K141 bloga

24

description

Mutrikuko herri-aldizkaria

Transcript of K141 bloga

Page 1: K141 bloga
Page 2: K141 bloga
Page 3: K141 bloga

ArgitaratzaileaKarenka komunikazio elkartea

Barrenkale,12 behea - 20830 Mutriku.

Telefonoa

635 748 393

e-maila

[email protected]

[email protected]

Bloga

kalaputxi.blogspot.com

Laguntzailea

Mutrikuko Udala

Kolaboratzaileak

Iñigo Andonegi, Josu Larrañaga,

Javi Castro, IXA sexualitate eskola, Txantxangorri.

Tirada

2.200 ale

Lege Gordailua

SS-787/01

ISSN

1579-4792

Inprimategia

EUSKALINPRI. Deba

Banaketa

Kalaputxi

Informaziua 4

Zeuk esan 5

Puri-purixan 6

Bi hitzetan 8

Gizartia 10

Aisialdia 11

Karenka 12

Euskeria 14

Historixa 15

Lan giruan 16

Gutun Lehiaketia 18

Hezkuntza 19

Zorion agurrak 20

Argazki zaharrak 21

Agenda 22

aurkibidia

3

Mutrikuko UdalekoKultura eta Euskara

Gipuzkoako ForuAldundia

iritzixa

Kalaputxik ez du bere gain hartzen aldizkarian

adierazitako esanen-iritzien erantzunkizunik.

MAKROAK ETA MIKROAK

Nola eta hainbeste itxoin dugun, ‘makroa’, guztia eska-

tu behar omen da! Tira eskatzekoa bada, zeren badaki-

zue gorengo instituzioetatik eskatutako guztiaren zatia

bakarrik iristen dela… Ez naiz ezer deskubritzen ari

hori esanda. Txarrena ordea ‘makroaren’ muina erabat

barneratu dugula, hori da kezkagarria. Adibideak bat

baino gehiago izango dituzue, bai! nik ordea hauek

aipatu nahi nituzke. Mutriku-Sasiola errepide makroa

erabat itsatsi zaigu, ondorioz akabo ‘mikro’ guztiak.

Lehen ere aipatua dut toki gutxi geldituko direla

Gipuzkoan, zazpi beso eta biribilgune gabeko tokiak.

Gogora ditzagun; Saturraran, Ondarroa, Pikupe, Mijoa

industrialdea, gasolindegia, Mutriku eta Galdona.

Zazpi aizue! Bidegorria eraikitzen datorren urtean

hasiko omen dira, bazuten garaia! Zenbat proposamen,

zenbat txosten, zenbat artikulu eder Gipuzkoako Kos-

talde guztia bidegorri sare batekin lotu nahi dutela esa-

naz, baina beti bezala, ekialdetik abiatu, badaezpada

ere. Hortik datorkigu sustraitzen ari zaigun ‘el oeste

guipuzcoano’ delakoa. Arrigorri eta Saturraran artean

badugu oinez bide ikusgarri bat, non neguko denbora-

lek erabat hondatzen duten, eta udaran konponbideak

direla medio itxi beharrean aurkitzen diren. Ez dizuet

nik aurreratuko Costas-ekoek noizko bukatuko duten

arreglua. Nik bakarrik esango dudana da, Katetxe eta

hor aipatzen dudan fikziozko ‘biribilgune’ horren arte-

an badagoela zer eginik ‘mikroa’ erabiliz. Erripidea

zertxobait zabaldu, Arrigain edo Osa etxeetara iristeko

tokia utzi, etendurak konpondu, oinez bidea atera baita

Gipuzkoa aldean ere, eta denborala denean Mutriku-

Ondarroa oinez bidea posible egin. Aulki honek hiru-

garren hanka bat behar du zalantzarik gabe, hiruga-

rren hori oinezkoentzako zubi bat litzateke. Industria

gunetik atera, errotonda erdian zutabea jarri eta Onda-

rroa aldera zein Saturraran aldera aterako litzatekeena.

Inork pentsatu al du gaur egun bidegorriek duten era-

kargarritasuna dela medio zer gerta daitekeen Pikupe

aurrean errepidea igarotzean? Gipuzkoako Errepide

Saila begitan jarrita dudala pentsatzen dutenei berriz

zera esango nieke, Jaurlaritzako Ura-Agencia Vasca del

Agua delakoak baduela zer eginik, Gipuzkoako Ur

Kontsortzioak duen bezalaxe, Mijoako elikagai indus-

triek ere zerbait esan beharko dute, eta guzti horren

lidergoa nork eraman behar duen? ba, Udalak. Mikro-

ak landuz, eta ez beti bezala makroen zain egonez.

Hala bedi!

Alberto Gorritiberea

Page 4: K141 bloga

Autobusak

Info

rmazi

ua

Larrialdiak ...................................................943 46 11 11

Anbulatorioa ..................................................943 60 43 00

DYA zentrala ..................................................943 46 46 22

Mendaroko ospitala........................................943 03 28 00

Zaintzako botikak:

Otxagabia (Mutriku)................943 19 50 26 / 689 58 57 59

Apraiz (Mutriku)......................943 60 32 50 / 630 05 50 97

Zalduegi (Deba) ............................................669 26 22 01

Burgoa (Deba) ..............................................667 33 88 90

Etxeberria (Elgoibar) ......................................943 74 01 40

Garitaonaindia (Elgoibar) ...............................943 74 11 77

Yudego (Elgoibar) ..........................................943 74 12 93

Barrenetxea-Etxeberria (Elgoibar) .................943 74 12 77

Medikuak, anbulantziak, botikak

telefonoak

Udala, zerbitzuak...

Udaletxea.......................................................943 60 32 44Udaltzaingoa ..................................................943 60 70 48 .......................................................................679 16 25 00

Gizarte Ongizatea ..........................................943 19 50 81

Zaharren Egoitza ...........................................943 60 38 71Turismo bulegoa ............................................943 60 33 78Bake Epaitegia...............................................943 60 70 49Kiroldegia .......................................................943 60 31 75

Liburutegia .....................................................943 60 41 82

Miruaitz Frontoia ............................................943 60 41 91Ur partzuergoa ...............................................902 30 22 22Zakarrak eta traste zaharrak..........................943 70 07 99

Anai Arte .......................................................943 60 34 10

Irakaskuntza

Goizeko Izarra ikastola ..................................943 60 36 75San Miguel ikastetxea....................................943 60 31 95Mutrikuko Institutua........................................943 60 35 45Udal euskaltegia ............................................943 60 30 94Udal Musika eskola........................................943 60 37 80Haur eskola publikoa .....................................943 60 41 19

Garraio zerbitzuak

Ansola Taxia .................................................638 672 383 Anton Taxia ...................................................666 221 999Xabi Taxia .....................................................656 289 026Pesa autobusak .............................................902 10 12 10Eusko Trenbideak ..........................................902 54 32 10Loiuko aireportua ...........................................905 50 50 05

Parrokia .........................................................943 60 39 87Bikario etxea .................................................943 60 39 88Sta Katalina eliza ...........................................943 60 34 42Kofradia .........................................................943 60 32 00Posta zerbitzua ..............................................943 60 30 44

Bestelakoak

ordutegiak

Trenak

Orduro ateratzen dira adierazitako ordu tartean.

DEBA DONOSTIA DEBA

Debatik 6:44 – 7:44 - ...- 21:44

Donostiatik 5:47 – 6:47 - ...- 20:47

Jai egunetan 8:44etan lehenengoa.

DEBA BILBO DEBA

DEBA EIBAR DEBA

Debatik 6:43 – 7:43 - ...- 20:43

Bilbotik 6:00 – 7:00 - ...- 20:00

Jai egunetan 8:43etan lehenengoa.

4

MUTRIKUTIK DONOSTIARA

MUTRIKURA

MUTRIKURA

Astegunak 7:00 / 10:00 / 13:30 / 19:30

Zapatuak 10:00 / 16:30

Jai egunak 10:00 / 19:30

Astegunak 8:00 / 11:30 / 14:30 / 20:30

Zapatuak 11:30 / 19:30

Jai egunak 11:30 / 20:30

DONOSTIATIK

MUTRIKUTIK BILBORA

BILBOTIK

MUTRIKUTIK DEBA - MALLABIA

Astegunetan: 7:15etik 21:15era orduro.

Jai egunetan: 8:15etik 21:15era orduro.

MUTRIKUTIK ONDARROARA

Astegunetan: 6:55etik 20:55era, orduro.

Jai egunetan: 7:55etik 20:55era orduro.

ASTEGUNETAN GOIKO ERROTONDATIK

06:25 / 07:25 / 15:25

14:10 / 18:10 / 20:10

Debatik 6:43 - 7:43 - … - 21:43 Jai egunetan, 8:43etan hasiko da

Eibartik 6:13 - 7:13 - ... - 21:13 Jai egunetan, 8:13etan hasiko da

Page 5: K141 bloga

Zeu

k E

san

5

gutunak

JAI BATZORDETIKHeldu da uztaila eta berarekin batera herriko jaiak ereate joka ditugu. Aurten ere, gazte talde bat lanean aritugara Malen jaiei bizitasun pixka bat emateko. Iaz bainojende gehiago elkartzea lortu dugun arren, gure deiak ezdu uste bezalako arrakastarik izan; eta, hurrengo urtee-tara begira, jende gehiago gerturatzeko esperantzarieutsiko diogu. Bestalde, "Herritxarron Malen Jaixak" ize-narekin sortu zen jai batzordera edozein gerturatu daite-ke, ekarpen guztiak aberasgarriak izango dira. Guztionartean jai interesgarriagoak lortuko ditugu.Aurtengo Malen jaietarako prestatu dugun egitarauazuen gustukoa izatea espero dugu, ilusio horrekin aritugara behintzat. Adin guztietakoei zuzendutako egitarauaosatu dugu: kontzertuak, ikuskizunak, pailazoak, kaleji-rak... Noski, hau guztia ez litzateke posible izangoberaien ondar aletxoa jarri duten elkarte, talde, eragileeta pertsonei esker izan ez balitz. Beraz, eskertu nahiditugu: Udala, MRK, Txantxangorri, Bertso Eskola, Ber-tan Dendarien Elkartea, Sorgiñerreka, Soka-tira Taldea,Danok Bat, Mutriku F.T., Saskibaloi Taldea, BurumendiM.E., Arraun Taldea, Atxukale Txirrindulari Taldea, Mutri-kuko tabernariak, Ernai, Sare eta lanean aritu diren per-tsona guztiei. Ondo pasa Malen Jaixetan, neurriz ibili eta burua erabili!

Herritxarron Malen Jaixak

JOSE PEREGRINO ERROMESARI ERANTZUNAMutrikuko Udalaren Garapen Sailetik turismoa Mutrikukduen irtenbide ekonomikoetako bat bezala ikusten da.Mutrikuko turismo bulegoan 9 urte daramatzagu turis-moak duen inpaktu ekonomikoa indartzeko lanean, etabere lehen funtzioa bisitariei harrera egitean datza. Gai-nera, bisitarieK betetzen dituzten inkesten arabera, hori-xe da gure bisitariek gehien baloratzen duten zerbitzuaeta, alor horretan, Mutrikuko bulegoak 2010etik2013artean jasotako puntuazioa 10etik 9,75 izan da.

Ekaineko Kalaputxin, Izarbide aterpetxe berriaren artiku-luari lotuta, Jose Antonio Garcia Calvoren kritika gogo-rrak argitaratu ziren Mutrikuko turismo bulegoaren kon-tra. Historia latza du gizon horrek bizkarrean eta ez zengustura agertzen Mutriku eta Debako turismo bulegoe-tan jaso zuen tratuarekin.

Argitu beharra dago, gizon hori ez dela behin bakarriketorri Mutrikuko turismo bulegora (hori ematen baitu arti-kuluan). Hiru bat aldiz etorri da gutxienean… Lehenaldian, bere bidaietan ateratako artikulu guztiak erakutsieta bere historia kontatu zigun. Etorri den guztietan,bulegoko langileak bere poltsikotik dirua eman izan dioGarcia jaunari afaltzeko ogitarteko bat edo erosteko. Etaazken bisitan, bere erromesaldia amaitu zuela eta bereetxera bueltatzen zela azaldu zuen.

Handik 2-3 hilabetetara, berriro ere, turismo bulegoanagertu zen gure harridurarako. Berriro Santiagora zihoa-

la esan eta Debako turismo bulegoaren inguruan geizkiesaka hasi zen: itxuraz lo egiteko lekurik ez zioteneman. Gero Saturraran kanpineko telefonoa eskatuzuen, bertako jabea bere laguna zela esanda. Esangenion, garai hartan (otsaila amaiera izango zen) ezzegoela irekita baina badaezpada ere, bulegotik telefo-noz deitu genuen, behin baino gehiagotan, kanpinekoe-kin hitz egitea lortu gabe. Irekita zeuden kanpinen berriere eman genion, eta hala ere, haserretuta jarraitzenzuen oso gaizki tratatzen ari ginela esanez. Jarraian,euskaldunak iraintzen hasi zen: berak asko bidaiatzenzuela eta joaten zen toki guztietan euskaldunen kontrahitz egingo zuela esan zuen. Puntu honetara iritsita,bulegotik joateko eskatu genion, beti ere, modu onean,eta hala egin zuen. Artikuluan azaltzen du ez geniolaIzarbideren berri eman, baina egia zera da, etorri zene-an, Izarbide oraindik ireki gabe zegoela!

Debako turismo bulegora ere deitu genuen gizon honekeginiko kexaren berri emateko, eta esan zigutenez ber-tara ere maiz joaten da Garcia jauna. Batzuetan, San-tiago Bideko kredentzialarekin joaten denean, onartzenomen dute, baina kredentzialik gabe joaten bada ez dio-tela sartzen uzten. Esan ziguten zerbitzu horrek kostubat duela eta sarritan dirurik gabe lo egiten saiatzendela.

Hori guztia kontuan hartuta, badirudi erromesa dela esa-ten duen gizon honek, Santiago Bidearen aitzakia era-biltzen duela ahal duen guztietan doan lo egin eta bes-teen golkotik jan eta edateko. Hori errazago lortzeko,komunikabideak bere intereserako erabiltzen ditu. Izanere, bere portafolioa gainean darama, beti, mundu guz-tiari bere istorioa kontatzeko eta egia dela erakusteko.Eta iristen den lekuetan, herriko kazetarien kontaktuaklortzen ditu, ahal duen guztietan berari buruzko artiku-luak lortzeko, Mutrikun gertatu den bezala.

Bestalde, Laranga aldean galduta ibili dela era aipatzendu, eta honen inguruan komeni da herritarrek jakiteaMutrikuko Udala hainbat saiakera egiten ari dela Laran-gan dagoen arazoari konponbidea emateko.

Kalaputxin kritika horiek ikusteak min handia eman digu,eta pentsatzen dugu, egokia litzatekeela honelakoberriak argitaratu aurretik nolabait kontrastatzea, hauda, egiazkoak diren edo ez argitzea.

Gutun honen bidez, mutrikuarrei ziurtatu nahi geniekeMutrikuko turismo bulegoaren lana herriari onura ekarri-ko dioten ekimenak martxan jarri, herriko ostalaritza etamerkataritza sektoreei lagundu eta kanpotik Mutrikuradatozen bisitariei herri honek dituen aukerak eta eskain-tzak eskura jartzea dela. Eta zerbitzu guztiz profesiona-la ematen dugula.

Marta Amonarriz Artano

Turismo teknikaria

Mutrikuko Udal Garapen Saila

Page 6: K141 bloga

Pu

ri -

pu

rix

an

6

elkarteabalea proiektuari eta portuko jarduerari atxikita

Balea Proiektua gorpuzten joan ondoren, 2011koapirilean sortu zen Balea Elkartea, Mutrikuko Udala,Debegesa eta Mutrikuko Arrantzaleen Kofradia era-gile izanik. Azken hilabeteetan eraldaketa izan duElkarteak bazkide pribatu berriekin elkarte pribatubezala eratuz. Balea Proiektuaren garapenean sek-torearen inplikazio zuzenagoa ahalbideratuko dueraldaketa honek, baita Portuko jarduera bultzatuere.

Balea Elkartearen helburuak:a) Balea Proiektuarekin erlazionaturik dauden gaiestrategikoen inguruko eztabaida eta lanketarakobilgunea izatea: artisau arrantza, akuikultura, itsasturismo-kirola eta kontserba industria.

b) Mutrikuko portuan kokatuta dauden enpresengarapena bultzatzea.

c) Mutrikuren lehiakortasunaren alde lan egitea,herrian lanpostuak sortzeko estrategikoak direnproiektuak identifikatu eta garatuz.

d) Mutriku lehiakorrago bat eraikitzeko beharrezko-ak diren baloreak sustatzea.

e) Kostaldeko beste herri batzuekin harremanetanjardun eta baita elkartearen helburuekin lerrotutaegon daitezkeen bestelako erakunde eta enpresapribatuekin.

f) Sustapen ekonomikorako beharrezkoak hartzendiren bestelako ekimenak gauzatzea.

Egun elkartea osatzen duten bazkideak:Rios Urrutia, Santi (Piper itsas tresna denda) Lehendakaria.Aguinaga Uriarte, Javier (Buceo Euskadi SL) Diruzaina.

Alberdi, Marian (Mutrikuko Arrantzaleen Kofradia)Idazkaria.Lekube Beristain, Noemi (The Basque way turismoenpresa) Bazkidea.Arreitunandia Lete, Koldo Mikel (Txirlatxo taberna)Bazkidea.Basterretxea, Gerardo (Arrain handizkaria) Bazkidea.Arreitunandia Ulacia, Serafina (Elenita armadorea)Bazkidea.Anacabe Goicoechea, Miguel Angel (NUBEI arma-dorea) Bazkidea.Arrizabalaga Urreizti, Eneko (Flish Gain Taberna)Bazkidea.Ulazia Arrizabalaga, Iñigo (Bar Puerto) Bazkidea.

Jose Rejok dinamizatzaile lana utzi zuenetik, AzaroFundazioko Maria Txakartegi ari da lan horretan.

Balea Elkartearen helburu orokorra 2014 – 2015erako:Itsasoa, arraina eta arrantzaren eremuan enpleguamantendu, 10 lanpostu berri sortu eta 3 enpresaberri martxan jartzea.

Balea Proiektuko lau ildo estrategikoen garapenabultzatuko da: artisau arrantza, akuikultura, kontser-ba industria eta itsas turismo-kirola.

Lan ildo orokor hauen baitan, beste xede edo ekin-tza zehatzagoak ere aurreikusten dira:

Page 7: K141 bloga

Pu

ri - pu

rixan

7

1.- Balea Elkartea martxan jarri eta dinamizatu:a) Sortze prozesua erabat formalizatzeko egitekodauden bide administratiboak burutu.b) Helburu eta aktibitateekin ados dauden elkarteki-de berriak integratu elkartean.c) Egoitza finkatu.

2.- Artisau arrantza berreskuratu eta dibertsifika-tu:a) Lan administratiboak: arrain lonjaren ustiapene-rako kontzesioa lortzea eta artisau arrantzaren sus-tapenerako arrain lonja abian jarri.– Kofradiaren aktibitatea berreskuratu.– Artisau arrantzan diharduen beste itsasontzi baterakarri Mutrikura. Azpiegitura mailan portu arran-tzale baten ikuspegia lortu. Aurten plan berezi batdefinitzen hasi.b) Formazioa eta enplegua uztartuko dituen progra-ma bat diseinatu eta kudeatu:– Diru laguntzak bilatu formazio hau artisau arran-tzako baliabideei eta ekintzaileen beharrei egokitutaegoteko.– Proiektua diseinatu artisau arrantzaren dibertsifi-kazioarekin lotuta eta baita ekintzaile bakoitzak izanditzakeen beharrei zabalik egonda.– Hezkuntzako eragileekin elkarlanean aritu: Onda-rroako Arrantza Eskola, Mutrikuko Akuikultura Esko-la, Lea-Artibai Ikastetxea, Hazi…

3.- Akuikultura esparruan proiektu ezberdinakabian jarri eta elkarlana bultzatu. Eraman beha-rreko ekintzak:

a) Ekintzaileen identifikazioa.b) Proiektu berrien azterketa, bideragarritasuna etapromotore talde eraketa jarraipen zehatza egiteko.c) Diru laguntzen azterketa eta kudeaketa proiek-tuak lehen urratsak emateko.d) Aurretik Balean aztertutako proiektuei ere promo-tore lan bilaketak egin.e) Udal Haztegirako lanak bideratu Udala eta Akui-kultura eskolarekin.f) GALPeko (Grupo de acción local pesquero) kideizan finantza iturri eta babesa lortzeko.

4.- Arrain manipulazioa, transformazioa eta arti-sau kontserba martxan jartzea ahalbideratu:a) Formazio proiektua diseinatu.b) Azpi-balorea duten arrainei balio erantsia eman.c) Elkarlana sustatu.

5.- Portuan itsas turismo eta itsas kirolen jar-duera ekonomikoa sustatu:a) Itsas turismoa bultzatu: jaien antolaketa, produk-tuen dastatzea, San Pedro Eguna berreskuratu…b) Itsasoarekin erlazionatuta dauden kirol jarduerengarapena sustatu.

Balea Elkartea zabalik dago arrain transformazio,akuikultura, artisau arrantza, itsas turismoa, itsaskirol edo eta portuarekin loturiko beste edonolakojarduera nahi duen ekintzaileei laguntzeko eta eurenproiektuak ahalbideratzeko. Kontaktua: [email protected]

Page 8: K141 bloga

8

Bi

hit

zeta

n

SAN PEDRO EGUNA, BERRIRO ERE, BIZIRIKMutriku bezalako herri arrantzale baten San Pedro Egu-nak bere presentzia izatea lortu nahi izan du Balea elkar-teak. Aurten ekin diote bideari, udaletxearen laguntzare-kin, eta egun berezia izatea lortu dute. Horrelako ekime-nen atzean, lanpostuak sortu eta daudenak mantentzeada lortu nahi dutena. San Pedrotan, gainera, Mutrikukberea duen historia ez galtzea lortu nahi izan dute. “SanPedro arrantzaleen eguna da. Hainbat izan dira itsasoangaldu diren herritarrak eta haiek ere gogoan hartu nahiizan ditugu”. Horretarako Jabier Basterretxea Txordo-renbilketa lana jarri zuten herritarren eskura. Horretaz gain,oroimen hori gordetzeko herritarren artean inkesta batere zabaldu dute. Oraindik ere iritzia agertzeko aukerabadago: paperean, turismo bulegoan eta udaletxekoharreran; internetez, mutrikukoudala.net webgunean.

Page 9: K141 bloga

Bi h

itzetan

9

KIROL PORTUA, INAUGURATUTA Kirol portua ofizialki inauguratu zuten EuskoJaurlaritzako ordezkariek uztailaren hasieran.Pozik agertu ziren ur eta argindar sistema berri-tzailearekin: bakoitzak bere kontsumoaren ardu-ra izango du, eta horren arabera ordainduko du.Udalean, ordea, etorkizunerako baliagarria izandaitekeela sinisten duten arren, horren aurrekolanik badela azpimarratu nahi izan dute; esatera-

ko, dikea amaitzea.

ERREMENTEIXA ETA KOMENDUA, ERALDAKETA PROZESUANAparkalekuak eskaintzea batetik, eta bestetik,irisgarritasuna hobetzea. Hori da, Kantera-tzean eta Errementeixan egiten ari direnobren helburua, hurrenez hurren. Kanteratze-ko 58 aparkalekuak Malenen aurretik zabalikegongo dira. Errementeixako eraikinak botaeta ingurua hutsitu dute. Orain urbanizazioari

helduko diote.

EUSKO IRUDIAK HERRITARREK HERRITARRENTZAKO EGINDAKO IKUSKIZUN BIKAINA Eusko Irudiak. Hori zen Bandaren udako kontzertuakaurten zuen izena. Bertan, ordea, banda ez ezik, txis-tulariak, akordeoijoleak, herriko lau koroetako kideak,dantzariak… batu zituen. Zuzendariak berak esan zuenbezala, herritarrek herritarrentzako egindako ikuskizu-na izan zen. Eta bertan bildu zirenek baieztatu ahal

dezaketen bezala, ikuskizun zoragarria eskaini zuten.

SOKATIRAKOAK EUSKAL HERRIA

IZENAREKIN ARIKO DIRA NAZIOARTEANUrte luzetan Euskal Herria bezalalehiatzeko eskubidearen alde lan eginondoren, azkenean ere, lortu dute.Aurrerantzean, nazioarteko lehiaketa-ten nazio bezala tira egiteko BasqueCountry izenarekin parte hartu ahalizango dute sokatiralariek. Herrikosokatira taldekoek poz handiz hartu

dute albistea.

BERTANek WEB ORRIALDEA AURKEZTU DUBertan, Mutrikuko Merkatarien Elkarteak, garai berrietara mol-datzeko helburuari jarraituz web orrialde berria ireki du, “Onlinegaude” lelopean. Web guneak elkartearen inguruko informa-zioa eskaintzeaz gain, elkarteko kide diren zenbait komertzio,jatetxe, taberna nahiz zerbitzuetako profesionalen ingurukogunea du. Nahiz eta egun 49 elkartekide izan, hasiera batetan30 bat komertzio inguruk osatzen dute webguneko atal hau. “Iahiru hilabetetako lana izan da eta elkartekide guztien informa-zioa jaso, diseinu erakargarria egitea eta dena koordinatzeazaila izan da, hala ere denbora gutxian elkartekide guztieninguruko datuak betetzea espero dugu” gehitu du Inhar Mutio-

zabal, Bertan elkarteko estrategia eta diseinu arduradunak.

Page 10: K141 bloga

Giz

art

ia

10

JAIXETAN ERE GUREKINNAHI ZAITXUZTEGU!Aurtengo Malenak ere iritsi dira eta urterobezela hainbat herritar falta zaizkigu ondo-an. Urteak joan eta etorri baina urtero hu-tsune berdina. Aurten zorionez, berri on bat badugu eta mutrikuar bat gehiago egongo da gurekin Malen jaiak ospatzen,Arrate Urreisti iheslari politiko ohia.Arrate Urreistik Mutrikutik ihes egin beharra izan zuen bere familia, lagunak, bikotekidea eta herri honeki-ko konpromiso ezberdinak atzean utzita. 27 urte pasa behar izan ditu sasi muga baten atzean baina ego-era latz honetan indarrak batu ditu bere ideiekin aurrera jarraitzeko.Lexuri, Irantzu, Orkatz, Iker eta Agurtzane antzerako egoeran ditu Espainiar estatuak espetxe desberdi-netan sakabanaturik, dagozkien eskubideak zapalduz eta beraien familiak eta lagunak, 40 minututakobisita egiteko 6, 8, 10 edo 12 orduko bidaiak egitera kondenatuz.Beraz, gure aldarria ematera gatoz: sakabanaketarekin amaitu, giza eskubideak bermatu, gaixo larriaketxeratu, 3/4nak beteta dutenei kaleratze baimenak errespetatu.Hau guztia aurrera eramateko mutrikuarrei eta gizarte osoari deia luzatzen diegu bakoitzak ahal duen neu-rrian bere alea, bere ekarpen txikia egiteko, herritarren indarra erabiliz gure aldarria lau haizetara zabal-duz ahalik eta azkarren guztiak etxean eta libre egon daitetzen.Euskal preso eta iheslari politikoak etxera orain, libre eta betirako!

Agurtzane Delgado IriondoC.P. AlboloteCtra. Colomera, km16.518080 AlboloteGranada

Orkatz Gallastegi SodupeIker Beristain UrizabarrenaC.P. CastellonCarretera de Alcore, km 1012006 Castelló de la PlanaCastellon

Lexuri Gallastegi SodupeC.P. Fontcalent03113 Alicante

Irantzu Gallastegi SodupePuerto IIICtra. de la Rivera, s/n21610 Huelva

IDATZI nahi badiezu:

Page 11: K141 bloga

11

Aisia

ldia

ESKERRIK ASKO

TXANTXANGORRIREN

PARTETIK!

Aurten ere pasa dira Udatxiki eta Udabentura etahonekin batera zuen etxeko txikiez gozatzekoaukera paregabea izan dugu. Guztira 222 umeinguru animatu dira aurtengo udan gurekin hainbatabentura bizitzera. Guretzat plazer handi bat daberaiekin batera umeetako garaiak bizitzea etaberaien hazkuntza prozesuko parte izatea.

Gainera, asko poztu gara herrira iritsi berri direnbiztanle berriek gu hautatu izanaz, horrela haienintegrazioko parte bilakatuz. Gure helburuetakobat, umeak gustura eta maitatuak sentitzeaz gain,euskara bultzatzea da. Euskaraz ez dakiten horieilaguntzen saiatzen gara, euskaraz hitz egitera bul-tzatuz eta haiek ulertu dezaten edozein baliabideerabiliz. Beraz, hauen aurre pausuan parte izateaplazer handi bat da guretzat.

Honez gain, eskerrak eman nahi diegu abenturahonetan, gure alboan laguntzen egon diren guztihoriei, aurten ere herriko hainbat pertsona etaelkarterekin elkarlanean aritu baikara, beraz gure

eskerrik beroenak eman nahi dizkiegu guzti hauei.Batzuekin aurreko urteetan ere ibili izan gara lane-an eta asko pozten gara, urtez urte beraien babesaeta laguntasuna izateaz, beraz eskerrik asko; Goi-zeko Izarra eta Institutuari beraien instalakuntzakuztearren; Ibiri baserriari beraien pottoka gabe SanFermin eguna ez baitzen berdina izango; HerriKiroletako taldeari haurrei bertoko kirolaren berriematearren; Sorgin Errekari...

Baina badira, aurten lehen aldiz gurekin batu dire-nak ere, hauei ere eskerrak eman nahi dizkiegu,eta hurrengo batean ere zuekin elkarlanean aritzeaere gustatuko litzaiguke; Goienetxe baserriari; Arri-zabalagari; Imanol Lekunberri, Ander Egaña etaAnder Urrosolori “slackline” kirolaren berri ematea-rren haurrei; Kostola baserriari; Poterori ogia egitenirakastearren; ...

Eskerrik asko guztioi, esperientzia polita izan dazuekin eta umeekin batera udara honetan gozatze-ko aukera izatea. Amaitzeko, uda luzea denez, eta eguraldia petralxamar aritu daitekeenez, haurrentzako eskulanbatekin uzten zaituztegu, gure blogean dago ikus-gai: http://txantxangorriaisia.wordpress.com/

zuen gustukua izango delakoan agurtzen gara. Besterik gabe, ondo ondo pasa Malen jaixak!

Page 12: K141 bloga

12

XABIER BASTERRETXEA“TXORDO”Mutriku dastatzeko beharra nuen

Badira aste batzuk gure artean dela. Bost urteegin ditu Paraguaiko Asuncion hiriburuan. Eus-karaz arin ibili arren bertako doinua eta hitzaknoiznahi ateratzen zaizkio. Irailean da bueltatze-koa Encarnacion hirira. Bertako bat gehiagosentitzen da.

Mutrikuren falta sumatuko zenuen…Bai. Lehenengo hiru asteetan ez naiz gel-ditu ere egin, hara eta hona ibili naiz.Hemengo mendiaz eta txokoez gozatzen,sentitzen nuen hemengo airea arnastekobeharra.

Zergatik Paraguai eta ez besteherrialde bat?Hamabi bat urte dira Paraguai ezagu-tzen dudala, neska laguna izan nuenparaguaitarra. Garai hartan Zarautzenmundu mailako uretako motorren lehiaketaegiten zen eta urteko batzarra Brasilen egin zen. Nihara joan nintzen nire bazkidearekin eta bidaia pro-bestuz nire laguna bisitatzera joan ginen Paraguaira.Orduan txunditu nintzen erabat herrialdearekin. Aldebatetik oso birjina iruditu zitzaidan, naturaren indarraitzalezkoa da. Ur asko dago, errekak izugarriak dira,itsasorik ez izan arren uretako ekitaldi ugari egitekoaukera ematen dutenak. Paraguaik 6 milioitik gorabiztanle ditu, eta Asuncion hiriak 600 mila inguru, ez daoso herrialde handia.

Zerk deitu zizun arreta?Paisaia izugarriak, dena berde-berdea da, baina bere-ziki bertako jendearen apaltasunak ikutu ninduen. Biz-tanleen gehiengoa oso jende pobrea da baina daukangutxi hori ere zurekin partekatzeko prest dagoena.Jendearen arteko harremanak sendoak dira. Edozei-nekin ahal duzu hitz egin edo terere-a hartu. Terere-abertako infusioa da eta ia mundu guztia ibiltzen daterere termoarekin eta hori hartzeko biltzen dira berri-keta luzeak tartean. Hemen kafea hartzeko gelditzeabezala da. Nahiz eta ezezaguna izan gonbidatzen zai-tuzte koadrila hauetara, euretako bat zara.

Badute Euskal Herriaren berri?Askok ez eta dakiten horiek ez dute sakoneko egoeraezagutzen baina galdetzen didate eta nik ematen diz-kiet azalpenak.

Zein ezaugarri aipatuko zenizkiguke?Nekazari giroa da nagusi. Arroza eta soja ekoiztendute. Indar handia du abelzaintzak, haragia da eurendiru iturri garratzitsuenetako bat. Bestalde, hainbesteibai eta erreka dituenez ugariak dira presak. Hortikekoizten duten energía izugarria da eta saldu egitendute. Itzalezko bi presa dituzte, bat Argentinarekinegindakoa eta bestea Brasilekin egindakoa, hau omenda munduko handiena. Honekin dirutza jasotzen du. Esan bezala asko dira pobreak eta gutxi aberatsak.Ertaineko klasea orain ari da sortzen hirietan. Izaera

Kare

nka

Page 13: K141 bloga

13

oso alaia dute, beti txantxe-tan egoten dira, txistea edoze-ri ateratzen diote. Euren bizi-tzeko filosofia gustatzen zait;momentua bizi dute ez duteetorkizunean pentsatzen. Haudaukat, ez daukat gehiagoren beharrik, beraz ez dutlan gehiago egingo beharrik ez dudalako. Ez dagohemengo kontsumismorik eta ez dute estresik ezagu-tzen.

Nik gustuko lana daukat eta hori da niretzako bizi kali-tatea. Ez dut aberastasunik edukiko baina nirearekinondo bizitzen ikasi dut. Hasiera ez zen erraza izanbaina denbora ez da alferrik pasa eta esperientzia damaisurik onena. Markatutako helburuak lortzen arinaiz eta pozik nago. Ia bi urtez egon nintzen telebista-rako programa bat egiten eta horrek lagundu zidanParaguai benetan ezagutzera. Egun jarraitzen dut uretako motorren munduan, lanaeta zaletasuna bat egiten.

Bertako bizimodua nolakoa da?Honekin ez dauka zer ikusirik. Osasunaren kontuagaizki dago. Ez baduzu dirurik izorratuta zaude. Ospi-talera sartuta lehenengo galdera egoera ekonomikoa-rena izaten da. Dirua baduzu aseguru pribatua izangoduzu eta ez dago arazorik, hala ez bada hor konpon. Hezkuntza ere ez dago hobeto. Eskola publikoa bada-go baina hala holakoa da. Familia pobreetako umeaskok lana egin behar dute dirua eramateko etxera.Kotxeko kristalak, oinetakoak garbitzen… ahal denaegiten.

Emakumearen egoera?Gizona erregea bezala bizi da. Irabazten duenetik zati

bat etxean uztendu eta handiena

berarentzat da,berak bere lagunekin xahutzeko.

Auzo pobreetan gazterik gelditzen dira haurdunneskak eta mutilek ez dute ezer jakin nahi. Emakume-ak darama etxeko martxa. Dena den, ematen du ema-kume mugimenduak hasi direla indarra hartzen etaemakumeak jabetzen hasi dira euren egoeraz.

Hizkuntza…Guaraniera da bertako hizkuntza ofizialetako bat gaz-telaniarekin batera. Jende gehienak ezagutu arrenherrietan egiten da batez ere. Zaila iruditzen zait ikas-teko baina hitz batzuk esaten ditut.

Zer klima duzue?Tropikala oso. Urteko hamar hilabetetan 30 gradutikgora. Euria egiten duenean zaparrada izugarria izatenda baina handik gutxira berriro eguzkia. Orain udazke-na da, eta uztaila-abuztuan negua. Neguan hamar batgradura edo jeisten da, hezetasun handia dago, horibai. Ondo eramaten dut klima hau, ohitu egin naiz. Urasko edaten dut eta honela egiten diot aurre beroari.Nire helburua urte osoan udan bizitzea da. Hemengoudaberria-uda hemen pasa eta hangoa han. Eguneroeguraldi ona. Bi erropekin eta txankletekin ez dut bes-terik behar.

Jan kontuak?Okela asko jaten da, barazkia oso gutxi, arraina iabatere, frijitu asko, jendea nahiko gizena dago. Jankontuak ondo eramaten ditut, entsalakak, pasta…hemen bezala jaten saiatzen naiz. Noizean behin ere jasotzen dut amak bidalitako pake-teak, eta festa izaten da haiek partekatzea lagunekin.

Page 14: K141 bloga

14

EUSKARAK EGITEN GAITU EUSKALDUN etaez beste ezerk, ez non jaio garen, ez gure azala-ren koloreak, ez zortzi abizen euskaldunek, ez!Euskaldun egiten gaitu gure uneoroko erabakiak,hautuak, euskaraz jardun ala erdaraz. Norbera-ren jarrera, gure esku dagoena eta ez beste ino-ren esku. Ez dezagun politikarien, erakundeeneta abarren esku utzi, erabakia gurea da.Gure aiton amonen garaian naturala zen Mutri-

kun euskaraz jardutea. Gaur egunkontzientzia apur bat izan behar dugueuskaldun izateko, oso erraz pasa-

tzen baikara hizkuntza batetik

bestera, gehienetan euskararen kalterako. Era-man dezagun euskara etxetik plazara eta plaza-tik etxera, guk ez badugu egiten inork ez duela-ko egingo.Kezka pitxin bat baduzu gai honen inguruan etorzaitez Luardora irailaren 20 eta 27an, goizeko11:00etatik eguerdiko 13:00etara, bertan Arnas-gune tailerra izango dugu eta.

ZER DIRA ARNASGUNEAK?Euskara “bere kabixan” sentitzen den eremua(herri, ikastetxe, lantegi…). Inork xaxatu etaeraso gabe “etxeko jaun/andere” sentitzen deneremua.

ZER HELBURUREKIN EGINGO DUGU TAILERRA? Euskarak gure herrian “bertan goxo” egotekodauzkan arazoak identifikatzea.Ondoren, orain arte daukaguna zaindu etahobetzeko eman beharreko pausoak argitzea.Ahal izanez gero herritar taldea aktibatzea aurre-ra egin ahal izateko.Animatu zaitez! Denon beharra dugu eta!!

Gurekin harremanetan jartzeko: [email protected]

Eu

sker

ia

HAMAIKA AMETS HAMAIKA URRATS

Euskera praktikatu nahi/behar duenarentzat.Mutrikun mintzapraktika antolatzen degunbitartian, badago beste aukera bat ordenagailu bidez praktikatzeko.

Zer da Mintzanet? Euskeraz hitz egiteko aukera bat da, etxetik irten gabe eta doan. Horretarako, www.mintzanet.netwebgunera jotzea besterik ez!

Zer egin behar da parte hartzeko?Izena eman, webgunean sartu eta "prest" botoia sakatu.Galdetegia bete eta segituan esango dizute zein dan zure bikotea. EUSKERA AHOTAN, UDAKO OPORRETAN!

Page 15: K141 bloga

15

Histo

rixa

Gure errotak

Saint Gerons errota

Saint Gerons errota, Mendaroko Azpilgoeta auzoandago. “Gure errotak” izeneko atalera ekarri dugu,sasoi batean Azpilgoeta Mutrikuko auzoa izan zela-ko. 1983. urtean sortu zen Mendaroko udalerria.Deba ibaian ezker-eskuin Azpilgoeta eta Garagar-tza auzoak daude, lehenengoa Mutriku izan zen,eta bigarrena berriz Elgoibar.

Errota hau oso berezia da: txokolate-alea (kakaoa)ehotzen du. Enrikenekua etxean dago (lehen Kate-koa esaten zioten), elizatik nahiko gertu. Errotan,errodillo batek kakaoa zapaltzen du, harri berobaten gainean. Beraz, errota honek, ohiko ur-erro-tek ez bezala, alea zapaldu egiten du, ez du txiki-tzen harriaren kontra.

Antxon Aguirre Sorondok 1985ean argitaratu zuenartikulu interesgarrian errota honen funtzionamen-duari buruzko hainbat datu jaso zituen: “Los choco-lateros de Mendaro” (Eusko Ikaskuntza).

Lehen errotaria, 1859an Mendaron jaiotako JuanMaria Saint Gerons izan zen. Badakigu, 1890 ingu-rurako Juan Mari txokolategilea zela lanbidez.Semeak, Pedro Martin Saint Gerons-ek (Mendaro,1905), aitaren lanbideari eutsi zion. Geroago, urtebatzuetan, errota geldi egon zen, eta makineriaguztia hondatzekotan egon zen. Zorionez, SaintGerons familiak lanbidea berreskuratzea erabakizuten, eta gaur egunera arte errotaren makineriaeta denda ezin txukunago kontserbatzen dituzte.

Labur-labur, kakaoa ehotzeko prozesua azaldukodugu. Kakaoa errotan eho aurretik pausu batzukeman behar dira. Lehenengo eta behin, alea sail-

katzen da eta eduki ditzakeen zikinkeriak kentzenzaizkio; gero, ale horiek 130 º C ingurutan erretzendira, eta ondoren azala kentzen zaio. Errotara era-mateko unea heldu da. Kakao-aleak toberara botaeta errotara jausten hasten da, goiko harriaren erdi-tik. Harria, Igeldoko hareharria da. Harriaren azpianegurrezko 3 errodillo edo arrabol daude, arte egu-rrez egindakoak. Horiek zapaltzen dituzte aleak.Errodilluak aldian-aldian aldatu behar izaten dira,higatzeaz gain kakaoari zapore txarrik ez emateko.Gaineko harriak errodilluak mugitzen ditu eta eurengainean presioa egiten du.

Hasiera batean, errota asto baten indarrez mugi-tzen zen, baina gero, 1902an, Bosch markakomotor elektriko alemaniarra jarri zioten. Motorrakgaineko harria mugiarazten zuen korrea sistemabaten bidez. Aipatzekoa da, motor hori izan zelaMendaroko lehenengoa.

Azpiko harria, labe txiki baten bidez –sutegixa–bero-bero mantentzen da. Horrela, ehotako kakaoaurtu egiten da. Sortzen den ore edo masa, azpikoharriak daukan kanpoko aldeko kanalera mugitubehar da. Urtutako kakao hori azukre konpuru jakinbatekin nahastu behar da, baita bestelako osagaie-kin ere txokolate mota ezberdinak lortu nahi badira.Azukrearekin nahastutakoan bigarrenez ehotzenda, errotan bertan, hobeto nahasteko eta fin-fingeratzeko.

Hau da Saint Geronsen, txokolate normala egitekoerabiltzen zen proportzioa: %42 kakaoa, %56 azu-krea eta %2 irina. Txokolate estra egiteko ez zutenerabiltzen irinik.

Javi Castro eta Josu Larrañaga

Page 16: K141 bloga

16

Lan

gir

uan GURUTZE

GORRIA“Ezinduentzako lagundutakozerbitzu berri bat eskaintzen

dugu aurten”

Udara gerturatzen hasten denean, beti ikustenditugu Gurutze Gorrikoak gure hondartzetan.Izan ere, guztion segurtasuna eta ongi-izateadute helburu. Aprobetxatuz oso hurbil ditugunpertsonak direla, eta tartean Mutrikuar bat erebadugula, hain zuzen ere Eneko Lizardi (1989),beraiengana hurbildu gara haien lana hobetoezagutzeko eta Gurutze Gorriak ematen duenlaguntzaren berri izateko.

Nolatan Gurutze Gorrian?Betidanik iruditu zait lan interesgarria, baina, egiaesan nire amak xaxatu zidan lan honetan haste-ko. Berak Erizaintzako ikasketak egin ditu Onda-rroan eta Gurutze Gorrian lanean ziharduen lagunbaten bitartez, ikastaroei buruzko informazioaluzatu zidan. Sorospen ikastaroko lehendabizikourratsak Ondarrun egin nituen eta bigarren zatiaZarautzen. Azken honetan, uretako sorospenikastaroa egin nuen. Behin ikastaro horiek egineta titulazioa jasota, hiru urterako baliogarria izan-go zaizu hondartzetan lanean jarduteko. Jarraitunahi izanez gero birziklatu egin beharko zinateke.

Ikastaroak egiteko, ikasketak eginak izateaeskatzen al da?Ez, mota guztietako jendea etor daiteke. Nik Eus-kal Herriko Unibertsitateko Informatika ikasketakegin ditut eta ez dauka lan honekin inolako lotura-rik. Ikastaroetan ikasten da behar den guztia,ondoren lanean hasi nahi izanez gero, norberakbere kurrikulumna aurkeztu behar du lana esleitu-

ta duen erakundeari; Mutrikurako,Debako Gurutze Gorrian eskakizunaegin nuen. Eskaera egiten duten guz-tien artean, hautaketa bat egiten duteeta frogatxo batzuk pasatu behar izatenditugu, alde batetik azterketa teorikoaeta bestaldetik azterketa fisikoa (igeri-keta, lasterketa, erreskatea eta erreani-mazioa). Azkenean, begiraleek zuremailaren arabera hautatzen zaituzte.

Mutrikun zenbat sorosle zaudete?Bederatzi lagunek osatzen dugu soros-pen taldea, ni bakarrik Mutrikuarra. Iazbi Mutrikuar egon ginen taldean. Nire lehen urtea izan zen sorospenlanetan eta hasiera batean nahiz etaarraro xamar sentitu, oso gustura aritunintzen; esperientzia polita izan zen.

Zein da zure lana? Zein ekintza egiten ditu-zue?Denboraldia hasi aurretik taldean elkartzen geraantolakuntzari buruzko puntu guztiak azaldu etaondo lotzeko. Ondoren, lanean hasten gareneanberebiziko garrantzia dauka gure arteko koordina-zioak; lanean gaudenen artekoak eta baita gurearduradunekin mantentzen dugunak ere.

Beraz, taldean lan egitea oso garrantzitsuaizango da ezta? Garrantzitsua ez, derrigorrezkoa. Egunero etamomentu oro gaude elkarren berri jasotzen, ezin-bestekoa da.

Nola antolatzen zarete? Mutrikuko hondartzarako, hau da, guk lehenengoplaia bezala ezagutzen dugun zonalderako hirulagun gaude izendatuak; horien artetik bi lagunpiztina berriaren ondoan kokatzen dira (batadorrean eserita eta bestea oinez), inguru hau kon-trolatzeko asmoz. Hirugarrena piztina zaharrarengainaldean kokatzen da. Saturrarango hondartzarako ere beste hiru lagundaude izendaturik. Hango antolakuntza ezberdinada.

Page 17: K141 bloga

Lan

giru

an

17

Udarako ordutegia…Gure ordutegia ekainaren 15etik abuztuaren 31ra,11:00etatik 19:00etara izango da, hala eta guztiz,goizeko 10:30etan biltzen gera, hainbat gauzaegin behar izaten baititugu; botikinaren egiaztape-na, ingurua nola dagoen aztertu, prentsakoekinhitz egin … dena antolatua dugunean gure lanaongi egiteko prest gaudela esango genuke.

Aurten zerbitzu berri bat ere badaukazue… Bai. Ezinduentzako lagundutako bainua eskain-tzen dugu, horretarako bereziki prestatutako aulkiflotagarri bat erabiliz. Asteazken eta larunbatakdira zerbitzu hau eskaintzen dugun egunak. Aldezaurretik, gurekin kontaktuan jarri daitezke; ordubat erabaki eta guztia prestatu ahal izateko. Nahi duenarentzat, hau da gure telefono zenba-kia, 671 620 086 .

Zerbait berezirik gertatu al zaizu? Gure hondartzak nahiko lasaiak direla esangonuke, baina horrek ez du esan nahi ezer ez denikgertatuko; beti adi egon behar gara. Iaz piztina ondoko harri-botean ahuntz bat ager-tu zen, erdi ustelduta eta tripak kanpoan zituela.Jendearen zalaparta zela eta, konturatu ginenzerbait gertatzen zela. Uretatik atera behar izangenuen eta zakarretara bota.

Ikusten duzuen bezala denetarik egin behar da.

Sorosle lanetan jarraitzeko zerbait ona badulan honek! Lan honetan asko ikasten da. Momentu gogorre-tan erantzuten ikasten duzu eta jendearekinharremanak nola eraman, nola tratatu… lan hone-tan jendeari laguntzeko gaude, kasu honetanMutrikuarrei laguntzeko nago; gure helburua horida eta pozik egiten dudan lana da.

Animatuko al zenuke jendea sorosle izatera?Bai noski! Lehen sorospen ikastaroak edo behin-tzat minimoak ikastola edo ikastetxeetan erakutsibeharko lirateke. Formakuntza hauek edozeinen-tzat dira aberasgarriak. Dena den, sorosle izateaaktiboki jendeari lagundu nahi izatea eta itsasoagustatzea kontuan hartzeko faktoreak dira.

Zer eskatzen diezu hondartzara joango direnei Alde batetik errespetua; esaten ditugun gauzaketa jarrita dauden arauak betetzea ezinbestekoada. Eta bestaldetik, gertutasuna; gu jendearilaguntzeko gaude eta galdezka edo laguntzaeske batzuk etortzen badira ere beste batzuk, lo-tsagatik edo beste arrazoiren batengatik, atzerapausua egiten dute. Ingurukoen gertutasuna etaesker ona asko apreziatzen dugu.

Page 18: K141 bloga

I. ANAIARTE GUTUN LEHIAKETA: 2. SARIAEuskadiko herri txiki batean,neska txiki bat bizi zen oso pozik, bere etxetik itxasoa hurre zegoen, eguraldi txarra eta ekaitza gogorjotean bere etxeraño igotzen ziren olatuak, amak lehio guztiak ondo itxitzen zituan, zirrikitxo guztiakohialakin, baña hala ere ura barrura sartzen zan. Bazegoen haitz bat, itxaso txokor batean Santakarradeitzen ziotena, oso polita borobilla zan eta neguan kalatxoriz beteta egoten zen. Txalopa-mutilak likiaipintzen zuten harrapatzeko, eta gero jaten zituzten taberna batean.

Bazan bere etxepean gizon bat, oso berezia herrian, asko maite zutena, haren esaerak ondo gogoanditut oraindik, erdera mordolluan esaten zituan, baña egi borobillak gaur eguneako : “El que es ladrón notiene conduta” , “Si hai hai sino hai isorrai” .Orduan pelotariak modan zauden, orain futbolistak bezala; galtza zuriakin, ibiltzen ziran; gizon berezihorrek eta bere esaera xelebriak barre algara galantak ateratzen zion jendeari, eta pelotariak ondozakiten hori guztia , orduan etortzen ziran bere lehio azpira berari adarra jotera, baña han sortzen zangiroa sekulakoa izaten zan, batek lehiotik eta besteak kaletik alkarri esaten ziotenak, jendetza batzenzuten. Azkenean, danakin joaten zen bazkaria jatera herriko jatetxe onenea, hamaika langosta ederjaten zituan iñon kontura, herrian zeuden jauntxo batzuk bera zaukaten laguntzat, oso estimatzenzuten berezia bait zen.

Eskolako sasoia iritsi zitzaion eta eskolan lekaiñakin ikasketak egin zituan. Orduan dena erdera zaneskolan, nahi ta nahi ez erdera ikasi behar zan, eskolako giroa etzan batere atsegiña, kaskarrekogalantak ematen zituzten egurrezko txaskarekin. Hala ere, poliki poliki ohitu beharra zegoen. Eguenarratsaldean eskolarik etzan egoten, beste egunetan ordu bete eukitzen gendun jolasteko, soka-sal-tuan edo, selemietan ibiltzen giñen.Maiatzean Ama Birjiña agurtzen gendun txandaka, aingeru jantzita, baita ere eliza garbitu beharrazegoen, kapillan gordetako ardaua meza emateko egoten zen, eta danok tragotxo bat eraten gendun,oso goixua izaten zen.

Zazpi urtekin, Jauna hartzeko garaia, orduan nola udaberria izaten zen, arrantzaleek antxobia ugariekartzen zuten, baña erropa berririk egiteko dirurik ez zegoen eta antxoa buru-kentzea eskabitxa joanbeharra egoten zen, batzuk txikiak ziren eta mahaira ez ziren iristen, orduan harri haundi bat egotenzen antxobia zegoen tokira iristeko. Hori bai, gero diruakin erropa dotoreak egiten zituzten.

Bazegoen beste gauza bat, goizaldean izaten zan, gizon batek dihar haundi batzuk egiten zituan, etaoso beldurtzen nitzan, zerbaitekin joten zituan paretak eta zarata haundia ateratzen zuen, deiadarkaibiltzen zan, gero jakin nuen señerua zakola izena eta, eguraldiaren berri ematen zuela, oso ikaragarrianiretzako.

Besterik gabe bukatzen det eskutitza nere euskera mordolloan baña, beti pozik,ez dut euskera idazten ikasi baña borondate guztiakin aldedana egiten dut.

Agur bero bat,Atxili Egilea: Feli Larrañaga

Page 19: K141 bloga

Hezk

un

tza

19

Maitasuna

hegoak ebakitzerakoanOraingoan ez dugu proposamenik jaso, jada buruaudan eta disfrutatuko dituzuen festetan baituzue,beraz, gure irudimena aske utzi dugu eta ondokogaira jo dugu gure kideetako batek orain dela gutxiikusitako film baten harira.

Askotan ikusi dugu “hegoak ebakitzearen” metaforaaskatasuna mugatzearen metafora bezala, MikelLaboaren kantu ezagunean agertzen den bezala.Ordea ildo horretatik jada lanketa asko egin da etaguk beste aspektu bat jorratu nahi genuen.

Biktima izatearen abiapuntua hartu eta hortik aurreraegin ditzakegun pausuen gaineko gogoeta egin nahigenuen. Izan ere, gure sekreturik handiena edotakutunik preziatuena gupidagabeko maitale batenesku galdu dugula sentituko bagenu, zer egingo genu-ke guk?

Ez dugu autore handietara joko, baizik eta gure gogo-eta txikietara. Askotan ikusten dugu 3 “fase” banadaitezkeela; gehienetan kronologikoki ere horrelaematen direnak: biktimaren fasea, gorroto enkista-tuaren fasea eta orria pasatzearen fasea. Tamalez,ohituegiak gaude lehenengo bietara eta oso gutxiahal den mailan adiskidetzearen prozesura. Gainera,egungo hainbat diskurtsok eta logikak are zailagobilakatzen dute helburu hau, ezinbestekoa burutzendena, adibidez, apurtutako bikoteak bere kargu per-tsonak dituenean (seme-alabak kasu).

Gure izaerak ezinbestean eramango gaitu hiruretakofase bat gehiago “disfrutatzera”, fase hauek disfru-tatzen direnik esan badezakegu. Alegia, gure izaerak,fase baten edota bestean ainguratzera eraman gai-tzake. Adibidez, dependentzia harremanak sortzekojoera badut, seguruenik, biktimaren fasetik irtetekozailtasunak izango ditut edota, besteak gorrotatzeanbabes bat ikusten badut, bigarren fasean geratukonaiz.

Ordea, ez dugu pentsatu behar segituan “orria pasa-tzearen fase”-ra iristeak konfliktoaren dolua ondoburutzen ari garela esan nahi duenik, agian bestearenerruduntasuna ukatzeko joera baitugu (gure buruaaldi berean mesprexatzen dugularik, ez baitugu ustetratu onik merezi dutenik).

Beraz, horrelako egoeratan jausterakoan, hauek egu-nerokoak izanda (eguneroko eztabaidak baina emo-zionalki inplikatzen gaituztenak) edota konplikatua-

goak direnean (adibidez, haustura gatazkatsu baturteetako harreman baten ondoren), ez legoke gaizkigure buruan abisu argi batzuk piztu eta gure senti-menduei balazta bat ezartzea.

Ez zaituztegu sentimenduak alde batera uztearensegadan jarri nahi. Hori irreala bailitzateke. Baizik eta,sentimenduetan murgiltzeko momentuak bilatuz etagure minak sakonki landuz, hauen irrazionaltasunazkontziente izatea eta, beti ere, gure eraikuntza gisaikustea. Hau da, besteak gure sentimenduak eragitendituela dioen sinesmenetik aldentzea.

Honetarako, bestea errudun bilakatu nahi dugunbakoitzean, pentsa dezagun: kontrako guztia egingobalu ere gaizki sentituko nintzateke? Orduan, agian,nik berarekiko dudan jarrerak kondizionatzen nau etaez naiz nor bere ekintzak epaitzeko. Nire sentimen-duetan zentratu eta hauek ematen dizkidaten onuraeta zailtasunen arteko balantzak eginik lortzen ditu-dan emaitzen arabera joango naiz nire jarrera eralda-tzen.

Bigarrenik, pentsa dezagun zeintzuk diren ere gureharremanen artean fase desberdinetarako hobekiendatozkigun pertsonak. Batzuk gure biktima paperaazpimarratu nahi izango dute, beste batzuk gorrotoatresna modura erabiltzearen abantailaz hitz egingogaituzte,… baina bereziki, bidaian zehar, gure egoeraorekatzeko guztiz lagungarriak izango diren inpartzia-lak izateko gai diren pertsonak eta horietaz ingura-tzea.

Ezin dezakegu ukatu sentimendu negatiboak (tristu-ra, gorrotoa,…) egoeraren arabera lagungarriak etalogikoak izan daitezkeela, ala, psikologian esaten denbezala “egokitzaileak”. Ordea, gure esku bakar bate-kin manten dezakegun urez betetako edalontzi batenitxura har dezakete: momentu baterako ez dira arazo,denbora luzez mantendu ezkero mingarriak izatenhasten dira eta etengabekoak bilakatzerakoan ezeregitea galarazten gaituzte, gure bizitza horren inguru-ko etengabeko gogoetan bilakatuz.

Beraz, badakizue, gainean dugun uda guz-tiz disfrutatzeko: bota edalontzia eta eraikihego berriak!

[email protected]

Page 20: K141 bloga

XABATZorionak 3 urtehaundi uztailaren25ean. Muxuakatxona eta amo-nak.

MARKELZorionak ekainaren17an. Extekodanon izenean etabereziki Aimar etaEñautek.

ERAIZEMatxo potoluakamona Juanita-ren izenian 3urte haundibetetzen dituzu-lako.

URKOZorionak etamatxo haundi batetxeko denon ize-nian. Ondo pasazure eguna. Paaa!

MARI KARMENZorionak ama-amona… etxekodanon izenianuztailaren 14an83 urte bete ditu-zulako, segi orainarte bezalakoaizaten.

20

AITOR eta NAHIAZorionak bikote zintzo-ari uztailaren 25ean 7urte beteko dituzuelako,mila muxu etxekodenon partez.

IOSU eta ANERZorionak etxeko gizon-txoei! Muxu handi banaeta belarritik tirakadabatzuk.

ZORIONAGURRAKZORIONAGURRAKZORIONAGURRAK

IDOIA eta JESUSZorionak aitxa eta alabariabuztuaren 9an; ondo pasaeta muxu handi bat familiarenpartetik, eta bazkaria zuenkontu!!

NEREAZorionak izeko!Muxu handi batzure iloben par-tez. Muuuaak!

IZARO eta IDURREZorionak Mutrikutikuztailaren 6an eta16an. Pastelak zuenkontu.

ANA MARIZorionak Eizarre-ko amamari!Muxu potolo batetxeko denonpartez.

MADDIZorionak abuztua-ren 6an 8 urtebeteko dituelako,etxeko danon ize-nian eta berezikiJokinek.

MADDIZorionak 3 urtehaundi bete ditu-zulako!Matxo potoloakfamilia guztiarenizenean.

IXONEZorionak printzesa!Dagoeneko 5 urtehaundi!Muxu goxoak etxe-koen partez bai zurieta bai Izeko Bego-ñai ere!

Page 21: K141 bloga

Arg

az

ki Z

ah

arra

k

21

Ezkerretik eskuminera: Julian Ulacia, Isabel Ulacia, Mariana Arrieta, Irene Ruiz,Luz Esther Ruiz, Bittor Ruiz.

Martin Ruiz Larreinak lagatako argazkixak

1993koMalen bezpera

Ezkerretikeskuminea:Andoni Baste-rretxea, IgorEsnaola, JosuArruabarrenaeta MartinRuiz.

Page 22: K141 bloga

22

Ag

en

da

UZTAILA IRAILAABUZTUA

ZAINTZAKO BOTIKAK Gaueko 10ak arte

Gaueko 10etatik aurrera ELGOIBARREN (ikus 4. orrialdea)

1etik 3ra Apraiz4tik 6ra Otxagabia7tik 10era Zalduegi11tik 13ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)14tik 17ra Otxagabia18tik 20ra Apraiz21etik 24ra Burgoa25etik 27ra Zalduegi(zapatu goizian Apraiz)28tik 31ra Apraiz

1etik 3ra Apraiz4tik 7ra Zalduegi8tik 10era Burgoa(zapatu goizian Otxagabia)11tik 14ra Apraiz15etik 17ra Otxagabia18tik 21era Burgoa22tik 24ra Zalduegi(zapatu goizian Otxagabia)25etik 31ra Otxagabia

UZTAILA

Uztailak 19, zapatua

AKORDEOI ALARDEA Goiko plazan

Uztailaren 19etik 25era MALEN JAIXAK

ABUZTUA

Abuztuak 9, zapatuaIBON CASAS abeslaria akustikoan

23:00etan, Goiko plazan

Abuztuak 16, zapatuaBLACK GAMBA musika taldearekin reggaea, funkya, hip hopa eta soula

23:00etan, Goiko plazan

Abuztuak 23, zapatuaTHE WHITE TOWELS musika taldearekinBluesa eta Soula 23:00etan, Goiko plazan

ONDO ONDO PASA

MALEN JAIXETAN, NEURRIZ IBILI

ETA BURUA ERABILI!

Herritxarron

Malen Jaixak

1etik 4ra Zalduegi5etik 7ra Burgoa(zapatu goizian Apraiz)8tik 11ra Otxagabia12tik 14ra Apraiz15etik 18ra Burgoa19tik 21era Zalduegi(zapatu goizian Otxagabia)22tik 25era Apraiz26tik 28ra Otxagabia29 eta 30 Zalduegi

Page 23: K141 bloga
Page 24: K141 bloga

MALEN JAIAK 2014uztailaren 19tik-25era

MUTRIKU

MALEN JAIAK MALEN J 2014en 19tik-25eruztailaren 19tik-25eraen 19tik-25er

UTRIKM UUTRIK