K160 bloga

24

description

Mutrikuko herri aldizkaria

Transcript of K160 bloga

Page 1: K160 bloga
Page 2: K160 bloga
Page 3: K160 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

I.Andonegi, J. Larrañaga, Sexuenea, Bai Txo!, EMA,Txantxangorri, MutrikuZeroZabor.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Mutrikuarrak erbestian 10

Sexuenea 11

Karenka 12

Gure Esku Dago 14

Bertsuak 15

Lapazorrikeixak 16

Literaturian txokua 18

Aisialdia 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

AUTOPROPAGANDA

Hau moduko espazioak gai serioagoei buruz eztabaidatzeko

direla pentsatzen dut, baina aurreko gaiarekin ia Mutriku erdi

haserretu zitzaidala ikusita, ez nuen beste erdia haserretzerik

nahi. Zaborraren kontua beraz, hurrengo baterako uztea era-

baki dut. Hori dela eta gaurkoan, “nire liburuaz hitz egitera

etorri naiz”. Uste dut gainera, amak asko eskertuko didala.

Aurten espainiar II. Errepublika aldarrikatu zela 85 urte eta

frankistak Donostian sartu zirela 80 urte beteko direla apro-

betxatuz, liburu bat kaleratzear gaude Antton Olariaga,

Berriako marrazkilaria, eta biok. Zoritxarrez, liburuaren

publikazioa asko ari da luzatzen. Aspaldi hasi ginen martxan

eta hilaren 14rako prest eduki nahi genuen arren, ez da posi-

ble izan.

Udan Estatu Batuetako Santa Barbarako unibertsitatera egin

nuen egonaldiarekin hasi zen guztia. Bidairako noski, nire

beste liburua eraman nuen maletan. Hiru-lau ale, badaezpada!

Unibertsitatean, historiako irakasle batekin aritu nintzen lane-

an eta lehendabiziko egunean, arrotasunez beteta, liburua

oparitu nion: 400 orrialde, 500 erreferentzia bibliografiko eta

ia 2.000 ohar. Euskaraz idatzita egotea asko gustatu zitzaion,

baina hortik aurrerakoa, ez gehiegi. Liburua ireki eta minutu

erdian, zera galdetu zidan: norentzat idatzi duzu liburu hau?

bost urtez lanean pasa eta halako galdera bat (inglesez!) bota-

tzen dizutenean, onena, ixilik geratzea dela uste dut.

Irakaslea historia transmititzeko moduetan da aditua, eta nire-

gan bete betean eragin du. Hurrengo liburua beraz, irakurlea-

rekin gehiago pentsatuz idatziko nuela erabaki nuen. Historia

aspergarria eta astuna dela esaten da sarri. Ni ez nago horre-

kin ados. Aspergarriak eta astunak agian, historialariok izan

gaitezke, baina sekula ez historia.

Hori demostratzeko asmoz, II. Errepublika eta Gerra Zibilari

buruzko liburu berria prestatu dugu. Bertan, historia modu

berezi batean kontatzen saiatu gara: irakurleak, urte haietan

Donostian kaleratu ziren egunkarien izenburu eta albiste

nagusienak zuzen zuzenean irakurri ahal izango ditu, argaz-

kien bidez. Nik, gai bakoitzaren aurretik sarrera txiki bat egin

dut, testuinguratzeko. Eta Olariagak, ilustrazio ezberdinez

apaindu du liburua. Modu honetan, irakurleak garai hartan

euskaldunek albisteak nola jasotzen zituzten bizi eta sentituko

du, lehenengo pertsonan. Eta egunkari ezberdinek albiste ber-

bera nola kaleratu zuten konparatzeko aukera ere izango da.

Oraindik amaitzeko dagoen arren, asmoa hori da.

Dena amaitua ikusteko irrikiz nago, bereziki arrazoi bategatik.

Ez dugu dirurik irabaziko baina irakasle harekin elkartzen

naizenean eta berriro antzeko galderaren bat botatzea okurri-

tzen bazaio, erantzuna prest izango dut: liburu hau, irakurlea-

rentzat idatzi dut. Zuentzat. Bitartean, ingelesa praktikatzen

hasiko naiz, irakasleak erantzuna ulertu dezan.

Unai Belaustegi Bedialauneta

Page 4: K160 bloga

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

*Lasuen-Elezgarai (Mutriku).....943 19 50 26 / 626 611 392

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea....................................................... 943 60 32 44Udaltzaingoa .................................................. 943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00

Gizarte Ongizatea.......................................... 943 19 50 81

Zaharren Egoitza ........................................... 943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................ 943 60 33 78Bake Epaitegia............................................... 943 60 70 49Kiroldegia ....................................................... 943 60 31 75

Liburutegia ..................................................... 943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................ 943 60 41 91Ur partzuergoa ............................................... 902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak.......................... 943 70 07 99

Anai Arte ....................................................... 943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Lurraldebus ...................................................943 41 52 08Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Bizkaibus........................................................902 22 22 65EuskoTren......................................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

4

Astegunak

06:25 / 11:00 / 13:25 / 16:25 / 18:25Zapatuak

09:25 / 12:25 / 14:25 / 16:25 / 18:25 / 20:25Jai egunak

10:25 / 12:25 / 15:25 / 17:25 / 19:25

MUTRIKUTIK

MUTRIKUTIK

MUTRIKURA

MUTRIKURA

ZUMAIARA

ZUMAIATIK

Astegunak

07:10 / 08:10 / 09:10 / 12:10 / 14:10 / 15:10 /17:10 / 19:10 / 20:10

Zapatuak10:10 / 11:10 / 13:10 / 15:10 / 17:10 /

19:10 / 21:10 / 22:10Jai egunak

11:10 / 13:10 / 14:10 / 16:10 / 18:10 / 20:10 / 21:10

SORALUZERA

SORALUZETIK

Astegunak

08:45 / 10:45 / 12:45 / 14:45 / 17:45 / 19:45 / 21:45

Asteburu eta jai egunak09:45tan zapatutan bakarrik

/11:45 / 13:45 / 17:45 / 19:45 / 21:45

Astegunak

07:40 / 09:40 / 11:40 / 13:40 / 16:40 / 18:40 / 20:40

Asteburu eta jai egunak08:40tan zapatutan bakarrik /

10:40 / 12:40 / 16:40 / 18:40 / 20:40

Deban trenarekin lotzeko aukera, bai joaneko etabai itzulerako zerbitzuetan

www.lurraldebus.eus edo 943 41 52 08

euskotren.eus edo 902 54 32 10

pesa.net edo 900 12 14 00

bizkaibus 902 22 22 65

*Otxagabia botika hemendik aurrera Lasuen-Elezgarai da

ordutegiak

Page 5: K160 bloga

Zeu

k E

san

gutunakBIZITZEKO NAHI DEU EIN LANAMartxoko lehenengo astian aiau zakun albistia: Onda-rrun, kamiñaldeko etxe atzian dauan mendixa jaustenzauala eta ondorixoz, hainbat familixa etxetik kanpo ateabihar izan zeuela.Hau dana gitxi balitz, hortik egun gitxira beste albiste bataiau zakun Ondarru aldetik: Ondarruko izotz fabrikabaten leherketa bat eon zala eta gitxienez bi hildakozozela. Momentu hortan ezin egona eta tristuria somaunoan baina orduak pasatzen jun ahala eta gaur oaindik,haserria eta inpotentzia dia sentitzen detena. Haserriaesaten det, urtia hasi zanetik 3 hilabete pasau dialakoeta dauaneko 14 dialako euran lan tokixetan hil dian (hildeuen) pertsonak eta hori onartezina da! Danon ahotandabilen “krisi” honen aitzakixakin langabezixa tasak inoizbaino altuo doz izaten eta lanian jarraitzen deuenak ikusiein bihar zerren truke eta ze baldintzetan. Behin bainogexotan entzun bihar izan det (nik eztakat lan fijoik), “ezzoz kejatzeko bezela, beste batzuk lanik gabe doz eta,beraz, ixilik hobeto zoz”. Batzuk hala nahi digute bai, isi-lik eta sumiso. “Hartu lan hau eta jango dezu, bestela ezhartu eta gosez hil”, hori da batzun lemia. Zer esanik ez,gaztiok, emakumiok eta etorkinak bizi deuna, hirurok erezapalduak gealako gizarte hontan eta beraz, lan bat nahiizan ezkeo hala izan biharko da: kontratuik gabe, egu-nian 8 ordutik gora sartzen, lan baldintza prekariotan,asteburuetan ere askotan lanian eta gainea soldatamiserabliakin. Honekin naetena esan eta salatu nahidetena da, lan istripuen atzian dauana eztala kasualida-dia eta erantzuliak dakala, erantzule politikuak. Gero etagitxio inbertitxu langilion segurtasun neurrixetan, gero

eta arrisku gexo, gero eta erritmo handixauan ein lana,arrisku gexo…eta hola, mila adibide. Eta hori dana lan-giliok sortutako aberastasun dana gitxi batzun boltsillo-tan amaitzeko, batzui gexo inporta zakuelako dirua per-tsonan bizitzak baino. Batzuk esaten deue istripuak ger-tau etxen diala eta eozeini al zakola pasau, ni ez noiholako seguru. Batzuk pentsauko deue herritxarrok inu-zentiak geala eta benetan sinisten deula istripuak diala,ni aurreko datuakin geatzen nai, 3 hilabetetan 14 hilda-ko, kasualidadia danak ala ez? Hau dana onartezina da!GUK LANEAKO BIZI BAINO, BIZITZEKO NAHI DEUEIN LANA, ETA EZ LANIAN GOZELA HILTZEKO! Bainagaurko irakurketa hontan nere haserria eta salaketiakaleratziaz gain, beste behin ere herrixak erakutsixakoduintasuna eta elkartasuna da nahi detenak aipau. BaiOndarruko herrixak baina baitxa ingurukuok ebai, tartianMUTRIKUK. Gizarte kapitalista honek hainbat balore txertatu diguguregan, hortako bat kapitala (dirua) gure bizitzen erdi-gunian kokatzia izan da, honek dakarren danakin. Indi-bidualismo baten bizitzea eraman digu, non gutaz apar-te beste inok eta izek eztakan garrantzirik, geure ara-zuakin nahikua dakaula bestianakin kezkatzen hastekoeta holakuak entzutzen deu behin eta berriz. Gure zilbo-rretatik burua altsau ezkeo, konturauko gea arazokomun batzuk dakaula danok pairatzen deunak etakomunak dian heinian ezinbestekua iruditzen zat horrierantzun eta gure artian babestia, herrixan arteko elkar-tasuna dalako dakaun balore garrantzitsuenetako bateta ezabatu nahi digutena.

Maider Lazkano Iturrino

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukeraren barruan, moztu edo hurrengohilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barrenkalea 12 behea, 20830 Mutriku edo internet bidez bidaltze-ko: [email protected] edo [email protected]

5

BETAURREKO LILAK “11 eraso, 12 erantzun: feministok prest!”

E.Hko Mugimendu Feministak mobilizazio haundi bat antolatatu zuen Gasteizen,apirilaren 9an, izenburuko lemarekin. Askotan galdetzen digute emakumeoi ia feminista

geran, galdera honen aurrian , mobilizazio honek galderari buelta ematen dio, feministazergatik geran azaldu biharrean, bere burua feministatzat ez dutenei galdera bat egiten die:

ZERGATIK EZ ZERA FEMINISTA?

Guk ez degu ikusten feminista ez izateko arrazoi bakar bat ere. Eta pentsatzen degu, bere buruafeministatzat jotzen ez duen jende asko feminista dala, jakin gabe. Feminista izatia da bestiak beste:berdintasunaren alde egotia, justiziaren alde, pertsonen askatasunaren alde, giza eskubidien alde,pertsona guztiek aukera berdinak izatiaren alde, pertsonen zaintza lanak banatziaren alde etahauek merezi duten garrantziaren alde, kaletan lasai eta beldur gabe ibiltzeko eskubidiaren alde,norberaren nortasuna eraikitzeko askatasuna izatiaren alde, emakumeei merezi duten autoritateaeta erabakitzeko eskubidia eskeintziaren alde egotia.

Feminista hitzak, jipoi asko jaso ditu historian zehar , balore ezkorrak eransten zaizkio, interes haun-dixak egon dira beti. inoiz entzun ditugu holakuak: Ni berdintasunaren aldekua naiz baina ez femi-nista. Edo okerrago... batzuk oraindik feminismoa matxismoarekin konparatzen dute. GIZA ESKUBIDIEN ALDE EGOTIA FEMINISMOAREN ALDE EGOTIA DA.

[email protected]

Page 6: K160 bloga

6

Pu

ri -

pu

rix

an

Gaia irakurtzerako, jakingo duzu zertaz arigaren, irakurle! Dena den, taldeak egindakolana txalogarria iruditu zaigu, eta taldeanmamitu duten proiektuaren berri zehatza jakinasmoz, zer hobeto eurekin egotea baino.

Europako agintariei axolarik ez badie ere, herrixeheari eta honakoan herriko Zabiel Eskulan Tal-deari, bai. Aspaldi honetako irudi gordinak jasane-zinak bihurtu, eta zerbait egin beharrean aurkituziren. Hilabete pasatxo daramate lanean. Bakoi-tzak eskuartean zituen lanak baztertu eta, artileaeskura iritsi ahala, bufandak, txanoak, eskula-rruak… egiten hasi ziren.

Hasiera batean, taldeko lagun batzuk izan zirenekimenari heldu ziotenak, baina denborarekin ku-tsatu-edo egin dira, eta, modu pertsonalean fun-tzionatzetik, talde moduan ari dira, Zabiel Eskulantalde gisa. Garbi dute kanpaina zehatz honetandena emango dutela, ahal duten guztia egitekoprest dira, baina nahiko lukete gai honen inguruanbeste talde bat sortzea: ”gure asmoa hau aurreraateratzea da, baina zoragarria izango litzatekejende gehiago bustitzea honetan. Batez ere, jendegaztearen beharra somatzen dugu, eta ondo egon-go litzateke gazteak ere honetan aritzea”.

Modu xumean hasi ziren eta lortutakoa itzela izanda ”kanpainatxoa genuen buruan eta halaxe hasiginen artilearekin txanoak, bufandak, mantak…ahal genuena sortzen. Ahoz-ahokoak ere izan dueragina; taldekoez gain herritar ugari azaldu dagure lokalean artileak eskuetan dituztela, eurek erezerbait egiteko asmoz. Oso denbora laburrean,dozena bat kaxatik gora bete ditugu geure eskuzegindako lanekin”.

Taldekide batzuek bazekiten eskualdean bazirelataldeak horretan ari zirenak, eta zuzenean beraie-kin jarri ziren harremanetan lanak koordinatzeko.Eibarkoekin ari dira tratuan eta pozik daude orainarte lortu duten emaitzarekin. CARE-errefuxiatuenaldeko batzordearen bidez bidaltzen dituzte sor-tzen dituzten gaiak, elkarte hori estatu mailakobeste erakunde eta elkarteekin koordinatzen baita.

Gaiarekin oso hunkituta aurkitu ditugu taldekideak:”ez du ematen laster bukatuko denik arazoa, ezhorixe; orain arte egindakoak neguari begirakoakizan dira. Jendearen eskuzabaltasuna izugarria da,arropa mordoa ere jaso dugu. Guk eman nahi due-nari beti baietz esango diogu”.

Eta betiko zalantza ere airean gelditzen da: ”nor-

MUTRIKUTIK

SIRIARA

Page 7: K160 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

baitek pentsa dezake jasotakoa, agian, ez dela iri-tsiko behar den lekuetara, baina guk ziurta dezake-gu erakunde eta talde serioak ari direla horretan.Dena ondo kontrolatuta eta zainduta dago, pisuhandiko jendea eta taldeak ari dira-eta ekinean”.

Herrian zabaldu dute mezua. ”Herriko ikastetxeekinizan ondoren, erabateko laguntza eskaini diguteeta, Maria Rekadistaren lokalean jasotzeaz gain,eskoletan ere bildu dituzte eskolako gaiak. Udalaere laguntzeko prest azaldu da”.

Beharrak ez du etenik. Egoera larriak behar han-diagoak sortu ditu. Osasun eta garbitasun gaiakbehar dira. Umeentzako elikagaiak, eskolako mate-riala, jostailuak, arropak, oinetakoak... Zerrendakez du bukaerarik: lo-zakuak, tapakiak, haurrak era-mateko motxilak, kanpin-dendak… “Luze joko duensusmoa dugu. Dena den, ikaragarria da besteherrialdeetan eta hainbat herritan eta hiritan nolaari den jendea mugitzen. Sorospenekoak izan zirenlehenak joaten eremu haietara, eta boluntarioenkopuruak ez du etenik izan: sukaldariak, medikuak,erizainak, suhiltzaileak… aurrez aipatu dugunbezala, estatu mailako taldeak eta erakundeak aridira lanean, gu guzti horren ale bat baino ez gara”.“Bestalde, egoeraren luzapenak osasunean ereeragin du. Telebistako irudiak ikustea besterik ezdago jabetzeko zein modu jasanezinean bizi diren.Gerratik ihesi eta hesi baten kontra, ez aurrera etaez atzera”.

Lerro hauek tarteko, eskerrak eman nahi dizkieteherritar guztiei. ”Jaso duguna izugarria izan da.Kaxa asko eta asko joan eta joango dira Siriarabidean, herritarren eskuzabaltasunari esker. Eman-dako guztia jasoko dugu, ez diogu muzinik egingoezeri. Dirua ere eman digute, eta diru hori gutxiagojaso ditugun gaiak erosteko baliatuko dugu edo,agian, Seur Solidario bidez bidali ezingo dugunaordainduta bidaltzeko, beste garraio zerbitzu batenbidez (60 euroko kostua du palet bakoitzak). Den-borak eta egoerak esango digute nola jokatu. Eraberean, esan beharra dugu Errioxako suhiltzaileenbidez kaxa mordoa bidali ditugula dagoeneko”.

Mutrikuko herriak badaki solidarioa izaten, etaoraingoan ere ez da atzean gelditu.

Page 8: K160 bloga

Bi

hit

zeta

n

HONDAKINAK ETA ONTZI GRISAK - I -

Edukiontzi GRISAK, laster jarriko dira, beste marroiekin batera. Aurrekuan organikoaz idatzi genduneta gaur berriz “ERREFUXA”z, zeri deitzen diogu errefuxa? Ez dauka zerikusirik janari kontuekin, ezdira boteilak, ez paper/kartoiak, ezta ontzi arinak ere. Erderaz “fraccion resto” deitzen zaio. Beraz,besteetan (horian, urdinean, marroian eta iglu berdeetan) sartuko ez ditxugunentzat izango da.Erraz eta labur esateko, oraindik ERREZIKLATUA izateko prestatua ez dagoen hondakina da errefuxa.

Zergatik kolore GRISA? Ziurrenik ez dalako gai zehatz bakarra, errefuxan askotariko materialak daude. ERREFUXAberaz ontzi grisetara botako degu, baina arreta ipintzea merezi du, bera izango delako berriena, zalantzakorrena...baina laster ikasten da! Eta, merezi du!

GRISEAN

⁃amua, pita -belarritakoak, eraztunak -kondoiak ⁃argazkixak -betuna -pixoihalak, konpresak⁃txikleak -biberoia, txupetea -tanpoiak jartzekuak⁃etxeko hautsa, hautsontzixa -bideo-zinta, CD, DVD -eskuilak, hortzetakua ⁃zigarrokina, zigarroa, tabakoa -bizarra egiteko xafla -esparatrapua, tirita ⁃arkatz muturra -bizarra, ileak -esterila ⁃aterkina -boligrafoa, errotuladoria -garbitasun toallatxuak⁃atzazkala moztekua -borragomak, zorrazkailua -gomak, ilekoak⁃zeramikazko eta kristalezko baxera -botoiak -grapak, klipak⁃belakia /esponja -brotxa, pintzela, espatula -harixak (...)

[email protected]

BERDEL AIPAMENA, IÑIGO LEZERTUA URANGARENTZATMartxoaren 23an 2016ko Berdel Aipamena jaso zuen IñigoLezertua Uranga jaunak Jose Angel Lizardi Alkatearen eskutikmutrikuar guztien izenean, Mutrikuren alde egindako lanaren-gatik.

Izan ere, Udalak aho batez erabaki zuen aurtengo aipamenaIñigo Lezertuari egitea gidoilari mutrikuarrak gure herria, gureohitura-usadioak eta gure izatea Euskal Herri osoarentzat ikus-gai jartzea lortu zuelako Eskamak kentzen saioaren bitartez.

Amona Maritxuren ostean, bigarren aipamena sartu da aurten-goan Lezertuatarren etxean, itsasoari lotutako familiaren poze-rako. Saria jaso ostean Iñigok adierazi zuenez, “hogeita hama-bi urte betetzear, sari hau aurrerakin moduan hartuko det, etabizitza osua izango det nere lanaren bitxartez Mutrikuko herri-xari esker ona itzultzeko”. Bejondeizula, Iñigo.

ERRENTA AITORPENA, EUSKARAZDagoeneko sartuta gaude Errenta aitorpena egiteko sasoian, etahori dela eta, UEMAk Mutrikuko Udalak eta Bai Txo! Euskara elkar-tiak errenta aitorpena euskaraz egiteko kanpaina bultzatu dute.

Urtez urte, gero eta gehiago dira errenta aitorpena euskaraz egi-teko hautua egiten duten herritarrak, eta aitorpena euskaraz egin-da euskarari bide berriak irekitzeaz gain administrazioaren fun-tzionamendua euskalduntzea ere bultzatzen da.

Aitorpena egiteko dauden modu ezberdinetan, autolikidazio proposamenean, mekanizatuan, internetbidezkoan edota finantza-bulegoan, aitorpena euskaraz egin eta aurkezteko aukera dugu eta gure eskudago aitorpena euskaraz egitea, gure erabakia izango da.

Udalerri euskaldunetako herritarrak eredu eta aintzindariak izan gaitezke, izan behar dugu, honetan ere.

Page 9: K160 bloga

Bi h

itzetan

DESFIBRILADOREAK ESKURAGurutze Gorriak eta Udalak duela bi urte egindako hitzarmena-ren ondorioz herrira hiru desfibriladore ekarri ziren, egon zitez-keen arazoei laguntasuna emateko. Hortaz, anbulatorioan dau-den beste biekin, bost gailu dugu bihotz-arnasa gelditzen dene-an lehenengo eskuhartzea egiteko. Desfibriladoreak kirolde-gian, frontoian eta udaltzainetan daude.

Eta gailuak izatea nahiko ez denez, bigarren formakuntza saioaeman du Gurutze Gorriak, desfibriladoreak kokatuta daudentokietan erabiliko dituzten pertsonei. Sei orduko ikastaroanlarrialdietan nola jokatu beharko den ikasi dute, bihotz-arnasageldialdietan nola jokatu behintzat medikua ailegatu artean.

IRAKURRI, GOZATU ETA OPARITUMutrikuko Udalak, liburutegiaketa Kalaputxik euskarazko libu-ruen irakurketa bultzatu nahian,Irakurri, gozatu eta oparitu pro-grama jarri dute martxan aur-tengoan ere, maiatzaren 31arte iraungo duena. Lliburute-giko euskarazko liburu batirakurtzen duenari beste libu-ru bat %35 merkeago eroste-ko txeke bat oparituko zaio,zozketarik gabeJarraibideak:1. Hartu euskarazko liburubat liburutegian, eramanetxera, irakurri eta gozatu.2. Irakurritakoan, itzuli, ira-kurle-fitxa bete eta eroske-ta-txekea jaso liburutegian.3. Liburudendara joan (Beristain eta Sabina) eta beste liburubat erosi %35 merkeago.4.Oparitu liburua senide, lagun edo lankideren bati… edozeure buruari!

IGOGAILUARENAPiñastegiko igogailua geldi dagoazken hilabeteetan, eta, batez eremoila aldeko jendea kexu da horre-gatik. Euri jasa handien ondoriozura sartu eta igogailuaren koadroelektrikoa eta sistema erabat kalte-tu ziren, gelditzeraino. Ondorioz,horiek guztiak aldatu eta berriakjarri behar dira, neurrira eginda gai-nera.

Udalak jakinarazi digunez, konpon-keta aginduta dago eta dagoenekoenpresa instalatzailea hasita dagoneurrira egin beharreko piezak etaelementuak egiten. Gainera, igogai-luaren estrukturaren kanpoaldeanere hobekuntza lanak egingo diraaurrerantzean berriz ere urik ezsartzeko eta berriz ere igogailua ezkaltetzeko. Guztiak 15.000 eurotikgorako gastua ekarriko du. Adierazidutenez, ekain erdi alderako mar-

txan izango da berriz ere igogailua.

ZESTALARI GAZTEAK TXAPELA JANTZITAApirilaren 9an eta 10ean mutrikuar pilotari gazteak Iparraldera joan ziren, Bidarteko frontoian Pilotari Txiki2016 txapelketan parte hartzera. Zapatuan 14 zestalarik kanporaketak jokatu ondoren, domekan finalakjokatu ziren, eta hiru bikotek txapela jantzi ere bai: Ekhi eta Aitor, Eñaut eta Markel, eta Aiert eta Aimarbikoteak txapela jantzita itzuli ziren herrira. Zorionak Danok Bat elkarteari, eta jarraitu zazpi euskal herrie-

tan gure herriaren izena zabaltzen. Utziko duzue, bai, arrastoa!

Page 10: K160 bloga

10

Mu

trik

uarr

ak e

rbes

tian

Profesionalkigaratzeko aukeraizan dutBlanca Lekube Gatzagaetxeberria. 32 urte. Inje-nieritza kimikoan lanean. Linz hirian bizi da,Austrian, 2008ko maiatzetik.

Zerk eraman zintuen Linzeraino?Kuriosidadeak bultzatuta hogeita lau urterekinAmeriketako Estatu Batuetan injenieritza kimikoa-ren arloan praktikaldia egin nuen, eta esperientziaoso positiboa izan zen Mutrikutik irten eta zazpihilabetean mundu bat ezagutzearena. Etxera itzuli-ta, lan bila nenbilen eta alemana ere nahi nuenikasi. Nahi biak batuta, Austrian beste praktikaldibatzuk egiteko aukera sortu zitzaidan eta gauzabatek bestera eraman zuen: praktikak egin, masterbat ikasi, lanean hasi… eta gaur arte. Gaur egunproiektu zuzendari bezala lan egiten dut ikerketazentro batean, batez ere bioplastikoarekin eta birzi-klapen gaiekin zerikusia duten proiektuetan.

Itzultzeko gogorik…Ni joan nintzenean sei hilabeteko asmoarekin joannintzen, eta horiek bete zirenean beste sei hilabe-terako asmoa hartu nuen… Sei hilabeteko horizon-te batekin bizi izanda, azkenean onartu behar duzuluzerako zaudela han. Egunen batean itzultzekobaldintza lanarekin bueltatzea litzateke, eta hemenhan baino okerrago ez egotekotan. Austrian, nor-bere burua garatzeko aukera dago lanean, lanto-kian langilea baloratzen da; hemen horrelakorik ezda ikusten, langileak ez du garrantzirik, eta berdindio lanpostuan bat ala beste bat egotea.

Hizkuntzarekin arazorik?Alemana oso zaila da berez, baina Austrian dialek-to oso gogorra daukate, alemaniarrei ere oso zailegiten zaiena, pentsatu! Egoera zailak asko pasatuditut hizkuntza kontuetan ere. Sei hilabeterekinkomunikatzeko bai, baina pare bat urte behar izannituen eroso ibiltzeko. Bigarren hizkuntza ingelesahartuta ere molda zaitezke Austrian, baina bertakohizkuntza ikasi beharra dago errazago eta azkarra-go integratzeko. Hizkuntza ikastera joanda ezberdi-na izan daiteke, akaso, baina ni lanera joan nintzenzuzenean, eta lan egin eta gero hizkuntza ikasterajoan beharra…

Zer daukazu Mutrikun Linzen ez daukazuna?Austrian mendia badago, eta lasaitasuna ere bai,baina itxasorik ez! Gainera, hango bizimodua oso

ezberdina da. Neguan, arratsaldeko seietan arima-rik ez dago kalean. Han goizeko seietan edo zaz-pietan lanean hasi eta arratsaldeko seietarakodenak etxean. Horrelakoetan, lagunarteko giroaeta familiakoa hartzen ditut gehien faltan. Eta bestekontu bat, jatekoa: Euskal Herrian askoz ere barie-tate gehiago daukagu, denetik jaten dugu. Austrian,ostera, haragia da nagusi.

Zer ekarriko zenuke Austriatik Mutrikura?Nik bizikletan ibiltzea dut gustoko, eta Austria osoondo dago prestatuta horretarako. Hemen zailadago bide aldetik, eta ziklistarenganako errespetuaere gutxi. Han gozamena da bizikletan ibiltzea.Bestalde, aipatzekoa da ingurugiroari ematenzaion garrantzia. Hemen ez daukagu sentiberata-sun hori.

Etorkizuna nola ikusten duzue?Oso irekia ikusten dut etorkizuna, inorako loturarikez dudalako agian, eta bai, gustatuko litzaidakebueltatzea, beharbada Mutriku baino hiri handiagobatera, Donostiara, adibidez. Uste dut egoera askoigaro dudala, eta ez dut gogorik hara eta honajarraitzeko. Hori dela eta, Austrian gelditu edo etxe-ra itzuli beste aukerarik ez dut nahi.

Mutrikuarrak Austriara joateko arrazoi bat…Batetik, neguko elurra. Asetzeko moduko aukeraasko aurkituko du Austrian elurra gustatzen zaio-nak, Insbruck eta inguruetan. Txokolatea eta gozo-gauzak ere... Gabonetan oso dotore egoten diraherriak, bertako azokatxoak jarrita, bertako ardogorri beroa…Bestetik, bizikletazaleentzat, Danubio ibaiarenparean dagoen bide-sarean barrena ibilaldiak egi-teko aukera. Adibidez, Linz-Viena ibilbidea, 240km-koa, lau-laua. Edonorentzat gomendagarria.

Bis zum nächsten Mal, Blanca.

Page 11: K160 bloga

11

Hezk

un

tza

Agurrak ere

sexologikoak

badiraHilabete honetan “Bi erronbo eta erdi” proiektuak

berak zein partehartzaile guztion bizitzak nahitaeze-

an gurutzatzen duen gaiaz hitz egin nahi dugu. Biho-

tzak horrela eskatzen digulako. Edo burmuinak.

Batek daki! Azken batean, gu guztion bizitzak behin

eta berriz gurutzatzen duen zerbaitez hitz egin nahi

dugu: agurrez.

Eta ez hau guretzat agur bat delako! Lasai egon guz-tiok, hurrengo hilabetetan hemen jarraituko dugu!Mutriku, Ondarru, Elgoibar, Bilbo, Madril,… batekdaki nondik, baina jarraituko dugu, bai. Agian zuzendubehar dugu hau; momentuz, bai.

Txikitatik galdetzen digute ea nor den gure bikoteaklasean. Ea norekin ezkonduko garen (edo ezkondugaren, batzuk azkar xamarrak izan baikara beti gauzabatzutan, kar kar kar!). Disneyren pelikula eztiekinhezi gara: “Eta pozik bizi ziren… betirako”. Baina,badio gure maisu Fitok “la vida eternal solo dura un

rato… y es lo que tengo para estar contigo” 1 .

Inork ez gaitu hezten bukaeretarako. Baina bizitzak

zerbait badu, bukaerak dira. Eta ez jarri aurpegi tristehori. Zuen tristura jasotako hezkuntzaren fruituabaita.

Ez dugu esan nahi dolua ez denik existitzen. Eztabeharrezko ez dugunik. Baina bai doluaren patologi-zazioa “gure garai zoro hauen” seme edo alaba dela.Beste leku eta garai batzuetan, etengabeko galerenaurrean bizi direnek bi aukera dituzte: etengabeko

krisia edo erlatibizazioa.

Ordea, gu, lurralde aberatsetakook, gure eskubideaknolabait bada ere bermatuta ditugunok, etxera iritsieta “klisk!” argia pizten dugunok, nahi duguneandutxa bero bat hartzen dugunok… Erlatibizatze gai-

tasuna galdu dugu eta krisia da edozein agurren

aurrean agertzen zaiguna.

Hau jasangaitza da. Bai psikologikoki eta baita gizar-

te mailan ere. “Everybody is changing and I dont feel

the same” 2 zioen Keane musika taldeak. Baina, senti-

tzen dugu; honek ezin du horrela jarrai. Gureak etaetorriko direnenak dira agurrak. Bikoteak ez dira jadabizitza osorakoak; ez askotan behintzat.

Gure lankide batek esaten zion beti amari zerbitzarizela: “Ama, seguru nago hemendik 20 urtetara jada ezditugula Urrezko Bodak ospatzen dituzten familiakizango bazkaltzen”. Eta oraindik soziologiaz, bikote-ez, eta munduaz ere gehiegi ez zekien pertsona batzirudien. Baina intuizioak era trebean gidatu zuen.

Hau dela eta, helarazi nahi dizuegu mezu hau. Batzue-

tan ez ditugu agurrak ulertzen, batzuetan ez ditugu

guk geuk esaten ditugun agurrak ere ulertzen. Intui-zioak ere asko gidatzen gaituelako gure bizitza hone-tan. Eta askotan, gure intuizio madarikatu honekondo zuzentzen gaitu, bai!

Eta horrela egiten ez duen beste aldi guzti horietara-ko, horietarako daude agurraren beste aldean, gure-kin, guri entzuteko prest, gelditu diren horiek, gutxia-go eskatuta eta emanda ere bizian zehar gure alboanirauten duten horiek (familia, lagunak,…). Gure nega-

rrak baretzeko eta gure barreak berpizteko. Horiei

guztiei… eskerrak.

…Gehiago jakin nahi?

Filmetara eta literaturara jotzen duguneangero eta errazagoa da maitasun istorio“desberdinak” aurkitzea. Kasu honetangure gomendioa “agurra” beste ikuspegibatetik ikus ezazuen “Before” trilogiako fil-mak dira:

•Antes del amanecer•Antes del atardecer•Antes del anochecer

Hauetan oso era berezian elkar topatzenduten bikote baten bilakaera ikusi ahalizango dugu eta “agurrak” oso dimentsiodesberdina hartzen du…

Galderak edo zalantzak argitzeko:[email protected]

1 Fito – xxxxx kanta:”Bizitza eternoa*k momentutxo batdirau… eta zurekin egoteko daukadana da”2 Keane –Everybody is changing kanta:”Guztiak aldatzen aridira eta ni ez naiz berdin sentitzen”

Page 12: K160 bloga

Kare

nka

12

KOLDO ANDONEGILEKUBE "Mutxur"Mutrikuko Institutuari, adio

Hogeita hamahiru urte eta erdi egin ditu laneanMutrikuko Institutuan, eta eraikuntza bereanbizitzen. Heldu zaio merezitako erretiroa hartze-ko unea, eta pozik ikusi dugu. Hainbeste urte-tan herriko kale-girotik aldenduta bizi izanondoren, azken hamarkadan batik bat, ziurdago lortuko duela berriro aspaldiko egunero-kotasunera bueltatzea.

Nola gogoratzen duzu zure lan-bizitza Institutu-ra zuzendu aurretik?Sasoi hartan, 1985. urtean, iturgintzan ari nintzenErmuako enpresa batekin autonomo bezala. Gau-

zak okerrera egin zuten lan faltaz, eta eskatu zigu-ten pare bat hilabete-edo kobratu gabe lan egiteko,eta, gainera, aurrerako ziurtasun garbirik gabe.Nire egoera ez zen txantxetan ibiltzekoa, Koldo etaAinhoa umeak gurekin baikenituen jada, eta hasie-ran lantxo batzuk egiten han-hemenka eta ordukoAtilatxo tabernan zerbitzari-lanak egiten hasi nin-tzen.

Hala ere, ez nuen ikusten bizimodu egokia ateranezakeenik era hartara, eta nire bizitza itsasorabideratzea erabaki nuen. Erroldatzeko paperakatera ondoren, Ondarroako itsasontzi batean ziur-tatu zidaten lana. Une hartan, Institutuko lanpos-tuari buruzkoa azaldu zidan Eizagirre irakasleak,eta bi aldiz pentsatu gabe izena eman nuen froge-tara aurkezteko.

Hainbeste lagun aurkeztu ginen zaindari eta man-tenua egiteko lanpostu hartara, eta, azterketak eginondoren, aukeratua izan nintzen. Nahiz eta soldataaldetik ez zen kanpaiak jotzekoa, bazituen besteabantaila batzuk: lehen, errentako etxean biziginen, eta lanpostuak etxea ere doan jartzen zigun;gainera, langabezian zegoen emaztea, institutukogarbiketa lanak egitera pasatu zen. Dena dela,estutasunak ere pasatu behar izan genituen, iraile-

Page 13: K160 bloga

Karen

ka

13

an lanean hasi eta hurrengo martxora arte ez bai-kenuen diru tantarik ere jaso administrazioko tra-miteak zirela-eta. Tabernan jarraitu behar izan nueneta familiakoen laguntzak jaso.

Institutura bizitzera joateak izan al zuen eragi-nik zure familia bizitzan?Hasiera batean, pentsa daiteke lotura handia delalanari hogeita lau ordu etengabe dedikatzea, bainaalderantziz gertatu zitzaigula esango nuke. Lehen,egun osoa edo ordu asko pasatzen nituen etxetikkanpo lanean, eta, ondoren, egun osoa denok elka-rrekin; ikastola ere aurrean, umeak eskolara bidal-tzeko, eta aste buruetan gure umeek pila bat lagunekartzen zituzten etxera, ez zelako erraza institutu-ko patioa baino jolasleku egokiagorik aurkitzeaherrian.

Nolakoa izan da gaztez inguraturik bizitzea?Hasieran, ia euretako bat bezala sentitzen nintzen,eta halaxe hartzen nindutela uste dut. Oso inplika-turik nengoen euren eskolaz kanpoko ekintzetan,goiti-beherak zirela edo beste zenbait gauza pres-tatu behar zirenean euren ekintzetarako: hurbile-koa sentiarazten ninduten. Nire seme-alabak haz-ten joan ziren heinean, euren lagunekin edo kur-tsokoekin ere hurbiltasuna izan dut. Eta horrekgazte espiritua mantentzen laguntzen duela ustedut.

Azken urteetan, ostera, distantzia handitu egin delaesango nuke. Normala da, eurek ere ezin nauteberdin ikusi: are eta zaharrago izanda, aitonagan-dik hurbilago nabarituko naute; baina, nahiz etapentsatu adinekoon ikuspuntu okerra izan daiteke-ela, gazteengan ere aldaketa nabaria gertatu delauste dut: asko aldatu dira euren ohituretan.

Ba al duzu harremanik eskola inguruan ezagu-tutako gazte izan zirenekin?Bai, askorekin. Kalean topo egitean, erraz atera-tzen dizkidate orduko kontuak, eta zenbait okerke-riaren berri eman ere bai: "Gogoratzen al haiz hala-ko kontuaz? Ba, geu izan ginen hura edo besteaapurtu genuenak, honela edo bestela ibili ginene-an", eta istorio mordo bat. Egia da azken hamabiurte hauetan, Koldo istripuan galdu zitzaigunetik,

neu aldendu izan naizela bizitza sozialetik. Gogorraizan zen guretzat, eta mendian txakurrarekin edomoila aldean besterik ez naiz ibili. Espero dut oraintokatuko zaidan bizitzak lagunduko didala lehengoegunerokotasunera bueltatzen: hemen institutuanbizitzeak erraztu egiten baitu isolamendura bidaia-tzea.

Egunerokotasunean kontatu al dute zurekineskolako partaide ezberdinek?Baietz esango nizueke, nik halaxe sentitu izan dutbehintzat. Irakasleek edozertarako eduki naute hur-bilean, eta nik behar nuen guztietarako hor izanditut alboan. Ikasleei buruz, hitz egin dugu. Bene-tan integratuta sentitu naiz eraikin honen barruan.

Noiz izango da ordezkatze unea?Nik martxoaren 24an egiten ditut 65 urte, eta nireordezkoa izendatuta dago -hemen eskolan ibilitakoondarroarra da-. Udaberriko oporretan egingo dugutoreatzaileak deitzen duten traste aldaketa. Aban-taila handia dut nire egin beharrak betetzeko, nireordezkoa ez baita institutuan biziko –etxebizitzaribeste erabilera bat ematekotan dira– ; beraz, lasaiibil naiteke etxe-aldaketa egiten. Halaxe onartudidate zuzendaritzakoek.

Nola aurreikusten duzu hemendik aurrerakobizitza?Ez gara hemendik urruti biziko: eliza atzean dugugeure pisutxoa. Lekuz aldatzeak lehengo bizitzaerritmora eramango gaituela ziur naiz. Txakurrakbere urtetxoak dauzka, eta ahaleginduko naiz bizi-tza egoki bat izan dezan, asko lagundu baitigu beretxerak geuri ere. Eta ahaztuta dauzkadan afaritxobat edo beste ere egin beharko dugu, urez bustitajakina, 35 urte nituenetik ez baitut alkoholik proba-tu eta 40 urterekin utzi nion erretzeari –mutxurta-rrok daukagun kastarekin, eremita bat bihurtutanago–.

Zerbait adierazi nahi diezu lankideei Kalaputxi-ren orrietatik?Zer esan? Gauza bat besterik ez zait burura etor-tzen: eskerrak ematea! Beti sentiarazi naute euren-gandik hurbil, eta igaro ditugun une larrienetan erealboan egon direlako. Eskerrik asko!

Page 14: K160 bloga

14

ARGITU ERABAKIA, hori izan da 2016. urterakoGure Esku Dago ekimenak antolatu eta burutuduen ekimena. Kandelak hartu eta bidea eginaz,Beheko plazan hautestontzia osatu dute. Erabaki-tzeko eskubidearen aldeko bidean pauso berri bategin dute.

Hurrengo pausoa ADIERAZPENA ADOSTEA izan-go da. Baina zer da adierazpena? Erabakitzekoeskubidearen bidean oinarrizko printzipioak ados-tea eta edukiz osatzea:

•Euskal Herria, herri bat da.

•Euskal herritarrok erabakitzeko eskubidea dugu.

•Euskal Herrian, erabakitzeko eskubidearen alde,

herritarrok parte hartzeko garaia da.

Norbaitek pentsatuko du, oinarrizko hiru baiezta-pen horien atzean beste asmoren bat egongo dela.Hori pentsatzen duenarentzat bidea irekita dagobileretan parte hartu eta informazio guztia eskura-tzeko. Gure Esku Dago ekimenaren atzean herrita-rrok gaude eta herritar guztientzat dago tokia. GureEsku Dagoren borondatea da AHALIK ETA IRITZI

DESBERDIN GEHIEN ELKARTZEA ADIERAZPE-NA ADOSTEKO eta bidean aurrera egiteko.

Apirilaren 25etik Maiatzaren 1era erakusketa jarri-ko da Zabiel Kultur Etxeko erakusketa aretoan etahortxe egingo dugu ADIERAZPENA ADOSTEKOTALDEAREN AURKEZPENA.

Beste eskaera bat ere luzatu nahi zaie herritarrei:Gure Esku Dagoren oinarri eta ekintzekin bat eto-rriz gero, norbere inguruan mezua zabaltzea, Gure

Esku Dago ekimenean ahalik eta kide gehien izandaitezen.

Gure Esku Dago ekimenaren mahaian eserlekuasko daude, batzuek beteta eta besteak betegabe... Taldean parte hartu nahi duenak edo adie-razpena adosten esku hartu nahi duenak herrikotaldekoengana zuzendu behar du edo helbide hon-tara idatzi: [email protected].

Erabakitzeko eskubidea gauzatzea geure esku

dago.

ERABAKITZEKO ESKUBIDEAREN ADIERAZPENA

Page 15: K160 bloga

15

1)Arnoko kare harriaartea ta elorriazure uren jatorriaApainen be(he)ra Ibiri errekahornitzera etorriaur fresko sortu berriadenon eskura jarriaOkelarko iturria

2)Metal ur tanta horiaMoterantza eroriazure lurren isuria…bizkarra Arno mendian kontraGalbaixo ermitan begiaZabalerantz belardiaApain maldan eseriaOkelartarren kabia

3)Maiz lehen abizenata Origuen bigarrenahiru_anai ta bi_arrebenaPikuan jaio baina_Okelarrenia bizitza gehienahandik jaso zuten denabizimodu, bizipenaizana eta izena

4)Garai hartako joerakgizonek atxur ta segakandreek etxeko zerak…nahiz Romanek ta Modestok soilikizan plazako aukerakbatzen zituzten manerakbertso zaletasun berakOkelar anai-arrebak

5)Modesto ta bere Osa*haren txapela ta zotzaigeltsero aproposabertsotan eta Santa Eskianauzuan lagata lotsaetzeukan etorri motzalakar xamarra ahotsabaina mingaina zorrotza

*Osa: Garai bateko

motoen marka

6)Roman berriz santu-santuze memori, zenbat datuhemengo ta hango kontubegiak itxiz buruarekinhitzak doinura moldatudenok zain hark zer kantatubukatu_edo ez bukatuta denoi ziria sartu!

BERTSO PAPER SARIKETA 2016

Ku

lturia

OKELARKO ITURRIA

7)Baserri_hiztegi anitzata_euskara garbian mintzasormenerako baldintzaaitaren kopla ta_amaren kantuezinbesteko jakintzabaserri bertsolaritzalurra, doinua ta hitzaizan da haien bizitza

9)Modesto joan zen aurretikazkena Romanek irrist…penatan gaude geroztikhaiek erori ziren bai bainaOkelar han dago zutikguk denen oroimenetikedango dugu gogotikOkelarko iturritik

8)Modesto ta Roman, biakMutrikun bertso_historiakemandako bi haundiakSanta Eskeko irakaspidezsortutako koplariakberezko bertsolariaklibre_hezitako txoriakazken kuku kantariak

HELDUEN MAILAN 2. SARIA: XABI ASTIGARRAGA PAGOAGA

Doinua: Ikusten duzu goizean

Page 16: K160 bloga

16

Euri eske, ora pro nobis -ka

Baserritxarrak beti eguraldixari begira. Solo eta baratze-tan ereindakua gora etortzeko, eta ondo heltzeko, eguz-kixa eta eurixa bihar! Ez zan ez, txantxetarako kontua,izan ere sasoi baten, asko ziran lurrak ematen zixuenetikbizi ziranak.

Eguraldixak ez zoanian laguntzen, herrixa prozesiuanerreguka hasten zakon Jangoikuari edo Ama Birjiñari.Mutrikuko aspaldiko dokumentuetan ledania edo letaniahitzak topau ditxugu, erregu-prozesio horrek izentatze-ko: “...de la cassa de Laranga asta la cruz y vereda y cami-no de la ledania...” (1618). Beste bat, “del somo [goikoaldia] de los castañales de Laranga asta el camino de laledania a Arranbide” (1627).Bide horrek herriko ermitxetara zijuazen, Santa Ageda(Santabata), San Juan... Batzuetan prozesiua pasatzeko,egun batzuk lehenago konpontzen zitxuen bidiak. Esa-terako, 1770. urtian: “16 reales por 8 peones en una tardeen componer el camino de Santa Agueda para pasar laLetania”.Letania (edo ledania) hitza, latiñetik dator –litaniae–, etajatorriz hitz grekua da: “litanéia”; hizkuntza horretan‘erregua’ edo ‘eskaeria’ esan nahi deu. Eta izen hori ema-ten zakuen prozesio horrei, “letaniak” kantatzen zirala-ko. Hola hasten ziran: “Kyrie, eleison” (Erruki, jauna);abariak esandakuari herrixak erantzuten zion. Hori bai,sasoi hartan, mezetan bezela, dan-dana latiñez izatenzan. Baiña, gogoratu esaeria, “mezia latiñez, nahi txajakiñ ez”. Batez ere, santu-santien izenek osatzen zi-txuen letaniak. Esaterako, abariak: Sancta Maria ; etaherrixak: ora pro nobis (otoitz eizu gure alde)... SancteIoseph, ora pro nobis...

Errogatibak, zertarako?

Prozesio horrei errogatibak ere esaten zakuen. Hola-kuak, batez ere, eurixa eskatzeko egitxen ziran, sikuteedo lihorte haundixa zauanian: 1778. urtian, “una proce-sión a la yglesia de dicho convento de monjas, por lamucha sequía que hacía”. 1798. urtian, sikutia amaitzekoasmoz, prozesio bat eta bi meza ordaindu zitxuan Mutri-kuko udalak: “una procesión por las calles, y dos misassolemnes que celebró el cabildo Eclesiástico de esta villaen 29 de mayo y 6 de junio de este año para pedir agua aNuestra Señora del Rosario por la gran sequía que hacía”.

Baiña batzuetan euri gehixei ere ez zan ona... Irakurri zererabaki zoan Mutrikuko Udalbatzak 1776ko urrixaren6an: “que en atenzion a lo mucho que haze dias llueve y

desear tiempos secos para conseguir el que se sazonen lascosechas de maiz, uba, y otras acordaron sus mercedesque el dia 8 del corriente se lleve en rogativa a la yglesiadel convento de monjas de esta vª la ymagen de Nra Sra delRosario de la Parroquial de ella en la forma que se tiene decostumbre en semejantes lances”.

Geure aitxon-amonekin hizketan, jakin degu “errogati-bak” hain aspaldikuak ere ez dirala. Orain dala 60 urteingurura arte, errogatibak egitxen ziran Mutrikuko kalie-tan. Urtian, 2-3 errogatiba egitxen ziran, eta ez sikutiazauanian bakarrik, “egualdi txarren usaiña zauanian” erebai. Albako meza ondoren egitxen ziran; mezia, goizeko6,30etan eta prozesiua 7ak aldera. Prozesiuak herrikogaiñerako prozesiuen ibilbidia egitxen zoan: eleizatikertenda, Konde kaletik –Goiko kaletik– behera, geroBeheko plazan bueltia eman, eta Erdiko kalian gora egiñ,harik eta berriz ere eleizara aillegatu arte. Hantxe amai-tzen zan, otoitz batekin. Prozesiuaren buruan abaria jua-ten zan, errokete zurixa jantzitxa, eta erroparen gaiñetikestola morauarekin. Eskuetan liburua, letaniak-eta ira-kurtzeko. Abariaren aldamenian, akolitxua juaten zan,kurutziari eusten. Euren atzetik, gizonak, eta atzeragoandrak. Danak kantuan, esan bezela, latiñez. Don Alejoabariak eukitzen zoan errogatiben arduria, abots egoki-xa behintzat bazakan ora pro nobis-ka ibilteko!

Mutrikuko gauzak, ora pro nobis

Sarri entzuten dan esaeria da hori. Eta entzun degunez,holako errogatiba-egun baten asmatutakua da. Proze-siua, Erdiko kalian gora dijuala, bazter haiziak eraginda,hara nun amiltzen dan maiñelen etxe baten balkoitxiksikatzen jarritxako abriña; abariaren aldameneko gizonbat buruan jo, eta abariak hori ikusitxa esan deu: Mutri-kuko gauzak!. Eta prozesiokuek erantzun: Ora pro nobis.Itxuria, ez ziran konturatu haura ez zala santu eta san-tien segidakua! Handik aurrera esaten da, Mutrikukoletaniek bat gehixago dakaela.

Olazko errogatibak

Euri faltia zauanian baillerakuek abariai esan, eta eurixaegitxeko errogatibia egitxen zeuen. Sasoi baten domekagoizetan bi meza egoten ziran San Isidron, bata goizeko7etan (gero 8etara pasatu zeuena) eta bestia 10etan.Bigarren horretan egitxen ziran errogatibak. Eleizatikerten, eskola-etxe inguruan buelta eman eta berriz ereeleizara. Prozesio hontan, kalekuetan bezela, aurretikabaria juaten zan, aldamenian kurutzia zaraman akoli-

Page 17: K160 bloga

17

txua zakala. Euren atzetik, baiña, Olatzen, San Isridroeuaten zeuen, lau lagunen artian. Prozesio horrek batezere jorrail edo ekaiñetik abuztura bitxartian egitxenziran. Olatz, nekez sikatzen dan parajia izan arren, tarte-ka lurra egarrixak egoten zan eta artua eta indiarrakmotx ez geatzeko, errogatibak atera bihar. Errogatibiaegindakuan, beatziurrenian –hau da, beatzi egunenbarruan– eurixa egitxen zoan. Halaixe zan esaeria. Oraindala 60 urte inguru laga zakon errogatibak egitxiari. Lanhorretan ibillitxako abariak, bestiak beste: Don Alejo,Pello Jauna, Don Rafael...

Teilladunek eurixa nahi ez

Baserritxar gehixenek eurixa ganoraz egitxia nahi zeuen,uzta ona izateko-eta, ez danek baiña! Olaberrieta aldekoteillerixan lan egitxen zeuen teilladunek edo teillagiñekeguraldi lihorra, sikua, nahi izaten zeuen teilla eta adrei-lluak ondo sikatzeko. Horregaitxik, errogatibetara jua-ten ziranian, eta letanixetako santu illera aditxutakuangehixenek ora pro nobis erantzuten zeuen bitxartian,euri-eskian, teilladunek lihor da bero (lihor eta bero) esa-ten zeuen. Ezin ba danen gogua bete, eta santuak nahi-ko konpromisoz geratuko ziran!

Konjuruak eta harrixaren kontrako mezia

Euri eskiak alde batera lagata, uztak batu arte harrixarenbildurrez egoten ziran baserritxarrak. Txingorra txarrabada, harrixa... uztak alperrik galdu leikez! Ekaitz etaharrixaren kontra konjuruak egitxen zitxuen abariek,aspalditxik dokumentatzen da hori Mutrikun. 1509.urtian 1.300 marabedi jaso zitxuan abariak “por razon delos serviçios que ago cada dia en el tañer de campanas econjuraçiones de las nubes e gobernacion del relojo etc”.Itxura danez, laiñuak konjuratzen ziran ekaitz gogorrikez ekartzeko.

1630. urtian Mutrikuko hiru abarek, 8 urterako konpro-misua hartu zeuen konjuruak egitxeko, txandaka, astebakoitzian batek. Ordaiñetan jasotzen zeuena hirurenartian partitzeko konpromisua ere aitxortu zixuen alka-rri: “que desde el dia de Nuestra Señora de março –mar-txuaren 25a– primero deste dho año en adelante asta quese recoxa todo el agosto del trigo, bino, mançana, castanay mayz que Dios diere este año [...] pueda azer y aga deobligacion los conjuros como manda el manual romano[...] aziendo un conjuro todos los dias por las mañanas queaya nuves o no las aya a lo menos en tienpos y dias de true-nos y fuera del conjuro de las mañanas, los aga tanbien aotras oras del dia abiendo nuves o truenos acudiendo a laspartes necesarias y que se le pidiere”.

Galbaixoko ermitxan oraindik ere eusten dixue aspaldikoohitxura horri. Maiatzeko pazkua erdiko egunian (Pente-koste egunaren bixaramunian, astelehenian), 10,15akaldian, Mutrikuko bikaixuak Harrixaren kontrako meziaematen deu, gero eleiz atarira edo eleizpera ertendaotoitz batzuk egitxen ditxu, eta amaitzeko bedeinkaziuaematen deu. Harrixaren kontrakua esaten zakon arren,hor ekaitzak, haiziak, izurritiak, ata abar sartzen dira.Aurten, harrixaren kontrako mezia eta bedeinkaziuamaiatzaren 16an izango da. Baserritxarrentzat ospaki-zun garrantzitsua izan da beti, eta mutrikuar asko ba-tzen da bertan, baitxa inguruko herrixetatik juandakobat baiño gehixago ere.

Sasoi baten, meza ostian prozesiua egitxen zan; danenaurretik abaria, santuen letaniak esaten, eta atzetikeleiztarrak ora pro nobis-ka, abariari erantzuten. Proze-siua amaitxutakuan, erramu eta ur bedeinkatuarekindan-dana bedeinkatzen zoan, itsasaldia eta mendialdia.

Josu Larrañaga Arrieta

Page 18: K160 bloga

18

SAGAR HANDIARENBILAKETATUNELAK IREKIZArrainena ura bezala, narrazio laburrak dira Har-kaitz Canoren ingurune etxekoia, erosoa, sofanetzan eta oinutsik ibiltzen den lekua. Ez da hona-koa ipuin, miroipuin, istorio deigarri eta bestelakohariz ehunduriko ipuin liburua. Edo bai. Norberebizitza baita bakoitzaren istoriorik sakon eta inte-resgarriena, eta aldi bateko bizi epea hartu etagaraian bizi dituen ipuin, mirkoipuin eta istorio dei-garriak hartu, editatu, moldatu eta bere ezaugarridiren gogoetekin nahasiz prestaturiko mazedoniaeskaintzen du kronika liburu honek. Zenbait arrai-nen migrazioari jarraiki, New Yorkeko urtebetekobisitaldian bizitako esperientzia da, finean, lanhonen mamia.

Ohikoa duenez, hainbat atal labur dira liburuaaurrera eramaten dutenak, istorioaren zama arin-duz, une eta egoeren pilaketa eginez. Zinez, isto-rioa baitago, erreala izan bazen ere bere garaian:

Harkaitz gazteak urtebete New Yorken bizitzekoaukera du eta bizileku aldaketek, auzoen ezberdin-tasunak, kaleko aniztasunak eta ezagutuko duenjendearen berezitasunek 90. hamarkada amaiera-ko sagar handi eta mamitsu haren koadro inpresio-nista bat margotzea dute helburu.

Bidean, bere ibilerak kontatzen ditu maizenik, bate-ra-besterako jaietan mantentzen duen isiltasuna,Ainhoa Artetarekin eta New Yorkeko beste bikoteeuskaldun batekin izaniko afaria edo pisu batetikbesterako aldaketak, arratoiak agertu omen direlaeta. Horien gainean, bere literaturan ohikoak direngogoetak, esaterako, Giuliani alkatearen udaltzainpolitikaren kritika gazte beltz baten hilketaren aitza-kian edota arkitektura eta tunelen ingurukoak.

Fikzioa da, baina, Canoren esparru naturalenabaina zail suertatzen da norbere bizitzako fizkioaikustea. Norbere buruaz hitz egitea da zailena,orduantxe egiten da zentsurarik handiena. Besteezidazten baitu Canok beraz baino: bere pisukideez,gayen egoeraz, eguneroko deskribapen xumeez...Horregatik agian, hotz, tonua ezin hartuta dabilidazlea eta nahiko kontakizun laua darama aurreraliburuaren erdi aldera arte, gutxi gorabehera. Hortikaurrera mundua ikusteko bere betaurrekoak garbi-tu eta hobeto ehuntzen du istorioa, aho zaporegozoa utziz amaieran eta, horrekin, nolabaitekobatasuna lortuz.

Besteez idaztea, ordea, norberaz idaztea ere bada.Horrela, ondorengo bere obrako zenbait eraginiNew Yorkeko kale viniloz beteen usaina eta “Lacueva del poyo” loft-eko pianoaren musika darielaezin uka. Bere gustu literario zein musikalen ager-pena ere ugaria da (Saramago, Paul Auster edotaTom Waits).

Ezin esan Canoren liburu borobilena denik. Baiordea arina, istorioz betea eta, batez ere ezberdi-na. Idazlearen gaztaroko obretan islatzen da ondo-rengo lanen ispilua, bilaketa moduko bat: New Yor-ken bilaketa, bere buruaren bilaketa, idazte bideenbilaketa. Bila ari denaren kronika arin, labur etaerraza.

Aitor Lizardi Ituarte

Piano gainean gosaltzen

Harkaitz Cano2000Erein

Page 19: K160 bloga

19

Aste Santuetako oporraldian pilak kargatu ostean,txantxangorriko begiraleak hasi gara ekinean. Etapentsatuko duzue, oraindik pila bat falta dela uztai-lean burutzen diren udalekuak iristeko, baina, zuenetxeko altxor preziatuenei ahal bezain uda bikainaeskaintzeko, ezinbestekoa iruditzen zaigu leheniketa behin geure formazioari etekinik handiena ate-ratzea. Ohartuko zineten, taldean aurpegi berriakere baditugula, beharbada, zuen seme-alabenbegirale izango diren eta txantxangorrira energiaeta haize berriak ekarri dituztenak. Txantxangorriziklikoa den aldetik, aurtengoan ere, aspaldidanikondo ikusitako aurpegiei agur esan eta berriei aldizkaixo esateko beta izango duzue.

Gure aldetik aipatzeke, jadanik egin dugula gurehautua eta aurtengo udalekuetan koordinatzailelanak burutuko dituztenak ere izan direla aukera-tuak. Esan beharrik ez, edozein zalantza, arazonahiz gomendio helarazi nahi izanez gero, Luardo-ko ateak irekita izango dituzuela, baita, mugikorzenbakia ere (679237784) haiekin hitzartu nahie-tan bazabiltzate.

Hitz hauek irakurtzerakoan, triptikoak ere eskuartean izango dituzue dagoeneko. Batzuk, urterolez, ez duzue zalantzarik izango eta gure poztasu-nerako, gugana joko duzue. Beste batzuk aldiz,agian beldur izango dira, etxeko txikienak jada hiruurte izan eta txantxangorrin izena emateko aukera-

keta egin, baina barrenean lasai eta seguru egon-go denaren bermea izan beharrean aurkituko zare-te. Hemendik adierazi nahi dizuegu, garrantziahandia ematen diogula haurraren ongizateari etatxantxangorri txikiak aise ondo zainduko ditugula.Azken batzuk, herriko eskaintzak ikusita, zalantzakere izango dituzue agian.

Txantxangorrin izena eman ala ez, zuen, gurasoon,hautaketa da. Zuen aukeraketa da txantxangorrikoparte izatea, hau ez baita, haurra begiraleekin soi-lik uztea. Txantxangorri ez da, herriko gazteekaurrera eramandako erakundea. Gure asmoa herrimailan ahal bezain eskaintza hobeenak eskaintzeaden arren, honek, askotan, zuon parte-hartzea ereeskatzen du. Eta, nolako polita den denok batu etafesta ikaragarrian, elkarlanean, parte-hartzekoaukera izaten dugunean. Eta zein ondo pasagenuen, Irri Egunean. Eta zenbat jantzi zen herria.Aurreko urteko arrakasta ikusita, urtero honelakoekintza berezia antolatzea erabaki genuen. Aurten-goa lehen edizioa izan den arren, zuon laguntzare-kin, urtez urte, handitzen joateko eta mutrikuarroiherri eta talde izaeraren garrantziaz jabetzekoaukera izango dugu.

Beraz, talde handi honen parte izan nahian baza-biltzate, jakin, guk, esku zabalik hartuko zaituzte-gula.

Txantxangorri

LAISTER DIRA UDATXIKI ETA UDABENTURA

Page 20: K160 bloga

ARANTXA, ELIAS eta ANABELLore-sorta eder honi muxuak. Zorionakhirukote!

EKAITZ, GURENDA, ENARA eta NAHIAZorionak! Apirilaren 4, 16 eta 21ean urteakbetetzen dituzuelako, zuen familiaren partez.Ondo ondo pasa, muxu potoloak zuentzat.

ITZIARZorionak urteakbete dituzulako!Muxuak denonpartez.

AINHOAZorionak, apirilaren24an 7 urte handibeteko dituzulako.Muxu erraldoi batfamiliko guztionpartez.

MARIBELZorionak! urteaskuan segihorrela.

JUAN eta RAMONITAZorionak eta milioika patxito maitxezaitxuztegun danon partetik!

ZORIO

NAGURRAKZORIO

NAGURRAK ZORIO

N

HAMAIKA AMETS HAMAIKA URRATS

AGIRIAK (DOKUMENTUAK)

Zeinek ez du zalantzarik izan, normalian idazten ez degun dokumentu mota bat, idaztia tokatzenzaigunian? Bizitza guztian erderaz ikusi degun komunitateko akta bat euskeraz egin nahi degu-nian adibidez, edo... beste hainbat kasutan. Horregatik gaur, agiri fondo baten berri eman nahidizuegu: www.agiriak.net

Hor, eguneroko harreman sozio-ekonomikoetan eta eguneroko bizitzan baliagarri suerta daitezke-en dokumentu eta inprimaki estandarrak aurkituko ditugu. Euskaraz bizi eta lan egiten dugunoigaur egun eskura ez ditugun idazki estandarrak eskaintzea da helburua. Dokumentuok moduerraz eta azkar batean jasotzeko aukera dago, bai doakuak diranak bai ordainduz jaso daitezkee-nak. Fondoa etengabe eguneratzen da.

Zure erakunde edo enpresaren inprimaki pertsonalizatuak. Nahi izanez gero, agiri estandarrezgain, zure erakunde edo enpresaren inprimakiak pertsonalizatzen dituzte. Urteetako lanareneskarmentuak erakutsita, inprimakiak bai euskaraz, bai erdaraz ulergarriak eta betetzeko errazakdira, egokiak eta formalismo baliogabekuak baztertuta. Bertan begiratuz gero, aurkituko ditugu:agiri administratiboak, orokorrak, jarduera gremial eta komertzialak, zuzenbidekuak... era danetakoidatzixak. Baita ere honako paper eta ereduak: Aurrekontua, egiaztagiria, nomina, tiketa, ordaina-giria, komunitateko batzarreko akta, gorako errekurtsoa, elkartea legeztatzeko estatutua, saleros-keta kontratua… gazteleraz jasotako dokumentua atzera bueltatzeko agiria, besteak beste. Animatu! PAPELEOA EUSKERAZ!

[email protected]

GARAZorionak ande!Ondo ondo pasatuzeure urtebetetzeeguna.

Page 21: K160 bloga

21

Arg

azk

i Zah

arra

k

2. Ofizialia

1965-66

Ezkerretik hasita, aurreko ilaran: Jose Luis Arrizabalaga, Markel Arizmendi, Jose Maria Itxa-so, Juan Luis Zabala, Iñaki Arrizabalaga. Erdiko ilaran: Luis Maria Ortiz, JoseAntonio Urreisti, Koldo Andonegi, Jose Migel Arreitunandia, Jose Antonio

Basurko. Atzean: Fausto Arrasate eta Gregorio Ulazia.

1. Ofizialia

1965-66

Ezkerretik hasita, aurreko ilaran: Jose Manuel Arruti, Juan Maria Burgaña, Boni Lekube, KarmeloUrreisti, Jose Luis Ulazia. Erdian: Ramon Txurruka, Jesus Mari Urreisti, Juanjo Azkue, Jesus MariZenarruzabeitia, Pedro Osinalde. Atzean: Ramon Basurko.

ESKOLA PROFESIONALA

Page 22: K160 bloga

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERA

MAIATZAAPIRILA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

18tik 21era L.-Elezgarai22tik 24ra Apraiz25etik 28ra Burgoa29 eta 30 Zalduegi(zapatu goizian

Lasuen-Elezgarai)

MAIATZAK 22

AMAIUR - ALKURRUTZ - AINHOA

Apirilak 30, zapatuaMaider Galarza ipuin kontalaria

(umeentzat)18:00etan Zabielen

Maiatzaren 2tik 7ra ASTE MUSIKALA

Antolatzailea: Musika Eskola

Maiatzak 21, zapatuaArrasateko Txorbela Abesbatza

20:00etan Komentuan,sarrera doan

Maiatzak 24, 25 eta 26an HISTORIA JARDUNALDIAK

Maiatzak 28, zapatuaEUSKAL ERROMERIA

APIRILA - MAIATZA

APIRILAK 22Atsaldeko 7etan, KOMUNIKAZIO

GERRILLA hitzaldixa, LanderArbelaitzen eskutik.

APIRILAK 23Goizeko 10:30etan

EUSKARA JENDEA tailerrak.(Bideo emanaldiak,

elkarrizketak...)

APIRILAK 29EKIZA eta OLATZ SALVADORen

KONTZERTUA 22.30tan

GAZTETXEAN APIRILEANMUGA+MRK antolatuta

1 Zalduegi2tik 5era Apraiz6tik 8ra L.-Elezgarai9tik 12ra Zalduegi13tik 15era Burgoa(zapatu goizian Apraiz)

16tik 19ra L.-Elezgarai

20tik 22ra Apraiz

23tik 26ra Burgoa

27tik 29ra Zalduegi

MUBAEMUTRIKUKO BASERRITARREN ELKARTEA

Apirilaren 22an, arratsaldeko 8etan Galdonan HITZALDIA nekazaritzaren etorkizunari buruz.

Munduko Landa-guneko lehendakariarekin.

Maiatzak 20an, arratsaldeko 8etan GaldonanHITZALDIA basogintzari buruz.

Gipuzkuako Baso Elkarteko lehendakaria den, Joseba Arrietarekin.

Page 23: K160 bloga
Page 24: K160 bloga