SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia...

20

Transcript of SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia...

Page 1: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,
Page 2: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

SKATERRAKIRAGANIK GABEKO

GIZONA

Page 3: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

giltza

SKATERRAKIRAGANIK GABEKO

GIZONAMikel Valverde

Page 4: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

Obra honen edozein erreprodukzio modu, banaketa, komunikazio publiko edo aldaketa egiteko, nahitaezkoa da jabeen baimena, legeak aurrez ikusitako salbuespenezko kasuetan salbu. Obra honen zatiren bat fotokopiatu edo eskaneatu nahi baduzu, jo CEDROra (Centro Español de Derechos Reprográficos) (www.conlicencia.com; 91 702 19 70 / 93 272 04 45).

Jatorrizko izenburua: Un hombre sin pasado

© Mikel Valverde, 2012© Ilustrazioak: Mikel Valverde

© Argitalpenarena: Gil tza, 2013Zumalakarregi etorbidea, 5448006 Bilbo www.edebe.comBezeroen arreta: 902 44 44 [email protected]

Bildumaren zuzendarra: Reina Duarte© Itzulpena: Julen GabiriaDiseinua: Els Altres

1. argitaraldia, 2013ko urria

ISBN 978-84-8378-270-5Lege-gordailua: B.Espainian inprimatuaPrinted in Spain

Page 5: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

«Oroimena Cheetos-pol tsa baten modukoa da».

Anyo

Page 6: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,
Page 7: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

7

SARRERA

Gaua isila eta iluna zen, udazken-amaierako edozein gau ho tz bezalakoa. Farolen argi horixkek ez zuten epeltasunik ematen, eta haize ikusezin batek bul-tzatutako behe-lainoak i txura eskasa ematen zion kale arrunt hari.

Pauso azkar ba tzuk en tzun ziren kale estu batean gal tzen, belztasuneran tz. Zapata haien oihar tzun urrunaren dardara oraindik ere airean zela, ireki zen ate baten soinu lehorra en tzun zen, eta argi izpi la-ranjakara bat nagusitu zi tzaion faroletako hori ahu-lari.

Irten baino lehen, mutilak plastikozko lanpasaren ondoan zegoen egurrezko ziri batez trabatu zuen ata-riko atea. Gaztea, txandal-prakaduna, zalan tzan beza-la geratu zen pixka batean, kaleak eskain tzen zion pai-saia goibel hari begira. Sorbaldak mugitu zituen giro arro tz hura gainetik astin tzeko, eta kalearen bi alboe-tara begiratu zuen kalkulatutako zehaztasunez. Eskui-neko eskutik zin tzilik zeukan pol tsa kulunka ari zen, pazien tziarik gabeko erloju baten pendulua bezala. Mutilak arnasa hartu zuen eta kalera irten zen. Urra ts bizkorrez edukion tziran tz zihoala, e txetik irten aurre-

Page 8: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

SKATERRAK

8

tik en tzun eta igogailuan ere buruan izan zuen kantu baten melodia berreskura tzen saiatu zen.

Metro ba tzuk baino ez zi tzaizkion falta edukion-tzira hel tzeko, eta dardara txiki bat sentitu zuen gaua zeharka tzen. Une hartan bertan, soinu zakar bat en-tzun zuen berarengana hurbil tzen. Pausoa bizkortu zuen, helmugara iristeko eta atarira i tzul tzeko, aterpe segurua zelakoan. Alabaina, marmar hura gupidarik gabe hurbil tzen ari zi tzaiola sumatu zuen. Burua ji-ratu zuen eta, orduan, argi-puntu ba tzuk ikusi zituen hurrera tzen, orro arraro baten erdian. Mutila parali-zatuta geratu zen edukion tziaren ondoan.

Argiek begi-niniak zeharkatu zizkioten eta buruan sartu zi tzaizkion; gero, zen tzumenak desaktibatu ziz-kioten eta mutilaren burmuinaz jabetu ziren. Begi-niniak dilatatu egin zi tzaizkion. Zabor-pol tsak irrist egin zion a tzamarren artetik, eta lurrera erori zen. Gaztearen aurpegia espresiorik eta gogorik gabeko maskara bihur tzeraino uzkurtu zen; gero, oin bat erre-pidean jarri, eta argiak zeuden lekuran tz abiatu zen.

Page 9: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,
Page 10: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

10

Page 11: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

11

1. KAPITULUAAPOKALIPSIA

—Munduaren amaiera, badator munduaren amaiera! —oihuka ari zen gizon bat plazaren erdian.

Argala zen, sudur handikoa, eta ondotik pasa tzen zi tzaizkion oinezkoei adi-adi begira tzen zien begirada galduarekin. Ezpain finak eta aho zabala zituen, eta, oihuka tzean, ahoa deformatu egiten zi tzaion.

—Apokalipsia gertura tzen ari da, handinahiak giza arraza i tsutu du eta egunak zenbatuta ditugu! Herrita-rrok, ez paso egin eta en tzun, oraindik ere garaiz gau-de hondamendia saihesteko!!

Morroiak beroki bel tz, zahar eta higatu bat zeukan jan tzita, eta beso baten azpian zeraman paper piloa jendeari banatu nahian ari zen. Oinezkoek iskintxo egiten zioten trebeziaz, gizonaren inguruan hu tsunea sorraraziz, plaza jendez beteta zegoen arren, arra-tsaldeko ordu haietan.

—Munduaren amaiera dator; zatozte gurekin eta Apokalipsia saihestuko dugu! —jarrai tzen zuen gizo-nak, e tsi gabe.

Ile urdindua eta i txura narras eta zarpaila zuenez,

Page 12: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

SKATERRAK

12

edadetua zirudien, baina ez zituen izango berrogeita hamar urte baino askoz ere gehiago.

Plazaren beste aldean, bi neska eta mutil bat zeu-den paper berdinak bana tzen, irribarrez eta hi tzaldirik bota gabe. Jendeak hondamendiaren profeta saihesten zuen arren, ba tzuek gazteen paperak onar tzen zituz-ten. Baina arrakasta laburra zen hura, hurbilen zuten paperon tzira bota tzen zituzten eta.

—Diruzalekeria eta botere-nahia munduaz jabetu dira, dagoeneko ez dago lekurik gure tzat. Munduaren amaieraren atean gaude! —zioen gizonak, pren tsa-kiosko baten ondoan zutik.

Imanol, Mai, Anyo, As eta Adrian plazaran tz ze-tozen, kioskoaren ondoraino hel tzen zen oinezkoen-tzako kale batetik. Lau skaterrak astiro ari ziren patina tzen, Adrian a tzean ez gera tzeko, hura pauso biziz ari zi tzaien arren lagunei jarrai tzen. Mutilak ez zuen ematen taldekideekin. Skaterrek patina tzeko erosoak ziren prakak eta sudaderak zerama tzaten, eta zapatila lodiak; Adrianek, aldiz, anorak merke bat eta praka arruntak, eta bota landugabe eta erabili-erabi-liak. Gainera, besteak baino hiru urte gazteagoa zen, eta hori agerian gera tzen zen betaurreko gorriz osatu-tako ume-aurpegian.

—Noiz ikasiko duzu patina tzen, skate bat eroste-ko? —galdetu zion Anyok.

—Badakizu ez dudala orekarik. Gainera, lasterka egitea gusta tzen zait —eran tzun zion Adrianek.

Asek begiratu egin zion, eta, keinu ia ikusezin ba-tez, ahoa uzkurtu zuen. Ez zion sinesten.

—Egia da, medikuak nire amari esan dio arineke-

Page 13: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

IRAGANIK GABEKO GIZONA

13

tan egin behar dudala, hori dela gehien komeni zaidan ariketa —jarraitu zuen Adrianek.

Maik zeharka begiratu zion, irribarre pikaroz. Era-baki zuen mutilaren azalpenak onar tzea, baina bere sineskortasun-kuota kobratu nahi zuen.

—Oso mediku ona duzue, beraz —bota zion—. Benetan esaten dizue zer kirol komeni zaizuen bakoi-tzari?

Plazara iri tsi ziren, eta jende tzaren zarata hesi amorfo bat bezala kokatu zen Mairen ezpainen eta Adrianen belarrien artean.

Mutilak irribarre zabalez begiratu zion, pen tsa tzen zuen bitartean: «Ezin dut zure aho tsa en tzun, baina izugarri ederra zara. Skatearen erregina». Mairen begi bel tz sakonak ikusten zituenean, denboraren, espa-zioaren eta en tzumenaren sena gal tzen zuen. Horre-gatik, Adrian ez zen konturatu skaterrek ezkerreran tz jo zutela; aurreran tz jarraitu zuen lasterka txikian, norbaitekin talka egin zuen arte.

Beroki bel tzeko morroia Adrian bezainbeste harri-tu zen, eta hutsagatik ez zi tzaizkion erori bana tzen ari zen paperak.

—Barkatu —esan zion Adrianek, sudurra gizona-ren gorpu tzaren kontra sentitu zuenean.

Betaurrekoak erori zi tzaizkion ia. Burua jaso, eta larritasuna ezin hobeto isla tzen zuten begi haien be-girada sakonarekin egin zuen topo. Une batez, bien aurpegiak parez pare geratu ziren, distan tzia gu txira.

—Zuk sinesten didazu, ezta, mutiko? —galdetu zion Apokalipsia iragar tzen zuen gizonak, kezkaz be-terik.

Page 14: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

SKATERRAK

14

—Ez dakit —eran tzun zuen Adrianek ozta-ozta, une hartara arte ez bai tzion gizon hari erreparatu.

—Gizakion amaiera da hau, gureak egin du, laster desagertuko gara Lurraren gainaldetik!

—Senti tzen dut, e txera noa lagunekin eta anaiare-kin eta… —esan zuen mutilak, begiradarekin skate-rrak bilatuz. Haiek, jabetuta zeuden ordurako Adria-nen egoeraz.

Gizonak Adrianen begiradaren aldera begiratu zuen, eta skateak zituzten gazte haiek ikustean, zerbait piztu zi tzaion aurpegian. Begiak txi txildu zituen eta, sorpre-sa-aurpegiaren ordez, gogoeta-keinua agertu zi tzaion.

Adrian aurpegi hari begira geratu zen: gizona kon-tzentratuta zegoen, ahalegin izugarri bat eginez beza-la, eta marka bi txi ba tzuk ikusi zituen haren lokietan. Gizonaren hau ts-koloreko azalean zenbait puntatako bi izar txiki ikusi zituen, tonu arrosaz grabatutakoak. Profeta apokaliptikoari begira, astiro-astiro, a tzeraka hasi zen, harengandik urrun tzeko. Une hartan txe, hi-tz eten ba tzuk sortu ziren gizonaren ahotik, burbuilak balira bezala:

—Monopatinak…, monopatindun gazteak… gela batean…, tigre bel tza…

Adrian Asen ondora heldu zenean, gizona, skate-rrek eragindako inpresiotik berpiztuta, Adrianengana hurbildu zen. Larritasuna isla tzen zuen haren aurpe-giak.

—I txaron, mutiko, ez zaitez beldurtu! Nik badakit sinesten didazula, zure begietan ikusi dut. Ez da mun-duaren amaiera, beste… beste gauza bat da; orain txe ari naiz gogora tzen zerbait… Tigre bel tza…, tigre bel-

Page 15: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

IRAGANIK GABEKO GIZONA

15

tza da meha txua. Oso arrisku tsua da… eta monopa-tinak…, monopatinetan dabil tzan gazteak arriskuan daude… Probak esperimentu bat dira… Ez da komeni Lepusen urra tsei jarrai tzea.

Gizonak skaterrei begira esan zuen azken esaldi ho-ri. Gero, Adrianengana luzatu zuen besoa, oldarkor.

—Zuk bai, zuk sinesten didazu, ezta? Lagundu oroi tzen, mesedez.

—Nik…, jauna, nik e txera joan behar dut… —lortu zuen esatea mutikoak, gizon bi txi haren erreakzioa-gatik zurtuta.

—Oroitu beharra dut —gizonak besotik heldu zion, eta gero eta aho ts-tonu sakonagoa jarri zi tzaion—, la-gundu oroi tzen… Monopatinetan dabil tzan gazteei abisatu behar diegu… Bestela…, hurrengoan okerrago izango da.

Adrian txundituta zegoen gizonaren begirada bi-ziarekin. Distira antzeko bat suma tzen zen hipnotiza-tzeko moduko begi haietan. Agian zerbaiten isla izan-go zen, akaso urruneko egia batena.

Imanol, Adrianen anaia nagusia, eta Anyo, skate-rretan altuena eta sendoena, tipoari besotik ora tzear zeudela, Adrianengandik bereizteko, aurrea hartu zien beroki argi batez jan tzitako gizon gazte batek.

—Mesedez, jauna, u tzi lasai mutikoa —esan zion aho ts irmoz.

Morroiak ez zion gazteari aurre egin, eta mutila as-katu zuen, urra ts bat a tzeran tz eginez.

Gizon arraroaren esku hezur tsutik askatutakoan, Adrian skaterrengana joan zen eta plazatik urrundu ziren bostak, isil-isilik. Adrianek pul tsua azeleratuta

Page 16: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

SKATERRAK

16

igar tzen zuen, baina oraingoan ez zen Mai hurbil iza-teagatik, nahiz eta hura Adrianen alboan zihoan oinez, Imanol, As eta Anyo bezala, skatea eskuan hartuta.

Adrianek a tzeran tz begiratu zuen, eta morroi bi-txia ikusi zuen barkamena eska tzen Adriani lagun-tzera joan zen berokidunari. Txakur ile tsu, argal eta txiki- txiki bat zegoen Apokalipsiaren profetaren hanken artean uzkurtuta. Oso zikin zegoen, eta gizo-narena zirudien. Ordura arte, Adrianek ez zion ani-malia hari erreparatu.

—Ze morroi bi txia, zoratuta dago! —esan zuen An-yok.

—Ikaratu egin zara, Adrian? —galdetu zion Maik.—Ez, ondo nago —eran tzun zion Adrianek.—Ederra per tsonaia! Horri burua joan zaio. Mundua-

ren amaiera, bai zera, horrek flipatu egiten du! —bota zuen Anyok, libre zuen besoa adierazkortasunez mugi-tuz.

Anyok, ohi zuen bezala, praka bel tzak eta kolore bereko sudadera zerama tzan, eta haiekin ondo ema-ten zuen ile harroa.

As, oreztaduna, eta skaterretan trebeena, Adriani begira zegoen txanoaren biseraren azpitik. Adrianek, skater isilaren keinu-hizkun tza uler tzen zuenez, begi-rada hari eran tzun zion:

—Ondo nago, As, benetan.—Zer esan dizu besotik heldu dizunean? —galde-

tu zion Maik, aurpegitik ile-xerlo bat aparta tzen zuen bitartean.

—Monopatinetan dabil tzan gazteei buruzko zer-bait esan du, imajina tzen dut skaterrei buruz ari zela,

Page 17: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

IRAGANIK GABEKO GIZONA

17

eta gero tigre bel tz bat aipatu du… Esan du arrisku-tsua dela eta beste zerbait…

—Agian niri buruz ari zen, neu naiz-eta halfpipeko tigrea, je, je —moztu zuen Anyok.

—Angelito, zuk inor txori ere ez diozu beldurrik ematen —esan zion Maik irribarre ironiko batez, An-yoren amak semeari dei tzeko zuen modua erabilita.

—Pistako tigrea ere ez zara —gehitu zuen Asek.—Ondo da, txo, badakit zeu zarela onena halfpi-

pean —eran tzun zion Anyok, garra tz.—Nahikoa da! Ez zaitezte hasi beti bezala ezta-

baidan —ohartarazi zituen Maik, As berriz ere eran-tzutear zela ikustean—. Haluzinatu horrek zer esan dion ari da konta tzen Adrian.

—Ba hori —jarraitu zuen anaia gazteak, betaurre-koak ondo jarriz. Mutila hunkituta zegoen oraindik—. Beno, ez dakit…, beste gauza arrako batzuk ere esan ditu: oroi tzen lagun tzeko eskatu dit, eta zuek eta ska-teak seinala tzen aritu da.

—Flipatu galanta zen, Maik arrazoi du! —erabaki zuen Anyok.

Asek, keinu batez, bere adiskidearen iri tzia babestu zuen.

Adrianek isilik jarraitu zuen, oraindik ere hunki-tuta, tipo xelebreak esandako esaldi inkoherenteak buruan berreraiki nahian.

Solasaldiari Imanolek eman zion amaiera, Adria-nen anaiak:

—Ahaztu ezazue koitadu hori, eta saia gaitezen e txera berandu ez hel tzen.

Farolek argizta tzen zituzten kaleak. Bazirudien

Page 18: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

SKATERRAK

18

zeru urdin eta uniformeak mantu babesle bat zabaldu nahi zuela hiriaren gainean, bertako biztanleek etor-kizunean izan li tzaketen zorigai tzak leundu nahian edo.

—Adri, ez zenuen hartuko tipoak banatu dituen paper horietakoren bat, ezta? —galdetu zuen Maik, gizon arraroaren gaira i tzuliz.

—Ez.—Munduaren amaieraren data jakin nahi duzu,

azken unean dotore egoteko, ala? —sartu zen Anyo, burla-airean.

—Ez da hori —eten zion neskak—, jakin-mina baino ez da. Paperetako batean zifra bat ikusi dudala iruditu zait, eta uste dut nire urtebete tze-eguna izan dela.

—Beharbada horrek esan nahiko du zeu zarela Apokalipsiaren mezularia, uaaaaa —esan zuen mutil morroskoak txan txetan, munstro-aurpegia jarriz eta Mairengana hurbilduz.

As barreka hasi zen.—Ondo da, ez nuen ahoa ireki behar. Ahaztu eza-

zue —bota zuen neska skaterrak.Bost gazteak 35. lineako autobusean muntatu zi-

ren, hori bai tzen haien auzoran tz zihoana, eta a tze- a tzeko eserlekuetan jarri ziren.

Anyok txan txetan jarraitu zuen; Imanol eta As, al-diz, barreka ari ziren lagunaren ateraldiekin eta Mai-ren eran tzun zorro tzekin.

Adrianek isilik eman zuen bidaia osoa skaterren on-doan, bere pen tsamenduetan murgilduta eta Mairen hi tzak buruan. Neuronak bizi-bizi ari zi tzaizkion la-

Page 19: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

IRAGANIK GABEKO GIZONA

19

nean, hi tzak eta kon tzeptuak elkartuz: data - urtebete-tzea - detailea - sorpresa - oparia - polita - musua.

Autobusa geltokira iri tsi baino lehen, Adrianek erabaki bat hartu zuen: paskin horietako bat behar zuen. Plazara i tzuli eta Apokalipsiaren gizona aurkitu behar zuen.

Page 20: SKATERRAK - Edebe · tik eneta igogailuan ere buruan izan zuen kantu tzun baten melodia berreskuratzen saiatu zen. Metro batzuk baino ez zitzaizkion falta edukion-tzira heltzeko,

20