da indarrean dagoen araudiko kontrolakirizpide argi eta zorrotzez funtzionatzea.

Hastapen Profesionaleko programek 16 urtetik gorako ikasleentzat izatenjarraitu behar dute, derrigorrezko hezkuntza amaitu ondoren aplikatzekoak.

Ebaluazioa eta promozioa

Dokumentuak egiten duen proposamena hauxe da: “Derrigorrezko BigarrenHezkuntzako ikasleen ikasketen ebaluazioa izan dadila jarraitua eta ezberdina

Page 19: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

19

kurrikulumeko irakasgaien arabera”, proposatu beharrean ebaluazioa “jarraitua,integratzailea eta indibidualizatua” izan dadila, LOGSEk agintzen duen bezala.Ebaluazioa ez da gehiago talde-lana, etaparen helburuek uzten diote erreferentekolektiboa izateari eta irakasle bakoitza bere irakasgaiko helburu eta ebaluazioirizpideetan zentratzen da.

Orientazio horrekin berriro itzultzen gara irakasgai bakoitzari dagozkionezagupenetan zentratutako ebaluaziora eta bistatik galtzen dira etaparen helburuorokorretan formulatuta dauden oinarrizko ahalmen eta trebetasunak. Helburu horiekez dira lortzen irakasgaika, baizik eta irakasgai guztien ekarpenarekin jasotakoezagupenen bitartez.

Dokumentuan esaten da, gainera, hobetu egin daitekeela irakasleenirakaslanaren ezagutza, “irakasleek modu kolegiatuan –eta era ezberdinean irakasgaienarabera—parte hartuz DBHko hurrengo ikasturteetarako sarrera erabakitzen duenebaluazio batzordean”. Horrekin iradokitzen dena da errefortzu indibidualaren bidezlortzen dela ezagutza, ez talde lanaren bidez. Horrek, luzera, irakasleen posizioaahultzea eta mendratzea dakar.

“Ebaluazioa eta promozioa etapa hau osatzen duten lau ikasturteetarikobakoitza amaitu ondoren egingo dira” esateak ondorio bat dakar: zikloak desagertzea.Zikloak ikastetxe gehienetako lan praktikoan isla gutxi izan duen antolakera bat izandira, baina maiz baliagarriak ere suertatu dira hezkuntza lana koordinatzeko etairakasleak banatzeko. Uste dugu zikloak mantendu egin behar direla eta saiatu behardela euren funtzionamendua hobetzen.

Honako hau proposatzen da: “ikasturte bakoitzeko irakasgai guztiakgainditzen ez dituzten ikasleek aukera izango dute azterketa berezi bat egiteko...ikasturtea amaitu aurretik egin beharko dena”. Ez dauka zentzurik ezagupenkonkretuak ikastera baino gehiago oinarrizko ahalmen eta trebetasunak garatzerabideratutako hezkuntza eredu batean, ezagupen horiek ikasturtean zehar gainditzen ezduenari azterketa berezi batean gainditzeko aukera ematea epe labur batean(gehienetan gaizki aprobetxatutakoa). Logikoagoa izango litzateke ikasturte batekoirakasgai batzuk gainditu gabe hurrengo urtera igarotzen diren ikasleei atentziopertsonala ematea hurrengo urtean. Proposatzen den neurri hori onartuko balitz,maiatzaren azken aldera hasi beharko litzateke aplikatzen eta ez irailean, horrekikasleari eta haren familiari ekarriko lizkiekeen arazo guztiekin.

DBHko 1.etik 2.rako promozio automatikoa da zikloen ondorio nabarmenena.Interesgarria izango litzateke ziklo bakoitza bi ikasturtekoa izatea, nahiz eta ikaslebatzuk, kasu bakan batzuetan, hiru urtetan egin behar izango lituzketen. Ebaluaziobileretan ikasle bakoitzaren ikasketa prozesua aztertu beharko litzateke, ebaluaziotaldeak modua izan lezan erabakitzeko, une jakin batean eta zikloa amaitu arte itxaronbehar izan gabe, ikasle bati komeni zaion ala ez ziklo horretan beste urtebete bategitea.

Neurri horrek erabateko neurri bereziaren izaera duenez bakarrik erabili beharda beste neurri arruntak ezertarako izan ez direnean eta esperantza dagoenean ikaslebati aplikatuz gero emaitza ona lortuko dela. Ez da zuzena ikasturte bat errepikaraztea

Page 20: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

20

zigor gisa, eta hain gutxi uste izatea ikasturte bat errepikaraziz ikasleari ikasteko grinasartuko zaiola.

Arestian aipatutako Eskola Kontseilu honen txostenean adierazten zenindarrean dagoen araudia, behintzat Euskal Autonomia Erkidegoan garatuta dagoenbezala, egokia dela eta ez daukala aldaketaren premiarik. Esaten zen, hala ere,bazirela zalantza batzuk araudia ikastetxeetan aplikatzeko moduari buruz, batetiksobera nasai jokatzen delakoan gainditu gabeko bi irakasgai dituzten ikasleak hurrengourtera promozio bereziaren bidetik pasatzerakoan, eta bestetik gainditu gabekoirakasgaiekin hurrengo urtera pasatzen diren ikasleentzat behar bezainbat errefortzuneurri egokirik ez dagoelakoan.

Legeak ebaluazio taldearen eskuetan utzi beharko luke neurri hau noizaplikatu erabakitzea. Legeak ikasturte bat behin baino ezin errepikatu daitekeelaesaten duen bezala, orobat zehaztu beharko luke zenbat aldiz aplikatu ahal izango denneurri hau etapa guztian zehar. Gaur egun indarrean dagoen araua --DBHn behinbakarrik errepikatu daitekeela, eta, Lehen Hezkuntzan errepikatu ez bada, bi aldiz--egokia dirudi ez dadin osatu sobera adin ezberdinetako ikaslez osatutako talderik.Pentsatu beharko da, baita ere, errepikatzea ez dela izan behar aurreko urteanegindako guztia bigarren urtean berdin egitea; aitzitik, ikasturtea ikaslearenbeharrizanei egokitu beharko da, ikasle bakoitzaren ahalmen eta zailtasunen ikerketasakon batetik abiaturik.

Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua

Bigarren Hezkuntzako Graduatu Titulua lortzeko beharrezkoa izango da“etapako irakasgai guztiak gainditzea”. Kontseilu honek uste du berriro galtzen delaetapako helburuen erreferentzia eta ez dela kontuan hartzen oinarrizko hezkuntzakoetapa bat dela, beste ikasketa guztien giltza izan behar duena eta ikuspegi orokorraizan behar duena. Ez litzateke aldatu behar indarrean dagoen araua, aski exigente etamalgua da eta. Exijentzia horrek, eta irakasgaikako ebaluazioak, irakasle guztieneskuetan jartzen du azkenean titulua emateko erantzukizuna. Kontseiluak uste du hobedela erabaki hori irakasle talde osoarena izatea.

BATXILERGOA

Gaur egun dauden hiru batxilergo motaren ordez lau mota ezartzekoproposamenari dagokionez, Kontseiluaren iritzia da aldaketa hori ez dela beharbezainbat arrazoitzen. Oraingo Batxilergo motak aberatsagoak eta anitzagoak dira etahobeto erantzuten diete ikasleen beharrizanei, hala Prestakuntza Zikloak aukeratzendutenenei nola unibertsitatera bideratzen direnenei.

Page 21: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

21

Batxilergo Teknologikoaren kasuan bereziki, Kontseiluaren iritzia da aukeraautonomo eta independente bezala mantendu beharko litzatekeela, Natur eta OsasunZientzietako Batxilergotik bereizita.

Batxilergo Teknologikoa aukera independente bezala ezabatuz eta Natur etaOsasun Zientzietako Batxilergoarekin bat eginez sortzen den batxilergoa elitistagoabihur liteke eta promozio bide zuzen bat bultza lezake Maila Ertaineko Zikloetatik GoiMailako Zikloetara; horrek kalte egin liezaioke Lanbide Heziketari. Gainera, ez daargitzen zergatik murrizten den mota bat eta zergatik ezartzen diren beste hiruak,posible denean beste mota batzuk sortzea bai Zientzia eta Teknologia taldean eta baitaere Humanitate eta Gizarte Zientzietan.

Proposamen horren bidez ibilbideen antolaketa eta irakaskuntzaren kalitateahobetu nahi bada, helburu horretara bideratutako neurriak hartu beharko lirateke,ikastetxeei baliabide gehiago eta azpiegitura hobeak emanez (lantegiak, laborategiak,materialak, eta abar). Bestalde, itxura txarreko joera bat hasi da nabaritzen: ematendu aldatzen hasi dela Batxilergoaren hasierako planteamendua eta orain gehiagobideratzen ari dela unibertsitatera sartzeko ikasketetara, alde batera utziz Goi MailakoFormazio Zikloetara sartzeko behar den lanbide heziketa tankerako oinarrizkoprestakuntza. Dokumentuaren proposamenaren bidetik joz gero arriskua dagoBatxilergoko bi ikasturteak --Batxilergoko helburu espezifikoak lortzera bideratuta egonbeharko luketenak-- Batxilergoko Azterketa Orokorra (BAO) gainditzeko prestakuntzahutsa bihurtzeko, ikasleen formazioaren kaltetan.

Ikusten da edukiak egokitzeko eta irakasgaien didaktika hobetzeko hasierakooldar hura, irakasleek hain gogotik besarkatu zutena, ahuldu egin dela oro har. Egokiizango litzateke ahalegin berezi bat egitea alderdi hau jorratzeko, hobetu daitezenikasleen aukerak eta ematen zaien hezkuntzaren kalitatea.

Medikuntza, erizaintza, fisioterapia eta antzeko ikasketetara bideratutadauden Natur eta Osasun Zientzietako Batxilergotik heldutako ikasleen eskakizunakegokitzeari dagokionez, eta ikusirik ikasketa mota horiek egiteko Unibertsitateandagoen ikaspostu eskaintzaren urria, egin beharko litzatekeena ez da Batxilergokoaukerak murriztu, baizik eta ikaspostu horien eskaintza handitu.

Batxilergoko Azterketa Orokorra

Euskadiko Eskola Kontseiluak zalantzan jartzen du bai froga hori eginbeharra eta baita froga bera ere; are gehiago, bada puntu honekin zeharo desadosagertzen denik iruditzen zaiolako azterketa hori kontrol mekanismo hutsa bezalaplanteatzen dela, hobekuntzarako tresna bezala barik.

Frogatuta dago azterketa orokorrek ez dutela askorik laguntzen jakiteko zeinden ikasleen benetako ezagupen maila eta gehienetan baldintzatu egiten dituztelaaurreko prozesuak. Hortxe sortzen da hain zuzen arriskua Batxilergoko urte biakBatxilergoko Azterketa Orokorra prestatzeko beste ezertarako ez izateko, etaBatxilergoko helburu espezifikoak, aurreko kapituluan adierazi direnak, alde baterautziak izateko.

Page 22: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

22

Gainera, BAOak zuzenean kolpatzen du ebaluazio jarraitua eta klaustrobakoitzaren eta Komunitate Autonomo bakoitzaren autonomia kurrikularra.

Ahozko eta idatzizko ariketa baten bidez egin nahi den atzerriko hizkuntzarenazterketari dagokionez, errezelo handiak daude. Azterketa horrek kalte egingo liokeakademiak ordaintzeko edo atzerrira joateko dirurik ez daukaten ikasle behartsuenespedienteari. Atzerriko hizkuntzen ikasketa hobetzeko beste neurri batzuk bultzatubeharko lirateke, esaterako hizkuntza irakasle gehiago ariarazi ikastetxeetan,hizkuntzen didaktikako ikastaroak eman irakasleei, ikastetxeak teknologia berriekinhornitu, tresna horiek erabiltzen irakatsi, eta abar.

Batxilergoko Azterketa Orokorraren aurka egoteak ez du esan nahi bestekanpo azterketa batzuk egiteari uko egiten zaionik. Ez da zuzena pentsatzea hezkuntzasistemaren ebaluazioa ikasleen errendimendu akademikora mugatzen dela (erabatgaindituta dagoen ebaluazio eredua). Nolanahi ere, hezkuntza sistemaren ebaluazioanprozesu eta eragile guztiak sartuta egon beharko lirateke (administrazioa, ikastetxeak,zuzendaritza, irakasleak, ikasleak eta gurasoak).

Hezkuntza sistemaren errendimendua neurtu nahi balitz ikasleen emaitzaakademikoei dagokienez, eta datu horiek jakiteko Batxilergoa amaitu arte itxaron nahiizango ez balitz, posible izango litzateke Irakas Sistema Ebaluatu eta IkertzekoErakundeak (ISEIE) aurretiaz zehaztutako azterketa batzuk eginaraztea –prozesuakhobetzeko aztertu behar diren mailetan bakarrik--, lantzean jakitea komeni denajakiteko.

Behin Batxilergoko helburuak lortu ondoren, unibertsitatera sartzerakoanikasleak ez lituzke aurkitu behar gutxieneko oztopoak baizik, irizpideak bateratu etamerezimenduak eta ahalmenak bermatu beharrean arbitraritatea sendotu lezaketenpremia gabeko bestelako langa batzuk jarri gabe. Nolanahi ere, ikasle bakoitzarenkurrikuluma bai kontuan har liteke ikasketa jakin batzuetara sartzeko bidea errazteko.

Goi Mailako Lanbide Heziketarako sarrera

Gaur egun 20 urtetik gorako edonor aurkeztu daiteke Goi MailakoPrestakuntza Zikloetara, Lanbide Heziketako Titulu ertaina eduki zein eduki ez.

Kontseiluak arrisku bat ikusten du, hots, ez ote diren finkatuko bi eskolatzebide elkarrekin uztar ezinak direnak: lanbide heziketarena, batetik, eta unibertsitaterabideratutako ikasketena, bestetik. Berriro proposatzen da egokitze-kurtsoa, baina ez duinolako abantailarik ekartzen, aukera baitago jadanik indarrean dagoen sarrerafrogaren bitartez sarbidea egiteko.

Honako faktore honek indartzen du ideia hori: ikasle batek Batxilergokoikasturte biak osorik gainditu arren Batxilergoko Azterketa Orokorra lau saioren buruangaindituko ez balu, Batxilergoko titulurik gabe geratuko litzateke eta beste irtenbiderikez luke izango baizik eta edo Maila Ertaineko Prestakuntza Zikloetara jo, edo GoiMailako Zikloetara sartzeko azterketa librea egin. Aldiz, maila ertaineko teknikariek goimailara igarotzeko aukera izango dute egokitze-kurtsoa gainditze hutsarekin. Egoera

Page 23: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

23

horrek anitz ikasle atzeratuko ditu Batxilergoko ikasketak egitetik, eta era horretanikasketa horiek galdu egingo dute goi mailako prestakuntza zikloetara sartu nahi dutenikasleak prestatzeko izaera. Horrek guztiak kalte egingo dio Lanbide Heziketarenkalitateari.

Helduen Hezkuntza

Nahiz eta ikasleak 18 urte bete arte egon daitezkeen ikastetxe arruntetaneskolatuak Bigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortzeko, badira 16 urtez goitiko eta18 urtez beheitiko ikasleak Lanbide Heziketarako Hastapenean interesik ez dutenak etaBigarren Hezkuntzako graduatu titulua lortu besterik nahi ez dutenak. Kasu horietan,ona da Helduen Hezkuntzara sartzeko aukera izan dezaten, gaur egun urrutikohezkuntzara jotzea beste aukerarik ez daukate eta.

Alta, ikasle horiei aukera eman beharko litzaieke ikastetxe arruntetan egotekohala egin nahi izango balute.

3. Kapitulua HEZKUNTZA BEHARRIZAN BEREZIAK DITUZTEN HAURRENATENTZIOA

Ikasle atzerritarrendako programak

Proposamenak zeharo atzentzen du sozializazioak daukan garrantzia ikasleatzerritarrak gure hezkuntza sisteman integratzerakoan. Gai hori garrantzitsuenetarikobat da hezkuntza sistematik sortzen den edozein programatan.

Beraz, ez dauka zentzurik programazio berezi bat taxutzea ikasle horientzat,salbu eta harrera programekin edo hizkuntza inmersio programekin lotuta daudenak,baina horietan ere beti helburua ikasleok albait arinen ikasgela arruntetan ezartzea izanbehar da. Helburua ez da segregatzea, integratzea baizik, eta integrazioa egiteanikuspegi interkultural batetik jokatzea, ikasleek, hala bertakoek nola atzerritarrek, ikasdezaten “elkarrekin bizitzen” kultura anitzeko gizarte batean.

Desegokia dirudien bezala hezkuntza arazoak dituzten ikasle atzerritarrakikasgela berezietan jartzea, Kontseilu honek uste du ikasle horien eskolatzeak arepremiatsuagoa egiten duela neurri zorrotzak hartzea hezkuntza beharrizan bereziakdituzten ikasle atzerritarrak ikastetxe jakin batzuetan neurriz gain pilatzeko joerarizainak mozteko. Neurriak hartu behar dira eta laguntzak eman behar dira populaziohori modu orekatuan banatu dadin ikastetxe eta sare guztien artean.

Page 24: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

24

Ikasle horiek beste ikasle guztiek dituzten baldintza berdinekin eskolatzeko,giza eta diru baliabide handiak behar dira.

Atzerriko jatorria duten ikasleen hezkuntzak ez luke beste berezitasunik izanbehar baizik eta, behar denean, errefortzu neurri zenbait aplikatzea, beti ere, baina,sistemaren filosofia orokorraren barruan jokatuz. Gure ustez, filosofia horren oinarriakbesarkamena eta aniztasunaren atentzioa izan beharko lirateke.

Beraz, ez da ezberdintasunik egon behar lan mundurako balio dutenziurtagiriak ematean.

4. Kapitulua. IKASTETXE PUBLIKOEN ANTOLAMENDUA ETA ZUZENDARITZA

Hezkuntzaren Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentuak aldaketa sakonak sartzenditu ikastetxeetako antolakuntzaren bi arlo garrantzitsutan. Batetik, aldaketak dakartzaikastetxe publikoetako antolakuntza-egituran eta, bestetik, ikasleak onartzeko irizpideberriak ezartzen ditu, sistema osoari eta sistemako ikastetxe guztiei eragiten dietenak.

Beste maila apalago batean, ikastetxeetako autonomia-esparru batzukgaratzeko borondatea adierazten du eta testu liburuetarako baimena arautzen du.

Ikastetxe publikoetako antolaketa egitura berriari dagokionez, aipatzekoa dalehenik gobernu eta partaidetza organoen banaketa berri bat, partaidetza organoetankontrol eta kudeaketa funtzioak sartzen direla. Ikastetxeko Eskola Kontseiluak galduegiten du zelanbait bere eragin esparrua lehenbiziko taldetik bigarren talderapasatzean.

Euskadiko Eskola Kontseiluak horri buruz uste du ikastetxeekin zerikusia dutenerabakiak hartzeko prozesuan hezkuntza komunitateak izan behar duen partaidetzaarazoak ez direla konpontzen konpetentziak gutxituz, organo bakoitzak ondoen beteditzakeen funtzioak sendotuz baizik. Kontseilu/zuzendari bikote berriak ekarri lezakeenfuntzio birbanaketaren lausotasunaren aurrean, uste dugu Eskola Kontseiluakerabakigune gorena izaten jarraitu behar duela eta, ondorioz, eskumena izan beharduela beti ikastetxeko lerro programatiko nagusiei buruzko erabakiak hartzeko --gauregun aitortuak dituen eskumenei eutsiz hain zuzen ere--, epe labur eta ertaineko planinstituzionalak onartuz eta plan horien kontrola eta ebaluazioa eginez. Horibateragarria da zuzendaritza taldearen eskumen exekutiboak indartzearekin.

Oinarri Dokumentuak zuzendariaren papera aztertzen du bereziki, eta eskumengehiago ematen dizkio, “bere buruzagitza eta autoritatea indartuz”, testuak dioenbezala. Horren ostean zerrendatzen diren funtzioak ikusirik (bultzatu, sustatu, fagoratu,bideratu), badirudi nekez betetzeko moduko enuntziatuak direla, behintzat horiekobratan eman behar dituztenek laguntzen ez badute. Zalantzan jarri liteke, bestalde,zuzendaria “Administrazioak ikastetxean duen ordezkaria” bezala definitzeak inolakogisaz lagundu ote dezakeen zuzendarien lidergoa sendotzeko, batez ere denbora

Page 25: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

25

berean ez baldin bada esaten zuzendaria ikastetxeak berak Administrazioaren aurreandaukan ordezkaria dela ororen gainetik.

Autoritatea indartzeari dagokionez, zuzendariaren eginkizuna “gatazkakkonpondu eta ikasleei behar diren diziplina neurriak aplikatu” izan behar bada, orduaniruditzen zaigu autoritatea eta derrigorrezko diziplina nahasten ari direla. Beharrezkoada Elkarbizitza Batzordearen eskumenak indartzea, bai ekintza positiboak bultzatzekoeta baita ere kolektibo eta sektore ezberdinen arteko harremanak zapuzten dituztenindiziplina arazo orokorrak edo arazo indibidual larrienak aztertzeko eta behar direnhezkuntza neurriak aplikatzeko. Beharrezkoa da, beraz, azterketa sakon bat egiteahezkuntza komunitateko partaide diren subjektu guztien ikuspegitik.

Berriro arautzen da zuzendari izatera iristeko bidea, eta bi baldintza jartzen dirabehin-betiko habilitazioa lortzeko: prestakuntza izatea eta karguan esperientzia izatea.Hala ere, sartu nahi den aldaketa nagusia hauxe da: orain arte zuzendaria EskolaKontseiluak aukeratu izan du, baina hemendik aurrera Administrazioak eta Kontseiluakosatutako batzorde misto batek aukeratuko luke.

Horri dagokionez, Euskadiko Eskola Kontseiluak uste du Eskola Kontseiluakjarraitu behar duela izaten zuzendaria aukeratzen duena, prozedura horretanAdministrazioa sartzeak ez baitu berez segurtatzen izendapena hobea izango denik.Aitzitik, menpekotasun bat sortzen da, ikastetxearen autonomia printzipioa kolpatzenduena. Gaur gaurkoz arazoa oso bestelakoa da, hots, gutxi direla zuzendari izateko etakargu horren araberako erantzukizunak hartzeko gogoa duten irakasleak; zentzuhorretan, nekez berotuko da inor zuzendari izan nahi izatera, zuzendari habilitazioalortzeko jarri nahi diren betebehar berriekin eta zuzendariak aukeratzeko ezarri nahiden sistema berri horrekin.

Zuzendaritza taldearen ezagutza profesionala indartzeko neurriei dagokienez,Eskola Kontseilu hau ados dago oro har Oinarri Dokumentuak proposatzen dituenneurriekin. Gainera, gure ustez, lehentasuna eman behar zaio dedikazio zabalagoabermatzeari, hala zuzendari taldeko kideei nola koordinazio zereginetan ari direngainerako karguei, modu horretan segurtatzeko bakoitzak egoki atenditzen ditueladagozkion antolakuntza zereginak. Era berean, zuzendari karguek eskolaorduz kanpoegiten duten lana nolabait konpentsatzeko, eskatzen dugu malgutu dakiela ordutegiaeta egutegia.

Ikastetxe publikoetako funtzionamendu egiturako aldaketa proposamen sailariburuzko azken gogoeta gisa, nola itunpeko sare pribaturako ez den proposatzen sarepublikorako proposatzen den bezalako aldaketarik, azkenean gertatuko litzateke eurenhaurrak sare pribatuan matrikulatzen dituzten gurasoek ahalmen gehiago izangoluketela ikastetxeko erabakietan parte hartzeko sare publikoan matrikulatutako haurrengurasoek baino, ez baitugu ulertzen nola edo zergatik izan behar duen horrela.

Antolaketa mailan proposatzen den bigarren aldaketa handia, mota guztietakoikastetxeei eragiten diena, ikasleak onartzeko irizpideena da. Euskadiko EskolaKontseiluak irmo adierazten du ez duela onartzen inolako urratsik ematea ikaslearenespedientearen baremaziorantz, uste baitu bide horretatik areagotu egiten delaikastetxeak euren ikasleen jatorri soziokulturalaren arabera sailkatuak izateko joera,eta badakigu jatorri horrek zerikusi zuzena daukala emaitza akademikoekin.

Page 26: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

26

“Ikastetxearen espezializazioarekin zerikusia duten irakasgaietan lortutakokalifikazioak” irizpide osagarri bezala erabiltzeak areago sakonduko luke ikastetxebatzuen segregazioa.

Eskola Kontseilu honek oso begi onez ikusten ditu ikastetxearen autonomiapedagogikoa sendotzera datozen neurri guztiak. Ados gaude “kurrikulumeko alderdibatzuk –linguistikoa, humanistikoa, zientifikoa, artistikoa, Informazio eta KomunikazioTeknologiak, besteak beste-- azkartu eta zabalduko duten hezkuntza proiektuak”eskatzearekin. Funtsean, jadanik badira Euskal Autonomia Erkidegoan proiektubereziak martxan dituzten ikastetxe publiko eta pribatuak.

Ondo ikusten dugu figura berriak sartzea plantiletan, hala nola “...kudeaketaekonomikoa egiteko langile kualifikatuak, irakaskuntzaz bestelako lanetan ariko direnlaguntzaileak, elkarbizitza giroa hobetzen lagunduko dutenak, eskoletako liburutegienkudeaketa eta ekipo informatikoen mantenimenduko espezialistak”. Lege Organikoakfinantzaketa Hezkuntza Administrazioen eskuetan uzten duenez, berriro azpimarratzenditugu Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza Sailak bere kudeaketa lanean egin dituenaurrerapen handiak.

Azkenik, neurri ona iruditzen zaigu testu liburuak eta kurrikulumeko gaiakAdministrazioaren baimena lortu beharraz salbuesten dituen xedapena, baldin etaprozeduraren bat zehazten bada ikasgelan erabiltzen diren ikasgaiak behar bezalakontrolatzeko, uste baitugu kurrikulumaren osaketa eta aplikatzen diren proposamendidaktikoak argitaletxeen eskuetan daudela neurri handi batean.

Administrazioaren baimena behar dela agintzen duen xedapena jadanikaplikatzen ari den Euskal Autonomia Erkidegoan egokitu egin beharko da euskarazkotestuendako dirulaguntzak betebehar jakin batzuen pentzutan jartzen dituen araudia,betebehar horiek aldez aurretiko baimen baten balioa baitute.

5. Kapitulua: IRAKASLANA ETA KARRERA PROFESIONALA

Kapitulu honek hiru atal ditu: irakasleen zeregin edo funtzioak, irakasleenhasierako prestakuntza eta karrera profesionala, eta irakaslana. Oro har, kapituluhonetan ageri da inongo argien Dokumentua idatzi dutenen pentsaera kontserbadorea,irakaslanaren egiazko arazoez daukaten jakineza gordina eta holako sinplekeria batgauzak proposatzerakoan, irakasleen eta hezkuntza komunitatearen aurkako irainarenmuga-mugan kokatzen dena.

Lehenbiziko atalean zerrendatuta dauden irakasleen funtzioei dagokienez,badirudi garrantzitsuenak jasota daudela, nahiz eta batzuk gaizki idatzita egon(erantzukizuna ez da funtzio bat). Behin funtzio horiek izkribuz pausatzera jarriz gero,

Page 27: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

27

ordea, komenigarria izango litzateke zehaztu egitea edo hobeto formulatzea hezkuntzaberrikuntza eta ikerketari buruzkoak, gurasoendako informazio kolektibo zeinindibidualari buruzkoak eta ikastetxeko planaren kudeaketa eta garapenean partehartzeari buruzkoak.

Irakasleen hasierako prestakuntzari buruzko atala ikaragarri pobrea da,dagoeneko inork defendatzen ez duen oraingo ereduaren jarraikeria hutsa da eta ez dubaliorik etorkizunari begira. Eskola Kontseilu honek aurreko ikasturtean prestatu zuen94-00. txostenean aztertuta utzi zuen arazo hau eta irakasleen hasierako prestakuntzaerrotik errebisatzeko premia aipatu zuen. Lehen Hezkuntzari dagokionez, hasierakoprestakuntzaren errebisio hori egiteko bide bat hauxe izan daiteke: irakasle ikasketaklizentziatura bihurtzea, urrats horrekin benetan hobetuko bailitzateke irakaslearenirudia gizartearen begietan. Bigarren Hezkuntzari dagokionez, errebisio hori arretazaztertu behar da baina, nolanahi ere, gure ustea da errebisioaren azken emaitza izanbeharko litzatekeela, irakaslanera sarbidea ematen duten lizentziatura guztietan,espezializazio berezi bat egotea irakaskuntzan aritzeko asmoa duten guztientzat.Espezializazio horren barruan prestakuntza psiko-pedagogiko sendo bat sartu beharkolitzateke, eta ez bakarrik prestakuntza didaktikoa. Aldiz, Oinarri Dokumentuak dakarrenproposamena Irakasgaitasun Ziurtagiriaren aldaki huts bat baino ez da, tramite hutsaizango da eta irakasleen hasierako prestakuntzaren arazoa konpontzen ez du fitsiklagunduko.

5. kapitulu honetan bada hirugarren atal bat Karrera Profesionala etaEtengabeko Prestakuntza deritzana. Karrera profesionalaren kontzeptua bera (oraintsuarte irakasle karrera) ez zaigu oso hurbila gertatzen. Eskola Kontseilu honek gai honiburuz prestatu dituen azken idazkietan nahiago izan du promozio profesionala hitzaerabili eta eskatu du bultza dadila promozio hori bai irakaskuntza lanean bertan(promozio horizontala) eta baita ere profesional esperientziadunen premia daukatenhezkuntza sistemaren beste lanpostu batzuetan ere (promozio bertikala). Nolanahi ere,gai hau ikuspegi orokor batetik aztertu behar da, kontuan izanik Lehen Hezkuntzakoeta Bigarren Hezkuntzako irakasleak, eta ezin muga daiteke Katedratikoaren figuraberpizte hutsera. Gure iritziz, ezabatu egin behar da katedratikoaren figura eta ezdago inolako motiborik uste izateko horri indar gehiago emanez hezkuntza sistemaezertan hobetuko denik. Alderantziz, bide horretatik irakasleen hierarkizazioaareagotuko litzateke eta euskal hezkuntza sisteman jadanik gaindituta dagoen holakoizpiritu korporatibista bati hats berria emango litzaioke. Gainera, figura horri ematenzaizkion aginpide batzuk inondik ere ez dagozkio berari, esaterako ikastetxekoberrikuntza eta ikerketa didaktiko eta hezitzaileen proiektuak zuzentzea.

Gorago aipatu dugun promozio profesional horizontalak lehentasuna emanbeharko lioke ikastetxe baten antolakuntza zereginei (zuzendaritza eta kudeaketa,beste irakasle batzuen koordinazio eta tutoretza, ikasleen tutoretza, berrikuntza etaikerketa proiektuen koordinazioa...), kontuan izan gabe katedratiko batek, agregatubatek ala interino batek burutuak ote diren.

Etengabeko prestakuntzari dagokionez, adierazpen orokor bat egiten da,printzipioz denei ondo iruditzen zaiena: “Irakasleen etengabeko prestakuntza funtsezkoelementu bat da kalitatezko hezkuntza lortzeko”. Jarraian, hala-holako paragrafoerreskada bat dator eta bertan aipagarriena da irakasleen aldizkako ebaluaziorako

Page 28: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

28

proposamena. Dokumentuaren testua ez da batere argia, zeren batean esaten duenaldizkako ebaluazio batzuek eragina ukanen dutela irakasleen mugikortasunean,irakaskuntza karreran eta soldatan (prestakuntza osagarriak), eta bestean berriz“irakasleen borondatezko ebaluazioa”z hitz egiten du. Printzipioz, denek onartzen duteirakasleen ebaluazioa gauza beharrezkoa dela. Egiteke dagoen lan bat da hori,noizbait aurre egin beharko zaiona, baina bere zailtasunak ere badituena. Eta hainbatgehiago, baldin irakaslanean (promozio profesionalean) eta irakasleen soldatan eraginaukan behar badu eta Estatu guztirako indarra izan behar badu. Horregatik, gai hau ezinda ebatzi lege bat onartuz eta kito. Alderdi askorekin negoziatu behar da, eta batezere bi forotan: Hezkuntzako Konferentzia Sektorialean eta negoziazio mahaianirakasleen ordezkari sindikalekin (ez ordea Madrilen ordezkariak dituzten sindikatuekin,Estatu mailan dituztenekin baino). Hezkuntza arloko eskumenak Komunitate Autonomoguztiei transferituta dituen gurea bezalako sistema batean negoziazio batzordeakantolatu behar dira, Estatu osoko irakasleak ordezkaritza izan dezaten euretan etanegoziazioak ez daitezen egin soilik “ZHM lurraldea” [MEC lurraldea] izandakoanordezkaritza duten sindikatuekin. Bestalde, irakasleen aldizkako ebaluazioaren aldeDokumentuan egiten den bezalako proposamen batek aurrera egingo badu,Komunitate Autonomo guztien oniritzia lortu beharko da, batez ere hizkuntza ofizialpropioa dutenen oniritzia. Dokumentuan aipatzen diren irizpide “homogeneoek”komunitate elebidun horien ezaugarriak errespetatu behar dituzte eta hori lortzeko bidebakarra kontsensua eta negoziazioa da.

Nolanahi izanik ere, honelako proposamen bat irakaslanaren ebaluaziorakoproiektu orokor baten barruan sartuta egon beharko litzateke, eta proiektu horrekbatez ere autoebaluazioa bultzatu beharko luke, hots, irakaslanaren alde onak etaahuleziak autoazterketaren bidez ezagutzeko gaitasuna, azterketa hori taldean eginezeta erreferentziatzat ikastetxearen proiektu kurrikularra hartuz. Horrela ulertuta,irakaslanaren ebaluazioa garapen profesionalerako oinarrizko elementu bat da etatestuinguru horretan erabat zentzuzkoa bilakatuko litzateke ikastetxeaz kanpokoebaluazioak egitea ikastetxeetan burututako autoebaluazioaren osagarri gisa. Alta,aztertzen ari garen Dokumentuan ez dago kontestualizazio horren aztarnarik.Etengabeko prestakuntza aipatzen da azalkiro, baina ez da inolako proposamenikpausatzen ez kompromisorik hartzen hori bultzatzeko.

Dokumentuaren egileek kopeta izan dute 5. kapituluaren azken atal honiamaiera ematen dion zatiari “Irakaslanaren ezagutza” izenburua jartzeko. Lau “neurri”agertzen dira hor, ustez irakasleen autoritatea eta ezagutza soziala indartzeko.Horietatik hiru (DBHren bukaerako ebaluazio txostenean parte hartzea, ebaluaziobatzordean parte hartzea eta zuzendariaren aukeraketan parte hartzea) irakasleakaspaldi handian egiten ari diren lanak dira. Laugarren “neurria” berritzaileagoa izangolitzateke, behintzat orain arte ibilbiderik egon ez den heinean, eta bere helburuaizango litzateke ikastetxe bakoitzari eskumena ematea irakatsi behar dituen ibilbideak“aukeratu” ahal izateko. Irakasleak ebaluazioan parte hartzeari dagokionez,Dokumentuak hitzez hitz dio bultzatu egingo dela “ebaluazio batzordean irakasleekizango duten partaidetza kolegiatua –modu ezberdinetan irakasgaien arabera”. Baldinhorrekin egin nahi dena bada irakasle bakoitzari botere pertsonal bat ematea irakasletaldeaz aparte aritu dadin, neurri horrek irakaslanaren ezagutza soziala bultzatubeharrean indibidualismoa bultzatu eta gatazkak ugalduko ditu. Irakaslanaren ezagutzaeta prestigioa sendotzeko konponbide bikaina, alajaina.

Page 29: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

29

6. Kapitulua. HEZKUNTZA IKUSKARITZA

Ez dira argi bereizten Hezkuntza Ikuskaritzaren eginkizunak eta laguntzazerbitzuenak. Hezkuntza Ikuskaritzak oinarrizko bi eginkizun ditu: legea etaAdministrazio arauak ondo betetzen direla segurtatzea (eginkizun hau aipatu ere ez daegiten) eta irakaskuntzaren kalitatea ebaluatzea. Eginkizun horien ondorioz heldu dirabeste batzuk, hala nola ikastetxeetako autoebaluazio prozesuak bultzatu, aholkatu etalagundu.

Hauek dira laguntza zerbitzuen zereginak: aholku ematea ikastetxeei eurenirakasle prestakuntza proiektuetan, gogoeta egitea euren lanaz, atentzioa emateaaniztasunari, berrikuntzak sartzen laguntzea eta Administrazioak bultzatzen dituenberrikuntza eta hobekuntza proposamenak ikastetxeetara helaraztea.

Ezagutuak dituen eskumenen indarrez, Eusko Legebiltzarrak onartuta utzi zituenEuskal Funtzio Publikoaren 6/1989. Legea, uztailaren 6koa, eta Euskal AutonomiaErkidegoko Unibertsitateaz Kanpoko Irakasleen 1993/2. Legea, otsailaren 19koa, moduhorretan irakaskuntzako funtzio publikoa antolatuz eta bere irakasleen kidego propioaksortuz. Nolaz eta Hezkuntza Ikuskaritzaren kidegoa kidego propio bezala arautuaizateko zain geratu zen, beharrezkoa da arauketa hori egitea 1993/2. legearenhitzaurrean beste irakasle kidego batzuentzat ezarrita dauden baldintza beretan.

Eginkizun eta berezitasun horiek, edozein irakasle kidegorenak bezala,oinarrizkoak izan beharko lirateke mugikortasuna bermatzeko. Ikuskari lanera iristekobideari dagokionez, proposamena da beste bide batzuk zabaltzea, hezkuntzakontzertatu eta pribatuko profesionalek ere izan dezaten aukera zerbitzu horretarairisteko. Guztien eginkizun eta berezitasunak berdinak direnez, logikoa dirudi kidegoberezirik ez egotea.

Oraingo hezkuntza sistemaren eskakizunei egoki erantzuteko, ezinbestekoa daHezkuntza Ikuskaritzan lanean ari diren profesionalen kualifikazioa hobetzea.Prestakuntza hori –prestakuntza orokorra baztertu gabe-- euren zereginekin zuzeneanlotuta dauden gaien ingurukoa izan beharko litzateke nagusiki.

Bestalde, Hezkuntza Ikuskaritzari eskatzen zaio errotik jakin dezala zergertatzen den ikastetxeetan; horretarako, sarriago egon beharko litzatekeikastetxeetan eta laguntza gehiago eman beharko litzaioke. Kontrol lanak bermatuegiten du arauak ondo betetzen direla, eta aholkularitza zerbitzu baten laguntza izanbeharko luke hobeto aplikatua izateko.

Ikuskari guztiak hainbeste lan-mota ezberdin egitera behartuak izaki, ezinezkoazaie garrantzitsuenei behar bezalako arreta ematea. Uste dugu egokia izango

Page 30: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

30

litzatekeela zonako talde bakoitza zeregin zehatzetan espezializatutako lantaldetanbanatzea.

Komeni den guztietan, Hezkuntza Ikuskaritzak prestatzen dituen txosten,azterketa eta ikerketak ez zaizkio banatu behar bakarrik Ikuskaritzak bere gaineandaukan Administrazioko hierarkiari, baina baita ere Hezkuntza Komunitateari, hots,bere ikastetxe eta zerbitzuei.

7. Kapitulua. HEZKUNTZAREN ESTATUKO GOI-IKUSKARITZA

Estatuaren eskumenekoak diren arloetara mugatu behar da Goi-Ikuskaritzarenlana.

Hezkuntza Ikuskaritza, Hezkuntza Administrazio Autonomikoen eta bereadministratuen zerbitzura egon behar da. Zerbitzu horren kalitatea bermatzeko,aurreko kapituluan esan dugun arauketa egin behar da.

8. Kapitulua. HEZKUNTZA SISTEMAREN EBALUAZIOA, BERRIKUNTZA ETAIKERKETA

Oinarri Dokumentu honen arabera, Hezkuntza Sistemaren Ebaluazio etaKalitaterako Institutu Nazionalari (HSEKIN) dagokio “hezkuntza sistemaren ebaluazioaegitea, Estatu mailako hezkuntza estatistikak egitea eta ebaluazio eta azterketetarakonazioarteko programetan parte hartzea”. Eta hauxe eransten du: “HezkuntzaAdministrazioek parte hartuko dute egiten diren hezkuntza sistemaren ebaluazioorokorreko ekintzetan eta lagundu egingo diote HSEKINi hezkuntza adierazleen sistemanazional bat osatzen, hartarako behar diren datuak emanez ”.

Inork ez du ukatzen horrelako ebaluazioak egiteko dagoen premia. Bainakontuan izanik hezkuntza arloko eskumenak dituzten Komunitate Autonomoetakoegoeren arteko ezberdintasunak, ez da ulertzen komunitateok erabakimenik ez izateaedo, gutxienez, HSEKINek zehazten dituen lerroak kontrolatzeko ahalmenik ez izateaeta euren lan bakarra informazioa ematea izatea, batez ere oraingo Kalitate etaEbaluaziorako Institutuaren Kontseilu Errektorea hezkuntza eskumenak dituzten

Page 31: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

31

Komunitate Autonomoetako ordezkariz osatuta dagoenean eta Komunitate Autonomobakoitzak ahalmena daukanean bere mendeko lurraldean lagina zabaltzeko eta aregaldetegietako galderak ugaltzeko ere. Horregatik hain zuzen Kontseilu honi onartezinazaio Komunitate Autonomoen eskumenak eta erantzukizunak murrizteko ahalegin hau.

Bestalde, politikak definitzerakoan ikastetxeen ebaluazioaren erreferentzia hutsaerabiltzen denean, ikasleen emaitzei ematen zaie arreta guztia eta ez dira kontuanhartzen ikasketa prozesuak eta testuinguruak. Alta, arlo horretan oraintsu egindakoebaluazioen emaitzei begiratuz gero, argi dago ikasleen jatorri sozioekonomiko etakulturala dela emaitza akademikoak zuzenkienik baldintzatzen dituen faktorea. Horridagokionez, oso garrantzitsua izango litzateke ikasleen jatorri-ezberdintasunarierantzuteko ikastetxeek daukaten ahalmena aztertzea hezkuntza sistemarenebaluazioak egiten direnean, hain zuzen ere LOGSEren V. tituluan (“Hezkuntzaezberdintasunak orekatzeaz”) esaten zen bezala.

Ez da ulertzen nola izan daitekeen hezkuntza kalitatea neurtzeko ebaluazio batkontuan hartzen ez duena familia eta gurasoek euren seme-alaben ikasketetan dutenpartaidetzak ikasle horien ikasketen kalitatean daukan garrantzia.

Hain gutxi ulertzen da, eta are gutxiago justifikatzen, ikastetxeetako barne etakanpo ebaluaziorako politika bat zehazterakoan batere aipamenik ez egitea ikastetxeekeskura dituzten baliabideek ikasleen emaitza akademikoetan daukaten eraginarengarrantziaz.

Aztertzen ari garen Oinarri Dokumentuan hezkuntza sistemaren kalitateaz etaharen ebaluazioaz plazatzen diren proposamenak murriztaileak eta arriskutsuak dira,bidea irekitzen baitiote elitismoari eta ikastetxe eta hezkuntza sektoreen artekolehiakeriari.

Hori guztia dela eta, uste dugu Oinarri Lege batek finkatuta utzi beharkolituzkeela Hezkuntza Sistemaren eta Ikastetxeen kalitatea ebaluatzeko jarraitubeharreko printzipio orokorrak, kalitatearen oinarrizko adierazleak eta prozedurak, etaaskatasuna eman beharko liekeela ikastetxeei horiek guztiak euren egoera etatestuinguruari egokitzeko.

9. Kapitulua. GURASO ETA IKASLEEN ESKUBIDEAK.

Hauek dira gurasoek dituzten eskubideak euren seme-alaben hezkuntzaridagokionez:

• Seme-alabek hartzen duten hezkuntza kalitatezkoa eta Konstituzioan etahezkuntza legeetan finkatutako helburuen araberakoa izateko eskubidea.

• Derizten ikastetxea aukeratzeko eskubidea.

Page 32: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

32

• Seme-alaben eskola-errendimendu eta hezkuntza prozesuaren bilakaerariburuzko informazioa jasotzeko eskubidea.

Hainbeste aldiz esan dugun bezala, familiek eta gurasoek berebiziko paperajokatzen dute seme-alaben ikasketetan. Bere egunean Kontseilu honek azpimarratutautzi zuen zelako garrantzia duen, ikastetxeetako lana eta emaitzak hobetzeari buruz,gurasoen partaidetzak, dela organo kolegiatuetan edo dela guraso elkarteen bitartez,eta zalantzarik ez dagoela gurasoek euren seme-alaben hezkuntzan duten partaidetzaeta igurikapenek zuzenean baldintzatzen dutela ikasleen arrakasta akademikoa.

Gauzei ikuspegi horretatik begiratuz gero, bitxi kausitzen dugu eskubide etaeginbide batzuk desagertuta ikustea, esaterako: ikastetxeetako gobernu organoetanparte hartzeko eskubidea, seme-alaben hezkuntza prozesuetan modu aktiboan partehartu beharrez irakasleekin lankidetzan aritzeko eskubidea, azterketak ikusi etaerrebisatzeko eskubidea, gurasoen eta euren seme-alaben eskubideen defentsarakoelkartzeko eskubidea, seme-alabak doazen ikastetxea ezagutzeko eskubide-eginbideak,eta abar.

Itxuren arabera, ez da nahi familiak ikastetxeetara azaldu daitezen eta, hortaz,ikaragarri mozten zaizkie dagozkien hezkuntza erantzukizunak; funtsean,Dokumentuaren 4. atalean agertzen diren sarrera-irizpide batzuek bete-betean kolpadezakete, gorago aipatu ditugun arrazoiengatik, Hezkuntzarako Eskubidea ArautzekoLege Organikoaren (LODE) 4.b artikuluak gurasoei euren seme-alabendako ikastetxeaaukeratzeko aitortzen dien eskubidea, hain zuzen ere Kontseilu honen ustez familiekhartu behar duten erabaki garrantzitsuenetako bat dena. Ikastetxea aukeratzendutenean, familiek zorrotz begiratzen diote nola erantzun diezaioken ikastetxebakoitzak euren seme-alaben beharrizan eta nahikariei, nola bermatzen dutenkurrikulumeko edukien irakaskuntza eraginkorra, nolako segurtasuna (hitz hori bereadiera zabalean ulertuta) eskaintzen duten eta giza-harreman onak eskaintzen otedituzten.

Horren guztiaren ondorioz, Kontseiluak ez du onartzen ikasle-gurasoekikastetxetako bizitzan izan behar duten partaidetza murrizteko Dokumentuak egitenduen planteamendua.

Ikasleen eskubide-eginbideei dagokienez, hona Oinarri Dokumentuak ikasleeiezagutzen ez dizkien eskubideak: partaidetza eskubidea, elkartzeko eskubidea, bileraeskubidea, ebaluazio eta kalifikazio zuzenak izateko eskubidea, erreklamaziorakoeskubidea, tratu zuzena izateko eskubidea, sexu, arraza, sinesmen, gaitasun etaabarrengatiko bereizkeriarik ez jasateko eskubidea...

Page 33: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

33

11. Kapitulua. FONDO PUBLIKOEKIN SUSTENGATUTAKO IKASTETXEAK

Onartzen da proposamenaren edukia, baina ikusten da falta direlaikastetxearen gobernuari buruz eta ikasleen onarpenari buruz (batez ere hezkuntzapremia handiena duten ikasleena) ikastetxe horiek bete behar dituzten baldintzak.Faltan botatzen dira, baita ere, ezarrita dauden arauak eta hitzartutako baldintzakbetetzeari buruz --baieta baldintza horiek ez betetzetik hel daitezkeen ondorioei buruz--Administrazioak zehaztuta dituen irizpide, arau aurreikuspen eta kontrol prozedurak.

AZKEN BALORAZIOA

Oinarri Dokumentu honek ez dauka funtsik Hezkuntza Kalitate Lege batenoinarria izateko. Izugarri murriztailea da. Ekarpen teoriko serio bat falta zaio etaproposatzen dituen aldaketa puntualak ez daude justifikatuta ebaluazio zorrotz batenbidez lortutako datuekin. Hezkuntza irakaskuntza bihurtzen duenez --ia alderdikognitibo hutsetara mugatutako irakaskuntza mota bat, gainera—eta ikasleen garapenintegralari buruzko aipamenik egiten ez duenez, finean ilunduta uzten ditu eskolainstituzioaren helburuak. Era berean, ez du aukera aprobetxatzen hezkuntza sistemabere osotasunean aztertzeko eta irizpide berdinak ezartzeko fondo publikoekinfinantzatutako hezkuntza sare bientzat.

LOGSE oinarri pedagogiko eta psikologiko handiko legea da, baina eskaintzendituen aukerak aprobetxatzen ez badira inoiz ezingo du izan arrakastarik. Ez dirudizuhurra denik aldaketa sakonak bultzatzea lege hori osorik aplikatzeko astirik edobaliabiderik eduki orduko eta lortutako emaitzak zorrotz ebaluatu aurretik. Kalitatezkohezkuntza baten erronka ezin muga daiteke ahaleginaren kulturan indar gehiago edogutxiago egitera. Helburu puskaz konplexuago eta handinahitsuagoa da, besarkamenaeta integrazioa oinarrizko elementutzat dituena. Burutan ongi heltzeko, hau da, helburuhori lortzeko, baliabide asko behar dira --pertsonalak, materialak etaprestakuntzazkoak.

Eufemismozko mozorro baten azpian (kalitatea, aukeren sistema, ahaleginarenerretorika...) Oinarri Dokumentu honek hezkuntzaren ikuspegi segregatzaile batezkutatzen du. Hezkuntza aukeraketa sozialerako tresna bihurtzen da, “darwinismosozialerako” tresna pribilegiatu bat. Kontrolak ugalduz eta ikasleak ibilbideezberdinetan bananduz euren eskola-errendimenduen arabera, indartu egiten diraaukeraketa eta sailkapen sozialeko prozesuak. Dokumentuak holakorik hitzez hitz ezesanagatik, funtsean behar diren baldintza material, estruktural eta pedagogiko guztiakezartzen ditu hezkuntza sistema bikoitz bat sortzeko.

Page 34: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

34

Dokumentu guztian barrena ez da aurkitzen inolako neurririk hezkuntzarenkalitatea hobetzera eraman dezakeenik eta ez da inolako ekintzarik proposatzenkalitate hori hobetzen lagundu dezakeenik. Ikasketen exijentzia maila handituz etaazterketa eta kontrolak ugalduz hezkuntzaren kalitatea hobetu egin daitekeelakousteak oinarrian daukan argudioa –inoiz adierazten ez dena-- hauxe da: zenbat etaexijentzia maila handiagoa izan, ikasleak “ahalegin” gehiago egingo du. Arrazoibideustela da maila berean jartzea azterketak, hezkuntzaren kalitatea eta eskolakoahalegina. Azterketen bidez posible da hezkuntzaren kalitatea neurtzea, ez ordeahobetzea. Gure ikasleen prestakuntza bermatu nahi duenak ez du zertan atramada edooztopo handiagoak jarri behar haien bidean: salto egiten irakatsi behar die. Ikaslearenibilbidea oztopoz josteak ikaslearen desmotibazioa ekar dezake (inor ez da ikastenhasiko arrakasta izan dezakeela uste ez badu) eta ikasketak bertan behera uzteraeraman dezake. Bide horretatik ikasle gehiago geratuko da sistematik kanpo etaareagotu egingo da eskola-porrota.

Kalitatezko hezkuntza lortzeko oso bestelako bidetatik jo behar da. Funtsean,kalitate faktoreak indartu behar dira: ikasleen aniztasunari erantzuten lagunduko dutenneurri pedagogiko eta didaktiko egokiak hartu behar dira eta baliabide materiak etahumanoekin hornitu behar da sistema. Ez dakite gehiago azterketa gehiago egitenduten ikasleek, gehiago eta baldintza hobeetan ikasten dutenek baino. Baina baldintzahobeak edukitzeko dirua behar da. Hezkuntza eta Zientzia Ministerioak kontrol gehiagojartzea proposatzen du, baina ez du arabera emendatzen hezkuntza kalitateahobetzeko beharrezkoak diren baliabideak.

Gauzak kontrolatzeko obsesioa eta zentralismo erabat zaharkitu baten aldekoapustua dira Dokumentu honen ezaugarri nagusiak. Komunitate Autonomoekin ez dahitz egin ez diagnostikoa kontsentsuatzeko eta ez hartu beharreko neurriakeztabaidatzeko. Ez dira batere kontuan hartzen Komunitate Autonomoen artekoezberdintasun handiak, dela emaitzei dagozkienak edo dela Komunitate bakoitzareneskola egiturari buruzkoak. Uniformitatea bilatzen da kosta ahala kosta, etaKomunitateei ez zaie beste paperik ematen baizik eta Estatuak zehazten dituenneurriak kudeatu eta fakturak ordaintzea. Arrisku gorria dago Dokumentu honetakoproposamenak aplikatuz gero hezkuntza alorrera zabaldu dadin beste zenbaitesparrutan nagusitzen hasia dugun joera zentralista itxia.

Kontseilu honek ondotxo ohartu duen beste kontu bat da zelako ezaxolakeriaeta insentsibilitatea agertu dion Administrazio Zentralak, Oinarri Dokumentu hauidaztean, Genero Politikari, erabat ahaztu baitzaio nonbait hezkuntza sektorearen erdiabaino gehiago (ikasleak, irakasleak, amak, andre zuzendariak eta sisteman ari direngainerako andreak) emakumeak direla. Hortxe ikusten da inongo argien ez dutelaaztertu ez kontuan hartu errespetu arloan dauden sentsibilitate ezberdinak, Komunitatebatzuk hainbeste denboran lantzen eta asimilatzen ari garenak.

Page 35: Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua · berreskuratzen hasi da Euskal Herrian galdua zeukan ospea. Ekoizpen sistemak jende profesionalak behar ditu, ezagupen polibalentez jantziak,

35

PROPOSAMENAK

Euskadiko Eskola Kontseiluak uste du hezkuntzaren kalitatea segurtatzekoahalegina ebaluazio zorrotz, anitz eta kontsentsuatuari uztartu behar zaiola.“Hezkuntzaren Kalitate-Legerako Oinarri Dokumentua” ez da hezkuntza sistemarenarazoak aztertzeko abiapuntu onargarria.

Kontseiluak uste du, baita ere, proiektu honek izugarriko atzerakada ekarrikodiola Euskadiko Eskola Kontseilu honek berak “Euskal Autonomia Erkidegokohezkuntzaren egoerari buruzko txostena (1994-2000)” izeneko dokumentuan aztertuadaukan Euskal Autonomia Erkidegoko Hezkuntza Sistemari.

Horregatik, eta txosten honetan azaldu ditugun arrazoiak direla medio,Kontseiluak hertsatzen du Eusko Jaurlaritzaren Hezkuntza, Unibertsitate eta IkerketaSaila eskatu diezaion Hezkuntza, Kultura eta Kiroletako Ministerioari atzera bota dezala“Hezkuntzaren Kalitate-Lege” proiektu hau.

Era berean, Kontseiluak animatu egiten du Euskal Autonomia Erkidegokohezkuntza komunitate osoa jarrai dezan irmo kalitatezko sistema bat lortzeko borrokan,ahalegin kolektibo horretan aktiboki parte hartzeko duen eskubidea defendatzen,kritika konstruktiboa egiten eta helburu komun horri hurbiltzen gaituzten ekimenakabian jartzen.