GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki...

95
GORPUTZ HEZKUNTZA 3. DBH GORPUTZ HEZKUNTZA 3. DBH. ANTONIANO IKASTETXEA http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Transcript of GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki...

Page 1: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

GORPUTZ HEZKUNTZA3. DBH.

ANTONIANO IKASTETXEA

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 2: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

SAIOETAN GOGORATU BEHARREKO ZENBAIT GAUZA

Lesionatuta bazaude, zure hitzarekin nahikoa izango dut, ez dut gurasoen “notatxorik” behar. Izatekotan eskertuko nuke medikuaren ohar bat, non zure arazoa zein den eta zein ariketa mota ezin dituzun egin bai eta zeintzuk komeni zaizkizun zehazten didan.

Lesioa eta saioaren arabera, bi aukera izango dituzu:Saioan parte hartzeko aurkitzen dituzun aukera posible guztietan parte hartzea: lagunei lagundu, egin ditzakezun ariketak egin, nolabait parte hartu..... Ezin baduzu “ezer ez egin”, “saioa egiten ez dutenen plantila” bete. Klasean bertan edota hurrengo asterako entregatu behar da.

Saioaren hasieran gehienez bost minutu erabiliko dira arropaz aldatzeko. Saioetan parte hartzeko arropa eta oinetako egokiak ekarri behar dira; hau da galtza edo maila eroso batzuk (ez larruzko galtza, bakero edo gonarik) eta kirol zapatila batzuk ( ez takoia duten oinetakoak, mendiko botak, sandaliak edo antzekorik). Hau betetzen ez duenak ezin izango du klase praktikoa burutu.

Saioa amaitzerakoan derrigorrezkoa deritzot dutxa hartzea eta izerditutako arropa aldatzea, honetarako gehienez hamabost minutu erabiliko dira.Aldagelak, dutxatzeko edo arropaz aldatzeko erabiliko ditugu, ez beste gauzetarako.

Txikleak (bai goxoki edo antzekorik) oso arriskutsuak izan daitezke gure praktikan, beraz ez ditugu saioetan hartuko.Txisturik (lapoak) ez ditugu lurrera botako.Kirola egiteko derrigorrezkoa da oinetakoen lokarriak ondo lotuta eramatea.Ile luzea duzuenok mototsa erabiltzea komenigarria da.Inor zauritu ez dadin ziurtasun neurri bezala; Gorputz heziketako klaseetan, hobe duzu eraztunak, belarritakoak eta lepokoak saioaren hasieran kentzea. Poltsikoak ere husten badituzu hobe.Kiroltasunez jokatzen ahaleginduko gara:

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 3: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Elkarren arteko arazoak hitz eginez konpontzen ahaleginduko gara.Ez gara eztabaida antzutan sartuko (Ona izan da. Ez da ona izan. Bai. Ez. Bai. Ez...). Askotan eleganteagoa da amore eman eta jolasten jarraitzea, eztabaida luzatu beharrean.

Material gehiegi ez dugunez zaindu; eta saioa amaitzerakoan erabilitako guzia jasotzen lagunduko dugu.Gorputz Heziketako koadernoa egunero ekarri behar den tresna da.Koadernoak zuzentzerakoan kontutan izango da besteak beste txukun, garbi eta modu ulergarri batean idaztea edo marraztea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 4: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Izena: SAIO PRAKTIKOA EGITEN EZ DUTENEK BETETZEKO

Data:Gela:

ATALAK Azalpena eta irudiak: Materiala: Denbora:

Sarrera

Atal nagusia (Zein eduki landuko den):

Lasaitasunera itzulera

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 5: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

GORPUTZ HEZIKETA NOLA BALORATU?

Gorputz heziketan nota orokorra jartzerakoan hiru atal hartzen ditut kontutan eta bakoitzean gutxieneko nota (3) lortu behar da. Gaiaren arabera atal bakoitzari ehuneneko balore ezberdin bat eman diezaioket. Ondoren atal ezberdinekin batezbestekoa egingo dut.

1. Partehartzea eta portaera (Jarrera).%10

Egunero saioan zehar ikasle bakoitzak izandako partehartzea eta portaera baloratuko ditut. Bai eta ere higieneari buruzko jarrera. Atal hauek eguneroko behaketaren bidez baloratuko ditut.

2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30

Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak, eta abar).Ikasitako eduki teoriko guziak baloratzeko Azterketa idatziak, eskulanak edo Lan Teorikoak egin beharko dituzue, gaiaren arabera.

3. Gaiarekiko lorpen maila (Praktikoa).%60

Eduki praktikoak ere landuko ditugu, noski. Batzutan teknika edo ariketa baten trebezia baloratuko dugu, kirol baten taktika maila, maila fisikoa, eta abar....Ikasle bakoitzak, lortu duen praktika maila baloratzeko, Azterketa,froga praktikoak eta saiakera erabiliko ditut.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 6: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

AURKIBIDEA

– 1. Ebaluaketa:

✗ Entrenamendu printzipioak.✗ Indarra eta abiadura.✗ Artikulazioak.✗ Gure kirolak: Arrauna✗ Ekintza fisikoaren ikuspegi osasungarria.

– 2. Ebaluaketa:

✗ Ur sorospena.✗ Stick jolasak.✗ Gure kirolak: Pilota joko zuzena.

– 3. Ebaluaketa:

✗ Kirol Egokitua.✗ Freesbea / Indiakak.✗ Orientazioa.✗ Dantza/Erritmoa. (Hip-hop, Funky, Regeton...)

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 7: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

1.GAIA: NIRE GAITASUN FISIKOA BALORATZEN

Europako gazteen gaitasun fisikoa baloratzeko “Eurofit” izeneko test edo probak erabiltzen dira. Proba hauek Europako eskola guztietan erabiltzen dira eta helburua dute Europako gazteen indarra, abiadura, malgutasuna eta erresistentzia baloratzea; adin bakoitzari egokitutako taula batzutan oinarriturik.

“ 10 x 5m. JOAN ETORRIKO LASTERKETA” Lurrean 5 metroko distantziara bi marra paralelo marraztuko ditugu.Ikasleak marraren atzetik irtenda joan etorriko lasterketa bost aldiz egin behar du (Guztira hamar aldiz joan hamar etorri). Itzuli bakoitzean marraren beste aldera bi oinekin pasa beharko da.

Bi saiakera egingo dira, bitako onena kontutan hartuaz.

“BESO FLEXIO MANTENDUA”Ikaslea aulki baten gainean hatzak aurrealdera dauzkalarik, barra helduko du. proba aulkia utzi eta barratik zintzilikatzerakoan hasiko da. Kokotsa barraren gainetik eta hau ukitu gabe egongo da. Kronometroa begiak barraren azpitik jaisterakoan geldituko da.Froga behin bakarrik egingo da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 8: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

“LUZERA JAUZIA”Ikaslea zutik lurrean markatutako marra baten atzetik jarriko da. Bi oinak elkar dituelarik aurreranzko jauzia egin behar du. Urrutien heltzen ahaleginduko da, bi oinen gainean orekaturik eroriaz. Eskua edo gorputzaren beste atal bat oinen atzetik lurra ukitzen badute saltoa berriz errepikatu beharko da.Bi saiakera egingo dira, bitako onena kontutan hartuaz.

“ABDOMINALAK 30” segundotan”Ikaslea lastairatxo (koltxoneta) batean gorantz etzanda jarriko da, zangoak 90º flexionaturik, eta eskuak buru atzealdean elkarturik. Laguntzaileak oinak eutsiko dizkio. Seinalean (“prest...... aurrera!”) ukalondoekin belaunak ukitu eta ondoren bizkarrarekin lurra ukitu beharko du; 30” segundotan ahalik eta aldi gehienetan. Proba behin bakarrik egingo da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 9: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

1. GAIA:E NTRENAMENDU LEGEAK

Entrenamenduaren bitartez gure Oinarrizko Gaitasun Fisikoak hobetzen ditugu.

Bi dira hobekuntza hauek azaltzen dituzten legeak:

Mugaren legea (Umbral).

Lege honek dio gizaki bakoitzak ba dituela bere goi-muga edo muga maximoa eta behe-muga edo muga minimoa. Behe-mugara iristen ez diren intentsitate txikiko entrenamenduak ez dute egokitzapenik sortuko. Justu-justu behe-muga honetara iristen diren entrenamenduak mantentze lana baino ez dira. Entrenamendu egokiena behe-muga gainetik eta goi-muga azpitik egiten dena litzake. Goi-muga gainetik egiten diren lanak gehiegizkoak izango ziren eta luzaroan nekea eta errendimendu beherakada ekarriko lukete.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 10: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Super-orekatze legea.

Entrenamendu saio bat amaitu ondoren pertsonaren hasierako maila fisikoa gutxitzen da (nekea). Hala ere atseden ordu batzuk uzten baditugu gorputza egokitzen joango da eta hasierako maila hori gaindituko du. Honi Super-orekatze legea deritzo.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Ez d

ago

hobe

kunt

zari

k

Man

tent

ze la

na

Gehi

egiz

ko e

ntre

nam

endu

a

Entr

enam

endu

ego

kia

Behe-muga

Goi-muga

Page 11: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Entr

enam

endu

a

Entr

enam

endu

a

Entr

enam

endu

a

Entr

enam

endu

a

Egunak 1 2 3 4 5 6 7 8 .

Page 12: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Entrenamendua gogorregia izango balitz ordea edo eta uzten dugun atsedena nahikoa izango ez balitz; gorputza ezin izango zen egokitu; nekea sortuz eta hasierako maila gutxituz.

Beraz entrenamendua egokia izateko ondo orekatu behar dira lana eta atsedena.

ENTRENAMENDU KARGA

Entrenamendu baten balioa edo lana baloratzerako karga kontzeptua erabiltzen dugu. Karga lau esparrutan alda daiteke:

• Intentsitatea : Egiten den lanaren kalitatea adierazten du. Normalean abiaduraren bitartez adierazten da. Edo eta kirolariaren marka onenaren portzentaiaren arabera.

• Bolumena : Egiten dugun lanaren kantitatea edo iraupena adierazten du. Egindako metroak, errepikapenak, edo denboraren bidez adierazten da.

• Atsedena : Entrenamendu baten atseden tarteak adierazten ditu. Bertan lanak sortutako nekea gainditzen ahaleginduko gera.

• Frekuentzia : Astean egiten ditugun entrenamendu saioak adierazten du.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Egunak 1 2 3 4 5

Egunak 1 2 3 4

Page 13: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Adibidez bat:o 1000 metrotako hiru serie (Bolumena 3 x 1000)o Serie bakoitza kirolariaren denbora hobenaren %85

(Intentsitatea 3’20”/1000)o Serie batetik bestera 4 minutuko errekuperazioa (Atsedena 4’).

Beste adibide bat: Gimnasioan 8 ariketako zirkuitu bat. Ariketa bakoitza 30” segundo.

Zirkuituari 3 bira emango dizkiogu (Bolumena 3 x 8 x 30” ariketa). Ariketa bakoitzean altxatutako gehiengo pisuaren %60. Ariketa batetik bestera 30” segundotako atsedena. Zirkuitu batetik

bestera 3’ minututako atsedena. (Atsedena 30” eta 3’)

Bolumena eta intentsitatea ezin dira une berean handitu. Normalean Bolumenari garrantzia ematen zaio denboraldiaren hasieran, intentsitatea txikia delarik. Denboraldia aurrera doan heinean bolumena txikitzen doa eta intentsitatea handitzen, ondorengo taula adierazten duen bezala.

ENTRENAMENDU PRINTZIPIOAK

Entrenamendu batek emaitza egokiak eman ditzan arau edo printzipio batzuk bete beharko ditu; Entrenamenduaren printzipioak ditugu:

Alde anitzetako printzipio (multilateral) :o Entrenatzen hasten garen lehenengo urteetan entrenamendua

orokorragoa izan beharko luke. Gaitasun guztiak modu orokor batean garatuz. Urteekin espezializatzen joango gara norbere kirol eta espezialitatera egokituz.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Intentsitatea

Bolumena

Page 14: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Progresio Printzipio :o Entrenamendu sinple eta errazetik hasiko gera gogor eta

konplexuenetara pasatuz. Kirolariaren errendimendua hobetzen dioan heinean entrenamenduaren karga progresiboki handitzen joan beharko du: Hasieran bolumenari garrantzia emanik eta ondoren intentsitateari. Kargaren handitze hau modu progresibo eta lasai batez egin behar da eta ez modu bortitzean.

Atseden printzipioa :o Entrenatzea bezain garrantzitsua da honen ondorengo atsedena.

Jarraikortasun printzipioa :o Entrenamendua eraginkorra izan dadin saioak jarraituak izan

behar dira. Denbora luzez ez entrenatzeak ordura arte lortutako maila gutxitzea dakar. Hau da ez dauka zentzu asko gaur entrenatu bat egitea eta hurrengoa hemendik hamabost egun barru egitea.

Banakotasun printzipioa :o Kirolari bakoitza berezko ezaugarriak ditu beraz entrenamendua

bere ezaugarrietara egokitu beharko da. Honela entrenamendu bera ez zen baliagarria izango bi kirolari ezberdinentzat.

Aldaera printzipioa: o Entrenamendurako aukeratzen ditugun ariketak ezberdinak izan

behar dira monotonian eror ez gaitezen. Helburu berdin bat lortzeko lan mota ezberdinak erabili eta tartekatu ditzakegu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 15: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

2. GAIA:ABIADURA ETA INDARRA

ABIADURA:

Abiadura mugimendu bat edo desplazamendu bat ahalik eta denbora laburrenean egitea baimentzen digun gaitasuna da.

Abiadura mota ezberdinak bereiz ditzazkegu:

Erreakzio abiadura: 2. Estimulu konkretu

baten aurrean erreakzionatzeko gaitasunari deitzen zaio.

3. Adibidez 100 metroko lasterketa bateko irteera edo atezainaren keinua penalti bat geratzerakoan.

Keinu abiadura: 5. Keinu edo mugimendu konkretu

bat egiteari deitzen zaio (pilota jaurtiketa bat,

6. Adibidez teniseko sake bat edo golfean makilarekin pilota kolpatzean.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 16: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Translazio abiadura: 8. Ahalik eta abiadura azkarrenean desplazatzeari deitzen zaio.

Oinez, korrikan, igerian, edo bizikleta baten gainean izan daiteke.

9. Adibidez 100 metrotako lasterketa bat edo igeriketan 50 metrotakoa.

ABIADURA GARATZEKO ENTRENAMENDU SISTEMAK

Modu ezberdinak erabili ditzakegu abiadura lantzeko:

• Erreakzio ariketak: o Estimulu finkoen aurrean: Posizio

desberdinetatik eta estimulu ezberdinari erantzunez irteerak egitea litzake. Estimuluak entzumena, ikusmena edo ukimenaren bitartez eman daitezke.

o Estimulu aldakorren aurrean: Estimulu ezberdinen artean egokia aukeratu eta honen arabera dagokion erantzuna aukeratzean datza. Adibidez futbolari batek aurkariaren ekintzaren aurrean erantzun egoki bat bilatzea.

• Lasterketa motzak: o Tarte laburrak (30 metrotik 100

metrotara) ahalik eta abiadura

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 17: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

handienean egitean datza. Ariketa batetik bestera errekuperazio edo atseden osoa eman behar diogu.

• Lasterketa teknika: o Kirolariaren lasterketa teknika

hobetzeko ariketak dira. Asmoa frekuentzia eta anplitudea hobetzea litzake. Erabiliko ditugun ariketak adibidez; skiping eta skalping, salto anitzak, hesiekin egindako ariketak, bankuak eta uztaiak erabiliz, eta abar.

• Super-abiadura: o Norbere gaitasunaren arabera baino abiadura altuagoak

hartzean datza. Hau aldapak jetziaz, goma elastikoen laguntzaz edo eta motor batek bultzatuaz lor daiteke.

INDARRA:

Pisu bat edo erresistentzi bat gainditu edo honi aurre egitea baimentzen duen gaitasunari Indarra deritzo.

Indar mota ezberdinak bereiz ditzazkegu:

Indar Maximoa: 1. Gainditu beharreko erresistentzia edo pisua oso handia da, kasik pertsona egin dezakeenaren maximora iristen da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 18: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

2. Adibide moduan harri-jasotzaile bat edo halterofilia egiten duen kirolari bat.

Indar Lehergarria: 1. Ahalik eta indar gehiena oso denbora laburrean egiteari deitzen zaio. Mugimendua oso azkarrak izaten dira.2. Adibidez jauzi bat edo eta jaurtiketa bat egiten dugunean.

Erresistentzi Indarra: 1. Giharra askotan uzkurtzeko (contraer) gaitasunari deritzo.2. Lan honen adibidea arraunlari bat edo eskalatzaile bat egiten duen indarra izan daiteke.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 19: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

INDARRA GARATZEKO ENTRENAMENDU SISTEMAK

Modu ezberdinak erabili ditzakegu indarra lantzeko:

• Norbere pisua erabiliaz o Kirolariak ariketa sinpleak egiten ditu bere

gorputzaren pisua erabiliaz. Esku hutsean edo horma-barrak (espaldera), suediar bankuak, eskailera horizontalak eta antzekoak lagunduaz egin ditzakegu.

o Indarra lantzeko modu sinpleena da. Erresistentzi indarra lantzeko erabiltzen da.

• Bikotearen karga erabiliaz o Lagunaren karga edo pisua erabiliko

dugu. Laguna bultzatu, erakarri, garraiatu, lagunarekin borrokatu, edo berak jarritako erresistentzia gaindituz landu daiteke.

o Indarra lantzeko modu erraz honen bitartez indar mota ezberdinak landu ditzakegu.

• Pisu edo karga txikien bitartez o Tresna sinpleak erabiliko ditugu; Areaz

betetako botiltxoak, gomak, txinga txikiak, pisua duten orkatilako edo gerrikoak, eta abar.

o Tresnaren arabera indar mota bat edo beste landu daiteke.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 20: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

• Salto anitzak: o Norbere pisua erabiliaz egiten

den ariketa mota bat da. Kasu honetan orokorrean zangoak indartzeko erabiliko dugu.

o Indar lehergarria lantzen da batik bat.

• Jaurtiketa anitzak: o Normalean kilo bat eta bost kilo tarteko

baloi zamatuak erabiltzen dira. Lana baloia modu ezberdinetan lagun bati edo pareta bati jaurtitzean datza.

o Sistema honen bitartez indar lehergarria lantzen da

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 21: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

• Zirkuituak: o Sei eta hamabi ariketa ezberdin artean aukeratuko ditugu.

Ariketa bakoitzari estazioa edo txokoa deitzen zaio. Txokoz txoko lana eta atsedena txandakatuz zirkuituari hainbat birak emango dizkiogu.

o Erresistentzi indarra lantzeko aproposa.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 22: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Prestatu 40’ minutuko entrenamendu saio bat INDARRA eta ABIADURA lantzeko. Nahi dituzun entrenamendu sistema eta ariketak erabili ditzakezu. Kontutan hartu saioa orekatua izan behar duela; gihar talde guztiak landu behar dituzula. Gogoratu beroketa eta lasaitze fasea ere kontutan hartu behar dituzula. Ariketa bakoitzeko denbora edo egingo ditugun errepikapenak eta atseden tarteak azaldu behar dituzu. Azalpena marrazkitxoez lagundu. Azaldu ere erabili beharko duzun materiala.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 23: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 24: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

3. Gaia: EKINTZA FISIKOAREN IKUSPEGI OSASUNGARRIA

Gure gizartean gero eta mugimendu gutxiago egiten da. Pentsa momentu batez gure arbasoek, arrantzaleak, nekazariak, edo ehiztariak, egunero egiten zuten ekintza fisikoren bat; etengabe ari ziren bere gorputza mugitzen, pisuak altxatzen, borrokatzen, eta abar. Gaur egun ordea lana eta bizimodua aldatu egin dira, ordu asko eserita pasatzen ditugu; gure lana ordenadore aurrean edo eta aulki batean eserita egotean baitatza. Gero nekatuak etxera iristerakoan telebista aurrean etzaten gera.

Garai bateko elikadura barazki, arrain eta produktu naturaletan oinarritzen zen. Gaur egun ordea gero eta elikadura desorekatuagoa daramagu. Janari azkarra (anburgerrak, pizzak, eta abar), opilak, gozoki, litxarkeriak; behar baino gehiago jaten ditugu. Ez da zaila gero eta pertsona gizen gehiago ikustea; erretzen dutena baino gehiago jaten baitute.

Bestalde gero eta gazteago hazten gera erretzen, alkohola edaten, edo eta bestelako ohitura kaltegarriak izaten.

Ekintza fisikoa normalean egiten duten pertsonek osasun arazo gutxiago izaten dituzte. Bestalde bere gorputza trebatzen duen pertsona batek zailago nekatuko da eskailera luze batzuk igotzen edo eta autobusaren atzetik lasterraldi bat egiterakoan.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 25: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Gure gorputza bizikleta baten modura zaindu behar da. Erabiltzen ez badugu “herdoildu” egiten baita, eta erabili nahi dugunerako bikoitza kostatuko zaigu.

Eliteko kirola ere ez da batere osasuntsua. Maila gorenean mantentzeko gorputzari egiten zaion eskaera gehiegizkoa da eta hori ere osasunarentzat

kaltegarria bihurtu daiteke. Honi dopingaren arazoa gehitu behar zaio errendimendua handitzen badu ere osasunarentzat kaltegarria da eta gainera joko garbiaren ideietatik urruntzen da. Eliteko kirolari bat eta ezer ez egiten ez duenaren artean badira tarteko mailak. Bizitza osasungarri bat izateko nahikoa

da egunero lan fisikoa suposatzen duen ekintzaren bat egitea. Ez dugu soilik zertan kirol bat praktikatu behar, jolasten edo

dantza egiten ere “ipurdia” mugitzen dugu.

Hauek dira aldiro ekintza fisikoa praktikatzearen onurak:

Bihotza eta odol sistemaren egokitzapena: o Bihotza indartsuagoa eta odol gehiago garraiatzeko aukera dauka.o Muskulutan kapilarren kopurua handitzen da; elikagai eta oxigeno

gehiago iristeko aukera handituz. o Kolesterol maia txikitu egiten da eta zain eta arteriak garbi eta

malguagoak bihurtzen dira, odola errazago garraiatuz. Arnasketa gaitasunaren hobekuntza:

o Birikak aire kantitate handiagoa hartzeko gaitasuna dute beraz oxigeno gehiago lortzeko gaitasuna izango dute.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 26: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Garraio sistemaren sendotzea:o Giharrak tendoiak eta ligamenduak indartu egiten dira, honela

artikulazioak eta hezurrak babestuz. o Hezurrak sendoagoak mantenduko dira, kaltzioaren galera eta

osteoporosia saihestuz. Gorputzaren egitura orekatzea:

o Ekintza fisikoaren bidez kaloria gehiago erretzen dira eta koipeen pilaketa txikitu egiten da, loditasuna gutxituz.

Nerbio sistemaren hobekuntza:o Erreflexuak eta koordinazioa hobetu egiten dira.o Kontzentrazioa mantentzeko gaitasuna ere hobetu egiten da.

Estresa gutxitu, eta ongizatea bultzatzea:o Ekintza fisikoa egiterakoan; gorputzak endorfina deituriko

sustantzia bat sortzen du. Sustantzia honek ongizate eta euforiaren sentsazioa sortzen du.

Adiskidetasuna bultzatu eta lagun berriak egiteko aukera zabaltzea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 27: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Apuntatu egun arrunt batean egiten duzun ekintza fisikoa. Honen intentsitatea eta honek suposatzen dizun denbora.

Intentsitatea Adibidez.Eskasa Eserita edo etzanda egon.....Baxua Zutik egon. Luzapenak egin......

Ertaina Oinez ibili. Bizikletaz paseatu...... Altua Korrika egin. Eskailerak igo. Dantza egin......

Intentsitatea Ekintza Denbora

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 28: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Gehitu intentsitate bakoitzean egindako denbora:Intentsitatea Denbora

EskasaBaxua

ErtainaAltua

Hurrengo saioan beste klaseko kideek egiten dutenarekin konparatuko dugu.EKINTZA FISIKOAREN IKUSPEGI OSASUNGARRIA

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 29: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

2. Ebaluaketa

– Ur sorospena. – Stick jolasak. – Pilota joko zuzena.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 30: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

4. Gaia: LEHEN SOROSPENAK GORPUTZ HEZKUNTZAN.

Gorputz hezkuntzako saioetan; jolasten, dantzatzen, saltatzen edo korrika egiterakoan, ez da zaila mina hartzea. Halako edozein arazoen aurrean nola jokatu erakusten diguten oinarrizko zenbait idei ikusiko ditugu:

KOLPEAK:Lagun baten kontra talka egiterakoan, ostikada bat ematen digutenean, edo eta lurrera erortzen garenean gertatu daiteke.Kolpe baten ondoren gorridura edo zonaldearen handitzea nabarituko dugu, hau denborarekin hematoma edo ubeldura batean bihurtu daiteke (buruan bada koskorroi bat agertuko zaigu).Hotzak alde batetik handitzea gutxitzen du eta bestetik mina edo oinazea gutxitzeko modu naturala da. Hau jakinda izotz zati batekin zonaldea igurtzi dezakegu.Atseden egun batzuekin handitzea eta mina desagertuko dira.

GIHAR ARAZOAK.Lan bortitz baten ondorioz gihar batean mina nabaritzen badugu giharra kizkurtu zaigula izan daiteke. Kizkurdura oso handia ez bada, nahikoa izango da zonaldean bero pixka bat ipini, igurtzi txiki batzuk eman eta luzapen ariketa batzuk egitearekin. Guzti honekin lasaitasuna nabaritzen ez badugu gerta daiteke kizkurdura handia izatea eta orduan ekintza fisikoa eten eta mediku batengana jo beharko dugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 31: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Mina zartadura baten modukoa bada (harrikada baten modukoa edo) Zuntz haustura bat izan daiteke. Kasu honetan ariketa egiteari utzi eta zonaldean hotza ipini beharko dugu. Ez luzapenik egin ez eta zonaldea igurtzi. Mediku batengana jotzea komeni da norainoko kaltea izan den aztertzeko.

ZAINTXURI edo TENDOIAKAriketa bortitz baten ondoren edo lan bera askotan errepikatu ondoren giharra hezurrarekin lotzen duen zaintxuri edo tendoiaren handitzea ekar dezake; honi tendinitisa deritzo. Tendinitisa atsedenarekin sendatzen da. Hotza eta luzaketa ariketak ondo egingo digute.

LOTAILU ARAZOAK: Zaintiratua (esguince) edo Bihurdura. Kolpeak artikulaziotan izaten direnean lotailuak (bi hezur lotzen dituzten zuntzak) mindu ditzakete. Hizkera arruntean “txorkatilen bihurdura” bezala ezagutzen dugu, nahiz eta beste zenbait artikulaziotan eman daitezkeen (eskumuturra, ukalondoa, belauna...). Zaintiratua izena hartuko du lotailua behar baino gehiago luzatu denean, eta Bihurdura lotailua puskatzen denean.Edozein kasutan, ez dugu artikulazio hori gehiago mugituko mina areagotu ez dadin.Izotza aplikatu dezakegu mina eta handitzea gutxitzeko bai eta lesionatutako zonaldea bihotz mailatik gora altxatu. Zauritua erietxera eramango dugu eta bertan mediku batek adieraziko digu gaitzaren larritasuna bai eta jarraitu beharreko tratamendua.Zaintiratu edo bihurdura baten sendaketak normalean atsedena eskatzen dute.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 32: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

HEZUR HAUSKETAK.– Erorketa edo kolpe bortitz baten ondorioz hezur

baten hausketa gerta daiteke. Hausketa izan den edo ez argitzeko honako sintomak dauzkagu: Mina, handitzea, deformazio ez normala, eta zonaldea mugitzeko ezintasuna.

– Haurreko kasuan bezala saiatuko gera zonaldea ez mugitzen. Laguntza eskatu eta lehen bai lehen zauritua ospitale batera eramaten saiatuko gera.

– Hezur baten hausketa hilabete bateko “inmobilizazioa” (eskaiola) eskatzen du.

ZORABIOAKBatzutan eta arrazoi ezberdinengatik (erorketak, nekea, stres egoerak,....ea) ariketa bat egiterakoan zorabiatzera iritsi gaitezke. Honen arrazoia, izaten da, une batez, odola ez dela burmuinera normal iristen.Kasu hauetan kaltetua lurrean etzan egingo dugu, hankak zertxobait altxatuz, eta arnasa lasai hartzen utziko diogu. Honela odola burura bueltatuko da kontrola berreskuratuz.

ZAURIAKZauri baten aurrean egingo dugun lehenengo gauza; zonaldea, ura eta xaboiarekin ondo garbitzea da.Ondoren gasa batez lagunduta (kotoia, hobe ez erabiltzea) ur oxigenatua edo iodo tintura bezalako antiseptiko batez zauria desinfektatuko dugu.Azkenik “tirita”, benda, edo antzekoarekin zauria estaliko dugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 33: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Zauria oso sakona bada odol-isuria (etengabeko odol galtzea) suertatu daiteke. Kasu honetan egin beharreko lehenengo gauza, odol-isuria gelditzea izango da: Horretarako lehenik zauritua lurrean etzan eta zauriaren zonaldea, bihotz mailaren gainetik altxatzen ahaleginduko gara. Ondoren zauriaren gainean zapi edo gasa bat (ahal bada garbia) ezarriko dugu eta bost bat minutuz zauria zanpatuko dugu. Denbora hau pasatzerakoan zanpaketa lasaituko dugu (zapia kendu gabe); odol-isuririk ez badago; zauria sendatzen hasi gaitezke. Odol-isuria jarraitzen badu beste zapi edo gasa bat jarriko dugu aurrekoaren gainean, beste bost bat minututan zanpatuz, honela odol-isuria eten arte.

Odol-isuria sudurrean bada, ipini burua beherantz begira eta estutu atzamarrez sudur zuloak, odol isuria eten arte (hamar bat minutuz edo). Ondoren kotoi zati batez sudur zuloak itxi eta aurpegia urez garbitu.

OHARRA: Jakin; edozein larrialdien aurrean egin behar dugun lehenengo gauza, laguntza eskatzea dela. Horretarako gogoratu “S.O.S. DEIAK”-en telefono zenbakia 111 dela.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 34: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

5. Gaia: STICK JOLASAKHistoriagileen esanetan K.a. 2.000 urtean Egipton mutur okertua zuten makilak erabiltzen zituzten gaur egungo hockeyan antzeko jolasak praktikatzeko.

Gaur egun pilota, makila edo stick batez bultzatuz, aurkariaren atean gola sartzea helburu duten kirol ezberdinak dauzkagu:

Belar hockeya:

o 91 x 55 metro dauzkan belarrezko zelai batean jokatzen da. o Ateak 2’14 x 3’66 metro neurtzen dute.o Atearen inguruan 14’63 metrotako area bat dago eta gola

ontzat emateko pilota area honen barrutik jaurti behar da.o Talde bakoitzean 11 jokalarik jolasten dute.o Larruzkoa pilotekin jolasten da. o Stick-aren pala bi aurpegi dauzka. Laua bata eta borobila

bestea. Alde lauarekin soilik kolpatu daiteke pilota.o Partiduak bi denbora dauzka bakoitza 35’ minutukoa.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 35: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

* Bost modalitateetan irudikatutako zelaiak eskala berean daude beraien arteko erlazioaz ohartzeko.

Areto hockeya:

o Joko zelaia egur edo lurzoru sintetikoz egina da. Areto estalitan jokatzen da normalean. Zelaiaren neurriak 36-44 x 18-22 metro bitartean izan behar ditu.

o Atetik 9 metrotara area bat dago. Gola onartzeko jaurtiketa area barrutik egin behar da.

o Ateek 2 x 3 metro dauzkate.o Talde bakoitzean 6 jokalarik jolasten dute.o Pilota eta stick-ak eta arau nagusiak belar hockeyaren

antzekoak dira.o Partiduak 20’ minutuko bi denborek osatzen dute.

Izotz hockeya:

o Jolastokia 61 x 30 metro neurtzen ditu, erpinak borobilduak dauzka eta hesi batez inguratuta dago.

o Ateak 1’83–eko zabalera eta 1’22–eko altuera neurtzen dute, eta zelaiaren ondoko marratik 4’57 metro aurreratuak ipintzen dira.

o Taldeak sei jokalarik osatzen dute.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 36: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Izotzaren gainean eta patinak erabiliz jokatzen da.o Pilota erabili beharrean “pucka” izeneko fitxa erabiltzen da.o Stick-ak beste kiroletan baino luzeagoa da. Bi aurpegi lau ditu

eta “pucka” biekin jokatu daiteke. o “Pucka” kanpora joan ez dadin pista hesi batez inguratuta

dago.o Partiduak 20’ minututako hiru denboraz osatzen da.

P atin

hockeya:

o Lau gurpildun patin klasikoen gainean jokatzen da (Bi gurpil aurrean eta beste bi atzean).

o Zelaiak 40x20 metro neurria izaten du, erpin borobilduak dauzka eta hesi batez inguratua dago.

o Ateek berriz 1’70 –ko zabalera eta 1’05 altuera dute, eta zelaiaren ondoko marratik 3’00 metrotara ipintzen dira.

o Taldeak bost jokalariz osatuak daude.o Jokalekua zementu edo parketezkoa izaten da eta pilota

galdu ez dadin hesituta dago.o Stick-a belar hockeyan antza

du baina palaren bi aurpegiekin jokatu daiteke.

o Partiduak 20’ minutuko bi denborek osatzen dute.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 37: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Badago izotz hockeyarekin erlazio handiagoa duen modalitate bat lerro patinetan jokatzen dena.

Unihockey edo Floorbal:

5. Plastikozko material egokitua erabiltzen da; arinagoa eta ziurragoa suertatuz.

6. Hezkuntza munduan arrakasta handia izan badu jakin mundu mailan lehiaketa ofizial ugari ospatzen direla.

7. Talde bakoitzak 6 jokalariz osatua dago.

8. Zelaiak 20x40 metro neurtuko ditu. Eta hesi batez inguratuta egongo da.

9. Atea 1’15 altuera eta 1’60 izango ditu; zelaiaren atzealdeko marratik 3 metrotara kokatua egongo da. Ate inguruan atezainak soilik erabili dezakeen 2’5x1’0-ko area txiki bat dago.

10. Atezainak ez du stick-arik erabiliko eta bere gorputz osoarekin geratu dezake pilota.

11. Partiduak 20’ minututako hiru denboraz osatuak daude.12. Badago beste modalitate bat atezainik gabe jokatzen dena eta

taldeko 4 jokalariekin jokatzen dena. EGOKITUTAKO STICK JOKOA

Ikusitako hockey modalitate ezberdinak hartuta; gure beharretara egokitutako stick jokoa asmatuko dugu.

Eskubaloiko zelaian jokatuko dugu, kopuru berdineko bi talde.

Unihockey edo Floorbal-eko pilota eta stick-ak erabiliko ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 38: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Talde bakoitzak kolore bereko stick-ak erabiliko ditu. Jokoaren helburu nagusia; pilota aurkariaren ate barruan sartzea da. Jokalariak, pilota stick-arekin jokatuko dute. Atezaina berriz stick-a

erabiltzeaz gain bere gorputz osoa erabili dezake pilota gelditzeko. Talde bakoitzak atezain bat izango du. Atezaina bere area barruan

egongo da eta ezin izango da bertatik atera. Beste jokalariek ezin izango dute area barrura sartu.

Jokoari hasiera emateko jokalari guziak dagokien arean barruan sartuko dira eta seinalean, zelai erdian dagoen pilotaren bila joango dira.

Gol baten ondoren, gola jaso duen taldeak pilota berriz zelai erditik jarriko du jokoan.

Jokoan zehar falta bat egiten digutenean, hau egin diguten lekutik jaurtiketa libre baten bidez aterako dugu (aurkaria hiru (3 m.) metrotara egon beharko du). Falta larria denean Penaltia jaurtiko dugu.

Hauek dira partidu batean gerta daitezkeen faltak:

23.Jaurtiketa librearekin zigortutakoak:24.Stick-a gerriaren gainetik altxatzea.25.Pilota hankarekin jokatzea (pasatzea).26.Pilota burua edo eskuekin gelditzea.27.Erasotzen duen jokalaria area barruan sartzea.28.Lurrean etzanda gaudelarik, pilota jokatzea.29.Aurkaria bultzatzea.30.Aurkarian stick-az trabatzea.

31. Beste falta hauek Penaltiarekin zigortuak izango dira:

32.Aurkaria stick-az kolpatzea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 39: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

33.Aurkariaren hankartean stick-a sartzea eta zangotraba jartzea.

34.Stick-a airetik jaurtitzea.35.Arbitroa edo aurkaria iraindu edo jotzea.

Hala ere badira baimenduta dauden beste zenbait jokabide:

37.Pilota stick-aren edozein zatiarekin kolpatzea.

38.Pilota, stick, bularra edo hankarekin gelditzea (ez jokatzea).

39.Stick-a area barruan sartzea.40.Egotekotan, zelaiaren alboetako pareta

edo zintarriarekin (bordillo) jolastea.41. Pilota aurkariari kentzea.

STICK-arekin KONTUZ

Stick-a plastikozkoa izan arren gogoratu objektu mingarri bat izan daitekeela are gehiago arduraz erabiltzen ez badugu. Gogoratu arauak diola ezin dela aurkaria stick-az kolpatu. Nahigabeko istripuak gerta ez daitezen stick-a gerritik gorantz altxatzea ere galarazita dago. Saiatu arau hauek biziki betetzen.

STICK-a MANEIATZEN

STICK-a NOLA HELDU.

o Stick-a bi eskuekin heltzen da; Ezkerreko eskua stick-aren muturra heltzen du eta eskuinekoa 30 bat zentimetro beheraxeago (ezkertiarra bazara alderantziz).

o Gerria aurrealdera makurtzen da eta belaunak ere flexionatu egiten dira.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 40: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Esku bakarrarekin ere jokatu daiteke baina pilota kontrolatzea zailagoa da.

PILOTA GARRAIATU.

o Pilota garraiatzerakoan traba egin ez gaitzan gure aurrealdean eta eskuineko hankaren eskuinaldera eramaten ahaleginduko gera.

o Stick-a gorputzaren aurrealdean gurutzatua eramaten da, muturra aldaka parean dagoelarik.

o Pilota ez da kolpatzen, pilota bultza egin behar da. Honela beti stick-aren kontaktuan eramanaz bere kontrola ziurtatuko dugu.

o Stick-aren bi aurpegiak erabili ditzakegu alboko desbideraketak zuzentzeko.

o Pilota geratu nahi badugu stick-a aurrean jartzearekin nahikoa izango da.

PILOTA PASATU edo JAURTI.

o Pasea egiteko stick-a daramagun aurkako aldeko hanka aurreratuko dugu.

o Saiatu pala lurretik gertuen eramaten, jaurtiketa zehatzagoa izan dadin.

o Pilota bultzatu ezkero pasea zehatzagoa izango da. Aldiz kolpatu ezkero jaurtiketa indar gehiagorekin aterako da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 41: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

PILOTA JASO.

o Pasea jasotzerakoan stick-arekin pilota bilatuko dugu pilota dakarren abiadura arinduz eta bere kontrola lortuz. Ez dugu utziko pilotak stick-a indarrez kolpatzea.

Binaka jarri eta lagunak, ondoren aipatzen diren joan etorriko ibilbide ezberdin bakoitzean, egiten duzun denbora kronometratu behar dizu.

Emaitza dagokion borobilean idatzi.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Irteeratik 40 metrotara dagoen konoari buelta eman eta berriz irteerara itzuli.

Denbora

Irteeratik 40 metrotara dagoen konoari buelta eman eta berriz irteerara itzuli. Joan itzuliko bidean ipinita dauden 10 konoak zeharka-meharka igaroko ditugu. Kono artean 2 metrotako tartea utziko dugu.

Denbora

Irteeratik 40 metrotara dagoen konoari buelta eman eta berriz irteerara itzuli. Joan itzuliko bidean lurrean etzanda dauden lau bankuetan pareta edo errebotea egingo dugu. Bankuen artean 5 metrotako tartea utziko dugu.

Denbora

Page 42: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

6. Gaia: EUSKAL PILOTA: JOKU ZUZENAK

Joko zuzenean pilotariak jokatzerakoan aurrez aurreko egoera batean kokatzen dira, gaur egungo tenisaren modura.

Pilotaren sorreratik IXX. Menderaino jokatu diren pilota modalitate guztiak joko zuzen moduan jokatu dira. Hasieran artzainak izan omen ziren pilota jokoan hasi ziren lehenengoak eta hauen jokaleku nagusia mendi soro eta belardiak izan ziren.

Gaur egun aldiz bleka edo paretan aurkako jokoek aurre hartu diote zuzeneko jokoari eta oso leku gutxitan jokatzen den jokamoldea dugu.

Gure ardura da joko hauek erabat ez galtzea.

Lau dira Euskal Herrian ezagutzen diren joko zuzenak:

Bote luzea. Errebotea. Laxoa. Pasaka.

JOKO ZUZENAK ULERTU NAHIAN

Gure gizartean joko zuzen moduan tenis edo boleibola bezalako kirolak ezagutzen ditugu. Hala ere Euskal pilotako joko zuzenen joko dinamika eta arauak ezezagunak izanik ulertzeko zaila gertatzen zaizkigu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 43: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Hondoren eta Bote luzea oinarri harturik joko hauen oinarriak azaltzen ahaleginduko gara:

Puntuaketa ez da banakakoa. Tenisaren modura tantoak “kintzeka” zenbatzen dira. Hau da 15, 30, 40 eta jokoa. Partida bat 9 jokotara jokatzen da (Errebotean eta pasakan 13-ra).

Bi talde aritzen dira aurrez aurre, bakoitza bere esparrua defendatuz. Hala ere jokalariak aurkariaren esparruan jokatu daitezke.

Jokalekua zabaleran 15 bat metro eta luzeran 60 bat metro izango ditu. Bi joko eremuak banatzen duen marrari “Pasamarra” deitzen zaio.

Sakea “botarria” izeneko harrian punpa egin ondoren egiten da.

Pilota errestatzera doan jokalariak airez edo lehenengo punpan errestatu behar du, eta jarraian sakea egin duen taldearen joko-eremura eramango du. Horrela arituko dira pilota talde batetik bestera jaurtitzen, jokalariren batek falta egin arte.

Sakea duen taldeak, kintzea irabazi edo galdu, sakatzen jarraituko du, zelai aldaketa egin arte. Zelaiaz aldatzeko bi aukera daude: “arraia” bat egin eta talderen bat 40-ra iristea. Edo bi “arraia” egitea.

“Arraia” lortzeko jokaldi ezberdinak daude (ikusi adibideak); baina orokorrean “arraia” pilota arrastaka edo punpaka “pasamarra” gainditu eta defentsan ari direnak pilota gelditzen dutenean edo alde batetik irtetean lortzen da.“Arraia”, sakatzen ari den taldeak soilik egin dezakeen jokaldia da. “Arraia” lortu ezkero zelai aldaketa behartu egiten da. Horretaz gain aldatu eta lehenengo kintzean defentsako eremua murriztu egiten da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 44: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

“Arraia” bat egin ondoren talderen bat 40-ra iristean, jokoa amaitu eta taldeek zelaiaz aldatuko dute. Aldatu eta lehenengo kintzean zelaiak banatzen dituen marra (orain arteko “pasamarra”) “arraia” lortu den lekuraino mugituko da, defentsa eremua txikituz.

Bi “arraia” lortzen badira zuzenean jokoa amaitu eta eremu aldaketa egingo da. Kasu honetan lehenengo “arraia” jokatuko da lehenik , eta ondoren bigarrena.

“Arraia” jokatu ondoren zelaiak banatzen dituen marra bere lekura itzuliko da (“pasamarra”).

Ondoren talde bakoitzak egin ditzakeen jokaldien azterketa bat egingo dugu:

SAKEA EGITEN DUEN TALDEAREN JOKALDIAK

Sakatzen duen taldearen helburua kintzeak lortzeaz gain taldeen zelai aldaketa behartzea da; hau da “arraia” lortzea.

• KINTZEA NOIZ IRABAZI:

o Pilota “Pasamarra” gaindituz aurkariaren esparruan punpa egin ondoren inork erantzun gabe kanpora botatzerakoan.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 45: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Pilota “Pasamarra” gaindituz aurkariaren esparruan punpa egin eta atzeko horman (egon ezkero) jo eta gero bigarren punpa egiten badu.

• KINTZEA NOIZ GALDU:

o Pilota jo eta zuzenean kanpora botatzerakoan.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 46: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Pilota jo eta gure esparruan punpa egin eta gero, kanpora botatzerakoan.

o Pilota jo eta gure esparruan norbaitek gelditzen badu.

o Pilota jo eta besteen esparrua gaindituz zuzenean atzeko horman jotzen badu (errebotean eta laxoan hau ontzat ematen da).

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 47: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

• “ARRAIA” NOIZ LORTU:

o Pilota jo eta bere zelaian bi punpa eginez edo arrastaka joanez, “Pasamarra” gainditu eta gero alde batetik irtetean. Irten den leku horretan ipiniko da “arraia” (B).

o Pilota jo eta bere zelaian bi punpa eginez edo arrastaka joanik “Pasamarra” gainditu eta gero norbaitek (tresnaz edo gorputzez) gelditzean. Gelditu duen leku horretan ipiniko da “arraia” (B).

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 48: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

DEFENTSAN DAUDEN TALDEAREN JOKALDIAK

Defentsan dagoen taldearen helburu nagusia da kintzeak irabaztea eta aurkariak “arraiarik” ez lortzea.

• KINTZEA NOIZ IRABAZI:

Pilota jo eta “Pasamarra” (A) gaindituz, besteen esparruan punpa eginez, inork erantzun gabe atzeko marratik irtetea.

Pilota jo eta “Pasamarra” (A) gaindituz, besteen esparruan punpa eginez, inork erantzun gabe albotako marratik irtetea.

Pilota jo eta gure esparruan punpa eginik, edo arrastaka “Pasamarra” gaindituz, pilota alde batetik irtetean.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 49: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Pilota jo eta gure esparruan punpa eginik, edo arrastaka “Pasamarra” (A) gaindituz, pilota norbaitek gelditzean.

• KINTZEA NOIZ GALDU:

Pilota jo eta zuzenean kanpora botatzerakoan.

Pilota jo eta besteen esparruko atzeko marratik kanpora botazterakoan.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 50: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

• “ARRAIA” NOIZ JASO:

Pilota jo eta gure esparruan punpa egin eta gero, kanpora botatzean.

Pilota jo eta gure esparruan gelditzerakoan.

Pilota jo eta norbaitek gure esparruan gelditzerakoan.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 51: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

JOKO ZUZEN EZBERDINAK

Esan bezala lau dira Euskal herrian ezagutzen diren joko zuzenak. Nahiz eta denek oinarrizko egitura berdintsu bat izan, bakoitzak bere nortasuna mantentzen du:

BOTE LUZEA

Berez erabat desagertutzat eman daiteken jolasa da.

Bote luzea da gainontzeko pilota jokoen aitzindaria. Bote luzearen bilakaeratik sortu bai dira gaur bizirik dirauten beste joko zuzen jokamolde guztiak.

Eremu irekitan eta esku hutsean jokatzen da. Eta ez du paretaren beharrik. Mendiko belar soroetan jokatzen hasi bazen, ondoren herriko plazetara ekarri zen ikuskizuna herritara hurbilduz. Frontisa duen plazetean jokatu ezkero, pareta fuera bezala hartuko da.

Jolas eremua errektangeluarra izaten da; 60x15 metro ingurukoa. Botarria zelaiaren mutur batean jartzen da. Eta “pasamarra” defendatzaileen esparruko atzealdetik 35 metrotara kokatzen da.

Bi talde lehiatzen dira aurrez aurre. Talde bakoitzean sakatzaile bat eta lau errestatzaile daude.

Sakatzaileak pilota eskuaz hartu eta botarrian punpa egin eta ondoren jaurti egingo du aurkarien joko eremuan punpa egin dezan. Sake egin baino lehen aurkarien joko eremuan ezin daiteke jokalaririk sartu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 52: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Sakea ontzat emateko pilotak erdiko marra edo “pasamarra” gainditu behar du.

LAXOA

Gaur egun Nafarroako Bidasoa eta Baztan bailaretan jokatzen da soilik.

Bote luzearen bilakaera dela esan daiteke. Hala ere; hemen frontisa beharrezkoa da eta goantea erabiltzen da pilota jolasteko.

Bi talde aurrez aurre arituko dira. Talde bakoitzak lau jokalariz osatuta dago. Bi jokalarik larruzko goante motza eramango dute eta beste biak larruzko goante luzea.

Partida bederatzi jokoetara jokatzen da.

Sakea botarrian punpa eginez eta goantearekin kolpatuz egiten da. “Botarria” zelaiaren ertz batean ipintzen da.

Sakatzerakoan pilotak frontis ondoko karratutxoan punpa egin behar du; pareta ukitu aurretik edo ondoren.

“Pasamarra” zelai erdian kokatzen da, bi eremu berdintsuetan banatuz.

Herri askotan plaza etxez inguratua egoten da, eta hain zuzen ere, etxeen aurrealdeak hartzen dira joko eremuko mugatzat.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 53: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

ERREBOTEA

Hau ere plaza librean jokatzen da.

Sakean pilotak paretan errebote egin behar du. Hortik datorkio izena.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 54: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Modalitate zuzenen artean ezagunena dela esan daiteke. Euskal Herriko Iparraldean eta Gipuzkoako Billabona eta Zubietan jokatzen da batik bat.Talde bakoitzak bost jokalariz osatua dago; Hiru jokalarik Joko-garbiko xisterekin eta beste biak goante motzarekin jokatzen dute.

Sakea botarrian punpa eginez eta esku hutsean egiten da. Botarria bi zelai eremu banatzen dituen “pasamarra” izeneko marra gainean jartzen da; hau paretatik 30-32 bat metrotara kokatzen da.

Partida hamahiru jokoetara jokatzen da.

Xistera eta goanteaz gain gorputzeko beste atalekin jokatu daiteke.

PASAKA

Trinketean jokatzen den joko zuzen bakarra dugu. Tenisarekin parekotasun handia dauka.

Bikoteka jokatzen da eta bi bikoteen erdian sare bat ipintzen da 1’20 metrotara Jokoan zehar ezin da sarea ukitu.

Lau jokalariak larruzko goante motzarekin jokatzen dute.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 55: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Sakea esku hutsarekin egiten da. Pilota teilatutxora jaurtitzen da eta biraka lurrean marraztuta dagoen sake eremuan sartu beharko da. Sakea ona ez bada bigarren sake bat egongo da (media).

Iparraldeko zenbait herritan jokatzen da soilik.

Pilota aurkariaren esparruan geratu edo bi bote egiten dituenean lortzen da tantoa.

Partida jokoetara jokatzen da; 15, 30, 40 eta jokoa. Hamahiru jokoetara jokatzen da.

Jokoan zehar bikote batek 40-ra iristerakoan zelai aldaketa egiten da. Joko berean aldaketa bat baino gehiago egin daitezke.

Pilota trinketeko paretan dagoen silo izeneko zulotxoan sartzen bada tantoa lortzen da. Baita pilota teilatutxoko sarean jotzen badu.

Pilota goantearekin soilik jokatu daiteke. Kolpatuz edo goantean zehar irrist eginez.

Pilotak sarea ukitu eta beste aldera

pasatzen bada ona da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 56: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

3. Ebaluaketa

KIROL EGOKITUAORIENTAZIOAJOLAS ALTERNATIBOAK: INDIAKAK ETA FRESBEA.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 57: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

7. Gaia: JOLAS ALTERNATIBO edo BERRIAK

Jolas alternatibo ezizenez deitzen diren jolasak; ezagutzen ditugun betiko jolas eta kirolen aurrean alternatiba edo aukera berri bat eskaintzen dizkigute.

Jolas hauen helburua ez da konpetitiboa, helburu ludikoa daukate. Beraz dibertitzea eta ondo pasatzea da garrantzitsuena. Horretarako egitura malgua dauzkate; Praktikatzeko ez dira instalazio berezirik behar, taldeetako jokalari kopurua irekia da eta arauak oso sinpleak izaten dira eta gainera gure behar edo nahien arabera moldatu ditzakegu.

Jolas alternatibo ugari daude; Balonkorf, Lacrosse, Jausgailua, Boomerang, Shuttleball, Ballnetto, Peloc, Baloi erraldoiak,,.....gehienak ez dira oso ezagunak.

Dena den alternatibo moduan jaiotako zenbait jolas, denborarekin nortasuna eta indarra hartzen joan ziren eta gaur egun moda eta publizitatearen eraginez oso zabalduak daude.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 58: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Kirol hauek ezagutuz gure aisialdirako tresna berriak ezagutzea lortuko dugu.

Gu bi jolas aukeratu ditugu; Frisbee-a eta Indiaka. Ezagutu ditzagun pixka bat gehiago......

FRISBEE-a

Jolas hau 1.946. urtean, Kalifornian (Estatu Batuak), oharkabean sortu zen. Unibertsitateetako ikasleak, “Frisbee Pie Company”-k eginiko tartak jateko ohitura zuten, ondoren hauek ekartzen zuten platerak erabiltzen zituzten elkarren artean jaurtitzeko. Hasierako plater

hegalari hauek kartoizkoak ziren eta edozein kolpe hartu

orduko berehala puskatu egiten ziren.

Mendearen erdialdera plastikozko lantegiak, indarra hartzen dute eta honekin batera, plastikozko disko hegalariak egiten hasten dira, eta jolasa berehala mundu osora zabaltzen da.

Diskoa biribila eta malgua izango da. Gutxi gora behera 25 cm- tako diametroa eta 100-165 gramo bitarteko pisua izango du.

FRISBEE -aren OHINARRIZKO TEKNIKA

Jokalariaren trebezia eta imajinazioaren arabera; forma ezberdinetan jauzi, hegan egin eta jaso daiteke frisbee-a. Dena den hemen oinarrizko teknika azalduko dugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 59: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Jaurtiketa egiterakoan diskoa heltzeko hatz lodia diskoaren goi aldean jartzen da. Hatz erakuslea berriz diskoaren ertzean zehar luzatuta, eta beste hiru hatzak diskoaren azpialdean. Diskoa hola helduta eskumuturra flexionatuko dugu diskoak besaurrea ukitu dezan.

Diskoa jaurtitzeko erabiliko dugun eskuaren aldeko hanka aurreratuko dugu. Bi oinak elkarren artean bananduko ditugu eta belaunak erdi flexionatuko ditugu. Jaurtiketa egingo dugun aldeko sorbalda jaurtiketa norabideari begira

egongo da eta diskoa atzera kontrako sorbaldaren parera eramango dugu. Hasierako jarrera honetatik enborra jiratu eta diskoa duen besoa luzatuko dugu jaurtiketa norabidean.Azken unean eskumuturra zabalduko dugu (kartak banatzerakoan bezala) eta kolpe tinko baten bidez diskoa bere baitan jira araziko dugu. Diskoaren hegaldia egonkorra lortu nahi badugu bere ardatzaren inguruan biratu beharko du.

Frisbee-a ibilbide zuzena izan dezan jaurtiketa lurrarekiko paraleloa izan beharko da. Frisbee-a alde batera okertzen badugu bere ibilbidea norabide hori hartuko du.

Lagun batek pasatako

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 60: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

diskoa jasotzeko frisbee-aren hegaldia irakurri eta honen arabera kokaleku aproposa aukeratuko dugu.

Bi modu erabili ditzakegu diskoa hartzeko:

Esku bat frisbee-aren gainetik eta bestea azpitik ipinita txalo eginaz eta diskoa bi esku artean zanpatuz.

Edo atzamarrak pintza moduan erabiliz frisbee-a ertzetik hartzeko. Modu hau esku bakarrez edo bi eskuekin egin daiteke.

FRISBEE-GOLA

Frisbee-arekin jolastu daitekeen talde jolas bat da. Kopuru bereko bi taldek jokatuko dute. Eskubaloiko zelaian jolasten da eta helburua frisbee-a aurkarien atean sartzean datza.

Arau sinple batzuk erabiliko ditugu:

Ate inguruko eremu edo arean, atezaina baino ezin izango da sartu. Beraz jaurtiketak areaz kanpo egingo dira.Frisbee-a duen jokalaria ezin daiteke lekutik mugitu. Beraz lagun bati pasa edo gol-era jaurti beharko du.Frisbee-a duenari ezin zaio hau eskutatik kendu. Izatekotan frisbee-a airean dioanean lapurtu daiteke.Frisbee-a lurrera erortzerakoan edo zelaitik kanpo jaurtitzerakoan; ukitu duen azken jokalariaren falta izango da.Falta bat gertatzerakoan frisbee-a falta jasan duen taldeak aterako du, falta gertatu den lekutik.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 61: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Partidua denbora konkretu batean gol gehien sartzen duen taldeak irabaziko du.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 62: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

INDIAKA

Hego Amerikan jaio zen, Brasilen hain zuzen ere. Bertan “Peteka” deitzen diote eta oso jolas arrakastatsua da. Brasilgo indioek area, irina edo lurraz betetako larruzko zakutxo bati, hegazti baten lumak ipintzen zioten, buztina erabiliz. Txinan, Korean edo Perun badira jolas honen antzeko jolasak.

1 936. urtean Alemaniara iristen da bertako gorputz heziketako irakasle baten eskutik. Hortik Europa osora zabalduko da.

Indiakak, badmintoneko bolantearen antza hartzen duen lumadun pilota bat da nahiz eta tamainaz handiagoa izan.

Bere egituran bi zati bereiztu daitezke; burua eta isatsa. Burua kolpatzen den lekua da; xamurra eta iraunkorra izan behar du. Isatsa normalean lumaz egina izaten da eta indiakaren ibilbidea zuzendu eta moteltzen du.

OHINARRIZKO TEKNIKAK

Indiaka gorputz atal ezberdinekin kolpatu daiteke; eskuekin, ukalondoarekin, izterrarekin, hankarekin edo buruarekin. Edozein kasutan, hemen ere, jokalariaren trebezia eta imajinazioaren arabera forma bereziak aurkitu ditzakegu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 63: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Bada beste aukera oso zabaldu bat; Indiaka Palaz kolpatzearena. Gure kasuan frisbee-arekin ere kolpatu dezakegu.

INDIAKA-BOLEY

Indiakaz jolastutako boleibol partida bat da. Kopuru bereko bi talde aurrez aurre jolastuko dute.

Boleiboleko zelaian eta oso arau sinpleekin jokatzen da:

Jolas honen helburua indiaka aurkariaren eremuan lurra jotzean datza edo aurkariari falta eginaraztean. Taldekideen artean gehienez hiru ukitu egin ahal izango dira eta inolaz ere jokalari berak bi ukitu jarraian. Sakea zelaiaren atzealdeko marraren atzealdetik egin behar da. Sake bakarra dago (ez daga “mediarik”). Baina sakatzerakoan indiakak sareaukitu eta beste aldera igarotzen bada; sakea errepikatu beharko da. Partiduak 15 puntutara jolastuko dira. Beti ere bi puntuko diferentzia mantendu beharko da. Taldeko jokalari guztiek egin behar dute sakea. txandaka egingo da. Zelaia mugatzen duten marrak zelaiaren zati bezala kontsideratzen dira. Beraz marra "ona" da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 64: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 65: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Indiakak eta frisbee-ak jolasteko aukera handiak ematen dituzte: Punteria jolasak, buruz buruko lehiak, talde jolasak, distantzia jaurtiketak, trebezi jolasak, eta abar.Saiatu indiaka-rekin edo frisbee-arekin jolasten den jolas bat asmatzen. Klaseko lagunei azaldu eta elkarrekin jolastu.

Behar dituzun arau egokitzapenak egin ondoren idatziz azaldu.

Jokoaren izena:Jokalari kopurua:Materiala:Non jokatzen da:Jokoaren azalpena eta arauak:

Marrazkia

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 66: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Merkatuan indiaka mota ezberdinak erosi daitezke hala ere imajinazio pixka bat erabiliz ez zaigu oso zaila gertatuko gure indiakak egitea. Kontutan hartu buruak duen pisua eta isatsak sortzen duen erresistentziaren artean oreka bat bilatu behar dugula. Ondo egindako indiakak, gorantz bota ezkero, buruz behera erori

behar luke beti.Hona hemen zenbait idei zure indiaka egin dezazun:

o Burua: Paperez egina eta esparatrapuz estalia. Tenis pilota bat erabiliz. Areaz, arrozaz, dilistaz, trapu zaharrez betetako:

• Galtzerdi zahar bat. • Puxikak.• Oihal edo larru zakutxoren bat.• .......

o Isatsa: Lumak. Oihal zatiak. Plastikozko poltsekin egindako zintak. ........

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 67: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

9. Gaia: ORIENTAZIO KIROLA Mapa eta iparorratz batez baliatuaz, egin nahi dugun bidea aurkitu eta jarraitzea, aspaldidanik egiten den ekintza bat da. Hasiera batean itsasgizonek edo eta mendizaleek erabiltzen bazuten, gaur egun kirol bihurtu da.

Orientazio kirola, Europa mailan oso zabaldua dago. Mapa eta iparorratz baten laguntzaz mendian kokatuta dauden kontrolgune batzuk aurkitu behar dira, ahal den denbora laburrenean.

Erabiltzen diren mapak froga hauetarako espresuki diseinaturik egoten dira. Eta zehaztasun handiz irudikatzen dute errealitateko detaile txikienak.

Mapan zirkuluen bidez igaro beharreko puntuak seinalatzen dizkigute. Puntu hauetan baliza batzuk dauzkagu. Baliza hauek txuri eta laranja koloreko oihal batez osaturik daude. Balizaren ondoan eta bertatik pasa garela ziurtatzeko pintza zulagailu bat egoten da.

Korrikalari bakoitzak erabakiko du baliza batetik bestera joateko biderik azkar eta egokiena.

Irteera puntua triangelu batez adierazten da mapan eta helmuga bi zirkuluen bidez.

Baliza bakoitzetik igarotzerakoan “kontrol txartela” zulatu behar da. Kontrol txartel bakoitzak

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 68: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

zenbatutako laukitxo ezberdinez osatua dago eta baliza bakoitzean dagokion laukitxoan markatu beharko du.Korrikalariak banaka irteten dira ordulariaren aurka korritzen delarik.

Orientazio kirola oinez eta mendiko bizikletaz jokatzen da batik bat, hala ere, badira bestelako aukerak, hala nola mendiko bizikletaz, gauez egiten direnak lasterketak, erreleboka, hiri inguruan egiten direnak, eta abar.

Kirol hau praktikatzeko beharrezkoa da mapa eta iparrorratza erabiltzen jakitea.

MAPA

o IPARRA

Mapetan behetik gorantzko marra batzuk irudikatzen dira. Marra hauei "Meridianoak" deitzen zaie. Meridianoak Ipar-hego lerroa irudikatzen dute.

Hau da mapa baten goialdea iparra izango da eta behealdea hegoa.

o ESKALA

Mapa guziak eskala bat erabiltzen dute. Honek, zatiki baten bidez errealitatea eta maparen arteko erlazioa adierazten digu. Honela mapan neurtutako distantzia bat errealitatean zenbat bider handiagoa den adierazten digu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 69: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Adibidez 1:10.000 mapa batean zentimetro bat errealitateko 10.000 zentimetro adierazten dizkigu.

Hala ere mapan zentimetroak erabiltzen ditugun moduan errealitatean metroak erabiliko ditugu. Hau kalkulatzeko nahikoa dugu eskala adierazten digun zenbakidunari azkeneko bi zeroak kentzea. Honela 1:10.000 mapa batean; mapako zentímetro bati errealitateko 100 metro adieraziko du.

o IKURRAK

Errealitatean agertzen diren gauza gehienak (etxeak, basoak, ibaiak, bideak, eta abar), mapan ikur berezi batekin adierazten dira. Ikur bakoitzaren esanahia, normalean maparen azpialdean agertzen dira.Orientazio kirolean erabiltzen diren mapa guztiak ikur berdinak erabiltzen dituzte IOF-aren (Nazioarteko Orientazio Elkargoa) zehaztapenenak jarraituz.Ikur hauek kolore ezberdinaren arabera sailkatzen dira:

Marroi kolorea: Sestra kurbak eta orokorrean lurrak hartzen dituen formak adierazteko.

Margo beltza: Haitz eta harrientzat bai eta gizakiak egindako eraikuntzentzat.

Margo urdina: Ibai, erreka, aintzira eta orokorrean ura adierazten duten elementuentzat.

Margo berdea: Landaretza adierazten du. Hainbat eta argiagoa, orduan eta esparru garbiagoa.

Margo zuria: Basoa adierazteko erabiltzen da. Margo horia: Belardi eta soroetako erabiltzen da. Margo purpura. Ibilbidea eta baliza puntuak seinalatzeko.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 70: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Ikus ditzagun ikur oikoenak:

Errepide nagusia.Errepide estua.Bidea. Bidexka.Etxea. Hondakinak.Harri multzoa. Harri isolatua.Pendiza.Hesia.Gaina. Zuloa. Sakonune handia. Sakonune txikia.Higadura ubidea.IbaiaErreka.Iturria. Ur putzua.Landaretza muga.Belardi edo soroa.Baso garbia. Baso itxia. Baso oso itxia.

o SESTRA KURBAK

Sestra kurbak (curvas de nivel) mapetan, paisaiaren erliebea edo altuera aldaketa adierazteko erabiltzen ditugun marrak dira.Altuera berdina duten puntuak lotzen dituzten lerro irudikariak dira. Pentsa txingurri batek momentu guztian altuera bera mantenduz mendi bati itzulia ematen diola. Txingurri horrek utzitako aztarna abioi batetik ikusita sestra kurba bat irudikatuko luke.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 71: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Sestra kurbak paisaiaren aldapak adieraziko dizkigu; sestra kurbak; bat bestearen ondoan agertzen badira, paisaia aldapatsua dela esan nahiko du. Aldiz separatuak baleude paisaia laua izango da.Bi sestra kurben arteko altuera diferentzia beti berdina izango da. Honi Ekidistantzia deritzo eta mapa guztietan adierazten da.

Hobeto ulertzeko ikus dezagun nola marrazten diren mapa batean paisaiaren zenbait forma.

Zenbait kasutan ez da erraza sestra kurbak adierazten digun paisaia gorantz edo beheranzkoa den ezberdintzea. Kasu hauetan zalantza suertatu zaigun puntu horren inguruko erliebea aztertu eta errez antzemango dugu sestra kurbek adierazten digutena:

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Gailurra

GailurraArana

EremuLaua

EremuAldapatsua

Mendi-lepoa

Arana

Page 72: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Horretarako inguruko mendixkak bilatu ditzakegu eta hauetatik hasita saiatuko gera inguruko perfila antzematen; jakinda bi mendixken artean arana egongo dela.

o Mendi bakarra bada gogoratu gailurretik hasi eta sestra kurbak gailur aldera sartzen badira aran bat adieraziko dutela eta kanpo aldera badoaz espoloi bat.

o Ibaien norabidea aztertuz ere konturatu gaitezke perfila nolakoa den. (ura beti aranen puntu baxuenetik zehar doa).

IPARRORRATZA

Iparrorratzak beti iparra seinalatzen digun tresna bat da. Iparra erreferentzi bezala harturik; edozein puntu topa dezakegu; Iparrarekiko sortzen duen angelua eta berarekiko banatzen gaituen distantzia erabiliaz.

o IPARRORRATZAREN ZATIAK

Hiru zati nagusi dauzka:

• Oinarria:

o Norabide gezia. Joan nahi dugun norabidea seinalatuko diguna.o Zuzenkia. Mapetako distantziak neurtzeko erabili ditzakegu.

Neurriak milimetrotan agertzen dira.o Zuzenki egokitua. Alboetan gehien erabiltzen diren eskalara

egokitutako bi zuzenki agertzen dira (1:25.000 eta 1:50.000)

• Linboa:o Iparreko gezia. Norabideak lortzeko beti Iparralderantz

bideratuko dugu. o Iparreko gezi lagungarriak. Aurrekoarekiko paraleloak dira.o Angelu graduazio gurpila. 360º-tan banatua. Marra bakoitzak 2º

adierazten ditu.

• Orratz imantatua: Gezi gorria Ipar aldera seinalatzen du beti.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 73: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

MAPA ETA IPARRORRATZA ERABILTZENMapa eta iparrorratzarekin ibilbide bat egiterakoan teknika ezberdinak erabiliko ditugu:

o MAPA ORIENTATZEA . Mapa erabiltzerakoan komeni zaigu beti ondo orientatua izatea. Hau da mapa errealitatearekin bat etortzea. Modu honetan gauden lekutik ikusten ditugun paisaiako elementuak eta mapan agertzen direnak parekatuak izango ditugu. Hau lortzeko bi aukera dauzkagu:

o Errealitateko erreferentziaz baliatu:Adibidez; paisaian ezkerrean zuhaitz bat ikusten badugu, ibai bat eskuinean eta etxe bat aurrean; mapa eta paisaiako elementu hauek zentzu berdinean jarriko ditugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Zuzenkia

Norabide gezia

Zuzenki egokituak

Iparreko gezia

Iparreko gezi lagungarriak

Angelu gurpila

Oinarria

Linboa

Orratz imantatu

a

Page 74: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Iparrorratza erabiliaz: Metodo azkarrena da. Horretarako iparrorratza maparen gainean jarriko dugu eta mapa jiratuz orratz imantatua meridiano lerroekiko paraleloa jarriko dugu; mapako iparra orratz imantatua adierazten digunarekin parekatuz.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 75: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o NORABIDE BAT MAPAN BILATZEA.

Puntu batetik beste batetara heltzeko, jarraitu beharreko norabidea bilatzen lagunduko digu. Norabide bat iparretik zenbat gradu desbideratu behar gera adierazten du.

Norabide bat bilatzeko iparrorratza erabiliko dugu eta hiru pausu baino ez ditugu jarraitu behar:

Lehenik, iparrorratzaren alde luzearekin; gu gauden lekua eta iritsi nahi duguna lotuko dugu. Norabide gezia nahi dugun norabidea seinalatzen duelarik.

Ondoren iparrorratzaren linboa mugituko dugu eta iparreko gezia edo lagungarriak maparen meridianoekiko paraleloa jarriko dugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 76: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Azkenik norabidea irakurtzea baino ez zaigu geratzen.Honetarako;, norabide geziak linboko zein gradu seinalatzen duen ikusi beharko dugu.

o NORABIDE BAT ERREALITATEAN JARRAITU.

Behin jarraitu nahi dugun norabidea kalkulatu dugunean (iparretik zenbat gradu desbideratu behar gera); gradu horiek linboan “idatziko” ditugu. Horretarako linboa mugitu eta dagozkigun graduak "norabide geziaren" gainean jarriko ditugu.

Ondoren iparorratz guzia mugituz; orratz imantatua (zati gorria) linboko iparreko geziaren gainean jarriko dut. Orduan norabide geziak seinalatzen didan norabidea izango da jarraitu beharrekoa.

Norabide bat jarraitzerakoan ez gera iparrorratzari begira mugituko. Norabide geziak seinalatzen didan bidean erreferentzi bat hartuko dugu; zuhaitz bat adibidez eta bertaraino joango gara iparrorratza zertan begiratu gabe. Iristen garenean erreferentzi berri bat bilatuko dugu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 77: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

ORIENTAZIO TEKNIKA AURRERATU NAGUSIAK

o ORPOKATZE TEKNIKA.

Puntu zehatz batera iristeko, norabideaz gain, bertarainoko distantzia jakin beharko dugu eta distantzi hori emandako pausuen bidez neurtu dezakegu.Aldez aurretik gure pausu arrunt batek zenbat neurtzen duen kalkulatu beharko dugu. Horretarako distantzi finko bat (100 metro adibidez) burutzeko zenbat pausu bete behar ditugun kalkulatuko dugu. Hori jakinik edozein distantzi nahiko zehaztasunez neurtu ahal izango dugu. Pausuen zenbaketa errazteko pauso arruntak erabili beharrean pausu bikoitzak erabili ditzakegu.Komenigarria da distantzi zenbaketa bai oinez eta bai korrika zenbatuak izatea.

Honela ibili beharreko distantzi mapa gainean eskalaren bidez neurtu dezakegu; eta errealitatean gure pausuen bidez zenbatuko dugu.

o HATZ LODIAREN TEKNIKA.

Gogoratu ibilbide bat egiterakoan, mapa behar bezala orientatua izan behar dugula eta era honetara mantendu behar dugula ibilaldi osoan zehar. Mapa une oro orientatua mantentzeko biderik errazena eta erabiliena zera da: ibiltzen ari garen heinean, hatz lodiak ibilbide bera mapa gainean jarraituko du. Norabide aldaketa bat egiten

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

1 2 3 4 5 6

100 metro

Page 78: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

dugun bakoitzean, mapa biratuko dugu hatz lodiak guk daramagun norabidea mantenduz.

Orokorrean, mapa eroso heltzeko eta hatz lodia toki guztietara erraz iritsi ahal izateko, mapa tolestea beharrezkoa gertatzen da. Mapa meridiano lerroak jarraitzen tolestea komeni da, izan ere, errazagoa gertatuko zaigu horrela lerro hauen norabidea jakitea.

o LERRO ELEMENTUAK JARRAITZEN AHALEGINDU.

Puntu batetik bestera joaterakoan ahaleginduko gera mapan marraztuak dauden lerro elementuez baliatzen. Elementu hauek luzeak izaten dira eta hauek jarraituz, toki batetara gerturatzeko edo ziurtasunez iristeko oso baliagarriak dira.

Lerro elementu ezberdin ugari aurkitu ditzakegu: Errepide, bide eta bidexkak, ibai eta errekak, hesiak, elektraindar ariak, landaretza mugak, eta abar. Gogoratu nahiz eta errealitatean sestra kurbak marraztuak ez egon lerro elementu bat bezala erabili ditzakegula.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 79: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

Stop

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o ATAKE PUNTUA.

Bilatu beharreko puntura iritsi aurretik inguruan dagoen elementu adierazgarri bat bilatu dezakegu eta horretaraino hurbildu gaitezke, hemendik balizaraino ziurtasun handiagoz iristeko.

Atake puntu bezala; etxe bat, bidearen bihurgune bat, zuhaitz bat, basoaren erpina, eta abar erabili dezakegu.

o BERKOKAPENA

Lasterketa bateko edozein unean jakin beharko genuke gure burua mapan kokatzen. Momentu batean “galdu” egiten bagara mapa eta inguruko elementuak erlazionatzen saiatuko dugu gure burua berkokatzeko. Hau ezinezkoa bada, gure bidean atzera egin beharko dugu ezagutzen dugun puntu bateraino iritsi arte.

o GELDITZE LERROA

Baliza edo puntu bat bilatzen gaudenean ahal bada honen atzean gelditze lerro bat bilatuko dugu. Baliza pasa ezkero geldituko gaituen erreferentzi zabal bat alegia. Gelditze lerroak, hesiak, bideak, erreka, edo antzekoak izan daitezke.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 80: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

?

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o BORONDATEZKO NORABIDE OKERRA

Askotan bilatzen gabiltzan puntua lerro elementu baten ondoan egon daiteke. Zuzenean puntua bilatu ezkero, gerta daiteke bidean desbideratzea eta lerro elementu honetara iristea, jakin gabe bilatzen dugun puntua ezker edo eskuinera dagoen.

Hau gerta ez dadin hobe izaten da hasieratik borondatezko desbiderapen bat aukeratzea. Honela lerro elementu horretara iristerakoan argi izango dugu bilatzen dugun puntua zein aldeetan geratzen den.

o ABIADURA EGOKITZEN (Semaforoaren Teknika)

Orientazio lasterketa batean kirolariak daraman abiadura ez da beti berdina. Ibilbidearen zati bakoitzean eta honen zailtasun teknikoaren arabera abiadura moteldu edo azkartuko dugu. Ibilbideak eskatzen duen atentzioa eta abiaduraren arteko harreman honi elkarren semaforoaren teknika esaten zaio.

Ibilbide edo zatia erraza bada ez dugu mapa eta inguruaren irakurketa zehatzegirik behar eta gure abiadura azkarragoa izango da. Adibidez mendi pista zabal eta argi batean. Zati honetan gure semaforoa berde kolorean dagoela esango dugu.

Mapa edo errealitateko puntu zehatzago baten bilaketan ari bagara ordea, gure abiadura zertxobait moteldu egingo da atentzio gehiago mantendu behar dugulako. Kasu honetan semaforo laranjan gaude.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 81: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Ibilbideko zati oso teknikoan bagaude derrigorrez abiadura moteldu eta atentzioa areagotu egin beharko dugu; semaforo gorrian gaude.

ARIKETAK

o Erliebearen forma, dagokion sestra kurbekin lotu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 82: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

1:5.000 1:15.000

1:10.000 1:25.000

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Ondoko mapa hauen artean, zein dago ondo orientaturik ?

Mapa bakoitzaren eskala kontutan harturik, errealitateko distantzia kalkulatu (Borobilaren erditik zenbatuta).

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 83: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

1:10.000 mapa honetan; puntu batetik besterako norabideak eta distantziak kalkulatu. Gogoratu balizak borobil erdian kokatuak daudela.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 84: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

ORIENTAZIO FROGA ALDE ZAHARREAN

Taldekideak:

ARAUAK:– Mapan adierazita dauden puntuetara joan. Bertan, jarraian

agertzen diren galderak edo frogak egin.– Talde froga bat denez, taldekide guztiak elkarrekin joan behar

zarete UNEORO.– INOIZ EZ DA NAFARROA KALEA, BIZKAIA KALEA eta

GIPUZKOA KALEA GURUTZATUKO. KONTUZ KOTXE eta OINEZKOekin eta dendariak eta kaleko mobiliarioa zaindu.

– Beste taldeei ez lagundu erantzunak ematen.– Ordenari jarraitu, talde bakoitza adierazi zaion zenbakitik

aurrera egin beharko duelarik froga.– Galdera guztiei zuzen erantzuten dien lehen taldeak irabazten

du.– SARIA: Helburu honetan taldekide guztiek gutxieneko 7-ko nota

izango dute.

1.- Zein urtetan jaio zen Xabier Lizardi?2.- Zenbat arri daude putzu erdian?3.- Jatetxearen izena ___________ da eta bere ikurra________4.- Zer da monumentu hau?5.- Zergatik zen ospetsua gizon hau?6.- Zein da kale honen izena?7.- Nola izen du denda honek? Zer saltzen dute bertan?8.- Olatu hotela dagoen eraikina zein mendetakoa da? Zer du tailatua harrian?9.- Nondik etorri zaigu sukaldari hau?10.- Fisioterapia eta osteopatia zentruak nola izena du?11.- Martiarena_______________. BAI ________________

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 85: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

12.- Ekia pentsioko telefono zenbakia:________________ Zenbat izar ditu?13.-__________ asko daude baina denbora ezin egin.14.- Zer dago debekatua hemen? Zein ordutan erabili daiteke leku hau?15.- Kiniela bat ekarri.16.- Nongo sarrera topatu duzu?17.- Ze zenbaki du portal honek?18.- Balkoi hauek ba al dute barandilarik?19.- ¿Donde se atiende a los clientes de la pension?20.- Ze koloretako gurutzea topa dezakezu hemen?21.- Zenbaten dago txahal-entrekota?22.- Gora begiratu. Zein lore mota dago goiko leiho hauetan?23.- Ze zerbitzu eskaintzen dituzte hemen?24.- Ze zuhaitz mota da hau?25.- Zein aurkitu dezakezu argazkitan? Nola izena du?26.- Nazioarteko deiak egiteko ze kode markatu behar da?27.- Nola izena du enparantza honek?28.- Nola izena du kale honek?29.- Ze lanbide du Jose Luis-ek?30.- Ze koloretakoa da leihoa?31.- Begiratu eskaparatea, zer da birak ematen ari dena?32.-Ze elkartek du hemen egoitza?33.- Zer dago etxe honetan? ____________ Zer dago ikusgai egun hauetan?34.- Ze elkarteren egoitza aurki dezakezu eraikuntza honen lehenengo pisuan?

ZORIONAK!!!!!! BUKATU DUZU. LEHENA IZAN BAZARA SARIA ERE BADUZU ETA BESTELA LASAI, HERRIAN ORIENTATZEN BADAKIZULA ARGI UTZI DUZU ETA BEHINTZAT.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 86: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

10. Gaia: BEHAR BEREZIAK DUTEN PERTSONAK

Urteetan gurpildun aulkitan zeudenei, itsuak edo gorrak zirenei, Down sindromeei, pertsona “ez-normalaren” txartela ipintzen zitzaien. Gizarteak baztertu egiten zituen; apenas ez ziren etxetik ateratzen, lagun talderik ez zuten, eta ezin zituzten beste edozein pertsonek egiten dituzten gauzak egin.

Gaur egun aldiz, pixkana gizartean tartetxo bat egiten doaz. Beste edozein pertsonen eskubide berdinak dauzkatela onartzen da, nahiz eta zenbait arlotan behar bereziak dituzten pertsonak izan.

Ez dugu zertan pena edo errukia sentitu behar, pertsonak bezala tratatu ditzakegu, dauzkaten zailtasun edo beharrak onartuz eta hauei aurre egiten lagunduz. Denon eskutan dago pertsona hauen integrazioa bermatzea eta beste edozein pertsonen modura bizitza zoriontsu bat izan dezaten laguntzea.

Gaur egun behar bereziak dituzten pertsonak sailkatzerakoan hiru talde nagusi aurkitu ditzakegu:

Gutxitu motoreak.o Beren sistema lokomotorean urritasunen bat azaltzen dute;

hezurrak, giharrak edo eta nerbio sistemak ez duelako behar bezala funtzionatzen edo eta gorputz atalen bat falta zaielako.

Zentzumen gutxituak.o Ikusmena eta entzumena gutxitua edo erabat galduta duten

pertsonak dira. Gutxitu psikikoak.

o Adimenaren garapen maila gutxitua duten pertsonek.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 87: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

BEHAR BEREZIAK DUTEN PERTSONENTZAKO JOLAS ETA KIROLAK.

Munduko II. gerrateak elbarritu asko utzi zituen. Pertsona hauen errekuperazio lanetan mediku eta terapeuta askok jolas eta kirolaren onuraz ohartarazi ziren. Garai hartan jaio ziren gaur egun ezagutzen ditugun behar bereziak dutenentzako kirol egokitu asko. Geroztik aukerak biderkatu egin dira.

1960. urtean Erroman lehenengo Joko Paralimpikoak ospatu ziren. Geroztik lau urtetik behin ospatzen dira Joko Olinpikoekin batera.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 88: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

AtletismoaAutomobilismoaBadmintonaSaskibaloiaBocciaTxirrindularitzaEsgrimaEskiaHalterofiliaIgeriketaUrpekaritzaTenisaMahai tenisaArku jaurtiketaTiro olinpikoaBelaBoleibola

GUTXITU FISIKOAK Xakea

AtletismoaSaskibaloiaTxirloakKrosaTxirrindularitzaZaldiketaAreto futbolaFutbolaGimnasia erritmikoaIgeriketaPetankaTenisaMahai tenisa

ADIMEN GUTXITUAK

AtletismoaBocciaTxirrindularitzaNegu kirolakAreto FutbolaFutbolaIgeriketaSlalomMahai tenisaZaldiketaEsgrimaArku jaurtiketa HalterofiliaBela

GARUN PARALISIA

XakeaAtletismoaTanden txirrindulaEskiaAreto FutbolaGoalballJudoaMendizaletasunaIgeriketaPowerliftingTiro olinpikoa

ITSUAK

XakeaAtletismoaSaskibaloiaTxirrindularitzaAreto FutbolaFutbolaPetankaTenisaMahai Tenisa

GORRAK

Behar berezien arabera kirol ezberdinak praktikatzen dira.

Zenbait kasutan kirol arrunt bat egokitu egiten da; adibidez herren bat edo paraplegiko bat eskia praktikatzeko eskidun aulki bat erabiliko du.

Besteetan; Boccia edo Goalball bezalako kirol berriak sortu egiten dira, halako gabezi bat duten kirolariengan pentsatuz.

Kirolarien artean ezberdintasun nabariak egon ez daitezen; kirol bakoitzean maila ezberdinak aurkitu ditzakegu, kirolariak dituen gabeziaren arabera. Ez da gauza bera erabat itsua dena edo itzalak nabaritzen dituenak edo hanka bakarra duena edo biak falta zaizkiona.

Page 89: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

JARRI GAITEZEN BERAIEN LEKUAN.

Nahiz eta gu behar berezirik ez izan, saiatuko gera momentu batez kirolari hauen lekuan jartzen eta kirol hauen zailtasunak bizitzen. Asko dira behar bereziak dutenek praktikatzen dituzten kirol eta jokoak, guk hiru baino ez ditugu ikusiko: BOCCIA

Grezia klasikoan jadanik antzeko joko bat praktikatzen zen. Gaur egun ezagutzen dugun Petanka jokoaren antzekoa da. 70. hamarkadan Europako iparraldeko herriek garun-paralisidun pertsonei egokitzeko asmoz berreskuratu zuten.

Gurpildun aulkian jokatzen da.

Partida banaka, binaka edo hirunaka jokatu daiteke. Jokalari edo talde bakoitzak sei bola izango ditu (gorriak edo urdinak). Jokoa bola zuria jaurtiaz hasten da. Jokalariek beren koloretako sei bolak ahalik eta gehien gerturatzen ahalegindu behar dira.

Jokaldi bakoitzari “Partziala” deritzo. Bat baten kontra eta bi bitako lehiaketan lau partzialetara jokatzen da. Hiru hiruren kontran ordea sei partzialetara jokatzen da.

Puntuaketari dagokionez; aurkariaren gertuko bola eta bola zuriaren artean dauden pilota bakoitzeko puntu bat irabaziko da. Partzialak amaitzerakoan bakoitzean lortutako puntuak batu eta gehien lortu dituenak izango da irabazlea.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 90: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Boccia garun-paralisia edo gradu zorrotzeko bestelako minusbaliotasun fisikoak dituzten kirolariek praktikatzen dute. Gabeziaren arabera maila ezberdinak bereizten dira eta pilota eskuarekin edo kanaleta bat erabiliz jaurti daiteke. Kanaleta behar duten kirolariak laguntzaile bat izaten dute kanaleta mugitzeko. Laguntzaile hau jokalekuari bizkarra emanez mugituko da jokalariari bestelako laguntzarik eman gabe.

ESERITAKO BOLEY-a

Dinamarkan aurkitu dezakegu kirol honen jatorria 1956. urte inguruan.

Kirolaren nondik norakoa boleibol arruntaren parekoa da; Sei jokalarik osatutako bi talde aurrez aurre lehiatzen dira. Baloia aurkariaren lur eremura bidali behar da sarearen gainetik pasatuz. Baloia mugitzeko kolpatu egin behar da eta ezin da heldu. Jokaldi bakoitzean taldeko gehienez hiru ukitu egin daitezke; eta kirolari bakoitzak ezin ditu bi ukitu jarraian egin. Sakatzen ez duen taldea tantoa egiterakoan bere jokalariak errotazio bat egin beharko dute ordulariko orratzen norabidean.

Berezitasuna aldiz kirolarien mugikortasunean datza: Jokalariak lurrean eserita jokatzen dute. Ipurdia ezin da lurretik altxa baloia jokatzen den bitartean. Desplazamenduak besoak erabiliz egingo dira, inoiz ez hanken gainean.

Partidua hiru set irabazten dituen lehenengoak irabazten du. Set bat 25 puntuetara jokatzen da.

Zelai eremua ere txikiagoa da; 10 metro luzaeran eta 6 zabaleran. Sarea gizonen kasuan 1’15 metrotara dago eta emakumezkoena berriz 1’05.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 91: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

GOAL-BALL

II. munduko gerran itsu geratu ziren pertsonen errehabilitazio saioetan erabiltzen hasi ziren. 1976. urteko joko paralimpikotan mundu osoan ezagutzera eman zen.

Itsuentzako talde kirola da. Talde bakoitzak bere zelaian jokatzen duten hiru jokalariz osatuta dago. Txintxarriak dituen eta soinua egiten duen baloi batekin jokatzen da.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 92: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Erasotzen duen taldea baloia eskuekin jaurtiko du eta norbere zelaian bote emanez, biraka beste taldeko atean gola sartzen ahaleginduko da.

Baloia harrapatzeko defentsan dagoen taldea lurrean etzan egingo da ahalik eta zelai eremu handiena tapatuz.

Talde batek baloia berreskuratu bezain pronto eraso egingo du; zortzi segundo dauzka jaurtiketa berria egiteko; bestela penalti batekin zigortuko zaio. Zortzi segundo horietan baloia taldekideen artean pasa daiteke, jokalari batek ezin dituelako jarraian bi jaurtiketa baino gehiago egin.

Penalti jaurtiketa egiterakoan jokalari bakarra geratuko da defentsan.

Gola sartzerakoan baloiak gola jaso duen taldeak jarriko du jokoan.

Gol gehien lortzen duen taldeak irabazten du.

Partidak 7 minutuko bi denbora irauten du.Zelaian marrazten diren marra guztiak kroska bat izango dute (zintarekin estalitako sokatxo bat normalean) ukimenaren bidez antzemateko. Jokalariak zelaian leku aproposean kokatzeko ere marka batzuk dauzkate.

Joko zelaia 9 x 18 metro neurtzen ditu eta hiru zonalde bereiztu daitezke:o “Taldeko eremua” deritzon zonaldean jokalariak kokatzen dira. Bi

atzean eta bestea zertxobait aurreratuagoa.o Jaurtiketa egiterakoan eta abiada hartzeko intentzioarekin

“jaurtiketa eremua” zapaldu daiteke.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Page 93: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

o Bi taldeen artean “eremu neutrala” deritzona daukagu bertan ezin da jokatu.

Zelaiaren albo bakoitzean 9 metroko zabalera eta 1’30 metroko altuera duten ateak daude.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

Taldeko eremua

Jaurtiketa eremua

Eremu neutrala

Taldeko eremua

Jaurtiketa eremuaAtea

Page 94: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

• Asmatu edo egokitu, behar bereziak dituen pertsona batentzako joko edo kirol bat. Hitz gutxitan azaldu.

Interneten ikertu elbarrituentzako dauden kirol ezberdinak. Bat aukeratu eta laburki deskribatu. Argazki edo irudiak erabil itzazu.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

…………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………………

Page 95: GORPUTZ HEZKUNTZA...2. Gaiarekiko ezagupen maila (Teorikoa).%30 Landuko ditugun gai gehienetan eduki teorikoak agertuko dira (Kirol baten arautegia, historia, teknika, izen bereziak,

GORPUTZ HEZKUNTZA

3. DBH

Ikertu zure eskolatik gertu ba ote dagoen behar bereziren bat duen kirolari edo elkarterik. Proposatu iezaiozu eskolara etortzea eta bere ekintzen berri azaltzen.

http://gorputzhezkuntzaantoniano.wordpress.com/