K137 bloga

24

description

Mutrikuko herri-aldizkarixa

Transcript of K137 bloga

Page 1: K137 bloga
Page 2: K137 bloga
Page 3: K137 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Larrañaga,

Javi Castro, IXA sexualitate eskola.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Gizartia 10

Karenka 12

Lapazorrikeixak 14

Historixa 15

Lan giruan 16

Bertsuak 18

Hezkuntza 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

Zer izan nahi duzu handitzen zarenean?

“Zer izan nahi duzu handitzen zarenean?” Makina bat

aldiz entzun izan dut galdera hori haur gazteei egiten, eta

hamaika erantzun desberdin entzun izan ditut; modeloa,

futbol jokalaria, ile-apaintzailea, famatua, ama… kolore

guztietako erantzunak jaso daitezke, haurra eta egunaren

arabera.

Baina badira gauza batzuk errepikatzen direnak; “Handi-

tzen zarenean” horrek, 25-65 urte bitarteko adin tartea

adieraztea bata , eta zer izan baino, zein ofizio edukitzea

gustatuko litzaizukeen galdera egin/erantzutea bestea.

Ondorioz, galdera sinple honen atzean hainbat tranpa

ezkutatzen dira, izana eta ofizioa parekatzea bat adibidez.

Gaurkoan ordea, beste hari mutur batetik tira egin nahi

diot korapilo honi. Zer gertatzen da 65 urtetik gorako

“bizitza tartearekin”? Inoiz pentsatu al dugu zer izan edo

egin nahi dugun adin honetatik aurrera? Esango nuke

gehienok garai honekin amets egin izan dugunean, segu-

rutzat jo izan dugula jubilatu eta “ondo bizitzeko”

momentua izango dela. Bizi guztian egindako lanaren

ordainsari gisa.

Baina lanerako bidean 60 urte aspaldi pasata dituen gizo-

na goizero goizero bere emazteak lagunduta, organoa

muntatu eta diru eske ikusten dudanean, orain arte ziur-

tzat jo izan dudan baieztapena kolokan jartzen zait. Zer

gertatuko da hemendik aurrera adin tarte horretako jen-

dearekin? Ba ote dago egungo gizartean ziurtasun nahiko-

rik adin honetako jendearen ongizatea bermatzeko?

Edozein adinetako jendeak krisiaren ondorioz bizitzen ari

den egoera gogorren berri izatea ez zait gozoa egiten.

Baina hirugarren adineko jendearen egoera bereziki min-

garria iruditzen zait. Eta ez dakit ba, arazoa konpontzeko

biderik aurkitzeko ahalegin errealik egiten ari garen.

Izan ere, pasatuko da ditxosozko krisi hau, baina ikasiko al

dugu zerbait bertatik? Bizitzan bide okerra askotan har-

tzen dugu, baina beti esan ohi den bezala okerretatik ikas-

ten da… Zerbait ikasten ari ote gara oraingoan? Edo dena

pasatzeko zain gaude, berriro ere berdin berdin jardute-

ko?

Nire lagun batek dio txarrena ez dela harri berdinean

behin baino gehiagotan trabatzea, trabatzen zaren aldiro

berriro altxatu eta zerbait ikasten baduzu. Txarrena,

harriaz “maitemintzea” dela dio berak. Hau da, harriare-

kin tupust egin eta tente jarri orduko, koska beraren bila

joatea itsu-itsuan, besterik egiten ez dakizunaren aitza-

kian.

Eta krisiaren kasuan ere susmoa dut, “kariño” handiegia

diegula muturrak irekitzera garamatzaten harriei. Ez al

gaude zauria osatzen denerako aurkitu nahi dugun koska-

rekin ametsetan?

Naiara Uranga Lasarte

Page 4: K137 bloga

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku)................943 19 50 26 / 689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Alde Zaharra eraberritzeko zerbitzua ............943 60 34 18Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................943 60 41 91Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Musika eskola ................................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Iberdrola ........................................................901 20 20 20Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Gasolindegia ..................................................943 60 32 10

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Page 5: K137 bloga

Zeu

k E

san

5

HAMAIKA AMETS

HAMAIKA URRATS

Oraindik ez al daukazu “TELEGRAM”

aplikaziuasakeleko telefonuan?

Whatsapp-aren funtziuak eta gehixo dauzka,

duan da, eta euskeraz ipini leike!

Deskargatzeko sartu helbide honetan:

http://bitarlan.net/proiektuak/Telegram %20euskaraz

APROBETXATU AUKERA

ERRAZ, LABUR

ETA EROSO!

2014ko SANTA ESKEA

Santa eskea otsailak bataSanta agedan omenezAterik ate aritu ginenHotzari aurre eginez

Iaz bezela Santa Eskeak Bazituen bi helburuParte hartzea bultzatu etaKultur taldeei lagundu

Lau talde eder osatu zirenLaurogei lagun deneraInoiz etorri ez zen jendeaAnimatu zan gainera

Ohitura zarrak uztartzen dituKantua eta eskeaBeste behin ere eskertzekoaJendean borondatea

Batu genuen limosnatikanEgin genitun zati biErdia bertso eskolari taBestea Kalaputxiri

Eskerrik asko Mutrikuarroi,hor jarraitu parte hartzenOhiturei eusten dien herriakNortasunik ez du galtzen!!!

Mutrikuko Bertso Eskola

gutunak

GURE ESKU DAGOHerrietan eta herritarrek abiarazitako ekimenaLangintza honetan gabiltzanontzat datozen urteakgarrantzitsuak izan daitezke. Alde batetik, Eskoziakhorren inguruko galdeketa antolatuko duelako eta beste-tik, Kataluniak gauza bera egiteko asmoa agertu duela-ko. Euskal Herrian ere ideologia eta alderdikeri guztiengainetik herritarren ordua iritsi da eta bide horretan mezuargia plazaratu nahi dugu:•Herri gisa gure etorkizuna erabakitzeko eskubideadugula.•Erabakitzea herritarroi dagokigula. •Eta eskubide hori erabiltzeko borondate irmoa dauka-gula.Hori guztia gauzatzeko iritzi eta sentsibilitate desberdi-netako herritarrek elkarrekin ekintzak burutzea da helbu-rua.Hona proposamena:1.- Gure esku dago ekimenarekin bat etorriz gero, zureatxikimendua adieraztea eskatzen dugu, zure sinaduraeskainita.2.- Gure esku dago ekimenarekin bat etorriz gero, geureburua ekimenaren alde dagoela adieraziko duen argaz-kian parte hartzea proposatzen da.3.- Gure esku dago ekimenarekin bat etorriz gero, ekai-naren 8an Durango eta Iruña elkartuko dituen gizakate-an parte hartzea eskatzen da. 4.- Gure esku dago ekimenarekin bat etorriz gero, nor-bere inguruan ekimenaren berri emateak eta ahalik etaherritar gehien ekimenera erakartzeak asko indartukoluke ekintza.

Mutrikuko Gure esku dago

Page 6: K137 bloga

Pu

ri -

pu

rix

an

6

ZAINTZA PARTEKATUA

“Eskubide berberak izatea eskatzen dugu”

Urte batzuk dira banatu zela. Ondoren egoerakez zuen hobera egin. Hasieran umea ikustekoaukerak ugariagoak ziren baina bikote ohiabere herrialdera, Alemaniara joan zenean aldatu

egin ziren gauzak.

Egoera gordina zurea…Hala da. Banatzeko erabakia hartzea ez da samu-rra izaten eta behin hori erabakitzen duzuneanpentsatzen duzu harremanak errazagoak eta leu-nagoak izango direla baina ez da beti hala izaten.Umerik ez badago tartean errazagoa da baina nirekasuan umea zegoen eta arazoa korapilatu eginda. Banatu ginenean errazago zen umearekin ego-tea baina egun batetik bestera nire bikoteak bereherrira itzultzea erabaki zuen. Epaileak ere ontzateman zuen amarekin hobeto egongo zela argudia-tuta. Ordutik aurrera nire bizitza beste bat da. Nirekasuan ez da tratu txarrik egon, baina hala ere ego-kiago ikusi zuen epaileak amarekin egotearena.Honetan umea da gehien ordaintzen duena, eraba-ki honekin umearen eskubideak urratzen direla diothala sinisten dudalako.

Askotan ematen den egoera al da?Ia gehienetan. Test sikosozialak egitera behartutagaude eta nahiz eta ondorioetan atera guraso biakdirela gai umea hazteko ia beti amaren zaintzape-an gelditzen dira eta uste dugu ez dela bidezkoahori egitea. Honetaz gain uste dugu indarreandagoen legea matxista ere badela.

Zergatik?Emakumeari ematen diolako umeak hazteko ardu-ra eta iruditzen zaigu betiko roletan gaudela. Aitabatek nahi badu bere seme-alabaren ardura hartuzergatik ezin du hori aurrera eraman?

Lege berririk bada honetaz?Oraindik ez, zirriborroa aurkeztu da Jaurlaritzan etamaiatza alderako uste da aterako dela. Oraindik ezdakigu zer gertatuko den edo zer ez den gertatuko.Legeak badauka ere bere kontraesana, zer amakesaten badu bere senar-bikote ohiak tratu txarrakeman dizkiola automatikoki umea amarenganadoa, nahiz eta tratu txarrik egon ez.

Eta horren aurean zer?Guk uste dugu tratu txarren kontua aztertu eta iker-tu egin behar dela. Egia bada ondo dago bainahala ez bada? Gizonezko batek emakumea jotzenbadu, tratu txarra da, genero indarkeria. Aldiz, ema-kumeak gizonezkoa jotzen badu, etxeko indarkeriadela esaten da. Ondorioz, lehenengo kasuan gizo-nezkoa kartzelara doa eta bigarrenean berriz, 40-60 euro ordaindu ondoren kalera ateratzen da.

Eta kasu horiek ematen dira?Bai, askotan. Emakumeak badaki oso tresna balia-garria dela berarentzat, zer bera umearekin geldi-tzen da, etxearekin, eta denekin eta gizonezkoakale gorrian gelditzen da, eta hori oso gogorra da.Bestalde, Euskal Herrian nirea bezalako kasu askoematen dira umeak 6-10 urte edo hemen bizi etaama atzerritarra bada eta nahi badu bere herrirajoan, epaileak baimena ematen dio umearekin harajoateko.Guk diogu, lehenik umearen eskubideak daudela,ez gurasoenak eta oso kontuan izan behar da umehorrek non dituen sustraiak. Hemen baditu zergatikumeak bizi behar du beste hizkuntza, beste kultu-ra, beste errealitatea… umea da gehien ordaintzenduena eta sikologikoki umearentzat oso kaltegarriada.

Elkarte bateko kide zara?Bai KIDETZA elkartea. Denetariko jendea biltzengara elkartean, oso gaizki dauden emakumeak,tratu txarrak jasan dituelako, eta alderantziz ere,erabat anulatutako gizonak bikotekide ohiak nahizuen guztia egiten ziolako. Zauri sikologikoa fisi-koa baino gutxiago ikusten da. Bietatik dago, zori-txarrez parekotzen ari dira bi sexoen arteko tratutxarrak, baina alde batekoak bakarrik kaleratzenda.

Page 7: K137 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

Zergatik?Gehiago saltzen duelako izango da.

Etxe barruko kontuak zirela esaten zen lehen?Bai, garai haietan dena isilean eta dena etxebarruan izan behar zen.

Egungo egoera ez dela bidezkoa diozu…Egun indarrean dagoen legea 2004koa dela ustedut. Indarrean jarri aurretik emakumeak salatzenbazuen bere bikotea ez zen ezer gertatzen etalegea indarrean jarri ondoren egoerak buelta emanzuen, emakumeak bikotea salatu ondoren automa-tikoki gartzelara sartzen da, nahiz eta salatzendena egia ez izan. Ikerketa ondoren egiazkoak ezzirela argitu arren alferrik da, kaltea egina dago.Kautelazko neurritzat hartzen da hau eta salaketaknormalean ostiraletan ematen dira, bikoteak aste-burua atxilotuta pasa dezan. Zoritxarrez oso ohikoada portaera hau. Ni ertzainetan salatu ninduen nireumeari ilea moztu niolako, pentsa noraino heltzenden egoeraren larria. Batzuk salatzen dute salatze-arren eta beste batzuk ez dute salaketarik jartzenbildurra dutelako, hauxe da errealitatea. Gure ustezarma erabilgarria da emakume askorentzat salaka-tea faltsuak egitea. Eta askotan zintzoak ordain-tzen dute pekatariengatik.Bidea gogorra da…Oso-oso gogorra. Azkenean zure eskubideakzapaltzen dira baina gehien bat umearenak. Umehoriek aita badute baina bahituta. Umeak aita ez duikusten eta aitak umea ere ez. Nire umea bi hilabe-tez behin ikusten dut, hiru egun izaten ditut berare-kin egoteko. Udan hilabete eta aste santuan astebete. Astean bitan ahal diot deitu telefonoz. Etxe-an ez badut aurkitzen txanda hori galdu dut. Hauxeda nire errealitatea.

Eta partekatzen legea nolakoa izango litzateke?Idealena biak adostasunera iristea izango litzatekeeta ez litzateke lege beharrik baina zoritxarrez ezda holakorik ematen. Guk ez dugu eskatzen erdiaizatea, baina bai gutxieneko adostasunetara iris-tea. Bakoitzaren egoerara egokitutako adostasune-ra iristea, eta trabarik ez jartzea guraso horrekumearekin egoteko orduan, modu natural bateaneramatea kontua. Gero beste arazo handi bat da

etxearena, etxea biena bada onena etxea saltzeaeta bakoitza bere aldetik joatea, baina egungo ego-eran ea zeinek saltzen duen etxea. Guk uste duguetxe sozialak jarri behar direla egoera honetan dau-den gurasoentzako, egoera lasaitzeko.

Elkarteko partaideen profila…Adin guztietakoak gaude bertan. Askok eta askokduten soldatarekin, mantenua, hipoteka, alokai-rua… ez du ematen denetarako. Asko itzultzen diragurasoenera eta beste askok bere buruaz besteegiten du, eta hau ez da agertzen egunkarietan, ezdu saltzen eta.Nire nahia da nire umeak ahal duen gutxien sufri-tzea eta elkarrekin egoteko aukera gehiago izatea.Guraso ona izan arren hauxe da bizi dudan errea-litatea.

KIDETZA Euskadiko Guraso Bananduen Federakuntza

AGIPASE-Gipuzkoa- 943 292 496AMAPASE- Araba- 945 259 831ABIPASE- Bizkaia- 946 569 204

Page 8: K137 bloga

Bi

hit

zeta

n

8

Badator, aurten ere, Euskarazko film laburren zirkuituaSormenaren bide ezkutuak arakatu nahi ditu beste urte batez Laburbirak, hamaikagarrenez, sortzaile-en bide ezkutuak ageriko eginez. Ikasle, bizizale, euskaldun berri zein zahar, arotz, mediku eta herri-tar denentzat euskarazko film laburren zirkuitua aprilaren 4an helduko da Mutrikura (22:15etan Zabiel

Kultur Etxean). Hori posible egiteko Karenka, Zine Forum eta Udala elkarlanean ariko dira.

ABUZTUA. 2013 (17´)

PELLO GUTIERREZSinopsia: Julenek mugitu ezin denamonaren ardura izango du uda euri-tsuko arratsalde sargorietan. Kontaki-zun bat maitasuna eta izuaren mugan.

AIO. 2013 (10´04´´)

ERABAKI PROD.: OIHAN AMEZUA,KARLOS IBARBIA, NETZER BERE-ZIARTUA, ASIER SUSTAETA.Sinopsia: 25 urte atzera gertaturiko-ak... eromenera darama sendi osoa.

EUSKALDUN BERRIAREN ESKETXA 2013

(5´12´´)

KEPA ERRASTISinopsia: Robertok izugarrizko borondateadauka euskaraz jarduteko. Handiegia, antza,batzuentzat…

IRUDI MINTZATUEN HIZTEGI POETIKOA

2013 (13´20´´)

AITOR GAMETXO, MAIDER FERNANDEZETA MARIA ELORZASinopsia: Gizon batek hitzak lekuak direla esan zigun.Horrela, sei hilabetez tokiz-toki ibili ginen, euskalki ezberdi-netako esamoldeak bilatzen. Bidaia horretan topatutakoare-kin sei esapide batu eta hiztegi txiki bat osatu dugu, pantailahitz irudikatuen eta irudi mintzatuen topagune dela pentsatuz.

MARYLIN. 2013 (11´15´´)IÑAKI BERAETXESinopsia: Marilyn txakurraren bizitzaez da samurra, kaiola barruan. Egunbatean, ordea, argiak itzalak garaituditu. Naturaren eskutik zoriontasunerabidaiatu du Marilyn maiteminduak...

PLAZA BAKARRA. 2013 (3´06´´)MEDIAWORKS 3.0: ION VAZQUEZ,CARLOS ALONSO, ION BARATAS,ELBIRE RICOSinopsia: Gabonak badatoz. Amalurneskatxa gaztea urduri dago, aurtenizango dituen oparien zain baitago.

SORMENAREN BIDE EZKU-TUAK. 2013 (15´36´´)LARA IZAGIRRESinopsia: Eneko Atxa sukalda-riak eta Lara Izagirre zinemagile-ak sormenaren bideetan barrenaeramango gaituzte. On egin!

Page 9: K137 bloga

Bi h

itzetan

9

AHO BATEZ ONARTU DUTE HONDAKINEN BILKETARI BURUZKO HERRI GALDEKETA EGITEA

Udala osatzen duten hiru alderdiak (Bildu, EAJ eta Berdeak-Independenteak) batetorri dira hondakinen bilketa sistemaren gaia nola landu erabakitzean. Guztiekbaiezkoa eman diote Bilduk egindako proposamenari. Proposamen horrek hirupuntu biltzen ditu: lehena, Mutrikuko Udalak Herri galdeketa gauzatzea hondakinakbiltzeko sistema aukeratzeko; bigarrena, galdeketa egin aurretik, Gipuzkoan mar-txan dauden bilketa-sistemen inguruko “informazioa zabaltzearren eta debateaematearren”, herri osoak parte hartzeko aukera izango duen parte hartze prozesuaegitea; eta hirrugarrena, parte hartze prozesu osoa kudeatzeko ardura hartukoduen Hondakinen batzordea eratzea.

IRAKURZALEEK LIBURUAREN EGUNEAN HAINBAT EKIMEN DAKARTZATEIrakurzaleek apirilean hainbat ekimen egino dituzte Liburuaren Eguna dela-eta. Apirilaren 26an hasikodira. Egun horretan, 18:00etan Luardon errezitala egongo da, eta herritarrek gustuko duten testu zati batedo norberak sortutako literatura piezaren bat irakurtzeko tartea edukiko dute. Horretaz gain, Uxue Alber-diren Aulki jokoa liburuaren zatien irakurketa ere egingo dute “lagun artean”. Azken ekimen horren egunaoraindik zehazteke dago.

MARTXOAREN 8AN SATURRARANGO KARTZELAN EGONDAKO EMAKUMEEI OHORE Saturrarango kartzelan preso egondako emakume antifaxistak omendu zituzten martxoaren 9an. Ekime-na Ahaztuak elkartearena izan zen, eta udal ordezkariek parte hartu zuten bertan, hainbat herritarrekinbatera. Omenaldian Angeles Perez Leon kartzelako preso ohia eta preso egondako beste zenbait ema-kumeren senitartekoak egon ziren. Kartzelan preso egon ziren emakumeen sufrimendua, duintasuna etaborroka azpimarratu nahi izan zuten omenaldian. Perez Leonek hitzak izan ziren omenaldian pisu gehienizan zutenak: “Ni pribilejiatua izan nintzen. Beste batzuk ez ziren hemendik atera. Kartzelan zaudenean,eta heriotz zigorra duten kideak aldamenean dituzunean, borroka da azpimarratu behar dena. Borroka-tzea ondo dago, baina lasaitasunetik borrokatu behar da. Eta horretarako guztion arteko batasuna ber-matu behar da”.

Page 10: K137 bloga

Giz

art

ia

SEASKAKOIKASTOLEN ETORKIZUNAKOLOKANFrantziako gobernua ez dago ados Seaska-ren bilakaerarekin. Berrogei urtetik gora arida Seaska iparraldean euskara hedatzen etaindartze lanetan, baina oraingoan altoa emaneta urte guztietako lana eta lorpenak hankazgora bota nahi ditu frantses gobernuak.Egoera larriaren aurrean jendea hasi damugitzen eta urte berriarekin batera Seaska-ren Lagunak elkartea eratu da, eta bertakokide den Patxi Bergararekin hitz egitekoaukera izan dugu

Zein da Seaskaren egoera? Egoera biziki larria da batez ere suprefekturarenbitartez frantses gobernuak bere hortzak erakutsidituelako eta beraz ikastolen garapena bere gainhartzen ez dituelako. Ikastolak zailtasunekin aridira. Garatzeko lurrak behar dituzte eraikuntzaberriak egiteko eta orain arte baziren herriko etxe-ekin (udaletxeekin) elkar lanean eginiko proiektuak,baina egun, prefekturak dio legez kanpokoak dire-la aurtengo lorpen guztiak.

Zenbat urteko bizitza du Seaskak?Berrogeita bost urte (1969an sortua) Egun hirumila ikasle ditu Seaskak eta azken urteetan %60koigoera izan duela esan daiteke. Orain arte arazo ezzena badirudi ez dela administrazioaren gustukoaSeaskaren bilakaera.

Eta zeintzuk dira arazorik larrienak?Unesco-k dio hizkuntz bat mantentzeko populazio-aren %30ak hitz egin behar duela. Ipar euskalHerrian %10ak hitz egin behar du. Beraz euskara-ren egoera larria da. Alta, esparantza bada geroeta haur gehiago Seaskara joaten direlako. Azkenurteetan Ikastolan sartu diren haurrek haien belau-naldiaren %10 baino gehiago errepresentatzendute, nere garaian %5 baino guttiago zelarik.

Dinamika baikor hori frantses estatuak hautsi nahiizan du. Ikastolarik ez zen herrietan Ikastolak sor-tzeko priektuak agertu dira (Beskoitze) baina ozto-patuak izan dira. Beste batzuetan ikastolak txikie-giak geratu dira (Hendaia) eta Herriko etxeekinhanditzeko erabakiak hartuak izan ziren. Aginduhoriek Frantses gobernuak hautsi nahi izan ditusuprefetak eta prefetaren bitartez proiektu horiekauzitegi administrabora eramanez.

Gobernuak euskararen ikasketaren garatzeari etaeuskararen babesari oztopo egin dio. Horrez gain,ezezko horrek hurrengo urteetako hamabost batproiektu dudan ezartzen ditu, hala nola Arberoa,Lekorne, Azkaine… Okerrago, gaur egungo mur-giltze sistema guzia zalantzan ematen du, jakinezItsasuko, Kanboko eta Senpereko ikastolak, beste-ak beste, Beskoitzeri berriki ezeztatuak izan zaiz-kion baldintza beretan direla (herrietako lurrak alo-katzen dituzte).

10

Page 11: K137 bloga

Giza

rtia

Behin eta berriz aipatzen da Falloux legea, zerdio honek?Herriko etxeek ezin dutela lagundu pribatuak direneskolak. Frantziako administrazioak dio Seaskakoikastolak pribatuak direla eta udal administrazioakezin dituela lagundu. Seaskak bere aldetik dio,eskola laikoak izateaz gain lan garratzitsua egitenari direla Euskal kulturaren eta euskararen sosten-gatzeko eta ezin direla berdin tratatuak izan. Seas-kak uste du bai euskaraz ari direnak, baita hizkun-tza gutxituetan ari diren beste eskolek ere legeberezi bat behar dutela izan, murgiltze sisteman aridirelako. Era berean murgiltze sistemaren lege pro-pioa eskatzen du Seaskak.

Udaz geroztik mobilizazioetan ari da Seaska?Abendu bukaeran izan zen manifesta eta horretazgain gehiago ere egin dira. Jendetsuak izan diramanifestak eta lortu dutena, Seaskako lehendaka-ria eta Kultura arduraduna biltzea. Mementuz ezdugu erantzunik baina ez gara fio.

Seaskaren lagunak elkartea sortu duzue, zeinhelbururekin?Urtarrilaren 18an biltzar sortzailea egin genuen.Sortzaileak Seaskako ikasle ohiak, guraso ohi ba-tzuk eta beste aldetik Seaskaren filosofiarekin etairakaskuntza moduarekin ados daudenak dira,ikusten baikenuen Seaskak laguntza ekonomikoabehar zuela leku guztietatik erasotzen ari zirelako.Seaskaren egituran beste atal bat garela esangonuke. Badakigu ehun bat lagun garela eta gureahaleginak eta aleak jarri nahi ditugu behar direnikastolak eraikitzen laguntzeko eta behar direnaklortzen, jakin badakigu frantzes administrazioak ez duela lagunduko.

Nora zabaldu nahi duzue zuen mezua?Iparraldeko antolaketa bat izan arren nahiko genu-

ke Euskal Herrira zabaldu gure mezua. Eta munduosora ireki. Ideia da Euskal Diaspora osoa mobili-zatzea ikastolak mantentzeko. Nahi dugu HegoEuskal Herrian ere ekitaldiak egitea diruz laguntze-ko eta zabaldu nahi dugu Argentinara ere, ikasto-lak lagundu nahi dituzten Amerikako euskaldunakere ongi etorriak izanen dira. Mementuz ez duguezer zehaztuta hegoaldera begira.

Herri Urrats ere laster da?Garrantzia handia izango du aurtengo Herri Urra-tsek. Gure indar guztiak jarriko ditugu honetan etaahal den jende gehiena hurbiltzea, da gure nahia.Diru laguntza guztiak ongi etorriak dira, hego alde-koak ere, laguntza lantalde bat sortu nahi badu ereongi etorriak izango dira, posta elektronikoz zeinFacebook bidez jarri daitezke gurekin harremane-tan: [email protected]/seaskarenlagunakwww.twitter.com/seaskarenlaguna

11

Page 12: K137 bloga

Kare

nka

12

MARIA LUISA URIARTEfarmazialaria

Ez da ohikoa 97 urte betetzear dituen emakumehonen bizitza. Bere sasoiko emakumeek ezzutenean aukera handirik ikasketa unibertsita-rioak egiteko, egoera zailean, ausardiaz jokatueta Gasteizen, Madrilen eta Santiagon osatuzituen bere ikasketak, gerra tarteko. Ondarroanjaio eta Mutrikun bizi da hirurogei urte pasatxo.

Nolakoak izan ziren zure haurtzaroa eta lehenikasketak? Ondarroan jaio nintzen 1917k0 abuztuaren 19an,eta orduko haur guztien antzerako bizitza izannuen. Nire aita, bermeotarra izatez, merkantzia-ontzietan egiten zuen lan, eta etxetik kanpo denbo-ra asko egiten zuenez, nire heziketa, gehienbat, bi

emakumeen ardura izan zen: ama eta amonarena,honen etxean bizi baikinen Ondarroan.

Lehenengo hizkiak moja frantsesetan ikasi nituen.Gogoratzen naiz Sor Marta izan zela bi lerrorenartean idazten erakutsi zidana orduko pluma etatintaz. Baina laster pasatu nintzen eskola publikora,Zubi berri inguruan bizi ginen eta etxetik hurbilagoeta izeba bat bertan maistra zegoelako.

Batxilergoa hasteko adinera iristean, Gasteizkokarmeldarren kolegiora bidali zidaten egoiliar, etahan egin nuen batxilergo osoa, errepublika ezar-tzean institutura joatera behartu baitziguten erekolegio erlijiosoetako guztiei. Udara bukaeran kur-tsoa hasi eta soilik Gabonetan etortzen nintzenOndarroara. Titulua ateratzeko tribunal berezi bate-tik pasatu behar izaten ginen. Ordukoa da nikdudan kultura orokorra.

Zein izan zen zure unibertsitateko bidea?Batxilergoa bukatu eta denbora apur bat etxeanegin ondoren, berriro Gasteizera joan nintzen aka-demia baten unibertsitaterako sarrera prestatzera.Lehengo kolegio berean bizi nintzen, nahiz etaikasketak kanpoan egin. Han nintzela hasi zen gerra zibila, eta, denborabatez, etxekoekin kontaktua galdu nuen, ez gene-

Page 13: K137 bloga

Karen

ka

13

kien elkarren berri. Hala ere, genuen adinarekin ezgenuen ulertzen zer zen gerra, soldaduak mutilgazteak bakarrik ziren guretzat, eta, hain zuzen,kolegioaren aurrean kuartel txiki bat zegoenez, pri-merako jagole bihurtzen ginen nire lagun bat etabiok. Gazte haiek guztiak kontrolatzen genituen,nor sartu, zein atera, eta irrikan egoten ginen kale-ra ateratzeko. Asperrarazi ere egiten genituenmojak gure eten gabeko kalera ateratze baimeneskariez, baina paseora atera eta mutilen begiakguri begira sentitzea ez zen edonolako gauza.

Egia esan, ordutegi zehatza genuen, eta iluntzekobederatzietarako etxean egon behar izatengenuen. “El abuelo” deitzen zioten hegazkina ikus-tean soilik jabetzen ginen gerra zegoela, eta, halaere, barre ere egiten genion ikusi baino lehenagobere zarata sumatzen zen tramankulu hari.

Noiz arte etxekoen berri jakin gabe?Frankistak Ondarroara sartu zirenean bertakomaisu bat Gasteizera etorri zen bere familia bisita-tzera, eta hark eraman ninduen herrira. Baina nireama eta amona alde eginda ziren herritik, frenteagure etxearen aurrean egon baitzen, eta balak etxebarruraino sartzen zirelako. Lehenengo Berritxurajoan ziren, eta han ama leihoan zegoela bala batekzauritu zion belauna, eta Lekeitioko ospitalera era-man zuten. Zauria sendatu ondoren, ez zengarrantzizkoa izan, bertan gelditu ziren bizitzenosaba notarioaren etxean. Famili bateko zein besteko emakumeak bildu zirenelkarrekin, senarrak alde eginda baitzeunden.Beraz, Ondarroara iritsi eta egun batzuk bertanigaro ondoren, Errioxako San Vicente de la Sonsie-rrara eraman ninduten osaba baten etxera. Aita Ondarroara iritsi eta inor ez aurkitzean, SanVicentera etorri zen. Negua elkarrekin pasatuondoren, denok Ondarroan biltzeko aukera izangenuen, eta bizitza era arruntean jarraitu.

Noiz hasi zenituen estudio unibertsitarioak?Gerra apirilaren eman zuten bukatutzat, eta urria-ren lehenean hasi nituen nire lehengusina batekinbatera farmaziako estudioak Madrilen. Lehen biurteak egin ondoren, aspertuta Madrileko bizitzare-kin, eibartar lagun batekin Santiagoko unibertsita-tera egin genuen salto. Hango bizitza alaiagoa zen,nahiz eta Madrilen zein Santiagon, beti bezala,mojen kolegioetan bizi, askatasun gehiago genuenmutilekin ibiltzeko, goatekeak egiteko, eta abar.Egia esan, adinez ere aurrera gindoazen, berazbizitza normalagoa egiten genuen, jakina, ordute-gia xuxen-xuxen bete behar izaten zen.

Hiru kurtso Galizian osatu ondoren atera nuen far-maziako lizentzia.

Nola ireki zenuen botika Mutrikun?Estudioak bukatu ondoren, ez zen erraza izatenfarmazia bat irekitzea, zeren, orain bezala, muga-tuak ziren. Etxean geldirik egon ordez, Madrilerajoan nintzen berriro, eta analisia, optika eta inspek-zio ikasketak egin nituen. Estudioak bukatu eta hirubat urtera izan nuen aukera Mutrikun farmazia ire-kitzeko, hemengo “botikario txikiak” lana utzi zue-nean.

Farmazia irekitzen duzu Mutrikun, eta zerekinaurkitzen zara? Zein zen orduko egoera?Ez naiz ziur gogoratzen zein urtetan izan zen,baina 1950. urte inguru horretan izango zen, bai-takidana arazotxo administratibo batzuk izan nitue-la irekitzerako orduan.

Orduko egoerak, jakina, ez zeukan inolaz ere gaur-koaren antzik, medikamenduak urriak ziren, eta nikprestatzen nituen zenbait xarabe eta pomada. Ezzegoen, ez da ere, gaurko Seguritate Soziala, etamedikamenduetara iristeak bere kostua zeukan:arrantzaleei kofradiak hiru laurdenak ordaintzenbazieten ere, beste herriko langileek ez zutenhorrelako abantailarik. Bestalde, osasun kulturaoso murritza zen, eta asko eta asko etortzen zirenbotikara mediku kontsulta balitz bezala. Beldur iza-ten nintzen ea asmatuko nuen, hango edo hemen-go mina daukat eta hura kentzeko botika baten bilaetortzen zirenean. Oraindik ere, garai hartakomedikuei begirunea diet: Haiek bai zirela “don”.

Orokorrean txiroagoa bai, baina jende sanoagoazen ordukoa. Kaiera potolo baten apuntatzennituen zorretan gelditzen zirenak, eta inoiz eznituen ezabatu guztiak, baina ahal zutenean jatoretortzen ziren ordaintzera.

Botikari lanaz gain, herriko osasun inspektoreanintzen eta uren analisiak ere neuk egiten nituen.

Erdiko kaleko giroa, hainbeste denda inguruan,berezia izango zen?Orduko Erdiko kalea, ERDIKO KALEA zen, inguru-ko dendetan jendearekin solasean hasteko betiprest zeuden zenbait artista. Ni pixka bat alboratu-ta gelditzen nintzen, zeren herriko botikaria nirelaguntzailea, Ramon nire neba zen. Hark zuenRamon botikaixua titulua. Badakizue, gizonen mun-dua.

97 urte beteko dituzu aurten. Nola bizi zara?Oso ondo daukadan adinerako. Egunero ateratzennaiz kalera eguerdi aldean, eta jada ez naiz ausar-tzen bidaia luzeak egitera-eta, baina hainbesteurtetan Ametza-nean bizi ondoren, neure pisutxoanprimeran moldatzen naiz.

Page 14: K137 bloga

14

Lap

azo

rrik

eix

ak

Azken astietako itsaso zakarrak majo astinduditxu geure portuak. Baitxa Mutrikukua ere.Naturak indar erakustaldi ederra egin digu. Ez

da hau olatuek kaltiak eragin ditxuen lehelengo aldi-xa, ez horixe.

Pertsona aditxu batzuen esanetan, Mutrikuko portua,Gipuzkuako porturik zaharrenetakua da. XIII. gizaldi-rako, bazan harlanduzko portua.Sasoi baten, inguruko beste portuen aldian, portusegurua zan. Ekaitzak-eta zozenian Ondarruako etaLekeitxioko barkuak geurera etortzen ziran babes-eske. Halaixe deskribitxu zoan Mutrikuko portua, 1771.urtian, orduko alkatiak –Antonio Miguel de Acilonak–:“tiene un puerto muy seguro con su muelle para las lan-chas pescaderas y navíos marchantes que se abrigan enél de arribada por la mareta, y temporales recios”.

XIX. gizaldixaren amaiera arte, Barruko portua esatendixauna baiño ez zauan. Batetik, Kofraixako molliaesaten zakona zauan –kofraixarik gabe, jakiña!–, etabestetik, Molla zaharra. Barruko portu hortan Intxirritxikixa zauan eta Kanpoko portuan, Intxirri haundixa.Aspaldiko dokumentuetan, Anchirri izenez agertzenzaku lehelengua.

1895. urtian Evaristo Txurrukak beste bi molla egitxe-ko proiektua aurkeztu zoan. Laster egin zitxuen Dan-borra esaten dixaun mollia eta Astilleroko mollia.1902an Molla berrixa egin zeuen.

Barruko portua txikixa izan arren, itsasua hasarratzenzanian errez apurtzen ziran bertako mollak. Konpara-ziotarako, 1686 eta 1724 urtietan itsasuak zulo haundi-xak egin zitxuan molletan. Holakuetan, udalak estua-sun haundixak pasatzen zitxuan harek konpontzen.Behin baiño gehixotan, diru-laguntzia eskatu biharizan zion Probintziari, 1769an bezela: “...por acudir alreparo de otros trozos del antiguo muelle, que desdeentonces succesivamente han hido cediendo al ímpetude las olas, y han agotado las rentas de la Villa suplican-te”.

Urte luzietan, portua konpontzeko arduria udalarenaizan zan. XIX. gizaldira arte, Mutrikun porturatzen zanarrain freskuaren ehuneko zazpi eta erdi mollakoobrak ordaintzeko erabiltzen zan. 1866an, Mutrikukoportua bigarren klaseko portu izentau zeuen eta Esta-tuarena izatera pasatu zan konponketen arduria.1981. urtetik aurrera, Eusko Jarlaritzak hartu zoanzeregin hori.

XVI.-XIX. gizaldixetan Mutrikuko mollak konpontzekomaterixalak hurretik ekartzen zitxuen:

Harrixa, ezinbesteko materixala zan. Batzuetan itsa-soz aillegatzen zan, Iñurritzatik (Zarautz) edo Arbetik.1603. urtian, “çinco pinazadas de piedra que de Ynu-rriça truxieron para las obras”. 1851. urtian, berriz,Arbeko harrixa ibilli zan portuko adokiñak egitxeko.Lihorretik ere ekartzen zeuen harrixa, Miruaitzetikgehixenbat. Holakuetan, lera edo narretan karriatzenzeuen.

Orduan ez zan hormigoirik-eta, eta harrixakin bateramorterua prestatzen zeuen. 1788ko dokumentu batekMutrikuko mollak konpontzeko morterua egitxeko“ingredientiak” ematen diguz: hondar lodixa, ladrilluaedo teillia txiki-txiki eginda, burdiñolako sarra (‘esco-ria’) eta karia.

Hondarra, itsasoz ekartzen zeuen, gehixenetan Deba-tik, baitxa Ondarruatik ere, iñoiz. 1769an Debatik “60chalupadas de arena” ekarri zitxuen.

Sarra, normalian Berriatuko Obekola burdiñolatikekartzen zeuen; lehelengo, Obekolatik OndarruakoErrenteriara burdiz –idixekin–, eta handik Mutrikuraitsasoz. Mendarotik ere ekartzen zeuen batzuetan,Deba ibaixan zihar.

Karia, Mutrikuko baserrialdetik ekartzen zeuen, burdi-xetan. 1602an, 200 anega kare ekarri zitxuen Mendi-beltzuko karabitxik eta 210 anega Urreiztietatik.1617an 374 anega ekarri zitxuen Lasaotik.Mollako harrixak finkatzeko pago-egurrez egindakozirixak (‘cuñas’) erabiltzen ziran.

Pisu haundiko harrixak mobitzeko matxiña (“machi-na” agertzen da dokumentuetan) konpontzen ere ezzeuen lan makala izaten. Askotan aitxatzen da doku-mentaziuan, “la grua del muelle con que se levantan yalçan las piedras grandes” (1616).

Portua konpontzeko lanetan lagun asko batzen zan.Beste herri batzuetako langille gitxi batzuk izan ezik(hargin-maisuak, aditxu batzuk...) gañerakuak mutri-kuarrak ziran: hargiñak, arotzak, errementarixak,materixala karriatzen zeuenak (idixekin, otarrekin...),mollia egitxen zeuenak... Aitxatzeko modukua da,emakumezko asko ibiltzen zala materixala karriatzen.1630. urteko dokumentu baten, esaterako, hau iraku-rri leike: “ocho jornales de moças y mugeres que se ocu-paron y travajaron en las sobredichas obras en dar ycarrear la cal, piedras y lo demás necessario al pie de laobra”.

Josu Larrañaga Arrieta

Mutrikuko mollak konpontzen

Page 15: K137 bloga

15

Histo

rixa

Goienetxe-errota edoErrotazar

Pasa den hilabetean azaldutako Zelaietako errotazgain, gutxienez, beste errota bat ere egon zenOlatzgoiko erreka inguru horretan. Zelaieta etaKobaldetik gorako inguruari Olatz goixa esatenzaio. Dokumentu zaharretan berriz, “Valle de Ytu-rriza” irakurtzen dugu. Behetik gora eginda, erreka-ren ezker-eskuin, hainbat baserri egon zen: Etxe-rre-Olatz, Urreiztieta, Sakoneta, Iturritza, Txurruka,Goienetxe eta Eskutur. Gehienak bertan daude,gaur-egun.

1733an, Domingo de Yriondok, Goienetxe baserri-ko jabeak, Mutrikuko udalari eskaera bat egin zion:Udalarenak ziren bere baserri inguruko lur-sailakeman ziezazkiola, Goienetxekoak Amentxa Ondo-an eta Eznamendin zeukan gaztainadi baten truke-an. Udalak onartu egin zuen eta Goienetxe baserriinguruko lurrez gain Amegi barrena eta Liñapo-tzuetako lurrak ere eman zizkion. Lur horiekin bate-ra, Yriondo egitekotan zegoen errotarako ureneskubidea ere eman zion udalak: “con derecho deaguas para el molino que inttentta hazer”.

1764. urterako errota egon bazegoela badakigu,“molino de Goieneche” agertzen zaigu dokumenta-zioan. 1775ean berriz, Errota aldea leku-izenaaipatzen da Olatzgoiko errekaren inguruan. Errota

honen azken aipamena 1793ko dokumentu bateanaurkitu dugu; udalak hiru egur-karga saldu zizkionLucia de Yturriza andreari inguru horretan: “tres[cargas] en trasmocho de roble en Goienechecoerrotaldia”.

Aita J.M. Barandiaranek, 1928ko artikulu bateanerrota hau aipatzen du, eta ordurako hondatutazegoela azaltzen du: "Junto a las ruinas del antiguomolino, llamado “Errotazar”, existe una peña dearenisca de grandes dimensiones. De ella cuentanque un jentil la lanzó a honda desde la punta delmonte Miruaitz".

Olazko baserritarrekin hitz eginda, jakin dugu,gerra ostean, bidea egiteko apurtu egin zituztelaharri horiek. Gaur egun, oraindik ere, Goienetxebaserritik hegoekialdera dauden aztarnei “Errota-zar” esaten diete bertakoek. Errekatik gertu dago-en zabalgune baten aldamenean daude errotarenaztarna horiek. Ez dute errota lanean ezagutu,baina errota izan zala badakite, ahoz ahoko tradi-zioaren bidez.

Aztarnen inguruan, ez da ikusten kanal edo ur-biderik. Errekan gora eginda, 290 metroko altue-ran, Lizarreta parajetik gertu, presa txikitxo bat ikusdaiteke, agian errotarako apropos egindakoa.

Ez dakigu noiz arte egon zen martxan errota hau.

Hori, Goienetxe baserriari dagokionean. Baina,1622. urteko aipamen bitxi bat aurkitu dugu, “ADomingo de Larrea …. le benden el trasmocho deun monte rrobledal del dicho conçejo que estápegante a lo pertenecido de la casa de Yturriça, delmolino de la dicha casa para arriba”. Hori irakurri-ta, ez dakigu zer pentsatu; Iturritza eta Goienetxebaserrien lur-sailak ez zeudenez oso urruti...beharbada, Iturritzako errota hondatuko zen etageroago (1733) leku-berean beste errota bat egin-go zuten?

Beste aukera bat izan daiteke, Goienetxeko errotaeraiki zen lekua baino beherago, Iturritzakoenlurretan, beste errota ezberdin bat egon izana,zaharragoa.

Javi Castro eta Josu Larrañaga

Gure errotak

Page 16: K137 bloga

16

BERTAN“Herritarrekin etaherritarrentzat lan egin nahi dugu”

Haize berriak nabari dira BERTANen. Egoerabeltzaren aurrean indartsu heldu diote BERTA-Nekoek datozen garaiei. Barrura begirako alda-ketak direla diote eta kanpoan nabaritzea eurenhelburua. Beste elkarteekin ere badabiltzaharremanetan denen artean indarra egitea erra-zagoa baita.

Udazkenean Bertanek inkesta bat zabaldu zuenbezeroen artean, emaitzen berririk jakiterik bai?Parte hartzea ona izan dela esan dezakegu, nahi-ko genuke jende gehiagok erantzun izana bainajasotakoekin gustura gaude. Puntu batzuk positibobaloratu ditu jendeak eta uste dugu horiek ez ditu-gula galdu behar: bezeroarekiko harremana, tratuaeta produktua bera ondo baloratuak izan dira, hauda, kalitatea eskeintzen dugula. Bestalde, alde negatiboak ere azaltzen dira, pre-zioak eta ordutegi kontuak. Prezioari buruz, konpa-raziotzat jartzen badigute denda handiak eta Inter-net, argi dugu horiekin ezin dugula lehiatu. BEZ edo IVA zenbat igo diguten, eta prezioakmantentzen ari gara, hau da, zerga guztiak gu arigara jaten. Lehen esan bezala, denda erraldoihoiekin ezin dugu jokatu, joku arauak ez direlakoberdinak eta beti aterako garelako galtzen. Horrenaurka guk zer egin dezakegu? Tratu pertsonaliza-tuarekin jarraitu, bezeroak mimatzen jarraitu etaahal dugun neurriko prezioak eskeini.

Bizimodua aldatzearekin batera erosteko ohi-turak ere…Jendea oso lotua dago bere lanera eta arratsalde-an edo iluntzean iristen denean herrira ez daukadenborarik dendaz-denda ibiltzeko eta nahiago duleku berean erosketa guztiak egitea, beraz, erraze-

na da larunbata arratsaldean kotxeahartu eta merkatalgune handietarajoatea. Gero gainera dena merke-ago dagoenaren irudipena erebadago. Gureari lotuz esan nahidugu, erraztasunak eman izanditugunean, hau da, dendak ordutegizabalagoan ireki direnean, erantzuna ez dela hainona izan.

Kontsumitzeko eta bizitzeko modu berriak bereondorioak ditu. Internet bidez erosten dutenak askodira, batez ere gazteak eta horrek ere ez du gurealde jokatzen. Eta arazo potoloa bilakatuko da,herria hiltzen joango delako. Eta dendarik ez dau-kan herria zer da? Lo-herri bat, dendarik ez dau-kan herria, herri hila da. Iritsiko da mementu batzerbait behar izango duguna, eta dendarik ezdagoelako ezin izango duguna erosi. Internetetikerosi eta ez daukazu mementuan zure eskuetan,eta ez da samurra izango uskeria bat erosteko ko-

Lan

gir

uan

Page 17: K137 bloga

Lan

giru

an

17

txea hartu eta kanpora joan behar izatea. Nik uste dut krisiak ere baduela eraginik, jendeakgehiago begiratzen dio diruari eta ez du ikustenjokaera horrek herriaren heriotza ekarriko duela, ezdu etorkizunean pentsatzen. Zer herri mota nahidugu? Etxez osatuko herri bat, dendarik eta taber-narik gabekoa, bizitzarik gabekoa…?

Argi gorria piztuta al dago?Baietz esango nuke

baina ez dut ustejendeari asko axola

zaionik. Azkeneanzirkulu itxi bat da:

herrian erosten ezden bitartean produk-

tu gutxiago daude,horrek esan nahi du

prezioak ere ezin ditugu-la guk nahi beste egokitu,

eta horrek era bereanbezeroa murrizten digu…

zirkulu bat da. Herrian askoerosiko balitz, fakturazioa

handiagoa izango litzateke,prezioekin jokatzea emango

luke… Zaila da egoera etagure bizkarrean ere ezin dugu

hartu herriaren etorkizuna.

Ez al da denon artean eginbeharrekoa, herria berpizteare-

na?Sentimendu hori guk dendariok bes-

terik ez dugu. Agerian jarriko bagenuhilabetean zer eramaten dugun etxe-

ra, udaletxeko, diputazioko, BEZzerga… eta ditugun zerga guztiak ordaindu etagero jendeak ikusiko luke superbibentzian bizigarela, baina hori guk besterik ez dugu ikusten. Bizidugun makroekonomiak ito egiten gaitu leku guz-tietatik eta askoren iraupena zintzilik egon daiteke-la uste dugu.

Gabonetan ere kanpaina berezia egin zuen Ber-tanek…Zer esana eman du, batzuentzat ona eta beste ba-tzuentzat txarra izan da eta gure artean gelditzen

den sentsazioa da: edo oparitzen dituzu gauzakoparitu egin behar direlako edo bestela batzuenkexa dago. Gustatuko litzaiguke esatea, esfortzubat egiten dugula herrian saltsa sortzeko, mugi-mendu gehiago egoteko, baina ez garela ErregeMagoak. Herriari begiratzen diogu baina gure inte-resei ere begiratu behar diegu. Askotan eta askotan eskatzen zaigu merkealdiakegiteko, promozioak egiteko, erregaluak egiteko…eta dena ere ezin da, gu neurri-neurrian ibili beharizaten gara aurrera egiteko. Jarraituko dugu ekin-tza puntualak egiten baina ezin digute gehiago ereeskatu.

Aurrera begira zer?Lana-lana eta lana. Gure artean laguntzea etaherritarrekin harremanetan jarraitzea. Gure puntuindartsuak ahal den gehiena landu: tratu pretsona-la eta kalitatea zaintzea. Ez garela ari inor engai-natzen, askotan komertzio handietan hori denagaldu egin da eta guk gurean jarraitu behar dugu.

Zein da Bertanek zabaldu nahi duen mezua?Gu eta gure dendak ezagutzea nahi dugu. Jakitungara jende askok ez dakiela zein produktu saltzenditugun gure dendetan eta gure lana da hori era-kustea eta eskeintzea. Gero bati edo besteari ezzaio gustatuko edo ez du hori nahi izango eta ez daezer gertatzen. Dendara sartzeak ez du esan nahierosi egin behar duzunik, sartzeak ez du erostekokonpromezurik sortzen. Zaila da jendeari ikus araz-tea ez garela hain txarrak.

Kanpokoa politagoa omen da, merkeagoa… etakonturatzen zara urte asko pasa ondoren jendeasko eta asko gaur egun oraindik dendatik ez delapasa. Badago jende asko erosketak herrian egitendituena. Beste asko arrazoi ezberdinengatik sekulagure dendan sartu ez dena. Garestiak garela ustedutenak. Produktu txarra daukagula uste dutenak.Hau eta bestea… guk jende horri nahi diogu luzatugonbidapena gure dendak ezagutzera. Edozeinegunetan dendariari galdetzea. Zer saltzen dugunikustea eta horrela baieztatzea edo ezeztatzeaduten “uste” guztiak. Denon arteko konplizitatearekin gauza asko etaonak egin daitezke eta eutsi nahi diogu gure ofizio-ari.

Page 18: K137 bloga

18

Ber

tsu

ak

OKELAR ANAIAK bertsopaper SARIKETA 2013

1. Snow-en elur maldak,surfean olatu,moto ta bizikletanmartxak aldatu,gastronomi aditu,gauez basakatu,erropa onak jantzi,asko bidaiatu.Danetik probatu,ta dana gustatu,gustu aina gastu,ezin aberastu,ze lanarekin ez zait hori pasatu. (bis)

4. Baina sarri lelotzat hartu ohi gaituzte,lana osasuna daesaten dute,hala balitz dohainikegingo genuke,lege kanpaina martxanjarriko balute,lan egin bost urte,baimenaren truke,ta gero hil arte,guztia disfrute,nik nire sinadurabotako nuke. (bis)

2. Zortzirak hiru gutxia ze panorama,oraindik kendu gabedaukat pijama,gainean dut mobila,garai baten ama,ondo irabazi detinpuntual fama.Beraz zerk narama,ni lanarengana,bizkaitar esana,arrazoi daukana,gurea beharra daeta ez lana. (bis)

5. Esaten da ez zaitezbizi lanerako,lan egin bizitzekoluze ta bapo,hori ez da arazogaur gazteentzako,inguruan ez dauzkat hiru horrelako.Ta eutsi beharko,horrela delako,penei eman alto,nola ez dugu ahalko?Umore ona behintzatez da faltako! (bis)

Mutrikuar onena saria: Laneko kontuakEgilea: Iñigo Arrizabalaga. Doinua: Bederatziko motza

Aurtengo sariketan aurkeztu ditudan bertsoak izenburuak berak dioen bezala laneko kontuei buruz dira. Lanean,lagunartean, tabernan... entzuten ditugun kontuei neure kontuak gehitu dizkiet, eta hauek modu sinple baten bede-ratziko motzean moldatu ditut. Zergatik aukeratu dudan gai hau eta ez beste bat? Ba aurten ez nuelako nahi ber-tso sakonik aurkeztu, ez metafora ez bigarren zentzu, umoretik abiatuta sinple sinple, eta azaletik lantzeko hainlarria eta mamitsua den gaia egokia iruditu zait, denon ahotan darabilgun gaia baina eskutatik aspaldi joan zitzai-gun arazoa.

Iñigo Arrizabalaga

3. Saria Gaztetxoak: GabonakEgilea: Micaela BiasDoinua: Astoa ikusi nuen

Gabonak ia-iaHeldu egin dira.Zuhaitza eta bolakatera erdira.

Jaiotza jarri etaargiak dirdira.Goiko plazan gauean Olentzero ari da.

Olentzerori betihainbeste eskari.Beti Olentzerori eskatzen opari.

Gabonak gertu daudeeta oporrak hartu,Eta opariekinprimeran pasatu.

3. Kafe ordua azkarlanorduak lento, ta tabernan jarritadenak atento:“lana daukazu eta ez zoz kejatzeko”.Len kotxau batzuk ginenta orain zorteko?ta hola hobeto,ez daukat saltzeko,hobe berton kieto,krisi hau tarteko,gogoa sartu zaigulan egiteko. (bis)

Page 19: K137 bloga

Hezk

un

tza

19

Zakilaren tamaina

Interneten irakurri izan dut zakila handitzeko meto-

doak badaudela; balio al dute eta egia al da zakil han-

diak plazer gehiago ematen dietela neskei?

Pilulak, luzatzeko tresnak, luzatzeko edo gizentzekokirurgia plastikoa...Interneten hainbat proposamentopatu ditzakezu “arazoa” konpontzeko. Baina, fida-garriak eta beharrezkoak al dira?

Zakilaren tamainarekin kezkaturik egon gaitezke osobarneratuta ditugun hainbat sinesmenen eraginaga-tik: zakilak gizontasuna adierazten duela eta zakil txi-kia duena erdi-gizona dela, zakil handia erakargarria-goa dela, plazer gehiago ematen duela, indarraren sei-nale dela...

Gizonezkoak askotan kezkatzen dira ez ote dutenzakil txikiegia pentsatuz, ala ere bikotekideak, lige-ak...zakilaren tamainagatik hanbeste kezkatzen dira?Are gehiago, neska batzuk beldur dira mutilaren zaki-la handiegia izan eta sarketan ez ote duten minik sen-tituko.

Zein da zakilaren bataz besteko tamaina? Tamainare-kiko kezkarik batere ez izan arren, horren gainekojakin-mina beti egon ohi da. Etengabe konparatzekojoera izaten dugunez, gero eta lehiakorragoak garaarlo guzteietan eta hortaz baliatzen dira hainbat pro-duktu saltzeko. Interneteko orrilade batzuetan 17 zen-timetro baino gutxiagoko zakila txikitzat jotzen dute,beste batzuetan aldiz bataz besteko 16 zentimetro-koa dela diote. Orrialde hauetan luzatzeko pilulakedota tresnak saltzen dira eta bataz bestekoa puztendute horretarako, adierazitako neurritik behera gera-tzen dena lotsatu eta beren produktu miresgarriakerosiko dituen esperantzan.

Saltzeko interesik gabeko orrialdetan zenbakiak ezdira bat etortzen aurretik aipatutakoarekin. Bigundu-takoan txikitxoa bada gehiago hasiko da erekzioan,handia bada bigun dagoenenan gutxiago handitukoda gogortzerakoan.

Txikia ala handia, gorputzaren atal interesgarria da,zalantzarik gabe, beste gauza batzuen artean konpa-raketarik gabe ezagutu eta gozatzeko balio duena.

Zakilaren tamainari buruzko orriladeetan kuxkuxea-tzen baldin bazabiltza, “emakumeek zakila handiakdituzte gustuko!”, “emakumeak asetzeko zakil handiabehar duzu, bestela ez dute ezer nabarituko”, bezala-ko afirmazioak ageri zaizkigu. Beste leku batzuetan,tamaina eta eiakulazio goiztiarra lotzen dute, zeriku-sia izango balute bezala. Eiakulazio goiztiarra emaku-mearen plazerrarekin lotzen dute eta horrela zakilaluzatzeko produktuen ekuazioa osatzen dute: tamai-na handiak=larru-jotze luze eta indartsuak=emakume-ekin arrakasta handiagoa.

Plazerra emateko zakil handia beharrezkoa dela esa-ten dugunean berriz, koito baginalean pentsatzendugu. Baginaren sakontasuna 11 eta 14 zentimetroartekoa izan daiteke, 17 zentimetrotara helduz. Bainabarreneko zati batek ez du apenas sentikortasunik,pentsa bertatik ume bat jaio behar dugula...

Beraz, emakumeen plazerrak ez du zertan areagotubaginaren barruko aldea igurtziz, baizik klitoria, alukoezpainak, baginaren sarrera edo gorputz osoa igur-tzean. Eta beste praktika guzti horietan zakilarentamainak ez du inolako eraginik. Plazerra eman eta jasotzeko unean ordea, zure jarre-rak zentimetro kopuruak bainao askoz garrantzi han-diagoa dauka, zakila ez delako gozamenaren baritamajiko ezinbestekoa.

[email protected]

Page 20: K137 bloga

FATIMAMartxoaren15ean urteakbetetzen dituzula-ko, zorionak etamuxuak askomaite zaituenfamilia eta lagu-nen partez. Ondoondo pasatu!

ZORIONAGURRAKZORIO

NAGURRAKZORIONAGURRAK

NAROAMartxoaren 30anzazpi urte betekodituzunez, zorio-nak eta ondopasa! Berezikizure anaia bitxito-aren partez.

JANEEtxeko kirolarionenarentzatzorionak martxo-aren 26an bereeguna delako,etxeko danonizenean.

SOCORROZorionak etamuxu asko fami-liak. Segi hola-kotxe guapa.

ENARAMartxoaren 5ean8 urte bete ditu-zulako bihotzezzorionak etxeko-en partez.

ROSA, EBER eta UNAIZorionak hirukote martxoaren 13an, 16an eta 19anzuen urtebetetzea izan delako. Milaka musu etxekodanon izenian bereziki Ibaik, Enaitzek eta Anerrek.

IÑIGOMartxoaren 11n 3urte haundi betedituzulako zorio-nak aitite, amamaeta osabak.

20

GABIÑEZorionak txistulari,argazkilari, kaze-tari, teknikari, ...ari,ari,ari. Geure par-tez muxu.

ARANTXABerandu bainabihotzez zorionakIratik eta Anerrek.

IZAR eta DORIMartxoaren 25ean zorionak etamuxuak biontzat etxekoen partez.

Page 21: K137 bloga

Arg

az

ki Z

ah

arra

21

1968ko uda mutrikuko portuan

Martintxok lagatako argazkixak

Page 22: K137 bloga

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERAK

MARTXOA: Gaueko 10ak arte

APIRILA: Gaueko 10ak arte

ZAINTZAKO BOTIKAK

Gaueko 10etatikaurrera

ELGOIBARRENikus 4. orrialdea

17tik 20ra Zalduegi21etik 23ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)24tik 27era Otxagabia28tik 30era Apraiz31 Burgoa

1etik 3ra Burgoa4tik 6ra Zalduegi(zapatu goizian Otxagabia)7tik 10era Apraiz11tik 13ra Otxagabia14tik 17ra Zalduegi18tik 20ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)21etik 24ra Otxagabia25etik 27ra Apraiz28tik 30era Burgoa

MARTXOA - APIRILA

Martxoak 20, eguena

Kafe tertulia: Zaintza.

18:30etan Luardon.

Martxoak 22, zapatua

Kamara kontzertua

HIRUBI haize boskotea,

20:00etan Komenduan.

Martxoak 27, eguena

Hitzaldia: Abortu Legea

18:30etan Luardon.

Martxoak 30, domeka

Mutrikuko Musika Bandaren kontzertua

13:00etan Zabiel plazan.

Apirilak 4, barixakua

LABURBIRA, film laburren emanaldia

22:15etan Zabiel Kultur etxean.

XIX. BERDEL EGUNEKO

EGITARAUA

Apirilak 4, barixakua

20:00etan BERDEL AIPAMENA

Udaletxean

Apirilak 5, zapatua

11:30etan Trikitilarien KALEJIRA

12:00etan Goiko eta Beheko Plazetan

BERDEL PINTXOAK (Jarritoki, Pikua, San

Juan, Urgain eta Zumalabe Sukaldariekin)

13:00etan KORALAK Zabiel Plazan

17:30etan Trikitilarien KALEJIRA

18:00etan BERDEL DASTAKETA portuan

21:30etan Pop-Rock KONTZERTUA

“LAUROBA” eta “MANENT” taldeekin

portuan.

23:00etan AMAIERA

Apirilak 6Belate - Saioa

Ultzama

Gure esku dagoAurkezpen ekitaldia

Martxoak 23an,12:00etan

Zabiel Kultur Etxean

Page 23: K137 bloga
Page 24: K137 bloga