Edgar Alan Poe - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Edgar Alan Poe,...

273
Edgar Alan Poe Kontakizunak euskaratzailea: Koro Navarro

Transcript of Edgar Alan Poe - armiarma.eusarmiarma.eus/liburu-e/jaitsi?m=itz&f=Edgar Alan Poe,...

Edgar Alan Poe

Kontakizunak

euskaratzailea: Koro Navarro

Fitxategi hau “liburu-e” bildumako alea da,liburu elektronikoen irakurgailurako prestatua.

Liburu gehiago eskuratzeko:http://armiarma.com/liburu-e

Itzulpena: Koro Navarro.

Euskarazko edizioa: Literatura unibertsala, 2000Jatorrizkoaren data: 1832-1849

Edgar Alan Poe euskaraz:http://ekarriak.armiarma.com/?i=249

Informazio gehiago:http://armiarma.com/emailuok/?p=1387

HITZAURREAEdgar Allan Poe: bizitza eta obraEdgar Allan Poe Bostonen jaio zen, 1809an,

eta Baltimoren hil zen, 1849an. Misteriozko etabeldurrezko lanek eman zioten ospea: «TheRaven» («Belea») poemak, eta «Ligeia» eta«The Murders in the Rue Morgue» («Rue Morgue-ko hilketak») kontakizunek, adibidez, oso famahandia izan zuten, gaur egun ere bizirik diraue-na. Idazle gutxi dago literaturaren historian Poekadinako interpretazio eta hipotesi sorrarazi due-nik. Idazle gutxik liluratu dituzte Poek bezalabelaunaldiz belaunaldi irakurleak eta mitomano-ak. Pertsonak berak ere, baita obratik aparteere, interes bizia sorrarazi du.

Antzezleen semea zen Poe. Ama zen, izan,antzezle, eta arrakasta handia izaten zuen berelanetan; aitak ez zuen antzerkirako batere balio,eta edaten hasi zen. Alkoholak markatuko zituenbikotearen hiru seme-alabak: William, zaharre-na, gazterik hil zen, tuberkulosi alkoholikoz;bigarrena, Edgar, idazlea, delirium tremenseko

krisi batek jota hil zen, eta alaba gazteena, Rosa-lie, adimen urrikoa zen. Edgarrek bi urte zituela,etxetik alde egin zuen aitak. Ama, haurdun etagaixorik, hegoaldera joan zen, han sustraituagoabaitzegoen antzerkia. Hogeita lau urterekin hilzen, Edgarrek lau urte ere bete gabe. Amareneritasunak eta heriotzak arrasto sakona utzi bidezuten Poeren memorian.

Umeak familia banatan geratu ziren. Allansenar-emazteek hartu zuten Edgar. Eskoziarjatorriko familia aberatsa zen, presbiterianismozorrotzekoa. 1812an Allan jauna Londresa joanzen, eta berarekin eraman zituen emaztea etahaurra. Lau urte eman zituzten han, barnetegie-tan Edgarrek. Han, alde batetik, asko ikasi zuen—«frantsesa, historia, latina eta literaturaasko»—, baina, bestetik, kalte handia egin zionIngalaterrako egonaldiak, aldaketak ekarri zionbakardade eta noraezagatik, hegoaldeko paisajeeguzkitsuetatik atera eta «ingeles herri goibel-tsu» batean utzi baitzuten, bakarrik, iparreko lai-noetan, zaharkinen artean. Hango eraikinakagertuko ziren hogei urte geroago «William Wil-son» kontakizunean, eta orobat da hangoa libu-

ru honetako Usher Etxeko dekoratua, ipuingehientsuenetako bera: etxe zahar izugarri han-dia, lainoetan galdua, horma-altua, ate-astuna,ziegez beteak diruditen sotoak dituena, eta inoizbertan bizi izan ziren hilen arrastoak nonahi igar-tzen zaizkiona. Dekoratu erromantiko hori ez dabakarrik literatura gotikoaren oroitzapena; eraberean da idazlearen haurtzaroko bizikizunlatzen emaitza.

1820ko udan itzuli ziren Allandarrak Rich-mondera. Edgar, hamaika urterekin, haur ikara-tia, isila, goibela zen, eta, bere heroi guztiakbezalaxe, bere baitan itxi zen. 1823 eta 1824artean, Byronen lana eredu hartuta, ondu zituenlehen poemak. 1826an Virginiako Unibertsita-tean sartu zen, filologia klasikoa eta modernoaikastera. Baina, ikaskideekin batera, edaneaneta jokoan hasi zen. Izan ere, edariak ekarrikozion Poeri hondamendia: taldean ondo hitz egite-ko bizkorgarriren bat behar izaten zuen, bainakopa bat jerez hartzea sekulako mozkorraldibaten hasiera gertatzen zitzaion; eta gutxitaniristen bazen ere intoxikaziora, eskandalu izuga-rriak sortu zituen behin baino gehiagotan. Esan

izan da drogazalea ere bazela, baina ez dirudiegia denik. Nolanahi dela ere, zor handiak eginzituen unibertsitatean; aitaordeak ez zituenordaindu nahi izan, eta 1827an gurasoen etxetikalde egin zuen Edgarrek, Bostongo hirira. Urtehaietan idatzitako poema batzuk besterik ezzuen hartu bidairako, laster argitaratuko zitue-nak: Poems. Tamerlane and Other Poems (1827,Tamerlan eta beste poema batzuk). Poek berakidatzitako ohar biografiko batzuen arabera,sekulako abenturak bizi izan zituen garai hartan,askatasunaren aldeko borrokan, Grezian, Erru-sian, Siberian... Gezurra zen dena. Soldadu joanzen, eta hegoaldeko hainbat gotorlekutan ibiliondoren, West Point-eko Akademia Militarreansartu zen. Gogokoa zuen hango diziplina, hantxeaurkitu zuen behar-beharrezko zuen bizitzaordenatua. Bere izaera zakarrak ordea berehalasortu zizkion arazoak agintariekin. Azkeneanbota egin zuten eskola militarretik, eta guraso-engana itzultzen saiatu zen. Ez zuten onartuordea, eta izeba batengana joan zen: MariaClemm, beti zainduko zuen emakume eraman

onekoa, Poeren emazte maitea izango zen Virgi-niaren ama, bere ama.

1833rako argitaratuak zituen hiru poemaliburu, baina, ez baitzuten arrakastarik izan, hitzlauz hasi zen idazten. Baltimore Saturday Visitoregunkariak ipuin lehiaketa batean ehun dolarre-ko saria eskaintzen zuela-eta, Poek sei kontaki-zun bidali zituen. «MS. Found in a Bottle» («Boti-la batean aurkitutako eskuizkribua») kontakizu-nak irabazi zuen lehiaketa (1833). Adiskidebatek eskatuta, Southern Literary Messengeraldizkariko zuzendaritza hartu zuen: eginaha-lean, hamazazpi aleko argitaraldia hamabostmilaraino igotzea lortu zuen. Bizitza berri bathasteko gogoa zuen, aldizkariko lanak segurta-suna eskaintzen zion, zoriontsua zela zioen. Berelehengusu Virginia Clemmekin ezkondu zen:urtebeteren buruan hilko zen hamahiru urtekoemakume-haurra, Mariaren alaba. Ezkondu etahilabete gutxiren ondoren ordea, guztiz bat-batean, ondoezik larrienak jota zegoen poeta:«(...) alferrik borrokatu naiz malenkoniaren kon-tra. Zorigaitzak jota nago, eta ez dakit zergatik».Opioa eta alkohola hartzen zituen bere egonezi-

na sendatzeko. Neurrigabe edaten hasi zen, etazenbait egunez desagertzen zen, taberna zulomiserableenetan. Krisiak gero eta gogorragoakziren. Hainbat aldizkaritako zuzendari izan zen,eta modu berean errepikatzen ziren beti gertae-rak: gau eta egun lan eginez, bere ardurapeanzituen aldizkarien argitaraldiak biderkatu ondo-ren, arrakasta eta dirua lorturik, bat-bateandepresiozko krisiak jotzen zuen, eta lur jotageratzen zen. Virginiaren heriotzaz gero, arelarriagotu ziren krisi haiek. Bazekien edariak izu-garrizko kaltea egiten ziola, baina ezin zuen utzi.Berrogei urte zituela hil zen, Baltimoren, Deli-rium tremenseko krisi batek jota, bakarrik, esti-matzen zutenek ezer ez zekitela, bere ipuineta-ko pertsonaiei deika. «Jainkoak lagun dakiolanire arima gaixoari» izan omen ziren Edgar Poegizarajoaren azken hitzak. Bestelakorik esan daordea. Izan ere, idazlea hil bezain pronto sortuzen elezaharra, sortu ziren elezaharrak, Poerenbizitzak bezala obrak ere eskaintzen dituen gaie-tatik abiatuta: sadismoa, nekrofilia, intzestoa,droga. XX. mendeko psikoanalisiak, esan gabedoa, berebiziko materiala aurkitu du Poerengan,

eta horrek areago zabaldu du idazle madarika-tuaren izena.

* * *

Edgar Allan Poek poesia, fikzioa eta kritikarenteoria landu zituen. Zenbait kritikariren iritziz(T.S. Elliot, A. Huxley), ezertan ez zuen obra biri-bilik lortu. Poeren poesiak, oso bakuna baita, osoerritmo markatuko lelo baten efektua eragitendu, eta sentimendu sakon eta primitiboak azale-ratzen ditu. Poemen musikaltasuna agerikoa da,baina egileak sarritan belarrira ondoen jotzenduen hitza hautatzen du, ez poemaren zentzuakbehar duena. Izan ere, hitzen esanahiek ez zutenPoe bereziki arduratzen, ezta poemaren berarenesanahi orokorrak ere.

Izumenezko eleberria genero herrikoia etatradizio handikoa da ingeles hizkuntzazko erro-mantizismoan. Poek leialtasunez jarraitzen diotradizio horri, topiko guztiei eutsiz, baina osagaiberriak txertatu zizkion, eta generoa bikainberriztatu zuen. Lehen begiratuan, klasikoakbezalakoxeak dira Poeren izumenezko ipuinak:

heroia bakar-bakarrik dago gaztelu zaharbatean, edo ziega batean itxita dago, edo baso-an galduta dabil. Osagai horiek ordea Poek ezditu deskribatzen: halako lekuetan, egoerahorietan egoteak dakarren egonezina eta larrita-suna deskribatzen ditu. Izuzko ipuinetan gehiagonabarmentzen da izakia lekua baino, sentsazioaobjektua baino. Poek ez du eszenografia batantolatzen, izumenezko ipuin klasikoetan beza-la; aitzitik, gogo egoera iradokitzea da helburua.Irakurketa poliki-poliki hasten da, irakurlea ego-eraren dimentsio psikologikoaz jabe dadin; Poe-ren unibertsoa ez baitago ez benetako munduanez izadiaz gaindikoan: adimenaren mundua daharena, gogoarena, errealitate objektiboarengainean eraikia. Egileak ez du irakurlea munduhorren existentziaz komentzitu nahi: mundu horisentiarazi nahi dio, kontzientzia guztiz nahasirikduen pertsona baten gogo egoeraren kide eginnahi du. Kontakizun askotan, benetan gertatuakfantasia bitxienekin nahastu zituen. Horren adi-bide argia da The Narrative of Arthur GordonPym (1838, Arthur Gordon Pym-en kontakizuna),Melvilleren Moby Dicken aurrekaritzat hartzen

dena; orobat nahasten ditu fantasia eta erreali-tatea —fantasia nagusitzen da, jakina— bildumahonetako «Maelström» ederrak. Poeren besteistorio famatu batean, liburu honetan argitara-tzen den «Usher Etxearen hondamena» kontaki-zunean, neurosi kasu bat aztertzen da, oraintsujakin denez, bere ezagun baten kasua, ez, usteizan den bezala, berea.

Poeren ipuinek eragin handia izan dutelainork ez du auzitan jartzen; areago, literaturagenero berri baten sortzailea izan zela ere esa-ten da, polizia eleberriarena hain justu. Detekti-be logikaz betea eta sen handikoa, Sherlock Hol-mes-engandik hasita detektibe guztien ereduaizango zena, Poek asmaturiko Monsieur AugusteDupin da, The Murders in the Rue Morgue (1841,Morgue kaleko hilketak), The Purloined Letter(1842, Gutun ebatsia), eta hemengo Marie Rogê-ten misterioa istorioetako protagonista. Dupindandy bat da, itxuran nahiz arrazobidean, berelana dotoretasun matematikoz egiten duena, etamatematikaren logika zehatzaz harilduko diraistorio hauek. Ez dute ordea alderdi makabroagalduko, xehetasun odoltsu higuingarrienak ere

argi deskribaturik agertzen baitira; itxuraz osobestelakoak diren istorio beldurgarrienak —hemengo Putzua eta pendulua edota Berenizekadibidez— logikarik hertsienaren garapeneanoinarritzen diren bezala.

Asaldagarria izaten da maiz Poeren kontaki-zunen irakurketa. Egonezinak hartzen baitu ira-kurlearen irudimena —eta itzultzailearena—, ezplazerrik gabe ordea. Poeren kontakizunek senti-kortasunari eragiten diote, haren alderdiriksenezkoen eta ezkutuenari. Eta eragin horinegatiboa da, ez baitu ekintzara edo ezer baies-tera bultzatzen; gehienera ere, ezezagunak edoezagutu daitekeenaren mugak gugan dutenindarrari buruzko hausnarketa sorrarazten dute.Hala ere, higikunde erromantikoko bigarren mai-lako epigonotzat hartu dute adituek Poe; fikzioz-ko lanetan, eleberrigile gotikoen ondorengotzat,eta Byron eta Shelleyren jarraitzailetzat bertsoz-koetan. Badirudi hortaz ingeles tradizioan koka-tu beharra dagoela, baina, obra ingelesez idatziabadu ere, Poe ez da britainiar idazlea, idazle ipa-rramerikarra da, areago, Estatu Batuetako hego-aldekoa da: badira bere obran errepikatzen diren

gai batzuk, familiako krimen baten obsesioa, izu-garrikeriak, Faulkner, O’Neill edota TennesseeWilliams-en lanetan ere agertuko direnak.

Berehala ezagutu eta goretsi zuten atzerrianPoeren izena. Bi frantses poeta izan zituen pro-paganda egileak: Charles Baudelaire eta Stép-han Mallarmé. Haiek ezagutarazi zuten, ez baka-rrik Frantzian eta Europan, baita Estatu Batuetanbertan ere. Poek paper erabakigarria jokatu zuenfrantses literaturan: poesian ereduzko maisuaizan zen, eta gidaria kritikan. Frantses sinbolis-moa Poeren Konposizioaren filosofia laneanoinarritu zen, haren irudiak baliatu zituen, etaharen adibideak erabili zituzten «poesia huts»delakoaren teoria modernoa sortzeko.

* * *

Bilduma hau osatzen duten kontakizunakezagunak dira oso. Dauden guztiak dira ezagu-nak, baina ez daude guztiak, garrantzizkoeneta-ko batzuk euskaratuak baitaude. Amontilladoupela lehendik ere irakur zitezkeen euskaraz,sona handiko idazle-itzultzaileek euskaratua (Jon

Mirandek aurrena, Oskillasok gero), aspaldisamar. Beste bertsio bat izango da beraz hau,modernoagoa bai behintzat, batuagoa. Ordenaridagokionez, kronologia hartu da irizpidetzat.Marie Rogêten misterioa ordea, gainerakoakbaino askoz luzeagoa baita, eta estiloz oso des-berdina —ez da, besteak bezala, izumenezkoa,aldiz, esan den bezala, polizia eleberriaren gene-roan sartzen da—, azkena utzi da.

Koro Navarro Etxeberria

Berenize

Dicebant mihi sodales, sisepulchrum amicae visi-tarem, curas meas ali-quantulum fore levatas.

EBN ZAIAT

Oinazea era askotakoa izaten da. Tankeraasko hartzen ditu lur honetan zorigaitzak. Osta-darrak bezala, osorik hartzen du zorigaitzak ereodaiertz zabala, ostadarrarenak bezain ugariakditu koloreak eta hark bezain desberdinak, bainaharexen modura elkarri estu lotuak. Ostadarrakbezala osorik hartzen du zorigaitzak ere odaiertzzabala! Baina nolaz atera dut nik edertasunetikitsustasun mota bat? Nolaz, bakearen itunetik,oinazearen pareko ideia? Baina nola gaitza eti-kan ongiaren ondorio baita, hala jaiotzen dapozetik ere nahigabea. Edo iraganeko zorionarenoroitzapena gaurko estura da, edo gaur diren

agoniek, izan ahal izan ziren estasietan dutejatorria...

Egaeus dut bataio izena; abizena ez dut aipa-tuko. Alabaina, ez dago eskualde honetan nirearbasoen oinetxe ilun grisa baino dorre ohoraga-rriagorik. Ameslarien arrazakoa dela esan izandute gure leinuaz; eta xehetasun harrigarri asko-tan, familiaren etxearen nolakotasunean, egon-gela nagusiko freskoetan, logeletako tapizetan,armategiko pilare batzuen zizel lanetan, eta,batez ere, antzinako margolanen galerian, libu-rutegiaren estiloan eta, azkenik, liburutegihorretako edukien bitxikerian, bada uste horifrogatzen duen nahiko lekukotasun.

Gela horrekin lotuak daude nire lehen urtee-tako oroitzapenak, eta hango liburuekin; liburuhoriez ez naiz gehiago mintzatuko. Hantxe hilzen gure ama. Hantxe jaio nintzen ni. Baina alfe-rrik da esatea lehenago ez nintzela bizi izan, ezduela arimak jaiotzaren aurreko izaterik. Ezetzdiozue? Ezin hasiko gara orain auzi horri buruzkoeztabaidan. Ni arrunt sinetsita nago horretaz,baina ez diot besteri ezer sinetsarazi nahi. Bada,nolanahi ere, airezko formen oroitzapen bat,

begi espiritual eta esanguratsuena, soinuena,soinu musikal baina tristeena; galduko ez denoroitzapena da, itzala bezalakoa, lausoa, aldako-rra, zehazgabea, ziurtasunik gabea, eta itzalabezalakoa, orobat, itzalaz bezala hartaz ere ezbainaiz libratuko nire arrazoiaren argitasunakdirauen artean.

Gela horretan jaio nintzen. Ezereza iduriarren ezereza ez zen gau luzetik bat-batean mai-tagarrien lurraldean esnatu nintzelarik, irudime-nezko jauregi batean, monasterioetako pentsa-mendu eta erudizioaren eremu zabalean, ez daharritzekoa txundituta eta gogo biziz begiratzeaneure ingurura, haurtzaroa liburuetan alferrikgaldu eta gaztetasuna ameskerietan xahutuizana; baina harritzekoa da, urteak joanda, hel-dutasun beteak nola aurkitu ninduen oraindikere gurasoen etxean; miragarria da nolako etenagertatu zen nire bizi iturrietan, miragarria zenba-teraino irauli zen nire pentsamendu arruntena-ren nolakotasuna. Mundu honetako errealitateekikuskarien gisara baino ez ninduten hunkitzen;eta ametsen munduko ideia eroak, nire egunero-

ko izatearen gai ez ezik, izatea bera bihurtuzitzaizkidan, izate osoa eta bakarra.

* * *

Berenize eta ni lehengusuak ginen, eta elka-rrekin hazi ginen nire gurasoen oinetxean. Bainaez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, etatristuran murgilduta; arina, graziaz beterik etaenergiaz gainezka hura; mendialdeko itzulia zenharena; nireak, klaustroko ikasketak; ni neurebihotzaren baitan bizi nintzen, eta guztiz emana,gorputzez eta arimaz, meditazio sakon etagarratzenetara; bizitzan arduragabe mugituzhura, bidean sortzen zitzaizkion itzalak edo ordubele-hegodunen ihes isila batere gogoan hartugabe. Berenize! Haren izena aipatzen dut...Berenize! Eta izenaren soinuarekin, ehunkaernatzen dira memoriaren hondakin ilunetanoroitzapen asaldatuak! Ai, zeinen bizia ageri zai-dan orain haren irudia, zorion eta pozezko lehenegun haietan bezalakoa! Oi, edertasun zoragarrieta, hala ere, fantastikoa! Oi, Arnheimgo zuhaix-ketako silfidea! Oi, iturri haietako naiadea! Eta

gero... misterioa eta izumena da gero dena, etakontatu behar ez litzatekeen istorioa. Eritasunbatek, eritasun hilgarri batek, hartu zuen Bereni-ze, simun haizearen erasoak bezala; eta, begiranengokiola, aldaketaren espirituak astindu zuen,adimenean, ohituretan eta izaeran barneratuzitzaion, eta, modurik sotil eta ikaragarrienean,nortasuna bera ere nahasi zion! Ai! Suntsitzaileajoan-etorrian zebilen, eta biktima... non zen bik-tima? Ez nuen ezagutzen... edo ez nuen jadaBerenize bezala ezagutzen.

Nire lehengusuaren izaera moral eta fisikoarihalako nahasmendu izugarria eragin zion aurre-neko eritasun hilgarri hark beste asko ekarrizituen ondotik. Bere nolakoan denetan penaga-rriena eta tematuena zena aipatuko dut, epilep-sia moduko bat, behin baino gehiagotan tran-tzean amaitzen zena, ia-ia ezereztea zirudientrantzean, eta maiz oneratzeko modua harrigarrigogorra izaten zuena. Bitarte horretan neuregaitza —ezin dudala bestelako izenez deitu esanbaitidate—, neure gaitza, bada, ikaragarrizkolastertasunaz ari zitzaidan areagotzen, eta, den-borarekin, monomania bihurtu zen, forma berria

eta ezohikoa zuena, unetik unera indartzenzena, eta, azkenean, ezin ulertuzko moduanmenderatu ninduena. Monomania hori, horrelaizendatu behar badut, psikologiaren jakintzakarreta deritzan adimenaren tasun horren sumin-kortasun gaizto bat zen. Litekeena da ez uler-tzea; baina beldur naiz, izan ere, irakurle arrun-tari interes intentsitate nerbioso hau adierazikodion beste modurik ez ote den izango, zerenharen eraginpean, neure kasuan behintzat (tek-nikoki ez mintzatzeagatik), meditazioaren ahal-menak unibertsoko objektu arruntenen behake-taz arduratzen baitziren, eta bete-betean haie-tan murgiltzen.

Arreta guztia liburu baten ertzeko txikikeria-ren batean edo tipografian ipinita ordu luzenekagabeetan hausnarrean aritzea; liluratutageratzea, udako egun oso batez ia, tapiz bat edolurra zeharka jotzen zuen itzal bitxi bati so; gauoso batez lanpara baten sugar tenteari edo subaten txingarrari begira-begira egotea; lorebaten urrinarekin egunetan eta egunetan ame-tsetan aritzea; hitz arrunten bat beti-bat errepi-katzea, harik eta hitzaren soinuak, errepikatzea-

ren errepikatzeaz, adimenari ideiarik batereadierazten ez zion arte; gorputzaren gelditasunerabateko, luze eta tematiaren bidez mugimen-du edo izate fisikoaren zentzuak oro galtzea:halakoxeak ziren arrarokeria arrunt batzuk, ezkaltegarrienak, antzekorik izan den arren ezinanaliza edo esplika daitekeen adimenaren ahal-menen egoera batek sortuak.

Baina ez nazazue oker ulertu. Berez hutsalakziren objektuek sorrarazten zuten arreta desego-ki, zorrotz eta gaiztoa, ez da nahastu behar,nolakotasunari dagokionez, gizaki orok duenhausnarrerako zaletasunarekin, batez ere irudi-men biziko pertsonek duten horrekin. Eraberean, ez zen, lehen unean pentsa daitekeenbezala, muturreko egoera bat, zaletasun horrengehiegikeria-edo, aitzitik, funtsean zen bereziaeta desberdina. Lehen kasuan, ameslariak, edozaleak, objektu normalean ez hutsal batek era-karri duelarik, harexek sortutako ondorio edo ira-dokizunen nahasmenean, pixkana, gogotik baz-tertzen du oharkabean delako objektua, hariketa, sarritan atseginkeriez betea den ameskeriahori amaitzen denean, incitamentuma, edo

gogoeten lehen kausa, osorik desagertu edoahaztu zaiola konturatzen den arte. Nire kasuan,lehen objektua hutsala izaten zen beti, baina,nire begiratuaren hoztasunaren ondorioz,garrantzi desitxuratua eta irreala izaten zuen.Dedukzio gutxi egiten nuen, edo batere ez; etahaiek ere setaz itzultzen ziren jatorrizko objektu-ra, beren ardatzera. Hausnarketak ez ziren inoizizaten, inoiz ez, atseginak; eta, ameskeriarenamaieran, lehen kausak, begien bistatik galdu ezezik, iritsia izaten zuen gaitzaren ezaugarrinagusia zen interes naturaz gaindiko eta gehie-gizko hori. Hitz batean, nire kasuan gehien lan-tzen zen adimenaren ahalmena, lehen esandudan bezala, arreta izaten zen, eta ameslaria-ren kasuan berriz espekulazioa.

Garai hartan irakurtzen nituen liburuak,berez nire nahasmena larriagotzen ez zutenarren, nahasmenaren beraren nolakotasun fan-tastiko eta lotura gabearen parte ziren, eta eztxikia gainera, ikusiko denez. Ondo gogoan ditut,besteren artean, Coelius Secundus Curio italiarnoblearen De Amplitudine Beati Regni Dei, SanAgustinen Jainkoaren hiria lan handia, eta Tertu-

lianoren De Carne Christi; azken horretako esal-di paradoxazko batek —Mortuus est Dei filius;credible est quia ineptum est: et sepultus resu-rrexit; certum est quia impossibile est—, osorikhartu zuen nire denbora, ikerketa neketsu etaalferreko aste askoan.

Ikusiko da hortaz nolako antza zuen nire arra-zoimenak, hutsalkeriek bere orekatik ateraraz-ten zutelarik, Ptolomeo Hefaistok aipatzen duenitsas harkaitz harena, hura ere, giza bortxarenerasoak gogor erresistitu arren, eta orobat ura-ren eta haizearen haserrealdi bortitzenak, anbu-lu zuri deritzan lorearen ukituarekin baino ez bai-tzen ikaratzen. Eta nahiz eta, pentsalari ardura-gabeari, dudarik gabeko gauza irudituko bidezaion eritasun zoritxarreko haren ondorioz Bere-nizeren egoera moralean sortu zen aldaketakparada ezinhobea eskaintzen zidala esplikatzensaiatu naizen hausnarketa bizi eta ezohiko horilantzeko, halakorik ordea ez zen batere gertatu.Nire gaixoaldiko tarte argietan, Berenizeren zori-gaitzak, izan ere, min ematen zidan, eta, biho-tzeraino bainuen sartua haren bizitza gozo etaerosoaren hondamen erabatekoa, iraultza bitxi

hura hain bat-batean gertatu zen modu harriga-rriaz gogoetan aritzen nintzen, sarritan eta min-duta. Baina gogoeta horiek ez ziren nire gaitza-ren nolakotasunari zegozkionak, aitzitik, nirea-ren antzeko egoeran gizaki arruntari bururatukozitzaizkiokeen modu berekoak ziren. Nire nahas-menak, bere izaerari leial, Berenizeren egoerafisikoaren aldaketa ez garrantzitsu baina bai dei-garriak nabarmentzen zituen, haren nortasunpertsonalaren itxuraldaketa bitxi eta asaldaga-rria.

Bere edertasun paregabearen egun argitsue-netan, ez dut uste Berenize maite izan nuenik.Nire izatearen bitxikeria arraro hartan, nire sen-timenduak ez ziren inoiz izaten bihotzekoak, etanire grinak adimenekoak izaten ziren beti. Goi-zean goizeko grisean, basoko eguerdiko itzalkorapilatuetan, liburutegiko gau isiltasunean,Berenize igaro, eta nik ez nuen ikusten Berenizebizia, arnasa hartzen zuena, ametsetako Bereni-ze bat baizik; ez lurreko izakia bailitzan, lurrariatxikia, haren abstrakzio baten gisara baizik; ezmirestekoa, baina aztertzekoa; ez objektu maita-garri, aitzitik, espekulazio ulergaitz baina nahasi

baterako gai. Eta orduan, orduan, dardarka jar-tzen nintzen haren aurrean, eta zurbildu egitennintzen inguratzen zitzaidanean; hala ere, mina-ren minez, haren egoera eroria eta tamalgarriadeitoratzen nuelarik, gogoan izaten nuen luzaro-an maite izan ninduela, eta, une gaizto batean,ezkontzaz mintzatu nintzaion.

Eta azkenean, gure ezteien eguna hurbiltzenari zenean, halako batean, neguko arratsaldebatean —Alzion ederraren inude diren sasoizkanpoko egun bero, lasai eta lainotsu horietakobatean—, liburutegi barneko gelan nengoelarik(eta bakarrik nengoela uste nuen), begiak jaso,eta han ikusi nuen Berenize nire aurrean.

Nire irudimen asaldatua, giro lainotsuareneragina, gelako argi mehe dardartia, edo harenirudia inguratzen zuten tapiz grisak, zer ote zenhalako irudi-lerro dudatsua eta nahasia sortzenzuena? Ezin esan nuen. Ez zuen hitzik esan; etanik ahaleginak eginda ere ezin nuen silabarikebaki. Dardar ikara hotz batek korritu zidan gor-putza; eraman ezinezko larritasuna gaineratuzitzaidan; jakin-min izugarri bat sartu zitzaidanariman; eta eserlekuan atzera eginda, arnases-

tuka eta geldi-geldi geratu nintzen denborapuska batez, begiak Berenizerengan finkaturik.Ai! Gehiegia zen haren argaltasuna, eta harenirudiaren lerroetan lehengo izakiaren arrastorikez zen sumatzen batere. Berenizeren aurpegirajo zuen azkenean nire begiratu suharrak.

Bekokia altua zuen, eta oso zurbila, eta bitxi-ki lasaia; garai batean bel-beltza izan zuen ilea,partez, bekoki gainean erortzen zen, eta kizkurugariek estaltzen zizkion loki sakonak; kizkurhorail biziak ziren ordea haiek, eta beren nolako-tasun fantastikoan, begitartean nagusitzenzitzaion malenkoniarekin guztiz ezin adostuzko-ak. Begiek ez zuten ez bizitasunik ez distirarik,eta nini gabeak ziruditen; eta oharkabean itzuriegin nion kristalezko begiratu hari, ezpain meheeta eroriei so egiteko. Zabaldu ziren ezpainak;eta esangura bitxiko irribarre batean, begibista-ra azaldu ziren pixkana Berenize aldatu harenhortzak. Hobe Jainkoak hortz haiek ikusten utziez balit, edo ikusi eta bertan hil banintz!

* * *

Ate baten kolpeak distraitu ninduen, eta,berriz begiratu nuenean, alde egina zen Bereni-ze gelatik. Baina nire adimenaren gela nahasitikordea, handik ez zuten, ai, alde egin, eta ezzuten alde egingo, hortzen mamu zuri eta bel-durgarriek. Ez hortzen azaleko arrastorik, ezesmalteko itzalik, ez ertzetako akatsik, irribarrepasakor hartan ezertxo ez zen izan nire oroime-nean irarrita geratu ez zenik. Orduan bainoargiago ikusten ditut orain. Hortzak! Hortzak!Hemen zeuden, eta han, eta leku orotan, ikusgaieta ukigai nire aurrean; luzeak, estuak eta zurie-giak, ezpain zurbilak haien inguruan bihurrituta,aurreneko mugimendu izugarri haren uneanbezalaxe. Indar bete-betean gaineratu zitzaidanorduan nire monomania, eta alferrik borrokatunintzen haren eragin bitxi eta eraman ezinezko-aren kontra. Kanpoko munduko objektu ugarie-tatik, hortzetan baino ezin nuen pentsatu. Irrikasuharrez desiratzen nituen. Haien behaketahutsera bildu zen bestelako ardura eta zaletasunoro. Haiek, haiek bakarrik nituen adimenarenbegietan, eta haietxek, beren banakako izatean,bihurtu ziren nire adimenaren jardunaren funtsa.

Era guztietako argietan behatu nituen. Jarreraguztiak harrarazi nizkien. Haien ezaugarriakaztertu nituen. Haien berezitasunen gaineanaritu nintzen hausnarrean. Haien nolakotasuna-ren aldaketan pentsatzen jarduten nuen. Ikaraegiten nuen irudimenean ahalmen sentikorra etakontzientea, eta, baita ezpainen laguntzarikgabe ere, adierazpen moralaren gaitasuna egoz-ten nienean. Arrazoiz esan izan da MademoiselleSalléz «que tous ses pas étaient des senti-ments», ni Berenizez arrunt sinetsita bainengo-en que toutes ses dents étaient des idées. Desideés! Ai! Horra hor erraustu ninduen pentsa-mendu burugabea! Des idées! Ai! Horixe zen,beraz, halako eromenaz gutiziatzen nuena! Iru-ditu zitzaidan haien edukitzeak beste ezerk ezzidala bakea itzuliko, haiek bakarrik ekarrikozidatela berriz arrazoimena.

Eta horrelaxe bildu ninduen ilunabarrak, etagero iluntasuna etorri zen, eta geratu zen, etajoan zen, eta eguna berriz argitu zuen, eta biga-rren gau baten lainoak hasi ziren berriz ingura-tzen; eta gela bakartian eserita jarraitzen nuenoraindik; eta meditazioan murgilduta nengoen

oraindik; eta hortzen mamuak bere nagusitasunikaragarrian jarraitzen zuen oraindik, gelako argieta itzal aldakorren gainean balebil bezala,nabarmen eta gorrotagarri. Azkenean garrasibatek, ikara eta atsekebezkoa irudi, urratuzituen nire ametsak; eta gero, isilune batenondoren, ahots asaldatuen hotsa entzun zen,eta, hotsarekin nahastuta, pena edo oinazezkointziri isilak. Altxatu nintzen eserlekutik, liburute-giko ateetako bat zabaldu, eta neskame bat ikusinuen ondoko gelan, malkoetan blai, eta harkesan zidan Berenize... Berenize ez zela jada! Epi-lepsialdi batek jo omen zuen goizean, eta orain,gaua iristean, gertu zeukan hilobia, eta eginakziren hilobirako prestakuntza guztiak.

* * *

Liburutegian eserita aurkitu nuen neureburua, bakarrik berriz ere. Amets nahasi etaestugarri batetik esnatu berria nintzela irudizuen. Banekien gauerdia zela, eta banekieneguzkia sartu zenetik lurpean zetzala Berenize.Baina bitarteko aldi goibelaz ez dut gogorame-

nik, ez behintzat gogoramen zehatzik. Izumenakbetetzen zuen hala ere denboraldi haren oroitza-pena, eta izumen are ikaragarriagoa zen lausoazelako, eta, anbiguoa zelako, handiagoa zen bel-durra. Orri beldurgarria zen nire izatearen libu-ruan, oroitzapen nahasi, lazgarri eta ulertezinezosorik betea. Saiatu nintzen oroitzapen haiekdezifratzen, alferrik ordea; zeren, joandako soinubaten izpiritua nola, halaxe sumatzen bainuenbelarrietan, behin eta berriz, emakumezko ahotsbaten oihu zorrotz zulatzailea. Gauzaren bategin nuen... baina zer ordea? Ozen egin nuengaldera, eta gelako oihartzun xuxurlariek eran-tzun zidaten, «baina zer ordea?»

Lanpara bat neukan ondoko mahaian, etakutxatila bat hartatik gertu. Ez zuen apartekoberezitasunik, eta sarritan ikusia nintzen, fami-liako sendagilearena baitzen; baina nola iritsizen hara, nire mahai gainera, eta zergatik ikara-tzen nintzen begiratzen nuenean? Haiek ordeaez ziren kontuan hartzeko gauzak, eta azkeneanliburu baten orri irekietan ipini nituen begiak, etahan azpimarraturik ageri zen esaldi batean. EbnZaiat poetaren hitz berezi baina bakunak ziren:

«Dicebant mihi sodales si sepulchrum amicaevisitarem, curas meas aliquantulum fore leva-tas». Baina zergatik, hitz haiek irakurtzean, laztuzitzaizkidan buruko ileak, eta zergatik gogortuzitzaidan zainetan odola?

Kolpe arin bat entzun zen liburutegiko atean,eta, hilobitik aterea balitz bezain zuri, zerbitzaribat sartu zen hanka-punttetan. Izumenak erotu-ta zekartzan begiak, eta ahots dardarti, lakar,isil-isilaz mintzatu zitzaidan. Zer esan zuen?Esaldi puska batzuk entzun nituen. Gaueko isilta-suna urratu zuen garrasi ikaragarri bat aipatuzuen, nola elkartu ziren zerbitzariak, nola ibiliziren hots haren jatorriaren bila; eta haren hitzakikaragarri argiak bihurtu ziren orduan, isilka min-tzatu zitzaidanean hilobi bortxatu batez, hiljan-tziz estalitako gorputz desitxuratu baina oraindikarnasa hartzen zuen batez... taupadaka orain-dik... oraindik bizirik!

Nire arropak seinalatu zituen; lokatzez bete-ta zeuden, eta odoleztatuta. Nik ez nuen hitzikegin, eta zerbitzariak eskua hartu zidan gozo-gozo: giza azazkalen harramazkak ageri zituen.Hormaren kontra jarrita zegoen zerbait seinalatu

zidan. Zenbait minutuz egon nintzen hari begira:pala bat zen. Oihuka, mahaira inguratu etamahai gaineko kutxatila hartu nuen. Baina ezinireki nuen; eta nire dardar-ikaretan, ihes eginzidan eskutik eta astun erori zen, eta mila puska-tan hautsi zen; eta handik, zarata handiaz, hortzzirujiazko zenbait tresna atera zen, eta haiekinnahasirik sakabanatu ziren lurrean hogeitahamabi gauza txiki, zuri, boli tankerakoak.

Usher Etxearen hondamenaSon coeur est un luth suspendu;Sitôt qu’on le touche il résonne.

DE BÉRANGER

Udazkeneko egun triste, ilun eta isil batean,behe-behean astun hodeiak, alderik alde igaronuen zaldi gainean, bakarrik, eskualdeko parteharrigarri beldurgarri bat; eta ilunabarreko itza-lak biltzen ari zirenean hantxe nengoen azke-nean, begien aurrean Usher Etxe malenkonia-tsua nuela. Ez dakit nola gertatu zen; baina, erai-kinari lehen begiratua egin orduko eraman ezi-nezko goibeltasuna barneratu zitzaidan espiri-tuan. Eraman ezinezkoa diot; zeren sentipenhura ez baitzidaten arintzen, poetikoak izaki,gogoari atseginak-edo gertatzen zaizkion goibe-laren edo ikaragarriaren irudi natural horiek,ezta latzenek ere. Aurrean nuen eszenari begira-tu nion —etxeari berari, jabetzaren paisaje baku-naren ezaugarriei, horma biluzei, leiho begi-hutsziruditenei, ihi ilara bakanei, eta zuhaitz iharren

enbor zuri urriei—, arimako sentipen guztiz eroribatez, zeina lur honetako sentipenekin ezin baitaalderatu, ez bada opio hartzailearen biharamu-narekin, eguneroko bizimodura itzuli behar sumi-narekin, errezelaren altxatze gorrotagarriarekin.Bihotzaren hoztasun bat, hondoratze bat, gaizki-tze bat zen hura: gogoaren goibeltasun irtenbidegabea, irudimenaren ezein ernegarrik bikainta-sunaren aldera ezin desbideratu zuena. Zernuen, hasi nintzen gogoetan, zerk estutzen nin-duen bada Usherko Etxea ikustean? Ezin argituz-ko misterioa zen; eta gogoetan ari nintzela bor-borka gaineratzen zitzaizkidan ideia ilunekin ereezin nintzen borrokatu. Asetzen ez ninduenondorio batera iritsi behar izan nuen; alegia,nahiz eta, izan, badiren gure espirituari eragite-ko ahalmena duten objektu natural bakanenkonbinazioak, eskura ditugun gogoetak bainoharantzago gertatzen da ahalmen horren anali-sia. Izan zitekeen, pentsatu nuen, eszenarenezaugarrien, margolanaren xehetasunen beste-lako antolamendu bat, eta aski izan zitekeenbeste antolamendu hori Usher Etxearen ahal-men goibeltasun-eragilea aldatzeko, edo ezaba-

tzeko beharbada; eta, ideia hori nerabilelaburuan, bere distira lasaia etxearen ondorazabaltzen zuen urmael beltz eta fantastiko batenertz-ertzera eraman nuen zaldia, eta uretarabegiratu nuen; baina aurrekoa baino dardaralarriagoaz ikusi nituen ur haietan ihi grisen irudiberrosatu eta alderantzizkatuak, eta zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxu-rakoak.

Alabaina, tristurazko etxe hartantxe emanbehar nituen aste batzuk. Jabea, Roderick Usher,adiskide mina izan nuen gaztetan; baina joanakziren urte asko azkenekoz elkartu ginenetik.Gutun bat iritsi zitzaidan eskualde hartako urru-neko parte batera —haren gutun bat—, halakopremiaz idatzia non erantzun gisa bertara joateabaino ez zuen onartzen. Idazkerak aztoramenduhandia ematen zuen aditzera. Eritasun fisiko larribatez mintzatzen zen nire laguna, adimenarendesordena estugarri batez, eta ni ikusteko desi-ra biziaz, neu omen nintzen-eta haren adiskidehoberena eta bakarra, eta nire konpainiarenberotasunarekin bere eritasuna nolabait erearintzea espero omen zuen. Hori guztia, eta

askoz gehiago, esateko era zela-eta, eta eskae-ra egiteko moduagatik, bihotz-bihotzez, menegin nion berehala, dudarik batere egin gabe,niri halere arras eskakizun bitxia iruditu zitzai-dan hari.

Gaztetan adiskide minak izan ginen arren,ezer askorik ez nekien nire lagunaz. Oso betizuaizan zen beti. Banekien hala ere familia zaharhura, aspaldi-aspalditik, sentikortasun bitxibatek nabarmendu zuela, eta sentikortasungehiegizko hori, arte asaldatuzko obretan gauza-tu zela denbora askoan; eta banekien halaber,azken garaietan, karitatezko egite eskuzabalbaina diskretuetan agertu izan zela delako senti-kortasuna, eta orobat musika zientziaren zaleta-sunean; zientzia horren zailtasunetan ordea,musikaren edertasun ortodoxo eta erraz antze-mangarrietan baino areago. Banuen halaber ger-taera guztiz ohargarri baten berri, alegia, Usherarrazaren leinuak ez zuela inoiz albo-adar iraun-korrik sortu; beste hitzetan, familiaren ondoren-goak denak ziren zuzenekoak, eta horrelaxe ger-tatu izan zen beti, oso gorabehera txiki eta labu-rrekin. Gabezia horrek, egin nuen neure artean,

buruan nerabilelarik zeinen antzekoak zirenjabetzaren nolakotasuna eta biztanleena, etamendeen joanean ez ote zuten eraginik izanbatak bestearen gainean; gabezia horrek, hauda, albo-adarreko ahaiderik ez izateak, etahorren ondoriozko aitarengandik semearengana-ko igorpenak, desbiderapenik batere gabe, pare-katu bide zituen bata eta bestea, harik eta, jabe-tzaren jatorrizko izena aldaturik, «Usher Etxea»izen bitxi eta nahasgarria bihurtu zen arte, era-biltzen zuten baserritarren buruan nonbait fami-lia bera eta familiaren etxea, biak, izendatzenzituena.

Esan dut keinu inozo samar haren ondoriobakarra —urmaelera begiratzearena—, hasiera-ko zirrara berezi hura areagotzea izan zela.Dudarik gabe, nire sineskeriaren —izan ere, zer-gatik ez dut bada horrela izendatuko?— indartzelasterraz ohartzeak, indartzea bera areagotuzuen. Halakoxea da, aspalditik jakin dudanez,izumenean oinarritzen diren sentimendu guztienparadoxazko legea. Eta arrazoi horrengatikbakarrik beharbada, urmaeleko iruditik begiakberriz ere etxerantz jaso nituenean, ideia bitxi

bat bururatu zitzaidan, hain ideia funsgabea,izan ere, non arima estutzen zidaten sentimen-duen indar bizia erakusteko aipatzen baitutbakar-bakarrik. Hain nuen irudimena asaldatua,non sinestera iritsi bainintzen bazela etxean etaeremu haietan haiei eta inguruko lurrei bakarrikzegokien giro berezi bat, zeruko haizearekinparekotasunik ez zuena; aitzitik, zuhaitz iharre-tatik sortzen zen giro hura, horma grisetatik etaurmael isiletik: lurrin kiratsu eta mistiko bat,opakoa, astuna, nekez antzematen zena, berun-kolorea.

Ametsa behar zuena arimatik egotzirik, ber-tagotik aztertu nuen eraikinaren benetako itxu-ra. Gehiegizko antzinatasuna zen etxearen ezau-garri nagusia. Handia zen denborak eragindakokoloreen ezabatzea. Onddo txiki-txikiek hartzenzuten osorik kanpoaldea, erlaitzetik zabaltzenzen armiarma-sare mehe bat bailiran. Bainahorrek ez zekarren, berez, hondamen handirik.Eraikuntzeko parterik ez zen batere erori; etairudi zuen elkarren kontrakoak zirela osagaienarteko lotura oraindik ere egokia eta harri bakoi-tzaren hondamena. Kanpoko haizearen batere

trabarik gabe soto ahantziren batean egonik,urte askoan usteldu den zur-lan zaharrak izatenduen osotasun itxura gogorarazi zidan. Honda-mendi seinale hori izan ezik, eraikuntza lanari ezzitzaion hala ere egonkortasun faltarik batereigartzen. Behatzaile zorrotz baten begiak aurki-tuko zuen agian nekez antzematen zen zirrikitubat, eraikinaren aurrealdeko teilatutik abiatzeneta horman behera sigi-saga jarraituz urmaelekour geldietan galtzen zena.

Gauza horiei erreparaka, etxerainoko bidelaburra egin nuen. Nire zain zegoen zerbitzaribatek hartu zidan zaldia, eta ezkaratzeko arkugotikoa gurutzatu nuen. Urrats isileko morroibatek gidatu ninduen, hitzik egin gabe, korridoreilun, ugari, nahasietan barna, bere nagusiarenirakurgelaraino. Bidean aurkitu nituen gauzaaskok areagotu zizkidaten, nola ez badakit ere,aipatu berri ditudan sentimendu lausoak. Nahizeta inguruan nituen objektuak, sabaietako zizellanak, hormetako tapiz ilunak, zoruen ebanozkobelztasunak, eta ibili ahala zarata ateratzenzuten armarri fantasmagorikoak, nahiz etadenak ziren haurtzarotik ondo ezagutzen nituen

gauzak, edo haien antzekoak, nahiz eta dudaizpirik gabe onartzen nuen ohikoa zela niretzathura guztia, harrimenez konturatu nintzen, halaere, zeinen ezezagunak gertatzen zitzaizkidanirudi arrunt haiek sorrarazten zizkidaten buruta-penak. Zurubietako batean familiako sendagi-learekin topo egin nuen. Aurpegian, pentsatunuen, zorroztasun gaiztoa eta harrimena, biak,antzematen zitzaizkion. Aztoratuta agurtu nin-duen, eta aurrera egin zuen. Orduan morroiakate bat zabaldu zuen, eta bere nagusiarenaurrean utzi ninduen.

Sarrarazi ninduten gela zabala eta altua zenoso. Leihoak luzeak, estuak eta punta-zorrotzakziren, eta hain urrun zeuden haritz beltzezkolurretik, non gela barrutik ezin baitziren iritsi.Argi gorrizko izpi ahul batzuk sartzen ziren leihohesidunetatik, eta haiei esker bereiz zitezkeeninguruko gauza handienak; begiak, nolanahi ere,alferrik saiatzen ziren gelako urrutieneko bazte-rretara edota sabaiko ganga eta zizel lanetarairisten. Tapiz ilunak zeuden hormetan zintzilik.Altzariak ugariak ziren, erosotasunik gabeak,zaharrak eta hondatuak. Liburu eta musika tres-

na asko zegoen inguruan barreiatuta, baina bizi-tasunik ez zuten han batere sortzen. Oinazezkogiroa arnasten nuela sentitu nuen. Tristurahandi, sakon, ezin gaindituzko batek hartzen etabetetzen zuen dena.

Gelara sartu nintzenean, luze-luze etzandaegona zen sofa batetik altxatu zen Usher, etaberotasunez agurtu ninduen. Berotasun hark,pentsatu nuen hasieran, asko zuen gehiegizkoadiskidetasunetik, munduko gizon ennuyéarenahalegin behartutik. Baina behin erreparatu nirelagunaren begitarteari, eta sinetsita geratu nin-tzen haren egiazkotasunaz. Eseri ginen; eta zen-bait minutuz, Usherrek ez baitzuen hitzik egiten,erdizka errukia eta erdizka harrimena zen senti-mendu batez egon nintzaion begira. Ez dut usteRoderick Usher bezala hain tarte laburrean hain-beste aldatu den gizon asko izan denik. Nekezlortu nuen neure buruari sinetsaraztea aurreanneukan gizon haren nortasuna haurtzaroko lagu-narena bera zenik. Nolanahi ere, Usherrek betiizan zuen aurpegiera nabarmena. Hilotzena zuenlarruazaleko zurbiltasuna; begiak handiakzituen, urtsuak, eta argitasun paregabekoak;

aski finak ezpainak eta oso argiak, baina kurbaezin ederragokoak; sudurra hebrear eredu deli-katukoa, baina halakoek izaten ez duten sudur-zulo zabalekoa; kokotsa oso egitura finekoa,bere aurrera beharrean indar moralaren premiazmintzatzen zena; armiarma-sarea baino leuna-goa eta finagoa ilea; ezaugarri horiek, eta kope-taldea ohi baino irtenagoa izateak, aise ahanz-ten ez den aurpegiera osatzen zuten. Baina hain-besteraino zegoen aldatua ezaugarri horiennolakotasun nagusiaren gehiegian, eta komuni-katzen zuten adierazpenean, non zalantza ereegiten bainuen norekin ari ote nintzen hizketan.Larruazalaren zurbiltasun orain mamu antzeko-ak, eta begiaren distira mirarizkoak, harritu etaare beldurtu ninduten ororen gainetik. Zetazkoilea bera ere arduragabe zuen hazia, eta, armiar-ma-sare moduko tankera hartan, alboetan bainoareago aurpegia inguratuz ageri baitzitzaion,ezin nuen, ezta ahaleginak eginda ere, ile harenitxura nahasia gizatasunaren ideiarekin inondikinora lotu.

Nire adiskidearen maneren koherentzia fal-tak, haien lotura ezak, berehala txunditu nin-

duen; eta laster konturatu nintzen larritasunsakon bat, nerbio asaldura gehiegizko bat gain-ditzeko eginahal ahul eta hutsaletatik sortuazela koherentzia falta hura. Era horretako zerbai-tetarako prestatu ninduten, egia da, adiskidea-ren gutunak ez ezik, haurtzaroko zenbait ezau-garriren oroitzapenak, eta haren gorpuzkera etaizaera berezitik sortzen ziren ondorioek. Aldizkabizia eta aldizka motela zen Usherren jokamol-dea. Ahotsa bat-batean aldatzen zitzaion, ezinerabaki dardarti batetik (haren bizitasunak era-bat sorgortua zirudienean), trinkotasun indartsumoduko batera, adierazmolde bortitz, astun,presagabe, eta soinu-hutsera, ebakera gutural,bizigabe, orekatu, eta ezin hobeto modulatura,zeina arrunt mozkortzen direnetan edo opio har-tzaile erremedio gabeetan ikus baitaiteke maiz,larritasun handieneko aldietan murgilduta dau-denean.

Era horrexetan mintzatu zitzaidan nire bisi-taldiaren helburuaz, ni ikusteko zuen desirazinezkoaz, eta nik ekar niezaiokeen soseguaz.Luze samar mintzatu zen bere eritasunaz zuenikusmoldearen gainean. Eritasun hura, esan

zuen, familiako sortzezko gaitza omen zen, etaetsita zegoen sendagarririk ez ziola bilatuko;nerbioetako eritasun bat, besterik ez, erantsizuen berehala, dudarik gabe laster sendatukozena. Sentipen ezohikoetan agertzen omen zen.Haietako batzuk, xehe-xehe aipatu baitzituen,interesgarriak iruditu zitzaizkidan, eta harriga-rriak, nahiz eta, agian, kontatzeko moduak berakere, tonu orokorrak, izan zuen horretan eraginik.Zentzumenen zolitasun gaizto bat pairatzenomen zuen; janari motelena besterik ezin zuenonez eraman; testura jakineko arropak bainoezin jantzi zitzakeen; lore guztien usainak gerta-tzen zitzaizkion itogarri; argirik ahulenak ereeragozten zizkion begiak; eta oso soinu gutxiomen zegoen, eta harizko tresnetakoak horiek,izumenez betetzen ez zuenik.

Izumenaren molde bitxi batek guztiz mende-ratuta zeukala konturatu nintzen.

—Eromen honetan —esan zuen—, eromennegargarri honetan hilko naiz. Horrelaxe galdukonaiz, ez bestela. Etorkizuneko gertaerek ikaratuegiten naute, baina ez gertaerek berek, haienemaitzek baizik. Edozein gauzak dardarka jar-

tzen nau, baita txikienak ere, baldin eta eraginikizan badezake nire arimaren nahasmendu ezinpairatuzko honetan. Arriskua ez dut arbuiatzen;bai ordea arriskuaren erabateko efektua, hau da,izumena. Estuasun honetan, egoera errukarrihonetan, sentitzen dut iritsiko zaidala, lehenagoedo geroago, bizitzatik eta arrazoitik, bietatikbatera, alde egiteko unea, mamu gaizto horre-kin, izumenarekin, borrokan.

Alabaina, tarteka-tarteka, zantzu hautsi etanahasien bidez, nire adiskidearen buru egoera-ren beste ezaugarri berezi baten berri jakinnuen. Mendean hartuta zeukaten bere etxaldea-ri zegozkion hainbat sineskeriek, eta, urte asko-an, ez zen ausartu etxalde hartatik ateratzen,halako eragin bitxi bat omen zela-eta. Eraginharen balizko indarra ilunegi adierazi zidanhemen hitzez hitz berriz esan ahal izateko; berakzioenez, bere espirituari eragitera iritsi omenziren, luzaroan pairatu zituela-eta, familiakoetxearen forma eta substantziari zegozkienberezitasun batzuk; horma eta dorre grisen itxu-ra fisikoaren efektuak, eta haiek guztiak ispila-

tzen ziren urmael ilunarenak, azkenean, berenmende hartu omen zuten Usherren izate morala.

Onartu zuen, nolanahi ere, eta zalantzaz, sor-buru naturalago eta ukigarriago batean ere aurkizitekeela era horretan eragiten zion tristuraberezi hori, arreba maite baten eritasun larri etaaspaldikoan, eta haren heriotzan, agerikoa etahurbilekoa baitzen; hura izan omen zuen urtee-tan lagun bakarra, huraxe zuen lur honetangeratzen zitzaion azken ahaidea. «Hura hil ondo-ren», esan zuen, sekula ahaztuko ez dudangarraztasunaz, «bera (bera, etsia eta ahula)izango zen Ushertarren leinu zaharreko azkena».Hizketan ari zela, Lady Madeline (halaxe deitzenbaitzen arreba), gelaren bestaldetik igaro zenpoliki-poliki, eta, nitaz ohartu ere gabe, desager-tu zen. Guztiz txunditurik begiratu nion, baitaikaraturik ere; ez nuke asmatuko ordea sentipenhaien zergatia agertzen. Sorgortasunezko zirrarabatek hartu ninduen nire begiek neskaren urra-tsei jarraitu zietenean. Azkenean itxi zen ateaharen atzetik, eta nire begiratuak senaz eta irri-kaz bilatu zuen anaiaren begitartea: baina aur-pegia eskuetan ezkutatuta zeukan, eta, hortaz,

ohikoa baino zurbiltasun askoz handiago batekhartuak zituela Usherren hatz akituak, hori baka-rrik ikusi ahal izan nuen, eta negar-malko beroakisurtzen zirela haien artetik.

Lady Madelineren eritasunak aspalditik zuenauzitan jarria sendagileen jakintza. Apatia oroko-rra, gorputzaren pixkanako hondamena etakatalepsiaren ezaugarri batzuk zituzten alditxarsarri baina iragankorrak ziren diagnosi bitxiarenosagaiak. Usherren arrebak gogor egin zion betibere eritasunaren zamari, eta ez zuen oheangeratu nahi izan; baina ni etxe hartara iritsi nin-tzen eguneko ilunabarrean, amore eman zionbere suntsitzailearen indar zapaltzaileari (asal-dura ezin adierazizkoaz anaiak gauean esanzidanez), eta konturatu nintzen emakume huraazkenekoz ikusi bide nuela; Lady Madeline, bizi-rik behintzat, ez nuela berriz ikusiko.

Ondorengo egunetan, ez Usherrek, ez nik, ezgenuen arrebaren izena aipatu: eta nire adiski-dearen malenkonia arintzeko eginahaletaneman nituen egun haiek. Elkarrekin aritzenginen margotzen edo irakurtzen; edo entzutennituen, ametsetan bezala, haren gitarra kanta-

riaren inprobisazio bitxiak. Eta horrela, adiskide-tasun gero eta estuago batek Usherren gogoanonartzen ninduen neurrian, garraztasunez ohar-tzen nintzen alferrekoa zela gogo hura animatze-ko, iluntasunetik ateratzeko egiten nuen ahale-gin oro, zeren iluntasun hura, berez baletorbezala, unibertso fisiko eta moraleko objektuguztietara zabaltzen baitzen, tristuraren irrada-tze etengabean.

Beti izango ditut gogoan Usherko Etxekonagusiarekin bakarka eman nituen ordu larrihaiek guztiak. Hala ere, huts egingo nuke Ushe-rrek erakusten edo ezagutarazten zizkidan ikas-keten edo egitekoen nolakotasunaren ideiazehatzik eman nahi izango banu. Idealtasunlarritu eta guztiz desorekatu batek sufre distirabat barreiatzen zuen nonahi. Belarrietan itsatsi-ta geratu zaizkit Usherren hilkantu luze bat-batean asmatuak. Besteren artean, Von Weber-en azken baltsaren doinu gogorraren bertsiobitxi bat, gaiztoa eta anplifikatua, gordetzen dutoinazez gogoan. Nire adiskidearen irudimennahasiak osatzen zituen margolanetatik, darda-ra eragiten zidan lausotasuna eransten baitzuen

pintzelkada bakoitzean, eta dardara are larria-goa, zergatia ez nekielako; margolan haietatikbada (hain biziak, non begien aurrean baititutoraindik ere), alferrik saiatuko nintzateke idatziz-ko hitzek mugatzen duten parte txiki hori bainogehiago adierazten. Margolanen bakuntasunerabatekoak, marrazkien biluztasunak, ikuslea-ren arreta osoa bereganatzen zuten. Izan baldinbada ideia bat margotu duen kristaurik, RoderickUsher da hori. Nigan behintzat —orduan ingura-tzen ninduen giroan—, ikara izugarria, eramanezinezkoa, sortzen zidaten hipokondriako harkbere oihalean ipintzen zituen abstrakzio hutsek;hainbesterainoko ikara, non halakoaren arrasto-rik ez baitut sentitu ezta Fuseliren ameskeria dis-tiratsu baina hala ere konkretuegi batzuk ikus-tean ere.

Oso modu eskasean bada ere, nire adiskidea-ren margolan fantasmagoriko haietako bat emandaiteke nolabait ere hitzen bidez aditzera, ezbaitzen besteak bezain zurruna. Margolan txikibat zen, ganga edo tunel luze-luze eta lauki-zuzen baten barrenaldea erakusten zuena; tune-laren hormak txikiak, leunak eta zuriak ziren, eta

etenik edo apaingarririk batere gabeak. Marraz-kiaren bigarren mailako xehetasun batzuek adie-razten zutenez, lurra baino askoz beheragozegoen. Irteerarik ez zitzaion luzera osoan inonikusten, eta ez zen sumatzen ez zuzi ez bestela-ko argi iturri artifizialik; hala ere bazen izpi indar-tsuzko argi isuri bat, margolanaren osotasunalekuz kanpokoa zirudien argitasun fantasmagori-ko batez zipriztintzen zuena.

Aipatu dut lehenago ere Usherren entzume-naren gaiztotasuna, harizko tresnen zenbaitefektu salbuetsita, musika oro ezin pairatuzkobihurtzen ziona. Hala, gitarrari jartzen zizkionmuga estuek sorrarazten bide zuten, hein handibatean, Usherren joaldien nolakotasun fantasti-koa. Baina horrek ez du esplikatzen impromptushaien erraztasun larria. Fantasia bitxi haietakonotek bezala, hitzek ere (izan ere, eta ez gutxi-tan, bat-bateko hitz errimadunez laguntzen bai-tzuen musika), larritasun artifizial handienekoune batzuetan bakarrik ikus daitekeen kontzen-trazio horren emaitza behar zuten izan, lehena-go ere aipatu dudan egoera berezi horrena.Ondo gogoan ditut rapsodia haietako baten

hitzak. Harexek eragin zidan beharbada zirrara-rik sarkorrena, Usher kantuan ari zela, orduantxesumatu bainuen aurreneko aldiz, hitzen esa-nahiak estali nahi zuen isuri mistikoan, ederkiasko zekiela berak hain gora ipinitako arrazoi-mena zabuka hasia zela bere tronuan. «Jauregisorgindua» zuten bertsoek izena, eta horrela zio-ten gutxi gorabehera:

I.Gure zelairik berdeenean, aingeru zintzoek

zaindurik, bazen behin jauregi eder eta handien-tsu bat, harroa eta argitsua. Hantxe zegoen gaz-telua, Pentsamendu erregeren lurretan! Sekulaez da izan hegoak hain leku ederrean astinduduen serafinik.

II.Estandarte horiak, loriazkoak, urrezkoak,

higitzen ziren jauregiko teilatu gainean; (hau,hau guztia, aspaldiko denboretan gertatzenzen). Eta egun gozo haietan almenen arteanmugitzen zen haizea, eta lurrin hegodun bihurtu-rik zen alboratzen.

III.Zelai zoriontsu hartako ibiltariek bi leiho argi-

tsutatik ikusten zituzten espirituak, tronu bateninguruan laut baten doinuaz dantzan, hantxebaitzegoen, ondo merezitako aintzaz, erreinukonagusia.

IV.Eta perlaz eta errubiez dir-dir egiten zuten

jauregiko ateek, eta handik heltzen ziren, isuriz-isuriz, Oihartzunak, inoiz baino argitsuago, berenahots ederrez erregeren trebetasuna eta jakin-tza kantatzea baitzuten egiteko bakar gozoa.

V.Baina izaki gaiztoek, tristuraz jantzirik, eraso

zioten behin erregeren jabetzari; (dolu gaitezen,ai, ez baita harentzat beste egun argitzerik izan-go). Eta aspaldiko istorio zaharra baino ez daharen etxearen inguruan argitzen eta loratzenzen aintza, nekez gogoratzen dena, hilobiratuabaita denbora hura.

VI.Eta bidaiariek oro, gorriz argitutako leihoeta-

tik, forma handiak ikusten dituzte orain han,mamuak bezala doinu itxuragabeaz higitzendirenak; eta bitartean, isuri gaiztoko ibai batnola, ate zurbiletik, betiko irteten da jende-saldohiguingarria: barre dagite, baina irribarrerik ezdute gehiago egingo.

Ondo gogoan dut nola balada honetatik sor-turiko iradokizunek gogoeta batzuk egitera era-man gintuzten, Usherren iritzi bat agerian jarrizutenak. Hizpidera dakart iritzi hori, ez hainbes-te berria zelako (izan baitira horrelako ideiakbururatu zaizkien beste gizon batzuk ere), iritzihura zeinen gogor aldezten zuen Usherrek adie-razi nahi dudalako baizik. Landaregaien sentikor-tasuna zen oro har hizketagaia. Usherren irudi-men aztoratuan ordea ausartagoa zen ideia hori,baldintza jakin batzuetan gai inorganikoen mun-dura ere zabaltzen baitzuen. Hitzak falta ditutharen konbentzitzeko gaitasunaren norainokoa,haren abandono suharra adierazi ahal izateko.Sineste hori, nolanahi ere, bere arbasoen etxeko

harri grisei lotuta zegoen (lehenago ere iragarridudan bezala). Sentikortasunaren baldintzak,harri haietan, osagaien kokatzeko moduan gau-zatzen ziren Usherren ustez: harrien antolaketa-ren ordenan, haien gainean hazitako onddoeneta inguruko zuhaitz hondatuen ordenan, baina,ororen gainetik, antolaketa horren berorren irau-pen luzean sumatzen zen, Usherren iritziz, dela-ko sentikortasuna, eta urmaeleko ur geldietangertatzen zen errepikapenean. Horren froga —sentikortasunaren froga— ikus omen zitekeen,hala esan zuen (eta harridurak astindu ninduenmintzatu zenean), uren eta hormen inguruanberez gertatzen zen giro baten kondentsaziomotel baina seguruan. Horren guztiaren emai-tza, erantsi zuen, argi antzematen zen gizaldizgizaldi bere familiaren patua taxutu zuen eraginisil baina hala ere desegoki eta ikaragarrian, etaharexek bihurtu omen zuen bera, orain nekusa-na, une hartan zena. Iritzi horiek ez dute komen-tario beharrik, eta ez dut batere egingo.

Gure liburuek —urte askoan ezindu harenbizitza intelektualaren parte ez txikia izan zirenliburu haiek—, pentsa daitekeen bezala, lotura

estua zuten ideia fantasmagoriko horrekin. Libu-ru asko aztertzen genuen elkarrekin, haienartean Gresseten Ververt et Chartreuse; Machia-velliren Belfegor; Swedenborgen Zerua eta infer-nua; Holbergen Nicholas Klimm-en lurpekobidaia; Robert Flud, Jean D’Indaginé, eta De laChambreren Kiromantzia; Tiecken Bidaldia dis-tantzia urdinera, eta Campanellaren EguzkiarenHiria. Denetan gogokoena Directorium Inquisito-rium obraren oktabako edizio txiki bat genuen,Eymeric de Gironne domingotarrarena; eta bazi-ren pasarte batzuk Pomponio Melaren obran,Afrikako satiro zaharre eta egibanoei buruzkoak,Usherri ordu askoko ameskeriak eragiten zizkio-tenak. Kuarta gotikoko liburu bereziki bitxi etajakingarri baten irakurraldi arretatsuan aurkitzenzuen ordea nire lagunak gozamenik handiena;eliza ahaztu baten eskuliburua zen, Vigiliae Mor-tuorum secundum Chorum Ecclesiae Magunti-nae.

Berehala gogoratu zitzaidan liburu hark des-kribatzen duen erritu gaiztoa, eta hipokondriako-aren gainean izan zuen eragin ia segurua, iluna-bar batean adierazi zidanean, Lady Madeline hila

zela bat-batean esan ondoren, haren gorpuahamabostaldi batez gordetzeko asmoa zuela(betiko hilobiratu aurretik), gaztelupeko kriptaugarietako batean. Jokamolde bitxi hori zilegizta-tzeko erabili zuen argudioak, nolanahi ere, ezzidan eztabaidarako aukerarik eman. Erabakihorretara heldu omen zen (halaxe kontatu zidanberak), zenduaren eritasunaren nolakotasunbitxia, sendagileen galdeketa estugarri eta pre-miatsu batzuk, eta familiako hilerriaren urrunta-sun eta kokaleku agerikoegia gogoan hartuta. Ezdut ukatuko, zurubiaren ondoan aurkitu nuenpertsonaren begitarte zital hura gogoratuz, eznuela desirarik batere izan une hartan ardurakaltegabea, ez behintzat arrarokeria, irudituzitzaidan hari kontra egiteko.

Usherrek berak hala eskatuta, neroneklagundu nion denboraldi baterako hilobiratzeharen prestakuntza lanetan. Gorpua zerraldoansartuta zegoen, Usherrek eta biok eramangenuen bere atsedenlekura. Ezarri genuen sotoa(hain luzaroan itxita eduki zutena, non gurezuziek, giro gaizto hartan erdi itzalirik, miaketanhasteko betarik ia ez baitziguten eman), txikia

zen, hezea eta argitasunik batere gabea; nirelogela zegoen eraikineko parte berean zegoen,askoz ere beherago ordea. Leotz baten helburuhiguingarrietarako erabili izan zen nonbait aspal-diko garai feudaletan, eta, azkenaldian, sutautsaedo beste erregairen bat gordetzeko; izan ere,kobrez estalita zeuden lurraren parte bat etasartzeko gurutzatu genuen arkupe luzearenbarrenalde osoa. Atea burdin lodizkoa zen, etamodu berean zegoen babestua. Ate haren zamaizugarriak kirrinka hots zorrotza atera zuen gon-tzen gainean mugitu zenean.

Ikarazko eskualde hartara iritsita, gure doluz-ko zama zurezko euskarrien gainean ipini ondo-ren, hilkutxaren tapa artean ireki gabea apur batzabaldu, eta han etzanda zegoenaren aurpegiaribegiratu genion. Anaia-arreben arteko antzharrigarriak erakarri ninduen aurrena; eta Ushe-rrek, nire pentsamenduak asmatuz-edo, hitzbatzuk esan zituen marmarka, eta hala jakinnuen bikiak zirela zendua eta bera, eta lotura iaezin ulertuzkoak izan zituztela beti bien artean.Gure begiradek, nolanahi ere, ez zuten askorikiraun hilarengan, ezin baikenion ikaratu gabe

begiratu. Lady Madeline gaztaro betean hilobira-tu zuen eritasunak, katalepsiazko heriotza guz-tietan gertatzen den bezala, arrosa kolore arinbaten iseka utzi zion bularrean eta aurpegian,eta irribarre irudikor bat ezpainetan, zenduen-gan hain ikaragarria izaten dena. Bere lekuanutzi genuen ostera tapa, torlojuez iltzatu, eta,burdinazko atea ondo itxita, etxeko goialdekogela ez askoz alaiagoetara abiatu ginen, neka-neka eginda.

Eta orduan, pena garratzezko egun batzukjoanda, aldaketa nabarmena gertatu zen nireadiskidearen buruko nahasmenduaren ezauga-rrietan. Desagertuak zituen ohiko manerak. Utziedo ahaztu egin zituen egiteko arruntak. Gelazgela ibiltzen zen urrats presati, desberdin etahelburu gabeez. Kolore are zuriagoa hartu zuen,ahal zen neurrian, haren begitartearen zurbilta-sunak; eta guztiz desagertua zuen begiradarenargitasuna. Ez zitzaion gehiago entzun ahotsaldika lakar hura; eta dardarazko duda bat zuenorain, izu-laborrizkoa zirudiena, adierazmoldea-ren ezaugarri nagusia. Zenbaitetan, izan ere,bururatu zitzaidan haren adimen beti asaldatua

ez ote zen sekretu beldurgarriren bat prestatzenari, eta ez ote zebilen sekretu horren berri ema-teko kemenaren bila. Beste batzuetan ordea ero-menaren zentzugabekeriara jo behar izatennuen hura guztia esplikatzeko, zeren hutsaribegira ikusten bainuen orduetan eta orduetan,guztiz arretatsu, irudizko soinuren bati adi beza-la. Ez da harritzekoa nire adiskidearen egoerakneu ere ikaratu izana, areago, baita kutsatu ere.Argi sentitzen nuen nola barneratzen zitzaidan,mailaka-mailaka, motel baino ziur, Usherrensineskeria zoro baina zirraragarrien eragin gaiz-toa.

Lady Madeline leotzean ipini eta handik zaz-pigarren edo zortzigarren eguneko gauan, osoberandu, sumatu nuen bizi-bizi sentipen haienindar osoa. Orduak eta orduak pasa arren, loa-ren arrastorik ez nuen sentitzen. Gogor saiatunintzen nitaz jabetu zen larritasunaren zergatiakargitzen. Ahaleginak egin nituen neure buruarisinetsarazteko sentitzen nuen hartatik asko,dena ez bazen, gelaren altzari goibelen eraginbeldurgarriagatik zela, eta tapiz ilun eta sare-tuengatik, altxatzen ari zen haize gogorrak

mugiarazirik, hormen gainean batera eta beste-ra kulunkatzen baitziren, zarata itsusi bat ate-reaz oheko apaingarrietan. Baina alferrekoakizan nituen ahalegin haiek guztiak. Ikara ezinuxatuzko batek hartu zidan gorputza; eta, azke-nean, larritasun zeharo arrazoigabe baten dea-brua sartu zitzaidan bihotzean. Arnasestuka etaborrokan hura gainditu nahian, tente jarri nin-tzen burkoen gainean, eta, gelaren belztasunamiatuz, han entzun nituen —zergatik ez dakit, ezbada senak hartara bultzatu ninduelako—, hotsapal eta zehazgabe batzuk, ekaitzaren etenu-neetan iristen zirenak, bitarte luzeetan, eznekien nondik. Izumenezko sentipen ikaragarribatek guztiz menderatuta, ezin esplikatuzkoabaina ezin pairatuzkoa baitzen, oheko arropakkolpetik kendu (zeren konturatzen bainintzen eznuela gau hartan lo gehiagorik egingo), etagelan barna atzera eta aurrera presaka ibilizsaiatu nintzen murgildua nintzen egoera erruka-rri hartatik ateratzen.

Eginak nituen itzuli batzuk, eta aldamenekozurubian entzun zen urrats arin batek hartu zuenhalako batean nire arreta. Berehala konturatu

nintzen Usherrena zela urrats hura. Hurrengounean nire atea jo zuen, emeki, eta gelan sartuzen, lanpara bat eskuan zekarrela. Aurpegia, ohibezala, ezin zurbilagoa zuen; halere, hori bainonabarmenago, bazuen begietan halako poz erobat, histeria ezkutu bat, jokaera osoan antzema-ten zitzaiona. Itxura hark ikaratu egin ninduen,baina nahiago nuen edozer gauza hain luze pai-ratu nuen bakardadea baino, eta lasaituta erehartu nuen Usherren etorrera.

—Ez al duzu ikusi? —esan zuen bat-batean,une batez isilik egon ondoren ingurura begira—,ez duzu ikusi? Egon, egon! Oraintxe ikusikoduzu.

Era horretan hitz eginez, eta lanpara ardurazestali ondoren, leihoetako batera joan zen, etaekaitzari zabaldu zion.

Lurretik altxatu gintuen ia gelara sartu zenhaize erasoaren indar bortitzak. Izan ere, gauekaiztsua zen, baina oso ederra hala ere, etaguztiz berezia bere izugarrian nahiz edertasu-nean. Inguru hartan haize zirimola batek bereindarra biltzen bide zuen; haizearen norabideasarri eta bat-batean aldatzen zen, eta, hodeien

trinkotasun gehiegiagatik ere (eta hain zeudenhodei haiek behean, non etxeko dorreak zanpa-tzen baitzituzten), sumatu ahal izan genuennolako lastertasunaz mugitzen ziren hodeiak,nonahitik abiatu eta elkar joka, urrunean desa-gertu gabe. Esan dudan bezala, hodeien trinko-tasun gehiegia gorabehera, sumatzen genuenhaien mugimendua; baina inon ez genuen ikus-ten ez ilargirik ez izarrik, ezta tximisten argitasu-nik ere. Hala eta guztiz ere, lurrin nahasizkomasa handi haien azpiak, eta orobat inguruangenituen lurreko objektu guztiak, distiratsu ageriziren, etxea inguratzen eta hil-jantzian biltzenzuen gas isuri motel eta ikusgai baten argi natu-raz kanpokoan.

—Ez duzu hau ikusi behar... ezin duzu hauikusi! —esan nion, dardar-ikaraz, Usherri, gozobaina aldi berean sendotasunez leihotik aulkiraeramanez—. Ikuskari horiek ikaratu egiten zai-tuzte, baina gertaera elektrikoak besterik ezdira, eta ez dira hain arraroak gainera. Balitekeputzu ustelduan izatea beren jatorri beldurga-rria. Leihoa itxiko dugu; haize hau hotza da, etaarriskutsua da zuretzat. Hara hor zure eleberri

gogokoenetako bat. Nik irakurriko dut, eta zukentzun; eta horrelaxe emango dugu gau beldur-garri hau, biok elkarrekin.

Hartu nuen liburu zaharra Sir Launcelot Can-ningen “Mad Trist” zen; baina liburu hura Ushe-rren gogokoena zenik gehiago esan nuen txan-txa triste bat egiteko, zinez baino; zeren, egiaz-ki, haren ugaritasun topizkoko eta irudimenikgabean ez baitzegoen nire adiskidearen espiri-tualtasun jasoarentzat interesgarria izan zite-keen ia ezer. Nolanahi ere, hura zen eskuragenuen liburu bakarra: eta neure buruari sine-tsarazi nahi nion bazela itxaropenen bat nirelagun hipokondriakoa larritzen zuen estuasunakaringarririk izan zezan (zeren horrelako arraro-keriez baitago betea buruko gaitzen historia),baita irakurri behar nuen eromen haren gehie-gian ere. Izan ere, entzuten zuenean, edo entzu-ten zuela zirudienean, nire lagunak ageri zuenbizitasun bitxia eta larria antzemateko gai izanbanintz, neure burua zorionduko nuen nireasmoak izan zuen arrakastagatik.

Iritsia nintzen Ethelred, Tristeko heroia, ermi-tan bakez sartzen alferrik saiatu ondoren, olda-

rrean sartzera doan istorioaren parte ezagunera.Puntu horretan, gogoratuko denez, honela diokontakizunak:

«Eta Ethelred, sortzez baitzen bihotz adore-tsukoa, edan berri zuen ardoaren eraginak indar-turik, ez zuen gehiago itxaron ermitauarekin hitzegiteko, izatez baitzen hura, izan, setatsua etagaiztoa; aitzitik, euria bizkarraren gainean senti-tu zuelarik, eta ekaitza altxako ez ote zen beldu-rrez, jaso zuen bere mailutzarra, eta, kolpeka,ateko oholak urratu zituen bere esku larruzbabestuarentzat leku egiteko; eta orduan, bera-ganantz indarrez tiraka, hainbesteraino apurtu,eta urratu, eta txikitu zuen dena, non baso guz-tian entzun baitzen egur ihar eta hutsaren zara-ta eta oihartzuna».

Esaldi hori bukatzean ikara egin nuen, eta,une batez, isildu nintzen; zeren iruditu baitzitzai-dan (nahiz eta berehala erabaki nuen nire irudi-men asaldatuak engainatu ninduela), irudituzitzaidan, etxearen oso urruneko bazterren bate-tik, heldu zitzaidala argi-argi belarrietara, pare-kotasun guztiz zehatzez, Sir Launcelotek hainxehe deskribatu zuen hausturaren eta urradura-

ren oihartzuna izan zitekeena (hori bai, itoa etamoteldua). Dudarik gabe, kointzidentzia hutsakhartu zuen nire arreta; zeren, leihoetako gontzenkirrinkarekin, eta oraindik ere indarragotzen arizen ekaitzaren zarata nahasiekin batera, soinuhark, berez, ez baitzuen seguraski ezer ni horre-la erakarri edo nahasteko. Irakurtzen jarraitunuen:

«Baina Ethelred heroi zintzoa, atetik sar-tzean, biziki haserretu eta txunditu zen, ez bai-tzuen ermitau zitalaren seinalerik batere aurkitu;aldiz, haren ordez, dragoi bat ikusi zuen, ezkatezestalia eta guztiz harrigarria, agerian suzko min-gaina, urrezko jauregi lur-zilarreztatu batenaurrean zaindari; eta ezkutu bat ikusi zuen hor-man esekita, brontze distiratsuzkoa, hitz hauekidatzirik zituena:

Hemen sartzen dena, konkistatzailea izango da;Dragoia hiltzen duenak, ezkutua irabaziko du.

Eta Ethelredek bere mailutzarra jaso zuen,dragoia buruan jo, eta parean erori zitzaion; etadragoiak bere arnasa nazkagarria jaurtiki zuen,eta halako oihu lakar eta izugarria egin zuen, etahain zorrotza, non Ethelredek belarriak eskuezestali baitzituen hots beldurgarri hartatik babes-teko, haren antzekorik ez baita sekulan entzun».

Hemen bat-batean isildu nintzen berriz ere,eta txundimen gogorreko sentipen batez orain-goan, zeren dudarik batere gabe une horretanbertan entzun bainuen (nahiz eta nondik zeto-rren inola ere ezin nuen esan) garrasi edo kirrin-ka hots guztiz ezohikoa, apala, itxuraz urrune-koa, baina lakarra eta luzea: eleberrigileak des-kribatutakoari jarraituz nire irudimenak osatuzuen dragoiaren garrasi bitxiari emandako eran-tzun zehatza.

Bigarren eta guztiz ezohiko kointzidentziahori zela-eta, aztoratuta arrunt harrimena etaizu-laborria nagusi ziren ehunka sentipen elka-rren kontrakoen ondorioz, izan nuen oraindik ereaski kemen bitxikeria hura aipatuz nire laguna-ren larritasuna ez areagotzeko. Ez nekien harkere soinuak entzun ote zituen; baina, hori bai,

azken minutuetan aldaketa bitxi bat gertatu zenUsherren jokaeran. Hasieran nire parean zego-en, baina pixkana-pixkana aulkia lekuz aldatuzuen, harik eta gelako aterantz begira jarri zenarte; eta horrela ezin nion aurpegia osorik ikusi,nahiz eta ezagun zuen ezpainak dardarka zitue-la, bere kasa marmarka arituko balitz bezala.Burua bularraren gainean erortzen utzi zuen;banekien ordea ez zegoela lo, begiak irekitzenikusi bainuen, zabal eta zurrun, soslaiez errepa-ratu nionean. Gorputzaren mugimenduak ereesna zegoela adierazten zuen, alderik aldekulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabeeta beti-berdin batez. Horretaz guztiaz kontura-tuta, berriz ere heldu nion Sir Launceloten kon-taerari, honela jarraitzen baitzuen:

«Eta orduan heroia, dragoiaren hira izugarri-tik ihes eginda, brontzezko ezkutuaz gogoratuzelarik, eta hautsia baitzen ezkutu haren aztike-ria, bidea ixten zion gorpua alboratu, eta ausar-ki inguratu zen, gazteluko zilarrezko lurra zapal-duz, ezkutua esekita zegoen hormaren aldera;baina ezkutuak ez zuen itxaron heroia iritsi zenarte, aldiz, bere oinetara erori zen zilarrezko

lurraren gainean, burrundara ikaragarri handiaeta beldurgarria atereaz».

Ez al ziren hitz horiek nire ezpainetatik osorikatera, sumatu nuen —une hartan bertan, hainzuzen ere brontzezko ezkutu bat zilarrezko lurbatera astun erori balitz bezala—, zarata batenisla argi, huts, metaliko eta durunditsua, itxurazhala ere itoa. Nire onetatik aterata, jauzi batezzutitu nintzen; Usherren kulunka neurtuak berrizaldagabe jarraitzen zuen. Haren aulkira inguratunintzen presaka. Lurrean finkatuta zituenbegiak, eta harrizko zurruntasuna ageri zuenaurpegian. Eskua sorbaldan ipini nionean ordea,astindu indartsu batek hartu zion gorputz osoa,irribarre bitxi bat agertu zitzaion ezpainetan, etamarmar apal, presatu, ezin ulertuzkoan jardunzela ikusi nuen, ni bertan nintzela ohartuko ezbalitz bezala. Harengana makurtuz, azkeneanulertu nuen hitz haien esanahi izugarria.

—Ez al duzu entzuten? Nik entzuten dutbada, eta entzun dut. Luze, luze, luze, minutuaskoz, ordu askoz, egun askoz, entzun dut...Baina ez nintzen ausartzen... Erruki zaitez nitaz,zorigaiztoko gupidagarri honetaz! Ez nintzen

ausartzen, ez nintzen ausartzen... hitz egiten!Bizirik ipini dugu hilobian! Ez al nizun esan osozorrotzak ditudala zentzumenak? Orain esatendizut bada, Madelinek zerraldoaren barruan eginzituen lehen mugimendu txikiak entzun nituen.Entzun nituen, orain egun asko, orain egunasko... egun askoan entzun ditut... Baina ez nin-tzen ausartzen... ez nintzen ausartzen hitz egi-ten. Eta orain, gaur gauean, Ethelred... Ja, ja!Ermitauaren ate hautsia, eta dragoiaren herioz-ko oihua, eta ezkutuaren durundia! Esan areagozerraldoaren zarata zela arrebak urratu due-nean, eta bere presondegiaren burdinazko gon-tzen kirrinka, eta haren ahaleginak sotoko arku-pe kobreztatutik atera nahian! Ai! Nora egingodut ihes? Ez al da bada hemen izango aurki? Ezal datorkit nire presagatik kargu hartzera? Ez alditut entzun zurubian egin dituen urratsak? Ez aldut bereizten haren bihotzaren taupada astunbeldurgarria? Zoroa!

Eta une horretan bat-batean zutitu zen, etagarrasika esan zituen hitzak, ahalegin hartanarima ematen ari balitz bezala:

—Zoroa! Atearen bestaldean dagoela dio-tsut!

Hitz haien indar gizatasunaz gainekoak azti-keria baten ahalmena ekarri balu bezala, unehartan bertan beren ebanozko masail-hezur han-diak zabaldu zituzten hizlariak seinalatzen zituenohol zahar erraldoiek. Haize-laster bortitzareneragina izan zen; baina han, ate haien ondoan,hantxe zegoen bere hil-jantzian bilduta UsherkoLady Madelineren irudi luzea. Odola zuen arrope-tan, eta borrokaldi gogor baten seinaleak agerizituen bere gorputz akituaren gune guztietan.Atean dardarka geratu zen une batez, atzera etaaurrera kulunka; gero, intziri apal bat eginez,astun erori zen bere anaiaren gainean, eta bereherioaren agonia bortitz eta oraingoan egiazazkena zuen hartan, gorpu bihurtuta eramanzuen lurrera, hark iragarritako izumenen biktimabilakarazirik.

Gela hartatik, eta etxe hartatik, ikaraz itzurinintzen. Bere amorru osoaz jotzen zuen oraindikekaitzak hiribide zaharra gurutzatu nuenean.Bat-batean argitasun ikaragarri bat sortu zenbidean, eta atzera jiratu nintzen, halako argi

bitxia nondik atera ote zen ikusi nahian; zerenetxe erraldoia eta haren itzalak, besterik ez bai-nuen atzean. Ilargi bete odol-gorriarena zen dis-tira, bizi-bizi argitzen baitzuen oraingoan lehenia antzematen ez zen urraduratik, hasieran esandudanez, sigi-saga eginez, teilaturik oinarrirainozabaltzen zen hartatik. Begira nengokiola, zabal-du egin zen urradura, haize bolada gogor batekjo zuen, satelitearen orbita osoa lehertu zen bat-batean nire begien bistan, eta zorabioak hartuninduen horma sendoak erortzen ikusi nitue-nean; eta burrundara luze zaratatsu bat izan zenehunka uraldiren ahotsa bezalakoa... Eta ilun etaisil itxi zen nire oinetan putzu sakon ustela UsherEtxearen hondakinen gainean.

MaelströmJaungoikoak izadian dituen bideak, eta

orobat Probidentzian dituenak, ez dira gurebideak bezalakoak; era berean, ezin parekatudira inola ere gure sorkariak eta Haren eginenzabaltasun, sakontasun eta ulergaiztasuna,Demokritoren putzua baino handiagoa baitahaiek beren baitan duten sakona.

JOSEPH GLANVILLE

Iritsiak ginen harkaitz handienaren gailurre-ra. Zenbait minutuz hitzik egin ezinik geratu zenagurea, hain zegoen leher eginda.

—Aspaldi gabe —esan zuen azkenean—, nireseme gazteenak bezain ongi gidatuko zintudanbide honetatik; baina, orain hiru bat urte, gauzabat gertatu zitzaidan kristau bati sekula gertatuez zaiona, edo, gertatu bazaio, ez da kontatzekobizirik atera; eta orduan pairatu nituen izu-labo-rrizko sei orduek txiki-txiki eginda utzi zizkidatengorputz-arimak. Oso gizon zaharra naizela pen-tsatuko duzu, baina ez da hala. Egun bat nahikoaizan zen ile hauek beltz-beltzetik zurira aldatu,

nire zangoak ahuldu eta nire nerbioak desegite-ko, eta, orain, ahalegin txikienak ere dardarkajartzen nau, eta itzal batek ikaratzen nau. Ba aldakizu justu-justu naizela gai labar txiki honeta-tik behera zorabiatu gabe begiratzeko?

«Labar txikia», zeinaren ertzean hain ardura-gabe etzan baitzen agurea atseden hartzera nongorputzaren parterik handiena zintzilik geratzenbaitzitzaion, ukondoa zuelarik, muturreko ertzirristakorrean ipinita, erortzea eragozten ziongauza bakarra, «labar txiki» hura, harkaitz beltzdistiratsuzko amildegi babesgabea, hamabostedo hamasei bat oin gora altxatzen zen azpiangenuen harkaitz mordotik. Ezerk ez ninduen era-mango ertz hartatik dozena erdi bat iarda bainogutxiagora. Zinez diot, hain larritzen ninduennire lagunaren posizio arriskutsuak, non lurreanluze-luze etzan, inguruko sasiei heldu eta halaere zerura begiratzen ere ez bainintzen ausar-tzen; eta aldi berean, alferrik saiatzen nintzenhaizearen zakarrak mendiaren oinarriak berakere arriskuan jarriko zituelako burutapena uxa-tzen. Denbora behar izan nuen eseri eta urrutirabegiratzeko adina adore biltzeko.

—Atera burutik irudipen horiek —esan zidannire gidariak—, aitatu dizudan pasadizo hori ger-tatu zen lekuaren bistarik hoberena izan deza-zun ekarri zaitut-eta hona... eta leku hori aurre-aurrean duzula kontatu nahi dizut istorio osoa.

»Hemen —jarraitu zuen agureak, ezaugarri-tzen zuen modu berezi hartan—, hemen Norve-giako kostaldetik gertu gaude, hirurogeita zortzigraduko latitudean, Nordland-go probintzia han-dian... eta Lofodengo barruti beldurgarrian. Gugauden mendi gailur hau Helseggen da, MendiLainotsua. Jarri tenteago... Heldu belarrari zora-bioak jotzen bazaitu, horrelaxe... hara begiratu,beheko eraztun lurrinezko hori baino harantza-go, itsasora.

Burua erdi joanda, so egin eta ozeano zabal-zabala ikusi nuen. Ura hain zegoen iluna nonNubiako geografialariaren Mare Tenebrarumenkontakizun hura gogorarazi baitzidan. Gizakia-ren irudimenak ezin asmatu du hura baino ikus-pegi goibel eta negargarriagorik. Ikusmena iritszitekeen bezain urrun, munduaren hesiak baili-ran, labar izugarri beltz eta irtenak ageri zireneskuin eta ezker, lerroak eta lerroak; are goibe-

lagoak egiten zituen olatuen aparrak bere gailurzuri beldurgarria labar harrien gainetik goraaltxatzen zuenean, uluka eta orroka beti. Gugeunden amilburuaren pare-parean, itsas bar-nean bost edo sei milia harantzago, uharte txikibat ikusten zen, itxura mortukoa; edo, zehatza-go mintzatuz, uhartearen kokagunea antzema-ten zen, inguratzen zuten olatu ikaragarrieiesker. Lehorretik bi mila inguru gertuago, besteuharte bat ikusten zen, tamainaz txikiagoa, osomalkartsua eta idorra, tarteka harkaitz ilunezinguratua.

Itsasoaren itxurak, urrutieneko uharteareneta kostaldearen arteko puskan, bazuen zerbaitoso bitxia. Nahiz eta une horretan hain gogorjotzen zuen haizeak lehorraren aldera non itsaszabalean oso urruti ageri zen brigantin bat oihalhandian bi erriza jarrita baizik ekaitzetik ezinbabesturik baitzebilen, eta behin eta berriz desa-gertzen zen haren gila, guztiz urperaturik; ezzegoen ordea olatuen joan-etorri ohikorik bate-re, aitzitik, itsasoak astinaldi labur, laster, hase-rreak jotzen zituen, norabide guztietan, bai hai-

zearen aurrez aurre, bai beste edonola. Aparrikez zegoen ia, ez bazen harkaitzen ondo-ondoan.

—Urrutieneko uharteari —jarraitu zuen agu-reak—, norvegiarrek Vurrgh deitzen diote.Erdian dagoena Moskoe da, eta Ambaaren daiparralderantz milia batera dagoena. UrrutiagoIslesen, Hotholm, Keildhelm, Suarven eta Buck-holm daude. Eta oraindik urrutiago —Moskoe etaVurrgh uharteen artean—, Otterholm, Flimen,Sandflesen eta Stockholm. Horiek dira lekuhauen izenak; baina zergatik izendatu behar oteziren, hori ez dakigu ez zuk eta ez nik. Entzutenal duzu ezer? Antzematen al duzu uretan aldake-tarik?

Hamar bat minutu generamatzan Helseggen-go gailurrean. Lofodengo barnealdetik igo ginen,eta, hortaz, ez genuen itsasoa ikusi harik eta gai-lurrera iritsi eta gure aurrean lehertu zen arte.Agurea hizketan ari zela, hots gero eta ozenagobat entzuten zela konturatu nintzen, Ameriketa-ko zelai batean bufalo talde handi batek egitenduenaren modukoa; eta aldi berean sumatunuen une hartako itsas egoera, itsasgizonekzakartua deritzaten hori zena, aldatzen hasi zela

bat-batean, eta ekialdera jotzen zuen itsaslaste-rra bihurtzen ari zela. Begira nengokiola ere,abiada izugarria ari zen hartzen; unetik unerahanditzen zen, indarragotzen. Bost minutu gero-ago, itsaso osoa, Vurrgh-eraino, amorru ezingobernatuzkoan lehertzen zen; baina Moskoeeta kostaldearen artean iristen zuen amorruhark bere gorena. Han, elkarren kontrako milakakanaletan irekitzen eta bideratzen zen urenbarren zabala, eta bat-batean lehertzen zen, ina-rrosaldi eroetan, gora eta behera, irakinean,txistuka, zirimola erraldoi eta kontatu ezinezkoe-tan biraka, ekialderantz murgilduz, jauzika ezbazen zurrunbiloka, urak sekulan iristen ez duenlastertasunaz.

Minutu batzuen buruan, beste aldaketa batgertatu zen, hura ere erabatekoa. Itsasoarengaina zerbait berdindu zen, eta zurrunbiloak,banaka-banaka, desagertu egin ziren, eta aldiberean aparrezko zerrenda harrigarriak sortuziren lehen halakorik batere ikusten ez zenlekuan. Aparrezko zerrenda haiek, azkenean,oso urrutira zabalduz, eta elkarri erantsita, desa-gertutako zurrunbiloen mugimendu birakari bera

hartu zuten, zurrunbilo handiagoa osatzeko non-bait. Bat-batean zurrunbilo handia —guztiz bat-batean— bakandu egin zen, eta milia batetikgorako diametroa zuen zirkulu bat eratu zuen.Apar distiratsuzko eraztun zabal batek osatzenzuen zurrunbiloaren ertza; baina haren tantarikez zen batere erortzen inbutu beldurgarriarenahora, zeinaren barrenaldea, begiak iristen zirenlekuraino, urezko horma leun, distiratsu etabeltz-beltza baitzen, ostertzari buruz berrogeitabost bat graduko angeluan makurtua, kulunkazalapartariez abiada eroan biraka eta birakazebilena, ahots beldurgarri bat, erdi garrasi, erdiorro, bidaliz haizetara, Niagarako ur-jauzi indar-tsuak berak ere, bere hilzorian, zerura jaurtiki-tzen duena ez bezalakoa.

Oinarrietaraino dardaratzen zen mendia, etaharkaitzek zabu egiten zuten. Buruz beheraetzan nintzen, eta belar eskasei heldu nienarrunt larrituta.

—Hau —esan nion azkenean agureari—, hauMaelströmgo zurrunbilo handia da inondik ere.

—Hala esaten zaio batzuetan —esan zuen—.Guk, norvegiarrok, Moskoe-ström deitzen diogu,erdibideko Moskoeko uharteagatik.

Zurrunbilo hari buruz esaten zirenek ez nin-duten inola ere prestatu ikusi berri nuenerako.Jonas Ramusen kontakizunak, horixe baita agiandenetan xeheena, aztarnarik ere ez du ematenez ikuskariaren handitasunaz, ez izugarriaz, ezbehatzailea nahasten duen berritasun kutsuasaldagarriaz. Ez dakit ziur nondik ikusi ote zuenidazle hark zurrunbiloa, ez zein unetan. Baina ezHelseggenen gailurretik, ez behinik behin ekai-tzak jotzen zuenean. Badira hala ere deskriba-pen horretan, xehetasunei dagokienez, honaekar daitezkeen pasarte batzuk, oso motelakbadira ere ikuskariak eragiten duen zirrara adie-razterakoan.

«Lofoden eta Moskoe bitartean» dio, «hogei-ta hamasei edo berrogei besokoa da urarensakona; baina beste aldean, Ver (Vurrgh) aldera,asko gutxitzen da sakontasun hori, hainbesterai-no non itsasontzi bat ezin baita igaro, ez behin-tzat harkaitzetan apurtzeko arriskurik gabe, eztaeguraldi ona egiten duenean ere. Itsasgora

denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofo-den eta Moskoe arteko bitartea; ur-jauzi ozeneta beldurgarrienak nekez berdintzen ditu ura-ren itsasorako itzuliak; zenbait legoa urrutira ereentzuten da zarata, eta zurrunbiloak edo osinakhain izaten dira zabalak eta sakonak, non itsa-sontziak, haren erakarmenaren barruan sartzenbaldin badira, erremediorik gabe gertatzen baiti-ra irentsiak eta hondoratuak, beheko harkaitzenkontra txiki-txiki egiteraino; eta ura baretzendenean, gora igotzen dira ostera ere ontzienpuskak. Baina itsasaldiaren aldaketaren uneanbakarrik gertatzen dira soseguzko tarteak, egu-raldi ona bada, eta ordu laurden bat baino ezdute irauten, itsasoa berriz ere harrotzen hastenbaita pixkana-pixkana. Itsaslasterra gogorre-nean dagoenean, eta ekaitz batek areagotzenbadu lasterraren indarra, arriskutsua izaten danorvegiar milia bat baino barrurago sartzea. Txa-lupak, yateak eta itsasontziak eraman izan ditulasterrak haren eraginpera iritsi baino lehen kon-tuz ez ibiltzeagatik. Era berean, noiznahi gerta-tzen da baleak ur-lasterretik gertuegi iritsi, etauraren bortiztasunak menderatzea; eta halakoe-

tan ezin esan dira nolako oihuak eta intziriak egi-ten dituzten, libratzeko eginahal alferrekoetan.Behin artz bat harrapatu zuen itsaslasterrakLofodendik Moskoera igeri joan nahian, beheraeraman zuen, eta artzak ikaragarrizko orroakegiten zituen, lehorrean ere entzuten zirenak.Izei eta pinu enborrak, itsaslasterrak urperatuta,erruz azaleratzen dira, baina txiki-txiki egindadenak, ezpal mordo baten gisara. Horrek argiadierazten du hondoa harkaitz zorrotzezkoadela, eta zuhaitzak-eta haien artean jirabiranibiltzen direla. Itsaslaster hau itsasoaren gora-beherek arautzen dute, alegia, sei orduz behinizaten diren itsasgora eta itsasbeherek. 1645.urtean, emakunde-igandeko goizean, hainbeste-ko zarataz eta indarrez jo zuen non kostaldekoetxeetako harriak berak ere lurrera erori baitzi-ren».

Uraren sakontasunari dagokionez, ezin ulertunuen nola neur zitekeen zurrunbiloaren ingu-ruan. «Berrogei beso» horiek Moskoeko zeinLofodengo kostaldetik gertuko kanalaren partebatzuei buruzkoak izango dira. Moskoe-strömekerdian duen sakontasunak ezin neurtuzkoa izan

behar du; aski da Helseggengo harkaitz garaie-netik ikusten den zurrunbiloaren osinari axalekobegiratu bat egitea hortaz jabetzeko. BehekoFlegeton ibai hartara gure gailurretik begiratuz,irribarre baino ezin egin izan nuen, gogoratunuenean nolako xalotasunaz jasotzen dituenJonas Ramus zintzoak, sinesgaitzak direlakoan,balea eta artzen pasadizoak; izan ere, guztizageriko gauza iruditzen baitzitzaidan, erakar-men hilgarri horren eraginpean gertatuz gero,gaurko itsasontzi handiena ere luma bat uraka-naren kontra bezain babesgabe legokeela, etaberehala desagertuko litzakeela oso-osorik.

Fenomeno hau esplikatzeko ahaleginak —etabatzuk, gogoan dut, aski egokiak iruditu zitzaiz-kidan irakurri nituenean—, oso bestelakoak ger-tatzen zitzaizkidan amildegiaren gailurretik iku-sita, ez ninduten asetzen. Onespen zabalenaduen ideia da ezen zurrunbilo honek, eta orobatFeroe uhartea arteko beste hiru zurrunbilo txi-kiagoek, «beste jatorririk ez dutela, itsasgoraneta itsasbeheran, gorakako eta beherakako ola-tuek harkaitz eta hondarrezko uharri baten kon-tra jotzen duten kolpea baino, zeren halako

moduan geratzen da ura han itxita, non ur-jauzibat bezala erortzen baita; hortaz, zenbat etagoragoa itsasaldia, orduan eta beherago joatenda ura bere erorian. Zurrunbilo edo ur-zirimolabat da horren guztiaren emaitza, zeinaren xur-gatze indar harrigarria, beste saio batzuei esker,aski ondo ezagutzen baita». Horiexek dira Ency-clopædia Britannicaren hitzak. Kircher eta bestezenbaiten aburuz, Maelström-en kanalarenerdian ba omen da osin bat Lurrean sartu, etabeste nonbait, oso urrun, ateratzen dena; irte-tzen den lekuari dagokionez, Botniako Golkoaaipatzen dute idazle gehienek. Iritzi horri lotuzitzaion berehala nire irudimena, berez funtsikgabea zen arren; eta, nire gidariari aipatu niola-rik, harrituta geratu nintzen entzun nionean esa-ten, nola, horixe bazen ere gai honi buruz norve-giarrek zuten ideia, berak ez zuen halakorikuste. Aurreko ideiari dagokionez, ez zuela uler-tzen aitortu zuen; eta horretan ados nengoenberarekin, zeren, paperean argia izanik ere, guz-tiz ulertu ezinezkoa bihurtzen baitzen, eta baitazentzugabea ere, osinaren trumoi haren pean.

—Ikusi duzu zurrunbiloa —esan zidan agu-reak—. Zatoz orain harkaitz honen atzera, etababesean eseriko gara, hala motelagoa izangoda-eta itsasoaren orroa. Istorio bat kontatukodizut, Moskoe-ström horri buruz nik ere zer edozer badakidala sinets dezazun.

Eseri nintzen agureak esan bezala, eta isto-rioa kontatzen hasi zen.

—Nik eta nire bi anaiek izan genuen behinbelaontzi bat, goleta modura tresnatua, hiruro-geita hamar bat tonakoa. Ontzi hartan ibiltzenginen arrantzan Moskoeren atzealdeko uhartee-tan, Vurrgh-tik gertu. Itsasaldi harroa den guztie-tan izaten da arrantza ona, une egokietan, saia-tzeko kemena izanez gero; baina Lofodengoarrantzaleen artean, hirurok bakarrik joatenginen maiz uharteetara, esan dizudan bezala.Ohiko arrantza lekuak askoz ere urrutiagodaude, hegoalderantz. Han noiznahi egin daitekearrantzan, arrisku handirik gabe. Baina inguruhonetan dauden aukerako lekuetan, harkaitzenartean, askoz arrain gehiago dago, eta ugaria-goa da gainera; eta hala, egun bakar bateanharrapatzen genuen guk beste batzuek, halako

ausardiarik gabe, aste betean ere bilduko ezluketena. Izan ere, ausarkeria zen geurea, lanaegin ordez bizitza arriskatzen baikenuen, etakemena hartzen kapital bakartzat.

»Hemendik bost bat milia gorago dagoenbadia txiki batean edukitzen genuen ontzia; eta,eguraldi ona zenean, itsasaldien arteko hama-bost minutuez baliatuz, Moskoe-strömgo kanalnagusia gurutzatu eta osina baino askoz haran-tzago, Otterholm edo Sandflesen inguruan gera-tzen ginen ainguratuta, han zurrunbiloak ez bai-tira izaten beste lekuetan bezain bortitzak. Han-txe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitarteaailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso etaetxera abiatzen ginen. Ez ginen inoiz itsasora-tzen joaterakoan nahiz etortzerakoan alboko hai-zerik ez bagenuen —bueltan ere faltako ezgenuela ziur ez baginen—, eta gutxitan nahas-ten ginen horretan. Sei urtean, itsasoaren bare-tasuna zela-eta, bi bider geratu behar izangenuen gau osoaz aingura botata, barealdiak ezbaitira askotan gertatzen hemen; behin kasikaste betez geratu behar izan genuen arrantzalekuan, goseak akabatzen, bertara ailegatu eta

berehala altxatu zen haize eraso bat zela-eta.Arriskua hain zen handia, non erokeria baitzengurutzatzen hastea. Orduko hartan, itsasoanbarneratuko gintuen itsaslasterrak (zerenzurrunbiloek jira eta jira ibili baikintuzten, etahalako indarraz, non azkenean aingura askatu,eta herrestan eraman baikenuen), baldin etazeharka doazen itsaslaster ugarietako bateansartu ez bagina —hemen da gaur, eta joana dabihar—; harexek eraman gintuen Flimengobabeslekuraino, eta han, Jainkoari eskerrak, gel-ditu ahal izan ginen.

»Gure arrantza lekuan aurkitzen genituenarazoen hamarrena ere ezingo nizuke kontatu.Oso leku txarra da bertan egoteko, baita egural-dia ona denean ere; baina beti moldatzen ginenMoskoe-strömen erronka istripurik gabe gaindi-tzeko, nahiz eta batzuetan bihotza ere estuturikizaten nuen, barealdia baino minutu bat lehena-go edo geroago iristen ginenetan. Haizeabatzuetan ez zen izaten hasieran iruditu bezainindartsua, eta halakoetan nahi baino bide labu-rragoa egiten genuen, itsaslasterraren indarra-gatik ontzia gobernatu ezin da. Anaia zaharre-

nak bazuen hemezortzi urteko seme bat, etaneuk ere banituen bi mutil galant askoak. Ederkilagunduko ziguten halakoetan, bai arraunean,bai arrantzan; alabaina, geure buruak arriskatubai, baina bihotzik ez genuen gazteei arriskurajoaten uzteko; zeren, esan dizudanagatik ere,izugarrizko arriskua baitzen hangoa, eta gezurralitzateke besterik esatea.

»Egun batzuk falta dira kontatu behar dizu-dana gertatu zenetik hiru urte betetzeko. Uztai-laren hamarra zen, 18....go urtean, munduarenparte honetako jendeak inoiz ahaztuko ez dueneguna, sekula zeruetatik etorri den urakan ikara-garrienak jo baitzuen. Baina goiz osoan, eta arra-tsaldean berandu arte, hego-mendebaldekohaize gozo leuna izan zen eta eguzkiak distiratsuargitzen zuen. Gure arteko itsasgizon zaharre-nak ere ez zuen iragarriko ondoren zetorrena.

»Eguerdiko ordubiak aldera abiatu ginenhirurok —bi anaiak eta neu— uharteetara, etaarrain ederrez bete genuen berehala ontzia;inoiz ikusi genuena baino arrain gehiago zegoenegun hartan, hirurok esan genuen. Strömgo par-terik txarrena itsasaldien artean egiteko asmoa

hartuta, zazpiak-edo izango ziren —nire erlo-juan—, aingura jaso eta etxerako bidea hartugenuenean, bai baikenekien zortzietan izangozela itsasaldi bitartea.

»Istriborko haize ederra genuela itsasoratuginen, eta puska batean bizi-bizi joan ginen,arriskuaz akordatu ere gabe, ez baikenuensumatzen arriskuaren arrastorik batere. Bat-batean, aurrez aurre jo gintuen Helseggendikzetorren haize bolada batek. Oso gauza bitxiazen —sekula ez zitzaigun halakorik gertatu—,eta larritzen hasi nintzen, zergatik ondo jakingabe ere. Ontzia haize kontra jarri genuen,baina, bareguneak zirela-eta, ahaleginak egindaere ezin genuen aurrera egin. Ainguratuta egon-dako lekura itzultzea proposatzekotan nintzela,txopara begiratu, eta abiada txundigarriaz altxa-tzen zen hodei kobre-kolore bitxi batek estaliaikusi genuen ostertza.

»Bitarte horretan, desagertu egin zen bultza-tzen gintuen haizea, eta bare-bare geratu ginen,batera eta bestera kulunkan. Egoera horrek,nolanahi ere, ez zuen askorik iraun, ez behintzathartan pentsatzeko beta izateko. Minutu bat

pasa baino lehen, gainean genuen ekaitza; biminutu joan ez, eta zerua osorik zegoen estalia.Eta horrekin, eta itsasoaren aparrarekin, hain-beste ilundu zuen, non ontzikoek elkar ikusi ereez baikenuen egiten.

»Alferrik da orduan jo zuena bezalako urakanbat deskribatzen saiatzea. Norvegiako itsasgizonzaharrenak ere ez du sekulan halakorik ikusi.Haizeak harrapatu baino lehen hedatu genituenbela guztiak; baina, aurreneko erasoaldian, hanjoan ziren zerratu balituzte bezala gure bi mas-tak itsasora... eta masta nagusiak berekin era-man zuen gure anaia gazteena, hari lotu baitzi-tzaion seguruago egotearren.

»Uretan ipini den lumarik arinena zen gureontzia. Gaina erabat itxia zeukan; ataka bat bes-terik ez zegoen brankaren aldean, eta huraondo-ondo ixten genuen beti Ströma gurutzatubehar genuenetan, itsaso harroaren kontrababesteko. Horregatik izan ez balitz berehalahondoratuko ginen, zeren zenbait minutuzurpean egon baikinen osorik. Ezin esan dut anaiazaharrena nola libratu zen itotzetik, ikustekobetarik ere ez bainuen izan. Niri dagokidanez,

trinketa askatu bezain laster, luze-luze etzannintzen ontzian, brankako karel estuaren kontraoinak ipini, eta, eskuekin, masta nagusiarenoinarritik gertu zegoen burdinazko uztai batiheldu nion. Sen hutsez jokatu nuen —horixe zenordea egin nezakeen gauzarik hoberena—, pen-tsatzeko ere ikaratuegia nengoen-eta.

»Zenbait minutuz, esan dudan bezala, erabaturperatuta egon ginen, eta denbora horretanguztian arnasari eutsi nion, uztaiari helduta.Gehiago ezin iraun izan nuenean, eskuak askatugabe, belauniko jarri nintzen, eta, hala, buruaatera ahal izan nuen. Une hartan gure ontzitxo-ak astindu bat egin zuen, zakur batek uretatikateratzean egiten duen bezalakoxea, itsasoazapur bat libratzeko. Ahaleginean ari nintzen gai-neratu zitzaidan sorgortasuna gainditu nahian,nire onera etorri eta zer egin pentsatzeko, etahartan norbaitek besotik heltzen ninduela senti-tu nuen. Anaia zaharrena zen, eta bihotzakpozez jauzi egin zidan, etsita bainengoen itsaso-an zela; baina hurrengo unean izu-laborri bihur-tu zen poz hura, zeren ahoa nire belarrian ipini,

eta, garrasika, hitz hau esan baitzidan: Moskoe-ström!

»Sekula inork ez du jakingo nolako zirrarasentitu nituen une hartan. Burutik oinetara hasinintzen dardarka, sukarraldi gogor batek jotabezala. Ondo asko ezagutzen nuen hitz harenesanahia. Banekien zer adierazi nahi zidananaiak. Une hartan bultzatzen gintuen haizeare-kin, zuzenean gindoazen Strömgo zurrunbilora,eta ezerk ezin gintuen salbatu.

»Konturatuko zinenez, Strömgo kanala guru-tzatuz zurrunbiloa baino askoz gorago joatenginen beti, baita eguraldi bareenarekin ere, etazain geratzen ginen gero, kontuz eta arretaz,barealdia noiz iritsiko; baina orduko hartanzuzen-zuzen gindoazen zurrunbilora... Noiz etahura bezalako urakan batek jotzen zuenean!«Seguru aski, pentsatu nuen, lasaialdiarenunean iritsiko gara hara... eta horrekin izandezakegu itxaropenik». Baina hurrengo uneanneure burua madarikatu nuen, itxaropeneanpentsatzeko bezain ergela izateagatik. Bai bai-nekien, ondo asko gainera, galduak ginela, baita

itsasontzi hamar aldiz handiago batean egonbagina ere.

»Joana zen ordurako ekaitzaren lehen eraun-tsia, edo beharbada ekaitzaren aurretik gindoa-zelako ez genuen hainbeste sentitu; nolanahiere, lau eta apartsu eduki zuen haizeak hasieranitsasoa, baina gero mendi eskergetan hasi zenaltxatzen. Zeruan ere aldaketa bitxi bat gertatuzen. Oraindik bel-beltza zegoen, baina, guztizbat-batean, oskarbi agertu zen gure gainean,sekulan ezagutu dudan zerurik argiena, urdinkolore bizi-bizikoa, eta hantxe ageri zen ilargibetea, ikusi gabea nintzen bezalako distiraz.Zehaztasunik handienaz argitzen zuen gureinguru guztia. Baina, Jainkoa, hura ikuskaria argi-tzen zuena!

»Anaiarekin hitz egiten ahalegindu nintzen;baina, ezin ulertu nuen modu batez, hainbeste-raino handitu zen burrunba non ez baitzidanhitzik aditzen, belarrira ikaragarrizko garrasiakeginagatik ere. Halako batean buruari eraginzion, heriotza bezain zurbil, eta hatz bat luzatuzuen, esateko bezala: entzun!

»Hasieran ezin nuen ulertu zer esan nahizidan, baina ideia gaizto bat bururatu zitzaidansegituan. Erlojua atera nuen sakelatik. Ez zebi-len. Ilargiaren argitan erreparatu nuen, negar-malkoetan lehertu nintzen, eta itsasora botanuen. Zazpietan geratua zen! Pasea zen bareal-dia, eta furia bete-betean zegoen Strömgozurrunbiloa!

Itsasontzi bat ondo egina denean, ondo tres-natua badago, eta zama handirik ez badu, hai-zeak bultzatzen du ekaitz gogorra denean, etaolatuak ontziaren azpitik irristatzen direla ema-ten du beti (oso gauza bitxia iruditzen zaio horilehorrekoari); zamalkatzea esaten zaio horri itsa-soko hizkeran. Kontua da ordu arte oso ondojoan ginela olatuen gainean, zamalkatuz; bainaune hartan ur puska erraldoi batek hartu gintuenbeheko txopatik, eta berarekin eraman gintuengora egin zuenean, gora eta gora, zerurainoigoko bagina bezala. Olatuak hain handiak izanzitezkeenik ez zitzaidan burutik pasa ere egingo.Eta gero behera joan ginen, abailetan, irristatuzeta murgilduz, eta, zorabioak hartuta, arruntgaizkitu nintzen, mendi tontor handiren batetik

behera ametsetan eroriko banintz bezala. Goi-goian ginenean begiratu azkar bat egin nueningurura... eta aski izan nuen. Istant batean ikusinuen zehatz-mehatz non ginen. Moskoe-strömgozurrunbiloa milia laurden bat aurrerago zegoen;baina hura ez zen betiko Moskoe-ström, zukhemen ikusten duzun zirimola hau putzu bate-koa ez den bezala. Non ginen jakin ez banu, etazer espero behar genuen, ez nuen leku hura eza-gutuko. Gauzak ziren bezalakoak izanik, izume-nez itxi nituen begiak. Betazalak elkarrekinlotzen zitzaizkidan, espasmoak jota bezala.

»Ez ziren bi minutu baino gehiago pasatuko,eta bat-batean olatuak txikiagotzen ari zirelasumatu genuen, eta aparrak inguratzen gintue-la. Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera,eta tximista bezala abiatu zen gero norabidehartan. Une hartan bertan, ulu zorrotz batenmoduko zarata batek ito zuen uraren orroa...Ehunka lurrin baporek beren lurrina batera bota-ta egingo luketenaren moduko zarata zen. Iri-tsiak ginen zurrunbiloa inguratzen duen aparrez-ko eraztunera; eta pentsatu nuen, jakina, osi-nean murgilduko ginela ondoren. Osinaren

barrenaldea ezin genuen ondo ikusi, bultzatzengintuen lastertasun txundigarria zela-eta.Belaontzia ez zirudien urperatuko zenik, aldiz,airezko burbuila bat bailitzan zihoan olatuen gai-netik, irristadan bezala. Istriborra zegoen zurrun-biloaren aldean, eta ababorretik altxatzen zenutzi berria genuen itsas zabala. Horma eskergabat dardarka jarri, eta halaxe altxatzen zen itsa-soa gu eta ostertzaren artean.

»Harrigarria emango du, baina une hartan,osinaren ahoan bertan ginela, lasaiago sentitunintzen inguratzen ari ginenean baino. Itxarope-nik gehiago ez izatea erabakita, joan egin zitzai-dan hasieran zoratuta eduki ninduen izuarenparte handi bat. Etsipenak sosegatuko zizkidannoski nerbioak.

Harrokeria dirudi —bene-benetan ari natzai-zu ordea—, baina gogoetan hasi nintzen zeinengauza handia zen modu horretan hiltzea, etazorakeria zela nire bizitza bezalako huskeriazarduratzea, Goikoaren ahalmenen erakusgarrihain zoragarria ikusteko aukera izanik. Uste dutlotsaz gorritu ere egin nintzela ideia hori burura-tu zitzaidanean. Zirimolari berari buruzko jakin-

min handi batek hartu ninduen geroxeago. Sen-titu nuen, benetan, haren zokoak esploratzekodesira, baita egin behar nuen sakrifizioa ordain-duz ere; eta lehorreko lagun zaharrei ikusteko-tan nintzen misterioen berri eman ezina, horixenuen penarik handiena. Ideia horiek, dudarik ezdago, bitxiak dira gizon batek noiz eta halakoegoera batean buruan ibiltzeko; orduz geroztiksarritan pentsatu izan dut burua ez ote zidatenarindu ontziak osinaren inguruan egiten zituenitzuliek.

»Beste gauza bat ere izan zen, berriz ereneure onera ekarri ninduena; haizea geratu eginzen, ezin baikintuen harrapatu une hartan geun-den lekuan. Izan ere, zerorrek ikusten duzunez,aparrezko eraztuna askoz ere beherago dagoitsasoaren maila baino; une hartan ordea guregainetik zegoen, horma altu, beltz, eskergabihurtuta. Ekaitz gogor batean ez bazara itsaso-an sekula suertatu, ezin zara konturatu zenbate-rainoko buru nahasketa sortzen duten haizeaketa aparrak batera. Itsutu egiten zaituzte, gortu,ito, eta ezer egiteko edo pentsatzeko ahalmenakentzen dizute. Baina orduan, neurri batean

behintzat, libre ginen horrelako eragozpenetatik,heriotzara kondenatutako gaizkileek litxarreriabatzuk, kondena oraindik ziurra ez zenean debe-katuak zituztenak, libre dituzten bezala.

Ezin esan da zenbatetan egin genuen eraztu-naren buelta. Jira eta jira aritu ginen, ordubetezbeharbada, itsas azaletik baino areago itsas gai-netik hegan, indargunearen gero eta erdirago,haren barneko ertz beldurgarritik gero eta hurbi-lago. Denbora horretan guztian ez nuen uztaiaaskatu. Anaia beheko txopan zegoen, karelarenazpian ondo lotuta zegoen upel huts bati heldu-ta, huraxe baitzen aurrenekoz harrapatu gintue-nean ekaitzak eraman ez zuen gauza bakarra.Osinaren ertzera hurbiltzen ari ginenean, upelaaskatu, eta uztaian lotzera etorri zen anaia; bereizumenaren hilzorian, nire eskuak apartatzekoahaleginetan hasi zen, uztaia ez baitzen bioi hel-duleku segurua eskaintzeko bezainbestekoa.Sekulan ez dut min handiagorik sentitu ahaleginhorretan ikusi nuenean baino, une hartan erotu-ta zegoela ondo nekien arren, beldurraren ikara-garriak guztiz zoratutako gizona zela. Bainaborrokan hasi ere ez nintzen egin. Ederki asko

nekien ez zuela axola biotatik zeinek heltzenzion uztaiari; hortaz, nire lekua utzi nion eta txo-para joan nintzen, upelera. Ibiltzea ez zen gauzazaila; izan ere, ontzia seguru mugitzen baitzen,maila beti berean, zurrunbiloaren olatu etamugimendu ikaragarriekin zabu eginez bakarrik.Ez al nintzen nire helduleku berrian kokatu, zabuikaragarria egin genuen istribor aldera, eta zuze-nean amildu ginen zulora. Otoitz isil labur bategin nion Jainkoari, eta dena bukatu zela pentsa-tu nuen.

»Beheraldiaren zorabioarekin, oharkabeanestutu nituen eskuak upelaren gainean, etabegiak itxi nituen. Zenbait segundoz, berehalakosuntsitzea espero bainuen, ez nintzen begiakzabaltzen ausartu, eta harritu ere egin nintzenez nenbilelako uraren kontra heriozko borrokan.Baina han joan zen une bat bestearen ondoren,eta bizirik nengoen oraindik. Erortzearen senti-pena eten egin zen; eta ontziaren mugimenduakaurreko bera zirudien, alegia, aparrezko eraztu-nean geundenean bezalakoa, ontzia lehen bainomakurtuago zegoela izan ezik. Adore hartu, etabegiak ireki nituen ostera.

»Inoiz ez dut ahaztuko nolako beldur, izumeneta miresmenez begiratu nuen nire ingurura.Ontzia zintzilik geratu zela zirudien, magiazbezala, berehanzko bidearen erdian, zirkunfe-rentziaz izugarri handia eta sakonean harrigarriazen inbutu baten barruko azalean. Inbutuarenhorma guztiz leunak ebanoarekin nahastukoziren, baldin eta lastertasun beldurgarriaz jiratu-ko ez balira, eta argitasun dirdaitsu fantasmago-rikoa igorriko ez balute, zeren ilargi betearenizpiak, lehenago deskribatu dudan hodeien arte-ko soilune biribiletik irtenda, urre kolorezko uhol-de loriagarri bat osatuz sartzen baitziren hormabeltzen artetik, eta baita askoz beherago ere,osinaren bazter barrenekoetaraino.

»Ezeri erreparatzeko ere nahastuegia nengo-en hasieran. Handitasun ikaragarri haren eztan-da besterik ezin nuen ikusi. Neure onera itzul-tzen hasi nintzenean ordea, begiak berez joanzitzaizkidan beherantz. Osinaren azal makurtuanbelaontzia zintzilik zegoen moduagatik, eragoz-penik gabeko bista nuen norabide hartan. Gilagalgatua zegoen, hau da, ontziaren gaina para-lelo zegoen uraren planoari buruz, baina ura

berrogeita bost gradutik gorako angeluan zego-en makurtuta, eta, hortaz, alboratuta geundelaematen zuen. Alabaina, konturatu nintzen eznuela askoz neke handiagorik hartu behar neureburuari eusteko ontzia zuzen balego baino; bira-tzearen lastertasunari zor zitzaion hori nik uste.

»Ilargiaren izpiek osinaren azken-azkenerairitsi nahi zutela irudi zuen. Hala ere, behea oso-rik biltzen zuen laino trinkoa zela-eta, ezin nuenezer ondo bereizi. Ostadar bikain bat ageri zenlainoaren gainean, musulmanen ustez Denbora-ren eta Betikotasunaren arteko bide bakarra denzubi estu eta kulunkari hori bezalakoa. Lainohori, edo bitsa, inbutuaren pareta handien elkarjotzeak sortzen zuen dudarik gabe, behe-beheanelkartzen baitziren denak; baina laino hartatikZeruetara igotzen zen ulua, hori ez naiz deskri-batzen ausartzen.

»Goiko eraztun aparrezkotik osinera bertaraerori ginenean oso urruti joan ginen maldanbehera; baina ondorengo beheraldia ez zen inolaere aurrenekoaren parekoa izan. Jira eta jiraaritu ginen, ez mugimendu uniformeetan, zabueta astindu zorabiozkoetan baizik. Zabu eta

astindu haiek iarda gutxi batzuk mugiaraztengintuzten zenbaitetan, eta besteetan berrizzurrunbiloaren jira osoa eginarazten ziguten ia-ia. Beherakada, bira bakoitzean, motela zen,baina erraz antzemateko modukoa halere.

»Era horretan gindoazen ebanozko isuri zabalhartara begiratuz, laster konturatu nintzen gureontzia ez zela zurrunbiloaren barruan zegoengauza bakarra. Itsasontzi puskak ageri zirengure gainetik nahiz azpitik, egur masa handiaketa zuhaitz enborrak, eta bestelako gauzak ereerruz, txikiagoak ordea, etxeko altzarien puskak,kutxa hautsiak, upelak eta oholak. Aipatu dutlehenago ere nire hasierako izu-laborrien lekuahartu zuen jakin-nahi naturaren kontrakoa. Nirepatu beldurgarrira hurbildu ahala, jakin-nahi horihazi egiten zela ematen zuen. Begira jarri nin-tzen, interes bitxiz, inguruan zebiltzan gauzaugarietara. Zoratuta behar nuen egon, zerendibertsioa ere bilatzen bainuen, beheko aparra-ren alderako jaitsialdien lastertasun erlatiboengainean gogoetan. «Izei zuri horrek», aurkitunuen halako batean neure burua esaten, «horre-xek jauzi egingo du hurrena, eta horixe desager-

tuko da», eta gero zapuztuta geratzen nintzen,ikusirik lehenago desagertzen zirela, zuhaitzariaurrea hartuta, salgai-ontzi holandar baten hon-dakinak. Azkenean, era horretako hainbat saioegin ondoren, eta denetan huts eginik, hortazohartzeak —alegia, huts egiten nuela beti—,beste hausnarbide batean abiarazi ninduen, etazangoak berriz ere dardarka jarri zitzaizkidan,eta taupada lasterrean hasi zitzaidan osterabihotza.

»Ez zen ikara mota berri bat nigan hainbeste-ko eragina izan zuena, itxaropen zirraragarriagobaten sorrera baizik. Itxaropen hori, partez,memoriatik sortzen zen, eta partez ikusten arinintzenetik. Gogora etorri zitzaidan, nola, Lofo-dengo kostaldean barreiaturik, era askotakogauzak agertzen ziren, Moskoe-strömek bere-tuak aurrena eta egotziak gero. Gauza gehienaktxiki-txiki eginda egoten ziren, modu harriga-rrian: marraskatuta bezala eta ezpalduta irtetenziren, halako moduan non zotz mordoa baitziru-diten; baina gero garbi-garbi gogoratu nuen nolaizaten ziren gauza batzuk batere desitxuratugabeak. Diferentzia hori ordea ezin nuen esplika-

tu, ez bazen pentsatuz guztiz irentsiak gertatuzirenak zirela gauza ezpalduak, eta besteakberriz itsasaldiaren beranduko aldi batean sartu-ko zirela zurrunbiloan, edota, zerbaitengatik,sartu eta hain mantso jaitsi zirela, non ez baitzi-ren hondoa ukitzera iritsi itsasgora edo itsasbe-hera baino lehen, zer tokatzen zen. Iruditu zitzai-dan, kasu batean zein bestean, gauza haiekzurrunbiloak berak itzuli ahal izan zituela itsaso-aren azaleraino, eta ez zutela lehenago hondora-tuak edo lasterrago irentsiak gertatu zirenenpatu bera pairatu. Aldi berean, hiru gauzagarrantzitsuz ohartu nintzen. Lehenik, arau oro-kor gisa, zenbat eta handiagoak gorputzak, las-terragoa izaten zen haien beheraldia; bigarren,neurri bereko bi masaren artean, esferikoa iza-nik bata, eta bestea beste edozein formatakoa,esfera jaisten zen beti lasterrena; hirugarren,neurri bereko bi masaren artean, bat zilindrikoabazen, eta bestea beste edozein formatakoa,motelago hondoratzen zen zilindroa. Nire ihesal-diaz gero, frankotan hitz egin dut gai honen gai-nean gure barrutiko eskola-maisu batekin; etaharengandik ikasi dut nola erabiltzen diren “zilin-

dro” eta “esfera” hitzak. Harexek esplikatu zidan—ahaztu zait ordea esplikazioa—, ur azaleanzeuden pusken formaren berezko ondorioa zelanik antzeman nuena, eta erakutsi zidan nolazilindro batek, ur zurrunbilo baten azalean, erre-sistentzia handiagoa jartzen dion hondoratzeari,eta nekezago barneratzen den, neurri berekogorputz batek baino, edozein delarik ere gorputzhorren forma.

»Bazen beste gertaera harrigarri bat ideiahoriek biziki sendotzen zituena, eta ziurtatzekogrina piztu zidana; izan ere, upela zirudien gauzabat gainditzen genuen jira bakoitzean, edo ontzibaten bela-zurruna edo masta, eta haien antze-ko beste asko. Eta non konturatzen naizen ezen,zurrunbiloaren zoragarria ikusi nahian begiakzabaldu nituenean, lehen gure maila bereanegondako gauzak, gu baino askoz ere goragozeuden oraingoan, eta ez zuen ematen askorikmugitu zirenik hasieran zeuden lekutik.

»Ez nuen zalantzarik egin. Helduta nengonupelera estu lotzea erabaki nuen, hura karelpe-tik askatu, eta upelean lotuta uretara jauzi egin.Keinuka, gugandik hurbil zebiltzan upelak seina-

latuz, abisu egin nion anaiari, eta ahal nuenmodu guztietan ahalegindu nintzen nire asmoakadierazten. Azkenean iruditu zitzaidan ulertuzuela nire ideia; baina, ulertu ala ez, etsipenezeragin zion buruari, eta uko egin zion uztaiarenondoko leku hartatik mugitzeari. Ezin iritsi nin-tzen berarengana; larritasunak ez zidan atzera-penerako betarik ematen, eta hala, borrokaldilatz baten ondoren, bere patuari jarrai zekionutzi nion; upela karelpean estekatzen zuten uha-lez baliatuz, upel hartan bertan neure burua lotueta jauzi egin nuen itsasora, duda-mudatan ibiligabe.

»Espero nuen huraxe izan zen emaitza. Isto-rio hau neroni ari natzaizu kontatzen, ikustenduzu handik ihes egin nuela, eta nola ere bada-kizu. Aldez aurretik asmatuko duzu beraz esanbehar dizudan guztia, eta, hortaz, labur amaitu-ko dut nire istorioa. Ordubete-edo pasatuko zenontzia utzi nuenetik, eta halako batean, ni bainoaskoz beherago joan ondoren, ontziak lau edobost bira egin zituen segidan, oso laster, eta,nire anaia maitea berarekin zeramala, zuzen-zuzen murgildu zen, bat-batean eta betiko,

beheko aparraren kaosean. Ozta-ozta jaitsia zenlotuta nengoen upela osinaren hondoaren etaontzitik jauzi egin nuen lekuaren arteko distan-tziaren erdia baino beherago, eta, hartan, alda-keta handi bat gertatu zen zurrunbiloaren nola-koan. Gutxitzen hasi zen inbutu zabalaren albo-en malda. Zurrunbiloaren birek indarra galtzenzuten pixkana. Mailaka-mailaka, aparra eta osta-darra desagertu ziren, eta osinaren behealdeagoratzen ari zela irudi zuen. Zerua oskarbi zego-en, desagertua zen haizea, eta ilargi beteak dis-tiratsu argitzen zuen mendebaldean, Lofodengokostaldea begien bistan nuela, itsasoaren aza-lean agertu nintzenean, Moskoe-strömgo osinaegondako lekuaren gainean. Barealdiaren orduazen, baina, urakanaren ondorioz, olatu izugarrie-tan altxatzen zen oraindik itsasoa. Olatuek bul-tzatu ninduten Strömgo kanalera, eta minutugutxian kostaldera heldu nintzen, arrantza leku-ra. Itsasontzi batek jaso ninduen, nekeak leher-tuta, eta (desagertua baitzen arriskua) izumena-ren oroitzapenarekin hitzik egin ezinik. Lankidezaharrak nituen ontzira igo nindutenak, egunero-ko lagunak; ez ninduten ezagutu ordea, espiri-

tuen mundutik etorria ezagutuko ez zuten beza-la. Bezperan bel-beltza nuen ilea, eta orain ikus-ten duzun bezain zuria nekarren. Aurpegiera ereguztiz bestelakoa omen nuen. Kontatu nien nireistorioa, baina ez zuten sinetsi. Orain zuri konta-tzen dizut, baina ez dut espero Lofodengo arran-tzale alaiek baino errazago sinetsiko duzunik.

Erretratu obalaGaztelu hura, nire zerbitzariak, nire zauri larri

haiekin gaua kanpoan pasatzen utzi baino, olda-rrean sartu nahiago izan zuena, iluntasuna etahanditasuna bateratzen dituzten eraikin erraldoihorietako bat zen, Apeninoetan han-hemen luza-ro kopetilun egon direnetakoa, ez gutxiagoerrealitatean Radcliffe andrearen irudimeneanbaino. Itxura osoa zuen utzi berria zela, aldibaterako nonbait. Gela txikien eta altzari soile-neko batean hartu genuen egoitza. Gaztelukodorre urrun batean zegoen. Apaingarri aberatsakzituen, hondatuak eta zahartuak ordea. Hormaktapizez estaliak zeuden, eta era askotako arma-rriez apainduak; margolan modernoak ere askozeuden, bizitasunez beteak, arabeskozko markourre-kolore aberatsetan ipiniak. Margolan haiek—eta ez zeuden hormetan bakarrik zintzilika-tuak, aitzitik, baziren gazteluaren arkitekturabitxiak sorrarazten zituen zoko ugarietan ere—;margolan haiek biziki erakarri ninduten, nireeldarnio hasi berriagatik beharbada; gelako ate-

leiho astunak itxi zitzala eskatu nion, bada,Pedrori —gaua baitzen ordurako—, piztu zitzalanire ohearen burualdean zegoen argimutil luzebaten kandela guztiak, eta zabal zitzala alderikalde ohea inguratzen zuten belus beltzezko erre-zel parpailadunak. Halaxe nahi nuen gela, gero,loak hartzen ez baninduen, besterik ezean, mar-golan haiei begiratu eta burkoaren gainean aur-kitu nuen liburutxo bat, margolanak kritikatzeneta deskribatzen omen zituena, aztertu ahal iza-teko.

Luze, oso luze, aritu nintzen irakurtzen, etaarduraz, ardura handiz, begiratu nituen margola-nak. Laster eta atsegin joan zitzaizkidan orduak,eta iritsi zen gauerdia. Argimutila ez zegoenlekurik egokienean, eta, nire zerbitzaria erdilotan zegoenez, ez bainuen esnatu nahi, nekehandiz eskua luzatu eta lekuz aldatu nuen,argiak liburu gainean beteago jo zezan.

Inola ere espero ez nuen ondorioa izan zuenordea mugimendu hark. Kandelen argi izpiek(kandela asko baitzen), horma-zulo bat argituzuten, ordu arte ohearen habeetako baten itzalilunean ezkutaturik geratua. Era horretan ikusi

nuen garbi-garbi han zegoenik ere sumatu eznuen margolan bat. Neska gazte baten erretra-tua zen, justu-justu emakumetzen ari zen une-koa. Margolanari begiratu arin bat egin, etabegiak itxi nituen. Zergatik itxi oten nituen, nero-nek ere ez nekien hasieran. Baina betazalak bil-duta nituela, bururatu zitzaidan zergatia. Berekasa itxi zitzaizkidan, pentsatzeko denbora ira-bazteko, begiek engainatu ez nindutela ziurta-tzeko, irudimena baretu eta menderatzeko, eta,hala, sosegatuago eta ziurrago begiratu ahal iza-teko. Handik minutu gutxira berriz erreparatunion, zuzen-zuzenean, margolanari.

Orduko hartan ondo ikusten nuela, hortazezin nuen eta ez nuen dudarik egin; zeren ema-ten baitzuen oihala jo zuen lehen izpiak desage-rrarazi zidala zentzumen guztietara zabalduanuen lozorro ameslari hura, eta berehalakoanesnatu ninduela.

Erretratua, esan dut lehen, neska gazte bate-na zen. Haren burua eta lepoaldea besterik ezzuen hartzen, eta teknikoki vignette deritzanmoduan egina zen, Sullyren buru gogokoenentankerara. Besoak, bularra, baita ile distiratsua-

ren ertza bera ere, ezin antzemateko moduandesagertzen ziren erretratuaren atzealdea osa-tzen zuen itzal lauso baina sakonean. Markoaobala zen, urre kolore aberatsekoa eta estilomoriskoko filigranez apaindua. Artelan zen neu-rrian, ezin zitekeen gauza miresgarriagorik izanmargolan hura baino. Baina ez lanaren egikerak,ez begitartearen edertasun hilezkorrak, ezin izanninduten hain bat-batean eta hain barrurainoasaldatu. Are gutxiago izan zitekeen nire irudi-menak, bere lozorrotik astinduta, buru hura per-tsona bizi batenarekin nahastu izana. Berehalakonturatu nintzen marrazkiaren berezitasunek,vignettearenak, eta markoarenak, sortu bezainlaster uxatu zutela ideia hori, istant bakar batezere halakorik pentsatzea eragotzi zutela. Pasatu-ko nuen ordu bete agian gauza horiez hausna-rrean, erdi eserita, erdi etzanda, begiak erretra-tuan iltzatuta. Azkenean, margolanaren efektua-ren benetako sekretuarekin lasaiturik, ohe gai-nean etzan nintzen ostera. Adierazpenaren bizi-tasun itxura erabatekoan aurkitu nuen margola-naren lilura, eta hasieran bizitasun hura harriga-rria gertatu bazitzaidan ere, azkenean nahasi,

menderatu eta guztiz izutu ninduen. Zirrarasakon eta errespetuzko batez, lehengo lekuanjarri nuen berriz argimutila. Begien bistatikurrunduta beraz nire asaldura haren eragilea,margolanak eta haien historiak agertzen zituenliburura jo nuen larri. Erretratu obala izendatzenzuen zenbakira joan, eta hantxe irakurri nituenondorengo hitz lauso eta bitxi hauek:

«Edertasun guztiz bereziko dontzeila zen, etamaitagarria bezain bizitasunez betea. Eta zori-txarrekoa izan zen margolaria ikusi, eta maitatu,eta esposatu zuen eguna. Gizona, suharra, jakin-zalea, zorrotza, eta Artearekin jada ezkondua;neska, edertasun berezieneko dontzeila, etamaitagarria bezain bizitasunez betea; oro argita-sun eta irribarre, eta oreinkumea bezain jostaria;gauza guztiak maitatzen eta gozatzen zituena;Artea baino gorroto ez zuena, hura baitzuen are-rioa; bere maitearen begitartea lapurtzen ziotenpaletak eta pintzelak eta gainerako tresna gaiz-toek bakarrik ikaratzen zutena. Hala bada, izu-garria izan zen dama harentzat margolaria bereemazte gaztearen erretratua egiteko desioazmintzatzen entzutea. Emakume apala zen ordea,

eta esanekoa, eta umil-umil eman zituen asteasko eta asko dorreko gela ilun, altuan eserita,argiak oihal zurixka goitik bakarrik jotzen zuengela hartan. Baina bera, margolaria, bere lanazloriatzen zen, eta orduak eta orduak, egunak etaegunak ematen zituen lanean. Eta gizon suharrazen, eta gogorra, eta haserrea, ametsetan gal-tzen zena; eta ez zuen ikusi nahi dorre bakartuhartan halako modu beldurgarrian jotzen zuenargiak nola hondatzen zituen bere emaztearenosasuna eta indarra, ahitzen ari baitzen beresenarraz beste guztien bistan. Hala ere emaz-teak irribarre egiten jarraitzen zuen, kexurikgabe, zeren ikusten baitzuen atsegin arras biziahartzen zuela margolariak (zeinak ospe handiabaitzuen) bere egitekoan, eta gau eta egun ari-tzen zela bere senarra hain maite zuen, bainahala ere egunetik egunera motelagotzen etaahultzen zen hura margotzen. Eta erretratuaikusi zuten batzuek antza aipatzen zuten, isilka,mirarizko gauza bailitzan, eta margolariaren gai-tasunaren froga bezainbeste, hain zoragarrimargotzen zuen emaztearenganako maitasuna-ren froga balitz bezala. Baina azkenean, lana

bukatzen ari zenean, inori ez zioten uztendorrean sartzen; erotu egin baitzen margolariabere lanaren eginahalean, eta begiak ez zituenoihaletik ia apartatzen, ezta emaztearen begitar-teari so egiteko ere. Eta ez zuen konturatu nahialdamenean eserita zeukan emakumearenmasailetatik atereak zirela oihalean zabaltzenzituen koloreak. Eta aste asko iragan, eta egite-ko gutxi geratzen zenean, ez bazen pintzelkadabat ahoan eta tanta bat begian, sugarra lanpara-ren zuloan nola, hala dardaratu zen berriz dama-ren izpiritua. Eta orduan pintzelkada jo zuenmargolariak, eta ipini zuen kolorea bere lekuan;eta, une batez, zurtuta geratu zen berak sortuzuen lan haren aurrean; baina hurrengo unean,lanari begira oraindik, dardarak hartu zuen etaguztiz zurbildu zen, eta, izuturik, oihuka “Bizitzabera da, bai, hau!”, bere maiteari begiratzeraitzuli zen: ... Hila zen!»

Bihotz salatariaEgia da, bai! Urduria izan naiz beti, ikaragarri

urduria, eta halakoxea naiz orain ere; baina eroanaizela, zergatik diozue hori? Eritasunak zen-tzuak zorroztu dizkit, ez ezabatu, ezta motelduere. Ororen gainetik, entzumena zorroztu dit.Gauza guztiak entzuten nituen, lurrekoak etazerukoak. Infernuko gauza asko entzuten nituen.Nola izango naiz bada eroa? Entzun! Entzun zei-nen osasuntsu, zeinen lasai kontatzen dizuedanistorio osoa.

Ezin esan dut ideia hura aurrenekoz nola eto-rri zitzaidan burura; baina behin sortuz gero, gaueta egun zebilkidan buruan. Helbururik ez nuenbatere. Ez nuen grinarik sentitzen. Maite nuenagurea. Ez zidan sekula okerrik egin. Sekula ezninduen iraindu. Ez nuen haren urrea desiratzen.Agurearen begia izan zela uste dut. Horixe izanzen, bai! Sai baten begia zuen: begi urdin argibat, ganduak lausotua. Odola izozten zitzaidanbegi hura nigan finkatzen zuenean; eta, hala,urratsez urrats, pixkana-pixkana, agurea hiltzera

deliberatu nintzen, begi hartatik betiko libratze-ko.

Horra bada. Burutik eginda nagoela pentsa-tuko duzue. Burutik eginda daudenek ezer ezdakite ordea. Baina ikusi behar ninduzuen. Zei-nen jakintsu jokatu nuen, nolako arduraz, nolaprestatu nuen dena, nolako disimuluaz hasi nin-tzen lanean. Sekula ez nintzen adeitsuagoa izanagurearekin hil nuen aurreko astean baino. Etagauero-gauero, gauerdi aldera, agurearen gela-ko ateko kisketa jiratu eta zabaltzen nuen, etanolako arretaz gero! Ondoren, atea burua sar-tzeko adina zabalduta nuenean, kriseilu bat jaso-tzen nuen, itxi-itxia, ondo itxia, argirik batere ezzedin izan, eta orduan burua sartzen nuen. Ai,ikusi izan bazenute zeinen kontu handiz sartzennuen burua, barre egingo zenuten! Poliki-polikimugitzen nuen, oso poliki, agurea ez esnatzea-rren. Ordubete behar izaten nuen burua atetiksartu eta gizona bere ohean etzanda ikusteko.Ja! Burutik eginda dagoen bat nola izango dabada hain zuhurra? Eta orduan, burua osorikgelaren barruan neukanean, gontzek zarata ate-ratzen baitzuten, kontuz-kontuz hasten nintzen

kriseilua zabaltzen, pixka bat zabaltzen nuen,argi-izpi bakar batek jo zezan saiaren begia. Etahorixe egin nuen zazpi gau luzez —gauerogauerdian—, baina itxita aurkitzen nuen betibegia, eta ezin izaten nuen lana burutu; zerenagureak ez baitzidan okerrik egiten, haren BegiGaiztoak baizik. Eta goizero-goizero, eguna argi-tzen zuenean, sartzen nintzen lasai agurearengelan eta deliberamenduz mintzatzen nintzaion,bere izena adiskidetsu aipatuz eta zer moduzigaro zuen gaua galdetuz. Izan ere, oso erneabeharko zuen gizonak susmatzeko zer eta, gaue-ro-gauero, hamabietan justu, begira egoten nin-tzaiola lo zegoenean.

Zortzigarren gauean ohi baino arduratsuagoibili nintzen atea zabaltzerakoan. Lasterragomugitzen da erloju baten orratza nire eskuamugitzen zena baino. Gau hura baino lehenagosekulan ez nuen sentitu zenbaterainokoak zirennire ahalmenak, zenbateraino nintzen ernea.Pentsatzea ere han nengoela, poliki-poliki ateazabaltzen, eta ametsetan ere ez zitzaizkiolaotuko agureari nire asmo eta pentsamendusekretuak! Barre txiki bat egin nuen ideia hura

bururatu zitzaidanean; eta baliteke agureakentzun izana, zeren bat-batean ohean mugitubaitzen, aztoratuta bezala. Atzera egin nuelapentsatuko duzue agian, baina ez nuen halakorikegin. Ikatza bezain beltza zegoen logela ilunta-sun erabatekoan (zeren kontraleihoak ondo itxi-ta baitzeuden, lapurren beldurrez), banekienagureak ezin zuela atearen irekidura sumatu,eta, hala, bultzaka jarraitu nuen, gozo-gozo.

Burua barruan neukala, eta kriseilua zabal-tzekotan nintzela, hatz lodia irristatu zitzaidanitxitura metalikoan, eta agurea ohe gaineaneseri zen, oihuka: «Zein dabil hor?»

Geldi-geldik geratu nintzen, ezer esan gabe.Ordu oso batez ez nuen gihar bat bera ere mugi-tu, eta denbora horretan guztian ez nuen agureaetzaten entzun. Ohean eserita jarraitzen zuen,adi, nik gauero hormako erloju heriotza-iragar-leak aditu nituen bezalaxe.

Halako batean intziri arin bat entzun nuen,eta heriozko izuaren intziria zela konturatu nin-tzen. Ez zen oinazezkoa edo penazkoa, ez; hotsmehe itoa zen, ikarak arima hartu duenean sako-nenetik irteten dena. Ederki asko ezagutzen

nuen hots hura. Maiz atera zen neure bularretik,gauaren erdi-erdian, mundua osorik lo dagoe-nean, bere oihartzun ikaragarriaz erotzen nindu-ten ikarak areagotzeko. Ondo ezagutzen nueladiot. Banekien zer sentitzen zuen agureak, etaerruki nintzaion, bihotz-bihotzean barre egitenbanuen ere. Banekien esna egona zela aurrene-ko hots arina entzun zuenetik, ohean jiratuzenez geroztik. Harrezkero areagotu baino ezziren egin agurearen ikarak. Saiatu zen arrazoi-rik gabeak zirela sinesten, baina ezin zuen. Esan-go zuen bere artean: «Tximiniako haizea beste-rik ez da... Gela zeharkatu duen sagu bat da»,edo «Kilker bat da, behin bakarrik kantatuduena». Bai, uste horiekin saiatuko zen bereburua lasaitzen: baina alferrik zuen dena. Alfe-rrik dena; zeren Heriotzak, isilik inguratuta, bereitzal beltzean bildu baitzuen biktima. Eta ezinsumatuzko itzalaren eragin heriozkoak sentia-razten zion —nahiz eta ez ninduen ez ikusten ezentzuten—, sentiarazten zion nire burua han,gelaren barruan.

Luzaroan zain egon ondoren, pazientzia han-diaz, eta berriz etzaten zenik ez bainuen aditzen,

kriseilua pixka bat zabaltzea erabaki nuen,pixka-pixka bat besterik ez. Hortaz, zabaldunuen —ez dakizue zeinen mantso—, harik eta,azkenean, izpi mehe bakar bat, armiarma batenharia bezalakoxea, irekiduratik atera eta saibegia bete-betean jo zuen arte.

Zabalik zegoen begia, zabal-zabalik, etahaserreak hartu ninduen begira nengokiola. Argieta garbi ikusi nuen: urdin sorra, eta hezurrakmuineraino izozten zizkidan gandu gorrotagarrihark estalia; baina ezin nuen agurearen aurpe-giaren edo gorputzaren beste parterik ikusi:zeren, senez bezala, leku madarikatura gidatubainuen argi-izpia.

Ez al dizuet lehen ere esan zuek eromentzathartzen duzuen hori ez dela izaten zentzumenenzorroztasun gehiegia baino? Une hartantxe, izanere, hots apal, sor, laster bat iritsi zitzaidan bela-rrietara, erlojuek kotoian bilduta daudenean egi-ten dutena bezalakoa. Ederki ezagutzen nuenhots hura ere. Agurearen bihotzaren taupadazen. Hotsak nire haserrea handitu zuen, danbo-rraren soinuak soldaduaren adorea handitzenduen bezala.

Baina orduko hartan ere neure buruari eutsinion, eta ez nintzen mugitu. Ahal nuen tinkoenaeutsi nion argi-izpiari agurearen begia bete-betean jo zezan. Bitarte hartan indartzen ari zenbihotzaren taupada. Lasterragoa egiten zen, etaozenagoa, unean-unean. Izugarria izan beharzuen agurearen ikarak! Gero eta ozenagoa egi-ten zen, esan dudan bezala, unean-unean oze-nagoa! Konturatzen al zarete? Esan dizuet per-tsona urduria naizela: urduria naiz, bai. Eta unehartan, gaueko ordu hilean, etxe zahar hartakoisiltasun beldurgarrian, hots hark, hain bitxia iza-nik, ezin menderatuzko izu-laborria sortu zidan.Hala ere, batere mugitu gabe jarraitu nuen bestezenbait minutuz. Baina taupada ozenagoa egitenzen, gero eta ozenagoa! Bihotza lehertuko zitzai-dala iruditzen zitzaidan. Eta beste kezka batbururatu zitzaidan orduan: auzokoren batek ereentzun zezakeen hots hura! Iritsia zen agurearenordua! Oihu ozen batez, kriseilua erabat zabaldueta gelan sartu nintzen. Behin egin zuen agureakgarrasi, behin bakarrik. Segundo batean arrasta-tu nuen lurrera, eta haren gainera bultzatu nuenohe astuna. Pozaren pozez, irribarre egin nuen,

egina baitzen egitekoa. Baina, zenbait minutuz,hots ito batez taupadaka jarraitu zuen agurearenbihotzak. Horrek ez ninduen ordea kezkatzen,hormaren bestaldean ez baitzen entzungo. Isilduzen azkenean. Hila zen agurea. Ohea mugitu etagorpua aztertu nuen. Bai, hilda zegoen, ondohilda. Eskua agurearen bihotzean jarri, eta han-txe eduki nuen zenbait minutuz. Ez zegoen tau-padarik batere. Ondo hilda zegoen. Begi hark ezninduen gehiago larrituko.

Oraindik ere burutik eginda nagoela ustebaduzue, ez duzue halakorik gehiago pentsatu-ko, gorputza ezkutatzeko hartu nituen lan etanekeen berri ematen dizuedanean. Gauak aurre-ra egiten zuen, baina ni gogor aritu nintzenlanean, txintik atera gabe. Aurrena gorputzalaurdenkatu nuen. Burua, besoak eta hankakmoztu nizkion.

Lurreko hiru ohol altxatu nituen gero, etazulo hartan ezkutatu nituen gorpu hondakinak.Orduan beren lekuan utzi nituen berriz oholak,hain zuhur, hain egoki, non giza begiak ez bai-tzuen han arrarokeriarik batere igarriko, eztaagurearenak ere. Zer garbiturik ez zegoen, ez

zegoen inolako arrastorik, ez odol tantarik. Osoerne ibili nintzen. Azpil batek jaso zituen denak.Ja, ja!

Goizeko laurak baziren lan haiek guztiakamaitu nituenerako, eta oraindik ere gauerdianbezain ilun zegoen. Erlojuak ordua jo zuenean,ate joka ari zirela entzun nuen. Lasai-lasai joannintzen atea zabaltzera. Izan ere, zeren beldurizan behar nuen orain? Hiru gizon sartu ziren,eta oso adeitsu aurkeztu zituzten beren buruakpoliziako ofizial gisa. Auzoko batek garrasi batentzun omen zuen gauerdi aldean, eta erasorenbat-edo izan ote zen pentsatu zen. Informaziohori polizia bulegora iritsi zenean, berak (ofizia-lak) ikerketak egitera bidali zituzten.

Irribarre egin nuen; izan ere, zeren beldurizan behar nuen? Ongietorria egin nien. Garra-sia, esan nien, neuk egin nuen, ametsetan arinintzela. Agurea, esan nuen, kanpoan zen, men-dialdean. Etxe osoa ikustera eraman nituen nirebisitariak. Etxea miatzeko esan nien, miatzekoondo. Gidatu nituen, azkenean, agurearen gela-ra. Haren gauzak erakutsi nizkien, bere lekuandenak, ukitu gabeak. Nire segurtasunaren poza-

rekin, eserlekuak hartu, gelara eraman, eta han-txe eskaini nien beren nekeen atsedena; eta nik,nire garaipen betearen ausarkerian, biktimarengorpua zegoen lekuaren gain-gainean jarri nuenneure aulkia.

Lasaituta geratu ziren ofizialak. Nire manerekkonbentzitu zituzten. Ni oso eroso nengoen.Hirurak lasai eserita, ohiko gauzez jardun ziren,eta nik gustura erantzuten nien. Baina, denborapuska baten ondoren, zurbiltzen ari nintzela kon-turatu nintzen, eta alde egin zezaten desiratunuen. Buruko minak nengoen, eta burrundaramoduko bat sentitzen nuen belarrietan: bainaofizialek eserita eta berriketan jarraitzen zuten.Burrunda zehatzagoa egin zen: hantxe zegoen,eta are zehatzagoa egin zen: ozenago mintzatunintzen hots hartaz libratzeko; baina hotsak berehorretan jarraitzen zuen, gero eta zehatzago,harik eta azkenean konturatu nintzen arte, hotshura ez zegoela neure belarrien barruan.

Dudarik gabe, zuri-zuri jarri nintzen; bainaetorri handiagoaz mintzatu nintzen, eta ahotsgoragoaz. Baina hotsa indartzen ari zen; eta nikzer egin nezakeen? Hots apal, sor, laster bat zen,

erlojuek kotoian bilduta daudenean egiten dute-na bezalakoa. Arnasestuka hasi nintzen, eta,hala ere, ofizialek ez zuten entzuten. Lasterragohasi nintzen hizketan, biziago; baina hotsa oze-nagoa egin zen. Zutitu eta huskeriez jardun nin-tzen, garrasi bizian eta sekulako imintzioak egi-nez; baina hotsa ozenagoa egin zen. Zergatik ezzuten alde egiten? Atzera eta aurrera hasi nin-tzen, urrats handiak eginez; baina hotsa areago-tu egin zen. Jainkoarren! Zer egin nezakeen?Amorruaren amorruz, aparra ateratzen zitzaidanahotik, biraoka ere hasi nintzen! Atzera botanuen eserita egon nintzen aulkia, eta arrastakaeraman nuen oholen gainean, baina hotsa denengainetik altxatzen zen, eta etengabe areagotzenzen. Ozenagoa, ozenagoa, ozenagoa egin zen!Eta hala ere lasai jarraitzen zuten gizonek berri-ketan eta irribarrez. Jainko ahaltsua! Ez, ez!Entzuten zuten! Susmatzen zuten gertatua!Bazekiten! Nire izumenari iseka egiten zioten!Horixe pentsatu nuen orduan bai, eta horixepentsatzen dut orain ere. Baina edozer gauzazen agonia hura baino hobea! Edozer gauza, irrihura baino eramangarriagoa! Ezin nituen irriba-

rre faltsu haiek eraman! Garrasi egin beharnuela sentitu nuen, hilko bainintzen bestela! Etaorduan... Berriz! Entzun... Horra... Ozenago!Ozenago! Ozenago! Ozenago!

—Ez itxurarik egin, nazkagarri horiek! Aitor-tzen dut, hil egin dut! Altxa itzazue oholak! Harahor! Bihotz doilor horren taupada da!

Putzua eta penduluaImpia tortorum longos hic turba furoresSanguinis innocui, non satiata, aluit.Sospite nunc patria, fracto nunc funeris antro, Mors ubi dira fuit vita salusque patent

Arrunt gaizkiturik nengoen, hil beharreangaizkiturik agonia luze hartan; eta azkeneanaskatu nindutenean, eta esertzen utzi, zentzu-menek alde egiten zidatela sentitu nuen. Epaia—heriotzazko epai beldurgarria—, belarrietaraheldu zitzaizkidan hitzetan azkena izan zen.Ondoren, ametsezko xuxurlo zehazgabe bateanmurgildua zirudien Inkisiziokoen ahotsen soi-nuak. Iraultzaren ideia ekarri zidan xuxurlo harkgorora, agian errota gurpil baten durundiarekinlotzen zelako nire fantasian. Aldi labur batezbakarrik ordea; ez bainuen gero besterik entzun.Alabaina, puska batez, ikusi egin nuen; nolakogehiegikeria izugarrizkoaz ordea! Arropa beltzezjantzitako epaileen ezpainak ikusi nituen. Zuriakiruditu zitzaizkidan —hitzok marrazten ari naizen

orri hau baino zuriago—, eta irrigarri izaterainomehe; mehe, sendotasunaren adierazpenarenintentsitateaz; erabaki aldaezinarenaz; giza tor-turaren mesprezio zinezkoarenaz. Ikusi nuenneure Patua izango zen dekretua ezpain haieta-tik ari zela oraindik jaulkitzen. Ikusi nituen min-tzaera hilgarriaz bihurritzen. Ikusi nituen neureizenaren silabak taxutzen; eta, ez baitzen ondo-ren beste soinurik etorri, dardar egin nuen. Ikusinuen, orobat, izumen zorozko istant batzuez,gelako hormak estaltzen zituzten oihal beltzenastindu txit leun eta ia igarri ezinezkoa. Etamahaiaren gainean zeuden zazpi kandela luzee-tara joan zitzaizkidan orduan begiak. Lehenbegiratuan karitatearen ikur iruditu zitzaizkidan,salbatuko ninduten aingeru lerden zuriak; bainagero, tupustean, goitinahi beldurgarriena gaine-ratu zitzaion nire gogoari, eta gorputzeko zuntzoro sentitu nuen ikara egiten bateria galbanikoz-ko hari bat ukitu banu bezala, aingeruen formakmamu zentzugabeak bihurtzen ziren artean,sugarrezko buruekin, eta ikusi nuen haiengandikez zitzaidala laguntzarik etorriko. Eta orduan iaoharkabean bururatu zitzaidan, musikazko nota

aberatsa bailitzan, nolako atseden gozoa izanbehar duen hilobikoak. Poliki eta isilka etorrizitzaidan gogoeta hura, eta luze jo bide zuenerabat argitu zitzaidan arte; baina azkenean nireespirituak pentsamendu hura beretu zuenean,une hartan bertan, desagertu egin ziren epaileenirudiak, magiaz bezala, nire aurretik; ezerezeangaldu ziren kandela luzeak; haien sugarrak guz-tiz itzali ziren; ilunaren belztasuna gaineratuzitzaidan; beheraldi ero zurrunbilotsu bateanziruditen irentsiak sentsazio guztiak, arimaHadesean bezala. Gero isiltasuna, eta gelditasu-na, eta gaua izan ziren unibertsoa.

Kordea galdu nuen, baina ez dut halere esan-go kontzientzia osorik galdu nuenik. Hartatikgeratzen zena ez naiz definitzen saiatuko, eztadeskribatzen ere; hala ere, ez zegoen dena gal-dua. Lozorrorik pisuenean... Ez! Eldarnioan... Ez!Korde galtzean... Ez! Heriotzan... Ez! Hilobianbertan ere, ez dago dena galdua. Ez baitago bes-tela gizonarentzat hilezkortasunik. Lozorro sako-nenetik atereaz, ametsen baten sare fina urra-tzen dugu. Hala ere, hurrengo segundoan (hainizan baitzitekeen mehea sare hori), ez dugu

gogoratzen amets egin dugunik. Korde gabezia-tik bizitzara itzultzean bi aldi izaten dira: lehen-bizi, adimenaren edo espirituaren zentzuarena;bigarren, existentzia fisikoarena. Litekeena diru-di, baldin eta, bigarren aldia iritsirik, aurreneko-aren aztarnak gogoratzen baditugu, aztarnahoriek atzeragoko leizeko oroitzapenen adieraz-le gertatzea. Eta leize hori da... Zer da? Nolabereizi ahal izango ditugu, besterik ez bada ere,hango itzalak eta hilobikoak? Baina lehen aldiaizendatu dudan horretako aztarnak ez badiranahierara gogoratzen, hala ere, denboraldi luzebaten ondoren, ez al zaizkigu bada beren kabuzetortzen, guk miresmenez nondik datozen galde-giten dugun artean? Kordea inoiz galdu ez due-nak nekez aurkituko ditu jauregi bitxiak eta aur-pegi harrigarriki ezagunak hausberoan distiraka;nekez ikusiko ditu airean hegan gehienek ezinsumatu dituzten ikuskari tristeak; nekez jardun-go da gogoetan lore berriren baten perfumeaz...Nekez asaldatuko du haren gogoa sekulan ardu-ratu ez zitzaion musikazko kadentziaren batenesangurarekin.

Gogoratzeko ahalegin sarri eta burutsuenartean; nire arima eroria zen itxurazko ezerezez-ko egoeraren seinaleren bat antzemateko borro-ka latzen artean, izan dira arrakastaren ametsaizan ditudan uneak; izan dira aldi labur batzuk,aldi laburrak oso, oroitzapen batzuk erdietsi ahalizan ditudanak, geroztiko arrazoi argitu batekitxurazko oharkabetasun horri baizik ezin zegoz-kiokeela ziurtatzen dizkidanak. Memoriaren itzalhoriek, oso modu lausoan, hartu eta isil-isilikberekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizki-date, beherantz beti, beherago oraindik, hariketa beheraldiaren azkengabearen ideia hutsakzorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte.Orobat erakusten didate bihotzean nuen izumenlauso bat, hain zuzen ere bihotzaren gelditasunezohikoagatik. Gauza oro hartzen duen bat-bate-ko higimen falta dator gero; berekin naramatenhaiek (hura bai jarraigo izugarrizkoa!), beren jai-tsieran, mugarik ezaren muga gainditu, etaberen egitekoaren unagarriaz atsedetera gelditubalira bezala. Horren ondoren axolagabekeriaeta hezetasuna datozkit gogora; eta, gero, ero-

mena da dena: gauza debekatuetan diharduenmemoriaren eromena.

Tupustean etorri zitzaizkidan berriz ere espi-ritura mugimendua eta soinua —bihotzarenmugimendu zalapartaria, eta, belarrietan, harentaupaden hotsa—. Eten bat gero, dena hutsazena. Eta gero berriz hotsa, eta mugimendua,eta ukimena —gorputz osora zabaldutako xinu-rritu sentipen bat—. Existentziaren ezaguerahutsa gero, gogoetarik gabea —luzaro iraunzuen egoera—. Eta gero, guztiz bat-batean, pen-tsamendua, eta ikarazko izumena, eta nire bene-tako egoeraz jabetzeko ahalegin bizia. Gero,sentikortasunik ezean erortzeko desira handia.Gero arimaren berpizte lehiatsu bat eta mugitze-ko ahaleginak, mugitzea lortu nuen arte. Etaorduan epaiketaren oroitzapen osoa, hormetakooihal beltzena, epaiarena, zorabioarena, kordegaltzearena. Eta gero, epaiketaren ondoren eto-rri zen guztiaren ahanztura erabatekoa; geroaketa ahalegin handiek, modu lainotsuan bada ere,gogora ekarri didaten guztiarena.

Artean begiak zabaldu gabea nintzen. Bizka-rrez etzanda nengoela sentitzen nuen, eta loka-

be. Eskua luzatu nuen, eta astun erori zen gauzaheze eta gogor baten gainean. Saiatu nintzeneskua zenbait minutuz han uzten, non ote nen-goen eta zertan ote nintzen asmatzeko ahalegi-netan. Desiratzen egon arren, ez nintzen ausar-tzen begiak zabaltzera. Beldurtu egiten ninduennire inguruko objektuak aurrenekoz ikusteak. Ezgauza beldurgarriak ikusteak, aitzitik, ikustekoezer ez izateak beldurtzen ninduelako. Azke-nean, erabateko etsimenez beterik bihotza, bat-batean zabaldu nituen begiak. Nire uste okerre-nak egiaztatu ziren orduan. Betiereko gauarenezerezak inguratzen ninduen. Arnasa hartzenahalegindu nintzen. Iluntasunaren intentsitateakzapaltzen eta itotzen ninduela zirudien. Erama-nezina zen giroaren astuna. Geldi-geldi jarraitunuen, arrazoitzeko ahaleginetan. Inkisizioarenepaiketa ekarri nuen gogora, eta hartatik abiatu-ta nire benetako egoeraren berri izaten saiatunintzen. Iragana zen epaiaren unea; eta irudi-tzen zitzaidan denbora luzea joana zela orduda-nik. Hala ere, istant batez ere ez nuen uste izanhila nengoenik. Uste hori, fikziozko liburuetanirakurtzen duguna gorabehera, ez da batere

adosten benetako existentziarekin; baina noneta zein egoeratan nengoen? Hiltzera kondena-tuak, banekien, autos da fé-etan hil ohi ziren, etahalakoxe bat izan zen nire epaiketaren gaueanbertan. Nire ziegara bidali ote ninduten berriz,hurrengo sakrifizioa noiz izango, hartarako hila-bete asko falta zen arren? Berehalaxe konturatunintzen ezin zitekeela halakorik izan. Biktimaksegituan eramaten zituzten. Areago, nire ziegak,Toledoko kondenatuen ziega guztiek bezala,harrizko lurra zuen, eta argia ez zuten erabatezabatzen.

Halako batean burutazio beldurgarri batekodola turrustaka jarri zidan bihotzean, eta, unelabur batez, soraio geratu nintzen berriz ere.Neure onera etorri nintzenean, kolpetik zutitunintzen, zuntz guztiak konbultsioz dardarka. Ero-aren gisan luzatu nituen besoak alde guztietara.Ez nuen ezer sentitu; hala ere, pauso bat beraegiteko beldur nintzen, hilobi baten hormakoztopo izango nituelakoan. Izerdia tontorkazerien nire poro guztiei, eta anpulu handi hotze-tan geratzen zitzaidan kopetan itsatsita. Ezjaki-tearen agonia jasan ezinezkoa gertatu zitzaidan

azkenean, eta arduraz mugitu nintzen aurreraka,luze-luze besoak eta begiak beren zuloetatikatera beharrean, argi-izpi meheren bat atzema-teko itxaropenaz. Zenbait urrats egin nuen moduhorretan; baina beltza eta hutsa zen oraindikdena. Askeago hartu nuen arnasa. Agerikogauza zirudien behintzat ez zela, neurea, patue-tan izugarriena.

Eta orduan, oraindik ere kontu handiz aurre-raka nindoala, Toledoko izugarrikerien gainekoehunka zurrumurru gogoratu zitzaizkidan olde-ka. Gauza bitxiak kontatzen ziren ziegez —nikbeti ipuintzat hartu nituenak— baina bitxiak halaere, eta ikaragarriegiak berriz esateko, isilka ezbada. Goseak hiltzen utziko al ninduten lurpekomundu iluntasunezko hartan; edo nolako patua,agian oraindik ere beldurgarriagoa, ote nuenzain? Ondo asko ezagutzen nituen neure epai-leak, eta ez nuen beraz zalantzan jartzen herio-tzara kondenatu nindutela, eta ohikoa bainoheriotza latzagora gainera. Modua eta orduaziren arduraz betetzen eta burua galaraztenzidaten gauza bakarra.

Nire eskuek, luze-luze eginda, aurkitu zutenazkenean oztopo gotor bat. Horma bat zen,harriz egina itxuraz, oso leuna, irristakorra etahotza. Horma hari jarraitu nion, antzinako zen-bait kontakizunetatik ateratako konfiantza faltaerneaz mugituz. Bide horrek, nolanahi ere, ezzidan nire presondegiaren neurriak jakitekomodurik eskaintzen; izan ere, jira osoa eginnezakeen eta, oharkabean, aterea nintzen puntuberera itzuli; hain zirudien guztiz berdina pare-tak. Hala bada, Inkisizioko aretora eraman nin-dutenean sakelan neraman labanaren bila hasinintzen, baina desagertua zen; nire arropenordez artile lakarrezko jantzi bat nuen soinean.Labanaren ahoa harrizko paretako arrakala txiki-ren batean sartzea neukan pentsatua, nire abia-puntua markatzeko. Arazo hori, izan, ez zenbatere garrantzitsua; nire irudimenaren nahas-men hartan ordea, ezin gaindituzkoa irudituzitzaidan hasieran. Jantziaren pusketa bat urratueta luze-luze jarri nuen angelu zuzenean pareta-ren kontra. Presondegiaren jira osoa egin etaitzulia bukatzean nahitaez aurkitu behar nuenpusketa hura. Pentsatu, hori pentsatu nuen:

baina ez nuen kontuan hartu presondegiarenneurria, ezta neure ahultasuna ere. Lurra hezeaeta irristakorra zen. Puska batean aurrerantzjoan ondoren, halako batean balantzaka hasi etaerori egin nintzen. Nekearen gehiegiak lurreanmantentzen ninduen; eta, etzanda nengoela,loak laster hartu ninduen.

Esnatu, eta beso bat luzatu nuenean, ogipuska bat eta pitxer bat ur aurkitu nituen neurealdamenean. Nekatuegia nengoen gorabeherahoriez gogoetan hasteko, baina gogo biziz janeta edan nuen. Handik gutxira, berriz hasi nin-tzen presondegiaren itzulia egiten, eta, eginaha-lean, iritsi nintzen azkenean oihal puskara. Erorinintzen arte berrogeita hamabost urrats nituenkontatuak, eta beste berrogeita zortzi kontatunituen berriz ibiltzen hasi nintzenetik; etaorduantxe iritsi nintzen piltzarrera. Guztira,beraz, ehun bat urrats ziren; eta, iardako binaurrats kontatuz, kalkulatu nuen berrogeitahamar iardako jira izango zuela ziegak. Nolanahiere, angelu asko aurkitu nuen horman, eta, hor-taz, ezin asmatu nuen nolakoa izan zitekeen

kriptaren forma; zeren hura kripta zela bainoezin bainuen pentsatu.

Helburu zehatzik ez nuen —ez behintzat itxa-ropenik— bilaketa haietan; baina jakin-min lausobatek bultzatzen ninduen jarraitzera. Hormatikaldenduta, itxituraren eremua gurutzatzera deli-beratu nintzen. Ardura handienaz mugitzen nin-tzen hasieran, zeren lurra, ekai gotorrez eginabazirudien ere, zikinagatik baitzen arriskutsua.Azkenean, nolanahi ere, adore hartu, eta urratssendoz abiatu nintzen, eremua ahalik eta lerrozuzenenean gurutzatzeko ahaleginean. Aurrera-tuko nituen hamar edo hamabi urrats, eta hartanzangoen artean trabatu zitzaidan jantziarenurratua. Hura zapaldu, eta ahuspez erori nin-tzen.

Erorikoaren nahasmenean, ez nuen berehalaantzeman xehetasun harrigarri samar bat,baina, segundo batzuk geroago, eta lurrean ero-rita nengoela oraindik, nire arreta erakarri zuen.Hau zen: presondegiko lurraren kontra neukankokotsa, baina ezpainek eta buruaren goialdeak,itxuraz kokotsa baino beheraxeago egon arren,ez zuten ezer ukitzen. Aldi berean lurrin likatsu

batek kopeta bustitzen zidala zirudien, etaonddo ustelen usain berezia iritsi zitzaidan sudurzuloetara. Besoa luzatu nuen, eta ikaraz kontu-ratu nintzen putzu biribil baten ertzera erorianintzela; une hartan ordea ez nekien zenbaterai-no zen sakona. Ertzaren azpi-azpiko horma haz-tatuz, lortu nuen pusketa bat askatzea, eta amil-degira erortzen utzi nuen. Segundo asko emannituen haren oihartzuna entzuten, beherakobidean leizearen alboak jotzen baitzituenharriak; azkenean entzun zen nola murgiltzenzen bat-batean uretan, eta ondoren oihartzunozenak etorri ziren. Une hartan bertan ate batenzabaltze lasterraren hotsa zirudiena etorri zennire gainetik, eta hura bezain ate-ixte bizkorbatena; aldi berean argi-izpi mehe baten distirabereizi zen ilunean, eta agertu bezain azkardesagertu zen.

Garbi ikusi nuen niretzat prestatua zutenpatua, eta neure burua zoriondu nuen, istripua-ren une egokiari esker ihes egin ahal izan niola-ko. Erori aurretik beste urrats bat egin, eta mun-duak ez ninduen gehiago ikusiko. Eta Inkisizioariburuzko istorioetan nik hain fantasiazko eta fri-

bolotzat jo nuen bezalakoxea zen itzuri berrianuen heriotza. Haren tiraniaren biktimentzat,bazen heriotza mota bat herstura fisiko beldur-garrienez betea, baina bazen beste bat ere, izu-garrikeria moral are higuingarriagoak zekartza-na. Azken heriotza horretarako nengoen ni gor-dea. Sufrimendu luzeen ondoren hain nituen ner-bioak jota, non neure bozaren beraren soinuakdardarka jartzen baininduen, eta, hortaz, edo-zein alderditatik begiratuta ere, subjektu guztizegokia bihurtuta nengoen zain nituen torturata-rako.

Burutik oinetaraino dardarka, haztamukaegin nuen atzera hormarainoko bidea, delibera-turik nahiago nuela han hil putzuetako izugarri-kerien arriskupean jarri baino, putzu bat bainogehiago marrazten baitzuen nire irudimenak,presondegiaren leku desberdinetan jarriak. Bes-telako gogo egoera batean egonez gero izangonuen kemenik haietako leize batean murgilduznire miseriak behingoan bukarazteko; baina kol-darretan koldarrena nintzen ni une hartan. Eraberean ezin ahaztu nuen putzu haiei buruz iraku-rri nuena, alegia, bizitzaren bat-bateko iraungi-

tzea ez zela haien helburu ikaragarrietan sartzenzen gauza.

Ordu askoan eduki ninduen esna espirituarenasaldurak; baina azkenean lokartu nintzen oste-ra ere. Esnatu ondoren, aurreko aldian bezala,ogi puska bat eta pitxer bat ur aurkitu nituenaldamenean. Egarri kiskalgarri batek itotzen nin-duen, eta zurrutada batez hustu nuen edontzia.Drogaren bat eduki behar zuen; izan ere, edatenhasi, eta guztiz logaletuta sentitu bainintzen. Losakon batek hartu ninduen berehala, heriotzare-na bezalako loak. Zenbat iraun zuen, hori ezdakit; baina, begiak berriz zabaldu nituenean,ikusgai ziren nire inguruko gauzak. Distira sulfu-roso bati esker, hasieran nondik zetorren jakite-rik izan ez nuen arren, presondegiaren neurriaeta itxura ikusi ahal izan nituen.

Oso nahastuta ibilia nintzen neurri kontuan.Hogeita bost iarda baino gehiago ez zuen hor-men itzuli osoak. Zenbait minutuz alferrekoardura sortu zidan datu horrek; alferrekoa, izanere! Zeren, nire egoera hartan, zerk izan zeza-keen bada garrantzi gutxiagorik presondegiarenneurriak baino? Baina nire espirituak ardura

harrigarria jartzen zuen huskerietan, eta neurke-tan zer akats egin ote nuen jakiten saiatu nin-tzen. Azkenean argitu zitzaidan egia. Esplorazio-ko lehen ahaleginetan, berrogeita hamabi urratskontatu nituen erori nintzen unea arte; oihal pus-ketatik urrats batera edo bira egon behar nuenorduan; hortaz, ia osorik egina nuen presonde-giaren itzulia. Gero lo geratu nintzen, eta esna-tzean, lehen egindako bide beretik joan nintzenostera ere; horregatik uste izan nuen itzuliabenetan zena baino bi bider handiagoa zela.Gogoaren asaldurak ez zidan konturatzen utziezkerrean nuela horma itzulia egiten hasi nintze-nean, eta bukatzean berriz eskuinean.

Nahastuta nenbilen, orobat, itxituraren for-mari zegokionean. Bidea haztamuka bilatuz,angelu asko aurkitu nuen, eta hartatik ateranuen lekua formaz oso irregularra zela; izan ere,hain baita indartsua letargiatik edo lozorrotikesnatzen denarengan iluntasun erabatekoareneragina! Sakonune txiki batzuk besterik ez zirenangeluak, edo horma zuloak, tarteka-tarteka ipi-niak. Presondegiaren forma karratua zen orohar. Nik harria zela uste izan nuena burdina zen,

edo beste metalen bat, xafla handi-handietanipinia, eta haien joskurek, edo loturek, sortzenzituzten sakonuneak. Itxitura metalikoaren gainosoa zirriborroez beteta zegoen, fraideen sines-keria zitalak sorrarazitako irudi gorrotagarri etanazkagarriez. Deabruen irudi mehatxuzkoek,hezurdurek eta beste imajina are beldurgarria-goek estaltzen eta desitxuratzen zituzten pare-tak. Munstro haien formak aski ongi taxututazeudela ikusi nuen, baina koloreak lausotuak etagalduak zeuden, giro heze batek eraginda edo.Konturatu nintzen halaber lurra harrizkoa zela.Salbatu berria nintzen putzu biribilaren barailaklogalez bezala zabaltzen ziren ziegaren erdi-erdian; baina beste putzurik ez zegoen preson-degian.

Hori guztia lauso samar ikusi nuen, eta aha-legin handiak eginda; lozorroan nengoen arteanzeharo aldatu baitzen nire egoera. Oraingoanahoz gora nengoen, luze-luze etzanda zurezkoegitura moduko baten gainean. Egitura hari estulotuta nengoen, gerriko baten antzeko xingolaluze baten bitartez. Xingolak, itzuli asko eginez,zango-besoak eta gorputza inguratzen zizkidan,

eta burua bakarrik uzten zidan libre, eta baitaezkerreko besoa ere, ozta-ozta, eginahalean,aldamenean neukan lurrezko platereko janariahartzeko moduan. Ikusi nuen, guztiz izuturik,pitxerra kendu zidatela. Guztiz izuturik diot; ega-rriak itotzen bainengoen. Nire egarria piztea zennonbait torturatzaileen asmoa, haragi min-minabaitzen platerean zegoen janaria.

Gora begiratuz, nire presondegiko sabaiaaztertu nuen. Hogeita hamar edo berrogei batoin altu zen, eta alboetako hormen modu bereanzegoen eraikia. Hango xafletako batean agerizen irudi guztiz berezi batek zur eta lur utzi nin-duen. Denbora irudikatzen zuen, normalean eginohi den moduan; baina, segaren ordez, begiratuarin batean pendulu handi bat zirudiena zera-man eskuan, antzinako erlojuetan ikusi ohi ditu-gunak bezalakoa. Arreta handiagoz begiratzerabultzatu ninduen zerbait bazuen, nolanahi ere,makina haren itxurak. Zuzenean gora begiratunuenean (zeren nire gain-gainean baitzegoen),mugitzen ikusten nuela iruditu zitzaidan. Ondo-rengo unean egiaztatu egin zen nire irudipena.Itzulia laburra zen, eta, jakina, motela. Zenbait

minutuz hari begira egon nintzen, ikaraz edo,baina harrimenez gehiago. Mugimendu asperga-rri hari beha egoteaz nekatuta, gelako bestegauzetara begira jarri nintzen.

Hots arin batek hartu zuen nire arreta, eta,behera begiratuta, arratoi izugarri batzuk ikusinituen lurra zeharkatzen. Putzutik atera berriakziren, zeina ozta-ozta nire eskuinean ikusten bai-nuen. Begira nengokien arren, saldoka ateratzenziren arratoiak, presaka, begi gosetiez, haragia-ren usainak erakarrita. Ahalegin handiak eginbehar izan nituen plateretik uxatzeko.

Joango zen ordu erdi edo, ordu bete ere baiagian (ezin bainuen denbora zehatz neurtu),ostera gorantz begiratu nuen arte. Ikusi nuenaknahastu eta guztiz harritu ninduen. Ia iardabatez handitua zen penduluaren ibilbidea.Horren ondorioz, lastertasuna ere askoz handia-goa zuen. Alabaina, gehiena asaldatu ninduenanabarmen jaitsi zelako ideia zen. Konturatu nin-tzen —nolako izuaz esan beharrik ere ez dago—altzairu distiratsuzko ilargierdi batez osatua zelapenduluaren behealdea, eta oin bat inguru luzezela mutur batetik besterako distantzia; mutu-

rrak goraka zeuden makurtuak, eta argi zegoenbizarra mozteko labana bezain zorrotza zelaazpiko ertza. Orobat bizarra mozteko labanabezala, penduluak trinkoa eta astuna zirudien,eta ertzetik gora mehetu egiten zen, goiko egitu-ra sendo eta zabaleraino. Brontzezko zurtoinastun bati zegoen lotua, eta airean kulunkatzeantxistu egiten zuen tresna osoak.

Ezin nuen jada batere zalantzarik egin frai-deen torturarako trebetasunak niretzat presta-tua zuen etorkizunaz. Ondo asko zekiten Inkisi-ziokoek ezagutzen nuela putzua —ni bezalakouko egile setatientzat prestaturiko putzua—,putzua, infernuaren ikurra, esamesek ziotenezzigor guztien azken Tulea zen hura. Istripu bateklibratu ninduen putzu hartan erortzeaz, etabanekien ustekabea, edo estiran oharkabeanerortzea, osagai garrantzitsua izaten zela espe-txeko heriotza haietako bitxikerietan. Ez nintzenerori, eta deabru haiek ez zuten jadanik ni amil-degian murgilarazteko asmorik; eta horregatik(ez baitzegoen beste irtenbiderik) bestelako sun-tsipen bat, lasaiagoa, neukan zain. Lasaiagoa!

Nire hilzorian, irribarre egitekotan egon nintzenhitz horren halako erabileran pentsatu nuenean.

Zertarako eman heriozkoak baino izugarria-goak izan ziren ordu luze, luze haien berri; altzai-ruaren zabu durundiatsuak kontatzen emannituen ordu haiek, zertarako aipatu! Ontzazontza, mantso-mantso, urteak ziruditen tarteenondoren bakarrik sumatzen zen jaitsialdian,behera zetorren pendulua, eta beherago! Egu-nak igaro ziren —egun asko ere igaro bideziren— harik eta penduluaren arnasa garratzahain gertu pasatzen zitzaidan arte non haize egi-ten zidala irudi baitzuen. Altzairu zorrotzarenusaina sartzen zitzaidan sudurrean. Errezatuegin nuen, zeruak ere nekatu nituen errezokalasterrago jaits zedin. Guztiz erotuta, burua zimi-tarra beldurgarriaren pareraino jasotzeko ahale-ginean aritu nintzen. Eta gero bat-batean lasai-tu, eta —haur bat litxarreria bitxi bati bezala—geldi-geldi geratu nintzen heriotza distiratsuariirribarreka.

Sorgortasunezko beste tarte bat etorri zengero; laburra izan zen; zeren, berriz piztu nintze-nean, penduluararen beheraldi nabarmenik ez

bainuen sumatu. Baina tarte luzea ere izan zite-keen; ondo asko bainekien bazirela nire lozorro-az ohartzen ziren deabru batzuk, eta berennahierara eten zezaketela penduluaren balan-tza. Berriz neure onera etorri nintzenean, gaine-ra, arrunt gaizkiturik eta ahul sentitu nintzen,ezin adierazizko moduan ondoezik, ahuleria luzebaten ondorenean bezala. Baina hilzori hartanere jana desiratzen zuen giza naturak. Eginahalmingarriez, lokarriek uzten zidateneraino luzatunuen ezkerreko besoa, eta arratoiek utzitakoapurrak neureganatu nituen. Haietako bat ezpai-nen artean jartzen ari nintzela, pozezko, itxaro-penezko pentsamendu bat, erdizka taxutua,bururatu zitzaidan bat-batean. Baina zer zerikusinuen nik itxaropenarekin? Esan dudan bezala,erdizka gauzatutako pentsamendua zen; horre-lakoak asko izaten baititu gizonak, inoiz osatzenez direnak. Sentitu nuen pozezkoa zela, itxaro-penezkoa; baina sentitu nuen halaber gauzatuahala suntsitu egin zela. Alferrik saiatu nintzenosatzen, berreskuratzen. Sufrimendu luzeek eza-batuak zituzten ia osorik nire adimenaren ohikoahalmenak. Ergela nintzen, inozo hutsa.

Penduluaren zabua angelu zuzenean zeto-rren nire gorputzari buruz. Ikusi nuen bihotzarenaldea gurutzatzeko xedeaz pentsatua zegoelailargierdia. Nire jantziaren oihala urratuko zuen...atzera itzuli eta berriz urratuko zuen... etaberriz... eta berriz... Altzairuak egiten zuen ibilbi-dearen luzera ikaragarria alde batera utzita ere(hogeita hamar bat oin edo gehiago), eta orobatbartezturik beheraldiaren bortiztasun txistuka-ria, burdinazko horma haiek berak pitzatukozituena, zenbait minutuz nire jantzia urratu bes-terik ez zuen egingo. Eta eten bat egin nuenpentsamendu horretan. Ez nintzen ausartzenideia hori baino harantzago joaten. Arreta egos-kor batez aritu nintzen hura hausnartzen —haus-narketan ari nintzela, altzairuaren beherakadahantxe geraraziko banu bezala—. Ilargierdiakoihala urratzean egingo zuen hotsean gerarazinuen neure burua, oihalaren igurtziak nerbioe-tan eragiten duen larritasun horretan. Halako fri-bolitateen gainean hausnarrean aritu nintzen,ozkiak hortzak erabat hartu zizkidan arte.

Behera, etenik gabe zetorren behera. Plazerzoroa sentitu nuen beheranzko lastertasuna eta

albokakoa parekatzean. Eskuinera... ezkerre-ra...; urruti, zabal, espiritu madarikatu bat beza-la intzirika; bihotzeraino, tigrea bezala urrats isi-laz. Aldizka barre egiten nuen eta aldizka marru,ideia bat zein bestea nagusitu.

Behera... ziur, bai, nekerik gabe behera! Nirebularretik hiru hazbetera mugitzen zen! Gogorborrokatu nintzen, amorratuta, ezkerreko besoalibratzeko. Ukondotik eskuraino bakarrik neukanlibre. Ahalegin bizian, ondoan nuen plateretikahoraino luza nezakeen, baina ez urrunago. Bal-din eta ukondoaz gaineko lokarriak hautsikobanitu, besoa jaso eta saiatuko nintzen penduluagerarazten. Hura eta elur jauzi bat geraraztea,gauza bera ziren ordea!

Behera... etenik gabe orain ere... ezinbesteanbehera orain ere! Arnasestuka eta askatzekolehian hasten nintzen penduluaren zabu bakoi-tzean. Ezin adierazizko etsipen eta larritasunazjarraitzen zieten nire begiek penduluaren atzeraeta aurrerako mugimenduei; espasmoka ixtenzitzaizkidan betazalak beheraldi bakoitzean,heriotzak atsedena ekarriko zidan arren, etanolakoa, ai! Baina nerbio guztiak dardar-ikaretan

jartzen zitzaizkidan pentsatzen nuenean zeinenarina izango zen aizkora zorrotz, distiratsu huraneure bularrean sarraraziko zuen makinarenmugimendua. Itxaropenak ematen zidan dardaregiteko adorea, kuzkurtzeko kemena. Itxarope-na zen, oinaze estiran gailentzen den itxaropenhori, Inkisizioaren leotzetan ere heriotzara kon-denatuei belarrira mintzatzen zaiena.

Ikusi nuen beste hamar edo hamabi zaburenondoren altzairuak nire oihala ukituko zuela, etahorretaz ohartzean etsipenaren baretasun trin-koak hartu zidan bat-batean espiritua. Aurrene-ko aldiz ordu askoan, edo egun askoan beharba-da, pentsatu nuen. Biltzen ninduen zerrenda edoxingola pieza-bakarra zela bururatu zitzaidan.Bakarra zen lotzen ninduen lokarria. Altzairuarenirtenunearen lehen ukituak, xingolaren edozeingunetan gertaturik ere, ebaki egingo zuen, etaezkerreko eskua erabiliz askatu ahal izangonuen gorputzetik. Baina, kasu horretan, bai bel-durgarria altzairuaren gertutasuna! Zeinen hil-garria borrokaldirik laburrenaren emaitza! Bainanola ez ohartu aukera hartaz torturatzailearenmorroiak, ez ote zuten kasu horretarako ezer

prestatu? Penduluak egin beharreko bide beretikgurutzatuko ote zuen xingolak nire bularraldea?Nire itxaropen eskas eta itxuraz azkena galtzekoikaraz, bularraldea ikusteko moduan jaso nuenburua. Noranzko guztietan biltzen zituen xingo-lak nire gorputz adarrak eta enborra, altzairusuntsitzaileak egin beharreko bidekoan izanezik.

Ez al nuen burua atzera erortzen utzi, hantxegogoratu zitzaidan, hobeto ezin deskribatu deza-kedan askapenaren ideia erdi osatu hura, lehe-nago aipatu dudana, haren parte bat bakarrikbaitzebilkidan buruan bueltaka janaria nireezpain erresuminduetara jaso nuenean. Orain-goan ordea pentsamendu osoa zegoen han —ahula, justu-justu zentzuzkoa, justu-justu zeha-tza—, baina osoa hala ere. Etsipenaren indarra-ren laguntzaz, hura betetzera jarri nintzen bere-hala.

Ordu asko zeramatzan etzanda nengoenzureriaren inguruak arratoiez bete-betea. Arratoibasatiak ziren, ausartak, goseak amorratuak;nire gelditasunaren zain baleude bezala distira-tzen zuten nire gainean haien begi gorriek,

beren harrapakin noiz bihurtuko. «Nolako janari-tara», pentsatu nuen, «ohitu ote dira putzuan?»

Janak zituzten, nire kontrako ahalegin guz-tiengatik ere, platereko eduki guztiak, apurbatzuk izan ezik. Oharkabean ia, eskuari eragi-ten nion, plateraren gainean etengabe atzera-aurrera eginez; baina, azkenean, beti-batekomugimendu oharkabe hark hasieran zuen eragi-na galdu zuen. Gose izugarri hartan, piztiekhatzetan iltzatzen zizkidaten sarritan berenhortz zorrotzak. Geratzen ziren haragi oliotsu etaminaren apurrak hartu, eta osorik igurtzi nuenxingola, heltzen nintzen lekuraino; gero, eskualurretik jasota, geldi-geldi geratu nintzen, arna-sari eutsiz.

Hasieran animalia gosetuak ikaratu eginziren aldaketarekin, mugimenduaren eteteare-kin. Atzera egin zuten gero, larriturik; askokputzuaren babesa bilatu zuten. Baina une batezbakarrik. Ez nuen alferrik gogoan hartu haiengose izugarria. Mugitu gabe jarraitzen nuelaohartuta, bat edo bi zureriara igo ziren, ausarte-nak, eta usain egin zioten xingolari. Oldarraldiorokor baten seinalea izan zen nonbait hura.

Oste freskoak zetozen presaka putzutik gora.Zurari heldu, hura gainditu eta ehunka etorrizitzaizkidan gainera. Penduluaren mugimenduneurtuak ez zien inolako trabarik egiten. Harenkolpeak saihestuz, saldoka biltzen ziren janarizigurtzitako xingolan. Eztarriaren gainean bihurri-tzen zitzaizkidan; nire ezpainak bilatzen zituztenhaien ezpain hotzek; pisuak itotzen ninduen,gero eta handiago; munduak izendatzen ezdakien nazka batek puztu zidan bularra, eta izoz-tu zidan, heze eta astun, bihotza. Baina besteminutu bat igaro, eta banekien hartan bukatukozela borroka. Argi antzeman nuen hasia zelalasaitzen lokarria. Banekien leku batean bainogehiagotan egongo zela ordurako hautsia. Giza-tiarra baino gehiago ere bazen erabakitasunaz,geldirik jarraitu nuen.

Ez nituen kalkuluak erratu, ez nuen hura guz-tia alferrik pairatu. Azkenean libre nengoela sen-titu nuen. Xingola guztiz urratua zegoen, gorpu-tzetik zintzilik neukan. Baina bularraren gain-gai-nean neukan ordurako pendulua. Jantziarenoihala zatitu zuen. Ebaki bat egin zuen azpikoatorrean. Beste bi bider kulunkatu zen, eta oina-

zezko sentipen zorrotz batek hartu zizkidan ner-bio guztiak. Iritsia zen ordea ihesaren unea.Eskuari eragin nion, eta kanpora oldartu zirennire askatzaileak. Mungimendu sendo batez —arretazko, albokako, atzeranzko mugimendumotel batez—, xingolaren loturatik apartatu nin-tzen, zimitarraren helmena baino harantzago.Une hartan behintzat, libre nengoen.

Libre! Eta Inkisizioaren eskuetan! Ez al nin-tzen izumenaren egurrezko ohe hartatik preson-degiko lur harrizkora atera, eten zen infernukomakinaren mugimendua, eta sabaraino goratzenikusi nuen, indar ikusezin batek eraginda. Etsipe-nez gogoratu beharreko irakaspena izan zenhura. Nire mugimendu oro behatzen zuten, ezzegoen dudarik. Libre! Itzuri berria nintzen tortu-ra modu bateko heriotzatik, eta heriotza berabaino okerragoa izango zen beste tortura bate-rako gordetzen ninduten. Pentsamendu horinerabilela buruan, larrituta begiratu nuen presonindukaten burdinazko hesietara. Ezohiko gau-zaren bat —aldaketaren bat, hasieran zehazta-sunez ezin antzeman izan nuena—, gertatua zengelan, argi zegoen. Zenbait minutuz, abstrakzio

ameslari eta dardartietan galduta, alferrik saiatunintzen ideiaren bat osatzen. Orduan ikusi nuen,aurreneko aldiz, zein zen gela argitzen zuensufre argitasunaren jatorria. Zabalean hazbeteerdi-edo izango zuen arrakala batetik zetorren;arrakala hura, hormen oinarrian barna, preson-degi osora luzatzen zen, eta era horretan lurretikbanaturik ikusten ziren hormak, eta halaxe zeu-den gainera. Saiatu nintzen, baina alferrik noski,irekiduratik zerbait ikusten.

Berriz zutitu nintzenean, bat-batean argituzitzaidan gelako aldaketaren misterioa. Esan dutlehen, hormetako irudien marrak aski zehatzakziren arren, koloreek nahasiak eta lausoak ziru-ditela. Kolore horiek distira harrigarri eta guztizindartsu bat ematen zieten oraingoan irudimamuzko eta deabruzko haiei, gero eta distiraindartsuagoa, nireak baino nerbio sendoagoakere ikaratuko zituzkeena. Deabruzko begiak,bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begi-ra neuzkan milaka lekutatik, lehen batere ikus-ten ez zen tokietatik, eta nire irudimenak gauzairreala bailitzan ezin ikusi zuen su baten gar oza-rraz distiratzen zuten.

Irreala! Arnasa hartzean sudur-zuloetara iris-ten zitzaidan-eta burdin gorituaren lurrina! Usainitogarri batek betetzen zuen nire kartzela! Geroeta distira sakonagoa zuten begi haiek, nireoinazeei erreparaka denak. Gorrimin biziagobatek hartu zituen izuzko irudi odoltsuak. Arna-sestuka hasi nintzen... albetan nengoen. Ezinnuen nire torturatzaileen asmoez dudarik egin...Ai, gupidagabeak! Ai, deabruzko gizon madari-katuak! Metal distiratsutik gelaren erdira eginnuen jauzi. Suzko suntsitze berehalako harenpentsamendua nuela gogoan, baltsamoa bezalairitsi zitzaidan arimara putzuaren hoztasunarenideia. Bizkor inguratu nintzen heriozko ertzera.Behera zuzendu nuen nire begiratu nekatua.Sabai piztuaren argitasunak ikusgai bihurtzenzituen zokorik ezkutuenak. Hala ere, zoramenez-ko une batez, nire espirituak uko egin zion ikus-ten nuen hura ulertzeari. Azkenean, indarrez,eginahalean, ulermenak bidea zabaldu zuen nireariman, nire arrazoi dardartian kiskali zen. Oi!Zein bozek hura adierazi? Hura izua! Edozergauza, baina hori ez! Intzirika aldendu nintzen

ertzetik, eta, negar saminez, esku ahurretanezkutatu nuen aurpegia.

Berotasuna laster areagotu zen, eta putzurabegiratu nuen ostera, sukarrak jota bezala dar-darka. Bigarren aldaketa bat gertatua zen gelan,eta aldaketa hura, argi eta garbi, formari zego-kion. Lehen bezala, alferrik zen orduan ere hangertatzen ari zena berehalakoan asmatzen edoulertzen ahalegintzea. Baina ez nintzen luzaroanzalantzan egon. Nire bi ihesaldien ondoren laste-rrago zetorren Inkisizioaren mendekua, eta Izua-ren Erregek ez zuen denbora gehiago alferrikgalduko. Lehen karratua zen gela. Konturatu nin-tzen zorrotzak zirela orain burdinazko angelueta-ko bi, eta, hortaz, kamutsak beste biak. Desber-dintasun beldurgarri hura azkar ari zen handi-tzen, zarata isil, marru antzeko batez. Unebatean gelaren forma erronboarenera aldatuzuen. Baina aldaketa ez zen hartan geratu —etanik ere ez nuen espero ez desio hartan geratze-rik. Besarkada bat ere emango nien horma gorrihaiei, betiko bakearen ikur. «Heriotza», esannuen, «edozein heriotza, baina ez putzukoa!»Inozo galanta! Ez al nintzen konturatzen ni

putzura bultzatzea zela burdin goriaren helbu-rua? Pairatuko ote nuen kiskaltzea? Baina, hurapairatuko banu ere, nola eutsi bultzadari? Kamu-tsago eta kamutsago zetorren erronboa, begira-tzeko astirik ere uzten ez zidan lastertasunaz.Erdialdea, jakina, hura baitzen zabalerarik han-diena, amildegi irekiaren gain-gainera zetorren.Atzera egin nuen, baina ixten ari ziren hormekaurrerantz bultzatzen ninduten. Azkenean ezzitzaion geratu nire gorputz kiskali bihurrituarioin bat ere jartzeko lekurik presondegikolurrean. Ez nuen borrokan jarraitu, baina etsipe-nezko deiadar ozen, luze eta atzeneko bateanaurkitu zuen hustubidea nire arimaren agoniak.Sentitu nuen balantzaka nindoala ertzera.Begiak apartatu nituen.

Giza ahotsen zarata nahasia entzun zen!Tronpeta askoren soinu ozena! Milaka trumoirenkirrinka latza! Atzera egiten zuten horma kiskal-garriek! Beso luzatu batek heldu zion nireari,kordea galduta zuloan amiltzen ari nintzenunean. Lasalle jeneralarena zen; Toledon sartuberria zen frantses armada. Etsaien eskuetanzegoen Inkisizioa.

Amontillado upela

Ahal nuen ondoena eramaten nituen Fortuna-tok egiten zizkidan erasoak; iraintzera ausartuzitzaidanean ordea, mendeku hartuko niola zinegin nuen. Hala ere, zuek, nire arimaren barrenahain ondo ezagutzen duzuen horiek, ez duzuepentsatuko noski mehatxurik egin nionik. Azke-nean aseko nuen mendekua; erabaki hori sen-doa zen, zinez; baina erabakiaren sendotasunakberak bazterreratzen zuen arrisku aukera oro.Zigorra burutu behar nuen, baina ez hori baka-rrik, arriskurik batere gabe behar nuen ibili. Kaltebat ez da ordaintzen ordainak mendekatzaileabera ere harrapatzen badu, eta orobat geratzenda kaltea ordaindu gabe baldin mendekatzaileakkalte egilearen aurrean mendekatzaile gisaagertzerik lortzen ez badu.

Adierazi behar dut ez hitzez ez egitez ez niolaeman Fortunatori nire asmo onaz duda egitekomotiborik. Jarraitu nuen, horixe nahi nuen-eta,Fortunatoren aurrean irribarre egiten, baina ez

zen konturatzen bere heriozko oparia gogoraekartzeak sortua zela orduan nire irribarrea.

Bazuen Fortunato honek ahulgune bat, nahizeta gainerakoan errespetatzeko moduko gizonazen, baita ikara sortzeko modukoa ere. Ardoetanaditua izateaz harrotzen zen. Italiar gutxik dutebenetako birtuosoaren espiritua. Abaguneabaliatzera egokitzen dituzte gehienetan berenahalegin guztiak, britainiar eta austriar diruduneiiruzur egiteko ondoren. Margolan eta bitxi kon-tuetan, Fortunato, bere herrikideak bezala,gezurti bat zen, baina zintzoa ardo zaharrenauzian. Puntu horretan ez nintzen ni oso bestela-koa: neu ere trebea bainintzen italiar mahatsal-dietan, eta ardoa gogotik erosten nuen aukeranuen guztietan.

Ilunabarra zen, inauterietako eromen handie-neko egunaren arratsa, nire adiskidearekin topoegin nuenean. Berotasun handiegiaz agurtu nin-duen, edaten ibilia baitzen. Bufoiez mozorrotutazetorren; jantzi marradun estu bat zeraman soi-nean, eta kono formako txano kaskabilodunaburuan. Hain nengoen pozik ikusi nuelako, nonez bainuen inoiz etengo esku estutzea.

—Fortunato maitea —esan nion—, hau zorteazu aurkitu izana. Horixe da itxura ona gaur duzu-na! Upel bat iritsi zait Amontilladoa omen dena,baina zalantzan nabil hala ote den.

—Zer? —esan zuen—. Amontilladoa? Upelbat? Ez da posible! Eta inauterietan gainera!

—Ez baitakit —erantzun nion—; eta Amonti-lladoaren prezioa ordaintzeko bezain inozoa izannaiz, zuri galdetu ere egin gabe. Ezin zintudanaurkitu, eta beldur nintzen ez ote nuen maukabat galduko.

—Amontilladoa!—Ez baitakit.—Amontilladoa!—Eta jakin beharra dut.—Amontilladoa!—Zu lanpetuta ibiliko zinela-eta, Luchesire-

nera nindoan. Inor baldin bada ardoari antzema-ten dionik, huraxe da. Hark esango dit...

—Luchesik ez ditu Amontilladoa eta Jerezabereizten.

—Eta hala ere badira haren dastamenazurearen parekoa dela dioten zoroak.

—Tira, goazen.

—Nora?—Zure sotora.—Ez, adiskidea, ez; ez dut zure borondate

onaz baliatu nahi. Konturatzen naiz hitzordu batduzula. Luchesi...

—Ez dut hitzordurik; goazen.—Adiskide hori, ez. Kontua ez da hitzordua,

ezagun duzun hotzeria gogor hori baizik. Sotohoriek izugarri hezeak dira. Gatzuz estalitadaude.

—Ez dio axola, goazen. Hotzeria ez da ezer.Amontilladoa! Iruzur egin dizute. Eta Luchesihorrek, horrek ez ditu Amontilladoa eta Jerezabereizten.

Hizketan oraindik, besotik heldu ninduen For-tunatok. Zeta beltzezko mozorro batez estalinuen aurpegia, roquelaure batean bildu soina,eta nire jauregira eraman nitzan utzi nion.

Zerbitzaririk ez zen etxean; alde eginak zirenjaiak behar bezala ospatzeko. Goiza arte ez nin-tzela itzuliko esan nien, eta etxetik ez mugitzekoagindua eman nien. Aski ziren agindu horiek,ondo asko nekienez, ni beste aldera jiratu etazerbitzari guztiak segituan desagertzeko.

Atera nituen bi zuzi beren euskarrietatik, For-tunatori bat eman, eta geletan barrena eramannuen sotoetara zihoan korridoreraino. Zurubikiribil luze batetik behera abiatu nintzen, Fortu-natori nire atzetik kontuz etortzeko gogoraraziondoren. Azkenean iritsi ginen zurubiaren oine-ra, eta hantxe ginen biak, Montresortarren kata-konben lur hezearen gainean.

Balantzaka zetorren nire laguna. Txanokokaskabiloek zarata ateratzen zuten mugitzenzenean.

—Upela —esan zuen.—Urrutiago dago —esan nion—; baina begira

armiarma-sare zuri horiek, nola distiratzen dutenkobazuloko hormetan.

Nigana jiratu zen, eta begietara erreparatuzidan, pozoidura zerien begi-nini lausotuez.

—Gatzua? —galdetu zuen azkenean.—Gatzua —erantzun nion—. Noiztik duzu

eztul hori?Eztulaldi gogor batek eraso ziolarik, zenbait

minutuz ezin izan zuen erantzun nire lagun giza-rajoak.

—Ezer ez da —esan zuen azkenean.

—Tira —esan nion deliberamenduz—, itzuliegingo gara; zure osasuna da garrantzitsuena.Aberatsa zara, errespetagarria, miretsia, maita-tua; zoriontsua zara, ni behinola izan nintzenbezala. Asko nabarituko da zure falta. Niregatikez dio axola. Itzuli egingo gara; gaixotu egingozara, eta nik ez dut horrelako erantzukizuniknahi. Gainera, Luchesik...

—Aski da —esan zuen Fortunatok—; eztulhau ez da ezer; ez naiz hilko. Eztulaldi batek eznau hilko.

—Egia da, bai —erantzun nion—; eta, gaine-ra, ez zaitut alferrik larritu nahi. Hala ere, zaindubeharko zenuke zeure burua. Medoc honenzurrutada batek on egingo digu hezetasunarenkontra.

Lurrean zegoen mota bereko botila sail luzebatetik bat hartu eta lepoa hautsi nion.

—Edan —esan nion, ardoa eskainiz.Soslaiez begiratzen zidala, ezpainetara era-

man zuen. Edateari utzi eta, kaskabiloek hotsegiten zutela, keinu adiskidetsu bat egin zidanburuaz.

—Gure inguruan atseden hartzen duten lur-peratuengatik edaten dut.

—Eta nik zure bizitza luzeagatik.Berriz ere besotik hartu ninduen, eta aurrera

egin genuen biok.—Soto hauek —esan zuen—, oso handiak

dira.—Familia handia eta ugaria ziren Montresor-

tarrak —erantzun nion.—Ahaztua dut zuen armarria.—Urrezko giza oin erraldoi bat, zelai urdin

batean; oinak herensuge bat zanpatzen du, etaherensugeak oinaren orpoan dauzka atzaparraksartuta.

—Eta ikur-hitza?—Nemo me impune lacessit.—Ondo!Ardoak begietan distiratzen zion eta kaskabi-

loek hots egiten zuten. Neure irudimena ereberotu zuen Medoc-ak. Hezur pilatuez betetazeuden hormen ondotik igaro ginen —haienartean ere ageri ziren, tarteka-tarteka, botilaketa upelak—, eta katakonben barreneneko par-teraino iritsi ginen. Berriz geratu nintzen, eta

orduan Fortunatori besotik heltzen ausartu nin-tzen, ukondoaren gainetik.

—Gatzua! —esan nuen—, begira, hemengehiago dago. Lizuna bezala sortzen da sotoensabaian. Ibaiaren azpian gaude, eta hezurrenartean erortzen dira hezetasunaren tantak.Zatoz, itzuli egingo gara, bestela beranduegiizango da-eta. Eztul hori...

—Ezer ez da —esan zuen—; goazen aurrera.Baina, lehenbizi, edan dezagun beste zurrutadabat.

De Grave botila bat hartuta, lepoa hautsi etaeskaini egin nion. Zurrutada batez hustu zuen.Argitasun bortitza zuen orain begietan. Barreegin zuen, eta, ulertu ez nuen imintzio bat egi-nez, gora bota zuen botila.

Harriturik begiratu nion. Berriz egin zuenmugimendua, mugimendu irrigarri bat.

—Ez al duzu ulertzen? —galdetu zidan.—Ez.—Orduan ez zara anaidikoa.—Zer?—Ez zara masoia.

—Bai, masoia naiz —esan nion—, masoianaiz.

—Zu? Ez da posible! Masoia?—Masoia —esan nuen berriz.—Seinale bat —eskatu zidan—, seinale bat.—Hara hemen —erantzun nion, eta pala bat

atera nuen nire roquelairearen tolesen artetik.—Txantxetan ari zara —esan zuen, urrats

batzuk atzera eginez—. Tira, goazen Amontilladohori ikustera.

—Goazen bada —esan nion. Sartu nuen berriz lanabesa jantziaren azpian,

eta berriz eskaini nion besoa. Astun makurtu zennire besoaren gainera. Aurrera jarraitu genuenAmontilladoaren bila. Arku sail baten azpitikigaro ginen, beherago jaitsi, aurrera jo, eta berrizere behera eginez, kripta sakon batera iritsiginen. Haizea hain zen han gaiztoa non gurezuziek, sugarra galduta ia, ozta-ozta argitzenbaitzuten.

Beste kripta bat ageri zen, txikixeagoa, krip-taren urruneneko partean. Giza hezurrez estalitazeuden hormak, goiko gangaraino elkarren gai-nean pilatuta, Parisko katakonba handietan

bezala. Barreneneko kripta horren hiru aldemodu horretan zeuden oraindik apainduak. Lau-garren aldean kenduta zeuden hezurrak; lurreannahasirik ageri ziren, eta multzo handi samar batosatzen zuten bazter batean. Hezurrak aterataagerian geratzen zen horma hartan, beste sako-nune bat ikusi genuen, lau bat oin luze, hiru batoin zabal eta sei edo zazpi oin garai. Sakonunehark ez zirudien berariaz egina, ez baitzen kata-konbetako sabaiaren bi euskarri erraldoiren arte-ko barrunbea besterik, eta euskarri haiek ingura-tzen zituzten granito sendozko hormetako batekosatzen zuen atzealdea.

Alferrik saiatu zen Fortunato, bere zuzi mote-la jasoz, sakonunearen atzealdea bereizten.Argiaren ahultasunak ez zigun atzeneko parteaikusten uzten.

—Segi aurrera —esan nion—; hortxe dagoAmontilladoa. Eta, Luchesi hori dela-eta...

—Ezjakin hutsa da —isilarazi ninduen nireadiskideak, aurrera eginez balantzaka, eta niharen atzetik, pega-pega eginda. Segituan iritsizen sakonunearen bukaerara, eta harkaitzak ezziola jarraitzen uzten ikusirik, inozo bat bezala

geratu zen, zeharo txundituta. Hurrengo uneangranitoan kateatua neukan. Baziren horma har-tan burdinazko bi uztai, elkarrengandik bi oinedo aparte. Batetik kate labur bat zegoen zintzi-lik, bestetik giltzarrapo bat. Fortunatoren gerriakateaz inguratuz, segundo gutxiko lana izan zennire adiskidea horman sendo kateatzea. Harri-tuegia zegoen kontra egiten hasteko. Giltzahartu eta atzera egin nuen sakonunean.

—Uki ezazu horma eskuaz —esan nion—.Gatzua sentitu beste erremediorik ez duzu. Egiada, bai, oso hezea dago. Berriz ere erregutzendizut, alde egin dezagun hemendik. Ez? Orduanutzi egin beharko zaitut. Eskura ditudan zerbitzutxiki guztiak eskaini behar dizkizut lehenbiziordea.

—Amontilladoa! —oihu egin zuen nire lagu-nak, bere txundimenetik atera ezinda.

—Egia da —erantzun nion—. Amontilladoa.Hitz horiek esatean, lehen aipatu dudan

hezur pilarekin nenbilen lanpetuta. Hezurrakalde batera boteaz, agerian utzi nituen eraikun-tzako harria eta zementua. Haiekin eta nire pala-

ren laguntzaz, sakonunearen sarreran horma bateraikitzeari ekin nion.

Oraindik lehen ilara osatzen ari nintzela, For-tunatok mozkorra joana zuela konturatu nintzen.Sakonunetik iritsi zen intziri apal bat izan zenlehen seinalea. Hura ez zen gizon mozkor batenoihua. Isilaldi luze setatsu bat etorri zen ondo-ren. Jarri nuen bigarren zerrenda, eta hirugarre-na eta laugarrena; eta orduan katearen darda-raldi suminak entzun nituen. Soinuak zenbaitminutu iraun zuen, eta minutu haietan, gusturo-ago entzuteagatik, lanari utzi eta hezurren gai-nean eseri nintzen. Soinua isildu zenean, berrizhartu nuen pala, eta etengabe egin nituen bost-garren ilara, seigarrena eta zazpigarrena. Nirebularraren pareraino iristen zen jada horma.Berriz ere gelditu nintzen, eta zuziei hormarengainetik eutsiz, barruko irudirantz bideratunituen izpi ahul batzuk.

Garrasi ozen eta zorrotz batzuek, bat-bateanlehertu baitziren irudi kateatuan, atzerantz botaninduten ia. Une labur batez duda egin nuen,dardarka hasi nintzen. Ezpata zorrotik aterata,sakonunea haztatzen hasi nintzen; baina buruta-

pen bakar bat aski izan nuen sosegatzeko. Kata-konben hesi sendoan ipini nuen eskua, eta lasai-tuta geratu nintzen. Hurbildu nintzen hormara;garrasika ari zenaren oihuei erantzun nien.Oihartzun egin nien, lagundu nien, oihuen bolu-mena eta indarra gainditu nituen. Hori egin, etaoihularia isildu egin zen.

Gauerdia zen, eta bukatzen ari nintzen egite-koa. Osatuak nituen zortzigarren, bederatziga-rren eta hamargarren ilarak. Bukatuta neukanhamaikagarren eta azkenaren parte bat; harribat baino ez zitzaidan geratzen ipini eta finka-tzeko. Harri haren zamarekin borrokatu nintzen;erdizka jarri nuen behar zuen lekuan. Baina unehorretan buruko ileak laztu zizkidan barre apalbat atera zen sakonunetik. Ahots triste bat etorrizen hurrena, Fortunatoren ahotsa zela nekezezagutu nuena.

—Ja, ja! Ja, ja! Oso ona zure adar jotze hau,izugarri ona, bai. Barrea gogotik egingo duguhonen kontura jauregian! Ja, ja! Gure ardoa eda-nez gainera! Ja, ja!

—Amontilladoa! —esan nuen.

—Ja, ja! Bai horixe, Amontilladoa. Baina ez alda berandutzen ari? Nire emaztea eta gainerako-ak ez al ditugu jauregian zain edukiko? Tira, goa-zen.

—Bai —esan nion—, goazen.—Jainkoaren izenean, Montresor!—Bai, Jainkoaren izenean!Baina alferrik egon nintzen hitz haien eran-

tzunaren zain. Pazientzia galtzen hasi nintzen.Ozen deitu nuen.

—Fortunato!Erantzunik ez. Berriz deitu nuen.—Fortunato!Erantzunik ez ordukoan ere. Suzi bat sartu

nuen irekita geratzen zen zulotik, eta barrurabota nuen. Kaskabiloen hotsa izan zen erantzunbakarra. Gaizkitzen hasi nintzen katakonbetakohezetasun hartan. Presaka jarri nintzen lanabukatzera. Ipini nuen azkeneko harria berelekuan eta zementua erantsi nion. Berriz osatunuen hezurren multzoa horma-lan berriaren kon-tra. Gizaldi erdi batez ez da izan hura ukitu duenkristaurik. In pace requiescat!

Marie Rogêten misterioa«Morgue kaleko hilketak»en jarraipena

Es giebt eine Reihe idealischer Begeben-heiten, die der Wirklichkeit parallel lauft. Sel-ten fallen sie zusammen. Menschen und zufa-lle modifieiren gewohulich die idealische Bege-benheit, so dass sie unvollkommen erscheint,und ihre Folgen gleichfalls unvollkommensind. So bei der Reformation; statt des Protes-tantismus kam das Lutherthum hervor.

«Izaten dira gertaera sail idealak benetakogertaeren pare joaten direnak. Gutxitan etor-tzen dira bat. Gizonek eta zirkunstantziekaldatzen dute gehienetan gertaeren ibilbideideal hori, eta, hortaz, ez da ibilbide perfektuagertatzen, eta, modu berean, haren ondorioakere ez dira perfektuak izaten. Halaxe gertatuzen Erreformarekin; luteranismoa etorri bai-tzen protestantismoaren ordez.» — NOVALIS.Moralische Ansichten.

Pertsona gutxi da, baita pentsalari sosega-tuenen artean ere, izadiaz gaindikoaren erdi-sineste lauso baina hala ere zirraragarri batekinoiz asaldatu ez duena, kointzidentzia hainzoragarriak gertatzen baitira, non, kontzidentziahuts gisa, adimenak ezin baititu ulertu. Senti-mendu horiek —zeren aipatu ditudan erdi-sines-te horiek ez baitute sekulan izaten pentsamen-duaren indar betea—, sentimendu horiek nekezdesagertuko dira, baldin eta ez bada zoriarendotrinara jotzen, edo, teknikoki esaten zaionbezala, Probabilitateen Kalkulura. Baina kalkuluhori, berez, matematikoa da huts-hutsik; eta erahorretan bitxikeria batera iristen gara, alegia,zientziarik zehatzen eta zurrunena aplikatzenzaiola espekulazio ukiezinenaren lanbro etaespiritualtasunari.

Kaleratzeko eskatu dizkidaten xehetasunharrigarriek, denboraren sekuentziari dagokio-nez, nekez uler daitekeen kointzidentzia sailbaten adar nagusia osatzen dute; eta sail horrenbigarren mailako adarra, edo azkena, irakurleguztiek ezagutuko dute, New Yorken gertatu zenMary Cecila Rogers neskatxaren hilketan.

Duela urtebete edo, Morgue kaleko hilketakizeneko artikulu batean nire adiskide AugusteDupin jaunaren adimenaren ezaugarri aipagarribatzuk deskribatzen ahalegindu nintzenean, ezzitzaidan burutik pasa gai berari helduko nionikberriz ere. Dupinen ezaugarri horiek deskriba-tzea zen nire asmoa; eta asmo hori osorik betezen Dupinen nolakotasuna agerian jarri zutenzirkunstantzia sail lazgarri hartan. Banuen besteadibide batzuk aipatzea, baina gehiagorik eznuen frogatuko. Geroago gertatuek, nolanahiere, beren bilakaera txundigarrian, bestelakoxehetasunetara eraman naute, eta xehetasunhoriek indarrez ateratako aitorpenen itxura izan-go dute. Azkenaldi honetan entzun dudanaentzun ondoren ordea, harrigarria litzateke isil-pean uztea aspaldi entzun eta ikusi nuena.

Madame L’Espanaye eta haren alabarenheriotzen tragedia argitu ondoren, Dupin jaunakberehala galdu zuen gertaera hari buruzko inte-resa, eta segituan itzuli zen bere ameskeria tris-teen usadio zaharretara. Abstrakziorako joerabainuen neuk ere, berehala egin nintzen usadiohaien kide; eta, Faubourg Saint Germaineko gela

beretan jarraitzen genuelarik, etorkizunariburuzko kezkak baztertu, eta lasai-lasai murgil-du ginen orainean, gure inguruko mundu asper-garria ametsetan bilbatzen jarraitzeko.

Amets haiek ordea eten egiten ziren noizeanbehin. Aise ulertuko da Morgue kaleko dramannire adiskideak izan zuen eginkizunak zenbate-rainoko zirrara eragin zion paristar poliziari. Guz-tiz ezaguna egin zen Dupinen izena poliziakokideen artean. Misterioaren hariak lotzeko erabi-li zituen indukzioen nolakoa ez baitzion inoizagertu Prefektuari, ezta beste inori ere —niriizan ezik—, ez da noski harrigarria jendeak auzihau ia-ia miragarritzat jotzea, edota Dupinengaitasun analitikoak intuizioaren sona hartzea.Zintzotasunak, berez, aurreiritzi hori zuen ororiegia esatera bultzatzen zuen Dupin; baina nagi-tasunak galarazten zion berarentzat interesaaspaldi galdua zuen gai bati berriz ere heltzea.Horrela bada, poliziaren begiratuen objektubihurtu zen Dupin; eta ez ziren gutxi izaten Pre-fekturan haren zerbitzuak eskatzen zituztenkasuak. Marie Rogêt izeneko neska gazte batenhilketa izan zen kasu aipagarrienetako bat.

Kasu hau Morgue kaleko izugarrikeria gerta-tu eta bi urte geroago izan zen. Marie —izen-abi-zenek berehala gogoraraziko dituzte, antzaren-gatik, neska zigarro-saltzaile zoritxarrekoare-nak—, Estelle Rogêt alargunaren alaba bakarrazen. Txikitan hil zitzaion aita, eta haren heriotzazgeroztik eta gure kontakizunaren ardatza osa-tzen duen asasinatzea baino hemezortzi hilabe-te lehenago arte, elkarrekin bizi izan ziren ama-alabak Rue Pavée Saint André-n, amak, Marierenlaguntzarekin, ostatu bat gobernatzen baitzuenhan. Horrelaxe egon ziren gauzak, harik eta nes-katxak hogeita bi urte bete, eta haren edertasu-nak lurringile baten arreta erakarri zuen arte.Lurringileak denda bat zeukan Palais Royalgobehealdean, eta auzoa betetzen duten abentura-zale amorratuek osatzen zuten gehienbat harenbezeria. Monsieur Le Blanc ondo asko kontura-tzen zen zer-nolako abantailak zekarzkion Marieederra bere dendan saltzaile edukitzeak; etaneskak gustura hartu zuen gizonaren eskaintzaeskuzabala, ez ordea neskaren amak, harkzalantzak zituen-eta harreman hartaz.

Dendariak pentsatu bezala joan ziren gauzak,eta laster famatu zuen denda grisette biziarenxarmak. Emango zuen neskak urtebete-edo hanlanean, eta halako batean dendatik desagertuzen, haren miresleen txundimenerako. MonsieurLe Blanc-ek ezin zuen neskaren desagertzeaesplikatu, eta larritasunak eta izuak erotu beha-rrean zeukaten Madame Rogêt. Egunkiariekberehala heldu zioten gaiari, eta, polizia ikerke-tak egiten hastekotan zela, han agertu zen oste-ra Marie, aste bete igaro ondoren, goiz ederbatean, bere ohiko salmahaian, osasuntsu bainanolabaiteko aire tristeaz. Berehalakoan etenziren galdeketa guztiak, pribatuak izan ezik.Monsieur Le Blanc-ek erabateko ezjakintasunaargudiatu zuen, lehen bezala. Mariek, eta orobatamak, galdetzen zitzaienean, gauza bera eran-tzuten zuten beti, landaldean eman zuela azke-neko astea, ahaide baten etxean. Era horretanpixkana-pixkana isildu zen auzia, eta ahaztuzitzaien gehienei; zeren neskak, lotsagabeenjakin-minetik libratzeko noski, agur egin baitzionlurrin saltzaileari, eta amaren egoitzaren babe-

saren bila joan zen berriz Rue Pavée SaintAndrée-ra.

Etxera itzuli eta handik bost bat hilabetera,neskaren adiskideak guztiz larritu ziren hurabigarrenez desagertu zenean. Hiru egun igaroziren, eta inork ez zekien ezertxo ere neskariburuz. Laugarren egunean Sena ibaiko uretanaurkitu zen gorpua, Rue Saint Andréko auzoarenibaiertzetik gertu, Barrière du Rouleko auzobakartutik oso urruti ez dagoen gune batean.

Hilketa honen izugarrikeriak (zeren berehalaikusi baitzen hilketa kasua zela), biktimaren gaz-tetasun eta edertasunak, eta, ororen gainetik,ezaguna izateak, bat egin zuen denak paristarsentikorren gogoan zirrara sakona eragiteko.Hainbesterainoko eragina, hain zabala eta sako-na, izan duen antzeko gertaerarik ez dut gogora-tzen. Zenbait astez, une hartako politika gaiakere ahantzarazi zituen gai erakargarri honen gai-neko eztabaidak. Prefektuak ohiz kanpoko lanaegin zuen; eta, esan gabe doa, Parisko poliziarenindar guzti-guztiak jarri ziren kasu hau argitzera.

Gorpua aurkitu zen unean, ez zen pentsatuhiltzailea gai izango zenik, ez denbora askoan

behintzat, berehala abian jarri zen ikerketariitzuri egiteko. Astebete igaro ez zen arte ez zenbeharrezkotzat jo sari baten eskaintzea; etahasieran mila libera baino ez zen eskaini. Bitar-tean ahaleginean jarraitu zuen ikerketak, ez betizuhur, eta jende askoren galdeketa egin zen,xede jakinik gabe ordea; eta bitarte horretan,misterioaren argibiderik ez baitzen batere aurki-tzen, herritarrak nabarmen hasi ziren larritzen.Hamargarren egunean pentsatu zen komeniga-rria izango zela hasieran proposaturiko kopuruabikoiztea; eta, azkenean, aurkikuntzarik batereerdietsi gabe igaro baitzen bigarren astea ere,eta kontuan izanik kaleko istilu larri samarretangauzatzen hasi zela paristarrek poliziaren kontrabeti izaten duten iritzi txar hori, bere gain hartuzuen Prefektuak hogei mila liberaren eskaintzaegitea “hiltzailearen salaketa” lortzeko, edo, fro-gatzen bazen pertsona batek baino gehiagokizan zuela hartan zerikusia, “edozein hiltzailerensalaketa” lortzeko. Sari horrekin batera zetorrenadierazpenean, barkamen osoa agintzenzitzaion hiltzailearen kontrako deklaraziorikegingo zuen konplizeari. Prefektuaren iragar-

kiak, agertzen zen leku guztietan, hiritar batzor-de baten idazki pribatua zekarren erantsita, Pre-fekturak agintzen zuen kopuruaz gainera bestehamar mila libera eskaintzen zituena. Hogeitahamar mila liberatik gorakoa zen beraz sariosoa, izugarrizko dirutza, kontuan hartzen badu-gu neskaren jatorri apala, eta deskribatu denbezalako izugarrikeriek hiri handietan izatenduten maiztasuna.

Ziur zeuden denak berehala argituko zela hil-keta honen misterioa. Baina, argitasuna ekarrikozutela ziruditen bizpahiru atxiloketa egin zirenarren, ezer ez zen atera susmagarri ziren petso-nak inplika zitzakeenik; eta berehala askatuzituzten. Harrigarria ematen badu ere, gaiariburuz argitasunik eskain zezakeen daturik bate-re gabe igaro zen gorpuaren aurkikuntzarenondorengo hirugarrengo astea, eta hala ere ezzen ez Dupinen ez neure belarrietara jendearenburuak hainbesteraino berotu zituen gertaeraharen aipamenik iritsi. Gure arreta osoa hartzenzuten ikerketetan sartuta geundelarik, ia hilabe-te osoa joan zitzaigun ez bata ez bestea kaleraatera ez ginena, ez genuen bisitaririk hartu, eta

egunkariak irakurtzerakoan politikazko artikulunagusiei begiratu arin bat baino gehiago ezgenien egiten. G....k berak ekarri zigun hilketa-ren aurreneko albistea. 18...ko uztailarenhamahiruaren arratsaldeko lehen orduan etorrizitzaigun, eta berandu arte geratu zen gurekin.Haserre zegoen hiltzaileak aurkitzeko ahaleginguztiek huts egin ziotelako. Bere ospea —halaxeesan zuen, bere paristar doinu berezi harekin—kinka larrian zegoen. Ohorea bera ere auzitanzeukan. Beragan finkatuak zituen jendearenbegiak; eta ez omen zegoen egin nahi ez zuensakrifiziorik, baldin eta misterioaren argitzekobazen. Bukatzeko, hizketaldi xelebre samarraegin zuen, Dupinen zuhurtzia izendatu zuenarikunplitu bat eginez, eta zuzenean egin zion hariproposamen dudarik gabe eskuzabal bat, zehatzagertzeko libre sentitzen ez naizena, nire konta-kizunaren mamiarekin, berez, zerikusirik ezbaitu gainera.

Kunplituari ahal izan zuen ondoena uko eginzion nire adiskideak, baina proposamena segi-tuan onartu zuen, nahiz eta haren abantailakguztiz behin-behinekoak izan. Puntu hori eraba-

kita, hizketan jarraitu zuen Prefektuak, bereikuspuntua agertuz, aldizka poliziak jasotakolekukotasunei buruzko iruzkin luzeak tartekatuz,lekukotasun haiek ez baikenituen oraindik esku-ra. Luze mintzatu zen, eta, dudarik gabe, osomodu jakingarrian; nik noizean behin iradokizu-nen bat egiten nuen, gauak mantso-mantsoaurrera egiten zuen artean. Dupinek, bere ohikobesaulkian eroso eserita, errespetuzko arretarenirudi betea eskaintzen zuen. Elkarrizketak iraunzuen artean jarrita eduki zituen betaurrekoak;eta haien kristal berdeen atzealdera egin nuenbegiratu bat aski izan nuen jakiteko lotan emanzituela, gustura bezain isilik, Prefektuak aldeegin zuen arteko zazpi edo zortzi ordu astunak.

Goizean, Prefekturan, behar genituen dekla-razio guztiei buruzko txosten oso bat eskuratunuen, eta, zenbait prentsa bulegotan, gertaeratriste honi buruzko informazio interesgarria argi-taratu zuten egunkari guztien kopia bana. Bate-re zalantzarik gabe bazter zitekeena kenduta,hauxe zen, osorik, informazioa:

Marie Rogêt 18...ko ekainaren hogeita bikoigande goizeko bederatziak aldean atera zen

bere amaren etxetik, Rue Pavée St. Andrékalean. Etxetik ateratzean, Monsieur Jacques St.Eustache delako bati, eta harixe bakarrik, Ruedes Drômes-en bizi zen izeba batekin eguna iga-rotzeko asmoa zuela adierazi zion neskak. Ruedes Drômes hori kalexka labur eta estu bat da,baina jende asko bizi dena; ez dago ibai ertzetikurruti, eta bi milia inguruko distantziara dagoMadame Rogêten ostatutik, biderik zuzenenahartuta. St. Eustache hori Marieren senargai ofi-zialtzat onartua zen, ostatuan bizi zen, eta han-txe egiten zituen jatorduak ere. Ilunabarreanemaztegaiaren bila joatekoa zen, etxera lagun-tzeko gero. Arratsaldean euria gogor bota zuenordea; eta, Mariek gaua izebaren etxean pasatu-ko zuela pentsatuz (halakoetan lehenago ereegin izan zuen bezala), St. Eustacheri ez zitzaionbeharrezko iruditu agindutakoa betetzea. Gau-tzen hasi zuenean, Madame Rogêti (edadekoandre eria zen, hirurogeita hamar urtekoa),entzun omen zioten esaten “Marie ez zuelaberriz ikusiko”, baina hitz haiei orduan ez zieninork jaramonik egin.

Astelehenean jakin zen neska ez zela Ruedes Drômesera joan; eta eguna neskaren arras-torik aurkitu gabe joan zenean, beranduko bila-keta bat egin zen hiriko zenbait tokitan eta hiriinguruan. Alabaina, neska desagertu eta lauga-rren eguna arte ez zen aurkitu neskari buruzkodatu baliagarririk. Egun hartan (asteazkena,ekainaren hogeita bosta), Monsieur Beauvaisdelako batek, Marieri buruzko galderak egitenibilia baitzen adiskide batekin Barrière du Roule-ren inguruan, alegia, Rue Pavée St. Andrérenaurrez aurre dagoen Senaren ertzean, jakin zuenarrantzaleek gorpu bat aurkitu zutela uretan, etaibai ertzera atera berria zutela. Gorpua ikusi zue-nean, Beauvaisek, hasieran duda egin bazuenere, lurrin dendako neska zela adierazi zuen.Lagunak Beauvaisek baino lehenago ezagutuzuen gorpua.

Aurpegia odol gatzatuaz zikindua zuen, etaahotik ere bazerion odol pixka bat. Aparrik ezzitzaion ikusten, itoengan gertatu ohi den beza-la. Zelula ehunek ez zuten kolorea galdua. Ezta-rri aldean ubelduak zituen, eta hatzen markak.Bularraren gainean gurutzatuak zituen besoak,

eta zurrunduta zeuden. Eskuineko eskua itxitazegoen; ezkerrezkoa erdizka irekia. Ezkerrekoeskumuturrean bi azal-urratu zituen, biribilak,soken ondoriozkoak itxuraz, edo behin bainogehiagotan bildutako soka batek eraginak.Eskuineko eskumuturraren parte batean ereurratu handiak ageri zituen, eta orobat bizkarral-de osoan, omoplatoetan bereziki. Arrantzaleeksoka batez lotu omen zuten gorpua, lehorreraateratzeko, baina azaleko urradurak ukitu gabe.Lepoko haragia oso hazia zuen. Ebakirik ez zego-en itxuraz, ezta kolpeen ondoriozko izan zite-keen ubeldurarik ere. Kordoi puska bat aurkituzitzaion lepoan, hain estu lotua non ikusi ere ezbaitzen egiten, eta ezkerrezko belarriarenazpian geratzen zen korapilo batez lotua. Askizen kordoi hura heriotza eragiteko. Sendagileenlekukotasuna segur mintzatzen zen zenduarenbertuteaz. Eragin omen zioten neskari, halazioen txostenak, bortizkeriarik gogorrena. Aurki-tu zutenean, gorpuaren egoera ez zen oztopoizan adiskideek ezagut zezaten.

Soinekoa guztiz urratua zegoen, eta nahasia.Gonaldeko zerrenda bat, oin bat zabal, erauzia

ageri zen beheko azpilduratik gerri alderaino,baina guztiz puskatu gabe. Gerriaren inguruanzegoen, hiru bider tolestua, eta korapilo modukobatez atzealdean lotua. Soinekoaren azpiko jan-tzia muselina finezkoa zen; eta hartatik zortzihatz zabaleko zerrenda bat zegoen kendua,ardura handiaz eta oso modu erregularrean.Zerrenda hura lepoaren inguruan lotuta aurkituzuten, ez estu, baina bai korapilo sendo batezsegurtatua. Muselinazko zerrenda honen etakordoiaren gainean, txano baten hariak zeudenerantsita, eta haietatik zintzilik ageri zen txanoabera. Txanoaren hariak lotzen zituen korapiloaez zen emakumeek egin ohi duten modukoa,aldiz, marinel korapiloa zen.

Identifikatu ondoren, gorpua ez zuten era-man, egiten den bezala, gorputegira (betebeharhori ez baitzen beharrezko ikusi), aldiz, berehalalurperatu zuten, lehorrera atera zuten lekutik ezurruti. Beauvaisen ahaleginei esker, ahalik etaluzaroena gorde zen auzia isilpean, eta zenbaitegun pasa zen jendearen interesa piztu aurretik.Astekari batek, nolanahi ere, heldu zion azke-nean gaiari; atera zuten lurpetik gorpua, eta

berriz aztertu zuten; baina ezer ez zen aurkitulehendik ezagutzen ez zenik. Oraingoan, nola-nahi ere, zenduaren amari eta adiskideei eraku-tsi zitzaizkien jantziak, eta haiek berretsi zutenMariek etxetik alde egin zuenean soinean zera-matzan jantzi berak zirela.

Bitartean, ordutik ordura areagotzen zennahasmena. Pertsona bat baino gehiago atxilotueta utzi zuten libre. St. Eustache bereziki susma-garri gertatu zen; izan ere, hasieran, ezin izanzuen Marie etxetik desagertu zen igandean eginzituen joan-etorrien berri zehatzik eman. Geroa-go, ordea, idatzi batzuk eman zizkion MonsieurG...ri, xehe-xehe delako eguneko ordu guztienberri zehatza ematen zutenak. Denbora pasa etaez baitzegoen aurkikuntzarik, ehunka zurrumu-rru zabaldu zen, elkarren kontrakoak, eta kaze-tariek gauza bat bestearen atzetik iradokitzenzuten. Haien artean, Marie Rogêt oraindik bizirikzegoela zioena eman zuen atentzio gehiena, ale-gia, zoritxarreko beste neskaren batena zelaSenan aurkitutako gorpua. Egokiago dela ustedut aipatu iradokizuna agertzen du-ten zenbaitpasarte irakurleari ezagutaraztea. Pasarte horiek

L’Etoileko artikulu batzuen hitzez-hitzezko itzul-penak dira, egunkari hori, normalean, nahikotxukun idatzia izaten baita.

«Mademoiselle Rogêtek igande goizean aldeegin zuen amaren etxetik, 18... urteko ekainarenhogeita bian, bere izebari, edo beste ahaiderenbati, bisita egiteko helburu aitortuaz, Rue desDrômes-en. Ordu horretatik aurrera, ez dirudiinork berriz ikusi zuenik. Ez dago neskaren ezaztarrenik ez albisterik batere... Inortxo ere ezda agertu ikusi zuenik, egun horretan, amarenetxea utzi zuenez geroztik... Baina, Marie Rogêtigandeko bederatziak ondoren bizien munduanzegoela dioen frogarik ez badugu ere, orduhorretaraino bizirik zegoelako frogak baditugu.Asteazken eguerdian, hamabietan, emakumebaten gorpua aurkitu zen Barrière de Roule-koibai ertzean, uretan igeri. Hala, amaren etxeautzi eta hurrengo hiru orduetan jaurtiki zutelaMarie Rogêt ibaira pentsatuta ere, hiru egunbaino ez ziren pasa etxetik atera zen uneazgeroztik, hiru egun, orduren bat gorabehera.Baina zentzurik ez du pentsatzeak hilketa, baldineta hil bazuten, hiltzaileek gauerdia baino lehe-

nago gorpua ibaira jaurtikitzeko aukera izatekobezain goiz egin zela. Halako krimen izugarrienerrudun direnek, nahiago izaten dute iluntasunaargia baino... Konturatzen gara beraz, ezen,Marie Rogêtena balitz ibaian aurkitu zen gorpua,bi egun eta erdi emango zituela uretan, hirugehienera jota. Esperientziak erakusten duenez,itotakoen gorpuak uretara jaurtikitzen badira,edota pertsona bat bortxaz hil eta haren gorpuaberehala uretara jaurtitzen bada, seitik hamaregunerako bitartea behar izaten du gorpuakusteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, urazalera igotzeko. Kanoikada bat tirata ere gorpubat dagoen lekuan, bost edo sei egunez urpeanegon ondoren azaleratzen bada, berriz murgildu-ko da, bere horretan utziz gero. Baina, galdetzendugu guk, zer zuen bada kasu honek izadiarenohiko bideetatik apartatzeko? Egoera lazgarrihorretan, astearte gaua arte eduki izan balitzgorpua ibai ertzean, aurkituko zen hiltzaileenaztarrenen bat. Dudazko puntua da orobat gor-pua hain azkar azaleratu izana, baita bi egunezhilda egon ondoren jaurtiki bazuten ere. Eta,areago, gauza nekeza dirudi krimen honen

tamainako gauza bat egiteko gai diren pertsonadoilorrek, uretan murgilaraziko zuen zamarikipini gabe jaurtikitzea gorpua ibaira, zama erans-tea oso erraza zutenean».

Ondoren argudiatzen du kazetariak gorpu-tzak egon behar zuela uretan «ez hiru egunbakarrik, baizik eta, gutxienez, bost aldiz hiruegun», zeren, hain baitzegoen usteldua, nonBeauvaisek oso nekez ezagutu baitzuen. Azkenpuntu hori, nolanahi ere, ez zen inondik inoraonartu. Itzultzen jarraitzen dut:

«Zertan oinarritzen da beraz M. Beauvaisgorpu hura zalantzarik gabe Marie Rogêtena zelaesateko? Soinekoaren mahuka jaso zuen, etaesan zuen aurkitu zituela neskaren nortasunazzalantzarik uzten ez zioten marka batzuk. Jen-deak, oro har, marka horiek orbainenak-edoizango zirela pentsatu zuen. M. Beauvaisek gor-puaren besoa igurtzi eta ilea aurkitu zuen —pen-tsa daitekeenez, guk uste, batere erabakigarriaez den gauza—, mahukaren barruan beso bataurkitzea bezain froga eskasa. M. Beauvais ezzen ostatura itzuli gau hartan, aldiz, arratsalde-ko zazpietan, asteazkenean, abisua bidali zion

Madame Rogêti bere alabari buruzko ikerketetanari zirela. Onartzen badugu Madame Rogêt,adina eta pena zirela-eta, ez zela identifikaziorajoateko gai (eta hori asko onartzea da), izanbehar zuen baten bat bertara joan eta ikerketenberri jakitea merezi zuela pentsatuko zuena, bal-din eta uste bazuen gorputza Marierena zela.Inor ez zen agertu. Ezer ez zen esan ez entzungai honi buruz Rue Pavée St. Andrén etxe bere-ko biztanleen belarrietara iritsi zenik. M. St. Eus-tachek, Marieren senargaiak, haren amarenetxean ostatuz baitzegoen, hurrengo goiza arteez zuela ezer entzun bere emaztegaiaren gor-puaren aurkikuntzaz deklaratu du, orduan joanomen zitzaion M. Beauvais gelara eta eman bai-tzion albistea. Halako albistea izateko, oso hotzhartu zuela iruditzen zaigu».

Modu horretan, Marieren ahaideen aldetikaxolagabe jokatuko zutelako ideia sortzeko aha-legina egiten zuen aldizkariak, ahaideek gorpuaneskarena zela pentsatzearekin adosten ezzena. Hona kazetariaren iradokizunak: Mariek,bere adiskideen laguntzarekin, hiritik alde eginzuen kastitatearen kontrako kargu ziren arra-

zoiengatik; eta adiskide horiek, Senan gorpu bataurkitu zelarik, bai baitzuen nolabaiteko antzikneskarekin, hartaz baliatu ziren Marieren herio-tza jendeari sinestarazteko. L’Etoile ordea laste-rregi zebilen berriz ere. Argi frogatu zen ez zelaizan, pentsatu zen bezala, axolagabekeriarikbatere; atsoa ikaragarri ahul zegoela, eta hainzegoela asaldatua, non ezertaz arduratzeko ezbaitzen gai, eta St. Eustache, albisteak hotz jaso-tzetik urrun, minak guztiz jota utzi zuela, etahain aztoratuta zegoela, non adiskide eta ahaidezuen bati eskatu behar izan baitzion M. Beauvai-sek har zezala St. Eustacheren ardura, eta ezzion utzi gorpua lurpetik atera ondorengo azter-ketara joaten. Areago, nahiz eta L’Etoilek baies-ten zuen gastu publikoen kargura lurperatu zelabigarrenez gorpua, familiak uko egin ziola hilobipribatu baten eskaintza onuragarri bati, etaahaiderik ez zela batere agertu elizkizunetara,nahiz eta, esan dudan bezala, horiek denak ziur-tatzen zituen L’Etoilek zabaldu nahi zuen ideiaazpimarratzeko xedeaz, hala ere, argi frogatuzen hura guztia ez zela hala gertatu. Aldizkariberaren hurrengo ale batean, Beauvaisen bera-

ren gainean susmoa sortzeko ahalegina agerida. Honela dio idazleak:

«Hala bada, aldaketa bat gertatu da auzian.Esan digutenez, behin, Madame B... bat zegoelaMadame Rogêt-en etxean, M. Beauvaisek, kaleraateratzekotan baitzen, esan omen zion andrearijendarme bat etorriko zela, baina hark, MadameB.k alegia, ez ziola ezer esan behar bera itzul-tzen ez zen arte, eta berak esango zizkiola jen-darmeari esan beharreko guztiak... Gauzak dau-den bezala, badirudi M. Beauvais-ek aurrez pen-tsatua zuela auzi osoa. Ezin da urrats bat ereegin M. Beauvais gabe; zeren, edozein bide har-tuta ere, harekin topo egingo baituzu... Zerbai-tengatik ere, berak izan ezik, inork ez duela iker-ketan ezer egin behar erabaki du, eta gizonezkoahaideak apartatzen moldatu da, oso modubitxian gainera, haien kexuek adierazten dute-nez. Bereziki ahalegindu da nonbait ahaideek ezdezaten gorpua ikusi».

Ondoren gertatuak kolore pixka bat emanzien Beauvaisengana modu horretan zuzenduziren susmoei. Neska desagertu baino egunbatzuk lehenago Beauvaisen bulegora joan zen

bisitari batek, nagusia kanpoan zela, arrosa batikusi omen zuen ateko sarrailan, eta Marie izenasarrailaren ondoan zintzilik zegoen arbel bateanidatzirik.

Aldizkarietatik atera genuenaren arabera,Marie gaizkile talde baten biktima izan zela zennonbait jendearen susmoa, haiek eraman zutelaibaira, haiek eraso ziotela eta hil zutela. Le Com-merciel, nolanahi ere, oso eragin handia zuenaldizkaria, gogor saiatu zen ideia horren kontra.Hango zutabeetako pasarte bat edo bi aldatukodut hona:

«Ziur gaude orain arteko ikerketa, Barrièredu Roule aldera zuzendua izan den neurrian,aztarren faltsu baten bidetik egin dela. Ezinezkogauza da Marie bezalako emakume bat, ehunkalagunek ondo ezagutzen zutena, inork ikusi gabehiru etxe multzotatik igaro izana, zeren ikusizuenak ondo gogoan izango baitzuen, Marie eza-gutzen zuten guztiei interesatzen baitzitzaien.Kaleak jendez beterik zeudenean atera zen etxe-tik... Dozena bat pertsonak ezagutu gabe, ezi-nezkoa da neska Barrière du Roule-ra edo Ruedes Drômes-era joan izana; hala ere, inor ez da

agertu amaren etxetik kanpo ikusi zuenik, etaneska kalera atera zelako frogarik ere ez dago,ez bada hark adierazitako asmoekin zerikusiadutenak. Soinekoa urratua zuen, gorputzareninguruan bildua, eta lotua; eta era horretan era-man zuten gorpua, fardel bat balitz bezalaxe.Baldin eta hilketa Barrière du Roule-n eginbazen, ez zen horrelako gauzaren beharrik izan-go. Gorpua Barrièretik gertu aurkitu izana ez dauretara jaurtiki zen lekuaren erakusgarria... Zori-txarreko neskaren azpiko gona baten zati bat, bioin luze eta oin bat zabal, erauzia zegoen etaneskaren kokotzaren azpian lotua, buruarenatzealdetik, garrasirik egin ez zezan seguraski.Musuzapirik ez zuten morroiek egina da hori».

Prefektua gugana etorri baino egun bat edobi lehenago, alabaina, informazio garrantzitsuairitsi zitzaion poliziari, itxuraz Le Commerciel-enargudioen parte nagusia ezeztatzen zuena. Bimutil kozkor, Madame Deluc baten semeak,Barrière du Rouletik gertuko basoan jolaseanzebiltzala, arboladi sarri batean sartu ziren uste-kabean; ba omen dira han hiru edo lau harrihandi, eserleku moduko bat osatzen dutenak,

beren atzealde eta aulkitxoarekin. Goiko harriangonazpiko zuri bat zegoen; bigarrenean, lepokozapi bat, zetazkoa. Eguzkitako bat, eskularruaketa sakelako zapi bat ere aurkitu zituzten.Zapiak Marie Rogêt izena zuen brodatua. Soine-ko baten puskak agertu ziren inguruko sasietan.Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden,eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor batenerakusgarriak. Leku haren eta ibaiaren artekobidean, hesiak altxata zeuden, eta lurrean berrizzama astunen bat arrastaka eramana izan zela-ko seinaleak ageri ziren.

Astekari batek, Le Soleilek, komentariohauek egiten zituen aurkikuntzaz, Parisko aldiz-kari guztien sentimenduaren oihartzun zirenak:

«Gauza haiek, argi dago, gutxienez azkenhiru edo lau asteak zeramatzaten han; euriareneraginez hondatuak eta lizunduak zeuden, etalizunak elkarri erantsiak. Belarra hazia zegoenhaien inguruan eta gainean. Eguzkitakoarenzeta gogorra zen, baina barrutik elkarri itsatsitazeuden izpiak. Goialdea tolestua zegoen, osoriklizundua eta usteldua ageri zen, eta hautsi eginzen zabaltzean. Sasiek urratutako soinekoaren

puskak hiru bat hatz zabal eta sei hatz luzeziren. Puska bat soinekoaren azpildurarena zen,eta pasaratua zegoen; gonaren zatia zen bestepuska, ez azpildurarena. Erauzitako puskak ema-ten zuten, eta sasi arantzatsuan zeuden, lurretikoin bat gora edo... Dudarik ez dago, beraz, aur-kitu dela doilorkeria beldurgarri honen gertale-kua».

Aurkikuntza haren ondoren deklarazio gehia-go etorri zen. Madame Deluc-ek adierazi zuenerrepideko ostatu baten jabe zela. Ostatua ibaia-ren ertzetik bertan samar zegoen, Barrière duRoule-ren aurrez aurreko aldean. Auzoa bakartiada oso. Hiriko jenderik bihurriena igandeetanjoaten den ohiko lekua da, eta ibaia txalupetangurutzatuz iristen dira hara. Delako igandearenarratsaldean, hirurak inguruan, neska gazte batiritsi omen zen ostatura, azal iluneko gizon gaztebat lagun zuela. Ostatuan egonaldi bat eginondoren, inguruko baso ilunen aldera abiatuomen ziren. Madame Deluc-i atentzioa emanzion neskak zeraman soinekoak, hila zen fami-liarteko batek eraman ohi zuen baten antza zela-eta. Lepoko zapi bat gertatu omen zitzaion bere-

ziki nabarmena. Bikoteak alde egin eta handikgutxira, gizatxar batzuk azaldu omen ziren, lai-nezaz beteta; jan eta edan ondoren, ordaindugabe, gizonaren eta neskaren bide beretik aldeegin omen zuten, ilunabarrean itzuli ziren osta-tura, eta atzera gurutzatu zuten ibaia, ikaraga-rrizko presaz nonbait.

Ilundu eta handik gutxira, arratsalde hartanbertan, emakume baten garrasiak entzun zituz-ten Madame Deluc-ek eta haren seme zaharre-nak ostatutik gertu. Garrasiak ozenak ziren,baina berehala isildu omen ziren. MadameDeluc-ek, basoan aurkitu zen lepoko zapia ezezik, gorpuan aurkitu zen soinekoa ere ezagutuzuen. Valence izeneko omnibus gidari batekadierazi zuen halaber Senako ferry batean ikusizuela Marie Rogêt, delako igandean, gazte azal-ilun batekin. Berak, Valencek, ezagutzen omenzuen Marie, eta ezin zuen nahastuta ibili neska-ren nortasuna zela-eta. Basoan aurkitutakogauza guztiak identifikatu zituzten Marierenfamiliartekoek.

Beste puntu bati ere bazegozkien Dupinekeskatuta egunkarietatik bildu nituen deklarazio

eta datuak; baina puntu horren ondorioakgarrantzitsuagoak ziren nonbait. Deskribatuberri dudan arropen aurkikuntzaren ondorenean,segituan, Marieren senargai St. Eustacherengorpu bizigabea, edo kasik bizigabea, aurkituzen ordurako denek laidoaren gertalekutzatzuten hartatik gertu. Laudanum idazkia zuenbotilatxo bat, hutsik, azaldu zen gizonaren ondo-an. Pozoiaren kiratsa zerion gizonaren arnasari,eta hitzik egin gabe hil zen. Gutun bat aurkituzitzaion gorputzean, labur-laburra, Marieganakomaitasuna berresten eta bere burua hiltzekoasmoa adierazten zuena.

—Esan beharrik ere ez dago —adierazi zuenDupinek, nire oharren azterketa amaitu zue-nean—, Morgue kalekoa baino askoz ere kasuzailagoa dela hau; puntu garrantzitsu batean daharen desberdina. Krimen hau, higuingarriabada ere, arrunta da. Ez du ezer berezirik. Kon-turatuko zara, arrazoi horrexengatik, kasu erra-za zela uste izan dela, baina, arrazoi horrengatikberagatik, zaila gertatu behar zuen. Hasieran,adibidez, ez zen pentsatu saria eskaini beharrazegoenik. G...ren agenteek berehala ulertu ahal

izan zuten nola eta zergatik egin izan zitekeentamaina horretako doilorkeria. Modu bat —moduasko— bururatu zitzaien, eta arrazoi bat —arra-zoi asko—; eta ez baitzen ezinezko gauza modueta arrazoi ugari horietako bat izatea benetakoa,segurutzat jo zuten haietako batek izan beharzuela. Baina ideia horiek hain erraz bururatuzitzaizkien, eta hain gertagarriak ziren denak,non erraztasun eta gertagarritasun horiekkasuaren zailtasunaren seinale gisa hartu beharbaitzituzten, ez erreztasun seinale gisa. Lehena-go ere esan izan dut arrunta denaren mailatikgora eginez aurkitzen duela arrazoiak berebidea, baldin aurkitzen badu, egiaren bilaketan.Izan ere, halakoetan ez da “zer gertatu da?” eginbeharreko galdera, aitzitik, “zer gertatu da orain-goan sekulan gertatu ez zena?” Madame L’Espa-nayeren etxeko ikerketetan, kasuaren ezohikoakzeuzkan etsita eta nahastuta G...ren agenteak,eta, hain zuzen ere, horrexek eman behar zionadimen behar bezala arautu bati soluziobidearenseinalerik sendoena; eta adimen arautu hori etsi-penean murgilduta geratuko zen baldin eta iku-siko balu zenbateraino den ohikoa lurrin denda-

ko neskaren kasuan aurkitu den guztia, Prefektu-rako funtzionarioentzat soluzio erraz baten adie-razgarri baino ez zen hori.

»Madame L’Espanaye eta haren alabarenkasuan, ez zen batere dudarik izan, ezta ikerke-taren hasieran bertan ere, hilketa gertatua zela.Berehala baztertu zen suizidioaren ideia. Orain-goan ere, hasieratik bertatik baztertu da neskakbere burua hil zuenik. Halako egoeran zegoenBarrière du Roulen aurkitu zen gorpua, nonpuntu garrantzizko honi buruz dudarik egitekobetarik ere ez baitzuen ematen. Iradoki da ordeaaurkitu den gorpua ez dela Marie Rogêtena, etaMarie Rogêten hiltzailea edo hiltzaileak salatzea-gatik eskaini da oparia, eta Marie Rogêti buruzegin dugu guk Prefektuarekin akordioa. Ondoezagutzen dugu biok gizon hori, eta ederki daki-gu ezin dela beragan konfiantza handirik izan.Baldin eta aurkitu den gorputik bideratzen badi-tugu geure ikerketak, eta bide horretatik jarrai-tuko bagenio hiltzailearen aztarrenari, gorpuabeste neskaren batena delako ondoriora iritsiarte, eta ez Marierena, edota Marie bizirik zego-en unetik hasi eta neska ez dutela hil jakingo

bagenu... Kasu batean zein bestean, geurenekeen saria galduko genuke, Monsieur G...rekinmoldatu behar baitugu. Geure mesederakoberaz, ez bada justiziaren mesederako, gurelehen urratsak, ezinbestean, gorpuaren nortasu-na eta galdu den Marie Rogêt horrena bat beraote diren finkatzea izan behar du.

»Irakurleei dagokienez, L’Etoileren argudioakpisukoak gertatu dira; eta, gai honi buruzko saio-etako bat hasten den moduagatik beragatik, argiageri da egunkaria bera ere haien garrantziazsinetsita dagoela: “Goizeko egunkari batzuk”,dio, “asteleheneko L’Etoileko artikulu erabakiga-rriaz mintzatzen dira gaur”. Niretzat, delako arti-kulu hori ezertan ez da erabakigarria, ez badaidazlearen kartsutasunean. Kontuan izan behar-ko genuke gure egunkarien helburua, oro har,areago dela txundimena eta oihartzuna sortzea—egunkariek arrakasta izatea—, egiaren aldeegitea baino. Aurreneko helburuekin bat egitenduenean bakarrik iritsi nahi izaten da azkenpuntu hori. Besterik gabe iritzi orokorrarekin batdatorrenak (baita iritzi horrek oinarri sendoabadu ere), horrek ez du masaren konfiantza lor-

tzen. Ideia orokor horri buruz kontraesan larriakiradokitzen dituen egunkaria bakarrik hartzen dujendeak sakontzat. Literaturan bezainbeste arra-zoibideetan, epigrama da onespen errazena etazabalena duen generoa. Eta literaturan zeinarrazoibidean, epigramak du merituaren maila-rik apalena.

»Alegia, Marie Rogêt oraindik bizirik dagoela-ko ideiak berez duen epigrama eta melodramanahasketak, horrek erakarri du L’Etoile, ez ideiahorren egiantzekotasunak, eta horrexek segur-tatu dio irakurleen harrera ona. Azter ditzagunegunkari horren argudioen oinarriak, eta saiagaitezen jatorrizko testuak duen koherentziafalta saihesten.

»Idazlearen aurreneko helburua, Marierendesagertzearen eta gorpuaren ibaiko aurkikun-tzaren bitarte laburrean oinarriturik, gorpuhorrek ezin duela Marierena izan frogatzea da.Bitarte hori ahalik eta gehien murriztea da berazargudiatzailearen lehen egitekoa. Helburu horilortu nahirik, abiapuntutik bertatik suposiziohutsetara jotzen du kazetariak. Baina “Zentzurikez du pentsatzeak”, dio, “hilketa, baldin eta hil

bazuten, hiltzaileek gauerdia baino lehenagogorpua ibaira jaurtikitzeko aukera izateko bezaingoiz egin zela”. Eta ondoren galdetzen dugu guk,eta arrazoi osoz gainera, zergatik? Zergatik ezdu zentzurik pentsatzeak neska amaren etxetikjoan eta hurrengo bost minutuetan gertatu zelahilketa? Zergatik ez du zentzurik pentsatzeakegun hartako edozein unetan gerta zitekeela?Edozein ordutan gertatu izan dira hilketak.Baina, igande goizeko bederatziak eta gauekohamabiak laurden gutxi arteko edozein unetangertatu baldin bazen, oraindik ere bazen askidenbora “gauerdia baino lehenago gorpua ibairajaurtikitzeko”. Suposizio horren ondorioa da, hor-taz, hilketa ez zela igandean gertatu; baina,onartzen badugu horixe dela L’Etoileren ideia,orobat onartu beharko dugu egunkaria edozergauza asmatzeko libre dela. “Zentzurik ez dupentsatzeak, etab.” hasten den paragrafoa, L’E-toilen idatzia ageri den moduan, honelaxe egonzitekeen irudikatua idazlearen buruan: “Zentzu-rik ez du pentsatzeak, hilketa, baldin eta hilbazuten, hiltzaileek gauerdia baino lehenagogorpua ibaira jaurtikitzeko aukera izateko bezain

goiz egin zela; zentzurik ez du, diogu guk, horiguztia suposatzeak, eta aldi berean ez du zen-tzurik (guk horixe uste baitugu), gorpua gauer-diaren ondorena arte ez zutela ibaira jaurtikisuposatzeak”, berez aski esaldi ilogikoa, bainaez da ordea idatzirik dagoena bezain barrega-rria.

—L’Etoileren pasarte horren kontrako argu-dioak ematea balitz nire helburua —jarraitu zuenDupinek—, banuke bere horretan uztea, etakitto. Baina auzia ez da L’Etoilerekin eztabaidanjardutea, egiara iristea baizik. Delako esaldihorrek, adierazia dagoen moduan, esanahi batbesterik ez du, jadanik agertu dudana: bainagaiaren mamira jo behar dugu, hitzak bainoharantzago, hitz horiek ideia bat baitzutenatzean, adierazten asmatu ez dutena. Kazetariakaditzera eman nahi zuen ezen, igande gauekoedo eguneko edozein unetan gertatuta ere hilke-ta, ez dela uste izatekoa hiltzaileak gauerdiabaino lehen gorpua ibaira eramaten ausartukozirenik. Eta hortxe dago, benetan, nik onartzenez dudan suposizioa, alegia, halako lekutan etahalako modutan egin zela hilketa, eta gorpua

gero ibaira garraiatu behar izan zela. Izan ere,litekeena da hilketa ibaiaren ertzean gertatuizana, edo ibaian bertan; eta, era horretan, gor-pua ezkutatzeko, uretara jaurtikitzea zen gauza-rik logikoena eta egiten errazena, eguneko nahizgaueko edozein unetan. Konturatuko zara noskinik ez dudala hori gertagarri ikusten, eta ezdatorrela neure iritziarekin bat. Nire asmoak,honaino, ez du zerikusirik kasuan gertatuekin.L’Etoileren iradokizun horren tonuaren kontragaztigatu nahi zintudan bakarrik, eta hasieratikerakutsi nolakoa den.

»Hortaz, muga egokia ipini ondoren berakasmatu dituen aurreiritziei, eta, aurkitu den gor-pua Marierena bazen, oso denbora gutxi emanbehar zuela uretan suposaturik, honela jarrai-tzen du kazetariak:

»”Esperientziak erakusten duenez, itotakoengorpuak uretara jaurtikitzen badira, edota per-tsona bat bortxaz hil eta haren gorpua berehalauretara jaurtitzen bada, seitik hamar egunerakobitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasieta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotze-ko. Kanoikada bat tirata ere gorpu bat dagoen

lekuan, bost edo sei egunez urpean egon ondo-ren azaleratzen bada, berriz murgilduko da, berehorretan utziz gero”.

»Ideia horiek, aitortu gabe, Parisko egunkariguztiek onetsi dituzte, Le Moniteurek salbu.Egunkari honek “itotakoen gorpuak” aipatzendituen paragrafoaren parte hori bakarrik jartzendu auzitan, bost edo sei kasu aipatuz itotako per-tsonen gorpuak L’Etoilek aipatzen duen epeabaino lehenago ur azalean aurkitu zirenak. Bainaarrazoibide logikoaren kontra doa Le Moniteurensaio hori, L’Etoileren argudioa osorik ezeztatzekohelburuaz, kasu partikularrak aipatzen ditue-nean. Bost kasuren ordez, gorpuak bi edo hiruegunen buruan ur azalean aurkitu diren berro-geita hamar kasu aipatu izan balira ere, hala ere,berrogeita hamar kasu horiek, berez, L’Etoilerenarauaren salbuespen gisa baino ezingo liratekehar, araua bera gezurtatzen den unea arte.Araua onartzen bada (eta araua ez du ukatzenLe Moniteurek, salbuespenak bakarrik azpima-rratzen ditu), L’Etoileren argudioak bere indarguztia gordetzen du; zeren argudio horren xedeaez baita gorpu batek hiru egun baino lehenago

azaleratzeko duen probabilitatea eztabaidatzea;eta probabilitate hori L’Etoileren ikuspuntuarenalde dago, Le Moniteurek hain modu inozoanaipatu dituen kasuak kontrako arau bat osatzekoadinako kopurura iristen ez diren artean.

»Konturatuko zarenez, arauaren berarenkontrakoa izan beharko luke, ezer izatekotan,gai honi buruzko argudio orok; eta xede horigogoan izanik, arauaren funtsa aztertu behardugu. Giza gorputza, normalean, ez da izaten, ezSenako ura baino askoz arinagoa, ez askoz astu-nagoa; alegia, giza gorputzaren grabitate espe-zifikoa, ohiko egoeran, gorputz horrek kanpora-tzen duen ur bolumenarena adinakoa izaten dagutxi-asko. Pertsona gizen eta haragitsuen gor-putzak, hezurrak txikiak badira, eta emakumee-nak oro har, arinagoak izaten dira pertsona argaleta hezur-luzeenak, eta gizonenak baino; eta,bestalde, ibaiko uraren grabitate espezifikoaitsasoaren gorabeheren eraginpekoa da. Baina,itsasaldiak alde batera utzirik, esan daiteke osogorpu gutxi murgilduko dela, baita ur gezatanere, berez. Pertsona bat, ia beti, ibaira erortzenbada, ur azalean geratuko da, baldin eta uraren

grabitate espezifikoa pertsona horrenaren pare-koa gertatzen bada, hau da, gorputza osorikmurgiltzen bada, ahalik eta gutxiena kanpoanutzita. Igerian ez dakienak, lehorrean dabilenibiltariarena du posturarik hoberena, burua oso-rik atzera botata, eta uretan guztiz murgilduta,ahoa eta sudur-zuloak izan ezik. Modu horretanjarrita, konturatuko gara batere nekerik gabe etamugitu beharrik gabe geratzen garela ur aza-lean. Ageriko gauza da orobat gorputzaren gra-bitatea, eta kanporatutako ur bolumenarena,oso estu orekatuak daudela, eta edozein huske-riak ekarriko lukeela bata besteari nagusitzea.Hala adibidez, beso bat uretatik ateratzea, bereeuskarria galtzen duelarik, aski zama erantsiaizaten da buru osoa murgil dadin; aldi berean,egur puska txikienaren ezusteko laguntzariesker, burua jaso eta ingurura begiratzeko gaiizango gara. Baina igerian ez dakiena urpera ezjoateko ahaleginean hasten denean, besoakaltxatzen ditu beti, eta burua bere ohiko posiziozutean edukitzen saiatuko da. Horren ondorioz,ahoa eta sudur-zuloak uretan murgilduko dira,eta, ur azalaren azpian ere arnasa hartzeko aha-

leginak egiten baitira, biriketan sartzen da ura.Urdailera ere ur asko iristen da, eta gorputz osoaastunagoa bihurtzen da, barrunbe horiek bete-tzen zuten airearen pisuaren eta orain betetzenduen isurkariaren arteko aldearen eraginez.Arau orokor gisa, nahikoa izaten da diferentziahori gorputza uretan murgil dadin; baina hezurtxiki eta gai koipetsu asko duten pertsonenkasuan hori ez da aski. Horrelakoak ur azaleangeratzen dira, baita ito ondoren ere.

»Gorpua ibaiaren hondoan baldin badago,hantxe geratuko da, harik eta gorpu horren gra-bitate espezifikoa berak kanporatzen duen ura-ren bolumenarena baino txikiagoa bihurtzen denarte. Gorpuaren usteltzeak edo beste zerbaitekeragin lezake efektu hori. Usteltzearen ondoriozgasa sortzen da, gas horrek zelula ehunak etabarrunbe guztiak zabaltzen ditu, eta horrexekematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarrihori. Dilatazioa hainbesterainokoa denean nongorpuaren bolumena handitzen baita, bainamasa edo pisuaren beste horrenbesteko handi-tzerik gabe, grabitate espezifikoa kanporatutakourarena baino txikiagoa izaten da, eta, hortaz,

gorpua ur azalera igotzen da. Baina usteltzeagorabehera askoren mende dago eragilebatzuek lasterragotu egiten dute eta besteekmoteltzen: adibidez, sasoiko beroak edotahotzak, urak dituen edo ez dituen mineralek,uraren sakontasuna txiki ala handiak, ur geldiaala dabilena izateak, gorputzaren nolakotasu-nak, hil aurretik eritasunen bat izateak ala ezizateak. Hala bada, argi dago ezin esan geneza-keela zehatz-mehatz usteltzearen ondorioz zeinunetan azaleratuko den gorpu bat. Baldintzajakin batzuen pean, ordubetean gertatuko da;beste batzuetan, baliteke sekulan ez gertatzea.Badira kimika gaiak gorpua usteltzetik betikogordeko dutenak; merkurio bikloruroa da horie-tako bat. Baina, usteltzeaz gainera, gerta daite-ke, eta halaxe gertatzen da maiz, landare gaienhartzidura azetosoak urdailaren barruan gasasorraraztea (edo beste barrunbeetan, bestelakoarrazoiengatik), gorpua azaleraraziko duen dila-tazioa sortzeko nahikoa dena. Kanoi baten tiroakeragindako efektua dardaraldi huts-hutsa da.Atxikita zegoen lohi edo lokatz bigunetik libratueta gorpua ur azalera ateraraziko luke, baldin

eta bestelako faktoreen eraginez horretarakoprest balego; edota gorpuak gaindi dezake zelu-la ehunen parte erdi ustelduen gogortasuna, etaera horretan barrunbeak errazago dilatutakodira gasaren eraginaren pean.

»Aurrean ditugularik orain gai honi buruzkodatuak, L’Etoileren baiespenak frogatzeko erabilgenitzake. “Esperientziak erakusten duenez”,hala dio egunkariak, “itotakoen gorpuak uretarajaurtikitzen badira, edota pertsona bat bortxazhil eta haren gorpua berehala uretara jaurtitzenbada, seitik hamar egunerako bitartea behar iza-ten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltzehorren ondorioz, ur azalera igotzeko. Kanoikadabat tirata ere gorpu bat dagoen lekuan, bost edosei egunez urpean egon ondoren azaleratzenbada, berriz murgilduko da, bere horretan utzizgero”.

»Paragrafo hau, osorik, koherentzia eta sen-dotasun gabeko paper puska bat da orain gure-tzat. Gertaera guztiek ez dute erakusten “itota-ko gorpuek” sei egunetik hamarrerako bitarteabehar izaten dutenik usteltzen hasi eta ustel-tzearen ondorioz ur azalera igotzeko. Zientziak

nahiz ezagutzen ditugun gertaerek, biek erakus-ten digute gorpuek azaleratzeko behar dutenaldia ez dela beti bera, eta ezin duela izan. Area-go, baldin eta gorpu bat kanoikada bat jo delakoazaleratu bada, ez da “berriz murgilduko, berehorretan utziz gero”, harik eta usteltzea hainbes-teraino zabaldu den non barruan pilatutakogasari ihes egiten uzten baitio. Baina “itotakoengorpuak” eta “bortxaz hil eta berehala uretarajaurtikitzen direnak”, horien artean egiten denbereizketara erakarri nahi dut zure arreta.Bereizketa onartzen du kazetariak, baina sailberean ipintzen ditu denak. Esan dizut lehen ere,itotzeko zorian dagoen pertsona baten gorputza,gorputz horrek kanporatzen duen ur bolumenabaino espezifikoki astunagoa bihurtzen da, etaez litzateke inola ere urperatuko, baldin etabesoak azalaren gainetik jasotzen ahalegindukoez balitz, eta orobat uraren azpian dagoeneanarnasa hartzen saiatuko ez balitz, zeren arnasal-di horiek ura eramaten baitute biriketara, lehenairea zegoen lekura. Baina borrokaldi eta ahoka-da horiek ez dira gertatzen “bortxaz hil eta bere-hala uretara jaurtikitzen diren” horietan. Hala,

azken kasu horretan, gorpua, arau orokor gisa,ez litzateke urperatuko; eta, argi dago, hori L’E-toilek ez daki. Usteltzea asko zabaldu denean —haragiaren parte handi bat hezurretatik askatudenean—, orduan, hain zuzen ere, baina ez orduarte, galduko genuke gorpua begien bistatik.

»Eta zer esango dugu beste argudio horriburuz, aurkitu den gorpua ez dela Marie Rogêt-ena, galdu eta handik hiru egunera gorpua urazalean aurkitu zelako? Ito bazen, emakumeaizanik, murgildu ere ez zen egingo beharbada;edo, murgilduz gero, hogeita lau orduren buruanager zitekeen, edo lehenago. Baina inork ez duuste Marie ito egin zenik; eta, uretara jautikiaizan baino lehen hila zelarik, une horretatikaurrera noiznahi aurki zitekeen.

»”Baina”, dio L’Etoilek, “egoera lazgarrihorretan, astearte gaua arte eduki izan balitzgorpua ibai ertzean, aurkituko zen han hiltzai-leen aztarrenen bat”. Hor, hasieran, ez da bate-re erraza argudiatzailearen asmoa jakiten.Aurrea hartu nahi dio bere teoriaren oztopo izandaitekeenari: hau da, gopua bi egunez edukizutela lehorrean, eta uretan murgilduta balego

baino lasterrago usteldu zela. Hau da, adierazinahi du, hala balitz, asteazkenean atera ahalizan zela ur azalera, eta baldintza horietan baka-rrik azaleratuko zela egun horretan. Hortaz, ibaiertzean ez zela eduki frogatu beharra du; zeren,hala balitz, “aurkituko zen han hiltzaileen azta-rrenen bat”. Irribarre egingo duzu noski sequiturhorrekin. Ezin asmatu duzu nola ekar dezakeenhiltzaileen aztarrenak ugaltzea gorpua ibaiertzean luzaroago egoteak. Nik ere ez.

»”Eta, areago, gauza nekeza dirudi”, jarrai-tzen du gure aldizkariak, “krimen honen tamai-nako gauza bat egiteko gai diren pertsona doilo-rrek, uretan murgilaraziko zuen zamarik ipinigabe jaurtikitzea gorpua ibaira, zama eransteaoso erraza zutenean”. Hori bai arrazoibideennahasketa barregarria! Inork ez du auzitan jar-tzen, ezta L’Etoile berak ere, aurkitutako gorpuaerail ez zutenik. Nabarmenegiak dira bortizkeria-ren seinaleak. Gorpu hori ez zela Marierena fro-gatzea da gure argudiatzaileak duen helburubakarra. Marie ez dutela hil frogatu nahi du, ezgorpu hori ez zutela hil. Hala ere, bigarren pun-tua baino ez du frogatzen ohar horrek. Zamarik

erantsi gabeko gorpu bat daukagu. Hiltzaileek,ibaira jaurtikitzean, ez zuten zamarik gabe utzi-ko. Hortaz, ez zuten hiltzaileek jaurtiki. Hori dafrogatu den guztia, ezer frogatu bada. Nortasu-naren auzia ez da inola ere dudan jartzen, etaL’Etoilek neke handiak ditu onartu berria duenaezeztatzeko. “Guztiz sinetsita gaude”, dio, “aur-kitu den gorpua eraildako emakume batenazela”.

»Ez da hori gure argudiatzaileak, uste ezduela, bere buruaren kontrako argudioak ema-ten dituen aldi bakarra. Marieren desagerpena-ren eta gorpuaren aurkikuntzaren arteko bitar-tea ahalik eta gehien laburtzeko asmo nabarme-na du, esan dut lehen ere. Hala ere, ikusi dugunola azpimarratzen duen amaren etxetik aterazenez geroztik ez zuela inork neska ikusi. “Fro-garik ez dugu” dio, “Marie Rogêt igandeko bede-ratziak ondoren bizien munduan zegoela dioe-nik”. Hobe zuen argudio hori, partziala denezgero, alde batera utzi, hori argi dago; izan ere,jakingo balitz baten batek ikusi zuela Marie,eman dezagun, astelehenean, edo astertean,asko murriztuko zen bitarte hori, eta, kazetaria-

ren beraren arrazoibidea aplikatuz, erruz gutxia-gotuko ziren gorpua grisettearena izateko pro-babilitateak. Hala ere, entretenigarria da L’Etoi-lek puntu hori nola azpimarratzen duen ikustea,bere oinarrizko argudioa sendotuko duelako usteosoaz.

»Azter ezazu orain berriz Beauvaisek gorpuanola identifikatu zuen kontatzen duen pasartea.Besoko ileari dagokionez, argi dago gezurrezjokatu duela L’Etoilek. M. Beauvaisek, ez baitainozoa, ezin argudiatu zuen, gorpua identifika-tzeko, besoak ilea zuenik. Ez dago ilerik gabekobesorik. Lekukoak esandakoaren interpretaziogaizto bat baino ez da L’Etoileren adierazmoldeorokorra. Ilearen berezitasunen batez mintzatu-ko zen Beauvais. Kolore, ugaritasun, luzera edobanaketaren berezitasunen bat aipatuko zuennoski.

»”Oinak”, dio egunkariak, “txikiak dira, etahalakoxeak dira ehunka oin. Galtzaria ez da ino-lako froga, oinetakoak ere ez, oinetakoak etagaltzariak sortetan saltzen baitira. Gauza berbe-ra esan daiteke txanoko loreez ere. Puntu batazpimarratzen du bereziki M. Beauvais-ek, gal-

tzarian aurkitu zen lokarria lekuz aldatuta zego-ela, zankoa estutzearren. Horrek ez du ezer esannahi; izan ere, emakume gehienek nahiago iza-ten dute galtzari berriak etxera eraman eta ber-tan egokitu beren zangoen neurrira, erostendituzten dendan saiatzen hasi baino areago”.Hemen nekez sinets daiteke argudiatzailea zin-tzo ari zenik. M. Beauvaisek, Marieren gorpuarenbilaketan, aurkitu izan balu neurriz eta itxurazgaldutako neskaren parekoa zen gorpu bat,orduan, arropak batere gogoan hartu gabe ere,bere bilaketak arrakasta izan zuela hasiko zenpentsatzen. Baldin eta, neurri eta formez gaine-ra, aurkitu izan balu besoan Marierengan lehen-dik ere ikusia zen ilearen berezitasunen bat,estuago lotuko zitzaion, arrazoiz, bere iritziari;eta, zenbat eta handiagoa izan ilearen berezita-suna edo ezohikoa, are seguruago egongo zenbere usteaz. Baldin eta, Marieren oinak txikiakizanik, gorpuarenak ere txikiak balira, gorpuaMarierena zelako probabilitateak ez ziren pro-portzio aritmetikoan ugalduko, proportzio geo-metriko edo metatzailean ugalduko ziren. Erantsiezaiozu horri guztiari desagertu zen egunean

jantzirik zeramatzan zapatak, eta, zapata horiekere sortetan saltzen badira ere, ziurtasunarenmuga-mugaraino biderkatzen dituzu probabilita-teak. Horra hor, berez nortasunaren froga ezzena, orain datuek berresten dutenez gero, fro-garik ziurrena bihurtua. Hara hor, gero, galduta-ko neskak txanoan zeramatzan loreak, eta ezdugu besteren bila hasi beharrik. Lore bat izan-da besteren bila hasten ez bagara, nola hasikogara bi edo hiru, edo gehiago dugunean? Ondo-ren aurkitu den erakusgarria froga anitza da —ezfroga bati eransten zaion beste froga bat—,aldiz, ehun edo mila aldiz biderkatutakoa. Azal-tzen dira gero, zenduarengan, Mariek erabiltzenzituenak bezalako galtzariak, eta ia zentzurik ereez du jarraitzeak. Baina galtzari horiek estutuakaurkitu dira, lokailu bat erantsita, Mariek beraketxetik alde egin baino lehenxeago estutzenzituen modu berean. Zorakeria edo hipokresiada orain duda egitea. Galtzariak txikitzea ohikogauza dela-eta, L’Etoilek horretaz dioenak, ez duezer erakusten, ez bada okerretik ez ateratzekoegunkariaren seta. Galtzariaren elastikotasunakberak erakusten du txikiagotze hori ez dela

ohiko gauza. Berez egokitzeko gauza denakgutxitan behar izaten du bestelako egokitzerik.Istripua izan behar zuen, hitzaren zentzurik her-tsienean, Marieren galtzariek estutu beharra iza-teak. Galtzariek berek finka zezaketen neskarennortasuna. Baina kontua ez da aurkitu den gor-puan neska galduaren galtzariak agertzea, edoharen zapatak, edo haren txanoa, edo haren txa-noko loreak, edo haren oinak, edo marka berezibat besoan, edo haren neurria eta itxura oro har;kontua da horiek denak zeudela gorpuan, etadenak batera. L’Etoileko zuzendariak hori guztiaikusi eta, benetan, dudaren bat izan zuela froga-tzerik balego, ez zen beharrik izango, harenkasuan, de lunatico inquirendo batzorde bateskatzeko. Oso trebea iruditu zaio legegizonenberriketak errepikatzea, haiek, beren aldetik,epaitegietako arau zurrunak errepikatu bainoegiten ez dutenean. Hona iritsita, azpimarratunahi nuke epaitegietan froga gisa onartzen ezden asko eta asko izaten dela adimenarentzatfrogarik hoberena. Zeren legea, hastapen oroko-rrak harturik gidari —hastapen onetsiak eta libu-ruetan bilduak—, kasu partikularren kariaz has-

tapen horietatik desbideratzearen kontrako iza-ten baita. Eta hastapenari estu lotu behar horida, salbuespen nahasleei itzuri eginez, lor daite-keen egiaren parterik handienera iristeko modu-rik egokiena, edozein denbora bitarte luzetan.Praktika, oro har, arrazoizkoa da beraz; bainaera berean da egia hutsegite partikular handiensorburu izaten dela.

»Beauvaisi buruz aditzera eman diren sus-moei dagokienez, segituan baztertuko dituzu.Konturatuko zinen honez gero nolakoa denbenetan gizon zintzo hau. Kuxkuxeroa da, fanta-sia asko eta buru gutxikoa. Eta era horretakopertsona batek berehala jokatuko du, egoerabenetan aztoragarri batean, pertsona osozorrotz edo borondate txarreko baten begietarasusmagarri gertatzeko moduan. M. Beauvaisek(zure oharretan ageri denez) zenbait elkarrizke-ta egin zuen L’Etoileko zuzendariarekin, eta huragogaitzera ere iritsi zen gorpuari buruz bere iri-tzia behin eta berriz emanez, alegia, zuzendaria-ren teoriengatik ere, gorpu hura, dudarik bateregabe, Marierena zela setatsu esanez. “Baiestendu oraindik ere” dio egunkariak, “gorpua Marie-

rena dela, baina ezin du xehetasunik eman,lehen aipatu ditugunez gainera, gainerakook eregauza bera sinets dezagun”. Alabaina, alde bate-ra utzita ere “gainerakooi gauza bera sinestaraz-teko” froga sendoagorik ez zegoela inondik ereateratzetik, esan beharra dago, era honetakokasu batean, egon daitekeela bat gauza batezguztiz sinetsita, eta aldi berean beste bati horibera sinestarazteko gai izan ez. Ez dago gauzalausoagorik pertsona baten nolakotasunariburuzko inpresioak baino. Gizon orok ezagutzendu bere auzoa, baina, hala ere, gutxitan izatenda ezagutza horren zergatia adierazteko gauza.L’Etoileren zuzendariak ez zuen zertan M. Beau-vaisen uste arrazoigabearekin mindu.

»M. Beauvaisen inguruan sortzen dirensusmo txarrak askoz errazago adosten dira niresudur-luze erromantikoaren teoriarekin, errudundelako iradokizun horrekin baino. Behin interpre-tazio errukitsuena onartuz gero, ez dugu nekerikizango, ez ateko sarrailako arrosarena ulertzeko,ez arbeleko Marie hura, ez “gizonezko ahaideakapartatze” harena, ez zergatik ahalegindu zen“ahaideek ez zezaten gorpua ikusi”, ez zergatik

gaztigatu zion Madame B...ri “ezer ez esatekojendarmeari bera (Beauvais) itzultzen ez zenarte”, ezta ere, azkenik, erabaki sendo hori, ale-gia, “inork ez zuela ikerketan ezer egin beharberak ez bazen”. Dudarik gabeko gauza irudi-tzen zait Beauvais Marieren senargaia zela,neska maitakerietan ibiltzen zitzaiola, eta Beau-vais desiratzen zegoela nekaren konfiantza osoaeta harekiko harreman estua zuela pentsarazte-ko jendeari. Puntu honetaz ez dut besterik esan-go; eta, amaren eta gainerako ahaideen apatiahori dela-eta eskura ditugun frogek erabat ezez-ten baitute L’Etoilek dioena —apatia hori ez bai-tator bat gorpua lurrin dendako neskarena zela-ko ustearekin—, nortasunaren auzia erabat fin-katua balego bezala jardungo dugu hemendikaurrera.

—Eta zer deritzezu —galdetu nion—, Le Com-mercielen iritziei?

—Bada, funtsean, askoz arreta gehiagomerezi dutela gai honi buruz esan diren bestegauza guztiek baino. Premisetatik atera direndedukzioak logikoak eta zorrotzak dira; bainapremisa horiek, bi puntutan behinik behin, beha-

keta okerretan oinarritzen dira. Marie bere ama-ren etxetik ez urruti harrapatu zuela gaizkile tal-deren batek aditzera eman nahi du Le Commer-cielek. “Ezinezko gauza da”, hala dio, “Mariebezalako emakume bat, ehunka lagunek ondoezagutzen zutena, inork ikusi gabe hiru etxemultzotatik igaro izana”. Parisen aspalditik biziden pertsona baten ideia da hori, hantxe baituenplegua, eta, hirian mugitzen denean, bulegopublikoen inguruan ibiltzen baita gehienbat.Badaki gutxitan joango dela ezagutua eta agur-tua izan gabe bere bulegotik baino dozena batetxe harantzago. Eta, jakinik zenbateraino eza-gutzen dituen auzokoak, eta auzokoek bera,lurrin dendako neskarenarekin alderatzen dubere fama, ez du alde handirik aurkitzen, etaberehala iristen da ondorio jakin batera, alegia,neska hau, bere ibilaldietan, bera ezagutzenduten bezala ezagutuko duela jendeak. Halaxeizango zen, baldin eta neskaren ibilaldiak bereakbezalakoak balira, aldagabeak eta metodikoak,eta bereak bezala toki jakin batera mugatuak.Kazetaria bitarte erregularretan ibili ohi da,eremu mugatu batean, eta jende asko izaten da

erreparatzen diona, antzekoak baitira haren egi-tekoak eta bereak. Baina Marieren ibiliak, halapentsa daiteke, jomuga zehatzik gabeak izangoziren oro har. Eta kasu honetan, bere ohiko ibil-bideetatik urruntzen zen bideren bat hartukozuen Mariek seguraski. Hiri osoa gurutzatzenduten bi pertsonaren kasuan bakar-bakarrikgerta daiteke Le Commercielen ideiaren atzeanimajina dezakegun paralelotasun hori. Kasuhorretan, ontzat ematen badugu parekoa delaezagunen kopurua, parekoak izan daitezke per-tsona kopuru bertsuarekin topo egiteko aukerakere. Nire aldetik, ez bakarrik posible, aldiz, pro-bablea ere badela esango nuke, edozein ordu-tan, bere etxearen eta bere izebarenaren artekoedozein bidetatik, berak ezagutzen zuen edobera ezagutzen zuen pertsona bat bera ere topa-tu gabe ibil zitekeela Marie. Auzi hori beharbezala aztertzeko, ez dugu ahaztu behar Pariskopertsona famatuenaren ezagunen eta Pariskobiztanleria osoaren artean dagoen alde handia.

»Le Commercielen iradokizunaren balizkozuzentasunak ordea, asko galduko du kontuanhartzen bada neska kalera atera zen ordua.

“Kaleak jendez beterik zeudenean”, dio Le Com-mercielek, “atera zen etxetik... “. Halakorik ezzen ordea. Goizeko bederatziak ziren. Edozeinastegunetako bederatzietan —igandean izanezik—, hiriko kaleak, egia da, jendez gainezkaegoten dira. Igande goizean, bederatzietan, etxebarruan dago jende gehiena, elizarako presta-tzen. Pertsona behatzaile bat aise ohartuko da,igande batean, goizeko zortziak ingurutik hama-rrak arte, hiriak duen itxura mortuaz. Hamarraketa hamaikak bitartean kaleak leporaino egotendira, ez ordea goizago.

»Beste puntu batean ere badu akatsen batnik uste Le Commercielen azterketaren abiapun-tuak. “Zoritxarreko neskaren azpiko gona batenzati bat”, hala dio, “bi oin luze eta oin bat zabal,erauzia zegoen eta neskaren kokotsaren azpianlotua, buruaren atzealdetik, garrasirik egin ezzezan seguraski. Musuzapirik ez zuten morroiekegina da hori”. Ideia horrek oinarri sendoakdituen ala ez, geroago aztertuko dugu; baina“musuzapirik ez zuten morroiek” esanez, klaseapaleneko gaizkilea adierazi nahi du kazetariak.Konturatuko zinen noski zeinen premiazko bihur-

tu zaien gaizkile guztiei, azken urteotan, sakela-ko musuzapia.

—Eta zer pentsatu behar dugu —galdetunuen—, Le Soleileko artikuluaz?

—Izugarrizko pena dela idazlea papagai jaioez izana, zeren, hala izan balitz, bere arrazakopapagai ospetsuena izango baitzen. Jadanik argi-taratuta zeuden iritzien xehetasunak errepikatubesterik ez du egin, egunkari honetatik eta har-tatik ardura handiz jaso ondoren. “Gauza haiek,argi dago”, dio, “azken hiru edo lau asteak zera-matzaten han, eta dudarik ez dago doilorkeriahonen gertalekua aurkitu dela”. Le Soleilekhemen aipatzen dituen gertaerek, urrutitik ereez dituzte gaiaren gainean ditudan dudak argitu.Baina gero aztertuko ditugu xeheago, gaiarenbeste alderdi batekin duten loturaren ikuspuntu-tik.

»Beste puntu batzuez arduratu behar duguorain. Konturatuko zinen noski zeinen arin eginden gorpuaren azterketa. Egia da nortasunarenauzia berehala finkatu zela, edo finkatu beharzela; baina beste puntu batzuk ere bazirenegiaztatu beharrekoak. Ezer falta al zuen, edo-

zein gauza, gorpuak? Ba al zeraman zenduakbitxiren bat etxetik irten zenean? Hala bazen,aurkitu zutenean ba al zuen soinean baten bat?Horiek guztiak galdera garrantzitsuak dira, iker-keta egiterakoan kontuan hartu ez direnak; etabadira antzeko garrantzia duten beste gauzabatzuk ere, arretarik batere eskaini ez zaienak.Geurok saiatu behar dugu galdera horiei eran-tzuten. St. Eustacheren kasua berriz aztertubehar da. Susmo txarrik ez dut St. Eustacheriburuz; baina joan gaitezen urratsez urrats.Dudarik utzi gabe ziurtatu behar dugu igandeanegin zituen joan-etorriei buruzko aitorpenenegia. Era horretako idatziak aise faltsu daitezke.Baina okerrekorik ez badugu aurkitzen, gureikerketen eremutik kanpo utziko dugu St. Eusta-che. Suizidoak susmo txarrak areagotuko ditubaldin eta aitorpen idatziak faltsutu egin direlaaurkitzen bada, baina bestela bada, alegia,egiaztatzen badira, kasu horretan suizidioa guz-tiz ulergarria gertatuko da, eta ez dugu geureanalisiaren ildotik zertan desbideratu.

»Nik orain proposatzen dizudan azterbidean,baztertu egingo ditugu tragedia honen barneko

alderdiak, eta ingurukoetan jarriko dugu arreta.Ikerketa modu hauetan, ez da hutsegiterik txi-kiena izaten azterketa hurbilekoenera muga-tzea, inguruko gorabeherak eta behin-behineko-ak guztiz ahazturik. Epaiketetan usadio txar batizaten da: garrantzitsua dirudienaren esparruramugatzen dira frogak nahiz eztabaidak. Eskar-mentuak ordea ondo erakutsi digu —benetakofilosofiak beti erakusten duen bezala—, itxurazhutsalak diren gauzetatik sortzen dela egiarenparte handi bat, handiena agian. Eta hastapenhorren letratik ez ezik, hastapen horren espiritu-tik erabaki du zientzia modernoak ezagutzen ezdenari buruzko kalkuluak egitea. Baina agian eznauzu ondo ulertu. Giza jakintzaren historiakbehin eta berriz erakutsi digu aurkikuntza gehie-nak eta baliagarrienak alboko eta ustekabekogertaeretatik etorriak direla; eta hain da horiagerikoa, non azkenean beharrezko bihurtubaita, aurrerabidearen ikuspuntutik, lekua uztea,eta ez bakarrik leku zabala, aitzitik, lekurik zaba-lena, zori hutsaz, eta normalean espero denetikguztiz aparte, sortzen diren asmaketentzat. Filo-sofiaren ikuspuntutik ez da gaur egun egokia,

izango denaren ikusmoldera iristeko, izan dena-ren gainean oinarritzea. Istripua azpiegiturarenparte gisa onartzen da. Kalkulugai bihurtu duguaukera. Eskoletako formulae matematikoenmende jartzen dugu ikusi eta irudikatu gabea.

»Berriz ere esango dizut, halaxe gertatzenbaita beti: alboko gertaeretatik etorri ohi daegiaren parterik handiena; eta horrekin loturikdagoen hastapenaren espirituarekin bat eginik,kasu honetan ere gertaeraren beraren lur hainzapaldu eta emankortasunik gabeko horretatik,gertaera inguratzen zuten gorabehereetara des-bideratuko dut bilaketa. Zuk aitorpen idatzienbalioa egiaztatzen duzun artean, nik egunkariakaztertuko ditut, zuk orain arte egin duzuna bainomodu orokorragoan. Honaino, ikerketaren ere-mua baino ez dugu aztertu; baina harrigarrialitzateke nik proposatzen dizudan moduko egun-karien miaketa zabal batek bilaketaren norabi-dea zehaztuko diguten puntu txiki batzuk ezeskaintzea.

Dupinen iradokizunei jarraituz, aitorpen ida-tzien azterketa xehe-xehea egin nuen. Aitorpe-nen balioaren egiaztatze erabatekoa izan zen

azterketaren emaitza, eta horren ondorioz egiaz-tatu zen St. Eustacheren errugabetasunarenaere. Bitartean, egunkarien behaketa nire iritzizxehe bezain xedegabean ziharduen nire adiski-deak. Astearen bukaeran, pasarte hauek jarrizizkidan begien aurrean:

«Orain hiru urte eta erdi-edo, oraingoarenoso antzeko istiluak sortu zituen Marie Rogêthonen beronen desagerketak, Monsieur LeBlanc-en lurrin dendatik desagertu baitzen,Palais Royal-en. Nolanahi ere, astearen bukaeraaldera, dendako bere ohiko lekuan agertu zenneska ostera, berezkoa ez zuen zurbiltasun arinbat kenduta, beti bezalakoxea. Monsieur LeBlanc-ek eta neskaren amak esan zuten landal-dera joana zela, adiskide bati bisita egitera; etaberehalaxe estali zuten auzia. Gure ustez, orain-go desagertze hau aurrekoaren klase berekobitxikeriaren bat da, eta, astebeteren buruan,edo hilabete baten buruan agian, geure arteanizango dugu Marie berriz ere». (Evening Paper.Ekainak 23, astelehena).

«Atzo arratsaldeko egunkari batek Mademoi-selle Rogêten beste desagertze misteriotsu bat

aipatzen zuen. Gauza jakina da, Le Blanc-en den-datik desagertu zen astean, neska itsas ofizialgazte batekin ibili zela, zeina ondo ezaguna bai-tzen bere nasaikeriagatik. Zorioneko eztabaidabatek, hala pentsa daiteke, etxera itzultzera bul-tzatu bide zuen neska. Badugu gizon lizunhorren izena, Parisen baitago une honetan,baina, aise ulertuko diren arrazoiengatik, ezdugu hemen aipatuko». (Le Mercurie. Ekainak24, asteartea).

«Herenegun izan daitekeen erasorik lazga-rriena gertatu zen hiritik gertu. Gizon batek,emaztea eta alaba ondoan zituela, ilunabaraldean, sei gizon gazteren zerbitzuak ordainduzituen, Sena ibaiaren ertzetik gertu arrauneanbaitzebiltzan, ibaia txalupaz gurutzatzearren.Beste aldera iritsita, lehorreratu ziren hirubidaiariak, eta txaluparen bistatik urrundu zire-nean, alaba ohartu zen bertan utzi zuela eguzki-takoa. Haren bila joan zen, baina taldeak harra-patu egin zuen, eraman zuten neska ibaira, esta-li zioten ahoa, eta bortizkeriaz eraso zioten; gerolehorrera eraman zuten berriz neska, gurasoekintxalupara igo zen lekutik ez urruti. Gizon mada-

rikatu horiek ihes egin dute, baina polizia atzetiksegika dute, eta laster harrapatuko ditu batzuk».(Morning Paper. Ekainak 25).

«Gutun pare bat jaso dugu, azken doilorke-riaren krimena Mennais-i leporatzen diotenak;baina legezko galdeketa batek jaun hori erabaterrugabe aitortu baitu, eta gure albiste emaileenargudioek, sakonak baino areago, kartsutasunezbeteak diruditenez gero, ez deritzogu egokiargudio horiek publiko egiteari». (Morning Paper.Ekainak 28).

«Zenbait gutun aski sinesgarri jaso dugu,itxuraz iturri desberdinetatik datozenak, etaMarie Rogêt zoritxarrekoa igandero-iganderohiria betetzen duten gaizkile banda horietakobaten biktima izan dela segurtzat jotzen dute-nak. Gure iritzia erabat da ideia horren aldekoa.Argudio horiek argitaratzen saiatuko gara ondo-ko egunotan». (Evening Paper. Ekainak 31,asteartea).

«Astelehenean, aduana zerbitzuetan dihar-duen gabarrazain batek, Sena ibaian beherahutsik zihoan txalupa bat ikusi zuen. Belak txalu-paren hondoan zeuden, eta gizonak atoean

garraiatu zuen gordetegiraino. Hurrengo egu-nean atera egin zuten handik, nahiz eta bertakolangileek baimenik eman ez. Txaluparen lemaordea gabarra gordetegian dago». (Le Diligence.Ekainak 26, asteartea).

Egunkarietako pasarte horiek guztiak irakurriondoren, gure kasuarekin zerikusirik ez zutelairuditu zitzaidan, eta, horrez gainera, ezin asma-tu nuen nondik nora lotu zitezkeen esku arteangenuen auziarekin. Dupinen azalpenen zaingeratu nintzen.

—Ez dut orain lehenengo eta bigarren pasar-teez jarduteko asmorik —esan zuen—. Poliziarenarduragabekeria erakutsi nahi nizulako kopiatuditut batez ere, zeren polizia, Prefektuak esanda-kotik ulertzen dudanez, ez baita batere arduratuaipatzen den itsas ofizial horri buruzko azterke-tarik egiteaz. Hala ere, ez du zentzurik Marierenlehen desagerketaren eta bigarrenaren arteanlotura posiblerik ez dagoela esateak. Eman deza-gun aurreneko ihesaldian gazteek errieta eginzutela, eta neska, traizionaturik, etxera itzulizela. Gauza gara orain bigarren ihesaldi bat (bal-din eta berriz ere ihesaldi bat gertatu dela jaki-

ten badugu) traidorearen asmoen berriztatzebaten gisara ulertzeko, bigarren pertsona batenproposamenen emaitza gisara baino areago;maitasun istorio berri baten hasiera moduraezik, garai bateko maiteminduen adiskidetzemodura ikus genezake. Hamar aukera batenkontra dira Marierekin behin ihes egina zenakbeste ihesaldi bat proposa zezan, inoiz ihesaldiproposamenak izan dituen neska bati beste per-tsona batek antzekoak egin beharrean. Eta azpi-marratu behar da aurreneko ihesaldi jakinareneta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbo-ra bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldienabaino hilabete batzuk luzexeagoa dela. Itsasora-tu beharrak eten ote zuen maitalearen lehen doi-lorkeria, eta itzuli orduko saiatu ote zen betegabe zeuden, edo berak oraindik bete gabezituen asmoak burutzen? Gauza horiez guztiezezer ez dakigu.

»Esango duzu, nolanahi ere, bigarren kasuanez zela aipatu dudan ihesa bezalakorik izan. Ezzen izan, ez, halakorik; baina esan al genezakeez zela asmo frustraturik izan? St. Eustache aldebatera utzita, eta beharbada baita Beauvais ere,

ez dakigu Marieren senargaien berri, ez behin-tzat senargai ezagunen berri. Besteez ez da ezeraipatzen. Nor da ordea ezkutuko maite hori,ahaideek ezagutzen ez dutena (ahaide gehienekbehintzat), baina Mariek igande goizean ikustenduena, eta hain duena fidagarria, non ez baitududarik egiten ilunabarreko itzalak jaisten direnarte Barrière du Roule-ko arboladi bakartietanharekin egoteko? Zein da ezkutuko maite hau,galdetzen dut, ahaide gehienek ezagutzen ezduten hori? Eta zer esan nahi du Madame Rogê-tek Marie abiatu zen goizean egin zuen iragar-pen bitxiak? “Beldur naiz Marie ez ote dudanberriz ikusiko”.

»Ezin imajinatu dugu Madame Rogêtek ihe-saldiaren berri bazekienik, baina ezin al dugusuposatu neskak bazuela asmo hori? Etxetikalde egitean, bere izebari bisita egitera zihoalaeman zuen aditzera, Rue des Drômes-era, etaberaren bila joan zedila iluntzean eskatu zion St.Eustacheri. Lehen begiratuan, nire iradokizuna-ren guztiz kontrakoa da datu hori; baina pentsadezagun pixka bat. Marie lagunen batekin elkar-tu zela, harekin gurutzatu zuela ibaia, eta Barriè-

re du Roule-ra arratsaldeko hiruretan iritsi zela,hori guztia jakina da. Baina pertsona horrekinjoatea onartu bazuen (edozein asmorekin, amakjakinik ala ez), etxetik abiatzerakoan hartukozituen gogoan bere senargai St. Eustacheri sor-tuko zitzaizkion txundimena eta susmo txarrak,beraren bila Rue des Drômes-era esandakoorduan joan, eta neska ez zela han izan jakitean,eta, areago, albiste estugarri horrekin ostaturaitzuli eta neska etxetik kanpora noiztik zebilenentzutean. Mariek pentsatuko zuen horretanguztian. Aldez aurretik bururatuko zitzaion St.Eustacheren samina, bururatuko zitzaizkionetxeko guztien susmoak. Susmo horiei aurre egi-teko ez zen noski etxera itzuliko; alabaina, sus-moek ez zuten garrantzi handirik izango Marie-rentzat, ez zuela itzultzeko asmorik suposatzenbadugu.

»Gogoeta hauek egiten irudika genezake:“Halako batekin elkartu behar dut ihes egitekoxedeaz, edo neuk baino ez dakizkidan bestelakoxedeez. Plana aldaraziko didanik ezer ez du ger-tatu behar: izebari bisita egitera joango natzaio-la Rue des Drômes-era adieraziko dut, eta hare-

kin pasatuko dudala eguna; ilundu arte ez dadi-la nire bila etorri esango diot St. Eustacheri, eta,era horretan, ahalik eta denbora luzeena emanahal izango dut etxetik kanpora batere susmotxarrik edo larritasunik sortu gabe, eta era horre-tan beste edonola baino denbora gehiago iraba-ziko dut. Iluntzean nire bila etor dadila eskatzenbadiot St. Eustacheri, lehenago ez da etorriko;baina, nire bila etortzeko eskatu ere egiten ezbadiot, denbora gutxiago izango dut iheserako,lehenago itzuliko naizela pentsatuko dute-eta,eta lehenago estutuko dira nire faltarekin. Bainaitzultzeko asmoa banu, pertsona horrekin ibilaldibat egitea beste asmorik izango ez banu, eznioke eskatuko St. Eustacheri nire bila etortzerik;izan ere, bila etorrita, ziur jakingo luke iruzuregin niola; eta, hortaz, gezurraren ezjakin gera-tuko litzateke, etxetik alde egitean nire asmoa-ren berri eman ez, ilundu aurretik itzuli, eta ize-bari bisita egitera joan naizela Rue des Drômese-ra esango banio. Baina, ez baitut itzultzekoasmorik —ez behintzat zenbait astez, edo zen-bait gauza ezkutatu arte—, denbora irabaztenbesterik ez dut arduratu behar.

»Azpimarratu duzu, zeure oharretan, neskagaizkile talde baten biktima izan delako iritziadela auzi triste honetan zabalduena, eta halaxeizan dela hasiera-hasieratik. Herriaren iritziaordea, baldintza batzuetan, kontuan hartzekoaizaten da. Herri iritzia berez sortzen denean,guztiz bere kasa agertzen denean, intuizioarenpare ikusi beharko genuke, horixe baita gizaba-nakoaren jeinuaren berezitasuna. Ehun kasuta-tik laurogeita hamarretan herriaren erabakiarenalde egingo nuke. Baina garrantzitsua da sujes-tio arrasto nabarmenik ez izatea. Iritziak, huts-hutsik, herriarena berarena izan behar du; etabereizketa hori, sarritan, oso nekeza izaten daantzematen, eta orobat eusten. Kasu honetan,gaizkile talde bati buruzko “iritzi publikoa”, hiru-garren aldizkari pasartean xehetasunez konta-tzen den alboko gertaera horrek ekarri du nikuste. Paris osoa dago aztoratua Marieren gor-puaren aurkikuntzarekin, gaztea baita, ederraeta ezaguna. Bortizkeria seinaleak ageri dituelaaurkitu da gorputza, eta ibaiko uretan. Bainaorain jakin denez, neska hil bide zuten garaiberean, edo garai bertsuan, zenduak pairatu

zuenaren antzeko eraso bat, ez hainbesteraino-koa halere, eragin zion gaizkile talde batek besteemakume gazte bati. Harritzekoa al da herriareniritzian izugarrikeria ezagun batek izugarrikeriaezezagun batean eragina izatea? Iritzi hori nora-bide baten zain zegoen, eta hara zeinen egokieskaini duen norabide hori doilorkeria ezagunak!Marie ere ibaian aurkitu zuten; eta ibai horretanbertan gertatu zen aurreko erasoa. Bi gertaerenarteko loturak hain dira nabarmenak, non bene-tan harrigarria izango baitzen herria horretaz ezkonturatu izana. Baina, lehen erasoa, horrelagertatu zela badakiguna, ezer baldin bada, biga-rrena, ia aldi berean jazo zena, modu bereangertatu ez zelako froga da. Izan ere, miraria izan-go baitzen, gaizkile talde bat, leku jakin batean,okerreko izugarrikeria bat egiten ari zen uneberean, haren antzeko beste talde bat, antzekolekuan, hiri berean, egoera berean, bitarteko etatresna berberekin, hain zuzen ere modu berekokaltea egiten aritzea, justu-justu garai berean!Baina zer sinestarazten digu bada herriaren iritziustekabean gidatu horrek, ez bada gertaerenparekotasun miresgarria?

»Aurrera egin baino lehen, pentsa dezagunnolakoa izan zitekeen hilketaren gertalekua,Barrière du Roule-ko arboladian. Arboladi hori,trinkoa izanik ere, errepide publikotik oso gertudago. Barrualdean badira hiru edo lau harrihandi, eserleku moduko bat osatzen dutenak,bere atzealde eta aulkitxoarekin. Goiko harrianazpiko gona zuri bat aurkitu zen; bigarrenean,zetazko zapi bat. Eguzkitako bat, eskularruak etasakelako musuzapi bat ere agertu ziren. Musuza-piak izena zuen brodatua, Marie Rogêt. Soineko-aren puskak agertu ziren inguruko adarretan.Lurra zanpatua zegoen, sasiak hautsiak zeuden,eta nonahi ageri ziren borrokaldi gogor batenerakusgarriak.

»Egunkariek arboladiko aurkikuntzari harreraberoa egin bazioten ere, eta aho batez suposatuzen arren huraxe zela erasoaren gertalekua,onartu beharra dago badela arrazoirik duda egi-teko. Sinets nezake hura izan zela gertalekua,baina halere duda egiteko bada arrazoi aski. LeCommercielek iradoki zuen moduan, Rue PavéeSt. André-ko inguruan baldin bazegoen benetakogertalekua, krimenaren egileak, oraindik Parisen

zirela emanez gero, izuak jota geratuko ziren,jende guztiaren arreta modu horretan bide zuze-nera bideratzen zela ikusita; eta zenbait buruklasetan, arreta hori desbideratzearren, sortukozen berehala zerbait egiteko premia. Hortaz,Barrière du Roule-ko arboladia lehendik ere sus-magarria zelarik, segituan bururatuko zitzaiengaizkileei gauzak aurkitu ziren leku horretanuzteko ideia. Daturik ez dago aurkitu diren gau-zek egun batzuk baino gehiago zeramatzatelaarboladian frogatzen duenik, Le Soleilek halasuposatzen badu ere; aldiz, bigarren mailakodatu asko dago, inoren arreta erakarri gabe, hanezin egon izan zirela adierazten duena, zoritxa-rreko igande hartatik mutilek aurkitu zituztenarratsalderaino doan hogei eguneko bitartean.“Euriaren eraginez hondatuak eta lizunduak zeu-den”, dio Le Soleilek, bere aurrekoen iritzia bere-tuz, “eta lizunak elkarri erantsiak. Belarra haziazegoen haien inguruan eta gainean. Eguzkitako-aren zeta gogorra zen, baina barrutik elkarri itsa-tsita zeuden izpiak. Goialdea tolestua zegoen,osorik lizundua eta usteldua ageri zen, eta hau-tsi egin zen zabaltzean”. Belarra “hazia haien

inguruan eta gainean” zegoela, argi dago bimutikoen hitzetatik —hots, haien oroitzapeneta-tik—, jakin zitekeela, haiexek jaso baitzituztengauzak eta eraman baitzituzten etxera, hiruga-rren pertsona batek ikusi gabe. Belarra ordea,eguraldi bero hezea denean bereziki (eta horre-lakoxea zen hilketaren garaian), aise haziko dabi edo hiru hatz egun batean. Lur belar-haziberrian dagoen eguzkitako bat, aste bakarbatean, begi bistatik erabat ezkutaturik utzdezake hazten ari den belarrak. Eta Le Soleilekhain setatsu azpimarratzen duen lizun hori dela-eta, hain setatsu non oraintxe errepikatu dizu-dan paragrafo labur horretan hiru bider bainogehiagotan aipatzen baita, ez al daki bada nola-koa den? Esan egin behar al zaio izadian direnonddo mota ugarietako bat dela, ezaugarri ohi-koena hogeita lau ordutan haztea eta galtzeaduena?

»Hala, begiratu bakar batean ikusten dugugauza haiek arboladian “gutxienez azken hiruedo lau asteak” zeramatzatelako ideiaren euska-rri hori, halako harrotasunez aipatu dena, guztizgauza zentzugabea eta hutsala dela gertatuaren

froga gisa. Beste aldetik, nekez sinets daitekegauza horiek aste batez baino luzeago geratuahal zirenik delako arboladi horretan, igandebatetik besterako bitartea baino luzeago behin-tzat. Parisko inguruak zerbait ezagutzen dituzte-nek ederki asko dakite zeinen zaila den lekubakartiak aurkitzea, ez bada aldirietatik osourruti. Esploratu gabeko leku bat, eta baitagutxitan bisitatzen den leku bat ere, ez dagoaurkitzerik Parisen inguruko baso edo arboladie-tan. Are gutxiago aurkituko du halakorik, barre-nenean izadiaren maitale izanagatik ere, metro-polis handi honetako hauts eta berotasunean lanegin behar duenak; har ezazu halako pertsonabat, eta ahalegin dadila, asteburuetan nahibaduzu, bere bakardade egarria inguru-inguruanditugun edertasun naturaleko lekuetan asetzen.Bigarren urratsa egiten duenerako, gizatxarrenbatek deuseztuko dio sortzen hasia zen xarma,edo parrandan dabilen talderen batek. Zuhaitzhosto-trinkoenen artean bilatuko du bakartasu-na, baina alferrik izango da dena. Horrelakoxelekuak izaten dira jendilaje gehiena ibilitzen denbazterrak; hantxe daude tenplorik lohituenak.

Bihotza guztiz minduta, ibiltariak berriz ere Pariskutsatura ihes egingo du, eta hiria ez zaio haingorrotagarria gertatuko, bere zikinean ez baitahain zentzugabea. Baina hain hartuak egotenbadira astegunetan hiri baten inguruak, zer ezote da gertatuko igandean! Egun horrexetanbereziki, egitekoen premietatik libre, edo krime-nerako aukerez gabeturik, hiriko mugen bilaabiatzen da hiriko gaizkilea, ez landaldearenmaitasunagatik, barrenean mezprezatu egitenbaitu, aldiz, gizarteak ipintzen dizkion muga etakonbentzioetatik ihes egiteko. Ez ditu haize fres-koa eta zuhaitz berdeak desiratzen, landaldekonasaitasun erabatekoa desira du. Han, bideertzeko ostatuan, edo basoetako zuhaitzenatzean, bere adiskideek izan ezik inork ez baituikusten, libre da barre-algara faltsuen gehiegike-ria eroetan, askatasunaren eta edariaren emai-tza bateratuan aritzeko. Behatzaile objektiboariagerikoa gertatzen zaiona baino gehiagorik ezdut esango, errepikatzen dizudanean gauzahoriek luzaroan, igande batetik bestera, aurkitugabe geratu izana, non eta Paris ondoko arbola-

di batean, hori, gutxienera, gauza miragarribaten gisara ikusi behar dela.

»Baina gure arreta erasoaren benetako ger-talekutik desbideratzeko ipini zirela gauza horiekarboladian pentsarazten duten arrazoiak erebadira. Aurrena, kontura zaitez zein egunetanaurkitu ziren gauzak. Konpara ezazu egunhorren data neronek egunkarietatik jaso dudanbostagarren artikuluaren datarekin. Konturatukozara presakako gutun hura egunkarira iritsi etaberehala egin zela aurkikuntza. Izan ere, gutunhoriek, era askotakoak eta itxuraz iturri desber-dinetatik iritsiak izan arren, puntu bera seinala-tzen zuten, hots, gaizkile talde bat zela erasoa-ren egilea pentsarazi nahi zioten jendeari, etaBarrière du Roule-ren ingurua gertalekua. Horidela-eta, gogoan hartu beharrekoa ez da, gutunhorien ondorioz —edota gutunek jendeari pen-tsarazi nahi ziotenaren ondorioz—, aurkitu zituz-tela mutiko horiek arropak-eta; aldiz, gogoanhartu behar den gauza da arboladian ez zeude-lako ez zituztela lehenago aurkitu. Hortaz, gutunhoriek idatzi zituztenek berek utzi zituztela han

pentsatu behar dugu, albistearen egun bereanedo zerbait lehenxeago.

»Arboladia berezia da, oso arboladi bereziazinez. Ohi baino askoz ere sarriagoa da. Itxituraberez hesitu horren barruan hiru harri daude,oso bereziak, atzealdea eta aulkitxoa zitueneserleku bat osatzen dutenak. Eta arboladi hori,antze naturalean hain aberatsa, Madame Deluc-en etxearen ondoan dago, handik metro gutxira,eta haren umeek sasien artean ibiltzeko ohituradute, harrautsi-belarraren azalaren bila. Apustuzoroa izango al litzateke —mila baten kontra—,ezetz egun bat ere pasa umeetako bat aretoitzaltsu horretan sartu, eta bere tronu natura-lean eserita egoten ez dena? Horrelako apustubatez duda egiten duena, edo ez da sekulanhaurra izan, edo ahaztu zaio nolakoak diren hau-rrak. Berriz esango dizut: oso nekez uler daitekenola egon zitezkeen gauza horiek arboladianegun pare batez baino gehiago inork ere aurkitugabe; eta horregatik, bada aski oinarririk, LeSoleilen ezjakintasun dogmatikoa gorabehera,aurkitu ziren lekuan jarri zituztela pentsatzeko,eta nahiko berandu jarri zituztela gainera.

»Baina badira beste arrazoi batzuk, eta orainarte aipatu ditudanak baino sendoagoak, utziegin zituztela pentsatzeko. Kontura zaitez moduguztiz artifizialean zeudela gauzak ipinita. Goikoharrian azpiko gona txiki bat zegoen, bigarre-nean zetazko zapi bat; haien inguruan sakabana-tuak, eguzkitako bat, eskularruak, eta sakelakomusuzapi bat, Marie Rogêt izena brodatuazuena. Horrelaxe antolatuko lituzke hain zuzenere gauzak naturaltasunez jarri nahiko lituzkeenpertsona ez oso zorrotz batek. Baina antolamen-du hori ez da inola ere naturala. Nik gauza guz-tiak lurrean sakabanatuta eta zanpatuta aurki-tzea esperoko nuke. Zuhaitzen arteko barrunbehertsi horietan, nekez geratuko ziren azpikogona eta zapia harrien gainean tente, zenbaitlagun borrokan eta tiraka zebiltzala. “Lurra zan-patua zegoen, sasiak hautsiak zeuden, etanonahi ageri ziren borrokaldi gogor baten era-kusgarriak”; eta horra hor azpiko gona eta zapia,apaletan ipinita baleude bezalaxe. “Sasiek urra-tutako soinekoaren puskak hiru bat hatz zabaleta sei hatz luze ziren. Puska bat soinekoarenazpildurarena zen, eta pasaratua zegoen. Erauzi-

tako puskak ematen zuten”. Hor, uste ez duela,esaldi ikaragarri susmagarria erabili du LeSoleilek. Puskak, deskribatu diren moduan,“puska erauziak” dirudite, egia da; berariaz etaeskuaz erauziak ordea. Gauza guztiz ezohikoada, arantza baten eraginez, edozein jantzitan,hau erauzi den modu berean oihal puska bat“erauzia” gertatzea. Oihal hauen egikera dela-eta, ehunean trabatutako arantza edo iltze batekkarratuak osatuz urratuko ditu: luzetarako biurraduretan banatuko ditu, elkarri buruz angeluzuzenak osatzen dituztela, eta erpin bateanelkartuko dira bi urradurak arantza sartu denlekuan; nekez pentsa daiteke ordea oihal puskahori “erauzia” dagoenik. Nik ez dut horrelakoriksekulan ikusi, ezta zuk ere. Halako oihal batetikpuska bat erauzteko, bi indar behar dira, norabi-de desberdinetatik tiraka, ia kasu guztietan.Oihalak bi ertz balitu —hala, adibidez, sakelakomusuzapi bat balitz—, eta hartatik zerrenda batatera nahi izanez gero, orduan bakarrik izangolitzakete aski indar bakarra. Baina kasu honetansoineko bat daukagu, ertz bat baino ez duena.Soinekoaren barrenaldetik arantzak erabiliz

zerrenda bat ateratzeko, barrenaldeak ez baituertzik, mirari bat beharko litzateke, arantzabakar batek ezingo bailuke horrelakorik egin.Aldiz, ertz bakarra dagoenean ere, bi arantzabehar dira, jardungo dutenak, batak, bi norabidedesberdinetan, eta besteak batean. Eta hori,azpildurarik gabeko ertza baldin bada. Azpilduraizanez gero, zentzurik ez du ia honek guztiak.Ikusten duzu beraz eragozpen asko eta handiakdirela “arantza” hutsak erabiliz oihal puskak“erauziak” gerta daitezen; eta, hala ere, ezbakarrik puska bat, asko baizik, erauzi zirelamodu horretan sinetsi behar omen dugu. “Puskabat”, gainera, “soinekoaren azpildurarena zen”;“beste puska gonaren zatia zen, ez azpildurare-na”, alegia, guztiz erauzia omen zegoen aran-tzen eraginez, nondik eta soinekoaren barnealdeertz gabetik! Horrelakoak ez sinestea, nik uste,erraz barkatuko digute; hala ere, denak baterahartuta, beharbada, ez dira hain zentzugabeakgertatzen, konparatzen badira gorpua desage-rrarazteko ardura izan zuten hiltzaile batzuekgauzak arboladi horretan utzi izanaren gertaeraharrigarriarekin. Baina agian ez nauzu behar

bezala ulertu, arboladi hori erasoaren gertalekuaizan zela ukatzeko asmoa dudala iruditzen bazai-zu. Arboladian izan zitekeen okerren bat, edoistripu bat beharbada Madame Deluc-enean.Baina hori, izan, ez da hain puntu garrantzitsua.Gure egitekoa ez da gertalekua zein izan zenasmatzea, aldiz, hilketaren egileak aurkitu beharditugu. Nire argudioen helburua zen, aurrena,eta argudiatzeko moduaren xehetasunak etazehaztasuna gorabehera, Le Soleilen baiespensendo eta ausarten zentzurik eza agerian jar-tzea, eta bigarren, eta ororen gainetik, bidenaturalenetik bultzatu nahi zintudan puntu honiburuz berriz ere hausnarketa egitera, alegia, hil-keta hau talde baten lana izan ote den ala ezpentsatzera.

»Auzi hau laburtzeko, aipatu besterik ez ditu-gu egingo galdeketan mintzatu zen auzitegikosendagilearen xehetasun higuingarriak. Gauzabakar bat esango dizut: Parisko anatomista izen-dun guztiek, zehaztasun eta oinarri sendoenfalta direla-eta, barregarri utzi dituzte, gaizkileenkopuruari dagokionez, gai honi buruz argitaratudiren dedukzioak. Kontua ez da gauzak ezin izan

zirela gertatu deduzitu den bezala, baizik etaoinarririk ez zegoela dedukzio hori egiteko. Etabestelako dedukzio bat egiteko, ez al dago oina-rririk?

»Gogoeta egin dezagun orain “borrokaldia-ren erakusgarri” horiez, eta pentsa dezagun zeriradokitzen duten. Talde bat. Baina ez al duteareago iradokitzen talde baten eza? Ze borrokaklase izan zitekeen —halako borroka, hain gogo-rra eta luzea, non nonahi utzi baitzituen “erakus-garriak”—, neska ahul eta babesgabe baten etabalizko gaizkile talde horren artean? Beso indar-tsu batzuen estutu isila, eta hortxe bukatuko zendena. Biktimak guztiz pasiboa izan behar zuen,erabat haien borondatearen mendeko. Hori dela-eta, gogoan izan pertsona bakar batek bainogehiagok egindako eraso baten gertalekua iza-tearen kontra erabiltzen baldin badira, kasuhorretan bakarrik direla erabilgarriak arboladiakrimenaren gertalekua izatearen kontrako argu-dio gehienak. Erasotzaile bakarra bazen pentsagenezake, eta kasu horretan besterik ez, hainizan zela borrokaldi gogorra eta luzea, non age-

riko “erakusgarri” horiek utzi ahal izan baitzi-tuen.

»Hori dela-eta, aipatu dut jada nolako susmo-ak sortzen dituen pentsatzeak gauzak utzi eginzirela aurkitu ziren arboladian. Ia ezinezko gauzadirudi erruaren erakusgarri horiek aurkitu zirenlekuan oharkabean utzi izana. Izan zen gorpualekuz aldatzeko aski adore (hala ematen du);baina gero, gorpua bera baino nabarmenagoaden froga bat (gorpuaren ezaugarriak berehalaezabatuko zituen-eta hondamenak) utzi da era-soaren tokian; musuzapia dut gogoan, zendua-ren izena idatzia daramana. Istripuz gertatubazen, ez zen izan talde bati gertatua. Pertsonabakar baten istripua izan zela baino ezin dugupentsatu. Ikus dezagun. Pertsona batek egin duhilketa. Bakarrik dago zenduaren fantasmarekin.Ikaratuta dauka bere aurrean, lurrean, mugi-mendurik batere gabe ikusten duen horrek. Joanzaio grinaren indarra, eta hilek ernatu ohi dutenikara horretarako badu lekurik bihotzean. Ez dutaldeak berez sorrarazten duen konfiantzarikbatere. Bakarrik dago hilarekin. Dardarka ari da,eta ikarak akabatzen dago. Hala ere, gorpuare-

kin zerbait egin beharra dauka. Ibaira darama,baina atzean utzi ditu erruaren gainerako era-kusgarriak; zeren zaila baita, ezinezkoa ez esa-teagatik, pisu guztia aldi bakarrean garraiatzea,eta oso erraza du atzean utzi dituen gauzen bilaitzultzea. Baina barruan duen ikara hori bikoiztuegin zaio uretarako bidaia neketsuan. Bizitzarensoinuak ditu bidelagun. Dozena bat bider entzundu edo irudikatu du behatzaile baten urratsa.Hiriko argiek berek ikaratzen dute. Hala ere,agonia mingarrizko urrats luze eta sarriak eginondoren, heldu da ibaiaren ertzera, eta egin dioegin beharrekoa bere zama beldurgarriari, txalu-paren bat erabiliz beharbada. Baina gero, zealtxor klase du bada munduak harentzat gordea,nolako mendekuz mehatxatzen du hiltzailebakartia bide neketsu eta arriskutsu horretatikitzularazteko, nora eta arboladira eta hango oroi-tzapen hilgarrietara? Ez da itzultzen, ondorioakez baitzaizkio jada axola. Nahita ere ezingo litza-teke itzuli. Ihesa da gogoan darabilen pentsa-mendu bakarra. Bizkarra ematen die betikozuhaitz beldurgarri horiei, eta deabrua atzetiksegika balu bezala alde egiten du handik betiko.

»Baina taldea izan balitz, nola? Kopuruaksegurtasuna emango zien elkarri, baldin gizatxaramorratuak segurtasunaren beharrik badu; etagizatxar amorratuez osatuak izaten dira delakogaizkile talde horiek. Kopuruak, berriz diot, gizonbakarra geldiaraziko lukeen beldur izugarri etaarrazoigabe hori ezabatuko luke. Eman dezagunlagun batek, bi lagunek, hiruk, egin dezaketelahutsegiterik, baina hutsegite hori ez zen gertatu-ko baldin laugarren bat izan balitz. Ez zutenatzean ezer ahaztuko; zeren, kopuruari esker,gauza guztiak batera eramateko gai izango bai-tziren. Ez zen itzuli beharrik izango.

»Gogora ezazu orain nola aurkitu zen soine-koan gonaldeko zerrenda bat erauzia: “Zerrendabat, oin bat zabal, erauzia ageri zen behekoazpilduratik gerri alderaino, baina guztiz puskatugabe. Gerriaren inguruan ageri zen, hiru bidertolestua, eta atzealdean korapilo moduko batezlotua”. Helburu jakin batez egin zen hori, hau da,helduleku bat osatu eta gorpua arrastaka era-mateko. Baina talde bati bururatuko ote zitzaionhorrelako gauza bat egitea? Hiru edo lau laguni,gorputz-adarrek, ez bakarrik aski helduleku,

aitzitik, heldulekurik hoberena eskainiko zieten.Ideia hori pertsona bakar batena da; eta horrekbeste puntu honetara garamatza, alegia, “lekuharen eta ibaiaren arteko bidean, hesiak altxatazeuden, eta lurrean berriz, zama astunen batarrastaka eramana izan zelako aztarrenak ageriziren”. Baina gizon bat baino gehiago izanik,arduratuko ote ziren hesi bat altxatzea denbezalako alferreko lana egiteaz, zertarako etaistant batean edozein hesiren gainetik jaso zeza-keten gorpu bat pasarazteko? Gizon talde batekhorrela eramango al zuen bada gorpu bat, arras-tatzearen seinale nabarmenak utziz?

»Eta Le Commercielen ohar bat aipatu behardugu hemen; lehenago nolabait ere komentatududan ohar bat. “Zoritxarreko neskaren azpikogona baten zati bat”, hala dio, “erauzia zegoeneta neskaren kokotzaren azpian lotua, buruarenatzealdetik, garrasirik egin ez zezan seguraski.Musuzapirik ez zuten morroiek egina da hori”.

»Esan dut lehenago ere gaizkileak ez duelasekulan sakelako musuzapirik falta izaten. Bainaez da hori justu-justu orain azpimarratu nahidizudan gauza. Oihal zati hori erabili zen, Le

Commercielek iradokitako helburuarekin, ezgaizkileak musuzapia falta zuelako, arboladianaurkitu den musuzapiak frogatzen duen bezala;eta haren xedea ez zela “garrasirik egin ezzezan” argi uzten du, orobat, oihal zatia erabiliizanak, helburu horretarako askoz egokiagoazen musuzapiaren ordez. Baina delako oihal zatihorretaz hala diote lekukotasunek: “Lepoareninguruan lotuta aurkitu zuten, ez estu, baina baikorapilo sendo batez segurtatua”. Ez dira osohitz zehatzak, baina, hala ere, ez dira Le Com-mercielek argitaratu dituenak bezalakoak.Zerrenda hori zortzi hatz zabal zen, eta, hortaz,muselinazkoa izanik ere, tolestua edo luzetarabihurritua, banda sendo bat osatuko zuen. Etahorrela, bihurrituta, aurkitu zuten. Hona nirededukzioa. Gorpua urruti samarretik (arboladitiknahiz beste edonondik) besoetan eraman ondo-ren, haren gerrialdean lotutako zerrenda batenlaguntzaz, horra non konturatzen den hiltzailebakartia, era horretan eramanda, bere indarre-rako astunegia gertatzen zaiola gorpua. Hortaz,zama arrastaka eramatea erabaki du; aurkituta-koak ere arrastaka eraman zutela frogatzen du.

Asmo hori gogoan hartuta, beharrezko gauzazuen gorputz-adar bati soka baten moduko zer-bait lotzea. Lepoaren ingurua zen horretarakolekurik egokiena, buruak eragotziko lioke-etairristatu eta ateratzea. Eta orduan gogoratukozitzaion hiltzaileari, dudarik gabe, gerrialdekozerrenda. Huraxe erabiliko zuen, baldin eta gor-puaren inguruan bihurritua eta korapilo batezsegurtatua egon ez balitz, eta, gainera, hura ezzegoen soinekotik “erauzia”. Errazagoa zen azpi-ko gonatik beste zerrenda bat ateratzea. Urratuzuen, estutu zion gorpuari lepoaren inguruan,eta halaxe eraman zuen biktima ibaiaren ertze-raino arrastaka. “Zerrenda” hori, neke handizeta denbora galduz bakarrik eskura zitekeena,eta bere xedea erdizka baino betetzen ez zuenagainera, zerrenda hori erabili izanak, frogatzendu musuzapia jadanik eskuraezina zen unebatean sortu ziren gorabeherek ekarri zutelaharen premia; alegia, lehen ere pentsatu dugunbezala, arboladitik alde eginda gero (baldinarboladia bazen) sortu zen premia hori, arbola-diaren eta ibaiaren arteko bidean.

»Baina, esango didazu, hilketa izan zen garaibertsuan, gizon talde bat ibili zela arboladitikgertu azpimarratu zuen Madame Deluc-ek bereaitorpenetan (!). Hori onartzen dizut. Duda egi-ten dut ordea dozena bat talde ere ez ote zen ibi-liko, Madame Deluc-ek deskribatu duenarenmodukoak, Barrière du Roulen bertan edo ingu-ruan tragedia izan zen garai berean. Bainahiguin hori, Madame Deluc-en aitorpen nolabaitere beranduko eta oso susmagarriak gorabehe-ra, higuin hori sorrarazi duen talde bakarra —dama zintzo eta kezkati honek besterik ez baituaipatzen—, haren pastelak jan, haren brandyaedan eta ordaintzeko nekea hartu gabe aldeegin zuen huraxe da. Et hinc illae irae?

»Baina zein da zehatz-mehatz MadameDeluc-en aitorpena?: “Gizatxar talde bat azalduzen, lainezaz betea; ordaindu gabe jan eta edanondoren, gizonaren eta neskaren bide beretikalde egin omen zuten, ilunabarrean itzuli zirenostatura, eta atzera gurutzatu zuten ibaia, ikara-garrizko presaz nonbait”.

»”Ikaragarrizko presa” hori, seguraski, areikaragarriagoa iruditu zitzaion Madame Deluc-i,

behin eta berriz aipatzen baitzituen, luze etamindurik, bere pastel eta edari bortxatuak; izanere, esperoko zuen agian oraindik ere pastel etaedari haien nolabaiteko ordaina. Zergatik, beste-la, ilunabarra izanik, azpimarratu behar zuenhainbeste haien presa? Ez da noski harritzekoaizango jendilaje hori ere etxeratzerakoan presa-ka ibiltzea, ibai zabal bat txalupa txikietan guru-tzatu beharra dagoenean, ekaitzak mehatxatzenduenean eta gaua hurbil denean.

»Hurbil denean esan dut; ez baitzen oraindikgaua. Ilunabarra baino ez zen “gizatxar” haienpresa gaiztoak Madame Deluc-en begi zuhurrakiraindu zituztenean. Baina esan digutenez, arra-tsalde hartan bertan, Madame Deluc-ek, eta oro-bat haren seme zaharrenak, “emakume batengarrasiak entzun zituzten ostatutik bertan”. Etaze hitz erabiltzen du Madame Deluc-ek garrasihoriek entzun ziren arratsaren garaia izendatze-ko? “Ilundu eta handik gutxira”, dio. Baina “ilun-du eta handik gutxira”, gutxienez, ilun da; eta“Ilunabarra-edo” era berean da oraindik egunargia. Hortaz, aski garbi dago gaizkile taldeaBarrière du Rouletik alde egina zela Madame

Deluc-ek garrasiak entzun (?) baino lehen. Etanahiz eta, aitorpenaren kontakizun guzti-guztie-tan, modu berezian baina beti modu berean era-biltzen diren adierazmolde horiek, neronek zure-kin hizketan erabili ditudan bezalaxe, desadosta-sun horri buruzko hitzik ez da atera, oraingoz,egunkarietan, ezta poliziako funtzionarioen ida-tzietan ere.

»Argudio bat besterik ez diet erantsiko orainartekoei, taldea zelako ideiaren kontra; bainaoraingo hau, nire ikusmoldean behintzat, eraba-kigarria da. Sari eskuzabala eskaini delarik, etabarkamen osoa erabateko frogaren bat aurkez-ten bada, ezin pentsatu da, inondik inora, giza-txar talde bateko kideren batek, edo edozein tal-detako kide batek, ez zituela bere lagunak aspal-dian traizionatuko. Jendilaje klase hori, sariarendesiraz baino areago, eta baita ihes egitekonahiaz baino areago, traizioaren beldur izatenda. Lehenbailehen egingo du berak traizioa, bes-teek berari egin ez diezaioten. Sekretua ezzabaltzea, horixe da, hain zuzen ere, sekretuadelako frogarik hoberena. Gertaera ilun honen

izugarrikeriak gizaki bizi batek edo bik bakarrikezagutzen dituzte, eta Jainkoak.

»Labur ditzagun orain gure analisi luzearenfruitu eskas baina argiak. Iritsi gara ondorio ziurbatzuetara: edota zoritxarreko istripuren batgertatu zen Madame Deluc-en sabaipean, edotamaitale batek hil zuen neska Barrière du Roule-ko arboladian, edota zenduaren lagun min etaezkutukoren batek. Pertsona horrek larruazaliluna du. Larruazal horrek, gerriko zerrendarenlotura moduak eta txanoko xingola lotzen zuenmarinel korapiloak, itsasgizon bat seinalatzendute. Gizon hori zenduarekin lotzen zuen harre-manak, Marie neska alaia baitzen baina ez gaiz-toa, marinel arruntaren mailatik gainekoa zelaadierazten du. Ideia horren berorren aldekoakdira egunkarietara iritsi diren gutunak, ongi ida-tziak baitira. Lehen ihesaldiak, Le Mercuriekaipatzen zuenak, zorigaiztoko neska etxetik aldeegitera bultzatu zuen “itsas ofizial” harekinlotzen du bigarren desagerpeneko itsasgizonhau.

Eta horra non datorkigun, unerik egokienean,gizon azal-ilun horren aspaldiko falta. Barka,

baina etenaldi bat egingo dut hemen gizonhorren larruaren kolorea dela-eta; ez zen belzta-sun arrunta, Valencek eta Madame Deluc-ek,biek, ezaugarri hori bakarrik azpimarratu dute-eta. Baina zergatik ez da agertzen gizon hori?Gaizkile taldeak hil ote du? Hala bada, zergatikagertu dira neska hilaren aztarrenak baina ezgizonarenak? Bi erasoaldien gertalekuak berbe-ra behar zuen izan. Eta non dago gizonaren gor-pua? Modu berean egin bide zituzten hiltzaileekbi goputzekikoak. Baina pentsa daiteke gizonhori bizirik dagoela, eta ez duela bere burua eza-gutarazi nahi, hilketaren errua egotziko ote dio-ten beldurrez. Orobat pentsa daiteke ideia horidarabilela buruan —hain berandu—, Marierekinikusi zutela agertu baita aitorpenetan; bainahorrek ez zuen eraginik batere gertaeren unean.Errurik gabeko pertsona baten lehen burutapenaerasoaldiaren berri ematea izango zen, eta gaiz-kileen bilaketan lagundu. Izan ere, horixe kome-ni zitzaion. Ikusi egin zuten neskarekin. Harekingurutzatu zuen itsasontziz ibaia. Ergel batentzatere, hiltzaileak salatzea izango litzateke susmotxarretatik libratzeko modurik seguruena eta

bakarra. Ezin imajina genezake, zoritxarrekoigande gau hartan, errugabe eta aldi berean doi-lorkeriaren ezjakin. Hala ere, hori baino ezindugu pentsatu, bizirik bazegoen, hiltzaileaknolaz ez zituen salatu ulertu nahi badugu.

Eta zer bitarteko dugu guk egiara iristeko?Aurrera egin ahala, bitarteko horiek ugaldu etazehaztu egiten direla ikusiko dugu. Azter deza-gun xehe-xehe, bukaeraraino, lehen ihesarenauzia. Jakin dezagun osorik “ofizial” horren isto-rioa, zertan dabilen orain, eta zertan zebilen hil-ketaren unean. Aldera ditzagun arretaz egunka-rira bidali diren gutun guztiak, errua gaizkiletalde bati egozteko xedea zutenak. Hori eginondoren, aldera ditzagun gutun horiek, estiloarinahiz eskuizkribuari berari dagokienez, lehenagogoizeko egunkarira bidali zirenekin, Mennais-enerruduntasuna hain gogor azpimarratzen zutenhaiekin. Eta, hori guztia egin ondoren, alderaditzagun ostera gutun horiek guztiak ofizialakberak idatzitakoekin. Saia gaitezen, MadameDeluc-i eta haren mutikoei behin eta berriz gal-derak eginez, eta baita omnibusaren gidariariere, Valence-ri, “gizon azal-ilun” horren itxura

fisikoaz eta jokamoldeaz beste zerbait jakiten.Galdeketak, trebetasunez eginez gero, nahitaezeskainiko digu, puntu jakin honen (edo besteren)inguruko informazioa, erantzuleek berek badaki-tela agian konturatu ere ez direna. Eta ondorengabarrazainak ekainaren hogeita biko astelehe-nean hartu zuen txaluparen arrastoen bila abia-tuko gara, bertako langileek haren berri jakingabe atera baitzuten txalupa hori gordetegitik,eta lemarik gabe, gorpua aurkitu aurreko unerenbatean. Behar bezalako arduraz eta pazientziazjokatzen badugu, nahitaez aurkituko dugu txalu-pa hori; izan ere, hartu zuen gabarrazainak eza-gutu dezake, eta, horrez gainera, eskura dagolema. Errudun sentitzen ez denak bela ontzibaten lema ez zuen besterik gabe galduko. Etaeten labur bat egingo dut hemen, galdera bategiteko. Ez zen iragarri txalupa hori hartukozenik. Ezkutuka hartu zuten gabarren gordetegi-tik, eta ezkutuka eraman zuten. Baina jabeakedo patroiak, abisurik izan ez bazuen, nolaz jakinzezakeen astearte goizerako non hartu zen aste-lehenean txalupa, ez bada pertsona horrek lotu-raren bat duelako itsas armadarekin, gauzarik

txikienak, herriko albisterik xumeenak, jakina-razten dizkion harreman ohikoa?

»Bere zama ibai ertzera arrastaka daramanhiltzaile bakartiaz mintzatu naizenean, esan dutlitekeena dela txalupa batez baliatu izana. Hala,pentsa genezake Marie Rogêt txalupa batetikbota zutela uretara. Hala gertatuko zen noski,nekez utziko baitzuten gorpua ibaiertzeko ursakontasunik gabeetan. Biktimaren bizkarrekoeta sorbaldetako marka berezi horiek txalupabaten hondoko egurrak gogorarazten dituzte.Gorpua zamarik gabe aurkitu izana orobat daideia horren aldeko. Ibai ertzetik bota balute,zama erantsiko zioten. Zamaren falta esplikatze-ko argudio bakarra dago, hots, hiltzaileari ezzitzaiola bururatu zamaren bat izan behar zuelaeskura gorpua uretara bota baino lehen. Gorpuauretara jaurtikitzeko unean, konturatuko zennoski bere arduragabetasunaz; baina orduan ezzuen erremediorik. Edozein arrisku hobea zenertz madarikatura itzultzea baino. Bere zamabeldurgarritik libratu ondoren, abiadan joangozen hiltzailea hirira. Han lehorreratuko zen, por-tuko etxola ilunen batean. Baina txalupa ordea...

lotuta utziko al zuen? Larriegi ibiliko zen txalupalotzen-eta hasteko. Areago, baldin portuanlotzen bazuen, bere buruaren kontrako froga arizela han jartzen irudituko zitzaion. Hura lehen-bailehen begi bistatik kentzea izango zen barru-tik etorriko zitzaion gogoa, alegia, krimenarekinzerikusia zuen gauza oro ahalik eta urrutienaeramatea. Portutik ihes egin nahi zuen, bainaerotuta ere ez zuen txalupa han utziko. Beregisara joaten utziko zuen seguraski... Jarrai die-zaiogun irudimenari. Biharamunean, izu-laborriezin eramanezkoak hartuko zuen gizon doilorhori, ikusi zuenean txalupa hartu egin zutela, etabera egunero joaten den leku batera eramanzutela: eginbeharrek, agian, maiz daramatenleku berera. Hurrengo gauean, lemaz galde egi-tera ausartu ere gabe, txalupa hartzen du. Nondago ordea txalupa lemagabe hori? Horixe daaurkitu behar dugun lehen gauza. Txalupariburuzko aurreneko datua izango da gure arra-kastaren abiapuntua. Txalupa horrek gidatukogaitu, txunditurik utziko gaituen lastertasunaz,zorigaiztoko igande gau hartan erabili zuenaren-

gana. Erantzuna erantzunaren atzetik etorrikoda, eta horrela aurkituko dugu hiltzailea».

(Honaino iritsita, zehaztuko ez ditugun arra-zoiak direla-eta —irakurle askori agerikoak irudi-tuko zaizkiola segur gaude ordea—, eskuetandugun eskuizkributik, Dupinek lortutako hari-mutur itxuraz meheari jarraitzen zaien xehetasu-nen partea ez argitaratzen ausartu gara. Kome-nigarria iruditu zaigu ordea labur adieraztealortu zela desiratzen zen emaitza, eta orobat iru-ditu zaigu gauza egokia azpimarratzea zintzo-zintzo bete zituela Prefekturak, gogo handirikgabe ordea, Dupin jaunarekin egindako itunarenpuntuak. Ondorengo hitz hauekin amaitzen daPoe jaunaren artikulua. Zuzendariak):

Ulertuko da noski kointzidentziez mintzatzennaizela, eta ez bestez. Nahikoa behar dute gaihoni buruz lehen esan ditudanak. Bihotzean ezdut nik federik naturaz gaindikoan. Izadia etaharen Jainkoa bi direla, horrelakorik ez du ukatu-ko pentsatzen duen gizonak. Bigarrenak, Hare-xek sortua baita, bere nahierara mendera edoalda dezakeela aurrenekoa, hori ere ezin ezta-baidatuzko gauza da. “Bere nahierara” esan dut;

zeren borondateari baitagokio auzia, eta ez, logi-karen eroak erabaki duen bezala, botereari. Kon-tua ez da Jainkoak ezin dituela bere legeak alda-tu, baizik eta irain egiten diogula aldaketarenbeharra bururatzen zaigunean. Lege horiek, jato-rrian, Etorkizunean izan daitekeen gertakizunakoro agertzeko moldatu ziren. Jainkoarekin, denada Orain.

Berriz diot, beraz, kointzidentzia direlakoan,ez bestela, mintzatzen naizela gauza hauen gai-nean. Eta areago; ikusiko da kontatzen dudanhonetan parez pare joan direla Mary CeciliaRogers zoritxarrekoaren patua —patu hori eza-gutzen deneraino— eta, bere historiaren unejakin bat arte, Marie Rogêt harena; eta parekota-sun horren zehatza hain da zoragarria non azto-ratu ere egiten baita arrazoimena. Hori guztiaikusiko dela diot. Baina ez dadila une batez erepentsatu, aipatu den une horretatik aurrera isto-rio triste hau kontatzen jarraitu eta inguratuduen misterioaren askabideraino iristean, pare-kotasuna luzatzeko asmo ezkutua dudanik; oro-bat, ez dut hemen adierazi nahi grisette batenhiltzailea aurkitzeko Parisen hartu ziren neurriek,

edo antzeko arrazoibideetan oinarrituriko edo-zein neurrik, antzeko emaitzarik ekarriko zute-nik.

Zeren, ideia horren bigarren parteari dago-kionez, kontuan hartu beharko bailitzateke kasubatean zein bestean gerta zitezkeen aldaketatxikienak ere kalkulu guztiz okerrak ekarrikolituzkeela, gertaeren bideak elkarrengandik guz-tiz aldenduko lituzketenak; hain zuzen ere, arit-metikan bezalaxe, berez eta bere horretanhutsala izan daitekeen errakuntza batek, sor bai-tezake luzarora, prozesuaren puntu guztietanbiderkatuz, egiatik oso urruti dagoen emaitza.Eta, lehen parteari dagokionez, ezin dugu bista-tik galdu aipatu berri dudan Probabilitateen Kal-kuluak debekatu egiten duela parekotasunarenluzatzearen ideia oro: parekotasun hori egin etazehaztu den bezala, proportzio berean debeka-tzen du zabaltzea, sendotasun erabakigarriaz.Proposizio bitxi bat da hau, matematikaren alo-rretik kanpo dagoen pentsamolde batera gara-matzala ematen duen arren, osorik matematika-riaren adimenak bakarrik uler dezakeen horieta-koa. Gauza zailagorik ez dago, adibidez, irakurle

arrunta konbentzitzea baino dadoetan dabilenbatek bi sei elkarren ondotik ateratzea aski arra-zoi dela apustu egiteko, ziurtasun osoz, ezetzatera seia hirugarren saioan. Adimenak bereha-la baztertzen ditu era horretako iradokizunak. Ezda onartzen eginak diren bi botaldik eraginikizan dezaketela etorkizunean baino existitzen ezdiren botaldien gainean. Seia ateratzeko auke-rak beste edozein bezalakoxea dirudi, alegia,huts-hutsik dadoekin egin daitezkeen bestebotaldien eraginaren mendekoa. Eta iritzi horihain dago zabaldua, non kontra egiteko saioaksarriago hartzen baitira mezprezuzko irribarrebatez errespetuzko arretaz baino. Hor dagoenerrakuntza —kaltegarria ere izan daitekeen erra-kuntza handia—, ez naiz saiatuko lan honekdituen mugen barruan agertzen; eta filosofiazezer ere dakienak ez du esplikazioen beharrik.Aski izan bedi esatea, Arrazoiak egia xehetasu-netan bilatzeko duen joeraren bidean sortzendiren hutsegite kontaezin horietako bat baizik ezdela errakuntza hori.