K157 bloga

24

description

 

Transcript of K157 bloga

Page 1: K157 bloga
Page 2: K157 bloga
Page 3: K157 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

I.Andonegi, J. Larrañaga, N. Ageitos Urain, EMA,Txantxangorri, Bai Txo!.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Mutrikuarrak erbestian 10

Sexuenea 11

Karenka 12

Kirola 14

Lapazorrikeixak 16

Aisialdia 18

Zero Zabor 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharra 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

URTERO BERDIN. EZ, AURTENGOAN, EZ

Urte Berri On!

Hasi dugu 2016a eta berarekin batera ekintza berri

ugari ere iritsi dira edota etorriko dira. Besteak beste,

dagoeneko Donostia Europako Kultur Hiriburua da,

abuztuan Brasilen joko olinpikoak izango ditugu (berta-

ratuko diren euskaldunei zorterik onena opa diet), txi-

natar egutegian, aurtengoa, tximinoaren urtea izango

omen da eta gurean, estreinakoz, urriaren 7a jaiegun

izango da. Ezin ahaztu bisurtea ere badela, 366 egun! eta

aipatu gabe utzi dudan zerrenda luze-luze bat.

Hala ere, badago zerrenda bat, urteak joan eta urteak

etorri, beti berdin, aldaketarik gabe irauten duena;

intentzio edota asmoen zerrenda, alegia.

Gaur bertan lagunekin kafe bat hartzen ari nintzela atera

den gaia horixe bera izan da, ze asmo dituzue 2016rako?

Urte berri batean sartu ordurako gehienok egiten dugun

ariketa izaten da hori, infinitura begira jarri eta halako,

besteko, hau, hori, hura eta guzti horiek egingo ditut

2016an! Kirola egiten hasi eta dietan jartzea finkoak iza-

ten diren intentzioak dira. Zergatik ote? Osasunagatik?

Besteengana eder azaltzeagatik? Hori beste baterako utzi

dezakegun gaia izan daiteke.

Erretzeari uztea ere zerrenda askotan azaltzen den

intentzioa izaten da. Baita ingeleseko tituluren bat ate-

ratzea ere, beste hizkuntzaren batekin hastea, aspaldi

utzitako ikasketei heltzea, bidaiatu eta herrialde berriren

bat ezagutzea eta “bikotea bilatu-aurkitu-mantentzea”

idazten duenik ere bada. Eta 2016rako antolatuko diren

ekintza berri ugari aipatu gabe utzi ditudan bezala,

hemen ere milaka asmo geldituko zaizkit aipatzeke.

Baina azkenean, intentzio horietako asko 2017rako

asmoak izaten geldituko dira. Kiroldegian izena eman

bai, eta kirola egiten hasi?, erretzeari uzteko eguna jarri

bai, baina utzi?, ingeleseko titulua ateratzeko akademian

izena eman bai, baina ikasi?

Nik ere atera dut kajoitik nire zerrenda, baina uste dut

zakarretara botatzeko garaia iritsi dela. Zergatik? Azken

bi urteetako zerrenda berbera delako. Topikoz betetako

zerrenda? Agian, bai; baina idatzitako asmo bakoitzari

dagokion garrantzia emateko garaian gaude, zoratu

gabe, topikoak, horrela badira behintzat, alde batera

utziz eta norberaren izaera indartuz. Azken finean,

garenarekin, egiten dugunarekin eta daukagunarekin

zoriontsu izaten saiatuz.

Nora Makatzaga

Page 4: K157 bloga

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

*Lasuen-Elezgarai (Mutriku).....943 19 50 26 / 626 611 392

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak - ordutegiak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea....................................................... 943 60 32 44Udaltzaingoa .................................................. 943 60 70 48 ....................................................................... 679 16 25 00

Gizarte Ongizatea.......................................... 943 19 50 81

Zaharren Egoitza ........................................... 943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................ 943 60 33 78Bake Epaitegia............................................... 943 60 70 49Kiroldegia ....................................................... 943 60 31 75

Liburutegia ..................................................... 943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................ 943 60 41 91Ur partzuergoa ............................................... 902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak.......................... 943 70 07 99

Anai Arte ....................................................... 943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Lurraldebus ...................................................943 41 52 08Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Bizkaibus........................................................902 22 22 65EuskoTren......................................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

Astegunak

6:50 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak eta Jai egunak

09:30 / 12:30 /16:30 / 19:30

MUTRIKURADONOSTIATIK

Astegunak

8:00 / 11:30 / 14:30 / 14:40 (Antiguotik) / 20:30

Zapatuak eta Jai egunak

10:30 / 14:30 / 17:30 / 20:30

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunak

6:55etik 21:55era, orduro eta

azkena 22:30etan

Ostiraletan bakarrik 23:05 / 00:55

Zapatuak

07:55tatik 22:55ra orduro.

Gauekoa 01:05 / 03:05 / 05:05 / 06:35

Jai egunak

8:55etik 20:55era orduro.

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIARA

Astegunak

7:15etik 20:15era orduro / 21:25 / 22:15*

Ostiraletan bakarrik 22:45* / 23:20* / 01:10*

*ez dira pasatzen Mendaroko ospitaletik eta Deban tunelean geratzen dira.

Zapatuak

07:15etatik 22:15etara orduro.

Gauekoa 23:55 / 01:55 / 03:55 / 05:55

Jai egunak

8:15etik 20:15era orduro. Azkena 21:25etan.

Ordutegiak Bizkaibusen zerbitzuekin koordinatudira Eibarren, eta Euskotren zerbitzuekin Deban.

*Otxagabia botika hemendik aurrera Lasuen-Elezgarai da

BILBOtik - ERMUA - ONDARROAra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 07:10etan hasita - 22:10etan azkenaMUTRIKURAINO 14:10 / 18:10 / 20:10

Jai egunakorduro 08:10etan hasita - 22:10etan azkena

ONDARROAtik - ERMUA - BILBOra(autopistatik)

Astegun eta zapatutanorduro 05:40etan hasita - 19:40etan azkena

MUTRIKUtik (goiko errotonda) 06:25 / 07:25 / 15:25

Jai egunakorduro 06:40 hasita - 20:40etan azkena

Page 5: K157 bloga

Zeu

k E

san

gutunak

LOKAL HUTSEN JABEEI DEIA2014ean Mutrikuko Udalak ekintzaileei zuzendutakohainbat ekimen jarri zituen martxan. Hauen artean, UdalGarapen Departamendutik aholkularitza zerbitzuaeskeintzeaz gain, "Mutrikuko merkatal eskeintzaren etalokal hutsen analisia" aurrera eraman zuen Ikei enpre-saren bitartez. Ikerketa honen helburua Mutrikuko mer-kataritza eskaintzaren analisia egitearekin batera, herri-ko merkatal guneetan dauden lokal hutsak identifikatueta hauen jabeekin harremanetan ipintzea zen. Erahonetara, Turismo Bulegora hurbiltzen diren ekintzaileenbeharrak kontuan izanda Mutrikun dauden lokal hutsenartean egokienak identifikatu eta jabeekin harremanetanipini ahal izatea bermatu nahi zen. Lokal hutsen jabeekin kontaktatzeko izan ziren zailtasu-nak direla eta, lerro hauen bitartez Mutrikun zehar lokalhutsak dituzten herritarrei Turismo Bulegoarekin harre-manetan jartzeko eskatu nahi diegu, pertsonalki ekimenhonen berri eman ahal izateko. Hortarako 943 60 33 78telefono zenbakira deitu edota [email protected]

helbide elektronikora mezu bat bidali beharko da.

Nerea Lazkano - Mutrikuko Turismo Bulegoa

GURE ESKU DAGOren BAZKIDE KANPAINA Gure Esku Dago herri dinamikako kideok bazkide kan-paina abiatu dugu, ireki berri dugun erabakiaren aroa

bururaino eramateko. Orain artean mila modutan dina-mikan parte hartu duten herritar guztiei bazkidetzekogonbidapena egiten diegu, orain artean bezala, elkarre-kin osatzen dugulako Gure Esku Dago.Gure Esku Dago dinamika sortu genuen unetik, herrita-rron protagonismoa eta partehartzeari esker eman ditu-gu emandako aurrera pausuak. Sortu izana bera,150.000 pertsonak elkarri eskua emateari esker Duran-go eta Iruñea lotu izana, herriz herri eta auzoz auzo piz-tutako dinamikak… Gure Esku Dago sortu genuen era-bakitzeko eskubidearen aldarritik gauzapenera igarotze-ko. Erabakia argitu, eta erabakitzeko. Eta bide horretan,fase erabakiorrean sartu gara. Erabakiaren aroa abiatudugu, erabakitzera goaz. Eta hortaz, beti bezala, bainainoiz baino gehiago, herritarrok behar dugu izan prota-gonista. Beraz, orain artean dinamikan modu batera edobestera parte hartu duten herritar guztiei dei egiten diegubazkidetzeko.Gure Esku Dagoko herri/auzo batzordearekin harrema-netan jarri eta bazkide-fitxa bete. Bazkideak eskubideaizango du dinamikaren ekimen guztietan parte hartzeko,erabakien eztabaidan parte hartzeko eta botoa emateko.Bazkideak dinamika ekonomikoki sostengatzeko kon-promisoa hartuko du, betiere bere aukeren arabera hau-tatutako kuotari esker.

Gure Esku Dago

Kalaputxik irakurleen gutunak plazaratzen ditu. Datozen ordenean eta espazioak eskaintzen duen aukeraren barruan, moztu edo hurrengohilerako laga dezakegu. Gutunak izen abizenekin bidaliko dira: Kalaputxi, Barrenkalea 12 behea, 20830 Mutriku edo internet bidez bidaltze-ko: [email protected] edo [email protected]

5

BETAURREKO LILAK

Ez daudela bi hirugarrenik gabe, eta gai honekin azken aldiz, oraingoz,fokua ipiko degu genero indarkerixan, argixago esateko, indarkerixa matxis-

taren gainian.

Adierazpen eta salaketa jarreretik haruntzago mugitzen hasteko ordua dala eta, preben-tzio lanetan hasi biharra dago. Bakoitza bere aldetik ibili ordez, herri osuari begirako jardue-

rakegiteko modua ikusten egon ginan batzuk EMAgunian, abenduaren 17an egindako BatzarOrokorrian.

PREBENTZIO jardueretako bat Autodefentsa Tailerra da. Egin da bat iaz, parte hartzaileakgazteak izan ziran batez ere, eta aurten ere egingo da beste bat. Gero, buelta batzuk emangenien holako galderei: MUTRIKUN HEZKIDETZA BATZORDE BAT BAI? ZELA EGITENDUTE BESTE HERRIXETAN?

Holakotan, galderak deskorapilatzen hasteko onena lanian hastia izaten dala eta (gauzakegin nahi diranian bidia ere aurkitu egiten da ez?) urtarrilaren 14an berriz egongo gera, pen-tsatzeko martxoaren 8ra begira ZER egin, gauzak ZELA azaldu herrixan, kalean... Azkenik,25ean, otsaileko azken eguenian, arratsaldeko 5etan lokalian, koordinatzeko batuko gera etabatzar irikixa izango da nahi duenarentzat.

Irakurle, pasa mezua, danon konplizitatearekin elkarlanean jardutzeko aukeria daukagu:ZURE ZAIN!

[email protected]

Page 6: K157 bloga

Pu

ri -

pu

rix

an

6

KLIMA ALDAKETAgiza-eraginaren ondorio

Egun, maila zabalean onartzen da lurrazaleko ten-peratura igotzen ari dela eta ondorio arriskutsuakekar ditzakeela gure bizitzarako. Gizakia, berejokaerarekin, lurreko atmosferaren konposizioaari da aldatzen, berotegi-efektua sortuz eta tenpe-ratura igoaraziz. Arrisku egoera hori saihestekoasmotan, Nazio Batuen Erakundeak deituta, 195estatu eta Europa bildu dira Parisen, COP21 bile-ran, Kyotoko Protokoloaren ( 1997) ordezko akor-dio bat sinatzeko.Parte hartu duten estatu guztiek sinatu dutenez,lehen akordio unibertsaltzat agertu dute anitzhedabidek titularretan, eta mugarri bat dela dioteeragile askok. Baina aurkako ahots ugari ere min-tzo dira: "Antzerki bat izan da, eta ituna ez da askiizango 2,7 gradutik jaisteko."

Klima-aldaketaDenboran zehar, denok dakigu tenperatura aldaketakizan direla. Gizakia lurrean izan denetik, ziklo ezber-dinak ezagutu ditu, glaziazioak tarteko. Klima-alda-kortasuna deitzen zaio, lurraren barruko zein kanpo-ko prozesuek eragiten duten aldaketari. Gizakiarenesku-hartzea tarteko denean, berotegi-efektua eragi-nez, orduan, klima-aldaketa deritzogu.

Berotegi-efektuaAtmosfera da Lurra inguratzen duen gas geruza.Osagai nagusiak hauexek ditu: nitrogenoa (%78), oxi-genoa (%21,12), karbono dioxidoa (%0,04), ur lurru-na (%2) eta gainerako beste gas batzuen aztarnak.

Atmosferak lurretik kanpoko erradiazioetatik babes-ten gaitu, izpi ultramoreak xurgatuz. Troposfera daatmosferaren geruza baxuena, bertan gertatzen dirafenomeno meteorologiko gehienak, 7 eta 14 km-kolodiera du poloetatik ekuatorera, eta bertan kokatzenda ia lurrun guztia. Gorago dagoen geruza (50 km.arterainokoa) estratosfera da; bertan dago ozono-geruza, izpi-ultramore gehienak xurgatzen dituena.

Gaur egungo ikerketen arabera, berotegi-gasak dira

arrazoirik nagusiena klima-aldaketan. Gas horiek era-gindako beroketari deitzen diogu berotegi-efektua,eta eragina dauka Lurraren tenperatura erregulatze-an. Eragin horretan garrantzi gehien dutenak, ur lurru-na (eragin gehien duena), karbono dioxidoa (CO2),eta metanoa (CH4) dira.

Efektu hori nekazaritzan eta lorezaintzan erabiltzendiren berotegien analogiaz izendatu da. Espazio itxibatzuk dira, plastiko edo beira gardenez inguraturik,eguzkiaren beroa igarotzen uzten dute, eta, barneangordez, landareek mikro-klima onuragarri batez gozadezakete. Jasotzen dituzten eguzki izpien bidezberotzen dira gauzak, baina, aire librean ez bezala,erradiazio infragorrien zati txiki batek soilik lortzen dubeira zeharkatzea. Beste guztia barruan metatzen da.

Lurrean antzekoa gertatzen da. Eguzkitik etorritakoizpiek lurra jotzen dute eta berotu, baina lurrak, hoz-teko, izpi horiek islatu egiten ditu berriz atmosferaraitzuliz. Jasotako zein itzulitako izpi-kopuru horren ore-kak egiten du Lurraren eguratsa egokia izatea giza-kiaren zein beste animalien bizitzarako.

Giza-eragina Industrializazioarekin batera, gizakiak substantziaorganikoak erabiltzeari ekin zion. Horiek erretzean,karbono dioxidoa sortzen da, eta hori atmosferanmeta daiteke. Ondorioz, atmosferan aurkitzen direnzenbait gasek edo lurrun asko duen atmosferak izpiinfragorriei eutsi egiten die, eta ez die uzten espazio-ra ihes egiten; horrek, jakina, energia balantzearenoreka apurtzea dakar bero pilaketa sortuz eta bero-tzea ekarriz.

Erregai fosilen erretzetik karbono dioxidoa sortzeaizan arren bide garrantzizkoena, badago beste bidebat deforestazioa dena. Batetik, erretzeak dakarrena,eta, bestetik, landareen klorofila funtzioaren (karbonodioxidoa oxigeno bilakatzen duena) eragina txikiago-tu egiten delako.

Animalia belarjaleen gorotzetatik, arroz-soroetatik etazabortegietatik dator metanoa. Karbono dioxidoakbaino hogeita hamar aldiz handiagoko ahalmena duberoa harrapatzeko. Frogatu dute, ipar poloan izotzakurtzerakoan, azpitik metanoa ateratzen dela, baita"fracking" bidez gasa ateratzerakoan ere.

Lurrazaleko ozonoa airea gutxi berritzen den leku ku-tsatuetan sortzen da. Estratosferan dagoen ozonoak

Page 7: K157 bloga

7

izpi ultramoreetatik babesten gaituen bitartean, kutsa-duraren eraginez lurrazalean sortutako ozonoak,arnas arazoak eragin ez ezik, beroa harrapatzekoahalmena duen lainoa sortu ere egiten du, eta karbo-no dioxidoarena baino bi mila aldiz handiagoa da.

Beste zenbait gasek ere badute eragina berotegi-efektuan, batik bat, nitrogeno oxidoak, karbono dioxi-doak baino ehun eta berrogeita hamar aldiz handia-goa. Batez ere, gizakiak sortzen dute artifizialki baso-ak erretzean, ibilgailuen tutuetako gasek eta nekaza-riek erabilitako ongarriek.

Klima-aldaketaren aurkako borrokaNazio Batuen Erakundeak giza ingurumenari buruzkonazioarteko lehen konferentzia 1972an egin zuen.Hamaseigarrena bete da Parisko COP21 bilerarekin.1992an egindako bileran hitzarmen esparru bat era-baki zuten, klima aldaketaren eragileak gas isurketakmurrizteko neurriak hartzera behartzeko.

1997an adostu zuten ezaguna egiten zaigun KyotokoProtokoloa. Aipatu ditugun gasen eta beste hiru gasfluordunen emisioak gutxienez %5 gutxitzeko 2008eta 2012 bitartean (1990ko emisioekin konparatuz).84 estatuk sinatu zuten eta 184 iritsi ziren konpromi-soren bat hartzera hurrengo urteetan, baina estatugarrantzizkoenak, AEB tartean, ez ziren benetakokonpromiso batean sartu.

Azkenez, 2014an Europar Batasunak berretsi eginzuen, 2030erako energia berriztagarriak garatzekoeta isurketak %40 murrizteko. Txinak eta AEBk aza-roan adostu zuten klima aldaketaren kontra egitea.

Parisko COP21 bileraKlima aldaketa "itzulezina izan daitekeen premiazkomehatxu" bat dela dio adostutako testuak, eta orekabat bilatu behar dela berotegi efektuko gasen igorpe-nean; izan ere, gaurko joerari eutsiz gero, munduarentenperatura lau gradu inguru berotuko litzatekemende amaierako, ahaztu gabe, aurtengoa urterikberoena izango dela.

Kyotoko Itunaren lekukoa hartuko duen akordioa,hala ere, 1997an sinatutakoa baino mamitsuagoa da.Konpromiso nagusia mende amaierarako bi gradukomarra gorria ez gainditzea da. Aurreikusitakoa bainoberanduago, bileraren hondarretan, ozta-ozta adostudute testu "historikoa" (195 estatuk eta Europak).Akordioa, baina, hasiera batean pentsa zitekeenabaino lausoagoa da, legez bete beharrezkoa badaere.

Akordioa bi zatitan banatu dute: akordioa bera etahogei orrialdeko eranskin bat. Txinaren, AmerikakoEstatu Batuen eta Indiaren aurrean amore emandute, formula bitxi horren bidez, berotegi efektuko gasgehien isurtzen duten herrialdeek; izan ere, ez zeu-den prest alor horretan legez bete beharreko konpro-misorik hartzeko.

Bukaera horrek ez ditu guztiak ase. Hona adibidebezala egunkarietan izandako titular batzuk: "Pausogarrantzitsua da, baina gehiago lor zitekeen", “Multi-nazionalen mesedetan eginiko akordioa da", "Analis-ta askok uste genuena baino dezente gehiago lortuda", "Legez konprometitu arren, nahi dutenean ukoegin diezaiokete"...

Page 8: K157 bloga

Bi

hit

zeta

n

8

KULTUR-GALAAbenduaren 29an ospatu zenudaletxearen batzar aretoanlehen Kultur-gala. Alkatearenagurraren ondoren hiru atal izanzituen ekitaldiak: "Donostia 2016"

kultur hiriburuaren azalpen labu-rra, Ziriako Andonegi V. Ipuin

Sariketaren emaitzak, eta kulturarloan sarituak izan diren herrita-rren aipamena, talde mailan zeinpertsonalean.Aitzol Astigarraga mutrikuarra,antolatzaile taldeko partaide, izanzen "Donostia 2016" buruz labu-rrean hitz egin zuena. Ondoren, Iraitz Legarra Bazterretxea markinarrakjaso zuen Ipuin Sariketako irabazlearen saria,"Lehoiaren orroa" lanagatik. Mutrikuar onenarensaria Joseba Palenzuelak jaso zuen "BanatorHemin" lanagatik, eta 16-18 urte bitartekoen arteanAna Zubiaurre elgoibartarra izan zen saritua "Ezzaitut ahaztuko" lanagatik.Kultur Taldeari sari ematea izan zen hurrengoa.Akordeoi Taldeak jaso zuen sari hori 25 urte bete-tzen dituen honetan. Julia Iriondo zuzendariak jasozuen saria, ibilbide horren bideo proiekzio polita

pantailan ikusi ondoren. Talde osoa aurreratu zen,tartean Juliak adina urte taldean daramatenak.Azkenez, Jon Azpillaga izan zen saritua hainbesteurtetako bertsolari ibilbideagatik. Ekitaldi hunkiga-rria gertatu zen, bertan izan baitziren Jon Lopategieta Gregorio Larrañaga "Mañukorta" bertso-lagu-nak euren bertsoak eskainiz. Proiektatu zuten bide-oan zenbait argazki maitagarri azaldu ziren, eta tar-tean Andoni Egaña eta Amets Arzallusek eskainita-ko bertsoak. Ez ziren falta izan herriko BertsoEskolako ordezkariak, zuzenean zein bideo bidezeuren maisuari bertsoak eskainiz.

2016an ERE KIROLDEGIA MARTXANAurtengo bazkidetza kuotak eta zerbitzu eskain-tzak zeintzuk diren jakin nahi izanez gero, berta-ra hurbildu zaitezkete zuzenean, bestela,943603175 telefono zenbakira deitu [email protected] helbide elektroni-koan ere jaso ditzazkezue argibideak. Urte berriosasuntsua!

Arg.: A

.Gorritiberea

OKELARTARREI OMENALDIA

Urtarrilaren 16an Okelar anaiei omenaldia eskai-ni zien Mutrikuko Bertso Eskolak. Bertaratutakobertsozale mutrikuarrek bertso ederrez gain,Okelar anaiei buruzko bideo-dokumentalaz eregozatu ahal izan zuten. Atzera begirako ariketapolita Bertso Eskolak prestatua, aurrera begirajarraitzeko indarra eman ziena bertaratutakoguztiei. Aurtengo bertso paper sariketako irabaz-leen sariak ere banatu ziren. Umeen mailan,lehen saria Aner Peritz-ek jaso zuen, bigarrensaria Izaro Agirrebengoak eta Mutrikuarrarensaria Mikel Galarragak. Helduen mailan txapel-duna Xabi Astigarraga Okelarko iturria bertso-sortagatik; bigarren saria Iñigo Legorburu-k jasozuen Okelartarren iturritik bertso-sortagatik;Mutrikuarraren saria Juan Mari Agirrezabalakjaso zuen Modesto eta Roman Okelar bertso-sortagatik. Parte hartzaile, irabazle, bertsozale,antolatzaile,... guztioi zorionak!

FONDABERRI APARKALEKUAAzkeneko pare bat hilabeteetan aparkalekua ire-kita dago kutxazaina hondatuta dagoelako. Behineta berriz saiatu da Udala kutxazaina konpon-tzen baina ezinezkoa izan da fundamentuz mar-txan jartzea. Horregatik, udalak kutxazain berriaerostea erabaki du eta otsailean zehar jartzeaespero da. Bitartean parkina zabalik egongo dabaina, makina berria jarri ondoren, betiko funtzio-namendura itzuliko gara.

Page 9: K157 bloga

Bi h

itzetan

9

URTATS ARNONOhiturari jarraituz, mendiza-le askok Arnorako bideaegin zuten, urte hasierakolehen astinaldia emanezgorputzari. Aterpera iristean,hantxe zeuden BurumendiMTko lagunak salda beroaeta ogitartekoa txorizoarekineskainiz, arnasa bueltatuondoren gozatzeko. 350 txo-rizo eta 40 litro salda banatuzituzten Burumendikoek.Aipagarria, bestalde, institu-tuan hasi diren 11 gazte izanzituztela laguntzaile beharziren gauzak igotzen. Oso pozik zeuden Burumen-diko lagunak gazteen iniziatibarekin. Inoizko goizenhasi zela jendea igotzen zioten, eta batez besteko-en adina behera doala urtez urte. Gero eta gaztejende gehiagok hasten du urtea Arnon. Salda etatxorizoak ez ezik, Morkaiko MTko lagun elgoibarta-rrek Arnoko txabola inauguratu zuteneko argazkizaharrak ere bazeuden, 1943koak. Baita beran-

duago inguruan bertan zenbait lagun mutrikuarriateratakoak ere. Argazki horiek Josetxo Kaskasenesku zeuden, eta honek oparitu zizkien Burumen-dikoei. Itsulapiko bat ere jarri zuten aterpetxeanegin beharreko obrak ordaintzen laguntzeko (lurrakbehera egin eta habe berriak jarri behar izan zituz-ten). Aurreko astean aritu zen lagun talde bathorretan: habeak sorbalda gainean jaso zituzten.

KANPOSANTUA IREKITZEKO ORDUTEGIAAspaldidanik dago onartuaudal-hilerria irekitzeko ordu-tegia, baina betidanik jokatuizan da malgutasunez, izanere, asko baitira irekieraofizialetik kanpo berenaurrekoei bisita egiteradoazenak. Hori dela eta,goizeko 9etan zabalik egon izan dakanposantua eta zazpiak eta beranduagoraarte ere zabalik egon izan da.Joan den aspaldian, ostera, kanposantuarenbarruan gaiztakeriazko jokabideak gertatu izandira, hilobietan lapurretak eta hausturak eragi-nez. Horri erantzun nahian, Udalak hilerria ireki-tzeko ordutegia zorrotz betetzea erabaki du, kal-teak ekidin edo ebitatu nahian.Hortaz, aurrerantzean, hilerria goizeko 11etanireki eta arratsaldeko 6etan itxiko da. Udan,berriz, ordubete beranduago itxiko da, 7etan.

EIBARKO TXAKURTEGIAGEPE herritarren elkarteak txakurtegiaren funtzio-namenduari akatsak ikusten zizkion eta manifestuaegin zuen hainbat neurri zuzentzaile eskatzeko etatxakurtegitik pasatzen ziren animaliekiko tratuaegokiagoa eta hobea izan zedin. Besteak beste,txakurtegitik pasatzen ziren txakurrik ez hiltzekoeskatzen zen. Azken hileotan herriz herri egindakokanpainetan hainbat eta hainbat herritarrek bereatxekimendua eman ondoren, oraingoan EibarkoUdalak eman dio babesa manifestuari eta horrenondorioz, honakoa eskatuko zaio txakurtegiarentitularra den Mankomunitateari: sei hilabetekoepean txakurtegia “zero hilketa duen abegilekua”izan dadin egokitzapenak egiteko. Sei hilabetebarru, hortaz, eskualdeko txakurtegira ailegatzendiren txakurrekin eta katuekin ze jokabide hartukoden jakingo dugu. Bitartean, norbaitek txakur nahizkatu bat adoptatzeko gogoa edota interesa badu,http://debabarrena.eus/eu/zerbitzuak/animalien-bil-

keta helbidean izango du aukera, baita 943 700 799telefonoan ere.

Page 10: K157 bloga

10

Mu

trik

uarr

ak e

rbes

tian

NIRE "TXOKORA"BUELTATU NAIZBETIKO

Herrian ikusi dugu Mikel Arrasate Olazabal (67urte), eta berarengana jo dugu "Mutrikuarrakerbestean" atala betetzeko asmotan. Askopoztu gara Mutrikun gelditzeko asmoa duelaadierazi digunean, bai behintzat urtearen zatirikhandienean. Mexikon dituen inbertsioei gainbe-gira bat ere egin beharko baitie noizean behin.

Zerk bultzatuta hartu zenuen Mexikorakobidea?Anaia nuen Mexikon eta baita arrantxo batzuenjabe eta familiakoa den Fermin Arrasate ere. Lanenbat aurkitzeko posibilitateak ikusi nahirik, anaiaribisita egitea erabaki nuen. Horrela, anaiaren bur-dindegi edo ferreterian nengoela, aita gasteiztarraeta anaiaren laguna zen Pablo Mendizabal, errotahandi baten zuzendaria, agertu zen. Ea zertarajoan nintzen galdetu zidan, eta, anaia bisitatuzbatera, ea lanen bat aurkitzen nuen, erantzun nion.Bada, etor zaitez lanera nirekin errotara! Eta hala-xe, laster batean hasi nintzen lanean.

Nolako bizimodua zen zurea?1984an joan nintzen. Errota Tlaxcoapan herriandago kokatua, Hidalgo probintzian, Mexiko DFtik80 km ipar aldera. Etengabe egiten zuen lan erro-tak aste guztian, igandeko seietatik astelehenekoseiak arte izan ezik. Bizi nintzen etxea enpresare-na zen eta inguruan kokatua zegoen, eta nire ardu-ra gaueko produkzioarena zen. Garia ehotzengenuen, eta makineriaren mantenuak berebizikogarrantzia zuen, geldiera batek eragin handia zue-lako produkzioan, berriro hasteak kostu handiabaitzeukan.

Beraz, ia aste guztia lanari lotua. Igandea aprobe-txatzen nuen Ecatepec herrian, Mexikoko estatuanbizi zen anaiari bisita egiteko, eta elkarrekin mur-giltzen ginen euskal giroan. Kale-giroa ez baita era-kargarria, tentuz eta leku ezagunetan ibili behar daziurtasun eza dela-eta.

Orain arte jardun duzu lan horretan?Ez. 24 urte egin nituen Pablo Mendizabalekin.Azken urteak Coacalco Mexikoko estatuan pasatunituen, han neukan lagun batek eskatu baitzidanbere hamaika okindegiren kontrola eramateko–lapurreta ugari egiten baitzioten–. Bertan jardundut erretiroa hartu arte. Hantxe dut oraindik etxea,

eta urtean pare bat aldiz joaten naiz bertara hilabe-tetxo inguru pasatzera, han ditudan inbertsiotxobatzuk gainbegiratzera.

Gomendatuko zenieke mutrikuar gazteei Mexi-kora joatea? Ba al dago lanik?Kontuan izan beharko dute han ez dagoela hemen-go bizitzarik. Dirua aurreratzea helburu jarrita, tira!Leku guztietan bezala lan asko egin behar da etagutxi gastatu. Lana badago, baina ukondoa beharda lortzeko: "Euskal Etxea" da horretarako lekuaproposa, euskaldunak hantxe biltzen baitira. Bes-talde, bertako paperak ateratzeko gutxieneko bosturte eskatzen dizute lanean egotea, eta ondorenematen dizute inmigrado izaera. Gainera, bertakoadministrazioan mafia asko dago, eta nahiz etaabokatu on bat hartu gestioak egiteko, kosta egitenda. Hamar urte kostatu zitzaidan niri, eta berdinnire anaiari, eskaera desegokitzat hartu eta berrirozerotik hasi behar izan genuelako. Nazionalitatebikoitza lortu nuen arte arazoak izaten nituen zen-bait gestio egiteko, banketxeetan gehienbat.Enpresa batek kontratatuta joaten bazara, enpre-sak berak eramaten du agiri kontua.

Ohitu al zara herriko bizitzara?Oso gutxi ateratzen naiz kalera. Batetik, hangobizitza ohiturei jarraitzen diedalako eta, bestetik,amarekin bizi naizenez, nire laguntza behar duela-ko.

Page 11: K157 bloga

11

Bikotea eraldatuz

Kaixo! Gabon hauetan, beti bezala, aitarenherrira joan gara Gabon Zahar pasatzera eta,beti bezala, bertako lagunekin ibili naiz. Gaine-ra, aurten, txikitatik ikusi gabe geneukan lagunbat zetorren, beraz, desiatzen guztiok!... eta a zedesirak! Nire burua geldiarazi izan behar nuenhainbatetan eta nahiko argi daukagu elkarren-ganakoa dela hau… baina bikotea daukat…bikotea irekitzea pentsatu dut, zer diozue?

Telebistako publizitateak dioen bezala… “ERROO-OOOOOOOOOOOOR!!!”. Gelditu momentu batezeta galde iezaiozu zure buruari: “ba ote dakit zersuposatzen duen bikote ireki batek?”.

Tira ba, hasteko, esaera aldatuko dugu eta bikoteirekiaz baino, aktibismoaren mundutik ezarri zaionizena erabiliko dugu: “polimaitasuna”. “Polimaitasu-na”-k pauso bat gehiago ematen du eta harremanmota desberdinen bizikidetza planteatzen du etaaskoz ere baliogarria zaigu, izan ere, minimoetangelditzen bagara, guztiak dirudi erraza.

Maitasun edo, desberdintzeko, desira harremandesberdinak batera existitzeak maitasun harremanbakar baten agertzen diren arazoen hazkundeesponentziala dakar. Izan ezazu argi. Monogamia-ren logika, jeloskortasuna eta bikoteari eman“beharreko” denbora zainetan daramatzagu nahizeta ikasgai sozialak izan. Eta hauek desmuntatzeaoso zaila da.

Gainera, egin beharreko (bai hasiera eta denboraosoko) lanaz gain (jelosia kontrolatu, harremanakzaindu, norbere sentimenduekin irekia izan,…);badago elkarrekin egin beharreko beste lan bat:harreman berri hau diseinatzea.

Irekiera honek ba al du mugarik? Zeintzuk diramugak?… eta bereziki garrantzitsua: seguru otemuga horiek ez direla paradoxa hutsak? Alegia,errespetaezinak?

Sarritan jendeak polimaitasun eredu desberdinetanpentsatzen du norbere “beroaldi esporadikoei” bideemateko. Baina ez du inoiz bere ondorio eta efektuposibleetan pentsatzen. Desiren jokoa mekanikahutsera murriztu eta bere baitan dakarren konple-xutasuna ahazten dute.

Honetaz gain, azken gauza bat badago ere, kude-aketa. Elkarri gertatzen dena kontatzen diogu?Guztia? Soilik beste pertsona guretzat esangura-tsua denean?...

Badakigu oso negatiboak dirudigula, baina polimai-tasunaren konplexutasunak dakartzan zailtasunakargi utzi nahi ditugu azken galdera bat zure burua-ri planteatzeko: seguru prest zaudela?

Emaiozu pare bat buelta… bisita itzazu polimaita-sunari buruzko webguneak… eta behin ondo pen-tsatuta, har ezazu erabaki bat. Baina ez pentsa haularrosa bide bat edo panazea denik. Gutxiengobatek daraman bizimodu konplexu eta nahasgarriada hau eta ez da inondik inora arintasunez hartubeharrekoa.

…Gehiago jakin nahi?

hona hemen bi baliabide interesgarri, tamalez, biak gazteleraz:

“Golfxs con Principios” taldearen bloga:

www.golfxsconprincipios.com

“Ética Promiscua” Dossie Easton eta

Janet W. Hardyren liburua.

Galderak edo zalantzak argitzeko:[email protected]

Hezk

un

tza

"poligamia vs. polimaitasuna"

Page 12: K157 bloga

12

Kare

nka

SAIOA R.ELEZGARAI“Ikertzea pasio dudalako nago honetan”

Gabonetako egunak tarteko, Milandik iritsibezain laster berarekin egoteko unea hartudugu. Gustura etorri da etxera baina ez du alfer-gurarik erakutsi egun batzuk barru Italia alderaitzuli behar delako.

Saioa R. Elezgarai (Mutriku 1986). Biologiamolekularrean eta Biomedikuntzan doktorea.Doktoretza egin ondoren burututako tesia:“Prioi errekonbinanteak: entzefalopatia espon-giformeak aztertzeko estrategia berritzailea”.

Esaldi potoloa aurrekoa, hasiko gara argitzenprioia zer den?Prioia gaixotasuna sortzen duen proteina eraldatubat da. Proteina horrek sortzen duen gaixotasunikezagunena behi eroen gaitza da. Hala ere, protei-

na eraldatu hori gizakietan ere sor daiteke, haragikutsatua kontsumituz, baita modu espontaneoanere. Buruko gaixotasun batez ari gara, burmuinakaltetzen duen gaixotasun batez. Alzheimerra edoparkinsonaren antzeko gaixotasun bat izango litza-teke, nahiz eta horien kasuan beste proteina bategon tartean.

Honek esan nahi du buruko gaixotasunakaztertzen dituzula…Bai, buruko endekapenezko gaixotasunak. Burmui-na kaltetzen dutenak: alzheimerra, parkinsona,esklerosi amiotrofikoa… gaixotasun guzti horietanburmuina kaltetzen da.

Horien ikerkuntza nola dago momentuan?Parkison eta alzheimer gaixotasunen kasuan, biz-tanleen artean zabalduago daudenez, gehiagoikertzen diren gaixotasunak dira. Prioiek eraginda-koak, berriz, gaixotasun arraro bezala kontsideradaitezke, kasu gutxi daudelako, eta ondorioz gu-txiago ikertzen da; proportzionala da. Prioien mun-duan ere ez daude laborategi gehiegi lanean.EHan bakarra dago, nik doktoretza egin nuen labo-rategia, eta ospitale batzuetan ere aritzen dira,baina, gehien bat, kasuak diagnostikatzeko. Espai-nia mailan hamar bat talde-edo ariko dira, eta labo-rategi horiek zentro pribatu zein unibertsitate publi-ko batekoak izan daitezke, adibidez, Santiago deCompostela edo Zaragozako unibertsitateetakoak.

Biología ikasketak egin zenituen?Nik Farmazia ikasi nuen. Nire asmoa hasiera bate-an botikan lan egitea zen, baina karrera bukatzennengoela beste zerbait egin nahi nuela ohartu nin-tzen. Karrerako azken ikasturtean Jaurlaritzakokolaborazio beka bat lortu nuen unibertsitatekolaborategian proiektu bat egiteko, eta hantxe hasinintzen ikerkuntza munduan lanean. Une hartanargi geratu zitzaidan doktoretza egin nahi nuela.Gauzak honela, masterra egin nuen, derrigorrez-koa delako doktoretza egiteko, eta, ondoren, CICbioGUNE-ko Joaquin Castillaren laborategian eginnuen lau urtetan zehar doktoretza-tesia, BizkaikoParke Teknologikoan.

Zergatik joan zara Milanera?Doktoretza bukatu nuenean, hementxe gelditzekoasmoa nuen, baina kanpora joateak asko lagun-tzen du aurrera begira. Eusko Jaurlaritzan beka bat

Page 13: K157 bloga

Karen

ka

13

eskatu nuen eta ez zidateneman; izan ere, jende asko garaeta diru gutxi dago. Egoeraharen aurrean, Milango labora-tegi bateko ikerlari batekin hitzegin nuen. Une hartan diru-laguntza bat jaso zuen bertakolaborategiak eta bi urterako kon-tratua eskaini zidaten, eta nikgustura onartu. Orain, MilanekoMario Negri Istitutuan ari naizlanean.

Zein egoeratan dago EuskalHerria ikerkuntza mailan?Egoera ez da ona momentuan.Adibide bezala, 2010ean dokto-retza egiten hasi nintzen labora-tegian 9-10 lagun geunden lane-an, eta egun laborategi horretan bost lagun geldi-tzen dira, ez baitago jendea kontratatzeko diru-laguntzarik. Lan eskaintza falta dela eta, ikerlariaskok kanpora alde egiteko erabakia hartzen du. Nineu, saiatu nintzen hemen bilatzen, baina alferrikizan zen. Garbi nuen ikertzen eta ikasten jarraitunahi nuela, trebatzen, eta ez taberna edo lantegianlanean. Ikerkuntzan dirua behar da, egun batetikbestera ez dira gauzak lortzen, urte asko pasatubehar dira emaitzak ikusteko. Izan ere, Ikerkuntzaepe luzerako inbertsio bat da, etekinak ez dirahurrengo urtean ikusten, eta gaurko gizarteak egunbatetik besterako emaitzak eskatzen ditu.

Gogorra da hemendik alde egitea?Gogorra da kanpora joateko erabakia hartzea.Behin Milanen, lehenengo egunak izan ziren gogo-rrak, zeuk atera behar duzulako aurrera inorenlaguntzarik gabe. Bertako jendez inguratuta nagolaborategian, eta etxean bezala hartu naute. Italie-raz egiten dut lana eta hasieran tutik ez banekienere, eguneroko bizimodua egiteko moldatzen naiz.

Emakumearen presentzia nolakoa da?Laborategietako ikertzaile nagusiak, gehienak,gizonezkoak dira, baina zientziaren alorrean ikasleasko eta asko emakumezkoak dira. Goi karguetandaudenak gehiago dira gizonezkoak, baina denbo-rarekin emakumeok ere iritsiko gara ardura kar-guetara, ni baietzean nago. Ikerlari gazteen arteanemakumeak gara gehienok.

Nola antolatzen duzu eguna?Ia egun osoa ematen dut laborategian. Ahal dudandenbora gehienari probetxu atera nahi diot. Egunaikertzen eta ikasten joaten zait. Ez da sakrifizioaniretzat. Bestalde, daukadan lan taldearekin aritzeaere abantaila da niretzat. Badakit esperientziahonek ateak irekiko dizkidala, eta horrek lanerakogogoak handitzen dizkit. Aukera honek neure buruajanzteko eta osatzeko balio dit, eta horrek erabatasetzen nau.

Herrimina ere izango da noiz edo noiz…Saiatzen naiz hiru hilabetetik behin edo etortzen,eta ezin kexatu. Euskararen falta da niretzat gogo-rrena. Gaurko aurrerapenekin errazago da komuni-katzea; baina, hala ere, lagunak, bikotea, guraso-ak, herria bera izaten dut oso gogoan. Milan hirihandia da, eta bizitza anonimoa egiten dugudenok. Dena den, oso azkar pasa da orain artekodenbora eta konturatu orduko hementxe izangonaiz berriro. Udaberri alderako nahiko nuke dokto-retzarako egindako ikerketa argitaratu, eta horrekere denbora eskatzen dit.

Argi ikusten dut hemen, Euskal Herrian, ikerkun-tzan inbertitu behar dela, bestela denek kanporajoko dute. Han ere, ikerlariek ez dute gehiegi ira-bazten, ordu mordoa sartu arren, soldatak ez dirahorren araberakoak. Ikerketak pazientzia eta dedi-kazio handia eskatzen du eta horietakorik ez badu-zu, hobe beste lanbide batera bideratzea.

Saioa R. Elezgarai (ezkerretik hirugarrena), laborategiko lan-taldearekin

Page 14: K157 bloga

14

Azken hamarkadan Mutrikuko frontoiko eskolanhiru umerekin jardutetik berrogeita hamairurekinjardutera pasatu da Jon Goxarri, hainbat eta hain-bat lagunen lanari esker. Herrian zesta-pilota gal-tzear egotetik orainaldi ederra eta etorkizun itxaro-pentsua izatera pasatu da. Baina gauzak bidezuzen eta egokitik joan daitezen, lanean jarraitubehar da. “Beste herrietan ere lanean dihardute,

baina guztiok ari gara nor bere martxan, nor bere

errealitateari begira” dio Jonek. Xistera klubarensorreraren bitartez “zesta-klub guztiak elkartu eta

guztiontzako bide bateratuak eta adostuak jorratu

nahi ditugu, norabide berean jarri eta gaur egungo

zesta-eskoletako neska-mutil gazteentzat etorkizun

oparo batentzako bideak eraiki” adierazi du Ibonek.

Adierazi dutenez, lau helburu nagusi izango dituXistera Klubaren proiektuak, guztiak zesta galbide-tik atera eta pilotari gazteei aukera berriak ematea-rren:

1. Zesta Eskola kirolaren barruan sartzea, neska-mutil gazteak frontoietara erakartzeko, zesta prak-tikatzera.2. Zesta-eskolak bultzatu eta berriak sortzea, etabakoitzaren beharrei erantzutea.3. Afizionatu mailako zirkuitua martxan jartzea,gazteei aurrera jarraitzeko ilusio berri bat ematekoeta zestak bere lekua topatzeko.4. Denborarekin, etxeko lanak ondo egin ahala,zesta munduan zehar zabaldu.

Helburu horiek lortzeko, elkarte bakoitza bere alde-tik ibili gabe, Euskal Herriko 22 elkarte batu diraXistera Klubean, eta guztiak izan ziren Markinanegindako aurkezpenean: Bizkaiko 7, Gipuzkoako 6,Iparraldeko 5, Nafarroako 3, eta Arabako 1. “Klub

guztiak batera indartsu agertuko gara erakundeen

aurrean eta gizartearen aurrean. Inoiz ez bezalako

dinamika batean hasiko gara, eta aukera berri asko

irekiko zaizkigu elkarteoi, guztia zestari behar eta

merezi duen tokia emateko” dio Ibonek.

Elkartearen jendaurreko aurkezpen ofiziala urtarri-laren 9an izan bazen ere, elkarteko ordezkariek,Ibon buruan, hilabeteak daramatzate bilerak han-hemenka egiten. “Eusko Jaurlaritzarekin, Nafarroa-

ko Gobernuarekin, hiru Aldundiekin eta Udalekin

egin ditugun kontaktuak oso baikorrak izan dira eta

guztiek ikusi dute begi onez proiektuan guztiok

batera joatea”. Erakundeekin ez ezik, EITBrekinere bilerak egin dituzte zesta-partidak gizarteratze-ko moduak aztergai hartuta. “Gauzak ondo badoaz,

aurten bertan izango dugu aukera zesta afiziona-

tuari tarte bat egiteko telebistan, eta uste dugu

horrek funtzio garrantsitsua beteko duela”, Jonek.

Eta administrazioekin egin beharreko lan isilazgain, frontoietan ere jardun du lanean Xistera klubberriak. Lan horren ondorio, Bizkaiko Ereño herrian11 neska-mutilekin sortu den zesta-eskola berria,edota Lekietioko klubean, eskuzko atalaren pareanzestazko atala sortzea. Zesta-eskolen sarea

Hamaika zestalari mutrikuarrek egin zuten bidea frontoian XX. mendean zehar. Horietakoaskok itzal handia utzi zuten, gainera, pilotaren historian. Ameriketako Estatu Batuak, Mexiko,Kuba, Filipinak, Italia... hamaika herritara ailegatu ziren mutrikuarrak pilotaren atzetik. XXI.mendearen hasieran, ordea, gauzak bestela dira, eta oraindik ere mutrikurrak joan badoaz ere,hor Erik Mendizbal eta, azkena, Jon Goenaga, zestak gainbeherako bidea hartua du. Horrenaurrean, Euskal Herriko Zesta Elkarteak batu eta Xistera, Euskal Herriko Xistera Kluben KirolKluba sortzea erabaki zuten. Klub berri horretaz gehiago jakitearren, Danok Bat elkarteko kirolarduradun Jon Mendizabal Goxarrirengana eta Xistera Klubaren presidente den Ibon UrreistiOlabarrorengana jo dugu.

XISTERA KLUBAZESTARENTZAKO ETORKIZUNA ERAIKITZEN

Kir

ola

Page 15: K157 bloga

15

BEHERAPENAK

zabaltzen ari dela ikusteko biadibide baino ez dira hauek.Eskola berri horietan pilotariberriak hasiko dira, eta horreklagundu egingo du txapelketaberriak, festibal berriak eta for-mula berrietako lehiaketaberriak sortzen eta, nola ez, zes-taren familia zabaltzen.

Azken urteetan hainbat herritanikusi den moduan neska-mutilgazteek lehiatzeko aukerarik ezdutelako 16-17 urterekin zestautzi gabe, frontoian jarraitzekoaukera berriak sortu nahi dituzteXistera klubak zabalduko dituenbideen bitartez; “frontoian has-

ten diren umeek ikus dezatela, horretan jarraituz

gero, luzaroan jarraitu ahal izango dutela beren

gogoko kirolean. Lehen, hamasei-hamazazpi urte-

rekin herritik irten eta zesta-munduan jarraitzeko

aukera zegoen, eta modu natural batean jarraitzen

genuen 30 urte buelta arte jokoan. Gaur egun, gero

eta zailagoa da dinamika hori, eta adin horretan

frontoia utzi eta beste kirol batzuetara aldatzen dira

gazteak, edo kirola utzi. Horri buelta eman nahi

diogu, eta afizionatuentzako zirkuitua zabaldu nahi

dugu” esan digu Jonek atzekoa gogoratuz eta etor-kizunari begira.

Xistera Klubaren sorrerak aurrekoaren eta ondoko-aren arteko mugarri bat ezarri nahi du. Diotenez,ondo dago aurretik izan diren gorabeherak ezagu-tzea eta horietatik ikasgaiak ateratzea, baina etor-

kizuneko otarra egiteko zume berriak behar dira.Eta inoiz egitea lortu ez den moduko ekimen honekindarrak batzeko balioko du, kimu berria ekartzeko.“Hogeita bi elkarte asmo baterako elkartuta: Zesta-

punta salbatzea” adieraztean bat egin dute Joneketa Ibonek.

Eta gaur artean Xistera kluba posible izateko lane-an jardun duten guztiei eskerrak eman nahi dizkie-te Jonek eta Ibonek, horien guztien lan isil horigabe alferrik izango zirelako asmo on guztiak. Etabereziki Euskal Herriko Pilota Federazioko presi-dente Patxi Jauregi aipatu nahi izan dute, honekzesta zulotik atera eta aurrera begira jartzeko etasustatzeko egin duen lan apartarengatik.

Etorkizuna oparo dator zesta zaleentzat!

Kiro

la

Page 16: K157 bloga

16

San Anton, bixigua montonLap

azo

rrik

eix

ak

Aurreko baten esan genduan bezela, orain urtegitxira arte, ezin zeiken falta bixigu-erriaGabon-egunian eta Gabozaharrian. Ezta pen-

tsau ere. Orduan, oraingo aldian, askoz merkiaguazan-eta! Begiratu al diozue aurten bixiguaren preziua-ri? Bildurtzeko modukua! “Bisigua” esaten zakobatuaz arrain gozo honi, eta Mutrikun, bixigua, bixiuaedo bixua. Gaztetxuenok bixigukumak (pantxuak)bai, baiña bixigurik ez degu ezagutu Mutrikuko moi-llan.

Lehengo arrantzalientzat, bixigua zan neguko diru-itxurrixa. Horixe azaltzen deu Gorosabel historialari-xak (1862): “la pesca ordinaria consiste en besugo entiempo de invierno, atún en la temporada de verano...”.“Afiladores” izeneko kantak neguko ohiko jakitzatjotzen deu bixigua: “Vamos a hacer merienda, gurekuadrillakin, cuando no hay besugo kalatxorixakin...”.

1773ko ilbeltzaren 22xan itsasuak Mutrikuko moillazati bat apurtu eta txalopak bixigutara ezin ertendagelditzu ziran. Antonio Miguel de Acillona alkatiak,traba egitxen zeuen harririk haundixenak kentzekoeskaeria egin zoan, udaletxeko batzarrian, “para nointerrumpir la pesca del besugo que tanto importa parala su(b)sistencia de esta villa y sus havitantes”.

Bixigua harrapatzeko sasoiari bixigutia esaten zakon.Abenduan hasi eta ixa martxora arte luzatzen zan. Biesaera honek entzun ditxugu arrantzalien ahotik:“Santa Katalina noiz da? Bixigutako goiz da”, “SanAnton, bixigua monton”. Zemendixaren 25a da SantaKatalina-eguna, itxura danez, goiz samar bixigutara-ko; eta oraintsu pasautako San Anton-egunaren buel-tan –ilbeltzaren 17xan– harrapatzen zan bixigurikgehixen.

Bixiguak ez ziran edonun harrapatzen. Hortarakoplaia edo kaletara juan biharra zauan: Kostarrenkala,Plaiasun, Exkote, Garro, Arritxu... Kala horrek hurre-hurre ez zozenez, txalopa egokixak bihar ziran. Mutri-kuko Arrantzalien Kofraixaren 1598ko ordenantzetanirakurri leike, bixigutarako eta atunetarako, derrigor,txalopa koskorrak egin bihar zirala: “e para con másseguridad pueda navegar, especialmente en la pesque-ría de besugos en el invierno y de atunes en verano, quelas dichas pinazas que se hicieren de aquí adelante sean

y tengan cada una quince codos de largo de branque abranque”. 15 besoko neurri hori, 8 metro pasatxorenparekua zan (8,62 metro).

1862. urtian, neguko arrantzara hortarako 17 txalopazozen Mutrikun; udan berriz, 32. 1893an 56 txalopahaundi ibiltzen ziran bixigutan; erderaz, “lanchas cale-ras” esaten zixuen. Urte horretako dokumentu batekhala ematen deu txalopa klase horren berri: “las lan-chas grandes llamadas caleras que se dedican principal-mente en invierno a la pesca del besugo en lejanas calas,en verano a la del atún en las costas de estas provinciasy en las vecinas de Santander y aún Asturias, pescándo-se también con dichas lanchas la merluza y otras espe-cies”. Txalopa horren adibide bat: 1891n Mutrikun eginzan “Flor de Mayo” (luzeria, 13,25 m., zabaleria: 2,85m., altueria: 1,20 m., pixua: 7,00 Tn.).

Bixiguak harrapatzeko tretzak erabiltzen ziran:amuak, txanpelak eta supillak. Supil batetik bestera,kordelak. Ur-azalian buixak, eta tretzak ondora juate-ko harrixak. Gerra ostian, barku bakoitzak 50 tretzainguru ibiltzen zitxuan.

Calera (GipuzkoaKultura.net)Jose Lopez

Page 17: K157 bloga

17

Karnatia, gatz emandako antxobia izaten zan. Udaz-kenian, treiñarekin antxoba txikixa harrapatu eta loje-tako harraskatan gordertzen zan, gatzetan. Tiña etabarrilletan ere gordetzen zan. Bixigutia aillatzenzanian, gabeko ordu txikixetan, tretzak karnatatziaiekitxen zixuen, andrazkuek eta gaztetxuek gehixen-bat; lojako aitxona esaten zakon edadeko gizonezkuaere baziharduan lan hortan.

Karnatatutako tretzak treostaretan jarri, eta aparijoharek danak, bi gizonen artian, domiño-otarretaneruaten zitxuen txalopatara.

Baiña, urterik urte, urritzen juan zan bixigua, eta 1962.urterako ziharo galdu zan arrantza hori Mutrikun.Errazoi bat baiño gehixo egon leiken arren, gerraaurretik, arrantzaliek-eta arrastako barkuei botatzenzixuen errua. Itxuria, arrasteruek bixiguen bizitokixadesegitxen zeuen, algak eta koralak apurtu... Etaarrastako barkuak ugaritxu ahala hasi ziran izkutatzenkaletatik. Angel Osoro “Aberri” idazle mutrikuarrakhala eman zoan horren berri, geure herriko kronikabaten (Argia, 1926-01-03): “Oso gaizki dabiltz gurearrantzale gizajuak, bada juan dan aste guztian ezer ezdute ekarri... Arrastera madarikatu oiek emendik beardiran tokira bialtzeko gizonik ez ote da sortuko? Ala ain-beste sendi goseak iltzen uztea arrazoizkoa ote da?Emengo itsas ertzeko arrantzale guztiak batu ta oniannai ezpadute txarrian erakutsi. Zer arrayo! Agindua ezdute bada emendik urrun ibiltzeko? ”.

Mutrikuko dozenak, 15 bixigu!

XX. mendera arte, atuna neurtzeko kintxala (50 kiloinguru) erabiltzen zan bezela, bixigua neurtzeko arrua(edo arroba) erabilli izan da. Arrua batek, gitxi gorabehera, 12,50 kilo zakazen. Kofradixaren 1798kokontu-liburuan hala azaltzen da: “por el derecho de lascalderas de 4.101@ de besugo, que se le entregaronpara freir a 3 maravedies por @”. Bai, ondo irakurridezue, “@” zan arruaren ikurra. Bestetik, ez da gitxi52 tonatik gora prikitzia eskabetxerako!

XVI. eta XVII. gizaldixetan behinik behin, bixi-guak “dozenatan” neurtzen ziran. Zenbatbixigu sartzen ziran dozena baten? Hama-bost!! 1620. urte hasieran, MutrikukoKofradixakuak alkartu eta Garizuma arte(hauts-eguna) harrapatutako bixigu guz-tiak Pedro de Amezquetari saltzia eraba-ki zeuen, “es a saber, cada una dozena debesugos que fueren de la dicha cala ordina-ria [...] en preçio de 6 reales cada una doze-na, que se (h)aze con quinze piezas de besu-gos como es costumbre. Y lo que de la Bam-porte se traxere, en preçio de 5 reales cadauna dozena”. 1607ko dokumentuetan ere ber-

din, “la dozena de besugo quinze besugoscomo siempre se (h)a acostumbrado”. Bada-kizue, Mutrikun, betidanik, dozena batekhamabost!!.

Josu Larrañaga Arrrieta

Page 18: K157 bloga

18

Ais

iald

ia

IRRI SORTAIrri irri txantxangorri

Negu edo udaberriDenok batera kantari

Pozez eta ameslari

Gabonak; hezkuntza ofizialaren opor sasoia; afariakegiteko instanteak; lagun arteko elkartzeak; familiabatzarrak; herrian barrena, Bertanek jarririko argi etaxarma bereziaz hara eta hona aritzeko egun bere-ziak. Eskerrik asko Bertan, herria aspaldi ez bezalaatontzeko hautua egiteagatik, bada, nork aldarrikatudu abendua tristea dela? Nork xuxurlatu du garaihau, ezer egitekorik gabeko egunez beterik dagoe-nik? Nork ez du ezagutzen Txantxangorri oraindik?Nor geratu da Gabonetako ekintzetan parte hartugabe? Ez da ba egia izango!

Ba hara lagun, aurten, ohi ez bezala, bi ekintza egingenituen. Lehen egunean, astelehena hilak 28,estreinakoz, Miruaitz Frontoira puzgarriak ekarrigenituen. Eta lehen aldia izateko, a zer nolako arra-kasta! Haurren eta batik bat gurasoen erreakzioenbeldur ginen egia esan. Sarrera hiru euro zela etaaskok hori leporatuko zigutelakoan. Badakizue, krisigaraian gaude eta egunotan poltsikoa ondo zaindubeharra dugu. Baina kezkak, haizeak eraman zituenamen batean haurrek pozez zoratzen ikusi genitue-nean, eta guraso batzuk ere, zer esanik ez!, haienhaur senari ateak zabaldu eta puzgarrietan aritzekoaukera ere izan zuten, eta horiek bai barre algarak!Hori bai gozamena! Konturatu orduko, jada bazkal-tzeko ordua iritsi zitzaigun eta beste honenbeste erearratsaldean. Mesede ederra egin ziguten JuanjoUrkiri eta Joxe Mª Mancisidorrek. Mila esker bene-benetan.

Puzgarriak, “Atracciones Sanz” elkarteari eskatugenizkion. Aspaldidanik aritu izan dira herriz herri jaigiroa aldarrikatzen, eta geureanere, askotan izan ditugu. Tama-lez, urtez urte gero eta harre-man urriagoa dago. Guk pertso-nalki, hainbat elkarteri eskatugenizkion aurrekontuak, bainaSanz-eko langileekin aurrezaurre egotean eta dituzteneskaintzak ikustean, ez genuenizan dudarik! Eskaintza bikai-nak, kalitate ezin hobea (herrikohaurrek ez dute gutxiago mere-zi) eta harremana zer esanik ez!Mila esker Sanz, haurrei eskainigura izan dugun hori ulertu etaaurrera eramateagatik. Ziur,gure arteko elkarlana ez delaegun soil batean geratuko.

Bestalde, asteartea hilak 29an, nola ez,sei urtetik hamabi urte bitartekoekin,Donostiako Izotz Pistara egun pasa egingenuen eta aldiz, txikienekin DonostiakoGUPera. Ikaragarria da irteera hau egite-ko haurrek izaten duten nahia, urtero egi-ten dugun arren, jakinaren gaineangaude, haurrak zain egoten direla. Orain-go honetan ere, egundoko ume pila eto-rri ziren. Txikienak gora eta behera,atzera eta aurrera ibili ziren KursaalekoHaur Parkean zeuden koltxoneta, treneta aurpegi margotzeko postuetan.Zaharrenak, bestalde, Txuri-urdinekoizotz pista guztian zehar ibili zirenpatin pare bat eta kaskoa jantzita,ez dugu esan beharrik sekulakoondo pasatu zutela, nahiz eta ba-tzuk zenbait aldiz luze geratu izotze-tan.

Gabonetako oporretako ekintzahauetan izan dute Txantxangorrikobegirale berriek lehen hartu emanaumeekin, hasieran lotsatuta egonarren, autobuseko berriketa etaTxuri-urdinen hartutako ipurdikoaklotsa dena kendu zien bat-batean.Orain, begirale berrien helburuaherriko haur guztien izenak ikasteaizango da.

Huraxe bai izan zela ekintzetan gustura irri egitea!Haur, nerabe eta gurasoen barreak eskuekin harra-patzeko beta izanez gero, ederra eraikiko genuensorta! Ez nolanahikoa gainera. Irribarreak gazteago-tzea dakarrela egia bada haurtzaindegira joatekoprest gaude jadanik!

Ez ahaztu San Silvestreko argazkiak blogean ditu-zuela ikusgai!

Txantxangorri Aisialdi Taldea

Page 19: K157 bloga

2016 Aldaketa UrteaBIHOTZEZ sentitzen degulako mundu hau eta bakarra zaindu egin behar degulaBURUAZ badakigulako lurretik datorkigun material guztiak ez direla alperrik galtzekoESKUEZ gure etxeetan sortutako zakarrak, birziklatzeko moduan ipiniko ditugulako

ZAKARRAK: BAKOITZA BERE LEKUAN.ETA EZ AHAZTU, HONDAKINIK ONENA SORTZEN EZ DANA

AURTENAzkenian, hasi egingo gera apartatzen janari hondarrak gure zakarrontzietatik, hori hola eginda % 40a gutxi gorabe-hera igoko zaigu birziklapena. Aparte, lehendik egiten degunarekin. Ondo egiten badegu behintzat, gutxieneko aurri-kusitako neurrira aillegatuko gera.Gainera auzokonposta egiteko aukera zabalduz gero konpostatu nahi degunontzat, biderkatu egingo dira onurak. Pozgarria da ikustea gero eta kontzientzia haundiagoa degun ingurumena zaintzeko, eta guztion artean, modu kriti-koan aldaketak bere frutua eman dezan ahalegindukoa gera eta, igarri egingo da! Merezi du.

ERABAKIAGogora dezagun zein izan zan galdeketan hartutako erabakia. Aparte batuko ditugo janari hondarrak kontenedoremarroaian. Eta aparte batuko ditugo birziklaezinezko gauzak kontenedore grisean. Beraz, bi kontenedore berri izan-go ditugu: MARROIAK eta GRISAK.Jarraituko dira jasotzen eta ipintzen HORIAN plastiko eta ontzi arinak; URDINEAN kartoi eta paperak; IGLU BER-DEETAN botila eta beirazko ontziak; PILAK; OLIOAK… Orduan, lehen egiten denaz gainera, aipatutako janari/orga-niko guztia batuta, dana, danok ondo eginez, birziklatze tasa txukunera iritxi ezinik ez daukagu!

UDALAK kanpaina on baten bidez espero degu abisatuko digula zela, noiz eta non izango diran aldaketak. HERRI-TAR DANON IINPLIKAZIOA BEHAR BEHARREZKOA IZANGO DA. AUPA, ANIMO ETA AURRERA.

Gurekin harremantzeko: [email protected]

Page 20: K157 bloga

HIRUKOTEZorionak hirukote ta primeran pasau!Muxu potolo bana danon partez.

ANER eta IKERZorionak bikote! Jarraitu hain jatorrakizaten. Muxu bana familia osoaren par-tez.

MILAZorionak ama,amona, lagun!Muxuak danonpartez.

MADDIZorionak gureMaddi neska ede-rrari, baitta Anaeta Joni ere!

KATTALINZorionak Kattalin!Gure kabiko txoritxikiak 5 urtehaundi! Maitxezaitxugu sorgin-txo!

AIMARZorionak abendu-ko partez! 8 urtehandi bete dituzu-lako. Matxo handibana Markel etaEñauten izenean.

ITZIARZorionak amona!segi holakotxeguapa urteaskuan.

NEKANEZorionak! Hasi duzun urteberria on-onaizan dadila!

ZORIO

NAGURRAKZORIO

NAGURRAK ZORION

20

HAMAIKA AMETSHAMAIKA URRATS

Euskeraz ondo izen abizenak idatzita eukitzeko,aspalditik daukazun gogo hori bete nahi?

Iaz oharraren ondoren batzuk animatu egin ziran eta aldaketa eskatuzuten, horregatik aurten berriz gogorarazi, eta animatu nahi zaituztegu!

MUTRIKUKO ERREGISTRO ZIBILEAN EGINGO DIZUTE.Erregistroa Udaletxe azpixan dago. Hemen ordutegixa:

Astelehena, eguaztena eta eguena. 9:00etatik 14:00etaraAurkeztu : Errolda agiria, Jaiotzagiria eta NANaren fotokopia.

Guraso diranak Famili liburua ere bai.

Zalantzaren bat izanez gero, deitu. Telefonoa: 943 607 049

[email protected]

Page 21: K157 bloga

21

Arg

azk

i Zah

arra

Ramon Arruti, Ines Arruti, Ama Antoni eta Don Rafael apaiza.

Page 22: K157 bloga

22

Ag

en

da

MENDI IRTEERA

URTARRILA OTSAILA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN(ikus 4. orrialdea)

1etik 4ra Burgoa5etik 7ra Zalduegi(zapatu goizian Lasuen-Elezgarai)8tik 11ra Apraiz12tik 14ra Lasuen-Elezgarai15etik 18ra Zalduegi19tik 21era Burgoa(zapatu goizian Apraiz)22tik 25era Lasuen-Elezgarai26tik 28ra Apraiz29 Burgoa

18tik 21era Zalduegi22tik 24ra Burgoa (zapatu goizian Apraiz)25etik 28ra Lasuen-Elezgarai29tik 31ra Apraiz

OTSAILAK 21

DEBA - ZESTOA

Urtarrilak 30, zapatuaSanta Eskea

Otsailak 5 eta 6Iñauteriak

OtsaileanKamara zikloa

URTARRILA - OTSAILA

Page 23: K157 bloga
Page 24: K157 bloga